11
GURE GORPUTZA MAKINA PERFEKTUA GURE GORPUTZA ELKARREKIN LAN EGITEN DUEN HAINBAT APARATUZ OSATUTA DAGO. DIGESTIO APARATUA ENERGIA EDUKITZEKO. ARNAS APARATUA OXIGENOA HARTU ETA KARBONO DIOXIDOA (AIRE KUTXATUA) BOTATZEKO. ZIRKULAZIO-APARATUA ELIKAGAIAK, HONDAKINAK, OXGENOA ETA KARBONO DIOXIDOA GARRAIATZEKO.

Erreportajea

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Ikasgelan, erreportajea

Citation preview

Page 1: Erreportajea

GURE GORPUTZA MAKINA PERFEKTUA GURE GORPUTZA ELKARREKIN LAN EGITEN DUEN HAINBAT APARATUZ OSATUTA DAGO. DIGESTIO APARATUA ENERGIA EDUKITZEKO. ARNAS APARATUA OXIGENOA HARTU ETA KARBONO DIOXIDOA (AIRE KUTXATUA) BOTATZEKO. ZIRKULAZIO-APARATUA ELIKAGAIAK, HONDAKINAK, OXGENOA ETA KARBONO DIOXIDOA GARRAIATZEKO.

Page 2: Erreportajea

UGALTZE APARATUA GIZAKI BERRIAK SORTZEKO.

LOKOMOZIO APARATUA GORPUTZARI EUSTEKO ETA MUGITZEKO.

IRAITZ-APARATUA HONDAKINAK KANPORATZEKO.

NERBIO-SISTEMA GUZTIAK KOORDINATZEKO.

Page 3: Erreportajea

INGELERAKO EGONALDIA LEKAROZEN (2014ko

Otsailaren 17tik 21era)

LEKAROZEN 1. EGUNA. ASTELEHENA

Gaur astelehena da eta oso urduri gaude, Lekarozera goazelako.

Maleta hartu eta autobusera joan gara. Eskolan gure lagunekin

elkartu eta autobusean biok ondean eserita jarri gara.

Autobusa abiatu denean “vamos a contar mentiras” kantatu

dugu, eta gero Zaldibiara joan gara. Han Zaldibiko 6. mailakoak

igo dira eta beraiek “sardina bat” kantatzen hasi dira. Bitartean

gu hitz egiten joan gara. Iritsi eta irakasleak aurkeztu dira, Anik

esan digu zazpiko edo seiko taldeak egiteko eta ondoren zein

diren gure gelak.

Page 4: Erreportajea

Irakasleen izenak hauek dira: Ani, Lia, Finten, Richar eta Patrick.

Gero jolas bat egin dugu, splas izenekoa, eta jarraian “activiti

romera” joan gara.

Han ingleserako taldeak egin eta bazkaltzera joan gara. Bazkaria

goxoa zegoen eta, bazkaldu bezain laster, denbora librea eduki

dugu.

Jarraian ingeleseko klasean aurkezpena prestatu dugu Mattinek

dantza bat egin du eta nik antzerki bat. Gero, berriz ere, denbora

librea izan dugu eta jolas gelara joan gara, han jolasteko gauza

asko daude: ping ponga, futbolina… Handik “activiti romera”

joan gara, han jolastu egin dugu eta gero afaldu.

Afaria ere nahiko goxoa zegoen. Berriro ere “activity romera”

joan garenean jolastu egin dugu. Gauean errealaren partidua

ikusi dugu (0 eta 1 irabazi du). Gero lotara joan gara, hori uste

izan du, behintzat, Matsusek.

Arnau eta Mattin

Page 5: Erreportajea

2. EGUNA LEKAROZEN: ASTEARTEA

Gaur asteartea da. Goizean, Ioar izan ezik, denok

jaiki gara azkar, eta Ioar txankletazoekin esnatu

dugu. Gero Beñat Turrientes, “Turri”, etorri da gure

gelara eta Reda eta Arnauri txankletazoak ematen

hasi da, egunero bezala.

Ondoren aurpegia garbitu, makarrak kendu eta

jantzi egin gara. Berehala gosaltzera abiatu gara,

eta, egunero bezala, gauza asko zeuden aukeran.

Makina txungo batean zegoen esnea, zerealak,

zukua, gailetak, ogi xamur – xamurra, gurina, cola-

cao…

Ondoren klaseetara joan gara. Han eguzki sistema

landu dugu. Hamaiketakoa eta gero, berriz ere

klasera sartu eta ekintza-gelara joan gara eta

bertan jolasak egin ditugu.

Page 6: Erreportajea

Bazkaldu, klasera joan eta askaldu ondoren, klasera

joan gara berriro, aurkezpenak egitera.

Hori bukatutakoan kartetan ibili gara.

Ondoren afaltzera joan gara. Ona zegoen dena.

Gero gau-festa egin eta ohera joan gara. Matxus,

bat-batean, erradiokaseta bihurtu eta Barçaren

partidua nola zihoan esaten aritu zaigu. “Desfile de

Modelos” interesgarri bati Redak jarri dio ahotsa

eta, nekatutakoan, “Ondo lo egin”! esan diogu

elkarri.

Adur eta Kepa

3. EGUNA LEKAROZEN: ASTEAZKENA

Gaur asteazkena da. Goizean jaiki, jantzi eta behera joan gara gosaltzera. Pixka-bat itxaron eta jangelan sartu gara.

Page 7: Erreportajea

Zumoa, gailetak, mantekila, esnea… hartu ondoren eseri egin gara gosaltzeko, ondoren hortzak garbitu eta klasera joan gara.

Uraren zikloa ikasten aritu gara eta hamaiketakoaren ondoren joko batzuk egin ditugu, horietako bat kanpoan egin behar genuen, baina euria ari zuela esan eta beraiek hauxe erantzun digute:

- It doesn´t ebia, this is “xairimiri”.

Gaur Matxus joan eta Iñaki etorri zaigu. Lehenik bera ibili zen eskola bisitatzera joan behar dela esan digu.

Denbora librea eta gero paseo bat ematera joan behar ginen, baina eguraldi txarra zela eta, bertan geratu gara eta, horren ordez, mozorrotzeko esan digute.

Page 8: Erreportajea

Leire, Sara eta Aitana elkarrekin mozorrotu gar, baina zertaz auskalo!

Lib Dup bat egin behar dugu, 1Dnen “beautiful” kantuarekin. Ez zaigu talde hau asko gustatzen, baina, tira, polita geratu da eta ondo pasa dugu.

19:30 etan dutxara joan gara.

Dena oso ondo joan da eta, afaldu ondoren, BREAK pelikula jarri digute. Ikusita genuen arren, ingelesez zailago egin zaigu ulertzea.

Ondoren pijama jantzi eta, katxondeoan ibili ondoren, neka-neka eginda ohera joan gara!

Aitana & Leire

4.EGUNA LEKAROZEN: OSTEGUNA

Mutil guztiak jaiki ginen arren, Ioarrek lotan jarraitzen zuen eta,

bera esnatzeko, txankletazoak eman genizkion. Neskak, berriz,

beti bezala, gure gelan lo egiten zuten Zaldibiako neskek esnatu

gintuzten, goizeko 07:30ean jaiki eta gu esnatu gintuzten.

08:30 erako, denok prest egon behar genuen gosaltzera jaisteko.

Gosaltzeko nesquik tostadekin edo gailetekin hartu genuen.

Gero bandejak jaso eta hortzak garbitzera igo ginen. Handik gure

ikasgeletara. Bertan irakasleari itxaron genion. Egunero irakasle

desberdina edukitzen dugu.

Page 9: Erreportajea

Gaurko gaia janariaren ingurukoa izan zen eta horri buruzko

jolasak egin genituen. Gure taldekideei jarriko geniekeen menua

diseinatu eta janari piramidea egin genuen.

Ordu erdiko atsedenaren ondoren, “activiti room”era joan ginen

eta bertan bi talde egin genituen: lehenengo taldekoak Ani,

Richar, Harry eta Leah-rekin joan ziren eta besteak Hayley eta

Patrick-ekin geratu zen. Zinema gelara joan, eta bertan begiak

estali ondoren, janari nahasketak ematen zizkiguten ahora eta

guk zer zen asmatu behar genuen. Gauza nazkagarriak probatu

behar izan genituen!

Geroago beste taldearekin trukatu ginen, beraiek zinema gelara

joan ziren, guk egin genuen jolasa egitera eta gu “actibiti

roomera”. Bertan bi talde egin genituen, eta irakasleek janari

baten deskribapena egitean, guk erdian zegoen marrazkietatik

deskribatu zutena aukeratu behar genuen.

Bazkaltzeko dilistak eta txerrikia zeuden.

Jarraian Anik esan zigun bi su-itzalgailuren kristalak hautsita

agertu zirela, eta 15:00 etarako nork hautsi zituen esaten ez

bagenion, gauean ez genuela diskotekarik izango.

Batek bakarrik aitortu zuen ber atartean zegoela, bera, Anik esan

zuen diskotekarik ez genuela egingo.

Arratsaldean mendira irten ginen paseatzera. Nahiko mendi

buelta luzea egin genuen eta aterpetxera iritsi ginenean,

txokolatezko bokadiloak jan genituen.

Ondoren, “actibity room”era joan eta esan ziguten hurrengo

egunean goizean “X factor” egingo genuela ( “Tu si que vales”

programaren antzeko zerbait). Beraz, bakoitza bere dantza,

abesti, antzerki... prestatzen hasteko.

Page 10: Erreportajea

19:30etan dutxara joan ginen eta dutxatuta, garbi-garbi, a

Afaldu ondoren, Anik esan zuen diskoteka genuela eta denok oso

pozik jarri ginen. Dantza ugari egin eta asko dibertitu ginen.

Diskoteka amaitutakoan, pijama jantzi eta berandu arte hitz

egiten eta jolasten utzi ziguten irakasleek, azken gaua zelako.

Ederki pasa genuen eta pena sentitzen hasi ginen, hurrengo

egunean etxera joan behar genuelako!

Sara eta Reda

5. EGUNA LEKAROZEN. OSTIRALA

Gaur ostirala da, Lekarozen pasako dugun azken eguna. Goizero

bezala, denak ohea egin eta jangelan gaude gosaltzen. Ondoren

hortzak garbitu eta `` Activity room ´´ era joan gara. Factor X

geneukan. ``

Tu si que vales ´´ bezalakoa da. Denok oso ongi egin dugu eta

ondoren notak eman dizkigute. Goiza horrela joan zaigu eta

eguerdian bazkaltzera jaitsi gara jangelara.

Bazkaldu eta segituan maletak hartu ditugu eta autobusera joan

gara. Lekarozeri agur esateko momentua iritsi da. Autobusean

sartu eta denei agur esan diegu.

Nire ustez ez ditugu Lekarozeko oroitzapenak ahaztuko

zaizkigunik. Lagun asko egin ditugu eta oso ondo pasa dugu.

Page 11: Erreportajea

Lekaroz oso polita da. Autobuseko bidaia oso motza egin zaigu

denoi hizketan joan bai gara eta barrezka.

Lehendabizi Zaldibiako ikasleak utzi ditugu eta gero Ataunera

etorri gara. Autobusetik jaitsitakoan denak etorri dira gu

agurtzera. Matxus, Itziar Ergedas, Argia… Aita amak ez ziren han

falta.

Ioar eta Xabi