Upload
others
View
0
Download
0
Embed Size (px)
Citation preview
Errautsak antzezlana Sinopsia Odei hil da. Gaztaroko lagunak, urteetan elkarren berririk izan gabe egon ondotik, Hodeiren
hiletarako bilduko dira. Saminak eta berriz elkartzearen emozioak eraginda, Hodeiren azken agurra
garai bateko festa basati bihurtuko da. Iraganeko eta oraineko egiak, gezurrak eta kontraesanak
azaleratuko dituen gau eroa.
Noizbait izatea amestu eta sekula izan ez zirenaren errautsak baino ez dira geratzen, ordea.
Gaia XX. mendeko hirurogeita hamargarren hamarkadan jaioak gara. Mundua aldatzear zela sinetsita
zeudenengandik sortu ginen. Hautu gaitza, ordea, mundua aldatzea. Musikaz, borrokarako leloz,
errepresioz, festaz eta orotariko drogaz inguratu gintuen gaztaroak.
Denboraren errotak egin du gainerakoa. XXI. mendea da, eta XX.eneko ametsen errautsak gara.
Oraindik orain, errautsotan noizbait surik izan zela sinestarazi nahi diegu gure buruei. Ba ote?
Unai Iturriaga eta Igor Elortza
Fitxa Artistikoa
Ximun Fuchs - aktorea & zuzendaritza
Ander Lipus - aktorea
Miren Gaztañaga - aktorea
Manex Fuchs - aktorea
Ainara Gurrutxaga - aktorea
Urko Redondo – aktorea
Pertsonaiak
Odei : Hildakoa. Gaztea betirako.
Eider : Emazte eta ama eredugarria. Rimmela isurtzen zaio.
Erramun : Etxeko premua. Kubako zigarroak erretzen ditu, herritik irten gabe.
Zigor : Euskaldun zikiratua eta analfabeto sentimentala. Tripa dauka.
Pili : Ezdeusa. Aitaren jatetxean lan egiten du. Dirua irabazteko, berriz, pixtua pasatzen du.
Kaiet : Aita familiako hipotekatua. Automedikatu egiten da.
Fermin : Bidaiaria da. Inork ere ez daki asko gehiago
Pertsonai bakoitzak bere euskalkian egingo luke. 6 euskalki aurre ikusten dira; xuberotarra, lapurtarra, naparra, bizkaiera, gipuzkera eta batua (eta bai !).
Eszenografia eta mozorroak Espazio Huts haundi baten erdian katxarranka zaharkitu bat, azken bidaierako, eta jargiak. Elementu adierazgarri guttirekin gaualdiko espazio ezberdinak sinbolizarruko dira : basoak ostaturako, pilota plazarako etab… Mozorroak, keinu gisa, ttattardun jauntzi beltz eta betaurreko beltzekin ditaizke
Idazkera Antzezlanaren gidoi orokorra, guhaurek eraiki dugu, batbateko antzezlana dela medio. Gero, dialogoen idazkera eta gidoi berrantolaketa bertsolari talde batek idatziko luke, pertsonaien hizkuntza indartsua izan dadin, eta egoeraren errealismotik at. Jon Maia, Unai Iturriaga eta Igor Elortza bertsolariekin kontaktoan jarri gira …
Egutegia Emanaldiak 2010 Azaroak 1 Luhuso Estreinaldia Azaroak 4 Erandio (goizean ikasleentzat) Azaroak 4 Erandio (ilunabarrean) Azaroak 5 Zumaia Azaroak 6 Donostia Azaroak 7 Donostia Azaroak 10 Larresoro Azaroak 12 Bergara
Azaroak 13 Gernika Azaroak 18 Iruñea ENT (goizean ikasleentzat) Azaroak 18 Iruñea ENT (ilunabarrean) Azaroak 19 Azpetia Azaroak 24 Leioa UPV-EHU Azaroak 25 Zornotza Azaroak 26 Elorrio Azaroak 27 Durango
Emanaldiak 2011 Otsailak 3 Izpura (Baxe Nafarroa) Otsailak 4 Garruze (Baxe Nafarroa) Otsailak 5 Errenteria-Orereta Otsailak 6 Errenteria-Orereta Otsailak 20 Sara Otsailak 25 Beasain Otsailak 26 Berriz Martxoak 20 Ondarroa Martxoak 25 Hazparne Martxoak 25 Hendaia Martxoak 27 Donostia Apirilak 1 Zarautz Apirilak 2 Igorre Apirilak 14 Eibar
Apirilak 15 Azkaine Apirilak 30 Aulesti Maiatzak 27 Atarrabia Maiatzak 28 Bera Urriak 2 Maule Urriak 7 Andoain Urriak 27, 28 & 29 Bilbo Azaroak 20 Amurrio Azaroak 24 Hondarribi Azaroak 25 Billabona Azaroak 26 Elgeta, Azken emanaldia!!
Ekoizpena ArteDrama Le Petit Théâtre de Pain Dejabu Panpin laborategia
KONTAKTUA:
w w w . e r r a u t s a k . c o m
Hegoaldean
Artedrama
Xabino Alkorta
(+34) 615 77 95 11
www.artedrama.com
Iparraldean
Le Petit Theatre de Pain
(+33) 559 93 01 45 (Bulegoa)
(+33) 630 89 39 82 (Elorri & Bixente)
(+33) 678 19 23 97 (Ximun)
http://ptdp/eke.org
/www.lepetittheatredepain.com/