13
arratia 2016-2017 BIOANIZTASUNA DIMA-IGORRE-ZEANURI Eskolako Agenda 21 I N B A D I T Z A I L E A K E K I D I N ! ! ! 1. BoletINA

DIMA-IGORRE-ZEANURI 2016 2017/1. buletina.pdfBoletin hau, 2016-2017 ikasturteari dagokion lehena da.Boletin honetan, Arratiako ikastetxeek Eskolako Agenda 21eko proiektuan barne, Bioaniztasunaren

  • Upload
    others

  • View
    2

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: DIMA-IGORRE-ZEANURI 2016 2017/1. buletina.pdfBoletin hau, 2016-2017 ikasturteari dagokion lehena da.Boletin honetan, Arratiako ikastetxeek Eskolako Agenda 21eko proiektuan barne, Bioaniztasunaren

arratia

Eskolako Agenda 212016-2017 BIOANIZTASUNA

DIMA-IGORRE-ZEANURIEskolako Agenda 21

INBADITZAILEAK EKIDIN!!!

1. BoletINA

Page 2: DIMA-IGORRE-ZEANURI 2016 2017/1. buletina.pdfBoletin hau, 2016-2017 ikasturteari dagokion lehena da.Boletin honetan, Arratiako ikastetxeek Eskolako Agenda 21eko proiektuan barne, Bioaniztasunaren

Boletin hau, 2016-2017 ikasturteari dagokion lehena da.Boletin honetan, Arratiako ikastetxeek Eskolako Agenda 21eko proiektuan barne, Bioaniztasunaren inguruan egiten duten lana ikus dezakegu.

AURKIBIDEA

Dima, Zeanuri eta Igorreko Eskolako Agenda 21 berriro martxan dago 3Gure udalerriak aztertzen 4Dima-Ugarana Ikastetxea: Eskolako Agenda 21eko ekintzak 5-6-7Arratiako Institutuan erleen inguruan landu dute 8-9Bioaniztasuna babesteko oinarrizko aholku batzuk 10-11-12

Arratiako 4 ikastetxe programan lanean...

4 centros educativos de Arratia trabajando en el programa...

Este boletín es el primero correspondiente al curso 2016-2017 y en él se refleja el trabajo realizado por los centros escolares de Arratia con respecto a la Biodiversidad dentro del programa Agenda 21 Escolar.

IGORREKO ARRATIA BHI

DIMA-UGARANA HLHIIGORREKO INAZIO ZUBIZARRETA HLHI

ZEANURIKO ZULAIBAR LANBIDE HEZIKETA

“La Tierra no la hemos heredado de nuestros padres, la hemos tomado prestada de nuestros hijos”

Page 3: DIMA-IGORRE-ZEANURI 2016 2017/1. buletina.pdfBoletin hau, 2016-2017 ikasturteari dagokion lehena da.Boletin honetan, Arratiako ikastetxeek Eskolako Agenda 21eko proiektuan barne, Bioaniztasunaren

Arratiako 4 ikastetxe programan lanean...

4 centros educativos de Arratia trabajando en el programa...

dIMA, ZEANURI ETA IGORREKO ESKOLAKO AGENDA 21 BERRIRO MARTXAN DAGO

Eskolako Agenda 21Bioan

iztasu

na

Irailetik, Arratiako 3 udalerritako (Dima, Igorre eta Zeanuri) ikastetxe, Eskolako Agenda 21 programan parte hartzen daude ikasturte honetan ere.

Programa honek dakartzan konpromisoak eta jarduerak nabarmen-nabarmenak dira ikastetxeetan, bertan sendotzen baitira, neurri handi batean, jasangarritasuna bideratzen duten ohiturak, jarrerak eta jokabideak.

Ikasturte honetan zehar, Dima-Ugarana HLHI, Igorreko Inazio Zubizarreta HLHI, Arratia BHI eta Zulaibar Lanbide Heziketa ikastetxeetako ikasleek programarekin zerikusia daukaten hainbat ekintza egingo dute eta, batez ere, ikastetxea eta udalerria aztertuko dituzte, landutako gaiari buruzko diagnostikoa burutzeko, kasu honetan bioaniztasuna.

Ikasleek Udalarentzako hobetzeko proposamenak idatziko dituzte, beti ere, diagnostikoaren bitartez lortutako ondorioak kontuan hartuz.

3.

Page 4: DIMA-IGORRE-ZEANURI 2016 2017/1. buletina.pdfBoletin hau, 2016-2017 ikasturteari dagokion lehena da.Boletin honetan, Arratiako ikastetxeek Eskolako Agenda 21eko proiektuan barne, Bioaniztasunaren

Eskolako Agenda 21Bioan

iztasu

na

GURE UdALERRIAK AZTERTZEN

Ikastetxeak, diagnostikoaren fasean daude. Fase honek, ikastetxearen hasierako argazkia edo irudia edukitzeko balio du, hau da, hasierako ebaluazioa egiteko.

Diagnostikoaren bitartez, ikastetxearen benetako abiapuntua zein den zehaztu nahi da. Horrela, besteak beste, egoeraren sendotasunak eta ahuleziak detektatzeaz gain, egon daitezkeen arazoak eta beharrizanak identifikatzen dira, hurrengo fasearen plangintzarako behar diren oinarri sendoak finkatzeko.

Diagnostikoa ez da soilik ikastetxera mugatzen, baizik eta udal mailan ere egiten da.

Udalerrietako diagnostikoa egiteko, ikastetxeetako ingurunetik ibilbide batzuk egiten proposatu da. Horrela ikasleek udalerrietako jasangarritasunaren aldeko proposamenak egiteko aukera izango dute.

4.

Page 5: DIMA-IGORRE-ZEANURI 2016 2017/1. buletina.pdfBoletin hau, 2016-2017 ikasturteari dagokion lehena da.Boletin honetan, Arratiako ikastetxeek Eskolako Agenda 21eko proiektuan barne, Bioaniztasunaren

Eskolako Agenda 21Bioan

iztasu

na

dIMA-UGARANA IKASTETXEA: ESKOLAKO AGENDA 21EKO EKINTZAK

5.

Mugikortasun astea

Irailaren 19tik 23ra Dimako eskolan mugikortasun astea ospatu genuen. Mugikortasun astea urtero eskolan prestatzen den ekintza bat da eta Dimako ume eta nagusiak ere eskolara oinez etortzea bultzatzea du helburu.

Page 6: DIMA-IGORRE-ZEANURI 2016 2017/1. buletina.pdfBoletin hau, 2016-2017 ikasturteari dagokion lehena da.Boletin honetan, Arratiako ikastetxeek Eskolako Agenda 21eko proiektuan barne, Bioaniztasunaren

Eskolako Agenda 21Bioan

iztasu

na

6.

Urte honetan, ikasleei hitza ematea erabaki da eta, beraz, 6. mailakooi egokitu zaigu ekintza hau prestatzea.

Aste batzuk lehenago, mugikortasun asteko ekintzak antolatzen hasi ginen. Lau ideia atera ziren: inkesta bat egitea, pin-ak egitea aste guztian eramateko, beste urte batzuetan egindako ibilbideak aldatzea eta gurpil zulatuak konpontzen erakusteko tailerra egitea. Lau taldetan banatu ginen eta antolaketarako behar zen guztiaz (materiala etab.) pentsatzen hasi ginen. Dena ordutegian sartu zen eta mugikortasun astearekin hasteko prest geunden.

Astehelenean, LH 4. mailakoei inkesta ematera joan ginen. Inkesta hori eskola guztiari pasatzekoa zen eta emaitzak guri bueltatzeko. Inkestaren helburua ahalik eta pertsona gehien oinez edo bizikletaz etortzea zen. Egun horretan pinak ere banatu ziren.

Martitzenean, 9:00etan, aterpera joan ginen gurasoekin hitz egitera, ea zenbat egongo ziren prest mugikortasun astean guri laguntzeko.

Eguaztenean, 5. mailakoak ipuina kontatzera joan ziren Haur Hezkuntzako 4-5 urtekoei.

Bazen behin....

Page 7: DIMA-IGORRE-ZEANURI 2016 2017/1. buletina.pdfBoletin hau, 2016-2017 ikasturteari dagokion lehena da.Boletin honetan, Arratiako ikastetxeek Eskolako Agenda 21eko proiektuan barne, Bioaniztasunaren

Eskolako Agenda 21Bioan

iztasu

na

7.

Eguenean batzarra egin zen bildutako guraso guztiekin, barikuko ibilbidean non kokatu behar ziren zehazteko. Gurpilak zulatzen direnean nola konpondu behar diren ere egun horretan erakutsi genuen tailer batean. Bigarren ziklokoak oso gustora aritu ziren gurekin.

Barikuan, bizikleta eguna ospatu zen. Ibilbidea, ginkana eta hamaiketakoa egin genituen. Dena primeran atera zen eta denok oso ondo pasatu genuen.

Aipatzekoa da gurasoen eta Igorreko-Dimako txirrindulari elkartekoen partetik izandako laguntza.

ESKERRIK ASKO dENOI EGUN

POLITA PASATZEN LAGUNTZEAGATIK!!!

Page 8: DIMA-IGORRE-ZEANURI 2016 2017/1. buletina.pdfBoletin hau, 2016-2017 ikasturteari dagokion lehena da.Boletin honetan, Arratiako ikastetxeek Eskolako Agenda 21eko proiektuan barne, Bioaniztasunaren

Eskolako Agenda 21Bioan

iztasu

na

8.

Eskolako Agenda 21en gaia, ikasturte honetan bioaniztasuna da, espezie inbaditzaileak hain zuzen ere. Arratiako institutuan horren inguruan sakontzeko, ekintza batzuk antolatu dituzte. Jarraian, adibide batzuk ikus ditzakegu.

ARRATIAKO INSTITUTUAN ERLEEN INGURUAN LANDU dUTE

Gainera, DBH eta Batxilergoko ikasle eta irakasleen laguntzaz, institutuko barruko korridore eta eskailerak, erleen inguruko marrazki eta muralekaz apaindu zituzten.

• Azaroaren 16an, Sara Arkotxa izeneko unibertsitateko aditu batek, liztor asiarraren inguruko hitzaldi bat eman zien 4. DBHko ikasleei.

• Azaroaren 18an, Arratiako Baserritar Agroekologikoen Elkarteak, IGITI, 1. eta 2. DBHko ikasleekaz ezti dastaketa bat egiten lagundu zigun. Elkarteko kide bik eztia ekarri zuten.

• Azaroaren 25ean, erle munduan adituak diren bi pertsonek, hitzaldi bat antolatu zuten 3. DBHkoentzako.

Page 9: DIMA-IGORRE-ZEANURI 2016 2017/1. buletina.pdfBoletin hau, 2016-2017 ikasturteari dagokion lehena da.Boletin honetan, Arratiako ikastetxeek Eskolako Agenda 21eko proiektuan barne, Bioaniztasunaren

Eskolako Agenda 21Eskolako Agenda 21Bioan

iztasu

na

Hitzaldiak eta dastaketa egin aurretik ere irakaslegoaren laguntza izan gendun, ikaslekin erle eta liztorraren zerikusia duen hiztegia landu baitzuten.

Bestalde, astero astero, institutuko sarreran dagoen lorategia zaintzen eta txukuntzen diardugu.

Azkenik, egunotan konpostajearekin burubelarri gabiltza. Lurra sortzeko konpostagailuak jarri barri dituzte. Antolamendu egoki bat prestatzen ari gara.

9.

Page 10: DIMA-IGORRE-ZEANURI 2016 2017/1. buletina.pdfBoletin hau, 2016-2017 ikasturteari dagokion lehena da.Boletin honetan, Arratiako ikastetxeek Eskolako Agenda 21eko proiektuan barne, Bioaniztasunaren

Eskolako Agenda 21Bioan

iztasu

na

OINARRIZKO AHOLKU BATZUK BIOANIZTASUNARI EUSTEN ETA ZURE INGURUKOEN BIZI KALITATEA

HOBETZEN LAGUNTZEKO

URA:URA ZENTZUZ ERABILI:

Ura baliabide urria, mugatua eta ordezkaezina da. Gainera bere kontsumoa gutxituz, hondakin-urak murriztuko ditugu, eta beraz, diru eta energia gutxiago gastatuko dugu horiek tratatzen. Konpon itzazu zure etxeko ur-ihesak, eta jarri zurrusta-haustekoak txorrotetan, edota ur-dosifikatzaileak tangetan. Dutxatu zaitez bainatu beharrean, eta itxi txorrota hortzak garbitzen ari zaren bitartean.

LANDAREAK UREZTATZEKO EURI URA ERABILI:

Landareak euri-uraz urezta itzazu, iluntzean edo goizean.

ELIKADURA:KONTSUMITU BERTAKO ETA URTE SASOIKO ELIKAGAIAK:

Elikagai freskoak hobeak dira osasunarentzat eta zaporetsuagoak ere bai. Gainera, garraioak dakartzan kalteak saihestuko dituzu, eta bertako nekazari komuitateei lagunduko diezu, lurra zainduz, elikagai horien ekoizpen zikloa indartuz eta bertako ekonomia aberastuz.

EROS ITZAZU SOLTEKO PRODUKTUAK:

Eros itzazu enbalaje gutxi duten produktuak, eta ahal bada, soltekoak. Horrek onura handia dakar, bai zuretzat, merkeago irtengo zaizulako eta baita ingurumentzat ere. Ontziak egiteko erabiltzen den papera erdira murriztuz gero, zuhaitz mordoa salbatuko genituzke.

10.

Page 11: DIMA-IGORRE-ZEANURI 2016 2017/1. buletina.pdfBoletin hau, 2016-2017 ikasturteari dagokion lehena da.Boletin honetan, Arratiako ikastetxeek Eskolako Agenda 21eko proiektuan barne, Bioaniztasunaren

Eskolako Agenda 21Bioan

iztasu

na

ENERGIA:ARGI NATURALA APROBETXA EZAZU:

Ahal duzunean, argi elektrikoaren ordez, adibidez, lanak egiteko erabiltzen duzun mahaia leihoetatik hurbil jarri. Etxeko hormak kolore argiez margotzea, pertsianak igotzea eta gortinak zabaltzea ere oso lagungarria da argi elektrikoaren beharra murrizteko.

MURRIZTU AUTOAREN ERABILERA:

Erabili garraio publikoa edo parteka ezazu autoa toki berera doazen beste pertsona batzuekin. Ahal duzunean, zoaz oinez edo bizikletan. Autoa erabili behar baduzu, gida ezazu modu iraunkorrean, martxa luzeak erabiliz.

HONDAKINEN MURRIZKETA:

BIRZIKLATU ZURE HONDAKINAK:

Oso garrantzitsua da hondakinak bereiztea, horiek birziklatu ahal izateko: hondakin organikoak, papera eta kartoia, plastikoak eta ontziak, beira...

KONTUZ ERABILITAKO OLIOAREKIN, PILEKIN ETA SENDAGAIEKIN:

Informa zaitez zure udaletxean pilen, erabilitako olioaren eta sendagaien bilketari buruz. Gai horiek guztiak toxikoak dira; ez itzazu edozein zakarretara bota, ezta ere harraskatik edo komunetik behera. Informa zaitez, halaber, bota nahi dituzun aparatu eta etxetresna elektrikoekin zer egin jakiteko.

11.

Page 12: DIMA-IGORRE-ZEANURI 2016 2017/1. buletina.pdfBoletin hau, 2016-2017 ikasturteari dagokion lehena da.Boletin honetan, Arratiako ikastetxeek Eskolako Agenda 21eko proiektuan barne, Bioaniztasunaren

Eskolako Agenda 21Bioan

iztasu

na

HABITATA:

LANDATU BERTAKO LANDAREAK:

Bertako landareak oso errazak dira hazteko eta basa bizitzaren habitata hobetuko duzu horrela. Adituei galdetzea komeni da, edo bertako landareen mintegi batera jotzea, gure ingurunean hobekien hazten diren landareak zeintzuk diren eta nolako beharrak dituzten jakiteko.

EZ ERABILI INTSEKTIZIDARIK:

Beren eraginkortasuna ez dago frogatuta, eta mesedegarriak diren intsektuak ere akabatzen dituzte. Eltxoek gogaitu ez gaitzaten, ur geldiaren iturri guztiak aurkitu ea ezabatzea da neurririk eraginkorrena.

12.

KEINU BAT, MUNDU HOBEAGO BAT. GUZTION ARTEAN, LOR DEZAKEGU.

Page 13: DIMA-IGORRE-ZEANURI 2016 2017/1. buletina.pdfBoletin hau, 2016-2017 ikasturteari dagokion lehena da.Boletin honetan, Arratiako ikastetxeek Eskolako Agenda 21eko proiektuan barne, Bioaniztasunaren

Eskolako Agenda 21Eskolako Agenda 21

Zuen lana Eskolako Agenda 21eko gakoa da eta orri hauetan proiektua zabaltzeko aukera ematen dizuegu, ikastetxe partaideen

artean esperientzia berriak konpartitzeko.

Animo eta jarraitu gogor lan egiten!

Vuestro trabajo es la clave de la Agenda 21 Escolar y en este boletín hemos querido daros la oportunidad de difundir el proyecto, para poder intercambiar experiencias entre los centros participantes.

¡Ánimo y a seguir trabajando!