Didaktikako irudiak

Embed Size (px)

Citation preview




CURRICULUM EZKUTU ETA ERREALA

IRUDIAK

Irudian ikus dezakegunez, ikasle batek irakasleari ikasgelan duen jarrera aurpegiratzen dio. Egia da ikasle nahiz irakasleen lana dela ikasgelan giro on bat edukitzea eta horretarako bi aldeek esfortzu bat egin behar dutela. Irakasleak beraien ikasleentzako eredu dira eta, hori dela eta, ikasgelaren parte aktibo. Ondorioz, ikasleek jarrera egokia eduki dezaten, irakaslea bera izan beharko da jarraitzeko eredu.

Irudi honetan ikusi daitekeen moduan, irakaslea teknologia berrien garrantzia azaltzen ari da. Hala ere, hori azaltzeko berak arbela arrunt bat erabiltzen du. Beraz, esan dezakegu teoria eta praktika ez datozela bat irakasle honengan, eta modu inkoherente batean jokatzen duela.

Hemen ikasle guztien iritziak kontuan hartzen direla dirudi, katolikoak edo laikoak diren kontuan hartu gabe. Baina mezuari ondo erreparatuz gero, erlijioa inposatzen dela konturatuko gara, lehenengo motako ikasleak soilik egongo baitira arbelera begira.

Irudi honetan ikus dezakegu gurasoak haurren eredu izan behar dutela txikitatik, hau da, ikusten dutena ikasten dutela. Hori dela eta, argazkian anaiak bere arreba jotzen duela ikusten da, aita eta ametara soilik jolasten ari zirela esanez, hau da gurasoengandik ikasi duten jarrera imitatzen dihardute.

Irudi honetan betidanik egon diren estereotipoak ikus ditzakegu. Ama edo emakumezkoa etxeko jarduerei lotuta eta gizonezkoa, aldiz, lan mundura. Gainera, hori gutxi balitz, genero bereizketa argi eta garbi ikusten da; emakumearen alde fisiko eta gizonezkoaren alde kognitiboak azpimarratuz.

Irakasle hau historian zehar egon diren pertsona garrantzitsuei buruz ari da hizketan. Aipatutako guztiak gizonak direnez, ume batek emakumeengatik galdetzen du, ea ez ote dagoen haiek egindako ekintza garrantzitsurik. Ondorioztatu dezakegu, beraz, gizonezkoen ekintzei garrantzi handia ematen zaiela, emakumezkoenak alde batera uzten diren bitartean.

Aurreko bi irudiekin lotura estua duela esango genuke. Publizitate arloan oso ohikoa da lehen aipatutako estereotipoak jarraitzea: gizonezkoak eredu dominatzailea hartzen du eta emakumeak, aldiz, pasiboa. Lau gizon indartsu azaltzen dira, haietako bat emakumea indarkeriaz tratatzen ari dela dirudien bitartean. Hortaz, emakumearen ahultasunaren aurrean gizonezkoaren indarkeria nabarmentzen du iragarki honek.

Gizonezkoentzat emakumea objektu sexual bat bezalakoa dela islatzen da. Zera dirudi: gizonezkoak ezkontzeko eraztuna eskaintzean, emakumearekin nahi duena egiteko ateak zabalduko zaizkiola. Gizonezkoen jarrera dominatzailea azaltzen da berriz ere, momentu horretatik aurrera emakumea bere esanetara egongo dela aditzera ematen den bitartean.

Kasu honetan, irakasleak haurrak patiora bidaltzen ditu, baina gaztelaniak hizkuntzan duen sexu desberdinketaren ondorioz, neskak diskriminatuak sentitzen dira. Euskarak ez bezala, hizkuntza askok daukate arazo hori, eta sahiesten saiatu beharko ginateke umeei hitz egiterako orduan. Izan ere, transmititu nahi ez ditugun mezuak helarazi ditzakegu nahi gabe.

Teknologia berriei buruz hitz egiten zen irudian bezala (2.irudia), hemen ere esan dezakegu teoria eta praktika ez datozela bat. Hau da, irakasleak umea indarkeria erabiltzeagatik zigortzen du, eta gero berak pistola bat jartzen dio buruan mehatxu bezala, modu inkoherente batean jokatuz.

Pulse para editar el formato del texto de ttulo

Pulse para editar el formato del texto de ttulo

Pulse para editar los formatos del texto del esquemaSegundo nivel del esquemaTercer nivel del esquemaCuarto nivel del esquemaQuinto nivel del esquemaSexto nivel del esquemaSptimo nivel del esquemaOctavo nivel del esquemaNoveno nivel del esquema