54
1 Desenplegua Prestaciones Información prestaciones 1.1 Información sobre prestaciones por desempleo ¿Quiere cobrar el paro y necesita información? Qué debe hacer si está cobrando el paro y... Ha terminado de cobrar una prestación y quiere saber si tiene derecho a más ayuda Ayudas para colectivos concretos ¿Quiere beneficiarse del pago único para montar su empresa? Programa temporal de protección por desempleo e inserción Guías informativas, modelos de impresos y carpetas informativas ATENCIÓN AL CIUDADANO: 901 11 99 99 ……………………….. Desenplegua ...................................................................................................................... 1 1.1 Información sobre prestaciones por desempleo .......................................... 1 1.2 Langabeziagatiko prestazioei buruzko informazioa ..................................... 4 1 Langabeziagatiko prestazioen onarpena ............................................................. 5 2 Urte bat edo gehiago lan egin izanagatik kontribuzio mailako langabeziagatiko prestazioa jaso ahal izateko bete beharreko baldintzak: ............................................ 5 2.1.1 Kontuan izan beharrekoa ............................................................................................... 6 2.2 Aurkeztu beharreko dokumentazioa ............................................................... 6 3 Urte bat baino gutxiago lan izanagatik langabeziagatiko sorospena jaso ahal izateko baldintzak. ..................................................................................................... 6 3.1 Urte bat baino gutxiago lan izanagatik langabeziagatiko sorospena jaso ahal izateko baldintzak. ................................................................................................ 6 3.1.1 Kontuan izan beharrekoa ............................................................................................... 7 3.2 Aurkeztu beharreko dokumentazioa ............................................................... 7 4 Prestazio bat kobratzeari utzi diozu eta laguntza gehiagorako eskubiderik duzun jakin nahi duzu? ......................................................................................................... 7 4.1 Kontribuzio mailako prestazioa amaitu duten langileak, familia- erantzukizunak dituztenak. .......................................................................................... 7 4.1.1 Kontribuzio mailako prestazioa agortzeagatik, familia erantzukizunak izanda, langabeziagatiko sorospena jaso ahal izateko baldintzak: .................................................................. 7 4.1.2 Iraupena, edukia eta zenbatekoa .................................................................................. 8

Desenplegua (eraentza iuridikoa)

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Desenplegua (eraentza iuridikoa)

1

Desenplegua

• Prestaciones • Información prestaciones

1.1 Información sobre prestaciones por desempleo • ¿Quiere cobrar el paro y necesita información? • Qué debe hacer si está cobrando el paro y... • Ha terminado de cobrar una prestación y quiere saber si tiene derecho a más

ayuda • Ayudas para colectivos concretos • ¿Quiere beneficiarse del pago único para montar su empresa? • Programa temporal de protección por desempleo e inserción • Guías informativas, modelos de impresos y carpetas informativas

ATENCIÓN AL CIUDADANO: 901 11 99 99

………………………..

Desenplegua ...................................................................................................................... 1

1.1 Información sobre prestaciones por desempleo .......................................... 1

1.2 Langabeziagatiko prestazioei buruzko informazioa ..................................... 4

1 Langabeziagatiko prestazioen onarpena ............................................................. 5

2 Urte bat edo gehiago lan egin izanagatik kontribuzio mailako langabeziagatiko prestazioa jaso ahal izateko bete beharreko baldintzak: ............................................ 5

2.1.1 Kontuan izan beharrekoa ............................................................................................... 6

2.2 Aurkeztu beharreko dokumentazioa ............................................................... 6

3 Urte bat baino gutxiago lan izanagatik langabeziagatiko sorospena jaso ahal izateko baldintzak. ..................................................................................................... 6

3.1 Urte bat baino gutxiago lan izanagatik langabeziagatiko sorospena jaso ahal izateko baldintzak. ................................................................................................ 6

3.1.1 Kontuan izan beharrekoa ............................................................................................... 7

3.2 Aurkeztu beharreko dokumentazioa ............................................................... 7

4 Prestazio bat kobratzeari utzi diozu eta laguntza gehiagorako eskubiderik duzun jakin nahi duzu? ......................................................................................................... 7

4.1 Kontribuzio mailako prestazioa amaitu duten langileak, familia-erantzukizunak dituztenak. .......................................................................................... 7

4.1.1 Kontribuzio mailako prestazioa agortzeagatik, familia erantzukizunak izanda, langabeziagatiko sorospena jaso ahal izateko baldintzak: .................................................................. 74.1.2 Iraupena, edukia eta zenbatekoa .................................................................................. 8

Page 2: Desenplegua (eraentza iuridikoa)

2

4.1.2.1 Iraupena ........................................................................................................................ 84.1.2.2 Zenbatekoa .................................................................................................................. 84.1.2.3 Edukia ........................................................................................................................... 8

4.1.3 Eskaria eta dokumentazioa ..................................................................................................... 8

5 Zure enpresa sortzeko ordain bakarra jaso nahi duzu? ........................................ 9

5.1 Prestazioaren ordain bakarraren onuradun izateko bete beharreko baldintzak: ...................................................................................................................... 9

5.2 Zure enpresa eratzeko ordain bakarra jasotzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa: ............................................................................................................. 9

6 Zer egin behar duzu langabezia kobratzen ari bazara eta... .............................. 10

6.1 Zer gertatzen da nire langabeziagatiko prestazioarekin lana aurkitzen badut? ........................................................................................................................... 10

6.1.1 Lanaldi osoan besteren kontura: ................................................................................. 116.1.1.1 Zer gertatzen da nire kontribuzio mailako langabeziagatiko prestazioarekin, jasotzen dudan bitartean lanaldi osora besterako kontura lan egiten hasten banaiz? ............................... 116.1.1.2 Laguntza mailako nire prestazioarekin (langabeziagatiko sorospena) zer gertatzen da, jasotzen ari naizen bitartean lanaldi osora besteren kontura lan egiten hasten banaiz? ............. 12

6.1.2 Lanaldi partzialean besteren kontura: ........................................................................ 146.1.2.1 Nire kontribuzio mailako prestazioarekin zer gertatzen da, jasotzen ari naizen bitartean lanaldi partzialean besteren kontura lan egiten hasten banaiz? ......................... 146.1.2.2 Laguntza mailako nire prestazioarekin (langabeziagatiko sorospena) zer gertatzen da, jasotzen ari naizen bitartean lanaldi partzialean besteren kontura lan egiten hasten banaiz? .... 16

6.1.3 Autonomo gisa ............................................................................................................... 196.1.3.1 Zer gertatzen da nire langabeziagatiko prestazioarekin, jasotzen ari naizen bitartean autonomo gisa edo nire kontura jarduera bati hasiera ematen badiot? ............. 19

6.2 Zer gertatzen da nire langabeziagatiko prestazioarekin Aldi Baterako Ezintasunagatik baja egoran banago? ..................................................................... 20

6.2.1 Zer gertatzen da langabeziagatiko prestazioekin, aldi baterako ezintasuneko bajan nagoen bitartean (gaixotasuna edo istripua) nire kontratua amaitzen bada? ............................................... 206.2.2 Zer gertatzen da kontribuzio mailako langabeziagatiko prestazioarekin, jasotzen dudan bitartean aldi baterako ezintasunagatik baja gertatzen denean (gaixotasuna edo istripua)? .......... 216.2.3 ¿Qué sucede con el subsidio por desempleo si mientras lo percibo caigo enfermo? .......... 23

6.3 Zer gertatzen da nire langabeziagatiko prestazioarekin amatasun egoeran banago? ......................................................................................................... 23

6.3.1 Zer gertatzen da langabeziagatiko prestazioekin, nire kontratua amaitu aurretik amatasuna edo aitatasuna hasten badira? .......................................................................................................... 246.3.2 Zer gertatzen da kontribuzio mailako prestazioarekin, jasotzen ari naizen bitartean amatasuna edo aitatasuna gertatzen badira? ................................................................................... 256.3.3 Zer gertatzen da langabeziagatiko sorospenarekin, jasotzen dudan bitartean amatasuna edo aitatasuna gertatzen bada? ........................................................................................................ 26

6.4 Zer gertatzen da nire langabeziagatiko prestazioekin, jasotzen ditudan bitartean jubilaziorako adina betetzen badut? ........................................................ 27

6.5 Zer gertatzen da nire langabeziagatiko prestazioarekin Aldi Baterako Ezintasunagatik baja egoran banago? ..................................................................... 28

Page 3: Desenplegua (eraentza iuridikoa)

3

6.5.1 Zer gertatzen da langabeziagatiko prestazioekin, aldi baterako ezintasuneko bajan nagoen bitartean (gaixotasuna edo istripua) nire kontratua amaitzen bada? ............................................... 296.5.2 Zer gertatzen da kontribuzio mailako langabeziagatiko prestazioarekin, jasotzen dudan bitartean aldi baterako ezintasunagatik baja gertatzen denean (gaixotasuna edo istripua)? .......... 306.5.3 ¿Qué sucede con el subsidio por desempleo si mientras lo percibo caigo enfermo? .......... 32

6.6 Zer gertatzen da nire langabeziagatiko prestazioarekin atzerrira joaten banaiz? .......................................................................................................................... 32

6.6.1 Zer gertatzen da langabeziagatiko prestazioekin, kobratzen ditudan bitartean atzerrira alde egiten badut? ..................................................................................................................................... 336.6.2 Atzerriko herrialde batean lan egin eta gero Espainiara bueltatzen banaiz, langabezian banago, zer gertatzen da langabeziagatiko prestazioekin? ............................................................... 36

6.6.2.1 Kontribuzio mailako prestazioa: .................................................................................. 376.6.2.2 Itzulitako emigranteen sorospena: .............................................................................. 376.6.2.3 Kontribuzio mailako prestazio baterako beharrezkoak diren kotizazioak ez izateagatik, langabeziagatiko sorospena: ......................................................................................................... 376.6.2.4 Laneratzearen Errenta Aktiboa: ................................................................................... 37

6.7 Zer gertatzen da nire langabeziagatiko prestazioarekin amatasun egoeran banago? ......................................................................................................... 37

6.7.1 Zer gertatzen da langabeziagatiko prestazioekin, nire kontratua amaitu aurretik amatasuna edo aitatasuna hasten badira? .......................................................................................................... 386.7.2 Zer gertatzen da kontribuzio mailako prestazioarekin, jasotzen ari naizen bitartean amatasuna edo aitatasuna gertatzen badira? ................................................................................... 396.7.3 Zer gertatzen da langabeziagatiko sorospenarekin, jasotzen dudan bitartean amatasuna edo aitatasuna gertatzen bada? ........................................................................................................ 40

7 Kolektibo zehatzentzako laguntzak. .................................................................. 41

7.1 Itzulitako langile emigrantea bazara. ............................................................. 417.1.1 Itzulitako emigranteen sorospena jaso ahal izateko baldintzak: .......................................... 417.1.2 Iraupena, edukia eta zenbatekoa ......................................................................................... 42

7.1.2.1 Iraupena ....................................................................................................................... 427.1.2.2 Zenbatekoa .................................................................................................................. 427.1.2.3 Edukia .......................................................................................................................... 42

7.1.3 Itzulitako emigrantearen sorospena jaso ahal izateko honako dokumentazioa aurkeztu beharra duzu: ..................................................................................................................................... 42

7.2 Espetxetik askatutakoa bazara. ..................................................................... 427.2.1 Espetxetik askatutakoen sorospena jaso ahal izateko baldintzak: ....................................... 427.2.2 Iraupena, edukia eta zenbatekoa ......................................................................................... 43

7.2.2.1 Iraupena ....................................................................................................................... 437.2.2.2 Zenbatekoa .................................................................................................................. 437.2.2.3 Edukia .......................................................................................................................... 43

7.2.3 Eskaria eta dokumentazioa ................................................................................................... 43

7.3 Ezintasun baten hobekuntza dela-eta pentsio bat galdu baduzu ............. 437.3.1 Baldintzak ............................................................................................................................. 437.3.2 Iraupena, edukia eta zenbatekoa ......................................................................................... 44

7.3.2.1 Iraupena ....................................................................................................................... 447.3.2.2 Zenbatekoa .................................................................................................................. 447.3.2.3 Edukia .......................................................................................................................... 44

Page 4: Desenplegua (eraentza iuridikoa)

4

7.3.3 Eskaria eta dokumentazioa ................................................................................................... 44

7.4 52 urte baino gehiago badituzu. .................................................................... 447.4.1 52 urtetik gorakoentzako sorospena jaso ahal izateko bete behar dituzun baldintzak: ...... 447.4.2 Iraupena, edukia eta zenbatekoa ......................................................................................... 45

7.4.2.1 Iraupena ....................................................................................................................... 457.4.2.2 Edukia eta zenbatekoa ................................................................................................. 45

7.4.3 Eskaria eta dokumentazioa ................................................................................................... 45

7.5 ¿Sigue en paro y sin derecho a una prestación? (Renta Activa de Inserción) ...................................................................................................................... 46

7.5.1 Laneratzeko Errenta Aktiboa jaso dezaketen kolektiboak: .................................................. 467.5.2 Aurkeztu beharreko dokumentazioa .................................................................................... 467.5.3 Egin ezazu zure eskaria ......................................................................................................... 47

7.6 Erkidegokoa ez den herrialde bateko atzerritarra zara eta zure herrialdera bueltatu nahi duzu? ................................................................................ 47

7.6.1 Baldintzak ............................................................................................................................. 477.6.2 Aurkeztu beharreko dokumentazioa .................................................................................... 477.6.3 Gizarte Segurantza mailan Espainiarekin hitzarmena duten herrialdeak: ........................... 477.6.4 Zer egin behar duzu eskatzeko eta zein dokumentu aurkeztu behar duzu? ........................ 487.6.5 Etorkizunean Espainiara buelta zaitezke? ............................................................................ 48

7.7 Europar Batasuneko herrialde batera bidaiatu behar duzu eta langabezia kobratu nahi duzu lana bilatzen duzun bitartean? ................................................. 48

7.7.1 Baldintzak ............................................................................................................................. 497.7.2 Eskaera eta dokumentazioa: ................................................................................................ 497.7.3 Iraupena ................................................................................................................................ 49

7.8 Genero indarkeriaren biktimak ............................................................................. 49

7.9 Aldi baterako nekazal langileak. .................................................................... 497.9.1 Nekazaritzako aldi baterako langileentzako informazio orokorra ........................................ 507.9.2 Nekazaritzako aldi baterako langileen kontribuzio mailako langabeziagatiko prestazioa. .. 50

7.9.2.1 Andaluzian eta Extremaduran egoitza duten Nekazaritzako Erregimen Bereziaren barne dauden aldi baterako langileentzat langabeziagatiko sorospena. ...................................... 507.9.2.2 Andaluzian eta Extremaduran egoitza duten Nekazaritzako Erregimen Bereziaren barne dauden aldi baterako langileentzat langabeziagatiko sorospena. ...................................... 51

8 Programa temporal de protección por desempleo e inserción ........................... 51

8.1 Nori zuzentzen zaio programa? ..................................................................... 51

8.2 Zer baldintza bete behar ditut? ...................................................................... 52

8.3 Zein da aparteko prestazioaren zenbatekoa? .............................................. 52

8.4 Non eta noiz aurkeztu behar dut eskaria? .................................................... 52

8.5 Zer dokumentu aurkeztu behar ditut? ........................................................... 53

9 PREGUNTAS MÁS FRECUENTES .......................................................................... 53

………………………………………………………………………………….

1.2 Langabeziagatiko prestazioei buruzko informazioa

Page 5: Desenplegua (eraentza iuridikoa)

5

• Langabezia jaso nahi eta informazioa behar duzu? • Zer egin behar duzu langabezia kobratzen ari bazara eta... • Prestazio bat kobratzeari utzi diozu eta laguntza gehiagorako eskubidea duzun

jakin nahi duzu • Kolektibo zehatzentzako laguntzak • Zure enpresa eratzeko ordain bakarra jaso nahi duzu? • Langabeziagatiko babesaren eta laneratzearen aldi-baterako programa • Informazio-gidak, inprimakien ereduak eta informazio-karpetak

HIRITARRARENTZAKO ARRETA: 901 11 99 99

1 Langabeziagatiko prestazioen onarpena Kontribuzio mailako langabeziagatiko prestazioaren onarpena eska dezakezu hemen, hasierako altan edo berrasiera modalitatean, aurretik onartua eta agortu gabea bazenuen; gainera, eskubide berrirako aukera posible egingo du 360 egun baino gehiago lan egin bada.

Zerbitzu honen bitartez prestazioa eskatzeko eta onartzeko aukera duzu, Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorraren nahiz Ikatz-Meatzaritzako Erregimen Bereziaren barneko lan-harremana amaitu bada, bai lanaldi osorako kontratuentzat, baita lanaldi partzialeko kontratuentzat ere etetearen kasuan.

Hala eta guztiz ere, egoera zehatzetan aplikazioak jakinaraz dezake izapidea zure enplegu bulegoan egin behar duzula, zure berezitasuna dela-eta.

Azken onarpenetik gutxienez 360 egunez kotizatu behar izan duzu Gizarte Segurantzan, jarraian edo epeka.

Kontribuzio mailako prestazioa onartzeko honako hau behar duzu:

• Enplegu bulegoan emandako pasahitza, Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa izan. • Enplegu eskatzaile gisa izena eman. • Kotizatutako azken 180 egunetako enpresaren ziurtagiria(k), enpresak SPEE-ri Interneten

bidez igorri ez badio. • Familia zamak aitortu. • Ditugun datuekiko adostasuna.

2 Urte bat edo gehiago lan egin izanagatik kontribuzio mailako langabeziagatiko prestazioa jaso ahal izateko bete beharreko baldintzak:

• Gizarte Segurantzan afiliatuta egotea eta alta edo altarekin parekatutako egoeran egotea, langabeziagatiko gertakizuna biltzen duen erregimen batean.

• Legezko langabezi egoeran egotea.

• Enplegua aktiboki bilatzeko eta enplegu egoki bat onartzeko gaitasuna egiaztatzea eta Jarduera Konpromisoa izenpetzea. Enplegurako Zerbitzu Publikoek genero indarkeriaren biktima edo etxeko indarkeriaren biktima izaera kontuan hartuko du, beharrezkoa bada jarduera konpromisotik eratorritako betebeharren betetzea girotzeko.

• Langabeziagatik, legezko langabezi-egoeraren aurretiko sei urteetan gutxienez 360 eguneko epea kotizatua izatea. Enpresaburuak duen afiliazio, alta eta kotizazio betebeharra ez betetzeak, langileak langabeziagatiko prestazioa jasotzea ez du galarazten; horregatik, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak (SPEE) prestazioak ordainduko ditu, enpresa urratzailearen aurkako ekintzei ekiteko eta onartutako prestazioenganako enpresaren erantzukizunen kalterik gabe.

Page 6: Desenplegua (eraentza iuridikoa)

6

• Jubilazio pentsiorako beharrezkoa den adin arrunta beteta ez izatea, honetarako eskubidea ez balego salbu kotizazio faltagatik, edo lan harremanaren etetearen egoera edo enplegua erregulatzeko espedienteak baimendutako lanegunaren murrizketaren egoera bada.

• Bateraezintasuneko kausaren baten barne ez egotea.

2.1.1 Kontuan izan beharrekoa Urte bateko edo gehiagoko azken epe horretan lan egiteko kontribuzio mailako prestazio baten kobrantza eten bazuen, orduan, eten zuen prestazioa berrasi edo sortu duen berria kobratu artean hautatu ahalko du. Hau hautatzeko eskubidea da. Urte bateko edo gehiagoko azken epean lan egiteko langabeziagatiko sorospen bat eten bazuen, sortutako langabeziagatiko prestazio berria eskatu beharko du. Informazio gehiago jaso dezakezu hiritarrarentzako arreta zerbitzuan, 901 11 99 99

2.2 Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Urte bat edo gehiago lan egiteagatik kontribuzio mailako langabeziagatiko prestazioa jaso ahal izateko, enplegu eskatzaile gisa izena emana izan behar duzu, eta honako dokumentazio aurkeztu:

• Enplegurako Zerbitzu Publikoko bulegoak ematen duen inprimaki normalizatuan aurkezpenaren eskaria. Eskarirako inprimakiak honakoa biltzen du: kargura dauden seme-alaben eta beren errenten aitorpena, banku helbiderapenaren datuak, jarduera konpromisoa eta AEAT-ari informazioa eskatzeko baimena (Zerga Agentzia).

• Eskatzailearen identifikazioa eta berarekin bizi diren edo bere kargura dauden seme-alabena, eskarian agertzen badira. (dokumentuak erakustea nahikoa izango da):

o Nortasun Agiri Nazionala (DNI (NAN))/ Atzerritarren nortasun txartela.

o Familia-liburua, edo dokumentu baliokidea atzerritarrak badira.

• Azken 6 hilabeteetan lan egin duen enpresatako zirutagiria edo ziurtagiriak.

• Soil-soilik enpresa-ziurtagiria langabeziaren legezko egoera egiaztatzeko nahikoa ez denean, dagokion beste frogagiria erakustea beharrezkoa da.

• Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren Dokumentuen Igorpen Elektronikoaren (RED) Sisteman enpresa barne ez badago, kotizatutako azken 180 egunei dagozkien kotizazio dokumentu ofizialen kopia beharrezkoa izango da.

Eskariaren aurkezpena enplegu bulegoan, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren web orriaren bidez, edo posta bulego batean egin daiteke, langabeziaren legezko egoera amaitu (kontratua amaitzeagatik edo iraizpenagatik lan-harremanaren amaiera), atzerritik itzuli edo espetxetik atera eta hurrengo 15 egun baliodunetan.

3 Urte bat baino gutxiago lan izanagatik langabeziagatiko sorospena jaso ahal izateko baldintzak.

3.1 Urte bat baino gutxiago lan izanagatik langabeziagatiko sorospena jaso ahal izateko baldintzak.

• Langabezian egotea eta legezko langabeziagatiko egoeran egotea.

• Legezko langabeziagatiko egoeratik 15 eguneko epean enplegu-eskatzaile gisa izena ematea eta Jarduerako Konpromisoa sinatzea.

• Langabeziagatiko gertakizuna biltzen duen Gizarte Segurantzaren erregimen batean gutxienez 3 hilabete kotizatuta izatea familia erantzukizunak badira, edo 6 hilabete erantzukizunik ez bada, eta kontribuzio mailako prestazio baterako eskubidea izateko gutxieneko 360 eguneko epea kotizatuta ez izatea.

Page 7: Desenplegua (eraentza iuridikoa)

7

• Lanbide arteko gutxieneko soldataren %75 baino gehiagoko errentarik ez izatea, beren jatorria edozein bada ere eta aparteko ordainak kanpo utzita.

Langileak "52 urte baino gehiagoko langileentzako langabeziagatiko sorospenerako" eskubidea badu, hau jasoko du. Lanaldi partzialeko lanak burutu baditu, asteko lanegun kopurua frogatzen duten kontratuak aurkeztu beharko ditu.

3.1.1 Kontuan izan beharrekoa 360 egun baino gutxiagoko azken epe honetan lan egiteko kontribuzio mailako jasotza eten bazuen, orduan prestazio horren berrasteaeskatu beharko du. 12 hilabete baino gutxiago lan egiteko langabeziagatiko sorospena eten bazuen, sorospen hori berrasi beharko du, baina sorospena eteten duen lehen aldia bada, lan egindako zenbait epe baditu eta hauek guztiek 360 egun edo gehiago batzen badute, orduan kontribuzio mailako langabeziagatiko prestazio berria eskatu beharko du. Informazio gehiago jaso dezakezu hiritarrarentzako arreta zerbitzuan, 901 11 99 99

3.2 Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Urte bat baino gutxiago lan izanagatik langabeziagatiko sorospena jaso ahal izateko honako dokumentzioa aurkeztu beharko duzu:

• Eskariaren eredu ofiziala.

o Inprimakiak honakoa bilduko du: eskatzailearen eta berarekin bizi diren edo bere kargura dauden senideen errenten aitorpena, banku-helbideratzerako datuak, jarduera konpromisoa eta AEATk (Zerga Agentzia) informazioa eskatzeko baimena.

• Eskatzailearen eta berarekin bizi diren edo bere kargura dauden eta eskarian agertzen direnen nortasun dokumentuak. (Dokumentuak erakustea nahikoa izango da, nortasuna egiaztatzeko):

o Nortasun Agiri Nazionala (DNI (NAN))/ Atzerritarren nortasun txartela.

o Familia-liburua edo dokumentu baliokidea atzerritarrak badira.

• Enpresaren ziurtagiria, legezko enplegu egoera egiaztatzen duena.

• Soil-soilik enpresaren ziurtagiria legezko langabezi-egoera frogatzeko nahikoa ez denean, egiaztatzen duen agiria.

• Soil-soilik erakunde kudeatzaileak eskatzen badu, errenten frogagiria.

Langabeziagatiko legezko egoera gertatu eta hurrengo 15 egun balioduneko epean aurkeztuko da eskaria, zure enplegu bulegoan edo posta bulego batean. Informazio gehiago jaso dezakezu hiritarrarentzako arreta zerbitzuan, 901 11 99 99

4 Prestazio bat kobratzeari utzi diozu eta laguntza gehiagorako eskubiderik duzun jakin nahi duzu?

4.1 Kontribuzio mailako prestazioa amaitu duten langileak, familia-erantzukizunak dituztenak.

4.1.1 Kontribuzio mailako prestazioa agortzeagatik, familia erantzukizunak izanda, langabeziagatiko sorospena jaso ahal izateko baldintzak:

• Langabezian egotea.

Page 8: Desenplegua (eraentza iuridikoa)

8

• Prestazioaren agorpenagatik hilabete bateko epean zehar enplegu eskatzaile gisa izena emana izatea, kontribuzio mailako prestazioaren agorpenetik enplegu egokirako eskaintzarik ukatu gabe, ezta lanbide-sustapen eta -prestakuntza ekintzetan edo lanbide-birmoldaketa ekintzetan parte hartzea ukatu ez izana ere, arrazoizko zergatiak direnean izan ezik.

• Jarduera Konpromisoa izenpetzea.

• Beren jatorria edozein bada ere, lanbide arteko gutxieneko soldataren %75 baino handiagoko errentarik ez izatea, bi aparteko ordainen zati proportzionala kenduta.

• Kontribuzio mailako langabeziagatiko prestazioa agortua izatea.

• familia-erantzukizunak izatea.

Langileak "52 urte baino gehiagoko langileentzako langabeziagatiko sorospenerako" eskubidea badu, hau jasoko du. Informazio gehiago jaso dezakezu hiritarrarentzako arreta zerbitzuan, 901 11 99 99.

4.1.2 Iraupena, edukia eta zenbatekoa

4.1.2.1 Iraupena Sei hilabete, iraupen berbereko beste bi epez luza daitezkeenak gehinenez 18 hilabete arte, ondoko salbuespenekin:

• Gutxieneko 6 hilabeteko kontribuzio mailako prestazioa agortu duten 45 urtetik beherakoek, gainera 6 hilabeteko beste luzapen baterako eskubidea izango dute, 24 hilabete bete arte.

• Gutxieneko 4 hilabeteko kontribuzio mailako prestazioa agortu duten 45 urtetik gorakoek, gainera 6 hilabeteko beste luzapen baterako eskubidea izango dute, 24 hilabete bete arte.

• Gutxieneko 6 hilabeteko kontribuzio mailako prestazioa agortu duten 45 urtetik gorakoek, gainera beste bi luzapenetarako eskubidea izango dute, 6 hilabetekoa bakoitza, 30 hilabete bete arte.

Kontribuzio mailako langabeziagatiko prestazioaren agorpenaren datan adina izatea beharrezkoa da. Langile finko etendunen kasuan, eskariaren aurretiko urtean kotizatutako hilabete kopuruaren baliokide izango da iraupena.

4.1.2.2 Zenbatekoa Langabeziagatiko sorospenaren hileko zenbatekoa, Efektu Anitzen Errentaren Adierazle Publikoaren %80koa da: 426 euro hilero 2011n. 52 urtetik gorako langile finko etendunentzako, jubilazioaren gertakizunengatik kotizazioa sorospena jasotzen den epe osoan zehar ordainduko da.

4.1.2.3 Edukia Langabeziagatiko sorospen baten onuradunak, lanbide heziketa, hobekuntza, orientazio, birmoldaketa, laneratze eta enplegu egonkorraren sustapena helburu duten gainontzeko ekintza zehatzetarako eskubidea du.

4.1.3 Eskaria eta dokumentazioa

Eskaria aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa da, eta itxaron-hilabetea betetzen denetik zenbatzen hasiko da. Kontribuzio mailako prestazioa edo "24 hilabeteko langabeziagatiko prestazioa agortzen duten 45 urtetik gorako langileentzako sorospen berezia" agortu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasiko da itxaron-hilabetea. Aurkeztu beharreko dokumentazioa honakoa da:

• Eskariaren eredu ofiziala.

Page 9: Desenplegua (eraentza iuridikoa)

9

Eskarirako inprimakiak honakoa biltzen du: eskatzailearen eta berarekin bizi diren edo bere kargura dauden senideen errenten aitorpena, ordainaren banku-helbideratzerako datuak, jarduera konpromisoa eta AEAT-ek (Zerga Agentzia) informazioa eskatzeko baimena.

• Eskatzailearen eta berarekin bizi diren edo bere kargura dauden eta eskarian agertzen diren seme-alaben nortasun dokumentua (aurkeztea nahikoa da datuak egiaztatzeko):

o Nortasun Agiri Nazionala / Atzerritarren nortasun txartela.

o Familia-liburua edo dokumentu baliokidea atzerritarrak badira.

• Erakunde kudeatzaileak halaxe eskatuko balu, errenten frogagiria.

Inprimakien ereduetara joan.

5 Zure enpresa sortzeko ordain bakarra jaso nahi duzu? 5.1 Prestazioaren ordain bakarraren onuradun izateko bete beharreko baldintzak:

• Langabeziagatiko kontribuzio mailako prestazio baten onuradun izatea eta eskatutako unean gutxienez hiru hileko oraindik jaso gabe izatea.

• Berehalako aurretiko lau urteetan eskubide honen erabilerarik egin ez izana, edozein modalitatean.

• Modu egonkorrean sor berria den edo funzionatzen ari den elkarlaneko kooperatiba batean edo lan-sozietate batean bazkide langile gisa egotea ziurtatzea. Kooperatiba edo lan-sozietate batean sartu nahi badu, langileak ezin izan du 24 hilabete baino gehiagoz harekin kontratu loturarik izan behar.

• Langile autonomo gisa jarduera burutu dela egiaztatzea.

• Langabeziagatiko prestazioaren jatorri den lan harremanaren etetea, zeinaren kapitalizazioa bilatzen den, lan arloko jurisdikzioan aurkaratu izanaren kasuan, ordain bakarreko eskaria dagokion prozeduraren ebazpena eta gero gertatuko da.

5.2 Zure enpresa eratzeko ordain bakarra jasotzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa:

• Eskaria.

• Dagoeneko sortuta dauden kooperatibetan edo lan-sozietateetan sartzekotan:

o Bertan sartzea eskatu delako ziurtagiria; bertan, bazkide egonkor gisa izango dituen lan baldintzak, probaldia ezartzen den edo ez eta honen iraupena zehaztuko da, baita derrigorrezko ekarpenaren zenbatekoa ere, hala balegokio nahitako ekarpena, edota sarrera-kuota (azken datu hau ez da beharrezkoa izango bakarrik Gizarte Segurantzaren kuoten laguntza eskatzen bada).

o Jasotako zenbatekoaren zati bat nahitako ekarpena osatzeko erabiltzen bada, derrigorrezko ekarpenak kooperatiban eman behar duen denbora berbera ekarpen horrek egon behar duelako konpromisoa, edo, ohiko hileko abonamenduaren modalitatean, langabeziagatiko prestazioa jasotzeko beharrezkoa izango zen denbora berbera.

• Kooperatiben eraketaren kasuan edo eraketa berriko lan-sozietateen kasuan:

o Eraketaren eta estatutuen eskritura publikoaren proiektua.

o Burutu beharreko inbertsioaren eta garatu beharreko jardueraren txosten argigarria, eta honen bideragarritasuna frogatzen duen adina dokumentu.

o Jasotako zenbatekoaren zati bat nahitako ekarpena osatzeko erabiltzen bada, derrigorrezko ekarpenak kooperatiban eman behar duen denbora berbera ekarpen horrek egon behar duelako konpromisoa, edo, ohiko hileko

Page 10: Desenplegua (eraentza iuridikoa)

10

abonamenduaren modalitatean, langabeziagatiko prestazioa jasotzeko beharrezkoa izango zen denbora berbera.

• Langile autonomo gisa jarduerari ekiten zaion kasuan:

o Garatu beharreko jardueraren proiektuaren eta honi hasiera emateko beharrezkoa den inbertsioaren txosten argigarria, eta honen bideragarritasuna frogatzen duen adina dokumentu. Bakarrik kuoten diru-laguntza eskatzen bada, txostenak inbertsioari buruzko datuak ez ditu bildu beharko.

o Langile minusbaliatua bat bada, IMSERSOk edo Autonomia Erkidegoko erakunde eskudunak luzatutako ziurtagiria, %33ko edo maila handiagoko minusbaliotasuna frogatzen duena.

6 Zer egin behar duzu langabezia kobratzen ari bazara eta... 6.1 Zer gertatzen da nire langabeziagatiko prestazioarekin lana aurkitzen badut?

Page 11: Desenplegua (eraentza iuridikoa)

11

6.1.1 Lanaldi osoan besteren kontura:

6.1.1.1 Zer gertatzen da nire kontribuzio mailako langabeziagatiko prestazioarekin, jasotzen dudan bitartean lanaldi osora besterako kontura lan egiten hasten banaiz?

Kontribuzio mailako prestazioa jasotzen ari bazara eta lanaldi osora besteren kontura lan egiten hasten bazara, prestazioaren ordaina eteten da eta:

• Kontratuaren iraupena 360 egun baino gutxiagokoa bada, orduan, hau amaitutakoan, lan egiten hasi aurretik etendako prestazioaren berrastea eskatu ahalko duzu.

• Kontratuak 360 egun edo denbora gehiago irauten badu, amaitutakoan bi aukera dituzu: Lan egin hasi aurretik etendako prestazioa jasotzen jarraitu, edo kontribuzio mailako prestazio berria eskatu.

Hamabi hilabete edo gehiagoko besteren konturako lana burutzerakoan prestaziorako eskubidea amaitu denean, eta langabeziagatiko prestazio berria onartzen denean aurrekoa agortu gabe, orduan langileak, idatziz eta prestazioa onartzen den unetik 10 eguneko epean, aukera dezake: hasierako eskubidea berrireki, geratzen zitzaion eperako eta zegozkion oinarri, portzentaia eta mugekin, edo egindako kotizazio berriengatik sortutako prestazioa jaso.

Page 12: Desenplegua (eraentza iuridikoa)

12

Langileak aurreko prestazioa jasotzea hautatzen badu, hautatu duen prestazio berriari dagozkion kotizazioak, ondorengoko eskubide baten onarpenerako ezingo dira zenbatu.

6.1.1.2 Laguntza mailako nire prestazioarekin (langabeziagatiko sorospena) zer gertatzen da, jasotzen ari naizen bitartean lanaldi osora besteren kontura lan egiten hasten banaiz?

Page 13: Desenplegua (eraentza iuridikoa)

13

Langabeziagatiko sorospena jasotzen ari bazara eta lanaldi osora besteren kontura lanean hasten bazara, sorospenaren ordaina etengo da eta, kontratua amaitutakoan, honako aukerak izango dira:

• Kontratuaren iraupena 360 egun baino gutxiagokoa izan bada, etena zegoen sorospenaren berrastea eska dezakezu. Baina sorospena hasi zenetik kontratu gehiago izan badituzu eta kontratu horien eta amaitu berri denaren artean gutxieneko 360 egun batzen badituzu, kontribuzio mailako prestazio berria eskatu beharko duzu etena duzun sorospenaren berrastearen ordez, kontribuzio mailako langabeziaren prestazioak lehentasuna baitu.

• Kontratuaren iraupena 360 egun edo gehiagokoa bada, kontribuzio mailako prestazioa eskatu beharko duzu eta ez etena dagoen sorospenaren berrastea, kontribuzio mailako langabeziaren prestazioak lehentasuna baitu.

Aurrekoa kasua orokorra da, baina bada salbuespen bat 52 urte beteta dituzten eta hiru hilabete baino gehiagoz kontratatzen diren langileentzat, hots, kasu honetan, sorospenaren jasotza eta lana batera ditzakete.

Page 14: Desenplegua (eraentza iuridikoa)

14

6.1.2 Lanaldi partzialean besteren kontura: 6.1.2.1 Nire kontribuzio mailako prestazioarekin zer gertatzen da, jasotzen ari

naizen bitartean lanaldi partzialean besteren kontura lan egiten hasten banaiz?

Page 15: Desenplegua (eraentza iuridikoa)

15

Kontribuzio mailako prestazioa jasotzen ari bazara eta lanaldi partzialean besteren kontura lan egiten hasten bazara, prestazioaren jasotzaren etetea (kontratuak irauten duen bitartean) edo lana eta prestazioaren jasotza bateratzea hauta dezakezu.

• Prestazioa eteten baduzu eta kontratuaren iraupena 360 egun baino gutxiagokoa bada, hau amaitutakoan, etena dagoen prestazioaren berrastea eska dezakezu. Kontratuaren iraupena 360 egun edo gehiagokoa bada, hau amaitutakoan, etena dagoen prestazioaren berrastea edo berria eskatzea hauta dezakezu. Hautatu ez den prestazioarentzako kontuan hartutako kotizazioak ezingo dira etorkizuneko prestazio batengan aplikatu.

• Lanaldi partzialeko lana eta prestazioa bateratzen badituzu, lan egindako lanegunaren proportzioan murriztuko da prestazioaren zenbatekoa, prestazioaren iraupena ez da aldatuko eta, kontratua amaitutakoan, dagokizun zenbateko osoa jasotzen jarraituko duzu.

Page 16: Desenplegua (eraentza iuridikoa)

16

6.1.2.2 Laguntza mailako nire prestazioarekin (langabeziagatiko sorospena) zer gertatzen da, jasotzen ari naizen bitartean lanaldi partzialean besteren kontura lan egiten hasten banaiz?

Page 17: Desenplegua (eraentza iuridikoa)

17

Langabeziagatiko sorospena jasotzen ari bazara eta lanaldi partzialean besteren kontura lanean hasten bazara, honakoa hauta dezakezu: sorospenaren jasotza eten kontratuak irauten duen bitartean, edo lana eta sorospena bateratu.

Page 18: Desenplegua (eraentza iuridikoa)

18

• Sorospenaren jasotza etetea hautatzen baduzu, kontratua amaitutakoan bi aukera dago, bere iraupenaren arabera:

o Kontratuaren iraupena 360 egun baino gutxiagokoa bada, etena dagoen sorospenaren berrastea eska dezakezu. Baina sorospena hasi zenetik kontratu gehiago izan badituzu, eta hauek eta amaitu berri dena kontuan izanda kotizatutako 360 egun edo gehiago batzen badituzu, ezingo duzu sorospena berrasi, kontribuzio mailako prestazioa eskatu baizik, honek lehentasuna baitu.

o Kontratuaren iraupena 360 egun edo gehiagokoa bada, hau amaitutakoan ezingo duzu etena dagoen sorospena berrasi, kontribuzio mailako prestazioa eskatu baizik, honek lehentasuna baitu.

• Lanaldi partzialeko lana eta sorospena bateratzea hautatzen baduzu, orduan egindako lanegunaren proportzio berberean murriztuko da sorospenaren zenbatekoa, sorospenaren iraupena ez da aldatuko eta, kontratua amaitutakoan, zenbateko osoa jasotzen jarraituko duzu. Sorospena eta lanaldi partzialeko lana bateratzeko kasu honetan kontuan izan beharra dago, lanagatik soldataren zenbatekoak, sorospena jasotzeko baldintza den errenten muga ez duela gainditu behar, hots, Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren %75aren baliokidea, 2011n 481,05 eurokoa hilero.

Page 19: Desenplegua (eraentza iuridikoa)

19

6.1.3 Autonomo gisa 6.1.3.1 Zer gertatzen da nire langabeziagatiko prestazioarekin, jasotzen ari naizen

bitartean autonomo gisa edo nire kontura jarduera bati hasiera ematen badiot?

Langabeziagatiko prestazioa jasotzen ari bazara eta autonomo gisa edo zure kontura jarduera bati hasiera ematen badiozu, prestazio horren jasotza eteten da. Berrasteko edo ez berrasteko aukera, jarduerak irauten duen denboraren menpe dago. 24 hilabete baino gutxiago irauten badu prestazioa berrasi ahalko duzu, baina 24 hilabete baino gehiago irauten badu, orduan prestazioa amaitutzat hartuko da eta ezingo duzu berriz ere jaso.

Langabeziagatiko prestazioak norbere konturako lanarekin bateraezinak dira, jarduerari zuzendutako ordu kopurua eta jasotako emaitza ekonomikoak edozein badira ere, nahiz eta jarduera hau burutzeak Gizarte Segurantzaren erregimenen batetan beharrez sartuta egotea ez suposatu.

Page 20: Desenplegua (eraentza iuridikoa)

20

6.2 Zer gertatzen da nire langabeziagatiko prestazioarekin Aldi Baterako Ezintasunagatik baja egoran banago?

6.2.1 Zer gertatzen da langabeziagatiko prestazioekin, aldi baterako ezintasuneko bajan nagoen bitartean (gaixotasuna edo istripua) nire kontratua amaitzen bada?

Zure kontratua indarrean dagoen bitartean Aldi Baterako Ezintasunagatik (IT (ABE)) baja hartzen baduzu eta kontratua amaitutakoan bajan jarraitzen baduzu, ITgatiko prestazio ekonomikoa jasotzen jarraituko duzu mediku-alta jaso arte; halere, zenbatekoa aldatuko da eta langabeziagatiko prestazioaren baliokide izango da.

Behin mediku-alta jaso duzunean hamabost egun baliodun dituzu langabeziagatiko prestazioa eskatzeko. Bajaren zergatia gaixotasun arrunta edo lanekoa ez den istripua bada, kontribuzio mailako prestazioren bat balegokio 360 egun edo gehiago kotizatuta izateagatik, orduan bere iraupenari kontratuaren amaieraren eta mediku-altaren artean igarotako denbora kenduko zaio, eta Estatuko Enplegurako Zerbitzu Publikoak - INEM Gizarte Segurantzan kotizatuko du epe honetan zehar.

Mediku-bajaren zergatia lanbide gaixotasuna edo lan istripua bada, orduan kontratuaren amaieraren eta mediku-altaren artean igarotako denborarik ez da kenduko, baina Estatuko Enplegurako Zerbitzu Publikoak - INEM ez du epe hori kotizatuko.

Ez da deskonturik egongo mediku-altaren ostean langababeziagatiko sorospena jasotzea badagokizu, IT egoeraren zergatia edozein bada ere.

Page 21: Desenplegua (eraentza iuridikoa)

21

6.2.2 Zer gertatzen da kontribuzio mailako langabeziagatiko prestazioarekin, jasotzen dudan bitartean aldi baterako ezintasunagatik baja gertatzen denean (gaixotasuna edo istripua)?

Kontribuzio mailako prestazioa jasotzen ari zaren bitartean Aldi Baterako Ezintasunagatik baja baduzu, langabeziagatiko prestazioa jasotzen jarraituko duzu, honen zenbatekoa edo iraupena aldatu gabe. Enplegu-eskatzaile gisa zure egoera aldatzen bada, bajan zauden bitartean eskakizuna ez baituzu berritu behar.

Page 22: Desenplegua (eraentza iuridikoa)

22

Langabeziagatiko prestazioa amaitzen bada eta Aldi Baterako Ezintasunagatik bajan jarraitzen baduzu, Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalera (INSS) jo beharko duzu, eta bertan Aldi Baterako Ezintasunagatiko prestazio ekonomikoaren ordaina eskatu.

Ondoren mediku-alta jasotzen duzunean, kontribuzio mailako prestazioa agortzeagatik langabeziagatiko sorospenerako eskubidea izan zenezake; horregatik, Estatuko Enplegurako Zerbitzu Publikoarekin harremanetan jarri eta sorospena eskatu beharko zenuke.

Page 23: Desenplegua (eraentza iuridikoa)

23

6.2.3 ¿Qué sucede con el subsidio por desempleo si mientras lo percibo caigo enfermo?

Si mientras percibe un subsidio por desempleo cae enfermo, continuará percibiendo el subsidio, sin variar ni su duración ni su cuantía, aunque se modifica su situación como demandante de empleo del tal forma que no tendrá que renovar la demanda.

Al finalizar el subsidio no tendrá derecho a prestación económica por incapacidad temporal aunque continúe enfermo, ya que no está en situación de alta o asimilada al alta en la Seguridad Social para esta prestación.

6.3 Zer gertatzen da nire langabeziagatiko prestazioarekin amatasun egoeran banago?

Page 24: Desenplegua (eraentza iuridikoa)

24

6.3.1 Zer gertatzen da langabeziagatiko prestazioekin, nire kontratua amaitu aurretik amatasuna edo aitatasuna hasten badira?

Amatasun edo aitatasunean zauden bitartean zure kontratua amaitzen bada, mediku-alta arte edo egoera horren amaiera arte zure prestazio ekonomikoa jasotzen jarraituko duzu; orduan, hurrengo 15 egunetan, langabeziagatiko prestazioa edo sorospena eska daiteke.

Amatasun edo aitatasunagatiko prestazioa Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalak (INSS) ordaintzen du.

Page 25: Desenplegua (eraentza iuridikoa)

25

6.3.2 Zer gertatzen da kontribuzio mailako prestazioarekin, jasotzen ari naizen bitartean amatasuna edo aitatasuna gertatzen badira?

Kontribuzio mailako langabeziagatiko prestazioa jasotzen ari zaren bitartean amatasuna edo aitatasuna gertatzen bada, hau eten dezakezu, eta Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalak ematen duen amatasun edo aitatasuneko prestazioa hasi. Langabeziagatiko prestazioa ez da agortuko egoera hauek dirauten bitartean; aldiz, amaitutakoan, etena zegoen prestazioa berrasi ahalko duzu, etendako unean geratzen zen denbora eta zenbatekoan. Amatasun eta aitatasuneko prestazioen amaieratik berrastea eskatzeko 15 egun dituzu.

Page 26: Desenplegua (eraentza iuridikoa)

26

6.3.3 Zer gertatzen da langabeziagatiko sorospenarekin, jasotzen dudan bitartean amatasuna edo aitatasuna gertatzen bada?

Langabeziagatiko sorospena jasotzen den bitartean amatasuna edo aitatasuna gertatzen bada, zenbateko eta iraupen berdineko sorospena jasotzen jarraituko duzu. Enplegu-eskatzaile gisa zure egoera aldatzen da, eskakizuna ez duzulako berritu beharko eta ez dituzulako hezkuntza ikastaroentzako, enplegu eskaintzetarako edo bestelako zerbitzuetarako deialdirik jasoko.

Page 27: Desenplegua (eraentza iuridikoa)

27

Sorospena agortzen bada eta amatasun edo aitatasun egoeran jarraitzen baduzu, kontzeptu honengatik prestazio ekonomiko gehiago jasotzeko eskubiderik ez duzu izango.

6.4 Zer gertatzen da nire langabeziagatiko prestazioekin, jasotzen ditudan bitartean jubilaziorako adina betetzen badut?

Page 28: Desenplegua (eraentza iuridikoa)

28

Langabeziagatiko prestazioaren ordaina eteten da, kontribuzio mailako jubilazioko pentsioa jasotzeko baldintza guztiak betetzen ez dituzunean salbu. Kasu honetan, langabeziagatiko prestazioa jasotzen jarraitu ahalko duzu honek irauten duen bitartean, jubilatzeko adina bete den arren.

6.5 Zer gertatzen da nire langabeziagatiko prestazioarekin Aldi Baterako Ezintasunagatik baja egoran banago?

Page 29: Desenplegua (eraentza iuridikoa)

29

6.5.1 Zer gertatzen da langabeziagatiko prestazioekin, aldi baterako ezintasuneko bajan nagoen bitartean (gaixotasuna edo istripua) nire kontratua amaitzen bada?

Zure kontratua indarrean dagoen bitartean Aldi Baterako Ezintasunagatik (IT (ABE)) baja hartzen baduzu eta kontratua amaitutakoan bajan jarraitzen baduzu, ITgatiko prestazio ekonomikoa jasotzen jarraituko duzu mediku-alta jaso arte; halere, zenbatekoa aldatuko da eta langabeziagatiko prestazioaren baliokide izango da.

Behin mediku-alta jaso duzunean hamabost egun baliodun dituzu langabeziagatiko prestazioa eskatzeko. Bajaren zergatia gaixotasun arrunta edo lanekoa ez den istripua bada, kontribuzio mailako prestazioren bat balegokio 360 egun edo gehiago kotizatuta izateagatik, orduan bere iraupenari kontratuaren amaieraren eta mediku-altaren artean igarotako denbora kenduko zaio, eta Estatuko Enplegurako Zerbitzu Publikoak - INEM Gizarte Segurantzan kotizatuko du epe honetan zehar.

Mediku-bajaren zergatia lanbide gaixotasuna edo lan istripua bada, orduan kontratuaren amaieraren eta mediku-altaren artean igarotako denborarik ez da kenduko, baina Estatuko Enplegurako Zerbitzu Publikoak - INEM ez du epe hori kotizatuko.

Ez da deskonturik egongo mediku-altaren ostean langababeziagatiko sorospena jasotzea badagokizu, IT egoeraren zergatia edozein bada ere.

Page 30: Desenplegua (eraentza iuridikoa)

30

6.5.2 Zer gertatzen da kontribuzio mailako langabeziagatiko prestazioarekin, jasotzen dudan bitartean aldi baterako ezintasunagatik baja gertatzen denean (gaixotasuna edo istripua)?

Kontribuzio mailako prestazioa jasotzen ari zaren bitartean Aldi Baterako Ezintasunagatik baja baduzu, langabeziagatiko prestazioa jasotzen jarraituko duzu, honen zenbatekoa edo iraupena aldatu gabe. Enplegu-eskatzaile gisa zure egoera aldatzen bada, bajan zauden bitartean eskakizuna ez baituzu berritu behar.

Page 31: Desenplegua (eraentza iuridikoa)

31

Langabeziagatiko prestazioa amaitzen bada eta Aldi Baterako Ezintasunagatik bajan jarraitzen baduzu, Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalera (INSS) jo beharko duzu, eta bertan Aldi Baterako Ezintasunagatiko prestazio ekonomikoaren ordaina eskatu.

Ondoren mediku-alta jasotzen duzunean, kontribuzio mailako prestazioa agortzeagatik langabeziagatiko sorospenerako eskubidea izan zenezake; horregatik, Estatuko Enplegurako Zerbitzu Publikoarekin harremanetan jarri eta sorospena eskatu beharko zenuke.

Page 32: Desenplegua (eraentza iuridikoa)

32

6.5.3 ¿Qué sucede con el subsidio por desempleo si mientras lo percibo caigo enfermo?

Si mientras percibe un subsidio por desempleo cae enfermo, continuará percibiendo el subsidio, sin variar ni su duración ni su cuantía, aunque se modifica su situación como demandante de empleo del tal forma que no tendrá que renovar la demanda.

Al finalizar el subsidio no tendrá derecho a prestación económica por incapacidad temporal aunque continúe enfermo, ya que no está en situación de alta o asimilada al alta en la Seguridad Social para esta prestación.

6.6 Zer gertatzen da nire langabeziagatiko prestazioarekin atzerrira joaten banaiz?

Page 33: Desenplegua (eraentza iuridikoa)

33

6.6.1 Zer gertatzen da langabeziagatiko prestazioekin, kobratzen ditudan bitartean atzerrira alde egiten badut?

Page 34: Desenplegua (eraentza iuridikoa)

34

Page 35: Desenplegua (eraentza iuridikoa)

35

Langabeziagatiko prestazioen onuradun zarenean atzerrira bidai luzeak baimenduta daude honako helburuetarako: lan egiteko, lana bilatzeko, profesionalki prestakuntza jasotzeko edo nazioarteko lankidetzan lan egiteko.

Aurreko arrazoiren bat dela-eta atzerrira bazoaz eta bertan urte bat baino gutxiago ematen baduzu, prestazioaren edo sorospenaren abonamendua eteten da. Espainiara bueltatzerakoan, langabezian bazaude, etena dagoen prestazioa berrastea eska dezakezu.

Atzerrian urte bat edo gehiago ematen baduzu eta Espainiara bueltatzerakoan langabezian bazaude, ez duzu etena dagoen prestazioa berrasteko eskubiderik. Hala eta guztiz ere, espainiarra bazara eta Europar Batasunekoa ez den herrialde batetik, Australiatik edo Suitzatik bueltatzen bazara, itzulitako emigranteentzako sorospenerako eskubidea izan zenezake.

Aurretik azaldutakoa ez den beste arrazoi batengatik atzerrira bazoaz, zure prestazio-bulegoan baimena eskatu beharko duzu.

Page 36: Desenplegua (eraentza iuridikoa)

36

6.6.2 Atzerriko herrialde batean lan egin eta gero Espainiara bueltatzen banaiz, langabezian banago, zer gertatzen da langabeziagatiko prestazioekin?

Atzerritik Espainiara bueltatzen bazara eta langabezian bazaude, langabeziagatiko babesa jasotzeko aukera ezberdinak daude:

Page 37: Desenplegua (eraentza iuridikoa)

37

6.6.2.1 Kontribuzio mailako prestazioa:

• Atzerrira atera aurretik jasotzen zenuelako eta bertan urte bat baino gutxiagoz izan zarelako edo

• Atzerrira joan aurretik prestaziorik jasotzen ez zenuelako, baina atera aurretiko sei urteko epean Espainian 360 egun gutxienez lan egin zenuen, eta kotizazio horiek ez zenituen erabili.

6.6.2.2 Itzulitako emigranteen sorospena: Alde egin aurretik kobratzen zenuen prestazioa berrastea ezinezkoa izatekotan, atzerrian urte bat edo gehiago egoteagatik edo atera aurretik prestaziorik kobratzen ez zenuelako eta kontribuzio mailako prestaziorako eskubidea ez izatea. Horretarako, Espainiarra izan behar duzu, Europar Batasuneko herrialde batetik, Australiatik edo Suitzatik ez itzultzea, eta Espainiatik azken aldiz atera zinenetik azken 6 urteetan 12 hilabetez lan egin izana.

6.6.2.3 Kontribuzio mailako prestazio baterako beharrezkoak diren kotizazioak ez izateagatik, langabeziagatiko sorospena:

Kontribuzio mailako prestaziorako eta itzulitako emigrantearen sorospenerako eskubidea ez izatekotan, atzerrira atera aurretik 90 eta 359 egun bitarte Espainian lan egin izana aurretiko sei urteetan, eta kotizazio horiek langabeziagatiko prestazioa kobratzeko erabili ez izana.

6.6.2.4 Laneratzearen Errenta Aktiboa: Alde egin aurretik kobratzen zenuen prestazioa berrastea ezinezkoa izatekotan, atzerrian urte bat edo gehiago egoteagatik edo atera aurretik prestaziorik kobratzen ez zuelako. Horretarako, Espainiarra izan behar duzu, sorospenik jasotzeko eskubiderik ez izatea, 45 urte baino gehiago izatea eta Espainiatik ateratako azken alditik 6 hilabetez lan egin izana.

Suitzatik itzultzen diren langileentzako langabeziagatiko prestazioa jasotzeko baldintzak orokorrekiko ezberdinak dira.

6.7 Zer gertatzen da nire langabeziagatiko prestazioarekin amatasun egoeran banago?

Page 38: Desenplegua (eraentza iuridikoa)

38

6.7.1 Zer gertatzen da langabeziagatiko prestazioekin, nire kontratua amaitu aurretik amatasuna edo aitatasuna hasten badira?

Amatasun edo aitatasunean zauden bitartean zure kontratua amaitzen bada, mediku-alta arte edo egoera horren amaiera arte zure prestazio ekonomikoa jasotzen jarraituko duzu; orduan, hurrengo 15 egunetan, langabeziagatiko prestazioa edo sorospena eska daiteke.

Amatasun edo aitatasunagatiko prestazioa Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalak (INSS) ordaintzen du.

Page 39: Desenplegua (eraentza iuridikoa)

39

6.7.2 Zer gertatzen da kontribuzio mailako prestazioarekin, jasotzen ari naizen bitartean amatasuna edo aitatasuna gertatzen badira?

Kontribuzio mailako langabeziagatiko prestazioa jasotzen ari zaren bitartean amatasuna edo aitatasuna gertatzen bada, hau eten dezakezu, eta Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalak ematen duen amatasun edo aitatasuneko prestazioa hasi. Langabeziagatiko prestazioa ez da agortuko egoera hauek dirauten bitartean; aldiz, amaitutakoan, etena zegoen prestazioa berrasi ahalko duzu, etendako unean geratzen zen denbora eta zenbatekoan. Amatasun eta aitatasuneko prestazioen amaieratik berrastea eskatzeko 15 egun dituzu.

Page 40: Desenplegua (eraentza iuridikoa)

40

6.7.3 Zer gertatzen da langabeziagatiko sorospenarekin, jasotzen dudan bitartean amatasuna edo aitatasuna gertatzen bada?

Langabeziagatiko sorospena jasotzen den bitartean amatasuna edo aitatasuna gertatzen bada, zenbateko eta iraupen berdineko sorospena jasotzen jarraituko duzu. Enplegu-eskatzaile gisa zure egoera aldatzen da, eskakizuna ez duzulako berritu beharko eta ez dituzulako hezkuntza ikastaroentzako, enplegu eskaintzetarako edo bestelako zerbitzuetarako deialdirik jasoko.

Page 41: Desenplegua (eraentza iuridikoa)

41

Sorospena agortzen bada eta amatasun edo aitatasun egoeran jarraitzen baduzu, kontzeptu honengatik prestazio ekonomiko gehiago jasotzeko eskubiderik ez duzu izango.

7 Kolektibo zehatzentzako laguntzak. 7.1 Itzulitako langile emigrantea bazara.

7.1.1 Itzulitako emigranteen sorospena jaso ahal izateko baldintzak:

• Hilabete batez enplegu eskatzaile izena emanda egotea.

• Jarduera Konpromisoa izenpetzea.

• Beren jatorria edozein dela ere, lanbide arteko gutxieneko soldataren %75 baino handiagoko errentarik ez izatea, bi aparteko ordainen zati proportzionala kenduta (481,05?/hilabetean 2011rako).

• Espainiatik azken irteeratik azken sei urtetan gutxienez 12 hilabetez lan egin izana, Europako Esparru Ekonomikokoak ez diren herrialdeetan, edo langabeziagatiko babeserako hitzarmenik ez dutenetan.

• Kontribuzio mailako langabeziagatiko prestaziorako eskubiderik ez izatea.

SPEEren webgunean - www.redtrabaja.es- eta hiritarrarentzako arreta telefonoan, 901 11 99 99 informazio gehiago jaso dezakezu .

Page 42: Desenplegua (eraentza iuridikoa)

42

7.1.2 Iraupena, edukia eta zenbatekoa

7.1.2.1 Iraupena Sei hilabete, iraupen berbereko beste bi epez luza daitezkeenak gehinenez 18 hilabete arte.

7.1.2.2 Zenbatekoa Langabeziagatiko sorospenaren hileko zenbatekoa, Efektu Anitzen Errentaren Adierazle Publikoaren %80koa da: 426 euro hilero 2011an.

7.1.2.3 Edukia Langile langabetuei zuzendutako lanbide hezkuntza, hobekuntza, orientazio, birmoldatze eta laneratzerako ekintza zehatzetarako eskubidea du langabeziagatiko sorospenaren onuradunak, baita enplegu egonkorraren sustapena helburu duten beste edozeinetarako ere.

7.1.3 Itzulitako emigrantearen sorospena jaso ahal izateko honako dokumentazioa aurkeztu beharra duzu:

Eskaria aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa da, itxaron hilabetea bete eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Itxaron hilabetea itzulera ostean enplegu eskatzaile izena ematen denetik zenbatzen hasten da. Aurkeztu beharreko dokumentazioa honakoa da:

• Eskariaren eredu ofiziala . Eskarirako inprimakiak honakoa biltzen du: eskatzailearen errenten aitorpena, banku-helbiderapenaren datuak, jarduera konpromisoa eta AEATk (Zerga Agentzia) informazioa eskatzeko baimena.

• Eskatzailearen nortasun dokumentua (aurkeztea nahikoa da, datu horiek baieztatzeko): Nortasun Agiri Nazionala edo Atzerritarren nortasun txartela.

• Gobernuko Ordezkaritzen edo Azpiordezkaritzen Lan edo Gizarte Gaien Sailek edo Bulegoek luzatutako itzulitako emigrantearen ziurtagiria.

• Soil-soilik erakunde kudeatzaileak eskatzen badu, errenten frogagiria.

Inprimakien ereduetara joan.

7.2 Espetxetik askatutakoa bazara.

7.2.1 Espetxetik askatutakoen sorospena jaso ahal izateko baldintzak:

• Langabezian egotea.

• Hilabete batez enplegu eskatzaile izena emanda egotea eta Jarduera Konpromisoa sinatzea.

Enplegu eskaintza egokirik ukatu ez izana, eta lanbide sustapen, hezkuntza edo birmoldaketa ekintzetan parte hartzea ukatu ez izan, bidezko arrazoirik ez bada, enplegu eskatzaile gisa izena eman denetik.

• Beren jatorria edozein bada ere, lanbide arteko gutxieneko soldataren %75 baino handiagoko errentarik ez izatea, bi aparteko ordainen zati proportzionala kenduta.

• Kontribuzio mailako langabeziagatiko prestaziorako eskubiderik ez izatea.

• Askatasun gabetzak sei hilabete edo gehiago iraun izana.

• Sorospen honen onuradun honakoak izan daitezke ere:

o Barrurapen-zentro batetik askatutako adingabekoak, non delitu gisa tipifikatutako gertakizunen gertaeren ondorioz sartu diren, sei hilabetez edo gehiagoz askatasun gabetza izateaz gain, askatutako unean 16 urtetik gorakoak baldin badira.

Page 43: Desenplegua (eraentza iuridikoa)

43

o Drogazaletasunaren mendekotasuna gainditzeko tratamenduari amaiera eman dioten pertsonak, honek sei hilabete edo gehiagoko epea iraun badu eta beren askatasun gabetzaren zigorra gutxitu bada.

Langileak "52 urte baino gehiagoko langileentzako langabeziagatiko sorospenerako" eskubidea badu, hau jasoko du.

7.2.2 Iraupena, edukia eta zenbatekoa

7.2.2.1 Iraupena Sei hilabete, iraupen berbereko beste bi epez luza daitezkeenak gehinenez 18 hilabete arte.

7.2.2.2 Zenbatekoa Langabeziagatiko sorospenaren hileko zenbatekoa, Efektu Anitzen Errentaren Adierazle Publikoaren %80koa da: 426 euro hilero 2011an.

7.2.2.3 Edukia Langile langabetuei zuzendutako lanbide hezkuntza, hobekuntza, orientazio, birmoldatze eta laneratzerako ekintza zehatzetarako eskubidea du langabeziagatiko sorospenaren onuradunak, baita enplegu egonkorraren sustapena helburu duten beste edozeinetarako ere.

7.2.3 Eskaria eta dokumentazioa

Eskaria aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa da, itxaron hilabetea bete eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Espetxetik atera ostean enplegu eskatzaileak izena ematen duen unean, orduan itxaron-hilabetea hasiko da. Aurkeztu beharreko dokumentazioa honakoa da:

• Eskariaren eredu ofiziala. Eskarirako inprimakiak honakoa biltzen du: eskatzailearen errenten aitorpena, banku-helbiderapenaren datuak, jarduera konpromisoa eta AEATk (Zerga Agentzia) informazioa eskatzeko baimena.

• Eskatzailearen nortasun dokumentua (aurkeztea nahikoa da, datu horiek baieztatzeko):

o Nortasun Agiri Nazionala (DNI (NAN))/ Atzerritarren nortasun txartela.

• Espetxean igarotako epearen eta espetxetik ateratako dataren ziurtagiria.

• Soil-soilik erakunde kudeatzaileak eskatzen badu, errenten ziurtagiria.

Inprimakien ereduetara joan.

7.3 Ezintasun baten hobekuntza dela-eta pentsio bat galdu baduzu

7.3.1 Baldintzak

Baliaezintasun handiko, baliaezintasun absolutu edo oso iraunkorreko egoeraren hobekuntzagatik berrikuspen espedientearen ondorioz, ohiko lanbiderako erabateko gaitasuna edo gaigabezi partziala onartuta duten langileen langabeziagatiko sorospena jaso ahal izateko baldintzak:

• Langabezian egotea.

• Hobekuntza berrikuspen espedientearen ebazpen datatik hilabete bateko epean enplegu eskatzaile gisa izena ematea eta Jarduera Konpromisoa izenpetzea.

• Enplegu egokirik ukatu ez izana, eta arrazoitutako kausa denean izan ezik, lanbidea sustatzeko, prestakuntzako edo birmoldaketako ekintzetan parte hartzea ukatu ez izana enplegu eskatzaile inskribatu zenetik.

• Lanbide arteko gutxieneko soldataren %75 gainditzen duten errentarik ez izatea, edozein dela ere errenta horien izaera, aparteko pagen zati proportzionala kontuan hartu gabe.

Page 44: Desenplegua (eraentza iuridikoa)

44

• Lanerako gai edo gaigabetasun partzialeko egoera onartu izana, baliaezintasun absolutu edo oso iraunkorreko egoeraren hobekuntzagatik berrikuspen espedientearen ondorioz.

Langileak "52 urte baino gehiagoko langileentzako langabeziagatiko sorospenerako" eskubidea badu, hau jasoko du.

7.3.2 Iraupena, edukia eta zenbatekoa

7.3.2.1 Iraupena Sei hilabete, iraupen berbereko beste bi epez luza daitezkeenak gehinenez 18 hilabete arte.

7.3.2.2 Zenbatekoa Langabeziagatiko sorospenaren hileko zenbatekoa, Efektu Anitzen Errentaren Adierazle Publikoaren %80koa da: 426 euro hilero 2011an.

7.3.2.3 Edukia Langile langabetuei zuzendutako lanbide hezkuntza, hobekuntza, orientazio, birmoldatze eta laneratzerako ekintza zehatzetarako eskubidea du langabeziagatiko sorospenaren onuradunak, baita enplegu egonkorraren sustapena helburu duten beste edozeinetarako ere.

7.3.3 Eskaria eta dokumentazioa

Eskaria aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa da, eta itxaron-hilabetea bete eta hurrengo egunetik zenbatzen hasiko da. Itxaron-epea enplegu eskatzaile gisa inskribatzeko egunetik zenbatzen hasiko da, gaitasun-aitorpenetik aurrera.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa honakoa da:

• Eskariaren eredu ofiziala.

o Eskarirako inprimakiak honakoa biltzen du: eskatzailearen errenten aitorpena, banku-helbiderapenaren datuak, jarduera konpromisoa eta AEAT-ek (Zerga Agentzia) informazioa eskatzeko baimena.

• Eskatzailearen nortasun dokumentua (aurkeztea nahikoa da, datu horiek baieztatzeko):

o Nortasun Agiri Nazionala / Atzerritarren nortasun txartela.

• Hobekuntzagatik berrikuspen espedientearen ebazpenaren fotokopia.

• Soil-soilik erakunde kudeatzaileak eskatzen badu, errenten ziurtagiria.

Inprimakien ereduetara joan

7.4 52 urte baino gehiago badituzu.

7.4.1 52 urtetik gorakoentzako sorospena jaso ahal izateko bete behar dituzun baldintzak:

• Langabezian egotea.

• Eskariaren datan 52 urte beteta izatea.

• Enplegu-eskatzaile gisa hilabete bateko epean izena emana izatea eta enplegu eskaintza egokia ukatu ez izana, eta lanbide sustapenerako, lanbide-heziketako edo birmoldaketako ekintzetan parte hartzea ukatu ez izana, bidezko arrazoirik ez bada, enplegu eskatzaile gisa izena eman denetik.

• Jarduera Konpromisoa izenpetzea.

• Beren jatorria edozein bada ere, lanbide arteko gutxieneko soldataren %75 baino handiagoko errentarik ez izatea, bi aparteko ordainen zati proportzionala kenduta.

• Bere lan-bizitzan zehar gutxienez 6 urtez langabeziagatik kotizatzea.

Page 45: Desenplegua (eraentza iuridikoa)

45

• Gizarte Segurantzaren Sisteman edozein motako jubilazioagatiko pentsioa jasotzeko baldintza guztiak betetzea, adina salbu.

• Honako egoera batean egotea:

o Sorospena jasotzen egotea edo hau jasotzeko eskubidea izatea.

o Sorospena agortua izatea.

o Langabeziagatiko prestazioa agortua izatea eta dagokion sorospenik jaso ez izana, edo hau amaitu izana, hasieratik edo bat-batetik errenten baldintza ez betetzeagatik edo familia erantzukizunen baldintza ez betetzeagatik.

o Kontribuzio mailako langabeziagatiko prestaziorako eskubiderik ez duen itzulitako emigrantea izatea (Espainiatik azkeneko irteeratik atzerrian gutxienez 12 hilabetez lan egin izana).

o Kontribuzio mailako langabeziagatiko prestaziorako eskubiderik ez duen espetxetik ateratakoa izatea, askatasun-gabetza 6 hilabete baino gehiagokoa izan denean.

o Ohiko lanbiderako baliaezintasun handiko, absolutuko edo osoko egoera baten hobekuntzagatik berrikuspen espedientearen ondorioz erabateko gai edo baliaezin partzialtzat hartzen dena.

o Legezko langabezia egoeran egotea, kontribuzio mailako langabeziagatiko prestaziorako eskubiderik ez izatea gutxieneko kotizazio epea ez betetzeagatik (12 hilabete), gutxienez 3 hilabetez kotizatu denean.

Sorospen hau ez da langile finko etendunengan aplikatuko baldintza hori betetzen duten bitartean

7.4.2 Iraupena, edukia eta zenbatekoa

7.4.2.1 Iraupena Jubilazioren pentsiorako eskubidea izateko kasu bakoitzean beharrezkoa den ohiko adinera langilea heltzen den arte.

7.4.2.2 Edukia eta zenbatekoa Langabeziagatiko sorospenaren hileko zenbatekoa, Efektu Anitzen Errentaren Adierazle Publikoaren (IPREM) %80koa da: 426 euro hilero 2011an.

"24 hilabeteko langabeziagatiko prestazioa agortu duten 45 urte baino gehiagoko langileentzako sorospen berezia" jasotzeko beharrezkoak diren baldintzak betetzen diren kasuan, sorospen honen zenbatekoa lehenengo 6 hilabetetan zehar, "sorospen berezi" horretarako adierazitakoa izango da.

Erakunde kudeatzaileak (Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa edo Itsasoko Gizarte Institutua) erretiroari dagozkion Gizarte Segurantzaren kotizazioak ordainduko ditu. Jubilazioagatiko kotizazio oinarria, une bakoitzean indarrean dagoen gutxieneko mugaren %125era igoko da.

Era beran, lanbide prestakuntza, hobekuntza, orientazio, birmoldaketa, laneratze eta enplegu egonkorraren sustapena helburu duten gainontzeko ekintza zehatzetarako eskubidea izango da.

7.4.3 Eskaria eta dokumentazioa

Eskaria aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa da, eta itxaron-hilabetea bete eta hurrengo egunetik zenbatzen hasiko da. Itxaron-hilabetea hasiko da enplegu eskatzaile gisa inskribatzeko egunetik, 52 urte betetzen direnetik aurrera. Legezko langabezia egoeran egoteagatik eta kontribuzio mailako prestaziorako eskubidea izateko beharrezkoak diren 90 eta 360 bitarteko egun kotizatuta ez izateagatik sorospen hau jasotzen denean, legezko langabezia egoera gertatu eta hurrengo 15 egunetan egingo da eskaria.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa honakoa da:

• Eskatzailearen errenten aitorpena, banku-helbiderapenaren datuak, jarduera konpromisoa eta AEAT-ek (Zerga Agentzia) informazioa eskatzeko baimena biltzen dituen eskarirako eredu ofiziala.

Page 46: Desenplegua (eraentza iuridikoa)

46

• Eskatzailearen nortasun dokumentua (erakusteko besterik ez, datu horiek egiaztatzeko): Nortasun Agiri Nazionala / atzerritararraren nortasun txartela.

• Soil-soilik erakunde kudeatzaileak eskatzen badu, errenten frogagiria.

52 urtetik gorako langileentzat sorospenaren jasotza mantentzeko, aurretiko hamabi hilabeteko epean jasotako errenten aitorpena aurkeztu beharko dute onuradunek Erakunde kudeatzailean, dagozkien ziurtagiriekin batera. Eskubidea jasotzen den datatik edo honen berraste datatik hamabi hilabete igarotzen diren bakoitzean aitorpen hori aurkeztu beharko da, aipatutako epea betetzeen denetik 15 eguneko epean.

Aipatutako epean aitorpena aurkezten ez bada, sorospenaren ordainaren eta Gizarte Segurantzaren kotizazioaren etetea gertatuko da. Aipatutako epetik kanpo aitorpena aurkezten bada, hala badagokio, eskubidearen sortzapenaren berrasteak aitorpena aurkezten den datatik eragina izango du.

52 urtetik gorako sorospenaren langile jasotzaileek Hitzarmen Berezia izenpetu ahalko dute Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren Zuzendaritza Probintzialen bidez, Erakunde Kudeatzaileak egiten duen jubilazioagatiko kotizazioa osatzeko.

Inprimakien ereduetara joan.

7.5 ¿Sigue en paro y sin derecho a una prestación? (Renta Activa de Inserción)

7.5.1 Laneratzeko Errenta Aktiboa jaso dezaketen kolektiboak:

• 45 urtetik gorako epe luzeko langabeak

• 45 urtetik gorako itzulitako emigranteak

• Genero indarkeriaren biktimak edo etxeko indarkeriaren biktimak

• Pertsona elbarrituak.

7.5.2 Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Laneratzearen Errenta Aktiboa jaso ahal izateko ondoko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu:

• Eskariaren eredu ofiziala. Eskarirako inprimakiak honakoa biltzen du: eskatzailearen eta berarekin elkarbizi edo bere ardurapean direnen errenta-aitorpenak, banku-helbideratzearen inprimakia, jarduera-konpromisoa eta AEATn (Zerga Administrazioko Estatu Agentzia) informazio-eskaera egin den baimena. Bertan, kontribuzio mailakoa ez den ezintasuneko pentsioaren onuraduna den edo ez adierazi beharko da, eta hala bada, pentsioaren zenbatekoa adierazi beharko da.

• Eskatzailearen eta berarekin elkarbizi edo bere ardurapean direnen eta eskaeran agertzen direnen nortasun-agiriak (datu horiek egiaztatzeko baino ez dira erakutsiko):

o Nortasun Agiri Nazionala (DNI (NAN)/ Atzerritarren nortasun txartela).

o Familia-liburua, edo dokumentu baliokidea atzerritarrak badira. 26 urtetik gorako seme-alaba ezindua alegatuz gero, INSSk, IMSERSOk edo autonomia erkidegoko erakunde eskudunak luzatutako minusbaliotasun eta gradu egiaztagiria aurkeztu beharko da.

• %33 edo handiagoko ezintasuna, edo ehuneko bereko laneko gaitasunaren murriztea eragiten duen ezintasuna dela eta ezindua izateagatik programan sartuz gero, administrazio publiko eskudunak luzatutako minusbaliotasun-egiaztagiria aurkeztu beharko da.

Ezindu-izaera ondoko agiriekin egiaztatzen da:

• Adineko eta Gizarte Zerbitzuetako Institutuak (IMSERSO) edo autonomia erkidegoko erakunde eskudunak luzatutako ebazpena edo egiaztagiria.

• Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalaren (INSS) ebazpena, ezintasun iraunkor oso, absolutu eta ezintasun handiko pentsiodun izaera egiaztatzen duena.

Page 47: Desenplegua (eraentza iuridikoa)

47

• Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren edo Defentsa Ministerioaren ebazpena, zerbitzurako ezintasun iraunkorra edo balioezintasuna dela-eta, erretiroko pentsioa aitortzen duena.

• Langile emigrantea izateagatik programan sartuz gero, probintzia bakoitzean diren Gobernuaren Ordezkaritza edo Azpiordezkaritzetako Laneko Arloak luzatutako egiaztagiria.

Genero-indarkeriaren edo etxeko indarkeriaren biktima izateagatik programan sartuz gero, izaera hori egiaztatzeko ondokoa aurkeztu beharko da: epai judiziala, babes-judizialeko agindua, Fiskaltzaren txostena edo administrazio publiko eskudunaren (autonomikoa edo tokikoa) edo abegi-zentroaren txostena, egoera hori dela eta asistentzia jasotzen duela adierazten duena.

7.5.3 Egin ezazu zure eskaria Programan sartzeko, eskaera enplegu zerbitzu publikoaren bulegoan edo www.redtrabaja.es helbidean aurkeztu beharko du, eskaera egiten den unean eskatutako baldintzak egiaztatzen dituen dokumentazioarekin batera.

7.6 Erkidegokoa ez den herrialde bateko atzerritarra zara eta zure herrialdera bueltatu nahi duzu?

7.6.1 Baldintzak

Kontribuzio mailako langabeziagatiko prestazioaren ordain metatua eta aurreratua jaso ahal izateko bete behar diren baldintzak:

• Gizarte Segurantza mailan Espainiarekin aldebiko Hitzarmena duen herrialde batekoa izatea eta Espainian legezko egoitza izatea.

• Langabe egotea eta enplegu eskatzaile gisa izena emana izatea.

• Kontribuzio mailako langabeziagatiko prestaziorako eskubidea onartuta izatea, lanaldi partzialeko lanarekin bateratu gabe.

• Espainian lehenengo ordainaren datatik aurrera zenbatuta 30 egun naturaleko gehieneko epean bere jatorrizko herrialdera bueltatzeko konpromisoa hartzea eta hiru urteko epean Espainiara ez bueltatzeko konpromisoa hartzea.

• Atzerritartasun legerian ezarritako lurralde nazionaletik ateratzeko debekuaren kasuan ez izatea

7.6.2 Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Kontribuzio mailako langabeziagatiko prestazioaren ordain metatua eta aurreratua jaso ahal izateko ondoko dokumentazioa aurkeztu behar duzu:

• Prestazioaren ordain metatua eta aurreratua jasotzeko eskaria eredu normalizatuan, Enplegu Zerbitzu Publikoaren bulegoan ematen dena.

• Atzerritarraren nortasun txartela.

• Azken 6 hilabeteetan lan egin duen enpresatako zirutagiria edo ziurtagiriak.

7.6.3 Gizarte Segurantza mailan Espainiarekin hitzarmena duten herrialdeak:

Andorra

Argentina

Australia

Brasil

Kanada

Txile

Kolonbia

Page 48: Desenplegua (eraentza iuridikoa)

48

Ekuador

Ameriketako Estatu Batuak

Errusiar Federakundea

Filipinak

Japonia

Maroko

Mexiko

Paraguai

Peru

Dominikar Errepublika

Tunisia

Ukraina

Uruguai

Venezuela

7.6.4 Zer egin behar duzu eskatzeko eta zein dokumentu aurkeztu behar duzu?

Edozein unetan itzultzeko prestazioaren abonamendu metatua eta aurreratua eska dezakezu egoitza helbidearen arabera dagokizun Prestazio-Bulegoan, kontribuzio mailako langabeziagatiko prestazioaren onarpen edo berraspenerako eskubidea duzuenean edo prestazio hori jasotzen duzun bitartean.

Itzultzean abonamendu metatu ekonomikoaren eskarirako inprimakiak edo kontribuzio mailako langabeziagatiko prestaziorako eskarirako inprimakiak (hasierako alta edo berrastea) independenteak dira, eta batera aurkeztu ahalko dira. Ondorengoko edozein unetan eskatu ahalko duzu ere, prestazio hori jasotzen den bitartean; prestazioa jasotzeko zain dagoen gutxieneko egun edo hilabete kopurua ez da behar.

Era berean, eskariaren ereduan, beharrez, jatorrizko herrialdeko helbide bat zehaztuko da, gainontzeko %60ren ordainketarako ezinbestekoa dena eta, edozein kasutan, langileari jakinarazpenak bidaltzeko erabiliko dena. Txekearen bidezko ordainketaren kasuan, eskarian jakinarazten da prestazioaren jabe-onuradunari zehaztutako helbidean emango zaiola, pertsonalki.

Abonamendu metatu ekonomikorako eskariarekin batera, itzultzean, Atzerritarraren Nortasun Txartelaren jatorrizkoa eta kopia, NIErekin (AIZ) batera aurkeztea beharrezkoa izango da.

7.6.5 Etorkizunean Espainiara buelta zaitezke?

Ez itzultzeko 3 urteko konpromiso epea igaro denean, Espainiako lan eta egoitza baimenak berriz eska ditzakezu, atzerritartasun eta inmigrazio esparruan indarrean dagoen araudian ezarritakoaren arabera.

Espainiatik atera denetik hiru urteko epea bete denean, erkidegokoak ez diren langile atzerritarren taldean sartzeko lehentasuneko eskubidea izango du, atzerritartasun eta inmigrazioari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako baldintzak egiaztatzen dituenean.

Espainian aldi baterako egoiliarra bazinen eta 3 urtetan ez bueltatzeko konpromiso-epea amaitutakoan legez itzultzea erabakitzen baduzu, hala balegokio egoitza iraunkorra lortzeko falta zitzaizun epea osatzeko egoitza egoerak jarraipena izango du. Espainiatik kanpoko epea ez da kontuan izango egoitza iraunkorraren baimena jasotzeko.

Espainian egoitza iraunkorra bazenuen eta 3 urtetan ez bueltatzeko konpromiso-epea amaitutakoan itzultzen bazara, prozedura sinple baten bidez egoitza iraunkorraren izaera berreskuratu ahalko duzu.

7.7 Europar Batasuneko herrialde batera bidaiatu behar duzu eta langabezia kobratu nahi duzu lana bilatzen duzun bitartean?

Page 49: Desenplegua (eraentza iuridikoa)

49

7.7.1 Baldintzak

Langabeziagatiko kontribuzio mailako prestazioa edo sorospena jasotzen duten langileek, Europako Esparru Ekonomikoko (EEE) kide den estaturen batetan hau jasotzeko posibilitatea dute, bertara lan bila badoaz. Horretarako ondoko baldintzak bete behar dituzte:

• Langabeziagatiko prestazio edo sorospenerako eskubidea izatea.

• Espainiako Enplegurako Zerbitzu Publikoen eskura gutxienez lau astez egon izana.

Estatuko Enplegurako Zerbitzu Publikoak, egoera berezitan, 4 asteak igaro baino lehen Espainiatik irtetea baimendu ahalko du. Atzerrira joateko helburua, helburu den herrialdean enplegua bilatzea izango da, eta horretarako bertan langileak enplegu-eskatzaile gisa izena eman beharko du.

7.7.2 Eskaera eta dokumentazioa:

Langilearen egoitzari dagokion Enplegurako Zerbitzu Publikoaren Bulegoan, prestazioen esportaziorako eskaria aurkeztu beharko da.

Era berean bulego horretan U3 inprimakiak eskatu beharko da ondoko herrialdeetarako: Islandia, Lietchenstein, Norvegia eta Suitza; eta E 303 inprimakia Europar Batasuneko gainontzeko herrialdeetarako. Lehenengo lau kopiak, helburu den herrialdeko Erakunde eskudunean aurkeztu beharko dira, enplegu-eskatzaile gisa izena ematen den unean; izapide hau, langabeziagatiko prestazioen esportazioaren onarpenetik hurrengo 7 eguneko epean burutu beharko da, eta bosgarren kopia itzultzen den data arte gorde beharko da.

Edozein arrazoi dela-eta, une horretan aipatutako ziurtagiriaren kopia horiek langileak aurkeztu ezingo balitu, orduan, helburu den herrialdeko Erakunde Eskudunari, Espainiako Erkundeari eskatzea eskatuko dio.

Prestazioaren esportazioa onartzen bada eta langilea Espainiara itzultzen bada 3 hilabeteko epealdia amaitu baino lehen, helburuko herrialdeko Erakunde Eskudunak bere atal guztietan E 303 inprimakiaren bosgarren kopia bete beharko du, hala badagokio. Itzuli ostean, dokumentu hori Enplegu Publikoko Zerbitzuan aurkeztu beharko du eskubidea berriro ere gaitzeko eskaerarekin batera, itzuli eta 15 egun balioduneko epean.

7.7.3 Iraupena

Esportazia gehienez 3 hilabeteko eperako baimenduko da, Portugal salbu; bertara eskubide den epe osoa esporta daiteke. Baimendutako esportazio epean zehar, hauetariko egoeraren bat gerta daiteke:

1. Langileak atzerrian lanbidea aurkitzen du; orduan, langabeziagatiko prestazioen etete edo amaierari buruzko xedapen orokorrak ezarriko dira.

2. 3 hilabeteko epea amaitu gabe langilea Espainiara itzultzen da; orduan Espainian prestazioa jasotzen jarraitu ahalko du, onartuta zuen baldintza berberetan, eskubideari berrekiteko eskaria egiten denean.

Emandako esportazio gehieneko epea amaitu denean; langilea Espainiara nahita itzultzen ez bada, nahiz eta lanposturik ez aurkitu, onartuta zituen prestazioentzako eskubidea desagertzen da.

7.8 Genero indarkeriaren biktimak Vid. https://www.redtrabaja.es/eu/portaltrabaja/resources/pdf/informacion/prestaciones/GuiaVictimasViolenciaGenero.pdf

7.9 Aldi baterako nekazal langileak.

Page 50: Desenplegua (eraentza iuridikoa)

50

7.9.1 Nekazaritzako aldi baterako langileentzako informazio orokorra

Gizarte Segurantzaren Nekazaritzako Erregimen Berezian dauden besteren konturako langileen kolektiboarentzat aurreikusitako langabeziagatiko babes sistemak zenbait ezaugarri propio ditu.

Kontribuzio mailako prestazioei dagokienez, indarrean dagoen araudiak zenbait berezitasun ezartzen ditu landako aldi baterakolangileentzat, eskubidea jasotzeko baldintzekiko eta iraupenarekiko. Nekazaritzako Erregimen Bereziko langile finko edo finko etenduenartean ez dago ezberdintasunik, biek, Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorreko langileen termino berberetan kontribuzio mailako langabeziagatiko prestazioaren onuradun izan daitezke.

Extremadura eta Andaluziako Autonomia Erkidegotan egoitza duten langileak, aldi baterako lan harremanak dituztenean edo langile finko etendun gisa lanak burutzen dituztenean, kontribuzio mailako langabeziagatiko prestazioak jaso ahal izateaz gain, orokorrean lurralde nazional osoan egoitza dutenentzat ezarritako laguntza mailako beste prestazio berezi eta ezberdinen onuradun izan daitezke. Nekazaritzako Erregimen Bereziaren barne dauden aldi baterako langileentzako langabeziagatiko sorospena eta Nekazal Errenta.

Nabarmendu beharra dago Andaluzian eta Extremaduran egoitza duten eta jarduerak burutzen dituzten langile finko etendunek, kontribuzio mailako prestazioa edo nekazaritzako aldi baterako langileentzako sorospena edo nekazal errenta jasotzea aukeratu ahalko dute, 2006ko uztailaren 16tik aurrera enpresaren sasoiko jardueraren eteteagatik langabeziagatiko egoeran baldin badaude edo jarduera hori zergati ekonomiko, teknologiko edo ezinbesteko zergatiak direla-eta eteten denean, Enplegua Erregulatzeko Espedientearen ondorioz, edo, aurreko egoera horien ostean, nekazaritzako aldi baterako lana nahigabe amaitzen denean. Aipatutako hauetariko egoera batean egotean, langile finko etendu eta aldi baterako langile gisa aintzat hartuko dira.

7.9.2 Nekazaritzako aldi baterako langileen kontribuzio mailako langabeziagatiko prestazioa.

2002ko ekainaren 1etik aurrera, Nekazaritzako Erregimen Bereziko besteren konturako aldi baterako langileak, langabeziagatiko babesaren esparruan sartuko dira eta gertakizun horrengatik kotizatzeko beharra ezartzen da eta, ondorioz, kontribuzio mailako langabeziagatiko prestazioa jasotzeko aukera ere.

Langabeziagatiko prestazioa, orokorrean Gizarte Segurantzaren Lege Orokorrean ezarritakoaren arabera jasoko da, langabeziagatiko babesaren sistemaren erreformarako eta enplegagarritasunaren hobekuntzarako neurri larrien abenduaren 12ko 45/2002 Legearen laugarren artikuluan eta, nekazaritzako langileen langabeziagatiko babeserako sistemaren hobekuntzarako uztailaren 14ko 864/2006 Errege Dekretuan ezarritako zenbait berezitasunekin.

7.9.2.1 Andaluzian eta Extremaduran egoitza duten Nekazaritzako Erregimen Bereziaren barne dauden aldi baterako langileentzat langabeziagatiko sorospena.

Nekazaritzako Errentarekin eta nazio mailan aplikagarri den prestazio ekonomikoekin eta enplegurako eta lanbide heziketarako sustapenerako neurriekin batera, Andaluziako eta Extremadurako Autonomia Erkidegoetan bizi diren Gizarte Segurantzako Nekazaritzako Erregimen Bereziaren aldi baterako langileentzat ezarritako babes sistema osatzen du sorospen honek.

Sorospen honen onuradun honakoak izan daitezke:

a. Nekazal erroldan aldi baterako langile gisa izena eman dutenen besteren konturako langileak, Andaluzian eta Extremaduran bizi direnak, honen onuradun izan direnak eskaria egindako dataren aurretiko berehalako hiru urte naturaletan, eta horretarako ezarritako baldintzak betetzen dituztenean.

b. Nekazaritzako Erregimen Berezian dauden langileak, Andaluzian eta Extremaduran egoitza dutenak eta jarduera finko etenduna burutzen dutenak, enpresaren sasoiko jarduera eteteagatik langabezi egoeran daudenean edo, arrazoi ekonomikoengatik, teknologikoengatik edo ezinbesteko arrazoiengatik enplegua Erregulatzeko Espediente baten ondorioz jarduera hori eteten denean, aurreko egoera hauen ostean, nekazaritzako aldi baterako lan bat nahi gabe etena dutenean. Aipatutako hauetariko hiru egoera batean egotean, langile finko etendu eta aldi baterako langile gisa aintzat hartuko dira. Honi esker,

Page 51: Desenplegua (eraentza iuridikoa)

51

kontribuzio mailako prestazioa edo nekazaritzako aldi baterako langile gisa sorospena jasotzea hautatu ahalko dute, honen onuradun izan badira eskariaren dataren aurretiko berehalako hiru urte naturaletan eta horretarako beharrezkoak diren balditzak betetzen badituzte.

7.9.2.2 Andaluzian eta Extremaduran egoitza duten Nekazaritzako Erregimen Bereziaren barne dauden aldi baterako langileentzat langabeziagatiko sorospena.

Nekazal Errentak, REASSko aldi baterako langileentzako Sorospenarekin eta nazio mailan aplikagarri diren prestazio ekonomikoekin eta enplegurako eta lanbide heziketarako sustapenerako neurriekin batera, Andaluziako eta Extremadurako Autonomia Erkidegoetan bizi diren Gizarte Segurantzako Nekazaritzako Erregimen Bereziaren aldi baterako langileentzat ezarritako babes sistema osatzen du.

Nekazal Errentaren onuradun izan daitezke:

• Aldi baterako langile gisa nekazal erroldan izena emana duten besteren konturako langileak, Andaluzian eta Extremaduran egoitza dutenak, langabezi-egoeran daudenak eta "Gizarte Segurantzaren Nekazaritzako Erregimen Bereziko aldi baterako langileen aldeko langabeziagatiko sorospenaren" onuradun ezin dutenak izan, eskariaren datatik zenbatuta aurreko hiru urteko esparruan sorospen horren onuradun izan ez direlako eta horretarako ezarritako gainontzeko baldintzak betetzen dituztenak.

• Nekazaritzako Erregimen Berezian dauden langileak, Andaluzian eta Extremaduran egoitza dutenak eta jarduera finko etenduna burutzen dutenak, enpresaren sasoiko jarduera eteteagatik langabezi egoeran daudenean edo, arrazoi ekonomikoengatik, teknologikoengatik edo ezinbesteko arrazoiengatik enplegua Erregulatzeko Espediente baten ondorioz jarduera hori eteten denean, egoera hauen ostean, nekazaritzako aldi baterako lan bat nahi gabe etena dutenean. Aipatutako hauetariko hiru egoera batean egotean, langile finko etendu eta aldi baterako langile gisa aintzat hartuko dira. Honi esker, kontribuzio mailako prestazioa edo nekazal errenta jasotzea hauta daiteke, aldi baterako nekazarien sorospenerako eskubidea ez dutenean, eskariaren datatik berehalako aurretiko hiru urte naturaletan kobratu ez izanagatik.

8 Programa temporal de protección por desempleo e inserción Este Programa Temporal consiste en facilitar cobertura económica, con carácter extraordinario, a personas en situación de desempleo que hayan agotado prestación contributiva o subsidio por desempleo, carezcan de rentas superiores a 474,98 euros mensuales en 2010 y adquieran el compromiso de participar en un itinerario activo de inserción laboral.

Es gestionado por el Servicio Público de Empleo Estatal con la colaboración de los Servicios Públicos de Empleo de las Comunidades Autónomas.

Conlleva las acciones correspondientes a los itinerarios de inserción laboral, gestionados por los Servicios Públicos de Empleo de las Comunidades Autónomas o por el Servicio Público de Empleo Estatal en el País Vasco, Ceuta y Melilla, y se complementa con el pago de una prestación mensual que abona el Servicio Público de Empleo Estatal.

8.1 Nori zuzentzen zaio programa?

Luzapenak barne, 2009ko urtarrilaren 1etik langabeziagatiko kontribuzio mailako prestazioa edo sorospena agortu duten pertsona langabeei zuzenduta dago Programa, 2010ean 474,98 eurotik gorako errentarik izan ez badituzte eta laneratzeko ibilbide aktiboan parte hartzeko konpromisoa hartu baldin badute. Ondoko langileek ezingo dute Programaren onurarik jaso:

• 52 urtetik gorakoentzako sorospena agortu dutenak

• Finko etendunen izaera dutenak, eta ekoizpen jarduerik gabeko epeetan zehar langabeziagatiko prestazioa edo sorospena agortzen dutenak.

• Enplegua Erregulatzeko Espedientearen ondorioz lan-harremana etena edo laneguna murriztua duten bitartean, langabeziagatiko prestazioa edo sorospena agortzen dutenak.

Page 52: Desenplegua (eraentza iuridikoa)

52

• Nekazaritzako sorospena, nekazaritzako errenta edo Laneratzeko Errenta Aktiboa agortzen dutenak.

• Aldi Baterako Programaren aparteko langabeziagatiko prestazioaren onuradun aurretik izan direnak.

8.2 Zer baldintza bete behar ditut?

• 65 urtetik beherakoa izan

• Langabe egon eta enplegu eskatzaile gisa izena emana izatea

• Agorpenagatik hauexek amaituta izatea:

o Kontribuzio mailako langabeziagatiko prestazioa, eta sorospenerako eskubiderik ez izatea.

o Langabeziagatiko sorospena gehieneko iraupenagatik, luzapenak barne.

2009ko urtarrilaren 1 eta 2010eko otsailaren 15 bitarte gertatu behar du agorpenak, biak barne.

2010eko abuztuaren 16 eta 2011ko otsailaren 15 bitartean prestazioa agortzen dutenek, biak barne, gainera, ondoko baldintzetako bat bete beharko dute:

a) 30 urte baino gutxiago izatea. b) 45 urte baino gehiago izatea. c) Bere adina 35 eta 45 urte artekoa izatea, betiere familia erantzukizunak badituzte. Familia erantzukizuna izango da, ezkontidea edo hogeita sei urtetik beherako seme-alabak edo adineko ezinduak, edo adingabeko hartuak kargura izatea, zeinekin eskatzailea bizi den, horrela osatutako familia osoaren errenta guztiek zati osatzen duten senide kopurua (eskaria barne), Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren ehuneko 75 gainditzen ez dutenean, aparteko bi ordainen zati proportzionala kanpo utzita. Ezkontidea, seme-alabak edo adingabeko hartuak, Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren ehuneko 75 gainditzen dutenean, aparteko bi ordainen zati proportzionala kanpo, orduan hauek ez dira kargurako senidetzat hartuko.

• Jarduera konpromisoa hitzartu eta laneratzeko ibilbide aktibo batean parte hartzeko konpromisoa hartu; Autonomia Erkidegoari dagokion Enplegu Zerbitzu Publikoak zehaztuko du ibilbide hori.

• Bere sarrerak 2010ean hileko 474,98 eurotik gorakoak ez izatea.

• Bere familia-unitateko senide guztiek jasotako sarrera guztien baturak zati familia-unitateko senide kopuruak, 2009n hileko 468 euroko edo 2010ean hileko 474,98 euroko zenbatekoa ez gainditzea. Familia-unitatetzat hauxe hartuko da: Zu, zure ezkontidea edota zure seme-alabak, 26 urtetik beherakoak badira edo helduagoak minusbaliatuak badira, eta hartutako adingabekoak. Aurretik azaldutakorik ez balego, orduan familia-unitatetzat eskatzailea eta bere gurasoak hartuko dira, berarekin bizi badira.

• Gizarte-laguntzako soldatarik, gutxieneko errentarik edo Administrazio Publikoek emandako gizarte-laguntzako antzeko laguntzarik ez jasotzea.

• Gizarte Segurantzaren pentsiorik edo prestazio ekonomikorik ez jasotzea, langabeziagatiko prestazioa edo sorospena sortu duen lanarekin laguntza horiek bateragarri diren kasuan.

Eskariaren unearekin eta Aldi baterako programaren aparteko langabeziagatiko prestazioaren jasotzarekin bat egin behar du errenta ezak.

8.3 Zein da aparteko prestazioaren zenbatekoa?

Langabeziagatiko aparteko prestazioaren gehieneko iraupena 180 egunekoa da, eta zenbatekoa 2011n hileko 426 eurokoa da. Eskatu eta hurrengo egunean sortzen hasten da, eta hilero jasotzen da.

Langabeziagatiko aparteko prestazio hau behin jaso daiteke soil-soilik; beraz, aurretik haren onuradun izan direnek ezingo dute programa honen babesa berriz ere jaso.

8.4 Non eta noiz aurkeztu behar dut eskaria?

Page 53: Desenplegua (eraentza iuridikoa)

53

Eskaria langabeziagatiko prestazioa edo subsidioa amaitu eta hurrengo 60 egun baliodunetan aurkeztu beharko da, eredu ofizialean, jarduera-konpromisoaren berariazko izen ematea eta lan-munduratzeko ibilbide batean parte hartzeko konpromisoa bilduko dituena, eta langilea enplegu eskatzaile inskribatuta dagoeneko Enplegu Zerbitzu Publikoaren bulegoan aurkeztuko da.

Kontribuzio mailako prestazioa edo langabeziagatiko subsidioa abuztuaren 16 eta abuztuaren 20ko 12/2010 Errege Lege Dekretua indarrean sartu zen egunaren artean agortu badu, eskaria indarrean sartu zen egunetik zenbatzen hasi eta 60 egun baliodunetan aurkeztu beharko du, indarrean sartu zeneko egun hori barne, hau da, 2010eko abuztuaren 23tik aurrera.

8.5 Zer dokumentu aurkeztu behar ditut?

• Eskariaren inprimakia, eredu ofizialean, behar bezala beteta eta eskatzaileak sinatuta. Eredu horren jatorrizkoa eta 2 kopia aurkeztu beharko dituzu.

• Eskatzailearen identifikazio dokumentuen fotokopia eta, hala badagokio, famili unitateena.

o Espainiakoa bazara: Nortasun Agiri Nazionala (DNI (NAN))

o Atzerritarra bazara eta Espainian bizi bazara: Atzerritarraren Identifikazio-Txartela (TIE), Atzerritarraren Identifikazio-Zenbakiarekin (NIE (AIZ)), edo Europa Batasuneko/Europako Esparru Ekonomikoko herrialde batekoa bazara, zure jatorrizko herrialdeko nortasun dokumentua edo TIE, NIErekin (AIZ) batera.

• Familia-liburuaren edo dokumentu baliokidearen kopia atzerritarra izatekotan.

• Eskatzaileak eta hala badagokio, familia unitateko kideek aurreko hilabetean jasotako errenten dokumentu frogagarrien kopia.

9 PREGUNTAS MÁS FRECUENTES

• Me he quedado sin trabajo. ¿Qué requisitos debo cumplir para cobrar la prestación por

desempleo?

• ¿Qué documentación se necesita para solicitar la prestación por desempleo?

• ¿En qué horario puedo ir a la oficina de empleo?

• Acabo de quedarme sin trabajo y quiero solicitar el paro. ¿Me tengo que inscribir como

demandante de empleo?

• ¿Cuál es la cuantía de la prestación por desempleo y cómo se determina?

• ¿Cual es la duración de la prestación contributiva por desempleo?

• ¿Qué sucede si soy beneficiario de prestaciones por desempleo y encuentro trabajo?

• ¿Cual es la duración del subsidio por desempleo?

• Si me marcho voluntariamente de una empresa para comenzar un nuevo trabajo y en éste

no supero el período de prueba ¿Tengo derecho a percibir prestaciones por desempleo?

• ¿Cuál es la fecha de inicio de mi prestación? ¿Cuándo empiezo a cobrar?

• ¿Tengo derecho a cobrar un subsidio cuando finalice la prestación contributiva que estoy

cobrando?

Page 54: Desenplegua (eraentza iuridikoa)

54

• ¿Se puede sellar la tarjeta con anterioridad a las fechas señaladas en la misma? ¿Qué pasaría si

sello al día siguiente?

• ¿Qué períodos de trabajo se tienen en cuenta para las prestaciones de desempleo?

• Si de mi último trabajo me voy voluntariamente, ¿puedo percibir prestación por desempleo?

• ¿Cuáles son las causas de suspensión de las prestaciones?

• ¿Cuál sería el importe máximo que la ley permite cobrar como prestación por desempleo?

• ¿Cuáles son las situaciones compatibles con la percepción de prestaciones por desempleo?

• He trabajado menos de 360 días. ¿A qué prestación por desempleo tendría derecho?

• Nunca he trabajado, pero estoy buscando empleo. ¿Tengo derecho a alguna ayuda económica

de desempleo?

• Se me ha olvidado renovar la demanda de empleo y estoy cobrando prestaciones. ¿Qué

consecuencias podría tener la no renovación de la demanda en mi prestación por desempleo?