Upload
others
View
14
Download
0
Embed Size (px)
Citation preview
PRENTSA OHARRA
Dantz Festival:
Musika garaikidea, elektronikoa, globala
eta exotikoa Donostian
Dantz Festival ostiralean (irailak 1) hasi eta larunbat
osorarte (irailak 2) luzatuko den bere lehenengo
ediziorako prest dago. Musika garaikidea eta
elektronikoa ardatz edukita 50 jarduera inguru
programatu dira. Hauek Donostiako hiriko hainbat
espaziotan burutuko dira, konkretuki Egiako auzoan.
Dantz Donostian musika garaikidearentzako eta
elektronikoarentzako espazio bat sortzea helburu duen
jaialdi berria da. 50 jarduera inguruk (munduko leku
anitzetatik etorritako artistak eta taldeak, tokiko eta
atzerriko DJak, tailerrak, filmen proiekzioak eta
erakusketak) beteko dituzte Tabakalera, Nestor
Basterretxea Plaza (Tabakalera ondoan), Gazteszena, Le
Bukowski, El Andén Café Teatro eta La Farándula espazioak.
Artistikoki, jaialdiak musika estilo esperimentaletatik erritmo dantzagarriagotara bidai bat
egitea proposatzen du. Artista eta talde nagusiak Nightmares On Wax (Erresuma Batua), Session
Victim (Alemania), SKIP&DIE (Hegoafrika/Holanda), Islam Chipsy (Egipto), Kiki Hitomi (Japonia),
Lafidki (Cambodia) eta Daniel Haaksman (Alemania) dira. Aparte, bertako artisten eta DJen
artean Piek, Telmo Trenor, Reykjavik606 + Inesfera, Mad Muasel edo Miguel A. García bezalako
izenak azpimarratzen dira.
Testuingurua
Donostian, musika mota jakin batzuen eta musika garaikideari eta elektronikoari lotutako
diziplina artistikoen gabeziaz jabetuta, Jaialdi bat planteatzea erabakitzen da eragile, artista,
sortzaile eta instituzio ezberdinen artean.
Modu honetan, Instituzio Publikoekin harremanetan hasten gara, besteak beste, Tabakalera. Era
paraleloan, gauza bera egiten da musika garaikide, esperimental elektronikoa… jorratzen duen
Gipuzkoako ehundura kulturalarekin.
Ezaugarri hauetako Festibal bat antolatzeko, proiektuak klabe ezberdinak ditu :
• Donostia 2016-ean Europako Kultur Hiriburua izan ondoren, momentu egokia da,
espazio berriak sortzen direlako eta lasaitasun handiagoa dagoelako inguru kulturalean
proiektu berriak garatzeko.
• Kultur ehundura asko sor ditzake honelako ekintzek eta asko eskaini dezake, Jaialdi
honen oinarrietako bat izanik.
• Aukera berriak, hala nola, Tabakaleraren ezaugarriak eskaintzen dituen eraikina edo
kultur mugimendu asko duen, Egiako auzoa.
• Jaialdi kolaboratibo, inklusibo eta bokazioduna sortzeko ahalmena, eragile, sortzaile eta
Donostia eta Gipuzkoako hiritarren eskutik.
Klabe hauek mahai gainean daudelarik eta kontuan izanda Donostia hainbat Jaialdi
internazionalen egoitza dela, modu eraikitzaile batean prozesu bat eratu da Jaialdi honen
inguruan, hainbat eta hainbat eragile gonbidatu direlako bertan parte hartzera eta prozesua
bere kabuz eraikitzen joan delako sare kolaboratiboa ehuntzen joan den heinean.
Zergatik DANTZ izena?
• Euskaraz da eta edozeinek uler dezake bere esanahia (unibertsala).
• Jaialdiaren helburuetako bat ulertzeko erraztasuna. Hau da, dantzatzea.
• Gutxiago, gehiago da. Jaialdiaren izaera nabarmentzeko hitz bakar bat.
• Musika elektronikoa Alemanian jaio zen orain dela 6-7 hamarkada. DANTZ izenak,
fonetikoki izaera alemaniar hori ere badu (“Tanzen”).
Objetivos de DANTZ
• Impulsar la música contemporánea y electrónica en la ciudad y en el territorio.
• Traer artistas del género de calibre mundial a la ciudad.
• Ofrecer a artistas y agentes locales visibilidad y oportunidades.
• Desarrollar conocimiento de las nuevas tecnologías relacionadas con la música y el arte
contemporáneo y experimental.
• Ofrecer un festival que potencie la cultura de club y música electrónica.
Espazioak
Eguneko programazioa
• Tabakalera: Patio Aretoa, Z Aretoa, Kutxa Kultur Kluba, Tailerra, Zinea eta NANA
Galeria
o Tabakalerako hainbat espaziotan kontzertuak (horien artean Lafidki, Kiki Hitomi,
Islam Chipsy eta SKIP&DIE talde nagusiak), performanceak, tailerrak,
proiekzioak eta erakusketak antolatuko dira bi egunetan eguneko
programazioan.
• Nestor Basterretxea Plaza
o Lurpeko pasabidearen eta Egiaren hasieraren artean aurkitzen den espazioa,
Tabakalera ondoan, tokiko artisten eta DJen eszenatokia bihurtuko da. Gainera,
lekua elementu desberdinekin apainduko da (belar artifiziala, puxika erraldoiak,
etab.)
Programación de noche
• Klubak: Le Bukowski, La Farándula eta El Andén Café Teatro
o Irailak 1eko programazioa bertako hiru DJek pintxatuko duten aipatutako
klubetan garatuko da.
• Gazteszena
o Gazteszenan izango da protagonista irailak 2aren gauean, artista eta DJ
internazionalen (Nightmares on Wax, Session Victim eta Daniel Haaksman
nagusiak) eta tokikoen aktuazioekin.
Programazioa/Kartela:
Honako hau da kartel ofizial osoa Dantzen parte izango diren artisten, taldeen eta DJen izen
guztiekin:
Prozesua
Dantz 2017ko maiatzaren 31an eman zen ezagutzera lehenengo prentsaurrekoan. Bertan,
programaren lehen aurrerapena eman zen, jaialdiaren filosofía orokorrarekin batera. Aurkezpen
honetan artista nagusi gehienak eta bertako bi ezagutarazi ziren: Nightmares On Wax (Erresuma
Batua), Session Victim (Alemania), Islam Chipsy (Egipto), Kiki Hitomi (Japonia), Daniel Haaksman
(Alemania), Mad Muasel (EH) eta Miguel A. García (EH).
Hilabete baten ostean, Convent Gardenen (Donostia) ospatutako lehenengo aurkezpen festan
(Jaialdian egongo diren Ope Loeben eta Manciren pintxadekin) bertako DJak eta taldeak
ezagutarazi ziren: Manci, Eguzkiaren Semea & Friends, Ope Loeb & Alvva, Blami MC, Telmo
Trenor, Galiano, Nathan Joy, Las Marines, Erresistentzia Taldea (Gara Pemaulk, Zuaitz, MJPQ y
Efecto Secundario), Syr eta Artie Escolar.
Uztailak 30ean Dantzen bigarren aurkezpen festa ospatu zen Urgulleko Guardetxean. Ez ziren
artista, talde, DJ edo jarduera berriak ezagutzera eman, baina jaialdiaren filosofia azpimarratzea
izan zen helburua hiru aktuazio desberdinen bidez: Frances Beren pintxada kalean arratsaldean
zehar eta Oier iruretagoiena zuzeneko esperimentala eta Balzaren pintxada gauean Guardetxe
barruan.
Azkenik, abuztuak 4ean hirugarren aurrerapena ezagutarazi zen Le Bukowski Musika Kluban
gauzatutako prentsaurreko batean. SKIP&DIE (Sudáfrica/Holanda) eta bertako Piek (Elizondo),
Reykjavik606 + INESFERA, Curva Chiusa, Lehior Bilbao, Mattin, Joke De Vriese eta Disco
Bambinos aurkeztu ziren.
Lehenengo prentsaurrekoan azaldu bezala, oraingoan ere Jaialdiak helburu jakin bat duela
azpimarratu nahiko genuke: musika garaikidea eta elektronikoa ezagutarazi eta ikusarazi nahi
da. Horregatik hainbat herrialdeetako artistak (Egipto, Japonia, Cambodia, Hegoafrika, Holanda,
etab.) eta influentzia anitzak jaso dituzten musikak ekartzea izan da helburua.
Artista/banda/DJ nagusien biografiak
NIGHTMARES ON WAX (Erresuma Batua)
George Evelyn, Nightmares On Wax izenaren atzean dagoen gizona, 90. hamarkadako hainbat
momentu garrantzitsuren erantzulea da. Ingalaterrako bi ravearen klasikoak diren
kantuen sorkuntzan parte hartu zuen, hain zuzen ere, “Dextrous” eta “Aftermath”. Beranduago,
George-k bere bakarkako ibilbidea hartu zuen eta 1995. urtean Smoker’s Delight kaleratu zuen.
Lan hau, chill out / downtempo generoaren eztandaren eragileetako bat izan zen. Ostean, 1999-
an, Carboot Soul iritsi zen. Disko honi esker, George-k bere izen onari eutsi zion. Bi album hauen
salmentak 150.000 kopia baino gehiago gainditu ditu eta zenbaki hau handitzen doa urteek
aurrera egin arren. Izan ere, denbora honetan zehar ospe handiko lanak argitaratu baititu bata
bestearen atzetik. Etengabe eboluzionatzea eta garatzea da Nightmares On Wax-en motibazio
nagusia. Berarentzat, antzinako gauzetan inspiratzea eta hauei berritasuna ematea amaierarik
gabeko ziklo bat da eta bertan egon nahi du berak.
SESSION VICTIM (Alemania)
Izugarrizko energia askatuz, Hauke Freer eta Matthias Reiling alemaniarrek, euren musika
formalizatu dute beraien lehenengo LP-ak, The Haunted House of Housek, lortutako
arrakastaren ondoren. Beraien laguntasunak 20 urte baino gehiago ditu eta bikotearen disko
bildumak hip hop, funk, disco eta soularen hamarkadak gordetzen ditu, beti
ere techno eta house-aren presentziarekin. Hautsez betetako biniloak eta bertan gordetzen
diren altxorrak topatzea da euren pasioa. Bikotearen bigarren lana See You When You Get
There 2014-ko onenen zerrenda ugaritan txertatua izan zen. Beraien azkeneko birek, mundu
osora eraman dute taldea eta baita New York-en irrati programa bat grabatzera ere. 2017ko
Ekainean lan berria argitaratuko zuten, Listen To Your Heart izenpean.
SKIP& DIE (Sudáfrica/Holanda)
Catarina Aimée Dahms, Cata.Pirata bezala ezaguna den kanta-idazle, abeslari eta artista
bisualak, Jori Collignon ekoizleak (teklatua eta FXa), Gino Bombrinik (perkusioa eta gitarra) eta
Daniel Rosek (gitarra eta munduko leku desberdinetan ohikoak diren beste hari-instrumentu
batzuen jotzailea) osatzen dute SKIP&DIE.
Riots In The Jungle (2013) kaleratu ostean, planeta guztiko eszenatokiak sutan jarri zituzten
lehenengo disko hau aurkezteko bira arrakastatsu baten bidez. Ostean, future
bass pantropikaleko talde honek Cosmic Serpents bigarren diskoa argitaratu zuten 2015ean eta
oraindik hau munduko txoko guztietara zabaltzen dabiltza.
Azken lan hau Brasilen, Egipton, Argentinan, Kolonbian, Reunionen, Hegoafrikan, Portugalen eta
Herbehereetan idatzia eta grabatua izan zen. SKIP&DIEen unibertso formaniztuna eratzen duten
estilo ugariak ditu barne, esaterako, cumbia digitala, creole maloya,
rasterinha brasildarra, electro chaabia (Dantzen egongo diren Islam Chipsyrekin elkarlanean
ageri dira “Sunshine Rebellion Gang” kantuan), duba, footworka eta rock psikodelikoa.
Musika globala berrimajinatuz, egungo soinuekin fusionatuz eta erritmo eta beat zoragarriekin,
instrumentu akustikoekin, inguru-grabazioekin eta sintetizadore espazialekin edertuz, SKIP&DIE
bizitzaz, heriotzaz, munduko arazoez eta denok batzen gaituen DNA kolektiboaz hitz egiten duen
collage soniko eta poetiko batean bihurtzen da.
ISLAM CHIPSY & E.E.K (Egipto)
Islam Chipsy eta E.E.K., bere taldea, El Cairo-ko naturaren hiru indar dira. Euren hurakanak bete-
betean harrapatu dituenen esanetan, munduko zuzeneko proposamen zirraragarrienetako bat
da taldea. Islam Chipsy bere Electro Chaabi-arekin, eskala orientalaren sistema, beste mundu
bateko formetara moldatuz eta bateriak jotzen bere kide diren Mohamed Karam eta Mahmoud
Refat-en laguntzaz, 2015ean lehenengo lana kaleratu zuen Kahraba izenekoa eta Cairon
grabatua. Lana, Chispy-ren espiritu imitaezin, basati eta artistikoa erakusten duten lau pistek
osatzen dute, ospea eman zion soinu propio hori lortuz.
KIKI HITOMI (Japón)
Kiki Hitomi, Japoniar abeslaria, konposatzailea eta alkimista sonikoa da eta dubstep Japoniarra
lantzen zuen Dokkebi Q. duoaren sortzaileetako bat. Londresen bizi ondoren Leipzig-era
(Alemania) joan zen eta bertan egon da azken hiru urteetan bakarkako proiektu batean
murgilduta. Karma No Kusari bere bakarkako ibilbideko lehen albuma da eta denboratik eta
espaziotik zehar doan bidai bat irudikatzen du. Azalaren diseinuaz ere Kiki Hitomi bera
pertsonalki arduratu da. LP-ak atmosfera ilun bat eskaintzen du eta batzuetan etsigarria iruditu
arren, benetan ederra dela diote bere entzuleek eta horrek haietako askoren ezinbesteko
diskoan bihurtu dute.
LAFIDKI (Camboya)
LAFIDKI Saphy Vongen izen artistikoa da. Soinu-artista eta collage kontzeptualen sortzaile
kanbodiar hau Londresen bizi da gaur egun eta 2008tik darama musika elektronikoa kaleratzen.
Bere lanak istorio, geografia, musika mota eta kultura ugari sintetizatzen ditu soinu-material
sendo, koloretsu eta dantzagarri batean.
Chinabot bere lehengo album eta aurrerapauso handiena da. Asian zehar urte oso baten ostean
biran ibili ostean, LAFIDKI ekialdeko beat eszenaren influentziak bere instrumentazio
organikoekin nahasten hasi zen minimalismo tonalaren eta erritmikoaren artean bat-egite
paregabe bat osatzeko. Chinabot, hortaz, disko kontzeptual bat da, Ayankoko (Laos), Chunyin
(Hong Kong), Samin Son (Hego Korea) y Ntski (Japonia) bezalako artista asiarrekin kolaborazioak
aurkezten dituena.
Daniel Haaksman (Alemania)
Hamar urtetan zehar, Daniel Haaksmanek berea den “Man Recordings” zigilupean hainbat lan
argitaratu ditu gaur egun internazionalki erabiltzen den baile-funk estiloa sortuz. 2012. urtean,
Angolara bidaiatu zuen lehengo aldiz eta bertan kuduro-aren munduan murgildu zen. Dantza
mota honek bere sorrera 80. hamarkadaren amaieran du, house europarraren, rap
estatubatuarraren eta semba angolanoaren artetik. Danielek Portugalera eta portugesa hitz
egiten den hainbat herrialdeetara ere bidaiatu du eta hauetan etorkizuneko kontzeptu musikal
ezberdinak aurkitu ditu, Europa, Erresuma Batua eta Estatu Batuetako pop eta club nostalgikotik
urrun dauden kontzeptuak, alegia.
Artista/talde/DJ guztien biografiak, ordutegiak eta sarrerak:
www.dantz.eu