5
Soinu txikia deskubrimendu handia izan zen? Orain hogeita bi urte, kasualitatez, ene herriko selaurua hustean, altzari itxurako tresna eder batek liluratu ninduen. Zer erosten nuen jakin gabe eraman nuen etxera. Kuriositate handia nuen “altzari” horrekiko. Akordeoia jotzen zuen aitatxirengana joan nintzen ikasteko intentzioz. Soinua eskuetan hartu, hatzekin harat-honat batzuk egin, eta “hau ez duk mar- txan” eman zidan epaia. Soinu handia jotzen bazuen ere, ez zuen soinu txikiaren berri. Hala, nire kabuz ikertu nuen, frogak eginez, botoi bakoitzak zer hots ateratzen zuen aztertuz, eta Bartzelonan soinu txiki eskola bat kausitu nue- nerako, nire plantilla sortua nuen. 18 urtera arte pianoaz eta klasikoaz gainez egin nuen, baina ez nuen ene burua musikari ontzat, gozatzeko oren anitz sartu behar ziren, eta 18 urterekin oren horiek musika ez bertze edozer gauzeta- rako nituen. Soinu txikiari esker lotu nintzen berriz musikari, berak erakutsi zidan musikaz gozatzeko bide berri bat. Zergatik sailkatzen da ia beti soinu txikia musika tradizionalean? Irlandan tresna berari bi izen ezberdinez dei- tzen diote musikaren arabera. Arrabita biolina “biolin” da klasikoa jotzean eta “fidel” musika herrikoiari dagokiolarik. Musikak dakar tresna- ren izena, errepertorioak jotzeko manera, baina beti da tresna bera. Hori hala, bi mundu dira errealitatea eta kritikari edo etiketa sortzai- leena. Jendeak askoz naturalago, galdera eta sailkatze gutxiagorekin, bizi du musika. Osta- tuan edo plazan jotzen ari zarelarik etiketa guz- tiak lainoetan gelditzen dira, lurrean dena nahasten den bitartean. Ulertzen dut kazetariek edo dendetako arduradunek musika etiketatu eta sailkatu behar izatea, baina plazan memen- toko xedea betetzen baduzu fini dira etiketak, sailkapenak eta istorioak. Dantzatzea, kanta- tzea, gozatzea, zure arima eta animoa zabal- tzea... Hori da garrantzitsua. Hori lortzeko soi- nua tresna bat da, tresna bat besterik ez. Pia- noa, gitarra, trikitia... Ez dago tresna sakraturik, noiznahi desagertu daitezke, ordezkatuak izan, berriz agertu. Adibidez, ez baduzu soinu txiki- rik dantza emateko, baina eskuekin mahai gai- nean joz eta kantatuz giroa sortzeko gai bazara, jendeak dantzatuko du. Enetzat, musikaria koadrilako sukaldaria da. Gero jakina izan zai- tezkeela hiru izarreko sukaldaria, lagunartean ausartzen dena, etxean justu-justu moldatzen dena... Edo sukaldean aritzea baino harrikoa egitea nahiago duena. Ni saiatzen naiz nire maila kontrolatzen, non nagoen eta nor naizen argi izaten. Adinarekin zure nortasuna eta baliabideak hobeki ezagu- tzen dituzu, eta lortu beharrekoa argi izanik, errazagoa da dena. Berriz ere koadrilako sukal- dariarena: hozkailuan zer dagoen so egin, mahaiko panorama aztertu, norbere abilezia eta mugen jakitun izan, eta ahal bezain otordu goxoa prestatu. Hori da ene filosofia. Gero musika txirrindularitza bezala da: badira espe- zialistak kronoetan, mendian gora, klasikoetan, itzuli handietan... eta badira Indurain edo Merckx bezalakoak, dena ongi egiteko gai dire- 10 2014KO AZAROAREN 9A Carles Belda. 1972an Sabadellen (Katalunia) sortua. Akordeoi diatonikoa eta trikitia jotzen artista, Balt Segat, Pomada, Ensaladilla so insistent, Mesclat eta El Belda i el conjunt badabadoc taldeetan aritu da besteak beste. Musikaria ez ezik glosadorea ere bada, eta Zugarramurdin bizi den arren, astebururo zapaltzen ditu Kataluniako oholtzak. NORTASUN AGIRIA PERTSONAIA «Tradizioa ez da leku bat, bide bat baizik» Eta bueltak amari. | SUSTRAI COLINA | Argazkiak: Dani Blanco CARLES BELDA

CARLES BELDA «Tradizioa ez da leku bat, bide bat …erabili egiten duzu. Zugarramurdin bizituta errazagoa da. Hemen euskaraz ikasten duenak erabili dezake. Ber-tzalde, arras hizkuntza

  • Upload
    others

  • View
    5

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: CARLES BELDA «Tradizioa ez da leku bat, bide bat …erabili egiten duzu. Zugarramurdin bizituta errazagoa da. Hemen euskaraz ikasten duenak erabili dezake. Ber-tzalde, arras hizkuntza

Soinu txikia deskubrimendu handia izan zen?Orain hogeita bi urte, kasualitatez, ene herrikoselaurua hustean, altzari itxurako tresna ederbatek liluratu ninduen. Zer erosten nuen jakingabe eraman nuen etxera. Kuriositate handianuen “altzari” horrekiko. Akordeoia jotzenzuen aitatxirengana joan nintzen ikastekointentzioz. Soinua eskuetan hartu, hatzekinharat-honat batzuk egin, eta “hau ez duk mar-txan” eman zidan epaia. Soinu handia jotzenbazuen ere, ez zuen soinu txikiaren berri. Hala,nire kabuz ikertu nuen, frogak eginez, botoibakoitzak zer hots ateratzen zuen aztertuz, etaBartzelonan soinu txiki eskola bat kausitu nue-nerako, nire plantilla sortua nuen. 18 urtera artepianoaz eta klasikoaz gainez egin nuen, bainaez nuen ene burua musikari ontzat, gozatzekooren anitz sartu behar ziren, eta 18 urterekinoren horiek musika ez bertze edozer gauzeta-rako nituen. Soinu txikiari esker lotu nintzenberriz musikari, berak erakutsi zidan musikazgozatzeko bide berri bat.

Zergatik sailkatzen da ia beti soinu txikia musikatradizionalean?Irlandan tresna berari bi izen ezberdinez dei-tzen diote musikaren arabera. Arrabita biolina“biolin” da klasikoa jotzean eta “fidel” musikaherrikoiari dagokiolarik. Musikak dakar tresna-ren izena, errepertorioak jotzeko manera,baina beti da tresna bera. Hori hala, bi mundudira errealitatea eta kritikari edo etiketa sortzai-leena. Jendeak askoz naturalago, galdera etasailkatze gutxiagorekin, bizi du musika. Osta-tuan edo plazan jotzen ari zarelarik etiketa guz-tiak lainoetan gelditzen dira, lurrean denanahasten den bitartean. Ulertzen dut kazetariekedo dendetako arduradunek musika etiketatueta sailkatu behar izatea, baina plazan memen-toko xedea betetzen baduzu fini dira etiketak,sailkapenak eta istorioak. Dantzatzea, kanta-

tzea, gozatzea, zure arima eta animoa zabal-tzea... Hori da garrantzitsua. Hori lortzeko soi-nua tresna bat da, tresna bat besterik ez. Pia-noa, gitarra, trikitia... Ez dago tresna sakraturik,noiznahi desagertu daitezke, ordezkatuak izan,berriz agertu. Adibidez, ez baduzu soinu txiki-rik dantza emateko, baina eskuekin mahai gai-nean joz eta kantatuz giroa sortzeko gai bazara,jendeak dantzatuko du. Enetzat, musikariakoadrilako sukaldaria da. Gero jakina izan zai-tezkeela hiru izarreko sukaldaria, lagunarteanausartzen dena, etxean justu-justu moldatzendena...

Edo sukaldean aritzea baino harrikoa egiteanahiago duena. Ni saiatzen naiz nire maila kontrolatzen, nonnagoen eta nor naizen argi izaten. Adinarekinzure nortasuna eta baliabideak hobeki ezagu-tzen dituzu, eta lortu beharrekoa argi izanik,errazagoa da dena. Berriz ere koadrilako sukal-dariarena: hozkailuan zer dagoen so egin,mahaiko panorama aztertu, norbere abileziaeta mugen jakitun izan, eta ahal bezain otordugoxoa prestatu. Hori da ene filosofia. Geromusika txirrindularitza bezala da: badira espe-zialistak kronoetan, mendian gora, klasikoetan,itzuli handietan... eta badira Indurain edoMerckx bezalakoak, dena ongi egiteko gai dire-

�10 2014KO AZAROAREN 9A

Carles Belda. 1972an Sabadellen (Katalunia) sortua.Akordeoi diatonikoa eta trikitia jotzen artista, Balt Segat,Pomada, Ensaladilla so insistent, Mesclat eta El Belda i elconjunt badabadoc taldeetan aritu da besteak beste.Musikaria ez ezik glosadorea ere bada, eta Zugarramurdinbizi den arren, astebururo zapaltzen ditu Kataluniakooholtzak.

NORTASUN AGIRIA

PERTSONAIA

«Tradizioa ez da leku bat,bide bat baizik»

Eta bueltak amari.

| SUSTRAI COLINA |

Argazkiak: Dani Blanco

CARLES BELDA

Page 2: CARLES BELDA «Tradizioa ez da leku bat, bide bat …erabili egiten duzu. Zugarramurdin bizituta errazagoa da. Hemen euskaraz ikasten duenak erabili dezake. Ber-tzalde, arras hizkuntza
Page 3: CARLES BELDA «Tradizioa ez da leku bat, bide bat …erabili egiten duzu. Zugarramurdin bizituta errazagoa da. Hemen euskaraz ikasten duenak erabili dezake. Ber-tzalde, arras hizkuntza

�12 2014KO AZAROAREN 9A

CARLES BELDA

nak, baina horiek esku bateko hatzekin konta-tzen dituzu. Horregatik, bertze guztiok neurtubehar dugu zertan garen trebe, eta hori ongineurtzen asmatuta zoriontsuak izanen gara.

Zertan zara trebe?Buruz burukoan, harreman zuzenean. Ez naizAHT bat, ez naiz fite jotzeko kapable, berazene espresibitatea beste alde batetik bideratubehar dut, emekiago joz, nota bakoitza xurgatueta doinuari trankilki zukua ateraz. Gustatzenzait bertze artistak laguntzea, maite dut enelekuan egotea. Trankil sentitu eta ongi bizitze-ko garatzen ditut horiek oro. Bakoitzak bereizaera ezagututa soilik bete dezake bere lekuajendartean. Hori lortuta trankilago zaude,zoriontsuago, eta ondorioz, inguruari horidena transmititzen diozu. Horregatik saiatzennaiz pertsona eta pertsonaia bereizten. Banita-tea biziki lanjerosa da. Famak ere mailak badi-tu, baina karrikan norbait “zu ez dakit norzara...” esaka etortzean sentimendu berezi etakudeagaitza sortzen da. Ene neurritik gora ger-tatu zaidanean, beti egin dut gauza bera: etxerajoan, kafea hartu, bizikletan ibili, pentsatu, etaikasi, ikasi eta ikasi. Geroztik urtero hartzenditut bi hilabete bakantza ene buruari zinezkogalderak egiteko, pertsonaia pausatu eta per-tsona lantzeko.

Banitatearen saretik eskapatzeko, laguntzendizu Zugarramurdin bizi eta zure fazeta artistikoagehienbat Katalunian agertzeak?Jakina. Zugarramurdi franko berezia da. Puntukosmopolita bat badu, denetarik atzeman deza-kezu, hizkuntza andana normal-normal entzun,mendia bertan dago baina itsasoa ikusten da,jendea aski irekia da... Zure nortasuna garatze-ko aski interesgarria da hori, lasaiago bizi zara.Hala, hemen egonik, hango ene zatiarekikotrankilago naiz. Adibidez, ohartu naiz orain bi-hiru urte arte izan genuen bertsio taldean eznituela kantu batzuk joko han izan banintz.Kanpotik ikusita errazagoa da zure kultura

onartzea, argiago ikusten duzu zure kulturazein den. Ez diote alferrik lurra ilargitik ikustendela ongien. Politikoki, kulturalki zein sozialkikatalanok ezaugarri ezinbestekoa dugu: gure-tzat norbanakoa sakratua da, ez dago deus nor-banakoaren gainetik. Hori konprenitzea bizikizaila da Euskal Herrian. Hemen, Jaungoikoa,aberria, sozialismoa, alderdia koadrila, Athle-tic... Beti bada zerbait norbanakoaren gainetik.Gu anarkistak gara. Norbanakoa lehenesteanoinarritzen da gure antolakuntza espirituala.Biziki inportantea da hori orain Katalunian ger-tatzen ari dena konprenitzeko.

Nola bizi dituzu azken hilabeteak?Championseko partida batean gaude. Futbolgau handi eta estuetako azken minutuetakotentsioa nabari da. Edonoiz edozer gerta lite-keela dirudi, baina jendearen jarrera itzela da.Jendea kontent dago, irribarrez. Xantza handiada odolik gabeko gerla batean egotea. Horrek,alta, ez du erran nahi gerla betean ez gaudenik.Horregatik dago hainbesteko tentsioa. Horibai, tentsioa Madrilekikoa da, ez gure artekoa.Nik ama espainola dut baina ez dauka inolakoarazorik. Madrilekin, ordea, sokatiran gabiltza,eta ederki dakigu gogor tiratuta soilik hautsikodugula soka. Horregatik diot oraingo jarreradela independentzia. Oso garrantzitsua izanzen Guardiolak Barçan zegoela kutsatu zuen“irabazteko lan egin behar da” filosofia. Txora-keria dirudi, baina askorengan errotu den jarre-ra da. Hala, irabazi nahi dugunez lanean gabil-tza, batzuk atez ateko inkestak eginez, besteakmanifak antolatuz, Piqué Diada eguneko beresemearen argazkia Twitter-era igoz... Lo gineneta ernatu gara. Argi izan behar dugu Madrileta Paris beti izanen ditugula aurka. Horregatikelkar ezagutu behar dugu, nor garen eta zerizan nahi dugun elkarrekin gogoetatu etalandu. Orain arte ez genekien gaztelerazko ele-bakar independentistak bazirenik ere. Orainagertu dira. Goazen bada elkarrekin hitz egineta bidea urratzera.

Page 4: CARLES BELDA «Tradizioa ez da leku bat, bide bat …erabili egiten duzu. Zugarramurdin bizituta errazagoa da. Hemen euskaraz ikasten duenak erabili dezake. Ber-tzalde, arras hizkuntza

2014KO AZAROAREN 9A 13�

Katalunian ere kulturaren etorkizuna etorkizunpolitikoari lotua dago?Independentzia da gure kultura salbatzekomanera bakarra. Ez dago bertzerik. Estatua,administrazioa, etsaiak dira. Horiekin hautsitabaizik ez gara gure artean antolatzen eta guregisara ibiltzen hasiko. Adibidez, guk erabakikodugu zer egin Katalunian entzun daitezkeenberrehun hizkuntzekin. Madril eta Parisen jitekolonialak ez digu balio. Zer gertatzen da kata-lanarekin? Ados, okzitaniera edo euskara bainohobeki dago, baina beheiti doa: beheiti, beheitieta beheiti, desagertu arte. Nola frenatukoduzu desagertze prozesua desagerrarazi nahizaituenaren menean egonik? Ezinezkoa da.Horregatik, politikoki askatu ezean ez garaantzina aterako.

Zein da artistaren papera askapen politikoarenbidean? Bakoitzak dauka bere armen araberako rola.Guk mikroa eta agertokia profitatu behar ditu-gu. Nola? Konplexurik gabe garena agertuz,katalanez trankilki mintzatuz, eta gure izaera-ren parte bihurtu ditugunak zabaldu eta kutsa-tuz. Hala, hizkuntza mantentzea sekulako armada metroka-metroka lur berriak konkistatzeko.Izan ere, ez-ezagutzatik dator beldurra, harre-manik ez izatetik. Katalunian denetik dago etaharremanen bidez mugak haustea da gure ali-olia lotzeko manera bakarra. Institutuan ondo-an esertzen zitzaidana falangista hutsa zen.Nola sortu harremana? Azkenean, bakoitzabere bandoan, baina errespetuak sortu zuen.Gauza bera familian. 60 urtez Sabadellen biziizandako amatxi madrildarrari beti erratennion irriz “ni zu bezalakoa naiz, baina bertzebandokoa”. Harremanaren bidez ikasten dasentimenduak konprenitzen.

Glosadorea mintzo da hor. Ni gozatzeko hasi nintzen glosan, jostetan,harritzen ninduen plazera zen. Pentsa, lehena-go ezagutu nituen hemengo bertsoak Katalu-

niako glosa baino. Lagun talde bat ikertzen hasiginen, informazioa partekatzen, gurea egin etazabaltzeko bertze bide bat zela ohartu ginenarte. Ez da ahantzi behar geografikoki zein kul-turalki, adar ezberdineko enbor bat zaretelazuek eta irlatxoz jositako artxipelago bat garelagu. Artxipelago horretan barna zoriontsuakizan eta gure barne-garbiketa sozialki manerakonpartituan egiteko tresna ederra da glosa.Anitzek isilpean duten kezka boz-gora kantatu-

Page 5: CARLES BELDA «Tradizioa ez da leku bat, bide bat …erabili egiten duzu. Zugarramurdin bizituta errazagoa da. Hemen euskaraz ikasten duenak erabili dezake. Ber-tzalde, arras hizkuntza

�14 2014KO AZAROAREN 9A

CARLES BELDA

rik trankilago gelditzen da jendea, eta jendea-ren ahots bihurtzen gaitu horrek. Horregatikgabiltza han-hemenka gelditzen ziren suakberriz konektatzen, su handi bat sortzekobaino, zirkulazio handiagoa ahalbidetzeko.Erraterako, harrigarria da Mallorcan eta Balearuharteetan gertatzen ari dena. Alimaleko ara-zoak daude gobernuarekin, jendea kexu da, etaglosadoreak bihurtu dira iraultzaren bozera-maile. Herriz herri dabiltza egurrean, bardoakeginda daude, eta gobernuak ezin ditu soporta-tu. Gartxoten istorioa da orain Mallorcan ger-tatzen ari dena.

Tradiziotik jasoa norbere filtrotik pasaz gaurko-tzea da gakoa?Leku ezberdinetan tradizio ezberdinak daudeeta badira inongo tradiziorik gabeko tokiak.Hala, buruz buru aritzeko jarrera hartu dugutradiziotik, baina tradiziorik ez dagoen herriannahi duzuna egin dezakezu. Handik eta hemen-dik edan, zure gustuko saltsa egin, eta inguruankutsatu eta praktikatu. Hola sortzen da kultura.Zer gertatu da trikitiarekin? Nola pasa zen Ita-liako etorkin bat izatetik ikurrina baino euskal-dunagoa izatera? Gureganatu genuenean. Nahiduzuna nahi duzun tokitik har dezakezu, zure

ingurukoekin partekatu, eta batzuetan naturalabihurtzen da. Egunero eta nonahi gertatu lite-ke hori. Izan ere, zer da tradizioa? Zenbat den-bora behar da tradizio bihurtzeko? Zenbatliburutan idatzita egon behar du? Arrazoi zuenJon Sarasuak tradizioa errespetatzeko berritubehar zela zioenean. Tradizioa ez baita lekubat, bide bat baizik, eta zu, beti izanen zaragaraikide.

Ezinbestean.Errealitatea da epailea. Lortu nahi dudana argiizanez, saiatuz, lan eginez eta inguruarekinharremanak zainduz, artista gisan lema hartueta harat edo honat mugitzeko ardura daukat.Adibidez, inauterietako etxez etxeko ibileran,nire esku dago errepertorioa kudeatzea, LaPolla edo Pantxoa eta Peioren kantak bultza-tzea. Gozamena eta militantzia nahasten dirahor, eta ez da alferrik gozamena militantziarenmotorra. Sufritzeko militantziak ez du zentzu-rik. Mendian ibiltzea bezala da: malda goitizoazela sufrimendu puntutxo bat egon daitekebaina azkenerako plazera nagusitzen ez bazaizuez zara itzultzen. Horregatik artistek ere bul-tzatu eta gozatu behar dute kultura.

Zuk euskara bultzatu eta gozatu ez ezik, ikasi etaerabili egiten duzu. Zugarramurdin bizituta errazagoa da. Hemeneuskaraz ikasten duenak erabili dezake. Ber-tzalde, arras hizkuntza interesgarria da eta ezikastea zozokeria handia zatekeen, altxorrarenaitzinetik pasa eta ez ikustea. Ezin nuen galdumundu berri batean murgiltzeko aukera. Horriardura pertsonala gehitu behar zaio. Argi izanbehar duzu euskara ikasiz paisaia euskaldun-tzen duzula eta ez ikasiz erdalduntzen. Zaborraedo transgenikoekin bezala da, zure esku dagobio erostea edo ez, zaborra bereiztea edo ez.Egiten duzun orok kokatzen zaitu balantzarenalde batean edo bertzean, zureekintza bakoitzak indartzen du aldebat eta ahultzen bertzea. Nik betiizan dut argi zein aldetan egon nahidudan. n

“Euskal Herrian Kantauriko tempoa nagusitzen da,orain marea goiti, orain marea beheiti. Katalunian,aldiz, Mediterraneokoa, sekula ez goiti eta ez beheiti,laku bat hemendik ikusita. Eguraldiak ere anitzeragiten du. Ez da harritzekoa eguraldi gris etalanbrotsuarekin hard-corea hainbertze errotzeahemen, eta Kataluniako eguzkiak reggae eta rumbanahiago izatea”.

Klima

AZKEN HITZA