24
ELGOIBAR - 967. zenb. XXIII urtea - 2015-10-23 Biolinaren sokan

Biolinaren sokan - barren.eus · jirafa, tigrea, koala, krokodiloa… bezalako animalia exotiko ikus- ... Edurne Izagirre, Alain Ulazia, Enetz Ezenarro, Jesus Jimenez, Mikel Artola,

  • Upload
    buidan

  • View
    233

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

ELGOIBAR- 967. zenb. XXIII urtea - 2015-10-23

Biolinaren sokan

967 azala:Maquetación 1 22/10/15 15:00 Página 1

967 azala:Maquetación 1 22/10/15 15:00 Página 2

ZOZOAK BELEARI 3

ANDER IZAGIRRE

INMA MUGERTZA

“Gure inguruan animalia eta landare ezberdin gutxi daudela pentsatuko dute ia denek”

Kaixo, lagun! Bete-betean asmatu duzu, bai! Eta batnator zurekin. Globalizazioa ere testu liburuetara helduda (zen), baina zoritxarrez, eta dakizunez, ez da soilikbioaniztasunaren esparrura mugatzen. Badirudi (bazi-

rudien) kanpokoa ikusgarriagoa, erakargarriagoa, hunkigarria-goa eta, oro har, hobea dela (zela). Hala ere, eta zorionez,gauzak aldatzen ari dira, poliki bada ere. Gure inguruak osa-tzen duen altxorraz ohartzen ari gara, pixkanaka. Bitxia da,hala ere, ez garela daukagunaz ohartu, kanpotik balioetsi ezden bitartean. Baina, gure paisaia ikusgarriak, gastronomia,geodibertsitatea... hortxe daude eta lehen ere bazeuden, etabaita fauna eta flora ere.

Gauza batzuetaz kontzientziatuago gaude orain, bainabeste batzuetaz oraindik ez. Ander, zuk diozu “zerbait maitatuz

gero, gehiago babestuko dela, eta zerbait maitatzeko ezagutubeharra dagoela” eta nik, behin eta berriz idatzi izan dut“nekez zaindu eta babestu daiteke ezagutzen ez den zerbait”(Euskalnatura, 2013). Hitz gehiagoren beharrik?

Euskal Herria berezia da, berezko distira duen bitxia. Txiki etaerosoa, baina anitza eta txundigarria. Baso atlantiarrak zipriztin-dutako mendiak, leize amaiezinak, basamortua, erreka malda-tsuak, iturburu emaritsuak eta itsaslabar malkartsuak. Bioaniztasunharrigarria gordetzen dituzten ekosistema paregabeak.

Aldarrikatu ditzagun gure espezieak! Azkonarra, azeria, ba-surdea, katajineta, orkatza, trikua, sugandilak, sugeak, dorto-kak, txonta, kaskabeltza, mirua, Drosera... Iñakiren ekimenaabiapuntu ezin hobea da espezie hauek ezagutu, maitatu etaganoraz babestu ditzagun. Animo!

Aupa, Inma! Iñaki Sanz-Azkuek (DBHko irakasle etaAranzadiko kide den laguna) egindako hausnarketabati heldu nahi diot gaur. Bere baimenarekin, umeak,eskola, testuliburuak eta Euskal Herriko bioaniztasuna-

ren inguruko bere hitz batzuk partekatu nahi nituzke. Konturatu al zara gaur egungo umeek ez daukatela hemen

bertako fauna eta flora espezieen inguruko ezagutza minimorikere? Seguruenez, gure inguruan animalia eta landare ezberdingutxi daudela pentsatuko dute ia denek, eta daudenak garrantzigutxikoak direla gainera. Bestalde, primeran ezagutuko dituzte,jirafa, tigrea, koala, krokodiloa… bezalako animalia exotiko ikus-garriak. Badakite hemen bizi ez direla ordea.

Ume hauen eskolako testuliburuak aztertzen badituzu, haue-tako gehienetan naturaren inguruko azalpenetan kanpoko espe-

zieen adibideak (aurrez aipatutako espezieak esaterako) erabil-tzen direla ikusiko duzu, gurean adibide nahikorik edo interesga-rririk egongo ez balitz bezala.

Bada, uste baino garrantzia handiagoa dauka hemen bertakoespezieen adibideak erabiltzeak. Izan ere, hemen bertako espe-zieak ez aipatzeak, hauek gutxiestea eta kanpokoen aurrean ga-rrantzia gutxi ematea ekar dezake. Eta argi dago, zerbait maitatuzgero, gehiago babestuko dela, eta zerbait maitatzeko ezagutubeharra dagoela.

Hau jakinik, Iñakiren eskolan, testu liburuetako adibideak aldebatera utzi eta beraien herriko espezieekin adibide eta ariketapropioak asmatzeari ekin diote jada (bejondeizuela, Iñaki!). Ealiburu-egile eta irakasle gehiago ere hori egitera animatzen diren.Zer deritzozu zuk, Inma?

“Ez gara daukagunaz ohartu, kanpotik balioetsi ez den bitartean”

967 alea:Maquetación 1 22/10/15 15:01 Página 3

IRITZIA

Kalebarren plaza, 2 - 20870 ELGOIBAR - 943 744 112 - [email protected] www.barren.eus

Publizitatea: 943 743 704 - [email protected]

BARRENek bere gain hartzen du espazio arazoengatik iragarkiak lekuz aldatzeko eskubidea. BARRENek ez du bere gain hartzenIritzia, Zozoak Beleari eta eskutitzak ataletan adierazitakoen erantzukizunik. KOORDINATZAILEA Ainara Argoitia KAZETARIAK Ainhoa An-donegi, Asier Orbea, Ainara Argoitia, Irati Agirreazaldegi HIZKUNTZA ARDURADUNA Ainara Argoitia PUBLIZITATEA Leire Rubio, Leire AlberdiMAKETATZAILEA Zaloa Arnaiz ATARI DIGITALEKO ARLO TEKNIKOAREN ARDURADUNA Aitor Lauzirika ADMINISTRARIAK Amaia Arrizabalaga, NereaOsoro KOLABORATZAILEAK Garazi Ayesta, Nora Hadi, Ibon Serrano, Arkaitz Irureta, Nora Kortaberria, Nerea Gurrutxaga, AndoitzAgirregomezkorta, Abel Arriaga, Inma Mugertza, Ander Izagirre, Ana Alberdi, Eneko Iturbe, Javi Muñoz, Rafa Furnier, Eire Vila, MikelOlaizola, Manu Sanchez, Unai Villena, Iosu Juaristi, Ainhoa Lendinez, Iñigo Lamelas, Jose Luis Azpillaga, Julen Ansola, Eider Iriondo,Edurne Izagirre, Alain Ulazia, Enetz Ezenarro, Jesus Jimenez, Mikel Artola, Iñaki Odriozola, Ander Mujika, Ander Soraluze. INPRIMATEGIAGertu Koop.E. TIRADA 4.860 ale LEGE GORDAILUA SS-1.038/92 ISSN 1138-1855

ARGITARATZAILEA: LAGUNTZAILEAK:

4

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak (Hezkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Barne Produktu Gordina aintzathartuz, Txina munduko lehen eko-nomia bilakatuko dela dioten au-

rreikuspenak gero eta gertuago daude.Aktore ekonomiko soiletik, munduko po-tentziei omen dagozkien betebeharre-tan gogotsu dihardu: garapen militarradela, blokeen politika dela, nazioar-teko arrastoa dela; diasporak, exporta-zioak, Afrika bitarteko hedapena.

Hazkundea infinitoa zela uste izandugun arren, hazkundeak berarekin da-ramatzan doitze prozesu bortitz batez

haratago egon daitezke,burbuila eta bidegurutzearriskutsuan.

Kostu baxuen aban-taila, teoriaren arabera, en-

presen lehiakortasunerakohiru estrategia nagusietako bat

da, baina bideragarria ote daherrialde oso batentzat? 1.350 mi-

lioi biztanle izateak harrobi agortezinazirudien bide horretan, diru gutxigatiklan egiteko prest dagoen jendea sekulafaltako ez delakoan. Lan-merkatu gor-din, erabilgabeekiko gosea ez dagaurkoa; bere baitan dauzka ordeaabantaila ahultzen diotenak: gizakiak

berezko duen baldintza hobeen bila-keta eta kontsumo-merkatuak ugaltzea-ren premia.

Ez dira gutxi, jakina, bide berriakzabaltzeko kimuak. Industria aldetikmunduko gune nagusia izateak treba-tze eta hobetze prozesu bikainak da-kartza, Mendebaldeko zenbaitekonomiatan erdi ahaztuak ere egondirenak. Industriak teknologia sakonta-sunez bereganatzea ahalbidetzen du,eta balio erantsiaren beharraren gara-pena.

Han eta hemen lizentziatutakogazte oldeak arnas berria emango diosistema zaharrari. Demografiak, demo-kraziak, puntu ekonomiko hontara go-ratuko ez zukeen sistema zurrunari. Ezda makala goldatu duten bidea, ez etaberaien lan ahalmen eta ekintzaileta-sun paregabeak. Gai ote dira ala-baina, elkarlanaren eta sareenekonomiaren erronka berrietara egoki-tzeko?

Erraldoia txikitzen

MIKEL ARTOLA

“Industriak teknologia

sakontasunez bereganatzea

ahalbidetzen du”

Ekonomilaria

967 alea:Maquetación 1 22/10/15 15:01 Página 4

GUTUNAK 5

u ESKURA PROZESUAOporrak pasa ondoren, Eskura proze-

sua jarri du martxan Gure Esku Dago di-namikak.

Erabakitzeko eskubidea gauzatzeko,bide-orria adostu beharra dago eta, orainarte bezala, adostasunak bilatzen jarrai-tuko dugu. Eskura prozesua hausnarketabatekin abiatuko da: erabakitzera goaz,baina zer, non, noiz... galderei herritarrokeman behar diegu erantzuna; era berean,hausnarketa honetan, GEDren jarduera,antolamendua eta finantzazioaren gai-neko erabakiak ere hartuko ditugu.

Eskura prozesua irekia eta partehar-tzailea da, elkarrekin lan egiteko tresna;horrela ba, GEDek mahai gainean jarriduen proposamenaren inguruan, nahibeste ekarpen egin dezakegu. Ondoren,azaroaren 21ean egingo den EzohikoBatzar Nagusian hartuko dira erabakiak,Gure Esku Dagoren lana bideratuko dute-nak.

Eskura hausnarketan parte hartzeraanimatu nahi zaituztegu, erabakirainokobidea elkarrekin egiteko. Horretarako, El-goibarko GEDek proposamenak banatueta taldeak eratuko ditu; sarearen bidezparte hartu nahi baduzue, berriz, GureEsku Dagoren webgunearen bidez ereegin dezakezue.

Elgoibarko Gure Esku Dago batzordea

u UDAZKEN LARANJAUstez garai berriak diren hauetan ere

erronkaz beteriko udazkena dator esku-bide zibil eta politikoen aldeko mugimen-duarentzat, estatuaren errepresioakgordintzen jarraitzen baitu. Mozal legeberria da horren azken adibidea, disiden-tzia kriminalizatzeko joera horretan sakon-duz, baina ez bakarra.

Aste honetan bertan hasi da Aska-pena talde internazionalistaren aurkakoepaiketa Madrilen, eta Herriko Tabernen

gaia ere adi jarraitu beharko dugu dato-zen hilabeteetan. Euskal Herrian ehundikgora dira ixteko agindua jaso duten el-karte eta tabernak, eta bailaran bertan So-raluze, Deba eta Mutrikuko kasuakdauzkagu.

Bestalde, azaroaren 16an hasiko daSegurakoen aurkako epaiketa ere, eta tar-tean da Joseba Zinkunegi herritarra. Aben-duaren 1ean, berriz, Ainara Ladron etabeste gazte batzuen aurkakoa, eta2007an egindako errepide mozketa ba-tengatik bi urte eta erdiko zigor eskaerariaurre egin beharko diotelarik. Eskualdean,Kepa Gerrikagoitia eibartarrak martxoa-ren 3aren harira Gasteizen egindako ese-rialdi bat dela eta izango du epaiketa; etaEkinekoen aurkakoa ere datozen hilabe-teetan hasiko da, eta Aniaiz Ariznabarretaeibartarra tartean da.

Azkenik, abenduaren 13an geratukoda libre Juan Mari Mendizabal elgoibar-tarra, Ekin auziagatik kondena bete os-tean.

Erronka hauei guzti erantzuteko beha-rrezkoa da elkartasunetik konpromisorasalto egin, eta eskubide zibil eta politikoendefentsan jardungo duen herritar talde in-dartsua artikulatzea. Udazkena laranjazmargotzera goaz!

Elgoibar Libre

u ANTZERKIRA JOATEA NAHI GENUKE!!

“Aita, antzerkira joatea nahiko ge-nuke!”, esan didate semeek.

Oso erraza da, lehenengo Internet za-baltzen dugu txartelak erreserbatzeko,gero Kutxabankeko web orrira sartzengara, sarrerak Kutxabankek bakarrik sal-tzen dituelako noski! Baina nola liteke ko-misio bat ordaintzea antzerkiko sarrerabatzuk erosteagatik?

Beno, saio egun berean erosi ditzaketleihatilan! Baina bakarrik Internet bidezdenak saltzen ez baldin badira.

Herriko Antzokia Udala denez, sarre-rak udaletxeko Arreta Bulegoan saltzeaizango litzateke zuzenena edo beste sal-menta puntu batzuetan.

Badirudi oraingoan ezin izango nai-zela antzerkira joan haurrekin. Intenet dau-kat, gurasoei eskatu diet Kutxabankekotxartela eta komisioa ordaintzeko prestnago, baina arazo teknikoak ditut eta ezinizan dut sarrerarik atera. Ea igandean zor-tea daukadan leihatilan...

A zelako aurpegia jarriko didaten se-meek!!

J.G.

u ARNALDO ASKATUTIK ESKER ONEZArnaldo Askatu Herri Ekimenetik, eske-

rrak luzatu nahi dizkizuegu Urriak 17 La-runbatez Donostiara hurbildu edo etababesa eman zeniguten herritar guztiei.

Iritzi eta proiektu politiko ezberdinetatikharatago, gutxieneko giza eskubideak di-rela jokoan daudenak jabetuta, Arnaldoeta Rafa Diezen askapena aldarrikatu ge-nuen berriro ere.

Gure eskakizunek hor dirauten arren,benetan pozik eta harro gaude jasotakoerantzun ugari, zabal eta anitzaz.

Arnaldo Askatu! Politika askatu!Herri ekimena

u UBITARTEN KATU UGARI GAIXORIK? ADARRIK EZ JO!

Katu zonbien filmako auzoa dirudigure auzoak zure hitzetan. Horrek behartugaitu erantzuna ematera, gure iritziz eti-keta faltsua delako. Ubitarten, beheko par-tean katu zuri-beltza dabil, goian,zuri-grisa, eta atzeko aldean, beltz txikia.Hirurak osasun oneko katuak; ez dagobesterik. Bestalde, ez dugu inoiz katurikikusi kaka edo txiza kale gorrian egiten.Bizilagunari buruz, berriz, tolerantzia han-diagoa eskatzen dizugu. Hortaz, bizi etautzi bakean.

A.M.

BARRENek ez du bere gain hartzen IRITZIA eta ESKUTITZAK ataletan adierazitakoen erantzukizunik. Eskutitzak ondo identifikatuta egonbehar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: [email protected]

967 alea:Maquetación 1 22/10/15 15:01 Página 5

MOTZIAN6

Hartzekodunen konkurtsoa eskatu duKondia enpresak

Jolas eta kantu ikastaroa Atxutxiamaikarekin

Atxutxiamaikak jolas eta kantu ikastaroaantolatu du urriaren 31rako HH5-LH2koikasleen gurasoentzat. Ikastaroa 10:30etik12:30era izango da, eta antolatzaileekzaintza zerbitzua ere eskainiko dute. Izenaemateko azken eguna urriaren 27a izangoda. Izena emateko bi aukera daude: Elgoi-barko Izarraren bulegotik pasatzea edowww.elgoibarkoizarra.eus webguneansartuta. Saioen prezioa 6 eurokoa da (El-goibarko Izarrako bazkideentzat, 5 euro).

Eñaut Izagirre, IncognitaPatagonia espedizioan

Txileko Patagoniako Hoste uhartean es-plorazioa, eskalada, hango glaziarrengaur egungo ezaguera eta kartografia,zein ikerketa historikoa uztartzen dituenproiektua da Incognita Patagonia. Lau la-gunek hartuko dute parte espedizioan, tar-tean Eñaut Izagirre elgoibartarrak.Espedizioak The National Geographic So-ciety elkarte prestigiotsuak eskaintzen duenYoung Explorers Grant beka jaso du etabaita Joxe Takolo beka ere.Egile Corporation enpresako Eduardo

Junkera, 2014ko euskal enpresari onena

Empresa Vasca y Sociedad funda-zioak Euskal Enpresaren Gaua ospatu duasteon Bilboko Guggenheim Museoan.Ekitaldian Mendaroko Egile Corporation

XXI enpresako fundatzaile eta presidenteEduardo Junkera Perez izendatu dute2014ko Euskal Enpresaririk onena. Sariajasotzean, familiakoei, bazkideei eta lan-gileei eskerrak eman zizkien eta azpima-rratu zuen bera gaztea zela etxean zutenbeharrik egon ezean sekula ez litzateke-ela orain dagoen lekura iritsiko.

Durangarra da Eduardo Junkera etamekanika eta fabrikazio ingeniaritzahain gogoko izanik Egile Taldea sortuzuen. Gaur egun 260 langile ditu, etaurtean 36 milioi euro fakturatzen ditu etaDMP (Desarrollos Mecánicos de Preci-sión) da taldeko irudi nagusia. Informa-zio gehiago: www.barren.eus.

Joan zen ostiralean aurkeztu zuen Kondiak Hartzekodunen Konkurtso eskaera Do-nostiako Merkataritza Arloko Auzitegian. Epaileak eskaera onartzen badu, admi-nistrari bat izendatuko du, aurrerantzean enpresa kudeatzeaz ardura dadin.

Azkeneko zortzi urteotan galerak izan ditu Kondiak, eta zorrak pilatu zaizkio. Enpresakastelehenerako deitu zituen langileak batzar batera, eta han jaso zuten beharginek har-tzekodunen konkurtso eskaeraren berri. 63 langile ditu Kondiak, eta halako egoeretannormala denez, ezinegona eta kezka nagusitu dira haiengan eta enpresaren gertukogainerakoengan.

Pertsona fisiko edo juridiko bat kaudimengabe geratzean eta bere zorrei aurre egi-teko gai ez denean martxan jartzen den prozedura juridikoa da hartzekodunen kon-kurtsoa. Zorrei aurre egin ezin dieten enpresek justiziarengana jotzen dute, honekegoera bere onera eramateko eta zorrak kitatzen laguntzeko. Horixe da Kondiarenegoera gaur. Garai zailak bizi ditu Kondiak joan deneko zazpi-zortzi urtean. Lan-kargatxikia izan dute, eta diru galera handiak. Egoera horretan inbertsiorik ere ezin izan duteegin, eta enpresa bideragarri egin ezinak eraman ditu zuzendaritzakoak hartzekodunenkonkurtsoa eskatzera.

Aitor Iturain ELAko Debabarrenerako ordezkariak onartu du enpresaren datuak txa-rrak izan direla azkeneko urteetan, baina aitortu du ustekabean ere harrapatu dituelaberriak, "iazko negu-udaberri aldetik" lan gehiagorekin zebiltzalako enpresan: "Hau iazetorri balitz, inor ez litzateke harrituko hemen, baina orain, lan-karga bazegoen etabazirudien egoera hobetzen ari zela". Prozesua hasi besterik ez dela egin esan du,eta tarte horretan ELAk bi eginkizun izango dituela: enpresa bideragarria den ala ezikustea, eta ez balitz, enpresa erosi eta langileei eutsiko liekeen norbait topatzea.

Errosario kaleko zenbaki saridunak

Errosario kaleko jaien barruan eginzuten zozketako zenbaki saridunen berrieman dute. Hauek dira: 2335 (ordezkoa:0530), 0733 (ordezkoa: 1375) eta 1401(ordezkoa: 2336).

967 alea:Maquetación 1 22/10/15 15:01 Página 6

MOTZIAN 7

Belaustegi bete egingo da, ‘Haizea dator Iparraldetik’ ekimeneko kantu bazkarian

‘Beitxu, beitxu!’ kantuaren leloaren

koreografiaAurrera doaz, poliki-poliki, azaro-

aren 28an Elgoibarren egingo denEuskarak 365 Egun lipdub-eko lanak.Duela egun batzuk Beitxu, beitxu!kanta eta kantu-bideoa aurkeztu ba-zuten ekimen horren antolatzaileek,oraingoan kanta horren leloaren edoerrepikaren koreografia txiki bat era-kutsiko digute. Josu Mujika dantzarieta koreografo elgoibartarrak prestatudu, eta hamabi segundoko iraupenadu. Gaurtik aurrera Youtuben eta ba-rren.eus atarian egongo da ikusgai,eta mugikorretatik ere zabalduko da.

Koreografia “laburra eta erraza”da, eta elgoibartar guztiak animatunahi dituzte ikastera.

Garai bateko kantu eta jolasak Elgoibarko eskola-umeen ahotan

Don Don Kikilikon, Dona dona ka-tona, Arriola Marriola, Kukurruku...kantu-jolas ezagunak dira adineanaurrera doazenentzat, eta aldiz, eze-zagunagoak gazteen artean. Elgoi-barko Ahotsak proiektuari esker,baina, Elgoibar Ikastolako eta Elgoi-barko Herri Eskolako ikasleenganainoiritsi dira kantu-jolasok. Ikasi etaabestu dituzte, eta baita sarean jarriere grabazio horiek: www.ikasge-lan.ahotsak.eus/elgoibar. Guztirabederatzi bideo daude sarean ikus-gai: sei kantu-jolas, bi jolas eta abestibat.

Elgoibarko Udalak eta Badihar-dugu Euskara Elkarteak 2006anhasi zuten ahozko ondarea jaso-tzeko elkarlana. Ordutik lankidetzandihardute eta lankidetza horrenbeste emaitza bat da hau. Orainarte bildutako material guztia:www.ahotsak.eus/elgoibar.

Larunbateko manifestazioan jasotako babesaeskertu du Arnaldo askatu plataformak

Jende asko eta askotarikoa batu zen zapatuan Donostian Arnaldo Otegi eta RafaDiez libre uzteko eskatzeko antolatutako manifestazioan, eta Arnaldo askatu platafor-matik jasotako babesa eskertu dute: “Iritzi eta proiektu politiko ezberdinetatik haratago,gutxieneko giza eskubideak direla jokoan daudenak jabetuta, Arnaldo eta Rafa Diezenaskapena aldarrikatu genuen berriro ere. Gure eskakizunek hor dirauten arren, benetanpozik eta harro gaude jasotako erantzun ugari, zabal eta anitzaz".

Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak, Elgoibarko Udalarekin eta herrikobeste hainbat eragilerekin elkarlanean antolatutako ‘Haizea dator Iparraldetik! eki-mena arrakastatsua izaten ari da. Urriaren 2an ekin zioten zikloari Mixel Etxeko-

parren kontzertuarekin, eta azaroaren 14an amaituko da, Ederlezi pastoralarekin etagauean Gaztetxean izango den kontzertuarekin. Ekintza guztiak izan dira jendetsuak,eta biharko antolatuta dagoen kantu-bazkaria ere halakoxea izango da. Izan ere, Be-laustegi jatetxeko jantoki nagusiak gainezka egingo du kantu-bazkarian, 108 lagunekin.Aire ahizpen kantak entzun ahal izango dituzte bazkarirako izena emandakoek, etahoriekin batera, Eñaut Elorrieta eta Uxue Alberdi, Jon Gurrutxaga eta Iban Urizar erekantuan izango dira.

Sagarraren mundua ezagutzeko aukera eskainiko du Atxutxiamaikak bihar, hilak 24, Udazken Festan

Udazken Festa antolatu du bihar, urriaren 24rako, Atxutxiamaikak, ElgoibarkoIzarraren aisialdi taldeak. Kalegoen plazan egingo dute festa, 11:30etik 13:30eraeta han sagarraren mundua ezagutzeko aukera izango dute HH2-LH2ko haurrek.Sagarrak nola batzen diren, nola mazpiltzen diren eta azken batean sagardoa nolaegiten den ikusteko aukera izango dute, besteak beste. Sagar-gozoa ere egingodute eta Armuetazar baserrian egindako sagar zukuarekin txotx-a ere egingo dute.

967 alea:Maquetación 1 22/10/15 15:01 Página 7

Kantuan hasiz gero, ez dagoamaierarik eta kantuan jarriko duteElgoibar urriaren 31n, zapatuan,

kale kantarien taldekoek, kantura anima-tzen diren herritarrak eta beste hainbatherritatik gerturatuko diren zaleek.

2009an, sortu zuten taldea JuanCarlos Arrietak animatuta eta ReginaArrieta eta Koldo Lizarralderen lagun-tzaz, musikari eta kantu zale batzuk etaordutik, herriko kale giroko ekitaldi etajaiak probestuz, kantuz alaitzen dituztekaleak. “Elgoibar herri kantu zalea da,eta ideia ona iruditu zitzaigun kale kan-tarien taldea sortzea. Udalari proposatueta baiezkoa eman zigun hileroko azkenzapatuetan abesteko egindako proposa-menari, horrela feria bera ere bultza-tzeko”. Hileroko azken larunbatetanateratzen hasi ziren, baita Gabon ZaharFerian, Trinitateetan eta San Bartolomejaietan ere. “Hasieran ilusio handia na-bari genuen. Jende asko irteten zen gu-rekin kalera kantura eta entsegura ereasko. Baina urteak aurrera joan ahalajendea gutxitu egin da”. Hori izan dakantu eguna antolatzeko arrazoietakobat: “Hasierako ilusioa berpiztea”.

Taldekideen gogoa handia da, etajendeak oso harrera ona egiten dielaesan digute. “Bada jendea hasieratik gu-rekin hilero kantura ateratzen dena. Etaeskerrak eman nahi dizkiegu beraiekbaitira kale kantarien ardatza”. Ez datalde itxia eta nahi duen edonor joandaiteke abestera, baita entseguetaraere. “Askotan ikusten dugu jendea ingu-ruan begira, eta kantura animatuezinda. Guk ez diogu inori aterik ixten,nahi duena nahi duenean etor daiteke”.Hileroko azken zapatuetan Merkatu pla-zan elkartzen dira 12:00etan.

Aspalditik zuten buruan ElgoibarkoKale Kantariek horrelako egun bat anto-latzeko ideia eta beste herrietatik ere-duak hartuta antolatu dute aurtengorako.

Laguntza berezia ere jaso dute. “Alcortaenpresa herriko hainbat talderi laguntzenari da, eta gurekin ere akordatu da”.

Kantua lagun artean politagoa dela iri-tzita, beste herrietako kantari lagunak gon-bidatu dituzte, eta besteak beste,Arrasate, Donostia, Barakaldo, Algorta,Deba, Eibar eta Elgetatik etorriko dira.

Euskal kantuakEuskal kantuak abestuko dituzte: Be-

nito Lertxundi, Mikel Laboa, Xabier Lete,Txomin Artola, Urko... eta beste hainbateuskal musikagile ezagunenak, bainabaita kantu herrikoiak ere. Kantuak,baina musika tresna taldea izango dulagun: bi soinu (Ana Arrizabalaga etaAinhoa Zapata), bi txistu (Iñigo Legor-

buru eta Jon Arrieta) eta biolina (ElorriIrusta). Aurrez, ere, izan dira taldean mu-sikari gehiago: Laura eta Amaia Vegas,Amaia Gorrotxategi eta Iraitz Solaba-rrieta. Baina taldekoek diote instrumentunagusia ahotsa dela.

Ahotsak eta musikak bat eginda El-goibar kantuz jantzi nahi dute kale kan-tariek. “Gure helburu nagusia, kantuangozatzen duen oro gugana biltzea da.Beraz, badakizu, animatu Kantu Egu-nera!”. Bazkaritarako izena eman etadirua ingresatzeko aukera badagooraindik gaur, barixakuan (KutxabankES56 2095 5036 50 9114251107)Bestela egunean bertan bazkaritara joanez arren, bazkalostean kantura gerturatudaitezke zaleak.

MOTZIAN8

Elgoibarko eta beste hainbat herritako kale kantari elkartu eta herria kantuan jarriko dute urriaren 31ko Kantu Egunean

EGITARAUA

11:00 - 11:30 Salda eta txorizo banatzea kantuzaleen artean, Kalegoen pla-zan. Kantuzaleen bazkarirako txartelak banatuko dituzte.11:30 - 12:00 Elgoibarko artisauen erakusketa ikusteko aukera (Erakusketa10:30etik 14:00etara).12:00 Kantuzaleen elkarretaratzea, Kalegoen plazan eta Elgoibarko kaleakkantuan zeharkatu.15:00 kantuzaleen bazkaria Maalako parkean.17:00 -19:30 kantuak eta dantzak.

967 alea:Maquetación 1 22/10/15 15:01 Página 8

ERREPORTAJEA 9

10 urtez enpresan euskara sustatzen erronka berriei indartsu heltzeko

Euskarak enpresan duen lekua gai hartuz eta hizkuntza kudeaketa sustatzeko asmoz 30+10 mintegia antolatu du hamargarren urtez El-goibarko Makina Erremintaren Institutuak (IMH). Aurtengo saioa baliatu dute urte hauetan jasotako uzta agerian uzteko, besteak bestemahai inguru batean. Bestalde, Lanbide Heziketan eta enpresetan euskarak izan duen eragina aztertuz ekimen askotariko ordezkariekberen jardunaren berri eman dute.

Urriaren 7ko saioan luze aritu ziren Hizkuntza PolitikarakoSailburuordetzako Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendariJorge Jimenez, Danobatgroup-eko kalitate arduradun eta

euskara batzordeburu Jon Mugartegi, Kontseiluko idazkari nagusiPaul Bilbao, Lanekiko lehendakari Rikardo Lamadrid, Gainde-giako koordinatzaile Imanol Esnaola eta IMHko BerrikuntzarakoTkgune fabrikazio sareko zuzendari Fermin Lazkano, Nerea Azur-mendi kazetaria gidari zutela. Bakoitzak gaia bere alorrera bide-ratu zuen, eta enpresan euskarak duen lekuari tarte egingo dioguguk ere.

ENPRESETAKO EUSKARA PLANAK ETA AGIRIAKLanhitz programaren urteotako ibilbidea izan zuen ahotan

Jorge Jimenezek. Izenak berak adierazten duen bezala, lana etahitza, euskara eta eguneroko lana uztartu eta indartzeko ekimenada, enpresetako euskara planak eta horien kudeaketa sustatzekohelburua duena. Hamar urte ditu 30+10 mintegiak, lehenagokoada, ordea, Lanhitz, eta Jimenezek 18 urtetako datu nagusiak jaki-narazi zituen. 418 enpresak bideratu dituzte euskara planak Eusko

Jaurlaritzako diru-laguntzen bidez -26, 6 milioi euro-, eta enpresahorietan 84.000 langileri eragin die plangintzak. Orain artekoazez ezik, Lanhitzen ibilbidean barrena izandako berrikuntzak ereaipatu zituen Jimenezek, besteak beste hainbat arlo indartu egindirelako. “Indartu egin dira euskara zerbitzu hizkuntza eta berezikilan hizkuntza gisa erabiltzeko proposatzen diren ekimenak, baitaBikain, euskararen kalitate ziurtagiriko helburuen lorpena neurtzekosistemarekiko lotura ere”. Bikain ziurtagiri gehienak -%69- zerbi-tzuen alor pribatuko erakundeei dagozkie, %15 industria sektorekoenpresei eta %16 erakunde publikoentzat. Gaineratu zuen2015ean elkargo profesionalentzako diru-laguntzak bideratu di-rela lehen aldiz, “profesional euskaldunek euskaraz gehiago lanegin dezaten” eta oso harrera ona izan duela batik bat AbokatuenElkargo profesionalaren aldetik.

LURGUNE EUSKALDUNETAKO BILAKAERAHerri ikuspegiz Euskal Herriari buruzko ezagutza sortu eta es-

kaintzea helburu du Gaindegiak, eta Uemaren eskariz, azken ur-teetako lurgune euskaldunaren bilakaera sozioekonomikoaren

- IRATI AGIRREAZALDEGI -

Arg.: IMH

967 alea:Maquetación 1 22/10/15 15:01 Página 9

ERREPORTAJEA10

inguruko datuak aztertu ditu. Horren ondorioak ai-patu zituen Imanol Esnaolak. Lurgune euskalduneanindustriaren presentzia indartsua zen, eta enpresentamaina ohikoa baino handixeagoa. Baina, era be-rean, maila teknologikoa eta enpresen jabegoa –askok kanpoko jabegoa zuten – eta lurguneeuskaldunean geratzen ziren herritarren formaziomaila ere ohikoa baino maila apalagoan zeuden.“Gaur egun ezagutzan intentsiboak diren en-presa gehienak, Debagoienan dezente eta De-babarrenan zertxobait kenduta, hiriburuenbueltan eta industrigune jakinetan metatzen aridira. Mugikortasuna izugarri hazi da lurguneeuskaldunean, beste inon baino gehiago. Profe-sionalek lehen egiten ez zituzten distantziak eginbehar izaten dituzte lanera joateko, eta horrekere badakar bertako giza kapitalean nolabai-teko galera, eta zalantzak sortzen ditu etorkizunera begira.Ziur naiz zuetako batzuen mailan egongo direla eta momentubatean erakundeen mailan ere bai”. Argi utzi zuen lurguneeuskaldunetako alor sozioekonomikoa zaindu behar dela, hordagoen euskaldun potentzial kopuru handienari eutsi etajoera berriari eusteko, bai joera teknologikoari baita hizkun-tzarenari ere”.

ENPRESAN MOTELDUKO DAIMHko ordezkari Fermin Lazkanori azken 30

urteetan enpresen kudeaketa batzorde buruetantokatu zaio euskaltzale eta euskara bultzatzailemoduan jendea kudeatzea, ez ordea jendea ba-karrik, baizik eta egin beharrak zein egiteko mo-duak ere. Lazkanok uste du, orain, industria,zerbitzu eta enpresa munduan euskararen presen-tzia areagotzen ari dela, baina berandu hasi zi-rela. Izan ere, beste alor batzuetan, askozlehenago ekin eta orain hasi da moteltzen. “En-presa munduan ez da asko moteltzen ari, bainamoteldu egingo da”. Horretarako pertsonengogo, jarrera eta zeregina bultzatu behar delauste du. Lankideen artean euskararen ahozko era-bileraren datuak ematerakoan, besteak besteesan du lankideekin beti euskaraz ez garela

%30etik gora inoiz egon eta gainera apaldu egin dela, eta idatzizere antzerakoa gertatzen dela eta horren arrazoia izan daitekeelaofimatika, makinekiko hizkuntzak, pantailak… nahikoa ez euskal-duntzea. Lantegi eta langileen datuak ez ezik, ikasleenak ereeman zituen: Lanbide Heziketatik EAEn irteten diren 10etik 8 eus-karaz lan egiteko gai dira, benetan nahi dutela 10etik 6k dio etapraktikak euskaraz egitera iristen direnak hiru bakarrik. Beraz, “per-

Enpresan

euskara

sustatzen

beranduago

hasi zirenez,

gorakada izan

bada ere, gerora

moteldu egingo

dela uste dute

eragileek

Urriaren 7an 30+10 Mintegia-ren 10. edizioa izan genuen IMHn.Mintegiaren helburua da enpresetanhizkuntza kudeaketa sustatzea, etahorren bidez euskararen erabilerabultzatzea. Mintegia IMHk etaAhize-AEKk antolatzen dugu, Elgoi-barko Udala, Gipuzkoako Foru Al-

dundia eta Jaurlaritzaren laguntzarekin, eta beste hainbateragilerekin elkarlanean: AFM, Laneki, Enpresarean, Lan-gune, Emun, Elhuyar, Artez, Iberba eta Banaiz-bagara.

Urte hauetan 150 hizlari eta milatik gora entzule izan ditu.Mota askotako gaiak eta ikuspegiak landu dira, nagusiki ele-aniztasunean lan egiteko, eta hortaz, euskara ere lan-tresnabezala erabiltzeko, egun eskura ditugun baliabide, tresna,erreminta, makina, ekimen, egitasmo, praktika on eta aukera.Guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu, eta gaiarekiko interesaizan dezaketenei gogoratu hitzaldi guztiak ikusgai daudelawww.imh.eus webgunean.

IMHko Euskara batzordeak gaiari heldu zionean berebarne prozesua sendotzea zuen buruan. Batetik, bezeroakaktibatu eta euskarazko eskaerak gora eginez gero, erakun-

deak bere burua egokitu beharko zuelako errealitate horre-tara; eta, bestetik, kanpora begirako konpromiso horrek ba-rrura begirako koherentzia areagotzea ekarriko zuelako.Denborak baieztatu digu, neurri batean behintzat, gure as-moak bete direla: langileen arteko euskararen erabilerakgora egin du, eta gaztelania hutsean eman izan ditugunhainbat zerbitzuk leku esanguratsua egin diote orain euska-rari.

30+10 mintegia klasiko bihurtu da euskararen erabilerasustatzearen alde egiten duten enpresa zein eragileentzat.Izenak dion bezala, 10 urteko zikloa bete du, eta orain bi-lakatu eta eraldatzea egokitzen zaio. Hurrengo erronkaizango da enpresa industrial gehiagori mintegian eskainita-koak zabaltzea, dituzten aukerak balia ditzaten. Enpreseklehiakortasuna, produktibitatea, errentagarritasuna eta antze-rako kontzeptuetan egiten dute lan; hortaz, lan egiteko ezin-bestekoa den komunikazio eleanitz eta euskaldunakkontzeptu horietan dakarkien onurak eta abantailak azaltzeaizango da bidea.

EDURNE BILBAO MAIZA

IMHKO HIZKUNTZA KOORDINATZAILEA

10 urte asmo batzuk betetzeko adina

967 alea:Maquetación 1 22/10/15 15:01 Página 10

ERREPORTAJEA 11

tsonen gogoan eta tresnerian -produkzioarekiko bitartekoetan era-gin beharra dago askoz ere gehiago”.

AHOLKULARITZEN ONDORIOAKKontseiluaren bizitzan, lan-mundua euskalduntzeko jardueran

emandako urrats nagusiez hitz egin zuen Paul Bilbaok: Bai Eus-karari akordioa. Bestetik, Kontseiluak egindako hizkuntza politikaberria eta hirugarrenik, beren aholkularitzak 2009tik euskaraplana garatzen zuten enpresetan geldialdia zegoela ohartuta zer-gatia jakiteko egindako azterketa. “Aholkularitzekin ez ezik eragilesindikalei, enpresariei, kooperatibei eta erakundeei iritzia eskatugenien eta egindako txostenak datu interesgarri bat erakusten du:herritarren %81 esaten dute eskubidea dutela kontsumitzaile etaerabiltzaileek saltoki, enpresa eta administrazioaren aldetik eus-karaz zein gaztelaniaz hartatuak izateko. Hori oso garrantzitsuada hizkuntza politika eragingarri bat egingo bada herri babesafuntsezkoa delako”. Horren harira Kontseiluak ondorioztatu du lanmundua euskalduntzean hainbat langile eta enpresariren boron-datea funtsezkoa izan dela; erakunde batzuetatik, Euskal Herriaosotasunean hartuta argi dagoela politika egon dela. EAEn poli-tikak asko oinarritu dira sustapenean eta euskara planen bilakae-ran ohartu ziren euskara plana abiarazten zuten enpresenkopuruak gora egiten zuela. Kontsumitzaileen legeak aldatu zire-nean gorakada izan zen, beraz, iruditu zitzaien horrelako arauaksortzeak baduela eragina euskara planen gorakadan. Aurrerajoan arren, ordea, Kontseilutik diote unibertso osoa kontuan har-tzen badugu emaitzak ez direla onak, oraindik hainbat eremudaudelako euskalduntzeko. Paul Bilbaok azken urte hauetan, hiz-kuntza aholkularitza eskaintzen duten enpresei ere aitortza eginzien metodologiari eta hizkuntza aniztasunaren kudeaketari be-gira. Gaineratu zuen, ez ginatekeela gaur egungo egoeranegongo hizkuntza aholkularitza eskaintzen duten enpresek susta-penean inbertsiorik egin ez balute.

EUSKARA BATZORDEA LANTOKIANDanobat euskara arloan lanean hasi zela 15

urte inguru dira, eta Jon Mugartegik lankideen es-kariari erantzuna emanez hasi zuten egitasmo hor-taz, euskara batzordeaz, jardun zen. Euskara lanhizkuntza bihurtzea izan zen jarritako helburua etahorretan dihardu lanean. “Danobat taldean%90etik gora atzerrira saltzen duteproduktua eta ho-rrela begiratuz gero pentsa genezake: zertarakobehar dugu euskara? Baina hasi ginenean %60-70euskalduna edo elebiduna zen, gaur egun bestebide batzuei esker %80-85era heltzen gara, beraz,etxean (lantokian) euskaraz egingo dugu behintzat,nahiz eta gero ingelesez edo beste hizkuntzarenbatean saldu beharko dugun”. Euskararen susta-tzeko lan horretan hiru oinarri ditu Danobatek: hiz-kuntza irizpideak, lanpostu guztietarako hizkuntzaeskakizunak eta euskararen alde lan egingo duen

euskara batzordea. Horrez gain, urte hauetan hizkuntzak enpre-san tokia hartzeko egindako jarduerak ere aipatu zituen: urterokomotibazio ekintzak, lehiaketak, hizkuntza irizpideak betetzekolanak eta baliabideak prestatzea, dokumentuak euskaratzea…“Gaur egun normaltzat jotzen da edozein dokumentu euskarazegotea –batzuk baita euskara hutsean ere–“. Bestalde, MakinaErremintako poltsikoko hiztegi teknikoa ere kaleratu zuen Danoba-tek –gaur egun bere webgunean edozeinentzat eskuragarri da-goena–; “Askok aitzakia jartzen du makina erremintan hitz teknikoasko dagoela eta ez dakitela nola erabili, bada, hiztegi horrekinalferrik dira aitzakiak”. Eskuliburu teknikoa ere euskaratu zuten,normalean mekanikan erabiltzen dena eta webgunean ere eus-kararakiko konpromisoa islatuta dago. “Ordu eta lan asko eskai-nita, emaitzak agian nahi bezain onak ez badira ere egindakolana hor gelditzen da, eta aurrerantzean ere egin beharra dago”.

EUSKARAZKO MATERIALA LANBIDE HEZIKETANLanbide Heziketarako euskarazko materiala sortzea da Lane-

kiren zeregina 2001etik, eta Rikardo Lamadridek uste du horreneraginez euskarazko zikloen eskaintza handitu eta bideratu egindela eta B eredua ere hortxe dagoela. Era berean, Lanbide He-ziketako ikasleek lantokiko prestakuntza moduloa euskaraz egitekoekimenak bultzatu dira. “Beste hainbeste egiteko eta lortzekoasmoa dugu Goi Mailako zikloetan ematen den proiektuko mo-duloarekin eta Dualarekin (lanean eta ikasten batera) ere, horibeste erronka bat da”. Enpresekin kontaktuan jartzeko ezinbes-teko zubiak izanik, oso garrantzitsua da Lamadriden ustez, Lan-bide Heziketako ikastetxeetan euskara plan potenteak izatea,hitzarmenak egitea eta diru-laguntzak, horrek guztiak atzetik bai-takar bere kostua. “Lanbide Heziketako ikastetxeetako euskaraplanak egiteak barruko egoera, klima, harremanak… beste erabatera bizitzea dakar, marko euskaldunago batean. Eta horrekdakar pertsonek gero eta jarrera hobea izatea euskararekiko”.

Arg.: IMH

967 alea:Maquetación 1 22/10/15 15:01 Página 11

w Noiz hasi zinen biolina jotzen?4-5 urterekin. Gurasoak biolin-irakasleak dira

biak, eta ahizpak eta biok txikitatik ikusi eta entzunditugu biolinak etxean. Etxetik datorkit zaletasuna.Oso ume ginela hasi ginen gu biok, eta hori onada. Biolin eskola aurreratuak dituzten herrietan 3-4 urterekin hasten dira musika-tresna ikasten. w Biolinerako zure dohainen berri ez duen gutxiizango da Mendaron, emanaldi ugari eskainiizan dituzulako, bai bakarka zein aitarekin etaahizparekin. Noiz eman zenuen lehen kontzer-tua? Hemendik kanpora ere bazabiltza?

Ameikutz Musika Eskolan Eguberrietan eta ikas-turte bukaeran egin ohi ditugun emanaldiak izandira nire lehen jendeaurrekoak. Duela bi urte, Iru-nera joaten hasi nintzen eskolak hartzera, hama-bostean behin lehenenengo eta astero orain.Raffaela Acella biolin-jotzaile ezaguna dut irakaslehan, eta oso gustura nago berarekin, biolin-jotzaileaparta izateaz gain, asko laguntzen didalako.Gainera, Irunen antolatzen dituzten audizioetanparte hartzeko aukera ematen didate.w Bistan da. Hirugarren urtea egin duzu EIOnere, Euskadiko Ikasleen Orkestran. Zer mo-duzko esperientzia izan da?

11 urterekin sartu nintzen hor lehenengoz.EIOn sartzeko hautaproba antzeko bat egiten dutemaiatza aldera, eta hiru urtez aukeratu naute or-kestrarako, 15 urtera artekoen mailan. Kontserba-

NereaArriolaMendaro, 13 urte

13 urte besterik ez ditu Nerea Arriola mendaroarrak, baina dagoeneko bide luzea egin du biolin-jotzaile moduan. Ume-ume-tan hasi zen, eta hirugarren urtea izan du aurten EIO Euskadiko Ikasleen Orkestran. Iaz, gainera, kontzertinoaren laguntzaileizendatu zuten, eta aurten, kontzertinoa izan da, ohorezko postua orkestran. Ikasten jarraitu nahi du, eta gozatzen, etaaitortu du gustatuko litzaiokeela noizbait biolin-jotzaile profesionala izatea.

Musikaria

- AINARA ARGOITIA -

967 alea:Maquetación 1 22/10/15 15:01 Página 12

13ELKARRIZKETA

torioetako ikasleakaurkezten dira hauta-keta horretara, gehie-nak Bilbo, DonostiaGasteiz edo Irungoak,baina musika eskolako ikaslebatzuek ere parte hartzen dugu. Profe-sional mailan ari diren ikasleak izaten diranormalean, eta aukeratuek astebetekoegonaldia egiten dute gero orkestrakogainerakoekin batera. Ikaragarri ikastendugu aste horretan. Egunero entsegatzendugu zortzi bat orduz, lehenengo hiru egu-netan bakarka eta gero taldean, eta on-doren hiru-lau bat kontzertu ematen ditugu.Elkarbizitza horretan ere asko ikastendugu, azken batean gure adineko orkes-trako instrumentu jotzaileak batzen gare-lako eta denoi gustatzen zaigulako askomusika. EIO Gazten sartzea ederra da,orkestra sinfonikoan instrumentu guztiakdaudelako eta haiekin batera jotzea osoberezia delako, gu normalean piano-jo-tzaileekin aritzen garelako bakarrik. Aur-tengo egonaldian, gainera, kontzertinoizendatu naute eta hori ohorezko postuada orkestran. Hiru kontzertu eman dituguaurten guztira EIOrekin: Gasteizko kontser-batorioan, Bilboko Campos Antzokian etaDonostiako Victoria Eugenian.w Hiru urtez jarraian egin duzu bideaonenen artean. Horrek berak ere askoesango du ba!

Bai, oso pozik nago. Musikari on askodaude Euskal Herrian eta Euskadiko Ikas-leen Orkestra Gaztean haien artean ego-tea oso polita da.w Horretaz aparte, aurten lehiaketabatean parte hartu duzu...

Bai, Euskadiko Musikari Gazteen IX.Lehiaketan parte hartu dut, B mailan,Haria modalitatean. Euskal Herriko kon-tserbatorioek antolatzen dute lehiaketahau eta aurten Gasteizen jokatu da. Espe-rientzia berria izan da niretzat, eta pozikbukatu dut, bigarren saria Ex/-Equo lortudut eta.w Zeintzuk dira aurrera begirako zureerronkak?

Batetik, kontzerturen bat dudanean, ur-

dur i tasunakgainditu eta

a u d i z i o e t a nondo jotzea, eta

bestetik, gero eta obrazailagoei heldu eta jo ditza-

kedala ikustea. Oso gustura ari naiz,disfrutatzen dut biolina jotzen, gaitasunadudala esaten didate, berezkoa dudalahori, eta ikastea eta egunez egun hobe-tzea dira nire erronkak. Orain momentuanzoriontsua naiz erraz egiten dudalako au-rrera, eta horregatik-edo, biolina jotzeagero eta dibertigarriagoa da niretzat. w Badaukazu miresten duzun norbait?

Bai, asko. Itzhak Perlman, HillaryHahn... hainbeste daude...w Urduritasunak gainditu diozu. Zu bio-lina jotzen ikusi zaituenak nekez iga-rriko du urduri zaudenik ba!

Bai, baina banaiz urduria. Jendeaurre-koetarako oso urduri jartzen naiz, bainaegia da behin jotzen hasita lasaitzen nai-zela normalean eta nahikoa ondo kontro-latzen ditudala nerbioak. Ikustera joatendirenek esaten didate ez zaidala igartzenurduri nagoenik, baina barrutik... Denaden, ondo prestatuta bazoaz kontzerturanerbioak gainditzea ere errazagoa da.Hor dago sekretua. w Etxean denok jotzen duzue biolina.Etxeko giro hori ere lagungarri izangoda ba egunean biolinari eskaini beha-rreko orduak eskaintzeko, ala?

Bai. Pieza batekin ezinean bazabil-tza, etxekoek lagundu diezazukete. Gi-roak laguntzen du. Etxean askotan hastengara laurok piezaren bat jotzen. Gainera,zu entsegatzen ari zarela beste bat tele-bista ikusten baldin badago... zaila da.Tentazioan jaustea da normalena eta te-lebista ikusten bukatzea. w Maiatzean esan duzu izaten direlaEIOrako hautaprobak. Nola ikustenduzu zeure burua 2016rako?

Aurten aurretik izango da, Eguberrie-tan-edo. Saiatuko naiz, eta ea zorterikdudan. w EIOko gehienak hiri handietakoak di-rela diozu, a priori musikan trebatzeko

aukera handiagoa duten hirietakoak.Zu, berriz, herri txikikoa zara. Desa-bantailan zaude?

Hiri handikoek badituzte abantailak,bai, instrumentuarekin aurrera jarraitzeaerabakiz gero han dituztelako kontserba-torioak, Musikene eta gainerakoak, etagainera, kultur eskaintza handiagoaizanda, musikari onak entzuteko aukerahandiagoa dutelako. Hala ere, gauregun herri txiki gehienetan daude musikaeskolak eta edonork dauka musikara hur-biltzeko aukera. Ni astero joaten naiz Iru-neraino. Moldatzen naiz, hala ere.Gogoa eta ilusioa baldin badituzu, herritxiki batean ere sor daiteke musikari onbat, pixkat mugituta.w Zuen aita herri musikatik ezagutzendugu. Zuk zer duzu gustuko?

Nik ere jotzen dut herri musika, aitakirakatsita, baina momentuz klasikoagehiago gustatzen zait. Klasikoa jotzeazailagoa da, teknika handia eskatzenduelako, eta zailtasuna gustatzen zait.Gero egia da klasikoan oso jende onadagoela eta hor lekua egitea oso-osozaila dagoela. Nik, hala ere, gozatzenjarraitu nahi dut. Gustura aritu ezean, osozaila da mundu honetan jarraitzea, hauluzerako kontua delako. Egia da adin ba-tetik aurrera zaila dela askoz gehiago ho-betzea, baina nik oraindik badaukat zerikasia.w Egunero hartzen duzu biolina?

Batzuetan gehiago eta beste ba-tzuetan gutxiago, baina bai, ordu t’erdibat inguru ia egunero. Gauza guztie-tan bezala, eguneroko lana garrantzi-tsua da hemen ere. Instrumentu batondo jotzeak lana eskatzen du.w Orkestrako musikari on askok atze-rrirako bidea hartzen dute hemengo au-kerak agortuta. Zuk ere kanpoanikusten duzu zeure burua etorkizunean?

Oraindik ez behintzat, baina norkdaki. Europan, esaterako, Alemanian se-kulako giroa dagoela esaten dute, bainani ondoen hemen nago, lasai. Hori bai,gustatuko litzaidake biolin-jotzailea izatea,hortik bizitzea, baina oso-oso zaila da.

Gustura aritu ezean,

oso zaila da

mundu honetan

jarraitzea,

hau luzerako

kontua delako

967 alea:Maquetación 1 22/10/15 15:01 Página 13

ERREPORTAJEA14

Iluntasunean argi bila Betaurrekoak ditu, eta beraz, bistan da ikusmena apaldua duela, baina begiratu azkar batean, inorkgutxik igarriko dio Mertxe Arregiri ikusmen urritasun horrek zenbaterainoko ezina eragiten dion

eguneroko bizitzan, zenbateraino mugatzen duen bere zereginetan. Erretinosi pigmentarioa du, erre-tinari eragiten dion gaixotasun degeneratiboa eta genetikoa, eta horren ondorioz oso murriztua duikus-eremua. Hain du murriztua, ezen pare-parean duena baino ez duela ikusten gaur. “Koska bat

baldin badago lurrean, estrapozu egin eta hor noa ni hankaz gora”, dio. Egun osoz eskopeta baten ka-noitik begira balego bezala ikusten duela azaldu du, eta laguntasuna eskatu du ikusmen urritasuna dute-

nentzat. “Paparrean ikusmen murriztua dut dioen txapa duenari, lagundu beti zuek”.

Lagunaren besotik dator elkarrizketara, beste eskuan makulualagun duela. “Edonon daude koskak, aldapak eta trabak gutxiikusten dugunontzat. Koska non, haraxe joaten gara gainera

gu!”, dio. Egun eguzkitsua da, eta kaleko argitasun horretatik bat-batean leku ilunagora sartzeak ere ez dio onik egiten, begiak ilun-tasunera ohitzeko denbora gehiago behar dutelako erretinosipigmentarioa dutenek. Parez pare jarri eta hizketan hasi garela,baina, nekez igar dakioke ezinik Mertxeri. Emakume gogorra da,hitz jario eta grazia handikoa, baina badu, bai, lotzen duen zerik.Paparrean daraman bereizgarria erakutsi du. Ikusmen murriztuadut, dio. “Eta horri gehitu hezurretako arazoak. %99ko minusba-

liotasuna aitortu didate, eta bai, lagun-tasuna behar dut, baina beste norbaitilaguntzearen aldean zaila da beti la-guntza eskean ibiltzea. ‘Errukarria nor-bait behar duena’ esaten zuen gureamak, eta probatu gabeak ez dakihori zer den, ez. Ene! Zenbat gogora-tzen naizen orain gure amak esanda-koez, haren pauso berdinadaramadala ikustean”, gehitu du.

Ama kontsultara eraman zutenaldi batean diagnostikatu zioten erre-tinosi pigmentarioa Mertxeri. Ikusmenonik sekula ez duela izan aitortu dueta betaurrekoak oso gazte zela ipinizizkiotela, baina Jauregi doktorearenBilboko kontsulta hartara joan arteansekula ez zuela pentsatu betaurre-koek, edo okerrenean, ebakuntzabatek zuzendu ezin zezaketen gaitzikizan zezakeenik. Alabak 2-3 urte zi-tuela egin zuten lehenengo ostera Bil-boko kontsulta hartara. “Pediatrakesaten zidan gure alabak betaurre-koak behar zituela, baina gure oku-

listak ez zigun halakorik agintzen, eta hirugarren baten iritziaentzutera joan ginen Bilbora, pediatrak berak gomendatuta”.Hain hartu zituen ondo, hurrengo amarekin bueltatu zirela. “Ikus-men arazoak zituen gure amak, baina sekula ez genuen hala-korik pentsatuko. ‘Zuek ez al diozue ibiltzeko ezintasuna igarriamari?’ galdetu zigun. Zerbait igartzen genion, bai, baina ani-moz hain zebilen makal sasoi hartan, aintzakotzat ere ez geni-tuela hartzen haren ezinak. Familian itsurik izan ote genuengaldezka hasi zitzaigun okulista, eta bai, izan genuen: gure ai-tona, amaren aita. Zalantzarik gabe gure amak erretinosi pig-mentarioa zeukala esan zigun”. Mertxeren ama “erdi itsututa”

- AINARA ARGOITIA -

967 alea:Maquetación 1 22/10/15 15:01 Página 14

15ERREPORTAJEA

hil zen. “Orduan ez zegoen gaurko aurrerapenik ere, eta ezzen gure antzera espezialistekin ibili”. Kontsulta hartan bertaneskatu zion Mertxek berari ere begiratzeko, ordurako igarritazegoelako ikusmena apaltzen ari zitzaiola. “Autoan asko ibil-tzen nintzen ni hara eta hona, eta konturatuta nengoen tuneletansartzean k.o. gelditzen nintzela, ezer ikusten ez nuela”. Erreti-nosi pigmentarioa diagnostikatu zioten berari ere, eta orduanazaldu zioten endekapenezko gaitza zela eta genetikoa. Gauregun, erretinosi pigmentarioan aditua den Joaquin Irigoien oku-listarekin dabil, eta Begisare elkarteko kide da Mertxe. Erreti-natik eta kataratetatik operatuta dago, eta ikerketa genetikorakoanalisiak ere eginak dauzka. “Urte asko eman nituen ezjakin,baina orain badakit zer daukadan. Badakit gaixotasunak au-rrera egin ahala ikusmena galtzen joango naizela eta azkenmuturrean itsutasuna ere gara dezakedala. Pertsona bakoitzarenaraberakoa da hori, hala ere. Sintomak gaixo denetan dira ber-dinak, baina batzuengan modu batera garatzen dira, eta bestebatzuetan, bestera. Horregatik oso garrantzitsua da erretinosiaahalik azkarren detektatzea, garapena moteldu ahal izateko”.

Zer duen badaki, eta horrekin bizitzen ere ikasi du, bainaaitortu du ikusmenaren urritzea onartzea ez dela beti erraza.“Ostikada handiena iazko ekainean jaso nuen, kanpimetria egi-tera joan nintzenean. Diagnostikatu zidatenean baino ostikadahandiagoa hartu nuen. Makinan jarri eta ez nuen piperrik ikus-ten. Makina hura txarto egon behar zela pentsatzen nuen etahalaxe ohartarazi nion sendagileari ere, baina sorburuetatik

heldu eta halaxe esan zidan: ‘Sentitzen dut, Mercedes, bainamakina barik zeu zaude txarto.

EGUNEROKO ZAILTASUNAKEguneroko bizimodua “gogorra” dela dio. Bere buruarengan

konfiantza galdu duela, noiz estropezu egin eta muturrez aurrerajoateko beldurrez bizi delako. “Eskilarei beldur handia diet. Etxerairitsi eta erosketen poltsa ere mahai gainean lagatzen dut beti, lu-rrean ahazten badut badakidalako zer daukadan: haginetakoederra. Bilobei ere esana diet motxila eta trasterik ez lagatzekohankapean”. Mahaian laga duen poltsari kolpe egiteko keinuaegin du, baina ezin. Goikoak, behekoak eta alboetakoak ez dituikusten, burua hara zuzendu ezean. “Lagun artean ere mahaianjarri eta parekoak ikusten ditut nik bakarrik. Gertatu izan zait on-doan norbait dudala ikusi eta esatea: ’Ene, hemen al hago hi ere!’eta berak: ‘Aizan, hain txikia ere ez naun ba!’”.

Badaki jende batentzat ulertzeko zaila izan daitekeela etaariketa egiteko eskatu die guztiei. “Hartu kono bat aldrebeseta begiratu handik. Horixe da guk ikusten duguna”. Aulkianjarri edo handik tententzeko erakusten duen oreka faltagatikez balitz edo eta esku-eskura dituen objektuak topatzeko di-tuen zailtasunengatik ez balitz, nekez igarriko lioke ezer inorkMertxeri, bere gaixotasunaren berri izan ezean. Horregatik,ikusmen urritasuna dutenei ulertzeko ahalegina egiteko eskatudie herritarrei, eta laguntzeko, laguntza beharrean ikusten du-tenari.

Urriaren 8an, Ikusmenaren Nazioarteko Egunaren harira, aurkeztuzuen Begisare elkarteak Ikusmen murriztua dut bereizgarria Elgoi-

barren. Ikusmen urritasunen bat dutenek gainditu behar izaten dituztenzailtasunen gaineko hitzaldiaren barruan aurkeztu zuten bereizgarria.Laguntza optikoen bidez edota tratamendu farmakologiko edo kirurgi-koen bidez zuzendu ezin daitekeen ikusmen gutxitzeari esaten dioteikusmen urritua izatea. 2013ko abenduan sortu zuten bereizgarri hau,eta txapa edo besoko gisa erabiltzen dute arazoak dituztenek, hainjustu ere horretarako: laguntza behar dutela ohartarazteko.

967 alea:Maquetación 1 22/10/15 15:01 Página 15

KIROLA16

Iban Fernandez bederatzi aldiz igokoda Karakatera 12 ordu eta erdian

Iban Fernandez elgoibartarrak erronkajo dio bere buruari: bederatzi bueltaegitea Azkue-San Roke eta Karakate

artean 12 ordu eta erdian. Bihar, urriak24, egingo du desafioa. 07:00etanabiatu eta 19:30ean amaitzea. Datueierreparatuz gero, benetan erronka go-gorra dela ikus genezake: Azkue-SanRoke eta Karakate arte 8 km. daude,beraz, 72 kilometro egin beharko dituguztira. Igo 5.900 metro egingo ditu,eta beste horrenbeste jaitsi.

Entrenamendurik ez zaio falta.Mendi lasterketa luzeetan zaildua da,eta iaz, sei aldiz igo zen Karakateraegun berean. Zazpi aldiz igotzea zenaurtengo asmoa, baina erronka gogortueta bederatzira igo du kopurua.

Denbora50 minutu beharko ditu igoera ba-

koitzerako eta 25 jaisteko. Horri gehi-tuko dizkio bazkaltzeko hartuko dituen20 minutuak eta igoera bakoitzean al-damenean izango dituen lagunekin ar-

gazkiak ateratzeko denbora. Lagun ho-riek korrika ez ezik zapatuan egingoduten ospakizunean ere lagundukodiote. Ingurukoak Karakatera gertura-tzeko ere balioko du erronka honek, ai-tzaki horrekin uste baino gehiagoanimatu baitira.

Mikel Hernandez soraluzearra irabazle Mendaroko apustuan

Apustu bitxia jokatu zuten Mikel Hernandez soraluzearrak eta Unai Salegi men-daroarrak domekan: Mendaroko udaletxetik irten eta antxitxika Lizarpeko gaineraigo, kanaerdiko bi enbor moztu eta Gaintxipixara igo butanoa bizkarrean hartuta.Antxitxika Hernandez ailegatu zen lehenengo, baina aizkoran Salegik aldea aterazion. Gaintxipixara 56 minutuan iritsi zen soraluzearra eta mendaroarrak tontorre-rako azkeneko maldan laga zuen proba, hauspoa beteta.

Maite Maiora hirugarren kilometro

bertikalen Munduko KopanLimone Extreme Race kilometro berti-

kala jokatu zuen Maite Maiorak astebu-ruan Italian eta hirugarren amaitu zuensei kilometro eta 1.200 metroko igoera-dun bidea. Lasterketa guztietako emai-tzak batuta ere sailkapen nagusikohirugarren tokian bukatu du Kilometro Ber-tikalen Munduko Kopa, Laura Orgue etaYngvild Kaspersen atzetik.

Distantzia Ertaineko Mendi Lasterke-ten Munduko Kopako azken proban, be-rriz, bigarren amaitu zuen 23 kilometrokoibilbidea Maiorak. Aurreko probetakopuntuak batu ostean, ordea, Maiora, po-diumaren atarian geratu zen.

ErronkaAsteburuan ere badu erronkarik Maio-

rak: “Azpeitiatik Erlora hamar minutu az-pitik ezetz!”, bota die Euskadi Irratiko HiruErregeen Mahaia saiotik puntako hainbatkorrikalariri. Proban izango dira IñigoLariz eta Ainhoa Lendinez ere.

323 mendi bizikleta zale Debabarreneko BTT Martxan

Domekan egin zuten Elgoibarren Debabarreneko 7. BTT Martxa mendiko bizi-kleta zaleek. Mintxeta Kirolgunean hasi eta bi ibilbide izan zituzten partaideek au-keran, 23 eta 43 kilometrokoak, Karakate eta Irukurutzeta inguruetan. Guztira,323 lagun elkartu ziren, tartean 38 elgoibartar eta bost mendaroar. Gainera, 50boluntario baino gehiago egon ziren lanean ibilbidean barrena, eta antolatzaileenesanetan, giro polita sortu zen partaideen artean.

967 alea:Maquetación 1 22/10/15 15:01 Página 16

KIROLA 17

EmaitzakFUTBOLAReal Union 1 - Haundi 0 Elgoibar 2 – Zarautz 2 (Jubenilak)Tolosa 1- Elgoibar 3 (A Kadeteak)Elgoibar 2 - Eibartarrak 1 (B Kadeteak)Lagun Onak 5 - Elgoibar 2 (Oho. Inf.) Elgoibar 1 - Aloña Mendi 2 (Inf. Txiki)

ARETO FUTBOLAEbrosala 3 - Concepto Egile 1 (Naz B)

ESKUBALOIAGarlan Legumbres 29 - Lauko 27 (Sen. nes.)SM Barakaldo 26 - Alkorta 33 (Sen. mut.)SM Egia 27 - Gabaz 21 (Senior mutilak)Bera bera 26 - Tecnifuelle 19 (Jub. nes.)Bera bera 14 - Pneumax 19 (Jub. mutilak)Ereintza 17 - Casa Astigarraga 17 (Kad. nes.)Bankoa 24 - Ormaiztegi 32 (Kad. mutilak)Deca 33 - Tolosa 25 (Kadete mutilak)Dariobus 24 - Zarautz 16 (Infantil nes.)Errotabarri 15 - Cometel 12 (Infantil nes.)Federopticos Ikus 7 - Pulpo Brakys 33 (Inf. nes.)Hotel Txarriduna 16 - Arrasate 20 (Inf. mut.)Murgil 21 - Eibar A 11 (Infantil mutilak)

AgendaFUTBOLA (Mintxetan)Zapatua, 2417:00 Haundi – Martutene11:00 Elgoibar - Aretxabaleta (Oho. Inf.)Domekia, 2512:00 Elgoibar- Ordizia (Oho. kadete)

ARETO FUTBOLA (IMHko kiroldegian)Zapatua, 2417:00 Concepto Egile – Sala Quinto

ESKUBALOIA (Kiroldegian)Zapatua, 2411:00 Cometel - Dario Bus (Infantil nes.)16:00 Beristain - Saieko (Jubenil mut.)17:45 Gabaz - Aritzbatalde ZKE (Sen. mut.)19:30 Lauko - Kukullaga (Senior nes.)Domekia, 2510:00 Pneumax - San Adrian (Kad. nes.)11:30 Tecnifuelle - San Adrian (Jub. nes.)

ESKOLA KIROLA Zapatua, 24Benjaminak eskubaloianMutilak9:30 Ikastola 3 A-Ikastola 3 B (IMH)9:30 Ikastola 3 C-Herri Eskola 3 (Ikastola)10:30 Ikastola 4 A-Herri Eskola 4 A (IMH)11:30 Ikastola 4 B-Herri Eskola 4 B (IMH)Neskak10:30 Herri Eskola 3-Ikastola 3 (Ikastola)11:30 Herri Eskola 4 A-Ikastola 4 (Ikastola)

Alebinak saskibaloian (Herri Eskola)9:30 Ikastola 5 A–Ikastola 6 C (Mutilak)9:30 Ikastola 5 A–Ikastola 6 B (Neskak)10:30 Ikastola 5 B–Herri Eskola 5 A (Mut.)10:30 Ikastola 6A-Herri Eskola A (Nesk.)11:30 Ikastola 5 C–Herri Eskola 5 B (Mut.)11:30 Ikastola 5 B–Herri Eskola B (Nesk.)12:30 Ikastola 6 B–Herri Eskola 6 B (Mut.)12:30 Ikastola 6 A–Herri Eskola 6 A (Mut.)

Morkaikoren mendi emanaldiak aretoeta gune desberdinetan egingo dituzte

Morkaiko Mendizale Elkarteak prest dauka Udazkeneko Mendi Ema-naldien Zikloa. Pirinioetako, Alpeetako, Patagoniako eta Himalaiakoabenturak ekarriko dituzte Elgoibarrera aurten.

Bada berrikuntzarik aurten zikloan: areto eta gune ezberdinetan eskainikodituzte emanaldiak edizio "dinamikoagoa" osatzeko. Aurreko urteetan MusikaEskolako auditorioan edo Herriko Antzokian izan dira saioak. Aurten, ordea,bi gune horiei Lanbroa taberna eta Kultur Etxea gehitu dizkiete. Lehen biak, esa-terako, Lanbroa tabernan izango dira.

Aurtengo zikloan bost emanaldi egongo dira: azaroaren 5ean Arkaitz Iru-reta, Joseba Elustondo eta Alberto Fernandezen Menditerapia Chamonixen;azaroaren 18an Unai Arrietaren Mendizaletasuna: bizitza estilo aktibo eta osa-suntsu baten oinarri; azaroaren 19an Marimendi eta Mendikoloreren AndrakMendixan!; abenduaren 3an Ibai RicorenBurning Kharkas: Langtangeko Hi-malaian esplorazioa eta eskalada 2014ko udazkenean; eta abenduaren 17anMikel Sarasolaren hitzaldia eta Caminos de Agua filmaren emanaldia.

375 ume arituko dira Eskola Kirolean

2015-2016 ikasturterako 375 umekeman dute izena Elgoibarko Eskola Kiro-lean, aurrekoan baino 25 gehiagok.Saio teknikoak jasoko dituzte astean bialdiz, eta asteburuetan hainbat kirol jar-dueratan hartuko dute parte. Arduradu-nen esanetan helburu nagusia dakirolaren bitartez haurrak “heztea”, par-taidetza eta elkarren arteko errespetuasustatuz.

C.D. Elgoibarrek logo lehiaketa antolatu du

Club Deportivo Elgoibarrek 2017anbeteko ditu 100 urte, eta horren harira,logotipo lehiaketa antolatu dute. Disei-nua “artistikoa, oraingoa, sinplea etaClub Deportivo Elgoibar identifikatzekoegokia” izan behar da. Ez dute argaz-kirik onartuko. Lanak abenduaren 31baino lehenago aurkeztu beharko diraklubak Mintxetan duen egoitzan. Irabaz-leak 300 euroko saria jasoko du.

967 alea:Maquetación 1 22/10/15 15:01 Página 17

MERKATU TXIKIA18

LANA................................

Eskaerak

Umeak zein nagusiak zainduko nituzkeorduka, eta garbiketa lanak egin.( 663 331 119 -----------------------------------------------------------------------------------Nagusiak zaintzeko zein garbiketalanak egiteko prest. ( 686 077 316-----------------------------------------------------------------------------------Sukaldean lan egiteko eskaintzen naiz.( 632 198 561-----------------------------------------------------------------------------------Garbiketa lanak egiteko zein nagusiakzaintzeko prest. ( 943 254 087-----------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo umeak zaintzeko, plan-txa egiteko, sukaldari laguntzaile laneta-rako edo portalak garbitzeko prest.( 631 562 380---------------------------------------------------------------------------------Garbitasun lanak egiteko edo umeakzaintzeko prest. Esperientziaduna.( 631 834 632 (Ana Maria)---------------------------------------------------------------------------------Adineko pertsonak zaintzen lan egingonuke. Esperientzia eta erreferentziakditut. ( 631 506 763-----------------------------------------------------------------------------------Ospitalean zaintza lanak egingo nituzkeasteburuetan edo astean zehar, gauez. ( 642 636 525-----------------------------------------------------------------------------------Nagusiak zein umeak zaintzeko prest,orduka. Gauez ere bai.( 631 417 995-----------------------------------------------------------------------------------Garbiketa lanak egiteko eta nagusiakzein umeak zaintzeko prest.( 685 724 861 / 943 748 899----------------------------------------------------------------------------------Garbiketa lanak zein pertsona nagusiakzaintzeko prest. ( 638 338 816

Gauez, zaintza lanak egingo nituzke,etxean zein ospitalean. Gidabaimenadaukat. ( 631 343 232-----------------------------------------------------------------------------------Baserriko lanak egiteko prest. Esperien-tzia daukat. ( 632 687 874-----------------------------------------------------------------------------------Pertsona euskalduna etxeko lanak or-duka egiteko prest. ( 687 1143 707-----------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo umeak zaintzeko edogarbiketan lan egiteko prest.( 632 229 972-----------------------------------------------------------------------------------LHko eta DBHko ikasleei eskola partiku-larrak emateko prest nago.( 615 768 310-----------------------------------------------------------------------------------Umeak zein nagusiak zaindu edo gar-biketa lanak egingo nituzke.( 602 818 946-----------------------------------------------------------------------------------Adineko jendea zaintzeko eta garbiketalanak egiteko prest nago. Arratsaldezeta gauez. Gidabaimena daukat.( 631 343 232-----------------------------------------------------------------------------------Nagusiak zaintzeko eskaintzen naiz,egunez zein gauez.( 638 338 816-----------------------------------------------------------------------------------Portaletako garbiketak egin edo nagu-siak zainduko nituzke egunez, gauezzein orduka. ( 632 771 519-----------------------------------------------------------------------------------Umeak zein nagusiak zaintzen ditut etagarbiketa lanak ere egiten ditut. ( 943 748 899 / 685 724 861-----------------------------------------------------------------------------------Nagusiak zaintzeko, sukalde laguntzaileizateko edo garbiketa lanak egitekoprest. ( 661 064 027

Adinekoak zaintzen edo garbiketa lanakegiten egingo nuke lan.Egun osoz nahizorduka. ( 684 318 696

Eskaintzak

Esperientzia duen zerbitzaria behardugu Elgoibarko taberna batean. BidaliCurriculuma elgoibarlan@hotmail.comhelbidera.-----------------------------------------------------------------------------------Enpresa mailako ingeles irakaslea behardut. ( 688 639 371-----------------------------------------------------------------------------------Pertsona bat behar dugu LH3ko 3 umerifrantses eskolak emateko.( 620 578 702-----------------------------------------------------------------------------------LH5 eta DBH4rako klase partikularraketxean emateko pertsona behar da. ( 617 386 198-----------------------------------------------------------------------------------Artezte makinetan (Rectificadora) edoCNC zentroetan esperientziadun ofizia-lak behar ditugu. Bidali curriculumak hel-bide honetara: 177 posta kutxatila.20600 Eibar.

ETXEBIZITZAK....................

Alokairua

Familia batek bi logelako etxea hartukoluke alokairuan Elgoibarren. Gehienez400 euro ordain ditzakegu. ( 637 207 806----------------------------------------------------------------------------------Familia batek hiru logelako etxebizitzahartuko luke alokairuan Elgoibarren.( 632 198 561----------------------------------------------------------------------------------Etxe txikia hartuko nuke alokairuan Elgoi-barren. ( 632 175 172

Etxebizitza hartuko nuke alokairuan.( 677 259 560 / 661 064 027

GARAJEAK.........................

Alokairua

Garaje itxi bat emango nuke alokairuanElgoibarren, Leku-Ederren. ( 688 687 820-----------------------------------------------------------------------------------Garaje itxia hartuko nuke Bernardo Eze-narron, Pedro Migel Urruzunon edoMaala inguruan. ( 636 275 639

OSPAKIZUNAK .................

1985ean jaiotakoen bazkaria, aza-roaren 14an, Sigma jatetxean.12:00etan plazan elkartuko gara etabazkaria 15:30ean izango da. Usuatabernan eman behar da izena eta40 euroko ordainketa egin, azaroa-ren 1etik 10era bitartean.-----------------------------------------------------------------------------------Mila izenekoen bazkaria antolatudugu eta egun polit bat pasatzekogonbitea da hau. Azaroaren 27an"Milagrosa" egunez 13:30ean kape-ran elkartuko gara eta Txarridunanbazkalduko dugu. Etorri nahi duenakazaroaren 20a baino lehenago deitueta izena eman. 685 777 609 MilaJuaristi edo 685 777 609 Mila Tu-danca.

BESTELAKOAK...................

Bikientzat Icandy Pear erako karroa sal-gai. Prezio onean. ( 606 340 632

P. M. Urruzuno kalea, 6 behea - Elgoibar943 743 140 - [email protected](

Lursail bat erosi behar diot 1988an kontratu pribatu bidez eskuratu zuen per-tsona bati. Lursail hori ez da inoren izenean ageri Jabetza-Erregistroan. Zein pausobete behar ditudan jakin nahi nuke.

Ondasun higiezinak erosi nahi dituzte batzuek, baina ez dituzte eskriturak izaten saltzai-

leak dokumentu pribatu bidez eskuratu zuelako. Egoerak asko izan daitezke eta eman daitezken erantzu-

nak ere askotarikoak. Kasu honetan, agian, ez da beharrezkoa inmatrikulazio epai-espediente batera jotzea. Saltzaileak agiri

pribatu gisa daukan dokumentuaren eta lursailaren katastro-egoeraren arabera, erosketa eskritura publi-koa eman genezake eta Erregistroan izena eman nabaritasun notario-akta baten bidez.

Eroslearen segurtasun juridikorako eroslea benetako jabea dela ziur jakitea ezinbestekoa da. AHOLKUA: Aproposa litzateke notariotza batera joatea –ahal dela lursaila dagoen lekukoa–,

Akta-osagarria egitera. Azken aukera litzateke epai-espediente bat irekitzea, beti ere benetakojabea dela baldin badakigu.

ROSA Mª PINTADO: Etxaldeen Administraziorako-Gradu ikasketen arduraduna Al-

cala de Henareseko Unibertsitatean, eta Gipuzkoa, Bizkai eta Arabako, Errioxako eta

Kantabriako ikastetxeetan. Zuzenbidean lizentziatua. Kolegiatu zenbakia: 749

967 alea:Maquetación 1 22/10/15 15:01 Página 18

ZORIONAK ZURI 19

Argazkiak eguazten eguerdia (12:00ak) baino lehen ekarri behar dira BARRENeko bulegora, edo [email protected] e-postara bidali.

Zorionak, Danel,urriaren 15ean10 urte bete zeni-tuelako. Etxekoeneta bereziki Aina-raren partez. Be-sarkada handibat.

Zorionak. Ondopasa zure hiruga-rren urtebete-tzean. Familiaosoaren partez.Maite zaitugu,Aner.

Eñautek bi urte!Hau markia! Zorio-nak eta muxu po-tolo bat etxekoguztien partetik.

Zorionak, Naia,5 urte bete dituzu-lako! Mila muxumaite zaitugundanon partez!

Z o r i o n a k ,Naima, familia-koen partez!Muxu handi batzure 3. urtebete-tzean! Maite zai-tugu!

Z o r i o n a k ,Manex, 4 urtebete dituzula-eta!Egun zoriontsuaizan dezazula, ai-ttitta eta amama-ren partez.

Z o r i o n a ketxeko prin-tzipeari. Muxubat gurasoen,aiton-amonen etabereziki Dunarenpartez.

Zorionak, Elia!Igandean 4 urteneska handi! Milamuxu aitatxo etaamatxoren partez!Asko maite zai-tugu!

Zorionak, bikote! Ez zaittezte aldatusekula! Asko maitxe zaittuztegu!

Zorionak, Nerea eta Gorka. Muxuhandi bana etxekoen eta familiakoenpartez.

Dagoeneko 15urte handi! Zorio-nak, Ainhitze,familiako guztienpartez!

Zorionak, Trini,hilaren 18an 91urte bete zenitue-lako. Lagunenpartez.

Zorionak, Aye-len, 8 urte betekodituzu-eta zapa-tuan! Aittitta,amama eta osa-baren partez.

Z o r i o n a k ,Gorka, zapa-tuan urtebetetzea.Lau tirakada bela-rritik eta muxu batfamiliakoen etabereziki Malenenpartez.

Lagunduko al diguzu ELGOIBARKO IZARRAREN TONBOLA OSATZEN?

Aurreko bi urteetan TONBOLAK izan duen estimazioak bultzatuta, aurten ere abenduaren 24an Elgoibarko Izarraren tonbola jarriko dugu

Kalegoen plazan. Ehunka erregalu banatzea da gure desioa, baina horretarako zure laguntza behar dugu.

Animatuko zara tonbolarako erregalua ematera?

Animatzen bazara, esan, ahal duzun azkarren, tonbolarako erregalua emateko prest zaudela.

Azaroaren 25a izango da

Harremanetarako: [email protected] / 943 741 626 Eskerrik asko!

1951n jaiotakoen ospakizunerako deialdia. 1951n jaiotako elgoibartarrek bazkaria egingo dute azaroaren 14an, Karakatejatetxean. 13:00etan elkartuko dira San Bartolome elizako arkupeetan. Interesatuek 35 euro sartu beharko dituzte azaroaren12rako, Laboral Kutxako kontu korronte zenbaki honetan: ES88 3035 0007 2400 7113 1580.

Urriaren 14an le-henengo urtetxoa.Zorionak, Nora,eta segi gaur artebezain alai etazintzo. Elgoibarkoaittitta eta ama-mak.

Zorionak gureetxeko mutilhanudixari !Dagoeneko 6urte! Muxu haundibat!

967 alea:Maquetación 1 22/10/15 15:01 Página 19

AGENDA20

23 BARIXAKUA20:30 Antzerkia: Windermere club.Aktoreak: Teresa Hurtado de Ory, Na-talia Millan, Javier Martin, Harlys Bece-rra, Susana Abaitua eta Emilio Buale.Herriko Antzokian.

25 DOMEKIA16:30 Antzerkia: Txanogorritxo. GluGlu Produkzioak. Sarrerak aurrez sal-gai. www.kutxa.net webgunean.Umeak: 3,5 euro. Helduak: 5 euro.Aurrez saldu gabeak lehiatilan.

27 MARTITZENA18:00-20:00 Literatura tailerra. Plega-rias atendidas. Truman Capote. Con-suelo Carrere. Gotzon Garate UdalLiburutegian. Antolatzailea: Haizea.16:00 Historia ikastaroa: Sallobente-Er-muaran bidea ezagutzen Pello Arrietare-kin. Maalan. Antolatzailea: Haizea.Euskaraz.

30 BARIXAKUA17:30 Kiribil. Maalako parkean. Anto-latzailea: Elgoibarko Izarra. 2 eta 6 urtebitarteko haurrentzat.bat..21:30 Zine foruma: Violeta subió a loscielos. Kultur Etxeko hitzaldi gelan. Anto-latzailea: Haizea. Koordinatzailea: Lo-redi Salegi.

Botika ordutegiak 09:00 - 13:00 / 16:00 - 20:00

GUARDIAK

09:00 - 22:0023 Barixakua FERNANDEZ24 Zapatua YUDEGO25 Domeka YUDEGO26 Astelehena ORUESAGASTI27 Martitzena BARRENETXEA28 Eguaztena IBAÑEZ29 Eguena GARITAONANDIA30 Barixakua ETXEBERRIA

22:00 - 24:00Astelehenetik igandera GARITAONANDIA

24:00 - 09:00ELORZA (Eibar) Juan Gisasola, 18 943 206 100

* Fernandez: Herriko enparantza 4,Garagartza (Mendaro) Tel.: 943 756 142* Ibañez: Rekalde, 1 (Soraluze) Tel.: 943 751 638* Oruesagasti: Kalebarren, 9 (Soraluze) Tel.: 943 751 384

Zinea (Herriko Antzokian)

‘Amama’24 Zapatua, 19:00/

22:15 (euskaraz, azpitituluak gaztelaniaz)

25 Domeka, 19:0026 Astelehena, 21:30

Zuz.: Asier Altuna. EuskalHerria, 2015. 103 min.Drama. Aktoreak: IraiaElias, Amparo Badiola,Ander Lipus, Manu

Uranga, Kandido Uranga, Klara Badiola. Tomaseta Isabelen seme-alabek mundu zahar eta berriaren artekogatazka bizi dute; nola ihes egin baserriari jakintzaren kateaeten gabe eta arbasoei traizio egin gabe. Amaiak bidean au-rrera egiteko arbasoen herentziarekin bizitzeko modua topatubeharko du.

Zuz.: Asif Kapadia. AEB,2015. 127 min. Doku-mentala. Aktoreak:Amy Winehouse, MarkRonson, Tony Bennett,

Peter Doherty, Yasiin Bey, Lauren Gilbert. AmyWinehousek musikariak bere esparruan bizitako harrema-nak, komunikabideekin izandako borrokak eta musika era-ginak azalduko ditu dokumentalean, argitaragabekograbazioekin eta aurrez bistaratu gabeko artxiboko mate-rialarekin.

‘Amy’29 eguena, 21:30

Asteburu honetan neguko ordutegian sartuko gara, eta orduaaldatu beharko da. Hortaz, domekan, 03:00etan,ordubetez atzeratu beharko da ordularia.

ORDU ALDAKETA, DOMEKAN

967 alea:Maquetación 1 22/10/15 15:01 Página 20

II. URTEURRENA

Manuel Aranbarri Elduaien2013ko urriaren 22an hil zen, 79 urte zituela. Haren oroimenez

II. urteurreneko meza izango da, zapatuan, urriak 24,arratsaldeko19:00etan Elgoibarko San Bartolome Deunaren eliz-parrokian. Joango zaretenoi aldez aurretik eskerrak.

Ezin ikusi, baina bai senti,

joan zinen arren,gure bihotzean

beti zaudebizirik.

V. URTEURRENA

Miguel Moreno Vicente2010eko urriaren 24an hil zen, 78 urte zituela.

Haren oroimenez V. urteurreneko meza izango da, domekan, urriak 25,eguerdiko12:00etan Mendaroko Azpilgoetako elizan.

Joango zaretenoi aldez aurretik eskerrak.

Carmen Arizmendiarrieta Astigarraga

2015eko urriaren 15ean hil zen, 95 urte zituela.Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak,

bai eta hileta elizkizunetara agertu izana ere.

Zure oroimena beti izango da gure bihotzetan.

967 alea:Maquetación 1 22/10/15 15:01 Página 21

HITZ ETA KLIK2222

“Loreak zauria irekita behar omen du bizirauteko”

Mikel Olaizola

Eire Vila

Ez euskara, ez Etxekoparren xirulak,ez hutsaren kosmobisio oteiziarra.Badira Ekaingo trogloditekin, lur

hauetako lehen kideekin estuago lotzengaituztenak. Adibidez, keinu primitibohori, ipurtzuloan azkura igarri eta behatza

lardaskan ibili ondoren sudurrera usaintzera eramatekoa. Zeharohumanoa, aizu. Egin, eta esaten ez ditugunak.

Prozesu traumatikoa da gizakitzea, jendarteko araupean bizi-tzen ikastea ia tximu ginenok. Inausiz, moztuz, kamustuz iristengara aurpegi gutxi asko atsegin batetara. Loreak zauria irekitabehar omen du bizirauteko; aitzitik, zauria mina da, eta minarenbeldur gara gu. Horregatik zauri bakoitzaren gainean geruza berribat, eta irribartxo bat, inork ezer igarri ez dezan, orbanik nabariez dadin azalean.

Denok dauzkagu ordea lurperatutako sekretuak. Etxe ororenazpian bada soto bat beherantz, ilunperantz: zimenduak bistara-tzen diren lekua, inguruak ekarri eta denborak ezarritako oinarriakagertzen direna, ahaztu nahi ditugun trastez, paperez, oroitzape-nez goraino betea. Hautsez, eta ororen gainetik, hutsez gainezkageu garen zulo hori.

Bihurtu liteke baina putz edo bihurtu liteke arte hutsa. Zulo batbehar du musikak ere: ezerez bat non hedatuko soinua, nonbihurtuko egonezin hori edertasun, zalantzak eta ziurtasunak mu-gimenduan, dantzan jartzeraino.

Musikarik gabe bizitza akats bat litzatekeela zioen Nietzs-chek, gero zaldi baten minari besarkatuta erotu zen hark. Ez nukenik ere neure minei helduta galdu nahi: bihar hautsa kenduko diotberriro biolin zaharrari…

Esan, eta egiten ez ditugunak?

967 alea:Maquetación 1 22/10/15 15:02 Página 22

967 azala:Maquetación 1 22/10/15 15:00 Página 3

967 azala:Maquetación 1 22/10/15 15:00 Página 4