8
BEROTEGI EFEKTUKO GAS ISURKETEN INBENTARIOA Euskal Autonomia Erkidegoan 1990-2006 Ingurumen Estrategiaren Agiria Saila 67.zk. 2007ko abendua

BEROTEGI-EFEKTUA ERAGITEN DUTEN GASEN EMISIOEN INBENTARIOA 1990-2006

Embed Size (px)

DESCRIPTION

 

Citation preview

Page 1: BEROTEGI-EFEKTUA ERAGITEN DUTEN GASEN EMISIOEN INBENTARIOA 1990-2006

BEROTEGI EFEKTUKO GAS ISURKETEN INBENTARIOA

Euskal Autonomia Erkidegoan

1990-2006

Ingurumen Estrategiaren Agiria Saila67.zk. 2007ko abendua

Page 2: BEROTEGI-EFEKTUA ERAGITEN DUTEN GASEN EMISIOEN INBENTARIOA 1990-2006

1. Distantzia-helburua adierazlea

Nazio Batuek babestutako Kyotoko Protokoloaren helburua herrialde industrializatuek sortutako berotegi efektuko gas isur-ketak murriztea da; zehatzago esanda, 2008-2012 urte tartean isurketak % 5 jaistea, 1990. urtearekin alderatuta. Helburu hori lortzeko, sinatzaileek kopuru ezberdinetan gutxitu behar dituz-te isuriak. Europar Batasunak, esaterako, isuriak % 8 gutxitzeko konpromisoa hartu zuen eta, zifra hori barne-mailan egokitu ondoren, Estatu espainiarrak isuriak oinarri urtearekiko % 15 baino gehiago ez handitzekoa.

Klima Aldaketaren aurkako Euskal Planean, Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko isuriak mugatzea du helburu estrategikoetan lehena. Euskal Autonomia Erkidegoko isurien muga zehazteko, Europako Batzordeak erabilitako sistema be-rari jarraitu zaio; hau da, Kyotoko Protokoloan finkaturikoa eu-ropar Estatuen artean banatzeko erabili zena. Honela, isuriak 1990. urtearekiko % 14 baino gehiago ez handitzean finkatu da helburua.

CO2-k sortzen duen kutsadurak mundu osoko klimari eragiten dionez, Euskal Autonomia Erkidegoaren ardurapean dauden isu-ri guztiak hartu behar dira kontuan helburu honetarako; hau da, energia kontsumoak Euskal Autonomia Erkidegoan sortzen di-tuen isuri guztiak, energia non sortua den kontuan hartu gabe.

Euskadin, adibidez, elektrizitatearen kontsumoa bere ekoizpena baino handiagoa da. Horregatik, Euskal Autonomia Erkidegoan ekoitzitako energiaren isuria bakarrik kontabilizatuz gero (zuze­neko isuriak), ez lirateke Euskal Autonomia Erkidegoaren ardu-rapeko isuri guztiak kontuan hartuko. Zuzeneko isuriak bakarrik kontabilizatuko balira, paradoxa baten aurrean aurki gintezke, muturrera joanda: Euskadik energia gehiago inportatuz soilik bete ahal izango lituzke isurketa helburuak, kontsumitutako energia elektrikoan batere eragin gabe.

Batez ere elektrizitatearen inportazioak gorabehera asko izan di-tuelako gertatzen da hori. Euskal Autonomia Erkidegoak inpor-tazio elektrikoekiko dependentzia izugarria zeukan 1990ean, kontsumitutako energia elektriko guztiaren % 4 baino ez bai-tzen bertan produzitzen. Edonola ere, barne-produkzioa oreka-

tzen joan da, energia elektrikoa sortzeko zentralak, kogenerazio plantak eta energia berriztagarrienak jarri baitira martxan. Hala, Euskal Autonomia Erkidegoan kontsumitutako elektrizitatearen % 67 bertan produzitu zen 2006an.

Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera sozio-ekonomikoaren ondorioz, berotegi efektuko 25,5 tona CO2-ren baliokide isuri ziren guztira 2006an –hau da, isuriak guztira edota Euskal Au-tonomia Erkidegoan kontsumitutako energia guztiak sortutakoa kontuan hartzen duena–. Horrek esan nahi du isuriak % 0,4 igo zirela 2005ekin alderatuta1 eta % 21,9 oinarri urtearekiko.

Horrela, azken lau urteotan 25 milioi tona inguruan egonkortu dira isuriak.

Sei dira, Kyotoko Protokoloaren arabera, berotegi efektuko gasak: karbono dioxidoa (CO2), metanoa (CH4), oxido nitrosoa (N2O), hidrofluorokarbonoen familia (HFC), perfluorokarbonoen familia (PFC) eta sufre hexafluoruroa (SF6). Oinarri urteko isuria, 1990eko CO2, CH4 eta N2O isurien eta 1995eko HFC, PFC eta SF6 isurien baturak osatzen du.

Euskal Autonomia Erkidegoan, gas hauen zuzeneko isuria (inpor­t­at­ut­ako elekt­rizit­at­ea albo bat­era ut­zit­a) 23,0 milioi tona CO2 baliokide izatera heldu zen 2006an; horrek % 1,3ko jaitsiera adierazten du 2005eko isuriekiko, % 43,1eko igoera oinarri ur-tearekiko.

Badu zergatirik 2005eko datuekiko jaitsiera horrek: erregai fosil gutxiago kontsumitu ziren, besteak beste etxebizitza sektorean, zerbitzuetan eta energia elektrikoaren sorreran, bai 2006ko klima epelaren ondorioz, bai penintsulan gehiago ekoitzi ze-lako ziklo bateratuko zentraletan eta hidroelektriketan –maila xumeagoan, baina hazkunderik ere izan zen energia eolikoan eta nuklearrean–, hein handi batean ohiko termikoak ordeztuz. Penintsulako ekoizpena hazi izanaren ondorioz, Euskal Auto-nomia Erkidegoan energia elektriko gutxiago sortu zen –ohiko zentraletan batez ere–, eta elektrizitate gehiago inportatu zen elektrizitate eskaria asetzeko, % 4 hazi baitzen 2005eko eska-riarekiko.

BEROTEGI EFEKTUKO GAS ISURKETEN INBENTARIOAEuskal Autonomia Erkidegoan(1990-2006)

1 Aurreko inbentarioarekin alderatuta, 2005eko isuriak aldatu egin dira, sortutako elektrizitatea gorantz berraztertu baita; izan ere, elektrizitate gutxiago inportatzen da eta 2005ean argitaratutakoa baino ia milioi erdi tona gutxiago isuri da.

Page 3: BEROTEGI-EFEKTUA ERAGITEN DUTEN GASEN EMISIOEN INBENTARIOA 1990-2006

2. Gas isurien bilakaera

2.1 CO2 isurien bilakaera

Berotegi efektuko gas guztien artean, karbono dioxidoak eragiten du gehien klima aldaketan. Gas honenak dira Euskal Autonomia Erkidegoko isurien % 88. 2005eko isuriekin alderatuta, % 1eko igoera izan zuen, eta % 28koa, berriz, 1990ekoekin alderatuta.

Hala ere, Euskal Autonomia Erkidegoan egindako isuriak baka-rrik hartuko bagenitu kontuan, 2005ekiko isuriak gutxitu egiten direla ikus daiteke (% 1).

Gas horren isuriak 2006. urtean gutxitu ziren lehen aldiz. Jai-tsiera horretan badute zerikusirik Bizkaiko labe garaiak 1996an itxi izanak eta 2001ean energia kontsumoa jaitsi egin izanak.

Balio absolutuak kontuan hartuta, energia transformatzeko se-ktorea izan da 2005eko datuekin alderatuta isurpenak gehien murriztu dituena; izan ere, 440.000 tona gutxiago isuri ditu. Hala ere, balio erlatiboei erreparatuta, ehunekoei dagokienez etxebizitzaren eta zerbitzuen sektoreek gutxitu dituzte gehien zuzeneko isuriak: aurreko urtearekiko % 17 eta % 11, hurre-nez hurren. Garraioak, baina, errepideetako zirkulazioak baldin-tzatuta, mantendu egiten du azken urte hauetako joera; hala, CO2 isuriak 200.000 tonatan (CO2 baliokidea) handitu zituen 2005ekiko (% 4 inguru).

2.2 CH4 isurien bilakaera

Euskal Autonomia Erkidegoko isurien % 7 metanoarenak izan ziren.

Karbono dioxido isuriak bezalaxe, metanoarenak ere gutxitu egin dira 2005ekiko (% 4), eta 1990eko balioekin alderatuta % 1eko igoera arina izan du. Gutxitze horretan zerikusia izan dute zabortegiek, nekazaritzak eta maila txikiagoan prozesu energe-tikoek, isuri gutxiago aireratu baitituzte.

Euskadiko metano isurpenen iturri nagusiak zabortegietako ma-teria organikoaren deskonposizio anaerobiko prozesuak eta ani-malia hausnarkarietan ematen den fermentazio enterikoa dira.

Zabortegietako isuriek ere % 4ko jaitsiera izan zuten 2005are-kiko, gero eta hondakin gutxiago kudeatzen baita zabortegietan 2000. urtetik, eta erraustutako biogas kopuruak ere igoera arina izan baitu.

2006an 2005ean baino gas natural gutxiago kontsumitu da. Ondorioz, gasa manipulatzean, garraiatzean eta banatzean sor-tutako ihesak murriztu egin dira, eta ihesek eragindako galerak gutxitu.

2.3 N2O isurien bilakaera

2006an, oxido nitroso gasen isuriak aireratutako isuri guz-tien % 2 izan ziren. 2005ekiko % 29 gutxitu zen, eta % 1 igo 1990ekiko.

Oxido nitroso gasen isuriak, Euskal Autonomia Erkidegoan, azido nitrikoa ekoiztean sortzen dira nagusiki, prozesu horretan sor-tutako erreakzioan azpiproduktu gisa isurtzen baita. Euskadin utzi egin zaio azido nitrikoa ekoizteari, eta ondorioz murriztu egin da oxido nitrosoaren isuria.

Prozesu kimikoez gain, soroetan ongarri gisa erabiltzen den nitrogenoak ere, lurruntzean, N2O isuri handiak sortzen ditu. Azken urteotako joerari helduz, jarduera honekin lotutako N2O isuriak ere arinki murriztu dira 2006an.

2.4 Gas fluoratuen isurien bilakaera

2006an, gas fluoratuen isurketak berotegi efektuko gasen % 3 izan ziren. Oinarri urtearekiko (1995) % 20 baino gehiago mu-rriztu ziren isuriak, baina % 36 igo ziren 2005arekiko, hein han-di batean industria kimikoaren isuriak handitzearen eraginez.

Kyotoko Protokoloak kontrolatzen dituen gas fluoratuak (HFC, PFC eta SF6) gizakiok sortuak dira. Batik bat industria kimikoan erabiltzen eta isurtzen dira, tresna elektrikoen ekoizpenean eta beste aplikazio batzuetan (hozgarrietan, sua itzaltzeko produk-tuetan, aparra ekoiztean, etab.).

Bere isuri absolutua, masa unitateetan, gainontzeko berote-gi efektuko gasena baino baxuagoa da. Hala ere, alde batetik, berotzean daukan potentzial handiagatik eta, bestetik, azken urteotan gero eta gehiago erabiltzen delako, berotegi efektuko gas isurien artean zati handi bat dagokio berari.

3. Isurien bilakaera, sektoreka

l Energiaren sektorea: energia transformatzeko Euskal Au-tonomia Erkidegoko sektorearen isuriek goia jo zuten 2005ean, 2004ko balioekin alderatuta % 35 gehitu baitziren. 2006an, or-dea, arinki gutxitu ziren (% 3 aurreko urtearekiko), eta Euskal Autonomia Erkidegoan ekoitzitako BEGen % 38 izan ziren (8,7 Mteq). Isuriak % 198 handitu dira 1990. urtearekiko

Findegiek isuritako kopurua handitu egin bada ere, igoera hori nolabait orekatu egin du beste arlo batzuetan izan den murri-zketak; besteak beste, zentral termikoetan, kogeneraziokoetan eta erregai solidoak transformatzeko industrian. Zentral termo-elektrikoetako jarduera moteldu egin da, bai ziklo konbinatuko zentraletan, bai fuelaren (gasa eta ikatza) ohiko zentraletan. Azken horiek murriztu dituzte isuriak gehien balio absolutue-tan, 2005eko isuriekin alderatuta.

Sektore honetan inportatutako energia elektrikoa kontuan har-tuz gero, bere ekarpena % 44koa litzateke, eta oinarri urteare-kiko izaniko hazkundea % 30ekoa.

l Inportatutako elektrizitatea: Euskal Autonomia Erki-degoak 202.811 GWh-ko eskaria izan du 2006an energia ele-ktrikoari dagokionez. Hortaz, 2005ekiko % 4 hazi da, batez ere industriaren eta zerbitzuen sektoreek energia elektriko gehia-go kontsumitu dutelako. Azken kontsumoaren % 67 bertan

Page 4: BEROTEGI-EFEKTUA ERAGITEN DUTEN GASEN EMISIOEN INBENTARIOA 1990-2006

ekoitzitakoarekin estali da –zentral termikoek eta erregimen bereziek sortutakoarekin–, eta aurreko urtean baino ia 17.000 GWh gehiago inportatu dira (% 37) barne-eskaria asetzeko. Dena den, energia gehiago inportatu den arren (% 37 gehiago), isurien kopurua % 28,9 handitu da 2005ekiko, ikatzaren zentral termikoek ekarpen txikiagoa egin dutelako eta igo egin delako ekoizpen hidroelektrikoaren eta ziklo konbinatuen jarduera. Maila txikiagoan eragin du energia eolikoaren eta nuklearraren hazkundeak. 1990ekin alderatuta, elektrizitatearen inportazioak eragindako isuriak % 47,6 jaitsi dira.

l Garraioaren sektorea: garraioaren sektoreak isuritako CO2 kopurua % 4 hazi da 2005ekiko; azken urteetako goranzko joera mantentzen du, beraz. Euskal Autonomia Erkidegoko BEG isurien % 22 (5,7 Mteq) sektore honek sortua da. Sektore hone-tako isurien % 95 inguru, errepideko garraioarekin lotuta dago. 1990. urteari dagokionez, isuriek % 109ko igoera izan dute.

l Industriako azken kontsumoa: industria sektoreko BEG isuriak 2005ekoen maila bertsuan mantendu ziren. Euskal Auto-nomia Erkidegoko isurien % 20 (5,7 Mteq CO2) izan ziren. Isuriek % 32ko jaitsiera izan zuten 1990arekiko.

2006n sektore honekin lotutako isurien2 % 63, errekuntza pro-zesuek eragin zituzten. Mineral industriak % 22 isurtzen du des-karbonatazio prozesuetan (CO2), industria kimikoak % 16 azpi-prozesuetan (N2O eta HFCak isurtzen ditu), eta gainontzekoa in-dustriako hozte-sistemen instalazioek, sua itzaltzeko tresneriek, ibilgailuetako aire egokituaren kargek, etab. isurtzen dute.

Sektore honek kontsumitzen du energia elektriko gehien (2006an Euskal Autonomia Erkidegoan kontsumitutakoaren % 60 baino gehiago). Horrenbestez, sektore honi energia elek-trikoaren ekoizpenak eragindako isuriak erantsiko bagenizkio, sektore honek isuri guztien % 41 sortuko luke.

l Etxebizitza eta merkataritza sektoreak: etxebizitza eta merkataritza sektoreek % 15 murriztu zituzten isuriak 2005ekiko, gas natural gutxiago kontsumitzearen ondorioz. Euskal Autonomia Erkidegoko isurien % 4 sortu zuten.

Bi sektore horien artean, Euskal Autonomia Erkidegoko energia elektrikoaren % 33 (azken kontsumoa) erabili zuten. Sektore horiei energia elektrikoaren ekoizpenean sortutako isuriak ego-tziz gero3, Euskal Autonomia Erkidegoko isurien % 14 sortuko lukete.

� Kogenerazioak eragindako isuriak ez dira kontuan hartzen, horiek energiaren sektorean biltzen baitira.� Kalkulua egiteko, sektore guztiei energiaren Mix bera esleitzen zaie, kontsumo aldaketak kontuan hartu gabe (eguna/gaua eta puntako ordua/erabilera gutxiko ordua izateak

eragindakoak).

BEG isuriak guztira 2006an, oinarri urtearekiko (mila tona baliokide)

Oinarri urtea 1990 1995 �006 Hazkundea Hazkundea %-tan

CO� 17.537 17.537 - 22.532 4.996 % + 28

CH� 1.749 1.749 – 1.730 -18 % - 1

N�O 727 727 – 538 -190% - 26

HFCak 932 – 932 721 -211 % - 23

PFCak 0,0 - 0,0 0,2 0 –

SF6 0,3 – 0,3 0,8 0 % + 146

GUZTIRA 20.945 - - 25.522,284 4.577 % + 22

Page 5: BEROTEGI-EFEKTUA ERAGITEN DUTEN GASEN EMISIOEN INBENTARIOA 1990-2006

5

Berotegi efektuko gas isurketen inbentarioa Euskal Autonomia Erkidegoan (1990-�006)

BEG isuriek 2006an Euskal Autonomia Erkidegoan izandako bilakaera

1990 1991 1992 1993 1994 1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2005 2006

N2O CH4 CO2 Fluorados Inportatutako energia elektrikoaren CO2 baliokidea

2004

Isur

keta

k (C

O2r

en m

ilioi

Tm

bal

ioki

de)

25,5

23,0

0

5

10

15

20

25

30

Indi

zeak

Espainiako Estatuari BEGen indizea*

EAEko BEGen indizea (IPCC)

Espainiako Estatuari Kyotoko helburua

Espainiako Estatuari Kyotoko helburuak betetzeko bidea

EBko BEGen indizea

EBren helburuak lortzeko bidea

EBrako Kyotoko helburua

* 2006ko Espainiako Estatuan BEG indizearen iturria: Comisiones Obreras-en txostena.

EAEko guztizko BEGen indizea (zuzenak+inportatutako EE)

Berotegi efektuko gasen isurien bilakaera Euskal Autonomia Erkidegoko (2006), Europar Batasunean (2005) eta Espainiako Estatuan (2006)

98,0

121,9115,0

92,0

143,1

148,1

80

90

100

110

120

130

140

150

160

1990

erreferentzia-urtea

1991 1992 1993 1994 1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012

Page 6: BEROTEGI-EFEKTUA ERAGITEN DUTEN GASEN EMISIOEN INBENTARIOA 1990-2006

6

BPGren bilakaera-indizea*

BEGen zuzeneko isurketen bilakaera-indizea

BEGen isurketa guztien bilakaera-indizea (zehar.+zuzen.)

Barne produktu gordineko guztizko isurien bilakaeraren indizea

Indi

zeak

BEG isurien bilakaeraren indizea, EAEko BPG kontuan hartuta

70

80

90

100

110

120

130

140

150

160

170

1990 1991 1992 1993 1994 1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006

* BPGren bilakaera prezioak 2006an bere horretan mantenduta. Iturria: Eustat.

erreferentzia-urtea

170

72

122

143

Pertsona bakoitzeko CO2 isurien ratio-a EAEn (2006) eta EB-15eko Estatuetan (2005)

Luxen

burgo

Irlanda

Belgika

Finlan

dia

Erbeh

ereak

Grezia

Aleman

ia

EAE 2

006

Danim

arka

Austria

Erresu

ma Batu

a

15en

EB

Espain

iaIta

lia

Frantzi

a

Portu

gal

Sued

ia

11,9 10,8

0,0

5,0

10,0

15,0

20,0

25,0

30,0

Fuente: Eurostat Espainiarako eta EB-15erako, eta Eustat EAErako. Aztertutako urteko urtarrilaren 1eko biztanleria-datuak. Europar Batasunean, asimetria handiak daude biztanle bakoitzeko BEG isurietan. Era askotako faktoreek eragiten dituzte ezberdintasun horiek: ekoizpen-sistemaren egitura, per capita errenta, kontsumituriko energia-mota, urteko batez besteko tenperatura, etab.

(tm

per

cap

ita)

0

100

200

300

400

500

600

700

800

900

1.000

2005eko ratio-ak: CO2/BPG* eta CO2/BPG –EAP** (erosahalmenaren parekotasunean)

Grezia

Finlan

dia

Espain

ia

Frantzi

a

Belgika

Irlanda EA

E

Erbeh

ereak

Austria

Luxen

burgo

Aleman

iaSu

edia

15en

EB

Portu

gal

Italia

Danim

arka

Erresu

ma Batu

a

* BPG: Barne produktu gordinaren bilakaera prezioak 2000n bere horretan mantenduta. Iturria: Eurostat Espainiarako eta EB-15erako, eta Eustat EAErako.** Barne produktu gordina (BPG) erosahalmenaren parekotasunaren (EP) arabera azalduta. Iturria: Eurostat. EAEko Barne Produktu Gordina BPG-EP bihurtzeko, Espainiako erosahalmenaren parekotasun indizea erabili da aztertutako urtean.

CO2/BPG CO2/BPG EAP**

519386 444

428 (tm

/MM

€)

Page 7: BEROTEGI-EFEKTUA ERAGITEN DUTEN GASEN EMISIOEN INBENTARIOA 1990-2006

Berotegi efektuko gas isurketen inbentarioa Euskal Autonomia Erkidegoan (1990-�006)

Hondakinak%5 (1,3 Mt)

Garraioa% 22 (5,7 Mt)

Industria% 19 (5,0 Mt)

Inportatutako energia elektrikoa%10 (2,6 Mt)

Bizitokia% 3 (0,8 Mt)

Euskal Autonomia Erkidegoko 2006ko BEG isuriak, sektoreka

Zerbitzuak% 1 (0,4 Mt)

Energiaren sektorea% 34 (8,7 Mt)

Nekazaritza% 5 (1,2 Mt)

(%86,7) + (%7,8) + (%3,2) + (%2,3) = %100

8. Energia elektrikoaren merkataritza

6. Zabortegiak

4. Nekazaritza

2.F. Halokarbonoen eta SF6ren kontsumoa

2.E. Halokarbonoen eta SF6ren ekoizpena

2.B. Industria kimikoa

2.A. Produktu mineralak

1.B. Transformazioko galerak

1.A. Errekuntza

CO2 CH4 N2O fluoratuak

% 100

% 90

% 80

% 70

% 60

% 50

% 40

% 30

% 20

% 10

% 0

BEGen (guztira) iturri nagusiak Euskal Autonomia Erkidegoan, 2006an*

* Sektorizazioa, IPCCren arabera.

Energiaren sektorea*

* Energiaren sektoreak barne hartzen ditu kogenerazioak eragindako isuriak ere.

Industria

Garraioa

Bizitokia

Zerbitzuak

Nekazaritza

Hondakinak

Inportatutako energia elektrikoa

Indi

zea

2006ko isurien bilakaera sektoreka, oinarri urteari indexatuta

209

68

52

175

111110

298

123

0

50

100

150

200

250

300

350

erreferentzia-urtea

1990 1991 1992 1993 1994 1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006

Page 8: BEROTEGI-EFEKTUA ERAGITEN DUTEN GASEN EMISIOEN INBENTARIOA 1990-2006

Energiaren sektorea*

* Energiaren sektoreak barne hartzen ditu kogenerazioak eragindako isuriak ere.

Sektore energetikoa + elektrizitatea inportatuta isurpenak

Inportatutako energia elektrikoa

Indi

zea

Energiaren sektorearen eta inportatutako energiaren isurien bilakaera 2006an, 1990ari indexatuta

44

144

298

erreferentzia-urtea

1990 1991 1992 1993 1994 1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 20060

50

100

150

200

250

300

350

Energiaren sektorea*

Industria

Garraioa

Bizitokia

Zerbitzuak

Nekazaritza

Hondakinak

CO2 T

m b

alio

k.

Sektorekako bilakaera Euskadin 2006an, sektore bakoitzari elektrizitatea eta beroa kontsumitzeak eragindako isuriak esleituta*

* Energiaren sektorean koke eta fintze jarduerak sartu dira, bai eta zentral elektrikoen eta garraioko galeren barne-kontsumoak ere.

0

1.000.000

2.000.000

3.000.000

4.000.000

5.000.000

6.000.000

7.000.000

8.000.000

9.000.000

10.000.000

11.000.000

12.000.000

13.000.000

erreferentzia-urtea 1990 1991 1992 1993 1994 1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006