18
Soziolinguistika aldizkaria DOSSIERRA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 101, 2016 4) | 151-168| Andoain (Gipuzkoa) ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90 Laburpena. Asturiaseko soziolinguistikaren azterketa azken hamarkadetako hizkuntza-aldarrikape- naren mugimenduarekin batera garatu da, eta, funtsean, planteatutako hizkuntza-politikei buruzko era- bilera, identitate-kontzientzia eta jarreren inguruko estimazio kuantitatiboak dituen inkestetan oinarritu da. Modu horretan, ikuspegi soziologiko zehatz bat deskribatu du, neurri handi batean hizkuntzaren in- guruko debate publikoko terminoen bitartez adierazitakoa, baina, agian, ez du ikuspegi hori behar bezain sakon deskribatu gako garrantzitsuen berri emateko. Kontu horietako batzuk teoria soziolinguis- tikoa formulatu baino askoz lehenago planteatu ziren, inplizituki edo bakar-bakarrik hizkuntzaren in- guruko gogoeta intelektualetan zein dialektologia tradizionaleko lanetan, baina, ordea, ez dira era intui- tiboan edo anbiguoan lantzen gaur egungo hizkera soziologikoan. Ezaugarri horiek lantzen hasteko, lan honetan aztertuko dugu (gaur egungo inkestetako datuei jarraikiz) asturieraren egoera egungo errebin- dikazio-hitzaldiak agertu baino aurretik, baita Asturiaseko gaztelaniaren hedapen eta finkapenaren une gorenean ere, hau da, gerraurreko garaian, asturieraren transmisioak behera egin zuen unean, hain zuzen. Hitz gakoak: Asturias, hizkuntza-ordezpena, diglosia, XX. mendea. Abstract. The sociolinguistic analysis of Asturias has developed alongside the movement proclaiming the language over the last few decades and, basically, is underpinned by the surveys that offer quantitative estimations about the use of language policies proposed, identity awareness and attitudes. That way, a specific sociological perspective has been described, largely expressed through terms of the public debate on the language. However, that perspective may not have been described in sufficient depth to come up with important keys. These keys correct the internal perception of the Asturian language, its use according to the context, its transmission from one generation to the next, its hybridization with respect to Castilian Spanish and the code switching linked to many values of social identity. To begin to work on these cha- racteristics, this work (following the data provided by current surveys) will be exploring the situation of the Asturian language before the emergence of the current demand discourses. That way, the historical keys and, in the end, the psychological ones will also be found in the language awareness recorded.Key words: Asturias, language switching, diglossia, 20th century. Bazterreko gogoetak Asturiaseko soziolinguistikaren inguruan xulio Viejo Fernández Universidá d’Uviéu (Oviedoko Unibertsitatea) Jon Alonso Itzultzailea

Bazterreko gogoetak Asturiaseko soziolinguistikaren inguruan · Asturiaseko soziolinguistikaren azterketa azken hamarkadetako hiz - kuntza-aldarrikapenaren mugimenduarekin batera

  • Upload
    others

  • View
    4

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Bazterreko gogoetak Asturiaseko soziolinguistikaren inguruan · Asturiaseko soziolinguistikaren azterketa azken hamarkadetako hiz - kuntza-aldarrikapenaren mugimenduarekin batera

Soziolinguistikaaldizkaria

DOSSIERRA

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 101, 2016 4) | 151-168| Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Laburpena. Asturiaseko soziolinguistikaren azterketa azken hamarkadetako hizkuntza-aldarrikape-naren mugimenduarekin batera garatu da, eta, funtsean, planteatutako hizkuntza-politikei buruzko era-bilera, identitate-kontzientzia eta jarreren inguruko estimazio kuantitatiboak dituen inkestetan oinarrituda. Modu horretan, ikuspegi soziologiko zehatz bat deskribatu du, neurri handi batean hizkuntzaren in-guruko debate publikoko terminoen bitartez adierazitakoa, baina, agian, ez du ikuspegi hori beharbezain sakon deskribatu gako garrantzitsuen berri emateko. Kontu horietako batzuk teoria soziolinguis-tikoa formulatu baino askoz lehenago planteatu ziren, inplizituki edo bakar-bakarrik hizkuntzaren in-guruko gogoeta intelektualetan zein dialektologia tradizionaleko lanetan, baina, ordea, ez dira era intui-tiboan edo anbiguoan lantzen gaur egungo hizkera soziologikoan. Ezaugarri horiek lantzen hasteko, lanhonetan aztertuko dugu (gaur egungo inkestetako datuei jarraikiz) asturieraren egoera egungo errebin-dikazio-hitzaldiak agertu baino aurretik, baita Asturiaseko gaztelaniaren hedapen eta finkapenaren unegorenean ere, hau da, gerraurreko garaian, asturieraren transmisioak behera egin zuen unean, hainzuzen. • Hitz gakoak: Asturias, hizkuntza-ordezpena, diglosia, XX. mendea.

Abstract. The sociolinguistic analysis of Asturias has developed alongside the movement proclaimingthe language over the last few decades and, basically, is underpinned by the surveys that offer quantitativeestimations about the use of language policies proposed, identity awareness and attitudes. That way, aspecific sociological perspective has been described, largely expressed through terms of the public debateon the language. However, that perspective may not have been described in sufficient depth to come upwith important keys. These keys correct the internal perception of the Asturian language, its use accordingto the context, its transmission from one generation to the next, its hybridization with respect to CastilianSpanish and the code switching linked to many values of social identity. To begin to work on these cha-racteristics, this work (following the data provided by current surveys) will be exploring the situation ofthe Asturian language before the emergence of the current demand discourses. That way, the historicalkeys and, in the end, the psychological ones will also be found in the language awareness recorded.•Key words: Asturias, language switching, diglossia, 20th century.

Bazterreko gogoetak Asturiasekosoziolinguistikaren inguruan

xulio Viejo Fernández

Universidá d’Uviéu (Oviedoko Unibertsitatea)

Jon Alonso

Itzultzailea

Page 2: Bazterreko gogoetak Asturiaseko soziolinguistikaren inguruan · Asturiaseko soziolinguistikaren azterketa azken hamarkadetako hiz - kuntza-aldarrikapenaren mugimenduarekin batera

Asturiaseko soziolinguistikaren azterketa azken hamarkadetako hiz-kuntza-aldarrikapenaren mugimenduarekin batera garatu da. Testuin-guru honetan, analisi bat egiteko zein deskribatutako errealitateari lo-tutako aurreikuspenak eta konpromisoak betetzeko erreminta gisaerabilita, Asturiaseko soziolinguistikak, agian, hizkuntza-politiken in-guruko debateetan argumentuak emateko beharra azpimarratu du, etaez du oraindik erreferentzia-esparru koherenteren bat finkatu asturie-raren existentzia sozialaren inguruko kontu garrantzitsuak lantzeko.

A priori, Asturiaseko soziolinguistikak herrialdeko hizkuntza-erabilereiedo hizkuntza-aldaerei dagokien esparrua definitu beharko luke ezerbaino lehen, eta horretarako, kontuan hartu beharko lirateke hizkun-tza-aldaeretako eta erregistroetako barne-artikulazioaren gakoak zeingaztelaniarekiko kontaktua eta hibridazioa. Kasu horretan, hizkuntza-ekosistema horren barruko jarrera aztergarriei dagozkien beste hainbataspektu aurkituko genituzke; horien artean, aipatzekoak dira ereduarauemaileetako edo testu-ereduetako pertzepzio sozialak, normaliza-zio-prozesuan garrantzitsuak direnak. Hiztunek eredu horiengan duenonargarritasun-mailak baldintzatzen du, neurri handi batean, hiztunarenberaren enpatia hizkuntza-aldarrikapenarekiko.

Kontu horietako batzuk teoria soziolinguistikoa formulatu baino guztizlehenago landu ziren, eta horrek aditzera ematen du bere oinarri histo-rikoa zein garrantzia Asturiaseko hizkuntza-kontzientziatik datorrela.Jada XVI. mendetik aurrera, hainbat autorek (Luis Alfonso de Carvallo,besteak beste) gaztelaniaren indarra prestigiozko hizkuntza gisa ikustenzuten; asturierari dagokionez, ordea, atzeratuta edo ustelduta zegoelaikusten zuten, eta, horretarako, hizkuntzaren beraren jatorrizko garbi-tasun faltsua islatzen duen irudi idealizatu bat hartu zuten abiapuntu-tzat. Aitzitik, XVII. mendean, Antón de Marirregueraren antzerki lanbatek hizkuntza eta identitate sozialaren arteko erlazio garden bat era-kutsi zuen; izan ere, lanaren pertsonai popularren asturierak estatusfaltsu bat erakutsi nahi duen norbaiten gaztelania itxuratiaren eta hun-kigarriaren aurka egin zuen (Viejo 2002).

Mende bat geroago, Jovellanos-ek bere garaiko hirietan gertatutako gaz-telaniarekiko hibridazioa deskribatu zuen modu esplizituago batean(D’Andrés Díaz, 2002: 32), eta nabarmendu zuen bazegoela, asturierarentokiko aldaerez gain, hizkuntzaren pertzepzio bakar bat (Jovellanos,1981: 68). 1893. urtean, José Cavedak sakondu zuen asturiera atzeratutazegoela hirietan eta gazteen artean, eta arrazoiak ziren, besteak beste,hezkuntza, zerbitzu militarra edo emigrazioa. Berak onartu zuen astu-

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 101, 2016 (4) | 151-168 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Asturiasekosoziolinguistikakherrialdekohizkuntza-erabilerei edohizkuntza-aldaereidagokienesparrua definitubeharko luke ezerbaino lehen, etahorretarako,kontuan hartubeharko liratekehizkuntza-aldaeretako etaerregistroetakobarne-artikulazioarengakoak zeingaztelaniarekikokontaktua etahibridazioa.

Xulio Viejo Fernández – Bazterreko gogoetak Asturiaseko soziolinguistikaren inguruan

Page 3: Bazterreko gogoetak Asturiaseko soziolinguistikaren inguruan · Asturiaseko soziolinguistikaren azterketa azken hamarkadetako hiz - kuntza-aldarrikapenaren mugimenduarekin batera

riera bere garaira ailegatu zela “bere jatorrizko izaerari kalte egin ziezaioketenaldaketa sakonik gabe”, nahiz eta (hona hemen XIX. mendeko eliteen ide-ologia) “gure gaur egungo gizartearekin bat egiten ez duen, baizik eta haien-gandik oso urrun dagoen gizarte batekin, kultura eta gustu ona urgentziazbehar duena”. Hori dela eta, “ahots eta esaldi horiek guztiak, antzinean eza-gunak probintzia osoan, bakarrik erabiltzen dira gaur egun gehitutako herrietatikkanpoko toki eta baserrietan”, baina “oraindik ere, herrixketan erabiltzen da”(Caveda, 1989: 1-2, 59-60), bereziki herrietako biztanleria ikaragarri han-dia denean.

Aldaeren lehenengo ikerketetan, aldaera geografikoei erreparatu zitzaienbatez ere, eta, aurretik aipatutako asturieraren debatearen inguruan, ai-pamen asko eta asko egin ziren bere osotasuna, zatiketa nahasi eta iagaindiezin baten mesedetan, zalantzan jarri zenean gaztelaniaren age-rreraren eraginez. Ake W. Munthe suediarrak mota horretako lehen plan-teamendua bideratu zuen 1887an. Izan ere, urte horretan ikerketa batargitaratu zuen mendebaldeko aldaeren inguruan, eta, bertan, honakoezaugarri hauek nabarmendu zituen: gaztelaniaren zabalkundea (herritxikietako udaletxeetan barne), asturieraren zatiketa eta beste hainbatmaila asturieraren tokiko erabileretan, betiere kontuan hartuta nolaonartu ziren gaztelaniaren hedapen-ezaugarriak (Munthe, 1987: 15-16).

Idazle horiek guztiek, gutxi gorabehera zeharkako modu batean, garaihorretan zalantzarik gabe gertatzen hasi ziren hainbat prozesu sozial ai-patu zituzten. Aparteko kontua da gaztelaniaren hedapen horren bene-tako indarra, bai eta hedapen horren erritmoa, finkatzeko modua zeinhedapenaren inguruko hitzaldien eta jokabide sozialen indarra ere.

Tokiko idazleek egindako aldaeren deskribapenek ikuspuntu guztiz na-barmenduago bat eman zuten. 1906. urtean, Meléndez Pidalek Asturia-seko egoera itxuratu zuen galizierarekin antza duen elebitasun diglosi-koko egoera gisa, eta, horrela, ezeztatu zuen hegoaldeko aldaerekdialektoak edukitzea, gaizki erabilitako gaztelaniatzat hartu zirenak (García,2008). Pidalek ez zuen asturieraren batasuna zalantzan jarri, eta, horrezgain, 1911. urtean egindako baina argitaratu gabeko inkesta batean adie-razi zuen, asturieraren aldaeren deskribapen zehatz batekin batera, As-turiaseko erdialdean hainbat konponbide finkatu zirela, eta, bat-batean,izaera erreferentziala eta bateratzailea hartu zutela.

Diego Catalánek irakurri zituen Pidalek 1911n egindako datu horiek,eta 50eko hamarkadan Asturiaseko mendebaldeari buruz egin zituenlanetan aipatzen dira (1956: 90). Lan horiek, Rodríguez Castellanok

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 101, 2016 4) | 151-168| Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

MeléndezPidalek

Asturiasekoegoera itxuratu

zuengalizierarekin

antza duenelebitasundiglosikoko

egoera gisa, eta,horrela, ezeztatuzuen hegoaldeko

aldaerekdialektoak

edukitzea, gaizkierabilitako

gaztelaniatzathartu zirenak.

Bazterreko gogoetak Asturiaseko soziolinguistikaren inguruan – Xulio Viejo Fernández

Page 4: Bazterreko gogoetak Asturiaseko soziolinguistikaren inguruan · Asturiaseko soziolinguistikaren azterketa azken hamarkadetako hiz - kuntza-aldarrikapenaren mugimenduarekin batera

(1954) eta Menéndez Garcíak (1963) egindakoekin batera, adierazi zuten,soziolinguistikari lotutako apunte laburrez baliatuz, tokiko hizkera bi-zirik zegoela eta gaztelania ofizialarekin lehian zeuden Oviedoko in-fluentziak zeudela. Askotan, gaztelania erregistro itxuratitzat hartu zen,Marirreguerak bere antzerki lanean erakutsi zuen antzeko moduan.

Avant la lettre delako soziolinguistikaren ariketarik nabarmenena Cata-lánek eta Galmesek erakutsi zuten 1946an, Asturiaseko ekialdean /f/hotsa galtzen dela aztertu zutenean. Hori egitean, adierazi zuten gazte-lania eta, batez ere, erdialdeko asturiera ondo komunikaturik zeudenkomunitateen artean eta gazteek osatutako belaunaldien artean finkatuzela. Hala ere, ikuspuntu berritzaile horrek ez zuen iraupen handirikizan, nahiz eta hainbat kontu, besteak beste hizkuntzaren batasuna edohizkuntzak ez zuela prestigiorik, asturieraren debatearen gairik nagu-sienak izan diren.

Soziolinguistika garatu berriaren gako eta termino batzuk Josefina Mar-tínezek egindako lan batean agertu ziren lehen aldiz 1967an. Lan ho-rretan, hiriburuaren egoera frankismopean asturiera eta gaztelaniarenarteko disglosia gisa bereizi zen. Horri gehituta, bi hizkuntza horien ar-teko hibridazioa aztertu zen lanean, eta gaztelaniaren eragina jasotakohiriko modeloak aldirietako asturieraren biziraupen-maila altuarekinkontrajarri zen. Hala eta guztiz ere, metodo soziolinguistikoak ez zirenazterketetan bene-benetan aplikatu bi hamarkada pasa arte. Ramónd’Andres-en (1993) lanari buruz ari gara, alegia, non Gijóneko aldirietakoingurunea landu zen. Handik aurrera, beste hainbat lan (eduki eta ikus-puntu ezberdinekoak) landu ziren, baina ez zuten sekula korpus ho-mogeneoren bat landu, ez eta Asturiaseko soziolinguistikako gakoeninguruko hitzaldi sendoren bat definitu ere.

Badirudi azken urteko azterketaren aztergaia hizkuntzaren soziologia izandela hizkuntzaren soziolinguistika baino: hizkuntzarekiko jokabide sozialakaztertu dira, alegia, bai ikuspuntu historiko batetik (Rodríguez Valdés,2009), bai aplikaturiko ikuspuntu batetik (González Riaño, 1994). Edo-zein kasutan, erreferentzia nagusiak politikari daude lotuta: hain zuzen,erabilera-diagnostikoetarako erabili diren inkestak, bai eta hizkuntzazein hizkuntza-politikekiko jokabide sozialak aztertzeko erabili direnakere. Adibide gisa, SADEIk 1984an argitaratutako inkesta dugu, eta, ho-rrez gain, Llera Ramok 1991ean, 2002an eta 2005ean egin zituenak. Izanere, urteotan aurretik aipatutako lanen datuak eta interpretazioak hiz-kuntzen inguruko debatearen oinarria izan dira, eta kontuan hartu diraerabilera zein errebindikazioaren aldeko jokabideen inguruko estimazio

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 101, 2016 (4) | 151-168 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Erreferentzianagusiakpolitikari daudelotuta: erabilera-diagnostikoetarako erabili direninkestak, bai etahizkuntza zeinhizkuntza-politikekikojokabide sozialakaztertzeko erabilidirenak ere.

Xulio Viejo Fernández – Bazterreko gogoetak Asturiaseko soziolinguistikaren inguruan

Page 5: Bazterreko gogoetak Asturiaseko soziolinguistikaren inguruan · Asturiaseko soziolinguistikaren azterketa azken hamarkadetako hiz - kuntza-aldarrikapenaren mugimenduarekin batera

kuantitatibo hotzak; horrez gain, emaitza horien ondorioak eta metodoakeztabaidan jarri dira. Modu horretan, inkesta horietan adierazten daofizialtasunari eusten zaiola gehienbat, eta hori legezkotasun demokra-tikoko iturritzat hartzen da hizkuntza-aldarrikapenari dagokionez. Halaere, inkestek bat ez etortzea eta hurrenez hurrengo hauteskundeetakoemaitzak (ofizialtasunaren kontra dauden alderdiak bermatzen dituz-tenak) argumentu onak dira inkestei berei garrantzia kentzeko. Beraz,argi dago testuinguru zehatz horretan ezinezkoa dela mota horretakoazterketa baten balioa argitzea.

Hortaz, badago azterketa soziolinguistikoari zentzu militantea ematekoarriskua, eta gizarte-ekintzetan esku hartzeko datu erabilgarriak soilikedukitzea inperatiboa izatea, eta ez ohikoa. Nolabait, egoera inperatibohori azterketa zientifikoaren parte izan liteke. Izan ere, datu batzueninguruko hitzaldi bat a posteriori prestatzetik metodoei eta prozedureikalte egiten dieten aurreiritzi batera pasatzen garenean, azterketarenondorioak fidagarriak ez izateko arriskua egongo da. Hori dela eta,Academia de la Llingua Asturianak (Asturiar Hizkuntzaren Akademiak,hain zuzen) inkesta batzuk bideratu zituen Leonetik gertu zeuden to-kietan 2006an (González Riaño & García Arias, 2006). Helburua zen As-turiaseko hizkuntza-kontzientziarekin antza handia zeukaten elemen-tuak bilatzea. Inkestetan, bi galdera egin ziren: alde batetik, badaukahemengo hizkerak antza handia Asturiaseko hainbat tokitako hizkerarekin?;eta, bestetik, hemengo hizkera tradizionala, gaztelaniarekin alderatuta, ezber-dina al da? Lehenengo galderari dagokionez, 176k guztiz ados erantzunzuten, eta 125ek nahiko ados. Bigarrenari dagokionez, aldiz, 223k guztizados erantzun zuten, eta 81ek nahiko ados. Ondorio gisa, esan liteke Leo-neko hiritarrek asturierarekin bat egiten dutela gehienbat, bai eta gaz-telaniarekiko urruntasuna dagoela ere. Hala ere, eta zoritxarrez, supo-satzen da hiztunak berak gaztelaniarekiko kidetasun handia erakutsikolukeela galderak aldrebes formulatuko balira, bai eta hiztunak aitortukolukeela bere eta asturiar baten hizkeraren artean zenbait ezberdintasunobjektibo daudela ere.

Azken finean, mota horretako desorekak gertatzen dira asturierarenzein bere erabileraren pertzepzioa nahiko anbiguoa delako, eta, hortaz,hizkuntzaren soziolinguistikan zenbait gabezia daude. Lehen, erreferen-tzia-esparru argi bat eskatu zen aztertutako hizkuntzaren hiztun-kopu-ruen zentzuzko estimazio batekin, eta horixe bera da aurretik aipatutakoinkestetan landu zen kontua. Hori egiteko, baina, beharrezkoa da galderahoni erantzuna bilatzea: zer da asturieraz hitz egitea? Eta galderarenerantzuna bi zentzutan bilatu behar da: barne-hizkuntzalaritzak egokitzen

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 101, 2016 4) | 151-168| Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Beharrezkoa dagaldera honierantzuna

bilatzea: zer daasturieraz hitz

egitea? Etagalderaren

erantzuna bizentzutan bilatubehar da: barne-hizkuntzalaritzakegokitzen digunkarakterizaziotipologikoaren

etasoziologikoaren

zentzuan.

Bazterreko gogoetak Asturiaseko soziolinguistikaren inguruan – Xulio Viejo Fernández

Page 6: Bazterreko gogoetak Asturiaseko soziolinguistikaren inguruan · Asturiaseko soziolinguistikaren azterketa azken hamarkadetako hiz - kuntza-aldarrikapenaren mugimenduarekin batera

digun karakterizazio tipologikoaren eta soziologikoaren zentzuan. Zen-tzu soziologikoari dagokionez, asturieraren erabilera kontzientea etanahita egindakoa (testuinguruaren arabera) aztertzen da gaztelaniarenerabileraren kontrako sozializazio-eredu gisa. D’Andrés Díazek (2002)eta Fernández Lorencesek (2011) ez dituzte kontu horiek guztiak beharbezainbeste landu. Beste motako analisi kuantitatiboetan, asturieraz hitzegiteari dagokion nozioa ez da era intuitibo eta anbiguoan ia landu.

Baliteke hori nahiko ulergaitza izatea Asturiaseko testuingurutik kanpo,baina bi aldagairen arabera azal daiteke: gaztelaniarekin inolako antze-kotasunik ez daukan hizkuntza propio bat hitz egiteari dagokion kon-tzientzia historiko gardena, bi hizkuntzen arteko hibridazio-egoeraerreal baten bidez (nahiko handia eta hedatua) kontrastatuta dagoena.Egoera horren barruan, forma-irizpideen inguruko mugarriztatzea au-kerako ariketa da, azken finean. Kontu horiek guztiek inkestaren meto-dologiari eragiten diote, eta azaltzen digute bi inkesta fidagarrienek(hau da, 1991ean eta 2002an egindakoek) emaitza guztiz ezberdinakerakusten dituztela, belaunaldi bereko pertsonen artean ere. Lehenengoinkestaren datuak positiboagoak dira: gerraostetik Trantsiziora arte jaio-takoen ikuspuntutik asturiera baldin bazen, gehienentzat, berezko hiz-kuntza 1991ean, 2002an hizkuntza gutxitu bihurtu zen garai berekopertsonen ikuspuntutik. Ezohiko hizkuntza-higadura baino, pentsatze-koa da desoreka hori hizkuntzaren pertzepzio sozialaren eboluzioaridagoela lotuta, eta baita hizkuntza hori aztertzeko moduari ere.

Azken kontu horri dagokionez, 1991ean galdetzean ea zein zen erabili-tako lehen hizkuntza, bost aukera eman ziren: asturiera (%36), gaztelania(%32), biak (%6), bien arteko nahasketa (%24) eta beste batzuk1. Beraz, biz-tanleriaren %66ren lehen hizkuntza (mutatis mutandis) asturiera zen.Hala ere, galdetu zenean ea zein zen norberaren burua adierazteko hizkun-tzarik errazena, %47k gaztelania erantzun zuen, eta %30ek, aldiz, asturiera.%16k biak erantzun zuen, eta %6k testuinguruaren arabera. Horrek era-kusten du bien arteko nahasketa aukeratu zuten gehienak gaztelania au-kerara pasatu zirela, eta biak aukeraren emaitzak ere pixka bat gehiagohanditu zirela. Asturiera aukeraren emaitzek, hala ere, behera egin zuten.Orduan, nola antzeman zuen hiztunak bien arteko nahasketa hori? D’An-drések hirietako aldaera Asturianu Mínimu Urbanu gisa (hiriko gutxiengoasturiera) definitu zuen. Nahiz eta eredu arauemailearekin antzekota-sunik ez izan, asturiera bezala antzeman daiteke dudarik gabe mailabaxuagoko aldaera batzuen aldean, adibidez, gaztelaniaren ezaugarriakdituen asturiera edo, beste hitzetan, asturiera gaztelaniaduna. Hala ere, eta1991eko datuei jarraikiz, biztanleriaren ia laurden batek esan zuen bien

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 101, 2016 (4) | 151-168 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Baliteke horinahiko ulergaitzaizateaAsturiasekotestuingurutikkanpo, baina bialdagairenarabera azaldaiteke:gaztelaniarekininolakoantzekotasunikez daukanhizkuntza propiobat hitz egitearidagokionkontzientziahistorikogardena, bihizkuntzenartekohibridazio-egoeraerreal batenbidez (nahikohandia etahedatua)kontrastatutadagoena.

Xulio Viejo Fernández – Bazterreko gogoetak Asturiaseko soziolinguistikaren inguruan

Page 7: Bazterreko gogoetak Asturiaseko soziolinguistikaren inguruan · Asturiaseko soziolinguistikaren azterketa azken hamarkadetako hiz - kuntza-aldarrikapenaren mugimenduarekin batera

arteko nahasketa bat erabiltzen zuela, baina laurden horretatik, dirudienez,erdia baino gutxiagok ez zeuden nahasketa hori asturieraren kontzeptuminimo baten barruan sartzeko prest.

2002an, bien arteko nahasketa aukera inkestatik desagertu zen, eta lehenhizkuntza aukeraren emaitzak (etxeko hizkuntza eta hizketan hasterakoanerabilitako hizkuntza aukeretan bikoiztuta) honako hauek izan ziren:1942an baino lehen jaiotakoen %47k gaztelania aukeratu zuen; %27k, al-diz, asturiera; eta %23k biak. Bestalde, frankismopean jaiotakoen %60kgaztelania aukeratu zuen, %15ek asturiera eta %18k biak.

Inkestetako datuen arteko ezberdintasun horren arrazoia ez da hamar-kada bateko sekulako higadura, ez eta bien arteko nahasketa aukera eza-batu izana ere, zeinari esker erdal hiztun ustezkoen %60ren zati bateroso sentituko zen, ziur aski. Helburua ez da inkestari balioa kentzea(agian 1991ekoa baino errealistagoa), baizik eta honako ezaugarri hauazpimarratzea: nola asturiera gisa ulertu behar den definizio estuagobatek (bien arteko nahasketa aukera horren babesik gabe, asturiera auke-raren funtzio berdina betetzen duena zentzu idiomatikoan eta identita-teari lotutako zentzuan) izugarrizko higadura eragiten duen hiztunarenhizkuntza-kontzientzian.

Horrek 1991etik 2002ra arteko tartean gertatutako hizkuntza-kontzien-tziaren ustezko beherakadaren inguruko beste gogoeta bat dakar: nahizeta aldaketa sakonik ez egon biztanleriaren hizkeran, aldi horretan au-tonomia-gobernuko lehenengo hizkuntza-politiken beherakada hasizen; horrez gain, aldarrikapen-mugimenduek garrantzi handia hartzenhasi ziren, eta eredu arauemaile zein testu-ereduen irudi soziala, Surdi-mientu (Sorrera) deritzon garaian agertutakoa, finkatu egin zen. Bestehitzetan: asturiera gisa antzeman behar den definizio estuago baten age-rreraren aldia da, non hibridazioek legezkotasuna galtzen duten. Moduhorretan, inkestatutakoek euren hizkuntza-gaitasunak ebaluatu zituztenagertutako eredu erreferentzialaren arabera. Gainera, inkestatutako per-tsonen zati nabarmen batek identifikatzeko gaitasunak galdu zituzteneredu horrekin. Korolario positibo gisa, ondoriozta dezakegu hizkun-tza-politikek (onek edo txarrek) eta hizkuntzaren aldeko mugimendusozialek erakusten dutela benetako talka nabarmena zegoela hiritarrenhizkuntza-kontzientzian.

Har ditzagun frogatzat Asturiaseko mendebalde urruneko datuak. Es-kualde hartako hizkuntza, trantsizio ohiko testuinguru batean, galizie-raren aldaeratzat hartu da historikoki. Aldaera horrek, tipologikoki, an-

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 101, 2016 4) | 151-168| Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Nahiz etaaldaketa sakonik

ez egonbiztanleriarenhizkeran, aldi

horretanautonomia-gobernukolehenengohizkuntza-politiken

beherakada hasizen; horrez gain,

aldarrikapen-mugimenduek

garrantzi handiahartzen hasi

ziren, eta ereduarauemaile zeintestu-ereduenirudi soziala,Surdimientu

(Sorrera)deritzon garaian

agertutakoa,finkatu egin zen.Beste hitzetan:asturiera gisa

antzeman beharden definizioestuago baten

agerreraren aldiada, non

hibridazioeklegezkotasunagaltzen duten.

Bazterreko gogoetak Asturiaseko soziolinguistikaren inguruan – Xulio Viejo Fernández

Page 8: Bazterreko gogoetak Asturiaseko soziolinguistikaren inguruan · Asturiaseko soziolinguistikaren azterketa azken hamarkadetako hiz - kuntza-aldarrikapenaren mugimenduarekin batera

tza handia dauka galizierarekin, eta jendeak hizkuntza horrekin lotu zuenarazo handirik gabe. 80ko hamarkadan Galiziako ideologia-korronteakeragindako tokiko errebindikazio bat piztu zen, eta errebindikazio horrek,erreakzio gisa, Asturiaseko nazionalismoan oinarrituriko esfortzu dis-kurtsibo bat bideratu zuen (bai eta beste hizkuntza gutxituekin oso sen-tiberak ez ziren beste sektore batzuk ere) demostratzeko hango fala (hiz-kera) ez zela galiziera, baizik eta hizkuntza erromaniko ezberdina eta,jakina, guztiz asturiarra. Errebindikazioaren eraginez, 80ko hamarkadarenamaieratik aurrera, izugarrizko polemikak piztu ziren komunikabideetan,inkestetan erakutsitako aldaketa aurrerakoi bati lotutakoak: 1991ean, ga-lizieraren pertzepzio handia zegoen, eta 2002an, aldiz, asturierak garrantzihandiagoa hartu zuen. 1991ean (urte horretan, galiziera eta asturierarenarteko nahasketa batez mintzatzen zen biztanleen %66,8 zegoen), %11kbaieztatu zuen galizieraren aldaera bat erabiltzen zuela, eta %9,5ek, ordea,asturieraren aldaera bat. 2002an, %7,7k hitz egiten zuen galizieraren al-daera (emaitza jaitsi zen, beraz), eta asturieraren aldaerari lotutako emaitza%16,3ra igo zen. Hizkuntza berdina zen.

Komunikabideetako debateak hiztunaren beraren hizkuntzaren ingurukoanalisiari kalte egiten badio, garrantzitsua da argitzea nola bizi zen as-turiera polemika horiek gertatu baino aurreko garaietan, hau da, argitubeharra dago nolakoa zen egoera jatorriaren aldian. Garrantzitsua dahonako arrazoi honengatik: gaur egungo hiztunen zati nabarmen batekberez jasotako irudi jatorrak euren hizkuntza-kontzientziaren sakontasunmenderaezina dakar oraindik ere. Izan ere, hiritar horiek, inkesta batbetetzeari dagokion testuinguru batetik kanpo, ez dute ia sekula eureneguneroko hizkuntza-erabilerei oztoporik ezartzen (zentzu ideologikoan),edo ez dute euren burua mehetasun filologikoetan nahasten.

Soziolinguistika-analisi baten lehenengo pausua baldin bada aztertzeazenbatek hitz egiten duten asturieraz, asturieraz hitz egitea aproposaizanda gizartearen aldetik (eguneroko bizitzan adierazgarri bihurtzenduen kontzientzia bereizgarriren bat islatzen duen neurrian), nondikdator hizkuntza hori? Nola erabiltzen zen protesta-hitzaldiak hedatubaino lehenago, edo komunikabideetako polemiketatik urrutien daudensektoreen artean? Diglosia eta hibridazioko testuinguru batean, zer no-lako neurgailu erabili beharko luke hiztunak erabakitzeko asturieratikgertuago dagoen edo, ordea, gaztelaniaren menderakuntzatik intuitibokibera banatzen duen mugatik haratago dagoen?

Kontua da nola antzematen zuen asturiera gaur egungo hiztunaren ai-tonak, eta nola transmititzen zituen aitonak hizkuntza hori eta hizkuntza

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 101, 2016 (4) | 151-168 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

80kohamarkadarenamaieratikaurrera,izugarrizkopolemikak piztuzirenkomunikabi-deetan: 1991ean,galizierarenpertzepziohandia zegoen,eta 2002an,aldiz, asturierakgarrantzihandiagoa hartuzuen.

Xulio Viejo Fernández – Bazterreko gogoetak Asturiaseko soziolinguistikaren inguruan

Page 9: Bazterreko gogoetak Asturiaseko soziolinguistikaren inguruan · Asturiaseko soziolinguistikaren azterketa azken hamarkadetako hiz - kuntza-aldarrikapenaren mugimenduarekin batera

horren pertzepzioa seme-alabari familia- edo komunitate-eremu batean,betiere presio ofizialetik babestuta. Demagun, gainera, pertzepzio hori(eguneroko bizitzan balioztatuta bere gaztelaniarekiko izankidetasuna-rekin batera) garai hartan asko aztertutako hizkuntza-esperientzia batidagokiola: Martínezek XX. mendearen erdialdean proposatutako Ovie-doko hizkuntza-paisaiaren karakterizazioa ez da oso ezberdina Jove-llanosek bi mende lehenago proposatu zuenarekin alderatuta. Horrenordez, asturiera eta gaztelaniaren arteko erlazioa denboran zehar hedatuzen oreka-mailarekiko antza handiagoa dauka, diglosia iraunkorreko tes-tuinguru batean. Horrek gogorarazten digu hizkuntza-ordezpenarenprozesua Asturiasen nahiko motela izan zela orain dela gutxi arte, eta,horrez gain, handik aurki daitezke sakon aztertu ez diren (ez azterketasoziolinguistikoetan, ez asturierari buruzko hitzaldi publikoetan) hainbatgako soziolinguistiko.

Aspaldiko garaietako asturieraren pertzepzioaren azken emaitza zeinden jakitea nahiko konplikatua da, beti egongo baita ezustean geratzendiren egoeren menpe. Garaiko metahizkuntzazko testigantza ugariekere ez dute emaitza hori modu oso argian azalduko, haien anbiguetateeta eragozpen ideologikoak direla eta. Hala ere, behintzat, susmatzendugu nolabaiteko garrantzia duela hizkuntza-kontzientzian, pertsonaororen esperientzia sozialari esker jasotakoa. Inkestek azken mende er-diaren eboluzioaren inguruko irudi sinesgarria erakusten digute, etabaita XX. mendearen erdialdean gertatutako gaztelaniatik asturierarakoordezpenaren gakoak ere. Puntu honetan, nire asmoa da aztertzea zergertatuko zatekeen aurreko belaunaldietan, hau da, asturieraz hitz egi-teari edo asturiera semeei transmititzeari uko egin zioten lehen asturia-rren gurasoen belaunaldietan.

1991eko eta 2002ko inkestak berriro egingo ditut, eta datuak gurutzatukoditut beste aldagai sozial eta demografiko batzuekin. Nabarmendu nahidut egingo dudan ariketa induktiboa eta garrantzi handikoa izangodela, eta ariketa horren abiapuntua bi inkestetan landutako irizpide ez-berdinak homogeneizatzen saiatzea izango dela. Gainera, batez bestekoaritmetikoz zein biribiltzez baliatuz, jatorrizko iturrian agertzen direnzehaztasun irregularreko datuen laburpen bat egingo dut. Irakurleaksusmatuko duenez, azterketa hori borondatez egiteak eskatzen du As-turiaseko soziolinguistikaren historiaurrearekiko hurbilketa matematikoeskasa kontrastatzea, eta, horretarako, borondatezko testigantzetan edonorberaren hizkuntza-bizipenean sortu diren ikuspuntuetan oinarritu-tako hainbat intuizio erabiliko dira.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 101, 2016 4) | 151-168| Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Soziolinguis-tika-analisi

baten lehenengopausua baldinbada aztertzeazenbatek hitzegiten dutenasturieraz,

asturieraz hitzegitea.

Bazterreko gogoetak Asturiaseko soziolinguistikaren inguruan – Xulio Viejo Fernández

Page 10: Bazterreko gogoetak Asturiaseko soziolinguistikaren inguruan · Asturiaseko soziolinguistikaren azterketa azken hamarkadetako hiz - kuntza-aldarrikapenaren mugimenduarekin batera

Irizpide orokor gisa, bi inkestetako datuak batuko ditut bi ezaugarrikontuan hartuz: hiztunaen jaiotza-datak eta historiaren aldetik aproposakdiren belaunaldien arteko iritziak. Beraz, lau belaunaldi hauetan oina-rrituko naiz: gerraurrea (1931tik 1942 eta 1945ra arteko garaiaren aurretikjaiotakoak, inkesta bakoitzaren agerraldiaren datarik gertuena kontuanhartuta), gerraostea (1942 eta 1945tik 1955 eta 1957ra arte jaiotakoak),Garapen Aroa (1975tik eta 1977ra baino aurretik jaiotakoak) eta Trantsi-zioa (1977tik aurrera jaiotakoak). Era berean, lehen hizkuntza aukeran oi-narrituko naiz bakar-bakarrik, 2002ko eta 1991eko inkestetako lehen hiz-kuntza haurtzaroan zehar eta etxeko hizkuntza aukeren emaitzen batezbestekoaz baliatuz. Halaber, batez besteko aritmetiko baten bidez, bienarteko nahasketa eta biak aukerak batuko ditut biak aukera bakarrean, bitalde horien artean, orokorrean, hiztun elebidunak daudelako ustekizunaizanda. Belaunaldi bakoitzeko datu gordinak honako hauek dira:

1. taula: Lehen hizkuntza haurtzaroan zehar eta etxeko hizkuntza (batez bestekoaritmetikoa).

Iturria: 1991. eta 2002 inkestak.

Emaitza horietatik at, ikus dezagun asturieraren benetako aldaketa de-mokraziaren garaian jaiotakoen artean gertatu zela, gutxi gorabehera1950ean jaiotakoen seme-alaben artean, hain zuzen ere, eta preseskigarai horretan, belaunaldien arteko transmisioa hondatu zen. Izan ere,belaunaldi horretan hizkuntza-transmisioaren aria apurtzeari eta 70ekohamarkadatik aurrera aldarrikapen-mugimenduak pizteari dagokionparadoxa agertu zen, hamarkada horretan guztiz garatu eta nagusituzena. Horrela egiaztatzen da, beraz, Weinrich-ek aipatutako printzipioerreaktiboa, kontaktuan dauden hizkuntzen ingurukoa, eta baita nor-malizazioaren gaitzesleek sarri nabarmendutako paradoxa ere, hara,asturiera aldarrikatzen duten horiek ez dutela hizkuntza orokorreanerabiltzen.

Badaude, baina, ezaugarri nahiko interesgarriak honako belaunaldi ho-nen azterketaren inguruan: jendea hirietara mugitu zenean, ekonomia

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 101, 2016 (4) | 151-168 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Diglosia etahibridaziokotestuingurubatean, zernolako neurgailuerabili beharkoluke hiztunakerabakitzekoasturieratikgertuago dagoenedo, ordea,gaztelaniarenmenderakun-tzatik intuitibokibera banatzenduen mugatikharatago dagoen?

Xulio Viejo Fernández – Bazterreko gogoetak Asturiaseko soziolinguistikaren inguruan

Page 11: Bazterreko gogoetak Asturiaseko soziolinguistikaren inguruan · Asturiaseko soziolinguistikaren azterketa azken hamarkadetako hiz - kuntza-aldarrikapenaren mugimenduarekin batera

industrialean eta zerbitzuan lan egitea nagusitu zenean, hedabideetansartzea erraztu zenean eta hezkuntza-mailak gora egin zuenean. Taulan,gaztelania elebakarraren gorakada nabarmena (erritmo nahiko jarraikianaurreko belaunaldiekin alderatuta) ez da ezaugarririk adierazgarriena,baizik eta asturieraren erabileraren beherakada izugarria (urte gutxitanbiztanleriaren laurden batetik heren batek bakarrik erabiltzera pasatubaitzen). Handik atera daitekeen mezua ez da asturieraren transmisioafamilien artean itsumustuan moztu dela (behintzat, ez aurreko belau-naldietan baino modu adierazgarriago batean), ez eta gaztelaniaren era-bilerak gora egin duela ere. Asturieraz egiten dutenen kideek gehiengoaosatzen jarraituko dute gaztelaniazko hiztun elebakarren aldean. Astu-riera eta biak aukerak batuz gero, hona hemen ateratako emaitzak:

2. taula: Lehen hizkuntza haurtzaroan zehar eta etxeko hizkuntza: gaztelania etaelebiduna+elebarra (batez besteko aritmetikoa).

Iturria: 1991. eta 2002 inkestak.

Beste hitzetan: gehiengoak asturiera erabiltzen jarraitu zuen (maileneta aldaeren arabera) Trantsizioa hasi arte, nahiz eta Garapen Aroan%6ko beherakada egon; horrek aurreko belaunaldi-aldaketaren %3 bi-koiztu zuen. Hala ere, bi taulak debozioz aztertuz gero, ikusiko dugugaztelania elebakarrak gora egin zuela aurreko mailetan bakar-bakarrik(%3,5), eta, beraz, aipagarriena da asturiar elebakarrak elebidunen tal-dera pasatu zirela.

Badaude beste aspektu adierazgarri batzuk. Urte horietan zehar jaiota-koen artean, %10ek baieztatzen dute gaztelaniaz eta beste hizkuntza batezhitz egiten dutela, eta hori mailarik altuena da adin-talde guztientzat.Industrializazio-garaian Asturiasera etorri ziren etorkinez ari gara, etahaien artean, ziurrenik, galiziarrek eta portugaldarrek garrantzi esta-tistiko handiagoa izan zuten. Talde hori gaztelaniazko hiztun elebaka-rren taldean sartzeari esker, imajina dezakegu zer nolako talka sortuzen etorkinen artean XX. mendearen erdialdeko asturieraren hizkun-tza-paisaian, batez ere kontuan hartzen badugu beste gaztelaniazko

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 101, 2016 4) | 151-168| Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Ikus dezagunasturieraren

benetakoaldaketa

demokraziarengaraian

jaiotakoen arteangertatu zela,

gutxi gorabehera1950ean

jaiotakoen seme-alaben artean,hain zuzen ere,

eta preseskigarai horretan,belaunaldien

artekotransmisioahondatu zen.

Bazterreko gogoetak Asturiaseko soziolinguistikaren inguruan – Xulio Viejo Fernández

Page 12: Bazterreko gogoetak Asturiaseko soziolinguistikaren inguruan · Asturiaseko soziolinguistikaren azterketa azken hamarkadetako hiz - kuntza-aldarrikapenaren mugimenduarekin batera

hiztun elebakar batzuk ailegatu zirela, eta hiztun horiek erdal hiztunentaldearen barruan sartu zirela2.

Hala ere, ez dirudi talka horrek eraginik izan zuenik (ez berehalakoa,ez zuzenki proportzionala) asturieraren atzerakadan. Izan ere, eleba-kartasuna eta elebitasuna (gaztelania eta asturiera, hain zuzen) aintzathartzen baditugu, atzerakada globala ez da horren handia. Beste hitze-tan: XX. mendeko erdialdearen hamarkadetan, asturieraren potentziasoziala handia nahikoa zen familia-hizkuntza gisa gaztelania edo bestehizkuntza batzuk zuten hiztunak beretzeko. Garai hartan jaio ginenokintuizioz ezagutzen genuen kontu zehatz batek nolabaiteko islapen es-tatistikoa izan lezake puntu honetan: hara, espainolen, andaluziarrenedota galiziarren seme-alabek nolabaiteko asturiera hibridatua erabiltzenzutela modu naturalean eta guztiz ohartuki, presio instituzionalek edotaaldarrikapenari lotutako jarrerek bitartekaritzarik egin gabe. Horrexe-gatik, beste faktore batzuek (hezkuntzak edo komunikabideek, besteakbeste) eragina izan zuten, aitzitik, aurreko belaunaldian gertatutakohizkuntza-atzerakadan, baina, hala ere, epe ertainean gertatutako im-migrazioaren eraginak ere kontuan hartu behar dira.

Nondik dator asturieraren potentzia sozial hori? Zer dela eta beretzenditu beste hiztun gehiago? Zergatik da bere buruaren ezaguera izatekogai? Zer dela eta garatu zuen finkatze-prozesu bati hasiera ematekogaitasuna frankismoaren amaieran, bere aldeko hiztunen babesa galduzuenean? Erantzuna, berez, argi dago: asturiera hitz egiten delako, jakina;hau da, soziologiaren arabera, ohartuki hitz egiten delako sozializatzekoestrategia eraginkor gisa. Eta horrek, soziolinguistikaren aldetik, honakohau esan nahi du: nahiz eta asturieraren existentzia soziala (gora egitenari dena) gaztelaniarekiko hibridazioa izan, hiztunak bi hizkuntza horienartean ezberdintasuna dagoelako nozioa dauka: hara, asturiera gazte-laniaren ezberdina dela, bere jatorria beste bat dela, eta bere testuinguruzein funtzionaltasun propioa daukala. Halaxe da, garai hartan jaiotakohiztunek, asturieraren existentzia soziala bera dela eta, beren belaunal-diko aldaerak dituen baino asturieraren forma indartsuagoekin eta gaz-telaniaren hedapenetik babestuago dauden formekin daudelako kon-taktuan, adibidez, aurreko belaunaldietan antzeman daitezkeen formak.

Kontua da, beraz, jakitea nola hitz egiten zuten ekonomia industrialareneta hiri-ekonomiaren zabalkundearen aurretik jaiotakoek, Gerra Zibilapiztu baino lehen jaiotakoek, alfabetatze kanpainen agerreraren aurretikjaiotakoek eta komunikabideen garapen handiaren aurretik jaiotakoek.Belaunaldi horiek ez dira hainbeste islatzen 1991eko eta 2002ko inkes-

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 101, 2016 (4) | 151-168 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

XX. mendekoerdialdearenhamarkadetan,asturierarenpotentzia sozialahandia nahikoazen familia-hizkuntza gisagaztelania edobeste hizkuntzabatzuk zutenhiztunakberetzeko.

Xulio Viejo Fernández – Bazterreko gogoetak Asturiaseko soziolinguistikaren inguruan

Page 13: Bazterreko gogoetak Asturiaseko soziolinguistikaren inguruan · Asturiaseko soziolinguistikaren azterketa azken hamarkadetako hiz - kuntza-aldarrikapenaren mugimenduarekin batera

tetan, batez ere kontuan hartzen badugu esperientzia soziolinguistikokonplexuagoa eta eguneratuagoa jasoko luketela jada garai hartan, etaesperientzia horrek beren haur-hizkuntzarekiko pertzepzioa aldatu be-harko zuela; beste hitzetan, pertzepzio hori iraindu edo idealizatukozuela. Ezusteko egoera horietatik at, termino ante quem horretatik hara-tago aztertzen saiatu naiz, hain zuzen 1931. urtean lehenengo inkestaezartzen duen terminoa, bertan agertzen diren zenbakiak analizatuz.

Aurretik aipatutako taulak abiapuntutzat hartuz, %3ko erritmoko hiz-kuntza-ordezpena dagoela ikus dezakegu: gerra eta gerraostea bitartekobelaunaldietan, gaztelaniazko elebakarren kopurua handitu zen proportziohonekiko: %39,5tik %42,5ra. Asturierazkoen kopuruak behera egin zuenmodu antzekoan (%3,5eko aldea; %36tik %32,5ra), eta horrela ikus daitekeelebidunei dagozkien datuekin aldiberekotasuna dagoela (%24,5 eta %25).%3ko irristatze hori hamabost urtero aplikatuz gero, honako ikuspegi haupostula genezake 1900. urte inguruan jaiotakoak kontuan hartuz:

3. taula: Lehen hizkuntza haurtzaroan zehar eta etxeko hizkuntza: gaztelania etaelebiduna+elebarra (batez besteko aritmetikoa).

Iturria: 1991. eta 2002 inkestetako datuetan oinarritutako proposamena.

Asturieraz egiten duen %66,5 eta gaztelaniaz egiten duen %61 daukagu.Asturierak, beraz, gerraostean jaiotako gurasoen eta aitona-amonen biheren inguru beretzen ditu, eta betekizun oso garrantzitsua dauka baiberen etxeko esperientzian, bai beren hizkuntza-kontzientziaren finka-penean, nahiz eta garai hartan hizkuntzak gero eta beherago egin. Llerak1991ean egindako inkesta garbiaren datuei jarraikiz (sakontasun histo-riko handiena duena, hain zuzen), bi adin-talde zaharrenen eboluzioahau izango litzateke:

4. taula: Gerraostean jaiotako gurasoen eta aitona emonen etxeko hizkuntza.

Iturria: 1991. inkestetako datuetan oinarritutako bilketa.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 101, 2016 4) | 151-168| Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Aurretikaipatutako

taulakabiapuntutzathartuz, %3ko

erritmokohizkuntza-ordezpena

dagoela ikusdezakegu: gerraeta gerraostea

bitartekobelaunaldietan,gaztelaniazkoelebakarren

kopurua handituzen proportzio

honekiko:%39,5tik%42,5ra.

Asturierazkoenkopuruak beheraegin zuen modu

antzekoan(%3,5eko aldea;

%36tik %32,5ra).

Bazterreko gogoetak Asturiaseko soziolinguistikaren inguruan – Xulio Viejo Fernández

Page 14: Bazterreko gogoetak Asturiaseko soziolinguistikaren inguruan · Asturiaseko soziolinguistikaren azterketa azken hamarkadetako hiz - kuntza-aldarrikapenaren mugimenduarekin batera

Orokorrean, Lleraren datu garbiek asturierari mesede egiten dioten zen-baki guztiz positiboagoak erakusten dizkigute 1991ean, eta, ordea, baitalan honetan antzeman egin den baino hizkuntza-ordezpeneko erritmohandiagoa ere. Izan ere, Llerak 1900. urterako postulatutako egoera iaberdin-berdina iradokitzen du 1931tik 1945era arteko tarterako. Hauda, gaztelaniaren hedapena eta finkapena aurreratzen dugu belaunaldibatean, baina erritmo baxuagoa ezartzen diogu: %3koa hamabost urtero,eta ez %9koa, Lleraren datuek estimatzen dutenez denbora-tarte berdi-nerako. Zentzuzkoa da gerraurrean zehar asturiar hiztunen ingurukodatuak goitik behera zuzentzea, baina ia %10eko hizkuntza-atzerakadaegotea hamabost urtero gehiegizkoa izan daiteke XX. mendearen lehenherenaren asturiar soziologiarentzat.3

Kontuan har ditzagun garai hartako erroldek eskainitako beste datuegoki batzuk4. 1900ekoak, 627.069 biztanlerekin, hiritarren %23,16 jaso-tzen du, eta, ordea, baserritarren %76,84. Datu horiek guztiz kontrakoakdira gaur egungoekin konparatuta. Distribuzio hori eta gaztelaniazkoelebakartasunaren zein asturiar hiztunen ehunekoak antzekoak dira.Hasteko, hirietako udaletxeak (Oviedo, Gijón…) ez dira soilik hirietakoak;izan ere, landaren eta biztanleriaren ehuneko handi bat udaletxe horienparte dira, eta, era berean, hirietako egitura dituzten hainbat herrixkeklanda-udaletxeak osatzen dituzte. Gainera, herrixka horietako elite txi-kien artean, gaztelaniaren hedapenari mesede egiten dioten ohituraknagusi izan zitezkeen, Caveda edo Munthe autoreek (beste batzuen ar-tean) XIX. mendetik aurrera nabarmendu zutenez. Horrez gain, ez ge-nuke iradoki behar garai hartako hiriko biztanleria guztiz gaztelaniaz-tatuta zegoenik, ia mende bat geroago ikuspegi guztiz zehaztuago bategiaztatzen baitzen, aurretik ikusi dugunez. Erroldetan islatutako gizartemota horrek frogatzen du interakzio- eta dependentzia-maila oso handiazegoela hiriaren erdialdeekiko (gaztelaniaren hedapenaren gune bir-tualak) zein hirietako landa-eremuekiko (non asturieraren hizkuntza-tradizioa nagusi den), eta horrek pentsarazten digu asturieraren pre-sentzia hirietan nahiko indartsua zela. Hori dela eta, kontaktuko egoereilotutako hipotesiari jarraikiz, iradoki dezakegu hirietan hizkuntza-talkahandia dagoela, bai eta kontzientzia bereizgarria mantentzeko baldintzaaproposak ere.

Ekonomiari dagokionez, nekazaritza eta abeltzaintza nagusi ziren(%82,1) industria (%8,2) edo zerbitzua (%9,7) bezalako hiriko lanbideenaldean. Datu horiek adierazten dutenez, asturierazko gaitasunaren in-guruko datua handitu zen, hizkuntza hori, tradizionalki, ia pribatiboa

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 101, 2016 (4) | 151-168 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Kontaktukoegoerei lotutakohipotesiarijarraikiz, iradokidezakeguhirietanhizkuntza-talkahandia dagoela,bai etakontzientziabereizgarriamantentzekobaldintzaaproposak ere.

Xulio Viejo Fernández – Bazterreko gogoetak Asturiaseko soziolinguistikaren inguruan

Page 15: Bazterreko gogoetak Asturiaseko soziolinguistikaren inguruan · Asturiaseko soziolinguistikaren azterketa azken hamarkadetako hiz - kuntza-aldarrikapenaren mugimenduarekin batera

baitzen sektore horretan. Bestalde, gaztelania hirugarren sektoreko hiz-kuntza nagusia izanik, biztanleriaren %10etik hurbil dagoen lastairaestatistikoa egotzi beharko genioke hizkuntzari. %10 hori gaztelaniarenhedapen eta finkapenaren muina zen, eta soziologiaren testuinguruan,hedapen horren iturri nagusia. Meatzaritza (hau da, industria-biztanle-riaren %8,2) asturiar hiztunez beteriko muin indartsua izan da; meatzarigehienak baserritik zetozen, eta oso lotuta zeuden landa-munduari. Me-atzaritza-kultura, ziur asko, meategietara immigratutako biztanleak ba-retu zituen iturri nagusia izan zen, asturieraren funtzioa, ideologia in-dartsua duen testuinguru soziologiko batean, klaseko hizkuntzarenabaitzen bertan. Antzeko eran, eta Diego Catalánen ustez, industria-mui-nak Avileseko eremuan egoteak baimendu zuen erdialdeko hainbatkonponbide hedatzea mendebaldera, gaztelania bera baino prestigiohandiagoko tokiko eredu gisa.

Alfabetizazioari dagokionez, 1900eko erroldak bakarrik bereizten zituenirakurtzen zekiten biztanleak eta irakurtzen eta idazten zekitenak, eta errol-daren arabera, biztanleen %46,7 alfabetatua zen; %55,3, aldiz, analfabe-toa. Datu hori garrantzi handikoa da, urte horietan gertatutako gazte-laniaren hedapenak eragina izan baitzuen hezkuntzan. Testuinguruhorretan, biztanle elebakarren %40 eta asturieraz hitz egin zezaketen%66,5 egotea estimazio onargarria da, batez ere datu hori landako biz-tanleriari dagokion datuarekin gurutzatzen bada, kontuan izanda landa-eremuan analfabetismoa nagusi zela.

Hori esanda, azter dezagun berriro aurretik aipatutako behaketa bat.1946an, Catalánek eta Galmések adierazi zuten Asturiaseko erdialdeanhitz egiten zen asturiar estandarra ekialdean finkatu zela, gaztelaniabaino indar erreferentzial gehiagorekin ere, mendebaldean ikusi berridenez. Idazle horiek fenomeno hori ardaztu zuten hiriko erdialdeekinongi komunikatutako herriko gazteen artean, eta lehen hezkuntzatikhain haratago ez zihoan prestakuntza-maila zehatz bati lotu zuten.1925ean jaiotako gazte bat, gutxi gorabehera, 1900. urtean (gure errefe-rentzia-urtea) jaiotako norbaiten seme-alaba izango zatekeen. Nolaazaldu genezake, azken finean, behaketa horren zentzua?

XIX. mendearen amaieratik aurrera, asturiar literaturak gora egin zuenpixka bat, eta egunkari, eskuorri eta liburuxken bidez ezagun bilakatuzen, bai eta hainbat errezitaldi eta antzezpenetan ere. Estetikari begira,literatura mota guztiz ezberdina zen, baina oso popularra, eta, gainera,nolabaiteko kanon jatorra ezarri zuen, XIX. mendeko kostunbrismotiketa XX. mendearen lehen hamarkadetako erregionalismotik oso gertu da-

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 101, 2016 4) | 151-168| Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Gaztelaniahirugarrensektorekohizkuntza

nagusia izanik,biztanleriaren%10etik hurbildagoen lastaira

estatistikoaegotzi beharko

geniokehizkuntzari. %10

horigaztelaniarenhedapen eta

finkapenarenmuina zen, etasoziologiarentestuinguruan,hedapen horreniturri nagusia.

Meatzaritza (hauda, industria-biztanleriaren%8,2) asturiar

hiztunez beterikomuin indartsua

izan da; meatzarigehienakbaserritik

zetozen, eta osolotuta zeuden

landa-munduari.

Bazterreko gogoetak Asturiaseko soziolinguistikaren inguruan – Xulio Viejo Fernández

Page 16: Bazterreko gogoetak Asturiaseko soziolinguistikaren inguruan · Asturiaseko soziolinguistikaren azterketa azken hamarkadetako hiz - kuntza-aldarrikapenaren mugimenduarekin batera

goen asturiera denaren identitate-eredua. Oso ezohikoa zen liburuxkahorietako 6.000 ale baino gutxiago argitaratzea (García 2004: 193), etakontuan hartuz alfabetatutako biztanleen ehunekoa %46,7koa zela (hauda, 300.000 biztanle baino gutxiago), hedapen-maila nahiko ona inplikatuzuen horrek, bai eta aleak asturieraz argitaratu eta zabaltzeko izuga-rrizko motibazioa ere.

Beraz, ez da harritzekoa 1946ko gazteek, tokiko aldaeraren bat jatorrizhitz egiteaz gain, hizkuntza-eredu baten erreferentzia gutxi gorabeheraestandarizatuaz eta, nola edo hala, prestigiozkoaz jabetzea. Horrekberen hizkuntza-kontzientzia sendotu zuen. Sendotze hori beren oina-rrizko irakaskuntza-mailatik zetorren, hain zuzen, eta garai hartan gar-biki hiritarrak ziren jarraibide soziokultural zehatz batzuekin zetorrenbat. Horrez gain, ezin dugu asturieraren pisu demografikoa ahaztu,oraindik nagusia garai hartan. Ondorioz, urte horretan jaiotakoek, tes-tuinguru tradizionaletik oso urrun dagoen testuinguru batean (50ekoeta 60ko hamarkaden testuinguruan) sozializaturik egon arren, hizkun-tza-kontzientzia sendo bati eusteko argumentu onak zituzten orduanere. Handik aurrera, frankismopeko asturiar gizartearen norabideak ezzion, inondik inora, ez asturieraren finkapenari, ez bere garapenari me-sederik egin. Jasotako kontzientzia horren sendotasunari esker, baina,azal daiteke (gaztelaniaren hedapenari lotutako presioak eraginda)70eko hamarkadako asturieraren hizkuntza-mugimenduaren agerrera;izan ere, aurretik aipatutako belaunaldia hamarkada horretan hazi zen.

Gaur egungo Asturiasek hizkuntzaren suspertze-prozesuari buruzkobere istorio propioak sortu ditu poliki-poliki, betiere hainbat jarrera (baiasturieraren normalizazioaren aldekoak, bai hizkuntzaren kontrakoak)legeztatzeko asmoz. Azterketa honetako lehen mailako interesa estima-zio guztiz kuantitatiboak egitea da, jakiteko nortzuk dauden egoerarenalde eta nortzuk kontra, edo nortzuk hitz egiten duten edo ez asturiera.Soziolinguistikak gai horiek guztiak modu argi edo ez hain argian lan-duz joan da, eta gaur egungo hizkuntza-paisaiaren ikuspegi fidagarribat ekartzea lortu du. Zentzu inperatibo hori aurkitzeko, ez genukeendebate publikorako edo gure gizarte- zein hizkuntza-errealitatearen ga-koak ulertzeko sortutako esparru diskurtsibo batetik haratago joan izanbeharko. Hala eta guztiz ere, azaleko hurbilketa soil batek garrantzi so-ziologikoa duten berezko dinamika zehatz batzuk aurkitu ditu asturia-rren hizkuntza-bizipenean, debatearen hainbat topiko zalantzan ipintzendituztenak. Asturiera ez da gaur egun arte ailegatu gizarterako inolakofuntziorik ez daukan erreminta gisa, konplot politikoen, mimetismoen

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 101, 2016 (4) | 151-168 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Frankismopekoasturiargizartearennorabideak ezzion, inondikinora, ezasturierarenfinkapenari, ezbere garapenarimesederik egin.

Xulio Viejo Fernández – Bazterreko gogoetak Asturiaseko soziolinguistikaren inguruan

Page 17: Bazterreko gogoetak Asturiaseko soziolinguistikaren inguruan · Asturiaseko soziolinguistikaren azterketa azken hamarkadetako hiz - kuntza-aldarrikapenaren mugimenduarekin batera

edota jokabide faltsuen bidez garatua, eta, horrez gain, asturieraren al-darrikapenaren gaur egungo indarra ez dator bat Asturiaseko hainbateliteren buruargitasunekin edota buru-ukatzeekin. Asturiera betidanikegon da han, eta, gaur egun, antzeman daitekeen berezko argia ematendu. Zenbaiten axolagabetasunak ez bazuen argi hori ikusi izan nahi,edo beste batzuen maltzurkeriak argi horien islak erabili nahi bazituenustekabeko distira batez dohatzeko, hori ez da soziolinguistikari inportazaion kontua, eta ez da, inondik inora, hizkuntza normalizatzeko estra-tegia benetan eraginkor bat definitzeko kontu erabilgarria. l

oKArrAK1. Hurbil-hurbileko aurrekariari egiten zaio erreferentzia; SADEIko inkestaren helburuazen 1985ean gaztelaniaz baina asturiar doinuarekin (%48,6) hitz egiten zutenak eta astu-rieraz edo bablez (%29,13) hitz egiten zutenak bereiztea.

2. 2002an, etorkinek Asturiaseko biztanleriaren %16,3 osatzen zuten; %13,4 Espainiakobeste hainbat tokitik zetorren, eta %2,9 beste herrialde batzuetatik. Etorkin horiei inkestaegiteko, Llera Ramo taldeak kontuan hartu zituen aita eta ama asturiarrak zituzten per-tsonen %70, guraso mistoak zituzten pertsonen %14,8 eta gurasoak etorkinak zituztenpertsonen %15 (Llera, 28. orr.). Lan honen arabera, inkestatutakoen %30 inguruk adierazizuen asturiarra ez zen beste hizkuntza bat erabiltzen zutela etxeko hizkuntza gisa.

3. Hizkuntza-erabilera errealetik haratago, kontuan hartu beharra dago psikologiari lo-tutako gako bat. XX. mendearen lehenengo herenean (oparotasun erlatiboko garaia Astu-riasen) gaztelaniaren instituzionalizazioak aurrera egin zuen hezkuntza-sistema hedakorbaten bidez, komunikabideen bidez, aurrera eramandako gizarte- eta politika-mugimen-duen bidez, kultura- eta langile-ateneoen bidez, etab. Gaztelaniaren instituzionalizaziogorakorrak ez du inplikatzen, berez, jendeak gaztelaniaz hitz egitea maiztasun gehiago-rekin, baina, ziurrenik, gaztelaniaren hedapenaren pertzepzio psikologiko mehea inpli-katzen du, eta, beraz, bere garaipena gizartean.

4. http://www.ine.es/inebaseweb/pdfDispacher.do?td=69583&ext=.pdfz

BIBLIogrAFIA

Catalán Menéndez-Pidal, Diego (1956). El asturiano occidental, in RomancePhilology 10 (71-92)

Catalán Menéndez-Pidal, Diego & Galmés de Fuentes, Álvaro (1946).Un límite lingüístico, in Revista de Dialectología y Tradiciones Populares2 (196-239).

Caveda y Nava, José (1989). Colección de poesías en dialecto asturiano.Uviéu, Alvízoras.

D’Andrés Díaz, Ramón (1993). Encuesta sociollingüística nuna parroquiaasturiana (Deva-Xixón). Uviéu, Universidá d’Uviéu.

D’Andrés Díaz, Ramón (2002). L’asturianu urbanu mínimu. Delles hipótesis,in Lletres Asturianes 81. (21-38).

Fernández Lorences, Taresa (2011). Alternancia y mestura de códigu astu-rianu / español: problemes nel determín de les fronteres llingüístiques, inLengua, ciencia y fronteras. Uviéu, Universidá d’Uviéu (191-211).

García Fernández, Antón (2004). Public lecteur, diffusion et thématique

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 101, 2016 4) | 151-168| Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Bazterreko gogoetak Asturiaseko soziolinguistikaren inguruan – Xulio Viejo Fernández

Page 18: Bazterreko gogoetak Asturiaseko soziolinguistikaren inguruan · Asturiaseko soziolinguistikaren azterketa azken hamarkadetako hiz - kuntza-aldarrikapenaren mugimenduarekin batera

dans la litterature en asturien de nos jours, in Lengas 56 (187-208)

García García, Serafina (2008): El asturiano en la obra de Ramón Menéndez

Pidal (1869-1968) in Cien años de filoloxía asturiana (1906-2006). Uviéu,

Alvízoras & Trabe (43-68)

González Riaño, Xosé Antón (1994). Interferencia lingüística y escuela as-

turiana. Uviéu, Academia de la Llingua Asturiana.

González Riaño, Xosé Antón & García Arias, Xosé Lluís (2006). Estudiu

sociollingüísticu de Lleón. Uviéu, Academia de la Llingua Asturiana.

Jovellanos, G. M (1981). Cartas del viaje de Asturias. Salinas, Ayalga.

Llera Ramo, Francisco (1993). Los asturianos y la lengua asturiana. Estudio

sociolingüístico para Asturias, 1991. Uviéu, Principáu d’Asturies.

Llera Ramo, Francisco & San Martín Antuña, Pablo (2002). II Estudio so-

ciolingüístico para Asturias. Uviéu, Academia de la Llingua Astu-

riana.

Llera Ramo, Francisco & San Martín Antuña, Pablo (2005). L’asturianu

en Xixón. Primer encuesta sociollingüística municipal. Xixón, Ayunta-

mientu de Xixón.

Martínez Álvarez, Josefina (1967). Bable y castellano en el concejo de

Oviedo. Oviedo, Universidad de Oviedo.

Menéndez García, Manuel (1963). El Cuarto de los Valles (Un habla del oc-

cidente asturiano). Oviedo, IDEA.

Munthe, Ake W:son (1987): Anotaciones sobre el habla popular de una zona

del occidente de Asturias. Uviéu, Universidá d’Uviéu

Rodríguez Castellano, Lorenzo (1954). Aspectos del bable occidental.

Oviedo, IDEA.

Rodríguez Valdés, Rafael (2009). Discursos llingüísticos y movimientu

obreru na Asturies decimonónica. Uviéu, Trabe.

SADEI (1984). Asturias. Segunda encuesta regional. Oviedo, Principado

de Asturias.

Viejo Fernández, Xulio (2002). Sociollingüística y lliteratura asturiana nel

sieglu XVII, in Actes del ciclu de conferencies La Lliteratura Asturiana

nel IV Centenariu d’Antón de Marirreguera. Uviéu, Principáu d’Astu-

ries. (27-58).

Weinrich, Uriel (1974). Languages in contact. Findings and Problems. Pa-

ris-The Hague, Mouton.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 101, 2016 (4) | 151-168 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Xulio Viejo Fernández – Bazterreko gogoetak Asturiaseko soziolinguistikaren inguruan