Upload
dotram
View
219
Download
0
Embed Size (px)
Citation preview
BASAURIKO
ENERGIA IRAUNKORRERAKO EKINTZA PLANA
(EIEP)
Laburpen dokumentua
2012ko azaroa
Egilea:
Laguntzaileak:
AURKIBIDEA
I. AURKEZPENA……………………………………………………………………………..……1
II. UDALERRIAREN BALANTZE ENERGETIKOA ……………………………………………….2
III. BEROTEGI EFEKTUKO GASEN INBENTARIOA ……………………………....…...…………4
IV. BASAURIKO ENERGIA IRAUNKORRERAKO EKINTZA PLANA …………………….……..7
V. JOERAZKO EGOERA ETA EIEPeko EGOERA ………………………………………....…….17
VI. ONDORIOAK…………………………………………………………………………...……..22
1
BASAURIKO ENERGIA IRAUNKORRERAKO EKINTZA PLANA
LABURPEN DOKUMENTUA
Energia gaiek eragin handia dute
ingurumenean, lanean eta biztanleen
eguneroko bizitzan. Kontsumo
energetikoa murriztu behar da, eta,
horrela, planetaren berotze globala mugatu.
Horren harira, udalen konpromisoa eta
ekintza funtsezkoak eta beharrezkoak dira
eraginkorragoa den eta erregai fosilen hain
menpe ez dagoen eredu energetiko
baterantz aurrera egiteko.
2005ean Tokiko Agenda 21en lehenengo
Ekintza Plana onartzearekin batera,
Basaurik iraunkortasunaren eta klima
aldaketa arintzearen aldeko ibilbideari ekin
zion.
Azken urteotan ekimen ugari abiarazi dira
testuinguru honetan, kontsumo energetikoa
eta berotegi efektuko gas emisioak
murrizteko. Horien artean, aipagarriak dira
udal eraikinen kontsumo energetikoak
monitorizatzeko proiektua,
ENERinTOWN, eta Hiri Mugikortasun
Iraunkorreko Plana.
Era berean, GAP programa eta udalerriko
haurrei zuzendutako “Eskolako Bidea”
proiektua bezalako ekimenek, kontsumo
energetikoaren murrizketa sustatzeaz gain,
energia arduraz kontsumitzeko beharra
zabaltzen eta biztanleak behar horrekiko
sentsibilizatzen lagundu dute.
Alkateen Ituna sinatzearekin batera,
Udalak EBk energia arloan 2020rako
jarritako helburuez haraindi joateko
konpromisoa hartu du. Helburu horien
artean, berotegi efektuko gasak (BEG) bere
lurralde eremuan gutxienez % 20 murriztea
dago, eraginkortasun energetikoa % 20
handituta eta eskari energetikoaren % 20ri
energia berriztagarriekin erantzunda.
Konpromiso hau betetzeko, Energia
Iraunkorrerako Ekintza Plan bat
(aurrerantzean, EIEP) prestatu da, 2012-
2020 aldian ezarri beharreko 77
neurri biltzen dituena. Neurriok bizitegi
eta zerbitzu sektoreei zuzenduta daude,
baita udal administrazioari berari ere, eta
eraginkortasun energetikoa, energia
berriztagarriak, mugikortasuna, hondakinen
kudeaketa eta tratamendua eta uraren
kudeaketa barne hartzen dituzte.
Azken urteotan
Basaurik askotariko
ekimenak gauzatu ditu
tokiko iraunkortasuna
hobetzeko eta klima
aldaketa arintzeko.
2010eko azaroaren
25ean, hiriak Alkateen
Ituna sinatu zuen eta,
horrela, Energia
Iraunkorrerako
Ekintza Plan bat
prestatzeko
konpromisoa hartu
zuen.
I. AURKEZPENA
2
2. UDALERRIKO BALANTZE
ENERGETIKOA
2010ean Basauriko EIEPen esparruko amaierako kontsumo energetikoa 428.868 MWh
ingurukoa da. EIEPen esparruak bizitegi eta zerbitzu sektoreak, mugikortasuna, hondakinak eta
ura barne hartzen ditu eta udalerriko kontsumo energetiko osoaren % 44 dagokio. Horrek esan
nahi du Planak baduela gaitasuna hiriak energiatik sortzen dituen ia BEG kontsumo eta emisio
guztietan eragina izateko.
Mugikortasunak, % 51ko
kontsumoarekin, du pisurik handiena;
horren atzetik, bizitegi eta zerbitzu
sektoreak daude, % 28ko eta % 16ko
kontsumoekin, hurrenez hurren.
Kontsumo energetikoaren banaketa
hori Euskal Autonomia Erkidegoan
(EAE) oro har dagoenaren oso antzekoa
da.
Udalari dagokionez, kontsumoa
udalerriko kontsumo osoaren % 5era
heltzen da. Nolanahi ere, kasu honetan esparru garrantzitsua da, eredutzat hartzen delako eta
komenigarria delako gastu publikoan aurreztea.
Bestalde, erregai likidoak iturri
energetiko erabiliena dira, iturri guztien
% 55 hartzen baitute. Horren atzetik
daude, baina alde nabarmenarekin,
elektrizitatea (% 27), gas naturala (%
15) eta petrolioaren gas likidotuak
(% 3 eskas). Azkenik, energia
berriztagarriak daude (<% 1), oraindik
oso gutxi erabiliak.
Nabarmentzekoa da kontsumoaren egitura, iturrika, ia ez dela aldatu 2007-2010 aldian, gas
naturalaren kontsumoa izan ezik, hori % 4,8 areagotu baita.
Amaierako kontsumo energetikoaren bilakaera orokorraren eta sektorekako bilakaeraren
analisiak erakusten duenez, 2007tik (EIEPen oinarri urtea) 2010era, EIEPen esparruko
kontsumo energetikoa % 16,6 murriztu da, garraio sektoreko kontsumoa % 28,6 jaistearen
ondorioz. Aldiz, denboraldi berean, bizitegi eta zerbitzu sektoreetako kontsumo energetikoa hazi
egin da, % 2,6 eta % 0,7, hurrenez hurren, nahiz eta biztanle kopurua murriztu (% 1,8). Antzeko
zerbait gertatu da EAE osoan ere.
Mugikortasunean
kontsumitzen da
energia gehien eta,
beraz, horretara
bideratu behar dira
ahaleginak.
2007 eta 2010 artean
garraio sektoreko
kontsumo
energetikoak behera
egin du eta bizitegi eta
zerbitzu
sektoreetakoak,
berriz, gora.
II. UDALERRIAREN BALANTZE ENERGETIKOA
3
2. UDALERRIKO BALANTZE
ENERGETIKOA
Garraio sektorean kontsumoa murriztea krisi ekonomikoaren eraginari lotuta dago, baita
mugikortasun iraunkorrago bat lortzeko tokiko politikek eduki ahal izan duten eraginari ere.
Sektore honetan bidaiarien nahiz salgaien mugikortasuna sartzen da.
Bizitegi sektorean kontsumo energetikoa aztertutako urteetan izandako klimatologiaren eraginez
hazi da (2010ean 2007an baino hotz handiagoa egin zuen hirian).
Azkenik, arreta Udalean eta udal
zerbitzuetan jarriz gero, analisiak
erakusten du 2010ean Udalak
kontsumitutako energia guztiaren % 62
udal ekipamenduek kontsumitu dutela;
eta gainerako % 23 eta % 15 udal
ibilgailuek eta argiztapen publikoak,
hurrenez hurren.
Aurrez adierazi bezala, esparru honek ia ez
du eraginik kontsumo osoan. Nolanahi ere,
EIEPen esparruan gauzatzen diren neurriek
eragin handia izango dute eta koherenteak
izango dira Udalak bultzatutako kudeaketa publikoan aurrezteko eta eraginkortasuna lortzeko
martxan jartzen duen politikarekin.
2007-2010 aldian kontsumoak izandako bilakaerari dagokionez, aipatzekoa da sektore honetan %
3,3ko murrizketa izan dela.
Oinarri urtetik abiatuta (2007) bilakaerak izan duen joera orokorrak garbi erakusten du
urteotan ekipamenduetan eta argiztapen publikoan izandako kontsumo
energetikoak pixkanaka gora egin duela. Aldiz, denboraldi berean behera egin du udal
ibilgailuen kontsumo energetikoak.
Udalaren kontsumo
energetikoa
udalerriaren
kontsumo osoaren %
5 da 2010ean.
Nolanahi ere, esparru
honek lehentasuna du,
neurriak eredutzat
hartzen direlako eta
gastu publikoari eutsi
behar zaiolako.
4 3. BEROTEGI EFEKTUKO GASEN
INBENTARIOA
2010ean, udalerriko EIEPen esparruko BEG emisioak guztira 119 mila tCO2·eq izan
dira. EIEPi dagozkion sektoreetako emisioak (industria sektorekoak izan ezik) emisio guztien %
36 dira.
EIEPen esparru osoko emisioen % 49 mugikortasunari dagozkio. Bizitegi sektoreak
(emisioen % 25) bigarren lekua hartzen du
BEG emisioen ekoizpenari dagokionez, eta,
horren atzetik, zerbitzu sektorea dago (%
16). Azkenik, EIEPen sektoreetatik BEG
emisio gutxien hondakinek (% 6) eta urak
(% 1 baino gutxiago) sortzen dituzte.
2010ean Udalaren BEG emisioak EIEPen
esparruko emisio guztien % 4 izan dira,
balantze energetikoan duten pisuaren
baliokidea. Argitu behar da bi alor horietako
emisioen tratamendua (Udala eta ura)
zerbitzu sektorearen barruan dagoela.
Azken batean, datuek diote esku hartu behar dela, lehentasunez eta epe motzera,
mugikortasunean, bereziki ibilgailu pribatuan mugitzeko eskaria murrizteari dagokionez.
Oro har, BEG emisioak % 23,5 murriztu dira 2007 eta 2010 artean. Hori lortzen ia
sektore guztiek lagundu dute: garraioan % 28,6 gutxitu dira emisioak, zerbitzu sektorean %
26,9, eta bizitegi sektorean % 16,8. Hondakinen sektorean bakarrik areagotu dira
emisioak (+% 32,5), hondakindegira hondakin gehiago bidali direlako.
Emisioen murrizketa denboraldi horretan biztanle kopuruak eta eskari energetikoak
behera egin dutelako gertatu da, baina baita denboraldi horretan EAEn mix elektrikoa hobetu
egin delako ere. Hala, BEG emisioak % 31,2ra arte murriztu dira unitate energetikoko.
Berotegi efektuko gas
emisioen inbentarioan
mugikortasunak du
pisu handiena; gero,
bizitegi eta zerbitzu
sektoreek; eta,
azkenik, hondakinen
kudeaketak eta urak,
oso emisio gutxirekin.
III. BEROTEGI EFEKTUKO GASEN INBENTARIOA
5 3. BEROTEGI EFEKTUKO GASEN
INBENTARIOA
Horrek garbi uzten du zergatik murriztu diren bizitegi eta zerbitzu sektoreetako emisioak, bi
sektoreetan kontsumo energetikoak gora egin izan arren.
Bestalde, aipatzekoa da udalerrian BEG emisioa, biztanleko, EAEko emisio ratioa baino
beheraxeago dagoela (biztanleko emisioa 2,8 tCO2·eq-koa da, eta EAEko emisio ratioa,
berriz, 5,33 tCO2·eq-koa biztanleko, industria kontuan hartu gabe.
EAEko mix elektrikoa
hobetzeari esker,
2007-2010
denboraldian EIEPen
esparruko BEG
emisioak murriztu egin
dira.
Udalaren BEG
emisioek ere behera
egin dute oinarri
urteaz geroztik, mix
elektrikoa hobetzeari
esker eta
argiztapenaren eta
ekipamenduen
eraginkortasun
energetikoa
hobetzeko politikak
abiarazteari esker.
6 3. BEROTEGI EFEKTUKO GASEN
INBENTARIOA
Udalari dagokionez, 2007-2010 aldian % 16,7 murriztu dira BEG emisioak. Argiztapen
publikoari eta udal ibilgailuei dagozkien emisioak % 30,7 eta % 14,2 murriztu dira, hurrenez
hurren, eta ekipamenduen kontsumoari lotutakoak, berriz, % 12,2.
Aipagarria da Udalaren BEG emisio guztiak EAEko mix elektrikoko emisioen intentsitatea
(tCO2·eq/kWh) murriztu delako gutxitu direla, eta ez eskari energetikoa murriztu delako (%
3,3 baino ez da murriztu 2007 eta 2010 artean).
7 4. BASAURIKO EIEP
Ikuspegi estrategikoaren alderdi nagusiak
EIEPen bidez murriztu beharreko BEG emisioen eragina eta BAU (Business as usual) edo joerazko
egoeraren arabera 2020rako proiektatutako BEG emisioen egitura aintzat hartuta, EIEP
ondorengo alderdi estrategikoen arabera prestatu da:
•••• EIEPeko neurrietan, hiriaren kontsumo energetikoan eta hirian sortutako BEG
emisioan eragina duten politikak, planak eta ekimenak integratzea.
•••• Udalak datozen urteetarako aurreikusita dituen eta udalerrian energia aurrezten eta BEG
emisioak murrizten lagunduko duten politikak, planak eta ekimenak barneratzea.
•••• Sektore (Udala, bizitegiak eta zerbitzuak) eta esku-hartze ildo (eraginkortasun
energetikoa, energia berriztagarriak, mugikortasuna, hondakinak eta ura) posible guztietan
esku hartzea, horietako batzuetan Udala sustatzaile edo bideratzaile baino izan ez arren.
•••• 2020rako BEG emisioen banaketan pisu handiena duten sektoreetara bideratzea
ahalegina; alegia, mugikortasuna eta bizitegiak.
•••• Udalari arreta berezia eskaintzea, eragin handiena sektore horretan izan daitekeelako,
toki administrazioarentzat aurrezki ekonomikoak ekar ditzakeelako eta, azkenik,
eredutzat har daitekeelako.
•••• Lehenik eta behin, sektoreetako bakoitzean (kontsumo energetikoa, mugikortasun eskaria,
hondakinen ekoizpena) eskaria murriztu beharrari lehentasuna ematea.
Irizpide horietan oinarrituta, eta abiapuntuko egoeraren analisia aintzat hartuta, EIEPen
testuinguruan 2012-2020 denboraldian ezarri beharreko neurriak prestatu dira.
Plana EEEk Euskadin halako planak egiteko ezarritako
metodologiari jarraituz egin da. Horren arabera, Ekintza Plana
zenbait ildo estrategikotan egituratu behar da (eraginkortasun
energetikoa, energia berriztagarriak, hondakinak eta udalerriaren
kontsumo energetikoan eragina duten beste eremu batzuk, esate
baterako, ura); ildo horiek, halaber, Udala, bizitegiak eta
zerbitzuak izeneko sektoreetan banatzen dira.
Bestalde, neurri batzuek elementu sustatzaileak dituzte.
Udalaren esku-hartze tresnak dira, neurri jakin batzuk gauzatzen
laguntzen dutenak, nagusiki neurri horiek beste eragile batzuen
menpe daudenean, adibidez, biztanleak edo askotariko sektore
ekonomikoak. Esate baterako, elementu sustatzaile bat ordenantza
bat edo hirigintza plangintzari nahiz zerga gaiei loturiko alderdiak
izan daitezke.
IV. BASAURIKO ENERGIA IRAUNKORRERAKO EKINTZA PLANA
8 4. BASAURIKO EIEP
Jarraian, Basauriko EIEPen eskema orokorra dugu, aipatutako ildo estrategikoak,
sektoreetan duten aplikazioa eta neurri eta elementu sustatzaileen bidez duten hedapena aintzat
hartuta.
Basauriko EIEP
Basauriko EIEPek 77 neurri ditu, jarraian adierazitako ildo estrategiko eta sektoreen arabera
banatuta.
Neurrien % 49 eraginkortasun energetikoaren ildoari dagozkio, nagusiki bi
faktorerengatik:
(1) eskari energetikoaren murrizketari
eskaintzari baino lehentasun handiagoa
ematea;
(2) Udaleko eraginkortasun
energetikoko neurriak lehenestea,
kontsumo energetikoari eta BEG emisioei
dagokienez udalerri osoan garrantzi erlatibo
gutxi izan arren, errazago izan baitezakete
eragin zuzena.
Bestalde, neurri kopuruari dagokionez
mugikortasunaren ildo estrategikoak
itxuraz pisu txikia du (% 13). Hala ere, eremu honetan nabarmen jarduten da, elementu
sustatzaile ugari biltzen dituzten neurrien bidez.
Neurriek sektoreka duten banaketari dagokionez, Udalari loturiko neurriek pisu handia dute
aztertutako 5 ildo estrategikoetan.
9 4. BASAURIKO EIEP
Bizitegi sektorean duten pisua zerbitzu
sektorean dutena baino handiagoa da.
Hori bi arrazoirengatik gertatzen da: bizitegi
sektoreak pisu handiagoa duelako kontsumo
energetikoari eta BEG emisioei dagokienez, eta
Udalak sektorean esku hartzeko gaitasun
handiagoa duelako.
Nolanahi ere, esan beharra dago, ildo
estrategiko jakin batzuetan (mugikortasuna eta
ura), ez direla bizitegi eta zerbitzu sektoreak
bereizi behar eta horietan batera esku hartzen da udalerrian.
10 4. BASAURIKO EIEP
Jarraian, Basauriko EIEPen jasotako 77 neurriak ditugu:
ILDOA SEKTOREA NEURRIAK
1. IL
DO
A
ER
AG
INK
OR
TA
SU
N E
NE
RG
ET
IKO
A
Ud
ala
(ekip
am
en
du
ak)
1.1.1 Galdara eta hozte sistema zaharrenak eta eraginkortasun txikienekoak berritzea eta, horien ordez, dauden teknologia eta ekipo onenak jartzea.
1.1.2 Sistema eskasak edo hobetu daitezkeen sistemak dituzten eraikinetan klimatizazio sistemen eraginkortasuna handitzea.
1.1.3 Eraikin berrietan isolamenduak sendotzea eta klimatizazioko eta etxeko ur beroko instalazioak erregulatzeko sistemak jartzea.
1.1.4 Birgaitze lanetan isolamenduak sendotzea eta klimatizazioko eta etxeko ur beroko instalazioak erregulatzeko sistemak jartzea.
1.1.5 Eraikinak argiztatzeko instalazioen osagai ez eraginkorren ordez, kontsumo txikiko osagai berriak jartzea eta kontrol sistema berritzaileak barneratzea.
1.1.6 Eraikinen inguratzaile termikoak hobetzea eta neurri bioklimatikoak, aireztapen naturala eta eguzki babesak aplikatzea.
1.1.7 Udal barruan erabiltzeko eta energia arloko kanporako lanak kontrolatzeko irizpideen eskuliburu bat idaztea eta ezartzea, eraikin berriek eta birgaitutakoek gutxieneko A eta B mailako ziurtagiri energetikoa izan dezaten, hurrenez hurren.
1.1.8 Kontsumo handieneko eraikinetan telekudeaketa energetikorako sistemak ezartzea, jardunbide energetiko egokien plan batekin batera.
1.1.9 Eraikin publiko guztietako klimatizazioko eta etxeko ur beroko instalazioetan prebentziozko mantentze lanak egingo direla eta EITEren eskakizun guztiak beteko direla bermatzea.
1.1.10 Egungo garbiketa kontratuan eta kontratu berrietan berokuntzaren eta argiztapenaren kontrolari dagokionez garbitzaileentzako jardunbide egokiak sartzea.
1.1.11 Udaleko eta enpresa publikoetako zerbitzu guztietarako energia kudeatzeko software zentralizatu bat ezartzea, kontsumo eta kontabilitate energetikoa kontrolatu ahal izateko.
1.1.12 Bero kontsumo handiko eraikin berrietan mikrokogenerazio sistemak instalatzea, ahal dela, biomasa darabilten sistemekin.
1.1.13 Udal teknikariei eraikin publikoetako instalazio energetikoak modu eraginkorrean erabiltzen erakusteko etengabeko prestakuntzako programa bat abiaraztea.
11 4. BASAURIKO EIEP
ILDOA SEKTOREA NEURRIAK
Ud
ala
(arg
izta
pen
a)
1.1.14 Merkurio lurrunezko lanparen ordez errendimendu energetiko handiagoa duten sodio lurrunezko lanparak jartzeko lanak amaitzea.
1.1.15 Kanpoko argien eraginkortasun energetikoari buruzko araudia betetzen ez duten argiak eta argi eraginkortasun txikiko argiak ordeztea.
1.1.16 Piztea telekudeaketa bidez kontrolatzeko sistema gehiago instalatzea eta erreguladorea-egonkorgailua eta kontsumo handiagoa dutenak lehenestea.
1.1.17 Argien mantentze lanak, kudeaketa energetikoa eta telekudeaketa ebaluatzeko baliabide informatikoak eta prozedurak integratzea.
1.1.18 Kutxa berrietan eta birgaitu beharrekoetan argiztapen teknologia berritzaileak (LED) modu pilotuan ezartzea, eta ondoren kutxa guztietan ezarri ahal izango diren ebaluatzea.
1.1.19 Argiztapen kutxa gehienetan goiburuko fluxua erregulatzeko/egonkortzeko sistemak jartzea, ahalik eta teknologia eraginkorrenak erabilita.
Biz
itegia
k
1.2.1 Hiri garapen berrietan eraginkortasun energetiko handiko irizpideak sartzea.
1.2.2 Hirian egin beharreko etxebizitza publikoetarako A mailako ziurtagiri energetikoa lortzea.
1.2.3 Etxebizitzen birgaitze lan partzialetan eraginkortasun energetikoko irizpideak sartzea.
1.2.4 Dauden etxebizitzetan egungo leihoen ordez pixkanaka eraginkortasun handiagoko leiho berriak jartzea.
1.2.5 Eraginkortasun txikiagoko etxetresna elektrikoen ordez pixkanaka A mailako eta goragoko mailako etxetresna elektriko berriak jartzea.
1.2.6 Goritasunezko bonbillen ordez kontsumo txikiko bonbilla berriak erabiltzea.
1.2.7 Lehengo banakako galdaren ordez kondentsazio galdara berriak jartzea.
1.2.8 Lehengo instalazio elektrikoak berritzea.
1.2.9 Bizitegi gune berrietan District Heating bidezko bero sistema zentralizatuak instalatzea.
1.2.10 Biztanleentzat kontsumo energetiko arduratsuaren arloko informazio eta sentsibilizazio kanpainak gauzatzea.
1.2.11 Eskola umeentzat kontsumo energetiko arduratsuaren arloko ingurumen hezkuntzako kanpainak gauzatzea.
1.2.12 Egun dauden etxebizitzak berritzea, Eraikuntzaren Kode Teknikoak ezarritako gutxienekoak baino eraginkortasun energetiko handiko irizpide zorrotzagoak aplikatuta.
12 4. BASAURIKO EIEP
ILDOA SEKTOREA NEURRIAK
Zerb
itzu
ak
1.3.1 Berokuntzako eta etxeko ur beroko galdarak aldatzea, eta eraginkortasun handikoak jartzea.
1.3.2 Dendetan eraginkortasun handiagoko teknologiak darabiltzaten argiak jartzea.
1.3.3 Zerbitzuetarako eraikuntza berrietan edo birgaitutakoetan A mailako ziurtagiria edo zero emisioko balantzea lortzea.
1.3.4 Kudeaketa energetikorako IKT teknologietan oinarritutako sistemak barneratzea, kontsumo energetikoaren berri izateko, erabileran aurrezteko neurriak aplikatzeko eta horien eragina ebaluatzeko aukera emango dutenak.
1.3.5 Zerbitzu sektoreko aurrezpen eta eraginkortasun energetiko posibleei buruzko aholkularitza ematea eta ardurak banatzea.
1.3.6 Hirugarren sektorean energia aurrezteko eta eraginkortasuna lortzeko neurrien berri emango duen materiala prestatzea.
1.3.7 Berokuntzako eta etxeko ur beroko sistemak dituzten eta bero fluido eramaile gisa ura darabilten eraikuntza berrietan District Heating bidezko bero sistema zentralizatuak instalatzea.
13 4. BASAURIKO EIEP
ILDOA SEKTOREA NEURRIAK
2. IL
DO
A
EN
ER
GIA
BE
RR
IZT
AG
AR
RIA
K
Ud
ala
2.1.1 Ahal den udal eraikinetan pixkanaka eguzki energia fotovoltaikoa jartzea.
2.1.2 Eguzki sistema termikoen funtzionamendu egokia eta eraginkorra bermatzea.
2.1.3 Etxeko ur bero gehien kontsumitzen duten udal eraikinetan eguzki sistema termikoak instalatzen jarraitzea.
2.1.4 Udal eraikinetan beroa biomasa erabiliz sortzen duten sistemak jartzea.
Biz
itegia
k
2.2.1 Bizitegietan beroa biomasa erabiliz sortzen duten sistemak jartzea.
2.2.2 Etxebizitzetako olio erabiliak udalerrian dauden garraio publikoko sistemetarako edo elektrizitatea eta beroa sortzeko zentraletarako termikoki aprobetxatzea.
2.2.3 Behe tenperaturako eguzki energia hartzeko eta biltegiratzeko sistemak barneratzea, sustapen berrietako etxeko ur bero eskariaren % 40 estaltzeko, eta lehendik dauden etxebizitzetan duten presentzia areagotzea.
Zerb
itzu
ak
2.3.1 Azalera handietako teilatuetan eguzki panel fotovoltaikoak instalatzea (industrialdeak, merkataritza guneak, etab.).
2.3.2 Aparkalekuetan eguzki panel fotovoltaikoak instalatzea.
2.3.3 Behe tenperaturako eguzki energia hartzeko eta biltegiratzeko sistemak barneratzea, gutxienez Eraikuntzaren Kode Teknikoak zehaztutako eskaria estaltzeko (zerbitzu sektoreko etxeko ur beroaren eskari osotik).
14 4. BASAURIKO EIEP
ILDOA SEKTOREA NEURRIAK
3. IL
DO
A
MU
GIK
OR
TA
SU
NA
Ud
ala
3.1.1 Udalerako mugikortasun iraunkorreko plan bat prestatzea eta ezartzea.
3.1.2 Administrazioek eta enpresa emakidadunek ibilgailu garbiak erostea.
3.1.3 Udal ibilgailuen eraginkortasun energetikoaren segimendua egitea eta erregai garbiak erabil daitezen sustatzea, bai udal ibilgailuetan bai zerbitzu publikoak ematen dituzten enpresetan.
Ud
ale
rria
, p
rib
atu
a e
ta z
erb
itzu
ak
3.2.1 Oinezkoen mugikortasuna hobetzeko eta sustatzeko programa bat ezartzea.
3.2.2 Txirrindularien mugikortasuna hobetzeko eta sustatzeko programa bat ezartzea.
3.2.3 Garraio publikoa indartzeko programa bat ezartzea.
3.2.4 Ibilgailu pribatuak eta salgaien garraioa bateratzeko eta kudeatzeko programa bat ezartzea.
3.2.5 Mugikortasunaren kudeaketa hobetzeko plan bat ezartzea.
3.2.6 Mugikortasun iraunkorrerako prestakuntza, hezkuntza eta laguntza programa bat ezartzea.
3.2.7 Ibilgailu garbien erabilera sustatzea, bereziki elektrikoena eta bioerregaiak erabiltzen dituztenena.
15 4. BASAURIKO EIEP
4. IL
DO
A
HO
ND
AK
INA
K
Ud
ala
4.1.1 Hondakinen sorrerari aurrea hartzeko lanetan Udaleko langile guztiei eta erakunde autonomoetakoei erantzukizun berberak ematea.
4.1.2 Hondakin bihurtutako paper kantitatea gutxitzea.
4.1.3 Ontzi hondakin eta beste era bateko hondakin gutxiago sortzea.
4.1.4 Udaleko eta udal erakunde autonomoetako bulego eta zerbitzuetan sortutako hondakinak hobeto kudeatzea.
Biz
itegia
k
4.2.1 Hondakinak murrizteari eta materialak berrerabiltzeari buruzko komunikazio eta informazio kanpainak egitea.
4.2.2 Postontzietara botatako publizitatearen bidez sortzen den hondakin kopurua murrizteko neurriak ezartzea.
4.2.3 Konposta egiteko zati organikoa biltzeko bitartekoak ezartzea (5. edukiontzia, konposta).
4.2.4 Materialak berrerabiltzearekin zerikusia duten esperientzia parte-hartzaileak gauzatzea (besteak beste, truke azokak).
4.2.5 Ontzi berrerabilgarrien erabilera sustatzea.
Zerb
itzu
ak
4.3.1 Dendetako eta zerbitzu establezimenduetako (ostalaritza, egoitzak, etab.) soberakinak aprobetxatzea.
4.3.2 Ikastetxeetan materialak berrerabiltzen hastea.
ILDOA SEKTOREA NEURRIAK
16 4. BASAURIKO EIEP
ILDOA SEKTOREA NEURRIAK
5. IL
DO
A
UR
A
Ud
ala
5.1.1 Udaleko ur kontsumoen kontrola eta segimendua egiteko sistema bat ezartzea.
5.1.2 Udal eraikinetan eta ekipamenduetan ur kontsumoa eraginkorrago bihurtzen lagunduko duten ura aurrezteko sistemak instalatzea.
5.1.3 Euri urak eta beste erabilera batzuk izan dituzten urak futbol zelaia ureztatzeko eta kaleak garbitzeko berrerabil daitezen sustatzea.
Biz
itegia
k
5.2.1 Etxean ur kontsumoa murrizteko jardunbide egokiei buruzko informazio kanpainak egitea.
5.2.2 Etxebizitzetan ura aurrezteko gailuak eta sistemak instalatzea.
5.2.3 Hirigintza garapen berrietan eta birgaikuntzetan ur kontsumoan aurrezteko eta ur grisak berrerabiltzeko nahitaezko irizpideak txertatzea.
Zerb
itzu
ak
5.3.1 Zerbitzu sektorean ur kontsumoa murrizteko jardunbide egokiei buruzko informazio kanpaina bat egitea.
Ud
ale
rria
5.4.1 Ur hornikuntzarako sarea automatikoki kontrolatzeko sistema bat ezartzea.
17
5. JOERAZKO EGOERA ETA
EIEPeko EGOERA
Aurreikuspenen arabera, udalerriaren EIEPeko sektore guztien BEG emisioak %
32,7 murriztuko dira 2020rako 2007rekiko (oinarri urtea); horrek, beraz, ituna sinatzean
hartutako % 20ko murrizketa konpromisoa gainditzen du. 2020rako emisio maila hori EIEPeko
neurriek aurreikusitako joerazko egoeran duten eragina barne hartzearen ondorioa da.
2020rako BEG emisioak 104.884 tCO2·eq-koak izango lirateke, alegia, oinarri urtekoak % 20
murriztuta lortu beharrekoak (124.670 tCO2·eq) eta EIEP gauzatu ezean izango genituzkeenak
(122.921 tCO2·eq) baino gutxiago.
Per capita datuek erakusten dutenez, EIEP aplikatuta emisioak 2007ko oinarri urtean
biztanleko 3,6 tCO2·eq izatetik 2020an 2,5 tCO2·eq izatera pasatuko dira; alegia,
denboraldi horretan biztanleko 1,1 tCO2·eq murriztuko dira.
Simulazio ereduaren bidez 2020rako EIEPeko egoera kalkulatuz gero, informazio zehatzagoa
izango dugu Planeko neurriek izango duten benetako eraginaren inguruan. Ez da kontuan izaten
neurri guztiak batera ezartzeak dakartzan “ondorio sistemiko” izenekoen zati bat eta, beraz,
neurriak banan-banan ezartzearen ondorioak batzetik sortutakoa baino konpromiso zorrotzagoa
hartzen da.
Udalaren kontsumo energetikoari dagozkion emisioak
EIEPeko neurrien ondorioak aplikatzean ikus daitekeenez, Udalaren kontsumo energetikoari
dagozkion BEG emisioak % 52,3 murriztuko dira 2020rako 2007ri dagokionez. Portzentaje
hori EIEPeko sektore guztietan erregistratutakoa (% 32,7) baino handiagoa da. Horrela, Udalak
konpromiso handiagoa hartzen du eta hiriko gainerako sektoreentzat eredu bihurtzen da.
Aurreikuspenen
arabera, EIEP gauzatu
ezean, BEG emisioak
122.921 tCO2·eq-
koak izango lirateke
2020an. EIEP
aplikatuta, emisioak
104.884 tCO2·eq-
koak izango direla
aurreikusten da, hau
da, 2,5 tCO2·eq-koak
biztanleko.
V. JOERAZKO EGOERA ETA EIEPeko EGOERA
18
5. JOERAZKO EGOERA ETA
EIEPeko EGOERA
EIEPeko egoeran 2020rako aurreikusitako BEG emisioak 2.319 tCO2·eq-koak izango lirateke,
alegia, oinarri urtekoak % 20 murriztuta lortu beharrekoak (3.620 tCO2·eq) eta EIEP gauzatu
ezean sektore honetan izango genituzkeenak (3.365 tCO2·eq) baino gutxiago, egindako BAU
egoerako kalkuluen arabera.
Bizitegi sektorearen kontsumo energetikoari dagozkion emisioak
Bizitegi sektorearen kontsumo energetikoari erreparatuz, EIEPeko neurri guztien ondorioak
aplikatuta, sektorearen kontsumo energetikoari dagozkion BEG emisioak % 20,8 murriztuko
dira 2020rako oinarri urtearekiko (2007). Portzentaje hau sektore guztietarako lortutakoa
baino txikiagoa da (% 32,7).
EIEPeko egoeran 2020rako aurreikusitako BEG emisioak 27.922 tCO2·eq-koak izango lirateke,
alegia, EIEP gauzatu ezean sektore honetan izango genituzkeenak (31.257 tCO2·eq) baino
gutxiago, egindako BAU egoerako kalkuluen arabera.
19
5. JOERAZKO EGOERA ETA
EIEPeko EGOERA
Zerbitzu sektorearen kontsumo energetikoari dagozkion emisioak
EIEPeko neurri guztien ondorioak aplikatzean ikus daitekeenez, zerbitzu sektorearen
kontsumo energetikoari dagozkion BEG emisioak % 35,2 murriztuko dira 2020rako
oinarri urtearekiko (2007). Portzentaje hau sektore guztietarako lortutakoa baino handiagoa da
(% 32,7), aurreikuspenen arabera Euskal Herri osorako mix elektrikoa hobetu egingo delako eta
sektore honetan elektrizitate asko kontsumitzen delako.
EIEPeko egoeran 2020rako aurreikusitako BEG emisioak 18.212 tCO2·eq-koak izango lirateke,
alegia, EIEP gauzatu ezean sektore honetan izango genituzkeenak (20.586 tCO2·eq) baino
gutxiago, egindako BAU egoerako kalkuluen arabera.
Mugikortasun sektorearen kontsumo energetikoari dagozkion emisioak
Udalerrian mugikortasunari loturiko BEG emisioak kontuan hartuz gero, EIEPeko neurri guztien
ondorioak aplikatzean ikus daitekeenez, mugikortasunari dagozkion BEG emisioak % 36,7
murriztuko dira 2020rako oinarri urtearekiko (2007). Portzentaje hau sektore guztietarako
lortutakoa baino handiagoa da (% 35,2).
EIEPeko egoeran 2020rako aurreikusitako BEG emisioak 51.576 tCO2·eq-koak izango lirateke,
alegia, EIEP gauzatu ezean sektore honetan izango genituzkeenak (61.516 tCO2·eq) baino
gutxiago, egindako BAU egoerako kalkuluen arabera.
20
5. JOERAZKO EGOERA ETA
EIEPeko EGOERA
Hondakinen sektorearen kontsumo energetikoari dagozkion emisioak
Udalerrian sortutako hiri hondakinen kudeaketari loturiko BEG emisioak kontuan hartuz gero
(Udala, bizitegiak eta zerbitzuak sartuta), EIEPeko neurri guztien ondorioak aplikatzean ikus
daitekeenez, Udalari dagozkion BEG emisioak % 15,1 murriztuko dira 2020rako oinarri
urtearekiko (2007). Portzentaje hau EIEPeko sektore guztietarako lortutakoa baino txikiagoa da
(% 32,7).
EIEPeko egoeran 2020rako aurreikusitako BEG emisioak 4.505 tCO2·eq-koak izango lirateke,
alegia, EIEP gauzatu ezean sektore honetan izango genituzkeenak (5.485 tCO2·eq) baino gutxiago,
egindako BAU egoerako kalkuluen arabera.
21
5. JOERAZKO EGOERA ETA
EIEPeko EGOERA
Uraren sektorearen kontsumo energetikoari dagozkion emisioak
Azkenik, uraren zikloari loturiko BEG emisioak kontuan hartuz gero, EIEPeko neurri guztien
ondorioak aplikatzean ikus daitekeenez, urari dagozkion BEG emisioak % 49 murriztuko
dira 2020rako oinarri urtearekiko (2007). Portzentaje hau sektore guztietarako lortutakoa
baino handiagoa da (% 32,7).
EIEPeko egoeran 2020rako aurreikusitako BEG emisioak 404 tCO2·eq-koak izango lirateke,
alegia, EIEP gauzatu ezean sektore honetan izango genituzkeenak (449 tCO2·eq) baino gutxiago,
egindako BAU egoerako kalkuluen arabera.
22 6. ONDORIOAK
Basauriko Energia Iraunkorrerako Ekintza Planak guztira 77 neurri biltzen ditu.
Aurreikuspenen arabera, horiek gauzatuta 2020rako BEG emisioak % 32,7
murriztuko dira oinarri urtearekiko (2007); horrek, beraz, ituna sinatzean
hartutako % 20ko murrizketa konpromisoa gainditzen du.
� Plan honetako neurriak bost ildo estrategikotan egituratuta daude: eraginkortasun
energetikoa, energia berriztagarriak, mugikortasuna, hondakinak eta ura.
� Aipatzekoa da Planak Basaurin energiari lotutako kontsumoen eta berotegi efektuko gas
emisioen (BEG) zati bati eragiten diola, EIEPen aztertutako sektoreek udalerrian
kontsumitutako energiaren % 44 kontsumitzen baitute.
� Gastu publikoari eusten eta etxe eta establezimenduetako argindar
kontsumoan aurrezten laguntzeaz gain, EIEP gauzatzeak beste era bateko onurak ere
ekarriko dizkio Basauriri, esate baterako, airearen kalitatea eta hiriko segurtasuna
hobetzea edo etxe eta ekipamendu publikoetako erosotasuna nabarmen
handitzea.
� Bestalde, uste dugu EIEP aukera ona izan daitekeela tokiko ekonomia
dinamizatzeko, “ekonomia berdeko” eredu baten aldeko apustua indartuko
baitu eta horrek, gainera, udalerriaren irudia mugaz haraindi zabaltzen lagunduko
baitu.
VI. ONDORIOAK