Upload
julen-ruiz
View
227
Download
5
Embed Size (px)
DESCRIPTION
Haurren arteko harremanak direla eta ikasgelan sor daitezkeen egoeren aurrean, konponbidea aurkitzeko asmoz, lantzeko hainbat jarduera
Citation preview
TALDEA: LAUROK BAT
TALDEKIDEAK:
- Sara Rodriguez
- Julen Ruiz
- Elena San Miguel
- Irati San Roman
AUTOKONTZEPTUA
2
AURKIBIDEA
1. Sarrera
2. Egoera
3. Autokontzeptu mota
4. Helburuak
5. Jarduerak
5.1. Ikasleen arteko erlazioa hobetu eta berdintasuna
bultzatu
5.2. Jarduera fisikoa sustatu
5.3. Norbere burua maitatzea
6. Gogoeta
3
1) SARRERA:
Denok daukagu gure buruarekiko iritzi bat, eta horixe da hain zuzen ere
autokontzeptua. Honekin, zuzenean loturik autoestimua aurki dezakegu; izan ere,
daukagun autokontzeptuaren arabera, autoestimua maila ezberdinetan izaten dugu.
Eskoletan, azkar ikusten da ume bat noiz dagoen gustura eta noiz ez, noiz
aritzen den gogotsu bere lanean… Askotan ikus daiteke gainontzekoengandik
apartaturik dagoen ume bat, baita bere burua beste guztien gainetik ikusten duenik
ere. Hori dela eta, ezberdintasun handiak sortzen dira, eta nahi ala ez aurre egin behar
zaie; eta ez da hain xamurra horrelako egoera batean egotea.
Ume batek benetan disfrutatzeko duen garaia haurtzaroa da, eta aldi horretan
disfrutatzen ez badu, aurrerantzean zailtasunak izatera iritsi daiteke. Horren aurrean,
irakaslearen papera oso garrantzitsua da, izan ere, bera izango da bizikidetza egoera
egokiena sortzen, haurren artean harreman egokiak izaten, guztiek parte hartzen…
saiatuko dena.
Lan honetan, eskoletan ikus ditzakegun egoera ezberdinak, eta horren aurrean,
irakasle moduan arazoa konpontzen saiatzeko jarduera batzuk planteatu ditugu.
4
2) EGOERA:
Portugaleten dagoen eskola publiko batean kokatzen gara; Lehen Hezkuntzako
6. mailan hain zuzen. Eskola honetan, bi eredu daude; A eta B.
Gelan 27 ikasle daude; horien artean, 20 mutilak dira, eta neskak, berriz, 7. Ikasleen
artean, ezberdintasun fisiko nabariak daude eta horren ondorioz gatazka ugari sortu
dira; hauek, modu zuzenean beren errendimendu akademikoan eragina izan dutelarik.
Haurren arteko erlazioa ez da oso ona, eta harremanei dagokienez, hiru
taldeetan daude banatuta; lehenik eta behin, neskato bat dago, Irati, honek anorexia
pairatzen duelarik. Honez gain bi mutiko daude, Mikel eta Unai, besteak baino
lodikoteagoak direnak; eta azkenik, beste ikasleak.
Irati, beti bere munduan murgilduta dago eta momentu oro bakarrik ibiltzen da.
Daukan arazoagatik, psikologoarengana joan behar izaten da astean bi aldiz eta
etxean jan behar du egunero. Bere gaixotasuna dela eta, ikasketetan ez ditu hain nota
onak ateratzen. Gainera, ikaskideek ez dute ezer egiten berari lagundu ahal izateko; ez
diote inolako babesik ematen.
Unai eta Mikel, beti biak bakarrik ibiltzen dira besteekin erlazionatu gabe.
Kiroletan ez dira oso trebeak eta horregatik ez diete jolasteko aukerarik ematen,
gainera, momentu oro presiopean daude, ez baitituzte beren fisikoagatik bakean usten.
Jantokian ere, momentu gogorrak bizi izaten dituzte. Hala ere, elkarrengan sekulako
konfiantza dute eta elkar laguntzen dira; baina ezerk ez die kentzen klasekideek
sortarazten dien mina.
Klaseko gainontzeko kideen artean, pertsonalitate ezberdinak ikus daitezkeen
arre, denen artean oso erlazio ona dute. Hala ere, Irati, Unai eta Mikelekin ez dute
ezertarako kontatzen arrarotzat jotzen baitituzte; eta hori dela eta, alde batera utzi,
edota zirikatu egiten dituzte. Ikaskide hauen artean, badaude pare bat talde guztia
gidatzen dutenak eta besteak baino gehiago sentitzen direna.
Eskola horretara joaten diren umeen familien maila ekonomikoa, oso baxua
dela eta horrek bi gurasoak lanean aritzea dakar. Ondorioz, gurasoek haien semeekin
igarotzen duten denbora ez da oso luzea, eta askotan, aiton amonak dira haurren
heziketaz arduratzen direnak.
5
3) AUTOKONTZEPTU MOTA:
Egoera honi begira, bi autokontzeptu landu behar ditugula erabaki dugu, arazoa
konpondu ahal izateko:
- Norberaren burua begi onez ikusteko gai izatea
- Bizitza osasuntsua.
Hauek biak beti ere, autokontzeptu fisikoarekin lotuta.
6
4) HELBURUAK:
Arazoari aurre egiteko, hurrengo helburuak finkatu ditugu:
1. Ikasleen arteko erlazioa hobetzea.
2. Berdintasuna bultzatzea. Guztiok dauzkagu aukera berberak, inor ez da
bestea baino gehiago…
3. Jarduera fisikoa sustatzea.
4. Norbere burua maitatzea eta den bezala onartzea.
Helburuak finkatu ostean, eta horiek betetzeko asmoarekin, jarduera
ezberdinak proposatu ditugu.
7
5) JARDUERAK:
1. JARDUERA: Ikasleen arteko erlazioa hobetu eta berdintasuna bultzatu.
- Egoera:
Jarduera hau tutoretza orduan egingo da, hilabetean behin, hiru hilabetetan
zehar, hau da; hiruhileko batean zehar helburua beteta egon beharko da.
Klaseko ikasleak 4 kideetako taldeetan banatuko dira, beraz 8 talde sortuz.
Irakasleak talde egokiak aukeratu beharko ditu, talde horietako erlazioa ona izan dadin.
Horrez gain, jarduera ondo bideratu beharko du helburua bete ahal izateko.
- Helburua:
Ikasleen arteko erlazioa
hobetzea eta berdintasuna
bultzatzea.
Ikasleak parte hartzea eta
jarduera honen garrantziaz
jabetzea.
- Lekua:
Ikasgelan eta areto nagusian
- Materiala:
1go hiruhilekoan: argazkiak haien bizitzako egoerak hobeto azal ditzaten.
3. hiruhilekoan: antzerkia egiteko materiala mozorroak, gela apaintzeko
kartulinak, errotulagailuak, pinturak, artaziak, irakasleak prestatutako
gidoia…
8
- Jardueraren azalpena:
1go ebaluaketan: 4 ikaskideko talde bakoitza klaseko txoko ezberdinetan
antolatuta egongo da eta maisua ez da ikasleekin egongo, laguntza eskatzen badie
soilik. Ikasle bakoitzak beren bizitza pertsonaleko gertaera garrantzitsuenak azaldu
beharko dizkie taldekideei.
Lehenengo saioan, taldekide bakoitzak, haur hezkuntzan bizi izandako
esperientziak komentatuko dituzte gainontzeko partaideen aurrean.
Bigarren saioan, aurreko saioan bezala, baina lehen hezkuntzan bizitakoak
kontatuko dituzte.
Eta azkenik, hirugarren saioan, talde handiaren aurrean bere klasekideen
istorioetatik gehien harritu diena edo gehien gustatu zaiena aurkeztuko
dute.
Helburuaren lorpena gertatu den edo ez jakiteko, jardueren ostean eta bigarren
hiruhilekoan zehar, irakasleak behaketa egingo du. Honen ondorioz, bi egoera sortu
daitezke; alde batetik, klasean egindako jarduera emaitza onak izatea eta helburua
lortzea, eta bestetik, helburua ez lortzea eta egoera berdin jarraitzea.
Helburua betetzekotan, proiektu berri bat gidatuko du irakasleak sari
moduan, hirugarren ebaluaketan finkatutako mugara heldu direlako.
Antzezlan bat prestatuko dute, eta ikasturtearen azken egunean gurasoen
aurrean antzeztuko dute. Antzerki horren helburua ikasleek erlazioa eta
elkarlana bultzatzea, eta ezberdintasun egoerak hobetu direla erakustea da.
Helburua ez betetzekotan, hirugarren ebaluaketan, berriz ere jarduera
berdina egingo dute, baina kasu honetan, talde handian haien kultura,
eguneroko bizitzako ohitura eta arazoak azalduko dituzte. Oraingoan,
gurasoen eta familiaren parte hartzea bultzatuko da beren seme alabei
egoera azaltzen lagun diezaien.
- Ondorioak:
Jarduera honen ostean, istorio pertsonalak kontatzerakoan, ikasleak, guztien
artean berdintasuna dagoela konturatuko dira eta era berean, erlazioak indartuko dira.
9
2. JARDUERA: Jarduera fisikoa sustatu
- Egoera:
Ikastetxeko ikasle guztien egoera fisikoa hobetzeko eta jarduera fisikoa egitea
sustatzeko hiruhileko bakoitzaren amaieran jarduera fisikoarekin lotutako eguna
ospatuko dugu. Jarduera fisikoa modu atsegin batean egin daitekeela eta eginaraztea
zigor bat ez dela erakusteko. Ikasle guztiek hartuko dute parte ekintza hauetan.
Lehenengo hiruhilekoan Herri Kirolen Eguna ospatuko da, bigarrenean Euskal
Dantzen Eguna, eta hirugarrenean Eskola Olinpiadak, klaseen arteko lehiaketa
batekin.
- Helburua:
Jarduera fisikoa egitearen garrantziaz
jabetzea
Ikasleen parte hartzea bultzatzea
Elkarrekintzako eta elkarbizitzako giro
atsegina sortzea
- Lekua:
Herri kirolaren eguna eta klaseen arteko kirol lehiaketa egiteko futbol eta
saskibaloiko zelaiak, jolastokia, frontoia eta gimnasioa erabiliko dira.
Dantzaren eguna areto nagusian egingo da.
- Materiala:
Txingak, soka, txokorrak, saskiak, baloiak (futbolekoa, saskibaloikoa, zelai
erreko baloia), pilotak (esku pilota, teniseko pilota), zakuak…
10
- Jardueraren azalpena:
Lehenengo hiruhilekoan, Herri Kirolen Eguna ospatuko dugu. Honetan,
txingak, txokor batzea, sokatira, esku pilota eta zaku lasterketa egingo dira.
Ikasleak herri kirol guztiak egingo dituzte eta froga bakoitzeko irabazleak
kopa txiki bat jasoko du sari gisa; gainontzekoei, domina bana emango zaie.
Bigarren hiruhilekoan, Euskal Dantzen Eguna ospatuko dugu. Hemen,
umeek Euskal Herriko dantza tradizionalak ezagutuko eta ikasiko dituzte.
Egunaren amaieran, emanaldia egingo da.
Hirugarren hiruhilekoan, Eskola Olinpiadak egingo dira. Klaseen arteko
kirol ezberdinen lehiaketa izango da; futbola, saskibaloia, tenisa, zelai
errearen lehiaketa… egingo dute. Kurtsoko lau klaseek hartuko dute parte.
Kirol bakoitzean kanporaketak egingo dira; bi galtzaileen artean 3 eta 4.
postuak, eta irabazleen artean 1. Eta 2.na jokatuko dituztelarik. Postu
bakoitzagatik, hainbat puntu emango dira, eta kirol guztietan lortutako puntu
guztiak batuta, puntuaziorik handiena lortzen duen klasea izango da
irabazlea. Irabazleek argazki bat aterako dute eta ikastetxeko horma batean
kokatuko da. Gainontzekoentzat, irabazleak barne, “merendola” bat egongo
da.
- Ondorioak:
Ikasleak, seguru asko, gustura arituko dira. Hala ere, irakaslea, hiru egun
horietan zehar, adi egongo da hurrengo baterako hobetu behar diren gauzak kontutan
hartuz. Planifikaturikoa ondo ateratzen bada, hurrengo urteetan errepikatu egin
daiteke, proposamen berdin nahiz berriekin.
11
3. JARDUERA: Norbere burua maitatu
- Egoera:
Jarduera hau burutzeko tutoretzako nahiz hiritartasuneko klaseak erabil
daitezke, eta hasiera batean, saio bakarra egongo da. Egoerak hobera egin ezean,
saio gehiago presta daitezke. Ekintza honetan, klaseko ikaskide guztiek batera hartzen
dute parte, baina ikasle kopurua gehiegizkotzat jotzen bada, bi taldetan banatzeko
aukera dago. Irakaslearen papera oso garrantzitsua izango da klasea bideratzeko
orduan.
- Helburua:
Norbere burua maitatzea, edo
hobeto esanda, maitatzen ikastea.
Bakoitzak bere burua den bezalakoa
onartzea.
Elkarrekintza bultzatzea. Pertsona
batek ez dituen kualitateak
besteengandik jaso ditzakeela
konturatzea, elkarlanean aritzea…
- Materiala:
“Post-it” gisako papertxoak.
- Lekua:
Ikasgelan bertan, mahaiak apartatuz eta leku handia eginez.
12
- Jardueraren azalpena:
Lehenik eta behin, ikasle bakoitzak, orri batean bere buruarekiko duen iritzia
idatziko du, ezaugarri positiboak azpimarratuz.
Honen atzetik, aurreko orria alde batera utzita, ikasle guztiak borobil handi
bat eginez lurrean eseriko dira, irakaslea beraiekin batera eseriko delarik.
Ikasle bakoitzak boligrafo bat eta gainontzekoen “post-it” kopuru berbera
izango du. Irakasleak, ikasleei, banan-banan zirkuluaren erdian esertzen
joateko eskatuko die.
Zirkuluaren kanpoaldean eserita dauden umeak, erdian dagoenarengan
zentratu behar dira, nolakoa den, bere kualitate positiboak zeintzuk diren…
pentsatuz. Modu horretan, ikasleek banan-banan “post-it”-ean erdian
dagoenaren kualitate positibo bat idatziko dute, berarengana hurbildu, eta
kualitatea esaten duten bitartean gorputzean itsatsiko diote. Ikaskide
guztiek “post-it”-a ipintzen diotenean, erdiko ikaslea aldatu egingo da beste
batengatik. Prozesua, behin eta berriz errepikatuko da ikaskide guztiak
erditik pasatu arte.
Guztiak zirkuluaren ariketa egin ondoren, bakoitza bere tokian eseriko da
eta gorputzetik “post-it” guztiak kendu, pilatu, eta horietan jartzen duena
idatziko du klasearen hasieran erabilitako orrian.
Idatzi eta gero, ikasleak hasieran zuen iritzia, eta ezaugarri positibo guztiak
jaso ondoren duen iritzia adieraziko du ikasgelaren aurrean.
- Ondorioak:
Ariketa bukatu ondoren, irakasleak ikasleei nola sentitu diren galdetuko die.
Horrez gain, saioa ebaluatuko du, eta aurrerantzean beren jarreran aldaketak ematen
diren ohartuko da. Hobekuntzarik egon ezean, beste alternatibaren bat aurkituko
litzateke.
13
6) GOGOETA:
Autokontzeptua, autoestimua… gaur egun asko entzuten ditugun hitzak dira
honakoak; eta bai, komeni da modu positibo batean izatea, noski. Norbere buruarekin
gustura sentitzea, bizitzan lortu behar dugun gauzetako bat izan beharko litzateke, eta
inor ez liguke bide horretan oztoporik jarri beharko. Askotan zirikatzen gaituzte modu
batekoa edo bestekoa izateagatik, gauza ezberdinak gustuko ditugulako… baina ba al
dago inor honekin berdina denik? Ba ez. Denok gara ezberdinak eta denok dugu
bizitzaz ahalik eta hoberen disfrutatzeko eskubidea. Beraz, zertarako batzuk albo
batera utzi edota kasurik egin ez? Horrelako egoeran gure eguneroko bizitzetan
ikusten ditugun arren, baita burutu dugun jarduera honetan ere, lehenbailehen ekiditea
izango litzateke hoberena.
Autokontzeptuaren gaiak, eta honekin batera burutu dugun lan honek, gauza
askotaz konturatzeko balio izan digu. Orain badakigu modu honetako egoeren aurrean
gutxi gorabehera nola jokatu, zein alternatiba bilatu… Ez da inor baztertu behar, eta
gutxiago itxura hutsean, ezagutu gabe. Bizitza honetan denok izan behar dugu aukera
bat. Elkarrekin eta elkarrekintzan, gauza guztiak errazago eta hobeto egiten dira;
zergatik aukera horri uko egin? Eta kontxo! Geure burua den bezala maitatu dezagun!