31

Aurkibidea - sare.eussare.eus/wp-content/uploads/2019/11/Motxiladun-umeak-PROPOSAMEN... · 2019ko abendua. Motxiladun haurrak: hezkuntza inklusiboaren ikuspegitik hezkuntza premien

  • Upload
    others

  • View
    13

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Aurkibidea - sare.eussare.eus/wp-content/uploads/2019/11/Motxiladun-umeak-PROPOSAMEN... · 2019ko abendua. Motxiladun haurrak: hezkuntza inklusiboaren ikuspegitik hezkuntza premien
Page 2: Aurkibidea - sare.eussare.eus/wp-content/uploads/2019/11/Motxiladun-umeak-PROPOSAMEN... · 2019ko abendua. Motxiladun haurrak: hezkuntza inklusiboaren ikuspegitik hezkuntza premien

Aurkibidea

Zergatik lan hau?

Motxiladun haurren errealitateari begirada bat > Dispertsioak eta urruntasunak eragindako bidai luze eta neketsuak > Espetxea ingurune erasokorra da haurrentzat > Aisiaren galera > Gurasoekin harreman mugatuak > Komunikazioen zentsura

Errealitate honen ondorioak > Ondorio psikosozialak > Bidaien estresaren ondorioak > Eragina eskolarizazioan

Gizartearen erantzukizuna > Haurren Eskubideak Nazioarteko tratatu desberdinetan >Eskolaren erantzukizuna. Eskola inklusiboaren markoan kokatu beharreko erantzun bidea > Ikasle guztiei erantzuteko irizpide zehatzak

Motxiladun haurrak: eskolan esku hartzeko estrategia zehatzak > Irakasleekin elkarrizketan ikasiak > Bitakora kaiera: baliabideen txokoa

Ondorioak

Erreferentzia bibliografikoak

3

4

6

8

15

28

29

2019ko abendua

Page 3: Aurkibidea - sare.eussare.eus/wp-content/uploads/2019/11/Motxiladun-umeak-PROPOSAMEN... · 2019ko abendua. Motxiladun haurrak: hezkuntza inklusiboaren ikuspegitik hezkuntza premien

Motxiladun haurrak: hezkuntza inklusiboaren ikuspegitik hezkuntza premien inguruko analisi eta proposamenak

...Por lo tanto, los que trabajan en escuelas democráticas intentan asegurar que la escuela no incluya barreras institucionales para los jóvenes...(Apple eta Beane 1997:27)

1. Zergatik lan hau?

Irakurgai duzun lan honetan, euren gurasoak (ama zein aita edota guraso biak) preso dituzten adingabeen egoera aztertu nahi dugu, beti ere hezkuntzaren ikuspegitik; egun gaurkotasuna duen errealitate bat da eta azkenaldian gaia mahai gaineratzeko saiakera oso interesgarriak egin badira ere (Motxiladun haurren inguruko dinamika desberdinak, ETBren Ur Handitan programa etab.) uste dugu, gaur gaurkoz, oroar, gurasoak kartzelan dituzten haurren gaia oso ezkutuan dagoen errealitate bat dela eta oso beharrezkoa egoera hori bizitu duten haur zein nerabeen inguruko azterketa zorrotza egitea. Zehatzago esateko, lan honetan, egoera horren ondorioak eta eskolak ematen dituen eta eman ditzakeen, erantzunen ildoak azaldu nahi ditugu.

Esan bezala, gure begirada heziketaren ikuspegian kokatu nahi dugu. Eta horretarako hipotesi batetik abiatzen gara: haien gurasoak espetxean dituzten haurrek, gurasoak espetxean izatearen ondorioz, gurasoei berez aplikatzen zaizkien salbuespenezko espetxe politikaren jomugan kokatzen dira. Haur eta nerabe hauek, honenbestez bi aldiz zigortzen direlarik.

Euskal presoen seme-alaben kasuak aztertzen baditugu, gurasoak espetxean edukitzeaz gain, “salbuespeneko espetxe politika batetik eratortzen diren bidai luzeak eta beste ondorioak”, hots, urruntasuna, jasan behar dutela oso nabarmena da. Eta errealitate hau astebururo ematen da.

Etxerat Elkartearen1 datuei erreparatzen badiegu, espetxe politikak 1052 ume baino gehiagori egiten die kalte gaur egun, baina, erreferentziatzat familia egitura osoa hartzen badugu, hots, euskal presoen anai-arrebak, ilobak, lehengusuak eta bilobak kontutan hartzen baditugu 1500 adin txikikoen kopuruaz ari garela baieztatzen du aipatu Elkarteak.

Beraz, kopuru esanguratsuaz ari gara. Eta esangura bikoitza du, haur eta nerabe hauek, asteburuetan milaka kilometro egiten dituztenean gainerakook gure aisia eta denbora librea bestelako moduetan kudeatzeko aukera dugunean. Pertsona hauek, gainera, gero, gizarte eremuko espazio sozializatzaile desberdinak partekatzen dituzte beste pertsonekin, eskolan kasurako. Honela azaldu zuen Deweyek (1995:58): la escuela tiene también la función de coordinar dentro de las disposiciones de cada individuo las diversas influencias de los diferentes ambientes sociales en los que se introduce. Un código prevalece en la familia; otro en la calle; un tercero en el taller o en el comercio; un cuarto, en la asociación religiosa. Cuando una persona pasa por estos ambientes a otro está sometido a presiones antagónicas y se halla en peligro de dividirse en un ser con diferentes normas de juicio y emoción en las distintas ocasiones. Este peligro impone a la escuela una misión estabilizadora e integradora. Deweyi jarraiki, eskolak, haur hauek bizi duten errealitatearen inguruko analisi eta erantzun pedagogiko egokiak eskaini behar ditu, eta hori egin ezean, honek haur hauen gizarteratze eta garapen prozesuan oztopoak eragin ditzake.

Aipamen berezia egin nahi genuke, espetxean jaio eta Espetxe Araudiak hala baimenduta lehen 3 urteak espetxean bizi diren haurren kasuan. Bowlbyren (1951) esanetan haur eta nerabeen kasuan,

1 Euskal presoen senideen asistentziaz arduratzen den Elkarte nazionala2 Sare elkarteak emandako datua da. Kontuan hartu behar da datu hau nahikoa aldakorra suertatu daitekeela. 105 horietatik hainbat haur 5 zehatz esateko haien amarekin espetxean bizi dira gaur egun. Eta etorkizunean jaiotzear daude beste batzuk. Sare Elkartea, Euskal Herrian presoen eskubideen defentsan lanean ari den herritarrez osatutako taldea da.

3

Page 4: Aurkibidea - sare.eussare.eus/wp-content/uploads/2019/11/Motxiladun-umeak-PROPOSAMEN... · 2019ko abendua. Motxiladun haurrak: hezkuntza inklusiboaren ikuspegitik hezkuntza premien

Motxiladun haurrak: hezkuntza inklusiboaren ikuspegitik hezkuntza premien inguruko analisi eta proposamenak

haurren osasunean epe motz zein luzera eragin zuzena duen elementu gakoa da hark amarekin izan duen esperientzia goxo, intimo eta jarraia, biek bizi izan duten harreman horren baitakoa da geroko bizitza esperientzia, beraz. Autore honek garatu zuen atxikimenduaren teoriak azaltzen duen moduan, haur zein nerabeek egoera desberdinei aurre egiteko duten gaitasuna (erresilientzia) oso baldintzatuta dago faktore honekin, lehen urteetan haien gurasoekin eraiki diren binkuloekin, normalean, amarekin. Eskolak elementu hau aintzat hartu beharko du, kartzelan lehen urteak eman dituzten haurren kasuan, batez ere, 0-3 urte bitartean espetxean bizi diren haurren egoeraren larritasuna azpimarratu nahi dugu. Familia hurbilekiko: aiton-amonak, osaba-izebak, lehengusu lehengusinak... urrun daude eta, harreman hauek eraikitzeko aukera galtzen dute. Gainera, beraientzat arrotza den  testuinguru kultural eta hizkuntzazkoan eskolarizatuak izatera behartuta daude.

Uste dugu, gizarte errealitate gordin honen aurrean, ardura desberdinak dituztenek, egoera hau amaitzeko ahaleginak egin behar dituztela. Dispertsioa eta urruntasuna bidegabeak direlako. Baina, uste dugu bidean ere, haur hauekin harremanetan dauden pertsonak eta gizarte eragileak zer egin eta zer esana izan dezaketela: irakasleak, familiak, lagunak...inportantea da beraien egoeraz jabetzea eta ondorioak gainditzen laguntzeko bideak eta baliabideak eskaintzea. Horretarako, abiatu dugu lan hau, inportantea ikusten baitugu ikuspegi bateratzaile eta inklusibo batetik, errealitate hau ere, beste errealitate anitz batzuekin batera kontuan hartzea.

Gainera, uste dugu eskola marko ezin egokiagoa dela, errealitate anitz horiei guztiei, erantzun egokiak emateko. Horretarako, irakasleen eta bestelako hezkuntza eragileen prestakuntza eta kontzientziazioa da gakoa.

Eta hori da, hain zuzen, lan honen xedea, euskal presoen haurrek bizi duten egoeraren aurrean hezkuntza erantzun egoki bat emateko tresnak eskaintzea.

Aurkezten dugun lan hau, hiru ataletan banatuta dago:

Hasteko, Etxerat Elkarteak eta Sare Herritarra Elkarteek, gai honen inguruan egindako ikerketetan oinarrituta, hainbat elementu azalduko ditugu: gurasoekiko harremana garatzeko dituzten aukerak eta haien mugak eta harreman egoki bat garatzeko dituzten zailtasunak adieraziz.

Ondoren, Haurren Eskubideak ardatz hartuta, haur horien egoeraren aurrean Eskolaren zeregina azalduko dugu, beti ere, eskola inklusiboaren ikuspegian kokatuko garelarik.

Bukatzeko, eskolan erabil daitezkeen zenbait material eta haien erabilera didaktikoak azalduko ditugu.

4

2. Motxiladun haurren errealitateari begirada bat

Eskolak eman beharreko erantzunei erreparatu aurretik, beharrezkoa ikusten dugu, haur zein nerabe hauek bizi duten errealitatera gerturatzea. Horretarako, bi iturri erabiliko ditugularik –Etxerat Elkartea eta Sare herritarra-, euskal presoen senideen bizipenetatik gertuen dauden elkarteak, hain zuzen ere.

Page 5: Aurkibidea - sare.eussare.eus/wp-content/uploads/2019/11/Motxiladun-umeak-PROPOSAMEN... · 2019ko abendua. Motxiladun haurrak: hezkuntza inklusiboaren ikuspegitik hezkuntza premien

Motxiladun haurrak: hezkuntza inklusiboaren ikuspegitik hezkuntza premien inguruko analisi eta proposamenak

2.1. Dispertsioak eta urruntasunak eragindako bidai luze eta neketsuakAnalisia abiatzeko ezinbestekoa da, urruntasunaren faktorea aipatzea. Urruntasuna eta dispertsioa, haur hauen bizitzetan eragin zuzena duen elementuak dira. Honela jasotzen du Etxerat Elkarteak:Bidai luzeakJoaneran 6, 8, 10, 12 ordu eman behar dituzte eta beste horrenbeste itzuleran, eta ordu horiei espetxeko atean eta korridoreetan itxoiten eman beharreko denbora erantsi behar zaie (estatu espainiarrean bisitetarako finkatutako ordua baino ordubete lehenago aurkeztu behar da espetxean).

Bidai neketsuakBidaia horietan ezin dira egin haurren ongizaterako beharrezkoak diren geldialdiak eta atsedenaldiak; sinpleki esanda, ez dago horretarako denborarik. Lotan dauden haurrak sehaskatik eta ohetik altxarazi behar dira, kilometro eta ordu asko pasatu ondoren beren gurasoak, aitona-amonak edo senitarteko urrunak ikus ditzaten.

Estresaren eragileKasu askotan trenen, metroen, autobusen eta taxien konbinazio konplikatuak egin behar izaten dira eta lotura edota trasbordo bat ez galtzeko presak estres eta neke gehiago eragiten die adin txikikoei.

Ordutegi desegokiakHamar urte baino gutxiago dituztenentzat egoera hau gogortu egiten da bizikidetzako aurrez-aurreko bisitaldia lanegun batean denean. Egun batean edo gehiagotan eskolara joan gabe gelditzera behartzen du horrek haurra.

Atsedenaren galeraAtsedena hartzen egon behar luketen haurrek kilometroak eta kilometroak egiten dituzte autoaren eserlekuan, edo geltokiaren andenean itxoiten egon behar izaten dute. Jolasean ibili behar luketen garaian autoaren eserlekuari loturik edo espetxeko atean orduak eta orduak ematen dituzte.

2.2. Espetxea ingurune erasokorra da haurrentzat

Espetxeko araudi zorrotzaren eraginaEspetxera heltzean ingurune erasokor eta etsaitasunezko bati aurre egin behar diote haur hauek; egoera horretan, helduek bezalaxe, arau zorrotz batzuk bete behar dituzte bisitaldietara sartu ahal izateko: segidako kontrolak, identifikatzeak, katxeoak, arkuak eta detekzio aparailuak.

Inguruko helduen urduritasunakAdin txikikoak jabetzen dira helduen urduritasunaz edo bidaietako ziurgabetasunaz eta sentipen horiek partekatzen dituzte, honako egoera hauetan: senitarteko presoa beste espetxe batera eraman dutenean eta garaiz jakinarazi ez zaienean; erretentzio baten ondorioz finkatutako ordurako iritsi ez direnean; araudi berri baten ondorioz aurkeztu ezin duten dokumentazioa eskatzen zaienean… Hitz batean, ehunka kilometro egin eta gero bisita bat hankaz gora bota dezakeen edozein zirkunstantziatan sortzen dira sentipen horiek.

5

Page 6: Aurkibidea - sare.eussare.eus/wp-content/uploads/2019/11/Motxiladun-umeak-PROPOSAMEN... · 2019ko abendua. Motxiladun haurrak: hezkuntza inklusiboaren ikuspegitik hezkuntza premien

Motxiladun haurrak: hezkuntza inklusiboaren ikuspegitik hezkuntza premien inguruko analisi eta proposamenak

2.3. Aisialdiaren galeraAdin txikiko horiek ezin dira kirol edota aisialdiarekin lotura duen talde bateko kide izan, asteburuko hitzorduetara ezin direlako joan eta aste buruetako emanaldi asko galtzen dituzte; urtebetetzeetan ezin dira egon, errepideetan daudelako.

2.4. Gurasoekin harreman mugatuak

Komunikazioaren mugakHaurrek edo nerabeek gurasoei baimentzen zaizkien komunikazio guztiak baliatuko badituzte eta nerabe horien zaintzaz arduratzen diren kanpoan bizi diren pertsonak hori antolatu behar dute, berez komunikazio aukera eskasa da, hilean 3 ordu bis a bis, 40 minutu lokutorioa eta 24 minutu telefonoz3 edukiko lukete gutxi gora behera haur hauek haien gurasoekin egoteko.

10 urte betetzean konbibentziako bisak amaitzeak dakarren galera eta urruntzea, ezin ulertua, mina… eta bi seme-alaba egoteren kasuan (batek aukera hori galdu eta besteak bakarrik daukanean), egoera ezberdintasun horrek ekarri ahal dituen zelo, ezinegon, urduritasun, haserre…guztiak.

2.5. Komunikazioen zentsuraKomunikazio guztiak entzuten dituztela, gutun guztiak irakurtzen dituztela, solasaldi guztiak grabatzen dituztela jakitea da haur eta nerabe hauek harremanetarako, konfiantzarako eta intimitaterako duten edozein espazio ukatzen duena.

Dagoeneko guztiz kontziente dira grabagailuak instalatuak dituzten mintzategietako bisiten esleipenaren esanahiaz, gutunen zentsuraz, komunikazioak interbenitzeak berekin dakarren intimidazioaz; horrela, elkarreragin emozionala eta intimitatea hertsapenaren pean geratzen dira.

3 Datu hau nahikoa erlatiboa da, espetxe batetik bestera komunikazio politikan bariantzak egoten baitira.4 Ttipi-Ttapa lantaldea, haur eta nerabe hauekin lan egindako hainbat profesionalek osatutako lantalde bat izan zen, irakasle, psikologo, hezitzaile, etab.-ek osatua, haur hauek bizi dituzten egoerak direla-eta kezkaturik. Egindako lanen artean, bisitetara zihoazen umeen egoera eta baldintzak aztertzea izan zen, presoek eurek eskainitako informaziotik abiatuta, baita baliabideak eskaini ere. Horretaz gain, errealitate hau bizi zuten familiekin hausnarketa bultzatzeko tailerrak eta talde dinamikak bultzatu ziren, egoera ezagutu eta aditzera emateko helburuz eta haur horiei begirako baliabideak sortze aldera.

3. Errealitate honen ondorioak

3.1. Ondorio psikosozialakAtal hau abiatzeko, Ttipi-ttapa lantaldeak4 (2014) egindako ikerketa hartuko dugu oinarri. Aipatu ikerketa hau garrantzitsua da, haurrei ahotsa ematen zaielako eta haien bizipenak oinarri hartuta landua delako. Metodologikoki, ikerketan erabilitako datuak beraien gurasoak bisitatzeko, kartzeletara hilero bidaiatzen duten haur eta nerabe eta beraien familiekin egindako lan tailerretan eta beraien testigantza zuzenetan oinarrituta daude.

Inportantea da orokorrak diren hainbat gauza zehaztea, lehenik, sintomatologia orokorra izan daitezkeenak eta hezkuntzaren ikuspegitik aintzat hartzekoak: animoaren egoera depresibo edo haserrekorrak, aurkako jokabideak eta jarrera suminkorra; atsegingarriak ziren jardueren inguruko interesaren galera, etxean zein eskolan, norberarekiko konfiantza eta estimuaren galera, gutxiagotasun sentimenduak, auto desbalorizazioa, ziurgabetasunaren hautematea, heriotzaren inguruko ideia errepikakorrak, keinu autolitikoak, estresa, arreta eta kontzentraziorako zailtasunak, jokabide

6

Page 7: Aurkibidea - sare.eussare.eus/wp-content/uploads/2019/11/Motxiladun-umeak-PROPOSAMEN... · 2019ko abendua. Motxiladun haurrak: hezkuntza inklusiboaren ikuspegitik hezkuntza premien

Baina, bidaiatu nahi ez dutela esaten duten haur eta nerabeak, horrelakoetan, guraso zein familiengandik bultzatuak dira eta kasu horietan ere, zigorraren hautemate bat izaten da. Maiz, haur eta nerabeek, beraien bizitzaren protagonismoa desplazaturik dagoela sentitzen dute. Hau da, beraien bizitzaren ardatza, presoa bera izaten da eta beraien agenda, bidaien arabera antolaturik dutela sentitzen dute.

Bidaiak, gehiegizko esfortzu fisiko zein psikikoa eskatzen diete, eta hauek osasunaren galera eragiten diete. Horrela, loan alterazioa gertatzen da, eta amets gaiztoak jasatea nahiko ohikoa da. Honek guztiak, zefaleak, eta neke fisikoaren agerpenean eragiten dute. Honen guztiaren ondorioa izan daiteke gaixotasun psikosomatikoak garatzea. Nahiko arrunta da, bidaia baten aurrean gaixo jartzen

Motxiladun haurrak: hezkuntza inklusiboaren ikuspegitik hezkuntza premien inguruko analisi eta proposamenak

hiperaktiboak, antsietate maila altua, loan alterazioa, amets gaiztoak, buruko minak, neke fisikoa, gaixotasun psikosomatikoak.

Bigarrenik, estresa aipatu behar da, plazereko bidaiak ez izatearen ondorioz, sortzen dituen ondorioen deskribapena egitea beharrezkoa ikusten dugu, bidai denak ez baitira berberak eta honek, eguneroko zereginetan, hots, eskolatze prozesuan dituen ondorioak aipatuko ditugu.

Bisitetara derrigortuta joatea gogorra da eta familia askok ez derrigortzea erabakitzen dute “retxazo” bat sortzearen beldurrez. Horrek askatasuna ematen dio haurrari, baina, ardura oso handia ere jartzen du beregain era berean. Haur batek zerbait egitearren bisitari ezetz esaten dionean, ezinegon, erruduntasun, tristura handiak bizi ohi ditu. Aukeratzeak beti dakar galera bat eta hori uneoro bizitzen dute, baina bisitari ezetz esatean senitartekoei ezetz esaten diotela sentitzen dute eta gogorra da.

Aipatutako guztiaren ondorio orokorra aipatzen dute txostenaren egileek: “Haur eta nerabeek aurkezten duten sintomatologia honen guztiaren ondorioz, ondokoa orokortu daiteke: Gurasoetako bat, edo biak kartzelan egoteak, haur eta nerabearen garapen afektibo edo emozional, kognitibo, sozial eta psikomotorrean eragiten du. Dispertsioak, eragite hau areagotu egiten du, haurraren eta nerabearen garapeneko eremu guztiak ukituaz” (Ttipi-Ttapa, 2014)

3.2. Bidaien estresaren ondorioakAskotan, kartzela zigorra ez bezala, dispertsioa eta urruntasuna, beraiei ezartzen zaien zigor bezala hautematen dute haur eta nerabeek. Bidaiak, estres egoera batean jartzen dituzte eta beraz, gogoz kontra egiten dutenaren bizipena izaten dute maiz.

“Nekatuta hasten dut astea, ez naiz ikasgelan kontzentratzen”“Lehenengo aita etor dadila etxera, ez ditut bidaia luze horiek egin nahi eta

bidaiak amaitzean, orduan hasiko naiz ikasgelan lanean”“Gauza asko izaten ditut buruan, bidaiak egiten ditugunean”

“Ama bai, baina kotxeko bidaia ez dut nahi”“Bidaiatzeak zorabiatzen nau, ez dakit non egoten naizen asteburu osoan zehar”“Lo hartu eta nire etxea ez den toki batean nago. Oraindik gaua denean esnatubehar naiz nire logelakoa ez den ohe batean lo hartzeko. Hurrengo egunean

berdin. Eta hurrengo hilabetean berriz”.

Iturria: Ttipi-Ttapa lan taldeak egindako elkarrizketan oinarritua. Haur eta nerabeen ahotsak (2014)

7

Page 8: Aurkibidea - sare.eussare.eus/wp-content/uploads/2019/11/Motxiladun-umeak-PROPOSAMEN... · 2019ko abendua. Motxiladun haurrak: hezkuntza inklusiboaren ikuspegitik hezkuntza premien

Motxiladun haurrak: hezkuntza inklusiboaren ikuspegitik hezkuntza premien inguruko analisi eta proposamenak

diren haur eta nerabeak. Gaixotze hauek, arrazoi psikikoak izaten dituztela ondoriozta dezakegu, nahiz eta sintomak maila fisikoan azaldu.

3.3. Eragina eskolatzeanHaur eta nerabeen testuinguru garrantzitsuenetako bat eskola da. Gizarteratzeko, garapen kognitiborako baina baita garapen sozialerako eremu inportantea da, eta noski, honetan ere eragin zuzena dute dispertsioak eragindako bidai nekagarriek. Ikasketa erritmoa galtzeko arriskua handitzen da ondorioz, eta azterketak modu egokian prestatzeko beharrezkoa den denbora ez dute izaten asteburua suertatuz gero. Ondorioz, motibazioa galtzen joaten dira askotan.

Espazio ludiko hauek berdinekin ez elkar banatzeak, edo behintzat modu intermitentean partekatzeak, garapen sozialean zailtasunak eta isolamendu soziala pairatzeko arriskua areagotzen dutela esan dezakegu.

Azkenik, egon badago, fenomeno bezala lan terapeutikoan aipatzen den sintoma edo ondorio bat: erru sentimenduarena. Haur eta nerabeek, maiz, desberdinak ez izateagatik, bidaiatu beharragatik beste zenbait gauza alboratu behar dituztelako, preso dagoen gurasoarekiko harremana naturala ez dela sentitzeagatik eta honek sortzen duen urduritasun, estres, nahigabe, tristura sentimenduengatik, ingurukoen espektatibak ez betetzeko beldurragatik, etab. erru sentimendua garatzen dute sarritan. Muturreko kasuetan keinu autolitikoekin ere harremandu izan dugularik.

4. Gizartearen erantzunkizuna

Bistakoa da, orain artean aztertu duguna kontuan izanda, gizarteak orohar eta eskolak bereziki ezin dio iskin egin errealitate honi. Eskola, ikasi eta irakasteko espazioa izateaz haratago, alde anitzeko interakzioak gertatzen diren gune sozializatzaile oso zabala da. Eta gure ustetan oso inportantea da, eskolak errealitate honi arreta eskaintzea. Eskola, haur eta nerabeek modu antolatuan, harreman sozialak eraikitzen dituzten lehen gunea da. Eta gune hori gainera, antolatua den neurrian burokrazia eta antolamendu zehatz batean eraikitzen da. Haur eta nerabeek gune horietan jasotzen duten arreta eta babesa inportantea da beraz, ez soilik ikuspegi akademikotik baita ere gizarte garapenari dagokionean.

Aurreko ataletan deskribatu dugun egoera eta ondorioen inguruan gizarteak eta eskolak duten erantzukizuna eta martxan jarri beharko lituzkeen zenbait estrategia azalduko ditugu atal honetan.

Hasteko, haurren eskubideen inguruan Nazioarteko Zuzenbidean jasotzen diren hainbat elementu aztertuko ditugu, izan ere, aurreko ataletan deskribatu dugun espetxe politikak ez ditu aintzakotzat hartzen haurrei aitortzen zaizkien hainbat eta hainbat eskubide.

8

Page 9: Aurkibidea - sare.eussare.eus/wp-content/uploads/2019/11/Motxiladun-umeak-PROPOSAMEN... · 2019ko abendua. Motxiladun haurrak: hezkuntza inklusiboaren ikuspegitik hezkuntza premien

Motxiladun haurrak: hezkuntza inklusiboaren ikuspegitik hezkuntza premien inguruko analisi eta proposamenak

4.1. Haurren eskubideak Nazioarteko Tratatu desberdinetanGizarte errealitate gero eta aldakorragoetan, haurrak eta nerabeak babesteko mekanismo eta prozeduren inguruan gogoeta nahiko berria da, gero eta zaurgarriagoa den gizarte taldea den neurrian, gaiak berez larritasuna ere badu. Gogoeta hau gainera, haurtzaroa ulertzeko ikuspegi aldaketarekin batera gertatu da. Literatura zientifikoari erreparatzen badiogu asko idatzi da haurrak eskubideak dituztenaren inguruan. Eskubideak aitortzea, berez, subjektu politikoak direla aitortzea esan nahi du eta honenbestez haien hitza eta erabakiak kontuan hartu beharrekoak direla erabaki publikoak hartzerako unean. Horiek horrela, haurren egoera nazioartean aztertzen badugu, ikus dezakegu, sarri hitzak haizeak eramaten dituela. Ezin uka, ordea, arlo honetan, berandu bada ere urratsak eman direla. Esan behar da gainera horiek, haurtzaroa eta nerabezaroa ulertzeko ikuspegi dinamiko eta berritzaileago batekin lotuta etorri direla.

1989koa da, UNICEFek bultzatuta, Haurraren Eskubideen Konbentzioa. Bertan, lehen aldikoz modu argi batean haurraren interes gorenaz hitz egiten da eta honek, haurra aintzat hartzea esan nahi du eta bere interesa agenda politikoaren lehen lerroan kokatzea. Honela, irakur dezakegu:

4. artikulua

“Haurren eta nerabeen interes gorena, haien eskubideen babesa eta eskubide horien garapenaren bermea izango dira gurasoek, tutoreek edo zaintzaileek haiei buruz hartzen dituzten erabakien eta gauzatzen dituzten jarduketa guztien oinarrizko printzipio gidariak. Orobat, haur eta nerabeekin zerikusi zuzena duten jarduketa publiko guztietan aintzat hartuko dira printzipio horiek, eta, zehazki, epaileek, herri-administrazioetako agintariek edo haur eta nerabeak zaindu eta babesteko erantzukizuna duten erakunde publiko edo pribatuek hartzen dituzten erabaki guztietan”.

“Haurren eta nerabeen interes gorena, haien eskubideen babesa eta eskubide horien garapenaren bermea beste edozein interes legezkoaren gainetik egongo dira”.

Bestalde, haurren garapen integralaren babesari zuzendutako irizpideak ere azaltzen dira haurren eskubideak babesten dituzten legeetan.

5. artikulua

d) Haurren eta nerabeen garapen integralari laguntzeko beharrezko diren bitarteko guztiak erabiliko dituzte, batez ere haien nortasunaren garapenari laguntzeko bitartekoak, eboluzio-aldi bakoitzari egokitutako arreta emango zaiela bermatuz.

17.artikulua

Haurrek eta nerabeek, eskubide horiek benetan erabili ahal izateko, eskubidea dute herri-administrazioengandik laguntza egokia jasotzeko.

Iturria: UNICEFek argitaratua. Eskuragarri: https://www.unicef.es/causas/derechos-infancia

9

Page 10: Aurkibidea - sare.eussare.eus/wp-content/uploads/2019/11/Motxiladun-umeak-PROPOSAMEN... · 2019ko abendua. Motxiladun haurrak: hezkuntza inklusiboaren ikuspegitik hezkuntza premien

Motxiladun haurrak: hezkuntza inklusiboaren ikuspegitik hezkuntza premien inguruko analisi eta proposamenak

Aipatutako eskubideak eskola eremuan ere eduki beharko lukete beraien isla. Aurretiaz ere, beste hainbat tratatu mahai gaineratu ziren haurraren interesak aintzat hartzen, honela esate batera, Salamancako Deklarazioa (1994) bezala ezagutzen dena, haurrek izan zitzaketen behar berezien inguruan bestelako politika batzuk aldarrikatzeko, desberdintasuna ulertzeko beste oinarri batzuk finkatuz. 90. hamarkadan Jomtienen burutu herrialdeen arteko bileran, Denontzako Eskolaren inguruan hitz egin zen.

1978ko Espainiako Konstituzioak berak, haurra babestu beharraz hitz egiten du bere 39. kapituluan.90. hamarkadatik aurrera, ordea, eskolaren baitan biltzen den errealitate gero eta anitzagoari erantzun egokiak emateko beharra are eta nabarmenago dela kontuan hartuta, balio inklusiboetan oinarritutako praktiken beharra mahai gaineratzen da. Gizarte errealitate gero eta anitzagoei erantzunak emateko errezeta berriak behar direlakoan.

Nafarroari erreparatzen badiogu berriz, erreferentzia nagusi bezala, 2005eko Foru Legea hartu beharko dugu (Ley Foral 15/2005 de Promoción, Atención y Protección a la Infancia y la Adolescencia en Navarra (2005), haur zein nerabeak babestu eta haien interes gorena bermatzeko. Gerora, egokitzapen desberdinak izan dituelarik.

Ipar Euskal Herriaren, kasuan berriz, erreferentzia markoa beste bat da, beste estatu –frantziarra- baten pean egotearen ondorioz. Frantziar estatuak, aipatu ditugun nazioarteko tratatu gehienak bere eginak ditu. 1945. urtean haurren babeserako lege abian jartzen da Frantzian, bai eta haurren eskubideak bermatzeko epaitegiak antolatu ere. Bertan, nazioarteko komunitatean haurren eskubideak errespetatzearen beharrari erantzun gisa planteatzen da. Ondoren urteetan, egokitzapen desberdinak izan dituelarik.

Nazioarteko Tratatu desberdinetan, haurrak dituzten eskubideak bermatzearen inguruan adostasuna agerikoa bada ere, gero praktikan eta errealitatean horiek egikaritzeko unean zailtasunak ere nabarmenak dira. Tokian-tokiko, lege eta arauen arabera interpretazioak oso desberdinak izan daitezkeelako (gure kasuan, 3 administraziotan banatutako eskola eredu bat).

Gure ustetan, eskola komunitatearen inplikazioa eta bertako zuzendaritza taldeen engaiamendua gakoa da. Zer esanik ez irakasleen sensibilitatea haurrak dituzten eskubideekiko.

4.2. Eskolaren erantzukizuna. Eskola inklusiboaren markoan kokatu beharreko erantzun bideaLan honetan aurkezten dugun errealitate hau bera ere, aniztasunaren ikuspegitik aztertu nahi genuke eta, deskribatu dugun haurren egoeraren aurrean eskolak ere bere erantzukizuna duela azpimarratu nahi dugu, argi erantzuteko bide hori, gainera balio eta eskola inklusiboaren testuinguruan kokatuko dugu. Honela jasotzen du Eusko Jaurlaritzak eskolaren esparruan aniztasunari erantzuteko planaren aurkezpenean (2019-2022 plana: 5 or) eskola inklusiboari erreferentzia egiten dionean: inklusioaz aritzean, gizarteak aniztasun-adierazpen guztiei (linguistikoa, kulturala, gaitasunei, sexu-joerari eta generoari buruzkoak, sozioekonomikoa, etab.) erantzuteko izan behar duen moduaz ari gara. Justizia sozialeko paradigma etiko batetik abiarazten da, eta diskriminazio eta bazterkeria mota guztiak gainditzea esan nahi du. Erdigunean ditu guztion eskubide-berdintasunaren printzipioa eta, ondorioz, eskubide horiek pertsona guztientzat eta testuinguru sozial eta pertsonal guztietan gauzatzeko gizarte-

10

Page 11: Aurkibidea - sare.eussare.eus/wp-content/uploads/2019/11/Motxiladun-umeak-PROPOSAMEN... · 2019ko abendua. Motxiladun haurrak: hezkuntza inklusiboaren ikuspegitik hezkuntza premien

Motxiladun haurrak: hezkuntza inklusiboaren ikuspegitik hezkuntza premien inguruko analisi eta proposamenak

betebeharra. (Eskola Inklusiboaren Esparruan Aniztasunari Erantzuteko Plan Estrategikoa 2019-2022. Eusko Jaurlaritza).

Lopez Melerok (2004: 75) Bersteinek esandakoa jasoaz, eskola inklusiboak aurreko atalean aipatutako eskubideak hartzen ditu oinarritzat: El primero es el derecho al crecimiento individual, sea éste de naturaleza individual, social o intelectual. El segundo es el derecho a ser incluido y no excluido- desde un punto de vista social, intelectual y personal. El tercer derecho es el derecho a la participación. Pero la participación no se refiere al discurso sino a la práctica.

Autore berberari jarriki, eskola inklusiboak denon eskubideak errespetatzeaz gain balore demokratioetan heztea bermatzen du: Los valores que mantiene la inclusión, deberían por ejemplo, educar al alumnado en la conciencia de la necesidad de inclusión y participación social de todas las personas y deberían suponer en la práctica la entrada en escena de una generación de ciudadanos comprometidos socialmente en la lucha contra la exclusión. Los valores de la educación inclusiva tiene que ver con abrir la escuela a nuevas voces y escucharlas activamente, pero también con el respeto y la distribución de poder entre todos los componentes de la comunidad escolar, incluidos aquellos que tradicionalmente han sido excluidos o mantenidos testimonialmente sin voz y sin voto. La nueva ética supone en definitiva, pasar de aceptar la diferencia aprender de ella.( Lopez Melero 2004: 88)

Eskola inklusiboak irakaskuntzaren pertsonalizazioa bermatzen du, pertsonalizazioaz ari garenean ez dugu banakakoen arretaz soilik hitz egiten, ari gara banakakoen eta taldearen arteko harremanak eraikitzeko bide berriak sortzeko beharra azpimarratzen, taldean parte hartzeko eta ikasteko baldintza berriak eraikitzeko beharraz hain zuzen ere. Horrek, bistan da, eskatzen du ikasleen interesak, ardurak, arazoak ezagutzea eta partekatzeko egoerak sortzea.

Testuinguru honetan Elkarrekin ikasten duen Komunitatea bezala (Santos Guerra, 2000) ulertzen dugu eskolaren jarduera. Eskolan irakatsi egiten da, baina eskolak ere (eta bere baitan elkar bizi diren eragileak) ikasi egin behar du. Errealitate ezezagunei erantzun berriak emateko. Aniztasunari behar bezala erantzuteko. Eskolan elkar bizitza ematen da, oso errealitate desberdinak bizi dituzten pertsonak, espazio bera konpartitzen dute. Eskolan, komunikazioa gertatzen da. Pertsonen arteko interakzioa eta elkartrukean oinarritutako komunikazio prozesu planifikatuak beharrezkoak dira aniztasunari erantzun nahi dion ikaste-irakaste prozesuen antolaketan, horrez gain, aipatutako interakzioak ikaste prozesuan sortzen diren mezu mota desberdinen elkartrukea ahalbidetu beharko dute, emozio, sentimenduak, esperientziak… Horrela ikuspuntu eta bizipen desberdinak partekatzeko aukera emango zaie ikasleei.Elkartrukeak, bestalde, desberdinen arteko ulertzea bideratu beharko du, Morinek (2009) ulermena definitzeko egiten duen bereizketa aintzakotzat hartzen dugu, aipatutako autoreak “ulermen intelektuala” eta “giza ulermena” bereizten ditu, lehenak fenomenoen azalpenak identifikatzea du helburu; bigarrena, ostera, azalpenetatik haratago doa, eta besteekiko identifikazioa eta enpatia eskatzen du.

Halaber, giza ulermena garatzeak besteekin aritzea eskatzen du, nahitaez. Delors-ek (1999) hezkuntzaren lau zutabeetariko bat kontsideratzen du aztertzen ari garen konpetentzia hau, eta besteekin aritzeko baldintza jasotzen du bere definizioan: Komenigarria izango litzateke hezkuntzari bi orientazio osagarri ematea. Lehenengo mailan, pixkanaka bestea ezagutzea. Bigarrengoan, eta bizitza osoan zehar, proiektu komunetan parte hartzea (Delors 1999:100). Hortaz, eskola hezkuntzak

11

Page 12: Aurkibidea - sare.eussare.eus/wp-content/uploads/2019/11/Motxiladun-umeak-PROPOSAMEN... · 2019ko abendua. Motxiladun haurrak: hezkuntza inklusiboaren ikuspegitik hezkuntza premien

Motxiladun haurrak: hezkuntza inklusiboaren ikuspegitik hezkuntza premien inguruko analisi eta proposamenak

bere programetan gazteak oso txikitatik lankidetza proiektuetan ikasten hasteko nahikoa denbora eta aukera eskaini behar ditu (Delors 1999:100).

Gauzak horrela, ikastearen baldintzatzat hartzen dugu norbanakoen esperientziak eta bizipenak elkartrukatzeko uneak bizitzea, elkarrekintzan eta solidaritatean oinarritutakoak. Horretarako elkarrekin ikasten duen komunitatea bihurtu behar dugu gela eta eskola eta testuinguru honetan kokatzen ditugu ondoren garatuko ditugun proposamen zehatzak ere. Melerok (2004), Flyinn aipatuz honela azaltzen du: Creo que una auténtica comunidad es un grupo de individuos que han aprendido a comunicarse entre ellos con sinceridad, cuyas relaciones son mas profundas que sus apariencias y que han establecido un compromiso significativo para divertirnos juntos, llorar juntos, disfrutar con los otros y hacer nuestras las situaciones de los demás (Lopez Melero 2004: 116).

4.3. Ikasle guztien beharrei erantzuteko irizpide zehatzakEusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak bultzaturiko Eskola inklusiboaren esparruan Aniztasunari erantzuteko Plan Estrategikoa 2019-2022 aipatu dugu lehenago ere eta bertan aipatzen diren lau ardatz aipagarriak iruditzen zaizkigu, euren senideak preso dituzten haur zein nerabeekiko esku hartzeak proposatu, planifikatu eta egikaritzeko unean. Honetarako, eskolak bere komunitate dimentsio hori aintzat hartu eta errealitate horri erantzuna emateko, gutxienik elementu hauek kontuak hartu beharko lituzke:

Aniztasunari Erantzuteko Plan Estrategikoaren helburuak:

1. Elkarbizitzarako eta ekitaterako esparru komun bat zehaztea, aniztasunaren balioa indartzeko eta hezkuntza-arloko erantzunak eta praktikak ikasle guztien ikaskuntza-premietara eta -gaitasunetara egokitzeko.

“Goi-mailako prozesu psikologikoak elkarri eraginez bakarrik garatzen dira. Dagoeneko gure ondare zientifiko eta kulturalaren axioma bilakatu da baieztapen hau. Ondorioak eskola-eremutik harago iristen dira, eta elkarrekintza hori arautuko duten bizikidetza-arau berriak izateko beharrari egiten diote erreferentzia. Elkarrekintza hori desberdinen artean gertatzen da beti, aniztasunak, arestian azaldu den moduan, gure nortasuna osatzen baitu pertsona gisa. Osasun-mental positiboarekin zuzenean lotuta dagoan elkarrekintza, jarrera eta elkarbizitza ereduak ematen dituenak, eta erresilientzia sendotu, autoestimua handitu eta helduaroko estresari aurre egiteko trebetasunak ematen dituenak” (20.orria)

• Ikastetxeko ikasleen aniztasunaz jabetzea: ikasleei haien gurasoen inguruan galdetzea eta gertutasuna agertzeak berebiziko garrantzia du gure ustetan jarduerak sustatzeko unean; modu berean, gizarte ereduan txertatuta dauden hainbat eredu apurtzeko beharra ere aipatu behar da (eskolak eta hezkuntzak badu berez eraldaketarako gaitasuna, garatzen diren praktikak segun eta nolakoak diren) kartzela espazio erasokorra izanik ere, errealitate sozial baten gisan kokatu eta hau bereziki azpimarratu behar dugu, kasuak badirelako, espetxean jaio eta ondoren eskolatuak izan diren haur eta nerabeak. Kartzela haien lehen hiru urteetako “etxea” izan da, gurasoekin bizitu baitira bertan. Gero, kalean, eskolak jasoko ditu, beste familia batek jasoko dituen moduan. Beraz, aldaketa oso esanguratsuen aurrean gertatzen dira haurrak, batez ere, espetxean jaio diren kasuetan. Eskola berri bat eta kaleko familiarekin bizi beharra -berria hau ere, neurri batean-, familia gune nagusia (gurasoak) utzita. Eskolak ezin dio muzin egin errealitate honi.

12

Page 13: Aurkibidea - sare.eussare.eus/wp-content/uploads/2019/11/Motxiladun-umeak-PROPOSAMEN... · 2019ko abendua. Motxiladun haurrak: hezkuntza inklusiboaren ikuspegitik hezkuntza premien

Motxiladun haurrak: hezkuntza inklusiboaren ikuspegitik hezkuntza premien inguruko analisi eta proposamenak

• Kartzela, estigmatizazio sozial zehatz batekin identifikatzen du gizarte patriarkalak (zer esanik ez kartzelan dagoena emakumea denean, ama txarraren kontzeptua gailenduz), gaiztoak daude kartzelan eta txintxoak askatasunean eta iruditeria hori, neoliberalismoak eraiki duen klase arteko diskurtso zehatz bat asetzeko eraikia da. Kartzela ere eskolaren gisa berean, errealitate anitza da eta eskolari, erakustea dagokio, aniztasun hori,ere.

• Ikasleak motibatzea eta haien beharrei buruz gogoeta egitea.

• Ikasle bakoitzaren parte hartzea ahalbidetzen duten testuinguru eta jarduera egokiak diseinatzea.

2. Politika eta jardunbide inklusiboak sustatzea, EAE-ko hezkuntza-sistema osoan egiturazko jarduerak gauzatuz

“Eskolak gizartera heldu behar du, eta gizarteak eskolara, eta zaila da hori lortzea, batek ez badu bestearen errealitatea kontuan hartzen. Gizartea askotarikoa da, baita eskola ere, eta biak daude mundu globalean, zeinak horretan lan egiteko gai diren pertsonak eskatzen dituen. Hori lortzeko modu bakarra da aniztasuna testuinguru eta jardunbide duten egokitzapen-guneak egotea. Hala, aldaketak erabakigarriak izan daitezen, egiturazko neurriak hartu behar dira, baita eskolan ere. Beraz, neurri integralak hartu behar dira, ez soilik berrikuntza zehatzak, hezkuntza-testuingurua egokitu eta benetan inklusibo bihurtzeko”. (21.orria)

3. Ikastetxearen autonomia eta erantzukizuna sustatzea, ikasleekiko hezkuntza-alorreko kudeaketan eta esku-hartzean

“Inklusioa sustatzeko politikak hezkuntza-administrazioaren zuzeneko erantzukizun diren moduan, ikastetxeei dagokie horiek zehaztea. Azken horiek behar adina autonomia izan behar dute politika horiek ikasleen testuinguru fisiko, sozioekonomiko eta pertsonalera malgutasunez egokitzeko. Etengabeko hausnarketa-, ekintza-eta prestakuntza-prozesu baten ondoren soilik egin daiteke egokitzapen hori eta jardunbide egoki bihurtu. (22.orria)

Ikastetxeek familientzako gune izan behar dute, haien parte-hartzea ezinbestekoa baita horietako bakoitzaren eguneroko bilakaerarako. Inklusioaren kontzeptuaren berezko premia da familien partaidetza bermatzea hausnarketako, prestakuntzako eta jardunbide berriak ezartzeko prozesu horietan”.

Ikasle bakoitza den bezala onartu eta tratatu behar da, eta, jakina, ikasle guztiek zuzenean parte hartu behar dute komunitate horretan.

Ikastetxeak ikasle guztiekin duen konpromisoa erakutsi beharko luke, beraz, gurasoak preso dituzten haurren egoeraren aurrean beraien parte hartzea oztopatzen duen egoeraren arazo zehatzak identifikatu eta parte hartzea ahalbidetzeko bitartekoak martxan jarri beharko lirateke (irakasleak jakin behar du: espetxean jaio da?, espetxeko eskola edota ludoketa batera joan da kalean eskolatua izan aurretik?, hala bada nolakoa izan da bere bizitza kartzelan?, bidaiak, gurasoek bileretan zuzenean parte hartu ezin dutenean bideak finkatuz, tutoreei dagokien protagonismoa eskainiz, ikasleak bere gurasoak gertu senti ditzan dagozkion zeharkako prozedurak finkatuz, irakaslea eta guraso presoen

13

Page 14: Aurkibidea - sare.eussare.eus/wp-content/uploads/2019/11/Motxiladun-umeak-PROPOSAMEN... · 2019ko abendua. Motxiladun haurrak: hezkuntza inklusiboaren ikuspegitik hezkuntza premien

Motxiladun haurrak: hezkuntza inklusiboaren ikuspegitik hezkuntza premien inguruko analisi eta proposamenak

arteko komunikazioa ziurtatuz gutun edota bisita bitartez...). Lehenik, errealitatearen analisi zehatz bat eginez (beharrak identifikatu, aukerak proposatzeko), bizipenak modu sistematikoan jasota eta ikaslearen behar, egoerara ahalik eta hurbilpenik zehatzena eginez. Astelehenak klabeak izan daitezke zeregin horretan, bidai luzeak eta bisitaldien hurrengo eguna den neurrian.

Ikasteko eta parte-hartzeko oztopoak identifikatzeko, ikasleak inguruarekin, gizarte egoerarekin, norberaren egoerarekin eta eskolako ibilbidearekin zer elkarrekintza duten aztertu behar dugu. Horretarako eskola egitura osoaren engaiamendua beharrezkoa da. Eskolak, ikasle horien inguru hurbilaren (tutoreak, izebak, amonak-aitonak edota ikasle horien erreferentziazko diren figurak) parte hartzea bermatzeko ahaleginak egiteko konpromisoa agertu behar du. Eta ez hori bakarrik, gurasoak kartzelan izanik ere eskubidedun subjektuak dira eta honenbestez askatasun gabezia penalak ez du haien seme alaben bizitzan parte hartzeko eskubidea ukatzea esan nahi, zailtasunak zailtasun eta ikastetxeak eta bertan dauden eragileek bermatzeko konpromisoa agertzen badute, egin daiteke. Horretarako, eskola zuzendaritzaren politika inklusibo zehatz bat behar da.

4. Modu eraginkorrean onartzea zer-nolako zeregina betetzen duen hezkuntza-komunitateak ikasle guztien arrakasta lortzeko, eta aktiboki sustatzea haien ongizate psikosoziala erdiesten laguntzen duten beste sistemekin batera lanean aritzeko bideak: hots, gizarte-eta osasun-sistemekin batera lan egiteko bideak

“Ikaskuntzako oztopoak kentzeko eta ikasle guztien parte-hartzea lortzeko, beste sistemen laguntza behar izaten da, sarritan. Lankidetza hori ez da oinarritu behar profesionalen arteko aldizkako harremanetan, baterako proiektu integratuetan baizik, zeinak ikasleen premiak gehiago eta hobeto artatzea erraztuko duten. Gizarte, osasun eta hezkuntzako gunea Arreta Goiztiarreko Ereduarekin jarri da martxan, eta adibide eta abiapuntu ona da garatuko duten proposamenak aztertzeko”. (22.orria)

Nafarroara etorrita, bertako Gobernuak sustatuta Aniztasunari erantzuteko Plan Estrategikoa 2018-2020 aipatu behar dugu, bertan, gure lanarekin lotutako bi alderdi garrantzitsu aipatzen dituelarik. Honela, aipatu egitasmoaren 2. ardatz estrategikoan Ikastetxeen egoeraren diagnostikotik abiatzea proposatzen du; eta aniztasunari erantzuteko prozesuaren konplexutasunaz eta zailtasunaz jabetuta, ikastetxeetako praktiken inguruko autoebaluazio eta hausnarketaren beharra azpimarratzen ditu:

…Dentro de este proceso es necesario partir de la reflexión y la autoevaluación en los centros, de sus propias prácticas, para identificar los procesos de inclusión-exclusión implícitos en ellas y establecer propuestas de mejora, progresivas, que conduzcan al centro hacia la incorporación de los planteamientos de la educación inclusiva en su dinámica diaria… (71 or).

Proposamenak azpimarratzen duenez ikastetxeen autonomiak ateak zabaltzen dizkio: koherentziari eta partehartzeari.

Bestalde hirugarren ardatz estrategikoan, alderdi metodologikoen atalean, aldaketa metodologikoen beharra azpimarratzen du eta ondoko berezitasunak aipatzen ditu:

…En suma, es hablar de diálogo, de proyectos integrados, de participación de las familias, de grupos de trabajo interactivos, en definitiva de una escuela renovada con planteamientos ricos en las relaciones

14

Page 15: Aurkibidea - sare.eussare.eus/wp-content/uploads/2019/11/Motxiladun-umeak-PROPOSAMEN... · 2019ko abendua. Motxiladun haurrak: hezkuntza inklusiboaren ikuspegitik hezkuntza premien

Motxiladun haurrak: hezkuntza inklusiboaren ikuspegitik hezkuntza premien inguruko analisi eta proposamenak

de la comunidad educativa y en una organización y funcionamiento de los centros más activa y receptiva con la diversidad… (79 or).

Orain arte aipatu dugun printzipioetan oinarrituz, euskal presoen senideak, seme-alabak edo beste familiarren egoerak sortzen dituen arazoez jabetzea, ulertzea eta partekatzea helburua duten zenbait proposamen didaktiko garatuko ditugu. Proposamenak irekiak dira eta gaiaren inguruan sortu diren baliabideen erabilera errazteko baliagarriak izan daitezkeela uste dugu. Proposamen didaktikoetan ariketa solteak baino ikaste prozesu oso bat irudikatu nahi da eta esangura bermatzen duten urratsak proposatzen dira.

Estrategiak bi ataletan banatu ditugu. Lehenengo atalean zenbait irakasleen testigantzak jasotzen ditugu. Beraiek izandako esperientzietatik ikasitakoak partekatu nahi ditugu atal honetan.

Bigarren atalean kalean dauden zenbait materialen erabilera didaktikoaren inguruko aholkuak ematen ditugu.

5.1 Irakasleekin elkarrizketan ikasiak

Lan hau burutzeko, egoera hau gertutik bizi izan duten hainbat profesionalekin harremanetan jarri gara, lehenik. Abiapuntuko galdetegi baten bitartez. Ondoren, euskal hezkuntza sisteman jardunean ari diren eta parte hartzeko prest izan diren hainbat irakaslerekin sakoneko elkarrizketak5 burutu ditugu. Irakasleak hautatzeko unean baliatu dugun irizpide nagusia, egoera honetan izan dituzten ikasleekin lan esperientziak partekatzea izan da. Haien ahotsa ere geure eginez. Eskolen izaera, tamaina eta ikuspegi metodologiko anitzak dira, baita eskola hauetan eskolarizatutako haurren egoera ere, gauzak horrela, irakasleen bizipenak eta esperientziak egoeren aniztasuna islatzen dute.

Ikerketa honetan parte hartu dute

Ikastetxea Kokalekua Norekin

Bizi Lore Eskola Aktiboa Azkoitia Irakasle taldearekin

Haurtzaro Ikastola Oiartzun Irakasleak

Andramendi Ikastola Beasain Irakaslea

Donibane Lohitzune Ikastola Donibane Lohitzune IrakasleakIturria: geuk egina, 2019

1 adierazlea: ikasleen egoeraren identifikazioarekin erlazionatutako estrategiak

HH 3n bazuen arazo bat ez zuen hitz egiten aitaren inguruan. Ez etxean ezta kalean ere. Eskolan ere ez. Ez zuen aitaren inguruan hitz egiten. Orduan hitz egin genuen ama eta biok eta bisitara joaten zenean aipatzen hasi ginen. Aita inkluitzen, denbora guztian ahal zen guztian eta bisitak aprobetxatzen. Joaten zirenean eta bueltatzen zirenean.

5 Aipatu behar da, lan honetan, elkarrizketa hauen lagin bat besterik ez dugula jaso. Elkarrizketak luzeagoak dira eta baita haien transkribapenak ere.

15

5. Motxiladun haurrak: eskolan esku hartzeko estrategia zehatzak

Page 16: Aurkibidea - sare.eussare.eus/wp-content/uploads/2019/11/Motxiladun-umeak-PROPOSAMEN... · 2019ko abendua. Motxiladun haurrak: hezkuntza inklusiboaren ikuspegitik hezkuntza premien

Motxiladun haurrak: hezkuntza inklusiboaren ikuspegitik hezkuntza premien inguruko analisi eta proposamenak

Anai-arrebek oso izaera ezberdina daukate eta helduok baita, beraz, ez dago errezetarik. Egoeraz hausnartu eta momentuan onena dena egin behar da, ezer ez egitea ere zerbait egitea dela jakinik. Hortaz, familiarekin hitz egin eta haurraren (eta familiaren) beharrez hausnartzea da oinarrizkoa, eskolako helduen egoerez ere, hauek baitira eskolan erabakitakoa aurrera eramango dutenak. Haur bakoitzari bere behar eta nahietan errespetatzea ere garrantzitsua da, guk X onena dela uste arren, haurrak hortara itxita egonez gero, ez baitu merezi.

Gure kasuan, haur zaharrenak egoeraz hitz egiteko zailtasun handiak zeuzkan, hortaz amarekin hortaz hausnartu eta aita inkluitzearen beharraz jabetu ginen. Hortarako, aitari gutunak idazten hasi ginen. Gainera, ama bisitak noiz zeuzkaten esaten hasi zen eta eskolan hauei hitza jartzen hasi ginen: bidai ona opatzen, gorantziak bidaltzen… eta bueltan aita zer moduz ikusi zuen galdetzen… Poliki egoerari buelta eman arte.

Txikienak izaera ezberdina dauka eta gainera eskolan zaharrenarekin lanketa hasita zegoenez, errezago eta hasieratik hasi da aitaz lasai hitz egiten. Edozein egoera aprobetxatzen du bere ezinegona ateratzeko eta baimentzen da.

Hitzen esanahi bikoitzez hausnartzea ere garrantzitsua da. Gurera jendea etortzen da batzuetan tailerren bat edo egitera eta bisita hitza erabiltzen genuen. X urduri jartzen zen eta zergatiaz hausnartzen aitaren bisitetaz gogoratzen zela konturatu ginen, gonbidatua hitza erabiltzen hasi eta asko lasaitu zen.

Niri esan zidaten ikasle berri bat etorriko da eta nik galdetu nuen zer da hemengoa? Kanpotarra? Eta erantzun zidaten: hemengoa da baina kartzelan egon da 3 urtez. Eta nik zer egin behar dut? Ba esan digute normalitate handiz bizi izan duela dena, asteburuetan ateratzen zutela eta ez duzu arazorik izango eta arazorik baduzu amonari galdetu.

Profesional bezala zer pentsatu zenuen? Galdetu genion guk. Beste galdera batekin erantzungo dizut: nola erantzun behar ditut bere beharrak eta nire hausnarketa izan zen, bera babestu eta bere bizi badu nik irakasle bezala modu horretan jarraitu.

Haurra ikastola hastean, familiaren egoeraz jabetu gira: aita preso zela, oso urrun, haurra zenbatero joaten zen bisitatzera...etabar... gure lana, irakasle eta laguntzaile gisa, aitari ahal bezainbat informazio pasatzea zela pentsatu dugu.

Eskolak familiaren eta haurraren testuingurua ezagutu behar ditu eta informazio bera erabiltzea komeni da, distortsiorik ez egoteko. Familia bakoitzak erabaki behar du informazioa nola kudeatu, beraien erabakia da, eta eskolak hori errespetatu behar du. Eskola eta etxearen arteko informazio trukea eta konfiantza beharrezkoak dira, guzti hau garatzeko.

Guraso bileretara etorri ezin denez, bilera garaian gutuna idazten diogu, besteei esandakoa gugandik jasotzeko. Baita bere urtebetetze egunean, urte amaieran… eta momentu hauetan, ikaskide guztiei zabaltzen diegu idatzi edota marrazteko aukera. Horretarako kutxa bat sortu genuen, gutun bat bidali edota jaso behar dugunean ateratzen dugu. Horrela, lekua bat emanez. Haurren egoeraz hitz egiteko tarte bat sortzen da eta ikaskideek gertuago bizi dute bi hauen egoera. Seme-alabek euren lagunak beraien aitari marrazki edota idatziak egiten ikusteak ere betetzen ditu.

16

Page 17: Aurkibidea - sare.eussare.eus/wp-content/uploads/2019/11/Motxiladun-umeak-PROPOSAMEN... · 2019ko abendua. Motxiladun haurrak: hezkuntza inklusiboaren ikuspegitik hezkuntza premien

Motxiladun haurrak: hezkuntza inklusiboaren ikuspegitik hezkuntza premien inguruko analisi eta proposamenak

2 adierazlea: familiaren parte hartzearekin erlazionatutako estrategiak

Eskolak familiaren eta haurraren testuingurua ezagutu behar ditu eta informazio bera erabiltzea komeni da, distortsiorik ez egoteko. Familia bakoitzak erabaki behar du informazioa nola kudeatu, beraien erabakia da, eta eskolak hori errespetatu behar du. Eskola eta etxearen arteko informazio trukea eta konfiantza beharrezkoak dira, guzti hau garatzeko”

“Guraso bileretara etorri ezin denez, bilera garaian gutuna idazten diogu, besteei esandakoa gugandik jasotzeko. Baita bere urtebetetze egunean, urte amaieran… eta momentu hauetan, ikaskide guztiei zabaltzen diegu idatzi edota marrazteko aukera. Horretarako kutxa bat sortu genuen, gutun bat bidali edota jaso behar dugunean ateratzen dugu. Horrela, lekua bat emanez. Haurren egoeraz hitz egiteko tarte bat sortzen da eta ikaskideek gertuago bizi dute bi hauen egoera. Seme-alabek euren lagunak beraien aitari marrazki edota idatziak egiten ikusteak ere betetzen ditu”

Kartzelan dagoen aitak pultsera batzuk egin zizkigun eta denontzako ekarri zituen aitatxok egindako pultserak. Guk aipatu genuen: eskerrik asko esango diogu? Eskutitz bat bidaliko diogu? Eta denek parte hartu zuten. Denek zerbait esan nai izan zioten. Baina gaiaz ez da hitz egiten gelan.

Aitak parte hartzen du eskola bizitzan? Gurasoekin kurtso hasieran bilera egiten dugu eta bertan amak azaldu zidan egoera zein zen. Nik eskutitzen bitartez harremana dut berarekin. Eta guraso bileren txostenak bidaltzen dizkiot. Argazkiak ere bidaltzen dizkiogu.

Gero eta amak (kartzelan zegoen) nik hitz egiten genuen. Orduan, Urtxintxa proiektua erabiltzen genuen eta Txantxoa zen gure maskota. Orduan, nik amarekin landu nuen, esateko txantxoa gauero joaten zela beregana eta kontatzen zion zer egiten genuen ikastolan. Eta erabili genuen komunikazio tresna moduan.

Nik suertea izan nuen amak lanketa eginda zeukalako umea kartzelatik atera aurretik. Dena elkarrizketaren bitartez konpontzen genuen. Gelan, egunero ateratzen zen gaia. Albuma ekartzen zuen bere familiak eta asko hitz egiten zuen gelan amaren inguruan, normaltasun osoz.Amak sinatzen zituen txostenak kartzelan egonda, saski bat egin zuen klaserako, parte hartzen zuen. Amaren parte hartzea oso garrantzitsua da.

Bestalde, amonak uzten zuen, gauzak kontatzen… nik informazioa jasotzen nuen eta entregatzeko garaian nik amonari bere sentimenduak… azaltzen nizkion.

Ama ikastolan egunero gurutzatzen gara gurasoekin eta beraz goizero dugu aukera  amarekin hitz egiteko eta hurbiltasun horri esker konfiantzazko harremana lortu dugu.

3 adierazlea: eskolaren parte hartzearekin erlazionatutako estrategiak

Eskola komunitate bat izatea

17

Page 18: Aurkibidea - sare.eussare.eus/wp-content/uploads/2019/11/Motxiladun-umeak-PROPOSAMEN... · 2019ko abendua. Motxiladun haurrak: hezkuntza inklusiboaren ikuspegitik hezkuntza premien

Motxiladun haurrak: hezkuntza inklusiboaren ikuspegitik hezkuntza premien inguruko analisi eta proposamenak

“Famili eta langileen arteko kooperatiba txiki bat izanik, familien arteko harremana estua da; proiektu bat aurrera eramateak sortzen du binkulo bat. Denek ezagutzen dugu elkar, bakoitzaren egoera ezberdina da eta elkar errespetatzen gara. Eta famili honen kasuan ere talde izaerak eta elkar zaintzak, sustengu handia ematen die; komunitate bat gara”

4 adierazlea: jarduera inklusiboak sustatzea

Familiekiko eta ikasleekiko gertutasuna

“Haur guztien errealitatea6 izan behar dugu eskolan, beraien burua aske adierazteko aukerekin loturik dago ongizatea; eta horretarako, haurrak jasotzen saiatzen gara. Leku bat eman behar diegu errealitate ezberdinei. Eta hainbat egoera ezberdin izan ditugu: banatutako familiak, ama baten gaixotasuna… eta gai gogorrak diren arren, lekua eman eta hitza jartzen laguntzeak, lasaitu egiten ditu”

“Haur batek min fisikoa hartzean lasaitu arteko denbora hartzen dugu, bada min fisiko zein emozionalekin berdina egitea beharrezkoa dela deritzogu. Ezin dugu hitz egiteko beldurrik izan, momentu horietan haurra entzun eta epaitu edota iritzia emateke, egoeraren ispilu egin behar diegu. Ulertuak, onartuak eta zainduak sentiarazi behar ditugu”

Bere bizipenak adierazteko egoerak sortzea.

“Hamaiketako ostean egunero dugu bilgune eta ipuin momentua. Eta hitz egiteko tartea izaten dugu: haurren egoeretaz, sentimenduetaz… eta honek haur denei baimen bat ematen die kontatzeko duten hori kontatu ahal izateko”

“Hala ere, horretara mugatzeke, momentu asko eskaintzen dizkiegu beraien sentimenduetaz hitz egiteko, egoera ezberdinak partekatzeko… eta ohitura horiek barneratzean, ireki egiten dira”

Bere bizipenak ikaskideekin partekatzeko uneak eraiki

“Asanblada askotan sortzen dira elkarrizketa ezberdinak, eta asteburuaz hitz egitean… gaia ateratzen da eta hortaz hitz egiten dugu”

“Jolasean askotan ateratzen dira lapurra/kartzela, polizia/lapurrak… eta horrek elkarrizketa ezberdinak sortzen ditu: kartzelan gaiztoak daudela, beraien aitak kartzelan egoteko zerbait lapurtuko zuela… ezinegona sortzen die haur hauei eta egoeraz hitz egiteko tartea aprobetxatu ohi dugu”

“Bere urtebetetze egunean ere, haurrak eskulan bat egin nahi zion, hori aprobetxatuz denei aukera eman genien; berdina errepikatzen dugu eskutitz guztiak idazterakoan ere. Kasu hauetan beti ematen diegu aukeran, ez dugu inor derrigortzen; ezta seme-alabei ere eta sekula ez ditugu beraien erabakiak epaitzen”

18

6 Bizilore eskolako lau bidelagunek hartu dute parte elkarrizketa honetan. Bizilore eskola txiki bat da eta egoera hau jasan eta bizi duten bi anai-arreba daude, aita dute preso biek. Batek, 5 ikasturte daramatza eskola honetan eta besteak, bi. Bidelagunak ere denbora ezberdina daramate eskolan eta honenbestez, bakoitzaren bizipenak ezberdinak dira egoeraren inguruan.

Page 19: Aurkibidea - sare.eussare.eus/wp-content/uploads/2019/11/Motxiladun-umeak-PROPOSAMEN... · 2019ko abendua. Motxiladun haurrak: hezkuntza inklusiboaren ikuspegitik hezkuntza premien

Motxiladun haurrak: hezkuntza inklusiboaren ikuspegitik hezkuntza premien inguruko analisi eta proposamenak

5.2 Bitakora kaiera: baliabideen pedagogikoen kutxa

Atal honetan jaso ditugu kartzelaren egoera azaltzen duten zenbait baliabide eta haien inguruko proposamen didaktikoak. Proposamen didaktiko guztiek bilakaera bera dute hasiera, garapena eta bukaera. Materialen hauen erabilera prozesu osoago batean txertatzen da: hasierak girotze lana ahalbidetzen du, haurren motibazioa eta prozesua irudikatzeko lagungarriak izan daitezkeen ideiak azaltzen dira. Garapen unean, berriz, materialak eskaintzen dituen aukeren araberako hausnarketak, elkarrizketak… proposatzen ditugu eta bukaera unean haurrek beraiek zerbait sortzeko aukerak proposatzen ditugu. Egileek egin ditugun proposamenez gain eskola eta gelen egoerei egokitutako hainbat ideia berriak egon daitezkeela ziur gaude.

19

Page 20: Aurkibidea - sare.eussare.eus/wp-content/uploads/2019/11/Motxiladun-umeak-PROPOSAMEN... · 2019ko abendua. Motxiladun haurrak: hezkuntza inklusiboaren ikuspegitik hezkuntza premien

Motxiladun haurrak: hezkuntza inklusiboaren ikuspegitik hezkuntza premien inguruko analisi eta proposamenak

5.2.1 Motxila etorkizunaz bete erakusketako irudiekin. Sare Elkartea

Guraso biak edo haietako bat espetxean duten haurren testigantzak jaso eta haien kezkak, galderak, irriak eta negarrak biltzen dituzte erakusketako 13 artelanek

Proposamen Didaktikoa

Hasiera

gaiari sarrera emateko materialaren aurkezpena egingo dugu. Aurkezpenaren bidez gaiarekiko interesa sortu beharko dugu, alde batetik, eta haurren lehen iritziak jaso, bestetik.Bestalde, besteekiko ulermena eta enpatia bultzatzen duen jarreratik egindako hausnarketa bideratuko dugu.

Garapena

Fase honen helburua besteen lekuan jartzea da. Protagonisten sentimenduak identifikatzea eskatuko diegu

Bizipen baikorrak / Bizipen ezkorrak

Bizipen gehienetan zerbait ezkor eta zerbait baikor identifikatu daiteke, hortik ere bideratu dezakegu hausnarketa.

13 marrazkiak erabil ditzakegu edo batzuk hautatu. Taldeka egin dezakete jarduera hau. Egin ondoren beste ikaskideei azalduko diete.

Protagonisten egoera beraien egoera familiarrarekin alderatzea eskatuko diegu eta desberdintasunak identifikatzea. Nola sentituko nintzateke egoera honetan?

Bukaera

Egoeraren ulermena adierazten duen zerbait sortzea eskatu diezaiekegu:

Marrazkiaren protagonistari idaztea

Egoera aldatuta beste marrazki bat egitea

20

Page 21: Aurkibidea - sare.eussare.eus/wp-content/uploads/2019/11/Motxiladun-umeak-PROPOSAMEN... · 2019ko abendua. Motxiladun haurrak: hezkuntza inklusiboaren ikuspegitik hezkuntza premien

Motxiladun haurrak: hezkuntza inklusiboaren ikuspegitik hezkuntza premien inguruko analisi eta proposamenak

21

5.2.2. Ohianari gutunak liburuan oinarrituta. Patxi Aristi. Inpernupe Kultur Elkartea

Ohianari bere osabak idatzitako pasarteak jasotzen dira liburu honetan, haietako batzuk erabil daitezke kartzelarekin erlazionatutako gaiez hitz egiteko eta hausnartzeko. Irakurketa eta lanketaren bidez presoen bizi baldintzaz jabetzea eta beraien ikaskideen senideen egoeraz hausnartzea eta horretaz hitz egiteko bidea ematea.

Matematika kartzelan. Ipuina

Hemen, kartzelan, 4 modulu daude, etxe-blokeen antzekoak, eta barruan, gaur egun, 600 preso inguru gaude. Horietatik, zazpi gara euskaldunak.

Egunak 24 ordu ditu eta horietatik 2 pasatzen ditugu patioan; Patioa zeharkatzeko 25 pausu behar ditut normalean, hanka luzatuz gero, eta pauso laburragoan ibiliz gero,33; ordubetean ehundik gora buelta egiten ditut; baina batzuetan gehiago edo gutxiago ere bai, eguraldiaren arabera, amorruaren arabera, pentsamenduen arabera.

Zazpi egunean behin daukat lagunen bisita eta hamabostean behin aurrez aurrekoa, familiarena, astean behin dei dezaket etxera telefonoz, 5 minutuz; 16 urte daramatzat kartzelan; 27 hilabete dauzkat Itzurunek, zure lehengusuak, nire semeak.

Hasiera

Matematika kartzelan izenburua duen ipuin batek zer kontatuko digu? Nolakoa izango da kartzelako matematika? Zertaz izango da desberdina?

Haurren hipotesiak jasoko ditugu eta ipuinean agertu daitezkeen ideien inguruko espektatibak sortuko ditugu.

Irakurri ondoren imajinatutakoa eta irakurritakoaren arteko desberdintasunaz eta desberdintasunen oinarrian egon daitezkeen arrazoiak identifikatuko ditugu.

Garapena

Testuaren esanahia sakonduko dugu.Kartzela barruko mugimenduak irudikatu.Bisita eta deien denborekin kalkuluak egin.Jarduera osoan zehar besteekiko ulermena eta enpatia bultzatuko dugu.

Bukaera

Baldintza gogorretan bizi diren pertsona presoez gain, beste kolektiboak ere aurkitu ditzakegu.Zein izango litzake baldintza txarretan bizi diren pertsonentzat nahiko genukeen matematika?

Page 22: Aurkibidea - sare.eussare.eus/wp-content/uploads/2019/11/Motxiladun-umeak-PROPOSAMEN... · 2019ko abendua. Motxiladun haurrak: hezkuntza inklusiboaren ikuspegitik hezkuntza premien

Motxiladun haurrak: hezkuntza inklusiboaren ikuspegitik hezkuntza premien inguruko analisi eta proposamenak

22

Gutunak. Testua

Zure gutunak musuak dira, Ohiana, eta gozo, gustora hartzen ditut. Txori txiki batek ekartzen dizkit mokoan. Urrutitik ikusten dut hurbiltzen, handik, ipar-ekialdetik, eta gelako leihoan jartzen da, ttak, burdin barren artean; “ Aupa! Zer moduz?”, galdetzen diot, eta erantzuteko txio egiten duenean, erori egiten zaio gutuna, nire aurrealdean, ziega barrura.

Gutunetan kontatzen didazu zer egiten duzun eta nik zurekin jarduten dut; non ibiltzen zaren, han ibiltzen naiz zurekin. Begiak itxi eta edozein lekutara joaten naiz zurekin. Nahiko lukete irudimena ere presoa hartu, baina hori ezinezkoa da. Probatu: itxi begiak eta joan nahi duzun lekura, egon nahi duzunarekin, egin nahi duzuna… Ikusten nauzu, ezta?

Hasiera

Gutunak jasotzen ditugu guk? Garrantzitsuak dira guretzat? Eta presoa dagoen pertsona batentzat? Zergatik dira garrantzitsuak?

Garapena

Errealitatea eta fantasia bereiztu. Zer ez da erreala? Zer adierazten digu txoriaren bidez? Kartzelaren lehietatik sartu daitezke txoriak? Zein izan daitekeen irudia?

Nori idatzi diezaiokegu gutun bat dagoen egoeratik ateratzen laguntzeko?

Bukaera

Gutun bat idatzi

Page 23: Aurkibidea - sare.eussare.eus/wp-content/uploads/2019/11/Motxiladun-umeak-PROPOSAMEN... · 2019ko abendua. Motxiladun haurrak: hezkuntza inklusiboaren ikuspegitik hezkuntza premien

Motxiladun haurrak: hezkuntza inklusiboaren ikuspegitik hezkuntza premien inguruko analisi eta proposamenak

23

5.2.3 Kurkuluxetan Elkarteak ekoitzitako Motxilaren umeak pelikula: https://youtu.be/wNieLZS9hRc

Sinopsia: Motxilaren umea film pedagogikoa, Maiderren historia da, alegia bere ama espetxean daukan adingabeko neska batena. Beraien arteko harremana jasotzen da, nola haurraren garapen pertsonala zirkunstantzia honen menpe aurkitzen den. Gertaera hau askoz larriago bihurtzen da, bere ama etxetik ehunka kilometrotara bizi delako, eta ondorioz, neskaren eskubidea afektibitatea jasotzeko gurasoen aldetik eta, beraiek hezita izateko ukatuta gelditzen da.

Hasiera

Nola sentituko ginateke gure ama edo aita kartzelan egongo balira? Nola imajinatzen dugu kartzela?

Garapena

Kartzela, ama, Maider eta aitite pelikulan ikus daitezkeen egoerak, harremanak, sentimenduak arretaz behatu

Bukaera

Pelikula ikusteak sortu zaizkien pentsamendu, sentimendu ideiak partekatzea.

Ikasitakoak partekatzea

Maiderren ikaskideak erakusten dioten babesak beregan sortzen dituen sentimenduak identifikatzea

Pelikularen aurkezpena prestatu

Pelikularen inguruko debatea

Page 24: Aurkibidea - sare.eussare.eus/wp-content/uploads/2019/11/Motxiladun-umeak-PROPOSAMEN... · 2019ko abendua. Motxiladun haurrak: hezkuntza inklusiboaren ikuspegitik hezkuntza premien

Motxiladun haurrak: hezkuntza inklusiboaren ikuspegitik hezkuntza premien inguruko analisi eta proposamenak

24

5.2.4 Ilargiraino. Mikel Orbegozoren komikia. Ataramiñe

Ilargiraiño komikian azaltzen diren zenbait pasarte hautatu ditugu haurrekin lan egiteko.

Hautatutako pasarteek Haurrak katzelan, haurren bisitak edo dispertsioak sortutako egoerak islatzen dituzte. Hona hemen hautatutakoak: Energia, Mendi Tontorrean, Odisea, Ez da ajea, Bidai luzerik ez , Denboraren igarotzea, Txarla, Konpania, Jolasean amatasun moduloan, Bidaiatzen, Alaba ezagutzen, Aitarentzako.

Hasiera

Komikian islatzen den egoeraz hitz egin, bakoitzaren iritziak, ideiak…

Garapena Komikian azaltzen dena eta norbera edo taldearen ideiekin alderatu: zer ikusi dugu berri?, zer ikasi dugu?…

Bukaera

Komikian azaltzen diren egoeretatik abiatuz egoera berriak imajinatzea eta gelakoen artean komiki bat egitea.

Page 25: Aurkibidea - sare.eussare.eus/wp-content/uploads/2019/11/Motxiladun-umeak-PROPOSAMEN... · 2019ko abendua. Motxiladun haurrak: hezkuntza inklusiboaren ikuspegitik hezkuntza premien

5.2.5. Maritxipi eta amatxo ipuina. Sara Majarenas, Mikel Orbegozo eta Joxemari Carrere. Sare Elkartea

Maritxipi eta Amatxo Sara Majarenasek kartzelan zegoela alabari idatziriko ipuina da. «Nola azaldu ume bati hiru urte betetzean, beretzat natural eta hain berea den espazio bat utzi behar duela?». Galdera hori buruan, idazteari ekin zion Majarenasek. Eta Mikel Orbegozok marrazki bihurtu zituen Majarenasen testuak. Joxemari Carrereren kolaborazioarekin, Maritxipi eta Amatxo ipuina bilakatu zen.

Ipuinean egoera desberdinak islatzen dira: gutunak, bisitak… egoera hauen inguruko hausnarketa bultzatzeko aukerak eskaintzen ditu ipuinak

Hasiera

Kartzelan dagoen amatxoren gutuna jasotzeak eta telefono deiari erantzuteak garrantzitsua otea da Maritxipirentzat? Eta amarentzat?

Garapena “Gutunaren Besarkada” eta “ Amatxoren Altxorra” atalen irudiak erreparatuz zer ikusten dugu? Nola irudikatzen dugu irudien esanahia? Eta testuak irakurrita?

“ Maritxipiren abenturetan nola azaltzen da amatxo?

“ Irrien Horma” Maritxipiren abenturak amatxoren poza” Nola azaltzen da?

“Ama etxera” Maritxipiren bidaia

Ipuinean azaltzen diren egoeraz hitz egin, eta norbera edo taldearen ideiekin alderatu: zer ikusi dugu berri, zer ikasi dugu…

Bukaera

Amets Urdinak asmatu daitezke?

Motxiladun haurrak: hezkuntza inklusiboaren ikuspegitik hezkuntza premien inguruko analisi eta proposamenak

25

Page 26: Aurkibidea - sare.eussare.eus/wp-content/uploads/2019/11/Motxiladun-umeak-PROPOSAMEN... · 2019ko abendua. Motxiladun haurrak: hezkuntza inklusiboaren ikuspegitik hezkuntza premien

Motxiladun haurrak: hezkuntza inklusiboaren ikuspegitik hezkuntza premien inguruko analisi eta proposamenak

26

5.2.6. Nemo Kapitainaren azken bidaia ipuina. Castillo Suarez. Erein Argitaletxea

“Nadia dut izena, ez dut anai-arrebarik, eta amarekin bizi naiz errepide ondoko pisu batean. Aita ez da gurekin bizi. Baina ez nire gurasoak bananduta daudelako, baizik ezin direlako elkarrekin egon. Nire aita kartzelan dago. Jaio nintzenean ere kartzelan zegoen.Niri ez zaizkit kartzelak gustatzen, hotzak eta zikinak direlako. Nik itsaso zabala maite dut, eta, nire aita non dagoen galdetzen didatenean, Ozeano Barean dagoela esaten dut maiz, urpekari batean, Nemkapitaina bezala”

Sekuentzia Didaktikoaren proposamena

Hasiera

Nemo kapitainaren izena duen ipuin baten gaia zein izango da?

Zer aurkituko dugu ipuin honetan?

Garapena

Nadiaren bizitzaren pasarteak irakurri, zeintzuk dira bere esperientziak? Sentimenduak?

Gureak?

Nadia eta Flaviaren Itsas Hiztegian azaltzen diren hitzak hartu eta Hiztegi berriak sortu: “Nadiaren Kartzelara bidaiak” “Amaren kartzelara bidaiak”

Nemo Kapitaina eta aita, badago harremanik?

Nadiaren bidaiak alderatu dezaket nik familian egindako bidaiekin?

Bukaera

Ipuinatik hautatutako parrafo bat beste ikaskideekin komentatu

Zergatik hautatu duzu? Zerk erakarri zaitu? Zerbait ikasi duzu?

Page 27: Aurkibidea - sare.eussare.eus/wp-content/uploads/2019/11/Motxiladun-umeak-PROPOSAMEN... · 2019ko abendua. Motxiladun haurrak: hezkuntza inklusiboaren ikuspegitik hezkuntza premien

Beste baliabide batzuk ipuin formatuan

Kanturik gabeko herria. Ixabel Millet Heyres. Baigorri argitaletxea

Derriere le mur. Isabelle Carrier eta Elsa Valentin. Alice Editions.

27

Motxiladun haurrak: hezkuntza inklusiboaren ikuspegitik hezkuntza premien inguruko analisi eta proposamenak

Page 28: Aurkibidea - sare.eussare.eus/wp-content/uploads/2019/11/Motxiladun-umeak-PROPOSAMEN... · 2019ko abendua. Motxiladun haurrak: hezkuntza inklusiboaren ikuspegitik hezkuntza premien

Lan honen amaierara iritsita, bi ondorio nagusi ageri agerian geratu zaizkigu. Lehena, gurasoak kartzelan dituzten haur eta nerabeek, hezkuntzaren ikuspegi edo dimentsiotik arreta behar dute. Eta arreta esaten dugunean arreta espezifikoaz ari gara. Familia eta eskolaren arteko harremanaren garrantziaz jakitun, haur hauen familia egituretan, gurasoetako baten (edo kasu batzuetan bien) ausentzia fisikoak eragin zuzena baitu haur horien eskolatze prozesuan. Eta ondorioz, haien gizarteratzean. Lan honek, behar hori mahai gainean jartzeko helburua du. Abiapuntua finkatu, behintzat. Bigarrenik, egoera honetan dauden ikasleekin lan eta jardun pedagogikoa garatzeko unean, material pedagogiko zehatz eta pertinenteen beharra ere agerian utzi nahi dugu. Lan honetan, hori osatze aldera hainbat proposamen jasotzen baditugu ere, pentsatzen dugu oraindik kasuan kasuko egoera zehatzei erantzunak emateko, irakasleek material pedagogikoak behar dituztela. Bai eta formazio espezifikoa ere. Haurra hezkuntza prozesuaren erdigunean kokatuta lan egiteko, haur hauek, espetxe politika zehatz baten ondorioak jasaten ari diren neurrian beharrezkoa da irakasleak haien errealitatera ahalik eta modu zehatz eta sistematikoenean gerturatzea eta horretarako formazioa beharrezkoa da.

Lan hau ikuspegi inklusiboan txertatu dugu, etorkizuneko hezkuntzaren erronkak, ildo horretan kokatzea ezinbestekoa delako. Inklusioak, errealitate denak aintzat hartzea proposatzen du. Gaur egun, eskoletan zehazki eta hezkuntza sisteman orohar, aniztasuna handia da, errealitate hau bizi duten haur eta nerabeen kopurua –kuantitatiboki- handia ez bada ere (nahikoa bada sufrikarioaren tamaina agertzeko), kualitatiboki esangura badu eta eskolak ezin du beste aldera begiratu eta kontu domestiko soil baten gisan ikusi.

Azkenik, lan hau errealitate hori bizi duten haurrekin jardunean ari diren irakasleen ahotsekin osatu dugu. Haien, kezkak, beldurrak jaso ditugu eta guretzat irakaspen ezin egokiagoak dira etorkizuneko proposamenak lantzeko. Praktikan, lanean ari diren hezkuntzako profesionalen ahotsak jasotzea guretzat inportantea zen, azken batean haiek jarri gaituztelako benetako ispiluaren eta beharrean aurrean.

Esan bezala, lan hau abiapuntua da. Eta dei bat.

6. Ondorioak

Motxiladun haurrak: hezkuntza inklusiboaren ikuspegitik hezkuntza premien inguruko analisi eta proposamenak

28

Page 29: Aurkibidea - sare.eussare.eus/wp-content/uploads/2019/11/Motxiladun-umeak-PROPOSAMEN... · 2019ko abendua. Motxiladun haurrak: hezkuntza inklusiboaren ikuspegitik hezkuntza premien

Motxiladun haurrak: hezkuntza inklusiboaren ikuspegitik hezkuntza premien inguruko analisi eta proposamenak

7.Erreferentzia bibliografikoak

APPLE, M. & BEANE, J. A. (1999).Escuelas democráticas. Ediciones Morata. Madril.

DELORS, J. (1999): Hezkuntza: Altxor ezkutua. XXI. Menderako hezkuntzari buruz Nazioarteko Batzordeak UNESCOri egindako txostena. Gasteiz: Unesco Etxea. Eusko Jaurlaritzaren argitalpena

DEWEY, J. (1995). Democracia y educación: una introducción a la filosofía de la educación. Ediciones Morata.

LÓPEZ MELERO, M. (2004). Construyendo una escuela sin inclusiones. Una forma de trabajar en el aula con proyectos de investigación. Ediciones Aljibe. Malaga

GUERRA, M. Á. S. (2000). La escuela que aprende. Ediciones Morata. Madril

MONETA, M. (2014). Apego y pérdida: redescubriendo a John Bowlby. Revista chilena de pediatría, 85(3), 265-268.

MORIN, E. (1999) Los siete saberes necesarios para la educación del futuro.Unesco. Madrid

Baliatu ditugun hainbat txosten

Etxerat Elkartea (2016). Dispertsioaren haurrak. Espetxe Politikaren alderik ilunena. Donostia. Hemendik eskuratua: https://www.etxerat.eus/descargas/informes/dossier/Ni%C3%B1os%20y%20dispersi%C3%B3n_eu.pdf

Barandiaran Zubillaga, H. (2016). Dispertsio politikaren eragina. Haur eta Nerabeengan psikologoen begiradatik. Donostia. Etxerat Elkartea

Sare Elkartea (2017). Motxiladun umeak. Espetxe politika honen ondorio ikusezina. Sare Elkartea. Gasteiz. Hemendik hartua: http://sare.eus/es/informes/

Ttipi-Ttapa Elkartea (2014). Urrundutako gurasoak bisitatzearen ondorioak. Publikatu gabea.

29

Page 30: Aurkibidea - sare.eussare.eus/wp-content/uploads/2019/11/Motxiladun-umeak-PROPOSAMEN... · 2019ko abendua. Motxiladun haurrak: hezkuntza inklusiboaren ikuspegitik hezkuntza premien

Legeriaren inguruko dokumentazioa

UNICEF (1989) Haurraren Nazioarteko Eskubideen Konbentzioa. Nazio Batuen Asanblada Ginebra. Hemendik hartua: https://www.unicef.es/causas/derechos-ninos/convencion-derechos-ninos (44/25 ebazpena)

Eusko Jaurlaritza (2012). Eskola Inklusiboaren esparruan Aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa 2012-2016. Hemendik hartua: https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/dig_publicaciones_innovacion/eu_escu_inc/adjuntos/16_inklusibitatea_100/100011e_Pub_EJ_Plan_diversidad_e.pdf

Eusko Jaurlaritza (2019). Aniztasunari erantzuteko Esparru Plana 2019-2022. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzua: Gasteiz. Hemendik eskuratua: http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/dig_publicaciones_innovacion/eu_escu_inc/adjuntos/16_inklusibitatea_100/Plan_Marco_Escuela_Inclusiva_2019_2022_e.pdf

Nafarroako Gobernua (2019). Aniztasunari Erantzuteko Plan Estrategikoa. Hesiak hausten. Ikasle guztiendako Hezkuntza eraantzun ekitatibo,inklusibo eta kalitatezko baten alde. Nafarroako Gobernua. Iruñea. Hemendik hartua: https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/partaidetza/prozesuak/aniztasunari-erantzuteko-plan-estrategikoa

Nafarroako Gobernua 2005eko Foru Legea. Ley Foral 15/2005 de Promoción, Atención y Protección a la Infancia y la Adolescencia en Navarra.

30

Motxiladun haurrak: hezkuntza inklusiboaren ikuspegitik hezkuntza premien inguruko analisi eta proposamenak

Page 31: Aurkibidea - sare.eussare.eus/wp-content/uploads/2019/11/Motxiladun-umeak-PROPOSAMEN... · 2019ko abendua. Motxiladun haurrak: hezkuntza inklusiboaren ikuspegitik hezkuntza premien