6
Atarrabiako pilategitik Soraurengo zubira Ibilbidea Atarrabiako pilategitik abiatzen da eta, Ibai Parkearen bideari jarraikiz, Ultzama ibaian gora joanen gara. Ibilbide laburra da, zailtasunik gabea, eta txandaka, bi ibaiertzetan barrena doa, zubi zaharrak gurutzatuta. Iruñerriko paisaian ohi denez, denetariko bazterrak ikusiko ditugu; hau da, ibilbidearen lehen tartearen lantegi-metaketaren ondotik Ezkabarteko landa-giroa agertuko zaigu. I B I L A L D I O S A S U N G A R R I A K IRUÑERRIKO IBAI PARKEKO ONDARE HISTORIKOA

Atarrabiako pilategitik Soraurengo zubira€¦ · herriko etxeak inguratzeko. Futbol-zelaiaren aldamenetik igaro ondoren, ibilbidea berriz ere ibaiari lotzen zaio. Tarte horretan

  • Upload
    others

  • View
    8

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Atarrabiako pilategitik Soraurengo zubira€¦ · herriko etxeak inguratzeko. Futbol-zelaiaren aldamenetik igaro ondoren, ibilbidea berriz ere ibaiari lotzen zaio. Tarte horretan

A t a r r a b i a k o p i l a t e g i t i k S o r a u r e n g o z u b i r aIbilbidea Atarrabiako pilategitik abiatzen da eta, Ibai Parkearen bideari jarraikiz, Ultzamaibaian gora joanen gara. Ibilbide laburra da, zailtasunik gabea, eta txandaka, bi ibaiertzetanbarrena doa, zubi zaharrak gurutzatuta. Iruñerriko paisaian ohi denez, denetariko bazterrakikusiko ditugu; hau da, ibilbidearen lehen tartearen lantegi-metaketaren ondotikEzkabarteko landa-giroa agertuko zaigu.

I B I L A L D I O S A S U N G A R R I A KI R U Ñ E R R I K O I B A I P A R K E K O O N D A R E H I S T O R I K O A

Page 2: Atarrabiako pilategitik Soraurengo zubira€¦ · herriko etxeak inguratzeko. Futbol-zelaiaren aldamenetik igaro ondoren, ibilbidea berriz ere ibaiari lotzen zaio. Tarte horretan

Atarrabiako pilategian

hasiko dugu ibilbidea. Aterabezain laster, Arreko

Trinitateko zubi historikoaerabiliko dugu ibaiazeharkatzeko eta ibaiertzeangora joanen gara, Arrerantz.

Atarrabiako Pilategia0. km

Denboraren joanean hainbat baliabide hidraulikok Trinitateko ur-jauziaren energia baliatu dute. XII. mendeko agirietan aipatua dagoenirin-errota zaharra 1544an handitu zen, oihalak jo, trinkotu etairagazgaizteko. Geroago, eraikinak hainbat erabilera izan ditu: taberna,erregaliz-errota eta larruak ontzeko tailerra. XIX. mende erditikaurrera, zurarekin paper-orea egiteko lantegi bat paratu zen.

Erdi Aroko zubia da; XII. mendekoa,ziurrenera. Bidegurutze nabarmenada, oso garrantzitsua, IruñerriaBaztanekin eta mugaldeetakomendateekin lotzeko lotura baita.Zubia Donejakue Bideko adarbaztandarraren eta frantsesarenelkargunea da. XVIII. mendean berritueta handitu zuten. Geroago,Hirugarren Karlistaldian (1872-1874),erdiko arkua suntsitu eta 1960kohamarkadan berreraiki zuten.

Gaur egun, zaharberrituta dago eta, han, Ibai ParkearenInformaziorako eta Sentsibilizaziorako Zentroa ezarri da.Barruan, berreraiki egin da ibaiko ura baliatzeko erabiltzen zenhasierako gailua. Solairu nagusian Ibai Parkeari buruzko erakusketairaunkor bat dago ikusgai, taulez, maketez eta ikus-entzunezkoezhorniturikoa. Lehen solairuan hitzaldiak emateaz gain, aldi baterakoerakusketak ere ikusgai jartzen dira.

Arreko Trinitateko zubia

1

2

1

A t a r r a b i a k o p i l a t e g i t i k S o r a u r e n g o z u b i r a

2

2

Page 3: Atarrabiako pilategitik Soraurengo zubira€¦ · herriko etxeak inguratzeko. Futbol-zelaiaren aldamenetik igaro ondoren, ibilbidea berriz ere ibaiari lotzen zaio. Tarte horretan

Arreko sarreran, zubi zahar

lerdenari esker, ibaiz bestalderajoanen gara eta, tarte baterakobada ere, ibaitik urrunduko garaherriko etxeak inguratzeko.Futbol-zelaiaren aldamenetikigaro ondoren, ibilbidea berrizere ibaiari lotzen zaio.Tarte horretan meandro handibat dago, eta lur emankorrakbaratzez beterik daude.

Arreko zubi zaharra1. km

2,1. km

4,6. km

Erdi Aroko egitura duen zubi zorrotza da. 1565eko agirien arabera,enbor-garraiolariek saria ordaintzen zuten zubipetik igarotzeagatik.Bi arku ditu, haietako bat pixka bat zorrotza, eta bestea,beheratuagoa. Baliteke alboetan arku txikiak izatea, lur azpiansartuta. Ibaian gora dauden zubi-bularrak triangeluarrak dira etagaltzadaraino iristen dira.

Errepidera iritsita, bideakbihurgune bat egiten du etaerrepidearen azpitik igarotzen da,121-N errepideko zubiaren

arku bat baliatuta. Gero, ibaibazterretik jarraituko duguEzkabarteko Industrialdeainguratzeko eta Orikaingo zelaiaesaten zaion lekura iritsiko gara.Eusako zubia gurutzatzeko, etaibaiz bestaldera igaroko gara.

1565eko agiriaren arabera, enbor-garraioa kobratzeko eskubideazuen. 1843an berriz altxatu zen, harri landua eta adreilua erabilita.Erdi-puntuko hiru arkuz osatua dago; haietako bat, hormigoizberreraikia. Zubi-bular zirkularrak ditu ibaian gora eta behera.

Sorauren eta Orikain arteko mugan dago, eta ura ubide luze bateraeramaten du, aspaldidanik Ultzama ibaiaren ezker ertzekobaratzeak ureztatzeko, guztiak ere Orikainen. Ziurrenera, egundesagertua dagoen herriko errota-zentrala ere hornitu zuen urez.Ez dakigu noiz eraiki zuten, baina 1565eko agirietan jasoa dagoenpresa izan liteke.

Zokoako presa (Sorauren eta Orikain)

3

4

5

3

4

5

A t a r r a b i a k o p i l a t e g i t i k S o r a u r e n g o z u b i r a

3

N-121 errepideko zubia (Arre)

Gure eskuinean, ibaiarenlandaretza artean ezkutatua,Zokoako presa dago.Aurrera eginen dugu lasai-lasaieta gustura galsoroen etaibaiaren artean, harik etaSoraurendik hurbil, bideakerrepidearen saihesbidea azpitikigarotzen duen arte.Herria bertan dago.

Kontuz txirrindulariok!Aurrerago, ibilbideaerrepidera itzuliko da.

Page 4: Atarrabiako pilategitik Soraurengo zubira€¦ · herriko etxeak inguratzeko. Futbol-zelaiaren aldamenetik igaro ondoren, ibilbidea berriz ere ibaiari lotzen zaio. Tarte horretan

Soraurengo zubi zaharra6,2. km

Harriz eraikia, erdi-puntuko lau arkuz osatua dago, eta erdikozutarrietan bi zubi-bular zirkular ditu. Egiturari begira, eztabaidadago jatorriz erromatarra edo Erdi Arokoa ote den, Erdi Aroanugari imitatu zen eredu klasikoari jarraiki egina baitago. 1565ekoagiri baten arabera, zura garraiatzeari zegokion zerga kobratzekoeskubidea zuen. Herriko emakumeek inguru hartan arropa eskuzgarbitzen zuten.

Presa harrizko eraikin ederra da eta, ubide baten bitartez,Soraurengo errota urez hornitzen zuen. Ez dakigu noiz eraikiaden, baina 1565eko agiri batean Soraurengo presa baten gainekoaipamena ageri da, errotari buruzko toki-izen zaharrak ahaztugabe. XIX. mendearen edo XX.aren hasieran, errota moldatu etazentral elektriko bat jarri zuten.

6

7

7

A t a r r a b i a k o p i l a t e g i t i k S o r a u r e n g o z u b i r a

4

Ibai Parkeko ibilaldia Soraurengo

zubi zaharrean bukatzen da.Zerbait gehiago ibili nahi badugu,ibaiertz horretatik beretik gora,kilometro erdi pasatxora, bainabide zolatutik kanpo, Arreketako

presa joko dugu, Soraurengo

errota-zentral zaharra urezhornitu zuena.

6

Arreketako presa eta Soraurengoerrota-zentrala

7

Page 5: Atarrabiako pilategitik Soraurengo zubira€¦ · herriko etxeak inguratzeko. Futbol-zelaiaren aldamenetik igaro ondoren, ibilbidea berriz ere ibaiari lotzen zaio. Tarte horretan

N-121ekozubia

4

Arreketakopresa

Soraurengozubi zaharra

6

7

Arreketako presa etaSoraurengo errota-zentrala

7

Arrekozubi zaharra

3

Arreko HirutasunSantuko zubia

2

Atarrabiakopilategia

1

Zokoako presa5

L4 Arrerako luz.

L4 Orikainerako luz.

Atarrabiako pilategitik Soraurengo zubira

- Atarrabiako pilategia

0 500m 1km100m

Ibai Parkeko Informazio Zentroak

- San Andres Errota

Ibilaldi proposatua

Ibilbidera joateko BUS geltokia

Page 6: Atarrabiako pilategitik Soraurengo zubira€¦ · herriko etxeak inguratzeko. Futbol-zelaiaren aldamenetik igaro ondoren, ibilbidea berriz ere ibaiari lotzen zaio. Tarte horretan

Atarrabiako pilategitik Soraurengo zubiraino (Ezkabarte) IbaiParkean barrena.

6

FITXA TEKNIKOA

6,2 km (12,4 km, joan-etorria).

Oinez eta bizikletaz.

Oso txikia, bide laua eta zolatua.

Oinez: bi ordu eta erdi.Bizikletaz: ordu eta laurden.

Adin guztiak.

IRUÑERRIKO IBAI PARKEKO ONDARE HISTORIKOAAtarrabiako pilategitik Soraurengo zubira

Hiri garraioak pasealekura iristea errazten digu. Pasealekuarenmuturretatik gertuen dauden geralekuak:

• L 7. Geralekua: Atarrabia, Bidaburua kalea, 4

• L 4. Uharterako luzapena. Geltokia: Atarrabia, San Andres k., 4

• L 4. Geralekua: Atarrabia, Serapio Huici kalea, 8.aren parean

• L 4. Arrerako luzapena. Geltokia: Arre, Irungo etorb. 7

• L 4. Orikainerako luzapena. Geltokia: Orikain, industrialdea

Larunbat, igande eta jaiegunetan.- Udako ordutegia (martxoko azken igandea eta urriko azken larunbata artean): 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Bisita gidatuak: 12:00, 13:00, 18:00 eta 19:00etan.

- Neguko ordutegia (urriko azken igandea eta martxoko azken larunbata artean): 11:00etatik 14:00etara. Bisita gidatuak: 12:00 eta 13:00etan.

Helduen eta ikasleen taldeentzako bisitak hitzartzeko, aurretik erreserba egin behar da.

Itxita dago urtarrilaren 1ean, uztailaren 6 eta 7an, eta abenduaren 24, 25 eta 31n.

Argibideak eta erreserbak: 901 502 503 — www.mcp.es

ATARRABIAKO PILATEGIAIbai parkeko informaziorako eta ingurumen heziketarako zentroa

Bisitak:

SARRERA DOAKOA

AUTOBUSA

Ibilbidea:

Distantzia:

Paseoa egiteko aukera:

Zailtasuna:

Denbora, gutxigorabehera (joan-etorrirako)

Gomendatutako adina: