5
Ekialde Hurbileko talde politiko-militar indartsuena da Hizbullah. Jainkoaren Alderdiak Libanoko Armadak baino bitarteko hobeak ditu eta Israelgo Armadari birritan gailentzeko gai izan da. Libanoar guztien erreferentea izan nahi duen taldea nagusi den eremuetan izan gara. - ASTEKO GAIA - - ASTEKO GAIA - Hizbullah Estatuaren barneko estatua Alberto Pradilla Martxelo Díaz Argazkiak: Aritz Intxusta Pasa den abuztuaren 15ean, Hizbullah eta Israelen arteko enfrentamenduaren hirugarren urteurrenean, talde politiko-militarrak antolaturiko mitina. LIBANOKO MILITAR BATEK Hassanen autoa geldiarazi du Litani ibaia, Hizbullah nagusi den lurraldeko muga naturala, zeharkatzen duen zubian. Hassanek, Libano hegoaldean Jainkoaren Alderdiak duen prentsa arduradu- netako batek, bere agiria erakutsi du. “Gutxie- nez, pasaporteak emango dizkidazue kontro- la nork zeharkatu duen jakiteko”, eskatu du soldaduak. Egia esan, atzerritarrak ezin dira hemendik pasa. Beirutetik hegoaldera dagoen Saida hiriko Komandantzia Militar libanoa- rraren baimena ezinbestekoa da Israelgo

- ASTEKO GAIA - Hizbullah Estatuaren barneko estatua · geldiarazi du Litani ibaia, Hizbullah nagusi den lurraldeko muga naturala, zeharkatzen duen zubian. Hassanek, Libano hegoaldean

  • Upload
    others

  • View
    18

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: - ASTEKO GAIA - Hizbullah Estatuaren barneko estatua · geldiarazi du Litani ibaia, Hizbullah nagusi den lurraldeko muga naturala, zeharkatzen duen zubian. Hassanek, Libano hegoaldean

Ekialde Hurbileko talde politiko-militar indartsuena da Hizbullah. Jainkoaren AlderdiakLibanoko Armadak baino bitarteko hobeak ditu eta Israelgo Armadari birritan gailentzeko gaiizan da. Libanoar guztien erreferentea izan nahi duen taldea nagusi den eremuetan izan gara.

- A S T E K O G A I A -- A S T E K O G A I A -

Hizbullah

Estatuaren barnekoestatua

Alberto PradillaMartxelo Díaz

Argazkiak: Aritz Intxusta

Pasa den abuztuaren 15ean, Hizbullah eta Israelen arteko enfrentamenduaren hirugarren urteurrenean,talde politiko-militarrak antolaturiko mitina.

LIBANOKO MILITAR BATEK Hassanen autoageldiarazi du Litani ibaia, Hizbullah nagusiden lurraldeko muga naturala, zeharkatzenduen zubian. Hassanek, Libano hegoaldeanJainkoaren Alderdiak duen prentsa arduradu-netako batek, bere agiria erakutsi du. “Gutxie-

nez, pasaporteak emango dizkidazue kontro-la nork zeharkatu duen jakiteko”, eskatu dusoldaduak. Egia esan, atzerritarrak ezin dirahemendik pasa. Beirutetik hegoaldera dagoenSaida hiriko Komandantzia Militar libanoa-rraren baimena ezinbestekoa da Israelgo

Page 2: - ASTEKO GAIA - Hizbullah Estatuaren barneko estatua · geldiarazi du Litani ibaia, Hizbullah nagusi den lurraldeko muga naturala, zeharkatzen duen zubian. Hassanek, Libano hegoaldean

(hegoaldeko arerioa) mugarantz doazen erre-pideetatik ibili ahal izateko. Baina nortasunagiri horiak balio du Libanoko Estatua dese-gin eta Jainkoaren Alderdiaren Gobernuakagintzen duen eskualdera abiatzeko.

1990eko hamarkadatik Sayyed HassanNasrallah-k zuzentzen duen Hizbullah,Ekialde Hurbileko talde politiko-militarindartsuena bilakatu da. Ustez garaiezina zenIsraelgo Armadari birritan gailentzeko gaiizan da eta, nahiz eta demografikoki ugariizan, historikoki jazarpena eta marjinalitateapairatu duen xiiten komunitateari itxaropenaitzuli dio. Beirut hegoaldeko auzo txiroak,Baalbek ingurua (Bekaa bailaran) eta Israele-kin muga egiten duten lurraldeak dira taldehonek kontrolatzen dituen eremuak. Denbo-raren poderioz, sionisten aurkako erresisten-tziaren eredu bilakatu da, Tel Aviven erasoaketengabe pairatu dituen herrialde batean.Halere, Libanok hemezortzi komunitate erli-jioso izateak, elkarren arteko aliantzak eten-gabe aldatzeak eta populazioaren gehiengoaestruktura sektarioen pean egoteak Hizbu-llah herrialde osoan zehar zabaltzea oztopa-tzen dute. Talde honek, ordea, harremanestuak mantentzen ditu, batez ere erlijiosoak,Iranekin, xiitak nagusi diren herrialdearekin.

Haj Hatem da Libano hegoaldeko Hizbu-llahren harreman politikoen arduradun; age-rian dagoena ezkutatzen saiatzen da: “Ez dagogure alderdiak kontrolatzen duen eremurik”,

6 2010EKO URTARRILAREN 24A

dio Saida hirian duen bulegoan. Hiri horretanJainkoaren Alderdiaren zantzurik ez da ikus-ten. Aldez aurretik prestaturiko diskurtsoarihitza jartzen dio Hatemek. Israeli ez diote su-etenik eskaintzen, baina Libanoko beste tal-deen aurrean eskuzabal agertzen dira.“Herrialde osoa gobernuaren kontrolpeandago, guk ez dugu autoritate hori, nahiz etaLibanoko herri guztietan ordezkaritza izan,beste alderdi nazionalek bezala”. Baina Hiz-bullah, Libanoko Armada baino bitartekohobeak dituen milizia izanik, herrialde osoaegun eskas batzuetan kontrolatzeko gai da.Hala frogatu zuen 2008an, gobernuak taldehonen komunikazio sareak mugatu nahi izanzituenean eta Hizbullahk Beirut hartu zue-nean. Atzera egin zuen ordu gutxira, gober-nuak bere erabakia indargabetu zuenean.Herrialde osoaren kontrola ez hartzea erabakizuen Hizbullahk. 1990etik hona –Taiskohitzarmenak hamarkada luzeko gerra zibilariamaiera eman ziotenetik– antolatu diren hau-teskundeetan parte hartu izanak taldearenkonpromisoa erakusten du errotik aldatu nahiduen sistema politiko batekin.

“Indarrean dagoena mantentzeko denamugitzen duen herrialdea da Libano”, dioIssa el-Ayubi kazetariak. Libanoko politika-ren ezaugarri nagusia den kaosaren erdian,Hizbullahk ez dio inori gezurrik esaten. Pasaden martxoaren 14an blokea osatu zutenAEBetan, Frantziaren eta Saudi Arabiaren

- H i z b u l l a h-

Abuztuaren 15ekomitinean, BeirutekoDahie auzoan20.000 pertsonabaino gehiagobiltzea lortu zuenHizbullahk.

Page 3: - ASTEKO GAIA - Hizbullah Estatuaren barneko estatua · geldiarazi du Litani ibaia, Hizbullah nagusi den lurraldeko muga naturala, zeharkatzen duen zubian. Hassanek, Libano hegoaldean

72010EKO URTARRILAREN 24A

sostenguarekin Saad Haririk zuzentzen duenEtorkizuneko Mugimenduko sunitak, Falan-ge eta Indar Libanoarrak kristau maronitataldeak eta etengabe ezustekoak eragitenduen Walid Jumblatt drusoak. Bada, blokehonek joan den ekainaren 7ko hauteskun-deetan garaipena lortu zuenean, Mendebal-deko komunikabideek ez zuten euren pozaezkutatu. Gogobetetzea nagusi zen girohorretan ia inork ez zuen aipatu Martxoaren8ko Blokeak –Hizbullahk, Amalek, MichelAoun jeneralaren Korronte Patriotiko Libretalde kristau maronitak eta ezkerreko taldeekosaturikoak– bere arerioak baino 200.000bozka gehiago lortu zituela. Hauteskundesistema sektarioa izan zen Mende-baldearen lagunak salbatu zituena.

Sinesmenetan oinarritzen denbanaketa hori, 1975etik 1990eraLibanon odolustutzea eragin zuengerra zibilaren ondorioa da. Parla-mentuko 128 eserlekuak erdibanadituzte kristau eta islamdarrek. Lehe-nen artean, maronitek 34 eserlekudituzte, greko-ortodoxoek hamalau,greko-latinoek zortzi, armeniar orto-doxoek bost, eta bana armeniar kato-likoek, ebanjelistek eta kristauek.Islamdarren artean, xiitek 27 eserlekudituzte, sunitek beste 27, drusoekzortzi eta alauiek bi. Banaketa sekta-rioa estatuaren kargu garrantzitsuenetara erehedatzen da. Presidenteak kristau maronitaizan behar du, gobernuko lehen ministroaksunita eta parlamentuko presidenteak xiita.Libanoko sistema politikoaren ahulezia iazgeratu zen agerian berriz, ekainean izan zirenhauteskundeen ondoren. Sei hilabete emanzituzten gobernurik gabe, bi bloke nagusienartean akordioa lortzea ezinezkoa izan bai-tzen. Azkenean, ituna azaroan sinatu zen, Hiz-bullahk bi ministro dituen Batasun Nazionale-ko Exekutiboa osatuz. Libanokohautes-sistemaren gainean Hizbullahk duenjarrera azaldu du Haj Hatemek: “Egungo sis-

temaren aurka gaude eta lege berria nahi dugu.Baina horretarako, herrialde honetako politikasektarioekin amaitu beharra dago. Hautes-barruti bakar baten alde egiten dugu etaordezkaritza portzentuala izatea nahi dugu.2013rako hautes-legea aldatzea espero dugu,demokratikoagoa izan dadin”.

Beiruteko Dahie auzoanHizbullahren garrantzia hauteskundeetatikharago doa. Xiiten artean aurrekari izan zenAmal taldearekin duen hitzarmenarekin lor-tzen du bozen kontrola, baina benetako inda-rra bertsio ofizialaren arabera “kontrolatzenez dituen” lurraldeetan ikus daiteke. Beiruteko

Dahie auzoan adibidez, non ezArmadak ez Poliziak ez duten leku-rik. Hamarnaka gaztek, gehienakmotorren gainean, kamerak debeka-tuta dauden auzoetako kale zarata-tsuak zaintzen dituzte. Ez dute arma-rik; han daude, besterik ez. Kontuanizan behar da hau izan dela Israelgobonben jomuga, Hizbullahren egoi-tzak ez ezik mugimendu islamistarenAl-Manar telebistaren platoak daude-lako bertan. “Nor zara?” eta “zer egi-ten duzu hemen?” dira auzo hauetanatzerritar bati berehala egingo diotengaldera, guri kasu. Hizbullahrensegurtasun zerbitzua dela azaldu digu

motorrean doan gazteak. Kanpotarra zelata-tzea betebeharra da beraientzat, zibilez jantzi-ta doazen Israelgo soldaduen infiltrazio saia-kerak pairatu baitituzte hainbatetan. Israelekez du inoiz arrakastarik lortu infiltrazio ahale-gin horietan. Eraikinek, berriztaturiko pisuenbloke handiek, “estatuaren barneko estatua”eraginkorra dela frogatzen dute. Duela hiruurte auzoa ia erabat suntsitu zuten bonbenarrastorik ez dago orain. “Eraikin guztietanAlderdiko gizonak zeuden, horiek zaintzen.Hondakinen azpian lurperatuta hil ziren askoeta asko”, nabarmendu du Husseinek, Hizbu-llahren jarraitzailea den adin ertaineko gizo-

H i z b u l l a h --

Libanoko azkenhauteskundeetan,

Hizbullah tartean duenblokeak 200.000 bozka

gehiago lortu zituen, bainahauteskunde sistema

sektarioakMendebaldearen lagunak

salbatu zituen

Page 4: - ASTEKO GAIA - Hizbullah Estatuaren barneko estatua · geldiarazi du Litani ibaia, Hizbullah nagusi den lurraldeko muga naturala, zeharkatzen duen zubian. Hassanek, Libano hegoaldean

nak. Alderdiaren prentsa-bulegoaren oniritziajaso dugula baieztatu diogu aurretik. Khomei-niren argazkien ilarak martirien irudiekinnahasten dira, hondakinetaraino birrinduakizan ziren auzoak berreraikitzeko beharrezkoaizan den dirutza nondik atera duten azalduz.

Baina hau ez da Hizbullah estatu bilakatzenden inguru bakarra. Herrialdearen hegoaldeazaintzen duten Nazio Batuen Finul eta Liba-noko Armadaren kontrola igaro eta berehala,Kalashnikov fusila eta martirien irudia dituz-ten bandera horien ilarek erakusten dute nora-bidea. Hassan Nasrallah-k zuzentzen duenalderdiaren irudiekin batera Amalen banderaberde bakan batzuk ere ikus daitezke. Hanaurkitzen da Khiam espetxea, 1982tik 2000raokupatzaile israeldarrek egin zituzten sarras-kiak erakusteko gaur egun parke tematikobihurtua. Ali Khamal-ek, Hizbullahko kideohiak, israeldarren okupazioaren azken seiurteak eman zituen espetxe horretan. Orain42 urte ditu eta soldadu israeldarrak presoaknola torturatzen zituzten azaltzen du. Presoguztiak Libanon atxilotu zituzten erresisten-tziarekin bat egitearen akusaziopean. Kartzelatoki estrategikoan dago: 1967tik Israelek oku-patzen dituen Golaneko gailurrak eta Sheeba-ko baserriak –oraindik Tel Aviven eskuetandagoen lurralde libanoarra– begi-bistan dituenmuino batean eraiki zuten espetxea. Lurraldehauen okupazioa da Hizbullahk armei eustekoduen arrazoi nagusietakoa.

Khamalek espetxeko ziega guztiak erakutsidizkigu, Tsahalek (Israelgo Armadak) Liba-noko hegoaldea zigortu zuen made in USAarmekin batera. Orain ez da apenas ezer gel-ditzen, baina irekita zeudenean 300 preso bil-tzen zituzten hiru galeriek. Israelen bonbar-daketek erabat suntsitu zituzten 2006koekainean, okupazioaren bi hamarkadetakoarrastoak errotik ezabatzeko ahaleginean,Khamalek dioenez. “50.000 libanoar bainogehiago pasa zen militar israeldarrek zaintzenzituzten zulo beltz hauetatik”. Haietatik,ehunka torturatuak izan ziren. “Zortzi kidehil ziren”, nabarmendu du gida bizardunak.Zaindariek hiltzear zeuden presoak espetxea-ren ateetan uzten zituztela gogoratu du.

Abdel Amir martiriaren balentriaMartiriak gogoratzea oso hedatuta dago Hiz-bullahk kontrolatzen dituen eremuetan. BaitaIsraelen aurkako ekintza militarrak gogoanizatea ere. Abdel Amir Muhammaden historiaJainkoaren Alderdiko kideek kondaira bilakatuduten ekintza horietako bat da: “1995ekouztailaren 6an, borrokalari bakar batek seikamioiz, hiru ibilgailu korazatuz eta bi autozosaturiko konboia eraso zuen”, kontatu diguEmad Awada-k, Hizbullahko buruzagietakobat Nabatiyeh herrian. Tontorrean Beaufortgaztelua duen mendixkaren pean kokatzen daNabatiyeh. “Lehergailu ugari eztandarazizituen eta zauririk gabe atera zen. Une horre-

8 2010EKO URTARRILAREN 24A

Khiameko kartzelaoihan, 50.000libanoar bainogehiago atxilotuzituzten militarisraeldarrek.

- H i z b u l l a h-

Page 5: - ASTEKO GAIA - Hizbullah Estatuaren barneko estatua · geldiarazi du Litani ibaia, Hizbullah nagusi den lurraldeko muga naturala, zeharkatzen duen zubian. Hassanek, Libano hegoaldean

92010EKO URTARRILAREN 24A

tan, israeldar ibilgailuetako baten barneanteniente bat zegoela ikusi zuen eta sua zehar-katuz granada bat eraman zuen berarekin,autoaren barrura botatzeko”. Orain, AbdelAmir Muhammad erresistentzia islamikoaren“martiri bizidunetako” bat da.

Beaufort gaztelua palestinar erresistentzia-ren eszenatokia ere izan zen 1982an, Arafatburu zutelarik, Palestina Askatzeko Erakun-deko (PAE) agintariek Libano utzi behar izanzuten arte. “Nerabe talde bat gehiago irauterikizan ez zuten arte egon zen gazteluan, etaisraeldarren zazpi buruzagi militar hil zituz-ten”, dio Ewad Amadak, inguruan daudengaztetxoek modu militarrean agurtzen dutenbitartean. Israeldarren okupazioak iraun zuenbitartean 1.800 libanoar hil zituztela gogora-tzen du Hizbullahko agintari honek. “Palesti-narrak ere hil ziren”, gaineratu du.Hori esan eta gero, azkar alde egin du.Ostirala da eta Nabatiyehn Hizbullah-ren egoitza berri bat zabaldu behardute, 2006an suntsitu zutenetako batordezkatuko duena.

2006an lortu zuen garaipenakJainkoaren Alderdia “erresistentzia-koa eta libanoarra” zela frogatuzuen, Haj Hatemek Hizbullah defi-nitzen duen moduan. Alderdikonagusiek badakite sostengu irmoadutela eta “hegoaldeko arerioaren” aurreanprobokatzaile azaltzen dira. Pasa den abuz-tuaren 8an hala egin zuten: ehunka militan-tek zaldi-martxa egin zuten KhiamdikIsraelgo mugan dagoen Kfar Kila herrirai-no. Bertatik, 1948. urtetik eraiki dituztenkibbutz (nekazaritza-komuna israeldarra)batzuk ikus daitezke. Hesian, soldadu israel-darrak muturraren punta baino ez dute era-kusten. Mugako postuetan, LibanokoArmadako kideak. Eta alde batera, Finulekoparte diren soldadu espainiarrak. Atzerriko

militarrak aukera ezin hobea dira Libanokoeremu txiroenetako dendarientzat.

Abuztuko egun horretan, El-Mahdiren jaio-tzaren urteurrena ospatu zuten, xiiten sinesme-naren ezkutuko imanarena. Hizbullahko kideekgogoratu nahi diote estatu sionistari oraindikhegoaldera begira daudela. “Gure borrokapalestinarren eta Jerusalemen aldekoa da. Pales-tina da jatorrizko arrazoia”, dio Emaid Awadak.Israel, bion arerio komuna da. Astebete geroagoalderdiaren idazkari nagusia izan zen, bideokon-ferentzia bidez, israeldarrei abisua luzatu ziena:“Tel Aviv bonbardatuko dugu beraiek Beiruterasotzen badute”. Abisua data esanguratsubatean bota zuen, abuztuaren 15ean, Hizbullaheta Israelen arteko azken enfrentamenduarenhirugarren urteurrenean. Indartsu diren bestefroga bat. 20.000 pertsona baino gehiago bildu

ziren Dahien, Beiruteko hegoaldeandagoen auzoan. Hamar solairu bainogehiago dituzten inguruko eraikin guz-tietan, frankotiratzaileak. Pantaila erral-doian, Al-Manar telebistaren irudiak,Israelen aurka buruturiko ekintzekin,eta gonbidatuen artean, Libanoko par-lamentuko alderdi askoren ordezkariak.Mitin erraldoi horretan, zehaztasunezneurtua zuten argazkilariek noiz hartuzitzaketen publikoaren irudiak.

“Gure irmotasuna izan da Israelgelditu duena. Beraiek dira erasotzaileak”,berrestu du Emaid Awadelek. Diskurtso bera-ri eusten dio Haj Hatemek: “Israelek gerraberri bat hasi dezake, baina ez daki noiz amai-tzerik izanen duen”. Halere, datozen urteotanbeste enfrentamendurik ez dela izango ustedu Nasrallahk. Nahiz eta miliziak borrokarakoprest dauden, libanoar guztien erreferentebihurtzea da Hizbullahren politika. n

Hizbullahren benetakoindarra bertsio ofizialarenarabera “kontrolatzen ezdituen” lurraldeetan ikusdaiteke. Beiruteko Dahieauzoan ez dute lekurikArmadak eta Poliziak

www.argia.com/multimedia helbidean, erreportajearen diaporama.

Ezkerrean, Israelenaurkako azkengudaren hildakoenoroigarria, Baalbek-en.Eskuinean, xiitenmeskita Baalbek-en,Beirut hegoaldekoauzo txiroan.

H i z b u l l a h --