13
ASTE KULTURALA 2018/2019

ASTE KULTURALA 2018/2019 · Euskal musika tresnak/ instrumentos musicales vascos Bilboko musika eskola 94 416 47 85 LH LH2 eta LH3 Musika gela 15 09-abr 10:00-11:00 ... 4 galderaz

  • Upload
    others

  • View
    2

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: ASTE KULTURALA 2018/2019 · Euskal musika tresnak/ instrumentos musicales vascos Bilboko musika eskola 94 416 47 85 LH LH2 eta LH3 Musika gela 15 09-abr 10:00-11:00 ... 4 galderaz

ASTE KULTURALA 2018/2019

Page 2: ASTE KULTURALA 2018/2019 · Euskal musika tresnak/ instrumentos musicales vascos Bilboko musika eskola 94 416 47 85 LH LH2 eta LH3 Musika gela 15 09-abr 10:00-11:00 ... 4 galderaz

ASTE KULTURALA 2018/2019

1. HELBURUA ETA ANTOLAKUNTZA

18/19 Aste Kultural honen helburua, ikastolako ikaslego guztiari, haur hezkuntzatik (HH) hasita

derrigorrezko bigarren hezkuntzaraino (DBH), kulturarekin zerikusia duten ekintzak eta jarduerak

antolatzea eta eskaintzea izan da; euskal kultura, kirola, musika, dibertsitate kulturala etab.

Antolaketari dagokionez, ikasturteko lehenengo hiruhilabetearen amaiera aldera, LH1ko guraso talde

batek, “Aste Kulturala Batzordea” sortu genuen, eta batzorde honen bitartez kudeatu da aurtengo Aste

Kulturala.

Antolaketa hau burutzeko Ikastolako Zuzendaritzatik helarazitako hainbat betekizun izan behar izan ziren

kontutan:

• Apirilaren 8tik 12rako astean burutu behar zen.

• Apirilaren 9an HH eta LH-koek Korrika txikia zeukaten antolatuta, eta beraz arratsalde horretan

ezin zen ziklo horientzako jarduerarik antolatu.

• Apirilaren 11an arratsaldez, Korrika 2019 pasatu behar zen Deustutik, eta beraz arratsalde

horretarako ezin zen ekintzarik antolatu.

• DBHkoek aste horretan azterketak izango zituzten eta data zehatzak jakin arte ere ezin zen egunik

finkatu.

• Apirilaren 8an HH5ekoak Lurraskan izango zuten ibilaldia.

• DBHkoek asteazken eta ostiraletan ez dute klaserik izaten. Datu hau ez genuen hasieratik ezagutu

eta honen ondorion azken orduko aldaketa batzuk egin behar izan genituen.

• Espazioen erabilgarritasuna (jolastorduekin eta bestelako ikasgaiekin konpatible izatea, aforoa,

jarduerarekiko aproposa izatea..)

• Ekintza batzuk Ikastolako 55.urteurrenarekin lotu beharra zegoen.

• eta beste hainbat….

Aste Kulturalaren antolaketa guztia Zuzendaritzarekin partekatzen joan da prozesu guztian zehar,

burututako hainbat jarraipen bileren bitartez.

Bestetik, Guraso Elkarteak transmitituta, Aste Kulturalaren antolaketarako genuen aurrekontua

2.400€takoa izan zen.

Laburbilduz, hauek dira ziklo bakoitzean antolatutako ekintza eta jarduerak:

Haur Hezkuntza (HH):

• Ipuin kontaketa

• Birziklatutako musika tresnen kontzertua (Trakamatraka)

Page 3: ASTE KULTURALA 2018/2019 · Euskal musika tresnak/ instrumentos musicales vascos Bilboko musika eskola 94 416 47 85 LH LH2 eta LH3 Musika gela 15 09-abr 10:00-11:00 ... 4 galderaz

ASTE KULTURALA 2018/2019

• Zirko tailerra (Zirkozaurre)

• Euskal dantzak tailerra (Gure Herria dantza taldea)

• Munduko platerrak

Lehen Hezkuntza (LH):

• Kooperazio jolasak

• Kultur aniztasuna

• Aurpegi margoketa tailerra

• Euskal musika tresnak (Bilboko musika eskola)

• Pilota tailerra

• Liburu azoka

• Pasta tailerra (Txaramela Koop. Elk.)

• Margogintza erakustaldia (Mendo)

• Muduko platerak

Bigarren hezkuntza (DBH):

• Margogintza erakustaldia (Mendo)

• Emakumezkoen kirola (Ibaizabal saskibaloi taldea)

• Birziklatutako materialekin musika tresnen fabrikazioa (Trakamatraka)

• Munduko platerrak

Page 4: ASTE KULTURALA 2018/2019 · Euskal musika tresnak/ instrumentos musicales vascos Bilboko musika eskola 94 416 47 85 LH LH2 eta LH3 Musika gela 15 09-abr 10:00-11:00 ... 4 galderaz

ASTE KULTURALA 2018/2019

Aste osoko antolaketa eta ordutegiak ondoren azaltzen dira:

ASTELEHENA8

8:30-9:30

9:30-10:30 Zirko tailerra HH4Ipuin kontaketa HH2 Pasta Tailerra LH5A Kultura aniztasuna LH2A Pasta Tailerra LH6A Kultura aniztasuna LH4A

10:30-11:30

10:00-11:00 Euskal musika tresnak LH2 eta LH3 Zirko tailerra HH4

Ipuin kontaketa HH3 Pasta Tailerra LH5B

11:00-13:00 Emakumeon kirola DBH1 Kultura aniztasuna LH2B Pasta Tailerra LH6B

10:00-11:00 Liburu azoka LH5A

Euskal dantzak HH5 (+LH4+LH5) 10:30-11:30 Kultura aniztasuna LH4B

10:00-13:00 Pilota tailerra LH1A

10:00-11:00 Liburu azoka LH5B

11:30-12:00

12:00-13:00

Emakumeon kirola DBH1 Pasta Tailerra LH6C

10:00-13:00 Pilota tailerra LH1AB

BAZKARIAMUNDUKO PLATERAK MUNDUKO PLATERAK

10:00-13:00 Pilota tailerra LH1B

15:00-16:00Aurpegi margoketa tailerra LH3A

16:00-17:00Aurpegi margoketa tailerra LH3B

Kontutan hartu beharrekoak

HH5 Lurraskan. DBH azterketak. LH6 ibilaldian

DBH azterketak Arratsaldez DBH korrika egiteraHH5 Lurraskan. DBH azterketak. Arratsaldez (15:15h) HH eta LH korrika txiki

OSTEGUNA11Eguna/Ordua

JOLASORDUA

ASTEAZKENA10

ASTEARTEA9

OSTIRALA12

13:40-15:00 LH1 15:00-16:30 LH2 Kooperazio

jolasak. Monitore bat klase bakoitzeko.

Trakamatraka HH3 eta HH4 9:00-9:30 DBH4 10:00-

10:30

Page 5: ASTE KULTURALA 2018/2019 · Euskal musika tresnak/ instrumentos musicales vascos Bilboko musika eskola 94 416 47 85 LH LH2 eta LH3 Musika gela 15 09-abr 10:00-11:00 ... 4 galderaz

ASTE KULTURALA 2018/2019

Ondorengo taulan jarduera bakoitzaren zehaztasunak jasotzen dira:

Jarduerak/ ActividadesNork burutu/ Quien

lo realizaKontaktua/ Contacto

Zikloa/ Ciclos

Kurtsoa/ Cursos

Beharrak/ Necesidades Kostua/ Coste Datak/ Fechas Ordutegia/ Horario

Ipuin kontalariak/ Cuentacuentos Bingen (HH2ko gurasoa) HH HH2 HH3 Gelan 15 (Otzara) 09-abr 9:30-11:30Trakamatraka kontzertua Trakamatraka [email protected] HH HH3 HH4 Gimnasioan 0 11-abr 10:00-10:30Zirko tailerra/ Taller de circo Zirkozaurre [email protected] HH HH4 Gimnasioa 502,15 09-abr 9:30-11:30Euskal dantzak/ Danzas vascas Gure Herria dantza taldea Markel Baroja HH HH5 (LH4-LH5) Gimnasioa 100 11 10:30-11:30Kooperazio jolasak /Juegos cooperativos Bakeola LH LH1 LH2 Gimnasioa 360 10-abr 13:40-15:00 15:-16:30Dibertsitate kulturala/ Diversidad cultural Marta LH1eko gurasoa LH LH2 LH4 Gelan 0 10 Y 11 abr 9:30-10:30 10:30 11.:30Aurpegi margoketa tailerra/ Taller de pintura facial Eneritz LH1eko gurasoa LH LH3 Gelan 36 (materiala ordaintzeko) 08-abr 15:00-17:00Euskal musika tresnak/ instrumentos musicales vascos Bilboko musika eskola 94 416 47 85 LH LH2 eta LH3 Musika gela 15 09-abr 10:00-11:00Pilota tailerra/ Taller de pelota Bizkaiko Pilota Federazioa LH LH1 Frontoian 40 (Plaka bat) 12-abr 10:00-13:00Liburu azoka/ Feria del libro Agueda LH1eko gurasoa LH LH5 Liburudendan 0 10-04- y 12-04 10:00-11:00Pasta tailerra/ Taller de pasta Txaramela Koop. Elkartea [email protected] LH LH6 Margogintzako gelan 346,2 10-abr 9:30-11:30Pasta tailerra/ Taller de pasta Txaramela Koop. Elkartea [email protected] LH LH5 Margogintzako gelan 246,2 09-abr 9:30-13:00

Margogintza erakustaldia/ Exposición de dibujo Mendo LH/DBHMargogintzako ikasleak

Sarrerako horman erakustaldia 15 Astean zehar Bakoitza bere ordutegian

Emakumezkoen Kirola/ Deporte femenino Ibaizabal saskibaloi taldea DBH DBH1-DBH2 Polikiroldegian 40 (plaka bat) 09-abr 11:00-13:00Musika tresnen fabrikazioa/ Construcción de instrumentos mTrakamatraka [email protected] DBH DBH4 Gimnasioan 450 11-abr 9:00-10:00Munduko Platerak/ Platos del mundo Jantoki batzorde+ Behatokia Denak Denak Jantokian 30 (otzarak) 8 eta11 bazkalorduan

ASTE KULTURALA 18-19

Page 6: ASTE KULTURALA 2018/2019 · Euskal musika tresnak/ instrumentos musicales vascos Bilboko musika eskola 94 416 47 85 LH LH2 eta LH3 Musika gela 15 09-abr 10:00-11:00 ... 4 galderaz

ASTE KULTURALA 2018/2019

2. JARDUERA BAKOITZAREN DESKRIBAPENA ETA BALORAZIOA

Jarduera bakoitzaren balorazioa jasotzeko asmoz, 4 galderaz osoturiko inkesta bat pasatu zitzaien ikasle-

irakasleei. LH5 mailatik aurrera ikasle bakoitzak egin zuen jasotako jarduera bakoitzaren balorazioa, eta

HH2-LH4 mailetan irakasleek bete zuten inkesta.

MUNDUKO PLATERAK

Ekintza hau Jantokiko Batzordea, Behatokia eta Aste Kulturala Batzordearen artean antolatu zen.

Nori zuzendua: Ikastolako ikasle guztiei

Nork burutua: LH1 eta HH5eko gurasoek

Tailer honek, beste kultura batzuetako janarien bidez gure seme alabei kultur aniztasuna hurbiltzea izan

du helburu. Horretarako, Apirilaren 8an, LH1eko guraso batek bazkari kubatarra prestatu zuen jantokian

ikastolako ikasle guztientzat eta Apirilaren 11n HH5eko beste guraso batek bazkari japoniarra prestatu

zuen jantokiko sukaldariekin batera.

Balorazioa:

Jarduera honetan ez da ikasle eta irakaslegoaren baloraziorik jaso.

BIRZIKLATUTAKO MUSIKA TRESNEN KONTZERTUA “TRAKAMATRAKA”

Nori zuzendua: HH3 eta HH4

Nork burutua: Trakamatraka

Trakamatraka taldekoek birziklatutako objektuekin egindako musika tresnekin soinu eta musika

kontzertua eskaini zieten ikastolako txikiei.

Balorazioa:

BatazbesteSaioa interesgarria izan dela uste dut 10Hizlaria/tailerra eman duen persona materia menperatzen du 10Tailerra/jarduera egokia da ikasleen adinerako 10Datorren urtera begira, nire taldearekin batera parte hartu nahi nuke tailer/jarduera honetan 10

Page 7: ASTE KULTURALA 2018/2019 · Euskal musika tresnak/ instrumentos musicales vascos Bilboko musika eskola 94 416 47 85 LH LH2 eta LH3 Musika gela 15 09-abr 10:00-11:00 ... 4 galderaz

ASTE KULTURALA 2018/2019

BIRZIKLATUTAKO MATERIALEKIN MUSIKA TRESNEN FABRIKAZIOA “TRAKAMATRAKA”

Nori zuzendua: DBH4

Nork burutua: Trakamatraka

Trakamatraka taldekoek birziklatutako materialekin, soinua sor dezaketen egitura eta musika tresnak fabrikatzen erakutsi zieten gazteei.

Balorazioa:

MARGONGINTZA ERAKUSKETA

Nori zuzendua: LH eta DBH-ko ikasleei (Margogintza eskolaz kanpoko ekintzan parte hartzen dutenak)

Nork burutua: Mendok, margogintzako irakasleak

Margogintza, Ikastolako eskolaz kanpoko ekintza moduan eskaintzen duen Mendo irakasleak, bi zikloetan

dituen ikasle guztiekin batera Aste Kulturalean zehar landu zuen tailer hau. Bere klase orduetan burutu

zen jarduera eta “Ikastola eta “55. Urteurrena” kontzeptuak margogintza bidez landu zituzten. Marrazkiak

amaitzen joan ahala ikastolako sarreran margogintza erakusteta bat prestatu zuen ikasle, irakasle zein

guraso guztiok ikusi ahal izateko.

Balorazioa:

Jarduera honetan ez da ikasle eta irakaslegoaren baloraziorik jaso.

IPUIN KONTAKETA

Nori zuzendua: HH2 eta HH3ko ikasleei

Nork burutua: HH2ko gurasoa

Tailer hau HH2ko guraso den Bingen Akarregik burutu zuen. Irudi bizidunez lagunduta, Ikastolako

txikienei, haurrei zuzenduriko ipuin bat kontatu zien literaturaren lehen urratsetara hurbilduz. Ipuin

kontaketaren ostean ipuinarekin loturiko eskulana lantzeko aukera izan zuten andereñoekin batera.

Balorazioa:

BatazbesteSaioa interesgarria izan dela uste dut 10Hizlaria/tailerra eman duen persona materia menperatzen du 10Tailerra/jarduera egokia da ikasleen adinerako 10Datorren urtera begira, nire taldearekin batera parte hartu nahi nuke tailer/jarduera honetan 10

Page 8: ASTE KULTURALA 2018/2019 · Euskal musika tresnak/ instrumentos musicales vascos Bilboko musika eskola 94 416 47 85 LH LH2 eta LH3 Musika gela 15 09-abr 10:00-11:00 ... 4 galderaz

ASTE KULTURALA 2018/2019

ZIRKO TAILERRA

Nori zuzendua: HH4ko ikasleei

Nork burutua: Zirkozaurre zirko eskola

Zirkozaurre zirko eskolak zirkoko jardueran murgiltzeko tailer irekia eskaini zuen non neska mutilek

zirkoko erremienta eta disziplina ezberdinak saiatu eta praktikatzeko aukera izan zuten, aereoak, orekak,

malabarrak, akrobaziak etab..

Balorazioa:

EUSKAL DANTZAK TAILERRA

Nori zuzendua: HH5eko ikasleei zuzenduta

Nork burutua: Markel Baroja eta Guruzne (Gure Herria Dantza Taldeko kideak) eta LH4 eta LH5eko Euskal Dantzetako ikasleak.

Jarduera honen bitartez Euskal Dantzak haur hezkuntzako ikaslegoari zabaltzea lortu nahi izan zen.

Horretarako, eskolaz kanpoko ekintza honetan parte hartzen zuten LH4 eta LH5eko ikasleek, Markel eta

Guruzne irakasleen laguntzaz, txikiei dantza erakustaldia egiteaz gain, beraiekin dantzatzera gonbidatuko

dituzte.

Balorazioa:

BatazbesteSaioa interesgarria izan dela uste dut 10Hizlaria/tailerra eman duen persona materia menperatzen du 10Tailerra/jarduera egokia da ikasleen adinerako 10Datorren urtera begira, nire taldearekin batera parte hartu nahi nuke tailer/jarduera honetan 10

BatazbesteSaioa interesgarria izan dela uste dut 10Hizlaria/tailerra eman duen persona materia menperatzen du 10Tailerra/jarduera egokia da ikasleen adinerako 10Datorren urtera begira, nire taldearekin batera parte hartu nahi nuke tailer/jarduera honetan 10

Page 9: ASTE KULTURALA 2018/2019 · Euskal musika tresnak/ instrumentos musicales vascos Bilboko musika eskola 94 416 47 85 LH LH2 eta LH3 Musika gela 15 09-abr 10:00-11:00 ... 4 galderaz

ASTE KULTURALA 2018/2019

KOOPERAZIO JOLASAK TAILERRA

Nori zuzendua: LH1 eta LH2ko ikasleei

Nork burutua: Bakeola

Tailer honen bitartez, eta gatazkak behar bezala tratatzeko zentro espezializatua den Bakeolaren

laguntzaz, umeek joku ezberdinekin egin zuten lan, elkarrekin errespetua eta talde-lana sustatzearen

garrantzia ulertzeko. Helburua ikastolako umeek kontzientzia eta elkartasun jarrerak sustatzen izan zen.

Balorazioa:

ESKUPILOTA TAILERRA

Nori zuzendua: LH1 ikasleei

Nork burutua: Bizkaiko Pilota Federazioa eta LH1eko gurasoa

Tailer hau, Bizkaiko Pilota Federazioko Lehendakariak, pilota monitore ohi batek eta LH1eko guraso zen

Jose Tejerok burutu zuten. Helburua, euskal kirolak ikastolako umeengana hurbiltzea izan zen, eta

horretarako eskuetan takoak ipintzen ikasi zuten eta pilota joko ezberdinetan (esku pilota, zesta eta palak)

aritu ziren.

Balorazioa:

BatazbesteSaioa interesgarria izan dela uste dut 10Hizlaria/tailerra eman duen persona materia menperatzen du 10Tailerra/jarduera egokia da ikasleen adinerako 10Datorren urtera begira, nire taldearekin batera parte hartu nahi nuke tailer/jarduera honetan 10

BatazbesteSaioa interesgarria izan dela uste dut 7Hizlaria/tailerra eman duen persona materia menperatzen du 10Tailerra/jarduera egokia da ikasleen adinerako 9Datorren urtera begira, nire taldearekin batera parte hartu nahi nuke tailer/jarduera honetan 5

BatazbesteSaioa interesgarria izan dela uste dut 10Hizlaria/tailerra eman duen persona materia menperatzen du 10Tailerra/jarduera egokia da ikasleen adinerako 10Datorren urtera begira, nire taldearekin batera parte hartu nahi nuke tailer/jarduera honetan 10

Page 10: ASTE KULTURALA 2018/2019 · Euskal musika tresnak/ instrumentos musicales vascos Bilboko musika eskola 94 416 47 85 LH LH2 eta LH3 Musika gela 15 09-abr 10:00-11:00 ... 4 galderaz

ASTE KULTURALA 2018/2019

KULTUR ANIZTASUNA

Nori zuzendua: LH2 eta LH4 ikasleei

Nork burutua: LH1ko gurasoa

LH1eko guraso zen Marta Berroyak buruturiko dinamika hauen helburua, modu dibertigarri eta ludikoan,

kultur aniztasuna neska mutilengana hurbiltzea izan zen. Era honetan kultur aniztasuna normaltasunez

bizi, besteekiko errespetu eta tolerantzia jarrerak sustatuz eta gizartearen elkarbizitza errespetuz.

Balorazioa:

EUSKAL MUSIKA TRESNEN TAILERRA

Nori zuzendua: LH2 eta LH3ko ikasleei

Nork burutua: Bilboko musika eskola

Tailerra Bilbao Musika Eskolaren eskutik eskaini zen eta jatorrizko musika tresnen bidez, euskal kultura

hurbiltzea du helburu. Halaber, mota ezberdinetako soinuak erlazionatzeaz gain, musika eta kulturarekin

disfrutatzeko aukera ere ematea nahi izan da.

Balorazioa:

MAKILAJE ARTISTIKOA

Nori zuzendua: LH3ko ikasleei

Nork burutua: LH1eko gurasoa

BatazbesteSaioa interesgarria izan dela uste dut 8,55Hizlaria/tailerra eman duen persona materia menperatzen du 8,55Tailerra/jarduera egokia da ikasleen adinerako 9,03Datorren urtera begira, nire taldearekin batera parte hartu nahi nuke tailer/jarduera honetan 8,14

BatazbesteSaioa interesgarria izan dela uste dut 10Hizlaria/tailerra eman duen persona materia menperatzen du 10Tailerra/jarduera egokia da ikasleen adinerako 10Datorren urtera begira, nire taldearekin batera parte hartu nahi nuke tailer/jarduera honetan 10

Page 11: ASTE KULTURALA 2018/2019 · Euskal musika tresnak/ instrumentos musicales vascos Bilboko musika eskola 94 416 47 85 LH LH2 eta LH3 Musika gela 15 09-abr 10:00-11:00 ... 4 galderaz

ASTE KULTURALA 2018/2019

LH1eko guraso ziren Eneritz Duñabeitia eta Lourdes Bañuelosek ikasleak aurpegi margoketan trebatzeko

tailerra antolatu zuten. Eredu gisa argazki batzuk hartuta, batak besteari aurpegia era profesionalean

margotzen trebatu ziren.

Balorazioa:

Jarduera honetan ez zen baloraziorik jaso ikasle eta irakaslegoaren partetik.

LIBURU AZOKA

Nori zuzendua: LH5ko ikasleei

Nork burutua: LH1eko gurasoa

Tailer hau LH1eko guraso zen Ageda Gagok antolatu zuen, Deustuko San Pedro plazan duen liburu-

dendan. Horretarako LH5eko ikasleak irakasle eta guraso bolondres batzuen laguntzaz Ikastolatik liburu-

dendara hurbildu ziren, bertan ekintza desberdinak burutu zituztelarik. Helburua, irakurketa eta batez ere

euskaraz irakurtzeko zaletasuna sustatzea izan zen.

Balorazioa:

PASTA TAILERRA

Nori zuzendua: LH5 eta LH6 ko ikasleei

Nork burutua: Txaramela Koo. Elkartea

Txaramela Elkarte Txikiko kideek burutu zuten pasta tailer honetan, ingurumenaren kulturan oinarrituta,

gariaren ekoizpena eta joen harri errota bidezko ehoketa tradizionala landu ziren. Bien bitartean, ikasleek

pastaren ekoizpen prozesu artisaua ezagutzeko aukera izan zuten era praktiko baten, bakoitzak bere

ekoiztu eta dastatu zuelarik.

Balorazioa:

BatazbesteSaioa interesgarria izan dela uste dut 7,43Hizlaria/tailerra eman duen persona materia menperatzen du 8,63Tailerra/jarduera egokia da ikasleen adinerako 9,17Datorren urtera begira, nire taldearekin batera parte hartu nahi nuke tailer/jarduera honetan 6,21

Page 12: ASTE KULTURALA 2018/2019 · Euskal musika tresnak/ instrumentos musicales vascos Bilboko musika eskola 94 416 47 85 LH LH2 eta LH3 Musika gela 15 09-abr 10:00-11:00 ... 4 galderaz

ASTE KULTURALA 2018/2019

EMAKUMEZKOEN KIROLA

Nori zuzendua: DBH1 eta DBH2ko ikasleei

Nork burutua: Ibaizabal saskibaloi taldea

Tailer honen bidez emakumeon kirolaren ibilbidea gaur egungo gazteei nolakoa izan den azaltzea izan da.

Hitzaldiaren ostean, ikasleek Ibaizabaleko jokalariekin batera saskibaloi partidua jokatzeko aukera izan

zuten.

Balorazioa:

3. ONDORIO ETA HOBEKUNTZA PROPOSAMENAK:

• DBH 3 taldeak ez zuen ekintzarik burutu Aste Kulturalaren, ez zen posible izan komenitako

ordutegian jarduerarik antolatzea.

• Komunikazioa: Nahiz eta ikasturte honetan esfortzu gehigarria egin dugun (wasap talde

ezberdinetan egin da honen inguruko difusioa denbora tarte ezberdinetan, parte hartze

batzordetik ere informazioa zabaldu da, Aste Kulturalaren kartela garatu dugu eta ikastolako toki

desberdinetan jarri ditugu,….), Aste Kulturalaren inguruko informazioa ikastolako guraso,

irakasle eta ikaslegoarenga iristeko, ez dugu uste helburua lortu denik. Jasotako input

desberdinengatik, guraso eta ikasleen gehiengoak honen helburuen inguruan eta antolatutako

ekintza ezberdinen inguruan barneratutako informaziorik ez zuela uste dugu. Irakaslegoak gai

hau ikasleekin batera gehiago landu beharko lukeela uste dugu, hau izan bait daiteke informazioa

zabaltzeko erarik eraginkorrena. Adibidez, antolatutako “Munduko Platerrak” ekintzaren

BatazbesteSaioa interesgarria izan dela uste dut 9,01Hizlaria/tailerra eman duen persona materia menperatzen du 9,49Tailerra/jarduera egokia da ikasleen adinerako 9,67Datorren urtera begira, nire taldearekin batera parte hartu nahi nuke tailer/jarduera honetan 8,26

BatazbesteSaioa interesgarria izan dela uste dut 7,43Hizlaria/tailerra eman duen persona materia menperatzen du 8,63Tailerra/jarduera egokia da ikasleen adinerako 9,17

Datorren urtera begira, nire taldearekin batera parte hartu nahi nuke tailer/jarduera honetan 6,21

Page 13: ASTE KULTURALA 2018/2019 · Euskal musika tresnak/ instrumentos musicales vascos Bilboko musika eskola 94 416 47 85 LH LH2 eta LH3 Musika gela 15 09-abr 10:00-11:00 ... 4 galderaz

ASTE KULTURALA 2018/2019

inguruan (nahiz eta Aste Kulturala batzordetik eta Jantoki Batzordearen eskutik informazioa

zabaldu zen), ikasle askok ez zuen honen berri izan.