ARISTI, Pako - Ateo Bat Mezatan

  • Upload
    gidaria

  • View
    236

  • Download
    0

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Interesantes reflexiones de alguien que ha hecho el recorrido desde el ambiente de fe al ateísmo.

Citation preview

  • amabost urterekin hasi nin -

    tzen organoa jotzen, 48rekin

    utzi diot, justu organo-jole

    gisan 33 urte bete nituenean, Jesus

    jubilarazi zuten adin bera. Hasieran ez

    nintzen bereziki ateoa; gehiago neukan

    halako indiferentzia bat, odola borbor

    daukan gazte batek meza bezalako an -

    tzezpen zaharkitu eta motel baten

    aurrean eduki dezakeena.

    Baina urteekin gero eta jasangai -

    tzagoa egin zait apaizek esaten dituz-

    ten gauzen eta egiten dituztenen arteko

    leizea, gero eta ankerragoa Eliza honek

    Jesusengandik hartu duen distantzia.

    Adibidez: egunero egunkarietan

    Elizak nazio askotan onartu dituen mila-

    ka pederastia kasuen berri irakur tzen

    nuen bitartean, igandetan ez nuen hitz

    erdirik entzuten gaiari buruz. Bekatariak

    beti besteak ziren, Eliza inoiz ez.

    Ohartu nintzen, baita ere, gaur

    Elizak defendatzen duen familia ere-

    duari buruz ez zuela Jesusek ezer esan,

    berak kontrakoa egin zuela: inoiz ez

    zaigu bere familiarekin afaltzen ager -

    tzen, inoiz ez du ama agurtzen, inoiz ez

    du lanik egiten, bere aita desagertu da

    eta ez dakigu ezer, bera beti lagun arte-

    an dabil. Ohartu nintzen, beraz, gaurko

    Eliza asmakizun bat dela, Jesusekin

    zerikusirik ez daukana.

    Ohartu nintzen gauza garrantzitsu

    batez, baita ere: Jesus pertsona orijina-

    la izan zela, hark ez zuen inor imitatu,

    bere bidea egin zuen, garaiko denen

    kontra. Beraz, Jesusen etsenplua

    jarraitzea hori litzatekeela, gu ere oriji-

    nalak izatea, ez jarraitzea inori, ezta

    Jesusi ere, garaiko indar hegemonikoen

    kontra egotea. Ondorioa oso argia zen,

    sinplea eta sakona: gaur Jesusi jarrai -

    tzea Elizari kontra egitea litzateke!

    Jiddu Krishnamurtik esan zuen:

    Egia biderik gabeko esparru bat da. Eta

    Anthony de Mello jesuitak: Norbaiti

    jarraitzen diozun unean, egia bilatzeari

    utzi diozu.

    Jesus bera ere ez zen esan zaigun

    bezain saindua, baditu detaile anke-

    rrak. Bere Elizaren buru ikaslerik bio-

    lentoena izendatu zuen, Pedro, ezpata

    erabili eta hurkoa zauritu zuen bakarra;

    beraz, hurkoa zauritzeko, hiltzeko bai-

    mena ematen ari zen bere ondorengo

    kaskagogorrei.

    * Kazetaria. Idazlea. Urrestilla (Azpeitia)

    31

    Ateo bat mezatanPAKO ARISTI*

    H

  • Gurutzean bi lapurrekin egin zuen

    jokaldia ere patetikoa izan zen, bati, otza-

    nari, barkatu, eta besteari ez, zer egoismo

    berea! Alegia, nire boterea onartzen due-

    nari barkatuko diot, errebeldeari ez. 70

    bider 7 aldiz barkatu behar zela zioenak

    ez zuen barkamen-ahalmenik erakutsi,

    eta noiz, eta azken unean, teorian bizitza

    haserrerik gabe uzteko unean. Holako

    etsenplu kaxkarrak asko dauzka.

    Pertsona otzanak maite ditu Elizak

    ondorioz. Gaur zer da otzana izatea?

    Zeure adimena ez garatzea, esandakoa

    sinestea, akritikoki betetzea, arau eta

    dogma guztiak irenstea, horiek parteka -

    tzen ez dituztenak erdeinatzea eta kon-

    denatzea, alegia, mundua bizitoki txar

    eta negargarria egiteko modu se gurua.

    Horregatik utzi dut organo-jole

    lana, Elizarekin nire azken haria ete-

    naz, betikoz eta betirako. Gehiegitan

    ikusi dut, igandero, Elizak burutzen

    duen tranpa psikologikoa jendea mo -

    rroi eta esklabo edukitzeko, eta ama-

    rruaren hezurdura antzeman egin dut.

    Ni neure bidean aske eta alai noa;

    bakoitzak egin beharko du berea, beste

    gauza bat ulertu bainuen: egia indibi-

    duala dela beti; kolektiboa bihurtzen

    denean dogma bihurtzen delako.

    Lehen notak

    Psikologoek diotenez, gure bizitza-

    ko lehen zazpi edo zortzi urtetan osa tzen

    da gure nortasunaren %90a. Jaio tzen

    garenean, gure burmuina disko gogor

    bat bezalakoa omen da, txuri dagoena.

    Laster hasiko da inguratzen gaituen

    gizartea disko hori betetzen, programa -

    tzen. Familiako iritziak, se kretuak eta

    maniak irentsiko ditugu, eskola irentsiko

    dugu, erlijioa, zapore gastronomikoak,

    kultura, musika, historia, konplexuak,

    eta inguratzen gaituen errealitate horri

    buruzko kontakizun-mosaikoarekin pro-

    gramatuta geratuko da gure burua bizi -

    tza osorako. Alejandro Jodorowskyk dio

    bikoteen arteko liskarrak ez direla bi

    pertsonen artekoak, pertsona bakoitzak

    bere iraganarekin dauzkanak baizik. Hor

    dagoela kakoa.

    Hori aspaldi zekien Elizak, eta

    horregatik umeak jaio orduko bataiatze

    horren presa, bestela, hilez geroz, lin-

    boan geratuko zirelako beldurra txerta-

    tuz gurasoengan; horregatik lehen jau-

    nartzea zazpi urterako egin behar la -

    rria; horregatik doktrina lehenbailehen

    disko gogor horretan sartu beharra, ho -

    rregatik haurren hezkuntza bere eskue-

    tan edukitzeko borroka, bai baitzekien

    egia latza: behin umearen programazio

    zerebralean bekatuaren eta erruaren

    kontzeptuak sartuz gero, oso erraz kon-

    trolatuko zuela pertsona hori bere bizi -

    tza osoan.

    Bai baitzekien Elizak sarien eta

    zigorren kontzeptuak txertatuz gero,

    pertsona hori bere esanetara oso erraz

    jarriko zuela, heriotzarekiko beldurra eta

    Pako AristiGogoetak

    32

  • zerua irabazi beharra txertatuz gero oso

    erraz zeukala kristau berriaren sumisioa.

    Elizak ez baitu jendea adimentsuagoa

    izaterik nahi, ez; obeditzaileak nahi ditu,

    ez dezatela bere kasa pentsa, jarraitu di -

    tzatela arauak eta aginduak. Esaten dute-

    naz beste, alegia fedea edukitzea zaila-

    goa dela, ikusi gabe sinestu zuen haren

    figura laudatuz eta abar, askoz errazagoa

    baita sinestea, eta pentsatzeari uko egi-

    tea. Sinestea erosoagoa da; arriskutsua

    pentsatzea da, nork bere adimena era-

    biltzea bizitzari aurre egiteko.

    Bai baitzekien Elizak lehen zazpi

    urte horietan programatzen ez den giza-

    kia ez duela gehiago inoiz menderatuko.

    Ez dela Elizara hurbilduko askatasunaz

    pentsatzen ikasi duena. Egin dezagun,

    bestela, galdera xume bat: euskal semi-

    narioetan, euskal apaizen artean zenbat

    dira bere helduaroan, jo dezagun 20 urte-

    rekin, apaiz sartzea erabaki zutenak? Bat

    ere ez. Den-de nak umeak garraiatu

    zituzten, gure ba serri umetsuetatik, bizi -

    tza hobe baten xantaia erabiliz. Semi -

    narioetan zeuzkaten hamar urteko mila-

    ka ume, euren eskura, haien burmuinare-

    kin nahi zuten guztia egiteko (eta asko-

    tan euren gorputzarekin ere bai).

    Eta, batez ere, bai baitzekien

    Elizak programazio hori txertatutako

    gizakiek sekulakoak eta bi sufritu

    beharko zituztela hortik irteteko, horri

    ihes egiteko, burua garbitzeko. Eli -

    zaren programazioak bizitzako alor

    guztiak kutsatzen baitzituen, sendiar-

    tea, bikotea, sexua, lagunartea, lan-bal-

    dintzak, dirua irabazteko moduak

    den-dena. Jendearen jokabide sozial

    guztiak zeuden Elizak pozoituak, asko-

    tan modu inkontzientean. Euskal He -

    rrian sufrimenduari zaion mirespena,

    plazerari zaion erretxazoa, lanari zaion

    begirunea, gure harremanen hoztasun

    fisikoa, zoriontasun beteari diogun

    alergia eta beste ezaugarri asko Eli -

    zaren programazioan sustraituak dau -

    de. Jende asko desengantxatu da hor-

    tik, baina majo sufritzen ikusi dut nik

    jende hori. Ukatu nahi zuten hura hain

    zegoen bere nortasunarekin bat eginda!

    Ume nintzelarik

    Banituen umetan elkartasun senti-

    menduak, urrutiko pobreekiko errukia

    sentitzera eramaten nindutenak, ba -

    nuen zaharrei lagundu nahia, enpatia

    soziala, alegia. Eta traszendentzia nahi

    inkontziente bat ere esperimentatzen

    nuen. Adibidez, organoa jotzen ikasten

    hasi nintzen, tresna haren soinuak egu-

    neroko miseriatik hegaldatu bezala

    egiten ninduelako. Edo gauero hitz

    egiten nuen hilberri zen aitonarekin,

    gauzak kontatuz, aholkua eskatuz.

    Umeak barruan dakarren poten -

    tzial hori bideratzeko tresnak behar

    ditu, eta nik aurkitu nuen bakarra kris-

    tautasuna izan zen, eta moldatu nin -

    tzen nolabait bere kontzeptuen baitan

    aurrera egiten eta nire kezkentzako

    erantzunak bila tzen.

    Ateo bat mezatan Gogoetak

    33

  • Baina, zorionez, kristautasuna ez

    zen sustraitu niregan. Senak edo esaten

    zidan ez fidatzeko parafernalia hartaz,

    kartoizko gaztelu itsusi bat zela, barrua

    hutsik zeukana. Elizak zatarrak irudi -

    tzen zitzaizkidan, santuen eskulturak

    are itsusiago. Jesus maite nuen, baina

    eliza ilun eta hautseztuan esaten nion

    neure buruari: Jesus ezin liteke hemen

    gustura egon. Edo gehiago: ez dut uste

    hemen dagoenik ere, inoiz egon denik.

    Mendi-gailurrean nengoenean gertua-

    go sentitzen nuen Jesus.

    Apaiz triste eta mutilzahar inutil

    haien zeremonietan, tunika horterak

    jantzita palio azpian joaten zirenean,

    ez nuen Jesus ikusten. Ezinezkoa zen,

    eta oso arrazoi sinpleagatik: bere

    garaiko Eliza ofizialaren aurka joan

    zena, Eliza horrek berak hiltzeraino,

    ezin zitekeen orain Eliza ofizialaren

    baitan gustura egon. Hain sinplea iru-

    ditzen zitzaidan hori, ez nuela uler -

    tzen jende guztia horretaz ez kontura -

    tzea.

    Orain ulertzen dut nik banituela bi

    dohain agian jende askok garatzen ez

    dituenak: bata, gauzak pentsatzen jar -

    tzeko beta hartzea, gizarteak proposa -

    tzen dizkizun ekintzak gutxienik apur

    bat aztertzea, behintzat; eta bi, neureki-

    ko konfiantza, neure barruak esaten

    zidanari kasu egitea, ez akonplejatzea

    ahots boteretsuen aurrean eta gauza

    guztiak interpretatzeko ahalmena ba -

    duzula pentsatzea. Adimena daukazu-

    la, beste guztiek bezala, eta adimen

    hori erabiltzen ausartzea.

    Horregatik, ez zitzaidan zaila ger-

    tatu hurrengo pausoa: 14 urterekin, ins-

    titutura hasi nintzenean, nire barrenetik

    erori egin ziren errudun kezka eta kon-

    plexu guztiak, pertsonak manipulatze-

    ko erabiltzen diren mekanismo psiko-

    logiko guztiak. Ez nien aurre egin

    behar izan; nik haiei garrantzia emate-

    ari uztearekin erori ziren, autoritatea

    kendu nienean ezdeus geratu ziren. Ez

    baitziren ezer, nire adimena mugatzera

    zetozen jolas beldurgarriak baino.

    Handik aurrera askatasun sentipen oso

    batez bizi izan nituen esperientzia guz-

    tiak, eta gaur egun ere jarraitzen dut

    sentipen berbera nire baitan pilpilka

    sentitzen.

    Organoa jotzen jarraitu nuen meza-

    tan, baina hori beste ipuin bat da. Zor

    karmiko bat dela uste dut.

    Panorama soziala

    Espiritualtasunari barre egiten zaio

    Euskal Herrian. Oso herri fisikoa da

    gurea, oso materialista, diruzalea, kon -

    tsumista, jende gehienak oso maila

    mental oinarrizkoa dauka, eta ez du

    kezkarik hortik aurrera ezer esploratze-

    ko. Dirua du amets jendeak, diruagatik

    edozer barka lezake jendeak. Zure

    bizitza dirua irabaztera enfokatuta ez

    badago zure buruan zerbait gaizki

    dabilela uste dute.

    Gogoetak

    34

    Pako Aristi

  • Herri prosaikoa da gurea, gehiegi

    jaten den leku bat, aberastasun gastro-

    nomikoz mozorrotutako triperoz betea.

    Futbola, ospakizun-otorduak, etxe bat,

    bi edo hiru, auto bat, bi edo hiru, gara-

    jea, elkarte gastronomikoa, karabana

    eta txalupa Objektuz estaltzen du

    jendeak bere bizitza, eta objektuok

    erosteko sakrifikatzen du bizitza hori

    bera, hutsune larriagoak estaltzeko:

    autoestima oso baxua, konplexu pila

    bat, bizitzako proiektu duin eta ilusio-

    garri baten falta, frustrazio asko

    Erreprimitu dituen barne-nahi askoren

    suzedaneoen bila dabil jendea.

    Herri fisikoa da gurea. Indarra era-

    kutsi behar da beti, maratoiak korritu

    behar dira euskararen alde, eta presoen

    alde mendien gailurrera igo. Ez da

    baloratzen pentsatzen duen pertsona,

    meditatzen duena, irakurtzen duena,

    lan isila baina funtsezkoa egiten duena.

    Erdeinatzen dituzte begetarianoak,

    reiki egiten dutenak, terapia alternati-

    boetan dabiltzanak. Propagandak ezetz

    dio, askatasunaren erreinuan bizi gare-

    la, baina ez da horrela: holan edo halan

    bidetik ateratzen dena gaur ere bazter -

    tzen saiatzen dira, konfiantza kenduz,

    elkarguneetara ez gonbidatuz, bizka-

    rrean iseka eginez.

    Espiritualtasunaren gaia ateratzen

    baduzu aurpegia okertzen dute gehie-

    nek, aspergarritzat daukate, antigoal tzat,

    edo kristaukeriatzat. Txapa lehor tzat.

    Zeinek eta nola urrundu du jende hau

    bere gunetik? Hainbeste urrundu dira,

    bidaiarik garrantzitsuenak ere, norberak

    bere baitarako horrek nazka emateraino!

    Umetan itsatsitako kristautasuna-

    ren programazioa baztertu badute ere,

    orain kontsumismoaren programazioak

    hartu ditu haien burmuinak, itxurakeria

    izanari gailentzen zaion plangintza,

    ikuskizunaren kultura irensten duten

    bitartean, produktu bat bestearen atze-

    tik, beti modan jarri den azken nobeda-

    dearen bila, libururik zarpailenak iren -

    tsiz, filmik atzerakoienak ikusiz, asma-

    kizunik inutilenak etxeratuz.

    Amildegi handietatik sortutako

    beldur baten aurrean bizi dira, zehatz-

    -mehatz ugaztunek beldurraren aurrean

    agertzen dituzten hiru defentsa-meka-

    nismoak gauzatuz: bat, ihes egitea, ale-

    gia, geure burua ezagutu ordez kanpo-

    -estimuluetan galtzea; bi, kamuflajea,

    alegia, jende-samaldan desagertzea;

    eta hiru, automutilazioa, edo gure

    dohainak baztertzea eta ezkutatzea,

    ihes egiteko beren hankak mozten

    dituzten animaliak dauden bezala.

    Pentsa zeinen animalia garen ustez oso

    jasoa den gure bizimodu sozialean ere!

    Erlijioek ere, tamalez, beti beldurra

    erabili izan dute gizakiak menderatze-

    ko, lotzeko, kokiltzeko, eta ez maitasu-

    na. Izan ere, maitasuna dagoen lekuan

    ez dago beldurrik!

    Jendeak oso gauza arraroak pen -

    tsatzen ditu espiritualtasunaz hitz egi-

    Gogoetak

    35

    Ateo bat mezatan

  • ten duzunean, kaskaratik egin zarela,

    krisi psikologikoren bat izan duzula,

    ala kristau edo budista bihurtu zarela.

    Bere alderdi espirituala ukatuz,

    alderdi materiala gizenduz, ahotik sar-

    tuz espiritutik sartu behar luketen eli-

    kadura, oso tristea iruditzen zait Euskal

    Herriko panorama traszendentea.

    Baina erne: merchandising espiri-

    tuala ere kontsumoaren zati bat da, oso

    ugaria da, eta bere oinarrian salmenta-

    -taktika berdintsuak daude: musika

    politak, argazki liluragarriak, edertasu-

    nez inprimaturiko liburuak, ikastaroak

    bata bestearen atzetik, atseden-etxeak

    Pirinioetan Integral bezalako aldiz-kariak beteta datoz hosteleria espiritua-

    leko iragarkiz.

    Ez fidatu dirua sorrarazten duen

    ezertaz; ez doa zure alde, dirua kobra -

    tzen duenaren alde baizik. Oso sinplea

    da. Nik nahi dudan espiritualtasuna ez

    da estetikoa, ez da inozoa, ez da isola-

    garria, ez da munduko arazoak ahazten

    dituena.

    Nire espiritualtasunak ez du guruen

    beharrik, guru bat besarkatzea giza adi-

    menaren frakasoa baita, beti norbaiten

    beharra izate negargarri bat. Umetan

    gurasoak, gero apaiza, gero irakasleak,

    gero alderdi politikoak eta orain

    guru bat? Zeri diozu beldurra? Heldu

    zaitez, ausartu zaitez bakarrik, adi-

    mentsua zara, erabil ezazu adimena!

    Nolabaiteko bide espiritual batean

    dauden askoren akatsa hauxe da: egiten

    duten oro euren burua ederresteko egi-

    ten dute, tranpa berri batean eroriz:

    Egoa elikatzen ari dira, euren benetako

    gunera iristeko gainditu behar duten

    azken traba latza.

    Desikasi, garbitu, arindu

    Tony de Mello: Egoaren dimisioa

    da abiapuntu funtsezkoa, fedearekin

    eta itxaropenarekin oroaren betetasu-

    nera eramango gaituena. Asko idatzi

    zuen egoari buruz: Gizaki gehienoi ez

    zaigu erraza egoa gainetik kentzea,

    baina gutxienez zama arindu dezakegu

    hain serio hartzen ez badugu, garran -

    tzia kentzen badiogu eta irribarre

    gehiago egiten badugu, agobiatu or -

    dez. Horregatik nioen egoa suntsituta-

    koan paisaia asko aklaratzen dela.

    Honen harira, idatzi zuen de

    Mellok: Ez dugu gure bizitza hain

    serio hartu behar, ezta gure erabakiak

    ere, gure porrotak, gure arrakastak,

    ezta gure eroriera moralak edo meritu

    errukitsuak ere. Jarrai dezagun egiten

    ari garenarekin, eta azkenean dena

    ongi aterako da.

    Budisten lege batek dioen bezala,

    lau eta hiru beti zazpi izango da; giza-

    ki ororen bizitza beti zazpi izango da.

    Aberatsari minbizia agertuko zaio,

    goapoa burusoil geratuko da, txiroak

    senar jatorra aurkituko du, diruzaleak

    Gogoetak

    36

    Pako Aristi

  • 37

    Gogoetak

    gehien maite zuen hura galduko du

    berdin dio.

    Idatzi zuen de Mellok: Progra -

    matua dagoen zure burmuina da zure

    gaitz guztien iturri. Zure baldintzapen

    mentalaren jopu zara. Adibidez, sine -

    tsarazi dizute ezin duzula zoriontsu

    izan dirurik gabe. Hori ilusio bat da.

    Aska zaitez ilusio horretatik, eta

    zoriontsu izango zara dirurik gabe.

    Baita ere esan zuen gauza gogoangarri

    askoa: Esperientzia zoriontsuek alai-

    tasuna dakarte gure bizitzara; espe-

    rientzia zoritxarrekoek sakontasuna eta

    sendotasuna ematen diote.

    Desikasi aditza klabea da proze-

    su honen baitan. Benito Lertxundiri ere

    askotan entzun diot gure tertulietan,

    eta pentsatzen dut berak landuko duela

    nik baino hobeto gaia.

    Desikastea garbiketa egitea da.

    Balio ez duten eskemak, antigoalduta-

    ko dogmak, arau diskriminatzaileak,

    ezarri dizkiguten desirak, jarrerak, joe-

    rak, ez desentonatzeko ustez egin

    behar ditugun guztiak De Mellori

    hitza emanez, berriro: Zure burmui-

    nak funtzionatzen daramatzan urte

    guzti hauetan hartu duen zikinkeria eta

    herdoila garbitzen jarraitzen baduzu,

    ikusiko duzu nola zoriona eta osasuna

    berriro zure bizitzara itzultzen diren.

    Neuro-zientziak jakinarazi digu aspal-

    diko txamanek zekitena, arimaren gai-

    xotasunak gorputzaren gaitz bilakatzen

    direla. Osasuna bera dago jokoan, ez

    aldartea soilik.

    Desikastea ez da dakiguna ahaztea,

    baizik eta egoaren jokabideak deusez-

    tea. Egoak epaitu egiten du, dena sail-

    katzen du, etiketatu, interesak sortzen

    ditu, manipulatzen ikasten du, dena

    zatitu egiten du. Mundua fragmentatu-

    rik erakusten digu, pertsonak erlijioe-

    tan, arrazetan, nazioetan edo ogibidee-

    tan banaturik. De Mellok berriro ere

    dio: Hindu bezala pentsatzen baduzu,

    edo europear bezala, edo amerikar

    bezala, musulman bezala, izorratu

    zara; pentsatzeari utzi diozu. Ez zara

    zu pentsatzen ari dena, zure baldintza-

    pena baizik.

    Desikastea jaiotze berri bat da za -

    harkitutako burmuinarentzat. Zeure

    burua ezagutzen laguntzen dizu. Ikas -

    ten duzu zure bizitzan zerk balio duen

    eta zerk ez. Eta balio ez duten gauzak

    inolako ikararik gabe bazter tzen ikas-

    ten duzu. Ez dakizue zenbat zorion-

    izpi azaleratzen diren hori eginda soi-

    lik, balio ez duena zeure bizitzatik des-

    errotuz! Eta balio ez duenak balio ez

    duen oro esan nahi du: ohiturak, iner -

    tziak, tradizioak, pertsonak, jakiak,

    zeremoniak

    Sentimenduak kudeatzen ikasten

    duzu, eta ez alderantziz, sentimenduek

    ez zaituzte menderatzen. Ez diozu sen-

    titzeari uzten, baina ez zara joko zaha-

    rrean erortzen, hau ona da, hura txarra,

    Ateo bat mezatan

  • Pako Aristi

    honek merezi du maitatzea, honek ez

    Eguzkiak begiratzen al du zeini egiten

    dion argi? Gereziondoak aztertzen al

    du zeinek merezi dituen bere gereziak?

    Eguzkia denentzat da eguzki, gerezion-

    doak denentzat ematen ditu fruituak,

    merezi dituztenentzat eta maltzurren -

    tzat, latifundista krudelarentzat eta

    lapur txiroarentzat.

    Ez al dute predikatzen naturara

    itzuli beharra? Has gaitezen hortik.

    Zorionaren bila dabil jendea. Non

    ote dago bada, urrun? Zeure baitatik

    kanpoko lekuren batean? Ez horixe.

    Zeure baitan dago, egotekotan. Zeure

    baitan dago dena. Gertatzen dena da

    estalita dagoela, ezertarako balio ez

    duen tona askotako zaborraren azpian.

    Gauzak ikusteko daukagun modua,

    pentsatzekoa, epaitzekoa, prozesu luze

    baten ondorio dira, lau atalez osaturiko

    makinaria indartsuak txertatu dizkigu-

    nak: elizak, familiak, eskolak eta

    gizarteak. Gure printzipioak ere, guk

    hala ez uste arren, ez dira unibertsalak,

    gure gizataldearen interesekoak bai-

    zik. Bestela, ez inor hil sinesten

    badugu, ez genuke ejerzito bat inoiz

    onartuko eta txalotuko. Baina gure

    soldaduak meza entzun ondoren doaz

    jendea hiltzera.

    Desikastea oso prozesu interesgarria

    da. Ez dauka pautarik, ez dauka bide-sei-

    nale jakinik, bakoitzak bere modura egin

    beharrekoa delako. Baina egia batez

    ohartuko da egiten duen oro: zoriona ez

    dela eraikuntza bat, sinetsarazi zaigun

    bezala, deseraiketa baizik. Dauzkagun

    baliabide mentalak galdu gabe, adimena

    eta sentimena erabiliz, egia soila ager -

    tzen da: zoriona umearen begirada edu-

    kitzea da. Umeek ez dute zorionaz hitz

    egiten. Bizi dira eta punto. Nerabeak has-

    ten dira zorionaz hitz egiten, edo haren

    faltaz, seguruenik, heldu bihurtu diren

    ustetan, galduak direla konturatu gabe.

    Jakin ditudan gauzak

    Bizitza modu samurrago eta atse-

    dengarriago batean hartzeko lagunga-

    rriak iruditzen zaizkidan apunte batzuk

    bildu ditut urteotan, labur emango ditu-

    danak, komentariorik gaineratu gabe:

    1. Pertsona bakoitzak kontzientzia-

    garapen ezberdina darama, eta ez da inor

    erdeinatu behar, gure ustezko aurrerapene-

    tik atzean dagoela iruditzen bazaigu ere.

    2. Bi galdera egin behar dira egoe-

    ra guztien aurrean: Bat, zer sentitzen

    dut? Bi, nola sentitzen naiz hori senti-

    tuz? Lehen galderan datza ulermena,

    bigarrenean konponbidea.

    3. Zeure burua zenbat eta gehiago

    ezagutu, orduan eta errazago ulertuko

    dituzu besteen akatsak.

    4. Ezagupenak pilatzen dituenak

    konplexutasunean amaituko du; baina

    jankinduriaren bidean saiatzen dena sin-

    Gogoetak

    38

  • Ateo bat mezatan

    pletasunera iritsiko da. Gorde zaitez

    gehiegizko adimenetik. Jesusen mezua

    sinplea zen, herritar analfabeto guztiek

    ulertzen zuten, teologoen beharrik gabe.

    5. Norbait oihuka hasten denean,

    bere hitzaz oso seguru ez dagoen seinale.

    Inoiz ez badu amore ematen, arrazoirik

    ez ote daukan ikara sentitzen duelako da.

    6. Norbait irainka hasten bazaizu,

    sufritzen ari den seinalea da. Zer ger-

    tatzen zaion galdetuz bakarrik lagun

    diezaiokezu.

    7. Jakintsuak ez ditu bere bizipe-

    nak erakusten; denak bultzatzen ditu

    euren bizipenak edukitzera.

    8. Benetako maisua ez da bere

    ikasle bihurtzen zaituena, zu zeure

    maisu bihurtzen zaituena baizik.

    9. Bizitza garaian garaiko energia

    kudeatzen jakitea da.

    10. Gizakia izaten erakusten diote-

    na baino hobea da.

    11. Urteekin konpromisozko gau-

    zak gero eta gutxiago egitea da zorio-

    naren zutabe handi bat.

    12. Uneoro galde egiozu zeure

    burua: Hemen gustura al nago? He -

    men egon nahi al nuen nik orain?.

    Bai erantzuten duzun aldioro zoriona

    finkatzen ari zara. Ez erantzuten du -

    zun aldioro errealitatetik kanpo zaude,

    zeure gunetik kanpo.

    13. Ez duzu monasterio urrunetara

    joan beharrik isiltasuna aurkitzeko; mer-

    katuaren erdian aurki dezakezu, isiltasu-

    na ez baita zarata eza, egoaren eza baizik.

    Mezari begira

    Oso ondo ezagutzen dut kristauta-

    sunaren funtsezko errituaren mekanis-

    moa, eta apunte labur batzuk utzi nahi

    nituzke berari buruz.

    1. Meza antidemokratikoa da; edo

    hobeto esanda, predemokratikoa. Ba tek

    bakarrik hitz egiten du; beste guztiek

    entzun egin behar dute, eta isilik gainera.

    2. Norabide bakarreko komunika-

    zio eredua da meza; mezua zentzu ba -

    kar batean doa, beraz, pre-komunikati-

    boa da.

    3. Matxista da, emakumeak biga-

    rren mailako lanetara baztertzen ditue-

    na; pre-igualitarioa da.

    4. Eliztarren autoestima lurpean

    uzten du; zu ez zara inor, esaten

    dizute, ez zara pentsatzeko gauza. Zuk

    en tzun, ikasi eta errepikatu. Loro bat

    zara, ardi bat.

    5. Eliztarrak akusaziopean jartzen

    ditu hasi eta berehala. Bekatu egin

    dugu, aitor ditzagun gure bekatuak,

    Gogoetak

    39

  • dio apaizak. Nire gurasoak, 80 urte

    inguruan daudenak, eta beste guztienak

    umiliatu egiten ditu. Mesedez, errespe-

    tu pixka bat; ez dut uste nire gurasoek,

    eta beste guztienek, bekatu handirik

    egin dutenik.

    6. Idolatria bultzatzen du, sinisten

    dut errepikaraziz hiruzpalau aldiz

    igande bakoitzean, hilabetero, urtero.

    7. Ez da eraginkorra. Niri kasu egi-

    ten ez didatenak, mezatatik irtendako-

    an ere kasu egin gabe jarraitzen dute.

    8. Bere egiturak anulatzen du bere

    mezua. Umildadea predikatzen du

    apai zak, baina berak du Jainkoaren

    hitza interpretatzeko esklusibitatea, be -

    ra da bitartekaria, zeinena, eta Jain -

    koarena. To umildadea!

    9. Jesus lardatsa zen bere janzkeran.

    Bazterrik bazter ibiltzen zen, askotan lo

    izarpean eginez. Gaur, aldiz, jendea oso

    dotore janzten da inoiz jantziei garran -

    tzirik eman ez zien eskale eta alderrai

    hura omentzeko. Jesus bere lagunak

    bezalaxe janzten zen; gaur apaiza tuni-

    ka dotore eta garestiekin ateratzen da.

    10. Apostoluak ezkonduta zeu-

    den gehienak. Gaur, haien ondoren-

    goek ezin dute ezkondu. Jesusen

    hitza?

    11. Mezuak distortsionatu egiten

    ditu Elizak, manipulatu. Organoa jota

    nago enpresario aberats baten alabaren

    ez kontzan, Loiolako basilikan. Ser -

    moian apaizak bikotea zoriondu zuen,

    San Ina zioren bidea hartu zuelako.

    Bi kotea txalet erraldoi eta garesti bate-

    ra zihoan bizitzera, enpresarioaren opa -

    ri. San Inaziok justu kontrakoa egin

    zuen: etxe onekoa izaki, aberastasun

    guztiei uko egin eta haitzulo batera

    joan zen bizitzera.

    12. Jesusen garaiko gizartean fari-

    seuak onak ziren, garaiko Eliza ofizia-

    laren aurpegi ziren. Jesus txarra zen

    gizarte hartan nagusi zen ikuspegitik

    begiratuta. Gaur Eliza katolikoa da ofi-

    ziala. Jesus berriro etorriko balitz, ez

    luke Eliza horren aurka borroka egin

    beste erremediorik izango.

    13. Eman bakea elkarri, esaten da

    mezatan, baina historian zehar gerra-

    rik krudelenak erlijioek antolatu

    dituzte, eta erlijioen izenean justifika-

    tu dira. Gure herrietan ezinikusia so -

    rrarazten dutenen sailkapen bat egingo

    bagenu, apaizak punta samarrean

    egongo lirateke.

    Pako AristiGogoetak

    40