5
Lan honetan haurtzaroa gogorarazten dizkiguten objektu batzuekin ditugun oroitzapenak gogora ekarriko ditugu. Horretarako, taldekide bakoitzak objektu bat aukeratu eta horri buruz dituen oroitzapenak plazaratuko ditu. Bestalde, edukiak, helburuak eta metodología bereizteko kolore ezberdinak erabili ditugu: Edukiak Helburuak Metodologia 3 urterekin eskolan egindako lan koaderno eta marrazkiak aukeratu ditut hauek egiterako garaian oso gustora ibiltzen nintzelako eta ikusten ditudan bakoitzean oroitzapen oso politak etortzen zaizkidalako burura. Marrazki hauek begiratzean sentitzen dudana alaitasuna da gehien bat. Berriro ere haur hezkuntzako sentipenak oroitzen ditut, eta honela, garai hartan izandako poztasuna eta lasaitasuna sentitzen dut. Haur hezkuntzako etaparen inguruan pentsatzen edo hitz egiten dudanean, etapa oso zoriontsua izan zela gogoratzen dut, eskolan beti jarduera ezberdinak egiten ibiltzen ginen eta oso ondo pasatzen nuen, beraz nire burua pixka bat alaitzeko marrazki hauei begirada bat botatzea gustatzen zait noizik eta behin. Lan koaderno hauekin egiten genuena marrazkiak ziren gehienbat. Margotzeaz gain, puntzoiarekin ere ibiltzen ginen, baita margo ezberdinekin ere (argizariak, arkatzak, tenperak…). Lan koaderno bakoitzarekin gai bat jorratzen genuen (gorputz atalak, urtaroak, pertsonaiak…), hortaz pixkanaka-pixkanaka gauza ezberdinen ezagutza izaten hasi nintzen. Laburtzeko, honekin ikasi dudan garrantzitsuena trebetasun motorearen garapena izan da, gai ezberdinen ezagutzaz lagundua. Nire haurtzaroa gogoratzen saiatu naizenean, objektu batzuk etorri zaizkit burura, objektu hauek punterak dira. Punterak gimnasia erritmikoan erabiltzen diren oinetakoak dira eta hauek askotan erabili nituen, batez ere, lehen mailan nengoenean. Punteren laguntzaz kirol hau praktikatu

Aprendizai objetuak

Embed Size (px)

DESCRIPTION

 

Citation preview

Lan honetan haurtzaroa gogorarazten dizkiguten objektu batzuekin ditugun oroitzapenak gogora ekarriko ditugu. Horretarako, taldekide bakoitzak objektu bat aukeratu eta horri buruz dituen oroitzapenak plazaratuko ditu. Bestalde, edukiak, helburuak eta metodología bereizteko kolore ezberdinak erabili ditugu:

Edukiak Helburuak Metodologia

3 urterekin eskolan egindako lan koaderno eta marrazkiak aukeratu ditut hauek egiterako garaian oso gustora ibiltzen nintzelako eta ikusten ditudan bakoitzean oroitzapen oso politak etortzen zaizkidalako burura. Marrazki hauek begiratzean sentitzen dudana

alaitasuna da gehien bat. Berriro ere haur hezkuntzako sentipenak oroitzen ditut, eta honela, garai hartan izandako poztasuna eta lasaitasuna sentitzen dut. Haur hezkuntzako etaparen inguruan pentsatzen edo hitz egiten dudanean, etapa oso zoriontsua izan zela gogoratzen dut, eskolan beti jarduera ezberdinak egiten ibiltzen ginen eta oso ondo pasatzen nuen, beraz nire burua pixka bat alaitzeko marrazki hauei begirada bat botatzea gustatzen zait noizik eta behin. Lan koaderno hauekin egiten genuena marrazkiak ziren gehienbat. Margotzeaz gain, puntzoiarekin ere ibiltzen ginen, baita margo ezberdinekin ere (argizariak, arkatzak, tenperak…). Lan koaderno bakoitzarekin gai bat jorratzen genuen (gorputz atalak, urtaroak, pertsonaiak…), hortaz pixkanaka-pixkanaka gauza ezberdinen ezagutza izaten hasi nintzen. Laburtzeko, honekin ikasi dudan garrantzitsuena trebetasun motorearen garapena izan da, gai ezberdinen ezagutzaz lagundua.

Nire haurtzaroa gogoratzen saiatu naizenean, objektu batzuk etorri zaizkit burura, objektu hauek punterak dira. Punterak gimnasia erritmikoan erabiltzen diren oinetakoak dira eta hauek askotan erabili nituen, batez ere, lehen mailan nengoenean. Punteren laguntzaz kirol hau praktikatu genezake minik hartu gabe eta, era berean, estetikoki polita ikusten da. Gehienetan, puntera txuriak erabiltzen dira eta hauek, behatzak bakarrik estaltzen dituzte. Kirol honek pertsonalki asko lagundu zidan, ez bakarrik kirola egitea dibertigarria izan daitekeela ikasi nuelako, baita kooperazioaren eta talde lanaren garrantziaz konturatu nintzelako. Talde baten parte izateak onura asko eman dezake eta zure gustu berdinak dituzten pertsonak ezagutzeko aukera. Nire kasuan, esaterako, niretzako garrantzitsuak diren pertsonak ezagutzeko aukera eman zidan eta haiekin harreman estua sortzeko aukera. Horrez gain, taldean zaudenean besteen nahiak eta arazoak ere kontuan izan behar dituzula eta elkar laguntzen saiatu behar ginela ikasi nuen.

Bestalde, objektu honek nire haurtzaroa gogorarazten dit esperientzia ahaztezina izan zelako eta sentimendu ederrak bizi nituelako. Kirol honek nire barruan nituen sentimenduak espresatzeko era bat zen eta sormena izaten lagundu zidan. Laburbilduz, gimnasia erritmikoak oroitzapen itzelak gogorarazten dizkit eta nire haurtzaroan eragin handia izan zuela uste dut. Haurtzaroko oroitzapenetara begirada bat eginez gero, burura etortzen zaidan beste objektua, abakoa da. Izan ere, nik behinik-behin, asko erabili nuen tresna izan baitzen.

Abakoa, kalkuluak (batuketak, kenketak, biderketak eta zatiketak) egiteko balio duen tresna baliogarria da. Guk, matematikako ariketa sinpleak egiteko erabiltzen genuen. Batez ere, tresna honen laguntzarekin batuketak eta kenketak egiten ikasi genuen. Gogoratzen naiz, Marisa izeneko irakaslearekin lantzen genuela abakoa. Egia esan, oso oroitzapen onak ditut irakasle honetaz, goxoa eta pazientzia handia izateaz gain, landu beharreko materia, jolas moduan lantzen baikenuen. Metodologiari dagokionez, batzuetan talde txikietan banatzen gintuen eta beste batzuetan aldiz, talde osoak egiten genituen ariketak. Talde txikietan jartzen ginenean, irakasleak talde bakoitzari buruketa sinple bat ematen zigun paper batean idatzirik, eta taldeko kideek guztien artean buruketa horren emaitza zein zen asmatu behar genuen. Gogoratzen naiz, beharrezkoa nuela abakoaren laguntza buruketa irudikatzeko; nire gelakide batzuek ordea, abakoaren laguntzarik gabe egin zezaketen ariketa. Irakaslea taldez talde pasatzen zen ikusteko ea nola moldatzen ginen denon artean ariketa egiten eta, arazoak izanez gero, egoki bideratzen gintuen. Gela osoak elkarrekin buruketak egitean, irakasleak ikasle bat aukeratu eta hau, arbelera ateratzen zen. Bertan, mahai baten gainean zegoen abakoaren atzealdean jartzen zen beste ikasleei begira. Irakasleak buruketa irakurtzen zuen eta abakoan zegoen ikasleak eragiketa egin behar zuen. Honek ez bazekien nola egin, beste ikasleen eta irakaslearen laguntzen izaten zuen. Oroitzen naiz, niri ateratzea tokatzen zitzaidan bakoitzean, oso gaizki pasatzen nuela…talde txikitan erosoago sentitzen nintzen. Objektu honekin, lehen aipatu dudan bezala, nire lehenengo matematikako ariketa sinpleak egiten ikasi nuen, batik bat, batuketak eta kenketak, buruketa errazen bitartez. Bestalde, irakasleak erabiltzen zuen metodologiarekin, taldekideak ezagutzen, entzuten eta errespetatzen ere ikasi nuen. Nire kasuan ez da izan ikasgelan egindako marrazkiak edo ariketak, baizik eta patioko garaian jolasean ibiltzen gineneko objektu bat, goma. Nire haurtzaroari buruz daukadan oroitzapen garrantzitsuenetako bat da. Jolas-ordua iristeko irrikaz egoten ginen eta ordu erdi osoa igarotzen genuen jolasean lagun artean,

txandaka jolastuz eta abestuz. Nahiz eta orain dela urte asko ez dudala jolasteni, goma gordetzea ideia ona iruditu zitzaidan oroitzapen oso onak ekartzen dizkidalako. Gutxi gorabehera 8 urtekin jolasten hasi ginen, modan jarri zelako, baina adin guztietako ikasleak ikusten ziren gomarekin jolasten. Metodologiari dagokionez, abesti bakarrarekin jolasten ginen, baina gero,

zailtasun ezberdineko mailak zeuden eta

txandak errespetatuz, maila

bakoitzarekin binaka jarriz, salto egiten genuen gomarekin. Joko honen bitartez

hainbat gauza ikasi genituen, alde batetik, lehenago esan dudan bezala, txandak errespetatzen; bestetik, lankidetza lantzen lagunekin, izan ere, denon artean jolasten

genuen, eta jokoa egin ahal izateko pertsona asko behar baitziren, bi pertsona goma eusteko eta beste bi salto egiteko; eta pertsona gehiago bazeuden, askoz dibertigarriagoa zen, denon artean abesten genuelako. Eta azkenik, ekintza honen bitartez, koordinazioa ere ikasi nuen, izan ere, mugimendu ezberdinen bidez salto egiteak koordinazioa eta oreka ahalbidetzen baititu. Joko honek gauza asko sentiarazten zizkidan, adibidez poza , lagunekin jolastu eta oso ondo pasatzen nuelako. Gainera, betidanik gustatu zait dantzatzea eta gomarekin salto egitean dantza moduko batzuk egiten ziren. Horregatik, haurtzaroari hitz egiterako orduan, objektu hau datorkit burura, oso dibertigarria zelako eta oroitzapen oso onak ditudalako. Nik aukeratu ditudan objektuak pintzela eta akuarelak dira, oroitzapen onak ekartzen dizkidalako. Txikia nintzela, gutxi gorabehera 3urtetatik 10urtetara, asko gustatzen zitzaidan akuarelekin margotzea. Garai haietan, eguraldi txarra egiten bazuen eta etxean geratzen banintzen, amak sukaldean mahai-zapi zahar bat jartzen zidan eta bertan jartzen zituen ur pote bat, pintzela, orri bat eta akuarelak. Ni hazi ahala nik jartzen nuen hori dena eta arratsalde osoa pasatzen nuen margotzen. Nire marrazkia bukatzen nuenean, harri pare bat hartu, balkoira atera, eta

hantxe uzten nuen lehor zedin eta, lehortzen zenean, karpeta batean gordetzen nituen denak, tinta galdu eta botatzen nituen arte.

Honen bidez gauza asko ikasi nituen. Alde batetik, begi-esku koordinazioa, izan ere, hasieran ez nuen asko begiratzen eta orritik ateratzen nintzen, baina, pixkanaka orritik atera gabe margotzen joan nintzen. Beste alde batetik, behar nuen materiala prestatzen eta bukatzerakoan jasotzen ere ikasi nuen, baita lehor zedin balkoian jartzen ere. Bukatzeko, eta horrekin batera, pazientzia izaten ere

ikasi nuen. Izan ere, gogoratzen naiz marrazkia bukatu eta balkoian uztean askotan joaten nintzela lehortu zen ikustera. Haur hezkuntzaz hitz egiten dugunean objektu honetaz gogoratzen naiz, denbora librean egitea gustukoen nuen jarduera zelako eta askotan errepikatzen nuen ekintza zelako. Gainera, urrats berak errepikatzen nituen beti eta horrek, gaur egun gogoratzea lagundu didala uste dut. Hori gogoratzeak ondo sentiarazten nau, oso gustukoen nuen jarduera zelako eta, oraindik ere margotzea asko gustatzen zaidalako, beharbada txikitako garai haiek gogorarazten dizkidalako. Lan honekin amaitzeko, orokorrean ikasi ditugun aprendizaiak honako hauek dira: kooperazioa, trebetasun motoreraren garapena, talde lana eta elkarri laguntzea, jolasaren bitartez aprendizaiak ikastea, ikaskideak ezagutu, entzun eta errespetatzen, bai pertsonak baita txandak ere, mugimenduaren koordinazioa, gorputzaren kontrola, pazientzia, begi-esku koordinazioa...