12
1 bildu gatika 14 zenbakia 2013ko maiatza INFORMATZEN Ez dugu ulertzen EAJk jubilatuen tabernako arazoaren aurrean izan duen jarrera: talde politikoekin eta Nagusien Elkartearekin batzar- tu eta gero, eta oposiziotik komunen konponketarako proposamena aurkeztu ondoren, EAJk alde bateko erabakia hartu du arazoa Alka- tetza Dekretuaren bitartez konponduz, oposizioarekin eta Nagusien Elkartearekin ezertarako kontatu barik. Irekitasun eta adostasunaren irudia eman nahi izan dute, eta azke- nean, soilik eurei gustatu zaien irtenbidea inposatu dute, plenora eramanez gero, eurena ez den proposamena aurrera ateratzearen beldurrez. Beste behin ere, EAJk argi utzi du ez dagoela prest inondik inora ge- hiengoaren erabakiak errespetatzeko bere gustukoak ez badira. Gatikako herriak akordioak behar ditu, baliabideak optimizatu, par- te-hartzea sustatu... GOGORATU! Hileko azken asteazkenean PLENOA 20:00etan. ¡RECUERDA! Los últimos miércoles de cada mes, PLENO a las 20:00h. Zertarako galdetu erabakia bere kabuz hartzen amaitzeko? JUBILATUEN KOMUNAK: INPOSAKETA BATEN KONTAKETA

Aldizkaria 14 2013ko maiatza

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Bildu Gatika 14. Informatzen aldizkaria

Citation preview

Page 1: Aldizkaria 14 2013ko maiatza

1

bildu gatika 14 zenbakia 2013ko maiatza

INFORMATZEN

Ez dugu ulertzen EAJk jubilatuen tabernako arazoaren aurrean izan duen jarrera: talde politikoekin eta Nagusien Elkartearekin batzar-tu eta gero, eta oposiziotik komunen konponketarako proposamena aurkeztu ondoren, EAJk alde bateko erabakia hartu du arazoa Alka-tetza Dekretuaren bitartez konponduz, oposizioarekin eta Nagusien Elkartearekin ezertarako kontatu barik.

Irekitasun eta adostasunaren irudia eman nahi izan dute, eta azke-nean, soilik eurei gustatu zaien irtenbidea inposatu dute, plenora eramanez gero, eurena ez den proposamena aurrera ateratzearen beldurrez.

Beste behin ere, EAJk argi utzi du ez dagoela prest inondik inora ge-hiengoaren erabakiak errespetatzeko bere gustukoak ez badira. Gatikako herriak akordioak behar ditu, baliabideak optimizatu, par-te-hartzea sustatu...

GOGORATU!Hileko azken asteazkenean

PLENOA 20:00etan.

¡RECUERDA!Los últimos miércoles de cada

mes, PLENO a las 20:00h.

Zertarako galdetu erabakia bere kabuz hartzen amaitzeko?

JUBILATUEN KOMUNAK: INPOSAKETA BATEN KONTAKETA

Page 2: Aldizkaria 14 2013ko maiatza

2

Pasaden hilabetean Bildukook eraikinen erabileraren inguruan udale-ra eramango dugun proposamena adosteko parte-hartze prozesua ja-rri genuen martxan. Gaur egun erabiltzen ez diren herriko lokal batzuk ikustera joan ginen apirileko zitara hurbildu ziren herritar eta elkartee-kin, eta prozesuaren lehen fasea, diagnostiko parte-hartzailea, landu genuen. Hauxe izan zen emaitza:

UDAL ERAIKINEN ERABILERA

1) Herriko plazan dagoen lokala oso gutxi erabiltzen da, erabilpen handiagoa eman beharko litzaioke.

2) Beste udal lokal batzuk (Latxagako hainbat gela, me-dikuaren etxea zena,...) hutsik daude, ez dira erabiltzen.

3) Jubilatuek lokal handiagoa behar dute, ez soilik taber-na baizik eta, ekintza gehiago egiteko aukera izan deza-ten.

4) Badaude hainbat elkarte lokalik ez dutenak eta batza-rrak egiteko, materiala gordetzeko, etab. lokal baten be-harra daukatenak.

5) Hitzaldiak, erakusketak, batzarrak, etab. egiteko lokal bat behar da Gatikan, horretarako beharrezkoa den az-piegiturarekin: proiektorea, pantaila...

6) Ludoteka handiagoa behar da. Gaur egungo lokala ez da nahikoa bertan egiten diren ekintzetarako.

7) Herritarrek kultur etxe baten beharra ikusten dute, bertan kulturarekin erlazionatutako arlo guztiak batzen dituena.

8) Herriak oinarrizko kontsumorako produktuak salduko dituen denda bat behar du.

Page 3: Aldizkaria 14 2013ko maiatza

3

UDAL ERAIKINEN ERABILERA

Prozesuaren bigarren fasearekin hasiko gara: udal eraikinen erabilera eta banaketa parte-hartze prozesuaren bidez zehaztea eta adostea. Horretarako, herritar guztiei eta herriko elkarte desberdinei dei egiten dizuegu ekainaren 10ean egingo dugun batzar irekian parte hartzera. Arratsaldeko 7:00etan, Udal Gelan.

Legegintzaldi honetan zinegotziok gure lana egiteko jaso ditugun txos-ten gehienak gaztelaniaz idatzita egon dira. Erregistroan euskaraz edo elebiz aurkeztu diren eskaera batzuk ere gaztelania hutsez erantzun izan ditu udalak.

Gatika Udalerri Euskaldunen Mankomunitate barruan dago (UEMA). Herri euskaldunagoa izateko ahaleginak egin behar ditugu eta Udala horren eredu izan behar dela uste dugu. Horregatik, Gatikako Udalari euskaraz funtziona dezala eskatu dio Bilduk.

UDALAK EUSKARAZ FUNTZIONA DEZALA ESKATU DUGU

Page 4: Aldizkaria 14 2013ko maiatza

4

“AZKENEAN ESKOLA EGITEKO LURRA LORTU DUGU!”??

PNV ta GTIk Mesan dauden bulegoetan nahi dute egin eskola berria

Proposamen hori arkitekto batek egin zuen; hari eskatu zitzaion es-kola berria eraikitzeko dauden aukerak aztertuko zuen txosten tek-nikoa. (Haren hitzetan, ez zuen beste argibiderik jaso). Arkitektoak berak azaldu zien, udalean, zinegotziei eta Gatikako Eskolako Ikas-leen Gurasoen Elkarteari, herrian paseoan zebilenean aurkitu zuela Mesako lurra eta egoki iruditu zitzaiola bertan eskola berri bat egitea, hor dauden bulegoak aprobetxatuta. Eta teknikoki aurrera eramateko egoki iruditu zitzaion. Gaineratu zuen, txostena aseptikoa eta objekti-boa izan zela.

Ba pasaden astean GTIk buzoietara testu bat helarazi zigun eskola han kokatzeko ideia berea (GTIrena) izan zela esanez. Hori bat dator Bilduk aldizkari honen 4. zenbakian esandakoarekin: txostena ez da objektiboa, baizik eta eskola berria Mesako bulegoetan eraikitzeko ideia babesteko egina da. Orain hauxe gaineratu nahi dugu: txostena PNV eta GTI taldeek Bilduri ezer esan gabe adostutakoa babesteko egin zen.

Baina... Zergatik ezkutuan negoziatu? Zertan jolasten ari dira? Zerga-tik gezurretan ibili Bilduko zinegotziekin? Eta eskolako gurasoekin? Zergatik herriko biztanleak engainatu eta 6.000€ gastatu txosten bat egiteko aldez aurretik erabakita bazeukaten?

Gonbidatzen zaituztegu gure webgunera eta, ondoren ipinten du-gun loturan, ikusiko duzue txostenak Mesako aukeraren alde egiten duela 53. orrialdean, lurzati horren jabea (Azpiegiturak) erakunde pu-bliko bat izanda negoziazioa errezagoa izango dela argudiatuz. Aldiz, txostena 2011koa da eta gaur, 2013ko maiatzean, oraindik ez daukagu “onarpen ofiziala”.

Nola, ba, eskola berria lursail horretan egitearen alde egin itsu-itsuan, ez badakigu zenbat denbora beharko den eta zer eman behar dugu ordainean? Ala, badakite eta ez digute esan nahi?

http://gatika.ehbildu.net/2011/11/18/eskola-berria-txosten-teknikoa/

Page 5: Aldizkaria 14 2013ko maiatza

5

“AZKENEAN ESKOLA EGITEKO LURRA LORTU DUGU!”??

Bilduren jarrera

Mesako lurzatia eta ondoko beste bat, jarduera kutsagarriak jasaten dituzten edo jasan di-tuzten Euskal Herriko zoruaren zerrendan daude. Seguru asko herrian holako baldintzak dituen beste tokirik ez da egongo, eta ordea, hori aukeratu dute eskola berria eraikitzeko. Gobernu tal-deak gaia saihesten du, eta hori arduratzekoa da.

Lurzatia Azpiegiturak enpresarena da. Enpresa horrek 6,000.000€ baino gehiago ordaindu zuen lurragatik. Horrenbeste ordaindu zuen, MESAk eta Gatikako Udalak aurretik sinatutako hitzarmenak diolako lur industrial hori birkalifikatu egingo dela eta 71 etxebizitza eraikitze-ko eskubidea jasoko duela. Baina udalak lurzati hori gauza orokorre-tarako erabiltzen badu (eskola, etab...), ez dakigu orduan zein emango dion udalak Azpiegiturak enpresari etxebizitzak eraikitzeko, ezta zer motatako etxebizitzak eraikiko diren ere. Eta, gauza bat bada argia, ez dugula nahi Azpiegiturak enpresak udal lurrak eskura ditzala erai-kitzeko helburuarekin eta gatikarron bizkarrera bere negozioa egin dezala. Bere terrenoan egin dezala, Gatikaren etorkizuna baldintzatu gabe.

Lurra egonda herritik gertuago, eskola errepidearen beste aldera eramateko beharrik ez dugu ikusten, errepide horretatik pabilioietara doazen auto eta kamioi asko pasatzen dira eta.

Bilduk herrian nahi du eskola, Gatikaren etorkizuna baldintzatu barik, gune garbi batean (kutsadurarik gabea) eta lehenbailehen. Eta ba-dago hori horrela egiteko posibilitatea, herriarentzat Mesako aukerak eukiko duena baino kostu txikiagoarekin, gainera.

Page 6: Aldizkaria 14 2013ko maiatza

6

EHBildu osatzen dugun gizon-emakumeok, datorren maiatzaren 30ean Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan, euskal gehiengo sindikalak dozenaka eragile sozialekin batera deitutako Greba Oroko-rrarekin Bat egingo dugu.

Lan eskubide, justizia soziala eta batez ere demokrazia aldarrikatzeko eguna izango den arren, askoz ere gehiago izango da. Izan ere, Euskal herritarrek pairatzen dituzten eraso zuzenei aurre egingo dion mobi-lizazio eta herritarren burujabetza dinamika baten hasiera izan behar da.

Euskal Herriarentzat burujabetza exijitzen dugu. Herri hau osatzen duten gizon-emakumeak dira, indarrean dagoenarekiko gizarte eredu ezberdina garatzeko politikak erabaki eta martxan jarri behar dituzte-nak. Eta euskal herritarrek behin eta berriz adierazi dute, Troikak zu-zendutako eta Madrildik inposatutako politiken aurka daudela.

Burujabetza behar dugu, gure be-harrei erantzuteko eta pertsonen duintasuna bermatzeko gai ez den eredu zaharkitu hau eraldatzeko, finantza merkatuen krisiagatik ez ezik, beste hamaika arrazoien on-dorioz hilzorian dagoen sistema aldatzeko.

Maiatzaren 30ean kalera aterako gara, Euskal Herria ezkerreko pa-rametroetatik eraldatu nahi duen gehiengo soziala laguntzeko. Ho-rregatik, Hego Euskal Herritarrak, bertan erabakitzeko burujabetza exijitzen dugunon aliantza eta elkarlana indartzeko balio behar duen grebarekin bat egingo dugu, guztion artean, gehiengoaren eskubide sozialak bermatuko dituen eta gutxiengo pribilegiatu baten eskubi-deak soilik defendatzen dituen ereduari aurre egingo dion eredu pu-bliko bat eraikitzeko.

EHBILDU GREBAREKIN BAT

Page 7: Aldizkaria 14 2013ko maiatza

7

25 pertsona inguru batu ziren maiatzaren 18an Gatikako HERRIRA tal-deak “Plazak bete kartzelak hustutzeko” antolatutako ekimenean.

Urte bete pasa da Gatikako HERRIRA taldea martxan jarri zenetik Eus-kal Herrian hutsik dauden aulkiak betetzeko helburuarekin. Aipatu-tako ekimenaz gain, hileko azken ostiraletan euskal preso politikoen eskubideen aldeko kontzentrazioa burutzen du herriko plazan, eta bertoko produktuz osatutako otzararen zozketa egiten da. Bilduk bat egiten du eta animatzen zaituzte parte hartzera!

Alrededor de 25 personas participaron en el acto “Plazak bete kar-tzelak hustutzeko” organizado por el grupo HERRIRA de Gatika el 18 de mayo.

Ha pasado un año desde que se creó HERRIRA en Gatika con el obje-tivo de llenar las sillas que en Euskal Herria están vacias. Además del citado acto, HERRIRA convoca una concentración a favor de los dere-chos de los presos y presas políticas vascas el último viernes de cada mes y después de la concentración realiza el sorteo de una cesta con productos de la zona. Bildu se suma a esa reivindicación y os anima a todos y todas vosotras a participar también.

HERRIRA

Page 8: Aldizkaria 14 2013ko maiatza

8

UTILIZACIÓN DE LOS LOCALES MUNICIPALES

El mes pasado Bildu puso en marcha un proceso participativo para acordar la propuesta que después llevará al Ayuntamiento, con el ob-jetivo de que se les de un mejor uso a los locales municipales. Fuimos a ver varios locales que hoy en día no se utilizan junto con los/as ve-cinos/as y asociaciones que acudieron a la cita de abril y realizamos la primera fase del proceso, el diagnóstico participativo. Este es el resultado:

1) El local de la plaza está infrautilizado, se le debería de dar mayor uso.

2) Otros locales municipales (algunos locales de Latxaga, la antigua casa del médico,...) están actualmente vacíos, no se utilizan para nada.

3) Los jubilados/as necesitan un local más grande, donde no tengan únicamente un bar, sino que puedan realizar otro tipo de actividades.

4) Hay asociaciones de Gatika que no tienen local y necesitan un lugar donde reunirse, guardar el material, etc.

5) Hace falta un local en Gatika, dotado de infraestructura como proyector, pantalla, etc., donde poder realizar reunio-nes, charlas o exposiciones.

6) Hace falta ampliar la ludoteca. El local actual es pequeño para las actividades que en él se realizan.

7) Los/as vecinos/as muestran su deseo por tener un aula de cultura, donde se centralice todo lo relacionado con la cul-tura.

8) Gatika necesita una tienda con productos de consumo bá-sicos.

Page 9: Aldizkaria 14 2013ko maiatza

9

UTILIZACIÓN DE LOS LOCALES MUNICIPALES

Una vez realizado el diagnóstico, vamos a empezar con la segunda fase: estudiar las posibilidades de los locales y acordar entre todos y todas su uso.

Os animamos a todos los vecinos y vecinas, y a las diferentes asocia-ciones de Gatika a que participéis en la reunión abierta que realizare-mos el 10 de junio, a las 19:00h. en la Udal Gela.

Desde comienzo de legislatura casi toda la documentación que hemos recibido los/as concejales/as para realizar nuestro trabajo ha estado escrita en castellano. El Ayuntamiento ha contestado en castellano al-gunas de las peticiones realizadas en el registro municipal, aunque és-tas hubiesen sido realizadas íntegramente en euskara.

El Ayuntamiento de Gatika está dentro de la mancomunidad de muni-cipios euskaldunes (UEMA) y ha tomado unos compromisos. Tenemos que hacer un esfuerzo porque el pueblo sea aún más euskaldun y cree-mos que el ayuntamiento debería de dar ejemplo. Por todo ello, Bildu le ha pedido al Ayuntamiento de Gatika que funcione en euskara.

BILDU SOLICITA FUNCIONAR EN EUSKARA

Page 10: Aldizkaria 14 2013ko maiatza

10

PNV y GTI optan por ubicar la escuela en las oficinas de Mesa

La propuesta fue realizada por el arquitecto contratado para que es-tudiara técnicamente las posibilidades que hay en Gatika para ampliar la escuela. (Según él, no se le había dado ninguna indicación más). Fue él mismo quien explicó en el Ayuntamiento a concejales y representan-tes de la Asociación de Madres y Padres de la escuela de Gatika que andando por el pueblo se encontró con el terreno de Mesa, y le pare-ció idóneo para situar allí una escuela nueva aprovechando las oficinas que existen actualmente, opción, que eligió como la más viable técni-camente. Añadió, que había realizado un informe aséptico y objetivo.

Resulta que la semana pasada GTI hace llegar a nuestros buzones un texto que dice que la propuesta de situar allí la escuela fue suya. Eso confirma lo que Bildu dijo en el número 4 de esta revista: el informe no es objetivo, ha ido a justificar directamente la ubicación de la escuela en las antiguas oficinas de Mesa. Hoy añadimos: el informe se realizó para apoyar lo que PNV y GTI habían acordado a espaldas de Bildu.

Pero...¿Qué necesidad tienen de negociar a escondidas? ¿A qué es-tán jugando? ¿Por qué mienten a los concejales de Bildu? ¿Y por qué mienten a las madres y padres de la escuela? ¿Por qué engañan a los vecinos y vecinas de este pueblo gastando 6.000€ en un informe si la decisión la tenían tomada?

Os invitamos a que veáis el informe en el siguiente enlace de nuestra página web. En la página 53 argumenta a favor de la opción de Mesa que la parcela necesaria para ubicar la escuela es de fácil gestión con los actuales propietarios (Azpiegiturak) por ser un organismo público. Sin embargo, el informe está firmado en octubre del 2011 y todavía en mayo del 2013 no tenemos la “confirmación oficial”.

http://gatika.ehbildu.net/2011/11/18/eskola-berria-txosten-teknikoa/

¿Cómo pueden apostar ciegamente por hacer la escuela en ese te-rreno, sin saber, ni cuanto va a tardar ni qué vamos a tener que dar a cambio?... ¿O lo saben y no nos lo dicen?

¿ “¡AL FIN TENEMOS SUELO PARA LA ESCUELA!” ?

Page 11: Aldizkaria 14 2013ko maiatza

11

Postura de Bildu

El terreno de Mesa y también un terreno colindante están en el in-ventario de emplazamientos que soportan o han soportado activida-

des potencialmente contaminan-tes del suelo de la Comunidad Autónoma del País Vasco. Segu-ramente, no hay una situación similar en ninguna otra zona del pueblo, y ésta, es la que han ele-gido para ubicar la nueva escue-la. El equipo de gobierno evita hablar de este tema, lo cual nos preocupa bastante.

La parcela pertenece a Azpiegiturak, que compró ese terreno por mas de 6,000.000€ porque, según el convenio firmado por MESA y el Ayuntamiento, ese suelo industrial se iba a recalificar y se le iba a dar un derecho edificatorio de 71 viviendas. Si el ayuntamiento utiliza ese terreno para sistemas generales (escuela, etc...), no sabemos qué terrenos le va a dar el ayuntamiento a Azpiegiturak para que haga las viviendas, ni qué tipo de viviendas se van a construir. Desde luego, lo que no queremos es que Azpiegiturak se haga con los terrenos mu-nicipales para construir y hacer su negocio a cuenta de los vecinos y vecinas de Gatika. Que lo haga en su terreno, sin condicionar el futuro del pueblo.

Habiendo suelo más cercano al casco urbano, habiendo además terrenos municipales, no vemos la necesidad de trasladar la escuela al otro lado de la carretera, ya que es una carretera con tráfico de ca-miones y coches que acceden a los pabellones industriales.

Bildu apuesta por una escuela integrada en el pueblo, que no con-dicione el futuro de Gatika, en un lugar limpio (sin contaminación) y lo antes posible. Eso es viable y tiene, además, menos coste para el pueblo que la opción de Mesa.

¿ “¡AL FIN TENEMOS SUELO PARA LA ESCUELA!” ?

Page 12: Aldizkaria 14 2013ko maiatza

12

LOS BAÑOS DE LOS JUBILADOS/AS: EL RELATO DE UNA IMPOSICIÓN

No entendemos la actitud del PNV en la resolución de este proble-ma: después de mantener varias reuniones entre partidos y también con la Asociación de Jubilados/as, y que desde la oposición se plan-teara una propuesta para el arreglo de los baños, el PNV decidió de manera unilateral solucionar el problema por Decreto de Alcaldía, sin contar para nada con la opinión de la oposición ni de la Asociación de Jubilados/as.

Han querido dar una imagen de apertura y de consenso, para acabar imponiendo una solución que sólo les ha gustado a ellos/as, todo por miedo a que la oposición tomase una decisión que el PNV no quería.

Una vez más, el PNV deja claro que, aunque gobierne en minoría, no está dispuesto a respetar las decisiones de la mayoría si no son de su gusto. Gatika necesita acuerdos, optimizar sus recursos, impulsar la participación…