24
AITA POLIKARPO IRAIZOZKOA (1897-1980)

AITA POLIKARPO IRAIZOZKOA (1897-1980)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/POLIKARPO.pdfAita Polikarpo, Suitzan, Filologia Erromanikoa ikasten. EUSKALTZAIN Hasmentatik erreparatu

  • Upload
    others

  • View
    6

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

  • AITA POLIKARPO IRAIZOZKOA(1897-1980)

    POLIKARPO 25/5/01 09:36 Página III

  • Egilea:

    JESUS GOLDARAZ LIZASO

    POLIKARPO 25/5/01 09:36 Página B

  • ULTZAMARRA JAIOTZEZ

    Iraizotzen, Ultzama haraneko herrian munduratu zen Aita PolikarpoIraizozkoa 1897ko urtarrilaren 31n,berak esaten zuenez «orduaneuskaldun hutsa zen herrian».

    Agustin Zarranz Bermejo zuenbataio izena, baina, urte haietakoohiturari jarraituz, fraide kaputxinoetansartu zelarik eta profesa egiterakoan,sorterriko izena hartu eta aita PolikarpoIraizozkoa bilakatu zen. Dena den,liburu eta idazkietan Iraizoz’tar edoIraizoz’ko Polikarpo Aita, Iraizoz Aitaeta Iraizozko Polikarpo Aita formak ereerabiltzen zituen.

    Bederatzi senideetan zazpigarrena.Aita Migel Zarranz zen ArakilgoErrotzen jaioa eta ama, berriz, PriskaBermejo, Orba ibarreko Puiukoa. «Aitaherriko maisua nuen, baina bost urtenituela hil zitzaidan eta gero eskolagutxi ikasi nuen».

    Garai hartako familia ugari batenestutasuna zela eta, joan behar izanzuen txiki-txikitatik «artxaiko» herrikoetxe batera; horrela deitzen zitzaionUltzama aldean orain dela gutxi arte

    1

    HIZKUNTZA ASKOREN JABE

    hainbeste mutikorentzat ohiko izan deneginkizun horri. Horrela ibili zen, bada,Agustin ardiak zaintzen Iraizozko soro,larre eta aldapetan. Ez da, beraz,harritzekoa berak idatzi eta arestianaipatu duguna: «eskola gutxi ikasinuen». Eskola eta hezkuntza ez zengaur bezain beharrezkotzat jotzen etaez zitzaion gaur eguneko garrantzirikematen.

    Agustin Zarranz Aita Polikarpo Iraizozkoa (1897-1980).

    POLIKARPO 25/5/01 09:36 Página 1

  • Bere sorterri eta haraneko izaeralasai, baketsu eta bizitasunezbetetakoa erabat barneratua zeukan.Ezin aipatu gabe utzi bere sorterriari,Iraizotzi, erakutsi zion maitasuna etaatxikimendua. Inon baino hobekiadierazten du urrutitik idatzi zuenOri’ko Txoria olerkian:

    Zeruan eder ilargiaizarren aitzindari;

    Aren ondoan artizarragoizean da nabari.

    Aiek zerutik beira daudenere sorterriari:

    ni berriz basabazter ontannigarretan naiz ari.

    Geroago, ikasten hasi zenean,gogoan zuen zenbat traba sortuzizkion ikasketak hizkuntza arrotzezegin beharrak. Arrazoi horrengatik,gaztelaniaz mintzatzeko zeukanzailtasunagatik, bota omen zutenIruñeko Seminariotik «motza» zela etadeus gutxiz jabetzen zela argudiatuz.Ez zekiten zer ari ziren. Ez ziotenantzik eman mutiko haren gaitasunari;esku artean izaki eta ez aintzat hartuberehalako emaitzak ematen hasikozen landugabeko altxor hura. Orduan,Altsasuko kaputxinoetara jo behar izan zuen.

    2

    Izaizozko eliza,herriaren kaxko--kaxkoan.

    POLIKARPO 25/5/01 09:36 Página 2

  • Zoritxarrean lekutu naizjaio nintzen txokotik.Zoriona bilatu naiez,

    atsegin ondotik;aunitz erritan ibili taleiatu naiz gogotik;

    baina biotzak eztu onik,nion eztu gozorik.

    Txoriak ere kantatzen dubaratzeko esian:

    «Ori’ko txoria laket dabeti Ori-mendian»;

    uda ta negu, gau ta egunan bizi da lorian.

    Nik ere bizi ta il nai dutsortu nintzen tokian.

    Oi erri maitea, zu zaitutorai nere gogoan;

    zure izen xoragarriamaiz dadukat agoan;

    gauez ere zutaz ari naizbeti amets gozoan:

    Jaunak berriz jarriko al naulaster zure altzoan!

    Jatortasuna dario olerkiari.Herrimina, Iraizozmina, bada, bizipeniraunkorra zen gure gizonarengan.Baina, aldi berean eta beste zentzubatean, herriak, sorterriak mina ereematen zion. Euskarak jasaten zituenoztopoak ikusirik eta jaio zen herri etaeskualdean urtez urte euskararengaleraz oharturik, kanpotik etortzenzen aldioro bere bihotz sentiberamindurik agertzen zuen.

    IKASKETAK ETA APAIZGINTZA

    Herria utzirik, Altsasura joan zenkaputxinoen komentura hamaika urtezituela 1908. urtean. Han latina etahumanitateak lau urtez burutu zituen.Bere Ordenean oparo eta estilistaizanen zen latinista hark lehendabizikoklase haietan latinezko hastapenariekin zion.

    Zangozako bidea hartu zuen 1912.urtean eta han egon zen 1914. urteaarte. Bertan nobiziatu urtea etalatinezko bosgarrena egin zituen.Jadanik bere bokazioa ontzen hasiazen. Nobiziatuaren gogoeta urtehartan Polikarpo izen berria eta,deituraren ordez, jaioterriarena,Iraizozkoa hartu zuen.

    Zangozatik, hurrengo urratsa:Hondarribia. Itsas bazterreko herrixarmant horretan apaiz ikasketetangarrantzi handia zeukan filosofia eginzuen. Tarte horretan gauza bitxiagertatu omen zitzaion. Nonbaiteuskara atzenduxea eta baztertuxamar eduki eta, bere hitzetan,«bidenabar euskera berriz ikasi etaidazten hasi». Baita berehala emaitzakematen hasi ere. Izan ere, iritsizaizkigun bere lehenengo olerkiakHondarribiako egonaldikoak baitira.1916koak hain zuzen ere: «Euskeraberriz ikasten hari (sic) nintzelarikHondarribian». Hemeretzi urte zituen

    3

    POLIKARPO 25/5/01 09:36 Página 3

  • hainbeste hizkuntza menperatukozituen gizonak, hizkuntzak ikastekogaitasun horri esker, Hondarribianberean, alemaniera ikasi zuen, berakdioen bezala «aleman gramatika bateskuratu ez dakit nola eta hizkuntzahori ikasi nuen nere kabuz».

    Azkenik, apaiz bidean, Iruñea izanenda ikasgune. Errotazarren kaputxinoekduten San Pedro Extramuros komentu

    eta kaputxinoek Iruñean ateratzenzuten Irugarrengo Prantziskotarrahilabeteroko aldizkarian argitaratuzituen. «Hondarribian euskera berrizikasten ari nintzela agertu ziren»aipatu zion Polikarpok Berri-Otxoalasalletar idazleari bere lanari buruzegin idatzian.

    Ez zuen Hondarribian denboraalferrik galdu. Literaturan sartze horrezgain, bere burua beste gaietara irekieta zabaldu zuen eta etorkizunean

    4

    Aita Polikarpo, 55 urterekin.Lekarozko eliza, kanpotik.

    POLIKARPO 25/5/01 09:36 Página 4

  • 5

    Lekarozko eliza, barrutik. Aita Polikarpok sermoi asko egin zituen eliza.

    Samariarren elizan, Moisesen legeen pergaminoen ondoan, 1964-VI-22.

    POLIKARPO 25/5/01 09:36 Página 5

  • zaharrean teologiako ikasketak eginzituen. Han bertan apaiztu eta mezaberria eman zuen 1921ean etahurrengo urtean Suitzara, Zürich-ekounibertsitatera joan zenEuskaltzaindiaren eskutik FilologiaErromanikoa ikastera. 1923an Iruñeraitzuli zen berriz Arga ibai ondokokomentura.

    Zazpi bat urte eman zituen hanapaiz eta idatz-lanetan eta Belatehego aldera dauden herri anitzetansermoiak predikatu. Lan horretanbereziki Larraun, Basaburua, Ultzamaeta Esteribarko herriak ibili zituen.

    Garai horretan, IrugarrengoPrantziskotarra eta Zeruko Argia-nidatzi zuen, Azkuek moldatutakoErizkizundi Irukoitza burutzeko herrizherri hitz eta esapideak bilduz.

    Lekarozko bidea hartu zuen1930ean. Baztanen eman zituen gerrazibileko urteak, beste hainbatkaputxinok alde egin behar izan zutenbitartean. Bera ez zuten bidali, bainaarriskuan egon zen. Ez zuten bidaliLekarozko errektoreak indar eginzuelako. Lekarozen haren beharrazuten. Lekarozko ikastetxean latina,

    6

    grekera, alemana eta beste hainbatgaitako irakasle izan zen eta, hori ezezik, inguruko herrietan predikatzenibili zen oso gogoko zuen Baztangoeuskaraz, «hasi ZugarramurditikBeraraino» berak dioenez. Hogei urtebete zituen lan horietan. Artean, astiahartu zuen liburu batzuk plazaratzekoeta alemanetik gaztelaniara itzulitakozenbait liburu argitaratzeko.

    Erromara 1950ean bidali zuten.Ordenaren Idazkari Goren edo Nagusiizan zen, baita latinezko idazle ere.Lehenengo «scriptor latinitatis» izanzen. Erroman urte anitz eman bazituenere, aski ongi ulertzen dira bere hitzhauek: «Asko idatzi nuen latinez,gaztelaniaz, italieraz... Bainanhorregatik ez nuen euskera bazterreratutzi» Erromako egote hartakoak dira,esate baterako, bere hamalaudunospetsuak.

    Erromako bidea ere bere euskarazkolan guztiekin hartu zuen: «Neureeuskerazko lantxo guztiak: itzaldi,neurtiz, iztegi-gai ekarri nizkian onara,astiorduetan lantzeko eta apaintzeko».

    Erromatik 1972an itzultzeanLekarozen eman zituen hondar urteak,1980ko apirilaren 5ean hil zen arte.

    POLIKARPO 25/5/01 09:36 Página 6

  • 7

    Burlatan, bere familiarekin.

    Arreba Josefa eta berorrenseme-alabekin.

    POLIKARPO 25/5/01 09:37 Página 7

  • izugarri polita zuela euskara.Mitxelenak hauxe dio : «Aita Iraizoz-ekerabili ohi zuen nafar kutsukoeuskara» (Iker 2, 446).

    Kaputxino nafar anitzek bezala–Damaso Intzakoa, Jorge Riezukoa...–izugarrizko garrantzia izan zuen1936ko gerra aurreko urteetan euskalgaiek izan zuten jorratze hartan etaesaten ahal da beraiekin euskalgintzaklorpen handiak erdietsi zituela, gerokostata lortuko zuen maila eduki zuela.

    Gerra etorri ondoren, kaputxinoakgaizki ikusiak izan ziren eta horietakoanitzek atzerrira joan behar izan zuten.Desegin zen lan loriatsua eta artxiboasko galdu edo ezkutatu egin ziren,betiko desagertuko ziren beldurrez.Produkzioak etena izan zuen eta inoizez zuen atzera berreskuratu aurrekourteetako tentsio hura. Aita Polikarpoizan daiteke nafar kaputxinoenbelaunaldi oparo horretako izardirdiratsuenetakoa.

    Iraizozkoaren lan joriaz aparte,hainbat autorek goraipatu dute bereeuskararen txukuntasuna. LuisMitxelenak Historia de la LenguaVasca-n honela zioen haren

    EUSKARAREN BIDEGILE

    Hagitz ongi doakio Iraizozko AitaPolikarpori atal honen izenburua. Horiizan baitzen, urratzaile euskara arloan.Begikoa zuen euskara, estimuhandikoa. Ahalegin eta gorespenhoberenak eskaini zizkion, berak,1977an, hitz hauek idatzi bazituen ere:

    Umilki aitortu behar dut ageriandagoena: ez dut nire bizitza luzeanburrunba handia ateratzeko hainekolanik bururatu euskararen alde. Eznezaiokeen euskerari nahiko nukeenbezainbat denbora eman, ez nueneuskera nahi bezain sakonki etahetatuki ikusteko eta ikertzekoegokierarik. Halaz ere, badiruditeuskeraren alde zerbaitño egin dudala,era nuen guzietan gogotik mintzatuz,idatziz, predikatuz; hots! besterik ezbada, euskerari onerizteko eta eustekoetsenplu ona emanez.

    Nafarroako euskara landu zuenhizkuntzalaria izan zen batetik, olerkaribestetik eta baita itzultzaile ere.Predikuak, batez ere, baztanerazegiten zituen. Ultzamako eta Baztangoeuskeraren artean ez dago iaezberdintasunik. Entzun ziotenek diote

    8

    NAFARROAKO HIZKUNTZA LANDU ZUEN

    POLIKARPO 25/5/01 09:37 Página 8

  • hamalaudunei buruz: «Autorealemaniar erromantikoen itzulpen finakzor zaizkio, eta azken aldian, Irisarriezizenaren azpian, hamalaudun sailperfetoa, agian euskaraz idatzi direnonenak».

    Olerkari bezala, Aita Santi Onaindiakdio «samur eta sen aundikoa» dela(Mila euskal-olerti eder, 992).

    Erabiltzen duen euskarari buruzAingeru Irigaray-k aipamen hau egitendu: «El Padre Iraizoz es uno de losmás finos escritores del euskera yconocedor de los giros populares ygraciosos modismos de nuestropueblo. (...) El euskera que emplea eshermoso y popular; no solo esinteligible, sino que su lectura es unplacer» (RIEV, 1935, 387-388 orr.).

    Eta Lauaxetak: «Aita Iraizoz, kulturagorako ertilariak (...) egiazko euskalbitxiz mukurutu gaitu» (Euzcadi, c.1936). Eta beste hau ere: «Iraizoz’enlanok zoragarrijac dira».

    Euskalki guztietako hitz etaesamoldeak baliatu zituen etagarbizalekeriatik ihes egin.Nafarrarekin batera gipuzkera etalapurtera erabili zituen. Beraz, euskaragozo eta samurra, jatorra eta errazadarabil, zeharo ulergarria. Batek bainogehiagok berreskuratu du ahantzixeazeukan euskara Jesukristoren Bizitza--ko prosa leun orekatua dastatuz.Bereak dira hitz hauek liburuari hainharrera ona egin zitzaiola ikusiz:«Zenbait euskaltzalek eta euskalidazlek aitortu izan didate, erdiahantzia zeukaten euskera, liburutxohortan berritu zutela».

    Bere izenarekin batera, Ursuya,Urtsuya eta Irisarri ezizenak erabilizituen bere lanetan. Azken ezizen haubere laugarren abizenarengatik ote?

    9

    POLIKARPO 25/5/01 09:37 Página 9

  • 10

    Aita Polikarpo, Suitzan, Filologia Erromanikoa ikasten.

    EUSKALTZAIN

    Hasmentatik erreparatu zionEuskaltzaindiak Iraizozko PolikarpoAitaren lan gaitzari. Gazte-gaztetatikhizkuntzalaritzan fruitu hain ugariakeman behar zituen lorea urratzen hasia zen.

    Esana dago apaiztu bezain laster,Euskaltzaindiak emandako beka batenbidez, Filologia Erromanikoa estudiatuzuela Suitzan. Orduko olerki batzuk

    argitaratuak zituen eta baita itzulpenbatzuk eginak ere. Segida ederraemanen dio hurrengo urteetaneuskararen aldeko bere ekarpenbaliotsuari.

    Gerra zibilaren ondoren, denokdakigun arrazoiarengatik,Euskaltzaindia ez zegoen noski beregoi mailan. Doi-doi zirauen. Une zailhaietan gure kaputxinoaz oroitzen diraAkademiarako ziztagarri suertatukozelakoan. Lekarozen irakasle zela,Azkue euskaltzainburuaren gutun bathartu zuen 1941eko apirilaren 14an.Azkuek garbi aski azaltzen dioeuskara bultzada indartsuarenbeharrean dagoela, Euskaltzaindiaberpiztu behar dela eta haren beharraduela. Eta, horretarako, euskaltzainizendatu zuela. Onartuko zuelakoan,Aita Polikarporen baiezkoerantzunaren zain geratu zen. Baina,ez zen Azkuek uste zuena gertatu. Ezzuen izendapena onartu, nahiz etaberari begi emana izatea zinezeskertu. Poztu zen berpizte asmohorretaz «gure hizkuntza gaixoaridiodan maitasunaren handiaz».

    Ezezkoaren arrazoiak aurkeztuzizkion. Hobeki, arrazoi soil bat.Ordenarena. Kaputxinoen Ordena unegarratzak pasatzen ari zen, anitzsufritzen ari zen zenbait kidek, hau da,zenbait fraidek «gure hizkuntza,

    POLIKARPO 25/5/01 09:37 Página 10

  • edestia, folklorea etab. landudituztelako». Ulertuko duela esaten dioAzkueri, Ordenaren Nagusiek ezdituztela begi onez ikusten eta ezinduela pausu hori eman Nagusienbaimenik gabe, «obedientziaren semenaiz eta uste dut haien borondateaagertzen dudala zure eskaintzaonartzen ez badut».

    Egia esan, esperientzia txarrakbaitaratuak zituen Aita PolikarpokLekarozen bertan. Komentukidebatzuk kanporatu izanak ziren euskalmunduan gogoz lanean saiatzeagatik.Bestalde, euskal aldizkari batzuk,gerra ondoko giro ilun hartan,desagertu ziren. Honek guztiakhurbiletik harrapatu zuen AitaPolikarpo, anitz mindu zuen eta lur jotaeta beldur zen. Hona hemenEuskaltzandian ez sartzeko arrazoirik

    nagusiena: «Espero dut egoerazohartu zarela eta nere ezezkoaulertuko duzula». Azkuerengandikgutuna jaso zuenetik aste bete ez zenigaro eta hauxe Aita Polikarporenerantzuna. Eta horretan gelditu zenasmoa. Ohar gisa, azpimarratzekoa dabien arteko gutunak gaztelaniazidatziak daudela. Hori ere, seguraski,Euskaltzaindiaren egoera zail harenadierazle.

    Dena den eta arazoak arazo,euskaltzain oso izatera iritsi zen1968ko abenduaren 4an. Berak azalduzuen idazki batean hartutako erabakia:«Zilegi bekigu eranstea, euskarareninguruan burututako lanengatik,hizkuntza horren akademiko izan zelaizendatua». Eta akademiko lanetanjardun zuen heriotza arte.Lehenagotik, 1930ean, euskaltzainurgazle izendatua izan zen.

    11

    Lekarozko ikastetxea, 1891n sortua.

    POLIKARPO 25/5/01 09:37 Página 11

  • LAN LITERARIOA.SAILKAPENA

    Esaten ahal da, inongo zalantzarikgabe, Aita Polikarpo IraizozkoaNafarroak XX. mendean izan duenidazle emankorrenetakoa dela. Idazlenekaezin honek emaitza literariozabala utzi digu. Gai anitz jorratuarren, bere ekarpen literarioa gaierlijiosoetara mugatzen da gehienbat,bereziki prosaz edo hitz lauz idaztenduenean.

    Literaturazko bi estiloak, hitzlauarena eta olertiarena, erabili zitueneuskararen lanetan, bietan anitz idatzizuelarik. Hitz neurtuan 15 bat milalerro utzi zituen idatziak: «Neurtitzetaneta hitz laxoz asko idatzi dut euskeraznere bizitzean, neronek ere ez dakitzenbat. Nere bizibideari dagokionez,beti ez bada, maizenik erlijiozko gaiakerabili ditut».

    Garai hartako euskal aldizkarietanargitaratu zuen lanaren zati handia,bereziki Iruñeko kaputxinoenIrugarrengo Prantziskotarra aldizkarianeta Zeruko Argia-n. Aldizkari honiburuz zera esaten du: «Hau ere

    12

    IDAZLERIK EMANKORRENETAKOA

    Yesu-Kristo gureYaunaren biziaren azala

    eta lehen orria.

    POLIKARPO 25/5/01 09:38 Página 12

  • Iruñean sortu eta argitaratu genuen.Hortan idatzi nuen nik gehienik, lehenzenbakitik hasi (1919ko urtarrilean) etaazken zenbakiraino (1936kouztailean). Urte hoietan hilabetegehienetan agertu zen nere lantxoenbat, eta zenbait hilabetez bat bainogehiago ere bai».

    Baina beste aldizkari hauek ere–Olerti, Yakintza, Euskal Esnale etaEuzko Gogoa– argitaratuak ikusizituzten Aita Polikarporen bestelakolan eta gaiak: «Nere idazki gehienakbanaturik daude hainbestealdizkaritan».

    Kronologikoki liburu hauek argitaratuzituen: Urte guziko Igande etaJaiegunetako Ebangelioak (Iruñea,1933), Yesu-Kristo gure Yaunaren Bizia(Iruñea, 1934), Arimaren Zuzenbidea(Donostia, 1952). Itzulpen sailekoakdira. Gurutze Bidea (Iruñea, bi aldizargitaratua, 1957 eta 1958an). Eta,azkenik, Kristo gure Jauna etaandredena Maria (Bilbo, 1978),hamalaudunez egina. Poema liburuhonek Felipe Arrese Beitia Sariairabazi zuen, Bizkaiko Aurrezki Kutxaketa Euskaltzaindiak eratua.

    Idazle honen lan literario hedatsuasailkatzerakoan, atal nagusi hauekazpimarratuko genituzke:

    OLERKIAK

    Hamalaudunak. Beren kalitatea LuisMitxelenak laudatu eta goretsi zuen.Batez ere, Euzko Gogoa-n eta Olerti-nagertu ziren Irisarri izengoitiarekin.Baita Zeruko Argia-n ere. Aldizkarihonetan agertu zen lehenengoa1925eko abenduan: Artxueta mendia.Bere izenarekin, berriz, aipatutakoKristo gure Jauna ta andredena Marialiburuan bertso anitz ageri da.

    Poemak asko lantzen zituen,lehenengo idazkia behin eta berrizeraberrituz, lan ederra lortu arte.Hamalaudun batzuk musikatuak izandira edo, hobeki esanda, berakmoldatu zituen musikari egokitzeko etahorretan ere maisutasuna erakutsi zuen.

    Salmoak. Hitz neurtuz zinez lanikaragarria egin zuen salmoakeuskaratzerakoan. Bibliak 150 salmoditu eta guztiak, 9 izan ezik, euskararaitzuli zituen.

    Gainerako olerkiak. Olerki hauetangai desberdinak erabiltzen ditu,erlijiosoak eta bestelakoak. Trebeagertzen zaigu olerkari bezala,bertsoak ongi ontzen dakiena.

    13

    POLIKARPO 25/5/01 09:38 Página 13

  • HITZ LAUA EDO PROSA

    Arestian aipatutako liburuak daudehitz lauz idatziak, horien arteanJesukristoren Biziarena, beretzatbegikoena eta gehien irakurria izandena.

    Homiliae dominicales, hau da,prediku eta sermoiak. Lekarozkokomentuko elizan eta zenbait herritanigande eta besta egunetan predikatuzituenak. Gehienak Baztangoeuskaran moldatuak. Aita Polikarpokberak 1971ko otsailaren 27an utzizuen agiri batean homiliaedominicales deitu zuen sailean bilduzituen guztiak. Ia igande guztietakoakagertzen dira eta, bestalde, igande etabesta zenbaitetarako homilia bat bainogehiago daude.

    14

    Lekarozko liburutegia, hamaika ordusartu zuen hemen Aita Polikarpok.

    Kristo gure Jauna ta andredena

    Maria liburua.

    POLIKARPO 25/5/01 09:38 Página 14

  • ITZULPENAK

    Arlo honetan ere nabarmendu zen.Latinetik, bereziki, bertso anitz itzulizuen, horietan agerikoenak liturgiakohimnoak direlarik. Baina beste motabatzuetako bertsoak ere itzuli zituenlatinetik.

    Alemaniako poeta erromantikoakgogoko zituen. Horien olerki anitzeuskaratu zuen.

    Hauez gain, nahiz eta urriagoakizan, italiera, frantsesa, grekera etakatalanetik hartu zituen bertsoakeuskarara aldatzeko.

    IKERLANAK

    Zabala da Aita PolikarpoIraizozkoaren ikerkuntza lanetakoekarpena ere. Aipagaien artean:

    Ezagunak dira oso ErrioxakoDonemigilia monastegiko esaldiospetsu hauek: Izioqui dugu guecajutuezdugu. Euskaraz idatzi direnlehenengo esaldiak. Seguraski, X.mende erdialdekoak. Testu horrenesanahia, ikertzaileen arabera, zailada interpretatzeko. Aita Polikarposaiatu zen esaldi horiek ikertzen etabere iritzia ematen. BAP (1951)aldizkarian esaten du: «Izioqui. Z horitz baldin bada, itzeuqui izangolitzateke, Leizarraga-k bi aldizagertzen duen aditza: -tzat eduki, -tzatjo, -tzat eman, ets(i) esanahiarekin».

    «Guec ajutuezdugu» esaldiaaztertzerakoan ez du MenendezPidalek eta bertze ikertzaile batzuekematen dituzten azalpenak onartzen.Mitxelenaren Textos Arcaicos vascosliburuan, 43 orrian, hagitz ongiagertzen dira autore horien aurkakoAita Iraizozkoaren arrazoiak eta berakproposatzen duen aterabidea.

    Nafarroako hiriburuaren izenariburuz, Nombre vasco de Pamplona:Iruñea, Iruña, Iruñe? (FLV, 35-36,1980) lanean azterketa sakona eginzuen, zein hautatu behar den ikertuz.

    15

    Lapuren menpean Aita Polikarpok euskaratutakoTxinako ipuina.

    POLIKARPO 25/5/01 09:38 Página 15

  • LAGUNTZAILEA

    Euskarazko lanetan ari zirenadiskide batzuei eskertzeko modukolaguntza eman zien. Adibidez:

    Naparroa-ko Euskal-Esaera zarrakliburuaren egileari, Intza´r DamasoAitari lagundu zion, bai liburuaosatzen, bai inprentako huts egiteakzuzentzen. Aita Polikarpok, gainera,liburu honen aitzinsolasa egin zuenizenburu honekin: «Liburu onenegilleaz lau itz».

    Lizarraga Elkanokoaren hiztegia etaXVIII. mendeko euskal bertsoeiburuzko lan mamitsuak burutu zituen.

    «Verbo vasco por manar, fluir, erionala jario» gainean lan interesgarria.

    Hitz biltzaile saiatua izan zen.«Nafarroako hitz-mordoska bat bidalinuen Euskaltzaindira aspaldi», dio.

    Euskera eta FLV aldizkarietanplazaratu zituen gehienbat ikerketalanak.

    16

    Larrañaga gotzain misiolariarekin, Olano gotzainarekin eta aita Mauro Elizondo beneditarren abad nagusiarekin batera Francoren garaikotorturak salatu zituena.

    POLIKARPO 25/5/01 09:38 Página 16

  • Donostia, Elduaien eta Olazaranmusikagileen soinuei egokitutakotestuak prestatu edo itzuli zituen. AitaPolikarporen hitzetan: «Nere laguntzahau izan da: soinuen hitzak edo letrakxuxentzea, argitzea, txukuntzea –letraberriak ontzea– beste hizkuntzetakoakitzultzea euskeraz ere kantatzekomoduan, etab.»

    Himno de Navarra a San FranciscoJavier kantuaren euskarazko itzulpenaberak egin zuen. Jakina denez,ereserki honen musika JoaquinLarreglarena da eta letra, berriz,Alberto Pelairerena. Aspaldiko

    itzulpena da, 1922koa. Kantuarenhasiera: «Gora dezagun guztiok».

    Nafarroako Elizaren OrduenLiturgiarako euskal irakurgaiakprestatu zituen.

    Orain arte esandakoa, AitaPolikarpok euskararen inguruan,besteak beste, egin zuen lanaridagokio. Hitz batez esateko, benetanlan eskerga, gaitza, zabala. Berakmaiteena zuen hizkuntzan idatzia,euskaran hain zuzen ere. Aipatuduguna horren erakusle da, lantxohonetan ezinezkoa baita idatzi zuenguztia aipatzea.

    17Polikarpo kaputxinoen idazkari nagusia, Juan XXIII Aita Santuarekin etaOlano gotzainarekin eta Elias de Labiano eta Santiago de Goizuetakaputxinoekin.

    POLIKARPO 25/5/01 09:38 Página 17

  • Aparte gelditzen dira bestehizkuntzetan burutu behar izan zituenlanak. Batzuk aipatzeagatik:Ordenaren Idazkari Nagusiarizegozkionak, kaputxinoenaldizkarietan idatziak, Eliza Osokomeza-liburuko irakurgaiak berraztertueta bere Ordenako santuen Ofizioakprestatu zituen, eta abar eta abar. Lanhauetarako maizenik erabili zuenhizkuntza latina izan zen. Baina ezgara honetan sartuko, hori ez baitagure egitekoa.

    18Aita Polikarporen Hitz lauzko lanak eta Hitz neurtazko lanak.

    Kaputxinoen anaidiko lagunekin, Txileko Araucania, kaputxinoen ikastetxean.

    POLIKARPO 25/5/01 09:39 Página 18

  • ARGITALPENAK

    Aita Polikarpo Iraizozkoarenjaiotzako mendeurrena 1997komartxoan zela-ta, EuskaltzaindiaIraizotz herrian bildu zen, beresortetxean hain zuzen ere, besteakbeste, omenduaren oroitzapenaegiteko. Harrezkeroztik, ultzamaridazle ospetsu hau ezagunagoabilakatu da Euskal Herria osoan eta,bereziki, ultzamarren artean.

    Iraizotzen egindako jardunaldietan,Euskaltzaindiak iraizoztarraren lanakargitaratzeko proposamena plazaratuzuen. Nafar Gobernuko HizkuntzaPolitikarako Zuzendaritza Nagusiakasmo hori gogo onez onartu eta bereaegin zuen. Emaitzak begibistakoakdira. Urte hartan berean, 1997an,argitaratu zen Hitz neurtuzko lanakliburua, Aita Polikarpo Iraizozkoarenolerkiak biltzen dituena. Liburua haren

    olerkigintza osoaren bilduma da.Denetara, 15.000 bertso inguru biltzendituena.

    Hitz lauzko lanak I liburuak 1999anikusi zuen argia. Hitz lauzko lanak IIliburuak, berriz, 2000 urtean.

    Orain arte egindako argitalpen haueiesker, parada ederra dugu denoknafar idazle emankor honen ezaugarrieta xehetasunak sakonki ezagutzeko.

    Ezin aipatu gabe utzi bi izen:Frantzisko Ondarra eta GregorioAndueza kaputxinoenak. Izugarrizkolana egin dute biek Aita PolikarpoIraizozkoaren lanak argiraateratzekoan, baita haren lanasailkatzerakoan ere. Mementuz gureesku dauden hiru liburu horienprestakuntza biei zor diegu. Beraiekgauzatu dute inoiz aski eskertuko ezdugun lan handi hori.

    19

    Jaiotetxean, Aita Polikarpo Iraizozkoari, Ultzamakoudalak, Iraizozko herriak eta Euskaltzaindiak,

    mendeurrenean,ezarritako oroitarria.

    POLIKARPO 25/5/01 09:39 Página 19

  • Jalgi hadi berriz kanpora, Euskara,oi Euskara zahar eta beti guri;ager hadi garai, errege iduri,

    gure mendi, zelai, herri, hiritara.

    Ondikotz! luzegi egon haiz plazaraezin jalgiz etxe-zokoan beltzuri;hire ume onek negar ta zinkuri,etsaiek artean irri ta karkara.

    Erauntz ezak, erantz doluzko zurdatza,joan duk (agian betiko!) ekaitza,

    zeruan agertu iguzkia diz diz.

    Jaik hadi, Euskara, gazte lerden arrai;jauntzi ederrenez apaindurik oraijenden aitzinera jalgi hadi berriz.

    GIBELSOLASA

    Oro har, hau da Iraizozko AitaPolikarpo euskal idazlearen bizitza etalanaren laburpena. Orain arte esanetikageri da euskaltzale fina eta idazleemankorra izan zela lantxo honetanaipatu dugun izen handiko idazlehonen literatur tankera.

    Aita Polikarpo Iraizozkoaren bialderdi nagusi horiek inork bainohobeki Euskara, jalgi hadi plazarahamalaudunak laburbiltzen ditu.Erroman zegoela idatzi eta 1954anEuzko Gogoa-n argitaratu zuen olerkihau izan dadila lerro hauenlaburbildumarik aberatsena:

    20

    Maria Gorettiren amarekin, alaba santuegin zutenean, Erroman, 1950ean.

    POLIKARPO 25/5/01 09:39 Página 20

  • Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak liburuxka honen material grafikoa ondorengoei esker lortu du:

    • Jesus Goldaraz Lizaso.

    • Joseba Olalde argazkilaria.

    Zuzendaritza: Mikel Atxaga

    Argitaraldia: 1.a, 2001eko maiatza

    Ale-kopurua: 2.300

    © Euskal Autonomia Erkidegoko AdministrazioaKultura Saila

    Argitaratzailea: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu NagusiaDonostia-San Sebastián, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba)

    Argazkilaria: Joseba Olalde

    Maketazioa: José Luis Casado González

    Fotokonposizioa: Rali, S. A.Particular de Costa, 8-10 - 48010 Bilbao (Bizkaia)

    Inprimaketa: Estudios Gráficos Zure, S. A.Carretera Lutxana-Asua, 24 - 48950 Erandio Goikoa (Bizkaia)

    ISBN: 84-457-1691-3 (Obra osoa)84-457-1694-8

    L.G.: BI-1327-01

    POLIKARPO 25/5/01 09:39 Página 21

  • Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia

    Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco

    KULTURA SAILAHizkuntza Politikarako Sailburuordetza

    DEPARTAMENTO DE CULTURAViceconsejería de Política Lingüística

    POLIKARPO 25/5/01 09:36 Página II