Upload
doanhanh
View
240
Download
8
Embed Size (px)
Citation preview
Euskararen arduraduna:Aintzane Atela
Azala eta liburuaren diseinua:Iturri
Maketazioa:Erein
Argazkiak:Jon Cazenave, Ereingo artxiboa
Ilustrazioak:
Estudio Landa
© Alberto Prego Axpe
© EREIN. Donostia 2008
ISBN: 978-84-9746-430-7L. G.: BI. 2473/08
EREIN Argitaletxea. Tolosa Etorbidea 10720018 DonostiaT 943 218 300 F 943 218 311e-mail: [email protected]
Inprimatzailea: GrafmanPol. industrial El campillo. P A2 Gallarta (Bizkaia)T 94 636 91 94 F 94 636 93 33
Obra honen edozein erreprodukzio modu, bana-keta, komunikazio publiko edo aldaketa egiteko,nahitaezkoa da jabeen baimena, legeak aurrez iku-sitako salbuespenezko kasuetan salbu.Obra honen zatiren bat fotokopiatu edo eskaneatunahi baduzu, jo Cedrora (Centro Español de Dere-chos Reprográficos, www.cedro.org).
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza,Unibertsitate eta Ikerketa Sailak onetsia (2008-VI-10)
Alber toPrego
GEOGRAFIA ETA HISTORIAGizarte Zientziak
DBH 1
erein
4
Aurkibidea
I. Geografiaren printzipio nagusiak1. Geografia, mundu bat geure eskuetan ............................................................................................................8
2. Lurra unibertsoan ..............................................................................................................................................10
3. Kokapena ............................................................................................................................................................14
4. Hedadura geografikoa, eskualdeko geografia ..............................................................................................18
5. Geografia fisikoa, erliebea ................................................................................................................................22
6. Geografia fisikoa, hidrografia ..........................................................................................................................30
7. Geografia fisikoa, klima ....................................................................................................................................36
8. Nola eragiten dion inguruneak gizakiari ........................................................................................................42
9. Giza geografia eta Geografia politikoa ..........................................................................................................48
10. Gizakiaren eragina ingurunean ........................................................................................................................54
11. Erlazio geografikoak ..........................................................................................................................................56
12. Informazioaren adierazpena eta komunikazioa ............................................................................................60
II. Euskal Herria1. Zer da Euskal Herria? ........................................................................................................................................70
2. Elementu naturalen azterketa: erliebea ..........................................................................................................74
3. Elementu naturalen azterketa: hidrografia ....................................................................................................78
4. Elementu naturalen azterketa: klima ..............................................................................................................82
5. La vegetación y el suelo ..................................................................................................................................84
6. Gizakiaren eta naturaren arteko harremana, Euskal Herrian ....................................................................88
7. Euskal Herriko geosistemaren alderdi sendoak ..........................................................................................92
8. Euskal Herriko geosistemaren alderdi ahulak ..............................................................................................94
9. Kokaleku estrategikoaren garrantzia ............................................................................................................100
10. Euskal Herriaren garrantzia, Europari begira ............................................................................................102
5
III. Gizarte primitiboak
1. Bizitza, gure planetaren ezaugarria ..............................................................................................................106
2. Gizakiaren jatorria ..........................................................................................................................................120
3. Lehen giza kulturak ........................................................................................................................................126
4. Paleolitoaren bukaera ....................................................................................................................................138
5. Neolitoa ............................................................................................................................................................140
6. Metal Aroa ........................................................................................................................................................150
IV. Antzinaroko zibilizazioak1. Zibilizazioaren hastapenak ............................................................................................................................162
2. Hiri-estatuen sorrera: Mesopotamia ............................................................................................................164
3. Planetako gainerako lurraldeetako lehen hiriak ........................................................................................168
4. Inperio handiak ................................................................................................................................................170
5. Egipto ................................................................................................................................................................174
6. Feniziarrak, Mediterraneoko merkatariak ....................................................................................................184
7. Asiako lehenengo inperioak ..........................................................................................................................186
8. Grezia ................................................................................................................................................................188
9. Erroma ..............................................................................................................................................................204
10. Erromaren eragina Euskal Herriko ingurune geografikoan ....................................................................216
11. Kristautasunaren jatorria eta hedapena ......................................................................................................220
Prozedurazko edukiak
(Egiten jakin).
– Alderdi geografikoei buruzko hi-potesiak proposatu, azaldu etaegiaztatzea.
– Irudiak, planoak eta mapak, hain-bat eskala eta ezaugarritakoak,irakurtzeko eta interpretatzekourratsak egitea.
– Orientazio eta kokapen geogra-fikorako teknikak erabiltzea.
– Errealitate geografikoa haute-matea, paisaiei eta horietan ger-tatzen diren aldaketei, zuzeneanedo zeharka, behatzeko teknikakaplikatuz.
– Grafikoak (barrak, lerroak, pikto-gramak…) irakurtzeko eta inter-pretatzeko urratsak egitea, etabaita horiek egiteko ere.
– Garrantzizko informazioa lortzekoeta erregistratzeko urratsak egi-tea, hainbat informazio-iturritatikabiatuta (ikonografikoak, idatziak,landa-lanak, etab.).
– Lortutako informazioa, banaka edotaldean, idatziz lantzeko urratsakegitea (laburpenak, lan monogra-fikoak, taula konparatiboak, txos-tenak, etab. antolatu eta egin).
– Paisaien itxuran, zenbait gertaerageografikoren kokapenean etabanaketan, ingurumenaren de-gradazioan, etab. inguruneareneta gizakien ekintzaren artean sor-tzen diren interakzioak aztertzekourratsak egitea.
Balio-edukiak
(Zure parte-hartzea eta inplikazioaezinbestekoa da, eta ahalegindubehar duzu zure iritzia eta jarreraaurkitzen). Laguntzeko, hainbat tres-na emango dizkizugu, honako al-derdi hauek landu ditzazun:
– Askotariko lurraldeak eta paisaiakaurkitzeko eta ezagutzeko gogobizia, eta askotarikotasun horiondo gorde beharreko aberas-tasuna dela baloratzeko gaita-suna.
– Espazioa osagai fisikoen eta gi-zakien ekintzaren arteko harre-manen adierazpena delaaurkitzeko eta aztertzeko sentibe-ratasuna eta interesa.
– Inguruneak eskaintzen dituen au-keren kontzientzia hartzea, etabioaniztasunari eusteko eta gara-pen iraunkorraren alde egitekojarrera egokia izatea.
– Era aktiboan eta eraikitzaileanparte hartzea, ahalegin pertso-nala, erantzukizuna eta solidari-tatea taldeko lanetan edo taldeanegiten diren beste zereginetan.Naturaltasunez onartzea norbe-raren akatsak eta hutsegiteak etahoriek zuzentzeko prest egotea.
Kontzeptuzko edukiak
(Memorizatu eta ulertu).
– Geografia, mundu bat geure es-kuetan.
– Lurra unibertsoan.
– Kokapena.
– Hedadura geografikoa, eskual-deko geografia.
– Geografia fisikoa, erliebea.
– Geografia fisikoa, hidrografia.
– Geografia fisikoa, klima.
– Nola eragiten dion inguruneak gi-zakiari.
– Giza geografia eta Geografia po-litikoa
– Gizakiaren eragina ingurunean.
– Harreman geografikoak.
– Informazioaren adierazpena etakomunikazioa.
Atal honetan honako gai hauek landuko ditugu:
7
I. Geografiaren printzipio nagusiak
8
� 1. Geografia, mundu bat geure eskuetan
GALDERA GILTZARRIAK
• Zer aztertzen du Geografiak?
• Zer printzipioz baliatzen da Geografia lurralde bat azter-
tzeko?
• Zer gai lantzen ditu?
AZALDU BEHARREKO IDEIAK
Geografia da gizadiaren zientzia zaharrenetako bat. Bi hitz
greko bateratzetik sortua da: “geos”, Lurra, eta “grafein”, ida-
tzi. Lurra deskribatzen duen zientzia da, beraz, Geografia.
Mendeetan zehar, lurraldeen deskribapena egiteko, alde ba-
tetik, mugei, ibaiei, mendiei edo klimei buruzko datuen ze-
rrendak osatu izan dira (Geografia fisikoa), eta, bestetik, leku
horietan bizi diren herriei, haien kokaguneei eta mugei bu-
ruzko azalpen zehatza egin da; askotan, haien lurralde-bana-
keta, haien mitoak eta hainbat bitxikeria ere kontatu dira (Giza
geografia eta Geografia politikoa).
Gaur egun, zabaldu egin da geografiaren lan-eremua, eta
beste alderdi batzuk ere hartzen ditu kontuan; ekologia eta
ekonomia, besteak beste.
Herodoto (Halikarnaso, K.a. 484 - Turios, K.a. 420) hartzenda lehen geografotzat. Historia unibertsal bat osatu zuen,eta berak egin zituen greziarrek ezagutzen zuten mundua-ren lehen mapak. Hantxe jarri zituen munduan bizi ziren he-rrien izenak, eta baita haien usadioei buruzko zenbait datuere.Pitagorasen jarraitzaileen espekulazio matematikoek Lurraesferikoa zela iragartzen bazuten ere, antzina, lurra diskolau bat zela pentsatzen zen, itsasoak inguratzen zuela edoitsaso gainean igerian zegoela.
Gizadiaren historian zehar, gizakien eta izadiaren artekoharremanak ez dira beti berdinak izan. Harreman horiek,batzuetan, oso onuragarriak izan dira gizakiarentzat, etaonura handiak atera dituzte (bizitzeko leku egokiak: tenpe-ratura gozoekin, edateko urarekin edota baliabide naturalugarirekin); beste batzuetan, berriz, ez da izadiaren ezau-garrietara ondo egokitzeko eta etekinak ateratzeko (klimagogorregia, baliabide eskasak, etab.) gai izan.Geografiak lurrazalaren deskribapen topografikoak egiten zi-tuen hasieran, baina, gero, zabaldu egin zuen azterketa-es-parrua, eta planetako fenomenoak, fisikoak nahiz gizakiaridagozkionak, ikertzen hasi zen.Egiptoarrek eta babiloniarrek egindakoak dira ezagutzendiren lehen irudikapen kartografikoak. Greziarrak izan ziren,ordea, Geografia zientziaren mailara jaso zuten aurrene-koak; beraiek izan ziren Geografia Lurreko paisaiak azter-tzen dituen, Lurraren egoerari buruzko informazioa biltzenduen eta Lurraren ezaugarriak deskribatzeaz arduratzenden zientziatzat hartu zuten aurrenekoak.
Zenbait jakitunek, Estrabonek esaterako, Herodotok abianjarritako joerari jarraitu zioten, eta aberastu ere egin zuten,ekarpen handiei esker, Eratostenesen (Zirene K.a. 284 -Alexandria K.a. 192) eta Ptolomeoren (Tebaida 100 - Ka-nope 170) ekarpenei esker, besteak beste; lekuak lurraza-lean modu matematikoan kokatzeko modua landu zuten, etahorrela sortu zen kartografia.Errenazimentuan, Kopernikoren eta Galileoren lanek sen-dotu egin zuten Lurra esferikoa zela adierazten zuen teoria.Inprimategiaren sorrerarekin batera, mapak eta geografia-liburuak ezagutarazteko modu guztiz berrizalea agertu zen.XIX. mendean zehar, hainbat kontzeptu aldatu eta azterketa-eremu berrietara zabaldu ziren: hala, besteak beste, vonHumboldtek Geografia botanikoa eta klimatologia landu zi-tuen, Karl Ritterrek Giza geografia…Azkeneko bi mila urteotan, geografoak planetako inguru-mena deskribatzen saiatu dira, eta, horretarako, zenbait prin-tzipio geografikoz, hau da, oinarrizko hainbat arauorokorrez, baliatu dira. Printzipio horiek planetan dauden pai-saiak aztertzeko eta ulertzeko balio dute. Ikus dezagun, orrio-tako eskeman, zein diren printzipio horiek.
Okeanos
EUROPE
ASIE
Okeanos
Istros
Iberes
Serda
Krete
Athenoi
ArabieArlos
Tartessio
Libye
Menphis
Babylon
SicelaLicos
Tyrseno
Grekoek lurraren formaz zuten ikusmoldea.
9
Zona oceánica
Zona de trasición
Zona sur
Zuberoa y Piri-neos navarros
Lurrazaleko puntu jakin baten kokapena:
– Longitudea.......... Meridianoak
– Latitudea............. Paraleloak
KOKAPENAREN PRINTZIPIOA
Espazioen arteko harremanak eta paralelismoakbilatu behar dira, horiek azaltzen dituzten kausakomunak aurkitzeko. Horretarako, gaikakomapak erabiltzen ditugu.
LOTURA ETA HARREMANGEOGRAFIKOEN PRINTZIPIOA
Zientzia geografikoak hainbat baliabide bereziditu: kartografia, grafikoak, diagramak, piktogra-mak
INFORMAZIOAREN ADIERAZPENARENETA KOMUNIKAZIOAREN PRINTZIPIOA
Gertaera edo fenomeno geografiko bat puntujakin batetik bere eragin-eremura (eskualdea)zabaldu. Zabaltze hori hainbat eskalatakoa izandaiteke: tokikoa, eskualdekoa, probintziakoa, er-kidegokoa, estatukoa, kontinentekoa eta mundu-koa.
HEDADURAREN PRINTZIPIOA
Eskualdearen deskribapena: ezaugarri fisikoeneta giza ezaugarrien sintesia:
• Erliebea– Geografia fisikoa • Klima
• Hidrografia...
– Baliabide naturalak: ekosistemak.– Giza geografia, Geografia ekonomikoa eta Ge-ografia politikoa.
GLOBALTASUNAREN PRINTZIPIOA
Non dago?
Zergatik da ho-rrelakoa?
Nola irudika-tzen da?
Analisi geografikoa egiteko printzipioak
Nolakoa da?
Euskal Herriko leku askotan antzeko etxebizitza motak daude.Euskal Herria zer eremutan bereiz daitekeen adierazten du
mapak, etxebizitza motaren arabera.
Leku bakoitzak bere ezaugarri bereziak izan ohi ditu.
Nola adieraz genezake espazio jakin bat non dagoen?
Biztanleriaren banaketa sektoreen araberaEuropar Batasunean.
Bigarren sektorea
Hirugarren sektorea
Lehen sektorea
Langabezia
Eremu ozeanikoa
Tarteko eremua
Hegoaldekoeremua
Zuberoa etaNafarroakoPirinioak
10
� 2. Lurra unibertsoan
GALDERA GILTZARRIAK
• Zer da unibertsoa?
• Zer da galaxia bat? Zer da Esne Bidea?
• Zer alde dago planeta baten, satelite baten eta izar baten
artean?
• Zer da Eguzki–sistema?
• Zer ezaugarri ditu Lurrak?
AZALDU BEHARREKO IDEIAK
Unibertsoa nola osatu zen ez dakigu seguru, baina big bang
izeneko teoriaren aldekoak dira aditu gehienak. Teoria horren
arabera, gutxi gorabehera orain dela hamabost milioi urte ger-
tatutako eztanda kosmiko izugarri baten ondorioz sortu zen
Lurra. Dentsitate infinituko atomo batetik abiatuta, unibertsoak
hedatzeko eta, aldi berean, hozteko prozesua hasi zuen. Gaur
egun oraindik amaitu gabe dagoen ibilbide luze eta mantso
horretan zehar osatu dira ezagutzen ditugun gorputz guztiak.
– Galaxiak. Ezin konta ahala gorputz zerutarrez osatu-tako multzoak dira. Unibertsoan ezin zenbatu den ga-laxia kopurua dago; ehun mila milioi ingurutik gora ikusdaitezkeela kalkulatzen da. Galaxien azterketari dago-kionez, zientzialariek “multzotan” elkartzen dituzte ga-laxiak. Esate baterako, Tokiko Multzoa (bertan dagoEsne Bidea) 40 galaxia inguruz osatuta dago. EsneBidean, aldi berean, 200.000 eta 400.000 milioi izarbitarte daude, Eguzkia eta Eguzki–sistema besteakbeste.
Eguzki–sistema
Horrela esaten zaio Eguzkiaren inguruan bira egiten dutengorputz zerutarrez eta dagokien sateliteez osatutako pla-neta-sistemari. Lurra, bizi garen planeta alegia, sistema ho-rren barruan dago.
Ezaugarri hauek ditu Eguzki–sistemak:
– Eguzkia da erdigunea. Erdi tamainako izarra da, eta be-rezko argia eta beroa ditu; horri esker dago bizitza gureplanetan. Gutxi gorabehera 5.000 milioi urte dituela etaazalean 6.000 ºC-tik gorako tenperaturara iristen delakalkulatzen da.
– Eguzkiaren inguruan berezko argirik ez duten hainbat gor-putz zerutar daude biraka: planetak. Dena dela, definiziohori ez da oso garbia, izan ere, Eguzkiaren inguruan ba-dira berezko argirik ez duten beste gorputz batzuk ere bi-raka. Orain dela gutxi arte, 9 gorputzek zuten planetarenkategoria: Merkurio, Venus, Lurra, Marte, Jupiter, Sa-turno, Urano, Neptuno eta Pluton. Gaur egun, eztabaidaugariren ondoren, Pluton kategoria horretatik kanpo utzida, kontuan hartu baita Plutonen baldintza berberak di-tuzten beste gorputz zerutar asko daudela, tamaina be-rekoak, eta handiagoak ere bai.
– Planeten inguruan sateliteak dabiltza biraka. Planeta ba-koitzak bere sateliteak ditu. Lurrak, esate baterako, ba-karra du, Martek, berriz, bi, Jupiterrek hamasei...
Lur planetaren ezaugarriak
Lurra hirugarren planeta da, Eguzkira arteko distantzia kon-tuan hartuta, eta bosgarrena, Eguzki–sistema osatzen dutenplaneten tamaina kontuan hartuta. Horrez gainera, ezagu-tzen ditugun planeten artean, Lurrean baino ez da bizitzarik
Ezin konta ahala gorputz zerutar daude unibertsoan. Gor-putzen tamainaren, formaren, deskribatzen duten orbitareneta abarren arabera, era honetara sailkatzen dira gorputzhoriek: izarrak, planetak, sateliteak, kometak, asteroi-deak, etab. Horien guztien artean, honako hauek dira ga-rrantzizkoenak:
– Izarrak. Berezko argia duten astroak dira. Mota askota-koak daude, eta tamainaren arabera (nanoak, ertainak,erraldoiak) edo igortzen duten argi motaren arabera (ur-dinak, gorriak...) sailkatzen dira. Gauez, zeruari begiratzendiogunean eta zerua izarrez josita ikusten dugunean, iza-rren artean oso distantzia txikia dagoela iruditzen zaigu,eta elkarrengandik hain gertu ikusten dira, ezen elkar uki-tuko dutela ematen duen. Baina, errealitatea guztiz beste-lakoa da. Izarren arteko espazioa izugarria da. Izarren etaunibertsoko gainerako gorputzen arteko longitude izuga-rri horiek neurtzeko erabiltzen den neurri-unitatea argi-urtea da, hau da, argiak urtebetean egiten duendistantziari dagokiona (9,5 bilioi kilometro inguru). Argia-ren abiadura segundoko 300.000 km-koa da.
Ordu ZonakOrdu-zonak, praktikan, ez dira ipa-rretik hegoalderako zutabe zuzenak;aitzitik, forma irregularra dute. He-rrialdeek ordutegiak beren behar etainteresetara egokitzen dituztelakogertatzen da hori.Ordu-zona bitan zatitzen du Green-wich meridianoak. Hortaz, eremu bat0 meridianotik ekialdera dagoenean,ordutegia aurreratua duela esan ohida (AM). Aitzitik, 0 meridianotik men-debaldera dagoenean, ordutegi atze-ratua duela esan ohi da (PM).Sistema hori 1890. urtean jarri zenmartxan.
Gure planetaren tamaina.
180°
12:0011:0010:0009:0008:0007:0006:0005:0004:0003:0002:0001:0012:0011:0010:0009:0008:0007:0006:0005:0004:0003:0002:0001:00
135°90°45°0°45°90°135°180°
Greenwich-ekoMeridianoa
Data-aldaketaren
lerroa
Data-aldaketaren
lerroa
Zirkulu polarraren longitudea 15.966 km
Ekuatorearen longitudea40.077 km
Meridiano baten longitudea 40.077 km Poloen zapaltzea
Ekuatorearen diametroa12.756 km
Diametro polarra 12.714 km
Ipar hemisferioa
Hego hemisferioa
Eguzki–sistema.
Eguzki–sistema.
EGUZKIA
• Sydney
• San Francisco•New Delhi
• Rio de Janeiro
11
12
aurkitu, eta beste inon ez da bizitzarik sortzen. Lurrarenezaugarrien artean honako hauek dira aipatzekoak:–Esfera forma du, nahiz eta ez den guztiz perfektua, polo-etan kamutsa baita.
– 510 milioi km2-ko azalera du guztira.
– Azala likidoa duen planeta bakarra da Eguzki-sisteman.Bi heren, azaleraren % 75 alegia, urez beteta dago, eta% 25 baino ez da solidoa (kontinenteak). Hori dela-eta,espaziotik begiratuta tonalitate urdina du, eta horrega-tik esaten zaio, hai zuzen, “planeta urdina”. Lur-masagehienak Ipar hemisferioan daude, eta Hego hemisfe-rioan, berriz, ura da nagusi (ozeanoak).
– Satelite bakarra du: Ilargia. Hau ere esfera formakoada, baina bere diametroa Lurrarena baino heren bat txi-kiagoa da. Bi mugimendu paralelo egiten ditu: errota-zioko mugimendua bata, irudizko ardatz baten inguruan,eta translaziokoa bestea, Lurraren inguruan. Bi horien ar-tean dagoen grabitazio-erakarpena da, itxuraz, itsasal-dien eragilea.
Lurraren mugimenduak
Lurra, Eguzki–sistemaren osagai den aldetik, ez dago geldi,mugitzen baizik. Nora ezean dabilela, gure planetak bi mu-gimendu egiten ditu, errotaziokoa bata, bere buruaren in-guruan, eta translaziokoa bestea, Eguzkiaren inguruan.
Translazio-mugimenduak 930 milioi kilometroko elipseaegiten du, Eguzkitik batez beste 150 milioi km-ra. Mugi-mendu hori osatzeko, 365 egun, 6 ordu eta 9 minutubehar ditu; horregatik, zaila da urteko egutegia neurtzea etafinkatzea. Soberan gelditzen den denbora hori pilatu egitenda, eta lau urtez behin egun bat osatzen da, otsailari erans-ten zaiona. Bisurte esaten zaio urte horri, eta urte horretanotsailak 28 egun eduki beharrean 29 egun izaten ditu.
Eguzkiaren inguruko translazio horrez gainera, Lurrak erro-tazio-mugimendua egiten du, poloetatik igarotzen den iru-dizko ardatz baten inguruan. Bira-mugimendu horimendebaldetik ekialdera egiten da, eta 24 ordu behar iza-ten ditu, gutxi gorabehera, bira osoa egiteko. Errotazioapixka bat makurtuta dagoen ardatz zentral baten inguruanegiten duenez, Eguzkitik datorren energia ez da berdin iris-ten planetaren bi hemisferioetara, eta hortaz, tenperatura-alde handiak egoten dira batetik bestera. Ondorioz, hainbatsasoi sortzen dira, ingurumen-tenperaturei dagozkienak. Ur-taro esaten zaie sasoi horiei: udaberria, uda, udazkenaeta negua.
Ipar eta Hego hemisferioek argi gehien (uda) edo gutxien(negua) hartzen duten une edo egunei solstizio esatenzaie. Udako solstizioa ekainaren 21ean izaten da, gutxi go-rabehera, eta horixe izaten da urteko egunik luzeena. Ne-guko solstizioa, berriz, handik sei hilabetera izaten da, etaurteko egunik laburrena izaten da. Bi solstizioen arteko er-digunean, gutxi gorabehera, egunen eta gauen iraupenaberdindu egiten da. Ekinozio deritze horiei: udazkenekoairailean eta udaberrikoa martxoan izaten dira.
Lurrak esfera forma duenez, gainera, Lur osoari ezin zaioaldi berean argia eman. Alderdi bat argituta dagoenean,bestea ilunpetan dago, eta horrela egunen eta gauen se-gida sortzen da; horregatik gertatzen da, hain zuzen ere,ordutegi-aldea lurrazaleko leku batzuen eta besteen ar-tean. Horren ondorioz, ordutegi-sistema bat sortu beharizan zen, lurrazalaren leku batzuetatik besteetara daudenordu-aldeak lotuko zituen ordutegi-sistema. 1890ean na-zioarteko sistema bat jarri zen abian, Ordu Zonen sis-tema deitua.
Lurrak 24 ordu behar ditu bira osoa emateko, 360º-koerrotazioko ibilbidean. Gradu horiek zati 24 eginez gero,15º-ko luzera duten 24 sektore lortzen dira; sektore horiekmeridianoen artean daude, ordu jakin bati dagozkie etaOrdu Zona deritze. Ordu Zona berean dauden lurraldeekordu bera dute. Kontuan hartu behar da, ordea, meridia-noen zenbakera ez datorrela bat orduen izendapenarekin.Alegia, 0 meridianoa eguerdiari dagokio, eta haren aurrezaurrekoa, 180, egunaren amaierari eta hasierari (Ordu-al-daketaren nazioarteko lerroa).
Lurrak bere buruaren inguruan egiten duen bira erregula-rra denez, gainera, orientatzeko aukera ematen duentresna ezin hobea da. Nahiz eta badakigun Lurra dela biraegiten duena, guk, bertan bizi garenok, kanpokotzat har-tzen ditugu bira horien ondorioak. Eguzkia beti leku bere-tik irteten dela ikusten dugu, esate baterako, eta horriegunsentia, ekialdea, sortaldea edo ekialdea esatendiogu. Halaber, kontrako aldetik sartzen dela, eta horri sar-talde edo mendebalde esaten diogu.
Planetak ardatz baten inguruan bira egiten duela aipatudugu, eta ardatz horrek izar polarrera begira du aldeetakobat; alderdi horri hemisferio boreala edo Ipar hemisfe-rioa esaten diogu. Kontrako hemisferioan, hemisferio aus-trala edo Hego hemisferioa dago. Horrela sortzen dirapuntu kardinal deiturikoak.
13
1. Nola eratu zen unibertsoa? Nola esaten zaio gertaera horri?
2. Defini itzazu hitz hauek: galaxiak, izarrak, tokiko taldeak, pla-netak, sateliteak, Esne Bidea.
3. Zenbat planeta daude Eguzki–sisteman? Beti izan al da horrela?Bila ezazu informazioa eta idatz ezazu idazlan txiki bat Plutonenarazoari buruz.
4. Zergatik esaten da Lurra “planeta urdina” dela?
5. Azal ezazu nola eragiten duen Lurraren ardatzaren makurdu-rak eta zer ondorio dituen.
6. Ba al dakizu zergatik duten Kanarietan penintsulan baino or-dubete gutxiago?
7. Hemen eguerdiko 12ak direnean, zer ordu izango da mundukohiri hauetan?
Sydney (Australia) – San Francisco (AEB)
New Delhi (India) – Rio de Janeiro (Brasil)
Ariketak
8. Begiratu ordu-zonen mapan zenbateko hedadura duten Erru-siak, Estatu Batuek eta Australiak. Herrialde horietako ba-koitzean, zenbat ordu dituzte?
9. Gure herrialdean, alegia 0º-ko longitudea duen ordu-zerren-dan arratsaldeko 3ak badira (3 PM), zer ordu izango da hirihauetan:
Hiria Longitudea Ordutegia
Wellington (Zeelanda Berria) 170º ekialdera
Mexiko Hiria 100º mendebaldera
Oslo (Norvegia) 10º ekialdera
10. Zergatik irteten da Eguzkia ekialdetik?
11. Azal ezazu nola funtzionatzen duten ordu-zonek.
12. Osa ezazu horma-irudi bat azaltzeko nola eragiten dion ordu-aldeak urte berriaren helduerari.
Bitxikeriak
katzea proposatu dute; sailkapen berri horren arabera,Eguzki–sistema 8 planetek osatzen dute, eta Plutonplaneta txikitzat hartu zen, Zeresen edo Irisen maila-kotzat.
– Herrialdeak oso handiak direnean, Estatu Batuen, Erru-siaren edo Australiaren kasuan, esate baterako, herrialdeosoak ezin eduki dezake ordutegi bera, eta ordu-zonabat baino gehiago baliatu behar dituzte. Espainian erehala gertatzen da, izan ere, Iberiar penintsulan ordu batda eta Kanariar Uharteetan beste bat.
– Pluton 1930. urtean aurkitu zen, eta orduz geroztik,Eguzki–sistema osatzen duten 9 sistemen barruansartu da. Hasieran, tamaina izan zen gorputz zeruta-rrak sailkatzeko argumentu bakarra, eta Pluton ere ha-lakotzat hartu zen, garai hartan hura baitzenezagutzen zen handiena. Astronomiak, ordea, aurreraegin du, eta Plutonen tamainako edo tamaina han-diagoko hainbat osagai aurkitu dira. Beraz, 2006. ur-teaz geroztik nazioarteko zientzialariek Eguzki–sistemako gorputz zerutarren kategoriak berriro sail-
Urtaroak errotazio-mugimenduarenondorio dira. Horretan zerikusi gutxidu Lurrak Eguzkiaren inguruan mugi-mendu eliptiko bat deskribatzeak etahurbiltzeak edo urruntzeak. Bira-ar-datzaren makurdura da benetakoarrazoia. Hala ez balitz, EguzkiaEkuatorearen gainean egongo litza-teke beti. Era horretara, aldi jakin ba-tzuk sortzen dira, eta aldi horietan,eskualde jakin bateko baldintza kli-matikoak hiru hilabetez mantentzendira, gutxi gorabehera: udaberria,uda, udazkena eta negua dira aldi ho-riek.
Udaberriko ekinozioaMartxoaren 21ean
Udako solstizioaEkainaren 21ean
Udazkeneko ekinozioaIrailaren 23an
Neguko solstizioaAbenduaren 22an
14
AZALDU BEHARREKO IDEIAK
Askotan, liburu bat irakurtzen, telebista ikusten edo irratiaentzuten ari garela, gure planetako espazioen eta lekuenerreferentziak ematen dizkigute.
Espazio batez ari garenean, hura kokatzeko premia izatendugu, hau da, gutxi gorabehera non dagoen esango digutenerreferente batzuk aurkitzeko premia izaten dugu. Kokapena-ren bitartez, lurrazaleko leku jakin bat kokatzen da, hau da,ezagutzen ditugun eremuei dagokienez non dagoen jakin de-zakegu.
Meridianoak eta paraleloak
Gizakiek, Lurrean orientatzeko eta espazio geografikoak ze-haztasunez kokatzeko edo lokalizatzeko, irudizko lerro sailbat asmatu behar izan dute, Lur globoaren gainaldea “lau-kitzen” dutenak (sare geografikoa); era horretara, nekehandirik gabe jakin daiteke planetako puntu bat, edozein,non dagoen. Lerro horiek mapetan marraztuta egoten dira,eta meridiano eta paralelo esan ohi zaie.
Paraleloak irudizko lerro itxiak dira, eta elkarren paralelodiren eta Lurraren bira-ardatzari buruz perpendikularrakdiren irudizko plano batzuek lurrazalean sortutako elkargu-neei dagozkie. Lerro horietako bakoitzari zenbaki bat eslei-tzen zaio, 0º (Ekuatorea) eta 90º (poloak) bitarte. Gradubakoitza, halaber, unitate txikiagoetan zatitzen da; unitatehoriek minutuak eta segundoak dira.
Badira, halaber, interes berezia duten hainbat paralelo:
– Ekuatorea. Lurra horizontalki bi zatitan zatitzen du, par-terik zabalenetik; zatietako bakoitzari hemisferio esatenzaio.
– Tropikoak:
Kantzer tropikoa, iparraldean. Bertan, urteko egun ba-
� 3. Kokapena
GALDERA GILTZARRIAK
• Nola jakin non dagoen planetako puntu zehatz bat?
• Zer dira irudizko lerroak? Nola erabiltzen dira? Zenbat
dira?
• Zer alde dago longitudearen eta latitudearen artean?
tean, udako solstizioan, eguerdiko 12etan (tokiko or-duan), Eguzkiak bere zenita iristen du.
Kaprikornio tropikoa, hegoaldean. Bertan, urteko egunbatean, neguko solstizioan, eguerdiko 12etan, Eguzkiabertikalaren puntu garaienera iristen da.
– Zirkulu polarrak:
Artikoa, iparraldean. Hegoaldeko mugan duen zirku-luan, Eguzkia, udako solstizioan, 24 orduz egoten dasartu gabe, eta negukoan, berriz, 24 ordu egoten dairten gabe.
Antartikoa, hegoaldean. Iparraldean muga duen ere-muan, bada urtean egun oso bat Eguzkia sartzen ezdena, eta beste bat 24 orduz irteten ez dena.
Lurraren bira-ardatzaren bi muturrei polo esaten zaie.
Edonola ere, paraleloak ez dira erreferentzia nahikoa Lu-rrazaleko puntu bat kokatzeko. Demagun 40º iparralderadagoen pertsona bat salbatu behar dugula; Lurraren in-guruko bira osoa egin beharko genuke, 40 paraleloanzehar. Hori dela eta, irudizko hainbat zirkuluerdi ezarri dira,polo batetik bestera joaten direnak, eta Ekuatorea per-pendikular ebakitzen dutenak: meridianoak.
Paraleloek bezala, meridianoek ere zenbaki bat dute. 0º-tik hasten da kontatzen, hau da Greenwich-eko meridia-notik, eta hori jatorri hartuta, eskuinetara (Ekialdea) etaezkerretara (Mendebaldea), 180º-ra iritsi arte; horri ordu-aldaketaren lerroa esaten zaio. Gradu bakoitza, aldi be-rean, 60 minututan banatzen da eta minutu horietakobakoitza, berriz, 60 segundotan. Meridiano berean dau-den puntuak longitude berekoak dira.
Koordenatuak
Meridianoen eta paraleloen bitartez, lauki-sare batean za-titzen da gure planeta, eta horri esker, erabateko zehazta-sunez jakin daiteke non dagoen Lurreko edozein puntu.Puntu horiek kokatzeko ematen diren datuei koordenatuesaten zaie. Honako hauek dira koordenatu horiek:
– Longitudea edo edozein puntutatik 0º meridianora da-goen distantzia, gradutan. Gainera, bertatik ekialderaedo mendebaldera dagoen adierazi ohi da.
– Latitudea edo edozein puntutatik ekuatorera dagoendistantzia. Puntu hori ekuatorearen iparraldean edo he-goaldean dagoen definitu behar da.
15
Nazioarteko hitzarmen baten arabera, lehenbizi latitudeaidazten da, dagokion datu guztiekin, eta ondoren, longitu-dea, dagozkion datuekin. Esate baterako, behatu iezaiezuleku hauen koordenatu zehatzei:
– Veracruz (Mexiko). 19º 11’ 15” I, 96º 11´ 37” M
– Gernika. 43º 19’ 4” I, 2º 40¨5” M.– Lurmutur Hiria (Hegoafrika). 33º 55’ 59” H, 18 25’5” E.
– Wellington (Zeelanda Berria). 41º 20’ 28” H, 174º 46’6” E.
0°
80°
40 °
80°
40°
80°
0°
40°
40°
80°
160° 40° 0° 40° 80° 120° 160°80 °120°
160° 120° 80 ° 40° 0° 40° 80° 120 ° 160°180° 180°
180° 180 °
0 2000 4000 6000 12 0008000 10 000
Lurraren ardatza
Eguzki-izpiak
Zirkulu artikoa
Kantzer tropikoa
Ekuatorea
Kaprikornio tropikoa
Zirkulu antartikoa
Paraleloak eta meridianoak
0° Meridianoa
Longitudea
Ekuatorea
Latitudea
Lur globoaren banaketa meridiano eta paralelotan. Greenwichekoaren beste aldean dagoen meridianoa da, hau da, 180º meridianoa,ordu aldaketaren lerroa deitzen duguna, bertan hasten eta bukatzen baita eguna.
Zirkulu polar artikoa
Kantzer tropikoa
Kaprikornio tropikoa
Zirkulu polar antartikoa
Ipar Zirkulu Polarra
Kantzer tropikoa
Kaprikornio tropikoa
Hego Zirkulu Polarra
km
O Z E A N O A R T I K O A
I N D I A K O O Z E A N O A
O Z E A N O
A T L A N T I K O AO Z E A N O
B A R E A
E U R O P A
A S I A
A F R I K A
I P A R A M E R I K A
H E G O A M E R I K A
Danimarkako itsasarteaIslandia
Barents itsasoa Karako itsasoa
Beringitsasoa
BritainiaruharteakAleutiar
uharteak
Mexikokogolkoa
Antilletako itsasoa
Malvinauharteak
Hornoslurmuturra
EsperantzaOnaren
lurmuturra
Madagaskar
Mediterraneoitsasoa
Arabiaritsasoa
Komorin Lurmuturra
Bengalakogolkoa
Malaysiakoartxipelagoa
Hego Txinakoitsasoa
A N T A R T I D A
PenintsulaAntartikoa
Zeelanda Berria
ORDU-ALDAKETARENLERROA
I
H
EM
• Reno
•Mexiko Hiria
• Buenos Aires
•Dakar
•Tokio
•Port Hedland
16
1. Aukera ezazu munduko edozein gune, eta eman itzazu, izenaesan gabe, hari buruz aipa ditzakezun erreferentzia guztiak, zureeskolakideek planetako zer lekutan dagoen jakin dezaten.
2. Mapamundi mutu batean, koka itzazu ikasi ditugun irudizkolerro nagusiak. Zer izenburu jarriko zenioke mapa horri? Zer-gatik?
3. Aurreko mapamundian, seinala ezazu non dagoen Greenwich-eko meridianoa. Margo ezazu berdez mendebaleko hemisferioaeta gorriz ekialdeko hemisferioa.
4. Zer gertakari ikusten da irudian? Zer mugimendurekin duharremana? Lekua Koordenatuak
Mexiko Hiria (Mexiko)
140° E - 36° I
Buenos Aires (Argentina)
15° I - 18° M
Port Hedland (Australia)
6. Bila itzazu atlas batean Euskal Herriko probintzia-hiriburuenkoordenatuak.
7. Bila ezazu aurreko orrialdeko mapan non dagoen Reno. Ikustenduzunez, Ekuatoretik iparraldera dago, 40 paraleloan; beraz, la-titudea 40º iparraldera izango da. Orain, Greenwich-eko meri-dianoari buruz duen posizioari begiratuko diogu, etamendebaldera dagoela ikusiko dugu, 120 meridianoaren gai-nean. Beraz, koordenatu hauek edukiko lituzke: 40º iparral-dean, eta 120º ekialdean.
Adibideari jarraituta, osa ezazu koadro hau:
8. Zure logikaz baliatuta, Azaldu eta arrazoi itzazu erantzunak:
– Neurri berekoak al dira meridiano guztiak?
– Neurri berekoak al dira paralelo guztiak?
– Meridianoak punturen batean elkartzen al dira?
– Eta paraleloak?
– Gaur egun, automobilek, telefonoek... GPS bat izan
ohi dute erantsita. Ba al dakizu nola dabilen? Tresna
hainbat sateliterekin jartzen da harremanetan, eta
GPSa zehazki zer longitude eta latitudetan dagoen kal-
kulatzen dute horiek. Koordenatu horiek mapa batean
aplikatzen dira, eta era horretara, zehazki non dagoen,
zer norabidetan zoazen, eta begiratutako maparen
arabera zer oztopo topatuko ditugun jakiten du.
– Greenwicheko meridianoak Londresko izen bereko au-
zoko behatoki astronomikoaren gain-gainetik pasa-
tzen delako du izen hori. Behatoki hori Karlos II.a
erregeak sortu zuen 1675ean, neurri astronomikoak
lortzeko asmoz. Itsasgizonei itsasoan bidea erakusten
laguntzea zen behatokiaren azken helburua, garrantzi
handikoa baitzen ozeanoetan barrena nabigatzeko.
1884an, Estatu Batuetan egin zen nazioarteko bilera
batean 25 herrialdek parte hartu zuten, eta, besteak
beste, akordioa hauek hartu zituzten:
1. Erreferentziazko meridiano bakar bat hartzea ko-
meni da, dauden meridiano ugarien ordez.
2. Greenwicheko behatokia zeharkatzen duen meri-
dianoa izango da lehen meridianoa.
3. Globoaren inguruko longitudeak, ekialdera eta
mendebalera, lehen meridiano horretatik 180º-ra
bitarte hartuko dira.
5. Bila itzazu hitz hauen sinonimoak: iparraldea, hegoaldea, ekial-dea eta mendebaldea.
Ariketak
Bitxikeriak
17
LLaannddaa kkooaaddeerrnnooaa.. 1. FITXA: Kokapena
Kopia ezazu KOKAPENA izenburuko landa-koadernoaren lehenengo fitxan planetako edozein puntu geografiko aurkitu nahi duzuneanegin beharko dituzun urratsak.
1. Koka ezazu mapa batean puntu geografiko bat.
2. Bila ezazu puntu horren latitudea (ekuatoretik zerdistantziara dagoen, gradutan) eta longitudea(Greenwicheko meridianotik zer distantziara da-goen, gradutan). Era horretara, puntu horren ko-ordenatu geografikoak izango dituzu. Gogoanizan, longitudea ematen duzunean, Ekialdera edoMendebaldera dagoen adierazi beharko duzulabeti, eta latitudea ematean, berriz, iparraldera edohegoaldera dagoen.
3. Mapa mutu batean puntu geografiko jakin bat ko-katu behar baduzu, erabil itzazu gida moduan puntuhorren latitudea eta longitudea, eta idatz ezazu ber-tan izena, baldin eta puntu ezaguna bada.
Beharrezko bada, puntuaren kokapena hobeto ze-hazteko, hainbat eskalatako mapak erabil ditzakezu,horietan argiago ikusiko baituzu puntua non dagoen.
Kopia itzazu zure fitxaren atzeko aldean koor de -na tuak nola kalkulatzen diren gogorarazten lagun -du ko dizuten gauza guztiak.
LLaannddaa kkooaaddeerrnnoo bbaatt eeggiitteenn..
1. Ebaki itzazu 9 kartoi mehe, 18 x 11 cm-koak.
2. Aurrenekoak, goian, ezkerreko erpinean, 1 cm-koirtengune bat izango du; bigarrenak, 2 cm-koa, hi-rugarrenak 3 cm-koa, eta horrela, hurrenez hurren.
3. Ondoren, kortoi mehe eta fitxa bakoitzaren irten-guneen gainean atal hauek idatziko dituzu:
Begiratu iezaiozu arretaz eskema honi. Fitxategi-gida
bat da, eta edozein paisaiari buruzko analisi geografi-
koari lotutako prozedura guztiak pilatzeko osatu be-
harko duzu. Gai honetan aurrera egin ahala, hainbat
fitxa-eredu agertuko zaizkizu, zure landa-koadernoa
osatzen lagunduko dizutenak. Horretarako:
1. Kokapena
2. Hedadura (eskualdea)
3. Geografia fisikoa 1, erliebea
4. Geografia fisikoa 2, hidrografia
5. Geografia fisikoa 3, klima
6. Baliabide naturalak
7. Giza geografia eta geografia politikoa
8. Harremanak eta loturak
9. Informazioaren adierazpena eta komunikazioa
4. Landa-koadernoak aurkitu ahala, dagokien infor-mazioarekin beteko dituzu fitxak. Leku gehiagobehar izanez gero, atalaren neurri bereko fitxakerantsiko dituzu.
5. Sar itzazu fitxa guztiak gutunazal batean, eta itsatsi,gero, liburuaren azken orrialdean, barrenaldetik.
6. GARRANTZIZKOA. Landa-koadernoetan galderaketa atalak aurkituko dituzu, baina ezingo zaie galderaguztiei erantzun.
Fitxen laguntzaz eremu baten azterketa egiten duzu-nean, hauta itzazu eskura duzun informazioarekin eran-tzun daitezkeen atalak eta puntuak.
Hurrengo orrietan hainbat eskalatako kokapen geografikos aztertuko dugu; era horretara, kokatu nahi dituzun eremu edo pun-tuei buruzko informazio zehatzagoa ematen ikasiko duzu.
18
� 4. Hedadura geografikoa, eskualdeko geografia
GALDERA GILTZARRIAK
• Aski al da puntu edo fenomeno geografiko bat kokatzekokoordenatu batzuk ematea?
• Zer da edo zeri esaten zaio eragin geografikoko eremua?
• Zer dira edo zertarako balio dute eskalek? Zenbat eskalamota dago?
• Lurralde jakin batean forma berekoak izaten al dira puntuedo fenomeno geografiko guztiak?
AZALDU BEHARREKO IDEIAK
Fenomeno geografikoak ez dira puntu jakin eta mugatu bateangertatzen, aitzitik, hedadura eta espazio nahiko zabalean ger-tatzen dira, hau da, eragin-eremu bat izaten dute. Horrek esannahi du gure planetan leku bat kokatu nahi dugunean, ez delanahikoa koordenatuak ematea, beste hainbat galderari ereerantzun behar diegu, hala nola: zenbateko lurraldea hartzendu?, zer forma du?, zergatik du forma hori eta ez bestelakoforma bat?, etab.Kokatu nahi ditugun lurraldeak hedadura handikoak badira, ko-ordenatuak ez dira nahikoak izaten. Kasu horietan, iparraldekoeta hegoaldeko, eta ekialdeko eta mendebaldeko mugekin batdatozen koordenatuak eman behar dira. Hala, adibidez, EstatuBatuetako koordenatuak 67º eta 125º bitartekoak dira men-debaldean, eta 26º eta 49º bitartekoak iparraldean.Hedadurari buruzko jakintza osatzeko, garrantzizkoa da lurral-deak hartzen duen formako marrazki bat edo silueta bat egitea,eta bilatzea, argitalpenen batean kontsulta eginez, zenbatekogainazala duen guztira, hau da, zer eremu hartzen duen.
metro bat, dezimetro bat, etab.), eta izendatzaileak, be-rriz, unitate horrek errealitatean izango lukeen neurria.Adibidez:
1: 60.000 edo 1/60.000Horrek esan nahi du mapan aukeratzen dugun unitatebakoitza, edozein dela ere, errealitatean bider 60.000egin behar dela.
Lurralde gutxi-asko txikia irudikatzen dituzten mapei, hauda, zenbakizko eskalan izendatzailea oso txikia dutenei,eskala handiko mapa esaten zaie. Era horretakoak iza-ten dira, esate baterako, herrien edo hirien planoak (1:10.000 baino txikiagoak). Tarteko eskalako mapetan,berriz, lur-eremu nahiko zabalak irudikatzen dira, halanola, eskualdeak, probintziak, etab. (1: 10.000 eta 1:100.000 bitarte). Azkenik, eskala txikikomapak daude,hau da, beren zenbakizko eskalan izendatzailea oso han-dia dutenak. Horrek esan nahi du errealitatea asko mu-rriztu dela, eta, hortaz, lurraldearen oso zati handiadagoela mapan irudikatuta. Ondorioz, oso xehetasungutxi irudikatzen dira, eta ematen duen informazioa osoorokorra da. Horrelakoak izan ohi dira herrialdeak, kon-tinenteak edo planeta osoa irudikatzen duten mapak(1:100.000tik gorakoak).
Kontu handiz ibili beharra dago zenbakizko eskalarekin,izan ere, maparen neurria aldatzen bada, fotokopia bategitean adibidez, eskalak ez du balio izaten.
Fenomeno geografikoen eskala
Puntu geografiko jakin batzuen edo lurralde baten kokale-kuaren ikuspegi orokorra edukitzeko edo tamaina edo bereeragin-eremua ezagutzeko, mapak erabiltzen dira. Mapakadierazpen grafikoak dira; lauak izaten dira, gehienetan, etaezaugarri metrikoak dituzte. Alegia, mapak oinarri hartuta,distantziak neur daitezke, baina distantziak oso handiak di-renean, eskalak erabiltzen dira irudikatzeko.
Mapa edo plano batean ageri diren dimentsioen artean da-goen proportzioa eta proportzio horrek errealitatearekinduen harremana da eskala. Bi eskala mota daude:
– Zenbakizko eskala: matematikako eragiketa batenemaitza da, zatiki bat: zenbakitzaileak mapako unitate batadierazten du (erreferentziatzat hartutako edozein, zenti-
Eskala grafikoa
Zenbakizko eskala 1:100.000
0 1 2 3 4 5 km
– Eskala grafikoa: mapetan, parte proportzionaletan ba-natutako lerroarteko txiki graduatu baten moduan irudi-katzen da. Normalean, banaketa horietako aurrenekoagainerakoak baino parte gehiagotan egoten da banatua,unitate txikiagoak erakusteko. Lerroartekoaren bukae-
19
0 500 1000 1500 30002000 2500
125°
49°
26°
67°
67°
26°
49°
AEBko eragin-eremuaren eta mapa geografikoaren irudikapenarenadibidea. AEBren luze-zabalera 9.363.123 km2 da.
AUSTRALIATonga
SalomonUharteak
INDONESIAPAPUA
GINEA BERRIA
VANUATU FIJI
Kaledonia Berria
Camberra
Kaprikorniotropikoa
T O N G A
Ohonimo
Fuciamotu
Mua
Pea
Nuku’alofa
T o n g a t a p u E u a
Nuku’alofa
Pea
Mua
ran, erabiltzen den neurri-unitatea adierazi behar da: km-ak, gehienetan. Maparen bi punturen artean zenbatekodistantzia dagoen jakin nahi baldin badugu, nahikoaizango da haien arteko aldea erregela, hari edo paper-puska batez neurtzea eta eskalako lerroartekoaren gai-nean jartzea; azken horrek erakutsiko digu, zehazki, zerdistantzia dagoen errealitatean.
Kasu horretan, tamaina-aldaketarik badago, baina eskalagrafikoa ere sartzen bada, baliozkoa izaten jarraituko du
Tongatapuko uhartean dagoela esaten badugu, lurraldeanduen kokapena aipatuko dugu (eskualdeko, probintziako...eskala), baina ez dugu aski datu hiri horren kokalekua, hots,planetako zer lekutan dagoen, jakiteko.
Orobat esan genezake Nuku’alofa Tongako uhartedian/erresuman dagoela (estatu edo nazioko eskala). Hala etaguztiz ere, ez dugu zehatz jakingo ez non dagoen, ez zer ko-kagune duen.
Baina Tonga Ozeaniaren barruan kokatzen badugu (konti-nenteko eskala), hiri horren kokagunearen erreferentzia ar-giagoak izango ditugu.
Kokapen adibideak, hainbat eskalatan
Planetaren luze-zabalean, gune geografikoek hartu ohi dituz-ten formak hainbat fenomenoren mendekoak izaten dira, bes-teak beste, erliebeen, klimaren, hidrologiaren... mendekoak.Puntu jakin bat planetan kokatzean, izendatze hutsa ez danahikoa zehazki non dagoen (kostaldean, basamortuan, men-dian), bertan bizitza nolakoa den (tenperatura beroak, hotzak),zer baliabide natural dituen... jakiteko. Eskalaren erabilerak,kasu honetan handienetik txikienera, puntu batek lurrazaleanduen kokalekuari buruzko erreferentzia zehatzagoak bilatzerabehartuko gaituen ariketa eta adibide argia da.
Zenbaitetan, leku bat aipatzen badigute, Nuku’alofa izene-koa esaterako (tokiko eskala), eta besterik esaten ez badi-gute, ez dugu inondik ere non dagoen jakiteko daturikizango.
Zer da eragin-eremua?Fenomeno geografikoak ez dira zein bere aldetik gertatzen,inguruko lurraldeekin loturik egoten dira. Eragin-eremu batlurralde-eremu bat da, arazo berak pairatzen dituen, ezau-garri berak dituen, etab. lurralde-eremua, hain zuzen ere.Hala, adibidez, Mediterraneoaren eragin-eremuaz mintzobagara, Mediterraneo itsasoaren ezaugarrien eraginpeandauden lurralde guztiez ari gara. Demagun, esate baterako,azido kopuru handi bat daraman kamioi batek istripu batizan duela eta edukia isurtzen hasi dela. Ohikoa izaten daleku horretako agintariek bertako eragin-eremua edo se-gurtasun-zona mugatzea edo ixtea, alegia, pertsonak eta in-gurumena azidoaren mehatxupean dauden lurraldeamugatzea.
20
6. Aukera ezazu herri edo hiri mailako albiste bat, eta erabil itzazumunduko eskalara iritsi arteko kokapenak osatzeko behar direnmapak.
7. Eskala grafikoa eta zenbakizkoa lantzeko ariketa.
a. 1: 50.000 eskalako mapa batean, zer distantzia egongo da,errealitatean, 12 cm-ko tartea duten bi punturen artean?
b. Lot itzazu eskala hauek:1: 5001: 10.000 Eskala handia1: 50.000 Eskala txikia1: 100.000 Planoa1: 500.0001: 200.000.000
c. Zer distantzia egongo da munduko mapa honetan?
Brasilia (1) - Luanda (2); Madril (3) - Tokio (4);
Ottawa (5) - Reykjavik (6); Tananarivo (7) - Camberra (8)
1. Bila itzazu leku hauen koordenatuak: AEB, Errusia, Australia,Brasil.
2. Muga itzazu koordenatuen bitartez aurreko ariketan aipatutakolekuak. Koka itzazu munduko mapa batean.
3. Taldean, muga itzazue, koordenatuen bitartez, eskualde han-diak. Ondoren, eginarazi ariketa hori bera gelako gainerako tal-deei. Egiazta ezazu bat datozen zuek proposatutako guneak etazuen ikaskideek proposatutakoak.
4. Aurreko orrian hasitako Tongako uhartediaren kokapena osa -tzeko, zer itsaso edo ozeanotan dagoen jakin behar dugu (koka-pen unibertsala edo munduko eskala). Zehaztu ezazu eremua,orriaren oineko mapan.
5. Bila itzazue prentsan hainbat kokapen-eskalari erantzuten die-ten albisteak: tokikoa, eskualdekoa, probintziakoa, erkidego-koa, estatukoa, kontinentekoa eta mundukoa. Erabil itzazualbistean agertzen diren eskalei heltzeko behar dituzun mapak.
ALASKA
K A N A D A
M E X I C O
Kuba
BELIZE
DOMINIKARERREPUBLIKA
HAITI
PUERTO RICOGUATEMALA
COSTA RICA
NIKARAGUA
HONDURASEL SALVADOR
PANAMA
KOLOMBIA
VENEZUELA
TRINIDAD ETATOBAGO
EKUADOR
BRASIL
PERU
BOLIVIA
PARAGUAY
AR
GE
NT
INA
URUGUAY
TXILE
Malvina uharteak
A N T A R K T I K A
Hegoaldeko Georgiauharteak
GROENLANDIA
ISLANDIA
NORVEGIA SU
ED
IA
FIN
LAN
DIA
ERRESUMABATUAIRLANDA
FRANCIA
ESPAINIAPORTUGAL
ITALIA
TURKIA
MAROKO
MENDEBALDEKOSAHARA
ALGERIALIBIA
MAURITANIA
SENEGAL
GANBIAGINEA-BISSAUGINEA
SIERRALEONA
LIBERIA
MALI
BURKINA
FASO
BOLIKOSTA
NIGERIA
NIGERTXAD
EGIPTO
SUDAN
ETIOPIAERTAFRIKAR
ERREPUBLIKA
KAM
ERU
N
EKUATORE-GINEA
GAB
ON
KO
NG
O
ZAIREKENIA
SOM
ALIA
ANG
OLA
NAMIBIA
ZANBIA
TANTZANIA
MALAWI
BO
TSU
AN
A
MO
ZA
NB
IKE
MA
DA
GA
SC
AR
SUAZILANDIA
LESOTO
HEGOAFRIKAR
ERREPUBLIKA
MAURIZIOUHARTEAK
Reunionuharteak
GEORGIA
ARMENIASIRIA
IRAN
ARABIASAUDÍ
U.E.A.
YEMEN
I N D I A
AFGHANISTAN
PAKISTAN
KIRGIZIA
TAYIKISTAN
SRILANKA
NEPALBUTAN
BANGLADESH
BIRMANIA
LAOS
THAILANDIA
KANPUTXEA
VIETNAM
MALAYSIA
FILIPINAK
TAIWAN
I N D O N E S I A
PAPUAGINEA BERRIA
SalomonUharteak
FIJIVANUATU
Kaledonia Berria
A U S T R A L I A
ZEELANDABERRIA
E R R U S I A
MONGOLIA
IPAR KOREA
HEGOKOREA
JAPONIA
T X I N A
Galapago uharteak
ESTATU BATUAK
GUYANAFRANTSES
A
SURINAM
GUYANA
Faroe uharteak
UCRANIA
BUL.
RUM.
POL.ALE.
HUN.
BIE. LITUANIALETONIA
ESTONIA
KAZAKHSTAN
UZBEKISTANTURKMENISTAN
IRAK
GANA
TOGO
BENIN
BURUNDIRUANDA
ZINBAUE
Luanda
Windhoek
SINGAPUR
BRUNEI
A T L A N T I A RO Z E A N O A
A N T A R K T I A RO Z E A N O A
I N D I A R O Z E A N O A
A R K T I A R O Z E A N O A
Lagos
OMÁN
Alma-Ata
TUNEZ
AZERBAIDJAN
Caracas
Bogota
La Paz
BuenosAires
Santiago
Habana
M e x i k oH i r i a
Montevideo
Brasilia
KinshasaNairobi
LurmuturHiria
Harare
Londres
Paris
Madril
Alger
Alkairo
Stock
holm
Mosku
Riad
New Delhi
Teherán
Xanghai
Ban
gkok
Hong Kong
Manila
Tokio
Managua
Camberra
Wellington
Oslo
Helsinki
Kopenhague
Tripoli
Taipei
Pekin
Seúl
Rabat
Lisboa
Islamabad
Jakarta
Kuala Lumpur
Tunisia
Al-Khartum
AddisAbeda
Dar es Salaam
San Juan
Ot tawa
Wash ing ton
Ulán Bator
Hanoi
Kolombo
Reykiavik
Dublin
Ankara
AtenasGREZIA
Maskat
AdénNjamenaNiameiBamako
Nouakxot
Tonga
Mogadixo
Tana
nariv
o
Lima
Asuncion
Quito
DANIMARKA
ERITREA
80°
0°
40°
40°
160° 120° 80° 40° 0°
80° 40 ° 0° 80° 120°40° 160°160° 120°
80°
0°
40°
40°
180°180°
180° 0 2000 4000 6000 12.000 Km8000 10.000
12
3
4
5
6
7
8
Ariketak
Ottawa
Washington
MexicoHiria
Habana
NIKARAGUAManagua
GUATEMALAEL SALVADOR
BELIZE
COSTA RICA
DOMINIKAR ERRE.HAITIKUBA
JAMAIKAHONDURAS TRINIDAD
ETA TOBAGO
San JuanPUERTO RICO
GUYANASURINAM
GUYANA FRAN-TSESA
PANAMA
Caracas
VENEZUELABogotá
KOLONBIAQuito
EKUADOR
Lima
PERU
Brasilia
BRASIL
La Paz
BOLIVIA
PARAGUA
BuenosAires
ARGENTINA
Santiago
TXILE
URUGUAIMontevideo
Malvina uharteak
Hegoaldeko Georgiauharteak
Reykiavik
ISLANDIA
GROENLANDIA
KANADA
ALASKA
Feroe uharteak
Oslo
NORVEGIA SUEDIA
StockholmHelsinki
FINLANDIA
Mosku
E R R U S I A
DublinIRLANDA
ERRESUMABATUALondres
ParisFRANTZIA
Kopenhage
ALE. POL.
ESTONIA
LITUANIABIE.
UKRAINA
HUN. ERRUM.
BUL.
Atenas
GREZIA
ITALIA
Madril
ESPAINIA
Lisboa
PORTUGAL
TURKIA
Ankara
Rabat
MAROKO
ALJERIA
Aljer TUNISIATunisia
LIBIA
Tripoli
EGIPTO
Kairo SAUDIARABIA
RiadMENDEBALDEAKO
SAHARA
MAURITANIANuakchott
MALI
Bamako
NIGER
Niamey
NIGERIA
Lagos
TXAD
Najamena
SUDAN
Khartum
Jartum
ETIOPIA
AddisAbeda
U.E.A. Maskat
OMAN
YEMENAdenBURKINA
FASOSOMALIA
Muqdisho
KAMERUNSOMALIA
SENEGAL
RUANDABURUNDI
KENYA
Nairobi
GAMBIA
GINEA-BISSAUGINEA
LIBERIA
SIERRALEONA
BOLI KOSTA
GHANA
KONGO
BENIN
EKUATOREGINEA
GABON
KONGO
ZAIRE
Kinshasa
Luanda
ANGOLAZANBIA
TANZANIA
MALAWI
Antananarivo
MADAGASKARHarare
ZIMBAWE
BOTSWANA
NAMIBIA
Windhoek
HEGOAFRIKARERREPUBLICA
LESOTHOLurmuturHiria
Reunion uharteak
MAURIZIOMOZAMBIKE
GEORGIA
TeheranSIIRIA
IRAK
IRAN
ARMENIA
TURKMENISTAN
KAZAKHISTAN
Alma Ata
UZBEKISTAN KIRGIZISTAN
TADJIKISTAN
AFGHANIST
AN
PAKISTANIslamabad
New Delhi
INDIA
NEPAL BUTAN
BANGLADESHBIRMANIA
TXINA
Bangkok
Pekin
IPARKOREA
HEGOKOREA
Pekin
Seul
JAPONIA
Tokio
Xangai
Hanoi
VIETNAM
KAMBODiA
Hong Kong
TaipeiTAIWAN
Manila
FILIPINAK
SINGAPUR Jakarta
BRUNEIMALAYSIA
SalomonUharteak
PAPUAGINEA BERRIA
Canberra
INDONESIA
A U S T R A L I A
ZEELANDABERRIA
Wellington
VANUATU
Kaledonia Berria
MONGOLIA
Ulan Bator
O Z E A N O A T L A N T I K O AO Z E A N O B A R E A
I N D I A K O O Z E A N O A
O Z E A N O A N T A R T I K O A
ESTATU BATUAK
MEXIKO
SUAZILANDIA
21
d. Behatu mapei. Ikusiko duzunez, batek eskala grafikoa dueta besteak zenbakizkoa. Gainera, biek eremu bera irudi-katzen dute, baina ez dute eskala bera erabiltzen.
Bi mapa horiek oinarri hartuta, gai hauek landuko ditugu:
– Goiko mapari erreparatuta, hauta itzazu, lehenbizi, ma-pako bi puntu, eta ondoren, bila ezazu elkarrengandik zerdistantziara dauden dagokion eskalaren bitartez.
– Ondoren, bila itzazu beheko mapan aldez aurretik aukera-tutako puntuak, eta kalkula ezazu berriz ere horien artekodistantzia.
– Distantzia berera al daude? Zer gertatu da? Zergatik usteduzu gertatu dela hori?
8. Taldean, osa itzazue kokapen-eskalen erabilerari buruzko bi ari-keta, eta ondoren, eskatu gelako beste taldeei egiteko.
Landa-koadernoaren bigarren fitxan, hau da, HEDADURA (ESKUALDEA) izenekoan, kopia itzazu urrats hauek, eskualde batenhedadura zehazteko balioko baitizute.
LLaannddaa kkooaaddeerrnnooaa.. 2. FITXA: Hedadura (eskualdea)
1. Bila itzazu eskualdearen mugak; horretarako, bilaitzazu gehieneko eta gutxieneko latitudeak (ekuato-retik distantzia handiena eta txikiena, gradutan),eta gehieneko eta gutxieneko longitudeak (Green-wicheko meridianotik distantzia handiena eta txi-kiena, gradutan). Era horretara aztertzen ari zareneskualdearen mugak ezarriko dituzu.
2. Egin ezazu eskualdearen marrazki bat.
3. Ondoren, saia zaitez zenbateko eremua hartzen duenjakiten, eta adieraz ezazu km2-tan.
4. Azkenik, egin itzazu hainbat eskalatako mapak (herriedo hirikoa, eskualdekoa, probintziakoa, erkidego-koa, estatukoa, kontinentekoa eta mundukoa), etakoka ezazu horietako bakoitza mapa honetan; hauda, zure herria edo hiria eskualdean kokatu, eskual-dea probintzian, eta, horrela, hurrenez hurren.
0 50m 100m 150m 200m
E 1:25.000
22
� 5. Geografia fisikoa, erliebea
GALDERA GILTZARRIAK
• Zeri esaten zaio Geografia deskribatzailea? Zertarakobalio du?
• Zer aztertzen du Geografia fisikoak?
• Zer alde dago paisaia naturalaren eta paisaia antropikoa-ren artean?
• Zein dira paisaiaren elementu naturalak?
• Zer da erliebea? Nola osatzen dira mendiak, ibarrak etaerliebearen formak?
• Zertan datza kontinenteen jitoaren teoria? Zeri esaten zaioPlaken Tektonika?
• Zein dira Iberiar penintsulako erliebearen ezaugarri nagu-siak?
AZALDU BEHARREKO IDEIAK
Espazio, leku edo fenomeno geografiko bat kokatzeak etaharen hedadura jakiteak ez du esan nahi hura ezagutzen denik.Horretarako, egin beharreko lehenengo gauza lurraldea edodelako fenomenoa zehazten duten eta berezitasun eta norta-sun propioa ematen dioten alderdiei buruzko dokumentazioaeskuratzea da. Horixe da, hain zuzen ere, Geografia deskri-batzaileak egiten duena.
Lurraldea deskribatzeko, Geografiak hainbat lan-eremu be-reizi ditu: geografia fisikoa (erliebea, hidrografia eta klima),politikoa eta ekonomikoa.
Geografiaren helburu nagusietako bat lurralde baten ezau-garriak aztertzea eta analizatzea da. Azterketa geografikoa-ren bitartez eskuratutako datuei esker, geografoek lurraldehori ezagut dezakete, eta, horrez gainera, mugatu dezaketezein diren lurralde horretako arazo nagusiak, baliabideaketa, batez ere, gizakiarentzat dituen abantaila eta eragoz-penak, lurraren ustiapenari edo babesteari eta zaintzeari da-gokionez.
Geografia deskribatzaileak paisaia edo fenomeno geo-grafiko bat osatzen duten elementu bereziak deskribatzenditu. Lana eraginkorragoa izan dadin, hiru atal handitan za-titu dute geografoek azterketaren alorra: Geografia fisikoa,Geografia politikoa eta Geografia ekonomikoa. Atal horie-tako bakoitza, bestalde, ezagutza alor askoz ere zehatzago-etan eta espezializatuagoetan zatitzen da. Ondorengolerrootan, alor horietako bakoitza aztertuko dugu, eta zer
lantzen duten, zertarako balio duten eta horien bidez zer in-formazio lor dezakegun ikusiko dugu.
Geografia fisikoa
Ingurune fisikoarekin zerikusia duen guztia aztertzen du, hauda, lurra, klima, eta, oro har, lurralde batekin elkarreraginaduten elementu guztiak. Ez du azterketa bateratua egiten,baizik eta paisaiaren hainbat elementu kontuan hartuta az-tertzen du lurraldea.
Paisaiaz mintzatzen garenean, edozein eremuren edo lu-rralderen lurrazalak hartzen dituen itxurak eta formak har - tzen ditugu gogoan, eta ezaugarri naturalak (paisaianaturala) zein gizakiak tankeratuak (paisaia antropikoa)har- tzen ditugu kontuan.
Paisaiaren elementu naturalak (Geografia fisikoak lantzendituenak) honako hauek dira: erliebea (ibarrak, ibaiak,etab.), hidrografia (ibaiak, uharrak, aintzirak, etab.), klimaeta bertan dagoen bizitza modu oro (bai landaredia, baifauna).
Erliebea
Lurrazala berdingabea da planeta guztien artean, ur likidoabaitago bertan. Azala ez da ez laua, ez uniformea. Aise ikus-ten dugu denok paisaiak gorabeherak dituela: igoerak, jai -sierak, zati lauak eta, ondoren, malda handiak, mendiak,ibaiak, sumendiak, basamortuak, etab. Lurrazaleko gora-behera multzo horiei guztiei esaten zaie erliebea. Kontuanhartu behar da definizio horrek urez estalitako azalarentzateta itsas hondoarentzat ere berdin-berdin balio duela.
Nola osatzen da erliebea?
Lurraren itxura eta formak, osatu zenez geroztik, hau da,orain dela 5.000 milioi urte inguruz geroztik, aldatuz joandira. Hala, adibidez, gaur egun kontinenteen barruan dau-den hainbat eremu, zelaiez eta mendiez beterik ikusten di-renak, itsas mailaren azpitik egon ziren garai batean. Moduberean, orain dela zenbait milioi urte mendi izan ziren zen-bait gune gaur egun eremu lauak dira, eta alderantziz. Bes-talde, Lurraren barnealdea masa gori bat da gaur egunoraindik ere. Kanpoko geruza hoztu zenean, azal gogor etaerresistentzia handiko bat eratu zen. Aldaketa horiek azal -tzeko, zientzialariek hainbat teoriatara jo dute. Hauek dirabi teoria nagusiak:
Duela 180 milioi urte, Pangearen goiko partea iparralderantz mugitu zen.
23
Duela 225 milioi urte, Pangea izeneko kontinente bakar batean zeuden kontinente guztiak elkartuak.
Duela 135 milioi urte, Ozeano Atlantikoa hasi zen osatzen eta IndiakoOzeanoaren aldera zabaltzen. Lurraren partea iparralderantz joaten hasi zen.
Duela 65 milioi urte, Madagaskar Afrikatik bereizi zen, eta OzeanoAtlantikoa, hegoaldekoa, zabaldu zen. Antartidak Australiarekin elkarturik
jarraitzen zuen.
Gaurko banaketa. India Asiarekin bat egina dago, eta Antartida Australiatikbereizia. Europa eta Ipar Amerika bereiziz joan zirenean, Ipar Amerika eta
Hego Amerika bateratzen dituen lur-zerrenda osatu zen.
Kontinenteen eraketa: Pangea
Iberiar penintsulako mapa fisikoa.
Lurraren barruan jarduera oso bizia da, eta horren ondorioz tentsiohandiak izaten dira, askotan askatu behar izaten direnak, eta arrakalakedo irekidurak sortzen dituzte lurrazalean. Arrakala horien adibide bat
sumendiak dira, haietatik magma eta gasak askatzen baitira.
Soufriere Hills sumendia Montserrateko Uhartean dago, Kariben, eta 1995azgero aktibo dago; 1997an erupzio bat izan zuen. Erupzio hartan 19 lagun hilziren, eta beste 5.000 lagunek uhartetik alde egin behar izan zuten; hiriburua,
Plymouth, suntsiturik geratu zen.
Eguratsa
Lurrazala
Mantua
Kanpoko nukleoa
Barneko nukleoa
Kantauri itsasoa
Mediterraneo i tsasoa
Ozeano Atlantikoa Kantabriar mendiak
Toledoko mendiak
S i e r ra M o r e n a
Bet ikako mendiak
Penibet ikako mend
iak
Iber iar mendiak
P i r i n i o a k
Erdialdeko m
endiak
Iparraldeko
goi-ordokia
0 200 400 1.000 2.000 4.000
Lurraren barneko egitura
24
– 1912an, Alfred Wegener alemaniar pentsalari eta zien -tzialariak kontinenteen jitoari buruzko teoria azalduzuen. Kontinente guztiak bloke bakar batean elkartutasortu zirela dio teoria horrek, eta Pangea izena emanzitzaion superkontinente hari. Lur-masa horrek C formazuen eta, lotuta zegoenez, lurreko animaliak inolako ara-zorik gabe ibiltzen ziren Ipar Poloaren eta Hego Poloa-ren artean. Pangea inguratzen zuen ozeano handiariPantalasa izena eman zitzaion. Milioika urtetan zehar,kontinente hura zatikatuz joan zen eta bereizketa-pro-zesu bati ekin zion, planetak gaur egun duen itxura etakontinente-banaketara iritsi zen arte.
– Wegenerren teorietan oinarrituta, XX. mendearen azkenhamarraldietan, plaken tektonikaren teoria azaldu zen.Teoria horren arabera, litosfera 12 plaketan eta Lurra-ren mantuaren gainean poliki-poliki mugitzen diren besteplaka txikiagoetan zatituta dago. Plaken muturretan dagobilduta jarduera sismikoa eta bolkanikoa, eta jarduerahorren ondorioz sortzen dira mendikate handiak..
Jarduera horrek hainbat aldaketa eragiten ditu, eta bi era-tako indarrek eragiten dituzte, halaber, gure planetaren aza-leko aldaketa horiek:
– Lur barneko eragileak edo indarrak (orogenikoak), pla-neta barruan pilatutako energia kopuru izugarriak eragi-nak eta, zenbaitetan, kanpoaldean astinaldi handiaksortzen dituztenak, hau da, lurrikarak, itsasikarak edo su-mendiak. Indar horiek material bigun eta malguen gai-nean eragiten dutenean, lurrak tolesak osatzen ditu.Aitzitik, presio hori lur gogor zurrunen gainean eragitenbada, lurra hautsi egiten da, eta failak sortzen dira.
– Kanpoko eragileak edo indarrak, barneko indarreksortutako paisaiaren eragina tankeratzen eta aldatzendutenak. Prezipitazioek, hau da, urak, haizeak, tenpera-turaren aldaketa gogorrek edo izotzak, pixkana-pixkanahigatu egiten dituzte goieneko eremu babesgabeak, etamaterial higatuak beheko eremuetara eramaten dituzte;eremu horietan sedimentazioa gertatzen da.
Lurrazala
Ikasi berri ditugun indar horien konbinazioaren eraginez, al-derdi gotorra, hau da, kontinenteak (Europa, Asia, Afrika,Amerika, Ozeania eta Antartida), eta alderdi likidoa, itsa-
soek eta ozeanoek osatua, konbinatuz tankeratzen da lu-rrazala.
Eremu likidoen eta zati gotorraren banaketa oso desber-dina da; izan ere, gure planetaren azalaren % 70 bainogehiago ozeano handiek hartzen dute (Atlantikoak, Bareak,Indiakoak, Artikoak eta Antartikoak).
Gorabehera handiko planeta
Erliebeaz ari garenean, ez ditugu gogoan hartzen konti-nente-lurraldeetan ikusten ditugun lurralde-gorabeherak ba-karrik. Gure planetaren gainazalak oso alde nabarmenakageri ditu altuerari dagokionez: esate baterako, Himalaiamendietako Everest gailurra 8.848 metro da garai, eta Vi-tiaz itsaspeko sakonuneak (Challenger Sakonuneak),Ozeano Barearen mendebaldean dagoenak, 11.022 me-troko sakonera du.
Itsas maila, hau da, itsasoak parte gotorrarekin elkartzendenean zer altuera hartzen duen adierazten duen lerroa,asko aldatu da planeta osatu zenetik gaur egunera. Alda-keta horiek inguruan zegoen ur kopuruaren araberakoakizan dira, eta kopuru hori, bestalde, Ozeano Artikoan etaOzeano Antartikoan dagoen izotz eta elur kopuruaren ara-berakoa da. Kopuru horiek aldatu egiten dira, itsasoetakoeta kontinenteetako uraren tenperaturaren arabera. Itsasoaketa ozeanoak berotzen direnean, haien bolumena handituegiten da, eta hozten direnean, berriz, txikitu. Ur-masen bo-lumenaren aldaketa horiek garrantzizko ondorioak dituztekliman.
Kostaldeak
Kostaldeak itsasoak eta lurrak topo egiten duten lekuak dira.Kostaldeen forma bi baldintzaren araberakoa da: erliebea-ren gorabeheraren eta ur-masak horietara egokitzeko mo-duaren araberakoa. Bi baldintza horien bateratzearenondorioz, badira kostalde altuak, amildegi edo hesiekin, etakostalde baxuko eremuak, hondartzak edo fiordoak etapadurak, adibidez. Kostaldeak, gizadiaren sorreratik bere-tik, oso leku erakargarriak izan dira gizakientzat. Gizakiokhainbat ekonomia-jardunetarako erabili ditugu eremu ho-riek, kostaldearen ezaugarrien arabera. Portuak eraiki dirahaizetik eta ekaitzetatik babesturiko lekuetan; atsedenle-kuetarako eta aisiarako erabili dira hareatza baxuak edohondartzak; sakontasun gutxiko eta klima beroko eremu-tan, berriz, gatz-meak eraiki dira, etab.
Arroila. Litosferako plaken banaketa: 1.Ipar amerikarra; 2.Eurasiarra; 3.OzeanoBarekoa; 4.Cocos; 5.Karibea; 6.Nazca; 7.Hegoafrikarra; 8.Afrikarra;9.Iraniarra; 10.Arabiarra; 11.Indoaustraliarra; 12.Antartiarra.
San Andresko faila. Puerto Ricoko Fosa.
Karibeko plaka
Kuba
Dominikar Errep.
Puerto Rico
Birjina Uharteak
Puerto Ricoko Fosa
25
Hona hemen, laburpen gisara, erliebea eta kostak osatzen dituzten elementu adierazgarrienetako batzuk.
Sumendia
Mendilerroa Goi-ordokia
MuinoaIbarra
Zabaldia
Sakonunea
Mendia
OzeanoaGolkoa
Penintsula
Uhartea
Amildegia
Badia
Hondartza
Itsasoa
Portua
Aintzira
Ibaia
Ur-jauzia
Urtegia
Delta
Padura
Itsasbazterra
Isurialdea
1
2
3 54
6 78
11
3
12
910
26
Europako erliebea
Lur azaleratuen % 7 hartzen du Europak. Gaur egun da-goen kontinenterik lauena da, batez besteko altuera 230metrokoa da. Adibide garbiena Iparraldeko Lautada Han-dia da: 2.000 km da luze, eta Frantzian Ozeano Atlanti-koaren kostaldetik Ural mendietara zabaltzen da.Kontinenteko gunerik altuenak Elbrus mendia (5.642 m,Errusia), Shkhara (5.204 m, Georgia) eta Mont Blanc(4.807 m, Frantzia) dira.
Gainaldeari dagokionez, aipagarria da zenbat kilometrokokostaldea duen, bai itsasoari begira bai ozeanoari begira.Izan ere, uharte, penintsula, golko eta barne itsaso ugariditu.
Bestalde, aipagarria da hainbat eremutan, Herbeheretanesate baterako, lurraldearen % 20 itsas mailatik beheradagoela. Eremu horietan, Erdi Aroan eraikitako drainatze-sistema bati esker, herrialdearen gainazala handitu ahalizan dute.
Iberiar penintsulako erliebea
Hona hemen Iberiar penintsulako erliebearen ezaugarrinagusiak:
– Forma trinkoa du. Alde txikia dago Penintsulako arda-tzen artean.
– Altitudea handia da, batetik, batez besteko altuera 600metrotik gorakoa duen goi-ordoki bat dagoelako, etabestetik, 3.000 metrotik gorako gune asko daudelako(Pirinioak eta Mendikate Betikoa).
– Mendi-erliebeak itxura periferikoa du, kanpoaldean, etahorren ondorioz, ez da euririk sartzen penintsularen ba-rrualdera.
– Erliebe-forma asko ditu: mendiguneak, sakonuneak,mendikateak, ordokiak, mendiak, goi-ordokiak...
Banaketa
Penintsularen erliebea era honetara banatzen da: Meseta,mendi-ertzak inguruan, kanpoaldeko sakonuneak eta kan-poaldeko mendikateak.
Meseta
Goi-ordoki bat da, batez beste 600 eta 800 metro bitar-teko altuera duena. Barrualdean, hainbat egitura daude:
– Sistema Zentrala, Meseta bitan banatzen duena: Iparazpimeseta eta Hego azpimeseta. Ipar azpimeseta,Duero ibaiaren arroak zeharkatzen du ekialdetik men-debaldera.
– Hego azpimeseta, aldi berean, bitan banatzen dute To-ledoko Mendiek: Hego-ipar azpimeseta, edo Tajo ibaia-ren arroa; eta Hego-hego azpimeseta edo Guadianarenarroa.
Mendi-ertzak
Mesetaren mendi-ertzak honako hauek dira: Galiziar Le-ondar Mendigunea, Kantabriar Mendikatea, Iberiar Sis-tema eta Sierra Morena.
Kanpoaldeko sakonuneak
Mesetaren kanpoaldeko sakonuneak bi dira: Ebro ibaia-ren sakonunea eta Guadalquivir ibaiaren sakonunea.
Mesetaren kanpoaldeko mendikateak
Mesetaren kanpoko mendikateak honako hauek dira: Pi-rinioak, Euskal Mendiak, Kataluniar Kostaldeko Mendika-tea eta Mendikate Betikoak, eta horiek, aldi berean,Mendikate Penibetikoak, Mendikate Subbetikoak eta Sa-konune Intrabetikoak osatuak dira.
Mesetaren kanpoalde horretan daude, hain zuzen ere, Pe-nintsulako gune garaienak, 3.000 metrotik gorakoak. Pi-rinioetako gailur nagusiak Aneto (3.404 m) eta Perdidomendiak (3.355 m) dira, eta mendikate Penibetikoan, be-rriz, Mulhacen (3.481 m), Penintsulako altuena, eta LaVeleta (3.392 m) dira aipagarrienak.
Uharteko erliebea
Uharteko erliebea bi uhartedik osatua da:
– Balear Uharteak, hiru uharte nagusiz (Mallorca, Me-norca eta Ibiza) eta tamaina txikiagoko beste biz osatutadaude (Formentera eta Cabrera). Uhartedi horretakoeremu garaiena Tramuntana Mendilerroa da, eta gailurnagusia Puig Major da (1.445 m), Mallorcan.
– Kanariar Uharteak. Sumendien eraginez sortutako zazpiuharte handiz osatua da: Lanzarote, Fuerteventura, Ka-naria Handia, Tenerife, La Palma, Gomera eta Hierro.Gailur nagusia Tenerifeko uhartean dago: Teide men-dia, 3.718 metro. Horixe da, hain zuzen ere, Espai-niako gailur altuena.
27
– Everest mendia Gizadiaren Ondare izendatu du Hez-
kuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Era-
kundeak (UNESCO).
– Gure planetan, izaki bizien ehunekorik handiena 3.000
metroko altitudearen eta 2.000 metroko sakoneraren
arteko eremuan dago. Gaur arte, organismo bizien ar-
tean 1.750.000 espezie inguru ezagutzen dira, era guz-
tietakoak, bakterioetatik hasi eta goi-mailako
animalietaraino; hala ere, zenbait estimazioren ara-
bera, 5.000.000tik gorakoa da kopuru hori. Gehien-
gehienak 3.000 metroko altuera eta 2.000 metroko
sakonera bitarteko eremuan bizi dira, gutxi gorabe-
hera.
– Eurasiako eta Ipar Amerikako plaka tektonikoak kon-
trako norabidean mugitzen dira, eta urteko lau zenti-
metroko erritmoan bereizten dira.
– 1883ko abuztuaren 27an, Java eta Sumatraren arteko
Krakatoa uhartearen azpiko sumendi batek eztanda
egin zuen;30 bonba atomikok egingo luketenaren ba-
liokidea izan zen eztanda. Ondorioz, uhartea desa-
gertu egin zen, eta, urtebetez, hauts eta errauts hodei
batek estali zuen lurra.
– Gaur egun, urak estaltzen du lurrazalaren % 71. Halaere, banaketa hori ez da proportzionala. Ipar hemis-ferioan, % 61 besterik ez da ura, eta Hego hemisfe-rioan, berriz, % 81era iristen da ehuneko hori.
– Planeta guztian 26 itsas sakonune daude, 600 eta11.000 metro bitarteko sakontasuna hartzen dutenak:3 Ozeano Atlantikoan, 1 Indiako Ozeanoan eta 22Ozeano Barean.
– XIX. mendearen erdialdean, 1852an, egin zen mun-duko tontor garaienaren, hau da, Everest mendiaren,lehen neurketa. Izena Sir George Everest ingeles aben-turazaleari zor zaio; 1830 eta 1843 bitartean lan han-dia egin zuen Asiako kontinenteko mapak osatzen.Garai hartan egindako neurketen arabera, Everestmendia itsas mailaren gainetik 29.002 oin zen garai.Neurri hori bere horretan egon zen 1955. urtea arte;urte hartan beste neurketa batek 29.028 oin zituela,hau da, 8.848 metro zituela, finkatu baitzuen. 2005.urtean txinatar espedizio batek egindako neurketabaten arabera, Everestek 8.844,43 metroko altueradu, zehazki. Azken neurketa hori zenbait igorpen-tresna eta GPS hartzaileren bitartez egin zen, tonto-rra babesten duen izotz- eta elur-geruzaren altuerakenduta.
Bitxikeriak
Kaspiar itsasoa, Europaren eta Asiaren artean dagoen aintzira bat da, eta995 metroko sakonera du, gehienera.
Elbrus mendia da Europako garaiena (5.642 m). Kaukaso mendietandago (Errusian).
28
1. Mapa mutu batean, marraztu eta izenda itzazu Europako erlie-bearen hainbat osagai, eta kolorez bereizi aipaturiko gorabeherafisikoak.
2. 1, 2 eta 3 landa-koadernoen bitartez, osa ezazu Europako kon-tinenteari buruzko azterketa geografiko bat.
LLaannddaa kkooaaddeerrnnooaa.. 3. FITXA: Geografia fisikoa. Erliebea
1. Kontinenteen erliebearen deskribapena:– Mendikateak: izena, hedadura, altitudea, orienta-zioa.
– Mendi eta gailur nagusiak: altitudea eta kokapena.– Goi-ordokiak, zelaiak, ibarrak: izena, hedadura,kokapena, ezaugarriak.
2. Kostaldearen erliebearen deskribapena: golkoak, pe-nintsulak, lurmuturrak, uharteak, itsasarteak...
3. Egin ezazu aztertzen ari zaren eskualdeko erliebearenmapa, eta nabarmen itzazu, koloreen bitartez, aipa-turiko gorabehera fisikoak. Identifika ezazu nonegongo liratekeen uren ba nalerroak.
4. Azkenik, egin idatzi labur bat, erliebeak eskualde jakinbaten bizitzan duen eragina aztertuz.
5. Hauta ezazu soslai egoki eta adierazgarriena, eta osaezazu.
58°0°8°16°24°32°
50 °
34°
42 °
8° 16° 24° 32° 48° 56 °40° 64°
0°8° 8° 16 ° 24° 32° 48°40°
72° 88°
50 °
58°
42°
42 °
0 500 1000 1500 2000 Km
Landa-koadernoaren hirugarren fitxan, GLOBALTASUNA, GEOGRAFIA FISIKOA 1: ERLIEBEA izenburukoan hain zuzen ere,idatz ezazu zer urrats egin behar diren deskribatu beharreko edozein eskualderen erliebearen azterketa egokia egiteko.
3. Hauta ezazu beste kontinente bat, eta osa ezazu, fitxen lagun -tzaz, azterketa geografiko bat.
4. Eskuineko orrialdeko ereduari jarraituz, eta Iberiar penintsula-ren erliebe-mapa baten gainean, hauta ezazu iparraldetik he-goaldera doan ardatz bat eta osa ezazu erliebearen profila.
Ariketak
29
EErrlliieebbeeaarreenn ssoossllaaiiaarreenn eerraaiikkuunnttzzaa
Beste ikasturteetan erliebea mapetan nola irudikatzenden ikasi dugu. Mapa bateko maila-kurbetatik abia-tuta, altuera-grafiko bat osatzen ikasiko dugu, orain.Mapa baten zati baten erliebearen soslaia osatukodugu, zehazki, Aizkorri menditik Donostiara bitartekozatiarena.
2. Adieraz ezazu zerrendaren gainean, marra txikiak egi-nez, maila-kurba batekin bat datozen puntuak. Ma-rraz itzazu marren artean gelditzen diren tarteakmaparen kolore beraz.
3. Hori bukatu ondoren, egin ezazu diagrama bat papermilimetratu edo laukitu batean, ardatz bertikaleanlantzen ari zaren maparen maila-kurbei dagozkien al-tuerak adieraziz.
Ardatz horizontalean, itsats ezazu marraztu berriduzun paper gardenezko zerrenda.
4. Azter ezazu mapako zeinu konbentzionalen eskalankolore bakoitzari zer altuera dagokion. Ardatz
horizontalean itsatsi dugun paper-zerrendaribehatuta, koka ezazu puntu bat diagraman, kolorebakoitzari dagokion altueran, ardatz bertikaleanmarkatutako erreferentzien arabera. Lot itzazupuntuak diagramaren alde batetik bestera doanlerro baten bitartez, halako eran non igoerak etajaitsierak dituen soslaia ikus dadin.
Adi ibili behar da kolore bakoitzak zeinu kon -bentzionaletan adierazitako altuera eta ardatzhorizontalaren paper-zerrendak adierazten duenza balera har dezan.
5. Margotu ezazu bertikalean, paper-zerrendarenkolore berean, ardatz horizontalaren eta osatu
0 - 400 m
400 - 800 m
800 - 1.200 m
1.200 - 1.600 m
Aizkorri
Aitxuri
Murumendi
Ernio
Lasarte-Oria
Donostia
Kantauri Itsasoa
Eskala: 1: 5.000
Altuera metrotan
1.600
1.200
800
400
0
dugun soslai lerroaren arteko diagrama zati osoa.Kontuan hartu berdez margotutako eremuek 0 eta400 m bitarte egon behar dutela, horiek 400 eta800 m bitarte, etab.
6. Izenda itzazu eremu altuak eta baxuak dagozkien ize-nekin.
7. Neur ezazu egin dugun ebakiaren distantzia (Aizko-rritik itsasoraino), kalkula ezazu, eskalarekin, distan-tzia erreala, eta ipin ezazu lerroarteko batean,diagramaren azpian.
8. Eremu geografiko bateko erliebea aztertu behar du-zunean, soslai adierazgarriena hautatu beharkoduzu, hau da, aldi berean gune altuenetik eta gunebaxuenera igarotzen dena.
1. Har ezazu zerrenda garden bat: 2 cm zabal gutxi go-rabehera, eta irudikatu nahi dugun maparen ebakia-ren luzera berekoa.
Jar ezazu mutur luzea ikasi beharreko erliebearen gai-nean. Kontuz ibili, ez dadila batere mugitu.