Upload
others
View
12
Download
0
Embed Size (px)
Citation preview
IV. BLOKEA
9. gaia. Bigarren Errepublika eta Gerra Zibila nazioarteko
krisiaren testuinguruan (1931-1939)
GERRA ZIBILA (1936-1939)
1. Gerra zibilaren etapak: nazioarteko testuingurua eta operazio militarrak.
2. Bilakaera politikoa alde nazionalean.
3. Bilakaera politikoa alde errepublikanoan (Gerraren ondorioak).
1
1. GERRA ZIBILAREN ETAPAK: NAZIOARTEKO TESTUINGURUA ETA OPERAZIO
MILITARRAK.
NAZIOARTEKO TESTUINGURUA
1936ko uztailean ejertzitoaren zati batek emandako kolpearen ondorioz
Espainian piztu zen gerra zibila ezin da ulertu nazioarteko testuingurua ulertu gabe,
demokrazia eta faxismoaren arteko lehenbiziko enfrentamendua izan baitzen. Izan ere,
behin kolpea emanda, bai potentzia faxistek bai demokraziek modu batez edo bestez
konfliktoan hartu zuten parte (haien artean zeuden tentsioek eta beldurrek islada izan
zutelakoz Espainian). Gainera, gerra hau II. Gerra Mundialaren ataria izan zen, gerra
horretan erabiliko ziren armak eta taktikak erabili zirelakoz lehenago Espainian,
biztanleria zibilaren kontrako bonbardaketak hain zuzen ere (Durango, Gernika, Madril,
Bartzelona, Malaga,...). Beraz, entrenamendu eszenatokia izan zen faxistentzat, zer
erranik ez nazientzat1.
-“NAZIONALEK” Alemania, Italia zein PORTUGALEN (Salazar diktadorea) ezinbesteko
laguntza jaso zuten (dirua, armak, hegazkinak -Cóndor Legioa-, edota soldaduak).
Zenbait enpresariek (March, Felix Huarte,....), Europako bankak, Alfonso XIII.ak edota
Nafarroako Diputazioak2 ere ekonomikoki babestu zuten kolpea eta gerra.
-ERREPUBLIKAK, berriz, EZ ZUEN DEMOKRAZIEN LAGUNTZA IZAN. 1936an Britainia
Handiak, Frantziak, Alemaniak eta Italiak, bertzeak bertze, Ez Interbentziorako Ituna
1 1945etan Nurenbergeko epaiketetan hala onartu zuen Goering naziak, Lufwaferen nagusia zenak.2 Gerrarako zergak ezarriz eta dirulaguntza Molari emanez
2
sinatu zuten, hau da, potentzia horiek ez zuten Espainiako gerran parte hartuko.
Horrek, ordea, ez zuen ekiditu faxisten laguntza eta bai Frantzia eta Ingalaterraren
laguntza eza Errepublikari (Ingalaterrak eta Frantziako eskuinak nahiago zuten Francok
irabaztea errepublikanoek baino). Horrela, Errepublikak
o SESBen (PCEren bidez),
o NAZIOARTEKO BRIGADAK3
o eta MEXIKOKO GOBERNUAREN (Lázaro Cárdenasena) laguntza jaso zuen
Miró margolariak 1937an margoturiko koadroa Errepublikaren alde
egiteko (“lagundu errepublika”)
GERRAREN GARAPENA: OPERAZIO MILITARRAK:
1936: “ZUTABEEN GERRA” ETA MADRILGO BATAILA
1936an kolpisten helburua Madril izanda, “ZUTABEEN TAKTIKA” erabili zuten
Madrilera joateko (hegoaldetik Francok zuzendutakoak4, ,Marokoko soldaduekin;
iparradetik Molarenak) eta IZUGARRIZKO BIOLENTZIA zabaldu zuten erretaguardian,
milaka heriotza eraginez.
3 mundu osotik etorritako boluntarioak, emakume zein gizonak (komunistak, anarkistak,…), alderdi komunistekbultzaturik. 30.000 inguru etorri ziren
4 Legioa eta Erregularrak
3
Urte horretan frankistek zenbait zonalde menperatu zuten, GIPUZKUA5 eta
BADAJOZ (Yagüeren “heriotzaren kolumnak” milaka hilda utzi zuen) eta Madrileraino
heldu ziren, Toledoko Alkazarra eskuratu ondoren (Francorentzat garaipen
propagandistikoa izan zena).
5 Molaren ejertzitoa, erreketeen parte hattzea ezinbestekoa izan zen.
4
Azaroan, MADRILEN KONTRAKO OFENTSIBA hasi zuten: hiriburuan defentsaren
aldeko propaganda prestatu zen6, gobernu errepublikarra Valentziara lekualdatu zen eta
Madril Defentsa Batzorde baten menpe gelditu zen7. Errepublikaren fidel jarraitu zuten
Estatuaren indar armatuak ezezik, milizianoak8 (Bartzelonako Durrutiren zutabea, kasu)
eta Nazioarteko Brigadak aritu ziren Madrilen defentsan9
Madrilek eutsi egin zion, baino geroztik setiaturik, goseturik eta bonbardaketen menpe
gelditu zen.
6 “No pasarán” lelopean7 Miaja generalaren eta Rojo komandantearen menpe8 Bertzeak bertze, komunistak edota Durrutiren kolumna (Aragoitik joan zena)9 Pasionariaren esaldia bihurtu zen defentsaren leloa: “no pasarán” Madrileko kaleetan).
5
1937: GUADALAJARA, JARAMA ETA BRUNETEKO BATAILAK. IPARRALDEKO
FRONTEAREN ERASOA
1937an bi aldeek zutabeen taktika utzi zuten eta GERRA FRONTEAK osatu ziren.
Madrileko ofentsibarekin jarraituz, Francoren tropek GUADALAJARA eta JARAMAko
batailak gertatu ziren hiriburuaren inguruan.
Ezin Madril hartuz, Francoren ejertzitoak Iparraldeko Fronteari erasotzea erabaki
zuen10 (Molaren gidaritzapean
11). Ondorioz, BIZKAIA
12 eskuratu zuten (Durango eta
Gernikako13 bonbardaketak gertatu ondoren
14). Iparraldeko fronteari presioa kentzeko
Errepublikako ejertzitoak Bruneteko bataila zein Belchitekoa (Zaragoza ondoan) bultzatu
zituen. Baina frankistek KANTABRIA eta ASTURIAS menperatu zituzten. Urte horretan,
gainera, MALAGA eskuratu zuten.
Malagatik ihesean (“La Desbandá”). Milakapertsonek alde egin zuten Malagatik, airetik zeinitsasotik bonbardeatuak ziren bitartean...
10 Bizkaia eta Gipuzkuako defentsan milizianoen parte hartzea ezinbestekoa izan zen: anarkistak, komunistak, sozialistek. PNVekoak, ANV,...1936ko irailean Euskal Gobernuak (Jose Antonio Aguirre lehendakariaren gidaritzapean) Eusko Gudarostea izeneko ejertzitoa sortu zuen (gudariek osaturik)11 1937an hil egin zen.12 Frankistek Burdinezko Gerria menperatu ondoren Bilbon sartzea lortu zuten.13 Picasoren Gernika (1937ko Parisen egin zen Nazioarteko Erakusketarako, Errepublikako gobernuak enkargaturik,
bere aldeko propaganda egiteko eta gerra salatzeko)14 eta Bilboko “burdinezko hesia” apurtu ondoren
6
1938: ARAGOIKO FRONTEAREN ERORKETA ETA EBROKO BATAILA
1938an Aragoiko frontea frankisten menpe erori zen, Aragoitik
Mediterraneoraino (Castellóraino) eskuratu zuten, hortaz ERREPUBLIKA ZATITURIK
gelditu zen eta KATALUNIA ISOLATURIK.
-Errepublikako ejertzitoak EBROKO
BATAILA bultzatu zuen (uztaila-
azaroa), baino suntsituta gelditu zen.
Ondorioz, frankistek KATALUNIAKO
ERASOARI ekin zioten.
1939: KATALUNIAKO ERORKETA. GERRA ZIBILAREN BUKAERA
1939an Frankistak Bartzelonan
sartu ziren eta KATALUNIA haien
menpe gelditu zen (Frantziako
mugatik erbestea hasi zen)
-Gainera, CASADO militarrak15 KOLPEA
eman zuen ERREPUBLIKAREN
KONTRA16,
, Francoren garaipena
erraztuz. Horrela, apirilaren 1ean
Francoren tropak Madrilen sartu ziren.
15 Madrilgo Defentsa Batzordearen kidea16 Errepublikaren barneko estatu kolpea, Negrinen gobernu buruaren kontrakoa, Komunisten kontrako errepresioa
errepublikaren barne). Negrinen gobernuak erbestera alde egin behar izan zuen.
7
Jarraian gainontzeko lurraldea okupatu zuten17.
2. FRANKISTEN ZONALDEAREN BILAKAERA GERRAN ZEHAR:
1936ko uztailean estatu kolpea eman zuten militarrek gerra bideratzeko eta
menpeko lurraldea gobernatzeko Defentsa Batzordea osatu zuten Burgosen. Gainera,
probintzia bakoitzean bestelako gerra batzordeak ere sortu ziren (Nafarroan, adibidez,
karlistek Gerra Batzordea sortu zuten, Nafarroako errepresioan ezinbesteko papera
jokatu zuena.).
1936ko irailean18 dagoeneko Francok nagusitasuna lortu zuten militar guztien
artean (Sanjurjo hil ondoren), Generalísimo eta Caudillo tituluak eskuratuz. Gerraren
luzapenak bere lidergoa sendotu zuen (kolpea babestu zituen indar guztiak bere
menpe jarriz: karlistak, falangistak, monarkikoak, katolikoak...). 1938an Francok
lehenbiziko gobernua sortu zuen Burgosen, nahiz eta gerraren Salamandako
kuartelatik gidatu zuen. 19
Beraz, Estatu frankista eratzen joan zen menperaturiko zonaldean eta faxismoan
oinarrituriko DIKTADURA ezarri zen.
17 Pakea, ordea, ez zen helduko galtzaileentzako, izan ere milaka pertsonek errepresioa ezagutuko zuten (erbestea, kartzela, kontzentrazio eremuak, bortxazko lanak, humillazioak, bazterkeria, pobrezia, estigma.
18 Militarren arteko norgehiagoka, berak militarren arteko prestigioa, Alemaniar eta Italiarekiko mintzakidea19 Handik bideratu zuen gerra
8
Hasieratik Errepublikaren garaiko lege guztiak bertan behera gelditu ziren, baita
askatasunak eta eskubideak ere (erlijioan, prentsan, autonomia estatutuak,..). Kolpeak
Elizaren babesa izanda (gerra “Gurutzada” zela defendatu zuen), estatu konfesionala
onartu eta ezkontza zibilak eta dibortzioa bertan behera gelditu ziren, erlijio
irakaskuntzaren derrigortasuna eta kleroari laguntza ekonomikoa onartu zitzaion.
Bestalde, agurra faxista erabiltzen hasi zen eta 1937an alderdi bakarra sortu zuen,
FET y de las JONS (karlisten eta falangisten oposizioa sortu zuena), gainontzeko
alderdiak debekaturik gelditu zirelarik. Gerra bitartean ere, LANAREN FORUA onartu
zen lan harremanak arautuko zituena: greba eta sindikatuak debekatu ziren eta
sindikatu bakarra (sindikatu bertikala) onartzen zen20 .
Estatu berria sortzeko ALDEZ AURRETIK PLANIFIKATURIKO BIOLENTZIA
ezinbestekoa izan zitzaien eta horregatik BIOLENTZIA eta ERREPRESIOA handia zabaldu
zen ezkertiarren eta haien familiakideen zein nazionalisten kontra21. Errepresioa
militarrek, falangistek eta karlistek burutu zuten bereziki, zenbaitetan apaizek ere parte
hartu zutelarik (salaketak eginez)22.
Errepresioari dagokionez, BI FASE desberdintzen ahal dira:
-1936ko lehenbiziko hilabeteetan, KOLPEAREN FASEan, izugarrizko hilketak gertatu
ziren, “SAKAK” eta “PASEOAK” gertatu baitziren.23 Ondorioz, milaka pertsona erailda
izan ziren: Nafarroan, adibidez, 3000 pertsona baino gehiago, gehienak 1936ko urtean
(bereziki Erriberan eta Ebroko Garaiko Erriberan24); Badajozen (Yagüek zuzendutako
“heriotzaren kolumnak” egindako zezen plazako hilketak), Malaga, Granada, Zaragoza,
Errioxan,...milaka heriotza gertatu ziren erretaguardian
20 Langileak eta patronoak biltzen dituena21 Garbiketa eta beldurra zabaldu zuten kolpeari uko egin zioten sektoreen artean.22 Nahiz zenbait tokitan apaizek errepresio geldiarazi zuten23 Etxetik edo kartzeletatik jende atera zuten (saka) eta erailtzera ematen zuten (“paseoa”)24 Sartagudan, Carcar, Lodosan, Tutera...
9
-1937tik aurrera, GERRA FASEAN25, errepresioaren instituzionalizazioa gertatu zen, hau
da, sakak eta paseoak bigarren mailara pasa ziren eta oinarri legala eman nahi izan
zioten errepresioari. Orduan hasi ziren EPAIKETA MILITARRAK edo GERRA KONTSEILUAK
egiten (“sumarísimos” izenekoak), eta ondorioz HERIOTZA ZIGORRAK edo KARTZELA
ZIGORRA ezarri zitzaien milaka pertsonari. KONTZENTRAZIO EREMUAK ere eraiki ziren26
eta handik LANGILE BATAILOIAK antolatu ziren (bortxazko lanak egiteko)
Bartzelonako Les Corts kartzela, emakume presoak josteko tailerrean
25 1937an argi gelditu zen gerra luzea izango zela26 Iratxe monastegia + irina fabrika bat Lizarran + Iruñeko zezen plaza eta Merced kalean zegoen konbentua
kontzentrazio eremu bezala erabili ziren. Miranda de Ebro, bertzeak bertze
10
Prisioneroak Miranda de Ebroko kontzentrazio eremuan (Burgos). Hor milaka prisionero sailkatuak izan ziren eta
Langile Bataioietan sartu zituzten bortxazko lanak egiteko. Langile Batailoi horietako batzuk Nafarroan aritu ziren,
besteak beste, Pirinio aldean errepideak eta fortifikazioak egiten.
11
3. ERREPUBLIKAREN ZONALDEAREN BILAKAERA GERRAN ZEHAR. GERRAREN
ONDORIOAK
1936
1936an kolpea gertatzearen ondorioz estatu errepublikanoan kaosa gertatu zen eta
ejertzitoa eta estatuko erakundeak deseginda gelditu ziren. Kolpeari aurre egiteko
ezkerreko alderdi zein sindikatuen langileek egindako defentsa ezinbestekoa izan zen.
Ondorioz, beste botereak sortu ziren, langileen KOMITEAK, KONTSEILUAK edo
JUNTAK: Bartzelonan27 (CNT-FAIk kontrolaturik), Aragonen
28, Valentzian
29, Madrilen
(Defentsa Batzordea). Komite hauetatik milaka miliziano abiatu ziren fronteetara.
Botere berri horiek, baina,
-BIOLENTZIA zabaldu zuten apaizen, lurjabe, enpresari edo falangisten kontra (J.A Primo
de Rivera, Ruiz de Alda eraildak izan ziren) edo Paracuellosen gertatutakoak30 .
-eta zenbait tokitan, gerrak eragindako kaosa zela eta, CNTek, POUM eta hainbat
sozialistek LURREN eta FABRIKEN KOLEKTIBIZAZIOAK egin zituzten (Teruelen,
Katalunian, Ciudad Realen edota Andaluzian). Iraultza gertatzea gerraren ondorioa izan
zen, ez gerra baino lehen.31
27 Comité Central de Milicias Antifascistas de Cataluña: Companysek bultzatua (ERCeko kidea eta Generalitatearen
presidentea); sozialistes, POUM,anarkistek,..28 Consejo de Aragón29Comité Ejecutivo Popular de Valencia 301936an Madrileko ofentsiba zela eta milizianoek hainbat saka egin zuten Madrilgo espetxeetatik eta hil egin zituzten 31 1936ko kolpea eman zutenek horrela justifikatu nahi izan zuten kolpea, iraultza ekiditu behar zelakoan. Baino
iraultza gerraren ondorioa izan zen , ez zen gertatu gerra baino lehen
12
Honek tentsioak eta desadostasunak piztu zituen, gobernu errepublikanoak,
sozialisten sektore batek eta komunistek kolektibizazioak eta anarkisten boterea gaizki
ikusten zituztelakoz.
-Gerrari aurre egiteko, irailean LARGO CABALLEROREN GOBERNUA osatu zen:
sozialistak, Izquierda Republicana, nazionalistak,32 komunistak eta anarkistak
33
lehenbizikoz. Gobernu hau ZENTRALIZAZIOA bultzatzen saiatu zen, Ejertzito Popularra
sortuz (miliziak kontrolatzeko34
eta emakumeak frontetik ateratzeko) eta errepresioa
gelditzea agindu zuen. Madrilgo ofentsibaren aurrean, gobernua Valentziara eraman
zuten
(Urte horretako urrian ere EUSKAL ESTATUTOA onartu zen35: lehenbiziko euskal
gobernua osatu zen eta Jose Antonio Aguirre 1. lehendakaria bihurtu zen) Zatitxo hauaukeran...
1937
1937an aspaldi gertatzen ari ziren tentsioak eta botere borrokek Bartzelonan izan
zuten krisi gorena, MAIATZAKO ENFRENTAMENDUETAN hain zuzen ere: CNT/POUM eta
32 Manuel Irujo nafarra, bertzeak bertze33 Federica Montseny osasun ministroa, Espainian ministroa izandako lehenbiziko emakumea34 Milizien oposizioa eragin zuen eta batzuek ejertzitoan ez sartzea erabaki zuten.35 Gogoratu II. Errepublikan aritu zirela horrekin. Gerra piztu ondoren onartu zen (PNVren babesa ziurtatuz
errepubllikaren alde)
13
PSUC36/UGT/ERCen artean enfrentamendu armatua gertatu baitzen (Telefonikako
eraikuntzaren kontrola zela eta)
Ondorioz:
Largo Caballerok dimititu eta NEGRÍN sozialistaren gobernua osatu zen,
KOMUNISTEI NAGUSITASUNA emanez gobernuan (SESBen laguntza zela eta).
Anarkisten eta POUM-eko kideen kontrako atxilotzeak agindu ziren eta
komunistek, Stalinek aginduta, POUM-en kontra egiteko probestu zuten (ilegal
bihurtu zen alderdia eta bere buruzagia Andreu Nin eraila izan zen).
Kolektibizazioak, gainera, bertan behera utzi zituen eta milizia guztiak ejertzitoan
sartu zituzten.
Errepublikaren defentsan aritzen zirenen indarrak oso ahul geldituri ziren. Hortik
aurrera GERRA IRABAZTEA izan zen gobernuaren helburua, pentsaturik demokraziek
errepublikari lagunduko ziotela....
1938
1938an barne zatiketa gertatzen hasi zen errepublika defendatzen ari zirenen
artean: batzuk Francorekin negoziatzen alde agertu ziren (zenbait sozialista,
errepublikanoak, anarkistak); eta Negrín eta komunistak gerran jarraitzearen
alde37agertu ziren.
1939
1939ko otsailean, Frantziak eta Ingalaterrak Francoren gobernua onartu zuten
Katalunia Francoren menpe erori ondoren. Testuinguru horretan, gainera, CASADO
MILITARRAREN ESTATU KOLPEA38gertatu zen (Francorekin negoziatu nahi zutenen
babesarekin): komunisten kontrako errepresioa zabaldu zuen eta Negrinen gobernua
bertan behera gelditu zen. Hori probestuz, martxoaren bukaeran Franco Madrilen
sartu zen, errepublikaren menpe gelditzen ziren zonaldeak ere eroriz.
36 Alderdi Komunista Katalunian: Partido Socialiste Unificado de Cataluñá. Pratikan Kataluniako komunistak37 Negrín konbentzituta zegoen Europako demokraziek lagundu egin zietela (nazien jarrera zela eta)
38Errepresioari dagokionez, frankistena aldez aurretik planifikaturik eta goitik zuzenduta izan zen; errepublikaren aldean gutxiago, zenbait pertsonek
edo taldeek eginda eta gobernuak geldiaraztea agindu zuen.
14
GERRAREN ONDORIOAK
-Kolpea eta gerraren ondorioz, MILAKA ERAILDA egon zen biolentziaren ondorioz:
frankisten zonaldean 150.000 inguru (gerra, 100.000
inguru; gerraostean, 50.000) eta Errepublikaren
zonaldean 40.000-50.000 inguru39. Gainera, gerra
fronteetan 500.000 pertsona inguru hil ziren.
-Bestalde, KONTZENTRAZIO EREMUETAN 500.000
pertsona inguru sartu zituzten eta BORTXAZKO
LANETAN ehunka obra egin ziren presoen zein
prisioneroen40.
-Gainera milaka pertsona KARTZELARATUAK izan
ziren (1939an 280.000 pertsona)
-KONFISKAZIOAK ETA ISUNAK ere gertatu ziren, izan ere ehunka familiei beren lurrak,
ondasunak, etxea41 kendu zieten Errepublikan erabiltzen zen DIRUA ere BALIOGABETU
egin zen
-EMAKUMEEK, gainera, BEREZKO ERREPRESIOA ezagutu zuten (genero errepresioa):
errezinozko olioa emanez, ile mozketak, bazterkeria, bortxaketak42 edota estigma
43
sufritu zutelakoz.
Gerra bukaturik, ERBESTEAri ekin zioten 500.000 pertsona inguruk, nahiz jende
asko berehala bueltatu zen (asko Frantziako kontzentrazio eremuetan sartu zituzten,
Gurs kasu). Bestalde, 38.000 HAUR Espainiatik atera ziren gerratik babesteko (Frantziara,
Ingalaterrara, Mexikora edota SESBera). ERBESTE KULTURALA ere gertatu zen,
intelektual asko Espainiatik alde egin zuten eta (idazleak, zientifikoak, irakasleak,…)
39
40 Estatu osoan 10.0000 pertsona ingurua aritu ziren. Nafarroan 18.000 prisionero inguru, Langile Bataioetan edo
Disziplina Bataioetan antolaturik)41Larragako Lamberto familiari, adibidez42 Maravillas Lamberto, kasu43 Markaturik gelditu ziren, lotsa sentiaraziz,...
15
MISERIA ETA GOSEA pairatu zuen jende askok gerra bitartean eta gerraondoko
urteetan eta, gerra bukaturik, FRANCOREN DIKTADURA ezarri zen estatu osoan.
------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Zatitxo hau ez duzue jarri behar, baino:
Gerra zibila bukaturik, gainera, Frantzian zeuden ehundaka errepublikanoek nazien
kontrako erresistentzian borrokatu zuten eta nazien konzentrazio eremuetara eraman
ziren (Mathausenen, bereziki)
1945ean Mauthausen askatzea gertatu zen. Hantxe prisionero zeuden errepublikano espainiarrek pankarta hori atera zuten: “Losespañoles antifascistas saludan a las fuerzas liberadoras”
16