31
k u 78. zenbakia / 2005 apirilak 10

78.zenbakia / 2005 apirilak 10hiruka.tok-md.com/pdf/UK_078.pdf · JAN ETA EDAN.Gaizka Escuderoren errezeta eta Itsaso Aranaren ardaoaren gaineko lezioa. Non jan? Esaterako, Algortako

  • Upload
    others

  • View
    0

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

  • ku78. zenbakia / 2005 apirilak 10

  • Non zer

    20 Josune Pascual 58 Dani Aranzubia

    34 Korrika

    26 Txolo Landaluze

    9 Xabier Buenetxea

    44 Edu Terreros

    4. GU GEU.5. IRUDIA. Auto-tetrisa. Asier Mentxaka.6. PLAZA. Leihatila, Maddi Albizu. Kardenala berandu dabil, Unai Brea.7. LEHEN ETA ORAIN. Erandio Goikoa, 1890-2005.8. TALAIA. Beste begirada bat eskualdeari.9. ERRETRATUA. Xabier Buenetxea.

    10. HERRIZ HERRI. Getxo 10. Leioa 14. Erandio 16. Sopela 18.Berango 20. Gainerako herriak 21.

    23. AGENDA.

    SAKONEAN

    24. ALBUMA. Skyline. Asier Mentxaka.26. BERBETAN. Txolo Landaluze. Unai Brea.28. ARGAZKIA. Etxebitza Areetan. The Balde.32. ERREPORTAJEA. Erlijio katolikoa Uribe Kostan. U. B.34. FOTOGRAFIA. Korrika 2005. A. M.

    KULTURA ETA AISIA

    42. ZINEMA. Oskar Fernandez-en zutabea. Euskal zinearen astea Leioan.43. MUSIKA. Kaskarreko taldea. Diskoen erreseinak.44. KIROLAK. Eduardo Terreros. Irantzu Sagarminaga.48. LIBURUAK. Apirilak 23, Liburuaren Nazioarteko Eguna.

    EUSKARAZ

    50. ELKARRIZKETA. Txema Batarrita. Unai Brea.51. AKABUKO PUNTE. Gure euskara, Xabi Bilbaoren eskutik.

    AMAITZEKO

    52. JAN ETA EDAN. Gaizka Escuderoren errezeta eta Itsaso Aranarenardaoaren gaineko lezioa. Non jan? Esaterako, Algortako Amatxo Maitean.

    54. HOROSKOPOA.55. KOMIKIA. Dogan Gozel.56. DENBORAPASA ETA LEHIAKETA.57. FLASH BACK. Getxo Futbol Taldeko jubenilak, 1951.58. AITORMENAK. Dani Aranzubia. Jon Urresti.

    Azaleko argazkia: Asier Mentxaka (Txikori belarra Sopelan)

    UK3

    «Tentaziñoak erakusten dau nor nor dan» Euskal esaera zaharra

    BerbetanEnpresaria, aurrerakoia, abertzalea,euskaltzalea... Txolo Landaluzegazluze jardun genuen lan munduaz,Euskal Herriaz...

    Bihotz HandiOdola emateko egunak / ordutegia: 16:30 / 21:00Algortako San Nikolas plaza..................apirilak 11Redentor elizako parkinean....................maiatzak 17Algortako anbulatorioa...........................maiatzak 16Areetako anbulatorioa............................maiatzak10 Erromoko kultur etxea............................apirilak 21

    Getxoko odol emaleak

    Zatoz odola ematera, ez itxaron!Informazioa: 900 720 389Alangoeta 8 (Euskal Herria kalearekin bat)

    Tfn.: 94 491 23 79Algorta

    etorrieta

    ikusi!!

  • [irudia]

    UK5

    Auto-tetris jokoa / Eskualdean olgetarako joko berri bat asmatu dute: auto-tetrisa. Eta asko dira honezkerojokalari finak. Batzuetan tamainak ez ei dauka garrantzirik trebea izateak baino, baina goiko argazkiko jokalariak besteei, tamainari etaabilidadeari ondo baino hobeto atera die etekina. Horrez gain, zuhur eta lur utzi ditu kotxe handietan harro-harro doazen gidariak, etabide batez, berretsi du txikiak ere handiari lekua ken diezaiokeela. m / Argazkia: Asier Mentxaka

    ALGORTA, 2005

    4UK

    UK URIBE KOSTAKO ALDIZKARIA

    ARGITARATZAILEA: Boluntzarreta

    HELBIBIDEA: Amezti 6, 4. solairua, 5. bulegoa 48991 GETXO e-mail: [email protected] / Posta Kutxa 171Tel: 94 491 13 37 / Fax: 94 491 58 31

    ZUZENDARIA: Jokin Aspuru

    ERREDAKZIOA: Irantzu Sagarminaga, Aritz Bregel, Amaia Arriaga

    FOTOGRAFIA: Asier Mentxaka

    TESTUEN ORRAZKETA: Jon Etxebarria

    KOLABORATZAILEAK: Unai Brea, Jon Urresti,Bittor Egurrola, Itsaso Arana, Gaizka Escudero,Xabier Bilbao, Esti Ezkerra, Oskar Fernández, Unai Amezaga,Berbots Erandion Euskaraz eta Bizarra Lepoan Euskara Elkartea

    MARRAZKILARIAK: Dogan Gozel, Gorka Vázquez

    PUBLIZITATEA eta SUSTAPENA: Zuriñe Martinez (94 491 13 37)

    KANPO HARREMANAK: Gorka Orueta

    FILMAZIOA: Argia / INPRIMATEGIA: GESTINGRAF

    LEGE GORDAILUA: BI-1878-00

    ISSN: 1576-6799

    Osorik edo zatiz, makinaz zein informatikaz kopiatzea, baimen barik, erabat galarazirik dago

    © Boluntzarreta

    Aldizkari hau Euskal Herriko herri aldizkari eta euskara elkarteenTopaguneko partaidea da

    Aldizkari honekGetxoko Udalaren

    dirulaguntza jaso du

    Aldizkari honekBizarra Lepoan

    Euskara Elkartearen dirulaguntza jasotzen du

    Itxasgane Etxea / Karitatea 1 94 491 43 57 / 48990 Algorta

    Bizkaiko ForuAldundia

    Aldizkari honek Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntza jaso du

    Aldizkari honek Leioako Udaleko Euskara Zerbitzuko

    dirulaguntza jaso du

    Leioako Udala

    Aldizkari honek

    BerangokoUdalaren

    dirulaguntza jaso du

    Aldizkari honek Erandioko Udalaren dirulaguntza jasotzen du

    ErandiokoUdala

    Aldizkari honek Erandioko BerbotsEuskaraz elkartearen laguntza jasotzen du

    matematika aplikatua

    gutunak

    Atal honetan irakurleen iritziak, eskaerak, gutunak argitaratu nahi ditugu. Zuon testuak bidaltzeko: [email protected] • Faxa: 94 491 58 31

    Goizero erosi >

    Aldizkari honek Eusko Jaurlaritzaren

    Kultura Sailaren dirulaguntza jaso du

    gugeu

    Eskubideak

    Gorka Vázquez

    UK aldizkariaren zenbaki hau zuen eskuetara heldu den honetan hauteskundekanpainarekin asper-asper eginda zaudetela jakin badakigu. Gai berezia dapolitikarena Euskal Herrian. Politikaz apenas egiten dugu berba UK-n; izan ere,nahikoa egiten da komunikabide gehienetan eta, gainera, ia ezinezkoa da herrihonetan inor ez iraintzea politikaz hitz egiten denean. Hala ere, oraingoan gurekezkak ezagutzera eman behar ditugula sentitzen dugu.

    Alderdien legea dela medio, herri honetako aukera politiko-ideologikogarrantzitsu batek ezin izango du bere burua hauteskunde hauetan aurkeztu,ezta aukera guztien aldeko plataforma ere. Zurea sentitzen ez baduzu ere,Espainiako konstituzioak bere 18. artikuluaren lehenengo paragrafoan zera dio:“Ohore, norberaren eta senitarteko barrukotasuna eta bakoitzaren irudi eskubideagarantizatzen da”. Gauzak horrela, Aukera Guztiak plataformaren alde sinatuduten abal-emaileen eskubideak epaileek ahaztu dituztela argi dago. Aregehiago, kode penalaren 197.5 artikuluak dio legez kanpokoa dela deliturik eginez duten pertsonen gainean egin daitekeen edozein ikerketa. Eta horixe da hainzuzen ere azken asteotan milaka euskal herritarri gertatu zaiena.

    Egoera oso kezkagarria da gaur egungoa eta horixe baino ez genuenadierazi nahi. Latza da XXI. mendean pertsona guzti-guztien eskubide guzti-guztiak aldarrikatzen ibili beharra. 4

    UK-ko lantaldea

    aldizkariaetxeanjaso nahibaduzu

    94 49113 [email protected]

    uk

  • UK7

    Iraganez doa denbora* beti / ERANDIO GOIKOA* Denbora: gauzak gertatzen eta izakiak aldatzen diren bitarte mugagabea.

    [lehen]

    [orain]

    EU

    SK

    AL

    MU

    SE

    OA

    , BIL

    BO

    AS

    IER

    ME

    NTX

    AK

    A

    [plaza]

    IRITZIADenon ahotan ibili da azken boladan El código da Vinci nobela.Liburu horren gainean gogoeta eskatu diogu Unai Brea kazetari berangoztarrari.

    Leihatila> Maddi Albizu

    photoshop > hurrengo geltokia, Konporte

    Irudiak eta manipulazioa: A. M.

    6UK

    Kardenala berandu dabilGlobalizazioaeta euskaraOhartuko zineten honezkero “globali-zazio” hitzak gero eta oihartzun gu-txiago duela gurean ezta? Halaxe da,bai. Orain dela urte batzuk denon aho-tan zebilen berba, itsumustuan, hizte-gitik desagertu egin zaigu. Orain,berriz, ebidentziaren aurrean etsitzenduenaren gisan, globalizazioarenaurrean belauniko jarri behar izandugu. “Galdutako burruka” esangodute batzuek. Ni, ostera, globalizazio-aren alde positiboak azpimarratzeranatorkizue, globalizazioaren apologiaegiteko arriskua nire gain hartutanoski. Izan ere, gure inguruko paisaje-an, hau da, kalean, tabernetan, den-detan, lantokian eta abarrekoetan,euskararen arrastoen bila ibiltzekojoera naturala dugunok harritu egingaitu, onerako harritu ere, kanpotiketorritako merkatariza arloko enpresabatzuek hizkuntza-aniztasunarekinizan duten jokaera. Gorago globaliza-zioaren apologia egiteko arriskutik ihesegin nahia adierazi dudan modu bere-an, oraingoan marka batzuen aldekoaldarrikapenetik ere ihes egin nahikonuke, baina tira, barkatuko didazuemarka batzuk aipatzen baditut: HM,Benetton, Ikea... Hauek denak multi-nazionalak dira ezta? Kanpotik etorribehar ere, bertokoei euskara erabil-tzea komertziala dela erakustera!! 4

    Askotan esaten da Eliza katolikoagizartearen atzetik joaten dela beti, arinaldatzen den mundu baten aurreangeldoegi. Oraingoan, horren besteadibidetxo bat eman digute: honezkeromilioika eta milioika lagunek irakurritadaukaten El código da Vinci eleberria ezirakurtzeko eskatu du Batikanoak, Bertoneizeneko kardenal baten ahotik, liburuakElizaren irudia zapuztu gura duelakoan.

    Berandu habil, txo. Berandu etadesegoki. Elizak liburuak debeka zitzakeengaraiak igaro egin dira. Beste batzuekoraindik debeka ditzakete, baina Elizak ez.Gainera, nahi zenutenaren kontrakoa lortuduzue: inola ere behar ez duen dohainekopublizitatea egitea El código da Vinciri.

    Orain arte liburua irakurtzekoastirik edo gogorik eduki ez dutenetakoaskori bata zein bestea eskuratzeko beharzuten akuilukada eman die Bertonek. Etaegia esanda, El código da Vinci ez

    irakurtzeko gomendioa egitea ez dazentzugabekeria hutsa. Liburua osoentretenigarria da, baina oso txarraliteraturaren ikuspegitik. Best sellereninguruko leienda beltza gorpuzten lagunduduen libururik bada, hau da. Nik neuk,aitortzen dut, liburua askatu ezinik ibilinintzen pare bat egunez, barruko istorioariiltzatuta. Amaitu nuenean, zera pentsatunuen: nola egin daiteke hain kontakizunerakargarria, hain txarto idatziz? Bada, egindaiteke. Literatura, gainerako kulturadierazpideak bezala, gero eta gehiago da

    kontsumo artikulu merkea. Telezaborrazhainbeste berba egiten den honetan, literaturzaborraz ere berba egiten hasi beharko gara;eta El código da Vinci liburudendetakoCrónicas Marcianas da. Alegia, arrakastadaukana, arrakasta kopurutan neurtzekomoduko zera bada.

    Horregatik guztiagatik da kritikagarriaDan Brownen nobela, baina ez Bertonekardenalak aukeratutako arrazoiengatik.Nahiko entretenigarriak izateaz gain (merituhori aitortu beharko zaie), badago El códigoda Vinci eta enparauek milioika irakurleerakartzeko beste arrazoi bat: hankaz gorajartzen dute Elizak mendetan zeharemandako fedearen ikuspegia. Arimarenkontuak beste modu batera bizitzeko bidebila dabil jendea, eta antzinako misterioetanoinarritutako nobela olde berri honek ildobatzuk ematen ditu horretarako, Elizarenbeharrik gabe. Horregatik hasarretu zaigu

    Bertone. Baina berandu. 4Unai Brea (kazetaria)

    «Telezaborraz hainbesteberba egiten den honetan,literatur zaborraz ere berbaegiten hasi beharko gara»

  • [erretratua]

    Xabier Buenetxea > Bolue padurako kudeatzaileaTxikitatik datorkio naturarekiko zaletasuna: “Aitari laguntzen nion ehiza egitera mendira joaten zenean. Nik prismatikoak eroaten nituen,eta txoriei begiratzen nien”. Felix Rodriguez de la Fuentek ere badauka zerikusi apurra bere lanbidean jarduteko erabakiagaz: “Gurebelaunaldian eragin handia izan zuten El Hombre y la Tierra saioko atalek”. Xabier Buenetxea (Astigarraga, 1968) baso-ingeniari teknikoakGetxoko hegazti, ugaztun, anfibio, narrasti, zuhaitz eta arrainen gaineko lau liburu idatzi zituen 1998tik 2001era bitartean. Badaroaz lauurte Bolueko hezeguneko eta ibarreko kudeaketaz arduratzen: “Ordura arte ia utzia zegoen, arriskuan, eta aparkaleku bat eraikitzeko zorianegon ziren. Azkenik, oraintxe dago hobekien”. Izan ere, bere txokorik kutunenari estimu berezia dio. “Umetan Boluera etortzen nintzenanimaliak ikustera, eta aldatzen ikusi dut. Desagertuko zen beldur ere izan naiz. Oso ekosistema sentikorra da: hemen bizi den fauna hemenbakarrik bizi daiteke, ez beste inon”. Getxo bezalako hiri batentzat (“oso jendetsua eta espekulazio urbanistikoagaz”), funtsezkoak dira Boluebezalako hezeguneak: “Birikak dira”, diosku Xabierrek, “eta jendea aintzat hartzen hasi da, gure eskualdean gero eta berdegune naturalgutxiago daudelako”. m Argazkia: Asier Mentxaka / Testua: Jon Urresti

    Xabier Buenetxea nonbaiten galtzen bada, Bolueko inguruetara joan gaitezke haren bila eta ziur aski hantxe topatuko dugu... prismatiko eta guzti

    UK98UK

    [talaia]

    artea > Alberto Zeballos-en akabuko beharrak

    ingurumena > Peña Txuri

    Aspaldian ez zuen Alberto Zeballos (Getxo, 1969) artista getxoztarrak bere lanak publikoki erakusken. Orain Algortako Lainoataberna berrituan ikus daitezke berak sortutako lanak. Gehienak espresionismotik hurbil dauden pinturak dira. Hala ere, Algortakobazterren irudi eder bi ere eskegi ditu Zeballos-ek Lainoan. Martxoaren 18an lagun giroan eta aspalditik ikusten ez diren koadro berde-beltzak dituen kaiku dotorea jantzita aurkeztu zituen artearen behargin honek bere lan hauek. Erakusketaren parte balira bezala berakere prestatu zituen han dastatu ziren pintxo landuak eta koktela. m

    Urtero legez, Sopelanakohondartzak eta inguruneakgarbitzen ibili zirenmartxoaren 19ko goizeanPeña Txuri Surf taldekoak.Eguraldi ona lagun izanbazuten ere, eta hareatzakgarbitzeko deia sopeloztardenei luzatu bazieten ere,garbitzaileak ez zirenSopelanako hondartzanuda aldean biltzen diren

    eguzki-zaleak beste izan. Dena dela, beste behin ere, PeñaTxurikoek ingurumenaren eta naturaren maitaleak etazaintzaileak direla erakutsi dute. Hondartza-erabiltzaileeiirakaspen ederra eman zieten berriro ere: hareatzakaz,hondartzakaz eta, oro har, ingurumenagaz gozatzeaz gainerrespetatu, garbitu eta zaindu ere egin behar direla. m

    kale izendegia > Felix de la VirgenHirukoiztar xume eta obeditzaile honek Felix Monasterio Atekazeukan izena, eta 1902an jaio zen Errigoitiko Altonaga baserrian.Hamahiru urte zeuzkala Algortako Hirutasunean sartu zen, eta han-dik hamar urtera apaiz izendatu zuten Erroman. Erantzukizunezkozenbait kargutan jardun zuen ordenean (irakasle, nobizioen maisu,probintzia-bikarioa...), baina betidanik bere guraria misiolari izateaizan zen; hala ere, osasun makalak behin eta berriro eragotzi zionirrika hori betetzea. Andaluzian eta Gaztela-Mantxan egon ostean,Algortara itzuli zen 1936an; hortxe bizi izan zen tuberkulosiak jota48 urtegaz zendu zen arte. Bizitza osoan eduki zuen santutasunospea ez zuen galdu hil ostean; izan ere, 1963an hasi zen bera beati-fikatzeko prozesua. 1969an ireki zuten bere izena daukan bigarrenmailako kalea, Hirukoiztarren Elizaren inguruetan, hain zuzen. m

    Argazkian, Aita Felix Monasterio Ateka

    Zeballos-en lan bat, Zeballos bera eta erakusketaren aurkezpen eguna

  • [getxo]

    Aurtengo menuak motaaskotako gustuak asebetzekoasmoa daukala adierazi du ElenaCoria Kultur zinegotziak. KulturEtxeko sukaldariek zapore etaosagai desberdinakaz bete dutelapikoa helburu hori lortzeko, etaurte amaieran epaituko dutegetxoztarrek betekada edogosea jasan ete duten.

    Mahai gainean dago dagoeneko KulturEtxearen plater zerrenda. Antzerkia, musi-ka, zinea, literatura, artea... dira osagainagusiak eta ume, gazte zein nagusientza-ko beren berengi egindako menu bereziakei dauzkate. Sutean Kultur Etxeko ardura-dunakaz batera herriko liburutegi, euskal-tegi eta elkarte asko dabiltza egitarauarenlapikoa prestatzen. Kultur jatetxearen au-rrekontua 5.488.215 eurokoa da. Hala,prest dago eskaintza, eta zerbitzariakeman du hilez hil egongo diren plater na-gusien berri.

    Sasoiko gaia literatura izango da apiri-lean, Liburu azoka egingo da-eta orduant-xe. Eta postrerako Poison Trio taldeakemango duen Pio Lindegaarde omenezkokontzertzua gomenda daiteke. Maiatzekomantel gainean artea izango da nagusi:Getxoarte eta Eskulangintza azokak iraga-rri dira ordurako. Ekaineko hasierako pla-terra Haurren Antzerki Jardunaldiak izan-go dira; bigarrena Nazioarteko BluesJaialdia; eta postrea Balkoitik Balkoirabertso Jaialdi ezaguna eta XII. GetxoztarDantza Eguna izango dira. Uztailak Jazz

    Urte osorako kultur lapikoa aurkeztu berri du Getxoko kulturetxeak: musika, zinema, antzerki, arte... osaigaiez eginikomenuak guztion gustuak asetzeko asmoa dauka

    Kultur ekintzen sukaldea

    zaporea edukiko du, Gaurik Laburrenazine eskaintzaren afalosteagaz gozatzekoaukera emango du, Bertso-saio Mundia-laren usain herrikoia eskainiko du eta Le-

    tren Terrazetan (udako liburutegiak) har-tu ahal izango da kafe-literarioa. San Lo-rentzo azokan, abuztuak 10, erosi ahalkodira udagoienerako eta negurako bilte-giak beteta edukitzeko produktuak.

    Uda osteko kartaMusikaren su leunak berotuko du iraile-ko eltzea: Folk eta Habanera Jaialdia egin-go direlako orduan. Urriko karta antzer-kiz beteko dute XXIII. Antzerki Jardunal-

    «Getxoko kulturjatetxearen aurrekontua 5.488.215 eurokoa da»

    Getxoko Kultur Etxeko alor ezberdinetako arduradun nagusiak

    10 UK

    diek. Azaroak musika klasikoaren gustua edu-kiko du (Udazkeneko Kontzertuak); osteanEuskararen Jardunaldiak izango dira postrerikgozoena. Amaierarako, Komiki azoka etahaurrentzako Getxolandia parkea dira urtekokartaren azken platerra. m

    Egutegia• Getxoarte: maiatzak 20-22.• XVII. Blues Jaialdia: ekainak 10-12 • XXIX. Jazzaldia: uztailak 1-5• Gaurik Laburrena: uztailak 6 eta 7• XXI. Folklore Jaialdia: uztailak 20-22• XXI. Folk Jaialdia: irailak 1-4• Erdi Aroko azoka: irailak 16-18• XXIII. Antzerki Jardunaldiak: urriak 14-23• Udazkeneko Kontzertuak: azaroak 8-12• VII. Euskararen Jardunaldiak: azaroak 20

    abenduak 3• IV. Komiki azoka: abenduak 2-4

    [getxo]

    Ia 1.000 etorkinen eskaerak Etorkinen egoera arautzeko 978 errolda-ziurtagiribideratu ditu Udalak azken bi hilabeteotan

    Etorkinen erregularizazio prozesua hasizenetik (otsailak 7) Getxoko udalak 978errolda-ziurtagiri egin ditu. Egoera irregula-rrean dauden atzerritarrek euren baldintzakarautzeko prozesuan, Atzerritartasun Legeaderitzonaren barruan, derrigorrezkoa da errol-da-ziurtagiria lortzea. Alabaina, ziurtagiri horiez da aurkeztu beharreko agiri bakarra, horrezgain, lan kontratua, jatorrizko herriko aurreka-ri penalen agiria, etab. behar dira. Horiek guz-tiak lortu ostean, eta Espainiako arduradunekoniritzia ematen badiote, orduan lortuko duetorkinak bertan bizitzeko baimena. Beraz,pasadan urteko abuztuaren 8a baino lehenGetxon erroldatutako 978 etorkinek lortu dutebeharrezkoa den ziurtagirietako bat.

    Errolda-ziurtagiria eskuratzeko eskaera egin

    dutenen artean gehiengoa Kolonbia, Ekuadoreta Boliviakoak direla adierazi dute udal ardu-radunek. Halaber, kopuru txikiagoan bada ereErrumania, Txina, Filipinak eta Georgiakoetorkinek ere eskatu dute agiria. Adinari dago-kionez, eskatzaileen batezbestekoa 33 urtekoada, lan egiteko sasoi bete-betean, eta generoarilotuta gehienak andrazkoak.

    Eskaera egiteko epea: maiatzak 7Errolda-ziurtagiria lortzeko eskakizunaUdaletxean edota Hiritarren Arretarako uda-lerriko 3 Bulegoetan egin daiteke (ErromonAurrezki Kutxa kalea 3, Andra Marin Ben-turillena 17, eta Algortan Juan Bautista Za-bala 6) eta Erregularizazio-eskaera maiatzaren7a baino lehen aurkeztu beharko dute. m

    Getxon bizi den Filipinetako lagun taldea Bizkaiko Zubipean

    ANBULATORIO BERRIRAKOORUBEA EMAN DU UDALAKGetxoko Udalbatzak Alangoko (Algorta)anbulatorioa eraikitzeko orubea Osakidetzariematea onartu du. 3.000 bat metrokoadroko lursaila utzi dio Udalak Jaurlaritzari18.000 bat lagunei zerbitzua emango dionanbulatorioa egiteko. Osakidetzakeskubidea edukiko du eremu hori 50 urtezerabiltzeko; hala ere, orandik ezin daitekejakin osasun zentroa noiz hasiko direneraikitzen ezta noizko egongo den amaituta.

    ESKUBIDEDEMOKRATIKOEN ALDEKOMANIFESTUAEskubide Zibil eta Politikoen aldekoAlgortako eta Getxoko Ekimenak “Eskubidedemokratikoen aldeko errespetua;ilegalizaiorik ez” manifestua zabaldu du etahorren aldeko atximenduak batzen dabilherritarren zein kultura, kirola edo gizartearloko lagun ezagunen artean. Bultzatzaileekadierazi dutenez, manifestuak zeraaldarrikatzen du: “datozen hauteskundeautonomikoetan parte hartzeko eskubideaherritar guztioi dagokigu, oinarrizko eskubidedemokratiko unibertsala delako”.

    BABES OFIZIALEKO 124ETXEBIZITZA ERAIKITZEKOAKORDIOA SINATU DUTEOrain dela gutxi egin du Getxoko UdalakAiboa metro geltoki alboan eraikitzendabiltzan Babes Ofizilialeko 14 etxeenzozketa 1.823 hautagaien artean. Bestalde,2006ko lehen hiruhilekoan hasiko dira SantaEugenian (Erromo) egingo diren 70 BOEnereaikitze lanak, eta orduan egingo ei dutehorien zozketa ere. Azkenik, martxoarenamaieran sinatu zuten Getxoko Udalak etaEusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta GizarteZerbitzuetako sailak beste 124 BOE egitekoakordioa: Gobela erreka eta Uribe KostakoKorredorearen artean egingo lirateke etxeok,eraikitze lanak 2007an hasiko lirateke eta2009an ematea espero dute arduradunek.

    UK11

  • 12UK

    [getxo]

    —Zer eskaini gura du Lainoa tabernak?—Ez dugu nahi taberna bat bakarrik izatea,beste eginkizun batzuk gauzatzeko aukeraeman nahi diogu gazte jendeari, artistahasiberriei... etor daitezela gurera eurenideiekin. Baina gazte zein nagusi denekdaukate Lainoako atea zabalik, gazteriakapur bat zabalago. Asteburuak ez izatekobakarrik tragoak hartzeko, herrian giroa sordadin ekitaldiak antolatu behar dira. Gurealdetik lehengo giroa berpizten ahalegindu-ko gara, ia uzten diguten. —Ordutegiak-eta uzten badizuete?—Aste barruan denen onerako, denek gusto-ra lan egiteko formula asmatzea oso zaila da.Orduan guri geratzen zaigun aukera astebu-ruak dira, eta aukera hori ere kentzen badi-gute... Alkatea konturatu beharko da Algortaloherri bihurtzen dabilela, eta antolatzendiren ekitaldiak ez direla jende guztiari begiraegindakoak. Ez pentsa tabernarien iritzia

    “Herritarrei herrian gozatzeko aukera eman nahi diegu”, aitortu digute gogotsu Naiarak eta Aritzak

    Getxoko kanposantua Urte asko daroaz Lainoa tabernakAlgortan, ugazaba berriak dauzka orain,euren ahotik jakin dugu ohiko tabernabaino zeozer gehiago izango delaLainoa: erakusketak, ikus-entzunekoikuskizunak, bertso-saioak, kontzertu-txoak... antolatuko dituzte. Giro euskal-dun eta jatorra topatuko du Urgull kale-ko tabernara bertaratzen denak.

    bakarrik denik, herritar askok dauka ustehori, eta gazteria zer esan! Alde batera utzitadauka Udalak, gazte asko nazkauta dago ego-era honekin. Udala kontra edukita, taberna-riok antolatuko ditugu ekintzak, konturadaitezen hau ez dela negozio bat bakarrik,ikus dezaten ahalegintzen garela Algortakojendeari beste zeozer eskaintzen. Herritarreiherrian gozatzeko aukera eman eta inguru-koak gurera gozatzera etor daitezen nahidugu, baina gure eskaintzak funtzionatzekodenbora eta aukera ematea behar dugu. —Konponbiderako proposamenik?—Tregoa apur bat eskatu nahi diogu Uda-lari, alde bien beharrak ikus ditzala, ez bate-nak bakarrik, beti alde berbera galtzaile izanez dadin. Tabernek aste barruan ordutegia,soinuaren bolumena, etab. errespetatzen ba-ditugu, asteburuetan tregoa apur bat emandiezagutela. Guk guretik apur bat kenduz

    apur bat emateko, baina euren aldetik ereapur bat kendu beharko lukete apur horieman ahal izateko. Herriari entzutea eskatu-ko genioke alkateari eta tabernarion kontradaukan obsesio hori burutik kentzea. m

    Aritza Garamendi eta Naiara Lekanda > Lainoako tabernariak

    “Lehengo giroa berpiztu nahi dugu, ia uzten diguten”

    “Alkateari herriari entzuteaeskatzen diogu, eta aldedenen beharrak ikustea”

    Kanposantuanleku gehiago egongo dadatorren urtetik aurrera

    Hilerria handitzeko asmoa agertu duGetxoko Udalak, hau da, hilobi gehiagoegingo dituztela adierazi dute udal ardu-radunek. Gutxi gorabehera 600 horma-hilobi eta 1.600 hezurtegi gehiago eskai-niko dituzte. Hilobiok kanposantuko goiezkerraldean dagoen inguruan eta sarrera-ren ezkerraldean ipiniko dira. Getxokoalkate Iñaki Zarraoak aurreratu duenez,“administrazioko epeak luzatzen ez badirabehintzat, hilobi eta hezurtegi berri horiek,hilerria handitzeko lanak datorren urtekoudarako bukatuta egon daitezke”. Egitekohonetara Udalak oraingoz 18.000 eurobideratu ditu. m

    UK13

    [getxo]

    Salamankako agiritegian dauden Getxoko artxiboak itzultzea eskatuko du Udalak

    Salamankan dagoen Gerra ZibilekoAgiritegian Getxoko udal-dokumentuakdaudela jakinarazi berri du Udalak eta ho-riek itzultzea eskatzeko asmoa daukala.Hala ere, ez da dokumentuok eskuratzenahalegintzen diren lehenengo aldia: AznarEspainiako gobernuburu zen garaian ereegin zuen ahalegina, eta ezezkoa jaso zuen.Orain, Kataluniako Generalitateak zabal-dutako bidetik berriro ekingo dio, etabere eskaera laster Kultura Ministerioaribidaltzeko asmoa dauka. Getxoko alkateIñaki Zarraoak azaldu digun legez: “Sa-

    lamankako Agiritegian Errepublika garai-ko, Agirre Getxoko alkate zen orduko, uda-lerriko akta-liburuak daudela badakigu etahoriek itzultzeko eskatuko diegu”. Ezagunada Salamankako Agiritegia arrazoi asko-rengatik baina ezagunena hurrengoa da:gerra garaian eta ostean gudaroste frankis-tek bere egiten zituzten hirietan alderdipolitiko, sindikatu eta errepublikanoenegoitzetan, elkarteetan... aurkitzen zituz-ten milaka dokumentu eta agiri -erre ezzituztenak jakina- Salamankara eroanzituzten. m

    Agirre lehendakaria Getxoko alkatea zela

    SOS ARRAZAKERIA-RENEKITALDI UGARI GETXONGetxoko Udaleko Immigrazio arloarenlaguntzagaz, SOS Arrazakaria GKEak hainbatekitaldi antolatu ditu martxoan zehar Getxon:zinema, erakusketak, hitzaldiak... Dena dela,hil honetan ere egongo da hainbat ekitaldizgozatzeko aukera: zinema eskaintza berezibategaz hain zuzen: Radu Mihaileanuren “Eltren de la vida” (hilak 15), eta MathiuKassovitzen “Odio” filmak (hilak 22) emangodituzte Algortako kultur etxean (19:00) etasarrera doan da.

    EMAKUME BIDEAK ZIKLOAATZERA DATOR GETXORAGetxoko Antzerki Eskolaren Emakume Bideakprograma diru-laguntza faltagatik kolokanegon bazen ere, andrazkoek osatzen dutenantzerki talde amateurrek progama aurreraeramatea lortu dute. VI. Emakume Bideakzikloak ez zuen Getxon antzerki lanik eskainihasiera batean, baina orain Aztiak taldearenikuskizunagaz gozatzeko aukera egongo da.Eneritz Artetxek egindako Ubu lanarenbertsioa antzeztuko dute Aztiak taldekoekGetxo Antzokian apirilaren 22an, 19:00etan,eta sarreren prezioa 3 eurokoa da.

    ONDARRETA ABESBATZAKDISKOA GRABATUKO DUAreetako Ondarreta abesbatzak elizmusikako diskoa grabatzeko asmoa dauka.Getxoko Udalaren diru-laguntza jasoko duhorretarako, 2.000 euro, eta denetara CDarengrabazioak 2.300 euroko kostua dauka.1967an Mesedeetako parrokiako koru legezjaio zen Ondarreta abesbatza eta hurrengoemanaldia Andres Isasi Musika Eskolanemango dute hilaren 29an, 20:00etan.

  • [leioa]

    Leioako waterpolo taldeaLau talde eta 80 jokalari

    Argazkian, Javi Vidal taldeko entrenatzailea

    INFORMAZIO BULEGOBERRIA LAMIAKO AUZOANLamiako eta Txopoeta auzoetakoBerrikuntza Planaren barruan egingo direnaldaketen berri emateko, eta batez ere,etxebizitza jabetza aldaketei eragitendieten kasuetan informazioa lehen eskutikjasotzeko Informazio Bulegoa ireki duLeioako Udalak. Izan ere, auzo hauetanetxe berriak eraikitzea aurreikusita dagooraingo etxe zaharren ordez. Horregatik,etxe zaharra utzi beharko duten 35 familieibabes ofizialeko etxe berria eskainiko zaie.Familia hauen eta auzotar guztienzalantzak argitzeko jarri du Udalakinformazio zerbitzua. Bulegoan bertanetorkizuneko auzoa begitandu daitekeberrikuntzak ekartzen dituzten plano etairudiak ipini dituzte-eta.

    BENITO LERTXUNDIRENKONTZERTUAAPIRILAREN 22ANDatorren apirilaren 22an Benito Letxundikkontzertua emango du Kultur Leioangaueko 20:00etan. Kantariaren izenaizenburu zuen (“Benito Lertxundi”) lehendiskoa 1971. urtean kaleratu zuenezgeroztik Orion jaiotako bakarlariak EuskalHerriko frontoi eta txoko guztiak jendezbete ditu, bere musikaz euskal musikarenhistoria bera eraikitzen. Aurten zuzenekolehen diskoa ,“Zuzenean”, argitaratuko dumartxoan Gernikan eta Tolosanabestutako kantuak bilduz. Disko bikoitzhonek 20tik gora abesti biltzen ditu, etaluxuzko liburuxka luze-zabalarekin bateradator. Hilaren 22an kantari bikain honekingozatzeko aukera paregabea daukagu 12euroren truke.

    POP-ROCK LEHIAKETANMAKETAK AURKEZTEKOEPEA ZABALIKLeioako Udala Pop-rock V. Lehiaketan partehartu nahi duten taldeek apirilaren 29a bainolehen aurkeztu beharko dituzte euren lanak.Parte hartzeko baldintza bakarrak gutxienez5 abestiz osatutako maketa edo CDasortzea eta aurreko edizioetan saririk irabaziez izana dira. Sariak metal eta pop-rockestiloetan, 1.800 eurokoak izango dira etaEuskara Zerbitzuak 600 euro emango ditueuskarazko abesti onenarentzat. Gainera biestiloetako irabazleetatik Aterpe GazteBulegoa sari berezia eskuratzen duenakLeioako jaietan talde handi batekin joko du.Maketarekin edo CDarekin batera taldearenizena eta taldekide baten datuak bidalihelbide honetara: Kultu Leioa / Aterpe GazteBulegoa. Jose Ramon Aketxe 11- 1.A48940 Leioa.

    UK15

    — 0 eta 16 urte bitartean kalitatezko hezkuntza euskalduna.— Ingelera 4 urtetik aurrera.— Frantsesa DBHn.— Zerbitzu ugari: autobusa, jantokia (sukaldea bertan), merienda.— Eskolaz kanpoko ekintzak: musika, gitarra, adierazpena, saskibaloia,

    eskupilota, panderoa, bertsolaritza, euskal dantzak...— Frontoia, futbito zelai estaliak, berdeguneak...

    Artatza Auzoa 84, LEIOA • Tlf: 94.464.23.64 / 94.464.33.07e-mail: [email protected] • www.ikastola.net/ikasweb/leioaIparragirre etord. 90 (Avanzada) • LEIOA • Tfno. 94 480 41 15 Fax: 94 480 41 83

    e-mail: [email protected]

    egiten ditugu

    udondoudondotabernataberna

    eguneko menua eta afariak

    Lehendakari Agirre,2T: 94 463 00 45 - LEIOA

    [leioa]

    14UK

    Herria zeharkatuko duen tranbia 2010. ur-terako martxan jartzea aurreikusi du EuskoJaurlaritzak. Horren arabera, beharrak hasieta lau urtera –beraz, beharrak datorren urte-an hasi beharko lituzkeke– metro geltokia,herri-gunea eta unibertsitatea lotuko dituengarraiobide berri hau erabili ahal izango da.

    Tranbiak metro geltokitik irten eta Sa-bino Arana kalea hartuko du Obeliskoarenalboan Leioako Bulebarra zeharkatzeko.Handik, udaletxetik igoko da Sarriena auzoaigaroz gero unibertsitaterako bidea hartzeko.Ibilbideak 9 geltoki izango ditu: Metro gel-tokia, Udondoko bulebarra, Sabino Aranakalea, kiroldegia, udaletxea, Sarrienako biri-

    bilgunea, Askartza ikastetxea eta unibertsita-tean geltoki bi . Adituen arabera, tranbiak 12minutu beharko ditu ibilbide osoa egiteko,hau da, metro geltokitik unibertsitatera dau-den 3,8 kilometroak. Bost tranbia izangodira bidaiarien garraioaz arduratuko direnaketa eskaeraren arabera 5 eta 15 minutukomaiztasunaz aterako dira. Oraindik bidaia-ren salneurria eta metroarekin balioztatzekoaukera zelan izango den ez dute iragarri ardu-radun politikoek. Aurrekontua berriz bai:proiektu hau burutzeko 22.490.000 euro

    gastatuko dira.Proiektuaren bigarren faseak itsasadar

    gainetik pasatuz Sestaoko Urbinaga guneare-kin lotura aurreikusten du. Oraindik, biga-rren urrats hau zehaztu barik dago, batez ere,itsasadarra zeharkatzeko moduari dagokio-nez. Proiektu honi buruzko informaziogehiago ikus daiteke Kultur Leioan dagoenerakusketan m

    Goitik behera aldatuko dute Leioako metro geltokia

    2010ean tranbia izango du LeioakMetro geltokitik unibertsitatera 12 minututan eramango ditubidaiariak garraiobide berriak

    «5 eta 15 minutu artekomaiztasunez aterako dira

    tranbiak eta guztira 9 geltokiipiniko dituzte»

    ERA GUZTIETAKOERROTULOAK eta

    INPRESIO DIGITALAK

    Waterpoloa igeri egiten baloia aurkakoarenatean sartzean datzan talde kirola da. Hainzuzen ere, igeri egitetik, edo hobe esanda,igeriketa eskolatik sortu zen waterpolo tal-dea sortzeko ideia. Hala azaldu digu taldeazuzentzeaz arduratzen den Javi Vidalek: “ige-riketa eskolako gazte batzuk, antza igeriketaznekaturik, waterpolo taldea osatzea proposatuzidaten. Ni hainbat waterpolo taldetan (Lan-datxueta, Askartza, Maristas...) ibilia nintze-nez taldea entrenatzen hasi eta eskolarteko txa-pelketan sartu ginen”. Adintzearekin baterafederatu beharra suertatu zitzaien eta or-duan, 1999. urtean, eratu zen ofizialki wa-terpoloko Leioa Igeri Taldea.

    Gaur egun hasiera hartako jokalari ge-

    hienak nagusien taldean dabiltza Euskadikobigarren mailan, eta atzetik datorren harro-bia ez da nolanahikoa: nagusien eta gazte-txoen maila ezberdinetan eta eskolan joka-tzen 80 jokalari daude guztira; gainera, Javiberak aipatu digunez, “horietako batzukEuskadiko selekziorako deituak izaten dira”.Interesaturik daudenak taldera biltzera ani-matzen ditu Leioa Igeri Taldeko arduradu-nak: “partiduren bat ikustera etorri eta water-poloa zer den ikus dezatela. Gero, frogatu nahiduten guztiei gurekin entrenatzeko aukeraeskaintzen diet beti, eta jarraitu nahi duenakjakina, bidea irekita dauka”. Partidak larun-bat eguerdian izaten dira Leioako kiroldegi-ko igerilekuan. m

    Jakingarri• Tranbia kopurua: 5• Garraio ahalmena: 196 pertsona

    (48 eserita)• Abiadura:

    - Oinezkoen guneetan: 30 km/h- Hirigunean: 50 km/h- Hiriartean: 80 km/h

    • Maiztasuna: 5-15 min.

  • [erandio]

    16UK

    Apirilaren 16an izango da Erandio-Erandio 2005 Martxa Zikloturista etagoizeko 9:00etan emango diotehasiera udaletxeko plazan. UribeKostatik eta Mungialdetik 112kilometro egin ostean txirrindulariak12:30 eta 15:00 bitartean iritsiko diraberriz plazara. ErandiokoTxirrindulari Elkarteak antolatu duenXIII. edizio honi buruz eta azkenaldihonetan bultzatu dituen bestelakoproiektuei buruz berba egin duguOskarrekin, elkartearen egoitza erebaden Ciclos Altzaga dendan.

    —Erandio-Erandio 2005 martxa ziklotu-ristan berrikuntzarik egongo da?—Iazko ibilbide bera egingo dugu. Go-gorra da, baina norbaitek alderik aldapa-tsuenak albo batera utzi eta bide laburragoaegin gura izanez gero, horretarako aukeraere ematen duena. Jendeak disfrutatzekomoduko ibilbidea dela esango nuke. Iaz350 parte-hartzaile egon ziren eta aurten,jende gehiago espero dugu. Izan ere, laster-keta Ciclismo a fondo aldizkari espezializa-tuaren zirkuituan sartu da eta estatuko lekuaskotatik deitu digute. Guk, antolakuntzaeta segurtasuna kontuan hartuta, 700parte-hartzailetan jarri dugu muga. Infor-mazioa edo izena eman nahi duenak 94467 61 01 telefonora dei dezake edo, beste-la, [email protected] helbidera. —Txirrindularien segurtasunari buruzkogaldesorta bat ere prestatu duzue. Azalduegiguzu zertan den hori.—Estatu mailan guk behintzat ez dugu txi-rrindularien istripuei buruzko ikerketasakonik ezagutzen, zelan eta non gertatzendiren, zein istripu-tasa dagoen, zein ondo-rio dituzten eta abar jakiteko. Horregatik,elkarteko kide den Carlos Ramirez kirolpsikologoak galdesorta bat prestatu du eta

    uda bitartean txirrindularien artean ahaliketa galdesortarik gehien betetzen ahalegin-duko gara. Bilbao-Bilbao martxan 500 batgaldesorta bete genituen, gure fitxategianditugun beste 400 bat txirrindulariri erebidali diegu eta baliteke Ciclismo a Fondoaldizkariak bere harpidedunei helaraztea.Ikusiko dugu azkenean zenbatena jasotzendugun eta zer ondorio atera dezakegun.Horretarako, Unibertsitateko bi irakaslerenlaguntza izango dugu. —Segurtasunarekin lotuta, Marra Gorriaekimena ere bultzatu duzue. Laster ikusi-ko dugu marra gorria gure errepideetan?—Hori da guk Diputazioari proposatu dio-guna eta duela hiru urte Euskalduna Jau-regian egin zen Bizikletak hirian nazioartekobiltzarrean aurkeztu genuena. Ideia oso onaizan omen zen eta harrera ezin hobea eginzioten, baina ez dute ezer gauzatu. Proiektu

    honek ez du inbertsio handirik eskatzen eta,agian, horixe bera da arazoa, proiektu merke-egia dela erakundeek aurrera eramateko.Marra gorriarena oinezkoen pasabideetakomarren antzekoa litzateke, ez da bizikletentzatbakarrik gordetako bidea. Zirkulaziokoarauek agintzen dutenez, metro eta erdikotartea utzi behar du ibilgailuak txirrindulariaaurreratzeko eta guk eskatzen duguna zera da,

    Argazkian, Oskar Moreno bere dendan

    «Iaz 350 parte-hartzaileegon ziren eta aurten,

    gehiago espero ditugu»

    “Jendeak disfrutatzeko ibilibideaprestatu dugu aurten”

    Oskar Moreno > Erandioko Txirrindulari Elkarteko zuzendaritza taldekoa

    bide bazterreko marra zuritik metro eta erdi-ko distantziara marra gorria pintatzea, autoekmarra horren kanpoaldetik aurrera ditzatentxirrindulariak. Legeak ez duela horrelakorikaurreikusi eta aginduzkoa ez bada ere,gomendagarria litzateke eta uste dugu askoirabaziko genukeela segurtasunean. m

    HABIETARAKO KAXAK JARRI DITUATXAZPEK AKARLANDANAurten gogor joan da negua eta nabarmen igarri diote gure ingurukohegaztiek ere. Hotzak kikilduta, janaria topatu ezinik, lan gaitza izandute bizimodua aurrera ateratzea. Orain, udaberriarekin batera,habiak egiten hasiak dira edo laster hasiko dira, kumeak aterakobadituzte. Baina gure inguruetan gero eta ugariago dira landaketaberriak eta gutxiago txori batzuek beren habiak egiteko behar dituz-ten zuhaitz zaharrak. Horregatik, Atxazpe mendi taldeak habia-kaxakjarri ditu Akarlandako parkeko zuhaitzetan eta majo eskertuko dituztekaxa horiek kaskabeltzek, amilotxek zein okilek.

    Martxoaren 12an, zapatua, txori-habiak egiteko tailerra antolatuzuen Atxazpe mendi taldeak Josu Murueta plazan eta domeka goize-an, eguraldi ona lagun, Akarlandara joan ziren txorien habia-kaxak par-keko zuhaitzetan jartzeko. Batetik eskailera eta bestetik sokak hartuta,aurreko egunean egindako 45 kaxa jarri zituzten, Hegoaldera begira,adarretik 30 bat zentimetrora dingilizka."Parkeko basozainak azaldudigu zelan jarri eta lehenengo urtean seguruenik txoriek ez dituztelakaxak erabiliko esan digu, oraindik egur berriaren usaina dutelako".Horrela eman dizkigu Atxazpeko Juliok ekimenaren azalpenak.

    JOLAS ETA SOLASFAMILIEN ARTEKOLEHIAKETAErandioko Udaleko Euskara Zerbitzuak Jolaseta Solas lehiaketa antolatu du, aurtenlehenengo aldiz, familia euskaldunek harremangune bat edukitzeko aukera sortu nahian.Dibertimendua eta ondo pasatzea diralehentasun lehiaketa honetan.Parte hartzeko baldintzak:1. Erandion erroldatuta egotea.2. Familiako kide parte-hartzaileek euskarazjarduteko gaitasun nahikoa izatea.3. Familia-talde bakoitzaren lagun kopurua 2izango da, gutxienez, eta 4 gehienez.4. Taldea osatzeko ezinbesteko da aitak edoamak, bietako batek, eta 6-12 urte bitartekoseme-alabak parte hartzea.5. Ekimen hau garatu ahal izateko, gutxienez,10 talde osatu beharko dira.Lehenengo saria Disneyland Paris-erakobidaia izango da eta 4 gaueko egonaldiairabaziko dute, 2 heldu eta 2 haurrentzat.Parte hartuko duten talde guztiek lortuko duteopariren bat. Izena emateko epea: 2005ekoapirilaren 19ra arte egongo da zabalik eta,horretarako, Udaleko Euskara Zerbitzura edoAstrabuduko Udal Bulegora (Mezo 20) jobehar dute interesatuek.

    Lehiaketako egutegia: 1. eguna: 2005eko maiatzaren 7a, zapatua(17:30 – 19:00)2. eguna: 2005eko maiatzaren 22a, domeka(12:00 – 13:30)3. eguna: 2005eko ekainaren 5a, domeka(12:00 – 13:30)4. eguna: 2005eko ekainaren 18a, zapatua(17:30 – 19:00)

    UK17

    [erandio]

    Jon Garinek egindako kartela

    Euskara ahotan hartuta erromeria egunalaitsua igarotzeko proposamena egiten dieurtero Berbotsek herriko eta inguruetakoeuskaltzaleei. Erandioko auzoetan egitenda erromeria, urterik urte lekua aldatuta.Ez da lehenengo aldia Kanpomartxo egunaErandio Goikoan ospatzen dena, bainaaurten badago aparteko arrazoi bat horrelaizateko: Goi-Alde dantza taldea sortu zene-ko 40. urteurrena. Hori dela eta, taldeakekitaldi mordoa egin nahi du auzoan, urte-an zehar, tartean euskararen jaia.

    Betiko moduan, dantzak, bertsolariak,jolasak, kale animazioa, herri bazkaria,kantuak, eta erromeria izango dira Kanpo-martxo egunean, Jon Garinek egindakokartelean agertzen denez.

    Ohitura da jendeak bazkaria taldekaprestatzea erromeria lekuan bertan edo,bestela, tartera zein bokata etxetik prestatu-ta eroatea. Aurtengoan, Goi-Aldekoek pae-lla erraldoia ere egingo dute jateko barikdoazenentzat. Argi ibil daitezela txartelaklortu nahi dituztenak!

    Bazkal aurretik baina, Altzaga ikastola-ko bertsolari gaztetxoak, Etxahun Lekue,

    Xabier Paia eta Oihane Enbeita aritukodira bertsotan, Algortako Bertso Eskola-koen laguntzaz antolatutako saioan eta au-rreko urteetan legez, Robertok eta Kepaktrikiti doinuak zabalduko dituzte ErandioGoikoan egun osoan. Hala ere, arratsalde-ko seietan hasita, Tapia eta Leturia izangodira erromeria girotzeko ardura hartukodutenak. m

    Kanpomartxo 2005Apirilaren 24an, Erandio Goikoan

    Ezkerrean, antolatu zen tailerra. Eskuinean, habi-kaxak Akarlandan ipintzen.

  • •• EEgguunneekkoo mmeennuuaakk•• AAsstteebbuurruueettaann mmeennuu bbeerreezziiaakk

    Sertutxa 4, SopelaTelf. erreserbak: 645 732 991

    JJAATTEETTXXEE BBEEGGEETTAARRIIAANNOOAA

    Gatzarrine z/g. SopelanaTfnoa.: 946760266 - Email.: [email protected]

    • Hezkuntza integralaurte 1etik 18ra artekoa

    • Irakaskuntza eta hezkuntza• Informazioa eta partaidetza• Eleaniztasuna• Esperientzia eta berrikuntza

    Bentatxu, 248600 SopelaTlf. 94.6760328

    [sopelana]

    Argazkian, Peña Txuriko taldekide batzuk. Harremanetarako: 645 70 47 81

    Sopelana aspaldidanik da surfaren kabia.Asko dira udaberritik urrira arte bere hon-dartzetan egiten diren txapelketak. Alabai-na surfak ez du beti eduki herrian gauregun daukan indarra. Zeozelan esateagatik,surfak hainbeste jarraitzaile ez zeuzkangaraian lagun talde batek kirola bultzatzekoerabakia hartu zuen, 80. hamarkadak lehe-nengo pausuak ematen zituen hartan.Kirola bultzatzeko eta horretarako lagun-tzak jasotzeko elkarte bihurtu ziren: halajaio zen 90. hamarkadan Sopelanako PeñaTxuri Surf Taldea.

    Zenbat olatu ez diren joan eta etorriordutik: surf eskola sortu dute, udan herritxapelketa bat baino gehiago antolatzen du-te, Euskal Herriko Surf Federazioak So-pelanako hondartzetan prestatzen dituentxapelketetan beti euren laguntza eskaintzendute, martxoa inguruan areatzak garbitzekoeguna antolatzen dute, Prestige petrolio-on-tziaren hondakinak garbitzen ere belztuzituzten eskuak... Ibilbide luzearen gainean

    taldeko arduradun batek, Gonzalo Tejadak,azaldu moduan: “lehen surfalariak lau ziren,orain jende asko dabil, baina euren artean des-berdintasunak ere antzematen dira: batzuekkirol egiteagatik egiten dute, beste batzuek sur-faren filisofia eta sentimenduak barru-ba-rruan daroaguz”.

    Hondartzak batzen duenaBizkaiko surf talde garrantzitsuenetariko etazaharrenetarikoen artean dago Peña Txuri,eta Tejedak azaldu legez: “lagun talde handibat gara, natura maite dugu eta hondartzakbatzen gaitu: surfak baino gehiago hondart-zak batzen gaitu, horregatik garen 160 bazki-detatik denek ez dute surfa egiten”. Bestalde,eskolaren gainean hurrengoa diosku Teja-dak: “David Bustamantek dauka horren ar-dura, sopeloztarrek daukate lehentasuna, lehe-nengo gure herriari zerbitzu bat eskaini guradiogu, ez daukagu irabazi asmorik, astean ze-har eta asteburuetako ikastaroak daude”. m

    informazio gehiago: www.bizi-bizirik.com

    Peña Txuri Surf TaldeaHondartzak batu zituenetik 20 urtetik gora joan diraeta taldea orain Bizkaiko garrantzitsuenetarikoa da

    BEROGAILU ETA ITURGINTZA

    T: 430 53

    Sarrikobaso 15

    & 94 430 52 00 Kasune, 18 • ALGORTA

    SERVITEC

    • MARKA GUZTIAK• 24 ORDUTAN ERANTZU-N A• 3 HILABETEKO GARANTIA• 25 URTEZ ZURE ZERBIT-ZUAN

    ETXEKO ELEKTROTRESNEN KONPONKE-

    UK19

    [sopelana]

    Aprakaleku faltaren arazoa konpontze-ko helburuagaz, Sopelanako Udalak Tra-fiko Ordenantza berri bat onartu du.Horren barruan 200 apakaleku berri es-kainiko ditu Udalak. Kotxea aparkatze-ko lekuok Metro geltokietatik hurbil,Lizarre auzoan, Urgitxietatik Urkorakobidean eta San Pedro elizaren alboan ipi-niko dira; azken gune honetan jadanikkotxea uzteko aukera dago. Horrenalbotik, dagoeneko prest daudenak mo-torrentzako eta ziklomotorrentzako apar-kalekuak dira: Kurene, Sabino Arana etaGatazarriñe kaleetan daude.

    Bestalde, Larrabasterrako Iberre auzo-an kale batzuetan gidatzeko norabideaaldatu egin da eta leku batzuetan kotxea

    uztea debekatuta dago orain. Hala, Udalarduradunek adierazi dutenez datorrenudatik aurrera txarto aparkatutako autoakkentzeko garabia erabiltzen has daitezke.

    29 BOE berriBide batez esan, orain dela gutxi sinatudutela Sopelanako Udalak eta EuskoJaurlaritzak 29 Babes Ofizialeko Etxebi-zitza egiteko akordioa. Zaldu auzoanegingo dira etxeok, zozketa aurten egiteaespero dute arduradunek eta 2007rakoedo jabeei ematea. Arduradunek azaldu-takoaren arabera, 90 metro koadrokoetxebizitza batek, garajeagaz eta tras-telekuagaz 114.192 euro inguruko pre-zioa edukiko luke. m

    Autoak aparkatzeko egokitu duten orubea

    EGUNEKO ZENTROBERRIA ZABALDUKO EIDUTE MAIATZERAKOEkimen pribatu batek nagusientzako EgunekoZentroa zabalduko ei du maiatza aldeanSopelanan. 65 urtetik gorako pertsonentzakoizango da eta 16 lagunentzako lekua edukiko du.Hala, mugitzeko zailtasunak dituztenkideentzako egokituta egongo da, multimediaedo teknologia berrientzako gela bat edukiki dueta ikastaro desberdinak egiteko aukera ereeskainio du.

    200 aparkaleku gehiagoeta babes ofizialeko 29 etxebizitza berri egingo dira

    18UK

    Egunkariakprentsa eta aldizkariak

    nahi izanez gero, etxera eramaten dizugu egunkaria!!! Algortako etorbidea 78T: 94 491 27 34

    G O I Z E A N

    Prentsa - Fruitu lehorrak - Aldizkariak - Litxarreriak

    Orduña Mendatea 1T: 430 22 13

    GETXO

    Telletxe 13T: 460 02 88ALGORTA

    “Gozoki eta prentsa, gutxi denik

    Unai Elorriagak hitzaldia emango du

    LIBURUAREN ASTEANHAMAIKA EKIATALDISOPELANANHilaren 18an hasi eta apirilaren 24ra bitarteanekitaldiak gogotik antolatu ditu Hall KulturalakLiburuaren Astea ospatzeko. Lehenengoegunean Antonio Palomar medikuak pasadanabenduan argitaratutako “La despensa deHipocrates” liburua aurkeztuko du; bigarrenegunean Unai Elorriaga idazle algortarrarenberbaldia egongo da; hilaren 20an AsierSerrano arduratuko da literatur lantegiaz;hurrengo egunean “888 txiste” liburuarengainean jardungo da Kike Amonarriz;Liburuaren Eguna ospatzeko (apirilak 23)lantegiak, liburuen kioskoak, ipuin-kontalariak,etab. egongo dira; eta azken egunean IkerDiazen ipuinakaz gozatzeko aukera egongo da.Ekitaldi ia denak 19:00etan izango dira.

  • [berango]

    20UK

    Berangoko Pasioak 25 urte beteditu aurten, eta Pasioa barru-barrutik zelakoa den ezagutzekohastapenetatik ikuskizunean partehartzen duen lagun baten berbakdituzue hurrengoak. JosunePascual berangoztarra 9 urtezituenetik da Pasioko parte-hartzaile, eta gaur egun 32 urtedauzka. 7 urtez katekistaizandakoa da eta oraindik eregazte fededunak badirela uste du.

    Berangoko Jesusen Pasioan 9 urte zeuzka-la lehenengoz parte hartu zuenetik JosunePascualek ez du behin ere huts egin.Herritar baten larruan ipini zen lehenengoaldi hartan, gerora pertsonaia interesgarria-goak antzeztu ditu: Claudia Procla (Pi-latosen emaztea), Herodias (Herodesenandrea), Veronica (Jesusi aurpegia garbituziona), Herodesen Gorteko dantzaria,Judasen itzala, Profetaren itzala, MariaMagdalena... Azken hori eta Herodias izandira gehien gogobete dutenak: “MariaMagdalenarena nire buruarengan eraginhandiena izan duena izan da lagun maitebat galtzeak dakarren mina zelakoa den sen-titzen lagundu dit, ostera, dibertigarrienaHerodiasena izan zen, munduan jaiotakomari-purtzil eta asmo txarreko emakumerikmaltzurrena zen. Bi antzezpen guztiz kon-trajarriak dira, baina biak izan ditut osogogoko”. Berarentzako Pasioak zer esangura

    daukan horrela azaldu du: “Aste Santu guz-tietako zita bazterrezina da niretzat; ikuski-zun erlijiosoa izanik jendeak pentsa lezake osoaspergarria eta kantsagarria izan daitekeela,niretzat ez, udako 3 hileko oporrak bainogurago nituen Aste Santuko 4 jaiegunak; So-pelanako, Berangoko edota Bilboko jaietanbezain ondo pasatzen dut”.

    Pascualen esanetan, Pasioan parte har-tzeko fededun izatea ez da beharrezkoa:“denentzako ateak zabalik daude bai fededu-nentzako eta fededunak ez direnentzako; eki-taldi kulturala ere bada, eta norbanakoakerabakiko du modu erlijioso, kultural, edoantzerki lan baten modura bizi gura duen”.

    Gaur egungo gazteak fededunak badireladeritzo, “baina fedea beste modu batera bizidute, elizara domekero ez joateak ez du esan-gura fededunak ez direla, bakoitzak beremodura eta gura lekuan egiten du otoitz: elizabatean, Galeatik paseoan zabiltzala...” Be-

    rangoko Pasioari alde onak bakarrik ikustendizkio, baina pasarte triste bat ere badauka:“parroko berri bat etorri zen herrira, hark ez eizuen ondo ulertu Pasioa, gerora bultzatu ba-zuen ere, tresna eta gauza guztiak gordetzekobeste leku bat aurkitu behar izan genuen”. m

    Josune Pascual Berangoko elizaren alboan

    «Fededunek eta ez-fededunekparte har dezakete Pasioan»

    “Aste Santuko zita bazterrezina da”Josune Pascual > hasiera-hasieratik Pasioko parte-hartzailea

    AURTENGO LIBURUAREN ASTEA FRIDA KALHOREN OMENEZApirilaren 19tik 23ra bitartean Liburuaren Astea ospatuko dute Berangoztarrek. Nazioarteko LiburuEgunaren harira (Apirilak 23), aste osorako ekitaldiak antolatu ditu Berangoeta kultur etxeak, batez ereumeei begira. Ekintza denak Berangoko kultur etxean lekutuko dira arratsaldeko 17:30etik 20:00etara.Aurtengo ekitaldi multzoa Frida Kalho margolari mexikar ezagunaren egunerokoan oinarrituko da,haren pentsamendu, poema eta ametsei gorazarre eginez. Egunakariak eskuz egiteko lantegiaantolatu dute hilaren 19rako; sormenezko idazkera sustatzeko lantegia hilaren 21ean egingo dute;murala egiteko lantegia apirilaren 22an izango da eta ipuin kontaketa batek emango dio amaieraLiburuaren Asteari Berangon.

    UK21

    [plentzia]

    Azken 25 urteotan egunero 14 orduz egin duela behar aitortu digu Fano jaunak

    “Makinetan-eta aurrerakuntza handiak egon dira,baina salmenta-prezioak ez dira bat ere aldatu”

    Jose Antonio Fano > abeltzaina

    Junkeras baserrian bizi da Jose AntonioFano jaio zenetik. Bere birraitite, aitite etaamaren baserria etxalde edo granja bihurtuzuen 1979an, “familia aurrera ateratzeko,lehengo korta txiki geratu zen-eta”. Esneasaltzen zuten orduan, familia osoa ibili zenegiteko horretan 15 urte baino gehiagotan.“Esnea atera eta poltsetan sartzen genuen,dena guk, garai hartan, granjaren sasoi one-nean 120 abel-buru baino gehiago edukigenituen”, ondo gogoan dauka Plentziakobaseritarrak. Esnea saltzeko dendatxo batere ipini zuten herrian Fanotarrek, bainabaserritar askoren oinordekoak legez, JoseAntonio Fanoren semeak ere heldu zireneta kaletarren bidea hartu zuten. Fanorierretiroa hartzeko adin-muga heldu zi-tzaion eta semeak berak bakarrik esne-sal-mentagaz ez zuela segituko aitortu zionaitari. Dendatxoa itxi egin zuten orduan,eta esnea ekoizteari utzi, orain dela 10 baturte. Alabaina, ganaduzale plentziarrak etasemeak granjari eustea lortu zuten, osteran-tzean ez zuten esnerik salduko, behi-okela

    salduko zuten. “Harakin bati saltzen dioguokela eta berak Plentzian eta Sopelanan saltzendu; ez daukagu labelik baina primerako okelada, primerakoa”, diosku Fanok.

    Teknologia eta aurrerakuntza kontueninguruan ere jardun du Plentziko ganadu-zaleak: “makinetan-eta aurrerakuntza han-diak egon dira, baina salmenta-prezioak ezdira aldatu: esnea, okela ia lehengo prezioberdinean saltzen dira, 25 urte pasa dira etaberdin antzeko segitzen dugu, lan asko etairabazi gitxi”. Azken 25 urteotan egunero14 orduz egiten zituela behar aitortu duFanok eta zeozelan ulertzen duela gazteekhorrelako esklabu bihurtu nahi ez izatea.

    400 urteko baserria, JunkerasPlentziako itsasadarraren alboan dagoJunkeras baserria, eta han ihi asko haztendirenez hortik hartu ei du izena baserriak.Hala ere, Fanok azaldu duenez baserriak400 urte baino gehiago izan ditzake, gu-txienez 100dik gora baditu 1896an erosizuelako Fanoren birraititek. m

    TXIBERRIe d a n t o k i afrontoi partikularra

    Aita Gotzon 4, URDULIZT: 94 676 07 15

    VILLABOTASJATETXEA

    Menu merke eta askotarikoakEspezialitateen karta

    Giro atsegina

    T: 430 43 33Villaondoeta 2, ALGORTA

    krimea

    Negubide 13Tel. 94 463 61 82

    AREETA

  • 22UK

    T A P I Z T E G I A

    D E K O R A Z I O A

    E R A K U S K E T A

    ETA TAIERRAK

    Basagoiti etorbidea 32Tf: 460 90 31

    48990 ALGORTA

    ER-1891/2001 CGM-02/006

    KLIMATIZAZIO

    INGENIARITZA

    INSTALAZIOA

    MANTENIMENDUA

    Otxandategi tar Simon 114

    48640 Berango, Bizkaia

    tel. 94 668 15 51

    Taxa. 94 66829 92

    e-mail: [email protected]

    EKITALDIEN BERRISAKELAKOAN JASOTZEKOAUKERA DAUKATEGORLIZTARREK Gorlizko kultur etxeak antolatzen dituen ekital-dien eta ikuskizunen berri sakelako telefonoanjasotzeko aukera daukate gorliztarrek. Informa-zio hori segapotoan irakurri gura izanez gero,5649 zenbakira hurrengo mezua bidali besterikez da egin behar: gorlizko.user.alta. Mezuak 0,15euroko kostua dauka eta hortik aurrera Kultur Etxe-ko agenda sakelakoan jasoko du eskatzaileak.

    HERRI URRATSERAJOATEKO IZENA EMATEKOEPEA ZABALIK PLENTZIAN Maiatzaren 8an Senperen ospatuko den HerriUrrats ikastolen festara joateko irteera antolatudu Goñi Portal kultur etxeak. Izena ematekoepea apirilaren 26ra arte egongo da zabalik etairteerak 8 euro balio du. Herri Urratsera joatekoasmoa daukan plentziarrak Goñi Portaletikpasa besterik ez du egin beharko.

    IPUIN KONTALARIAKGORLIZEN ETA BARRIKANLiburuaren Eguna ospatzeko ekitaldiakprestatu dituzte Barrika eta Gorlizen. Apirilaren23an bai barrikarrek baita goliztarrek ere ipuin-kontalarien ikuskizunagaz gozatzeko aukeraedukiko dute. Barrikako hitzordua Liburutegianizango da 12:00etan eta Gorlizkoa EloisaArtaza kaleko gelan 18:30ean.

    Euskadiko Liburutegi Sistemaren Sareasortu du Eusko Jaurlaritzak, bertan 109 herriliburutegietako katalogoa Internet bidezkontsulta daiteke: sarearen bitartez ez da be-harrezkoa liburutegira bertaratzea etxetik edobehartokitik liburua non dagoen jakitekoaukera dago. Horregaz batera, Euskadiko Li-burutegien Bilgunea ere osatu dute etahorren bitartez erakunde publiko zein priba-tuen liburutegi esanguratsuenen katalogoakere sareratu dituzte. Udal liburutegiez gainbeste hainbat liburutegi biltzen ditu Bil-

    guneak: 3 unibertsitaterenak (EHUkoa,Deustukoa eta Mondragon Unibertsitatea)Sancho el Sabio Fundazioa, Labayrurenliburutegia, Loiola Santutegiko liburutegia,Eresbil (Musikaren Euskal Artxiboa),Eusko Jaurlaritzaren liburutegiak, ForuAldundien liburutegiak. Bilgunea eta Ka-talago Bateratuen artean 130 liburutegidaude sarean. Eskualdeko udal-liburute-gien artean momentuz sarean hauek daude:Getxo (4), Erandio (2), Leioa, Berango, Plen-tzia eta Urdulizkoa. m

    [herriak]

    HERRIAK

    Liburutegien katalagoak sarean daude

    Helbideak: www.liburutegiak.euskadi.net/katalogobateratua eta www.liburutegiak.euskadi.net/bilgunea

    UK23

    [agenda]

    Api.10-26Zuon ekitaldiak iragartzeko • Posta elektronikoa: [email protected] • Tel.: 94 491 13 37 • Fax.: 94 491 58 31

    ERAKUSKETAK

    GETXO4Antzezaleak taldeko kideenlanak. Algortako kultur etxea.Apirilak 18-30.4Batxilergo institutuko lanak.Erromoko kultur etxea. Apirilak 19-294Getxoko argazki zaharrak. LiburuAzokako ekitaldien barruan. Geltokiplaza (Algorta). Apirilak 22-24.

    PLENTZIA4Koldo Egiaren margoak.Erakusketa gela. Apirilaren 15era arte.4Jose Ignacio Olabarrieta eta Jonde la Huertaren margoak etaargazkiak. Erakusketa gela.Apirilaren 29ra arte.

    GORLIZ4Argazki eta Diapositibalehiaketako lanak. Erakusgela.Apirilak 14-22.

    ERANDIO4Belatik lurrunera. Ontzimodelismoa. Josu Murueta kulturelkartea. Apirilak 12-26.

    LEIOA4Euskarazko filmak iragartzekokartelak. Kultur Leioako ErakusketaAretoa. Apirilak 11-17.4Mamen Arrutiren margoak. Kultur Leioako Erakusketa Aretoa.Apirilaren 29ra arte.

    ZINEMA

    GETXO4Luna de Avellaneda. Zine-Kluba.Getxo Antzokia. Apirilak 13,eguaztena. 19:30. Sarrera: 2,60 euro.4El tiempo del lobo. CinemaParadiso. Azpitituludun jatorrizkobertsioan. Getxo Antzokia. Apirilak 15,barikua. 22:00. Sarrera: 2,60 euro.4Zientzia Fikzioa. Haur Zineaeuskaraz. Getxo Antzokia. Apirilak

    17, domeka. 12:00, 17:00 eta 19:00.Sarrera: 1,90 euro.4Negocios ocultos. Zine-Kluba.Getxo Antzokia. Apirilak 20,eguaztena. 19:30.4Super size me. Cinema Paradiso.Azpitituludun jatorrizko bertsioan.Getxo Antzokia. Apirilak 22, barikua.22:00. 4Espias supersecretos. Haur zinea.Getxo Antzokia. Apirilak 24, domeka.12:00, 17:00 eta 19:00. 4Sobre el Arco Iris. Zine-Kluba.Getxo Antzokia. Apirilak 27,eguaztena. 19:30. Sarrera: 2,60 euro.

    LEIOA4La jirafa. Perseo zineforuma. Zinealemaniarrari eskainitako zikloarenbarruan. Kultur Leioa. Apirilak 19,martitzena. 20:00. Sarrera: 2 euro.4Contra la pared. Perseozineforuma. Zine alemaniarrarieskainitako zikloaren barruan. KulturLeioa. Apirilak 26, martitzena. 20:00.Sarrera: 2 euro.4Polar Express. Haur Zinea. KulturLeioa. Apiriliak 24, eguena. 17:30.Sarrera: 3 euro.4Descbriendo nunca jamas. Zinekomertziala. Kultur Leioa. Apirilak 23,

    4Leioa

    Benito Lertxundi eta Hiru Trukuren kontzertuakRuper Ordorika, Joseba Tapia eta Bixente Martinezek osatzen dutenHiru Truku taldeak kontzertua emango du hilaren 15ean Kultur Leioaneta besteak beste Nafarroako kantu zaharrak azken diskoko kantakjoko ditu hirukoteak. Hala ere, ez da Kultur Leioak EuskaraZerbitzuaren laguntzagaz hil honetarako antolatu duen kontzertuentzutetsu bakarra. Izan ere, Benito Lertxundik ere emaldia eskainikodu Leioan eta oriotarragaz hitzordua apirilaren 22an izango da. HiruTrukuren kontzerturako sarrerek 8 euro balio dute eta BenitoLertxundirentzakoek 12 euro.

    • Non: Kultur Leioa • Noiz: Apirilak 15 eta 22 • Ordua: 20:30

    Benito Lertxundik (Orio, 1942) 40 urte baino gehiago daroaz euskal musikaren oholtzan

    Basagoiti etorbidea 51

    a l g o r t a

    adituak gara pintxo etabokata beroetan!!!!

    19:00 eta 22:00. Apirilak 24, 20:00.Apirilak 25, 20:00.4Ke arteko egunak. EuskalZinearen Astearen barruan. KulturLeioa. Apirilak 12 eta 17. 20:00.Sarrera: 2 euro.

    PLENTZIA4Bombom el perro. Erakusgela.Apirilak 15, barikua. 22:00.4Yu-Gi-Oh. Haur zinea. Erakusgela.Apirilak 16, zapatua. 18:00.49 songs. Erakusgela. Apirilak 22,barikua. 22:00.4Un papa de pelikula. Gazte zinea.Erakusgela. Apirilak 23, zapatua.18:00.

    ANTZERKIA

    ERANDIO4Euskararen 7 bekatu nagusiak.Bekoa ikastetxea. Apirilak 14,eguena. 20:00. GonbidapenakEuskara Zerbitzuan.

    GORLIZ4Maite Franco ipuin-kontalari.Euskaraz. Eloisa Artaza. Apirilak 23,zapatua. 18:30.

    GETXO4Egizu lo Tartalo. Haur antzerkia.Dar-Dar taldea. Andres Isasi MusikaEskola. Apirilak 16, zapatua. 19:00.Sarrera: 3 euro.4UBU. Emakume Bideak zikloarenbarruan. Aztiak taldea. Getxo Antzokia.Apirilak 22, barikua. 19:00.Sarrera: 3 euro.

    BESTEAKSOPELANA4Unai Elorriaga. Hitzaldia. HallKulturala. Apirilak 19, martitzena.19:00.4Kike Amonarriz. 888 Txisteliburuaren gaineko hitzaldia. HallKulturala. Apirilak 21, eguena. 19:00.

  • UK2524UK

    [albuma]

    Skyline

    Argazkiak: Asier Mentxaka

    Hiri bat deskribatzeko orduan Ameriketako Estatu Batuetan sarritanerabiltzen duten berba da skyline. Hango hiri gehienetan etxe-orratzakdaudenez, zeruaren aurrean eraikin hauek sortzen duten irudiari deitzen dioteskyline. Gauzak horrela, hango hiri bakoitzak hiriaren beraren adierazgarri denskyline propioa dauka. Gure eskualdeko herrien skyline posibleen bila abiatugara gu. Argazki hauek ariketa horren lekuko dituzue.

    24UK UK25

    Algorta

    Algorta

    Leioa

    Gorliz

    Lamiako

  • UK27

    Txolo Landaluze

    [berbetan]

    Bertoko produktuaTestua: Unai Brea / Argazkia: Asier Mentxaka

    Milaka larriaidi arindu dituzten plastikozko komun txiki horietako asko Arlan enpresak alokatutakoak dira. Ugazaba eta sortzailea, JoseTxolo Landaluze, Algortan bizi da 1968tik, jaiotzez loiuztarra bada ere. Landaluzek, badaezpada, ohartarazi gura izan gaitu: beharbadakomunak dira Arlanen produkturik ezagunenak kaletar arrunton artean, “baina hori adartxo bat besterik ez da, denetarik alokatzendugu eta”. Enpresak Uribe Kostako muga-mugan dauka egoitza, Erandiok eta Sondikak bat egiten duten lekuan, Asuako errotonda-tik oso hurbil. Hantxe elkartu gara Txolo Landaluzegaz. Abertzalea, euskaltzalea, aurrerakoia... Luze jardun genuen enpresaburuen egi-tekoaz, lan munduaz, euskararekiko atxikimenduaz, azken batean Euskal Herriaz, eta ezeren ganetik, baikortasuna igarri genion 61urteko gizon honi.

    —Enpresaburua zara…—Bai, hala uste dut...—…baina, ez ohiko enpresaburua?—Zergatik ez ohikoa? Enpresaburuokirudi bat daukagu gizartearen aurrean,baina ez da egiazkoa. Enpresaburuak han-diak ala txikiak izan daitezke, onak ala txa-rrak... mota askotarikoak. Eta ni bat naiz,bat baino ez.—Ona, orduan?—Uste dut baietz. Baina nire langileeigaldetu hori. Ni neu gauzak ondo egitenahalegintzen naiz. —Zein da zure istorioa? AEBetan esatendenez, self made man horietakoa zara zu?—Hara, ni hamalau urterekin hasi nin-tzen lan munduan, eta karrera -perituaizateko ikasi nuen-, gauez egin nuen.Azkenean ez nuen amaitu, baina tira.1963tik 65era beste mundu batzuetanibili nintzen, klandestinitatean, eta buelta-koan eraikuntza-enpresa batekin hasinintzen. Han esperientzia apur bat hartu

    eta 1974an Arlanekin hasi nintzen, alokai-ruekin. Ordutik hona Arlanen egon naiz.—Euskararenganako konpromisoagaz,gainera…—Bai noski. Txikitan galdu egin nueneuskara; esan nahi dut ez nuela aukerarikeduki euskara ikasteko. Zazpi hilabetere-kin osaba-izekorekin bizitzera eramanninduten Lutxanara, eta han ez zegoenbatere euskararik garai hartan. Gero,

    hogei urterekin-edo hasi nintzen ikasten.Betikoa... Arlanen orain dela hamaika edohamabi urte euskara programa bat dau-kagu. Euskara plan bat eduki duen Biz-kaiko lehenengo enpresa izan ginen; Eus-kal Herri osoan, hasieran, hiru enpresekeduki genuen halakorik: Beasaingo CAF-ek, Gipuzkoako beste batek eta geuk.—Eta zertan da plan hori?

    —Hemen, momentu honetan, %55inguru euskaldunak gara. Aurten, adibi-dez, arratsaldero egoten da ikastaro bat etagero nik, adibidez, ordenagailuan Bai&Bydaukat. Hemen hiruzpalau gabiltza meto-do horrekin. Beste programa bat daukagulangile guztiei laguntza emateko, euren la-nean dauzkaten dudak argitzeko. Horre-taz arduratzen den enpresa daukagu kon-tratatuta: Artez.

    —Eta langile berri bat hartzean, euskarajakitea eskaten zaio?—Ez da derrigorrezkoa, baina kontuanhartzen da noski.—Hala ere, enpresa mundu hau, lanmundu hau, ez da oso erdalduna, batezere Bizkaiko inguru honetan?—Hori ez dago hain argi. Hemen, adibi-dez, bezero askorekin euskaraz dauzkagu

    “Enpresaburuok irudi bat daukagugizartean, baina ez da egiazkoa”

    26UK

  • [publizitatea]

    UK29

    harreman guztiak. Euskal Herriko lekuaskotan jende euskalduna dago, eta horie-kin euskaraz bakarrik egiten dugu. —Euskararenganako konpromisoa aipa-tu dugu. Sozialki ere badaukazu konpro-misoren bat…—Bai, nola ez. Euskal Herriak dena mere-zi du eta horretarako gure lana beharrez-koa da.—Euskariako sortzaileetako bat zara. Zerlan egiten duzue?

    —Ez naiz zehatz gogoratzen zer urtetansortu zen erakundea. 1985 edo 1986 in-guruan izango zen. Helburua autodeter-minazio eskubidea defenditzea da. Ideienmunduan egiten dugu lan; gure zereginabeti izan da garrantzitsua, eta hor gaude. —Nahikoa lan isila egiten duzue, ez zareteetengabean komunikabideetan agertzen…—Horretarako badaude beste batzuk.Guk lan egiten dugu, eta lan baino ez.Ikusten ez den lan hori.—Eta zein da?—Proposamen asko egin diegu alderdipolitikoei, sindikatuei, Lizarra-Garazi ba-rruan egon ginen, han ere lanean... Orainforo sozialen eztabaidagunean ere bagau-de. Pasa den astean konpromisoa sinatugenuen Bilbon. Saltsa guztietan gaude...

    —Langileak etorriko balitzaizkizu oraingreba egin behar dutela esatera, zer egin-go zenuke?—Ez dut pentsatu horretaz. Hemen askohitz egiten dugu, eta hitz egiten denean ezda oztoporik egoten. —Etengabe entzuten dugu enpresariakIbarretxe planaren kontra daudela, en-presariak Ibarretxe planaren alde daude-

    la, edo hau eta beste daudela. Zer deri-tzozu?—Ibarretxe plana berdina da enpresaria-rentzat edo enpresaria ez denarentzat, etaesaten diren gauza horiek bazterrak nahas-teko ahalegina besterik ez dira. Arazobakarra da enpresa munduaren barruangauzak geldi egotea nahiago dutenek,euren interesengatik, Ibarretxe plana ezdakit norentzat ona ala txarra izan daite-keela esaten dutela. Eta berdin dio, nire

    ustez. Lan egin nahi duen enpresaburubatek berdin egin dezake lan Ibarretxe pla-narekin ala Ibarretxe plan barik. Argidagoena zera da: herri honek bere ekono-mia zuzentzeko ahalmena daukan neu-rrian, negozioak hazteko eta etekinakherritar guztiok jasotzeko aukerak handia-goak izango dira. Eta bide batez, lanpos-tuak sortuko dira. Aldiz, ahalmen hori ezdaukagun heinean bestelako faktore ba-tzuri lotuago egongo gara. Bost axola nirienpresaburuek Ibarretxe planaz daukateniritzia, enpresa arloari dagokionez behin-tzat. Ekonomia guk geuk zuzentzen ezdugun artean, galtzaile aterako gara noski.Kezkatzen nauena da urrats hori egitekoaukeratzen den prozedura benetan denonapustua izatea. Ibarretxe plana tresna bat

    izan daiteke. Eta herri honek herri modu-ra etorkizuna daukala uste dugun guztionartean adostu behar dugu zelan erabili.—Beti esaten da hemengo egoera politi-koak kalte egiten diola ekonomiari, en-presei, inbertsioei… —Hori ez da egia. Enpresa munduan,normalean, hauxe izaten da joera: ez dadi-la ezer mugitu, hala nik kontrola dezake-

    dalako. Ezer mugituz gero, arriskua dagoezin kontrolatzeko. Hori da gakoa, nikuste. Ustez aberririk ez daukan kapitalak,eta diruak, eta merkataritza-harremanak...egonkortasunean garatzen dira gehien,jakina; horregatik gura izaten da zalan-tzazko egoerarik egon ez dadin. Bainazalantzazko egoerak baloratzen jakin be-har da ere bai. —Esaten da ez dakit zein indize handitudela, ekonomia hazi dela... Nire poltsi-koa, eta beste askorena, ez dira oraindikohartu baina! Non igartzen da hori?—Nire ustez, euskal gizarte honetan ezdago ongizatearen gizartea aldarrikatzenez duenik. Aldarrikapen logikoa da gaine-ra. Hara, atzo irratian entzun nion batiesaten, Iparralde-Hegoalde harremanakmunduan sortu duen egoera hain larriaizanik iparraldekook ongizate gutxitxoagoeskatzen hasi beharko garela hegoaldekoekere zertxobait gozatu dezaten. Tira, gu bizigaren lekuan, Euskal Herrian, ongizateaaldarrikapen logikoa da, baina gizarteanordain bat daukana: norberaren poltsikoraailegatzen ez den diru hori. Begiratu orainhogei urtekoari eta esaidazu zelan zeudenkaleak, pilotalekuak, zahar-egoitzak, jubi-latu-etxeak (egotekotan)... Hori guztiorilorpen soziala da, poltsikora ez datorkigu-na baina goza dezakeguna. —Zuena ez da beren beregi bigarren sek-torea, hirugarrena baino, baina hala ereitaundu egingo dizut, badaukazuelakoharremanik… Bigarren sektorea krisiandago Euskal Herrian?—Ezetz uste dut. Badaukagu lana, eta onagainera. Sektore batzuten egoera ez da be-harbada beste batzuena bezain argia -orain-dik badaude bermoldatu beharreko indus-tria astun zantzuak: Babcock, La Naval...-,baina makina-erreminten adarra osasuntsudago, elektrotresnena ere ondo dabil, indus-tria nautikoa egonkortu egin da... Aldehorretatik ez dut uste herri honetan arazorikegongo denik, guztiz kontrakoa baizik. m

    “Enpresaburuontzat berdin-berdina daIbarretxe plana egotea ala ez egotea”

    “Hemen ez dago bigarren sektorekokrisirik; lana daukagu, eta ona gainera”

    [TxoloLandaluze]

    28UK

  • AR

    EE

    TA, 2

    004

    [arg

    azki

    a][U

    Kiru

    diak

    ]

    Etx

    ebiz

    itza

    The

    bald

    eU

    K e

    gite

    n du

    guno

    i izu

    garr

    i gus

    tatz

    en z

    aigu

    The

    bal

    deal

    dizk

    aria

    (w

    ww

    .theb

    alde

    .net

    ): z

    inez

    ald

    izka

    riin

    telig

    ente

    a et

    a os

    o gu

    stu

    onez

    egi

    na. A

    gerk

    ari h

    orre

    tan

    hain

    zuz

    en e

    re ik

    usi g

    enue

    n or

    ain

    bist

    an d

    uzun

    arga

    zki a

    dier

    azga

    rri h

    au. A

    reet

    an e

    gin

    zute

    n et

    a gu

    rean

    hai

    n la

    rria

    den

    etx

    ebiz

    itza

    ren

    araz

    oare

    n m

    etaf

    ora

    hunk

    igar

    ria

    irud

    itu

    zitz

    aigu

    n.

  • UK 33

    [erreportajea]Gurean, erlijioa eta katolizismoa sinonimoak dira ia, emigrazioaren hazkundea hori ere apurka aldatuz doanarren. Beraz, eta eleiza kristauak -parte hartzearen aldetik behintzat- garairik hoberenak bizi ez dituela ikusita,erlijiozaletasuna bera ere sano makal dagoela pentsa genezake. Baina ez da guztiz hala, antza. Gertatzen denada erlijioa beste modu batera bizi dugula, instituzioetatik kanpo. Hala ere, gure helburua, oraingoan, ez da horisakon aztertzea -ez gara hain handigurak-, eleiza katolikoa gure eskualdean zelan dabilen jakitea baino.

    Erlijiosoak gara?Testua: Unai Brea / Argazkiak: Asier Mentxaka

    Eleiza katolikoa Uribe Kostan

    Izenburuko itaunarentzako erantzunerraza datorkigu burura bat-batean: batzukbai eta besteak ez. Dena dela, eleizaren-ganako atxikimenduak azken hamarkade-tan eduki duen beherakada izugarriak ezdigu pentsarazi behar erlijioari bizkarraerakutsi diogunik guztiz. Hala dioskubehintzat Angel Mari Unzueta UribeKostako bikarioak: “Orain urte batzuk esa-ten zan erlijioa apurka-apurka desagertuzdoala, baina gaur egun soziologoek ez dabehori esaten, erlijioa bizitzeko modua aldatudala baino. Jakina, jainkobako kopuruahandituz doa, baina ez hain arin. Jendeaskok badeko halako erlijiotasun bat, bainamaila pribatuan bizi dau, instituziobarik...”.

    Esandakoa ez dagokio Uribe Kostaribakarrik noski, fenomeno zabala da eta.“Egia esan -dio Unzuetak-, zentzu horretanez dago alde handirik eskualde honen etaBizkaiko besteen artean. Hori bai, eskualdeberaren barruan be aldeak dagoz hiritiklandara. Baserri-giroan indar handiagoadaukie, ondino, ohitura kristauak”.

    Domekero-edo mezatara doazenenkopurua asko makaldu dela agerikoa da.

    Gehienbat jende nagusia da, baina nagu-sien artean ere gutxiengoa da eleizarajoaten dena. Eta andrazkoak gehiago diragizonezkoak baino. Lehen ere, jende ge-hiago joaten zenean, hala zen. “Erlijioareneta beste balore batzuen transmisioa, gurekulturan, andren esku egon da beti”, uste duAngel Mari Unzuetak. Zer esanik ez, osogazte gitxi joaten da eleizara, eta horienartean pentsakera kontserbadorea dauka-tenak dira gehien. Krisia, antza denez, sa-konagoa da euskeraz dakitenen gaz-teengan.

    “Kalitate” eskasagoko kristauakGauza jakina da, ordea, erritu katolikobatzuek oraindik eusten diotela -garai ba-

    tean baino moteltxoago bada ere- mezaarruntak dagoeneko galdu duen ospeari.Igarotze-errituak deritzenak dira: ezkontza,bataioa, jaunartzea, hileta.... Tradizioarenpisuak oraindik dauka garrantzia kasuhorietan, eta gainera, Angel Mari Un-zuetak dioen bezala, “danok behar doguzerrituak eta hileta eritua, esaterako, Eleizakdeko landuen”. Bikarioaren ustez, baina,jende gehienak “azpian dagoen zentzunari

    jaramon egin barik” hartzen ditu Eleizarenzerbitzu horiek. Gauza bera esan genezakehainbat ohituren gainean: “San Blasekokordoia, berbarako, askok erabilten dabe,baina benetako esangura zein dan jakinbarik”. Azken batean, kristauen perfila as-ko moteldu da.

    Eleiza katolikoak baduka beste alderdi

    bat eleizkizunetatik aparte, eta horrekparte hartzea handitxoagoa dauka UribeKostan.

    “Inguru honetan ospea dekona, esatebaterako, Caritas edo beraren antzekoak di-ra: edadekoei laguntzea, gaixoen ondoanegotea... hau da, gizartearen premiak ase-

    tzea. Aisialdia be sartu ahal dogu hor,gaztetxoakaz egotea eta abar. Baina hor bekrisi handia dago numeroetara joanez gero”.

    Abade gitxiAzkenik, eleizaren makalaldia abadeeieurei ere badagokiela gogoratu behar da.Gero eta gitxiago dagoz, eta horrek anto-

    lakuntza forma berriak bilatzera bultzatudu Eleiza. Uribe Kostan ere hala gertatzenda eta, esate baterako, Plentzia, Gorliz,Armintza eta Lemoizko parrokien arduraabade bakarrak dauka. Beste batzuek binadauzkate (Barrika eta Berango, Erandio etaLamiako...). Badaukate lanik. m

    «Baserri-giroan indar handiagoadaukie, ondino, ohitura kristauek»

    Uribe Kostakabadegai bakarra Bilboko seminarioan hamarren batikasle ibiliko da gaur egun. Zerikusirikez orain 40 urte inguruko kopuruakaz;ehunka ibiltzen ziren orduan, baina1966tik hona -Vatikanoko II.Kontzilioa egin zenetik, hain justu-gainbehera geldiezina izan da Europaosoan. Bizkaiko abadegaietatik,bakarra da Uribe Kostakoa.Algortakoa, zehatzago esateko.Laster egingo da abade gainera; hilhonetan edo hurrengoan.

    Mezatara joanbaino zeozergehiagoLuis Mari Lucarini, sortzez bilbotarra,gaztetatik bizi da Sopelanan. 23 urtezeuzkala, herrira ailegatu eta gitxira,parrokiara jo zuen, ea zer egin beharzen itauntzera. “Txikitatik naiz katolikoelizkoia, eta begitantzen zitzaidanmezatara joate hutsa ez zela nahikoa,zeozer gehiago egin behar zela”.Lucarini katekesia emoten hasizitzaien 14 urte inguruko neska-mutikoei, “ebanjelioak azaldu, eleizazertan den esplikatu...”. Geroagokonfirmaziorako katekesia emoten

    hasi zen, eta orain, 53 urte dauzkala,helduei emoten die. Orain gitxi BilbokoGotzaitegiaren ikastaro bat ere hartudu, zeregin horretarako prestatzeko.Uribe Kostan Luis Mari Lucarini bezaladabiltzanak ez dira asko. “Ninagoenetik gainbehera doa sekularrenparte hartzea”. Sopelanakoa kexu daberaren belaunaldiko gehienek eleizazapaldu ere ez dutela egiten, bainabitxia deritzo jendeak eleizarekikodaukan jarrerari: “Gauza askotan,abadeak eta hemen gabiltzanok askozaurrerakoiagoak gara kaletar arruntakbaino. Hemengo abadeak gazte askoriesan die hobe dutela eleizan ezezkondu, eta eurek ezetz, eleizanezkondu behar direla derrigorrez. Izanere, batzuek pentsatzen dute hausupermerkatua dela: `Nire umearenbataioa egun honetan eta orduhonetan gura dut´. Jendea ez dakonturatzen hau alkartea dela, eta ezzerbitzuak jatetxean bezala kartaraaukeratzeko lekua”.

    32UK

    [erreportajea]

    «Eleizak emoten dituen gizarte-zerbitzuek dute ospe gehien gurean»

    «Gauza askotan,abadeak-eta

    aurrerakoiagoak dirakaletar arruntak baino»

    Alboko orrialdean, sinestunak mezatan Barrikan. Goian, meza bat Getxoko Andra Marin

  • UK 35

    [korrika2005]

    34UK

    [fotografia]

    Euskararen alde lasterkaMartxoaren 19an gure eskualdea zeharkatu zuen Korrikak, arrakasta handiz. Izan ere, aurten

    inoiz baino lagun gehiago bildu zen euskaldun egiten gaituen gure hizkuntza zaharrarenaldeko lasterketa hunkigarrira. Gorlizen antolatzaileen furgonetan sartu eta han igota

    Asuaraino Korrikaren lekukoa eroan zuten Uribe Kostako euskaltzale guztien erretratua egitenahalegindu ginen. Argazkiok lan horren emaitza dira.

    KORRIKA 2005 ERANDIO ALDEAN

    Argazkiak: Asier Mentxaka

  • UK 37

    [korrika2005]

    36UK

    [uribekosta]

  • UK 39

    [korrika2005]

    38UK

    [uribekosta]

  • 40UK

    [uribekosta]

    UK 41

    [korrika2005]

    aldizkaria etxean jaso nahi baduzu

    94 49113 37 edo [email protected]

    UK Uribe Kostako Aldizkaria 171 posta kutxa / Amezti 6, 4. solairua / 48991 Getxo / [email protected] / tel.: 94 491 13 37 / faxa: 94 491 58 31

    uk

  • [zinema]

    Film bikain eta interesgarri honen atzean Argentinako zuzendari ezagunbat dago: Juan José Campanella. Berak, elkarrizketa batean esaten duenmoduan film honekin amaiera eman dio trilogia bati. El hijo de la novia(2001), El mismo amor la misma lluvia (1999) eta azken hau osatzen duteaipatutako trilogia hori. Berak zuzendutako beste filmak El niño que gritóputa, ((1991) eta Y llego el amor (1997) dira. Luna de Avellaneda-kkontatzen duen istorioaren protagonistak Ricardo Darin eta EduardoBlanco dira, biak bai Argentinan Europan oso aktore ezagunak dira. JoseLuis López Vázquez-ek, klubaren lehendakariak, paper txiki bat du, bainabikain antzeztu du bere pertsonaia. Gizatasunez eta itxaropenez beterikofilm ederra da hau.

    Kultur Leioak Euskal Zinearen Asteaantolatu du apirilaren 11tik 17ra. Euskalfilmak eta zinemagintza izango dira nagusieta ekitaldien artean euskarazko filmenemanaldiak, erakusketa batek eta bi hitzal-dik osatzen dute egitaraua.

    Astegunetan filmen emanaldiak umeeizuzenduta egongo dira eta goizez bakarrikeskainiko dira (10:00 eta 12:00): Ilargiarensekretua (hilak 11), Kiriku eta Sorgina(hilak 12), Momo (hilak 13), Bizitzaren ar-bola (hilak 13-14), Gu bai gu (hilak 13-14), Ametsen lapurra (hilak 14), George etaherensugea (hilak 15 eta 17).

    Bestalde, adin guztientzako emanal-dien artean Ke arteko egunak (Antonio Ece-iza eta Koldo Izagirre, 1989) filma aipa dai-teke (hilak 12 eta 17, 20:00). Apirilaren

    16an film laburrak emango dituzte 20:30tikaurrera: Txotx, 40 ezetz, Topeka eta Amuak.Emanaldietarako sarrerek 2 euroko prezioadaukate.

    Horrez gainera, berbaldiak ere prestatudituzte: Unibertsolariak filmako zuzendariJuanjo Elordik Animaziozko filmen gaineko

    Euskal Zinea LeioanHilaren 11tik 17ra Euskal Zinearen Astearenbarruan euskarazko filmak, berbaldiak...

    Unibertsolariak filmaren kartela

    «Euskal zinemagile edozuzendariek berbaldiak

    eskainiko dituzte»

    zineeskola

    alantzarik gabe hiru gauzabatera dira. Zientzia etateknologiaren garapenari

    esker Lumiére anaiek lehenengograbatzaile eta proiektorea asmatuzuten. Asmakizuna gauzatu zenetikez ziren urte asko pasatu beharizan artea bihurtzeko eta geroindustria boteretsu eta indartsubilakatzeko, gizarteentzako osoeraginkorra izanik. Beraz, hiruezaugarri hauek zinema sortuzuten, nahiz eta inoiz ez ondouztarturik egon. Izan ere,industriarena beste bien gainetik,orain dela denbora luze, nagusituegin zen eta berdin jarraitzen du.Baina, film baten aurrean, gurebegien aurrean, artea baino ezzaigu agertzen. Jakina, film guztiakez dira sartzen eremu honetan,ezta gutxiago ere. Zinema izatezartea da eta gainera osoerakargarria eta iradokitzailea,baita oso eztabaidagarria ere. Norkez du inoiz izan oso iritzidesberdina beste batzuekiko filmbera ikusi ondoren? Eta zer delaeta zinema kritikoen artean filmberaren aurrean hain iritzikontrajarriak plazaratzea?Kritikoek baliabide berdinak edoantzekoak izango dituzte filmakaztertzeko, zinemaren ezagupenakalegia. Puntu honetara helduondoren egin dezagun hausnarketaia zinema kritikaren azpian zerdagoen, batzuetan pertzepzioakhain desberdinak agertzeko.Hortaz, ikus dezagun iritziak nolaegiten diren. Bi arlo desberdinekeraikitzen dute zinema kritika: aldebatetik, zinemarekiko ezagupenakditugu; beste aldetik, bakoitzarenprestakuntza, nortasuna, ezagupenorokorrak eta sinesmenak. Berazazterketa erraza eta sinplea eginezkonturatu beharko ginatekebigarren arlo honek iritziak gehienmugatzen dituena dela. Berazzineman bi eta bi ez dira lau inoiz

    izango. 4

    Z

    berbaldia eskainiko du (hilak 13), eta AupaEtxebeste! pelikularen zuzendari Telmo Esnaleta Asier Altunak Euskaraz egindako zinea-ren gaur egungo egoeraz jardungo dute(hilak 16, 19:00).

    Azkenik, ezin ahaztu aste osoan ikusgaiegongo den erakusketa: euskarazko filmakiragartzen dituzten kartelekaz osatzen da.

    Halaber, Perseo zineforumak apirila zinealemaniarrari eskainiko diola ezin esan barikutzi eta Good bye Lenin, La jirafa edota Con-tra la pared filmak emango dituzte. m

    Ez galdu > “Luna de Avellaneda”• Non: Getxo Antzokia • Noiz: Apirilak 13, eguaztena • Ordua: 19:00 • Zinekluba

    42UK

    Oskar Fernandez

    Zinema:artea, zientziaedo industria

    UK43

    Manu Chaoren musika berriaona eta bihurria dugu, perkusioafrikarrakaz, patchanka apurbategaz eta (interesgarriena)chanson-aren irakurketa bere-ziagaz. Baina 23 abesti dakar-tzan CDa 130 orrialdeko liburubikain baten soinu-banda dazehazki. Disko-liburu hau oler-kiez eta Jacek Wozniak polo-niarrak egindako marrazkiezjosita dago. Gehiago gozatukoduzu frantsesa badakizu.

    Sibé m'était contéeeManu ChaoRadio Bemba

    1979an sortu zirenetik, rockabilly-aren apostolu hauek zenbait aldizbanandu eta bildu egin dira.Brian Setzer, Lee Rocker eta SlimJim Phantom berriro elkartu zireniazko udan Stray Cats-en 25.urteurrena ospatzeko. Orain hiru-kote honek zuzeneko diskobikoitz hau (euren diskografiakolehenengoa!) kaleratu du; bertan,euren abestirik ezagunenak zeingeneroko klasiko-eskukada ditu-gu entzungai.

    Rumble in BrixtonStray CatsMastertrax

    2001ean sortu zen laukote gaztehonen lehenengo diskoa benetanhunkigarria da musikalki, melodiatxukun eta harmonia sakonezjosia. Iruindar hauek poparekikogrina ez dute ezkutatzen, bainaoro har, rock doinuak nagusitzendira CD honetan. Letren aldetik,Xabier Fernandezen poesia(Kerobiako abeslaria eta gitarra-jolea ere bada) ederto doakiomusikaren iluntasunari eta goibel-tasunari.

    KerobiaKerobiaGor

    diskoak

    Erradiografia > Kaskarreko

    [musika]

    Kaskarreko taldea entsegu lokalean, Erromon

    Izenaren jatorria? “Lehenengo izena 100%ozono zuloa izan zen, gero Accion Directa,baina bazegoen ordurako beste talde bat izenhorregaz eta euskaraz izatea gura genuenez,Kaskarria bururatu zitzaigun eta horrenondotik azkenean Kaskarreko”, azaldu duIgarki taldekideak. Hasi ziren: 2003koudan batu ziren bi gitarra, euren alborahurreratu zen bateria, ostean ahotsa, tinba-lak eta beste denak. Nongoak dira: Leioa,Berango, Mungia eta Erromo. Taldekokideak: Eneko Bilbao (ahotsa), Ibai “Au-relio” (bateria), Unai Ortuondo (baxua),Eneko Jalon eta Alex Ramos (gitarrak),Igarki Gonzalez (tinbalak) eta Beñat Vidal

    (bertsolaria). Jorratzen duten estiloa: Punka,bereziki PunkOi! deritzon estiloa. Gustukodute: Eskorbuto, La Polla... Diskografia: Lei-oako Gazte Eguneko abestia sortu dute.Diskoa ateratzeko “dirua falta” dutela diote,12 bat abesti dauzkate prest gehienak eus-karaz. Besteak beste, jo dute: Algorta, Ur-duliz, Berango, Udondo gaztetxean... Eus-kal musikaren egoera: “CDa diskoetxeen la-guntza barik atera zenezake, baina horretara-ko dirua behar duzu, diskoetxeek traba askoipintzen dizkizute, baina ez dabilela haintxarto uste dut; eta kontzertuak emateko zeumugitu behar zara, bestela...”. m

    Harremanetarako: 626 34 95 84

    Bigarren diskoakaleratu zuen pasadanurteko azaro alderaSplit 77 taldeak, bainaaurtengo martxoamaieran egin zutenaurkezpen ofizialaBilboko Kafe

    Antzokian. Euskal Herriko pop-rockeszenara haize berriak dakartza Deustuakotaldeak: Aritz Aranburu (abeslari etagitarra), Natxo Carmona (bateria), EkaitzHernandez (baxua), Iskander Rementeria(teklatua). Pop, rock eta elektronikarenuztartze berritzailea aurkezten dute Split77koek, eta euskaraz eta inglesez abestendute bigarren disko honetan. Noizpopzigiluagaz kaleratu dute Mentura bigarrendiskoa eta Gaztelupeko Hotsak-ekbanatuko du.

    www.split77.com

    split 77 > Mentura diskoa

    Aus der Welt dantza-orkestrak kontzertuaeskainiko du Getxo Antzokian hilaren16an, 20:00etan. Emakumez bakarrikosatzen den orkestra honegaz gozatugura duenak honezkero erosi ahal ditusarrerak (3 euro). Gurean oso ezaguna ezden orkestra mota da Aus der Welt, izanere, dibertimendurako eta dantzarakomusikagaz osatzen du bere eskaintza.Horrez gain, musikari denakemakumezkoak dira eta euskal orkestrabat da. Aretoko Orkestra edo Dantza-orkestra legez ezagutzen den osaketamota hori Austrian eta Alemanian garatuzen XIX mendean.

    Aus der welt >emakume orkestra

  • —BMX Freestyleko kirolaria zara, bainazein estilotan diharduzu?—BMX freestylearen barruan lau jardue-ra daude: bertikala (half-pipe), kalekoa(street), lurrekoa (flat land) eta lur-saltoak(dirt jump). Ni bertikal estiloan nabil. Bi-zikleta kirol hau 80ko hamarkadan sortuzen Kalifornian eta txapelketarik garran-tzitsuenak X Game deritzonak dira: bizi-kletak, skateak edo patinak eta moto-kro-seko freestyle kiroletako ikuskizun eta txa-pelketak dira, horietan garrantzitsuenaketa ezagunenak AEBetakoak dira.—Euskal Herrian ez dago azpiegitura,eskola, zale... askorik ala bai?—Denetarik dugu faltan: azpiegiturak,laguntzak... Kirol honetan Euskal HerriaHarri Aroan dago. Udalek gutxi edo ezerere ez dute egiten, eta skate-parken batedo egiten dutenean ez dituzte kirolarioniritziak eta proposamenak kontuan har-tzen. Orain dela urte batzuk, zinegotzibategaz egon nintzen skate-park bat egite-ko asmoagaz Faduratik hurbil: bazegoen

    diru-kopuru bat, plano batzuk lortu geni-tuen, hibridoak: bizikleta eta patinerakobalio zezaten. Proiektua aurkeztu zen,baina ez zuen gehiengoaren oniritzialortu, opozisioaren ezezkoa bai, eta futbi-to zelaiak daude orain han. Horrek argiazaltzen du gure herriaren egoera ezta?Ikasi, trebatu, eta kirolari onak sortzeko ezdaukagu skate-park onik.

    —Non trebatzen zara orduan?—Gutxieneko entrenamendu-saioak Bartze-lonan, lagun baten half-pipean. Hobetueta aurrera egiteko AEBetara joaten naiz.—Hastapenak oztopoz beteak, beraz.—Orduko umeen antzera bizikletan nen-bilen beti, California txirrindula bat neu-kan, etxe atzeko lurretan saltoak-eta egitengenituen. Ostean, nire lehengusuak Irlan-dara egindako bidaia batetik BMXekoaldizkari bat ekarri zidan, eta zoratu nin-

    tzen! 1989an edo hasiko nintzen honetaneta gaur arte. Nire kabuz ikasi dut, bideo-ak ikusten, jausten ikasi dut jauziak egi-ten. Deustuko lehengo half-pipean ikasinuen, baina zaharberritzeko asmoagaz gai-netik ipini zioten txapa txarto josi zuten,(funtzionarioak erditik sartzen direnean...)Hemen ez dago BMXeko eskolarik, AEB-etan berriz bai, umeentzako udalekuak

    antolatzen dituzte eta neguan profesiona-lentzako daude zabalik, askotan goaz hara. —Noraino eroan zaitu bizikletak?—Munduko beste alderaino: Zelanda Be-rrira. Eta Malasia, Europa, Mosku, AEB...Beste leku batzuetara ere eroatea nahikonuke: Australia, Japonia edota Hego Ame-riketara joateko irrikitan nago.—Osatzera bakarrik ei zatoz etxera.—Hala da. Eta haustura asko eduki ditut:oina pare bat aldiz, belauneko lesioak,

    EduardoTerreros

    [kirola]

    Algortako E. T.

    Eduardo Terreros (Algorta, 1974) ez da ohiko txirrindularia, baina bizikleta da bere lan tresna. Ez da inoiz Beloki edo Mayogaz lehiatu-ko, baina eurak bezain ezaguna da bere ogibidean: txirrindulagaz hegan egiten du, eta airean trikimailu igarriezinak egiteko gai da.Gogoko ez badauka ere, amerikarrek “spanish fly (eulia)” ezizenaz ezagutzen dute, berak Edu gurago. Malasiako X Gameakirabazi ditu (2004), Alemaniako Munduko txapelketan 2. postua (2002), AEBetako X Gametan 7.postua orain pare bat urte...

    “Bidea amaituta zegoela uste nuenean,beti aurkitu dut jarraitzeko bidexidorra”

    44UK

    Testua: Irantzu Sagarminaga / Argazkia: Carlos Terreros

    UK45

  • 46UK

    [publizitatea]

    UK47

    eskumuturrekoak, hatzamarretakoak ezinzenbatu, haginak hirutan apurtu ditut, bihanketako berna-hezur biak bitan apurtuditut: azken hau izan da larriena, Kali-fornian egin nuen irailean... —Nahiko-nahiko. Etxekoek zer diote?—Aita beti dabil arduratuta, 16 urte nitue-netik uzteko eskatzen dit behin eta berriro.Eta ama, nik uste, askotan min hartzendudanean pozten dela, orduan etxera nato-rrelako, alboan naukalako. Benetan gogokobaduzu jarraitzen duzu honetan, sakrifizio

    handia eskatzen duen kirola da.—Lar arriskutsua eta zoroen kirola deladiotenei, zelan azaldu?—Kirol arriskutsua ez dela ezin esan.Benetan gogobetetzen zaituela eta goza-razten dizula esango nieke, askatasun itze-la eskaintzen dizu-eta. Truko berri bat egi-tea lortzen duzunean sentitzen duzungozamena ikaragarria da, gauza gutxiklortzen dute hori. Munduan zehar bidaia-tzeko aukera ere eman dit. Niretzako aska-tasuna da, zahartzaroa berandutzea, nik

    uste oraindik haurtzaroa bizi dudala.—Kirol arriskutsua, sasoian egotea, haus-turak, eta 30 urte dauzkazu.—(Barreak). Egoera fisikoa baino benetanmuga zaitzakeena hausturak dira, etahoriek 20, 25 edo 35 urtegaz hel daitezke.Gorputzak “honaino heldu zara” esatendidanera arte jarraituko dut. Beheraldi askoeduki ditut, pentsatu izan dut: “ezin duzujarraitu, lesio asko dira, bidea hemen amait-zen da...” baina beti aurkitu dut bidexidorbat eta hartatik egin dut aurrera. m

    [eduardoterreros]

    BasurtoAlgorta S.L.

    altzariak

    LEHEN, ORAIN ETA BETI• 1970az geroztik altzariak diseinatzen.• 300 m2ko erakusketa ZURE ZAIN!

    • ARMAIRUAK NEURRIRA egiten ditugu (Telletxe 4)

    Telletxe 4 • T: 460 71 62 / Telletxe 15 • T: 460 42 44 • ALGORTA

    Hegan egiten du Eduardok bere txirrindulagaz

  • [publizitatea]

    UK4948UK

    [liburuak]

    Liburuaren EgunaApirilaren 23a Liburuaren Nazioarteko Eguna daeta eskualdean ekitaldiak gogotik egingo dira