43
Hezkuntza Soziopertsonala 205 6.GAIA Giza Trebetasuna. M. Angeles de la Caba

6.GAIA Giza Trebetasuna. - gipuzkoa · baliabideak azaltzeko gaitasuna da norberaren gaitasuna. Ildo horretatik, zenbait ezaugarri edo adierazgarri nabarmendu behar dira, ... Giza

  • Upload
    others

  • View
    3

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: 6.GAIA Giza Trebetasuna. - gipuzkoa · baliabideak azaltzeko gaitasuna da norberaren gaitasuna. Ildo horretatik, zenbait ezaugarri edo adierazgarri nabarmendu behar dira, ... Giza

Hezkuntza Soziopertsonala

205

6.GAIA

Giza Trebetasuna. M. Angeles de la Caba

Page 2: 6.GAIA Giza Trebetasuna. - gipuzkoa · baliabideak azaltzeko gaitasuna da norberaren gaitasuna. Ildo horretatik, zenbait ezaugarri edo adierazgarri nabarmendu behar dira, ... Giza

Hezkuntza Soziopertsonala

206

Page 3: 6.GAIA Giza Trebetasuna. - gipuzkoa · baliabideak azaltzeko gaitasuna da norberaren gaitasuna. Ildo horretatik, zenbait ezaugarri edo adierazgarri nabarmendu behar dira, ... Giza

Hezkuntza Soziopertsonala

207

Aurkibidea Helburuak 209

1. Gaitasun pertsonalari buruzko planteamendua. 210

1.1. Gaitsun pertsonala, kontu zail eta askotariko gisa. 210

1.2. Esperientzia subjektiboaren edo bizipenaren kalitatea,

gaitasun-helburu gisa. 211

1.3. Funtsezko hipotesiak. 212

2. Gaitsun pertsonala aurretik zaintzeko eta hobetzeko estrategiak. 213

2.1. Autoezagutza eta autorregulazioa, hobekuntza-prozesuetako bide gisa. 213

2.2. Hobetzeko estrategiak. 215

2.2.1. Pentsamendu positiboa. 215

2.2.2. Nork bere emozioak erregulatzea. 218

2.2.2.1. Emozioen eginkizuna. 218

2.2.2.2. Emozio-esperientzia subjektiboaren osagaiak. 219

2.2.2.3. Emozioak erregulatzeko estrategiak 220

2.2.3. Nork bere lana erregulatzea. 222

2.2.3.1. Jomugak planifikatzea eta ebaluatzea. 222

2.2.3.2. Nork bere lana erregulatzeko estrategiak 224

3. Aldaketaren baldintzak. 227

4. Gaitasun pertsonalaren laguntzarako trebetasunak eta gaitasun hori errazteko

trebetasunak. 230

4.1. Erabaki-hartzea bultzatzea. 230

4.2. Positiboa dena sustatzea. 231

5. Autokontzeptua eta autoestimua, hobekuntza-prozesuen ardatz gisa 233

Jarduerak 237

Nork bere burua ebaluatzeko jarduerak

Bibliografia. 243

Page 4: 6.GAIA Giza Trebetasuna. - gipuzkoa · baliabideak azaltzeko gaitasuna da norberaren gaitasuna. Ildo horretatik, zenbait ezaugarri edo adierazgarri nabarmendu behar dira, ... Giza

Hezkuntza Soziopertsonala

208

Page 5: 6.GAIA Giza Trebetasuna. - gipuzkoa · baliabideak azaltzeko gaitasuna da norberaren gaitasuna. Ildo horretatik, zenbait ezaugarri edo adierazgarri nabarmendu behar dira, ... Giza

Hezkuntza Soziopertsonala

209

Sarrera

“Kalitatezko esperientziak” lortzeko gaitasunari dagokio gaitasun pertsonala. Nork

bere burua ezagutzea eta aldaketa- edo hobekuntza-prozesuetan norbera

erregulatzailea izatea eskatzen du, bereziki.

Page 6: 6.GAIA Giza Trebetasuna. - gipuzkoa · baliabideak azaltzeko gaitasuna da norberaren gaitasuna. Ildo horretatik, zenbait ezaugarri edo adierazgarri nabarmendu behar dira, ... Giza

Hezkuntza Soziopertsonala

210

Helburuak

- Zeintzuk dira gaitasun pertsonalari buruzko planteamendu

psikologikoak sendotzen dituzten hipotesiak?

- Zer ulertzen da “esperientzia-kalitate” gisa? Zergatik da

garrantzitsuahori gaitasun pertsonalari dagokion gai batean?

- Zeintzuk dira esperientzien kalitatea edo esperientzia emozional

subjektiboaren kalitatea hobetzeko ezinbestekoak diren estrategiak?

Page 7: 6.GAIA Giza Trebetasuna. - gipuzkoa · baliabideak azaltzeko gaitasuna da norberaren gaitasuna. Ildo horretatik, zenbait ezaugarri edo adierazgarri nabarmendu behar dira, ... Giza

Hezkuntza Soziopertsonala

211

1. Gaitasun pertsonalari buruzko planteamendua.

1.1. Gaitasun pertsonala, kontu zaila eta askotarikoa.

Literatura psikopedagogikoa oinarri harturik, nork bere buruaz iritzi ona

sortzeko, nork bere burua estimatzeko, eta burujabetasunez aritzeko beharrezko

baliabideak azaltzeko gaitasuna da norberaren gaitasuna.

Ildo horretatik, zenbait ezaugarri edo adierazgarri nabarmendu behar dira,

norberaren gaitasun onaren profila mugatzeko aipatu izan direnak. Alde batetik,

aipatu behar da pentsatzeko, sentitzeko eta portatzeko erak norberaren

gogobetetasunean nolako eragina duen aztertzeko gaitasuna. Beste alde batetik,

aipatu behar da lorpenak balioesteko, erronkak nork bere egiteko, eta zailtasunei eta

oztopoei aurre egiteko jarrera hartuz eta haiek gainditzeko beharrezko aldaketak

erregulatuz eragiteko gaitasuna. Harremanen arloan, emozioak eta sentimenduak

adierazteko berezkotasunarekin lotzen da norberaren gaitasuna, eta baita

pertsonarteko kodeak behar bezala interpretatzeko eta erabiltzeko trebetasunekin

ere.

Norberaren gaitasun urria adierazten dute, aldiz, nork bere burua

gutxi ezagutzeak nahiz aldatzeko aukeraren aurrean izandako defentsa– eta

etsipen-jarrerek. Jarrera horiek agertzeko era asko daude: erantzukizunik

ez hartzea, iritziei garrantzi gehiegi ematea, egoera berriak saihestea,

gainerakoei errua erraz botatzea, frustrazioa nekez onartzea, eta abar.

Hala ere, norberaren gaitasuna gai konplexua da, “aditu”tzat hartua

kulturalki definitzen dela eta izaera historiko erlatiboa duela kontuan

hartzen badugu bereziki. Izan ere, niaren eta “norberaren gaitasun”en

existentzian tradizioz pentsatu izan dugun bezala pentsatzen zenbateraino

jarrai dezakegun jakiteko, zalantza handiak dakartzate egungo munduan

gertatzen ari diren aldaketa sakonek.

Gergen, K.J. (1992): Ni asea: Mundu garaikideko nortasun-ezbaiak. Bartzelona: Paidós (1991): “gizarte-asetasuneko prozesua”. 90-100.

Gomendaturiko irakurgaia

Page 8: 6.GAIA Giza Trebetasuna. - gipuzkoa · baliabideak azaltzeko gaitasuna da norberaren gaitasuna. Ildo horretatik, zenbait ezaugarri edo adierazgarri nabarmendu behar dira, ... Giza

Hezkuntza Soziopertsonala

212

Zenbait fenomeno garaikideek –esate baterako, gizarte-asetasunak

eta multifreniak– oso zalantzakoak egiten dituzte norberaren balizko

nortasuna eta burujabetza; nia interpretatzeko jarrera indibidualista –

Mendebaldean, bereziki– zalantzan jartzen duen panorama erakusten

digute.

Badirudi, agertoki publikoetan norberaren irudia erabiltzeko

trebetasunetarantz bideratzen dela norberaren gaitasuna. Trebetasun horiek

izateko, harremanetarako hizkuntzak ondo ezagutu eta erabili behar dira.

Ildo horretatik, elkarri hertsiki lotuak daude norberaren gaitasuna eta

pertsonarteko nahiz gizarteko gaitasuna.

Beste alde batetik, bakoitzaren nortasuna, kontzientzia eta

gogobetetasuna gutxi laguntzen dituen gizartean, atsekabeari eta niaren

zentzu berriak bilatzeari ez zaio irtenbiderik eman..

1.2. Esperientzia subjektiboaren edo bizipenaren kalitatea,

gaitasun-helburu gisa.

Dirudienez, nahikoa zantzu ditugu esperientziaren kalitatea

hobetzea kanpoko baldintza onengatik bakarrik ez dela lortzen jakiteko.

Zalantzarik gabe, horiek beharrezkoak dira, baina ez dute eraginkortasunik

barruko baliabideak lantzen ez badira.

Ildo horretatik, esperientziaren kalitatea hobetzeko bi estrategia

nagusi azaltzen ditu “zoriontasunaren psikologia” izeneko korronteak:

“Gizarte-asetasuna” = mundu osoteknologizatu eta aldakor bateko egoera eta eskaera sozialak. Multifrenia= Ni “koherentea” desagertzen joaten da, rol askorierantzun beharra dela eta . Tamalez, rol horiek ez dira beti elkarri oso loturik egoten.

Oharrak

Page 9: 6.GAIA Giza Trebetasuna. - gipuzkoa · baliabideak azaltzeko gaitasuna da norberaren gaitasuna. Ildo horretatik, zenbait ezaugarri edo adierazgarri nabarmendu behar dira, ... Giza

Hezkuntza Soziopertsonala

213

Horregatik guztiarengatik, norberaren gaitasuna aurretik zaintzeko eta

hobetzeko ikusmolde batetik, honako hau da funtsezko helburua: esperientzia

subjektiboaren kalitatea hobetzea, eta nork bere burua ezagutzeko eta

erregulatzeko baliabideak jasotzea eta erabiltzea.

1.3. Funtsezko hipotesiak.

Norberaren gaitasunean trebatzeko ikusmoldeak funtsezko hipotesi bi ditu

oinarri:

“Lehenengo estrategia kanpoko baldintzak gure jomugekin bat etor daitezen saiatzean datza...

Segurtasunaz ulertzen duguna aldaraztea dakar berekin segurtasun gehiago sentiaraz

diezagukeen beste metodoak. Norberak segurtasun ezin hobea izatea espero badu, arriskuak

saihestezinak direla aitortzen badu eta hain ideala eta aurresangarria ez den mundu batean

gozatzea lortzen badu, segurtasun ezaren mehatxuak ez du bere zoriontasuna zapuzteko

hainbeste aukera izango. Estrategia horietako bat ere ez da eraginkorra banaka erabiliz gero.

Kanpoko baldintzak aldatzea eraginkorra irudi liteke hasieran; baina, pertsona batek bere

kontzientzia kontrolatzen ez badu, lehengo beldurrak nahiz nahiak laster itzuliko dira. Norberak

ezin du erabateko barnesegurtasunik sortu, Karibeko uharte bat erosi eta gizazain armatuz eta

ehiza-txakurrez inguratu arren... Eta, egia esan, bizi-kalitatea ez da gainerakoek guri buruz

pentsatzen dutenaren nahiz daukagunaren araberakoa. Bizi-kalitateari begira, garrantzitsua da

geure buruarekin eta gertatzen zaigunarekin nola sentitzen garen... Esperientziaren kalitatea

hobetu behar da” 74-76

M.C. (1996): Fluir (flow): zoriontasunaren psikologia bat: Bartzelona, 74-76 orr.) eta “Gozamena eta bizi-kalitatea” izenburuko 3. kapitulua.

Gomendaturiko irakurgaia

a) Pertsonak izan ditzaketen baliabideez nahiz mugez jabe daitezke, eta

gertatzen zaienaren gaineko kontrol handiagoa garatu.

b) Aldaketak gauzatzeko pertsonarik egokiena norbera da. Hau da, aldatze-

prozesuen erdigunea norberak izan behar du.

Page 10: 6.GAIA Giza Trebetasuna. - gipuzkoa · baliabideak azaltzeko gaitasuna da norberaren gaitasuna. Ildo horretatik, zenbait ezaugarri edo adierazgarri nabarmendu behar dira, ... Giza

Hezkuntza Soziopertsonala

214

2. Gaitasun pertsonala aurretik zaintzeko eta hobetzeko

estrategiak.

2.1. Autoezagutza eta autorregulazioa, hobekuntza-prozesuetako

bide gisa.

Norberaren gaitasunari dagokion plan batek honako hau dakar:

pentsamenduak, sentimenduak eta portaerak identifikatzea, hobetzeko

estrategiak ezagutzea, aldaketa-planak ezartzea eta horiek burutzeko

baliabideak izatea. Azken batean, elkarri hertsiki loturik dauden bi bide

ditu horrek:

Nork bere burua ezagutzea eta nork bere buruaren aldaketak erregulatzea.

Pentsamenduen, emozioen eta erreakzioen artean dauden erlazio

hertsi eta konplexuak mugatzean –zentzuz erabiliak izan daitezen– datza

autoezagutza. Funtsean, oinarrizko hiru prozesu dakartza.

Psikologia-sinesteek, balioek eta emozioek geure buruari

jartzen dizkiogun helmugak baldintzatzen dituzte, kontu batzuekiko

sentikor egiten gaituzte, eta arreta haienganantz zuzendu. Gainera,

egoera askotan, eragina dute gure jarreren eta jokabideetan.

Ikuspuntu horrek honako hau azaltzen du: nola pentsatzen,

sentitzen eta balioesten dugun jakitea funtsezkoa da, pertsonak

aldaketa-eta hobetze-prozesuak erregulatzen ikas dezan.

Page 11: 6.GAIA Giza Trebetasuna. - gipuzkoa · baliabideak azaltzeko gaitasuna da norberaren gaitasuna. Ildo horretatik, zenbait ezaugarri edo adierazgarri nabarmendu behar dira, ... Giza

Hezkuntza Soziopertsonala

215

Azken batean, nork bere estiloa ezagutzea da garrantzitsua, sinesteek, balioek eta

emozioek hainbat egoeratan nola jokatzen duten jakin nahi bada. Gisa honetako galderei

erantzun behar zaie:

Bereziki garrantzitsua da norberaren estiloa ezagutzea hainbat egoeratan.

Arrazoia sinplea da: “estilorik gustukuena” edo “estilo nagusia” –hau da, gure

buruarekin gehienetan bat datorren estiloa– ezagutzea ez da nahikoa; izan ere,

egoera berezietan, barruko (nekea, estresa, emozio-partaidetza) nahiz kanpoko

faktoreengatik, beste estilo bat agertzen da: bigarren mailako estiloa; estilo hori,

sarritan, egoerarik gatazkatsuenak gertatzearen errudun izaten da.

Adibide argigarri gisa har dezakegu “atsegina izatea” garrantzitsua dela

uste duen pertsonaren kasua. Pertsona hori adeitsua izango da gehienetan; baina,

zertan egiten dit on estilo horrek?, noiz egiten dit on?, noiz ez?, zertan?// nola izan

naiteke nire estiloan trebeagoa, arinagoa eta malguagoa, egoera gehiagotan on egin

diezadan, eta nire interesak eta lan egiten dudan taldearenak bete ditzan?

1) Pentsatzeko, interpretatzeko eta balioesteko modua

aztertzea, gure emozioen eta portaerengan duen eraginari arreta jarriz.

2) Nola sentitzen garen eta gure interpretatzeko eta

erantzuteko eran sentimenduek nolako eragina duten ezagutzea eta

identifikatzea.

3) Nola jokatzen eta erantzuten dugun ikustea,

jarrera horiek gure pentsamenduen eta sentimenduengan duten eragina

–zuzenean nahiz zeharka– aztertuz.

Page 12: 6.GAIA Giza Trebetasuna. - gipuzkoa · baliabideak azaltzeko gaitasuna da norberaren gaitasuna. Ildo horretatik, zenbait ezaugarri edo adierazgarri nabarmendu behar dira, ... Giza

Hezkuntza Soziopertsonala

216

bigarren mailako estilo gisa estilo erasokorra badu, era zakar nahiz bidegabean

tratatzen dutenean... ikuspegia eta kontrola galduz “erreakzionatuko du”. Haserre,

minduta nahiz babes-jarreran agertuko da, eta era desegokian jokatuko du,

gehiegikeriaz (esan behar ez dena esanez edo egin behar ez dena eginez) nahiz

gutxiegikeriaz. Horretaz jabetuz gero soilik kontrolatu ahal izango du pertsona

horrek estilo hori.

Feedback esanguratsuak aztertzen jakitea erabakigarria da. Hau da,

gainerakoek bidaltzen dizkiguten mezuen aurrean zer pentsatzen dugun,

nola sentitzen garen eta nola erantzuten dugun aztertu behar dugu.

2.2. Hobetzeko estrategiak.

2.2.1. Pentsamendu positiboa.

Feedbackaren edo pentsamendu positiboaren garrantziak bide eman

dio literatura zabal bati, zeina pentsamenduak identifikatzen ikasteko

garrantziari baitagokio, pertsonok egoerak interpretatzeko dugun

moduaren arabera erreakzionatzen dugun ustearen pean. Hau da,

interpretazio horiek aldatzerik izanez gero, gure jarrerak ere aldatu egingo

dira.

Page 13: 6.GAIA Giza Trebetasuna. - gipuzkoa · baliabideak azaltzeko gaitasuna da norberaren gaitasuna. Ildo horretatik, zenbait ezaugarri edo adierazgarri nabarmendu behar dira, ... Giza

Hezkuntza Soziopertsonala

217

Izan ere, gaitasun pertsonalari dagozkion gaiei heltzen dien literatura,

sarritan, erabakien oinarri diren sineste eta balio haien –kontzienteak izan

ala ez– identifikazio eta analisi bat iradokitzetik abiatzen da,

pentsamendu negatiboak positiboek ordezka ditzaten. Hau da, norberaren

ongizatea ahultzen eta ibilera egokia murrizten duten ezagutza-

baliabideez nahiz mekanismoez jabetzea da proposatzen dena. Ildo

horretatik, tradizioz erabili dira Ellisek proposaturiko sineste

irrazionalak:

- Mundu guztiak maitatu nahiz onartu behar nau.

- Perfektua izan behar dut.

- Bizikide nahiz lankide dudan jendeak perfektua izan behar du.

- Gertatzen zaidanaren gaineko kontrol urria izan dezaket.

- Errazagoa da zailtasunei eta erantzukizunei aurre egitea

saihestea, haiei aurre egitea baino.

- Desadostasuna eta gatazka kosta ahala kosta saihestu beharko

lirateke.

- Jendea ez da aldatzen.

- Munduak perfektua izan beharko luke, eta tamalgarria da hala ez

izatea.

- Jendea ahula da eta egiatik babestu behar da.

- Krisiak hondagarriak dira, eta haietatik ez da ezer onik ateratzen.

- Nonbait egon behar du lan perfektuak, konponbide ezin hobeak,

adiskide perfektuak.

- Ez nuke arazorik izan behar, eta, arazorik baldin badut, gai ez

naizen seinale da.

- Gauzak ikusteko modu bakarra dago: modu zuzena.

Page 14: 6.GAIA Giza Trebetasuna. - gipuzkoa · baliabideak azaltzeko gaitasuna da norberaren gaitasuna. Ildo horretatik, zenbait ezaugarri edo adierazgarri nabarmendu behar dira, ... Giza

Hezkuntza Soziopertsonala

218

Ellis-en zerrenda ezaguna ez da adibide bat besterik. Ildo

horretako proposamen asko daude gaur egun. Ezagutza-distortsioen

analisia pentsamendu negatiboari dagozkion ereduak aztertzeko modu

zabala da, eta okerrik ohikoenetariko batzuk ezagutzeko aukera ematen

digu:

Arrazoi dudala erakustea.

Ni gabe ezin direla moldatu erakustea.

Nire buruari besteak baino gutxiago ez naizela erakustea.

Egiten didaten kaltea aurpegiratzea.

Neure emozioen kontrolari eustea.

Babestuta sentitzea.

Bizitzan gauzak gehiegi ez zailtzea edo gehiegi ez arduratzea.

Beren okerrak ordainaraztea.

Eztabaidak saihestea.

- Negatiboa orokortzea.

- Izendapen globalizatzaile negatiboak.

- Pentsamendu polarizatuak eta muturreko balioespenak.

- Nork bere burua salatzea.

- Negatiboari hautatze-arreta jartzea.

- Pertsonalizatzea.

- Proiekzioa.

- Kontrol-amarruak; xehetasunik txikienak ere kontrolatu ahal/behar

ditugula pentsatzera (hiperkontrola) nahiz gertatzen ari zaiguna

kontrolatzeko inongo aukerarik ez dagoela uste izatera

(hipokontrola) eramaten gaituzte amarru horiek.

Gomendaturiko irakurgaia: M. McKay eta P. Fanning (1991):“Ezagutza-distortsioak” 5. kapitulua. Barcelona: Martínez Roca.

Page 15: 6.GAIA Giza Trebetasuna. - gipuzkoa · baliabideak azaltzeko gaitasuna da norberaren gaitasuna. Ildo horretatik, zenbait ezaugarri edo adierazgarri nabarmendu behar dira, ... Giza

Hezkuntza Soziopertsonala

219

Eraginkorrak ez diren konponbideen atzean egon ohi diren

pentsamenduak aztertzeko beharra azpimarratu dute beste egile

batzuek:

Edozein kasutan, onik egin gabe kalte egiten diguten psikologia-

sinesteak ezagutaraztea da garrantzitsua; egoera jakinak (zailak edo

gatazkatsuak, bereziki), non gaizki sentitzen garen edo zuzen ez dugula

jokatu uste dugun, aztertzea eta erregistratzea iradokitzen da

horretarako, geure buruari esaten dioguna zehaztuz.

2.2.2. Nork bere emozioak erregulatzea.

2.2.2.1. Emozioen eginkizuna.

Giza eta gizarte-zientzien literatura espezializatuak aipatzen duen emozio-

zerrenda errepasatuz gero, honako hau ikus dezakegu argi eta garbi:

sarritan, beren alderdi negatiboan hartu dira kontuan emozioak.

Edozein kasutan, egungo ikuspegitik, emozioak berez ez dira ez

txarrak ez onak. Gakoa haien erregulazioan dago, pertsonari gogobetetasun

handiagoa eta egokitze hobea ahalbidetzeko. Bide horretan kokatu behar

dira “emozio-adimen”aren ikuspegiak.

Emozioak zentzuz erabiltzea kontrol kontziente gisa ezagutzen da.

Emozioei men egiteak edo amore emateak –ezer egiterik ez balego bezala–

R.J Alvarez (1999): “konponbidea arazoa denean”. Bilbo: Descleé de Brouwer. Norbera haztea bilduma (1998), 120-121 orr.).

Gomendaturiko irakurgaia

Pertsonarentzat esanguratsuak diren gertaerei emandako

erantzunak dira emozioak, eta emozio-lerrun nahiz erantzun posible

asko daude, egoerak interpretatzeko moduaren eta kultur kodeen

arabera.

Page 16: 6.GAIA Giza Trebetasuna. - gipuzkoa · baliabideak azaltzeko gaitasuna da norberaren gaitasuna. Ildo horretatik, zenbait ezaugarri edo adierazgarri nabarmendu behar dira, ... Giza

Hezkuntza Soziopertsonala

220

gogobetetasunik eza eta eraginkorrak ez diren emaitzak ekarri ohi dituela

ziurtzat jotzen da ikuspegi horretan.

2.2.2.2. Emozio-esperientzia subjektiboaren osagaiak

Lehenik, egoera bat interpretatzen eta gogoratzen dugun moduaren

araberakoa da esperientzia subjektiboa.Hain zuzen, egoerak definitzen

ditugun modu horretatik sortzen dira sentsazio-sentimenduak. Horregatik,

emozioak erabiltzen ikasteko funtsezko beste helburu bat da emozioei lotuta

egon ohi diren egoerak eta pentsamenduak ezagutzen ikastea.

Gainera, osagai fisiologiko garrantzitsu bat dute emozio-bizipenek:

larruazalaren tenperatura-aldaketak, bihotz-erritmoaren aldaketak, izerdi-

aldaketak, eta abar. Izan ere, goseak, nekeak, estresak eta ariketa fisikoak

norberaren emozioetan eta gogo-aldartean izan dezaketen pisua egiaztatu

dugu. Bizkortze fisiologikoan emandako aldaketek eragina dute

emozioengan, eta, horregatik, identifikatu eta kontrolatu beharreko beste

helburu garrantzitsu bat da hori.

Ikuspegi horretatik, autokontzientzia dugu kontrolaren

lehenengo osagaia, eta gogo-aldarteak, sentimenduak eta emozioak

ezagutzeko gaitasunari dagokio. Emozio horiek bideratu behar ditugu –

albora utzi edo atzera bota beharrean–, emozio-esperientzia positiboak

izateko. Lehenengo urrats hori egin ostean, nork bere emozioak

erregulatzeko beharra azaltzen da.

Ezagutza-, fisiologia-, jokabide- eta gizarte-osagaiak ditu norberaren bizipenak edo emozio-esperientzia subjektiboak.

Page 17: 6.GAIA Giza Trebetasuna. - gipuzkoa · baliabideak azaltzeko gaitasuna da norberaren gaitasuna. Ildo horretatik, zenbait ezaugarri edo adierazgarri nabarmendu behar dira, ... Giza

Hezkuntza Soziopertsonala

221

Era berean, ahozko nahiz ahozkoak ez diren (aurpegi-espresioak,

ahots-tonuak eta ozentasunak...) jokaera-espresioek eragina dute

emozioengan. Zenbait portaerak emozio bideratzen ekartzen dituzte. Esate

baterako, badirudi emozioak biziagotzea aurpegi-espresioa biziagotzearekin

lotuta dago.

Azkenik, ez da ahaztu behar emozioak gizarte-eraikuntzak direla.

Zentzu horretan, egia da emozioek ezaugarri genetiko bat dutela, eta emozio

batzuk –beldurra, haserrea, depresioa eta gogobetetasuna (lehen mailakoak

deituak)– kultura- eta gizarte-testuingurua kontuan hartu gabe ere

badaudela. Hala ere, emozio horien agertzeko modua aldatu egiten da

testuinguru horren arabera. Gainerako emozioak (bigarren mailakoak

deituak: errua, harrotasuna/harrokeria, esker ona, nostalgia, maitasuna)

sozializazio-esperientziek baldintzatzen dituzte, eta mekanismo are

aldakorragoak dituzte.

Azken batean, gizarte taldeen baitan aldatzen diren arauen arabera

balioesten ditugu gure emozioak egoki edo desegoki gisa, eta saritzen nahiz

zigortzen dugu geure burua. Hau da, babes-mekanismoak eta emozioak

barneratzen ditugu sozializazioaren bidez. Autoezagutzaren eta emozio-

erregulazioaren plan orok duen helburu garrantzitsua da gizarte-mekanismo

horiek ezagutzea, gizartean egokia den moduan emozioak adierazten

ikasteko.

2.2.2.3. Emozioak erregulatzeko estrategiak.

Emozioen esperientzia subjektiboa nahiz espresioa aldatzeko –

indartuz nahiz murriztuz– prozesuei dagozkie emozio-

erregulazioak. Berekin dakar sentitzen duguna behar bezala nola

adierazi jakitea eta, era berean, sentitzen duguna kontrolatzeko gai

izatea.

Irakurgaia

I. Etxeberria: Emozioen erregulazioa

Page 18: 6.GAIA Giza Trebetasuna. - gipuzkoa · baliabideak azaltzeko gaitasuna da norberaren gaitasuna. Ildo horretatik, zenbait ezaugarri edo adierazgarri nabarmendu behar dira, ... Giza

Hezkuntza Soziopertsonala

222

Sentitzen duguna aldatzea posible da, emozioak eragiten dituzten osagaietako bat edo

batzuk erregulatuz. Ildo horretatik, funtsezko hiru estrategia aipa ditzakegu.

Batzuetan, kanpoko emozio-erantzuna leuntzea edo ezabatzea aski

izaten da barruko emozio-esperientzia ahuldu ahal izateko. Beste

batzuetan, onuragarria izan daiteke emozioa kontrolatzeari uztea (“barrua

hustea”).

Nolanahi ere, emozio-esperientzia positiboa ahalbidetzen duten

portaerak, jarduerak eta egoerak hautatzen jakitea da funtsezkoa. Azken

batean, biziune atseginak eman behar dizkiogu geure buruari, atseginak

zaizkigun egoerak eta jarduerak hautatuz nahiz desatseginari erreparatu gabe

atseginean arreta jarriz, hau da, negatiboa minimizatuz.

Emozioak erregulatzeko, bereziki interesgarria da negatibotzat jotzen

diren emozioak erabiltzeko eremua (antsietatea, erruduntasuna, haserrea).

Haserrea behar bezala erabiltzen jakitea oso garrantzitsua da, eta argi

dago haserrea gehiegi nahiz gutxiegi kontrolatzeagatik harremanari kalte

egin diogun egoeraren baten adibideak guztiok ditugula.

Sarritan, nork bere oldarkortasuna kontrolatzeko kontsignak aurki

daitezke literaturan: burura etortzen zaizun bigarren gauza egitea, egoera

1) Emozio-gertaerek eragindako interpretazioak, pentsamenduak eta irudiak aldatzea,

berrebaluazio konstruktibo baten bidez, errealitatea positiboago ikusi ahal izateko.

2) Erreakzio fisiologikoak erregulatzea, hainbat metodoren bidez (erlaxatzea, ariketa fisikoa

nahiz arnasa hartzeko ariketak hartzen ditu bere baitan).

3) Emozioen adierazpena eta haiei lorutiko portaerak aldatzea.

Page 19: 6.GAIA Giza Trebetasuna. - gipuzkoa · baliabideak azaltzeko gaitasuna da norberaren gaitasuna. Ildo horretatik, zenbait ezaugarri edo adierazgarri nabarmendu behar dira, ... Giza

Hezkuntza Soziopertsonala

223

batzuetan betetzen ditugun rol negatiboak identifikatzea, arrazoizkoak ez

diren egoeretan zentzuzko jendea bilatzea.

Era berean, garrantzi handia ematen zaio haserre-mekanismoak

ezagutzeari, haserre dagoen pertsonaren aurrean erreakzionatzen dugunean

zer ez dugun egin behar jakiteko.

Antsietate-emozioen aurrean, hiru gauza behar dira, gutxienez. Lehenik,

antsietatea desaktibatzeko moduak (lasaitzea, ariketa fisikoa, beste zeregin

batean entretenitzea) aurkitu behar dira; bigarrenik, jomuga txikiak eta haiei

dagozkien sariak ezarri behar dira; eta, hirugarrenik, inguruan laguntza

bilatu behar da, aldaketa positiboa erraz dezaketen pertsonei parte

harraraziz.

Emozioz adieraz daitekeenari eta hura adierazteko moduari

buruzko kodeak ditu kultura bakoitzak. Kontrolatu nahi den emozio

motaren, norberaren helburuen eta testuinguruaren balioespenaren arabera

egokitzen dira, neurri handi batean, nork bere emozioak erregulatzeko

estrategiak. Emozioak adierazteko eta erabiltzeko eremuan, beste edozein

eremutan bezala, nork bere buruari ezarritako helburuek, pertsonarteko

harremanek eta kultur irizpideek pertsona horrek eraginkortzat har

dezakeenarenbaliabideak mugatzen dituzte.

2.2.3. Nork bere lana erregulatzea.

2.2.3.1. Jomugak planifikatzea eta ebaluatzea.

Arrakasta-esperientziak faktore erabakigarriak dira norberaren

gaitasuna garatzeko. Norberaren jomugak behar bezala erabiltzea erabakigarria

da autokontzeptu ona eraikitzeko eta burujabetasun-trebetasunak

eraginkortasunez zabaltzeko.

Page 20: 6.GAIA Giza Trebetasuna. - gipuzkoa · baliabideak azaltzeko gaitasuna da norberaren gaitasuna. Ildo horretatik, zenbait ezaugarri edo adierazgarri nabarmendu behar dira, ... Giza

Hezkuntza Soziopertsonala

224

Alde batetik, etorkizuneko egoeren aurrean arrakasta-aukerak eta

norberaren autoirudia bultzatzen eta indartzen dituen arrakasta maila egokia

bermatzen ditu jomuga errealistak ezartzen jakiteak. Ildo horretatik, Jamesek

–autokontzeptua aztertu zuen aitzindarietako bat izan zen– nabarmendu

zuenez, garrantzitsuak dira honako formula xume hau oinarri duten

norberaren ebaluazioak: autoestimua = arrakastak/ aukerak.

Azken batean, geure buruari jartzen dizkiogun helburuen zailtasun

maila erregulatzen ikastea funtsezkoa da, horren araberakoa baita

arrakasta edo porrota, eta baita dakartzan sentsazioak ere. Helburuak

lortzen ez badira, porrot-esperientzia gehiegi egongo dira; baina, arrakasta

errazegi –ahaleginik gabe– lortzen bada ere, arazoak sortuko dira. Horrela

bada, gehiegikeriagatik nahiz gutxiegikeriagatik gerta daiteke irizpideak

behar bezain errealistak ez izatea.

Beste alde batetik, azken hamarkadetako psikopedagogian gehien idatzi

den norberaren gaitasunetariko bat da jomugak planifikatzen eta balioesten

ikasteko gaitasuna, burujabetasuna errazteko tresnatzat hartzen baita.

Horregatik, hain zuzen funtsezkoa da nork bere burua erregulatzeko

trebetasunak ikastea, norberaren gaitasunean trebatzeko.

JOMUGA ERREALISTAK

NORK BERE BURUAZ DUEN IRUDIA INDARTZEN DUTELAKO ETA ARRAKASTA-ESPERIENTZIAK HANDITZEN DITUZTELAKO

AUTONOMIARI LAGUNTZEN DIOTELAKO

Page 21: 6.GAIA Giza Trebetasuna. - gipuzkoa · baliabideak azaltzeko gaitasuna da norberaren gaitasuna. Ildo horretatik, zenbait ezaugarri edo adierazgarri nabarmendu behar dira, ... Giza

Hezkuntza Soziopertsonala

225

2.2.3.2. Nork bere lana erregulatzeko trebetasunak.

Trebetasun bat baino gehiago trebetasun multzoa da hori, helburuak lortzea xede

duena. Helburuak lortzeko Ekintzak planifikatu, egin eta balioetsi behar dira helburuak

lortzeko,; denbora-sekuentzia kontuan hartuz hiru bloke handitan antola daitezke

trebetasun horiek: ekintzen aurretik, ekintzetan zehar eta ekintzen ostean.

1. Jomugen definizioa.

Eskariak eta arazoak identifikatzea eta hori zuzen egiten jakitea

adierazten dute trbetasun horiek; horrek berekin dakar eskura daitekeen

informazio guztia kontuan hartzea eta informazio gehiago bilatzea, eskariak

kanpokoak direnean eta argi ez daudenean, bereziki. Egoera problematikoa

zertan datzan zehaztasunez definitu eta zehazteko zailtasunak sarritan

agertzen dira prozesu horretan.

Hala ere, ez da nahikoa arazo bat identifikatzea:helburu orokorra

zehaztu ostean, lortu nahi dituen helburuak zehazteko pertsona gai izatea

beharrezkoa da. Hau da, eskura ditzakeen datu guztiak kontuan hartu behar

ditu, eta nora heldu nahi duen edo zer lortu nahi duen zehaztu, jomuga

Nork bere jomugei eta kanpoko eskariei erantzutea ahalbidetzen

duten prozesuak erregulatzeko gaitasun gisa azaltzen da

autorregulazioa, prozesu horiek pertsonarentzat garrantzitsuak

direnean, bereziki (Sanz de Acedo, 1998). Autorregulaziorako

trebetasunak dituen pertsonak bere buruari galdetzen dio nola egin

garrantzitsua iruditzen zaiona, zalantzan jartzen du ondo egiten ari

AUTORREGULAZIO-TREBETASUNAK HASIERAKO FASEAN: EKINTZAREN AURRETIKO

TREBETASUNAK.

SANZ ACEDO, M (1998): Inteligencia y personalidad en las interfases educativas. Bilbao: Desclée de Brower. 3.kapitulua.

Page 22: 6.GAIA Giza Trebetasuna. - gipuzkoa · baliabideak azaltzeko gaitasuna da norberaren gaitasuna. Ildo horretatik, zenbait ezaugarri edo adierazgarri nabarmendu behar dira, ... Giza

Hezkuntza Soziopertsonala

226

helburu zehatzetara mugatuz. Bigarren une horretan, bi dira ondo zehaztu

ahal izateko landu behar diren zailtasunik ohikoenak

1) Oldarkortasuna kontrolatzea, informazio osoa izan arte.

2) Zehaztasuna eragozten duen gehiegizko gogoetatsutasuna.

Ezarririko helburuek edo jomugek baldintza batzuk bete behar

dituzte.

2. Ekintza planifikatzeko trebetasunak

Gaitasuna izan behar da aukerak sortzeko, aukera bakoitzak izan

litzakeen ondorioak aurrez ikusteko – abantailak eta desabantailak neurtuz–,

zentzuzko arrazoien bidez aukerak baztertzeko eta eman beharreko urratsak

emanez eta bete beharreko epeak betez lantzeko aukera hori.

Aldi erabakigarria eta konplexua da plangintza, eta, horretarako,

Arazoak Konpontzeko teknikak eta ereduak erabil daitezke.

Plangintza eginda, elkarri loturiko hiru prozesuk osaturiko zirkuitua

irekitzen da. Prozesu horiek honako hauek dira:

- egiten dugun bitartean zuzentzea ekintza

- ekintzaren norabidea etengabe kontrolatzea

- okerrak, zailtasunak eta ustekabeak zuzentzea (halakorik

balego).

Alde batetik, eskariari jaramon egin zaion edo arazoa konpondu den jakiteko

irizpide bezala gisa izan dute. Irizpide horiek objektibotasun maila bat izan behar dute,

ezartzen dituenak eta gainerako pertsonek argi ikusteko modukoa. Beste alde batetik,

errealistak izan behar dute, hau da, norberaren ezaugarriak kontuan harturik lortzeko

moduakoak (argiak).

AUTORREGULAZIO-TREBETASUNAK EKINTZA GARATZEN DEN BITARTEAN (ERDIKO

MONOTORIZAZIO-FASEA).

Page 23: 6.GAIA Giza Trebetasuna. - gipuzkoa · baliabideak azaltzeko gaitasuna da norberaren gaitasuna. Ildo horretatik, zenbait ezaugarri edo adierazgarri nabarmendu behar dira, ... Giza

Hezkuntza Soziopertsonala

227

Dugun denbora aski den, material daukagun, eta abar, aztertzean datza

ekintzaren etengabeko kontrola. Orokorrean, autobehaketa-prozesu ia

automatikoa izaten da. Ekintza aurrera eramateko aurrez planifikatuta zegoen

norabidea desbidera dezaketen akatsak, zailtasunak nahiz ezustekoak

antzematen ditu kontrol-sistemak –autobehaketak–, eta hurrengo urratsera,

zuzenketara, igarotzea erraztu.

Emaitza errealak espero zirenekin alderatzean datza balioespena,

ezarritako jomugen arabera; funtsezko bi une ditu, autorregulazio-gaitasuna

oso modu berezian zehazten dutenak:

1. Autoebaluazioa. Zaila izango da autonomia izatea, eskaera nahiz

betebehar bat bukatzean nork bere buruari galdetzen ez badio zer

egin den ondo eta zer ez.

2. Sarien erregulazioa: ondorio saritzaileak dakartzaten jarreretarako

joera dugu; horregatik, garrantzitsua da haiek emaitzen arabera

erabiltzen jakitea.

Azkenik, azpimarratu beharra dago, autorregulazio-trebetasunak

lortzeak –eta bai halaber dagozkien jarrera- eta ezagutza-prozesuak trebatzeak

AUTORREGULAZIO-TREBETASUNAK EKINTZAREN OSTEAN (AZKEN FASEA).

Aldaketa-prozesuak ezartzea

1) Zailtasuna zein mailatan dagoen identifikatu, eta hura zein unetan eta

egoeratan gertatzen den jakin ahal izateko beharrezko datuak bildu, hiru mailak

(pentsamendua, sentimenduak eta portaerak) kontuan hartuz. Ildo horretatik, lagungarria

izaten da epe laburrean erregistroa edo egunkaria egitea.

2) Konponbide posibleak aztertu; zailtasun mailari hertsiki lotuta dago

bigarren prozesu hau. Beharrezkoa izan daiteke errealitatearekin zerikusirik ez duten

pentsamolde batzuk aldatzea, jomugak doitzea, edo portaera eta testuinguru batzuk aldatzea.

3) Beste aukera batzuk probatu.

Page 24: 6.GAIA Giza Trebetasuna. - gipuzkoa · baliabideak azaltzeko gaitasuna da norberaren gaitasuna. Ildo horretatik, zenbait ezaugarri edo adierazgarri nabarmendu behar dira, ... Giza

Hezkuntza Soziopertsonala

228

ere– ez duela funtzionamendu ona automatikoki ziurtatzen, funtsezko ekarpena

den arren. Era berean, azeleragailua zapaltzen eta hura askatzen jakiteak ez du

ondo gidatzea bermatzen. Noiz eta nola zapaldu behar den jakiteari eta

trebetasunak nola erabili eta ezagutza- eta jarrera-prozesuak nola desaktibatu

behar diren jakiteari, metakognitibo deitzen zaio, eta azkenaldiko zenbait lanek

garrantzi handia ematen diote... “Metakogniziorik gabe nahiko mugatua gera daiteke autorregulazioa”.

3. Aldaketaren baldintzak.

Norberaren gaitasuna, sarritan, kontrolatzeko eta nork bere buruari laguntzeko

gaitasun gisa definitzen da. Honako hau adierazten du horrek:

1) Aldaketa posible dela sinestea,

2) aldaketak eragiteko trebetasunak izatea,

3) iritsi nahi genukeen eta gauden puntuaren arteko desberdintasuna

identifikatzea,

4) lortu nahiz diren helburuak eta emaitzak zehaztea, eta bai halaber haiek

lortzeko beharrezkoak diren urratsak ere,

5) planak betetzeko jardutea,

6) jomugak lortzeko ekintzak berriz zuzen daitezkeela jakitea,

7) beste pertsona batzuek beren aldaketa-prozesuen kontrola har dezaten

erraztea.

Aldaketen dinamikari begira, garrantzitsua da zenbait baldintza kontuan

hartzea.

1) Aldaketa batek elementu berriak sartzea dakar; beste modu batera jardutea eta norbe

nahiz pertsonarteko kontuak beste ikuspegi batzuetatik antzematea ahalbidetzen dute elementu hor

Page 25: 6.GAIA Giza Trebetasuna. - gipuzkoa · baliabideak azaltzeko gaitasuna da norberaren gaitasuna. Ildo horretatik, zenbait ezaugarri edo adierazgarri nabarmendu behar dira, ... Giza

Hezkuntza Soziopertsonala

229

Norberaren nahiz pertsonarteko zailtasun bat eraginkortasunez

konpontzeko estrategia erabakigarria da aurretik lortzen saiatu garen

konponbideak zehatz-mehatz aztertzea. Ildo horretatik, psikologia-

mugimendu batzuek ekarpen interesgarri hau egin dute: “egiten zabiltzanak

eraginik ez badu, proba ezazu beste zerbait”. Eraginik ez duela esan

genezake, emaitza bera behin eta berriz errepikatu baldin bada..

Bereziki garrantzitsua da norberak erabiltzen duen estiloa ezagutzea.

Edozein arazo ikusteko eta aztertzeko bi modu daude: arrazoizkoa eta

emoziozkoa.

Batek ez du bestearen gainetik egon beharrik.

Garrantzitsua da haiek nola erabiltzen ditugun jakitea, gutxien

erabiltzen ditugunak hobetzeko eta gehiagotan erabiltzeko. Autoezagutzak

aukera ematen digu iragandako esperientziak berriz ikusteko, gaur egunekoak

indartzeko eta etorkizunekoak berriz planteatzeko.

“Gurpil zoroa” deitu ohi dioguna hausteko balio duen edozein aldaketa

egokia izan daiteke, baina ez da ez iraunkorra ez eraginkorra izango, beste

mailetako pixkanakako aldaketak bere baitan hartzen ez baditu.

Adibidez, norbait depresioak jota dagoenean, ez du ezertarako balio

atsegintasun maila areagotzen duten « ezohiko » jardueratan hasteak,

sinesmen-arloan bigarren mailako aldaketarik gertatzen ez bada, eta ideietan

eta itxaropenetan elementu berririk sartzen ez bada.

2) Aldaketak geldoak dira. Hori dela eta, beharrezkoa da gutxieneko aldaketak ezartzea eta pixkana

areagotzea, egun dauden baliabideak erabiliz. Gainera, garrantzitsua da hainbat mailatan eman beharrek

aldaketak ez ahaztea.

Page 26: 6.GAIA Giza Trebetasuna. - gipuzkoa · baliabideak azaltzeko gaitasuna da norberaren gaitasuna. Ildo horretatik, zenbait ezaugarri edo adierazgarri nabarmendu behar dira, ... Giza

Hezkuntza Soziopertsonala

230

Estrategia nahiz trebetasun zehatz bat zertan datzan ulertzea ez da

nahikoa. Beharrezkoa da hura nola burutu jakitea, eta erabiltzeko aukera

ikustea.

Azkenik, beharrezkoa da estrategiak noiz eta zein testuingurutan

erabili behar diren bereizten jakitea. Neurri handi batean, entsegu- eta akats-

prozesu bati dagokio hori. Hau da, informazioa sartu eta trebetasunak une

egokian erabili behar dira. Horretarako, kontuan hartu behar dira

harremanen historia, gaur eguneko egoera eta etorkizunean lortu nahi dena.

3) Azkenik, norberaren gaitasunari dagozkion estrategiak nahiz gizartea eta norbe

garatzeko beste estrategiak erabili nahiz direnean, kontuan hartu behar da ez dela aski ma

informatzaile hutsa . Hau da, trebetasun bat nola garatu intelektualki ulertzean datza.

Page 27: 6.GAIA Giza Trebetasuna. - gipuzkoa · baliabideak azaltzeko gaitasuna da norberaren gaitasuna. Ildo horretatik, zenbait ezaugarri edo adierazgarri nabarmendu behar dira, ... Giza

Hezkuntza Soziopertsonala

231

4. Gaitasun pertsonalaren laguntzarako trebetasunak eta gaitasun hori

errazteko trebetasunak.

Gainerakoengan positiboa pizteko gaitasunari eta haiek beren

erabakiak har ditzaten errazteari dagozkie laguntzeko trebetasunak. Hau da,

nork bere buruari nahiz beste pertsona bati bere buruarengan eta dituen

aukerengan konfiantza sorraraztean datza, gaitasun pertsonalean hobetze-

prozesuek daramaten bidea zuzentzeko. Besteei nahiz nork bere buruari

laguntzeko erabil daitezke gaitasun horiek.

4.1. Erabaki-hartzea bultzatzea.

Errealitatea geure eskemen arabera interpretatzen dugu, eta

gainerakoek kode berberak erabil ditzaten espero izateko joera dugu. Sarritan,

asmo onak izan arren, “besteak” egin behar duenari buruzko iguripen

bihurtzen da hori.

Beste pertsonari “zer egin behar duen” esateak –era esplizituan nahiz

inplizituan– ez dio laguntzen erabakiak bere kabuz hartzen edo bere

baliabideetan sinesten.

Ildo horretatik, norbaiten gaitasun pertsonala bultzatzen gehien lagun

dezakeen kanpo-faktoreetariko bat omen da pertsona horrek bere erabakiak

har ditzan laguntzeko trebetasuna.

Batzuetan, argi dago arazoa beste pertsonari dagokiola; horrelakoetan,

hari entzutea eta konponbide-aukerengan hausnartzen laguntzea da egokia,

aukera bakoitzaren abantailak eta desabantailak neur ditzan.

“ARAZOA NORI DAGOKION” argitzeko gai izatea eskatzen

du trebetasun horrek.

WEISINGER (1998): “La inteligencia emocional en el trabajo”. Argentina: Zeta. 6.kap. 187-21º2

Page 28: 6.GAIA Giza Trebetasuna. - gipuzkoa · baliabideak azaltzeko gaitasuna da norberaren gaitasuna. Ildo horretatik, zenbait ezaugarri edo adierazgarri nabarmendu behar dira, ... Giza

Hezkuntza Soziopertsonala

232

Beste batzuetan, bi arazo maila bereizi behar dira, gutxienez: alde

batetik, zuzeneko zailtasunak dituen pertsonaren (edo dituzten pertsonen)

arazoa edo maila; eta, bestetik, haren (edo haien) gertukoek duen (edo duten)

arazoaren maila, arazo horrek eragiten dien moduaren arabera. Horrelakoetan,

funtsezkoa da alde bakoitzaren ulertzeko modua eta emozioak aurrez

mugatzea, aukerak aztertzeko prozesu batera igaro aurretik.

4.2. Positiboa dena sustatzea.

Positiboa piztea garrantzitsua da, funtsezko tresna baita beste pertsonaren

segurtasuna eta estimua ahalbidetzeko eta harreman-giro ona sortzeko.

Positiboa dena sustatzearen ezaugarriak:

Egitekoa nahiz helburua lortzen ez denean, lorpen partzialak eta ahalegina

balioetsi ditzakegu: “Ahalegindu zara, eta hobeto egin duzu”; “Egia da ez

duzula lortu, baina, hobeto egin duzu, eta hori ere garrantzitsua da”;

“Denbora asko eman duzu horri buruz pentsatzen, eta ikusten da lan egin

duzula”.

Enfasi-kontua da. Izan ere, lana urria den nahiz okerrak dauden egoeratan

ere, baliozkoak izan daitezkeen eta hobetzen laguntzen duten gauzak daude.

Pertsona bat oker egon daiteke, zerbait gaizki egin dezake, baina, era

berean, egoera horietan posible da aldaketak era pizgarrian eskatzea.

1. Azken batean, mailakako aurrerapenak eta arrakasta txikiak ikusi behar dira, eta ahalegin

etengabea bultzatu.

Oinarria: DINKMEYER, D: Developing understanding of self and others. New York: McGraw.

2. Positiboa indartzea eta ondo dagoena bilatzen saiatzea.

Page 29: 6.GAIA Giza Trebetasuna. - gipuzkoa · baliabideak azaltzeko gaitasuna da norberaren gaitasuna. Ildo horretatik, zenbait ezaugarri edo adierazgarri nabarmendu behar dira, ... Giza

Hezkuntza Soziopertsonala

233

Zalantzarik gabe, zailtasunen eta oztopoen aurrean sortzen da gehienetan

positiboa dena sustatzeko aukera. Ahaleginduz gero hobe daitekeela

sentitzera garamatza garrantzitsua saiatzea dela uste izateak dakarren jarrera

positiboa mantentzeak. Halaber, ez dugu ahaztu behar adore emateko eredu

bihurtzen gaituela gure okerrak onartzeaketa aitortzeak, eta, horrela,

sinesgarriagoa da balioetsi beharreko bakarrak ez direla okerrak.

Horretarako, garrantzitsua da iraganera itzultzea nahiz etorkizuna aipatzea

ekiditea, eta orainari begiratzea, beste pertsonari pentsatzen lagunduz edo

ideiak iradokiz (blokeatuegia dagoenean).

Orokorrean, iguripenak bete egiten dira, eta, horregatik, garrantzitsua da

haiek berrikustea. Modu berezian zaindu behar dira ahozkoak ez diren

mezuak. Izan ere, adore emateko balio dezaketen arren, adorea kentzeko ere

balio dezakete horrelako mezuek. Denok dakigu adore emateko balio

dezakeela irribarrea, benetakoa denean; baina, era berean, badakigu adorea

kendu eta iguripen ezkorrak ekar ditzakeela, begietara begiratzea saihestuz,

oinekin kolpeak emanez, eta abar, esate baterako.

Onarpena agertzeko era asko daude: irribarrea, isilpeko onespena nahiz

aitorpen esplizitua (“Ahal izan duzun bezain ondo egin duzu, eta hori da

garrantzitsuena”). Kontu handiz ibili behar dugu, bereziki, bukaerako

oharrekin (“ondo dago... baina”, “ikusten duzu saiatzen zarenean egin

dezakezuna?”, “bazen garaia”).

3. Okerrak ikaste-prozesuaren zati gisa balioestea.

4. Hobetzen laguntzea, aldatzeko aukerak emanez.

5. Onarpena agertzea eta iguripenak berriz ikustea.

Page 30: 6.GAIA Giza Trebetasuna. - gipuzkoa · baliabideak azaltzeko gaitasuna da norberaren gaitasuna. Ildo horretatik, zenbait ezaugarri edo adierazgarri nabarmendu behar dira, ... Giza

Hezkuntza Soziopertsonala

234

Zentzu horretan, adore emateak, hezkuntza-ikuspegitik eta, batez ere,

laguntza–trebetasun gisa, honako hau adierazten du: zereginak pixkanaka

gehituz joango den prozesu baten plangintza egiteko gai izan dadin

laguntzea beste pertsonari.

5. Autokontzeptua eta autoestimua, hobekuntza-prozesuen

ardatz gisa.

Teoria guztiak bat datoz honako hau nabarmentzean: gure pentsamenduek,

sentimenduek eta portaerek duten eragina hobeto ezagutzeak kontrol-

gaitasuna erraz dezake, eta horrek norberaren gogobetetasun handiagoa eta

harreman hobea ekarriko ditu. Era berean, ados daude trebetasun horiek

hobetzeko erari buruz. Halaber, badirudi argi dagoela autoestimua bitarteko

faktore erabakigarria dela, zeina kontuan hartu behar baita.

Psikopedagogian autokontzeptuari buruz idatzi dena berrikusiz gero ohar

gaitezkeenez, terminoak erabiltzeko halako nahasketa bat dago. Batzuek

nahiago dute autokontzeptu edo autoestimu terminoa, eta beste batzuek

sinonimotzat hartzen dituzte. Nahasketaren zati handi bat azalpen-marko

askotarikoak egotetik dator, eta bai halaber ezagutza-, afektibitate- nahiz

portaera-alderdiei ematen zaien indar mailatik ere. Azken urteetan garatu

6. Beste pertsonarengan konfiantza izatea, eta berez aldatzeko duen gaitasuna indartzea.

7. Laguntzeko moduak bilatzea: lagunak, kideak

GOMENDATURIKO IRAKURGAIA: BURNS, R.B (1990): “EL AUTOCONCEPTO”. Bilbao: EGA. 3.kap. 51-559.

Page 31: 6.GAIA Giza Trebetasuna. - gipuzkoa · baliabideak azaltzeko gaitasuna da norberaren gaitasuna. Ildo horretatik, zenbait ezaugarri edo adierazgarri nabarmendu behar dira, ... Giza

Hezkuntza Soziopertsonala

235

den bide globalizatzailean, norberarekiko jarrera multzo gisa ulertu da

autokontzeptua, eta bide horrek arazoa konpontzen du, hein handi batean.

Jarrera gisa ulerturiko autokontzeptuak hiru dimentsio ditu; dimentsio

horiek funtsezkoak dira autokontzeptua aztertu, aurretik zaindu eta hobetu

nahi dugunean.

1. Ezagutza-dimentsioa edo -osagaia.

Pertsonak bere nortasunari buruz (ezaugarriei, gaitasunei, trebetasunei, mugei

eta balorioei buruzko sineste multzoa, eta haiei ematen zaien garrantzi,

lehentasun nahiz nagusitasun maila) osatzen duen teoriari dagokio;

“Autoezagutza”rekin bat etorri ohi da.

2. Afektibitate-dimentsioa edo -osagaia.

Nortasuna definitzen duten arloen balioespenari –positiboa nahiz negatiboa–

dagokio. Autoestimu mailarekin bat etor liteke

3. Motibazio-osagaia edo portaera-dimentsioa.

Balioespen positiboei nahiz negatiboei loturik dago nork bere buruaz duen

irudia; balioespen horiek jarrerak eta portaerak baldintzatzen dituzte. Izan ere,

nork bere buruaz aurrez duen irudiarekin bat datozen jarrerak eta egoerak

aukeratzeko joera dugu.

Laburbilduz, autokontzeptu/autoestimuak honako hauek ditu ezaugarri nagusi:

1. Antolaturiko esperientzia-osotasuna da.

2. Pertsona barneko eta pertsonarteko iraganeko, orainaldiko eta etorkizuneko esperientziak

antzemateko, antolatzeko eta interpretatzeko eredu bat ematen du; hau da, geure burua nola

nabaritzen eta sentitzen dugun baldintzatzeaz gain, gainerakoak ere nola ulertzen ditugun

baldintzatzen du eredu horrek.

IRAKURGAIA: M.MICELI (2000): ”La autoestima”. Madrid: Acento. 3. kapitulua.

Page 32: 6.GAIA Giza Trebetasuna. - gipuzkoa · baliabideak azaltzeko gaitasuna da norberaren gaitasuna. Ildo horretatik, zenbait ezaugarri edo adierazgarri nabarmendu behar dira, ... Giza

Hezkuntza Soziopertsonala

236

Nolabait, baldintzen arabera ikasten da autokontzeptua eta, logikoki,

ezinbesteko edozein unetarako baliozkoa da hori; are baliozkoagoa da, ordea,

norberaren nortasuna prestatu eta eraiki behar denerako. “Beste

adierazgarri”ek eginkizun garrantzitsua dute: a) partaidetza- eta identifikazio-

loturak sortzeko, b) berezitasuna aitortzeko eta onartzeko eta c) partaidetza-

eta kontrol-sentimenduak sortzeko.

esperientzia berriek aldaraz baitezakete; era berean, ebolutiboa da; hau da,

ziklo nahiz etapa batzuei lotua dago. Horregatik, pertsona nerabezarora

hurbildu ahala, joera dago autokontzeptuak bere baitan alderdi psikologiko

eta sozialagoak har ditzan. Nerabezarorik aurrera autoestimu-zailtasunak ager

daitezke, hurbileko pertsonen iritziarekiko iragazkorragoa bihurtzen baita

pertsona.

Estres-egoeratan, pertzepzio-eremua murrizten duen hesi bihurtzen da

pantaila, eta erronka berriei aurre egitea eragozten du. Horregatik, pertsonak

egoera berriari aurka egiten dionean, bere irudia zaintzen saiatzen dabilela

susma dezakegu, eta kontuan hartu behar dugu segurtasun handiko baldintzen

pean bakarrik utzi ahal izangodiola aurka egiteari, esperientzia berrietara

egokitzeko

3. Ezinbesteko esperientziaren eta kultura- eta gizarte-ingurumenarekiko elkarrekintzaren

ondoriozko ikaste-prozesu baten bidez sortzen da.

4. Dinamikoa da,

5. Aukeratze-pantaila gisa jokatzen du, pantaila horren iragazkortasuna norberaren

historiak zehaztzen du.

Page 33: 6.GAIA Giza Trebetasuna. - gipuzkoa · baliabideak azaltzeko gaitasuna da norberaren gaitasuna. Ildo horretatik, zenbait ezaugarri edo adierazgarri nabarmendu behar dira, ... Giza

Hezkuntza Soziopertsonala

237

Oinarrizko behar psikologikoak aseak izatearen baitan dago autoestimu ona.

Ildo horretatik, talde esanguratsuetan onartua eta integratua eta seguru

sentitzeak autoezagutza, autoestimua eta autoeraginkortasuna errazten dituela

esan daiteke.

Izan ere, zatiak batzetik haratago doan autoekontzeptu nahiz autoestimu

orokorraz hitz egin daitekeen arren, kontuan hartu beharreko hainbat alderdi

daude: fisikoa, familia-arlo aktiboa, eskola-arloa, soziala, psikologikoa...).

6. Norberaren beharrizanei hertsiki lotuta dago.

7. Dimentsioanitza da.

Page 34: 6.GAIA Giza Trebetasuna. - gipuzkoa · baliabideak azaltzeko gaitasuna da norberaren gaitasuna. Ildo horretatik, zenbait ezaugarri edo adierazgarri nabarmendu behar dira, ... Giza

Hezkuntza Soziopertsonala

238

JARDUERAK.

1) Osa itzazu honako kasu hauek

Ikaskideen aurrean lan bat aurkeztu behar izaten duen bakoitzean, Jon gaixotu egiten da.

Egia esan, lanak amaitzeko zailtasunak ere baditu. Irakurtzen eta prestatzen denbora asko

igaro ostean, zailtasunak ditu idatzi behar duenean. Sarritan gertatzen zaio orri bat berehala

zuzendu ezean idazterik ez lortzea eta, azkenean, paperontzira botatzea.

Maiderrek oso ondo margotzen du. Oso marrazki politak egiten ditu, eta bat amaitu eta

beste bat hasteko erraztasun handia du. Hala ere, ez ez dirudi oso pozik dagoenik. Badirudi

egiten duen ezerekin ez dagoela pozik.

Maite arduratsua eta langilea da, eta garaiz iristen da. Sarritan, bere aisialdia lanak egiten

eta lanean ematen du. Ikaskideek asko estimatzen dute eta euren lanetan lagundu ohi die;

are gehiago, Maitek egiten dizkie lanak. Hala ere, taldean lan egitea kosta egiten zaio, eta,

hori egin behar duenean, dagokiona baino lan askoz gehiago bereganatzen du. Badirudi

gainerakoek baino lan gehiago egiten egiten duela, eta lanean ondo pasatzen duela dio;

gustatzen zaiola.

Page 35: 6.GAIA Giza Trebetasuna. - gipuzkoa · baliabideak azaltzeko gaitasuna da norberaren gaitasuna. Ildo horretatik, zenbait ezaugarri edo adierazgarri nabarmendu behar dira, ... Giza

Hezkuntza Soziopertsonala

239

2)

2.1. Identifika itzazu agertzen diren ezagutza-distortsioak eta, ondoren, azal ezazu aukera,

pentsamendu positiboa erabiliz.

Page 36: 6.GAIA Giza Trebetasuna. - gipuzkoa · baliabideak azaltzeko gaitasuna da norberaren gaitasuna. Ildo horretatik, zenbait ezaugarri edo adierazgarri nabarmendu behar dira, ... Giza

Hezkuntza Soziopertsonala

240

Neska talde bat elkarrekin

bidaia bat egiteko geratu da.

Neskak elkarren lagunak

dira. Ezagutzen duen

agentzia batera joatea

proposatu du haietako batek.

Iritsi nahi zuten lekura

heltzean, gauzak espero

baino okerrago irten dira.

Ama ohean dago, gaixorik.

Talde-lan batean, lana

bukatutakoan ondorio batzuk

atera dira, lan hori aurrera

eraman den moduari buruzko

abantailak eta desabantailak

jarriz.

Ikasle bat oholtzara irten da

lan bat azaltzera, eta

xehetasun txiki batean nahasi

da.

“Eskaintzaz ezer esan izan ez

banu, ez zatekeen ezer

pasatuko”. Honako hau esan

du: “barka iezadazue. Errua

nirea da”.

"Jateko ere ez dira gai izango

".

("Ziur nago desabantailek

nirekin izango dutela

zerikusia" )

Oso gaizki irten zait. Ez dut

hori azaltzen jakin. Ziurrenik

mundu guztia ohartu da.

2.2. Antzeko koadro bat erabiliz, azal ezazu egoera bat (ezagutzadistortsioarekin eta

pentsamendu positibo zuzentzailearekin).

Page 37: 6.GAIA Giza Trebetasuna. - gipuzkoa · baliabideak azaltzeko gaitasuna da norberaren gaitasuna. Ildo horretatik, zenbait ezaugarri edo adierazgarri nabarmendu behar dira, ... Giza

Hezkuntza Soziopertsonala

241

3. Testua

Lucien Auger (1992): Nork bere buruari gehiago laguntzea. Santander: Sal terrae. 4.

Kap.

»Gezurra badirudi ere, arrakastarik ez izatearen beldurrak elkarren kontrako bi ondorio ekar

ditzake: hiperaktibitatea eta hipoaktibitatea. Lehenengo kasuan, pertsonak gehiegizko

jarduera du eta, bigarrenean, gutxiegizkoa.

»Porrotaren beldurrak itsutzen duen pertsonak bere buruari lan-erritmo nekagarria ezar

diezaioke, arretarik eta sormenik ezeko unerik txikienak ere aurpegiratuz, eta, deabruak

hartua balego bezala lan eginez, ekindako guztian arrakastarik lortu ezean ezertarako ez

duela balio esaten dion barne-ahotsa isilarazi nahian. Pertsona horrek ez du ia atsedenik

hartuko, ezta oporrik ere, eta lo gutxi egingo du (gainerakoan, nahiko aztoratua izango da

haren loa). Kontuz! Pertsona hori ez da nahasi behar lan asko egitea benetan atsegin

zaionarekin, zeinak arrakasta ez duen erabiltzen bere balioa neurtzeko. Perfekzionistak,

aldiz, ez du bere lanean ia atseginik lortzen, eta ez da bere etekinarekin pozik egoten ;

gainera, etekin hori gainerakoenarekin alderatzen du,bere kalterako . Berak ahalegin handiz

egiten duenari ez dio inoiz nahikoa on irizten, eta beti itzultzen da bere lanera, hura

hobetzeko. Jarduteko era horrek orekarik gabeko bizimodua ekartzen dio sarritan, eta

bizimodu horretako zenbait elementu ia ez dira agertu ere egiten. Oso gutxitan izango du

denbora aisialdiko jardueretarako, “hobby” bat lantzeko, solasaldi soilaren atsegina beste

xederik gabe solasean denbora “galtzeko”, naturari begiratzeko nahiz berehalako balio

praktikorik gabeko zerbaitekiko interesa agertzeko. Gezurra dirudien arren, nahiz eta bere

jardueretan kemen handiz jokatu, ez da eraginkorra eta ekoizkorra izaten, arrakasta izan

behar duela eta kosta ahala kosta nabarmendu egin behar duela uste izatearen tentsiopean

lan egiten duelako. Energia asko alferrik kontsumitzen du kemen horrek, balazta zapaltzen

duen bitartean aurrera joan dadin saiatzen garen automobilarekin gertatzen den bezala.

Bestekin zuzenean lehian aritzera behartzen duten jardueratan –kirolak, lehiaketak,

erakusketak…- ez du parte hartu nahi perfekzionistak. Gauza horiek guztiak gorrotatzen

ditu, bere etekina era kaltegarrian aldera baitaiteke besteenarekin. Horregatik,

bakardaderako,, bakartzeko eta bere baitan ixteko joera izango du. Hala ere, beste alde

batetik, “zapaldu” behar dituen irudizko aurkariak asmatu ahal izango ditu…

Page 38: 6.GAIA Giza Trebetasuna. - gipuzkoa · baliabideak azaltzeko gaitasuna da norberaren gaitasuna. Ildo horretatik, zenbait ezaugarri edo adierazgarri nabarmendu behar dira, ... Giza

Hezkuntza Soziopertsonala

242

»Ez dut gogoan nork irakatsi zidan bizitza honetan funtsezko bi arau daudela, baina haiek

erabiltzekoan ez nahastea dela garrantzitsuena. Lehenengoa hau da: “Ez amore eman”.

Bigarrena: “Utz ezazu”. Ez amore eman, hasieran zaila izan daitekeen arren, era

atseginagoan bizitzera eramango zaituen portaera berri bat ikasi behar duzunean. Saia

zaitez, eta ez ihesik egin zailtasunei Hala ere, “behar dut”, “ez dut behar” eta horrelakoetan

nahasita zaudenean, utz ezazu.

1. Nolako lotura dute, zure ustez, hiperaktibitateal eta hipoaktibitateak autokontzeptuarekin.

2. Pentsa eta jar ezazu hiperaktibitatea agertzen den egoerengan, egileak azaltzen dituen

bezala. Deskriba itzazu kasu batzuk, kasu bakoitzaren istorioa laburki kontatuz.

3. Taldean elkarri konta iezazkiozue horrelako istorioak, eta hauta itzazue bi. Azal itzazue

arazoa hobetzeko egin daitekeenaren estrategiak, bi ikuspuntutatik.

A) Arazo hori duen norbaiti lagundu nahi diozuna izanez gero.

B) Arazoa duen pertsonaren lekuan egonez gero.

4. Galde iezaiezu pertsona batzuei zein motatako egoerek eragiten dizkieten tristura,

antsietatea, beldurra, haserrea, segurtasunik eza eta frustrazioa, eta zer egiten duten honako

emozio horiek dituztenean. Eska iezaiezu egoera zehatzen bat konta diezazuten, eta saia

zaitez arazoa zein mailatan (pentsamenduan, sentimenduan, emozioan) dagoen jakiten.

Page 39: 6.GAIA Giza Trebetasuna. - gipuzkoa · baliabideak azaltzeko gaitasuna da norberaren gaitasuna. Ildo horretatik, zenbait ezaugarri edo adierazgarri nabarmendu behar dira, ... Giza

Hezkuntza Soziopertsonala

243

Page 40: 6.GAIA Giza Trebetasuna. - gipuzkoa · baliabideak azaltzeko gaitasuna da norberaren gaitasuna. Ildo horretatik, zenbait ezaugarri edo adierazgarri nabarmendu behar dira, ... Giza

Hezkuntza Soziopertsonala

244

GOMENDATUTAKO BIBLIOGRAFIA

Oinarrizkoak.

- R.J Alvarez (1999): konponbidea arazoa denean. Bilbo: Descleé de Brouwer. Norbera

haztea bilduma (1998).

- Miceli, M (2000): la autoestima. Madrid: Acento.

Osagarriak.

-Burns, R.B (1990): El autoconcepto. Bilbao:EGA

-M.C (1996): Fluir (flow): zoriontasunaren psikologia bat: Bartzelona: Kairós (1990).

-Davis, M; McKay, M eta Eshelman, E.R (1985): Nork bere emozioak kontrolatzeko

teknikak. Bartzelona: Martínez Roca.

-Dinkmeyer, D (1997): Developing understanding of self and others. New York: McGraw

-Etxebarria, I (prentsan): La regulación de las emociones.

-McKay, M eta P.Fanning (1991): Autoestimua: ebaluazioa eta hobekuntza. Bartzelona:

Martínez Roca (1987).

-Gergen, K.J (1992): Ni asea: Mundu garaikideko nortasun-ezbaiak. Bartzelona: Paidós

(1991).

-Sanz Acedo (2000): Inteligencia y personalidad en las interfases educativas. Bilbao:

Desclée

Page 41: 6.GAIA Giza Trebetasuna. - gipuzkoa · baliabideak azaltzeko gaitasuna da norberaren gaitasuna. Ildo horretatik, zenbait ezaugarri edo adierazgarri nabarmendu behar dira, ... Giza

Hezkuntza Soziopertsonala

245

Page 42: 6.GAIA Giza Trebetasuna. - gipuzkoa · baliabideak azaltzeko gaitasuna da norberaren gaitasuna. Ildo horretatik, zenbait ezaugarri edo adierazgarri nabarmendu behar dira, ... Giza

Hezkuntza Soziopertsonala

246

Page 43: 6.GAIA Giza Trebetasuna. - gipuzkoa · baliabideak azaltzeko gaitasuna da norberaren gaitasuna. Ildo horretatik, zenbait ezaugarri edo adierazgarri nabarmendu behar dira, ... Giza

Hezkuntza Soziopertsonala

247