24
Lehen Hezkuntzako 5. mailarako Arin-arin liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako Sailean Joseba Santxo Uriarteren eta Teresa Grence Ruizen zuzendaritzapean sortu, taxutu eta gauzaturiko talde-lana da. Liburu honen prestatze- eta argitaratze-lanean honako talde honek esku hartu du: TESTUA Idoia Aranberri Jon Ander Rojo Josu Goikoetxea IRUDIAK Paul Caballero Nuria Hernández EDIZIOA Ainhoa Basterretxea PROIEKTUAREN ZUZENDARITZA Joseba Santxo Maite López-Sáez Liburu honetako ariketak ezin dira inola ere liburuan bertan egin. Ariketetan proposatzen ditugun taulak, eskemak eta gainerako baliabideak ikasleak koadernoan egin beharrekoen ereduak baino ez dira. LEHEN HEZKUNTZA 5 Euskara Arin-arin

5 HEZKUNTZA LEHEN Euskara Arin-arin · Lehen Hezkuntzako 5. mailarako Arin-arin liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako Sailean

  • Upload
    others

  • View
    128

  • Download
    5

Embed Size (px)

Citation preview

  • Lehen Hezkuntzako 5. mailarako Arin-arin liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako Sailean Joseba Santxo Uriarteren eta Teresa Grence Ruizen zuzendaritzapean sortu, taxutu eta gauzaturiko talde-lana da.

    Liburu honen prestatze- eta argitaratze-lanean honako talde honek esku hartu du:

    TESTUA Idoia Aranberri Jon Ander Rojo Josu Goikoetxea

    IRUDIAK Paul Caballero Nuria Hernández

    EDIZIOA Ainhoa Basterretxea

    PROIEKTUAREN ZUZENDARITZA Joseba Santxo Maite López-Sáez

    Liburu honetako ariketak ezin dira inola ere liburuan bertan egin. Ariketetan proposatzen ditugun taulak, eskemak eta gainerako baliabideak ikasleak koadernoan egin beharrekoen ereduak baino ez dira.

    LEH

    EN

    HEZ

    KU

    NTZ

    A5 Euskara Arin-arin

  • Proiektuaren aurkezpena

    Egiten Jakin proiektuak lau urte bete ditu. Proiektu arrakastatsua da, baina hezkuntzaren errealitatea etengabe aldatzen ari denez, iritsi zaio eguneratzeko unea. Hori dela eta sortu da Egiten Jakin Zurekin.

    Egiten Jakin Zurekin proiektuak irakasleek beren hezkuntza-jardunerako eskatu dizkiguten berrikuntza metodologiko eta pedagogiko garrantzitsuak hartzen ditu barnean, eta hortik datorkio izena. Proiektuaren helburu nagusia da ikasleei laguntzea XXI. mendeko herritarrek ezinbesteko izango dituzten gaitasunak garatzen.

    Komunikazio-trebetasunak

    Komunikazioa funtsezko ardatza da proiektu honetan. Hori dela eta, arlo guztietan landuko dira komunikazio-trebetasunak, zenbait programaren bitartez:

    – Hitz egiteko gogoz. Mintzamena.

    – Irakurtzeko gogoz. Irakurmena.

    – Idazteko gogoz. Idazmena.

    Pentsamendu-abileziak

    Pentsatzen ikastea eta arrazoibide logikoa garatzea dira Egiten Jakin Zurekin proiektuaren beste bi ardatz garrantzitsu. Horretarako, ikaskuntza autonomoa eta eraginkorra lortzeko behar diren estrategiak eta errutinak lantzen dira, eta horiei esker, ikasleek goi-mailako pentsamendua lortzeko trebetasunak eskuratuko dituzte:

    – Ulermena indartzea eta ideia garrantzitsuenak laburbiltzea.

    – Informazioa barneratzea eta gogoratzea.

    – Ezagutzak elkarrekin lotzea.

    Estrategia eta errutina horiek barneratzea lagungarria izango da pentsamendua kontrolatzeko eta ezagutza berriak eraginkortasun handiagoz aplikatzeko. Unitateetan, bada pentsamendua lantzeko atal bat, eta kapela urdin baten irudia erabili da atal hori nabarmentzeko.

    Adimen emozionala

    Emozioen hezkuntza ezinbestekoa da ikasleak osotasunean hezteko. Egiten Jakin Zurekin proiektuan proposatzen diren oinarrizko helburuetan, alderdi hauek jorratzen dira:

    – Norberaren eta besteen emozioak identifikatzea.

    – Emozioen autokudeaketa eta erregulazioa.

    – Emozioak adieraztea.

    – Gizarte-trebetasunak eta enpatia.

    Proiektu honetan, kapela gorri baten irudia erabili da adimen emozionala berariaz garatzeko prestatu diren jarduerak eta proposamenak nabarmentzeko.

    EGITEN JAKIN

    zurekin

  • Sormena

    Irudimen bizia izatea da sormena, gai izatea testuinguru desberdinetara egokitzeko, bai eta ezusteko egoeren eta arazoen aurrean erantzun originalak emateko ere. Sormena garatze aldera, gure liburuetan, funtsean, gaitasun hauek lantzen dira:

    – Estrategia pertsonalak eta berritzaileak bilatzeko gaitasuna.

    – Adierazpenerako molde sortzaileak erabiltzeko gaitasuna.

    Proiektu honetako materialetan, kapela berde batez daude nabarmenduta bereziki sormena lantzera bideratuta dauden jarduerak.

    Lan kooperatiboa

    Proiektu honetan, zenbait jarduera proposatzen dira ikasleak lankidetzan aritu daitezen eta, helburu bera lortzeko asmoz, elkarrekin lan egiteko gaitasunak gara ditzaten. Jarduera horiek egiteko, zenbait talde mota osatu beharko dituzte ikasleek:

    – Bikoteak.

    – Taldetxoak.

    – Ikastalde osoa.

    Jarduera horiek adierazteko, zenbait ikono erabili dira.

    Horrez gain, hiruhileko bakoitzaren amaieran, proiektu txiki bat erantsi dugu, Elkarlanean izenekoa. Atal horretan, ikaskuntza kooperatiboko zenbait teknika baliatzen dira.

    Ikaskuntzaren autorregulazioa

    Egiten Jakin Zurekin proiektuan, ikasleek eginkizun aktiboa dute ikasteko prozesuan, eta horretarako, norberak ikasitakoari buruzko gogoeta sustatu nahi dugu; hala, nork bere burua hobeto ezagutuko du, eta bere indarguneak eta ahulguneak hautemango ditu.

    Unitateetan, errubrika labur batzuk daude. Errubrika horien bitartez, ikasleak zer ikasi duten ohartuko dira, eta hori nola egin duten ebaluatuko dute.

    Azkenik, neurozientziaren azken aurrerapenak kontuan hartuta, Egiten Jakin Zurekin proiektuan GAMIFIKAZIO-proposamen bat dago, ikasleen emozioa eta jakin-mina pizteko; izan ere, garrantzitsuak dira ikaskuntza indartzeko elementu horiek. Proiektuan, jolasaren berezko dinamikak eskaintzen dira, eta horiei esker, ikasgela eraldatuko dugu, giro estimulatzailea eta motibatzailea sortuko baitugu.

  • 1. unitatea. Bizi-bizirik ......................................... 13

    2. unitatea. Zuhaitz onak, itzal ona ...................... 29

    3. unitatea. Natura garbi ...................................... 43

    4. unitatea. Elkarrekin bai ondo! .......................... 59

    Elkarlanean ............................................................ 72

    ERANSKINA. Gehiago jakiteko

    5. unitatea. Denok kirolari .................................... 77

    6. unitatea. Hodei guztien gainetik ...................... 93

    7. unitatea. Mendi, itsaso eta lautada ................ 111

    8. unitatea. Hodeiak haserre .............................. 127

    Elkarlanean .......................................................... 140

    ERANSKINA. Gehiago jakiteko

    9. unitatea. Mundua azoka ................................ 145

    10. unitatea. Gizartean bizi ................................ 161

    11. unitatea. Iragana, orain ................................ 179

    12. unitatea. Ekaina eder, uda halaber .............. 195

    Elkarlanean .......................................................... 208

    ERANSKINA. Gehiago jakiteko

    Aurkibidea

  • Edukien mapa

    UnitateakHitz egiteko gogoz

    Irakurtzeko gogoz

    Entzuteko gogoz Gramatika OrtografiaEgiten jakin(Testu-tipologia eta Idazmena)

    Irakurtzen jarraitzeko gogoz

    Lexikoa Literatura

    1. Bizi-bizirik

    13

    Txori zauritua Malen animaliazalea

    Hegaztien ospitalea(Informazioa eskatzea eta ematea)

    Izena, aditza eta esaldia

    Letra larria Liburu baten fitxa Sinonimoak eta antonimoak

    Literatura-generoak

    2. Zuhaitz onak,

    itzal ona29

    Larunbaterako planak

    Etxeko pikondoa Omako haranean zehar(Orientabideak ematea)

    Izenondoak eta izenlagunak. Aditza

    S, X, Z, TS, TX, TZ

    Azalpen-testua Gizon-emakume heldu guztiei (Gutun irekia)

    Hitz polisemikoak Kontakizuna

    3. Natura garbi43

    Tetrabrik baten historia

    Argi ibili! Paisaia harrigarria (Harridura azaltzea)

    Mugatzaileak eta mugagabea

    A itsatsia Iritzi-artikulua Hitz elkartuak I Olerkia

    4. Elkarrekin bai ondo!

    59

    Elkarlanean Giacomo kristalezkoa

    Mikel Martinez(Nork bere burua aurkeztea)

    Zenbatzaileak. Aditza

    Zenbakiak nola idatzi

    Arautegia Hitz elkartuak II Antzerkia

    5. Denok kirolari

    77

    Olinpiar Jokoak Kopako finala Ianire Elorriaga, skate txapelduna(Asmoa azaltzea)

    Izenordainak. Perpaus elkartuak: juntadura

    Komaren erabilera

    Biografia Egile-atzizkiak (-ari, -gile, -gin, -le, -tzaile)

    Prosa eta olerkia

    6. Hodei guztien

    gainetik93

    Artizarra Eguzkia, Ilargia eta Ura

    Eguzki eta Ilargi amandreak(Kontrako ideiak azaltzea)

    Deklinabidea. Aditza: nor-nori-nork

    H letra Iragarkia Eguzki-lore (Entziklopediako definizioa)

    Atzizkiak (-gai, -gailu, -ki, -kin)

    Ipuina

    7. Mendi, itsaso eta lautada

    111

    Aurrera mendizaleak!

    Mendizaleak Surfean Mundakako olatuan(Konparazioak egitea)

    Deklinabidea. Erlatibozko perpausak

    Jatorri-atzizkia Egunerokoa Atzizkiak (-tsu eta -ti)

    Kontalaria eta pertsonaiak

    8. Hodeiak haserre

    127

    Trumoiaren atzetik, euria

    Euria dakar Astebururako planak(Proposamenak egitea)

    Deklinabidea. Moduzko perpausak

    Bi puntuak eta etenpuntuak

    Prozedura Atzizkiak (-ero eta -ka)

    Alegia

    9. Mundua, azoka

    145

    Oinetakoak merke Ospitaleko gela batean

    Inkesta (Iritzia azaltzea)

    Deklinabidea. Kausazko perpausak

    Bait- partikula Albistea Onomatopeiak Bertsoa eta olerkia

    10. Gizartean bizi

    161

    Alkatearekin hizketan

    Erreginaren agerraldia

    Haurren eskubideak (Konbentzitzea)

    Deklinabidea. Perpaus osagarriak

    Orduak nola idatzi

    Kazetaritza-elkarrizketa

    Hildaren eguneroko bidaia (Kronika)

    Hitz-familiak Olerki askea

    11. Iragana, orain

    179

    Asper-asper eginda Belatza eta ehiztaria

    Trumoi eta Eguzkilore(Sentipenak adieraztea)

    Aditz trinkoak. Denborazko perpausak

    -IN-, -IL- / Ñ, LL Informazio-orria Alor lexikoa Bat-bateko bertsoak

    12. Ekaina eder, uda

    halaber195

    Oporrak prestatzen Senegalera goaz Jantzi artean(Lagunarteko hizkera erabiltzea)

    Adizlagunak eta aditzondoak. Konparazio-perpausak

    Marra elkarrizketan

    Galdetegia Zehaztasuna Bertso jarriak

  • UnitateakHitz egiteko gogoz

    Irakurtzeko gogoz

    Entzuteko gogoz Gramatika OrtografiaEgiten jakin(Testu-tipologia eta Idazmena)

    Irakurtzen jarraitzeko gogoz

    Lexikoa Literatura

    1. Bizi-bizirik

    13

    Txori zauritua Malen animaliazalea

    Hegaztien ospitalea(Informazioa eskatzea eta ematea)

    Izena, aditza eta esaldia

    Letra larria Liburu baten fitxa Sinonimoak eta antonimoak

    Literatura-generoak

    2. Zuhaitz onak,

    itzal ona29

    Larunbaterako planak

    Etxeko pikondoa Omako haranean zehar(Orientabideak ematea)

    Izenondoak eta izenlagunak. Aditza

    S, X, Z, TS, TX, TZ

    Azalpen-testua Gizon-emakume heldu guztiei (Gutun irekia)

    Hitz polisemikoak Kontakizuna

    3. Natura garbi43

    Tetrabrik baten historia

    Argi ibili! Paisaia harrigarria (Harridura azaltzea)

    Mugatzaileak eta mugagabea

    A itsatsia Iritzi-artikulua Hitz elkartuak I Olerkia

    4. Elkarrekin bai ondo!

    59

    Elkarlanean Giacomo kristalezkoa

    Mikel Martinez(Nork bere burua aurkeztea)

    Zenbatzaileak. Aditza

    Zenbakiak nola idatzi

    Arautegia Hitz elkartuak II Antzerkia

    5. Denok kirolari

    77

    Olinpiar Jokoak Kopako finala Ianire Elorriaga, skate txapelduna(Asmoa azaltzea)

    Izenordainak. Perpaus elkartuak: juntadura

    Komaren erabilera

    Biografia Egile-atzizkiak (-ari, -gile, -gin, -le, -tzaile)

    Prosa eta olerkia

    6. Hodei guztien

    gainetik93

    Artizarra Eguzkia, Ilargia eta Ura

    Eguzki eta Ilargi amandreak(Kontrako ideiak azaltzea)

    Deklinabidea. Aditza: nor-nori-nork

    H letra Iragarkia Eguzki-lore (Entziklopediako definizioa)

    Atzizkiak (-gai, -gailu, -ki, -kin)

    Ipuina

    7. Mendi, itsaso eta lautada

    111

    Aurrera mendizaleak!

    Mendizaleak Surfean Mundakako olatuan(Konparazioak egitea)

    Deklinabidea. Erlatibozko perpausak

    Jatorri-atzizkia Egunerokoa Atzizkiak (-tsu eta -ti)

    Kontalaria eta pertsonaiak

    8. Hodeiak haserre

    127

    Trumoiaren atzetik, euria

    Euria dakar Astebururako planak(Proposamenak egitea)

    Deklinabidea. Moduzko perpausak

    Bi puntuak eta etenpuntuak

    Prozedura Atzizkiak (-ero eta -ka)

    Alegia

    9. Mundua, azoka

    145

    Oinetakoak merke Ospitaleko gela batean

    Inkesta (Iritzia azaltzea)

    Deklinabidea. Kausazko perpausak

    Bait- partikula Albistea Onomatopeiak Bertsoa eta olerkia

    10. Gizartean bizi

    161

    Alkatearekin hizketan

    Erreginaren agerraldia

    Haurren eskubideak (Konbentzitzea)

    Deklinabidea. Perpaus osagarriak

    Orduak nola idatzi

    Kazetaritza-elkarrizketa

    Hildaren eguneroko bidaia (Kronika)

    Hitz-familiak Olerki askea

    11. Iragana, orain

    179

    Asper-asper eginda Belatza eta ehiztaria

    Trumoi eta Eguzkilore(Sentipenak adieraztea)

    Aditz trinkoak. Denborazko perpausak

    -IN-, -IL- / Ñ, LL Informazio-orria Alor lexikoa Bat-bateko bertsoak

    12. Ekaina eder, uda

    halaber195

    Oporrak prestatzen Senegalera goaz Jantzi artean(Lagunarteko hizkera erabiltzea)

    Adizlagunak eta aditzondoak. Konparazio-perpausak

    Marra elkarrizketan

    Galdetegia Zehaztasuna Bertso jarriak

  • Liburuan erabili diren ikurrak

    Ikur honek adierazten du jarduera horiek ikaskidearekin egin beharko dituzula.

    Jarduera horiek egiteko, talde-lanean jardun beharko duzu.

    Jarduera egin aurretik entzungaia aditu behar duzula adierazten du ikur honek.

    Ikur hori duten jardueretan, zure hausnartzeko gaitasuna erabili beharko duzu batez ere, ondorioak ateratzeko.

    PEN

    TSAMENDUA

    Sormena atalean aurkituko dituzun proposamenetan, irudimena baliatu beharko duzu, ideia originalak proposatzeko.

    SORMENA

    Ikur hori duten jarduerek sentitzen duzuna adieraztera eta besteen lekuan jartzera bultzatuko zaituzte.

    EMOZIOAK

  • Hitz egiteko gogoz

    1 Aztertu argazkia eta azaldu.

    • Zertan ari dira bertako neska-mutilak?

    • Zu gustura egongo zinateke haien lekuan?

    • Zer animalia ageri dira bertan?

    2 Deskribatu argazkian ageri diren animaliak eta azaldu haiei buruz dakizun guztia.

    3 Irakurri beheko lelo hau eta azaldu zure ikaskideei zer ekartzen dizun burura.

    4 Binaka jarrita, eztabaidatu. Ikasgelan maskotak izatea gustatuko litzaizueke? Zer maskota ekarriko zenukete?

    Pentsatu irakaslea konbentzitzeko argudioak.

    5 Ba al duzu maskotarik? Hitz egin zure maskotari buruz ikaskideei.

    Entzuteko gogoz

    6 Entzun Txori zauritua elkarrizketa eta aipatu bertan parte hartzen duten neska-mutil batzuen izenak.

    7 Zer txoriren izena aipatu dute?

    Bizi-bizirik1

    Animaliak ez dira jostailuak.

    9

  • Irakurtzeko gogoz

    Malen animaliazaleaBetidanik nahi izan nuen bizi baserri batean, animaliaz eta zuhaitzez

    inguratuta. Baina, pisu batean bizi ginenez gero, ezin eskatu zaldi bat, ezin eduki gereziondo bat, ez baitago horretarako espaziorik nire loge-lan. Horregatik, txakur bat edukitzearekin konformatzen nintzen. Eta hori esaten nien gurasoei.

    –Txakurrik etxean ez, Malen! –esaten zidan amak.–Animaliek naturaz inguraturik egon behar dute, eta ez adreiluz eta

    baldosaz –gehitzen zuen aitak.–Orduan, katu bat.–Ezta pentsatu ere!–Ez zenuke jakingo katu bat zaintzen!–Orduan, loro bat.–Hori ere ez.–Orduan, hamster bat.–Ez!–Orduan, dortokak.–Ezta ere!–Orduan, arrainak.–Inoiz ere ez! Hau ez da zoo bat!Eta, aurpegia amorrazioz gorri eta haserrez puztuta, neure gelan sar-

    tzen nintzen, atea indarrez itxiz, kolpeak sortutako haizeak nire ama eta

    5

    10

    15

    20

    Alaine Agirre

    Bermeon (Bizkaia) jaio zen. Fisika ikasi ondoren, Euskal Ikasketei heldu zien. Nagusi zein haurrentzako liburuak idazten ditu.

    Hau ez da zoo bat liburuare-kin, Lizardi Saria irabazi zuen, baina beste hainbat lan ere idatzi ditu haurrentzat, bes-teak beste:

    • Nire potxolina maitea.• Nora joan da aitona?• Txokolatezkoa izan nahi

    nuke.

    10

  • 1aita hegan eramango zituela pentsatuta. Baina nire gurasoak handiak dira, beraiek esaten duten moduan «nagusiak», eta, beraz, haizeak era-mateko pisutsuegiak.

    Nik, hala ere, nire planekin jarraitzen nuen. Txakur bat eduki nahi nuen, eta lortuko nuen, kosta ahala kosta. Gelan sartu bezain laster pentsatzen nuen bertan geratzea, ez irtetea inoiz, harik eta txakur txiki polit bat ekarriko zidaten arte. Noiz edo noiz telebistan entzun bezala, gose-greban hastea ere pentsatzen nuen. Baina, orduan, aitak patata- tortilla prestatzen zuen afaritarako, eta usaina nire logelaraino sartzen zen atearen zirrikitutik, eta ondoren nire sudur-zuloetatik, eta, eta, eta… Eta gelatik irteten nintzen, gosetuta baina lotsatuta.

    Uda osoa pasatu nuen ama eta aita, nor bere aldetik, limurtu nahian. Alferrik izan zen, ordea.

    Udaren amaierak udazkena ekarri zuen, eta haizeak orbela daraman modu berean ekarri zuen ikasturte berria. Eskolara bueltatzeko garaia zen, bosgarren maila egitera, eta, egia esan, urduri samar nengoen, bai-na hori ez zen kurtso hark zer ekarriko zidan ez nekielako. Izan ere, nor eta andereño Ana tokatu zitzaidan irakasle.

    Andereño Anak, maisu eta maistra guztien artean jatorrena izateaz gain, bazuen gauza bat niri interesatzen zitzaidana: haren gela landarez eta animaliaz josita zegoen beti. Nahi zuenak landare bat edo beste era-maten zuen; arrainontzi bat ere bazuen, arrain mota desberdinez betea; terrario batean, bi dortoka handi, bizitzak pisu larregi baleuka legez mugitzen diren horietakoak; eta bazeukan, eduki, musker bikote bat ere, dortokena baino terrario handiago batean, beren harri, adar eta argie-kin. Niretzat, paradisua.

    Lehendabiziko egunean, andereño Anak honela esan zigun denoi:–Hemen ikusten dituzuen animalia eta landare guztiak ezin dira bizi

    guk zaintzen ez baditugu; horregatik jolas-orduetan, banatu egin be-harko dituzue zaintza-lanak.

    Niri begiak ireki eta ireki eta ireki egin zitzaizkidan, zuloetatik ihes egin arte kasik, entzuten ari nintzena sinetsi ezinik.

    –Badago boluntariorik? –galdetu zuen ondoren andereño Anak.Zalantza-izpirik barik, beso biak altxatu nituen, zerua ukitu arte kasik.–Ni neu, andereño, neu!!! –egin nion aldarri, eta, ondorioz, barreka

    hasi ziren beste guztiak.Hortik aurrera, nire bizitzako ikasturterik zoroena eta zoragarriena

    hasi zen.

    AlAine Agirre Hau ez da zoo bat! Elkar (moldatua).

    25

    30

    35

    40

    45

    50

    55

    zirrikitu: ate eta leihoak itxirik daudenean, haien azpian geratzen den irekidura luze eta estua.

    limurtu: konbentzitu.

    orbel: hosto erori eta ihartuen multzoa.

    terrario: sugeak, dortokak saguak eta abar hazteko erabiltzen den beirazko kutxa.

    legez: bezala.

    aldarri egin: oihu egin.

    Nire emozioak ezagutzen ditut

    Gertatu al zaizu inoiz, protagonistari bezala, gurasoekin haserretzea? Zer egiten duzu horrelakoetan?

    EMOZIOAK

    11

  • 1 Idatzi istorioaren protagonistari buruz dakizuna.

    Kontatu ahalik eta gauza gehien: non eta norekin bizi zen, zer arazo zuen, arazoa nola konpondu nahi zuen, nolako izaera zuen…

    2 Erantzun galderei.

    • Zein maskota eskatu zizkien Malenek gurasoei?

    • Zer erantzuten zioten gurasoek? Aipatu erantzun bat baino gehiago.

    • Gurasoek emandako arrazoiak zuzenak iruditzen al zaizkizu? Zergatik?

    3 Idatzi irakurritakoaren laburpena.

    • Hasteko, esan arazoa zein den.

    • Ondoren, aipatu gertakari garrantzitsuenak.

    • Azkenik, azaldu amaieran zer gertatu zen.

    4 Adierazi zer esan nahi duen esapide honek.

    • Txakurra lortuko nuen, oso garestia izan arren.

    • Txakurra lortuko nuen, oso zaila izan arren.

    • Txakurra lortuko nuen, kostaldera joan behar banuen ere.

    5 Adierazi. Zein da terrarioa? Zer da bestea?

    • Deskribatu terrarioa ahalik eta zehatzen.

    6 Idatzi labur-labur.

    • Maskota hartuko bazenu, zer egingo zenuke, erosi ala adoptatu? Zergatik?

    Irakurgaia lantzen

    ULERMEN-TESTA

    1. Zer zen Malenek gurasoei eskatzen ziena?

    a) Baserri batean bizitzea.

    b) Etxez aldatzea.

    c) Etxean maskota edukitzea.

    2. Zer egin zuen hori lortzeko?

    a) Gose-greba egin zuen.

    b) Gurasoak konbentzitzen saiatu zen.

    c) Bere gelan sartu, eta lortu arte ez zen bertatik irten.

    3. Zer gertatu zen uda amaitu zenean?

    a) Gurasoek txakurtxoa ekarri zioten Maleni.

    b) Ez zen ezer gertatu.

    c) Eskola hasi zen.

    4. Zergatik zegoen Malen urduri ikasturtea hastean?

    a) Ez zuelako eskolara joan nahi.

    b) Tokatu zitzaion andereñoa oso zorrotza zelako.

    c) Bere gelan landareak eta animaliak egongo zirelako.

    5. Zer ez zegoen Malenen ikasgelan?

    a) Arrainak arrainontzi batean.

    b) Sugea terrario handi batean.

    c) Bi musker beste terrario batean.

    6. Zertarako aurkeztu zen boluntario Malen?

    a) Andereñoari laguntzeko.

    b) Ikasgela txukuntzeko.

    c) Landareak eta animaliak zaintzeko.

    Txakurra lortuko nuen, kosta ahala kosta.

    A B

    12

  • 1 Entzun Hegaztien ospitalea eta aukeratu erantzun zuzenak.

    • Nola du izena hegaztien ospitaleak?

    a) Txori Etxea. b) Arranopola. c) Arrano Etxea.

    • Non dago?

    a) Donostian. b) Ibarran. c) Astigarragan.

    • Zein hegazti mota daude han batik bat?

    a) Hegazti exotikoak. b) Oiloak. c) Hegazti harrapariak.

    • Nolako zauriak izaten dituzte hegazti gehienek?

    a) Tiroak. b) Traumatismoak. c) Iltzeak hegoetan.

    • Erraza al da hegaztien hegoak sendatzea?

    a) Oso erraza da. b) Erraz samarra da. c) Ez da batere erraza.

    2 Azaldu zure hitzez.

    • Zer gertatzen zitzaion elkarrizketan aipatzen den aztoreari?

    • Nola zauritu zuten?

    • Nork eraman zuen hegaztiak sendatzeko zentrora?

    • Azkenean, sendatu egin al zuten?

    3 Irakurri elkarrizketatuaren erantzunak eta adierazi zer galdetu dion elkarrizketatzaileak.

    4 Prestatu hegaztiak sendatzeko zentroko zuzendariari egingo zenizkiokeen bizpahiru galdera.

    • Zer gehiago jakin nahi duzu Arrano Etxeari buruz?

    5 IKT. Saiatu galdera horien erantzuna bilatzen, Arrano Etxearen webgunea aztertuta.

    6 Binaka jarrita, mintzatu gogokoen dituzuen maskotei eta haien beharrizanei buruz.

    • Prestatu elkarri egingo dizkiozuen galderak, maskotak direla-eta.

    • Erantzun galderei eta eztabaidatu bakoitzaren gustuei buruz.

    1

    Zaletasunez hasi nintzen. Animalien kontuak asko gustatu zaizkit beti eta nire etxea zoologiko txiki baten modukoa izan da.

    Egia esan, ez ditut zenbatu, baina berrogeita hamar bat daude etxean orain.

    Hasiera batean, ez nuen laguntzarik, baina orain Foru Aldunditik dirua jasotzen dut.

    Entzuteko gogoz Informazioa eskatzea eta ematea

    13

  • Oiloa ala arrautza? Lagun batek zera esan zion beste bati, adarra jo nahian:

    –Zer izan zen lehenago, oiloa ala arrautza?

    –Oiloa, jakina! –erantzun zuen besteak.

    –Ba, oker zaude. Oiloak baino askoz ere lehenago baziren arrautzak... dinosauroenak baina! Kar-kar-kar...

    Arrazoi zuen. Aurrerantzean badakizue zer erantzun galdera hori egi-ten dizuenari!

    1 IZENAK ETA ADITZAK. Sailkatu izenak eta aditzak zerrendetan.

    Izenak: Aditzak:

    2 IZEN MOTAK. Sailkatu izenak taulan.

    3 IZEN ARRUNTAK ETA BEREZIAK. Lotu izen arruntak eta bereziak koadernoan.

    uhartea • • Carmen

    aldizkaria • • Gaztezulo

    musika-taldea • • Izaro

    opera • • San Telmo

    museoa • • Huntza

    artista • • Gabon

    gaua • • Oteiza

    GRAMATIKA Izena eta aditza

    lagun esan adarra oiloa arrautza erantzun zaude

    dinosauroa galdera egiten existitu arrazoia

    IZEN BEREZIAK

    IZEN ARRUNTAK

    Joxepa behia

    Saturno

    taldea

    Mediterraneo

    abes

    laria

    itsasoa

    hiria

    Rihanna

    Osasuna

    Paris

    planeta

    behia

    Joxepa

    14

  • 4 ADITZAK. Osatu esaldiak, aditz hauetatik egokiena jarriz.

    • Hegazti mota asko .

    • Pinguinoek ezin hegan egin.

    • Pterodaktiloa antzinako hegaztia .

    • Delta-hegalean ibili al inoiz?

    • «Hegoak ebaki banizkio, nerea izango zen, ez alde egingo…».

    5 ADITZ TRINKOAK. Bete esaldietako hutsuneak, hitz bakarreko aditzak edo aditz trinkoak erabiliz.

    • Ba al panderoa jotzen? Eta adarra?

    • Orain, ni ez parkera, etxerako lan asko ditut-eta.

    • Hor txolarre gogaikarriok! Ereindako ale guztiak jango dizkidate!

    • Ni orain bizikletan ; gero, motorrean ibiliko naiz.

    • Gu erabat ados irakaslearekin, ezta?

    6 ADITZ LAGUNTZAILEAK. Aukeratu aditz zuzenak eta kopiatu esaldiak osorik koadernoan.

    • Tiranosaurus Rex izeneko dinosauroak hortz ikaragarriak

    zizkion. du. zituen.

    • Ikusi al inoiz ostruka-arrautzarik?

    dituzu duzu zenuen

    • Ba al galeper-arrautzatxoak pintxoetan erabiltzen direla?

    dakizkizu

    zenekizkien

    zenekien

    • Ikusi al mokoa tukanari? Hori da hori mokotzarra!

    diozu

    diezue

    duzue

    7 ADITZ BEREZIAK. Berridatzi esaldiok, hitzak ordenaturik.

    • duzu? / esan / nahi / Zer / izan

    • gehiago / ote / eskatzerik? / dago / Ez

    • digute / janarazi. / osoa / platerkada / Ezin

    • inori / eragiten. / horiek / diote / Pailazo / ez / barre

    • jantzita. / duzu / Detektibea / hori / gabardina / ematen

    1

    IZENA ETA ADITZA

    • Izena. Bi izen mota daude: arruntak (letra xehez idazten dira) eta bereziak (letra larriz idazten dira).

    Joxepa (izen berezia) behia (izen arrunta)

    • Aditza ekintza adierazten duen hitza edo hitz multzoa da.

    Oiloak arrautza errun du (aditza).

    • Aditzak hitz bakarrekoak izan daitezke (aditz trinkoak), edo hitz bat baino gehiagokoak (aditz perifrastikoak).

    Olatzek bi txanpon dauzka (aditz trinkoa). Oilarrak harra jan du (aditz perifrastikoa).

    zara zuen dute daude zen

    15

  • GRAMATIKA Esaldia

    ESALDIA EDO PERPAUSA

    Esaldiak edo perpausak beti eduki behar du aditza.

    • Baiezko perpausetan, aditza amaieran egon ohi da.

    Irakasleak (nork) zerbait (zer) esan du (aditza).

    • Galderazko perpausetan, aditza galdetzailearen ondoren jarri ohi da.

    Zer (galdetzailea) esan du (aditza) irakasleak? (nork).

    • Ezezko perpausetan ere, aditza EZ partikularen ondoren ageri ohi da.

    Irakasleak (nork) EZ du (ezezkotasuna) esan (aditza) ezer (zer).

    • Galdegaia esaldian garrantzi berezia hartzen duen hitza da. Galderarik badago, galderari erantzuten dion hitza da galdegaia. Beti agertzen da aditzaren ezkerrean.

    Nork erosi du papera? JOSUK (galdegaia) erosi du papera.

    8 GALDERAK. Egin galderak, adibidean bezala:

    • Maitek esan du hori. Nork esan du hori?

    • Bihar ikusiko dugu filma.

    • Trenez etorriko omen dira.

    • Mendira joango gara.

    • Hitz luze bat osatuko dut letra hauekin.

    9 BAIEZKO ESALDIAK. Eman baiezko erantzunak, adibidean bezala.

    • Badakizue noiz datorren? Bai, badakigu.

    • Ba al dago gatzik?

    • Badute etortzeko astirik?

    • Badira ordu biak?

    • Bagara gauza ariketa ongi egiteko?

    10 EZEZKO ESALDIAK. Berridatzi esaldiak ezezko eran, adibidean bezala.

    • Atzo patata tortilla afaldu nuen.

    Atzo ez nuen patata tortillarik afaldu.

    • Zure ordenagailua behar bezala dabil.

    • Kutxa horretan zerbait dago.

    • Gaur norbait etorriko zaizu bisitan.

    11 HITZEN ORDENA. Berridatzi esaldiak koadernoan, hitzak ordenaturik.

    • den. / nola / ez / behar / hori / egin / Nik / dakit

    • ez / badago / bagoaz. / Lekurik / ere, / gu

    • Han / inolako / ziguten / eman. / ez / azalpenik

    • jo / duzu / uste / digutela? / adarra / Ez

    • jakiterik / diren. / Ez / horiek / nola / arazo / dago / konponduko

    12 GALDEGAIA. Erantzun galderei, adibidean bezala.

    • Nor etorri zen iluntzean? (Amaia)

    Amaia etorri zen iluntzean.

    • Nora joango zarete asteburuan? (atzerrira)

    • Zer irakurri diozu haurrari? (ipuin berria)

    • Nola jantzi du Kepak jertsea? (atzekoz aurrera)

    • Zenbat txanpon sartu behar dira makinan? (hiru)

    16

  • IZEN BEREZIAK

    • Leku-izenak:

    • Pertsona-izenak:

    • Animalia-izenak:

    • Erakunde-izenak:

    • Jaiegun eta entzute handiko izenak:

    • Astronomiako izenak:

    • Ikasgaien izenak:

    • Sarien izenak:

    Errobi

    1 LETRA LARRIA. Berridatzi testutxoa, letra larria egoki erabiliz:

    Gauez basoan

    gaua zen eta ez zen ezer ikusten. horregatik pentsatu genuen sua egitea. handik ordu pare batera, su txiki batek pixka bat argitzen zuen gure ingurua. orduan bai gustura! baina non zeuden sara eta xabi? iratiko oihanean galdu genituen eta batek jakin non zeuden une hartan… goizean haien bila irten beharko genuen.

    2 LETRA LARRIA IZEN BEREZIETAN. Berridatzi hitzak koadernoan, letra larria kontuan harturik, adibidean bezala.

    • errobi ibaia Errobi ibaia • artizarra

    • ane olaizola epailea • urteberri-eguna

    • pintto txakurra • lizarrako udala

    • biologia eta geologia ikasgaia • urruzuno saria

    3 LETRA LARRIA IZEN BEREZIETAN. Sailkatu aurreko ariketako hitzak eta eman beste adibide bana.

    ORTOGRAFIA Letra larria 1LETRA LARRIA NOIZ ERABILI

    • Letra larria idazten dugun edozeren hasieran erabili behar da, bai eta puntuazio-marka hauen ondoren ere: puntua, galde- edo harri-dura-marka eta etenpuntuak.

    • Letra larria izen bereziekin ere erabili behar da: pertsona-izenak, ani-malia-izenak, leku-izenak, erakunde-izenak, jaiegun eta entzute han-diko izenak, astronomia-izenak, ikasgaiak, sarien izenak…

    Ander, India, Eusko Jaurlaritza, Maiatzaren Bata, Eguberriak, Lur planeta, Euskara eta Literatura, Nobel saria…

    17

  • EGITEN JAKIN Liburu baten fitxa

    FITXA

    IZENBURUA: Hatz miragarria

    EGILEA: Roald Dahl

    ARGITALETXEA: Zubia-Santillana

    ARGITARATZE-URTEA: 2018

    LIBURUAREN LABURPENA: Zortzi urteko neskato batek dohain berezia du: eskuineko eskuan duen hatz mira-garriaz gogoko ez dituen gauzak eta jendea zigor ditzake, haien itxura aldatuz. Hori dela eta, egun batean, ehiza krudelean sarriegi aritzen diren auzoko batzuk bere hatz miragarriaz seinalatu eta…

    1 Irakurri Hatz miragarria liburuaren fitxa, eta, ondoren, liburu bereko pasartea.

    Gure ondoko etxaldea Aznar senar-emaz-teena da. Bi seme ditu Aznar familiak: Peru eta Eneko. (…)

    Gauza bat gustatzen zitzaien Aznar aitari eta bi semeei beste ezer baino gehiago: ehi-zan egitea. Larunbatero, goizean goiz, es-kopetak hartu eta basora joaten ziren ani-malien eta txorien atzetik ibiltzera, tiro egiteko. Peruk zortzi urte besterik ez zuen, eta bazeukan bere eskopeta eta guzti.

    Ez zait batere gustatzen ehiza. Ezin dut hi-tza entzun ere egin. Ez dago ongi gizakiok animaliatxoak hiltzea ongi pasatzeko. Horre-gatik, saiatu egiten nintzen Peru eta Eneko ehizatik aldentzen. Haiek bisitatzen nituen bakoitzean, ahal nuen ongien azaltzen nien zergatik utzi behar zuten ehiza, baina barre egiten zidaten beti.

    Behin Aznar jaunari zerbait esan nion ehi-zaz, baina berak aurrera jo zuen niri begira-tu ere egin gabe.

    Orduan, larunbat goiz batean, Peru eta Ene-ko ikusi nituen aitarekin basotik etortzen, orein gazte eta eder bat zintzilik zekartela.

    Horrek haserretu egin ninduen, sutu, eta haiei oihuka hasi nintzen.

    Mutilek barre egin zidaten eta imintzioka hasi ziren, eta Aznar jaunak etxera joateko eta ganoraz hitz egiten ikasteko esan zidan.

    Horixe entzun behar, gainera!

    18

  • 2 Zer atal ditu aurreko orrialdeko fitxak? Zerrendatu.

    3 Zer-nolako informazioa aurki dezakezu liburuaren fitxan? Aukeratu.

    Liburua nork idatzi duen.

    Liburuko istorioa nola bukatzen den.

    Liburua zein argitaletxek eman duen argitara eta noiz.

    Egileak non idatzi duen liburua.

    Liburua nori gustatu zaion eta nori ez.

    Liburuak zer izenburu duen.

    Liburuaren laburpentxoa.

    4 Erantzun galderei.

    • Zer pertsonaiak hartzen dute parte liburuaren pasarte horretan?

    • Nor da protagonista?

    • Zer arazo du gainerako pertsonaiekin?

    • Zergatik haserretu zen bereziki larunbat goiz hartan?

    • Liburuaren fitxak dioena aintzat hartuta, zer uste duzu gertatuko dela gero?

    5 Zer jakin duzu istorioari buruz fitxari esker? Azaldu.

    6 Fitxan irakurri duzunak istorioari buruzko informazio nahikoa ematen duela iruditzen zaizu? Lagungarria iruditzen zaizu?

    7 Zertarako erabiltzen ditugu horrelako fitxak? Aukeratu.

    Zerbaiten ezaugarri nagusiak labur-labur azaltzeko.

    Zerbait erostera bultzatzeko.

    Gertatu den zerbaiten berri emateko.

    1

    8 Idatzi asko gustatu zaizun liburu baten fitxa. Egin honela:

    • Bilatu liburuaren ezaugarri nagusiak: idazlea, argitaratze-urtea, argitaletxea…

    • Idatzi liburuaren laburpentxoa. Baina, kontuz, ez eman informazio gehiegi.

    • Prestatu liburuaren fitxa lortutako datuekin eta laburpenarekin. Ez ahaztu irudiren batekin apaintzea.

    • Fitxak zerbaiten inguruko informazio laburra eta zehatza emateko era-biltzen dira, adibidez, li-buruei, animaliei, filmei… buruzko informazioa.

    • Fitxetan ezaugarri ga-rrantzitsuenak baino ez dira azaltzen, eta gaine-ra, oso era laburrean.

    FITXA

    EKIN IDAZTEARI

    19

  • Lexikoa. Sinonimoak eta antonimoak

    Laurak badu txakur txiki bat Laurak badu txakur txiki bat. Asko maite du Laurak bere txakur argia, zoriontsu egiten duelako bere zaunka ozenekin eta bere milika atsegi-nekin.

    Lauraren txakurra Rodolfo deitzen da. Lauraren ahizpak jarri zion izen bitxi hori. Pertsona baten izena da, baina, egia esan, primeran datorkio. Izan ere, Rodolfok aitonaren auzokoak bezalako bibote bikaina du.

    1 Bilatu testuan hitz hauen esanahi bera duten hitzak, eta kopiatu.

    • berezia: • azkarra:

    • ñimiñoa: • aparta:

    • zolia: • maitagarria:

    2 Berridatzi goiko testua, nabarmendutako hitzen ordez haien kontrako esanahia dutenak erabiliz. Ondoren, adierazi zer alde dagoen bi testuen artean.

    3 Lotu erdiko zutabeko hitzak sinonimoekin eta antonimoekin.

    sendo • • txiro • • hil

    piztu • • altxatu • • oker

    pobre • • indartsu • • aberats

    gogor • • sortu • • bota

    zuzen • • zurrun • • itzali

    jaio • • izeki • • ahul

    eraiki • • artez • • bigun

    4 ESAPIDEAK. Adierazi emandakoen antzeko esanahia duten esapideak.

    Oso buruargia zara.

    Buruarina zara benetan!

    Larrua laztu zait!

    Ipurdia txikitu egin zait!

    arrunta handia emea tentela eskasa desatsegina

    Txoriburu hutsa zara!

    SINONIMOAK ANTONIMOAK

    Oilo-ipurdia jarri zait!

    • Esanahi bera duten hi-tzak sinonimoak dira: azkarra bizkorra

    • Sinonimoak erabiliz, ez dugu hitz bera errepikatu behar, eta gure hizkera eta idazkera aberatsa-go egiten ditugu.

    • Antonimoak aurkako esanahia duten hitzak dira: azkarra motela

    SINONIMOAK ETA ANTONIMOAK

    20

  • 1Literatura. Literatura-generoak

    1 Erantzun galdera hauei:

    • Zein hitz azaltzen dira behin eta berriz Magalean izeneko testuan?

    • Zein da Bolizko zotzak testuko ikasgaia?

    • Zer gertatzen da, zure ustez, Udako antzezlana testuan?

    2 Adierazi goiko testuetatik zein den kontakizuna, zein olerkia eta zein antzerkia.

    Udako antzezlana Agertokiaren erdian, Urdin izeneko gaztea luzaroan ariko da lagunei deika, oihu eginez. Azkenean, nekatuta, lurrean eseri eta aurpegia hanken artean ezkutatuko du. Halako batean, Basajaun sartuko da eta ez du Urdin ikusiko.BAsAjAun: (Eskuak ahoan, oihuka hasiko da) lujulailu!!!urdin: (Ikaraz esnatuz) Baina nor zara? Zer da oihu hori? BAsAjAun: Ui! (Urdin lurrean dagoela ikusita harriturik). Ni Basajaun naiz, inguru hauetako jauna. Eta zu? Zer egiten duzu zuk hemen?

    AizpeA GoenAGA (moldatua)

    Bolizko zotzak

    Behin, Txinako errege batek

    boli puska ba-

    liotsu batetik otorduetarako b

    i zotz egiteko

    agindu zuen. Baina arazo bat

    zegoen; izan

    ere, bolizko zotzak ezin dira

    buztinezko pla-

    ter arruntekin erabili, errinozer

    oaren adarrez

    egindako edalontziekin eta ja

    dezko platere-

    kin baizik. Ontzi horietan, ezin

    dira zerbitzatu

    jan-edan arruntak, eta bai go

    i-mailako guti-

    ziak, adibidez, elefante-buztan

    ak. Hartara iri-

    tsita, erregeak ez zuen nahiko

    jantzi xumerik

    ez lastozko etxerik: luxuzko zeta

    k eta jauregiak

    eskatuko zituen.

    –Asko arduratzen nau nora o

    te garamatzan

    honek guztiak –esan zuen err

    egearen ahol-

    kulariak.

    Eta arrazoi zuen: handik bost ur

    tera, erregeak

    izututa zeukan erresuma osoa,

    eta krudelki zi-

    gortzen zituen herritarrak, ber

    e desirak bete

    ezean.

    Eta handik gutxira, bere gutizia

    eroaren erruz,

    errege hark erresuma osoa gal

    du zuen.

    Txinako ipuina

    (moldatua)

    Gure idazle ezagunena

    Bernardo Atxaga da euskarazko idazle ezagunena. Euskaraz gain, munduko hainbat hizkuntzatan irakur daitezke haren lanak. Oso idazle oparoa da eta hiru generoak landu ditu.

    3 IKT. Zein lanengatik egin zen munduan ezagun Bernardo Atxaga?

    • Literaturan hiru genero nagusi daude: kontakizu-na (hitz lauz), olerkia (neur-titzez) eta antzerkia (elka-rrizketak).

    LITERATURA-GENEROAK

    LITERATURATIK HARAGO

    MagaleanZure musua, pa, nire masailean, zure musua, muin, nire barrenean, zure musua, pot, daukat bihotzean. Masailean,

    barrenean, bihotzean, zure musua igerian.

    Jon Suarez

    21

  • 2 Bereizi esaldi hauetako izenak eta aditzak.

    • Anek gaur pastela jan du.

    • Osaba Mikel Aldapa kalean bizi da.

    • Atzo Aitzol ikusi genuen parkean.

    • Etxeko teilatuan zazpi katu daude dantzan.

    3 Sailkatu aurreko ariketako izenak.

    Izen bereziak:

    Izen arruntak:

    4 Aukeratu hitz zuzena eta berridatzi esaldiak.

    • Gazta guztia saguak/saguek jan dute.

    • Osabak opari/oparia bana ekarri digu.

    • Ezetz jakin zein marrazki/marrazkia egin dudan nik?

    • Gelako mutilak/mutilek oso jatorrak dira.

    5 Berridatzi esaldiak, hitzak ordenaturik.

    • du / bazkaltzeko. / nahi / Anek / arraina

    • itxi. / dugu / izan / ezin / Guk / atea

    • saguak / Katuak / ditu. / harrapatu / behar

    • ez / ematen. / horiek / diote / Zapata / min

    6 Berridatzi testutxoa, puntuak eta letra larria egoki erabiliz.

    pintto txakurrahau pintto da pintto oso txakur jatorra da ez du kosk egiten eta begi bat ixten du jolastu nahi badu pinttok hiru urte ditu amak oparitu zidan nire urtebetetze-egunean etxera ekarri zuenean, jaioberria zen pintto.

    NIRE AURRERAPENA

    1 Irakurri testua eta erantzun galderei.

    Itsasoko suge pozoitsua

    Sugeak Lurreko kontinente guztietan aurki daitezke, Antartikan izan ezik. Baina suge lehortarrez gain, badaude itsaso tropikaletan bizi direnak ere.

    Bizitza osoa itsasoan ematen dute eta ez dira inoiz lehorrera irteten. Arnasa hartzeko birikak dituztenez, noizean behin itsas gainazalera atera behar izaten dute arnasa hartzeko. Hala ere, arnasari eusteko gaitasun handia daukate eta gai dira bi ordu egoteko arnasarik hartu gabe. Are gehiago, ur azpian egiten dute lo!

    Itsas sugeak harrapariak dira; arrainak, aingirak eta karramarroak jaten dituzte. Baina beldurgarrien egiten dituen ezaugarria pozoia da. Munduko pozoirik toxikoena dute, kobraren pozoia baino hamar aldiz hilgarriagoa.

    Eskerrak oso animalia baketsuak diren! Izan ere, hozka egin baino, nahiago dute ihes egin.

    Zernola.net (moldatua).• Zergatik dira beldurgarriak itsas sugeak?

    • Zer alde dago itsas sugeen eta itsasoan bizi diren arrainen artean?

    • Itsasoan ez ezik, zer beste lekutan aurki ditzakegu sugeak?

    • Gure kostaldean ere ba al dago horrelako sugerik?

    • Zu igerian ikusiz gero, eraso egingo zizutela uste duzu? Zergatik?

    22

  • 7 Entzun Liburu baten aurkezpena eta erantzun.

    • Nola du izena aipatzen den liburuak?

    • Liburu bakarra izango al da, ala sail bateko alea da?

    • Nor da liburuko protagonista?

    • Gaztea al da?

    • Non bizi da?

    • Ba al du maskotarik? Zein?

    8 Osatu entzungaiko liburuaren fitxa. Jaso bertan datu hauek:

    • Izenburua.

    • Egilea.

    • Irudigilea.

    • Argitaletxea.

    • Liburuaren laburpena.

    9 Kopiatu hitzak eta idatzi antonimoak.

    • ñimiñoa: • estua:

    • atsegina: • arrunta:

    • itsusia: • tentela:

    10 Kopiatu hitzak koadernoan eta lotu sinonimoak.

    broma • • eskutitz

    jator • • altxatu

    gutun • • bueltatu

    itzuli • • txantxa

    jaso • • atsegin

    11 Aukeratu esapide honen esanahi bera duena.

    Auzoko umea oso-oso buruarina da.

    Auzoko umea buruargia eta dotorea da.

    Auzoko umeari txoriak gustatzen zaizkio.

    12 Irakurri eta erantzun.

    Euria

    Heze-heze, busti-busti, euri-euri. Pareta zulotik atera dira luxe-luxe antena bi. Zeruak negar, barraskiloak irri.

    JoxAn ormAzAbAl

    • Zer generotakoa da testua?

    • Nola daude idatzita genero horretako lanak?

    1

    AUTOEBALUAZIOA. Erantzun koadernoan.

    Ongi moldatu naiz unitateko testuak irakurtzen eta ulertzen?

    Laguntza eskatu behar izan dut unitate honetako ariketaren bat egiteko? Nori eskatu diot laguntza?

    Ba al da oraindik ongi ulertzen ez dudan zerbait? Zer egin dezaket hobeto ulertzeko?

    Auzoko umea txoriburu galanta da.

    23

  • 1 Bilatu testuan ageri diren izenak.

    Nire familia

    Kaixo, Joseba naiz eta oraintxe bertan konta-tuko dizuet nolakoa den nire familia. Aitak Ju-len du izena eta oso gizon despistatua da. Amak Ana du izena eta emakume benetan alaia da. Nire neba txikiak Ander du izena. An-der ez da batere jatorra, egun osoa negarrez pasatzen du. Bizer izeneko txakur bat ere ba-daukagu. Harekin konpontzen naiz ni ondoen.

    2 Sailkatu goiko testuko izenak.

    Izen bereziak:

    Izen arruntak:

    3 Berridatzi esaldiak ezezko eran.

    • Amonak bi musu eman dizkit.

    • Beti-beti egia esan behar da.

    • Gure autoa oso ongi dabil.

    • Lagunak nire bila etorriko dira.

    • Jan ezazu sagar hori.

    4 Jarri esaldietan falta diren aditzak.

    • Nik askotan esan zuri: agintea ez dabil, pilak agortu .

    • Pertsona batzuek ez txakurrak maite.

    • Nik ez zuek ikusi, baina zuek ez ni agurtu.

    • Saguei ez gazta gustatzen, nahiago omen haziak.

    • Mesedez, zuk utziko guraizeak niri?

    5 Idatzi koadernoan esaldiei dagozkien galderak.

    • Atzotik dakigu nor den irabazlea.

    • Oporrak Gabonetan emango dizkigute.

    • Biharko iragarri dute eguraldi ona.

    • Zazpiak arte egongo gara hemen.

    6 Kopiatu oharra eta zuzendu ortografia-akatsak.

    7 Eman baiezko erantzunak galdera hauei.

    • Ba al zatoz parkera jolastera?

    • Aizu, zuk badakizu zer ordu den?

    • Ba al duzu ariketa egiteko gogorik?

    • Gurasoek badakite etorriko zarela?

    • Ba al dute txoriek lumarik?

    8 Idatzi koadernoan hitz hauen sinonimo eta antonimo bana.

    • bizkorra • poliki

    • asko • ederra

    • txikia • pozik

    • ongi • atsegina

    HONAINOKO BERRIKUSKETA

    malen:

    eman uraza argi eta izpi dortokei, jateko. gero, ureztatu landareak. ura hartutakoan, ez ahaztu iturria ixtea!

    mila esker.

    andereño ana

    24