20
danbolin 2004/12 46. ALEA ez dezatela izan auzoek kaxkoaren enbidiarik 6. orrialdean jarraitzen du M ENDIKOI ELKARTEKO ITZIAR ARKONADA ZESTOAKO AUZOEN GAINEKO HAUSNARKETA ETA PLAN ESTRATEGIKOA EGITEAZ ar- duratu da. Udaletxean hartu gintuen –paperez eta datuz inguratuta– urtarriletik martxan dagoen Berpiztu egitasmoaren nondik norakoaz hitz egiteko. Egitasmo hori Eusko Jaurlaritzak sustatutako Landa Garapenerako Planaren barruan dago. «Proiektu honen zati bat Uda- lak ordaintzen du, baina gehiena Eusko Jaurlaritzatik dator. Udalak urtebeterako sinatu zuen kontratua, baina jarraipena eman nahi dio datorren urtean», dio Itziarrek.

46 - 2004 abendua

Embed Size (px)

DESCRIPTION

deskribapena

Citation preview

Page 1: 46 - 2004 abendua

danbolin2004/12 46. ALEA

ezdezatelaizanauzoekkaxkoarenenbidiarik

6. orrialdean jarraitzen du

MENDIKOI ELKARTEKO ITZIAR ARKONADA ZESTOAKO AUZOEN

GAINEKO HAUSNARKETA ETA PLAN ESTRATEGIKOA EGITEAZ ar-duratu da. Udaletxean hartu gintuen –paperez eta datuz inguratuta–urtarriletik martxan dagoen Berpiztu egitasmoaren nondik norakoazhitz egiteko. Egitasmo hori Eusko Jaurlaritzak sustatutako LandaGarapenerako Planaren barruan dago. «Proiektu honen zati bat Uda-lak ordaintzen du, baina gehiena Eusko Jaurlaritzatik dator. Udalakurtebeterako sinatu zuen kontratua, baina jarraipena eman nahi diodatorren urtean», dio Itziarrek.

Page 2: 46 - 2004 abendua

DDAANNBBOOLLIINN ZZUULLOO EELLKKAARRTTEEAAKK 116688 BBAAZZKKIIDDEE DDIITTUU..Gutxi, ezta? Bada, zergatik ez zara

bazkide egiten? Urtean 20 euro dira eta

gainera Euskal Herriko landetxe batean

asteburu eder bat pasatzeko zozketan

sartuko zinateke.

BBAAZZKKIIDDEE ZZAARREELLAA??Ba lagundu 1 + 1

kanpainan. Bazkide bakoitzari beste

bazkide berri bat lortzeko ahalegina egitea

eskatzen zaio. Erraza, ezta? Bat bakarrik.

Page 3: 46 - 2004 abendua

GG UU ZZ UU RR MM EE NN DD II TT II KK"Gazte-jendeak ez daki (ia) ezer, (ia) ezer-

taz". Txilardegik esan zuen hori duela urte ba-tzuk egin zioten elkarrizketa batean. ‘Ia’ horiekparentesi artean jarri ditut esan zituenentz se-guru ez dakidalako. Egundoko barregurea eginzidan ateraldiak. Jeneralizatzea bidegabekeriada, baina ados nago Txilardegirekin. Segurue-nera, gazte-jendea ezjakina da kontu askotan.Nire iritzira pijoa ere bada. Hitzaren bi adiera-tan. Alegia, errazkerian ohituta dagoela eta gai-nera ausarta, atrebitua, dela. Nik seguru daki-dana da, ez nagoela seguru dakidan ia ezertaz.Horregatik txundituta irakurtzen ditut hogeiurteren bueltan dabiltzan iritzi-emaileen per-lak. Idazten dute bizitzaz eta heriotzaz, maita-sunaz eta gorrotoaz, eskubideez eta betebeharrez; jendea famatuz eta (sarriago)egurtuz; politikaz, kirolaz eta batez ere… telebistaz. Izan ere erosoa da telebistalarrutzea. Zerri buruz aritu ez dakigularik, beti izango dugu hor telebista kriti-katzeko. Kritikak, onargarriak ez ezik, behar-beharrezkoak ere badira. Hala ere,zenbaiten aleak neurriz kanpokoak izaten dira sarritan. Paradoxikoa, zenbaitegile neurri kontuetan hain trebeak izaki.

Gara leitzen duzuenak akordatuko zarete nola duela bizpahiru urtera arteEuskal Herriko hiru bertsolari gazte famatuenek idazten zuten Zazpikan, biga-rren orrialdean hain zuzen. Artikulu haietako batean Jon Maiak idatzi zuen Sor-ginen Laratzean lan egiten genuenok "beren buruan eta diruan baino" ez genuelapentsatzen. Egunen batean, galdetzen baldin badit, gustura esplikatuko diotMaiari neure buruaz, diruaz eta telebistaz pentsatzen dudana. Bidenabar, aitor-tzen dut niri gaur telebistan dagoena ez zaidala gustatzen.

Portzierto, Jon Maia eta Sorginen Laratza ahotan hartu ditudanez… hara horprimiziya: jakin dut duela egun batzuk Maia berak, Andoni Egañak eta Xabi Pa-yak erretratua egin dutela Bibi Andersenekin. Ea Erralla bertso eskolakoek argaz-ki hori inguratzeko modua egiten duten Danbolinen jartzeko. Ederra litzateke.

Durangora joan zinetenok ez dakit konturatu zineten disko eta liburuez gain,bigarren eskuko furgoneten azoka ere badela hura. Erakustazokaren atariko ate-an bertan, hantxe zeuden begien bistan, hiru behintzat bai, "salgai" kartela jarri-ta, euskaldun mendizale jatorren gozamenerako. Gure zaharrek esaten dutenmoduan "bildar dayola" jarriko zituen gore-texdunak.

Azokaren aurretxoan, nolako estuasuna pasatu genuen Margari atxilotuta era-man zutenean beste hamazazpi lagunekin. Gauaren anparoan eta etxeraino sartuzirenean esnatu gintuzten zakurrek. Ez zen lehendabiziko aldia izan jendea sa-maldaka eramaten zutela, eta ez da azkena izango. Nola erreakzionatu genuenazkenaurreko sarekadan? Nola erreakzionatuko dugu hurrengoan?

Udaraz geroztik Plentzian pasatzen dut astea, eta gure etxea Guzurmendin da-go. Egitan.

Postdata. Olentzero: eramaiek ikatz mordoa herriko galdeketa perbertsio de-mokratikoa izan dela esan dutenei. Errauts eta kedar zaleak dituk eta estimatukoditek.

34 6 8 10 13 14 16 17II NN KK EE SS TT AA EE NN BB II DD OO AA KK

KK AA XX KK OO AA RR EE NN

EE NN BB II DD II AA RR II KK EE ZZ

JJ AA RR DD UU NN II AA NNJJ UU LL II AA NN LL II ZZ AA SS OO

DD AA NN BB OO LL II NN ZZ UU LL OO

arg i tara tza i l ea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Gurutze z/g. 20740 Zestoa (Gipuzkoa) Telefonoa: 943 147 123 e-mail: [email protected]

danbo l in : Jone Bergara, Edurne Korta, Olaia Salegi, Manuel Arregi, Jon Artano, Nagore Telleria, Urko Canseco, Miguel Santamaría, Margari Eizagirre, Joxeba Larrañaga, Onintza Irureta, Alazne Olaizola

d ise inua e ta maketaz ioa : Eneko Aristii npr imateg ia : Gertu (Oñati). l ege gorda i lua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

dd aa nn bb oo ll ii nn E K E Z D U B E R E G A I N H A R T Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U N A

AA GG EE NN DD AA

PP OO RR RR UU SS AA LL DD AA

jon ar tano i ze ta

GG UU RR EE AA NN

EE HH EE 22 55 UU RR TT EE

HH EE RR RR II KK OO BB AA ZZ TT EE RR RR EE TT AA NN

Page 4: 46 - 2004 abendua

enb idoa I .

egunarentransparentzianezkutuka

Afrikako Kalahari basamortuansustraitutako ipuin boskimano batek,gaztelaniaz "El cesto", euskaraz "sas-kia" edo "zestoa" izenekoak, gizonbatek bere txabolaren aurretik otarradaraman emakumea egunero pasa-tzen ikusten duela kontatzen du. El-karrenganako amodioa ezkutukoazen, hala ere, egun batean gizonakezkontza eskatu/eskaini zion. Ezkon-tzeko prest azaldu zen emakumea,baina baldintza bat jarrita: beraribaimenik eskatu gabe inoiz ez zuelaotarraren barruan muturrik sartuko.Laster, hilabete gutxitara, gizonakemandako hitza ahaztu egin zuen:emakumea txabolatik urruti zegoenbatean, zumitzez egindako zestoaireki zuen. Emakumea itzuli ordukokonturatu zen gertatutakoaz, errazantzeman zitekeen hori gizonarenbegietan. Honek erasoari ekin zion:zoratuta zaude! Barruan ez dago ezer! Emakumea ziztu bizian eguzkia ezkutatzen zen lekutikdesagertu zen eta ez zen haren berririk gehiago izan. Ospa egite hori ez zen izan emandako hi-tza ez betetzeagatik, saskiaren barruan gizonak ezer ikusi ez zuelako baizik. Izarren hautsak,kometen isatsak, paradisu zerutiarraren azken errainuak, animalia basatien usainekin osaturi-ko gozokiak... zeuden gauzak eramateko ontzi hartan.

"Egin beharreko bizpahiru galderen zamak astun bihurtu zuen itzulbidea ..." aipatzen duObabako idazleak "Soinujolearen semea" liburuan.

Egun hauetan irakurri dut Arantzadi Zientzi Elkartea berriki aurkitu duten Irikaitzko aztar-nategian ari dela lanean. Elkarrizketa horretan Jesus Altunak dio garai hartako bizimodua no-lakoa zen erakutsiko digula, orain arte Euskal Herrian ezagutzen den zaharrena baita.

Eta iristen ez diren galderen zamak nora eramango gaitu? Nor ote da otarra daraman ema-kumea gure zestoan? Burtsan kotizatzen diren baloreak bakarrik existitzen badira, orain artehain harro egoteko mitikotzat hartuta genuen mundu zaharra non geratu da? Denborarenhausturak badu gurean erakuslerik, hemen ere dugun irakaslerik onena bizitza delako.

Gure herriko etxe batean neguko ordutegia etxeko nagusiaren urtebetetzea iristean hastenda, azaroaren 6an, eta udakoa, etxekoandrearen egunarekin, maiatzaren 29an. "Denbora" esa-ten zaionaren aldiak neurtzeko hamaika sistema erabili ditu gizakiak.

Hala ere, beti bezala laster antzarrek V egiten zeharkatuko dute zerua, baita gurea ere.

Ze iruditu?Gaizki ez, bai-na… Nik ez duteduki ohituragehiegi, neuriez zait gusta-tzen gehiegi,baina ondoikusten dutbeste batzukjanztea, bestebatzuk bestemoda batzukjartzen dituz-ten moduanba… SantoTomasetantxorixoa jateabezala da,ohitura.

Juan Azpillaga

45 urte

Oso ondoiruditzen zait,baina ni ez naizjantziko. Niri ezzait gustatzen.Orain dela gutxiarte urtero janz-ten nintzen,baina azken ur-te hauetan ez.

Sema Garcia

20 urte

Oso ondoiruditzen zait ohi-tura delako. Ni eznaiz hemengoa,baina janztennaiz. Beraz he-mengo guztiekjantzi beharko lu-kete. Oso politada, nik Kubaraere argazkiak bi-daltzen ditut ba-serritarrez jantzi-ta.

Dreyly Amaro

23 urte

Z e r i r u d i t z e n z a i z us o r o p e r i t a nb a s e r r i t a r r e zj a n z t e a ?

SS EE BB AA SS TT II AA NN LL AA RR RR AA ÑÑ AA GG AA

Page 5: 46 - 2004 abendua

n G a b o n a k e t aA A i z a r n a

benduan sartu etaberehala datozkigu Eguberriak, ilusiozeta pozez beteta ospatzen ditugun egu-nak.Aizarnako plaza erabiltzen duten hau-rrei begiratu besterik ez dago hau egiaz-tatzeko, urtean zehar erabilitako jostai-luak alde batera utzi eta berriak erabil-tzeko urte garaia da beraientzat.Haurrei aurpegian antzematen zaie, ga-bon jaiak ari direla ospatzen, eta hel-duak ere agerian dugu egun hauek du-ten berezitasuna: famili giroa, janari etaedari bereziak dastatzeko egunak etaoporrak ere badute alaitasun honekinzerikusia.Etxeak, tabernak, janari dendak eta eli-zak bereziki apaintzen ditugu egunhauen inguruan, zuhaitz argidunak edojaiotzak jarriz. Udaletxeak ere apainga-rri hauetaz pixka bat hornituko balituherriko kaleak, nabariago izango litza-

teke egun hauek Aizarnan duten xarma. Nik daki-dala behintzat, orain artean ez da kalerik inoiz argizedo gabonetako apaingarriz hornitu Aizarnan.Egun hauen jatorria Erromatarren garaitik datorki-gu, "Adviento"edo guk abendua deitzen diogun hilhonetan jai bereziak ospatzen baitzituzten neguakduen solstizio honen inguruan. Eguzki berri, egunberri edo eguberriak dira guretzat, antzinakoek urteberri baten hasiera ospatzen zuten, eta ondoren er-lijio katolikoak ere urte garai hau hartu zuen Jesu-sen jaiotza ospatzeko.Gizarteak era batera edo bestera antzinatik ospa-tzen du urte garai hau, eta gero ere ospatzen jarrai-tuko dugulakoan nago. Amaitzeko, aldizkari honenbitartez Aizarnako guztiei jai zoriontsuak opa nahidizkizuet. Eta ea hastera doan urte berri honek la-guntzen digun Aizarna eta aizarnarrok ditugun hel-buruak lortzen.

Ohitura za-harra, betidanikegin dena etabehar dena. Niez naiz hemenegoten eta eznaiz janzten,baina hemenegongo banintzjantziko nintza-kete. Ni base-rrian jaio eta ha-zitakoa naiz, he-zi ez, ez daukateta edukaziorik,baina… (je, je,je)

Eladio Leturiondo

50 urte

Oso ondoiruditzen zaiteta uste dut he-mengo ohiturakbultza egin be-har direla gal ezdaitezen. Txiki-tan janzten nin-tzen, baina as-paldian ez.Orain dela urtebatzuk jantzinintzen eta osoondo pasa nuen.

Lurdes Alberdi

46 urte

5Niri ondo

iruditzen zaitegun horretanbaserritarrezjantzita ibiltzea,baina ez zaitoso komodoairuditzen, abar-kak eta pikatuegiten didateeta ez naizjanzten. Besteegun batzuetanjanzten naiz,baina soroperiegunean ez.

Markel Etxeberria

13 urte

e nbidoa 2 . Jon Eg iguren

a

Page 6: 46 - 2004 abendua

Fase desberdinak dauzka planak: lehenengo urtean au-zoen diagnosia egiten da, eta 2. eta 3. fasean, ekintza-

planak. «Hasiera batean, Aizarna baino ez zuten hartunahi kontuan, baina guk, Mendikoin, batekin motza ge-ratuko zela pentsatu genuen, eta 6 auzo hartu genituen:Aizarna, Arroa, Lasao, Iraeta, Endoia eta Ibañarrieta. Txi-riboga alde batera utzi genuen, nondik heldu ez genekie-lako».

Zestoa 2R izeneko landa gunearen barruan kokatutadago, exijitutako hainbat baldintza betetzen ditu eta.

Dirulaguntzak jasotzeko garaian, beste herriek baino le-hentasun handiagoa izango du. Aldi berean, 2Rhorretan beste sailkapen bat egiten da eta Zes-toa azkenekoan dago. «Herri asko daude LandaGarapenerako Planaren barruan. Urola-kostanAia, Beizama, Errezil eta Zestoa daude. Zestoa,azpiegiturei dagokienez, beste zenbait herri bai-no hobeto dago eta horregatik dago beherago.Horren arabera, Beizamak Zestoak baino diru-laguntza handiagoa izango du. Herrian, Aizar-nak lehentasuna dauka Arroarekiko». Aipatuta-ko sailkapena egiteko, hainbat irizpide hartzendira kontuan: biztanleria, biztanleriaren adina,langabezi-tasa, mendian kokatuta dagoen ala ez, komu-nikabideak, azpiegiturak, zerbitzuak... Kontuan hartzenda baita «ea jende gehiago joango den bizitzera, etxebizi-tzak egiten diren ala ez, eta abar».

AUZOTARREN ESKAERAK: UMEENTZAKO LUDOTEKA,HELDUENTZAKO GARRAIO PUBLIKOA...

Itziar Arkonadak urtarrilean ekin zion diagnosia egitea-ri, eta horretarako 90 bat lagun elkarrizketatu zituen.

«Nire asmoa elkarrizketa banan-banan egitea zen, talde-ka egiten direnean batek protagonismoa hartu eta beste-ak isildu egiten dira eta. Batzuk, ordea, taldeka elkarriz-ketatu ditut». Horiez gainera, Udaleko teknikariekin etazenbait zinegotzirekin ere bildu zen. Informazio horrekinguztiarekin txostena egin zuen, Udalean eta auzoetanaurkezteko. Honako atal hauek jasotzen dira txostenean:auzoaren deskribapena eta demografia, zerbitzuak (ga-rraio publikoak, ostalaritza, hezkuntza-ekipamenduak...),etxebizitzak, azpiegiturak, jarduera ekonomikoa, auzobakoitzeko ondasunak eta kultura. «Auzo guztietan ba-daude oso antzekoak diren puntuak eta eskaerak. Gazte-ek elkartea eskatzen dute, ikastaroak eta egin ahal izate-

ko; umeak dauzkatenek, ludoteka, eskolatik kanpokoekintzak: musika, ingelesa..., eta etxebizitzak; helduek,osasun-zerbitzuak, garraio publikoa, dendarik ez badago,denda, eta abar», adierazi du Itziarrek.

Behin diagnosia amaituta, irailean ekintza-plana abianjartzea adostu zuten Udalarekin. «Orain aurrera era-

mateko zer plan ikusten nituen egokien azaldu nien. Ba-tzuk azkarrago burutu daitezke, pixka bat landuago dau-delako», gaineratu du. Eusko Jaurlaritzak, Erein progra-

maren barruan, dirulaguntzak bideratzen ditu herrietakoazpiegiturak hobetzeko. Ekainean aurkeztutako proiek-tuak 150.000 euroko aurrekontua zuen, zeren «auzoetanhainbat gauza hobetzeko edo ipintzeko zeudela ikusi ge-nuen: farolak, kontenedoreak, ura, eserlekuak, frontoiakmargotu, eta abar. Hilabete honetan jaso dute Jaurlaritza-ren erantzuna: eskatutakoaren %45 emango du; gainon-tzekoa Udalak ipiniko du, konpromisoa hartu zuen eta.«Zenbait gauza erosita daude; orain, jartzea da. Zer edozer geldituko da egiteko; esaterako, markesina egokitzea,baina hori ezin du Udalak egin beste tramitazio bat dela-ko. Udalari dagokiona eginda dago».

Garraio publikoei dagokienez, askok ez daukate edourruti samar geratzen zaie geltokia eta «auzoetara ez

dakit zenbat buelta emango dituen autobusa jartzea ezi-nezkoa ikusten dugu». Arazo horren irtenbidea lantzekodaukate, baina Aian ipini duten bono-taxia islatu dutetxostenean. «Udalak bono hau ipiniz gero, jendeak nu-kleora etorri behar duenean, dela medikuarengana, delaerosketak egitera, gutxiago ordainduko luke taxia; Uda-lak, berriz, prezio normala ordainduko lioke. Horretara-ko, baina, taxia eta disponibilitatea duen pertsona egonbehar da nukleoan. Auzoetan, herrira etortzeko nahitaezlaguntza behar duen jende heldu asko dago».

azaletik dator

ezdezatelaizanauzoekkaxkoarenenbidiarik

Page 7: 46 - 2004 abendua

ETXEBIZITZA BERRIAK

Aizarnan, badago bertan bizitzen geratu nahi duentalde bat. Pisuak egitea da asmoa, zertxobait merke-

agoak, babes ofizialekoak egitea ez baita posible. Udalalur-jabeekin negoziatzen ari da. Arroagoikoekin ere hila-bete honetan bilduko dira, informazioa eskatu baitute.«Auzo batzuetan argi daukate bertan geratu nahi dutela;beste batzuetan, aldiz, ez, ez daukate interesik. Nire us-tez, auzoko gazteei bertan geratzeko aukera eman beharzaie, hala nahi badute. Hamar gazte Aizarnan geratzeak,nolabait, auzoaren etorkizuna ziurtatzen du».

Kulturaren atalean, Aizarnan, Lasaon, Iraetan etaArroan kultur gune txikiak egitea eta besteetan gelak

ipintzea aurreikusten da. Kultur gunean hiru gela egongolirateke: bat umeentzako, jostailuekin, koltxonetekin...;bestea gazteentzako, ordenagailuekin, liburutegiarekin...;eta hirugarrena, helduentzako, elkartzeko eta ikastaroakegiteko. «Auzoetan lokal bila aritu gara, eta guztietan to-patu dugu, Lasaon izan ezik. Egon badago, dendaren gai-nean dagoena, baina elizarena da eta mobidekin gabiltza.Hala ere, nik uste dut auzo guztietan lortuko dugula.Arroagoian lokala badaukate, zeren aspalditik diharduteauzolanean». Lokaletan egin beharreko txukuntze-lanakfinantzatzeko, eskaera goian aipaturiko Erein programan

sartzea da asmoa. Ordenagailuak eta erosteko badagobeste dirulaguntza bat. «Aizarnan, adibidez, ez daukatebanda zabala Interneten ibiltzeko, ezta koberturarik eresakelako telefonorako. Proiektuak, baina, berritzaileaizan behar du eta burua apurtu behar duzu. Guk bat ipinigenuen: Udalakmezuak bidalikodizkio jendeari,udal-batzarraknoiz diren jaki-narazteko. Lotsa-garriak dira be-netan aurkeztubehar direnproiektuak». In-koherentzia askodago. «Baserrita-rrek gauza bat eskatu eta Udalak beste zerbait ipintzendu. Espedientea betetzeko ondo dago, baina jendeak zernahi du? Baserritarrak bide ona behar du etxera heltzeko,ez ordenagailua».

7IRAETA BIZIA ETA IBAÑARRIETA ABANDONATUA

Itziar Arkonadaren ustez, «auzo guztietan pertsonaerreferenteak topatu behar dira. Zenbait auzotan ez

dago eta auzoa sakabanatuta dagoela ikusten da. Auzoakdinamikarik ez edukitzea oso arriskutsua da». Ahuleziaguztiekin beren bidea daukaten eta mugitzen diren auzo-en aurrean, beste batzuen egoera kaskarra aipagai duItziarrek. «Ibañarrieta, nire ustez, abandonaturik egon da.Oso jende gutxi bizi da eta bi taldetan banatuta dago.Nondik hasi behar da hor? Endoian eta Lasaon beste ho-rrenbeste». Endoia bi herritan banatuta egoteak ez duerrazten egoera: «Debako Udalak informazio kartelak ja-rri ditu baserrietan, Zestoa aldekoek ordea, esaten dizuteZestoako Udalak ez duela ezer jarri. Bi Udalen artekokoordinazioa ezinbestekoa da. Endoiako biztanleak diraguztiak, eta ez da egokia batzuei gauza batzuk ematea,eta besteei ez». Txiriboga ere proiektu honetan sartunahi zuten, baina Arkonadak utzi egin zuen nondik hel-du ez zekielako. «Lau bat baserritan egon nintzen. Ez ze-

goen bikote gazterik, ez zegoen nukleorik, ez zegoenekintzarik. Haiek esaten zuten: "Argi daukagu gu hiltze-an auzo hau desagertu egingo dela. Gure seme-alabaketorriko dira asteburuetan eta udan, baina hortik aurre-ra..., eta gainera, berdin zaigu". Udaletxean komentatu

ondoren, ez jarraitzeko esan zidaten. Pena ema-ten dizu». Hala ere, baikortasun izpi bat suma zi-tekeen bere hitzetan Iraetako kasua aipatzean,«elkartean jende dezente ibiltzen delako, eta etxeberriak eginda, bultzada sumatuko delako».

Itziarrek esana da: «bakoitzak bere ideiak izanbehar ditu, baina ezin duzue ahaztu hemengo

auzotarrak zaretela. Auzoari bultzada ematen ezbadiozue, zuek hemen geratuko zarete, baina da-tozen belaunaldiek ez dute ezer edukiko, eta on-dorioz auzoa desagertuko da».

A lazne O la i zo la

Page 8: 46 - 2004 abendua

ONDO BIZI BESTERIK EZ ETA NOLATAN SEGITZEN

DUZU LANEAN? Nik ez dut balio Zestoan egoteko. Baratzera erejoaten naiz (Estazio albora) baina hangoak segi-tuan bukatzen zaizkit eta lanean segi behar. Egu-nean otarra bat egiten badut, bat, bi egiten badi-tut bi, neure martxan. ESKU HORIEK EZAGUN DUTE ASKO JARDUNDAKO-AK DIRELA. ARTROSIAREN ITXURA ERE BADUTE.BETI ARITU IZAN AL DIRA EGUR ZUMITZAK ATERA ETA HAIEK TRENTZATZEN?Pentsa, 16 urterekin hasi nintzen ofizioa ikasten. Azpeitiko "Atxuiyak" erakutsizidan eta orain arte. Kontuak aterata zenbat urte dira ba? 58 urte.

HEMEN INGURUAN ZENBAT XESTERO ZAUDETE ORAIN? Asko ez. Matxinbentan bat, eta Nuarben ere bai beste pare bat.Hiru lau bat egongo gara, gehiago ez. EGURRA BILTZETIK OTARRA EGITERA ARTE ZER BIDE EGITEN DUZU?Garai honetan, abenduan, botatzen da gaztai-nondoa, ilbeheran. Otarratarako, 5-6 urteko

gaztaina behar da. Urteko adarraldi bat ematen du, baina en-borra bakarrik aprobetxatzen da, metro bat, metro eta erdiinguru. Gero, egurrak putzuan sartzen dira kontserbatzeko. ZER DA, PROPIO HORRETARAKO EGINDAKO PUTZUA? Bai, arraska moduko bat, baina handiagoa. Eta gero behar de-nean putzutik hartzen da egurra. Normalean 6-8 enbor ateratzen ditut aldiko.Labean sartzen dira, eta beroarekin egurra puztu ahala, aizkorarekin jotzen daeta horrela puskak eginez zumitzak ateratzen dira.

BEHIN EGUR ZUMITZAK LANDUTAKOAN TREN-TZATZEN HASI AL DAITEKE EDO ARTEAN ERE

BESTE ZERBAIT BEHAR IZATEN DUTE? Apaindu egin behar dira lehendabizi. Ezpalluze horiek bankuan jartzen ditut; lanekobanku luze bat daukat horretarako. Alde ba-tean katigatu egiten dira egur luze horiek ezmugitzeko. Hankak ere bertan jartzen diraeta neu oso osorik bankuaren gainean eseritanaizela han lisatu egiten ditut, irtenak etakendu eta berdindu. Behin apaindutakoanotarra egiten hasten naiz. Zumitz sendoenak

"Ene! Lehen otarra

pila egiten genuen

milotarrak, kizkiotarrak, neurri otarrak, kapelotarrak..."

ardunianjulianlizaso OTARGILEA. 74 URTE. JUBILATUA, BAINA ERRETIROA HARTU GABEA.LASAORA BIDEAN EDO HANDIK BUELTAN IKUSIKO ZENUTEN MOTOANPASATZEN XIRA ALDREBES JANTZITA, KREMAILERA ATZEAN DUELA.TARTEKA EKILIBRISTEN MODURA ERE BAI, SASKIREN BAT MANILARRETIK

ZINTZILIK ZERAMALA. BETIHAIZEAK NAHIEZTAKO AURPEGIGORRIAREKIN. BIZI-BIZI. ETA BETITXAPELAREKIN. EGUNERO JOATENDA OLABERRI BASERRIRA ZUMITZARTERA, JAIOTETXEAN DAUKA ETABERAK LANTEGIA.

J

Page 9: 46 - 2004 abendua

9otarraren saihets-zumitzbezala erabiltzen dira, zuta-be moduan, behetik goraipintzeko, eta meheagoakberriz zehar-zumitzak tren-tzatzeko. Bukaeran otarraerrematatzeko berriz kabelajartzen da, forma borobil-duna. Lanik gehiena mate-riala prestatzeak ematendu, gero erraz egiten daotarra. ZESTOAN BADIRA URTE BA-TZUK FERIA EGITEARI UTZI

ZITZAIOLA, NORA JOATEN

ZARA ORAIN? Azpeitira bakarrik. Nahiduenak badaki ni non topa-tu; eta ez hori bakarrik, postua jartzeko muestra zabala behar da, ehunbat edo, eta lan asko ematen du. Eta gainera zer: postua jarri eta hanahoa zabalduta begira? Hori ez da niretzako. ARTISAUAK GAUR EGUN ELKARTUTA DAUDE ASKO ETA AZOKAK ERE

ANTOLATZEN DITUZTE. ZERGATIK EZ BILDU? Niri esan izan didate, baina ez, nik nahiago neure kasa ibili.FERIAK ASKOZ URRIAGOAK DIRA ORAIN ETA ALDATU EGIN DIRA SEGU-RUTIK. ZER DESAGERTU DA, ORAIN URTE BATZUETAKO FERIETATIK ZER

GOGORATZEN DUZU? Lehen, adibidez, bertso paperak saltzen ziren ferian. Pareja bat apar-tatu eta batak besteari bertsoak jartzen zizkion igual eta gero azokan

saldu. 10 xentimotan. Gure ama zena amorratua zen irakur-tzen. Ni neu ez naiz batere bertsozalea. OTARRAGINTZA ASKO JAITSITA DAGO. ORAIN LANABES GISA,OKINEK, ARRANTZALEEK ETA ASKO GEHIAGOK EZ DUTE ERA-BILIKO EZTA? Ene! Lehen pila egiten genuen. Orain 40 urteeta, minatarako mordoa egiten nuen. Ertxi-ñako minatara zaldiz eramaten zituzten ota-rrak eta gero ikatza otarratan sartuta, Ertxi-ñatik San Joanera joaten zen ikatza, otarre-an, kable luze baten bitartez; Aizarnakominatik, berriz, Txiribogara. Arrantzaleen-tzat ere egiten nituen asko, milotarrak izene-

koak, antxoarentzat, luzezkak. Atunarentzat be-rriz izugarri handiak. Baserrirako ere bai, kizkiota-rrak adibidez, sagarrak biltzeko, eta neurri otarrak,sagarra pisatzeko, bonbilla formakoak. Eta beste-la, kapelotarra normalak, patatarentzat, perretxi-kotarako, etab. Obratan ere otarra asko gastatzenzen lehen, baina gurea galdu da. Orain itsasorakobatzuk, etxerako kapritxoa duenen bat, eskuare-ak, eta gutxi. Gu gara hemen azkeneko tontoak.

ZERGATIK DIOZU HORI? Hainbeste lan, hainbeste lan! (besoa al-txata). ASTO OTARRIK EGIN AL DUZU ASPALDIAN

BATERE? Oraintxe ari naiz bat egiten Igeldoko fa-milia batentzat. Plaira astoan joateko be-har omen dute. Horrelakoxe xelebreaktokatzen zaizkit niri. Beste behin ponibatentzat egin nituen, zapata kaxen mo-dukoak, txikiak. Gero salgai ikusi nuenponia azokan, otarrak bizkarrean zituela;nik saskiak ezagutu nizkion, han zeuz-kan bernizatuta dotore asko. ETA AULKI IPURDIRIK EGITEN AL DUZU? Azkenekoa egina daukat, baina ia ez. Ar-mazoiak ez ditu inork egin nahi, hori dakontua. SEKULA ESAN AL DIOZU EZETZIK ENKAR-GUREN BATI? Ez, ez dut uste. Duro batzuk irabazi ahalbadira, hartu. Garai batean, behin bainogehiagotan egiten nuen, enkarguren bathartu eta ezin ailegatu eta gero handikedo hemendik inguratu behar. PERRETXIKO OTARRAK EGITEAZ GAIN,BILDU ERE EGITEN DITUZU. BA AL DAU-KAZU ZIZA LEKU EZKUTUREN BAT? Ez, ez (irribarre txikiarekin). Lehen joatennintzen lekua dena sastrakaz josita dagoorain eta beste toki batean, berriz, azke-nekotan ni joaterako harrapatu dizkidate. EHIZEAN ERE ARITZEN ZARA, OILAGORRE-TAN. AURTENGO DENBORALDIA ZER MO-DUZ? Gutxi joan naiz aurten. Lehen gehiago.Soriara ere bai anaiekin eperretara, bainaorain gutxiago. Postura eta ez naiz joa-ten, bestela.KOADRILAN JOATEAK ERE IZANGO DU BA

BERE XARMA; ZU ZERGATIK BAKARRIK? Koadrilan askoz ere gutxiago harrapatzen

da. Berriketan egiten da asko. Ehizarako nahikoa da txakurra. EHIZA HARRAPATU BAKARRIK EZ, JAN ERE EGINGO DUZU EZTA? Sekula ez dut jan. Saldu edo erregalatu. Ehiza egokia da erre-galatzeko eta perretxikoak ere bai.EHIZA AIPATUTA, GABONAK ERE GAINEAN DITUGU. AGINALDO-TARAKO OTARRARIK EGIN AL DUZU?

Lehengoan gizon bat etorri zitzaidan, presaka,hamar bat ardo botila sartzeko moduko otarrak,handiak, behar zituela esanez. Joan ginen aparta-tzera eta, azkenean, handi eta txiki, laurogei bateraman zituen.

EZ DIRA HORTAZ DENAK MAKALALDIAK OTAR

KONTUTAN.

N agore Te l l er ia

Page 10: 46 - 2004 abendua

E r r e f e r e n d u n a . Herritarrek hitz egin duteerrausketan oinarritzen den Gipuzkoako Foru Aldundia eta Mankomunitateenplanari buruzko erreferendumean eta emaitza argia izan da. Botoa eman dute-nen %90 baino gehiagok ezezkoa adierazi du, erraustegien erabilera baztertuz.Orain udala lanean hasiko da zaborren tratamendurako plana osatzeko. Planhorren bidez, Zestoako zaborrei tratamendu egoki bat eman nahi zaie eta bir-ziklapena bultzatu. Zaborren kudeaketaren plana finkatzeko prozesua nolaegingo den, ordea, zehaztu gabe dago oraindik.

G a b o n e t a k o j a i a l d i a . ErtxiñaMusika Eskolak abenduaren 17anegin zuen bere gabonetako jaialdiaKultur Etxean; han bildu ziren ikasle,guraso eta ikusleak. Musika tresnenarabera banatu ziren ikasleak etaikasturtean zehar prestaturiko lanakjo zituzten bertan bildu zirenen goza-menerako.

I X . U m e e n i b i l a l d i n e u r t u a . Agiro Mendi Taldeak UmeenIX Ibilaldi Neurtua antolatu zuen abenduaren 12an. Gaztetxoakautobusez joan ziren Azpeitiara goizean goiz eta oinez itzuli zi-ren, ia 14 kilometrotako ibilaldia eginez: Arauntzatik, Etumeta-tik, Santangrazitik, Akuatik eta abar pasa ziren Zestoara iritsiaurretik. Aurtengoa bederatzigarrena izan da eta jendearenerantzuna gero eta hobeagoa da. Antolatzaileak eta partehar-tzaileak gustura gelditu ziren, bai ibilaldiarekin baita eguraldia-rekin ere ez zuen euririk egin eta.

At l e t i s m o a K i r o l d e g i a n . Abendua-ren 11n, herriko benjamin mailako gaz-tetxoek, Zumaia eta Aizarnazabalekoe-kin batera, Zestoako kiroldegian ospatuziren atletismo probetan parte hartu zu-ten: besteak beste xabalina-jaurtiketan,luzera-jauzian edo errelebo probetan.Jarduera horien helburua atletismorakozaletasuna piztea izan da –ez norgehia-goka– eta hori dela eta ez da saririk egon irabazleentzat. Pozik geratu dira anto-latzaileak umeen erantzunarekin.

S a h a r a . Wadnak, Sahararen aldeko taldeak, abenduaren 11n bildu zituen da-torren otsailean Saharara eraman behar dituen produktuak. Aurtengoan atuna,konpresak eta azukrea biltzea tokatu zaie euskaldunei. Estatuko beste autono-mietan beste produktuak jasotzeaz arduratu dira. Zestoako taldea pozik agertuda jasotako emaitzarekin; gauza garestiak biltzea tokatu zaie baina herritarrenerantzunarekin gustura daude.

danbolinzulo

Page 11: 46 - 2004 abendua

bide ertze-an taldeakkaleratu berri duenlaugarren diskoan,Mikel Ibargurenen

"Deserriko Karrikak" liburuko poemabat musikatu dute. "Hotel Bel Air" ize-neko poema da pop doinuz jantzi du-tena. Ibargurenek 2002an kaleratuzuen liburutik hautatu duten testuaausentziaz ari da, eta taldeko ImanolUbedak "Mahai gainean daude orai-no/ elkarrekin hustu genituen basoer-diak" esanaz hasten den poema, doinupausatuan eta era xuxurlatuan kanta-tzen du. "Esan bare" izeneko disko horretan,

aurrekoetan egin duten bezala, badiraJose Luis Otamen-diren eta IñigoAranbarriren le-trak ere. Lehen al-diz, Kirmen Uri-beren testu bat erehartu dute.

11

a l e / b a l eK A L E . BAINUETXE PAREAN, AZPEITITIK ZES-TOARAKO NORABIDEAN, DAGOEN AUTOBUS GELTOKIA

OSO GAIZKI DAGO, AUTOAK OSO AZKAR PASATZEN DI-RENEZ, BEHIN BAINO GEHIAGOTAN ISTRIPU LARRIAK IZAN DIRELAKO. EA

BESTE BAT IZAN AURRETIK KONPONBIDEREN BAT AURKITZEN ZAION.

B A L E . KOSTATA BAINA LARANJADI PLAZA BA-RRENEAN HEZI MODUKO BAT JARRI DA. BAZEN GARAIA!

kvascos? Andoni Otamendi bertsolaria da,eta Bertsozale Elkartean egiten du lan.Aurrez, ordea, ordezko irakasle gisa aritua dahan eta hemen. Besteak beste, Aizarnan, 7-8urteko umeekin.Behin, gaztelera ematen ari dela,euskal ohiturei buruzko testu batirakurtzen ari zitzaien ikasleei:"Los vascos, sentados alrededordel tronco. . . " .Hartan, ikasleetako batek:-Aizak, Andoni, zer arraio duk"vascos"?Galdera egin duen mutikoaren al-botik, beste batek eman dio erantzuna:-Hi haiz, hi, artaburua! "Vascos" gu gaituk, mo-tel!Galdetzailea, ordea, ez zegoen adar-jokotarako:-Baita zera ere! Nola izango gaituk ba gu "vas-cos", euskaldunak gaituk eta!

animalia gaixoak Andoni Ota-mendiri berari beste behin gertatutakoa ere ezda txantxetakoa.Ari da Aizarnako eskola horretan bere eskolakematen, eta, halako batean, hor ikusten du,leihoz beste aldean, ikasleetako baten aita, txe-kor bat hiltegira daramala, oinez.Ikusi dute ikasleek ere, eta Andonik, zer edozer esate aldera, zera galdetu dio txekor jabea-ren semeari:-Eta? Ez al dik penarik ematen halako txekorpolita mataderira eramateak?Mutikoak, galderari zentzugabe iritzita:

-Pena? Hori hortakodek, ez?Andoni bera, harakinizana da garai batean.Baita gero antropolo-gian lizentziatua ere.Harakinari dagokiongaldera egin zuen be-rak, baina antropolo-goak aintzat hartzeko

moduko erantzuna eman zion ikasleak.Nolanahi ere, hori da abereekiko jarrera natu-rala, eta ez Walt Disneyren eskolan beratutakokalekumeona. Galdetu, bestela, edozein base-rritarri ea maitagarri ote zaion satorra.

JJOOXXEERRRRAA GGAARRZZIIAA

IIDDAAZZLLEEAAKK KKUURRRRIINN--KK UU--RRRRUUNN VVIITTAAEE LLIIBBUU--

RRUUAANN,,BBEERREE IIKKAASSLLEE EETTAA

IIRRAAKKAASSLLEE GGAARRAAIITTAAKKOO

HHAAIINNBBAATT KKOONNTTUU BBIITTXXII

BBIILLDDUU DDIITTUU.. LLIIBBUURRUU

HHOONNEETTAANN AAUURRKKIITTUU DD II--TTUUGGUU AAIIZZAARRNNAANN GGEERR--TTAATTUUTTAAKKOO BB II PPAASSAARRTTEE

HHAAUUEEKK::

Page 12: 46 - 2004 abendua

Joan den azaroaren 9tik 15era, eskolako 15 ikasle eta irakaslebat Tenerifera joan ginen. Bidaia, "ESKOLA IBILTARIAK" pro-gramaren barruan egin dugu. Helburua, elkarbizitza eta errea-

litate ezberdinen (hizkuntza eta kulturalak) ezagutza sustatzea da,eta azken urteetan hainbat lurralde ezagutzeko aukera eman digu(Madril, Leon, Toledo, Katalunia, Valentzia, Andaluzia, …)

Oraingoan, Zamora eta Almeriako bi eskolatako hamabosna ikasle-rekin egin dugu astebeteko egonaldia. Elkar ezagutzeaz gain, Teneri-feko eta Kanariar Uharteetako ikuspegi orokorra ere jaso dugu.

Esperientzia zoragarria izan da!

B idaiar iak

Z E S T O AT I K T E N E R I F E R A

Page 13: 46 - 2004 abendua

AUTONOMIA ESTATUTUA EZ DA IZAN

URTEURRENA OSPATU DUEN BAKARRA.EUSKARAREN OFIZIALTASUNA BERMATZE-KO ERE TRESNA OMEN ZENAREKIN BATERA

JAIO ZEN EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ

ERAKUNDEA. DUELA 25 URTE, ALDERDI

ABERTZALEEK EUSKARARI LEHENTASUNIK

EZ ZIOTELA EMATEN IKUSITA, HIZKUNTZA

ETA HERRIAREN ARTEKO EZINBESTEKO LO-TURA AZPIMARRATUZ SORTU ZEN EHE.

1979.urtean ‘Euskal Herrian Euskaraz’ al-darrikapena lau haizetara zabaldu zen etaegun, oihu horrek, eskaera horrek, nahi ho-rrek, behar horrek, euskaljendartean bizirik dirau. Zori-txarrez, 25 urte eta gero eus-karak estatus juridiko batenfaltan jarraitzen du, ofizialta-sunik gabe alegia. Euskaldu-noi hizkuntza eskubideak ezzaizkigu bermatzen, erdalpaisaia nagusitzen da, etaeuskarak jasaten dituen era-soak etengabe salatu beharditugu. Azken finean, gurehizkuntza gure herrian inoizbaino indar gehiagoz zabaldubeharra daukagu.

Aurrerapausuak ere eman dira, jakina.Batzuk aipatzearren; euskaraz bizi direnudalerri euskaldunen mankomunitatea, UE-MA, sortu zen 1988an. 1998ko abenduaren26an euskararen aldeko gizarte mugimen-duen kontseilua. Akordatzen, Soro periegun hartan, San Mames, Anoeta, Sadar,Agilera eta Mendizorrotza jendez gainezkabete zirenekoa?

Zestoan ere, EHEek bere ibilbidea egindu. Orain dela 13 bat urte hasi ginen lauko-te bat biltzen, udaletxeko ordenantzakonartu berritan. Harrezkero, hainbat etahainbat lagun ibili dira euskararen aldekolanean buru belarri; gehienak emakumez-koak izan direla ere aipatzekoa da. D ere-duaren aldeko kanpainak bultzatzea, hiz-

kuntza eta lurraldetasunari begirako sentsi-bilizazioa eta euskarak jasandako erasoensalaketak egitea izan dira taldearen lan na-gusiak. Denboran, bere etenaldia ere izanzuen, herri euskalduna izanik zaila izatenbaitzen/baita lozorroan zeuden/daudenkontzientziak esnaraztea. Baina errealitate-ak erakutsi zigun/digu herrian gabeziakegon bazeudela/badaudela eta lanean jarrai-tu beharra zegoela/dagoela. Horren adieraz-le da euskalgintzan egiten den lana. Hordago Bai Euskarari Ziurtagirien dinamikaesaterako.

25 urteotako historia guztia errepasatze-ak luze joko luke, baina zertzelada batzukbada ere ekarri nahi izan ditugu orriotara.Bukatzeko pare bat ekimenen berri ereeman nahi dizuegu, batetik, abenduaren11n arratsaldeko 19:30ean trikitilariekin ka-lejira bat egin zen eta ondoren giro goxoanahosabaiak goxatzeko aperitifa egongo zen.

Hilaren 18an berriz, Iruñeako Anaitasunakiroldegian EHEen 25 urteurrena ospatzekoekitaldia izan zen hau ere giro ederrean.

Euskal Herrian euskaraz, nahi dugu hitz etajolas, lan eta bizi euskaraz eta hortara goaz...horretan, beste 25 urte pasa ez daitezen.

Ikusi arte

31

gurean

EHE25 urte

ZESTOAKO EHE

Page 14: 46 - 2004 abendua

HERRIKO TXOKOAK HOBETO EZAGUTZEKO ASMO-AREKIN, HEMEN GATOZ BI HERRITAR IBILTARI.

Ibilbide aski ezagun eta maitatutik hasiko gara, Sasta-rrain eta Goltzibar erreketan barrenaibiliz. Betiko bide eta bidexketatik jo-ango gara, baina lehenengo aldia bai-litzan, inguruari so, bertako bizitzariso. Intsektu, sugandila, anfibio, etxeabere eta txoriak ugariak badira erelandareetan erreparatuko dugu. De-netik topatuko dugu; sinpleenetatikhasi (alga, liken, goroldio edo iratze-ak) eta konplexuenetara: haritza, go-rostia, lizarra, haltza, gaztaina. Denakdira arrakastatsu. Naturan mantendueta ugaltzea baita arrakastaren seina-le. Eta ez da batere erraza gizakiarenostikopean irautea.

Zubimusun hasiko dugu ibilbidea.Zubia zeharkatu eta Lau-iturrin

eskuinera jarraitu ibaian behera. Aho zabalik gelditukogara Lili jauregiaren parean. Zaldun eta printzesarenbaten zain gelditu gabe, ezkerreko maldan gora egingo

dugu. Inguruko horma guztietan landare txikiak ikusten joango gara,pareta-belarrak, txakur-loreak... Aurrera jarraitu eta Sastarraingo haranaikusiko dugu. Alboan doan errekatxo txiki horrek higatu duenik ere ha-ran hau! Errekari itsatsita dagoen zuhaitz ilera hori haltzadia edo haltzailera ote? Gure inguruan, erreka eta ibaiertzetan, haltzadiak eta lizar-

diak izaten dira, nahiz eta gaur egunkanpoko landareak badiren; panpa-

noa edo platanondoa, esatebaterako. Erreka honen in-guruan ordea, nekazariekzelai eta larreak ustiatu di-tuzte. Olalde baserria pasa

eta Ekaingo erreplikara ger-turatuko gara. Han dira milaka

landare desberdin; azeri buztanak,haritzak, lizarrak... Lasaia da gero in-gurua eta beti izaten da patxadanedo korrika pausoz pauso doan nor-bait. Sastarraingo baserrira doan bi-dea hurrengo baterako utzi eta ezke-rrera hartuko dugu. Berehala, Goltzi-barko erreka topatu etabere alboan ibarrean go-ra egingo dugu. Jarraituahala erreka ertzeko ba-soa handitu egiten da.Ur-jauzi xarmanta heze-tasunak berdez jantziadu; goroldio, sastraka etazuhaitzez beteta. Handikerrotaraino jarraituko du-gu eta mokadutxo bathartu. Aldapan gora egineta berehala Olazabaleraeramango gaituen pistarairitsiko gara. Hemendik ongi ikustenda egindako bidea eta haranaren biz-kar laiotza eta egutera bereiz daitez-ke. Eguteran pinua dago eta besteaberriz desberdinagoa da. Ttapa-ttapaherrira itzultzea besterik ez zaigu fal-ta.

H E R R I K O B A Z T E R R E T A N

SastarrainlaiotzetikSastarraineguterara

Page 15: 46 - 2004 abendua

LAU ERROTAK

Migel akordatzen denez, Agitta baserri ondokoerrota Olazabalgo aittittak (Anjel Errastiren aittittak)gobernatzen zuen. Gerra denboran asko erabili zutenerrota, nahiz eta txikia izan. Bakoitza bere gariarekinhan joaten zen eta Migelek dioen moduan gero "lakakentzen zuten", alegia,errota erabiltzeagatik garia-ren parte bat entregatu be-har zitzaiola jabeari.Bainuetxearen lurretan da-go errota eta baita zerrate-gia ere. Behin baino gehia-gotan hoteleko gerenteazen Modrego eta Arzak su-kaldaria joan omen dira

bazter haiek bisitatzera.Modregok ba omen zuenerrotaren berri: "harri ho-nek asko balio du" esanomen zien OndarbasokoAntoniori eta Migeli, ardaz-dun harri haietako bat iku-sita. Modregok ahaleginakegin zituen harri hura Bai-nuetxera eramateko, hote-laren aurrean jartzeko. Es-kuz ezin atera ordea harriaeta eskabadora behar zute-la konturatu ziren. Bainaeskabadora erabiltzekotan ondoko txabola bota be-har. Ez zen horretan atrebitu eta hortxe geratu zenharritzarra. Herriko langileek emandako garbitu pa-sararekin eta Migelen esplikazio bikainekin ea ogibeltza egiteko balio zuen tramankulua ikusteko ku-riosidadea sartzen zaizuen.Errota gehiago ere aipatu dizkigu Migelek. Ekaingoerreplikaren parean dago beste presa eta han Goikoe-rrota. Presa hori inportantea omen zen, baina geroutzi egin zuten. Gure ibilbidearen hasieran dagoen

Errotatxon baziren beste bi errota. Oraindik ere itxura onean omendaude."Lau horiez gain errota piloa izango zen herrian orduan?" Galdetu dio-gu Migeli eta erantzuna Pilar andreak bota digu: "Orduan ez zen orain-go ogi zuri hori!".

ERROTAZ ERROTA

Ikusi... errotarik ez dugu ikusi,baina errotak izandakoen aurriak,harri puska utziak bai. Gu bainogehiago dakienarengana joan garaibilbideko erroten berri jakiteko.Olaldeko Migelek supazterrean kon-tatu dizkigu errotetako gorabeherak.Lehengo zaharrak ez omen zirentontoak eta errekaren emaria ederkiaprobetxatu zuten. Agitta baserri au-rrean, errota goian egin zuten. Gora-goko presatik zetorren ura jaso eta

errotari eragin. Ehun metro behera-go, beste presa txiki bat egin zutenerrotatik zetorren ura aprobetxatze-ko. Ura han hartu eta mendian zeha-rretara kanala egin zuten eta ur horierabili zuten marmol zerrategirako.Ura ugari izanez gero, errota eta ze-rrategia, biak martxan. Zerrategirako, Goltzibarren atera-tzen zuten marmol bloke handia etaidiekin leran eraman. Migelen aitonaeta beste bat idi parea hartu eta gur-diarekin Zumarragara joaten zirenzerratutako marmola hartuta. Egunbat pasatzen zuten joaten eta besteaetortzen. Norteko geltokian uztenzuten materiala. Goltzibarko marmolhori oso ona omen zen, baina askokostatzen zen, dena eskuz egiten zu-ten eta itxi egin zen. Migelek errotamartxan ezagutu zuen, baina zerra-tegia ez.

51

GGAABBOONNAAKK DD IIRRAA!! GGEEHHIIEENNOOKK BB OO RR--BB OO RR IIBBIILL IIKKOO GGAA RRAA

UUGGAARRIITTAASSUUNNEEAANN:: JJ AA NN,, EE DDAA NN EE TT AA GGAASSTTAATTUU,, BBAA PPOO!!Ugariak dira ere naturari egiten dizkiogun erasoak.Gure ama lurra zaurituz, goroldio, gorosti eta erratzbilketak egiten ditugu. Gainera, % 20-30 gehitzen ditu-gu hondakinak. Gure herriak zaborraren gestio planariezetz esan berri dio eta orain plan berria beharko du-gu. Gure egoera kontuan hartuta, edozein gestio plane-tan zaborraren ekoizpen murrizketa bermatu beharradago. Hona Gabonetarako aholku batzuk:

Gabonetako pinuak: Ez ditzagun zuhaitzak moz-tu, beste mila modu daude etxea apaintzeko. Bestal-de, guk hala deitu arren ez dira pinuak dendetansaltzen dituztenak izeiak baizik.

Etxea apaintzeko erabiltzen ditugun gorosti,erratz eta goroldioek badute beren txokoa mendian.Lehenengo biek neguan hain urri izaten diren frui-tuak ematen dituzte. Azkena aldiz, arroka biluzienkolonizatzailea da eta oso mantso hazten da.

Elikagaiak hozkailuan mantentzeko hobe da plas-tikozko ontziak erabiltzea, aluminiozko papera etaantzekoak erabil-tzea baino. Opa-rien kasuan eregauza bera; pape-rik gabe azkarragoikusiko dugu opa-ritutakoa.

Behar ez denoparirik ez erosi.Hobe da gure in-gurukoei muxuhandi eta goxoaoparitzea.

Eta ez ahaztu: murriztu, berrerabili eta birziklatu!

L iern i Arr ie ta , On in tza I rure ta

Agitta baserri Errota

Page 16: 46 - 2004 abendua

ab EENNDDUUAA

24 OOSSTTIIRRAALLAA

Olentzero Kantuztaldekoak goizeko 9:00etanaterako dira Gurutzetik etaauzoz auzo ibiliko dira pre-soei laguntzeko dirua bil-tzen. Arratsaldeko 16:30ean,berriz ekingo diote Uztapideplazatik hasita.•Jaiotza bi-ziarekin ateratzen den talde-ak, berriz, arratsaldeko17:00etan hasiko du ibilbi-dea Eliz Ondotik.

26 IIGGAANNDDEEAA

Soroperi eguna.9:00etan, Idiakaitz TxistulariTaldearen diana.Barazki eta fruta lehiaketa.Urolako Ezti lehiaketa. Zesto-ako Gazta eta Sagardo lehia-keta. Urola aldeko Oreka bio-elkarteak ekoiztutako pro-duktu ekologikoenerakusketa. Horiez gain, Segurako talogileak eta beste salmenta-postufranko izango dira.11:00etan, Felix Astorkia eta Adrian Larrañaga trikitilariak. Idiakaitz txis-tulari taldearen kalejira.12:00etan, Barazki eta Fruta, Ezti eta Gazta eta Sagardo lehiaketatako sa-ri banaketak. Jarraian Felix Astorkia eta Adrian Larrañaga trikitilariak.12:30ean, Idiakaitz txistulari taldearen saioa. Bertso txikiteoa MaialenLujanbio eta Jexux Irazurekin .13:30ean, Gazta eta sagardoa dastatzea, plazan.16:30ean, Zoro-jolasak (guraso eta umeentzako jolas saioa plazan).18:30ean, Ertxiña Musika Eskolako Banda Txikiaren emanaldia Udaletxeazpian.19:30ean, Incansables txaranga, afalordura arte.22:30ean, Incansables txaranga goiz aldera arte.• “Preso eta Iheslariak etxera” lemapean konzentrazioa, 12:30ean,Banco Guipuzcoano aurrean.

26 TTIIKK 33 11RR AA

Euskal presoen eskubideen aldeko baraualdi nazionala Arantza-zun.

31 OOSSTTIIRRAALLAA

Etxeratek deituta, elkarretaratze isila “Euskal Presoak Euskal He-rrira” lemapean gaueko 20:00etan. Goizaldeko 1:30ean Euskal presoeta iheslari politikoen aldeko brindisa egingo da plazan.

ur TTAARRRRIILLAA

01 LLAARRUUNNBBAATTAA

Agiro Mendi Talde-ak, urtero bezala, irteeraantolatu du Erlo mendira.

05 AASSTTEEAAZZKKEENNAA

Errege Magoak18:30ean iritsiko dira Ako-ara. Lehenengo, San Joanegoitzan utziko dituzteopariak; 19:00etan herrikokaleetara gerturatuko dira.

santa inesak Iraetan

15 LLAARRUUNNBBAATTAA

VII. Biatloi Herri-koia. 15:30ean gaztetxoene-kin emango zaio hasieraeta 16:30ean helduenaegingo da. Jarraian, SantaInes esku pilota txapelke-tako final erdiak.

21 OOSSTTIIRRAALLAA

Santa Ines eguna.10:00etan txupinazoa.11:00etan meza nagusia eta14:30ean Gure Ordeka El-kartean bazkide bazkaria.Gaueko 22:00etan XVI.

Mus Txapelketa azkarra Bekoetxe merende-roan.

22 LLAARRUUNNBBAATTAA

Eguerdiko 14:30ean, baba-jan herri-koia. 17:00etan pailazoak gaztetxoenentzat.Eta ondoren, txokolatada. Gaueko 23:30eandantzaldia.

23 IIGGAANNDDEEAA

Goizeko 10:00etan ZestoakoMusika Bandaren kalejira eta 11:00etan SantaInes esku pilota txapelketako finalak. Arra-tsaldeko 18:00etan herri kirolak.

a g e n -d a

Page 17: 46 - 2004 abendua

1.- Kale ala ... 2.- Zumaia-Zumarraga ibilbideaegiten duen autobus enpresa. 3.- Zestoan uda pasaondoren "Veraneo Sentimental" liburua idatzi zue-naren goitizena. 4.- Zestoan Danbolin dugun bezalaZumaian ... dute. 5.- Zesareo Diaz ... kalea. 6.- He-rriko "villa" baten izena. 7.- Herriko etxe-barnete-giaren izena. 8.- Industrialdeko kale baten izena. 9.-Atal honen izena. 10.- Iraetako kale baten izena.11.- Zestoako mendi taldearen izena. 12.- Kostalde-ko herria. 13.- Futbol zelaiaren izena. 14.- Herrikoelkarte baten izena. 15.- Zestoako Gazte Asanblada.16.- Baserri izenaz gain auzune izena ere bada.17.- Herriko auzo zaharrena. 18.- Errepidearenbestaldeko auzunea. 19.- Danbolineko atal bat. 20.-Alkate ohiaren abizena. 21.- Ditxosozko koba. 22.-Santakutzetan egiten dena. 23.- Hondamendian da-goen etxe historikoa. 24.- Aurten Soroperia egingoden eguna. 25.- Hankaz gora dagoen kaleetako bat.26.- Garai batean feria ospatzen zen eguna. 27.-Danbolineko maketatzailearen izena. 28.- Toribio ...kalea. 29.- Eskualdeko egunkaria. 30.- Zesareo ...Enparantza (laguntza ona ezta?). 31.- Baserriz osa-tutako auzoa. 32.- Ur "miragarriak" edaten diren to-kia. 33.- Santangraziko etxekoandrearen izena. 34.-Udal ingurumen teknikariaren abizena.

1porrusalda MM II GG UU EE LL SS AA NN TT AA MM AA RR ÍÍ AA ..

L i b u r u - d e n d a k i n t e r n e t e n :

w w w . m e g a d e n d a . c o m

w w w . c a s a d e l l i b r o . c o m

w w w . a m a z o n . c o m

w w w . f n a c . e s

Z e r d a . . . K a m i k a z e ?X I I I . m e n d e a n G e n g i s K h a n J a p o n i a i t s a s o zi n b a d i t u n a h i a n z e b i l e l a , h a i z e e t a e k a i t z b o r t i t z

b a t e k p i k u t a r a b i d a l i z i t u e n b e r ei t s a s o n t z i a k . J a p o n i a r r e k , K a m i k a z ei z e n a j a r r i z i o t e nh a i z e h o n i , h a ud a , " j a i n k o e nh a i z e a " ( k a m i :b u r u , j a i n k o e t ak a z e : h a i z e ) .

114411 ikasle daude musikaeskolan matrikulatuta

Antzarrak pasatu, negua etorri.Antzarrak pasatu, negua etorri.Udan negurako, neguan udarako, gogorik ez lanerako.Izotzetan eta elurretan, abenduko gau luzetan.

7G u r u t z e g r a m a

T

T

T

T

T

Page 18: 46 - 2004 abendua
Page 19: 46 - 2004 abendua

ZZ EE SS TT OO AA KK OO UU DD AA LL LL II BB UU RR UU TT EE GG II AA ZZ EE SS TT OO AA KK OO UU DD AA LL AA ZZ EE SS TT OO AA KK OO EE UU SS KK AA RR AA ZZ EE RR BB II TT ZZ UU AA

B I B L I O G A B O N A K...euskaraz irakurri, euskaraz entzun, euskaraz oparitu,

22 00 00 44 KK OO AA BB EE NN DD UU AA

BELARRAREN AHOA. Harkaitz Cano. Alberdania.Jo dezagun Hitler ez zela 1945ean hil. Jo dezagun naziek ez zutela II.Munduko Gerra galdu. Jo dezagun Hitler eta bere tropak Manhattane-rantz abiatzen direla.

NN AA RR RR AA TT II BB AA ::

BENITO LERTXUNDI. Benito Ler-txundi. ElkarIMANOL IN MEMORIAN. Bolona-molona. El-kar

HIRU TRUKU. Nafarroako kantu zaharrak. Metak.BIDE ERTZEAN. Esan bare. Gaztelupeko Ho-tsak.PANTXO ETA PEIO. Herria Kantuz, Telesfo-

ro Monzonen abestiak.GaraGARI. 0-tik. ElkarJAVIER MUGURUZA. Liverpool-Gernika. Hirusta Re-cordsOSKARBI. ESPERANTZARI LEIHO BAT. Antologia. El-kar

KOKEIN. Lotuta egon arren. Gaztelupeko Hotsak.

MM UU SS II KK AA ::

Nobedade gehiagohttp://www.durangokoazoka.com/azoka04/n

ODOLEAN NERAMAN. Juan Mari Irigoien. ElkarFutbola: dirua, zaletasuna, arrakasta, fama...Eneko Ortegak txikitatik argi izan du futbol jokalaria izango zela, eta do-hainak ere baditu horretarako.Reala, Bartzelona, Euskadi eta Espainako selekzioak.Futbola, umorea eta kritika...

SUKAR USTELAREN URTEA. Edorta Jimenez.

Txalaparta1588an, Sebastian Zubileta, maiteminetik ihesean, Ingalate-rrara, gerrara, abiatuko da armadan sartuta. Halere, ontzianbertan aurre egin beharko diote lehen etsaiari, sukar ustela-ri, tifusari hain zuzen.

AKORDATZEN. Joseba Sarrionandia. Txalaparta.Oroitzapenen kontakizuna, kontakizunaren eta poesiaren tarteko zerbait. Txiki,gazte eta helduagoko oroitzapenak ekarri ditu gogora Sarrionandiak. Bere ohikosamurtasunaz baliatuz, mitinak, lagunak, etsaiak, musika, auzoa, senideak, mai-

PP OO EE SS II AA ::

ARIMAREN ONDOKO EZKIEN ARTETIK IBILKI. Andolin

Eguzkitza. Susa.Eguzkitzak koaderno batean idazten zituen poemak, gero ordenadorean pi-katu eta karpeta batean gordetzen zituen. Karpeta horretan aurkitu bezala

BIOLINAREN JATORRIA. Jon Aiastui. ElkarJon Aiastuiren lehenengo liburua da eta benetan bitxia. Ber-tan olerkiak, ipuinak eta marrazkiak bildu ditu. Guztiak berakeginak. Batzuetan, liburuak denbora betetzeko harrapatzendirela eta, «metrora eramateko moduko liburu bat» kaleratunahi zuen idazleak. Klasikoen soiltasun eta dotorezia, eta mo-

Page 20: 46 - 2004 abendua

IIGGNNAACCIIOO AARRTTEETTXXEE AALLBBEERRDDIIgguurruuttzzee kkaalleeaa,, 11 ZZEESSTTOOAAtteell .. 994433 114477 440033 -- 660000 554444 773344

E KOT E R M I B E R O G A I LUA K E T X E B I Z I T Z A KO I N S TA L A Z I O M U S I K A L A K

I LU M I N A Z I OA, P O RT E R O AU TO M AT I KOA K . . .

G O X O T A S U N A E R A I K I T Z E N

EKAINELEKTRIZITATEA

Kontsumitu behar-beharrezkoasoilik eta une egokian

Nork esan du ez dago-ela berogailu perfek-

Obrarik gabe, Erosoa eta osasungarria, Segurua eta iraunkorra, Erabilgarria eta

garbia, Ekologikoa, Merkea