44
198 GUZTIONTZAKO ESKOLA, GUZTIONTZAKO HERRIA • JAVIER ONRUBIA • 0-3 FORMAZIOA: BEHAKETA ETA INTERPRETAZIOA • EKARPENA: UNIBERTSITATEA ETA ERALDAKETA SOZIALA • ANGEL PEREZ GOMEZ: NEUROZIENTZIA KOGNITIBOAREN EKARPENA HEZKUNTZAN • JON ARTANO hh hik hasi 4 EURO 2015EKO MAIATZA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA 20 urte euskal hezkuntza ospatuz

4 EURO • 2015EKO MAIATZA EUSKAL HEZIKETARAKO ...198.zenbakia. 2015eko maiatza •hik hasi •5 editoriala maiatza Desberdinak osatzen gaitu Denok desberdinak egara eta guztiok gara

  • Upload
    others

  • View
    6

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: 4 EURO • 2015EKO MAIATZA EUSKAL HEZIKETARAKO ...198.zenbakia. 2015eko maiatza •hik hasi •5 editoriala maiatza Desberdinak osatzen gaitu Denok desberdinak egara eta guztiok gara

198

GUZTIONTZAKO ESKOLA, GUZTIONTZAKO HERRIA • JAVIER ONRUBIA • 0-3 FORMAZIOA: BEHAKETA ETA INTERPRETAZIOA • EKARPENA:

UNIBERTSITATEA ETA ERALDAKETA SOZIALA • ANGEL PEREZ GOMEZ: NEUROZIENTZIA KOGNITIBOAREN EKARPENA HEZKUNTZAN • JON ARTANO

hhhik hasi

4 EURO • 2015EKO MAIATZA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA

20 urte euskal hezkuntza ospatuz

Page 2: 4 EURO • 2015EKO MAIATZA EUSKAL HEZIKETARAKO ...198.zenbakia. 2015eko maiatza •hik hasi •5 editoriala maiatza Desberdinak osatzen gaitu Denok desberdinak egara eta guztiok gara
Page 3: 4 EURO • 2015EKO MAIATZA EUSKAL HEZIKETARAKO ...198.zenbakia. 2015eko maiatza •hik hasi •5 editoriala maiatza Desberdinak osatzen gaitu Denok desberdinak egara eta guztiok gara

aurkibidea10gaia

GUZTIONTZAKO ESKOLA ETA HERRIA‘II. Herri Hezitzailea, eskola herritarra’ jardunaldiak antolatuditu Hik Hasi egitasmo pedagogikoak, bere XX. urteurrenarenharira. Zeregin horretan Oinherri ekimena izan du lagun, hainzuen herri hezitzailearen sareak sortutako egitasmoa. Izan ere,aniztasunaren ildotik, haur guztiak barnean hartuko dituzteneskolen eta herrien inguruan hausnartu dute jardunaldietan.

17elkarrizketa

5 editoriala

6 hizpide izan da8 hizpide izango da10 gaiaGUZTIONTZAKO ESKOLA, guztiontzako herria17 elkarrizketaJAVIER ONRUBIA, katedraduna Psikologia Ebolutiboaneta Hezkuntzan

24 LOMCEri ez! Gure hezkuntza eraiki!Mikel Ormazabal, Kristau Eskolako zuzendaria

28 0-3 zikloko hezitzaileen formazioa Behaketa eta interpretazioa, Malaguzziren bidetik

30 ekarpenaUnibertsitatea eta eraldaketa soziala

36 galdeidazueZer ekarpen egin diezaioke neurozientzia kognitiboak hezkuntzari? Angel Perez Gomez

40 Proposamena: Ikastola Elkartearen familia- egonaldiak

42 Atzeko atetikJon Artano. Kazetaria

www.hikhasi.eus

JAVIER ONRUBIAAniztasunaren kudeaketan aditua da Onrubia, eta horreninguruko hitzaldia eman zuen Ikastolen Elkarteak antolatutakoXXII. Jardunaldi Pedagogikoetan. Ikasle bakoitzaren premietaraegokituko den eskola sortzearen garrantziaz mintzatu da, etahorretarako inklusioa irakaskuntzaren erdigunean jartzeaproposatu du.

Argitaratzailea: XANGORIN KOOP. ELK. TXIKIA Errekalde hiribidea, 59. Aguila eraikina, 1. solairua. 20018 DONOSTIA GIPUZKOA. Tel: 943/ 371 408 ; www.hikhasi.eus; Posta Elektronikoa: [email protected]; Lege Gordailua: SS-1001/95. ISSN: 1135-4690. Erredakzioa: Joxe Mari Auzmendi, Ainara Gorostitzu, Amaia Mendizabal eta Arantzazu Muñoa. Erre-dakzio batzordea: Nerea Agirre, Kontxi Aizarna, Ainhoa Azpiroz, Izarne Garmendia, Miren Guilló, Iñigo Larrañaga, Aritz Larreta, Josi Oiarbide, Elisabet Puiggros, Maite Saenz, Xabier Sarasua, Jo-su Txapartegi, Arantxa Urbe eta Angel Usobiaga. Aholkulariak: Nerea Alzola, Abel Ariznabarreta, Alex Barandiaran, Begoña Bilbao, Mariam Bilbatua, Aines Dufau, Lore Erriondo, Guillermo Etxe-berria, Gurutze Ezkurdia, Idoia Fernandez, Xabier Isasi, Irene Lopez-Goñi, Izaskun Madariaga, Karmele Perez Urraza, Fito Rodriguez, Matilde Sainz eta Amaia Vazquez. Administrazioa: Uxue Ugartemendia. Diseinua: Graf!k. Maketazioa: Xangorin. Inprimategia: ANtzA S.A.L Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak onetsia (2015-04-30). Kopurua: 3.600 ale.

hik hasiko artikuluez edonon eta edonoiz balia zaitezke. Kasu horietan iturria aipatzea eskertuko genizuke. hik hasik ez ditu beregain hartzen bertan plazaratutako iritziak ezta bat etorri ere derrigorki haiekin.

Page 4: 4 EURO • 2015EKO MAIATZA EUSKAL HEZIKETARAKO ...198.zenbakia. 2015eko maiatza •hik hasi •5 editoriala maiatza Desberdinak osatzen gaitu Denok desberdinak egara eta guztiok gara

Eman diezaiogun hezkuntzarigarrantzia, benetan!

hik hasi Euskal heziketarako aldizkariaErrekalde hiribidea, 59 - 1. solairua 20018 DONOSTIA. GIPUZKOA

Tel: 943/37 14 08

HARPIDETZA SARIAK (BEZ barne) 50 euro

Prezio horren barruan 10 aldizkari, eta opari bat.Horrez gain, prezio bereziakUdako Topaketetan,jardunaldietan etaargitararatzen ditugungainontzeko materialetan

hik hasik zure parte-hartzeaezinbestekoa du, harpide zaitez!50 euro urtean

www.hikhasi.eus

Page 5: 4 EURO • 2015EKO MAIATZA EUSKAL HEZIKETARAKO ...198.zenbakia. 2015eko maiatza •hik hasi •5 editoriala maiatza Desberdinak osatzen gaitu Denok desberdinak egara eta guztiok gara

198. zenbakia. 2015eko maiatza • hik hasi • 5

e d i t o r i a l ama i a t z a

Desberdinak osatzen gaitu

Denok desberdinak gara eta guztiokgara bakarrak. Desberdinak gara kultu-ra, hizkuntza, familia, maila sozio-eko-nomiko, gaitasun, pentsaera, ideia, ezaugarri fisiko, zaletasun edota sines-men ezberdinak ditugulako. Bainadesberdinak gara geure baitan ere, egun batetik bestera aldatu egiten gare-lako, eta egoeraren arabera era bateraedo bestera jokatzen dugulako; ez garaberdinak lanean, etxean, kalean edotalagun artean.

“Munduan ez gaude bi pertsonaberdin, eta gainera, egunetik eguneraezberdinak gara”, gogoratu zigun Kol-do Saratxagak “II. Herri hezitzailea, es-kola herritarra” jardunaldian. Ildo bere-an mintzo da Kristau Eskolaren zuzen-dari Mikel Ormazabal ere aldizkari ho-netako LOMCEren inguruko atalean:“Aldatu egiten gara edo ezberdinak ga-ra une eta egoeren arabera”.

Datozen orrietan behin eta berriz ageri da aniztasunaren gaia. Jone MirenHernandezek erreportaje nagusian

en gaineko aurreiritziak egitera, haurraetiketa jakin baten arabera tratatzera edota aldamenekoa juizio jakin ba-tzuen arabera sailkatzera.

Alfredo Hoyuelosek 0-3 formazioa-ri dagokion atalean azpimarratzen due-nari jarraiki, norbanako bakoitzarenbegirada beti da partziala, eta norbera-ren usteetan, bizipenetan, jarreretan…dago oinarritua: “Alegia, begirada betiizango da subjektiboa, eta, ondorioz,baita behatutakoaren inguruan egin-dako interpretazioa ere”.

Haurraren portaeren interpretazioobjetiboagoa lortu ahal izateko bestea-ren begiradaren beharra dugula azpi-marratzen du Hoyuelosek. Hortaz, aniztasuna errespetatzeko eta pertsonabakoitza bere bakartasunean ulertzekogakoa, begiradaren pluraltasunean egon daiteke. Hau da, norberaren erre-alitatea interpretatzeko modua bestea-rekin, albokoarekin, niregandik dife-rente den horrekin osatzea izan daitekedibertsitatea egoki kudeatzeko giltza.

dioen moduan, aniztasuna abiapuntuada, oinarrizko errealitate bat: “Munduazerbait bada, anitza da”. Javier OnrubiaPsikologia Ebolutiboko eta Hezkun-tzako katedradunak aniztasun hori jar-tzen du haur eta gazteen heziketarenerdian. Elkarrizketa nagusian dionez,aniztasuna egoki kudeatzea da gaur egungo hezkuntzaren erronka nagu-sienetako bat eta inklusioak izan beharluke iparrorratz, hots, haur bakoitzarenpremietara egokitutako eskolak.

Azken ikerketek kontrakoa erakus-ten badute ere —pertsona bat era asko-takoa izan daitekeela bizi duen mo-mentuaren eta dagoen ingurunearen arabera—, pentsatu ohi dugu bakoitzaden bezalakoa dela, naturak horrela-koa egin duela, eta ez dagoela atzerabueltarik. Psikologiaren arloan ere ideia horixe nagusitzen da maiz: “Hala-ko lotsatia da, beste hura bihozbera da,hemengo hau berekoia eta beste hori oso bizkorra”. Ikuspegi horrek pertso-nak epaitzera eraman gaitzake, ikasle-

Aniztasuna egoki kudeatzea dagaur egungo hezkuntzarenerronka nagusienetako bat eta inklusioak izan behar lukeiparrorratz, hots, haurbakoitzaren premietaraegokitutako eskolak

Page 6: 4 EURO • 2015EKO MAIATZA EUSKAL HEZIKETARAKO ...198.zenbakia. 2015eko maiatza •hik hasi •5 editoriala maiatza Desberdinak osatzen gaitu Denok desberdinak egara eta guztiok gara

6 • hik hasi • 198. zenbakia. 2015eko maiatza

hizpide izan da

65 gazte-taldek aurkeztu dituzte beraien zientziaproiektuak jendaurrean, Elhuyarren Zientzia Azokan

Elhuyarrek antolatuta, Zientzia Azoka egin zuten apirilaren 25ean Bilboko Plaza Ba-rrian. Bertan, Hego Euskal Herriko 14 ikastetxetako 204 gaztek ikasturte honetan ze-har landu duten zientzia edo teknologia alorreko proiektua aurkeztu zuten, batik batingurumenaren eta osasunaren ingurukoak. Gazteek 65 taldetan banatuta egin zi-tuzten proiektuak, eta talde bakoitzak bere stand-a izan zuen azokan, proiektua aur-kezteko. Hala, bertara hurbiltzen ziren herritarrei azaltzen zieten zer egin duten etazer helbururekin.

Jendaurrean beraien proiektuak aurkezteaz gain, gazteek esperimentuak egitenjardun zuten horretarako prestatutako gunean, begiraleen laguntzarekin. Eta, amaieran, sariak jaso zituzten lan onenen egileek. Zientzia eta teknologiaren alorre-ko ikertzaileek eta dibulgatzaileek osatu zuten epaimahaia.

Gazteek egindako proiektu zientifikoen erakusketa bat da Zientzia Azoka. Ikas-turtean zehar, aukeratutako gaiaren inguruan aritu da lanean ikasle-talde bakoitza, eta emaitza ikerketa-proiektu edo proiektu-teknologiko bat izan da. Ikasturtean ze-har ikertzaile profesionalak izan dituzte ikasleek bidelagun, lana bideratzen lagun-tzeko eta abenturak eta bizipenak partekatzeko. Gazteen artean zientzia-zaletasunabultzatzeko, kultura zientifikoa sustatzeko eta hemengo eta gaurko zientzia heda-tzeko tresna da.

Urtez urte gora doa beraien haurrak ikastolan matrikulatu nahi dituzten gu-rasoen kopurua Ipar Euskal Herrian, eta, eskaerari erantzuteko, Seaskak da-torren ikasturterako 3 ikastola berri ire-kitzea erabaki du. Lapurdin sortuko di-tuzte horietako bi: Basusarrin bata etaBiriatun bestea. Hirugarrena, berriz,Behe Nafarroan irekiko dute, Azkara-ten hain zuzen. Herri txikiak dira eta ezdute espero ikasle kopuru handirik le-hen ikasturtean, baina euskarazko es-kaintza leku guztietan bermatu behardela diote Seaskako ordezkariek: “Ikastolak gainezka daude, eskaera so-zial handia dago eta horrek behartzengaitu ikastola berriak irekitzera.”

3 ikastola berri irekitzea erabaki du Seaskak

1992an onartu zen Espainian erlijio isla-miarraren heziketa arautzen duen akordioa, baina Ucide-k (EspainiakoKomunitate Islamiarraren Batasuna)salatu duenez, Hego Euskal Herrian biirakasle islamiar daude 9.133 ikasle isla-miarrentzat. Bi irakasle horiek Araba,Bizkaia eta Gipuzkoarako dira, eta ho-riek Lehen Hezkuntzako oinarrizko es-kari bati erantzuteko balio duela dio Ucide-k. Bestalde, jakinarazi du Nafa-rroan ez dagoela erlijio islamiarrerako irakaslerik ikastetxe publikoetan.

Irakasle musulmanak faltadirela salatu du Ucide-k

Page 7: 4 EURO • 2015EKO MAIATZA EUSKAL HEZIKETARAKO ...198.zenbakia. 2015eko maiatza •hik hasi •5 editoriala maiatza Desberdinak osatzen gaitu Denok desberdinak egara eta guztiok gara

hizpide izan da

Paueko Akademia Ikuskaritzak iragarridituen neurriek protesta eta mobiliza-zioak eragin dituzte Ipar Euskal Herri-ko ikas komunitateko kideen eta sindi-katuen artean. Izan ere, alde batetik,hainbat irakasle postu kenduko dituz-tela jakinarazi du. Zehazki, hamalaufrantses irakaslek hurrengo ikasturtetikaurrera euren lanpostua galduko dute;horrekin batera, hiru ikastetxetan bestehainbeste euskara irakasleren lanaldierdiak desagertuko dira; eta, azkenik,beste zortzi ikastetxetako zortzi lanaldierdi desagertuko dira, horiek frantses irakasleei dagozkienak.

Horren aurrean, irakasleak eta la-naldiak galduko dituzten hainbat herri-tan, Maulen eta Ezpeletan adibidez, gu-rasoek eskola okupatu zuten hainbat egunez. Azken horretan, gainera, gura-soek erabaki zuten euren seme-alabakez eramatea eskolara egun batez.

SNUipp-FSU sindikatuko ordezka-riek salatu zutenez, irakasle lanpostuakmurriztea beste erabaki batzuen ondo-rio da. Ipar Euskal Herriko hirietan, An-gelun edo Donapaleun kasu, ama es-

198. zenbakia. 2015eko maiatza • hik hasi • 7

kolak eta lehen mailak elkartu egin nahidituztela salatu dute. Donapaleun, adi-bidez, dagoeneko egoitza berean dirabiak, zuzendaritza desberdinarekin ba-da ere. Eta, herri txikietan, berriz, ikas-gela bakarreko eskolak elkartu eginnahi dituzte.

Asmo horren aurka indarrak batze-ko eta ekiteko, ikasgela bakarreko es-koletako gurasoak CCC 64 kolektiboaosatu dute. Ikasgela bakarreko eskolaklaster itxiaraziko dituztela salatu zuten,eta dozena bat baino gehiago dira BeheNafarroan eta Zuberoan. Eskolen bate-ratze hori sustatzeko, Ikuskaritzak esandu ez dituztela 5 urte baino gutxiagokoikasleak hartuko, ama eskoletako ikas-leentzat ez delakoan pedagogikoki egokia beste adinetako ikasleekin na-hastea. Sindikatuek horrek sortzenduen “presioa” salatu dute. Ikuskari-tzak, ordea, legea betetzen ari dela dio,6 urte arte ez baita derrigorrezkoa hau-rrak eskolatzea.

Honen guztiaren aurrean, sindikatuguztiek protestak iragarri dituzte, Aus-teritatearen aurka lelopean.

Protesta eta mobilizazioak egin dituzte Ipar Euskal Herrikogurasoek eta irakasleek eskoletako murrizketen aurka

Espainiako Gobernuko Hezkuntza mi-nistroa, Jose Ignacio Wert, erkidegoeta-ko hezkuntza ordezkariekin bildu daLOMCE hezkuntzaren erreformarakolegeak aurreikusitako errebalida-azter-ketak nolakoak izango diren azaltzeko.Ministroak azaldutakoaren arabera,350 galderako test gisako azterketa egin beharko dute DBHko eta Batxiler-goko ikasleek etapa horiek amaitzean.Azterketaren amaieran, galdera irekibat ere erantzun beharko dute, ikasle-en idazketa-maila neurtzea helburuduena. Errebalida-azterketa hori gain-ditzea ezinbestekoa izango da bai DBHbai Batxilergoa gainditzeko, eta azkennotan eragina izango du. 2016-2017 ikasturtean jarriko dituzte indarrean errebalida-azterketak, proba-pilotu gi-sa.

Lehen Hezkuntzako 6. mailan, al-diz, datorren ikasturtean jarriko dutemartxan errebalida-azterketa; horrelaaurreikusten du Eusko JaurlaritzarenHeziberri planak ere. Kasu honetan, or-dea, ez da ezinbestekoa izango erreba-lida gainditzea Derrigorrezko BigarrenHezkuntzara pasatzeko.

Plantoa egin diote Wert ministroari

LOMCE aurkezteko eginiko bileran,Euskal Autonomia Erkidegoko, Katalu-niako, Andaluziako eta Kanariar Uhar-teetako hezkuntza-ordezkariak plantoegin eta alde egin zuten bileratik LOM-CEtik errebalidak kentzeko eskatzeko.

LOMCEren azterketak test gisakoak izango dira

Iturria: Berria egunkaria

Page 8: 4 EURO • 2015EKO MAIATZA EUSKAL HEZIKETARAKO ...198.zenbakia. 2015eko maiatza •hik hasi •5 editoriala maiatza Desberdinak osatzen gaitu Denok desberdinak egara eta guztiok gara

8 • hik hasi • 198. zenbakia. 2015eko maiatza

Nafarroako Landa Eskolen V. Jardunaldia egingo dute Malerrekanmaiatzaren 23an, larunbatez. Izan ere, Nafarroan 70 landa-eskola bainogehiago daude, 12 gunetan banatuta, eta jardunaldi honek helburu dulanda-eskolek elkar ezagutzea eta lankidetzarako bideak irekitzea.Horrekin batera, landa-eskola hauek egiten duten lana ezagutaraztea lortunahi dute jardunaldi hauekin, eta, herri txikiak bizirik mantentzeko eskolahauek duten garrantzia gizarteratzea. Era berean, landa-eskoletakoirakasle eta hezkuntza-eragileei gehienetan ezagutzen ez dituzten landinamikak ezagutarazi nahi dizkiete.

Horretarako, hamaika ikas-lantegi antolatu dute jardunaldietan, baieuskaraz bai gaztelaniaz, bi txandatan banatuta; parte-hartzaileek txandabakoitzean ikas-lantegietako batean hartu ahal izango dute parte.Proiektuka lanean, Zientzia ikasgelan, Bikoteka irakurtzen, Bertsolaritza:adimen emozionala eta beste... horiek dira eskainiko dituztenikastaroetako batzuk. Hauek guztiak landa-eskoletako irakasleei, gurasoeieta irakasle-eskoletako ikasleei daude zuzenduta, oro har. Interesa dutenekmaiatzaren 7a baino lehen eman behar duten izena. Horretarako,http://goo.gl/6UmJ15 estekara jo behar dute.

hizpide izango da

Irrien Lagunak Klubak eta Zeraingo Al-dabe Kooperatibak udalekuak antola-tu dituzte beste urte batez, oraingo ho-netan ere Zerainen. Astebeteko ego-naldia izango da, ekainaren 28tik uztai-laren 5era, eta Zeraingo Harizti-erdi aterpetxean egongo dira umeak. Hainzuzen, 5 urte eta 10 urte arteko haurreizuzenduta daude udaleku hauek. La-gun berriak egiteaz gain, natura, kultu-ra, osasuna eta zientzia ezagutzeko ha-maika jarduera egingo dute; gainera,Porrotx, Marikalanbre, Tiritatxo etaLargabista ezagutuko dituzte.

Informazio gehiago lortzeko edo izena emateko, 943 801505 telefonozenbakira deitu daiteke, edo [email protected] elektroni-kora mezu bat idatzi. Martxoaren 30etikaurrera irekita dago izena emateko e-pea. Egonaldiaren prezioa 270 euro-koa da; 225 euro Irrien Lagunak Kluba-ren harpidedunentzat.

Irrien Klubak udalekuakantolatuko ditu Zerainen,ekainaren 28an hasi eta uztailaren 5era bitartean

Nafarroako Landa Eskolen V. Jardunaldia egingo dutemaiatzaren 23an Malerrekan, eta hainbat ikas-lantegi antolatu dute irakasle eta gurasoentzako

Page 9: 4 EURO • 2015EKO MAIATZA EUSKAL HEZIKETARAKO ...198.zenbakia. 2015eko maiatza •hik hasi •5 editoriala maiatza Desberdinak osatzen gaitu Denok desberdinak egara eta guztiok gara

Hik Hasiren XVI. Udako Topaketetan izenaemateko epea zabalik; aurten, Bilbon ere bai

Maiatzaren 31 arte, zabalik dago Hik Hasiren XVI. Udako Topaketetan izenaemateko epea. Aurten, gainera, Hik Hasi egitasmoaren XX. urteurrena izanik,Bizkaian ere antolatu dira topaketak, pedagogia-gaiak ahalik eta jendegehienarengana zabaltzeko asmoz. Ikastaroak uztailaren 1ean, 2an eta 3anegingo dituzte Donostian, EHUren Pedagogia Fakultatean, eta uztailaren 6an,7an eta 8an, berriz, Leioan, EHUren irakasle-eskolan. Ikastaroak 09:00etatik14:00etara bitartean emango dira. Arratsaldean, berriz, tailerrak eta saiolibreak egingo dituzte.

Askotariko ikastaroak antolatu dituzte Hik Hasik eta EHUk elkarlaneantopaketa hauetarako, ahalik eta interes eta behar gehienak asetzeko asmoz.Gauzak horrela, eskolaren berrikuntzarekin, emozioen kudeaketarekin, edotaadierazpenarekin loturiko ikastaroak daude, batzuk teorikoak etapraktikoagoak besteak.

Informazio osoa, www.hikhasi.eus webgunean eta aldizkari honekin baterabanatutako liburuxkan aurki daiteke.

198. zenbakia. 2015eko maiatza • hik hasi • 9

hizpide izango da

Hezkuntza emozionala, integrala etaaskea du helburu Hegoak Astintzen tal-deak, eta, horren harira, hezkuntza-sis-tematik kanpo dauden proiektu berri-tzaileak ezagutzera emateko topaketaantolatu du maiatzaren 8rako, 17:30e-tik 20:00etara Egiako Kultur Etxean,Donostian. Ekimen horiek ezagutaraz-teaz gain, horien arteko sarea osatzea ere badute xede.

Saretzen V. Jardunaldia antolatu du Ikaskide Taldeakmaiatzaren 15erako, gakoak eta esperientziak trukatzeko

Proiektu berritzaileak ezagutzeko topaketa,

Hegoak Astintzen-en eskutik

Saretzen V. Jardunaldietako egitarauaaurkeztu du Ikaskide Taldeak, Erkide Irakaskuntzak (Irakaskuntza ArlokoTaldea) eta Mondragon Unibertsitatea-ren HUHEZI fakultateak osatutako eki-menak. Hainbat ikastetxetako ordez-kariek euren esperientziak eta egune-roko erronkak aurkeztuko dituzte, bizi-penak besteekin partekatuz, modu ho-rretan elkarrekin hausnartzeko. Izan ere, hekuntzaren kalitatea hobetzea duxede Ikaskide Taldeak. Besteak beste,Elgoibarko eta Laudioko ikastolek etaLea Artibai ikastetxeak hartuko duteparte. Jardunaldiak maiatzaren 15ean izango dira, HUHEZIren Eskoriatzakoegoitzan, 09:00etatik 14:00etara.

Page 10: 4 EURO • 2015EKO MAIATZA EUSKAL HEZIKETARAKO ...198.zenbakia. 2015eko maiatza •hik hasi •5 editoriala maiatza Desberdinak osatzen gaitu Denok desberdinak egara eta guztiok gara

G A I A

10 • hik hasi • 198. zenbakia. 2015eko maiatza

Guztiontzako eskolaGuztiontzako herria

Page 11: 4 EURO • 2015EKO MAIATZA EUSKAL HEZIKETARAKO ...198.zenbakia. 2015eko maiatza •hik hasi •5 editoriala maiatza Desberdinak osatzen gaitu Denok desberdinak egara eta guztiok gara

“Munduan ez daude bi pertsona ber-din, eta, gainera, egunetik egunera ez-berdinak gara”, hala mintzatu zen Kol-do Saratxaga Hik Hasi-k bere 20. urteu-rrenaren harira, apirilaren 24 eta 25eanDonostiako Kursaalen egin zituen “II.Herri hezitzailea, eskola herritarra” jar-dunaldietan. Taldean lan egiteko etagaur egungo gizartearen erronkei eran-tzuteko aniztasunari tokia egitea ezin-bestekoa da enpresariaren esanetan, eta zeregin horretan hezkuntzari bere-biziko garrantzia ematen dio.

Horretantxe saiatzen dira, zehazki,Finlandiako eskoletan. Hango hezkun-tza ereduaren berri eman zuen Leo Pah-kin Finlandiako Hezkuntza KontseiluNazionaleko kideak eta hark azaldubezala, aniztasunaren kudeaketa eta ekitatea dira hango heziketaren bi zuta-be nagusiak. Kalitatezko heziketa ema-teko haur bakoitzaren berezitasunakkontuan hartzen dituzte eta ume bakoi-tzaren ezaugarri horiexek jartzen dituz-te eskolako eguneroko jardunaren er-digunean. Beste horrenbeste egitendute Kataluniako Ripollet herriko ElMartinet ikastetxean ere. Hasi 3 urtetiketa 12ra bitartean proiektuka lan egitendute, adin guztietako ikasleek naha-sian, testulibururik eta irakasgaika banatutako ordutegi hertsirik gabe,haurren gaitasunetan oinarrituz, haieninteresetan eta egiten dakiten horretanarreta jarriz, eta bakoitzaren erritmoakerrespetatuz. (Informazio gehiagora-ko, 188. hik hasi aldizkarian agertu zenKoldo Saratxagari egindako elkarrizke-

ta; 195.ean El Martineten inguruko erre-portajea; eta ekaineko zenbakian azke-nik, Leo Pahkinen elkarrizketa argitara-tuko da).

Aniztasuna izan da jardunaldia lotuduen hari-muturretako bat, hain zuzenere: alde batetik, haur guztiak barnehartuko dituen eskolak eta herriak izanbeharko lituzketen ezaugarriak bista-ratu dira; eta bestetik, haurra bere oso-tasunean hauteman eta garatzeko bi-dea irekiko dion ingurunearen gakoakplazaratu. Hala, Finlandiako, Katalu-niako nahiz Euskal Herriko hainbat es-perientzia ezagutzeko aukera izan dajardunaldian. Orotara 550 pertsona in-guruk hartu dute parte, eta Pahkin zeinSaratxagaren hitzaldiak entzuteaz gain,beste hainbat egitasmo ezagutzeko pa-rada ere izan da; hala nola, aniztasunakudeatzeko Topagunearen harreraplana euskararen ikuspegitik; Gazte-matika; Pasaiako Haur eta Nerabeeneskubideak bermatzeko plana; Herrie-tako ondare kulturala lantzeko progra-mak; Harremonak egitasmoa; edota el-karbizitza eskolan.

Horretaz gain, izenburuak iradokibezala, duela bi urte Francesco Tonuccipedagogo eta “Haurren hiria” egitasmo-aren sortzailearekin hasitako bideari ja-rraipena eman zaio jardunaldiarekin:batetik, haur eta nerabeen aisialdi parte-hartzailea sustatzeko bost liburuxka ar-gitaratu ditu “Herri hezitzailea, eskolaherritarra” taldeak eta horiek aurkeztudira; bestetik, berriz, herri hezitzaileensarea sortu eta ezagutarazi da.

G

550 pertsona inguruk hartu duteparte Hik Hasi-ren 20. urteurrenadela-eta, apirilaren 24an eta 25eanDonostiako Kusaalen egin ziren"II. Herri hezitzailea, eskola herritarra" jardunaldietan.Aniztasuna izan da jardunaldialotu duen hari-muturretako bat:alde batetik, haur guztiak barnehartuko dituen eskolak eta herriakizan beharko lituzketen ezaugarriak bistaratu dira; etabestetik, haurra bere osotasuneanhauteman eta garatzeko bidea irekiko dion ingurunearen gakoakplazaratu. Hala, Finlandiako,Kataluniako nahiz Euskal Herrikohainbat esperientzia ezagutzekoaukera izan da.

Bestalde, duela bi urte FrancescoTonucci pedagogo eta “Haurrenhiria” egitasmoaren sortzailearekin hasitako bidearijarraipena eman nahi izan zaiojardunaldiarekin. Hala, haur etanerabeen aisialdi parte-hartzaileasustatzeko bost liburuxka argitaratu dira eta herri hezitzaileen sarea sortu eta ezagu-tarazi da.

198. zenbakia. 2015eko maiatza • hik hasi • 11

Dibertsitatea ardatz

Herri Hezitzailea sareako kideek OinHerri ekimena sortu dute; jardunaldiaren amaieran agertokian elkartu ziren guztiak.

Page 12: 4 EURO • 2015EKO MAIATZA EUSKAL HEZIKETARAKO ...198.zenbakia. 2015eko maiatza •hik hasi •5 editoriala maiatza Desberdinak osatzen gaitu Denok desberdinak egara eta guztiok gara

12 • hik hasi • 198. zenbakia. 2015eko maiatza

Guztiontzako eskola, guztiontzako herria

“Haurra pertsona da. Ez etorkizune-koa, baizik eta gaur egungoa. Umea ezda helduon desioen asebetetzaile, bai-zik eta bere helburuak edo nahiak bete-ko dituen pertsona osoa”. Lorea AgirreHuhezi-ko Sorgunea ikerketa taldekokide eta Jakin aldizkariko zuzendariakazaldu bezala, premisa horretatik abia-tzen dira “Herri hezitzailea, eskola he-rritarra” taldea osatzen duten eragileak,uneotan OinHerri izenaren pean ba-tzen direnak.

2010ean Oarsoaldean abiatutakoproiektu bati jarraiki, 2012an beste for-ma bat hartu eta jende gehiago integra-tu zen taldean eta uneotan 14 eragilekosatzen dute: Irrien Lagunen Kluba, Li-zarrako eta Iruñeko udal haur-eskolentaldea, Hik Hasi pedagogia-ekimena,Oarsoaldeko Garapen Agentzia, Topa-gunea, Sorguneak ikertegia (Huhezi,MU), Ikastolen elkarteko aisialdiko tal-dea, Tabakalera, Amarauna Sarea, Pil-pilean euskara elkartea, Kukumixo, Arrasateko Txatxilipurdi euskara eta ai-sialdiko elkartea, Urtxintxa Bizkaia Es-kola eta Ttakun Kultur Elkartea.

“Herri hezitzailea, eskola herritarra”egitasmoaren oinarria hainbat kon-tzepturen bidez laburbil daiteke, xedeahaurren aisialdi parte-hartzailea, eus-kalduna, hezitzailea eta herritarra gara-tzea baita. Zazpi hitz horiek harilkatuzegitasmoaren ideia orokorra azalduzuen Agirrek jardunaldian. Haurra hi-tzarekin abiatuz, umeak herritar esku-bidedun eta betebehardun, herritar iri-tzi eta proposamen egile, erabakiakhartzeko gai, erabaki horiek gauzatze-ko unean parte-hartzaile direla adierazizuen: “Umea pertsona dela esateak

esan nahi du desboteretua boteretzea.Alegia, umea bada gu guztion, betere-tze prozesu baten protagonista izan be-harko genukeenon, metafora”. Agirrekesplikatutako eran, haurra herritarra

da, “guztiok herritarrak garelako”. Bereesanetan, herritar izateak elkarlanera-ko bokazio bat edukitzea esan nahi du,komunitate bati begira jardutea, taldeedo komunitate bateko kide izatea. Alegia, “pentsatu, eztabaidatu, adostu,gauzatu, partekatu, alde egin, kontra egin eta ekimen-gune, funtzio-espazioguztietan harremanetan jarri, eta horsortzen den horretatik herritar gisa in-dartzea, eta komunitate baten baitanpertsona bezala garatzea”.

Herritar izatea parte-hartzearekinzuzenean dago loturik Agirreren irudi-ko. Parte-hartzea egiten den bide batdela adierazi zuen, ez dela lehenengo-an ateratzen, baina egin ahala gero etabenetakoagoa dela. Eta gaineratuzuen, egiteko modu horrek jakintzamodu guztiak berdintasunaren plano-

an onartzen dituela, pertsona guztiekahalmen eta gaitasun desberdinak iza-nagatik, balio bera dutela: “Parte-har-tzeak eskatzen du entzutea, entzuten ikastea, eta adieraztea, azalpenak ema-tea, sentitzen den hori adieraztea, eta erabaki guneak konpartitzea, boronda-tea eta helburuak izatea, eta horregatikespazio publiko guztiak umeei —etahorrenbestez, metafora gisa, pertsonaguztiei— zabaltzea, taldean jardutea etaadostutako konpromisoak betetzea”.

Josi beharreko beste hitz bat aisial-

dia da. Borondatez eta gogoz egitenden hori da aisia, “herri hezitzailea, es-kola herritarra” egitasmoaren arabera.Agirrek azaldu bezala, goitik behera egituratutako aisialdia ez da aisialdia,baizik eta aisialdia denbora librea da,denbora askea, denbora galtzea. “Ere-mu askeen beharra dugulako, eremuaskeen paradigma aisia izan daitekeelasinesten dugulako. Eskola ere aisia izanlitekeela sinesten dugulako eta pentsa-tzen dugulako”. Eta aisiaren, eskola-

Haurrak eta gazteak ahaldunduz

Page 13: 4 EURO • 2015EKO MAIATZA EUSKAL HEZIKETARAKO ...198.zenbakia. 2015eko maiatza •hik hasi •5 editoriala maiatza Desberdinak osatzen gaitu Denok desberdinak egara eta guztiok gara

198. zenbakia. 2015eko maiatza • hik hasi • 13

G A I A II. Herri Hezitzailea, eskola herritara jardunaldiak

Hik Hasi pedagogia-egitasmoaren XX. urteurrena

ren, bizitzaren oinarrian jolasa dagoelagaineratu zuen, jolasa baita bizitzareneskola, umetan zein heldutan.

Aisialdiarekin eta jolas librearekinlotuta, bada beste ezaugarri oso garran-tzitsu bat ere “Herri hezitzailea, eskolaherritarra” egitasmoaren filosofiarenoinarrian: hain zuzen ere, haurtzaroa-

ren kultura propio bat existitzen delaonartzea. Horrek esan nahi du haurrekeuren modu etiko, estetiko eta poetikopropioa dutela mundua ikusteko etaeuren bizitzari, existentziari zentzua emateko, hipotesiak egiteko, teoriak eta metaforak eraikitzeko.

Era berean, aisialdiak hezitzailea

izan behar duela erantsi zuen Agirrek,eta horixe da, hain juxtu, egitasmoa ha-rilkatzen duen beste ezaugarrietakobat. Haren arabera, aisialdiak hezitzai-lea izan behar du eta guztientzat onak izango diren balio eta ekimen parteka-tuak bilatu behar ditu: “Mundu juxtua-go bat, osasungarriago eta bizigarriagobaten beharra bilatzen dugulako, etabehar hori badagoelako, eta horren lor-penean bideak, urratsak, lekuak, espa-zioak, arnasa hartzeko tokiak ireki behar direlako”.

Azken ezaugarria, baina ez horre-gatik garrantzi txikiena duena, aisialdiaeuskalduna izatea da. Arrazoi asko eman zituen Agirrek hori defendatze-ko: euskara inklusiboa dela; hemen etaorain euskara normalizatzea mundujuxtuago bat eraikitzea dela; eta hau-rrei, alegia, pertsonei, alegia, desbote-retuen metafora diren horiei aitortunahi zaizkien eskubide sozial eta politi-ko guztiak —herritar direla partaide-tzaren eremuetan, erabakietan eta kon-promisoetan— euskarari ere aitortubehar zaizkiola; euskal hiztun izateaherritar izateko modu bat baino ez dela.“Ez dugu kapritxorik eskatzen, berdin-tasuna eta demokrazia baizik”.

Bost liburuxka kalean Lorea Agirrek “II. Herri hezitzailea, es-kola herritarra” jardunaldian azalduzuen marko teoria jasotzen duen Hau-rren aisialdi parte-hartzailea, euskal-duna, hezitzailea eta herritarra gara-tzen liburuxkaz gain, beste lau liburux-ka ere argitaratu ditu OinHerri taldeak:Nola sustatu haurren parte-hartzea ikuspegi feministatik, Nola egin udale-ku parte-hartzaileak, Nola egin ludote-ka parte-hartzaileaeta Parkeak bizitze-ko modu berriak. Beroiek aurkezteko ere probestu zuen jardunaldia OinHerritaldeak.

Herri hezitzaileen sarea Haurren aisialdi parte-hartzailea, eus-kalduna, hezitzailea eta herritarra mar-ko teorikotik abiatuta, eta tokian tokikoherrigintzak, hezkuntzak eta udalakbat eginik, herri-hezitzaileen sarea sor-tu dute Euskal Herriko zortzi herrik:Donostiako Egia auzoak, Soraluzek, Arrasatek, Agurainek, Otxandiok, Di-mak, Baztanek eta Baigorrik.

Herri horietako bakoitzean “herri

hezitzailea, eskola herritarra” egitas-moa martxan jartzeko eman dituztenpausoak azaldu zituen Txatxilipurdieuskara eta aisialdi elkarteko kide Mi-reia Bazek jardunaldian. Bere esane-tan, lehen urratsa herria ezagutzea da,bakoitzaren beharrak eta errealitateaezberdinak direlako, eta gainera, “be-hetik gora” eraikitako ekimena delako.Bigarren egitekoa da tokian tokiko era-gileei eta norbanakoei egitasmoa azal-tzea eta hortik talde sustatzaile bat sor-tzea: “Horretarako, ezinbestekoa daherrigintzaren, hezkuntzaren nahiz udalaren presentzia, proiektuak den-boran iraungo badu hiru sektore horieknorabide berean jardutea funtsezkoabaita”.

Izan ere, OinHerri taldeak haute-man duen auzietako bat da, herri asko-tan parte-hartze prozesu ugari egin di-rela azken urteetan, baina haurrak etanerabeak oso gutxitan hartu direla kon-tuan, edota behintzat, zuzenean ia inoiz ez zaiela iritzia galdetu eta hitza eman.

Page 14: 4 EURO • 2015EKO MAIATZA EUSKAL HEZIKETARAKO ...198.zenbakia. 2015eko maiatza •hik hasi •5 editoriala maiatza Desberdinak osatzen gaitu Denok desberdinak egara eta guztiok gara

14 • hik hasi • 198. zenbakia. 2015eko maiatza

Guztiontzako eskola, guztiontzako herria

OinHerri-ren nahia da hainbat herritan egiten ari diren praktika onak ikusaraztea eta herri horien arteko saretze-la-na egitea. Horrexegatik, jardunaldietan Baztango, Dimako, Arrasateko, Aguraingo eta Soraluzeko ordezkariak izan ziren herri bakoitzeko egitasmoak aurkezten.

BAZTAN: 15 herri txikik osatzen dute Baztan eta bertan auzolana nahiz gobernatze eredu herrikoiak ez zaizkie arrotz. Herri antolatua da eta parte-hartze herritarra eguneroko praktika. Giro horretan, Baztan herri hezitzailea izanen zela erabaki zuten. Nora Salboltx bertako ordezkariak adierazi bezala, “udaberriarekin batera loreak sor-tzen hasi dira zenbait herritan”: Lekarozen haurren herri-batzarrak egiten hasi dira umeek eurek antola dezaten bes-tetako haurren eguna; Amaiurren badute nerabeendako lokal bat eta hemendik aurrera gazteek eurek eginen du-te lokal horren kudeaketa; Berroetan auzolanaren inguruko lan bat egitera doaz; Elizondon haur-parke bat zahar-berritu behar dute eta lan horretan haurrak arkitektoarekin batera elkarlanean ariko dira; etab.

DIMA: biztanle gutxi izan arren, hedaduraz handia da Dima. Haur eta gazte asko herrigunetik aparte, auzoetanbizi dira. Eta eskolara herrira bertara joaten diren arren, aisialdian, sarri, behin autoa hartuta, kaxkoan gelditu ordez,inguruko herrietara joan ohi dira. “Arazo bat daukagu, haur eta gazteek eskola dutelako topagune bakar, baina ge-ro aisialdia beste leku batzuetan egiten dutelako”, azaldu zuen Dimako zinegotzi eta irakasle Ibon Izak. Behar ho-rretatik abiatuta, haurrekin nahiz gaztetxoekin parte-hartze prozesuak hasi dituzte eta partaide kopuruarekin nahizhaien balorazio positiboarekin gustura daude oraingoz.

ARRASATE: ikuspegi hezitzailetik elkarrekin Arrasate hobetzeko bidea egiteko “Arrasatek Hezi” proiektua jarridute abian. Amaia Etxabe proiektuaren arduradunetako batek jardunaldian esplikatu zuenez, Arrasate hobetu gu-ra dute herri-eredu juxtuago baterako bidea egin nahi dutelako eta horretan hezkuntza ardatz hartu nahi dute:“Hezkuntzaren ikuspegi integralaz hitz egin nahi dugu. Eta hori guztia elkarrekin egin nahi dugu. Norbanako eta eragile desberdinak kontuan hartuta, sarea osatuz eta sarean lan eginez”. Irailean abiatu zuten egitasmoa eta orainartean hezkuntzaren inguruko kezka eta beharrak diagnostikatzen aritu dira, errealitatearen lehen argazkia egite-ko. Orain, lehen urrats gisa, Arrasateko herri-antolamenduan eragiteari ekingo diote.

AGURAIN: parte-hartze prozesu ugari egin dituzte azken denboran Agurainen, baina hutsune nabarmen bat izandute, bertako alkate Maider Garciaren arabera: haur eta gazteen parte-hartzea ez dute bultzatu; “beraientzako lanegin dugu, baina ez beraiekin”. Horrexegatik erabaki dute “Herri hezitzailea, eskola herritarra” egitasmoan partehartzea eta uneotan haurrei eta gazteei iritzia galdetu eta erabakiak hartzea ahalbidetuko dien prozesuak bultza-tzen ari dira. Horren erakusle da, adibidez, Garcia bera eskolako haurrekin elkartu izana haiei Udala zer den azal-tzeko, beraientzako ere tresna bat delako eta ezagutu behar zutela iruditu zitzaiolako.

SORALUZE:duela bi urte egin ziren “Herri hezitzailea, eskola herritarra” jardunaldien ondotik, hainbat aldaketatxertatuz joan dira Soraluzeko Kukumixo aisialdi taldearen filosofian: haur eta gazteei programazio guztia egina eman beharrean, erabakietan parte hartzen eta horiek aurrera eramateko antolaketan parte hartzen hasi dira; oinarri moduan asanblada ipini dute; lau pareten artetik atera eta kalea ere jolasleku bilakatu dute; adinak nahas-tuta jarduten dute; etab. Uneotan, berriz, Maite Quintanilla Kukumixuko kideak adierazi bezala, herri mailako hez-kuntza proiektu bat egiten dihardute haurrei eta gazteei ere zuzenean parte-hartzeko bideak eskainiz.

Herri hezitzaileen hainbat esperientzia

Page 15: 4 EURO • 2015EKO MAIATZA EUSKAL HEZIKETARAKO ...198.zenbakia. 2015eko maiatza •hik hasi •5 editoriala maiatza Desberdinak osatzen gaitu Denok desberdinak egara eta guztiok gara

198. zenbakia. 2015eko maiatza • hik hasi • 15

G A I A II. Herri Hezitzailea, eskola herritara jardunaldiak

Hik Hasi pedagogia-egitasmoaren XX. urteurrena

Aniztasuna izan dugu herri hezitzaileajadunaldietan aurkeztutako eduki guz-tien arteko lotura egin duen hari-mutu-rra. Eta, larunbatean, hain zuzen ere tar-te bat hartu zen ordu arte hainbesterenahotan ibilitako aniztasuna kontzeptuazer den azaltzeko. Horretarako, EHU-ko Antropologia irakasle Jone MirenHernandezek hartu zuen hitza, “anizta-sunaren inguruko ideia batzuk zirribo-rratzen ahalegintzeko”. Izan ere, bereeguneroko jardunaren parte du Her-nandezek aniztasuna: alde batetik, ira-kasle bezala gelara sartzean “aniztasu-narekin topo” egiten duelako egunero;eta, bestetik, antropologiaren ikuspe-gitik landu egiten duelako gaia.

Antropologian aniztasunaren kon-tzeptua nola ulertzen den azalduz hasizen Hernandez. Izan ere, jendartean aniztasuna aberastasun gisa edo arazomoduan har daiteke, ondorio gisa balo-ratuta beti ere, baina antropologiaren ikuspegitik, aniztasuna abiapuntua da,oinarrizko errealitate bat: “Mundua zer-bait bada, anitza da. Kontua da gaur egun presenteago dagoela aniztasunagure komunitateetan, eta horren abe-rastasunaz jabetzen hasi garela”.

Dena dela, ez da beti horrela izan,bere esanetan. XV. eta XVI. mendeetanazaleratzen da, batik bat, gizakiaren aniztasuna, eta areagotu egiten da ko-lonialismoaren ondorioz. “Bestea ager-tzen da, kultura eta gizaki desberdi-nak”. Kolonialismoaren aktore nagusidiren europarrentzat, arraroa, harriga-rria eta ezezaguna da beste hori, eta ara-zo bezala hartzen da. Gaur egun, “glo-balizazioak hartu duen abiadurarenondorioz”, ageriagokoa da gizakiaren

aniztasuna, eta horren inguruan egitendugun interpretazioa ere zabaldu eginda, Hernandezen ustez.

Hain zuzen aniztasuna hainbat ikuspegitatik landu daitekeelako, tipu-laren metafora erabili zuen Hernande-zek kontzeptua azaltzeko, “geruzaz ge-ruza kontu batzuk argitzeko”. Tipula-ren lehen geruza, azalekoena, mun-duarekin parekatu zuen, “non kulturkomunitate desberdinak dauden. Etaaniztasun hori gustatzen zaigu, turis-moa egiten dugu aniztasun hori ezagu-tzeko.” Horrela, bestea ezagutzera go-az, eta, lehen bezala, gaur egun ere ha-rridura sortzen du besteak eta bestea-ren ohiturek. “Harridura sortzen digu-te, baina horrela ere ez dugu lortzengeureaz hausnartzea. Besteak gauzakmodu batera egiteak harritzen gaitu,baina ez diogu geure buruari galdetzengeuk zergatik egiten ditugun gauzakmodu jakin batean.” Kultura hain zu-

zen arazo edo egoera bati erantzutekomodua litzateke, beste hainbat gauza-ren artean, eta, beraz, egoera jakin ba-ten aurrean konponbide berriak bila-tzeko aukera izan daiteke bestearena e-zagutzea, Hernandezen arabera. Eraberean, “kultura bakoitzak bere kon-ponbideak aurkitu ditu egoera edo ara-zo jakinei erantzuteko, eta egoera ho-riek aldatzen doazen heinean, baita ho-riei emandako konponbideak ere. Mal-gua da, beraz, kultura”.

Bestalde, “beste nonbaitetik etorri-tako norbait ikusten dugunean, kulturaikusten dugu, desberdintasuna, bainagehiago kostatzen zaigu ikustea, adibi-dez, pertsona hori bere herria uzterabultzatu duten arrazoi ekonomikoak.Esan bezala, kultura ikusten dugu, des-berdintasuna, eta askotan aurreiritziakhorretan daude oinarrituta, kulturarendesberdintasun horretan”. Gainera, he-dabideek ere aurreiritzi horiek sakon-tzen “trasmisio-lana” egiten dutela ustedu: “Harresiak ikusten ditugu, eta per-tsonak harresi horietatik jauzi eginnahian”. Eta, irudi horien errepikapera-ren ondorioz, aniztasuna harresiekin,pertsonekin eta arazoekin lotzen dugu-la uste du.

Tipularen bigarren geruzara etorri-ta, Mendebaldeko kulturarekin edoEuroparekin identifikatzen du Hernan-dezek. Pertsona bat edo komunitatebat bere gunetik kanpora ateratzen ba-da, egoera edo arazo jakinentzako kon-ponbide bila ateratzen da, Hernande-zen esanetan; baina, Europarren ka-suan, kanpora ateratzen direnean, XV.eta XVI. mende horietan hain zuzen,

Aniztasuna: ondorioa baino, abiapuntua

Jone Miren Hernandez antropologoa.

Page 16: 4 EURO • 2015EKO MAIATZA EUSKAL HEZIKETARAKO ...198.zenbakia. 2015eko maiatza •hik hasi •5 editoriala maiatza Desberdinak osatzen gaitu Denok desberdinak egara eta guztiok gara

Guztiontzako eskola

“nahiko modu bortitzean egiten dute”,kolonialismoari erreferentzia eginez.Paradoxikoa deritzo Hernandezek,hain zuzen Europaren baitan herrita-rrentzat askatasuna eta berdintasunaaldarrikatzen hasten diren garaietan,europarrak izatea mundu mailan des-berdintasunak sortzen eta areagotzenari zirenak, sasoi hartan.

Hain zuzen ere, azaldu zuenez ko-lonialismotik datorkigun joera bat geu-reganatu dugu aniztasuna kudeatzera-koan: lehenengo, ezarritako normalta-sun eredutik (adin ertaineko gizon zu-ria) kanpo dagoena desberdina da, edodesberdintzat hartzen dugu, hain zu-zen izatez aniztasuna besterik ez dago-en tokian desberdintasuna sortuz. Eta,gero, desberdintasun hori mailakatu egiten dugu: desberdin diren horien ar-tean, batzuk besteak baino hobeak iru-ditzen zaizkigu. Bere ustez, gauza beragertatzen da ikasgelan ere: desberdi-nak diren ikasleak mailakatzeko joeradugu, batzuk hobeak bezala sailkatzenditugu eta besteak txarragoak bezala.Mailaketak egitea Mendebaldeko kul-turetan oso erroturiko praktika dela us-te du Hernandezek.

Tipularen 3. geruzan herria edo ko-munitatea kokatu zuen Hernandezek;2.go geruzan, alegia, Mendebaldekokulturan, desberdintasunak sortzekoeta mailakatzeko joera ikusten bazuen,3.go geruza honetan homogeneitatea-ren idealizazio eta guztia berdintzekojoera ikusten zuen. “Gure komunitate-etan uste zabaldua da bertako kideakzenbat eta berdinago, homogeneoagoizan, bizikidetza orduan eta errazagoaizango dela”. Bere ustez, Mendebalde-ko estatuek pertsonen homogeneiza-zioa bultzatu dute, gizarte homogene-oa kudeatzeko errazagoa dekakoan, eta hezkuntza horretarako tresna balio-tsua izan da. Baina, Hernandezen esa-

netan, ez da biderik eredugarriena ezbaliagarriena, eta Frantziako kasua jarrizuen adibidetzat: bereziki hezkuntza-ren bidez herritarren homogeneiza-zioa bultzatu bada ere, bizikidetzan ezdituzte izan esperotako emaitza positi-boak. “Hala ere, guk ere barneratutadaukagu identitate bat partekatzea ga-rrantzitsua dela bizikidetzarako. Zen-bat eta adostasun zabalagoa egon, or-duan eta erosoago sentitzen gara. Des-berdintasunek ikaratu egiten gaituzte”. Eta tipularen azken geruzara iritsi zenHernandez: norbanakora. Puntu hone-tan, bestearen azalean jartzeko, bestea-ren bizipenak izaten saiatzeko gomen-datu zuen Hernandezek. Izan ere, kul-tura bada taldeak sortzen duen kon-ponbidea egoera jakinen aurrean, or-duan aniztasunetik konponbide askolor daitezke egoera jakinetarako, bereustez. Hor, beraz, aniztasunaren abe-rastasuna.

Tratu onak eta hezkidetzaHernandezek eskainitako marko teori-kotik lur hartuz, Arremanitz taldeko Asier Bagliettok eta Haizea EgigurenekHarremonak proiektua aurkeztu zu-ten. Ekimen horrek, hain zuzen sexu-aniztasuna, parekidetasuna eta tratu onak sustatzea du helburu; osagai bo-

robilak aniztasuna kudeatzeko. Bilboko Udalarentzat hasi ziren tra-

tu txarren gaia lantzen gaztetxoekin,baina konturatu ziren erresistentziahandiak zeudela, batik bat mutil gazte-txoen artetik. Orduan, enfokeari buel-ta bat eman eta, tratu txarrez beharrean,tratu onez mintzatzea erabaki zuten;hortik sortu zen Harremonak proiek-tua. Egun, udaletan ez ezik hainbat ikastetxetan ere ari dira lanean.

Horietan, Harremonak proiektua-ren bidez hezkidetza dute helburu. Ho-rretarako, pertsona osoak, anitzak etalibreak sortu behar direla uste dute; eta,hori lortu ahal izateko, abiapuntua“geure buruan sinestea da: gutako ba-koitza izaki zoragarri dela kontura-tzea”. Horrekin batera, tratu onak sor-tzen entrenatzeko beharraz hitz eginzuen Bagliettok, eta geure burua eza-gutzeko eta ondo tratatzeko modueta-ko bat sexualitatea lantzea dela gogora-razi.

Bestalde, benetako hezkidetza, iza-tekotan, egungo gaztetxo diren belau-naldien eskutik iritsiko dela uste dute,eta horrenbestez, gaztetxo horiek jen-dartearen erdigunean jartzea proposa-tu zuten: “Gaztetxoak erdigunean jarrieta hitza eta erabakia eman behar die-gu, protagonista egin behar ditugu”.•

16 • hik hasi • 197. zenbakia. 2015eko apirila

Arremanitz-eko kideak, Harremonak proiektua aurkezten.

Page 17: 4 EURO • 2015EKO MAIATZA EUSKAL HEZIKETARAKO ...198.zenbakia. 2015eko maiatza •hik hasi •5 editoriala maiatza Desberdinak osatzen gaitu Denok desberdinak egara eta guztiok gara

198. zenbakia. 2015eko maiatza • hik hasi • 17

“Aniztasunaren kudeaketa ez dairakasleok ditugun egitekoen artean ekintza bat gehiago, hezkuntza-diseinuegoki baterako abiapuntua baizik”

Psikologia Ebolutiboan eta Hezkuntzan katedraduna

Javier onrubia

E L K A R R I Z K E TA

Page 18: 4 EURO • 2015EKO MAIATZA EUSKAL HEZIKETARAKO ...198.zenbakia. 2015eko maiatza •hik hasi •5 editoriala maiatza Desberdinak osatzen gaitu Denok desberdinak egara eta guztiok gara

18• hik hasi• 198.zenbakia. 2015eko maiatza

Ikastolen Elkartearen XXII. JardunaldiPedagogikoetan hartu zuen parteJavier Onrubia Goñi BartzelonakoUnibertsitateko KatedradunakPsikologia Ebolutiboan etaHezkuntzan. "Aniztasunari eta eskolapraktikaren hobekuntzari erantzuten"izeneko hitzaldia eman zuen eta ‘hik hasi’-k aukera hori baliatuzuen aniztasunaren kudeaketarengainean aditua elkarrizketatzeko.Bere esanetan, hezkuntzak pertsonaingurune konplexuetanfuntzionatzeko hezi behar badu, ezdauka zentzurik pertsona batzuekikasteko balio dutela eta bestebatzuek ez dutela balio pentsatzeak:"Ulertu behar dugu guztiok laguntzamota diferenteak behar ditugulaikaskuntza-prozesuko ibilbideaegiteko".

Hezkuntza-arloan, aniztasunarenkudeaketan aditua zara. “Aniztasuna”diozunean, zer sartzen duzu kontzeptuhorren barruan?

Askotan, ikasteko zailtasunak di-tuzten ikasleak etortzen zaizkigu buru-ra “aniztasuna” esatean. Eta irakasleenkezka nagusia ere horixe da maiz. Bai-na, “aniztasuna” diogunean, “anizta-sun” mota guztiez ari gara: genero- aniztasunaz, kultura-aniztasunaz, gi-zarte-aniztasunaz… Horren guztiarenarabera, pertsona guztiok desberdinakgara, eta era batera edo bestera iristengara hezkuntzara; beraz, askotariko la-guntza motak beharko ditugu ikastekoeta aurrera egiteko.

Azken urteetan, aniztasunarenkudeaketa hezkuntzaren erronkanagusienetariko bilakatu da. Eskolagehienek txertatu dute eurenproiektuetan “inklusio” kontzeptua.Baina, benetan, zer-nolako arretaematen zaio aniztasunari?

Aniztasunaren kudeaketa ez da ira-kasleok ditugun egitekoen arteko bes-te ekintza bat. Kontua ez da irakasleokeskolak programatzea, gelan ordenarieustea, azterketak prestatzea, ariketakzuzentzea, familiekin harremana izateaeta aniztasuna kudeatzea. Segur aski,horrela transmititu dugu batzuetan, aniztasunaren kudeaketaren esanahiaorain arte egin dugunaren elementu osagarria balitz bezala. Nire ustez, or-dea, hezkuntza-diseinu egoki baterakoabiapuntua da aniztasunaren kudeake-ta. Inklusioak izan behar du gaur egun-go irakaskuntzaren ardatza, eta argi izan behar dugu hori.

Sarri, baina, molde jakin baten barneansartzen ez ziren ikasleak bereizi egindira.

Tradizioz, nolabaiteko uniformeta-sun baten barnean sartzen ez ziren ikas-leak bereizi eta baztertu dituen eredubatetik gatoz. Gure egitekoa da ereduhori eraldatzea. Nahitaezko hezkun-tzak pertsona ingurune konplexuetanfuntzionatzeko hezi behar duela ustebadugu, ez dauka zentzurik pertsona

batzuek ikasteko balio dutela eta bestebatzuek ez dutela balio uste izateak.Pentsatu behar dugu guztiok askotari-ko laguntza motak behar ditugula ikas-kuntza-prozesuko ibilbidea egiteko.

Helburuak bete nahi dituen edo-zein hezkuntza-sistemak aniztasunare-kin egingo du topo, eta era askotakopertsonak izango ditu aurrean. Horrenondorioz, irakasleak proposamenakprestatzen dituenean, ezin du buruan ikasle estandar bat soilik izan; aitzitik,oso ikasle talde heterogeneoetan pen-tsatu behar du. Horrek mentalitatea al-datzea eskatzen du. Izan ere, kalitatez-ko hezkuntzak ez du esan nahi selekti-bitatea ikasle askok nota onekin gain-ditzea, ikasle guztientzat ahalik eta ikaskuntza-esperientzia onenak es-kaintzea baizik.

Posible da eskola bat osoki inklusiboaizatea?

Ez dakit, baina horrek ez ligukegehiegi axola behar. Inklusioa hezkun-tza-proiektu bat da, baina ez hori baka-rrik, proiektu sozial bat ere bada. Nik ahalik eta jende gehienak parte hartze-ko aukera duen gizarte bat nahi dut; ahalik eta jende gutxien baztertzenduen gizarte bat; generoagatik, jatorrisozialagatik, klaseagatik, kulturaga-tik… jendea bereizten ez duen gizartebat. Gizarte mota hori gaur-biharretanlortuko dugu? Ez. Baina horregatik bo-rroka egiteari utziko diogu? Ezta ere. In-klusioa jomuga bat da, proiektu bat, bi-de bat. Sarri esan ohi dugu ezinezkoadela inklusioa lortzea , baina gizarteahobetzea ezinezkoa dela esatea bezalada hori. Guri ez zaigu axola ezinezkoaden edo ez; benetan inklusioan eta gi-zarte hobe batean sinesten badugu,saia gaitezen hori lortzen.

Aniztasunaren kudeaketan, dena ezdago egiteko; bidea urratuta dago.

Bai, hala da. Nik aldaketaz hitz egi-ten dudanean, ez dut esan nahi egitendugun guztia gaizki egiten dugunik;baina, ziur asko, beti daukagu zer ho-betua. Horregatik, iruditzen zait egitendugun horretatik abiatu behar dugula,

Page 19: 4 EURO • 2015EKO MAIATZA EUSKAL HEZIKETARAKO ...198.zenbakia. 2015eko maiatza •hik hasi •5 editoriala maiatza Desberdinak osatzen gaitu Denok desberdinak egara eta guztiok gara

198. zenbakia. 2015eko maiatza • hik hasi • 19

gure jardunaren gainean hausnartu eta,hortik hasita, aurrera egiteko.

Azken batean, aniztasunaren kude-aketaz hitz egitea transformazio-proze-suez hitz egitea da; eta, berorien bidez,haur nahiz gazte, gero eta pertsonagehiago izango dira eskoletan nahizgeletan sortzen diren testuinguruetan,eta gero eta gehiagok parte hartu ahal izango dute. Horixe da hezkuntza in-klusiboak planteatzen duen erronka eta eskoletan babestu beharrekoproiektua.

Tradizionalki, “aniztasun” hitza“zailtasun” hitzari hertsiki lotuta agertuizan da.

Bai, eta horrexegatik da garrantzi-tsua zailtasunak nola ulertzen dituguneta aurre nola egiten diegun kontura-tzea. Sinplifikatuz, eta sinplifikatzeakdakartzan arriskuak neure gain hartuz,zailtasunak −eta, beraz, ikasteko zailta-sunak− ulertzeko bi modu nagusi dau-de. Horietako baten arabera, norbaitekzailtasunen bat duenean, zailtasun horiesplikatzen duten faktoreek pertsonahorrekin dute zerikusia: “Gaitasun-ara-zoak ditu, aurretiko ezagutzak faltazaizkio, ez du interesik, motibazio urriadu, estrategia falta zaio…” Azken bate-an, arazoa pertsonarena da. Hori dazailtasunak ulertzeko modu tradizio-nala. Horren aurrean, heziketa inklusi-boaren ikuspegitik, ikasteko zailtasu-nen gaineko eredu sozial bat plantea-tzen dugu. Eredu horrek ere onartzendu pertsonaren ezaugarriek eraginadutela ikaskuntza prozesuan, baina ho-rri baino garrantzia handiagoa ematendio testuinguruari; testuinguru horrekpertsona guztiei ikasteko bidea irekikodien ezaugarriak izan behar ditu. Ara-zoa ez da ikasle batek dakien edo ez,baizik eta testuinguruak hainbat bitar-teko eta erreminta eskaintzen ote diz-kion ikaskuntza bermatzeko.

Hori horrela izanik, gelako espazioetanikaskuntzari eta parte-hartzeari mugakezartzen dizkioten elementuakgutxitzea edo ezabatzea litzatekehelburua. Nola lortzen da hori?

Ikasle batek bere ezaugarrien eta ja-sotzen dituen laguntzen arteko doi-kuntzaren arabera ikasten du. Ikaslea-ren ezaugarriak eta testuinguruaren ezaugarriak uztartzearen ondorio da ikasketa-prozesua. Ikuspegi hori kon-tuan izanik, aniztasunaren kudeaketarieta inklusioari erantzuteko modurik onena hezkuntza-laguntza doitua da.Gakoa ikasleari sostengua eta laguntzaematea da, eta, horrela, ikasle horrek,bere gaitasunekin, egoera batean partehartu eta ikasi ahal izango du.

“Ikaskuntza egokitu” kontzeptuadarabilzu aniztasunaren kudeaketa etainklusioa gako gisa jartzeko. Zerideitzen diozu “ikaskuntza egokitu”?

Bi elementu izan behar dira kon-

tuan ikaskuntza egokitua kontzeptuakzer esan nahi duen ulertzeko. Batetik, irakaskuntzaren oinarrizko helburuakberberak dira ikasle guztientzat. Hor-taz, ikasle batek munduko arazorik la-rrienak izan arren, xedeak ezin dira al-datu. Bestetik, helburu horiek oso es-perientzia eta ibilbide desberdinen bi-dez lor daitezke, hau da, oso bide des-berdinetatik irits gaitezke jomuga ber-berera. Hortaz, ikaskuntza egokituan,irakasteko era moldatzen da ikaslea-rengana eta ez ikaslea irakasteko mo-dura.

Zein testuinguru mota sor daitezke,ikasle bakoitzak berarentzat egokienaden ibilbidea egin dezan?

Testuinguru batzuetan, errazagoa

Page 20: 4 EURO • 2015EKO MAIATZA EUSKAL HEZIKETARAKO ...198.zenbakia. 2015eko maiatza •hik hasi •5 editoriala maiatza Desberdinak osatzen gaitu Denok desberdinak egara eta guztiok gara

20• hik hasi• 198.zenbakia. 2015eko maiatza

da ikaste-ko ibilbide desberdinak egiteko aukeraizatea. Gure helburua, beraz, ikaskun-tzarako bide desberdinak sortzekomalgutasuna duten espazio eta testuin-guruak sortzea da. Aniztasunari eran-tzun nahi dion eredu orotan, erantzunhori ikaskuntza egokituaren iragazkitikpasatzen ez bada, ikasleak egokitu be-harko du irakasteko modura, eta ez al-derantziz. “Nik gauzak era honetara egiten ditut, eta egingo dugu modua ikasleak horretara molda daitezen”; ideia horixe dago ohiko estrategien az-pian. Nik kontrakoa proposatzen dut:“Nik gauzak honela, horrela eta hala egingo ditut, ahalik eta jende gehiena-rengana iristeko”. Horrexegatik, ira-kasteko moduak eta testuinguruak egokitu behar dira ikaslearengana, ez irakaskuntzaren helburuak edota edu-kiak.

Bestalde, testuinguruak dibertsifi-katu eta malgutu behar dira, bereziki hi-ru esparrutan: eskolako jardueretan etalanetan; ikasleak gelan jokatzen dituenroletan, eta ikasleek gelan besteekin di-tuzten harremanetan. Eta egokitzea ezda murriztea. Askotan, egokitzea edukihau kentzea edota beste hura murrizteadela ulertzen dugu, edo antzekorenzerbait. Baina estrategia ez da edukiakgutxitzea edo erraztea, baizik eta la-guntza handitzea, aberastea eta ikas-kuntza egoera egokiak ugaritzea. Ho-rretarako, irakaskuntza tradizionalekoidatzi gabeko lege bat hautsi beharkodugu segur aski: ezin dugu jarraitu de-nok gauza bera aldi berean egiten. Cu-rriculum bakar batek ere ez du horrela-korik esaten, baina gela gehienetan in-darrean dagoen praktikaren parte da.

Gaur egun, aniztasunarenkudeaketarekin loturiko auzirikgehienak ikasi nahi ez duten ikasleekinloturikoak direla diozu.

Ikasle askok ez dute ikasi nahi gukeskaintzen dizkiegun testuinguruetan.Arazoa ez da ezin dutela ikasi, baizik etaez dutela nahi. Hori hainbat arrazoiga-tik gertatzen da. Batzuetan, sekulako arrakala sumatzen dute eskola barneanjarduteko eta jokatzeko moduaren etaeskolaz kanpokoaren artean. Beste ba-tzuetan, berriz, eskolan proposatzenzaien jokoan parte hartzea erabakitzendute ikasleek, nahiz eta interesik ez izan han eskaintzen zaien horretan, ba-dakitelako trukean nota jakin bat jaso-ko dutela edo gerora ikasketa zehatzbatzuk edo beste batzuk egiteko atea irekiko zaiela.

Ikasleek motibazio falta dute, hortaz.Hori hala izanik ere, gauza bat argi-

tu nahi dut: irakasleek ikasleak motiba-tu behar dituztela dioen teoriaren aurkanago. Ikasleek motiboak sobera dituz-te. Eta guk ez daukagu haiek motibatubeharrik. Izan ere, gaur egun motiba-tzeak esan nahi du zerbait desatseginaproposatu behar diegula eta proposa-tutako hori ikasleek “irenstea” nahi du-gula. Eta gakoa ez da hori; aitzitik, gureegitekoa parte hartzeko eta esperimen-tatzeko erakargarri gertatzen zaizkienespazioak sortzea da, euren bizipene-tatik gertu dauden jarduerak plantea-tzea eta haientzat zentzua izango dutenzereginak proposatzea. Horiek dira ga-koak, eta, kasu horretan, eurak baka-rrik motibatuko dira.

Aniztasunaren kudeaketa egunerokojardunaren erdigunean jartzekoerabakia hartzeko orduan, zein paperjokatzen du zentroak?

Zailtasunak dituzten ikasleei lagun-tzeak antsietate eta larritasun handia eragiten du sarri. Izan ere, askotan, ezinduzu, kosta egiten zaizu, nahi duzu bai-na ez daukazu erremintarik… Hori lan-keta indibidual bat balitz bezala ikuste-ari uzten diozunean eta eginkizun ko-lektibo bat dela konturatzen zarenean,

javieronrubia goñi

E

“Sarri esan ohidugu inklusioa lortzeaezinezkoa dela, bainahori gizartea hobetzeaezinezkoa dela esatea

bezala da

”“Arazoa ez da

ikasle batek dakien edo ez, baizik

eta testuinguruakhainbat bitarteko eta

erreminta eskaintzen otedizkion ikaskuntza

bermatzeko

Page 21: 4 EURO • 2015EKO MAIATZA EUSKAL HEZIKETARAKO ...198.zenbakia. 2015eko maiatza •hik hasi •5 editoriala maiatza Desberdinak osatzen gaitu Denok desberdinak egara eta guztiok gara

198. zenbakia. 2015eko maiatza • hik hasi • 21

tzaren bidez parte hartu dezake horre-tan.

Beste autore batzuek ikasgela “ikaskuntzarako diseinu unibertsale-an” oinarrituz antolatzea proposatzendute. Arkitekturaren diseinu unibertsa-laren filosofia berbera du hezkuntzara-ko egindako proposamen horrek ere.Eraikin bat diseinatu behar dugunean,hasieratik erabaki dezakegu eskailerakegin edota maldak jarri. Bigarren auke-rak zein onura ditu? Malda horrek bideaerraztuko dio gurpildun aulkian doa-nari, baina, horrez gainera, erosketeta-ko karroarekin doanarentzat, nahizbastoiarekin ibili behar duen heldua-rentzat, zein eskailerak igo ezin dituenhaurrarentzat ere abantaila izango da.Hau da, aukera horrekin ez dira aterakoirabazten ustez egokitzapenak behardituzten haiek soilik, baizik eta eraikin horretan ibilbi behar duten per-tsona guztiak. Horrek, baina, eraikina-ren hasierako ideia aldatzea dakar. Etabeste gauza oso inportante bat ere ahal-bidetzen du: diseinua malgutzen ba-dut, gerora askoz ere egokitzapen es-pezifiko gutxiago egin beharko ditut.

Baina, tradizioz, kontrara jokatu dugu,ezta?

Zailtasunak dituzten ikasleentzat,tradiziorik handiena duen erantzuna

zailtasun horiei beste era batera aurre egiteko gai zarela konturatzen zara ,etaezina ez da horrenbesterainokoa. Hor-taz, zentroaren eta kolektiboaren fun-tzioa oso garrantzi handikoa da. Gaine-ra, nire ikuspegitik, aniztasunari eran-tzun inklusiboa eman ahal izateko, ikasgelaren ingurunea da gakoa; etagelak eskolako sistemaren parte dira, eta horrelako ikuspegirik eta babes orokorrik izan gabe, horrelako aldake-tek ez dute aurrera egiten normalean.

Maila anitzetan lan egiten duen“egiazko” ikasgela da zure ustezaniztasunaren kudeaketarako egokiena.Zehaztu dezakezu?

Horrek esan nahi du era askotako ikasleei, guztiei batera, bakoitzari beremailan ikasteko aukera eskainiko dienikasbideak diseinatu behar ditugula.Hori da oinarrizko ideia eta ez da erra-za, baina ezta ezinezkoa ere. Etxeko eremuari dagokion adibide bat jarrikodut: demagun hiru ume ditudala —2 ur-tekoa, 4 urtekoa eta 10 urtekoa—. Hiruseme-alaba horiek nirekin batera ma-haia jartzen parte hartu dezakete? Ba aldago horretarako inolako arazorik? Ez,ezta? Ba berdin egin dezakegu ikasge-lan. “Mahaia jartzea” ekintza erreala da,haurrarentzako esanguratsua da etazentzua du, eta gainera, hainbat ekin-

zera da: “Mailarik ematen ez duena,kanpora”. Kasu horretan amaitu dirazailtasunak eta amaitu dira aniztasuna-ren kudeaketak: Gela horretan egote-ko nahikoa baldintza betetzen ez dituz-ten ikasleak baztertu egiten dira. “Ikas-le honek ez luke gela honetan egon be-har”, oso maiz entzun izan dugun esal-dia da. Baina nire galdera zera da: Gelahorretan egon behar ez badu non egonbehar du, bada?

Zailtasunak dituzten ikasleekin tra-dizioz hartu izan den beste neurri bathaurrak taldeka banatzea izan da, errendimendu mailaren arabera. Bista-koa da horrek ere hezkuntza inklusibo-tik gutxi duela. Beste aukera bat izan dazailtasun handienak dituztenak gelatikateratzea eta beste gela batera eramateabeste irakasle batekin, bereiztuta, ohi-ko ikasgelan egiten diren antzeko jar-duerak egiteko. Eta egokitzapen indi-bidualak ere, tradizioan, maiz erabili izan dira: “Gaia dena da, edukiak dire-nak dira, dauden jarduerak daude… eta zuri, iristen ez zarenez, gauza ba-tzuk kenduko dizkizut edo beste ba-tzuk erraztu”. Guk hori guztia iraultzeaproposatzen dugu maila anitzetan lanegiteko aukera ematen duen “egiazko” ikasgelaren ideiarekin.

Zein ezaugarri ditu ikasgela motahorrek?

Kontuan izan behar dugun lehen ezaugarria da ikasleek egiazko jardue-retan parte hartuz ikasten dutela, hauda, maila pertsonalean nahiz sozialeaneuren helbururen bat betetzen den ka-su haietan ikasten dutela. Adibide ba-tzuk jartzearren, ikasleek idazten badu-te, norbaitentzat idatzi behar dute; ikas-leek emaitza batzuk aurkezten badituz-te, testuingururen batean aurkeztu be-har dituzte; ikasleek komunikatu beharbaldin badute, egiazko norbaitekin ko-munikatu behar dute… Hortaz, eskaindiezaizkiegun ikasleei zentzu apur batgehiago duten jarduerak.

Zentzuakontzeptuak sekulako ga-rrantzia du. Izan ere, horrek kontuan izan beharreko beste ezaugarri bateragaramatza: etengabe erlazioak bilatze-

Page 22: 4 EURO • 2015EKO MAIATZA EUSKAL HEZIKETARAKO ...198.zenbakia. 2015eko maiatza •hik hasi •5 editoriala maiatza Desberdinak osatzen gaitu Denok desberdinak egara eta guztiok gara

22• hik hasi • 198.zenbakia. 2015eko maiatza

javieronrubia goñi

E

“Ikaskuntzaegokituan irakastekomodua moldatzen da

ikaslera, eta ez ikasleairakasteko

modura

ra eskolan i-kasten denaren eta bizitza errealaren artean. Funtsezko galderabati erantzuten diote ikasleek: “Zer ze-rikusi dauka eskolan egiten dudanaknire bizitzarekin?”. Batak bestearekinzerikusirik ez duela ondorioztatzen ba-du ikasleak, horrek ez diola ezertarakobalio sentituko du eta eskolan partehartzeari utziko dio.

Horrez gain, ikasleek jarduera ko-mun batean, maila ezberdinetan, partehartu dezaten ikasgela konplexuagoakbehar ditugu, zarata handiagokoak, as-kozaz ere ordena gutxiagokoak, mal-guagoak, aukera gehiago eskaintzendituztenak… Eta hori ez dago gaur egun egiten diren hainbat praktikatatikurruti: proiektukako funtzionamen-dua, tailerrak, txokoak, ikerketa-jar-duerak… Hori guztia tradizio pedago-giko eta didaktikoan oso txertatuta da-go eta baditu urte batzuk. Beraz, ez dahain ezinezkoa ere.

Zein beste ezaugarri izan behar dituirakasleak kontuan?

Informazioa aurkezteko era askota-ko moduak erabili behar ditu, ez soilikikas- edoeta irakas- prozesuan, baita ebaluazioan ere. Ikasleari bere proze-suan zehar lagun egitearen ideia ere ga-rrantzitsua da; baita ikasleekiko hartu-emanean errespetuz jokatzea eta ikas-leei kontrola ematea ere. Ikasleekin,talde heterogeneoetan —anitza etamalgua— lan egin behar dugu: ikasleezberdinek momentu ezberdinetanbata bestearekin lan egin dezatela, roldesberdinak esperimentatuz. Gainon-tzean ikasle iritsi berriak ikasle etorriberriekin taldekatuko ditugu, ikasle

dizdiratsuak ikasle dizdiratsuekin… eta, horrela, eskolaz kanpoko desber-dintasunak errepikatuko ditugu gelabarnean ere. Ikasle bakoitzaren indar-guneak kontuan hartzea, baloratzea eta indartzea ere garrantzitsua da. Ikas-le guztiei maila altuko pentsamendu unitateetara irits daitezen laguntza eman behar zaie, izan ere, behar bere-ziak dituzten ikasleen irakaskuntzan oso errotua dago ikasle horiek oinarriz-ko elementuetara bakarrik hel daitez-keela pentsatzea, baina hori ez da ho-rrela. Kontua da goragoko pentsamen-du mailetara iristeko zein laguntza mo-ta jasotzen duten: ikasle guztiek eginbehar lituzkete analisiko jarduerak, edota sintesikoak edota juiziozkoak etabaloraziozkoak. Gertatzen da, ordea,batzuek laguntza handiagoa behar iza-ten dutela beste batzuek baino. Gaine-ra, ikasleekin etenegabe hausnartu be-har da haien ikaskuntza-prozesuareneta emaitzen gainean, eta ebaluazioakkontuan hartu behar du ikasleen esfor-tzua eta garapena.

Ezaugarri horietako asko dagoenekoeskola ugaritan kontuan izaten dituzte.

Bai, egia da, eta ziur asko ezaugarrihorietako bakoitza bera bakarrik hartu-ta ez da oso originala izango. Nire ustez,guztiak batera ikustean hartzen dutebalioa, hala gure ikasgelaren ikuspegiorokor egokia izango baitugu. Egunbatetik bestera gure eskolak ezaugarrihoriek guztiak izatea lortuko dugu? Ezdakit eta ez zait inporta, baina lortzenbadugu gure ikasgela ezaugarri horie-tako batean hobea izatea, jada aurreraegin dugu. Deskribatu dugun testuin-guru horretan inork egokitzapen indi-bidualik behar ez izatea lortuko dugu?Ez, eta plangintza pertsonalizatuek be-harrezkoak izaten jarraituko dute.

Hortaz, era guztietara ere, planpertsonalizatuak beharrezkoak izangodira.

Bai, baina horrek irakaskuntza per-tsonalizatu eta indibidualizatuarekindu zerikusia. Ez du esan nahi pertsonahorrentzat curriculum alternatibo bat

“Ezin dugujarraitu denok gauza

bera aldi berean egiten;inolako curriculum-ek

ez du horrelakorikesaten, baina gela

gehienetan indarreandagoen praktika

da

Page 23: 4 EURO • 2015EKO MAIATZA EUSKAL HEZIKETARAKO ...198.zenbakia. 2015eko maiatza •hik hasi •5 editoriala maiatza Desberdinak osatzen gaitu Denok desberdinak egara eta guztiok gara

198. zenbakia. 2015eko maiatza • hik hasi • 23

egingo dugunik eta, besteak ohiko jar-duerak egiten ari diren bitartean, bera-rentzat beste zerbait prestatuko dugu-nik. Baizik eta testuinguruaren eta pro-posatzen ari naizen jardueraren ezau-garriak aztertzea, eta egoera horretanpertsona horrentzat oinarrizkoena de-na aukeratzea eta lehenestea esan nahidu. Hortaz, ikuspegi erabat desberdinaari gara planteatzen.

Gela berean bi irakasle bateraaritzearen aldekoa zara. Zein aukeraeskaintzen ditu irakaskuntzapartekatuak?

Esan dugun guztia egingarria izandadin oso bitarteko indartsua izan dai-teke bi irakasle batera jardutea. Mailaaskotako irakaskuntza eta irakaskun-tza partekatua elkar elikatzen dira. Zeresan nahi du horrek? Maila askotan egi-ten diren jarduerak hobeto aterako di-rela gelan irakasle bat baino gehiagobadaude. Eta era berean, irakaskuntzapartekatua hobea izango da, maila as-kotan jarduteko aukera ematen dutenariketa horiek egiten baditut.

Ikasgelan eta eskolan inklusioabermatzeko, armoniari ere berebizikogarrantzia ematen diozu.

“Armonia” diodanean balio parte-katuak izateaz ari naiz, hau da, ikasgelabalio berberak dituzten pertsonen ko-munitate bilakatzeaz. Aniztasunarenkudeaketa egokia izan dadin funtsez-koa da armonia. Zer gertatzen da asko-

tan? Aniztasunari erantzuteko ikastetxeaskotan dauden baliabideek estigma eragiten dutela. Ikasleek ez dute erre-fortzuko gelara joan nahi. Zergatik? Sei-nalatuta daudelako. Normala da, nik ere ez nuke joan nahi. Kontua da ohikohainbat ideia eta balio indartzea: gela-kide guztiok sinetsi behar dugu erratze-agatik ez dela ezer gertatzen, galdetze-agatik ez dela ezer gertatzen, zenbaitjarduera aldamenekoak baino motela-go egiteagatik ez dela ezer gertatzen, al-bokoarekin alderatuta gaitasun dife-renteak edukitzeagatik ez dela ezergertatzen…

Inklusiorako proposatzen duzunibilbideak ez dirudi samurra.

Behetik hasita, hau da, praktikatikhasita aldatu behar dira gauzak eta hori

ez da erraza.Praktika aldatzeak ez du esan nahi gelan erabiltzen dudan tekni-ka bat aldatzea, baizik eta ni neu alda-tzea esan nahi du, hau da, irakaslearenidentitatea aldatzea. Eta horretarako, edo oso konbentzituta egon behar dut,edo izugarrizko ezina sentitu behardut. Izan ere, aldaketa horrek politikakaldatzea eskatzen du, kulturak alda-tzea, ikuspegiak aldatzea, ideiak alda-tzea… eta hori oso konplexua da.

Psikologiaren arloan nagusitzenden idea da pentsatzea bakoitza denbezalakoa dela. Eta bakoitza dagokionlekuan dagoela. Eta psikologook esanizan ohi dugu “zu lotsatia zara, zubihozbera zara, zu berekoia zara, zubizkorra zara…”. Baina azken ikerke-tek erakusten dute hori ez dela horrela.Pertsona bat era askotakoa izan daitekebizi duen momentuaren eta dagoen in-gurunean arabera eta hori kontuan iza-tea oso inportantea da.

Aldaketarako zein da gakoa?Aldaketa prozesuak gerta daitezen

jendeak errekonozitua sentitu behardu, eta parte hartzeko eta ekarpenak egiteko gauza. Gainera, kontuan izanbehar dugu ikasleak anitzak diren mo-duan, zentroak eta irakasleak ere hala-xe direla. Hortaz, apustuak zein izanbehar du? Egin daitekeen aldaketa egi-tea. Eta aldaketa hori askotan mikroal-daketa izango da. Baina aldaketarik txi-kiena ere garrantzitsua da. •

Page 24: 4 EURO • 2015EKO MAIATZA EUSKAL HEZIKETARAKO ...198.zenbakia. 2015eko maiatza •hik hasi •5 editoriala maiatza Desberdinak osatzen gaitu Denok desberdinak egara eta guztiok gara

LOMCEri ez,Euskal Herrian gure hezkuntza eraiki

Hiztegi bat hartu eta aniztasunaren esa-nahia begiratzen badugu, bi adiera na-gusi aurki ditzakegu RAEren arabera: ugaritasuna, ezberdintasuna; eta, opa-rotasuna, gauza ugariren kantitate han-dia.

Pertsona bati arreta ipintzen badio-gu ohartuko gara gauzak egiterakoan ezduela beti ilusio bera izaten eta politika,erlijio, kultura, gizarte eta abarren ingu-ruko gaietan iritziz alda dezakeela. Hor-taz, “aldatu egiten gara" edo "ezberdi-nak gara" une eta egoeren arabera, eta"ugaritasun" hori "oso oparo" eta "abera-tsa" izan daiteke pertsona bakoitzaren arabera. Era berean, giza taldeetan aniz-tasun hori nabariagoa da, izan ere, per-tsona bakoitza ezberdina da, eta bitxiadirudien arren, ezberdintasun horrek oinarri biologiko komun zabala du. Gai-nera, ikastetxeetara begiratuz gero ezdugu zalantzarik izango horietan aniz-tasun, ugaritasun eta pertsonen artekoezberdintasun asko daudela, eta ezber-dintasun horrek aukera ugaritasuna etaaberastasuna eskaintzen dio HezkuntzaKomunitate osoari.

“Aniztasunarekiko arreta proposamen zaharragoetara eta bereizketa eragiten dutenetara bideratzen du LOMCEk ”

Mikel Ormazabal, Kristau Eskolako zuzendaria: LOMCE eta aniztasuna

Landareen pistilo hodian landareaberaren polena beheratzea galaraztenduten proteina batzuk aurkitzen dira eta, horrenbestez, polena bertakoa de-la hautematen dutenean “zelulen he-riotza” izenekoa gertatzen da autopoli-nizazioa saihesteko.

Beraz, laburbiltzeko esan daiteke

aniztasuna ez dela ez ona ez txarra, bai-zik eta gizakiarekin egiaztatutako erre-alitatea. Ikuspuntu horretatik, ez dumerezi “aniztasunaren trataera” lan-tzea, bai ordea pertsonak eta gizarteakgaratzeko hortaz baliatzen jakitea. Aregehiago, aniztasunean ez da soilik zen-bat “bultzatu eta sustatu” behar den lan-du” behar, horrek pertsona eta gizartebakoitza den bezalakoa, egiazkoagoaeta onuragarriagoa, izatea ahalbidera-tzen baitu.

Azken urteetako legeak aztertzenhasiz gero, LOGSE (1990) legea dugulehenengoa eta, bertan xedatzen de-nez, bigarren artikuluan jada aniztasu-naren inguruko ideia orokor batzuen araberako plangintza bat egiten du: gi-zon eta emakumeen arteko eskubide-berdintasuna, era guztietako diskrimi-nazioaren gaitzespena eta kultura guz-tiekiko errespetua (2§2 artikulua). Sei-garren artikuluan ideia orokor hori ze-hazten du: oinarrizko irakaskuntzanzehar hezkuntza komuna bermatukoda ikasle guztientzat. Hala ere, azkenurteetan edukien aniztasun egokia eza-

24 •hik hasi • 198. zenbakia. 2015eko maiatza

Page 25: 4 EURO • 2015EKO MAIATZA EUSKAL HEZIKETARAKO ...198.zenbakia. 2015eko maiatza •hik hasi •5 editoriala maiatza Desberdinak osatzen gaitu Denok desberdinak egara eta guztiok gara

198. zenbakia. 2015eko maiatza • hik hasi • 25

rriko da (6§1 artikulua). Horrela, uler-menaren bidezko hezkuntza izenekoasortu zen.

Ikuspegi horren barruan bi atal azpi-marratu behar ditugu: ulermenaren

bidezko hezkuntza (“hezkuntza ko-muna” ikasle guztientzat) eta aniztasu-

narekiko arreta eta ebaluazioaren

arteko harremana, ebaluazioaren emaitzak detektatzen direnean pentsa-tzen baita horretan. Zoritxarrez, egoerabatzuetan ebaluazioa amaieran egitendenez, egiatan ez zaio arreta egokia ematen.

ELO (2006) da aniztasunaren tratae-ra modu zehatzagoan lantzen duen le-hen legea. Hitzaurrean jada legea bera-ren bigarren printzipio gisa hartzen du:

“Beharrezkoa da, beraz, ikasleen aniztasunari erantzutea eta aniztasunhorrek sortutako erronkei eta zailtasu-nei aurre egiten laguntzea. Azken bate-an, ikastetxe guztiek (titulartasun publi-koa duten ikastetxeek zein itunpeko ikastetxe pribatuek) hezkuntzarekikogizarte-konpromisoa beren gain hartueta bazterketarik gabeko eskolatzea es-kaini behar dute.”

Hitzaurre berean ere gaia modu sa-konagoan zehazten du: “Aniztasunera-ko arreta oinarrizko irakaskuntza osoazuzendu behar duen funtsezko printzi-pio gisa ezartzen da, ikasle guztiei berenezaugarrietara eta premietara egokitu-tako hezkuntza eskaintzeko”. Ulerme-naren bidezko hezkuntzari dagokio-nez, ELO eta LOGSEren arteko lehen ez-berdintasuna ikus daiteke: kontua ez daikasle guztiei hezkuntza bera ematea,baizik eta ikasle bakoitzaren errealitate-arekin bat datorren hezkuntza eskain-tzea. Hala ere, aniztasunarekiko arretasoilik “egoera ematen denean” lantzekoikuspuntuarekin jarraitzen du, hau da,ebaluazioaren datuak eduki ondoren.Gainera, II. tituluan hezkuntzan berdin-tasuna zaintzeko planteamendua egi-ten du.

Nahiz eta horrek funtsezko hobe-kuntza bat ekarri —beharrezkotzat har-tzen baitu hezkuntza komuna aniztasu-

nari erantzuteko modu egokiarekin lo-tzea— aniztasunarekiko arreta ez dahasierako planteamendu bat bezala azaltzen (planifikazioari, helburuei etametodologiari lotuagoa), ebaluazioa-ren ondorengoa baizik.

Sarrerari amaiera emateko, beha-rrezkoa da hezkuntza inklusiboaz hitzegitea, pertsonen eskubideekin erres-petu handiagoa duen aniztasuna lan-tzeko proposamen gisa. Ideia hori ho-nela definitu zuen Ramon Flecha adi-tuak: haur guztiei behar adina ematea inork bere heziketan atzera egin ez de-zan (2013). Planteamendu horren ara-bera, aniztasuna aukera bat da ikasleguztiek ikastaldia ahalik eta gehien ga-ratzeko, hau da, haur guztien gaita-

sun guztiak ahalik eta gehien gara-

tzeko.

Aniztasuna LOMCE legearen araberaLOMCE (2012) legeak aurretik aipatu-tako printzipio guztiak hausten ditu etaaniztasunarekiko arreta proposamenzaharragoetara eta bereizketa eragitendutenetara bideratzen du: “Ikasle guz-tiek dute talentua, baina bakoitzaren ta-lentua desberdina da. Ondorioz, hez-kuntza-sistemak talentu hori antzemaneta indartzeko behar diren mekanis-moak izan behar ditu. Ikasleen trebeta-sun eta itxaropenak anitzak direla aitor-tzea da lehen urratsa ibilbide ugari ain-tzat hartzen dituen hezkuntza-egiturabat garatzeko”; eta lerro batzuk behera-go aniztasunaren oinarria lantzen du:“Hezkuntzari etekina ateratzeko arazo-ak dituzten ikasleek programa espezifi-koak behar dituzte sisteman jarraitzekodituzten aukerak hobetzeko”. Beraz, onarpenaren eta aniztasunaren susta-pena bultzatu beharrean, arazo gehiendituzten ikasleak beste ikaskideengan-dik bereiztea xedatzen du, eta ondo-rioz, aniztasunerako eta ikasleek elka-rrengandik ikasteko aukera galaraztendu. Bitxia eta nolabait iskanbilatsua da“aniztasunaren gestioaz” hitz egitea,hau da, hezkuntza homogeneizatzaile-az eta berdintzaileaz, bidezkoaz hitz

egin beharrean.Horrez gain, Gobernu zentralaren

esku utzi ditu irakasgai ezberdinetan ageri behar diren edukien ezarpena. Ezda gaitasunez hitz egiten, baizik eta edukiez, egoera askotan horiek izanikikasleen irakastaldiaren benetako oz-topo arkitektonikoak.

Beste alde batetik, derrigorrezkohezkuntzako laugarren mailan, ikasle-en emaitzen eta etorkizunean ikastenjarraitzeko aukeren arabera bi bide ezartzen ditu. Aniztasunarekiko arreta-ren aurkako erasoa osatu da, hamabosturterekin ikasleak ofizialki etiketatzenbaitira.

Laburbilduz, aniztasunari erantzu-teko proposamenak LOGSEren uler-menaren bidezko hezkuntzarekiko atzerapauso bat dakar, eta inklusioa edo hezkuntza inklusiboa hitzak lau aldiz agertzen diren arren ez ditu ideiahorien printzipioak errespetatzen: gai-tasun guztiak pertsona guztiek gara-tzea ikastaldirako ingurugiro anitz etainklusiboetan. Jakina ustezko aniztasu-narekiko arreta ebaluazioarekin eta ikasleen emaitzekin lotzen ditu, 79 bisartikuluan adierazten den bezala.

Dena den, uste dugu lege horrek ezin duela benetako hezkuntza inklusi-boaren alde egin dugun apustua gala-razi, izan ere, horren aldeko apustuakere emaitzen hobekuntzarekiko kon-promiso bat dakar, LOMCEren helburudena.

112 bis artikuluaren arabera uler-tzen dugu aniztasunarekiko arreta in-klusiboaren esparruan egin dugun pro-posamenak euskarri legala baduela:“Kalitatezko hezkuntza-proiektuak ikastetxeak espezializatzea ekarrikodu, eta, besteak beste, honako haueiburuzko jarduerak jaso ahal izango diraproiektu horretan: curriculuma espe-zializatzea, bikaintasuna lortzea, ira-kasleak prestatzea, eskola-errendi-mendua hobetzea, nola hartu hez -kuntza-laguntzen berariazko premiak dituzten ikasleen arreta eta plataformadigital partekatuetarako baliabide di-

Page 26: 4 EURO • 2015EKO MAIATZA EUSKAL HEZIKETARAKO ...198.zenbakia. 2015eko maiatza •hik hasi •5 editoriala maiatza Desberdinak osatzen gaitu Denok desberdinak egara eta guztiok gara

daktikoen ekarpenak”.

Kristau Eskolaren jarreraKristau Eskolak identitatezko hautabidehartu eta uste osoa du gero eta ugariago-ak diren hezkuntza ingurugiroetan ikas-le guztiei ahalik eta gehien garatzea ahalbidetzen dieten benetako hezkun-tza inklusiboaren aldeko apustua egite-ari dagokionez.

Aldi berean, hezkuntza inklusiboakhezkuntzaren inguruko ikerkuntzazientifikoaren eta ikasleen ikastaldikoemaitzen babesa duela uste dugu.

Ezin dugu esan gure ikastetxeetan egiten den lan guztia erabat inklusiboadenik, hezkuntza inklusiboa ez baita ezer edo guztia hartzen duen kontzeptumanikeo bat. Bide bat da, hots, hezkun-tza inklusibo horrekin duen konpromi-so zuzen baterako prozesua.

Gure ustetan, hezkuntza inklusibo-ak oinarrizko eta berezko lau ezaugarrihauek ditu:

- Ingurugiro anitzak. Ez dizkiegugure hezkuntza komunitateko parte izan nahi duten ikasle guztiei ikastetxe-etako ateak itxi nahi eta, gainera, anizta-sun hori onuragarria dela uste dugu ber-tako pertsona guztientzat.

- Benetan inklusiboak diren

plangintza eta metodologia. Dese-gokia iruditzen zaigu aniztasunarekikoarreta irakasleen programazioa egin au-rretik gauzatzea; “porrota planifika-tzen” ari garela dirudi, denek arrakastalortuko ez dutela jakinda gauzatzen bai-ta. Aniztasunari erantzuteko gauzatudugun proposamena denen garapen osoa ahalbideratzen duten helburuen e-ta jardueren planifikazioarekin hastenda. Hezkuntza inklusiboa ez dugu eba-luazioaren erantzun gisa hartzen, baiziketa ikasleek euren lekua aurkitzea eta a-rrakasta lortzea errazten duten metodo-logiekin lotzen dugu. Beharrezkoa da jarrera baikorra edukitzea eta ikasleenegiatako gaitasunetatik abiatzea. Horre-tarako, gure begirada bertute edo gaita-sunetara bideratu beharko dugu, arretaahultasunean ipini beharrean. Horren-

bestez, bertute horiek aurkitu, ezagutu,sustatu eta oztopoak gainditzeko lana egin beharko dugu, ikaslearen ahal-men eta garapenari etiketarik edo mu-garik jarri gabe.

- Irakasleen arteko koordina-

zioa eta hezkuntza eragile guztien

parte-hartzea. Hezkuntza inklusibo-ak irakasleen artean koherentzia etakoordinazioa edukitzea eskatzen du,baina gainera ikaslea bera xede duteneta familiek era aktiboan eta konstrukti-boan parte hartzen duten metodolo-giak proposatu behar dira. Zentzu horrijarraiki, beharrezkoa iruditzen zaiguEusko Jaurlaritzaren aholkuak gogoanedu kitzea:

“Hezkuntza-jardunean, ikasleek ja-sotzen duten laguntza banakakoa etabereizia izan ohi da. Eskola inklusibo-an, ordea, laguntza kontzeptuak zaba-lagoa izan behar du; ezinbestekoa da irakasleek eta profesionalek elkarla -nean jardutea, ikaskuntza-metodoak ikasle guzti-guztien beharrei erantzu-tea eta irakasleek prestakuntza jaso-tzea; izan ere, prestakuntza oso garran-tzitsua da hezkuntza-jarduna gero etainklusiboagoa izan dadin. (Eusko Jaur-laritza, 2012, 18. or).”

- Hezkuntza errefortzurako

neurri errealen diseinu konpro-

metitua. Nahiz eta gure plangintza etametodologiak denen arrakasta lortzeahelburu duen, pertsona batzuek lan egiten jarraitu behar izanez gero hez-kuntza errefortzurako bi irizpide nagu-si adierazten dira: ohiko ikasgeletan egotea galarazten ez duten ordutegie-tan egitea, eta irakasleek koordinazioa-rekiko eta norberaren ardura profesio-nalarekiko benetako konpromisoahartu ondoren gauzatzea.

Hezkuntza inklusiboari buruzko ikusmolde hori ikasgelako lanean ze-hazten da eta, bertan, ikaslea bera dabere ikastaldiko protagonista eta hel-burua. Ikasgelan gauzatzen den lan ho-ri emaitza arrakastatsuak eskaintzen di-tuzten hezkuntza-jardueren bidez ba-besten da, arrakastazko metodologien

bidez baino gehiago. Ideia horrekin adierazi nahi dugu, adibidez, adimen anitzeko metodologiek besterik gabeez dutela arrakastarik, baizik eta emai-tza arrakastatsuak lortzeko horiek gau-zatzeko moduen bidez eskuratzen da.Ramon Flechak (2015) dioen bezala, biebidentzia oso egiaztatuta daude: emaitzen hobekuntza ez dago erabili-tako metodologia aukeren baitan; eta,metodologien arteko borrokek eta me-todologia aukeren enfasiak emaitzakokertzen dituzte. Proiektuen bidezko ikastaldia (beste edozein metodologiabezala edo flipped classroom bezala) oso ongi dago arrakastarako ekintzenbidez egiten bada eta oso gaizki porro-terako ekintzen bidez egiten bada.

Arrakastarako metodologiaren ekintzak garatzeko, hiru baldintzahauek beharrezkoak direla uste dugu:egiaztatutako ikerketa zientifikoe-

tan oinarr itzen dira, horien helbu-

rua da ikaslea eta ikasleen errealita-

te eta bizi esperientziara ahalik eta

gehien hurbiltzen dira. Hirugarrenbaldintza hori betetzeko, IKTek aukeraoso esanguratsuak eta emankorrak es-kaintzen dituzte. Horretarako, beha-rrezkoa da giza baliabideak (tutoreaketa hezkuntza-laguntzaileak, gainon-tzeko ikasleak eta familiak) edukitzea,antolatzea eta koordinatzea. Hortaz, i-kasgelako lana metodologia malgueneta arrakastatsuen bidez landu ahal izango da eta emankorra izango dahaur guztientzat, hain zuzen ere, ahul-tasun eta desabantaila egoera daudenhoriei laguntzeko. Hona hemen EuskoJaurlaritzak gaiaren inguruan argitara-tutako ideia gehiago:

“Ikastetxeetan praktika inklusibo-ak garatzeko, irakasleek gogoeta bate-ratua egin beharko dute, eta, ikasgela abiapuntu hartuta, honako oinarrizkohiru alderdi hauek azpimarratuko di-tuzte: inguru inklusibo batean zerk fun-tzionatzen duen eta zerk ez aztertu be-har da, nola eta zergatik funtzionatzenduen jakin behar dugu; hau da, inklu-sioa gertatzeko zer baldintza egon be-

26 •hik hasi • 198. zenbakia. 2015eko maiatza

Page 27: 4 EURO • 2015EKO MAIATZA EUSKAL HEZIKETARAKO ...198.zenbakia. 2015eko maiatza •hik hasi •5 editoriala maiatza Desberdinak osatzen gaitu Denok desberdinak egara eta guztiok gara

har diren jakin behar dugu (Eusko Jaur-laritza, 2012, 15. or).”

Aniztasunaren arretarekiko dugunproposamena amaitzeko asmoz, HEZI-BERRI programa aipatu nahiko genukeeta honela laburbiltzen da bere pedago-gia markoan:

“Laburbilduz, hezkuntza inklusibo-ak hauxe esan nahi du: ikasle guztien-tzat kalitatezko hezkuntza bidezko etajustiziazko bat lortzearen aldeko jokabi-de eta konpromisoa hartzea. Haur etagazte guztiekin du zerikusia. Haien par-te-hartze errealean ardazten da, bai etabalioztatutako emaitzen araberako lor-penetan ere, eta bazterketa �egoera oro-ri egiten dio aurre, sekula amaitutzat joezin daitekeen prozesu bat izateaz bate-ra (Heziberri, 2014:27).”

Aniztasunarekiko arreta inklusiboa-ren barruan ebaluazioa eta metodologiabereiztea ez dela komeni uste dugun arren, Eusko Jaurlaritzak egindako pro-posamena egiatako hezkuntza inklusi-bo egokiarekin bat datorrela deritzogugure ezberdintasun eta espezifikotasu-netik begiratuta.

Espezifikotasun horien artean, etagehiegi sakondu gabe, honako esparruhauen alde egin ditugun aurrerapauso-ak nabarmendu ditzakegu: Ulermene-rako Irakaskuntza, adimen anitzak, ira-kaspen kooperatiboa, irakaspenerakoplataforma digitalak, eskolen artean sa-reko lankidetza, hezkuntza-praktika onak partekatzea, irakaspen komunita-teen ereduak sakontzea…

OndorioaPere Pujolás (2012) irakasleak oso meta-fora aproposa marraztu zuen aniztasu-narekiko arreta egokia definitzeko:denbora asko igaro ondoren, bi lagunaurkitu eta gazteetako beste lagun ba-tzuekin afaltzeko hitzordu bat adostendute. Eskualdeko berezitasun eta gozo-tasunez beteriko menu bikain bat pres-tatu ondoren, afariaren arduradunakonturatu da lagunak ezin duela presta-tutako plater askotatik jan. Egoera ho-rren aurrean hiru aukera ditu: lagunari

deitu, egia kontatu eta sentitzen duelabaina hurrengo batean berarentzat egokiagoa izango den beste afari batantolatuko duela kontatzea; edo, pres-tatutako platerez gain, lagunarentzat barazki batzuk eta arraia plantxan pres-tatzea, horrela gutxienez besteekin berriketan aritzeko aukera izango bai-tu; edo azkenik, prestatutako guztia izozkailuan sartu eta eskualdeko eta ur-taroko produktu onenekin denek gozadezaketen beste menu bat prestatzea.

Zein da aniztasunaren benetako erantzun inklusiboa? Guztientzat denkalitatezko hezkuntza bermatu behardugu eta, beraz, argi dago ezin dugula inor gure eskoletatik atera, ezta hasie-ran zailtasunak dituzten ikasle horiekbaztertu edo bereizi ere. Gure erantzunetiko eta profesional bakarra ikasleguztien arrakasta eta gaitasunak ahaliketa gehien garatzea mesedetzen duenhezkuntza-menu bat eskaintzea da.

Aniztasunarekiko arreta inklusibo-aren gakoa ikaslea ikastaldiaren helbu-ru eta protagonista autonomoa egiteadela esan baldin badugu, sine qua non

kondizioa gure irakasle eta hezitzaile-en profesionaltasuna da. Ezin ditugugure buruan dauden zenbaki batzuk onartu: eskola-porrotaren datuak; bes-te eskola batzuetan ikasten jarraitzenduten ikasleen ehunekoa; ikasle eta fa-milia batzuen atsekabe maila; alderdipertsonalaren, emozionalaren, erlazio-nalen eta abarren gainetik adimenaren,ahozkotasunaren edo matematikarengarapen partziala eta nagusia… adibi-de batzuk esatearren.

Kristau Eskolaren ustez irakasleakdira tresnarik aproposenak hezkuntzainklusiboa garatzeko, eta horregatik,zor diegun begirune pertsonaletik etaonarpenetik abiatzen gara eta presta-kuntzaren eta profesionaltasunaren al-deko apustua egiten dugu.

Benetako aniztasunarekiko arretabesteen desberdintasunak errespeta-tzean eta horiengandik, baita ikasleen-gandik ere, beti ikasteko jarrera irekiandatza. Nahitaez jarrera hori pertsonabakoitzarengandik eta aniztasun horriburuz duen balorazio positibotik hasibehar du. •

198. zenbakia. 2015eko maiatza • hik hasi • 27

Page 28: 4 EURO • 2015EKO MAIATZA EUSKAL HEZIKETARAKO ...198.zenbakia. 2015eko maiatza •hik hasi •5 editoriala maiatza Desberdinak osatzen gaitu Denok desberdinak egara eta guztiok gara

28 •hik hasi • 198. zenbakia. 2015eko maiatza

0-3. Hezitzaileenformazioa

‘Behaketa eta interpretazioa, Loris Malaguzziren bidetik’

“Nire begirada partziala da, eta ondo-rioz nire interpretazioa subjektiboa.Bestearen begirada behar dut, bionartean haurren interpretazio objekti-boagoa lortzeko”. Loris Malaguzziklandutako ideia hori zabaldu nahi izan zuen ikasleen artean Alfredo Ho-yuelosek, Nafarroako UnibertsitatePublikoko irakasle, Iruñeko haur-es-koletako tailerista eta Hik Hasi-renformazio-zikloko koordinatzaileak,

matxoko formazio-saioan. Hain zu-zen ere, “Behaketa eta interpreta-zioa” izan zuten asteburu horretakogaia, eta bi ariketa horiek egitearengarrantzia azaldu zien: bai bakoitzakbere aldetik, bai taldean. Horretara-ko, bere lanean sortutako esperien-tzia errealak partekatu zituen ikaslee-kin.

Lehenengo eta behin, Iñaki izene-ko haur baten egunerokoan oinarri-

tutako dokumentala aurkeztu zien ikasleei. Bertan, unez une “behatu”zituzten Iñakiren eguneroko urra-tsak, bai haur-eskolan bai etxean ate-ratako argazkietan oinarrituta: esna-tzen den momentua, eskolara izeba-rekin doanekoa, ikasgelan beste umeekin jolasean ari denekoa, baz-kalordua, komunera joateko mo-mentua bikote pedagogikoko kidebakoitzarekin, etxera bueltan amonarekin elkartzen denekoa, afa-lordua, oheratzea... Pertsona desber-dinekin harremanetan, edo bakarka,Iñakiren eguna osatzen duten ekin-tzak, alegia. Dokumentalaren amaie-ran, Iñakiren errutinaren parte direnpertsonek galdera bati erantzun be-har zioten: nolakoa da Iñaki? Galderabakar horrentzat hamaika erantzun agertu ziren dokumentalean: “buru-gogorra eta genio bizikoa” da ba-tzuentzat, “alaia eta maitakorra” bes-teentzat, “alfer samarra” batzuentzat,“oso saiatua eta gauzei arreta handiaeskaintzen diena” besteentzat... Gal-derari erantzun dion lagun bakoitze-ko Iñaki desberdin bat ezagutu dute.

Bestearen begiradaren beharra, haurraren portaeraninterpretazio objektiboagoa lortu ahal izateko

Alfredo Hoyuelos, formazio-zikloan.

Zein garrantzitsua den haurraren portaerabehatzea eta, ondoren, behatutako hori inter-pretatzea azaldu die Alfredo Hoyuelosek, NUPeko irakasle eta Iruñeko haur-eskoleta-ko taileristak, martxoko formazio-zikloanparte hartu duten profesionalei, Loris Mala-guzziren filosofian sakonduz. Eztabaida in-teresgarria piztu da parte-hartzaileen arte-an, zalantzak sortu baitira objektiboki beha-tzeko gaitasunaren eta interpretazioarenmugen inguruan. Hain zuzen, guztion begira-dan dagoen subjektibotasuna aitortu, eta in-terpretazioak taldean partekatzera gonbida-tu ditu Hoyuelosek, horrela haurraren porta-eraren interpretazio objektiboagoa osatzekoguztien artean.

Page 29: 4 EURO • 2015EKO MAIATZA EUSKAL HEZIKETARAKO ...198.zenbakia. 2015eko maiatza •hik hasi •5 editoriala maiatza Desberdinak osatzen gaitu Denok desberdinak egara eta guztiok gara

198. zenbakia. 2015eko maiatza • hik hasi • 29

Izan ere, Hoyuelosen esanetan,

norbanako bakoitzaren begirada betida partziala, oinarritua dago pertsonahorren usteetan, bizipenetan, jarrere-tan... Alegia, begirada beti izango dasubjektiboa, eta, ondorioz, baita be-hatutakoaren inguruan egindako in-terpretazioa ere. Horregatik da Ho-yuelosentzat hain garrantzitsua haur-eskoletan bikote pedagogikoka egi-tea lan: bi begiradaren bidez, haurra-ren argazki osatuagoa egin daiteke,objektiboagoa nolabait.

Noraino eraman dezakegu interpretazioa?Behaketa subjektiboaz eta elkarrenbegiradekin kontakizun objektiboa-go bat osatzearen garrantziaz jabetze-ko, ariketa bat proposatu zien Hoyue-losek formazio-zikloko parte-har-tzaileei: Iruñeko haur-eskoletan sor-tutako ikus-entzunezko laburra eman zuen gelan, Viaje a ningunaparte izenekoa: Iruñeko haur-eskola-ko ikasleak eta horien gurasoak, hezi-tzaileekin batera, txangoa egitera atera dira Iruñetik egun euritsu bate-an, eta haurrak putzuetan saltoka ibilidira, hezitzaile eta gurasoen begira-dapean. Taldetxotan jarrita, behatu-takoa interpretatu behar zuen bakoi-tzak, eta taldekoekin partekatu, inter-pretazio bakoitza aurrekoaren des-berdina izateko baldintzarekin. Tal-detxotan landutakoa talde handianpartekatzeko unean etorri zen ezta-baida, ordea.

Izan ere, zalantzak zituzten for-mazio-saioko parte-hartzaileek: “Ezal da arriskutsua umearen ingurukointerpretazio bat egitea bakoitzarenbeldur eta aurreiritzietan oinarritu-ta?”; “Ez ote da sortuko haurraren irudi faltsu bat?”; “Zertarako interpre-tatu, ez al da hobe bakoitzak behatu-rikoa ahalik eta modurik objektiboe-nean azaltzea?”

Hoyuelosek Loris Malaguzzirenesperientziatik ateratako ondorioa

aurkeztu zien: nekez lortuko da guz-tiz objektiboki behatzea haurra, betisortuko da subjektibotik eta interpre-taziotik zerbait. Eta, hori erakusteko,beste ariketa bat proposatu zien: haurbaten argazkia erakutsi zien, eta ikus-ten zutena ahalik eta modurik objek-tiboenean deskribatzeko eskatu. Iña-kiren egunerokorean inguruan egin-dako ariketan bezala, hemen ere kon-takizun bakarrik ez. Deskribapen ba-koitzak ñabardura berri bat erakustenzuen, aurrekoak ikusi ez zuena, inter-pretaziotik ere bazuena; edo bestepuntu batean jartzen zuen atentzioa.Ondoren, haur baten negarra entzun,ezer ikusi gabe, eta entzundakoarendeskribapen objektiboa egiteko es-katu zien berriz. Antzekoa gertatuzen, hamaika kontakizun sortu ziren,eta, kasu honetan, nabarmenagoa izan zen deskribapenen karga sub-jektiboa. Ustez objektiboa dena asko-tarikoa izan daitekeela erakutsi nahi izan zien Hoyuelosek.

Horregatik, gomendatu zien prin-tzipio etiko gisa hartzeko honakoa:zalantzan jartzea beti behatutakoa etahorren gainean norberak egin dueninterpretazioa. Horretarako, eragin-korrena taldean partekatzea dela ustedu Hoyuelosek, eta horregatik delahain garrantzitsua talde pedagogiko-

etan lan egitea. Taileristaren, hezitzai-leen, sukaldarien… bakoitzaren be-girada subjektiboa konpartituz etakontrastatuz, haurraren irudi objekti-boagoa lortuko da, osatuagoa.

Gainera, behatzea eta interpreta-tzea egin beharreko ariketak direlanabarmendu zuen, garrantzitsuakhezitzaileak haurra ezagutu ahal iza-teko eta honekin enpatizatzeko etaharremana sortzeko.

Baina, behatzen ere ikasi egin behar da, Hoyuelosen esanetan. Zerierreparatu? Nondik hasi? Behaketagaldera batetik abiatzea iradoki zien:Zer egin nahi du? Zein da bere asmoaune horretan? Zer lortu nahi du? Eta,horrekin batera, taldean partekatzeneta guztien artean interpretazio osoa-goa egiten ere, trebatu egin behar direla azaldu zien. Izan ere, formazio-zikloan ikusi bezala, ariketa hori egi-teko ohiturarik izan ezean, zailtasu-nak izan daitezke besteak esandako-ari zerbait gehitzeko, edo baita desa-dostasuna agertzeko ere. Hori dela eta, behatzen, interpretatzen eta ho-riek taldean osatzen trebatzeko ha-maika ariketa egin zuten Hoyuelose-kin, bakoitzaren subjektibotasunetikdenen artean objektibotasunera hur-biltzeko. •

Formazio-zikloko parte-hartzaileek taldetxotan banatuta egin zuten hainbat ariketa.

Page 30: 4 EURO • 2015EKO MAIATZA EUSKAL HEZIKETARAKO ...198.zenbakia. 2015eko maiatza •hik hasi •5 editoriala maiatza Desberdinak osatzen gaitu Denok desberdinak egara eta guztiok gara

30 • hik hasi • 198. zenbakia. 2015eko maiatza

e k a r p e n a k

tatu (kritika ekologikoa).- Kapitalismoa ez da batere demo-

kratikoa, aberastasun ekonomikoa-ren eta boterearen kontzentrazioabultzatzen baitu (kontzentrazioareneta demokrazia ezaren kritika).

- Kapitalismoak denonak eta pu-blikoak diren baliabideak pribatiza-tzen ditu (pribatizazioaren kritika).

- Desberdintasun handiak sortzenditu, modu bidegabean, gainera, baigizarte industrial eta postindustrialenbarnean, bai munduko herrien arteanere (desberdintasunaren kritika).

Postkapitalismorako trantsizioapentsatzen eta prestatzen hasi beha-rra dago, beraz. 2012ko II. Jardunal-dietan Joseba Azkarragak “hazkundeosteko garaia” esaten zion horretara-ko prestatzen, transition mugimen-dua eta horrelako erreferentziak era-biliz horretarako (transitionnetwork.org).

Garbi eduki behar dugu, adibi-dez, gure garaiko bi arazo sozial na-gusiak bidegabeko eta gehiegizkodesberdintasun sozialak eta ekologiadirela.

Desberdintasun sozialei dagokie-nez, honako hau da azken urte eta ha-markadetan Nazio Batuen datuek

Eraldaketa sozialaIkuspegi kritikotik, teoria ekonomi-ko liberalaren ondorioz eratzen deneredu sozioekonomikoa, hau da,kapitalismoa, zalantzan jarri eta kri-tikatu beharra dago. Izan ere:

- Gainbalioen bilaketaren eta an-tzeko mekanismoen bidez, gizartea-ren gehiengo baten esplotazioan oi-narritzen den sistema da (esplotazio-aren kritika).

- Beharrezkoa du etengabekohazkundea, eta logika horren ondo-rioa da arazo ekologikoa. Hau da, ka-pitalismoak natura ere ustiatu egitendu, eta, horren ondorioz, sistema ho-nek ezin du garapen iraunkorra ziur-

UNIBERTSITATEA ETA ERALDAKETA SOZIALA

Hezkuntza, praktika moral eta politikoa

Azken ikasturteetan, EuskalHerriko Unibertsitateko (EHU/UPV)Filosofia eta Hezkuntza ZientzienFakultateko (FIHEZI) irakasle, ikertzaile eta ikasle talde batek“Unibertsitatea eta eraldaketasoziala” izeneko jardunaldiak anto-latu ditugu, eta jardunaldi horieta-ko zenbait jarduera blog bateanbildu ditugu (unibertsitateraldake-ta.wordpress.com). Esperientziahorretatik ateratako ideia garran-tzitsuenak biltzen ditu honako testuhonek. Testuaren lehenengo zatian,“eraldaketa soziala”ri buruz aritu-ko gara orokorrean, eta, bigarrenean, unibertsitateak zeregin horretanegin dezakeen ekarpena eztabaidatuko dugu.

behin eta berriro errepikatzen duteneskema: 1.000 milioi pertsona kon-tsumoaren gizartean bizi gara, herriindustrializatu edo postindustrializa-tuetako gehienak eta beste herrietakoeliteak; beste 5.000 milioi pertsona gi-zarte horretan sartzeko desiratzen bi-zi dira, munduan “errenta ertaina” edo “baxua” esaten denarekin (percapita errentak ematen duen batezbestekoaren arabera); eta 1.000 milioipertsona miseria larrian bizi dira (go-sea pasatuz, edateko urik gabe, errazsenda daitezkeen gaixotasunen on-dorioz hilez, etab.). Ekologiari dago-kionez ere, diagnostikoa ezaguna da:jendarte industrialek (bai kapitalistaketa bai sozialistak) baliabide naturalgehiegi gastatzen dituzte, eta kutsa-dura nahiz hondakin gehiegi produ-zitzen dute.

Eta, izan daitezkeen irtenbideenbilaketan, biak erabat loturik daude:une honetan, mugatuak eta finituakdiren baliabideen % 80 gutxiengoakkontsumitzen dugu (kontsumoarengizartean bizi garen 1.000 milioi per-tsonak), eta bizimodu horrekin arazoekologiko larriak sortzen dizkioguplanetari. Beraz, nabarmena da jendeguztiak (7.000 milioi pertsonak) ezin

Marta LUXAN SERRANOEHU-KO IRAKASLE

Joxi IMAZ BENGOETXEAEHU-KO IRAKASLE

Garbiñe BEREZIARTUA ETXEBERRIAMU-KO IRAKASLE

Asier LAUZIRIKA ARRONDOEHU-KO IRAKASLE

Page 31: 4 EURO • 2015EKO MAIATZA EUSKAL HEZIKETARAKO ...198.zenbakia. 2015eko maiatza •hik hasi •5 editoriala maiatza Desberdinak osatzen gaitu Denok desberdinak egara eta guztiok gara

duela horrela bizi, ezin dela bizi-estilohori unibertsalizatu. Ez dago denon-tzat. Aritmetikak, ariketa matematikosoil batek, erakusten digu hori, ekologistek “aztarna ekologikoa”deitu duten horrek.

Zer aukera ditugu? Proposamenklasiko eta modernoago ugari dauz-kagu egungo sistema gainditzeko:

- Jabetza pribatuari espazioak la-purtzea, aberastasunaren banaketa(zerga-politiken bidez) eta ekono-miako sektore estrategikoen kontrolpublikoa proposatzen dizkigu Mar-xismoak.

- Korronte libertarioek autoerake-ta edo autokudeaketa defendatu izandute, estatuaren zain egon gabe alda-keta gaur eta hemen hasiz.

- Mugimendu ekologistak “lurral-dearen defentsa”, “garapenkeria edodesarrollismoaren aurkako borroka”,“deshazkundea” eta antzeko propo-samen interesgarriak egin ditu azkenurteotan.

- Ekonomia feministak “bizitza”zentroan jartzea proposatzen digu,espezieak bizirik irauteko beharrez-koa duen “bizitzaren ugalketa” zen-troan jartzea, “zaintza”ri lehentasunaemanez eta lanak banatuz. Azkenekoildo hau azaltzeko, Amaia Pérez Orozco izan genuen gurekin 2011koI. Jardunaldietan. “Feminismo antika-pitalista”ren barnean kokatzen du Pérez Orozcok bere burua, eta ezkerklasikoaren planteamendua bainosakonagoa eta zabalagoa da, gure ustez, haren ikuspegia: ezker tradi-zionalarentzat, gatazka sozialen arte-an garrantzitsuena kapitalaren eta lanaren artekoa zen (lanaren ordezenplegua esan beharko litzatekeen arren); ikuspegi berri hauetan, ordea,gatazka sakonagoa da, kapitalaren eta bizitzaren artekoa.

198. zenbakia. 2015eko maiatza • hik hasi • 31

Unibertsitatea eta eraldaketasozialaBeste edozein erakunde sozialibezala, unibertsitateari ere badago-kio galdera honi erantzutea: zein dabere helburu nagusia, dagoenarenerreprodukzioa, edota eraldaketasoziala? XX. mendeko hezkuntza-aditu nagusiek errepikatu dutenez,hezkuntza-prozesuetan geureburuari egin behar diogun lehenda-biziko galderetako bat hauxe da:“zertarako hezkuntza?”.

2011ko I. Jardunaldietan, gurekinizan zen Montserrat Galceran, eta, ha-ren iritziz, adibidez, azken urteotakohezkuntza-erreformaren eta politi-ken atzean, unibertsitatea “ezagutza-ren kapitalismoa” deituriko horretanintegratzeko prozesua dago, esparruhorretan negozio-aukera ikusi dela-ko. Batetik, munduan zehar milioikapertsona dabilelako unibertsitatekotitulu baten bila eta ezagutzaren gizar-tean enplegu duin bat izateko beha-rrezkoa den prestakuntzaren bila; eta, bestetik, kapitalismo berrian, in-formazioa, ezagutza, komunikazioa,ikerketa, berrikuntza, garapena etahorrelakoak jendartearen eta ekono-miaren funtsezko ardatz bihurtu dire-lako.

Modernitatearen hasieratik uni-bertsitateek izan duten garapenahauxe litzateke, ikuspegi horretatik:lehendabiziko unibertsitate europa-rren sorreratik XX. mendearen erdiraarte, “eliteko unibertsitate”en garaia izan zen, elite batzuentzat pentsatuta-ko unibertsitateak baitziren; XX.mendearen bigarren erdian, “masa-unibertsitatea” hasi zen zabaltzen,langile-klasearen seme-alabak iriste-an gainjendeztatzen hasi baitzen uni-bertsitatea; eta, azken urte hauetan,“enpresa-unibertsitatea” da nagusi-tzen ari den eredua.

Prozesu horren adibide bat iker-ketaren esparruan gertatzen dena li-tzateke: bioteknologia eta horrelakojakintza-arloak lehenesten dira, mer-katuari (kasu honetan industria far-mazeutikoari) horrela interesatzenzaiolako, hor inbertitzen den diruakgero irabazi ekonomikoak ekarrikodituelako. Eta, logika horretan, Gizar-te Zientziak bigarren mailan geratzendira, noski, zuzeneko eta epe motze-ko itzulera ekonomiko bat ikusten ezzaiolako arlo horietan ere egin behar-ko litzatekeen inbertsio ari.

Boaventura de Sousa Santos so-ziologoarentzat, unibertsitatea ez daagian horren hegemonikoa izango

Page 32: 4 EURO • 2015EKO MAIATZA EUSKAL HEZIKETARAKO ...198.zenbakia. 2015eko maiatza •hik hasi •5 editoriala maiatza Desberdinak osatzen gaitu Denok desberdinak egara eta guztiok gara

UNESCOren arabera, adibidez, 2,8milioi ikasle zeuden matrikulatuta be-ren jatorrizko estatutik kanpoko uni-bertsitateren batean 2007an, aurrekourtean baino % 4,6 gehiago. Eta ikaslegehien jasotzen zituzten herrialdeakEstatu Batuak, Erresuma Batua, Fran-tzia, Australia… ziren.

Ikerketa ere globalizazio-prozesuhorretan sartu da, eta Ikerketa Espa-zio Europarraren sorrera da horren adibideetako bat. Helburuak “bikain-tasuna” izan beharko luke, baina, ikuspegi kritiko batetik, gehiago dazentralizazioa, elitizazioa eta merka-tura begirako ikerketa sustatzea. Ze-ren jende guztia izan liteke lehiakor,oso lehiakorra den sistema batean? Erantzuna, nabaria denez, ezezkoada. Klaseen arabera banatuta dagoenjendarte baterako liberalismoak sal-tzen duen “meritokraziaren logikanoinarritutako mugikortasun sozial in-dibiduala”ren mitoarekin gertatzendenaren antzeko zerbait gertatzen dahemen ere: gutxi batzuentzat baka-rrik da posible, eta sistemak gutxi ho-riek erabiltzen ditu bere burua zuri-tzeko. Ikerketarako Europako Espa-rru Programetan, adibidez, unibertsi-tatean lan egiten duten zientzialarigutxi aurkezten dira, eta horietatik %10ek lortzen dute diru-laguntza. Ho-rixe da sistema bat oso lehiakorra (etaoso ona) izatea, diskurtso ofizialen arabera.

Eskema horretan, ezagutza etalan-merkatua jendartearen eta per-tsonen segmentazio eta hierarkiza-ziorako erabiltzen dira. Kontuan izanda unibertsitateko titulazioa ezdela nahikoa izango prestakuntzamaila on bat, enplegu duin bat, esta-tusa eta jendartean leku bat bilatzeko;horrez gain, oso garrantzitsuak izan-go dira beste hainbat alderdi, hala no-la zer unibertsitatekoa den sinesta-mendu hori, zer ikasketetakoa den, edota zer mailatakoa (gradua edomasterra…). Eta ez dugu ahaztu be-har unibertsitatean bertan ere infor-

XXI. mendean, baina oraindik ere be-harrezkoa izango da. Haren ezauga-rrietako bat orainaldia epe motz etaluzearekin harremanetan jartzea da,ekoizten dituen prestakuntza eta eza-gutzen bidez eta eztabaida ireki etakritikorako sortzen duen espazio pu-blikoaren bidez. Baina jende askoriez zaio epe luzea interesatzen, etabeste batzuei ez zaie gustatzen be-raien interesak eta boterea kritikatzeaedo zalantzan jartzea.

Unibertsitatearen eta enpresa-munduaren arteko harremana ez da,gainera, berdinen arteko harremana.Ikuspegi kritiko batetik, gertatzen aridena zera da: unibertsitatea enpreseninteresen menpeko bihurtzen ari da,eta helburu nagusia unibertsitateanekoizten den ezagutza ekonomikokierrentagarria izatea da.

Noski, hor kokatu behar da en-presek unibertsitatea diruz laguntzeaere, alegia, finantzaketari buruzkoeztabaida. Helburuak hauek izangodira: 1) dirua emango duen ezagu-tzak topatzea; eta 2) merkaturakolangile gaituak prestatzea.

Dinamika horiek beste arlo asko-tara ere zabaltzen dira, noski. Ikaslea,adibidez, zerbitzu baten erosle edokontsumitzaile bihurtzen da, eta horkokatzen dira tasen garestitzea, beken ordez maileguak ematea,lehiakortasuna, etab. Eta, horrezgain, enpresa-kudeaketa nagusitzea;dirua eman duten enpresetako ordezkariak gizarte-kontseiluetan egotea; kalitate-agentziak eta etenga-beko sinestamenduetarako kulturaedota rankingak suspertzea.

Erreforma horiek mundu osoan ari dira gertatzen, gainera. 1990ekohamarkadatik aurrera, MundukoBankuak eta Munduko MerkataritzaElkarteak “goi-hezkuntzaren merka-tu globala” sortzea dute helburu. Bi-de horretan, Europako unibertsitate-ak atzean geratzen ari ziren, eta horida, ziurrenik, Bologna prozesua abian jartzeko arrazoietako bat.

mazioaren, komunikazioaren eta ezagutzaren arloko langile askok edogehienek bizi duten prekarizazioa eta esplotazioa.

Egoera horren aurrean, erresis-tentzia-adierazpen nagusiak ikasleenmugimenduarenak izan dira: uniber-tsitatea merkatuaren logikara erabatintegratu nahi dutenen aurrean, de-nontzako kalitatezko hezkuntza batdefendatu dute, ezagutza “ondasunkomuna” dela defendatuz.

“Merkaturako prestakuntza”rengarrantzia defendatzen dutenen au-rrean, hauxe galdetzen dute erresis-tentzia-mugimendu horiek: ba al duzentzurik eskola-ibilbidean gero etadiru gehiago inbertitzeak, gazteen za-ti handi bat lan gabe badago, eta gai-nerakoetatik gehienak enplegu pre-karioa badute?

Borrokan ari diren sektore horiekunibertsitateko hezkuntza modu za-balagoan eta desberdinean ulertzendute: ez soilik lan-merkaturako pres-takuntza edo instrukzio gisa, curricu-luma egiteko bitarteko gisa, beha-rrezkoa den eraldaketa sakonerakoezagutza eta hezkuntza gisa baizik.Horren guztiaren adibideetako bat izan daiteke Espainiako “sumin-duen” mugimenduarekin lotuta ager-tzen den “Universidades Indigna-das de Madrid” kolektiboa (tomala-facultad.net). Zentzu horretan, ira-kasle suminduen idatziak ere topa ge-nitzake azken urteotan, eta horietakobatzuek, gainera, desobedientzia akademikorako deia egiten dute.

Erresistentzian eta borrokan oina-rritutako bestelako unibertsitate bataldarrikatzen da, beraz, errealitate so-zialetik eta beste modu bateko herri-mugimendu kritikoetatik gertuago-koa eta haiekin elkarlanean aritukodena.

Subjektu eta subjektibotasun berribat hezi eta eraiki nahi da, ez merka-turako errentagarria, otzana, pragma-tikoa eta postideologikoa, ekintzara-ko, militantziarako eta parte-hartze

32 • hik hasi • 198. zenbakia. 2015eko maiatza

Page 33: 4 EURO • 2015EKO MAIATZA EUSKAL HEZIKETARAKO ...198.zenbakia. 2015eko maiatza •hik hasi •5 editoriala maiatza Desberdinak osatzen gaitu Denok desberdinak egara eta guztiok gara

soziopolitikorako prestatua baizik.Diskurtso kritiko horietako ba-

tzuetan, ez da krisi aurreko unibertsi-tate publikoaren defentsa edo aldarri-kapena egiten, eta aipatzekoa da horiere. Batetik, lehendik ere utzita zeu-kalako unibertsitateak eduki behar-ko lukeen konpromiso soziala; eta,bestetik, estatua bera izan delakogaur egungo prozesuak bultzatu di-tuena. Unibertsitate publiko bainogehiago, estatuaren unibertsitate dei-tu behar genioke, beraz, unibertsitatehari, boterean dauden eliteekin etasistema kapitalistaren interesekin lo-tuta zegoelako erabat. Unibertsitatehorren defentsa egin beharrean, bes-telako unibertsitate bat eta bestelakoikerketa bat aldarrikatzen dira: eza-gutza eta ikerketa militantea, eta poli-tikoki kokatua. Ahalik eta objektibo-en izaten saiatu behar dugu unibertsi-tatean, horretarako teoria, metodo eta teknika zientifikoak erabiliz; bai-na horrek ez du esan nahi neutralak izan behar dugunik.

Zentzu horretan, Alex Callinico-sek eta beste zenbaitek “intelektualpublikoa” defendatzen dute, bere gi-zarteko eztabaida sozialetan partehartzen duena (Frantzian, Zolak, Sar-trek eta Bourdieuk bete duten pape-ra, adibidez); eta, urrunago joanez,baita “intelektual organikoa” ere, he-rri-mugimenduarekin eta alderdi po-

litikoekin batera lan egiten duena.Ikerketaren eta militantziaren ar-

teko mugetan kokatzen dira Obser-vatorio Metropolitano (observatorio-metropolitano.org) eta besten zen-bait behatoki, Instituto de Ciencias Económicas y de la Autogestión etaantzeko ikerketa eta irakaskuntzakoinstitutuak (iceautogestion.org), etaUniversidad Nómada (universidad-nomada.net), Universidade Invisíbel(invisibel.net), Universidad Libre Ex-perimental-ULEX(ulexmalaga.blogspot.com), Univer-sitat Lliure La Rimaia (unilliurelari-maia.org) edota Hego AmeriketakoMugimendu Sozialen UnibertsitatePopularra eta antzeko beste uniber-tsitate batzuk.

Laborategi eta unibertsitate horie-tako batzuk Edu-Factory izeneko na-zioarteko sarean biltzen dira (edu-factory.org), “ikerketa eta ekintza po-litikorako” sarean, ikasleek eta langi-le prekarioek ez baitute ordaindunahi unibertsitatearen krisia eta krisifinantzario globala. Horregatik, krisiaeraldaketa sakonak eragiteko apro-betxatzea proposatzen dute, uniber-tsitateak bere orain arteko historia osoan zehar oso gutxitan erakutsiduen konpromiso soziala aldarrika-tuz. Lehenago aipatu dugunez, fal-tsua iruditzen baitzaie unibertsitatepublikoaren defentsaren eta errefor-

ma neoliberalen arteko eztabaida es-kematikoa, azken urteotan estatuabera izan baita unibertsitate-enpresaglobala (corporate global univer-sity) eta arlo publikoaren kudeaketa(new public management) bultzatudituena. Azken batean, ongizate-es-tatuaren desmuntatze-prozesuarenbarnean kokatzen dira erreforma ho-riek guztiak, eta horretan bat egitendute neoliberalek eta sozialdemokra-tek. Iraganarekiko nostalgiarik ez ge-nuke eduki behar, beraz. Marfilezkodorretik eta dorrerako katedradunmandarinek kudeatutako unibertsi-tatearen nostalgiarik ez genuke edukibehar.

Eztabaida klasiko eta handi horie-tako batera eramango gaitu horrekguztiak: posible ote dira benetako aldaketa sakonak sistemaren barne-tik, edo, horretarako, kanpora aterabehar dugu, eta erabat gauza berriakabian jarri? Euskal Herriko testuingu-rura etorrita, EHUk eta UEUk ordezkalitzakete “barne/kanpo” ardatzak…Gure jardunaldietan, eraldaketa kan-potik eta barnetik bultzatu behar deladioten iritziak nagusitu dira, ahalme-nen arabera. Zenbaitentzat, ordea,estatuaren unibertsitate publikoek ezdute aukerarik ematen benetako eral-daketarako, sistemaren eta boterea-ren logika eta dinamiketan erabat ha-rrapatuta daudelako. Horien ustez,

198. zenbakia. 2015eko maiatza • hik hasi • 33

Page 34: 4 EURO • 2015EKO MAIATZA EUSKAL HEZIKETARAKO ...198.zenbakia. 2015eko maiatza •hik hasi •5 editoriala maiatza Desberdinak osatzen gaitu Denok desberdinak egara eta guztiok gara

daketa soziala. Unibertsitatea ere bes-te borroka-zelai bat da, eta, horretara-ko, “kanpo/barne” eskema hautsi be-harko litzateke, zirrikituak edo pitza-durak irekiz borroka sozial eta politi-koak unibertsitatera ekartzeko, eta unibertsitatea borroka horietan buru-belarri sarrarazteko. Unibertsitateakeraldaketa sozialerako hezi beharkoluke, beraz, eta aldaketa soziala bul-tzatzeko ikertu beharko luke, azkenurte eta hamarkadetako erreformakjustu aurkako norabidean doazen a-rren. Unibertsitatearen funtzio sozialnagusia bere garaiko arazo sozial ga-rrantzitsuenei erantzutea da: gehie-gizko desberdintasun sozialak, eko-logia… Horrekin erakutsi behar dukonpromiso soziala, hor eduki behardu inpaktua eta eragina. Izan dadila unibertsitatea hausnarketa, kritika eta aldaketarako espazioa, eta ez da-goenaren erreprodukzio mekaniko-rako makineria soilik. Lan-merkatu-rako prestakuntzarekin edo gaikun-tzarekin batera, konpromiso soziale-rako hezkuntza ere eskaini behar du.

Kontzientzia eta konpromisoa be-har dira horretarako, helburua garbiedukiz. Botereak ezkutatu egin nahibaitu eraldaketa sozialaren beharra,ezkutatu egin nahi baitu gatazka so-ziala. Unibertsitateak eta ikerketa mi-litanteak, aldiz, horixe egin behar du-te, ikusarazi krisi globala eta zapal-kuntza nahiz menderatze-estrategiak(objektiboak: langabezia, prekarieta-tea, bazterketa soziala, pobrezia…; eta subjektiboak: beldurra eta kon-formismoa, Anaia Handia eta MunduZoriontsua, makila eta azenarioa).

2013ko udazkenean izan ziren III.Jardunaldietan, horiexek izan zirengai nagusiak: zapalkuntza, mendera-tzea eta kontrol soziala. Horretarako,espetxea erabili zen adibide nagusigisa, espetxea azalduz gure egunero-kotasuna ere esplikatu baitaiteke:kartzelaren bidez lortzen den kontrolsoziala, kanpokoak ere beldurtuz eta,beraz, haien askatasuna mugatuz; ba-

mugetan kokatzen diren unibertsita-teak behar dira, beraz, mugimendusozialen, herriaren, hiriaren eta zien-tziaren arteko mugetan kokatuko di-ren laborategi eta zentro berriak.

Edozein modutan, badirudi uni-bertsitateak herriarekin elkarlaneanaritu beharko lukeela, jendartearen-tzat lan egin beharko lukeela, beha-rrezkoa den eraldaketa sozial sako-nerako. Ikerketa-gaiei dagokienez, adibidez, mainstream agenda aka-demikotik kanpo geratzen diren arlo-ak landu daitezke (prekarietatea izandaiteke adibide bat, etxebizitzaren arazoa beste bat, mugimendu sozia-len borroka hirugarrena, etab.). Etalan egiteko beste modu batzuk ereproba daitezke: ezagutzaren erai-kuntza kolektiboa jabetza pribatua-ren aurrean (copyright-copyleft ezta-baidak, software askearen adibi-dea…), bestelako metodologia ba-tzuk erabiltzea (ikerketa, ekintza etahorrelako gehiago, non subjektu etaeragile sozialek ere parte hartzen du-ten), etab.

AmaitzekoEraldaketa sozial sakon eta erradikalabeharrezko eta posible dela esandugu. Helburua ez da, beraz, 2007.urte aurreko egoerara itzultzea (ongi-zate-estatu kapitalista mendebaldeindustrial edo postindustrialean).Zalantzan jarri behar dira gure zibili-zazioaren oinarrian dauden ideianagusietako batzuk: etengabeko haz-kundearen beharra; gero eta epelaburragoan gero eta gehiago produ-zitu beharra; merkatua jendartearenzentroan jartzea eta merkatuaren logi-kak jendartearen espazio guziakkolonizatzea…

Zenbaiten ustez (Althusser lehe-nago, García Olivo edo RodríguezMora orain), eraldaketa hori ezin dabultzatu eskolatik edo unibertsitate-tik, Estatuaren eta kapitalismoaren erreprodukzio-tresnak direlako. Gu-re ustez, ordea, unibertsitateak erebultza dezake beharrezkoa den eral-

kartzearen garrantzia, eta horri aurreegiteko norbera bakartze horretaraohitzea (menderatzearen barnera-tzea); egiturarekiko dependentzia, etab. Sistema horretan, askatasuna ezda eskubidea, boterearen esku gera-tzen den karitate-jarduera baizik. Etalogika hori errepikatu egiten da, baitakartzela “terapeutiko” bihurtzen de-nean ere, hau da, baita botereak men-deratzea eta zapalkuntza goxatzendituenean ere. Kasu horretan, kartze-lako zaindaria terapeuta bihurtzenda, eta presoek biltzarrak, antzerkiaeta yoga egiten dituzte. Edo uniber -tsitatean irakasle aurrerakoiak meto-dologia aktiboak eta aurrerakoiak e-rabiltzen ditu. Baina hori ez da nahi-koa gure helbururako. Horrela adie-razten du Henry Giroux-ek: “Nikpraktika moral eta politiko bezala u-lertzen dut hezkuntza, zeren hezkun-tzak beti eskatzen du etorkizunaren i-kuspegi bat edukitzea (…) Hezkun-tza beti da politikoa”. Imanol Galfar-sororen ustez ere, lan intelektual etaakademikoa defendatu beharra da-go, “arazoak” sortzeko lan egitea be-harrezkoa baita. Unibertsitatea jen-darteko benetako arazoetatik urrunbizi dela? “Mandarinak” bazter guztie-tan daude: unibertsitatean bai, bainabaita kalean, alderdi politikoetan,mugimendu sozialetan eta abarretanere (Frankfurteko eskolak terminohori erabiltzen zuen errealitatetik u-rruti bere marfilezko dorrean lasai bi-zi den intelektual diruduna izenda-tzeko). Euskal Herriak behar du uni-bertsitatea, unean uneko eta lekuanlekuko jakintza onena eta puntakoe-na eskaintzeko. Oraindik garaiz ga-biltza, beraz, eskuak zikintzeko. Egon gaitezen hemen bertan, EuskalHerrian zentratuta, hemengo borro-ka partikularretan borroka unibertsa-la besarkatzen, eta unibertsitateanbertan ere borroka partikularrak etaunibertsalak besarkatzen. •

34 • hik hasi • 198. zenbakia. 2015eko maiatza

Page 35: 4 EURO • 2015EKO MAIATZA EUSKAL HEZIKETARAKO ...198.zenbakia. 2015eko maiatza •hik hasi •5 editoriala maiatza Desberdinak osatzen gaitu Denok desberdinak egara eta guztiok gara
Page 36: 4 EURO • 2015EKO MAIATZA EUSKAL HEZIKETARAKO ...198.zenbakia. 2015eko maiatza •hik hasi •5 editoriala maiatza Desberdinak osatzen gaitu Denok desberdinak egara eta guztiok gara

36 • hik hasi • 198. zenbakia. 2015eko maiatza

Zer ekarpen egin diezaiokeNEUROZIENTZIA KOGNITIBOAK

hezkuntzari?

Neurozientzia kognitiboak, gaur egun, oinarri sendoa eskaintzen diehezkuntzaren munduko ikerketei etapraktikei. Izan ere, jakitearen, senti-tzearen eta egitearen barne-dimen-tsioa nola eraikitzen den eta nola fun-tzionatzen duen ulertzeko balio du.Hauek dira neurozientzia kognitibo-aren oinarrizko lau alderdi nagusiak:

1. Garunaren eta giza adimenaren plasti-kotasuna ia-ia mugagabea da: garunaplastikoa da, ikasteko sortua da; eta,ingurunearekin dituen interakzioenarabera, aldatu egiten da. Hori ez dahaurtzaroan soilik gertatzen: garu-nak bizitza osoan zehar du ikasten ja-rraitzeko aukera, aurrez dituen kone-xioak zabalduz edo aldatuz, edo ko-nexio berriak sortuz. Inguruneangertatzen diren aldaketetara malgu-tasunez egokitzeko prestatuta dagogizakia.

2. Garuneko mekanismo eta konexiogehienak kontzientziaren azpian koka-

tzen dira: hau da, modu automatiko eta ohikoan gertatzen dira, bai per-tzepzioari dagozkionak, bai portae-rari eta erabakiak hartzeari dagozkie-nak. Sare horrek, ohituraz eta mende-tasun ez-kontzientez osatuta dagoe-nez, pertsonen bizimodua baldintza-tzen du, eta oztopo ere bilaka daite-ke. Habitus edo gelstat kontzeptue-kin du lotura. Pentsatzen, sentitzen

eta egiten dugun hori sozialki, moral-ki eta pertsonalki legitimatzen dutenkontaketak hartzen eta baliatzen di-tugu, gure habitus-en sare hori ba-besteko eta indartzeko.

Mende erdi baino gehiago pasatudugu inkontzientea alboratzen, bainabadirudi gaur egun argi geratu delagure jakintzaren zati handi bat inplizi-tua, ezkutukoa eta inkontzientea de-la. Deliberazio kontzientetzat hartzendenak lotura txikia du unean unekogertaerak kontrolatzeko gaitasunare-kin; aitzitik, erlazionaturik dago au-rrez planifikatzearekin, patxadaz era-bakitzearekin eta ondoren ebaluatze-arekin.

3. Zirrarak eta arrazoia banaezinak dira:zirraretan arrazionaltasuna dago, etaarrazoian sentiberatasuna. Neuro-zientzia kognitiboaren eremuan egindiren azken azterketek erakusten di-gutenez, pertsona zinez adimentsuakez dira haragitu gabeko garun hutsak,zirrara neutraletatik funtzionatzen

galdeidazue

?ANGEL PEREZ GOMEZ

DIDAKTIKAKO KATEDRADUNAMALAGAKO UNIBERTSITATEAN

Page 37: 4 EURO • 2015EKO MAIATZA EUSKAL HEZIKETARAKO ...198.zenbakia. 2015eko maiatza •hik hasi •5 editoriala maiatza Desberdinak osatzen gaitu Denok desberdinak egara eta guztiok gara

198. zenbakia. 2015eko maiatza • hik hasi • 37

Bizirauteko, inguratzengaituen mundua banatzendugu onuragarri eta kaltegarri kontzeptuenarabera.Gizakiak behardu jakin inguratzen duten gauzakberarentzat onak edo txarrak diren, eta heinhandi batean hortik datorkio ikasteko grina;beraz, gure esperientziaez da neutroa izango.

?

dutenak, baizik eta beren intereseko-ak diren egoerekin benetan konpro-metituriko pertsonak, pasioz eta ba-lioz beteak. Intuizioek eta zirrarekmodu isilean bideratzen dute ikaste-prozesuaren, erabakimenaren etaportaeren intentsitatea eta zentzua.

Bizirik irauteko, inguratzen gai-tuen mundua banatu egiten dugu, onuragarri eta kaltegarri kontzep-tuen arabera. Gizakiak inguratzenduten gauzak berarentzat onak edotxarrakdiren jakin behar du, eta, heinhandi batean, hortik datorkio ikaste-ko grina; beraz, gure esperientzia ezda neutroa izango.

4. ‘Ulertu eta egin nahi dugunaren arabe-ra’ ulertzen eta egiten dugu: zirrarenmunduarekin lotura estuan agertzenzaigu nahien eta intentzioen eremua.Eremu horrek kontzientziaren beha-rrik gabe funtzionatzen du: gure garu-neko zirkuituetan iltzatuta dago, au-rrez izandako bizipenen eraginez.Horrekin lotuta, giza arretaren ga-rrantzia erabakigarria eta paradoxi-

koa da. Davidson-ek garatutako arre-ta itsua-ren kontzeptua nabarmendunahi nuke: zeregin batean jartzen ba-dugu arreta osoa, gainerakoa suma-tzeko gaitasuna galdu egiten dugu. Ezda erraza, normalean, ikasketetan etalanean arrakasta dakarkigunak, arre-ta kontzentratu itsuak, alegia, aldi be-rean mugatu egiten gaituela onartzea.Baina munduari begiratzeko dugunmoduak baztertu egiten du errealita-tearen zati handi bat. Gure arreta be-reganatzen duen horrek, alegia, ikas-ketek edo lanak, gure pasioek eta ekintzek, aldatu egiten dute gure ga-runaren biologia. Gure arretaren gati-bu gara: ikusi nahi dugun hura ikus-ten dugu.

Finean, neurozientzia kognitibo-aren eremuan egun egindako ikerke-tek agerian utzi dute kontzientzia in-kontzientea-ren garrantzia, baita gu-re “pilotu automatikoa” berreraikitze-ko beharra ere, modu erabakigarrianeta etengabe abian baita, kontzien-tziaren beharrik gabe. Baina pertso-naren baitan gertatzen diren proze-

suetan arreta berezia jartzeak parado-xa batera garamatza. Izan ere, zenbateta gehiago ulertu garunaren funtzio-namendua, orduan eta behar handia-goa dugu norbanako horren testuin-

Page 38: 4 EURO • 2015EKO MAIATZA EUSKAL HEZIKETARAKO ...198.zenbakia. 2015eko maiatza •hik hasi •5 editoriala maiatza Desberdinak osatzen gaitu Denok desberdinak egara eta guztiok gara

38 • hik hasi • 198. zenbakia. 2015eko maiatza

gurua eta biografia ezagutzeko, nor-banako hori ulertu ahal izateko.

Pertzepzio-, interpretazio-, balo-razio- eta erreakzio-ekintza horiek,kontzientearen azpian kokatzen di-renak, inkontzientzia kognitibo gisaizendatzen hasi gara, inkontzienteakizanagatik era berean kognitiboak eta arrazionalak direla adierazteko.Badirudi, beraz, gutxieneko konple-xutasuna duten prozesu psikologikoguztietan daudela osagai automati-koak eta osagai kontzienteak.

Mekanismo inkontzienteak hezkuntzanHezkuntzaren zeregina kontzientziasortzera eta garatzera mugatzen ba-da, eta aintzat hartzen ez badu meka-nismo inkontzienteek duten esku-hartze erabakigarria, miopia pedago-gikoa izango da hori, nire ustez, etabehin eta berriz errepikatzen direnhezkuntza-porroten erantzule erebai, hein handi batean.

Eskola arruntetan, normalean zi-rrarak osagai subsidiariotzat hartzendira, kontrolatu beharreko faktore-

tzat, ikaste-prozesua eten ez dezaten;kognizio on eta objektiboaren anta-gonista gisa hartzen dira. Errealitate-an, ordea, zirrarak ikaste-prozesua-ren funtsezko osagaiak dira. Ikasle es-trategikoek eskema intuitibo indar-tsuak garatzen dituzte: esperientzia-tik datozenak, aurrez izandako harre-manetan sortuak, ikerketa- eta haus-narketa-prozesuetan edo horien on-doren eginiko ebaluazioetan fin-duak. Eskema horiek ikaste-proze-suaren, erabakimenaren eta portae-raren norabidea zehazten dute. Izanere, gure subkontzientean dauden zi-rrarek hartzen ditugun erabaki guz-tiak baldintzatzen dituzte. Beraz, baigorputzak bai garunak, biek, loturaestua dute gizakiaren ikaste-proze-suarekin.

Horrenbestez, neurozientzia kog-nitiboaren eremuan eginiko ikerke-tek erakusten digutenez, ezin dituguluzaroago justifikatu gogoa eta gor-putza bereizten dituzten praktika edoteoria pedagogikoak. Zirrarek kutsa-turiko arrazoiaz baino areago, kogni-tiboki informaturiko zirrarez hitz eginbehar genuke. Giza garuna ez baitakalkuluak egiteko makina, pasiorikgabea, objektiboa eta neutroa, eraba-ki arrazoituak hartzen dituena gertae-ren analisi hotza egin ondoren; ezer

baino lehen, gizakia instantzia emo-zionala da, bizirik irauteaz kezkatua,atsegina bilatzen duena eta sufrimen-dua eta mina baztertzen dituena. Zi-rrara eta arrazoia ez dira antagonistak;aitzitik, elkarlanean aritu ohi dira. Sor-tzen dizkiguten zirraren arabera onartzen edo baztertzen ditugu ideiak, egoerak edo pertsonak.

Beraz, arrazoizkotasun berri batbehar dugu, sakonagoa, garunarenfuntzionamenduaren inguruan ditu-gun jakintzak barneratuko dituena;onartuko duena garunak kortex erre-flexiboaren (pentsamendua) eta amigdala erreflexuaren (zirrarak) etengabeko elkarrizketaren bidezfuntzionatzen duela, besteak beste.Arrazoizkotasun berri bat, ni-a berre-raikitzea, gure habitus-ak berritzea,norbanakoaren hazkunde autono-morako gakoa dela ulertuko duena;bestela esanda, nik heztea esaten du-dan horretarako. Izan ere, norbana-koa haz dadin, zalantzan jarri eta erla-tibizatu egin behar ditu jakintzarako,sentitzeko eta ekintzarako dituentresnak, eta bere esperientzien ere-mua zabaldu egin behar du; ikastekokomunitateetako ekintzetan, haus-narketetan, eztabaidetan, proiektue-tan, ikerketetan... parte hartu behardu. •

Baina, pertsonaren baitangertatzen diren prozesuetan arreta berezia

jartzeak paradoxa batera garamatza.Izan ere,

zenbat eta gehiago ulertugarunaren funtzionamen-dua, orduan eta beharhandiagoa dugu norbanako horren testuingurua eta biografiaezagutzeko, norbanakohori ulertu ahal izateko.

?

Page 39: 4 EURO • 2015EKO MAIATZA EUSKAL HEZIKETARAKO ...198.zenbakia. 2015eko maiatza •hik hasi •5 editoriala maiatza Desberdinak osatzen gaitu Denok desberdinak egara eta guztiok gara

198. zenbakia. 2015eko maiatza • hik hasi • 39

argitalpenak

Hildako bizidunen itsas bidaiaPeter Walker

IBAIZABALZonbiz betetako ontzia, burutik jotadauden piratak, ontzia erreskatatzeradoan flota sekretua, eta dantza bat:“Hau da zombie style!” Misterioz eta umorez betetako liburuak Za koadriladu protagonista: adituak dira zonbi etabestelako munstroen aurka borroka-tzen, eta ez dute amorerik emango ze-regin horretan.•

Antxume bizardunakO. Gonzalez eta F. Fernandez /Itzultzailea: Manu Lopez Gaseni

PAMIELA ETA KALANDRAKAHiru antxumeren istorioa kontatzen duliburu honek: bata handia da, beste batertaina da eta bestea, berriz, txikia. Egun batean zubia zeharkatu nahi izanzuten bestaldeko belar goxo-goxoa ja-teko. Egileak ahozko tradizioan zego-en istorioa hartu eta irudidun liburumoderno bilakatu du. •

Bi begi?Lucie Felix /

Itzultzailea: Joxemari Sestorain

DENONARTEANEbakinez edo trokeladuraz eta kolorebiziz betetako liburu bat da. Bertan igelbaten eta ontz baten istorioak konta-tzen ditu narratzaileak, eta istorioa ma-giaz bezala gertatzen da. Gainera, nor-berak hamaika istorio sortzeko aukeraematen du. Txikienei liburuak maita-razteko ipuin bat! •

ErlauntzaPascale Hédelin eta Sophie Lebot

TTARTTALONolakoak dira erlauntzak? Zer funtziobetetzen dute erreginak edo erle langi-leek? Nola biltzen dute eztia? Nolaekoizten dute? Nola komunikatzen diraelkarren artean? Zer produktu ematenditu erlauntzak? Istorio baten moduankontatzeko liburua da honakoa, etadokumental baten moduan ikustekoa.5 urtetik gora haurrei zuzendua. •

Haur besoetakoa. Litxarrien jaunaUnai Iturriaga eta Alex Sanvi

IKASTOLEN ELKARTEAHaurrek gobernaturiko mundu bate-an, Haur Besoetakoa da mafiako bu-rua: haren mende daude litxarreria etabideo-jokoen merkatu klandestinoak.Tira, edo hala uste du berak behintzat,finean txotxongilo bat besterik ez baita.Harekin ustez merkatua partekatzenduen Lo-Li-Ta da, benetan, mundu ilunhorretan agintzen duena.•

Ipurtargien herrianR. Olasagasti eta M. Valverde

ELKARErreka ondoko etxe gupildun bateanbizi da Lur. Herrian askok sorgintzatdauka, orain agertu, orain desagertuegiten delako. Intza, Lizar, Ibai, Elur etaItsaso, San Joan sua egiteko sastrakakbilatzen ari direla, Lurren etxera hurbil-duko dira. Amonak adiskidetsu hartueta bidaia zoragarri bat egitera gonbi-datu ditu.•

Page 40: 4 EURO • 2015EKO MAIATZA EUSKAL HEZIKETARAKO ...198.zenbakia. 2015eko maiatza •hik hasi •5 editoriala maiatza Desberdinak osatzen gaitu Denok desberdinak egara eta guztiok gara

gozatuz beraien arteko lotura afektibo-ak indartzeko, azken finean.

Aurten, estreinako urtea izanik, as-teburu bateko egonaldia eskaniko du Ikastolen Elkarteak, baina, ondo bide-an, datorren ikasturtetik aurrera es-kaintza zabaltzea du helburu: egonaldigehiago, hainbat herritan, eta iraupenluzeagokoak. Ikastolen Elkarteko ai-sialdi taldearen esanetan, beti ere “Eus-kal Herriko kultura eta ondarea ezagu-taraziz eta naturarenganako ezagutzaeta errespetua, elikadura burujabetza,euskararen erabilera eta euskal kulturanahiz nortasuna sustatuz.”

Aurten, ordea, ostiraletik iganderabitarteko egonaldia eskainiko dute. Ekaineko lehen asteburuan izango da,

hilaren 5etik 7ra alegia, Otxandioko(Bizkaia) Koikili aterpetxean. Hain zu-zen ere, Otxandiok betetzen ditu bal-dintzak Ikastolen Elkarteak sortu nahiduen giroa eratzeko: herri euskaldunada, asteburu oso bat euskaraz bizitzekoaukera ematen duena, eta, bere koka-penagatik, naturaz gozatzeko apartekotokia da: Anboto eta Gorbeia mendile-rroen artean, Urkiolak eta bere ibaiada-rrek sorturiko haranaren bihotzean.Gainera, herriaren ondare kulturala etahistorikoa aberatsa da.

Agertoki horretan “modu parte-hartzaile eta ludiko batean, familiek eu-ren barne-harremanetan sakontzekoeta familien artean errespetuz bizitzeko

hik hasi-renproposamena

Ikastolen Elkartearen familia-egonaldiak

Familientzako kalitatezko aisialdia euskalgiroan, lotura afektiboak sendotzeko giltza

Haurren eskola ordutegiak nahiz aisial-dikoak, gurasoen lanordu luzeak, fa-miliako beste kideren batzuen zain-tza... egunerokoan, sarri, zeregin askoeta denbora libre gutxi dute familiek el-karrekin kalitatezko denbora pasatze-ko, aisialdiaz gozatzeko eta beraien ar-teko harremanez disfrutatzeko. Erreali-tate horren aurrean, Ikastolen Elkartea-ren aisialdi taldeak uda honetarako egi-tasmo berri bat proposatu du: familien-tzako egonaldiak. Helburua da aukeraematea aisialdiaz familian gozatzeko,errutinatik kanpo, beti ere euskara,euskal kultura eta euskal nortasunasustatuz. Egunerokoan aurkitzen ezduten elkarrekin pasatzeko kalitatezkodenbora eskaintzea familiei, elkarrekin

Ikastolen Elkarteko aisialdia taldeak egitasmo berri bat jarriko du martxanuda honetan: asteburuko egonaldiakfamilian. Izan ere, zenbait familiak arazoak dituzte ordutegiak uztartzekoeta kalitatezko denbora pasatzeko elkarrekin, eta Ikastolen Elkarteak errutinatik kanpo aisialdi-hezitzaileaeskaini nahi die, seme-alaben eta gurasoen arteko lotura afektiboak sendotzeko. Eta, hori guztia, euskara,euskal kultura eta euskal nortasunasustatuz.

40 • hik hasi • 198. zenbakia. 2015eko maiatza

Ikastolen Elkarteak ohiko udalekuen eskaintzari ere eutsiko dio. Ikastolen Elkartea

Page 41: 4 EURO • 2015EKO MAIATZA EUSKAL HEZIKETARAKO ...198.zenbakia. 2015eko maiatza •hik hasi •5 editoriala maiatza Desberdinak osatzen gaitu Denok desberdinak egara eta guztiok gara

aukera” eskaini nahi die Ikastolen El-karteak. Izan ere, familiaren baitan ez ezik, familien artean ere izango duteaukera harremanak eraikitzeko, guzti-ra bospasei familia elkartuko baitira Otxandioko egonaldian.

Udalekuak ere eskainiko dituzteEgitasmo berri honetaz gain, IkastolenElkartearen aisialdi taldeak ohiko uda-ko eskaintza mantenduko du. Beraz, ikastoletan bertan uztailean udaleku irekiak egingo dituzte 3-7 urte artekohaurrentzat, eta Enjoy English progra-ma, jatorrizko ingeles hiztunekin.

Eskolaz kanpo, berriz, askotariko-ak dira aukerak: Lurra eta pilotaudale-kuak, Oionen, 7-12 urte artekoentzat;Eusk(h)ara mugara udalekuak, Lapue-bla de Labarcan, 8-12 urte artekoentzat;Ingeles udalekuak, Bermeon, Zarau-tzen eta Sopelan, 10-16 urte artekoen-tzat; Zutundu surf udalekuak, Zarau-tzen, 10-18 urte artekoentzat; Gazte egonaldiak, Arantzan, 11-18 urte arte-koentzat; eta Elkarrekilan Zuberoan,Maulen, 8-14 urte artekoentzat. Gaine-ra, Ipar Irlandan familietan egoteko au-kera izango dute 13-17 urte artekoek.

i Familia egonaldiak

Non? Otxandion, Bizkaian, Koikili aterpetxean.

Noiz? Ekainaren 5ean, ostiralean, hasi eta ekainaren 7an, igandean, amai-tuko da egonaldia.

Norentzat? Euskal Herri osoko familiek hartu dezakete parte; lekuak betezgero, ikastoletako familiek izango luekete lehentasuna.

Norekin? Aisiola begirale-eskolako hezitzaileek dinamizatuko dute ego-naldia.

Zer? Hainbat jarduera egingo dute dainamizatzaile horien gidaritzapean:familiek elkar ezagutzeko jolasak, gazta-dastaketak, Hontza Extrem aben-tura-parkera bisita...

Prezioa: 110 € pertsonako, pentsio osoan.

Izena emateko eta informazio gehiagorako:

- Bisitatu www.aisialdia.eus webgunea- Idatzi [email protected] helbide elektronikora.- Deitu 943 36 96 37 telefono-zenbakira.

198. zenbakia. 2015eko maiatza • hik hasi • 41

Haurrei eta gurasoei elkarrekin aisialdi hezitzaile batez gozatzeko aukera eskaintzea du helburu Ikastolen Elkarteak. Ikastolen Elkartea

Page 42: 4 EURO • 2015EKO MAIATZA EUSKAL HEZIKETARAKO ...198.zenbakia. 2015eko maiatza •hik hasi •5 editoriala maiatza Desberdinak osatzen gaitu Denok desberdinak egara eta guztiok gara

atzeko atetik

Hezkuntza onaren zimenduak

Onenak emandako Brasilgo futbol izar ipurterre batek baino kontratugehiago sinatuta nengoen ni 34 urtebetetzerako. Hamaikatxo enpresa,programa eta proiektu komunikatibopasata. Onenak emandako Brasilgofutbol izar ipurterre batek egin ohiduen moduan, Ipar Amerikara luzatunuen pausoa. Brasileiroek esaten du-te ‘erronka berrien premia’ asetzekoekiten diotela abenturari. Bada, nik ere bai; nik, ordea, egiatan.

Igeltsero sartu nintzen. Ikasketa-rik gabeko hirurogeitaka urteko bizokor-mazo irakasle. Bata: desintoxi-kazio zentro batetik atera berria zenalkoholiko estakhanovista ilehoria;bailara zoko laiotzenean zaildutako

JON ARTANOKAZETARIA

baserritar mutu bat baino lakonikoa-goa. Bestea: duela 40 urte herrialdehartara emigratu zuenetik lana bainoegin ez duen gizaseme beltzarana; la-naren lanaz, fortuna bat irabazi eta fa-milia galdutako txiste kontalaria. Biekzaindu egin ninduten, biek eginez ikasarazi zidaten. Esku ahurrak ondokailatu orduko, ikaslea pozarren jar-dun zedin bikote hark formula bat on-du zuela konturatu nintzen. Xinplea.Hormigonerara palakada bana botabehar da bakoitzean. Palakada banaerrespetutik, pazientziatik, konfian-tzatik eta, last but not least, umoretik.

Kanadara arribatu eta aldamioangora hastea inoiz egin dudan mudan-tza erradikalena izan da baina, lehe-nago ere esan dut, ez naiz behin ere izan bertan goxo betikotzekoa. Hala-beharrez batzuetan eta motu propriobestetzuetan, lan-talde askotan arituizan naiz. Eta horregatik zortekoa nai-zela uste dut. Ezegonkortasun horrialde on bat ikusi izan diot betidanik,motxean esanda, hauxe: ideia, lan-molde, ingurune eta lankide berrieta-

ra egokitzeko ahaleginean asko ikas-ten dela.

Ameriketatik etxera, eta ohikolangintzara, itzuli naiz. Zorionez, ideia interesgarriak dituen jendea ezagutzea tokatzen zait eguneroko-an. Azken aspaldian arrastorik sako-nena utzi didaten zenbaitek antzekomezua darabilte: bizi dugun aroakbultzatzen gaitu dagokigun zeregine-an hiperespezializatzera. Eta horrek,akaso, ekoizpen makineriak azkarra-go lan egitea ekarriko du, baina ez zo-riontasun indizea haztea.

Jakina, ez dago bide-orririk den-denontzat balio duenik. Baina, urtebatzuez behin, aldatzen saiatzeak ezal liguke askotxori on egingo? Sinetsi-ta nago berez dakarkigula noranahi-ko talentua eta egokitzeko gaitasuna.Eta dohain horiek inausita bezala, ikusezin, geratu ohi zaizkigula hel-duarora ailegatzerako. Eta zer nahiduzue esatea? Zein gauza ederra iru-ditu zaidan estatistikoki dagokidanmundualdi erdia jana dudala, berrizzerotik hasi beharra!

42 • hik hasi • 198. zenbakia. 2015eko maiatza* “Botere publikoak izan du joera pentsatzeko garapen ekonomikorako ikasketa teknikoak eta teknologikoak direla baliagarriak. Humanitateakapaindura bat izan dira, eta hori oso arriskutsua da.”

Gregorio Monreal

Page 43: 4 EURO • 2015EKO MAIATZA EUSKAL HEZIKETARAKO ...198.zenbakia. 2015eko maiatza •hik hasi •5 editoriala maiatza Desberdinak osatzen gaitu Denok desberdinak egara eta guztiok gara

www.hikhasi.eus

12. Hazi Hezi

Page 44: 4 EURO • 2015EKO MAIATZA EUSKAL HEZIKETARAKO ...198.zenbakia. 2015eko maiatza •hik hasi •5 editoriala maiatza Desberdinak osatzen gaitu Denok desberdinak egara eta guztiok gara

hh

XVI. HIK HASIUdako Topaketak

Donostia. Uztailak 1, 2 eta 3Leioa. Uztailak 6, 7 eta 8

Matrikulatzeko azkeneguna: maiatzaren 31

Pikler-Loczy: haurra ukitzen dugunean w NIK irakastetik BERAK ikastera wPedagogia Sistemikoa ikasgelan w Gizarte Zientziak - lantegia w

Dolu, galera, aldaketa, gabeziak... w Eskola libre eta demokratikoak wDalcroze erritmika w Nerabeak eta hezkidetza w Musicosophia wHaurrentzako masajea w Pentsamendu autonomoa eta sortzailea w

Nola saihestu gatazkak w Neure burua maitatzen w KAMISHIBAI tailerra wEntrenamendu Mentala w Bideoa w Gorputz hizkuntza: oinarrizko solasaldiakw Plastika: kutxa baten balioa w Espresio tailerra w Eskola emozionala wOrtografiaren gakoak w Tertulia diagogikoak w Alfabetomotrizitatea wYoga eta Kontzentrazio Teknikak eskolan w Musika Haur Hezkuntzan wZinea elkarbizitzan hezteko erraminta w psikomotrizitatea praktika wKoplagintza Haur Hezkuntzan w Heziketa dibertigarria zahartzaroan w

Euskal mitologia eskolan w Mindfulness eta hezkuntza wIlusioa mantenduz, motibatu! w Literatura eta ipuinak w

Euskaraz aritzeko jolasak w Hezkuntza proiektuak sortzen w

Informazioa: www.hikhasi.eus edo 943 371 408