12
4. alea DOAN 2011ko URRIA ETXEBARRIKO GAZTEEN ALDIZKARIA Garrasi: 15M MUGIMENDUAREN INDARRA 4. orria Elkarrizketa: JENNY CORRAL 6.-7. orria pARTE hartu 8.- 9. orria ETXEBARRIKO STREET FASHION 11. orria

4. ETXEBARRIKO 2011ko URRIA GAZTEEN ALDIZKARIA · 2011-10-21 · 4. alea DOAN 2011ko URRIA ETXEBARRIKO GAZTEEN ALDIZKARIA Garrasi: 15M MUGIMENDUAREN INDARRA 4. orria Elkarrizketa:

  • Upload
    others

  • View
    9

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: 4. ETXEBARRIKO 2011ko URRIA GAZTEEN ALDIZKARIA · 2011-10-21 · 4. alea DOAN 2011ko URRIA ETXEBARRIKO GAZTEEN ALDIZKARIA Garrasi: 15M MUGIMENDUAREN INDARRA 4. orria Elkarrizketa:

4. aleaDOAN2011ko URRIA

ETXEBARRIKO

GAZTEEN ALDIZKARIA

Garrasi: 15M MUGIMENDUAREN INDARRA 4. orria Elkarrizketa: JENNY CORRAL 6.-7. orria

pARTE hartu 8.- 9. orria ETXEBARRIKO STREET FASHION 11. orria

Page 2: 4. ETXEBARRIKO 2011ko URRIA GAZTEEN ALDIZKARIA · 2011-10-21 · 4. alea DOAN 2011ko URRIA ETXEBARRIKO GAZTEEN ALDIZKARIA Garrasi: 15M MUGIMENDUAREN INDARRA 4. orria Elkarrizketa:

Hemen gaude, gurea den ADI! aldizkariar-en beste zenbaki bat. Ez gara handizkariak (mayoristas), ADI! Etxebarrikoa eta etxebar-ritarrentzat egiten dugu aldizkari bat, da!! ;)

Berandu? bai… eta?? Gure hirugarren ze-nbakiaren ondoren atsedentxo bat hartzea erabaki genuen. Bitartean zer egin dugun? Informatu, gauzak gainbegiratu, plant-eamendu berriak aztertu, zerbait potoloa prestatu… oso potoloa! Jaiez-jai, garagar-dotxoak hartzen, lasai asko… idazten argazkiak ateratzen dituztenek, agintzen dutenek eta abesten dutenek… Eta nola ez!!! Oporretara joaten direnak… guztiak, inor ez da gelditu hemen, guztiak joan gara oporretan, eta asko gozatzeaz gain, erabat deskonektatu dugu; ondorioz, deskonexioa gehiegizkoa izan da eta berandu gabiltza, baina zein ondo egon garen!!!

Orain urte bukaera arte tinko ekin behar diogu lanari. 2012a hasi aurretik hau eta beste zenbaki bat!!! Eta zergatik ez? Eta

aurtengo bigarren zenbaki honekin berandu ibiltzeagatik txalo bat merezí dugun arren, zergatik ez diguzue bronka GAZTEAKTION izeneko jai erraldoi baten inguruan ematen? Bai, abenduan.. GUZTIOK ZAUDETE GON-BIDATUTA!!! Handia izango da, OSO HAND-IA!!! Musika, maketa lehiaketa!!! ADI aldizkari-aren stand-a edonork alea doan hartzeko, jarduerak… atsedenik gabeko egun osoko jaia! Anima zaitez!! 

Bitartean ale honetan: Kukullaga Eskubaloi Kluba, kanpotik etorritako etxebarritarrak, agian urrun ikusten diren mugimendu sozi-alak eta 15M mugimendua, musika, joerak, agenda, David Guetta…apur bat denetarik!!

Baita ere gure formatu digitalean, nola ez!! 

Klikatu http://issuu.com/aditxb helbidean, eta gainera… zergatik ez zara

gurekin batzen?!? Eskatu informazioa e-postaz:……..

URTE1

2

Page 3: 4. ETXEBARRIKO 2011ko URRIA GAZTEEN ALDIZKARIA · 2011-10-21 · 4. alea DOAN 2011ko URRIA ETXEBARRIKO GAZTEEN ALDIZKARIA Garrasi: 15M MUGIMENDUAREN INDARRA 4. orria Elkarrizketa:

• LANKIDETZA SAHARAREKIN. INFORMAZIO SAIOA. URRIAK 5. MUGARRIN. 19:30

• AUTODEFENTSA TAILERRA. URRIAK 22. ITXAROPENAN 10:00. IZENA EMATEKO EPEA: URRIAK 14.

• 2.0 WEB ORRIETARA ETA SARE SOZIALETARA HASTAPENA TAILERRA. URRIAK 19. CIMEN. 19:00. IZENA EMATEKO EPEA: URRIAK 14.

• LANKIDETZA SAHARAREKIN. BIDAIA. IZENA EMATEKO EPEA: URRIAK 21.

• MAHAI-JOKOEN TXAPELKETA: URRIAK 23. MUGARRIN. 18:00. IZENA EMATEKO EPEA: URRIAK 14.

• HITZALDIA: DENBORAREN ERABILERA PARTEKATUA. URRIAK 27. MUGARRIN 19:00. IZENA EMATEKO EPEA: URRIAK 21.

• OMAKO ARANAra IRTEERA. URRIAK 30.

• IRTEERA KULTURALA. URRIAK 30.

• RAP TAILERRA. MUGARRIN. AZAROAK 4.

• BEGIRALE IKASTAROA. EUSKARAREN SUSTAPENA AZAROAK 5-6. KULTUR ETXEAN.

• TAILERRA: GARAPENERAKO LAGUNTZARI BURUZKO KONTZEPTUAK. AZAROAK 14, 16, 19. KULTUR ETXEAN. IZENA EMATEKO EPEA: AZAROAK 9.

• PICO ALENera IRTEERA. AZAROAK 27.

• ERAKUSKETA, BIDAIATU ETA KONTA EZAZU. ABENDUAK 16. MUGARRIN 19:30

• GAZTEAKTION. ABENDUAK 17. UDAL FRONTOIAN. 16.00

• GABONETAKO IRTEERA. ABENDUAK 26, 27, 28 INFO: MUGARRIN.

• GANGURENera IGOERA. ABENDUAK 31

+ INFO: GAZTERIA ZERBITZUA 94 4495043 // 94 4266501

[email protected]

Aitor I. Fernando N. Iñigo S.Eloy V.

Zuriñe A.Danel M. Eneko C. Joshua M.Montxo H.

EGILEAK

3

Page 4: 4. ETXEBARRIKO 2011ko URRIA GAZTEEN ALDIZKARIA · 2011-10-21 · 4. alea DOAN 2011ko URRIA ETXEBARRIKO GAZTEEN ALDIZKARIA Garrasi: 15M MUGIMENDUAREN INDARRA 4. orria Elkarrizketa:

4

G A R R A S I

M-15 MUGIMENDUAREN INDARRA

Maiatzaren 15ean Espainiako hainbat hiritako enparantza garrantzitsuenak egungo egoera ekonomiko eta politikoaren aurka protestatzeko bilgune bihurtu ziren. Hilabete batzuk lehenago Tunisian, Egipton eta Libian gertatutako iraultza baketsuak jarraituz, ustelkeria politikoaren eta finantza-botereen nagusikeriaren kontra kexatzea erabaki zuten milaka pertsonek.

Haserretu edo suminduen mugimendu honek in-ternet izan du komunikabide nagusia eta Face-booken, Twitterren eta hainbat blog eta web-gunetan jarraitu daiteke, baina garrantzitsuena www.democraciarealya.es dirudi. Bertan aurki daiteke oraingo egoera kritikatzen duen agiria, zeina 66.800 hiritar baino gehiagok sinatu baitute, proposaturiko konponbideak, deialdiak, foroa eta beste hainbat gauza. Beste webgune interesgarri batzuk m15mbizkaia.net eta hartubizkaia.net dira.

Hala ere, mugimenduak hainbat oztopo gainditu behar izan ditu, hasieran hainbat politikari de-bekatzearen alde baitzeuden. Abokatu batzuek pertsonak biltzeko eskubidea aldarrikatu zuten agintariei baimena eskatuz. Hauteskundeen as-tean zehar egunkari gehienen azalean agertu zen protesten legaltasunari buruzko eztabaida eta maiatzaren 21ean ere bildu ahal izan ziren gogoeta eguna izan arren, ez zelako alderdi politiko jakin

batek botoa irabazteko ekitaldi bat. Hala ere, maiatzaren 27an Bartz-elonako Catalunya enparantzan zeuden haserretuen aurka poliziak egindako eraso bortitzean 120 za-uritu baino gehiago egon ziren eta beste hirietan zeuden manifestariek gaitzetsi zuten neurrigabeko eraso hori. Politikari batzuek barkamena eskatu zuten enparantza garbitu behar zela eta Champion’s gara-ipeneko ospakizunekin istiluak sor litezkeela esanez.

Bestalde, zenbait hiritako enparantzetan zuzeneko transmisioak eta irrati emanaldiak egin izan dira jendearen ondoeza islatzeko. Mugimenduak al-darrikatzen dituen eskubideak, besteak beste,

hauek dira: berdintasuna, elkartasuna, kulturarako sarbide askea, jasangarritasun ekologikoa, aur-rerapen iraunkorra, lanbide eta etxebizitza duinak izateko eskubidea, osasun eta hezkuntza merkea eta kalitatezkoa izateko eskubidea, parte-hartze politikoa, ongizatea eta zoriontasuna.

Ikusi da maiatzeko hauteskundeen ostean ere indarra izaten jarraitu duela eta ez dirudi bertan behera geldituko denik. Gainera, mundu mailan nagusitzen ari da mugimendua, urriaren 15ean izandako manifestazioan ikusi ahal izan denez.

Page 5: 4. ETXEBARRIKO 2011ko URRIA GAZTEEN ALDIZKARIA · 2011-10-21 · 4. alea DOAN 2011ko URRIA ETXEBARRIKO GAZTEEN ALDIZKARIA Garrasi: 15M MUGIMENDUAREN INDARRA 4. orria Elkarrizketa:

5

Endika Artetxe, 28 urte

Ez dirudi mugimendu horrek politikan eragin nabarmenik izango duenik. Gazteek mani-festazioak eta kanpaldiak egiten jarraituko dute, protesta baketsuekin, baina ez dute gobernuaren erabakietan aldaketarik eragingo. Nahiz eta hedabideek ere kritiken eta iritzien berri eman, ez dute politikarien pentsamendua aldatuko. Hauteskundeen emaitzetan alderdi txikiek boto gehiago izan ditzakete, baina ez dute indar nagusien jokabidea beste era bate-an bideratzea lortuko. Politikariek hezkuntza eta osasun arloko murrizketekin jarraituko dute, pribatizazioak areagotuz eta enpresa eta banku handiei diru publiko mordoa emanez. Era berean, mugimenduaren ideiak baztertu eta langabe eta bekadunentzako diru-lagunt-zak murriztuko dituzte.

Ruben Cuervo, 21 urte

Uste dut mugimendu horretatik alderdi politiko berri bat sor daitekeela, hainbeste ideia eta proposamenekin ideologia bat definitzen ari di-relako. Hala gertatzen ez bada, eragin zuzena izango du hauteskundeetan bi alderdi nagus-iek boto gutxiago jasoz. Gainera, gobernuak trabak jarriko ditu manifestazioak egiteko ord-uan eta ez ditu kanpaldiak baimenduko. Ez zait bat ere zuzena iruditzen Auzitegi Nazionalak hartutako erabakia diru murrizketak eztabai-datzeko Kataluniako Parliament-en egindako bilera hasi aurretik izan ziren liskarretan atxilotu zituztenekin.

G A R R A S I

ZUK ZER ???

Zure ustez, zein eragin izango du M-15 mugimenduak datorren azaroaren 20ko hauteskundeetan?

Page 6: 4. ETXEBARRIKO 2011ko URRIA GAZTEEN ALDIZKARIA · 2011-10-21 · 4. alea DOAN 2011ko URRIA ETXEBARRIKO GAZTEEN ALDIZKARIA Garrasi: 15M MUGIMENDUAREN INDARRA 4. orria Elkarrizketa:

6

Kukullaga eskubaloi taldeak Estatuko emakumezkoen maila gorenera igotzeko aukera zela-eta Etxebarriko kiroldegiak bizi izandako tentsioa eta harmaile-tako olatu laranja bukatu ostean, une horien inguruan talde horretako jokalari batekin hitz egin nahi izan dugu. Kontuan izanik taldean jokalari etxebarritarrak Jenny Corral eta Yazmina Sanchez direla; eta, al-diz, jokalaririk beteranoarena Jenny, elkar-rizketa azkenean Jenny Corraleri egitea era-baki genuen.

ADI!: Taldean urte askotxo zaudela jaki-nik, zer da zuretzat Kukullaga?

Talde hitzak jasotzen dituen baloreak: adiski-detasuna, gorputza eta arima ematea, kon-fiantza eta sakrifizioa (gure leloa), ilusioa eta laguntasuna.

ADI!: Noiztik zaude klubean eta zergatik erabaki zenuen eskubaloian aritzea?

Ba 6 urte nituela sartu nintzen eta kontuan izanik abuztuan 24 urte egin ditudala… uste dut

urte askotxo direla. Lehen herrian ez genu-en aukera handirik: eskubaloian jolastu edo bestela parkera. Ohikoena klubean izena ematea zen emakumezkoen beste talder-ik ez zegoelako. Aipatu behar da klubean neskek izena ematearen alde gogor aritzen zela garai hartan San Antonioko ikastetxea.

ADI!: Zeintzuk dira zure hasieretako oroi-menak eta sentsazioak?Nire koadrilako lagunekin entrenatzea, nire entrenatzaileak (Naiara Atutxa, Leire Katxor-ro, Virginia eta abar), lehen partidetako urdu-ritasunak, ilusioa, gurasoen eta sendien ba-besa… niretzat dena oso berezia izan zen.

ELKARRIZKETA ::

Page 7: 4. ETXEBARRIKO 2011ko URRIA GAZTEEN ALDIZKARIA · 2011-10-21 · 4. alea DOAN 2011ko URRIA ETXEBARRIKO GAZTEEN ALDIZKARIA Garrasi: 15M MUGIMENDUAREN INDARRA 4. orria Elkarrizketa:

7

ADI!: Zeintzuk izan dira Kukullagarekin bizitako unerik arrakastatsuenak?Gazteen mailan Itu entrenatzaile genuelarik oroitzen dut Estatuko Txapelketako lehen fasera heldu ginenean, egia esan oso aukera gutxi izanik. Redondela behar genuen gol diferentziaz irabaztea eta ondoren Valent-zian Estatuko Txapelketaren Finala jokatzea. Beste arrakasta bat bigarren taldearekin liga irabaztea eta ondorioz Bigarren A mailara igotzea izan zen. Baina ederrenak eta ni-retzat ahaztezinak izango diren uneak iazko denboraldian ABFra igoera fasea eta, nola ez, aurten Ohorezko Lehen Mailan txapel-dunorden geldituz estatu mailako eskuba-loiaren maila goreneko igoera fasean parte hartzea.

ADI!: Zergatik zoaz Klubetik?Niretzat betirako ahaztezinak izango diren uneak eta bi-zipenak oroimen gisa eramanez banoa klu-betik. Merezi izan du kirola egitea klubean Arrazoi pertsonalen-gatik noa klubetik, baina agian egunen baten bueltatuko naiz.

ADI!: Goiko taldeek zergatik dituzte Etxe-barriko jokalari hain gutxi?Oso zaila da maila gorenean etxeko jokalar-iekin bakarrik egotea. Esfortzu eta sakrifizio maila handia da, eta hortaz gain beheko taldeetako kolakari askok taldea utzi egiten dute ikasketengatik, lan kontuengatik eta abar. Oso zaila da aldi berean kirolari eta bi-zitzako beste atal batzuei aurre egitea. Pena izugarria ematen dit harrobiak taldean gora egin nahi ez izanak. Etxebarritarra izanik zure taldea barneratuagoa duzu eta moti-

batuagoa z a u d e . Horregatik jokalariak a u r r e r a e g i t e r a animatzen ditut.

ADI!: Zer irudituko lizaitzuke Kukullagan gizonezkoen talde bat egongo balitz?Niri primeran irudituko litzaidake. Horrela hemengo hainbatek eskubaloian aritzeko aukera izango lukete. Baina hori oso zaila, taldeak bereziki ekonomikoki zailtasun asko izango lituzkeelako.

ADI!: Taldeak har-mailetan herritarren aldetik izan duen babes osoa nola sentitu izan duzu zuk?Sinestezina izan da, ez dakit nola azaldu. Jokalari gisa gertatu zaidan gauzarik eder-rena izan da. Zalegoa

zu babesteaz gain zutaz harro dagoela ikustea ez da egunero gertatzen den gau-za bat. Guretzat beti izan da ezinbestekoa babes hori. Hori dela-eta, ADI aldizkarien bidez eskerrak eman nahi dizkiet jarraitzaile guztiei eman izan diguten hurbiltasunagatik, babesagatik eta konfiantzagatik. Jarraitzaile hauek gabe ez genuke ezer lortuko.

ADI!: Jenny, bukatzeko zerbait gehiago esan nahi duzu?

¡Aupa Kuku!

Page 8: 4. ETXEBARRIKO 2011ko URRIA GAZTEEN ALDIZKARIA · 2011-10-21 · 4. alea DOAN 2011ko URRIA ETXEBARRIKO GAZTEEN ALDIZKARIA Garrasi: 15M MUGIMENDUAREN INDARRA 4. orria Elkarrizketa:

Nola lortzen du zuri, argal eta frantses batek guztien errespetua?

Ja,ja,ja, zorte kontua da. Atzo gauen musika belt-zaren inguruko WOBO sari banaketan egon nint-zen. Guztiak beltzak ziren ni ezik! Ez dakit nola lortu dudan. Inoiz ez dut hip-hop musikaren ekoi-zlea nahi izan. Ni beti elektronikaren munduan ibili naiz. Wil. I. Am-ek deitu zidan Black Eyes Peas taldearen abesti batzuk ekoizteko. Grabazio-estudioan nengoen beraiekin eta dena magikoa izan zen. Europar elektroaren eta amerikar hiriko kulturaren arteko muga apurtzea lortu genuen.

Nola bihurtzen da jai bat jai erraldoi batean?

DJ-aren eta publikoaren arteko konexioa da ga-koa. Hori da nire droga. Konturatzen zarenean denok bat garela. Hau da, One Love. Horregatik du izen hori nire diskoak.

Oraindik asko emateko zaudela dirudi. Zure burua 70 urterekin diskoak jartzen ikusten duzu?

Noski baietz. Nire aurrean jendea dantzatzen du-dan bitartean hor egongo naiz topera.

Nori eman nahi izango zenioke saio pribatu bat?Inori. Ondo pasatzeko jende asko behar dut nire aurrean.

Dj-aren mundua hasi zinetik asko aldatu da?

Izugarri. Lehen inork ez zuen DJ-a izan nahi. Jendeak nahigo zuen tabernaria izan gutxienez eskupekoak jasotzen zituelako. Diskoak jartzen hasi nintzen Pariseko lehen klubean gela jendea dantzatzen zegoen lekutik kanpo zegoen, eta ge-latik atera beharra nuen jakiteko jendea dantzat-zen zegoen ala ez. Gero Londresera joan nintzen eta han goiko aldean zegoen gela batean jartzen nituen diskoak.

Ibizan lan egitea zaila izan zen?

Irlara heldu nintzenena DJ-en jaiak ingelesentzat eta amerikarrentzat ziren bakarrik. Nire emazteak eta biok dena egin behar izaten genuen. Guk ba-natu behar izaten genituen flyersak hondartzan. Jendeak barre egiten zigun frantsesak ginelako. eta inork ez zuen gogoko frantsesek antolatutako jai bat. Horregatik deigarri egiteko ironiaz beteta-ko “Fuck me, I´m famous” izenburua jarri behar izan genion gure jaiari.

Zure lanean zeren beldur zara?

Egunkarietan nire inguruan eginiko kritika txarrei bakarrik.

Zein izan da orain arte zure saiorik txarrena?

Nire hasierakoak zalantzarik gabe. Orduan 18 urte nituen eta ezkontzetan diskoak jartzen arit-zen nintzen.

8

Page 9: 4. ETXEBARRIKO 2011ko URRIA GAZTEEN ALDIZKARIA · 2011-10-21 · 4. alea DOAN 2011ko URRIA ETXEBARRIKO GAZTEEN ALDIZKARIA Garrasi: 15M MUGIMENDUAREN INDARRA 4. orria Elkarrizketa:

9

http://www.irrika.net

EHUk argitaratzen duen aldizkari honek albiste eta bitxikeria interesgarriak; elkarrizketa sa-konak ikertzaile, ikasle eta izarrei; eta lehiaketa bereziak aurkezten ditu. Oso diseinu moderno eta erakargarria du eta gazte guztiei zuzenduta dago.

http://euskalsurf.com/

Euskal Herriko Surf Federazioaren web gu-nea. Selekzioari buruzko historia, txapelketen egutegia, Euskal Herriko hondartzen deskrib-apena eta hurrengo egunetako eguraldi iragarpena eskaintzen du.

http://librezale.org

Edozein motako software librea dago es-kuragarri erabat doan: nabigatzaileak, posta, P2P sareak, itzulpengintza,...

http://teknopolis.elhuyar.org/

EITBko zientzia eta teknologiari buruzko saioaren web gunean aurreko asteetako

programak berrikusi, elkarrizketa eta errepor-taje zehatzak bilatu edo zientziarekin lotutako albiste laburrak ikus daitezke.

http://www.zabaldu.com

Interneten aurkitutako edozein albistek arreta erakarri badizu, hemen duzu guztien artean zabaltzeko aukera. Delicious ospetsuaren eus-kal imitazioa izanik, euskarazko berriak erabilt-zaileek emandako boto kopuruaren arabera ordenatzen ditu.

1. Izenburua: Atsekabe zaitut. Egilea: Iratí Jimenez. Argitaletxea: Txalaparta, 2010.

2. Izenburua: 3 Mariak. Egilea: Arantxa Urretabizkaia. Argitaletxea: Erein, 2010.

1. Izenburua: Vida de Pablo. Egilea: Carlos Pardo. Argitaletxea: Periférica, 2011.

2. Izenburua: La primera noche. Egilea: Marc Levy. Argitaletxea: Planeta, 2011.

Page 10: 4. ETXEBARRIKO 2011ko URRIA GAZTEEN ALDIZKARIA · 2011-10-21 · 4. alea DOAN 2011ko URRIA ETXEBARRIKO GAZTEEN ALDIZKARIA Garrasi: 15M MUGIMENDUAREN INDARRA 4. orria Elkarrizketa:

Wagner Santana Junior, baina etxebarritarrek Junior bezala ezagutzen dute. 25 urte ditu eta Brasilgo Sao Paulo hiritik dator. Egun Iris Pub-ean ari da lanean zerbitzari gisa.

ADI: Etxebarrira etorri zinenean zer izan zen pentsatu zenuen lehen gauza?

Apur bat beldur nintzen. Leku eta hizkuntza berrietara nola moldatuko nintzen ez nekien, eta horrek hasiera batean asko arduratzen ninduela

aitortu behar dut. Han europarrak apur bat hotzak direla esaten da eta horrek ere kezkatzen ninduen.

ADI: Zure jaioterriarekin alderatuta hau oso ezberdina dela uste duzu (hizkuntzak, kulturak, gastro-nomia…)?

Gezurra dirudien arren, onartu behar dut antzekotasun handiak daudela. Gastronomia antzekoa da eta alde ba-karra da hemen dena ogiarekin batera jaten dela eta han ez. Jendea ere nahiko antzekoa da. Europa guztiz eza-gutzen ez dudan arren, hemengo jendea ez dela batere hotza iruditzen zait.

Kultur arloan aberastasuna nabaria da eta batzutan iruditzen zait bertakoek ez dutela hori baloratzen. Hain leku “txikian” hainbeste gauza ikusteko eta ezagutzeko aukera izateak txunditu egiten nau. Hizkuntzen kontuari lotuta, aitortu behar dut portugesa eta gaztelania oso antzekoak direla. Hiru hilabeteetan dena ulertzeko gai nintzen. A! eta argitu nahi dut brasildarrok portugesez mintzatzen garela eta ez brasildarrez… hizkuntza hori ez da existitzen,je,je,je.

ADI: Zergatik erabaki zenuen Etxebarrira etortzea?

Nire ama aurretik hemen bizi zelako.

ADI. Herriak harrera ona eman zizun?

Noski baietz! Hemen jaio izan banintz bezala sentitzen naiz. Bitxik-eri bezala esan behar da hasieran jendeak ni marokoarra, kolonbi-arra edo italiarra nintzela uste zuela, leku guztietakoa Brasilgoa ezik, ja,ja,ja.

ADI. Etorkizunean Etxebarrin jarraituko duzu ala Brasilera buel-tatuko zara?

Etorkizunaz baino egunerokoaz pentsatzea nahiago dut. Bi lekueta-ko bizimoduak maite ditut. Une honetan ez dakit zer egingo dudan etorkizunean. Hemen oso gustura nago. Jendea, gastronomia, hiz-kuntzak… dena da zoragarria. Orain arte bizi izan dudana bertan kon-tuan hartuz, ez naiz batere damutzen Etxebarrira etorri izana.

ADI. Etxebarritarra sentitzen zara?

Zinez diotsut, bihotzez hala sentitzen naiz. Atsegin eta maite dut herri hau.

10

Page 11: 4. ETXEBARRIKO 2011ko URRIA GAZTEEN ALDIZKARIA · 2011-10-21 · 4. alea DOAN 2011ko URRIA ETXEBARRIKO GAZTEEN ALDIZKARIA Garrasi: 15M MUGIMENDUAREN INDARRA 4. orria Elkarrizketa:

Jose Félix Martín (24 urte)Gazta banatzaile profesional honek Berskara kamisetak erostera joateko tartetxoak ere izaten ditu, Nike zapatilak eta Euskal Herriko galtzerdiak!!! Ikurrina eta guzti!!! Lastima argazkia zuri-beltzez izatea…

Mikel Salgado (19 urte)Kirol zale eta kirolari gazte hau Ferrari taldearen kamiseta bat jantzita datorkigu! hi, F1-ekoa!! Adidas galtzak eta benetako Puma zapatilak! Zuzenean futbol talde bateko dream team-era!!

Elixabet Ramirez (24 urte)Neska honekin Mugarrin egiten dugu topo. Oso momentukoa, Algortako azoka txikiko Leir-eren boutiqueko udatiar galtze-kin, Zarako kamisetarekin; bai, bat baino gehiago daramaz-kiela dirudi, blancok-ko poltsa bat eta… txo! Forumeko Outlet bateko igerilekuetako sandaliak! Bat-bateko pulunpa (chapuzon) baterako prest !! ;)

11

Page 12: 4. ETXEBARRIKO 2011ko URRIA GAZTEEN ALDIZKARIA · 2011-10-21 · 4. alea DOAN 2011ko URRIA ETXEBARRIKO GAZTEEN ALDIZKARIA Garrasi: 15M MUGIMENDUAREN INDARRA 4. orria Elkarrizketa: