26
LITERATURA UNIBERTSALA IRAKASGAIA PLANIFIKATZEKO ORIENTABIDEAK (2011-2013) Marimar Pérez, asesora de Lengua Castellana y Literatura [email protected] Maribi Apraiz, Euskal hizkuntza eta Literatura arloko kolaboratzailea [email protected] 2011ko irailean 1

2.2 Literatura lantzeko jarduerak

  • Upload
    lydieu

  • View
    259

  • Download
    1

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: 2.2 Literatura lantzeko jarduerak

LITERATURA UNIBERTSALA

IRAKASGAIAPLANIFIKATZEKO ORIENTABIDEAK

(2011-2013)

Marimar Pérez, asesora de Lengua Castellana y Literatura

[email protected]

Maribi Apraiz, Euskal hizkuntza eta Literatura arloko kolaboratzailea

[email protected]

2011ko iraileanberrikusita

1

Page 2: 2.2 Literatura lantzeko jarduerak

DOKUMENTUAREN EGITURA:

1. PROGRAMAZIOA PLANIFIKATZEKO

1.1. Iradokizunak

1.2. Curriculuma. Helburuak, edukiak eta ebaluazio-adierazleak

1.3. Irakur-liburuen zerrenda

1.3.1. Hautaprobak: irakurliburuak (2011-2013)

1.4. Edukien Banaketa. Proposamen bat.

2. GELARAKO ZENBAIT PROPOSAMEN DIDAKTIKO

2.1. Sekuentzia didaktikoak

2.2. Literatura lantzeko jarduerak

3. BALIABIDEAK

3.1. Baliabide orokorrak

3.2. Literatura eta IKTak. Zenbait adibide

1. PROGRAMAZIOA PLANIFIKATZEKO

1. 1. Iradokizunak

Literatura Unibertsalaren programazioa planifikatzeko, honako irizpide hauek har daitezke kontuan:

o Ez dago hizkuntza jakin bati atxikirik. Horrenbestez, euskal hizkuntza eta literatura irakasleek zein gaztelania eta literatura arlokoek irakatsi dezakete edota batzuk eta besteak elkarlanean aritu. Antolaketa moduak kasu horretan ugariak dira: astean zehar orduak banatzea, edukiak mintegien artean banatzea…

o Ikasleengandik hurbilen dauden Literatura Unibertsaleko garaiei erreparatu beharko litzaieke batik bat. Beraz, ikasturtearen herena edo erabili beharko litzateke XIX. mendera arteko literaturaz jarduteko eta

2

Page 3: 2.2 Literatura lantzeko jarduerak

beste bi herenak, XIX.mendean hasita, gaur eguneko literatura aztertzeko.

o Irakasgaiaren helburu nagusia Literatura Unibertsaleko testu txatalak, antologiak eta testu osoak irakurtzea da, beraz, kontrolatu eta mugatu egin behar da literaturari buruzko informazioa transmititzeko jarduerei emango zaien denbora.

o Literatura Unibertsala ikasgaia lantzeko jarduera nagusiak irakurketaren, entzuketaren eta testuen gaineko iritziak ematearen inguruan ardaztu behar dira, irakurri zein entzundako testuei buruzko iritziak partekatzeko eta testuen ezaugarri literario nagusiak elkarrekin aztertzeko.

o Beste arte-adierazpide batzuk —musika, pintura nahiz zinema— lantzen dituzten jakintzagiekin erlazionatuta landu beharko litzateke.

o Ezin da ahaztu XXI. mendean arte-adierazpen molde berriak ditugula. Izan ere, teknologia digitalek izan duten eboluzioak komunikazio literarioko molde berriak sortu ditu, eta bide berri horiek ere irakasgai honetan landu behar dira.

o Gelako jarduerak azken ekoizpenei eta prozesuei begira antolatu beharko lirateke. Lehenengo hiruhilekoan, esaterako, ikasleek berek har lezakete antzinarotik ia-ia aro garaikidera bitarteko gaiak lantzeko ardura: informazioa bilduz, laburtuz eta azalduz… Gaiak eta garaiak atalka lantzeko proposatu daiteke eta monografiak, ahozko azalpenak, powerpointak…prestatzeko eskatu...

o Oso garrantzitsua da ikasgelan parte-hartzea, pertsonen arteko harremanak garatzea, elkarrekin ikastea eta gaiak negoziatzea.

o Programazioa zehazte aldera, curriculumeko helburuak, ebaluazio-irizpideak eta adierazleak izan behar dira oso kontuan… Ebaluazioari lotutako adierazleek, esaterako, ikasgelan aritzeko argibideak eta jarduerak hautatzeko edota diseinatzeko xehetasunak ematen dituzte.

1.2. Curriculuma

Helburuak, ebaluazio-irizpideak eta ebaluazio-adierazleak

http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/es/contenidos/informacion/dif10_curriculum_berria/es_5495/adjuntos/decreto_curribachillerato_c.pdf

3

Page 4: 2.2 Literatura lantzeko jarduerak

1.3 . Irakur-liburuen zerrenda

Programazioa egitea errazteko, irakur-liburuen zerrenda zehaztea komeni da. Besteak beste, honakoak dira proposatu litezkeen liburuak:

Oharra: liburuei buruzko informazioa edo testu txatalak internetetik deskargatzeko helbideak ematen dira.

1.-“ Troiako emakumeak”, Eurípides http://antzerti.armiarma.com/antz6103.htm (lana, laburpena)... http://ekarriak.armiarma.com/?i=65

2.-“Kantutegia”, Petrarca. Testu hautatuak. (http://ekarriak.armiarma.com/?i=816 ) 3.-“Dekameroia”, Bocaccio. Testu hautatuak. (http://ekarriak.armiarma.com/?i=216 ) 4.-“Hamlet’, Shakespeare http://armiarma.com/unibertsala/shakespeare/

www.susa-literatura.com/emailuak/shakespeare

5.- “El Quijote”, Cervantes, 1. atala.

6.- Poesia erromantikoa. Antologia.

7.- “Harrotasuna eta aurrejuzkuak”, Jane Austen .( http://www.armiarma.com/unibertsala/austen/ )

8.- “Madame Bovary”, Flaubert. ( http://armiarma.com/unibertsala/flaubert ; literatura unibertsala bilduma)

9- “Kontakizunak” E.A. Poe. http://armiarma.com/unibertsala/poe/

10.- “Belar hostoak”, Walt Whitman http://ekarriak.armiarma.com/?i=497 ) http://eu.musikazblai.com/txomin-artola )

11-“Antologiak”, Baudelaire, Verlaine, Rimbaud…

o http://www.armiarma.com/emailuok/?p=1002 , o http://www.armiarma.com/emailuak/poetak/baudelaire.htm , o http://www.armiarma.com/emailuak/erein/rimb2.htm o http://www.armiarma.com/emailuok/?p=406

12.-“Andere etxea”, Ibsen. http://www.armiarma.com/emailuak/mizka/ibsen.htm

13.- Abangoardiak. Olerki-Antologia.

14.-“ Metamorfosia”, Kafka. http://wikisource.org/wiki/Metamorfosia

Hiria argitaletxea. Rufino Iraola Garmendiak itzulia.

15.- “Godoten esperoan”, Beckett (http://www.susa-literatura.com/emailuak/beckett/godo02.htm; http://www.susa-literatura.com/kritikak/krit0211.htm

16.-“20 poemas de amor y una canción desesperada”, Neruda . http://ekarriak.armiarma.com/?i=598

17.- Constantino Kavafis, Olerkien hautaketa (http://ekarriak.armiarma.com/?i=394 , http://www.armiarma.com/emailuak/pamiela/kavafis.htm

4

Page 5: 2.2 Literatura lantzeko jarduerak

18.-“Pedro Páramo”, Juan Rulfo. http://armiarma.com/unibertsala/rulfo

Testuak, testuei lotutako informazioa eta zenbait audio “Literatura Unibertsala” bilduman topatu daitezke:http://www.euskara.euskadi.net/r59-bidegil1/eu/contenidos/informacion/6987/eu_2437/eu_12461.html . Beste zenbait testu, berriz, Erein Argitaletxeko Literatura Unibertsala testuliburuan.

Armiarma literaturaren sarean gunean hemengo eta kanpoko literaturaz dagoen gehiena topatu daiteke: http://armiarma.com . ( testuak osorik, kritika, olerkiak, audioak, literatur guneetarako estekak). Hala ere, batzuetan, bilaketa zorrotzagoa egin behar izango da, testu edo itzulpen zaharretatik ihesi. Gune horretako helbide hauek oso erabilgarriak dira: http://ekarriak.armiarma.com/?p=1 , http://www.armiarma.com/emailuok/ (literatura lanen inguruko informazioa eta literatura lanak sarean irakurtzeko esteka zuzenak biltzen dituzte).

1.2.1. Hautaprobak

Selektibitateko azterketan, 2011-2013 epealdian behean zehazten diren irakurliburuak eskatuko dira:

- W. Shakespeare, Hamlet- Edgar Allan Poe, Kontakizunak (Berenize; Usher Etxearen hondamena;

Maelström; Erretratu obala; Bihotz salataria; Putzua eta pendulua ; Amontillado upela; Marie Rogêten misterioa)

- Gustave Flaubert, Madame Bovary- Franz Kafka, Metamorfosia- Constantino Kavafis, Olerki hautatuak (Gizon zaharra, argizariak,

zaharren arimak, che fece... El gran rifiuto, leihoak, thermopylak, erdaldunen esperoan, ahotsak, Desirak, troiarrak, hiria, martxoko idus-ak, jainkoak abandonatzen du antonius, ithaka, errege alexandriarrak, itzul , ahal duzun gehien, urrun, zin egiten du, gau batez)

- Juan Rulfo, Pedro Páramo

Oharra: Esteka honetan topa ditzakezue aurreko ikasturteetako hautaprobetako ereduak eta azterketa zuzentzeko ebaluazio-irizpideak

5

Page 6: 2.2 Literatura lantzeko jarduerak

1.3. Edukien banaketa. Proposamen bat

Dokumentu honetan adierazitako iradokizunak kontuan izanik eta Literatura Unibertsaleko curriculumetik abiatuta, honako sekuentziazio hau proposatu daiteke irakasgaiaren edukiak ebaluazioz ebaluazio banatzeko:

1. Ebaluazioa

Antzinarotik Aro Modernora:

Mitologiak literaturaren hastapenetan.Literatura biblikoaren, greziarraren eta latindarraren aurkezpen laburra.Erdi Aroko epika eta ziklo arturikoaren sorrera. Errenazimentua eta klasizismoa: testuinguru orokorra. Munduko aldaketak eta gizakiari buruzko ikuspegi berria. Maitasunaren lirika: trobalarien olerkiak eta Dolce Stil Nuovo. Petrarkaren Kantutegiak ekarritako berrikuntza. Prosazko narrazioa: Boccaccio. Europako antzerki klasikoa. Ingalaterrako isabeldar antzerkia. Argien Mendea: Ilustrazioa. Entziklopedia. Ilustrazioko prosa.Europako XVIII. mendeko eleberria. Cervantesen eta pikareskaren ondorengoak.

Gelako jarduerak. Eduki teorikoak lan praktikoen bidez gauzatu daitezke: monografiak, ahozko azalpenak, informazio panelak… beti testu hautatuen irakurketari lehentasuna emanez.

iIrakur liburuak:“Hamlet”, Shakespeare (literatura unibertsala bilduma) http://armiarma.com/unibertsala/shakespeare/...

2. EbaluazioaAro Garaikidea (XIX. mendea)

Erromantizismoa: kontzientzia historikoa eta zientziaren zentzu berria.

Poesia erromantikoa.Eleberri historikoa.XIX. mendeko bigarren erdia: narratiba erromantikotik

errealismora Europan. XIX. mendeko Europako eleberrigile garrantzitsuenak. AEBko literatura handiaren sorrera. Ipuinaren berpizkundea. Poetikaren modernitatea: Baudelaire-etik sinbolismora.Europako antzerkiaren berrikuntza.

Aro Garaikidea (XX. mendea)

XIX. mendeko pentsamoldearen krisia eta mende amaierako kultura.

6

Page 7: 2.2 Literatura lantzeko jarduerak

Filosofia-, zientzia- eta teknika-alorreko berrikuntzak, eta haien eragina literaturan. Eleberriak idazteko bide berri baten sendotzea. Europako abangoardiak. Surrealismoa.

Gelako jarduerak. Eduki teorikoak lan praktikoen bidez gauzatu daitezke: monografiak, ahozko azalpenak, informazio panelak… beti testu hautatuen irakurketari lehentasuna emanez.

Irakur liburuak:

“Kontakizunak” E.A. Poe (http://armiarma.com/unibertsala/poe )“Madame Bovary”, G. Flaubert (Literatura unibertsala bilduma; http://armiarma.com/unibertsala/flaubert ) “Metamorfosia”, F. Kafka http://wikisource.org/wiki/MetamorfosiaHiria argitaletxea. Rufino Iraola Garmendiak itzulia.

3. Ebaluazioa

AEBko literatura handiaren gailurra. Belaunaldi galdua. Absurdoaren antzerkia eta konpromisoaren antzerkia.Hispanoamerikako literatura.Hedabideak eta teknologia berriak: gaur egungo literaturan duten eragina.

Gelako jarduerak. Eduki teorikoak lan praktikoen bidez gauzatu daitezke: monografiak, ahozko azalpenak, informazio panelak… beti testu hautatuen irakurketari lehentasuna emanez.

Irakur liburuak:

Constantino Kavafis, Olerkien hautaketa http://www.armiarma.com/emailuak/pamiela/kavafis.htm

Gizon zaharra, Argizariak, Zaharren arimak, Che fece... El gran rifiuto, Leihoak Thermopylak, Erdaldunen esperoan, Ahotsak, Desirak, Troiarrak, Hiria, Martxoko idus-ak, Jainkoak abandonatzen du antonius, Ithaka, Errege alexandriarrak, Itzul, Ahal duzun gehie,n Urrun, Zin egiten du, Gau batez.

Juan Rulfo, Pedro Páramo: http://www.armiarma.com/unibertsala/rulfo/

2. GELARAKO ZENBAIT PROPOSAMEN DIDAKTIKO (Teresa Ruizek paratuak)

7

IRAKUR-LIBURUEN KRONOGRAMA

IrailaUrriaAzaroaAbenduaUrtarrilaOtsailaMartxoaApirilaErdi Arora arte.AntologiaErrenazimenduaAntologiaHamletM. BovaryE.A. Poeren KontakizunakMetamorfosiaConstantino Kavafis, Olerkien hautaketaPedro Páramo

Page 8: 2.2 Literatura lantzeko jarduerak

2.1. Sekuentzia didaktikoak

Veinte Poemas De Amor Y Una Canción Desesperada. http://ekarriak.armiarma.com/?i=598

1. “Canción desesperada” jatorrizko hizkuntzan, gaztelaniaz, irakurriko da modu dialogikoan, ikastaldekoen arteko elkarrizketa oinarri; Nerudaren literatur lanean murgildu, elkarrekin ulertu eta hartaz hausnartzeko.

2. Ondoren, ezaugarri formalen analisia egingo da. Irakasleak analisi hori erabil dezake XX. mendeko olerkigintzaren joera eta ezaugarri nagusiak aztertzeko.

3. Hogei olerkiak ikasleen artean banatu eta ikaskideen aurreko aurkezpena eta azalpena egiteko eskatu. Hainbat modutan landu daiteke, banaka zein taldeka:

a. ppt, moviemaker... erabiliz aurkezpena proposatu. Horrela, olerkiaren esanahiaz hausnartuko dute.

b. Banan-banan olerkiaren aurkezpena egiteko eskatu eta errezitatzeko jendaren aurrean. Olerkiaren aurkezpen laburra egin daiteke eta formari eta edukiari lotutako ezaugarririk esanguratsuenak azpimarratu.

c. Olerkia berregin. Ikasleek nork bere testu poetikoa sortuko du jatorrizko olerkiaren ideia nagusia edota gaia islatuz, edo bestela, testu bat idatziko du olerkiaren esanahia azaltzeko. Biak aurkeztuko dira ikaskideen aurrean eta beraiek balioetsiko dute helburua lortu den ala ez.

d. Gaur egungo olerkiekin eta abestiekin erlazionatu Nerudaren olerkiek adierazten dituzten sentimenduak. Jatorrizko olerkiak gaztelaniaz daude eta topatuko dituzten olerkiak, agian, beste hizkuntza batzuetan (testuartekotasuna eta hizkuntzen trataeera bateratua bultzatuko dira horrela).

4. Talde Ikerlana. Ikasleek bakoitzak berari egokitu zaion olerkian naturari lotutako irudi poetikoak bilatuko ditu (mis palabras se adelgazan como huellas de gaviota; el atlas blanco de tu cuerpo; ni corazón se cierra como una flor nocturna…) eta esanahia azalduko du. Metaforak, konparazioak eta beste irudi literarioak bilatu eta Nerudak erabilitako irudiak bilduko dituzte. Bestalde, beste olerkari batzuek sortutako naturari lotutako irudi literario eta metaforekin hornitu daiteke, abestiekin edo, zergatik ez, eguneroko erabileran usu agertzen diren irudiekin (izotza bezain hotza zara, nire bizitza basamortu lehorra da, nire bizia suntsitu duen urakana baino bortitzagoa zara…). Zine erreferentziekin edo musika eta pintura erreferentziekin ere lotu daiteke.

Behar-beharrezkoa da ikasgelan Nerudaren beste literatur lanak, lantzen ari den lanaz gain edukitzea. Gelako liburutegia sortu beharko litzateke eta bertan ikasturtean landuko diren idazle guztien lanak bildu.

Bestalde, ikasgela, literaturari lotutako kartel, poster, idazleen argazkiekin etabar...apaindu beharko litzteke. giroa sustatze aldera.

8

Page 9: 2.2 Literatura lantzeko jarduerak

Nerudaren olerki bilduma hau lantzean, ikasleek eurek bilatu eta hautatu beharko lukete idazlearen inguruko informazioa: bizitza, munduko literaturari egindako ekarpenak, mundu literaturan utzitako arrastoa. Osagarri moduan ‘Manifiesto por una poesía sin pureza’ erabil liteke eta egiaztatu manifestu horrek biltzen dituen ideiak Nerudaren lan honetan islatzen diren ala ez.

9

Manifiesto por una poesía sin pureza

Es muy conveniente, en ciertas horas del día o de la noche, observar profundamente los objetos en descanso: las ruedas que han recorrido largas, polvorientas distancias, soportando grandes cargas vegetales o minerales, los

sacos de las carbonerías, los barriles, las cestas, los mangos y asas de los instrumentos del carpintero. De ellos se desprende el contacto con el hombre y

de la tierra como una lección para el torturado poeta lírico. Las superficies usadas, el gasto que las manos han infligido a las cosas, la atmósfera a

menudo trágica y siempre patética de estos objetos, infunde una especie de atracción no despreciable hacia la realidad del mundo.

La confusa impureza de los seres humanos se percibe en ellos, la agrupación, uso y desuso de los materiales, las huellas del pie y de los dedos, la constancia de una atmósfera humana inundando las cosas desde lo interno y lo externo.

Así sea la poesía que buscamos, gastada como por un ácido por los deberes de la mano, penetrada por el sudor y el humo, oliente a orina y a azucena

salpicada por las diversas profesiones que se ejercen dentro y fuera de la ley.

Una poesía impura como traje, como un cuerpo, con manchas de nutrición, y actitudes vergonzosas, con arrugas, observaciones, sueños, vigilia, profecías,

declaraciones de amor y de odio, bestias, sacudidas, idilios, creencias políticas, negaciones, dudas, afirmaciones, impuestos.

La sagrada ley del madrigal y los decretos del tacto, olfato, gusto, vista, oído, el deseo de justicia, el deseo sexual, el ruido del océano, sin excluir

deliberadamente nada, sin aceptar deliberadamente nada, la entrada en la profundidad de las cosas en un acto de arrebatado amor, y el producto poesía manchado de palomas digitales, con huellas de dientes y hielo, roído tal vez

levemente por el sudor y el uso. Hasta alcanzar esa dulce superficie del instrumento tocado sin descanso, esa suavidad durísima de la madera

manejada, del orgulloso hierro. La flor, el trigo, el agua tienen también esa consistencia especial, ese recurso de un magnífico acto.

Y no olvidemos nunca la melancolía, el gastado sentimentalismo, perfectos frutos impuros de maravillosa calidad olvidada, dejados atrás por el frenético

libresco: la luz de la luna, el cisne en el anochecer, "corazón mío" son sin duda lo poético elemental e imprescindible. Quien huye del mal gusto cae en

el hielo.

Page 10: 2.2 Literatura lantzeko jarduerak

JARDUEREI LOTUTAKO EBALUAZIO- IRIZPIDEAK ETA ADIERAZLEAK

Oharra: Beheko irizpideak eta adierazleak curriculumetik hartu dira. Ebaluaziorako proposamena luzeegi gerta ez dadin, horietako batzuk aukera daitezke, beti ere, taldea eta gauzatutako prozesua kontuan harturik.

1. Literatura, gozatzeko, mundua ezagutzeko eta norberaren nortasuna, norberaren kultura eta norberaren gizartea eratzeko tresna moduan erabiltzea.

1.2. Ea, gozatzeko, bere kasa aukeratzen dituen irakurgaiak.

1.3. Ea testuen edukia norberaren bizipenen eta literaturaz duen ezagutzen arabera interpretatzen duen.

1.4. Ea edukia ulertuz irakurtzen dituen programatutako lanak, eta ea ikasitakoa haiek hobeto ulertzeko erabiltzen duen.

2. Hainbat garaitako lan laburrak eta pasarte esanguratsuak aztertzea eta iruzkintzea, eta lan horien edukia interpretatzea, sortu ziren testuinguruaz ikasitakoaren arabera.

2.1. Ea badakien zein diren garai historiko eta sozial garrantzitsuenen ezaugarriak.

2.2. Ea azaltzen dituen literatura-testuek erakusten dituzten konbentzio soziokulturalen eta lanok sortu zituen gizartearen arteko loturak.

2.3. Ea badakien interpretatzen literatura-lanak beren testuinguru historiko, sozial eta kulturalaren barruan.

3. Literatura-genero handien eboluzioan izandako zenbait une garrantzitsu azaltzea, eta garaiko ideia estetiko garrantzitsuenekin eta eraldaketa artistiko eta historikoekin erlazionatzea.4. Hainbat garaitako lan laburrak eta pasarte esanguratsuak aztertzea eta iruzkintzea, eta lan horien edukia interpretatzea, literaturako gaiei buruz, generoei buruz, eta garai eta egileei buruz ikasitakoaren arabera.

4.1. Ea aurkitzen dituen testuetan zenbait gai zehatz.

4.4. Ea dakien zein diren literatura-testua kokatutako generoaren ezaugarriak.

4.5. Ea dakien testuen iruzkina egiten, oinarrizko ezaugarriak eta baliabide estilistikoak identifikatuz.

5. Literaturak sortutako zenbait mitoren eta arketiporen eraginaz ohartzea, eta kultura unibertsalean duten balio iraunkorraz jabetzea.

5.1. Ea identifikatzen dituen denboran zehar iraun duten mito eta arketipoak.

5.3. Ea dakien aztertzen eta alderatzen literaturako mito edo arketipo bera lantzeko, hainbat garaitan erabili diren trataerak.

6. Literatura unibertsaleko lan adierazgarriak beste arte-adierazpide batzuekin erlazionatzea, eta adierazpen-hizkuntzen artean dauden antzekotasunak eta desberdintasunak aztertzea.

6.1. Ea jabetzen den beste arte-adierazpide batzuen oinarrian literatura-lanak daudela.

6.2. Ea badakien aztertzen artelanen arteko loturak, antzekotasunak eta desberdintasunak adieraziz.

6.3. Ea badakien zein diren hainbat hizkuntzaren ezaugarriak.

7. Literatura unibertsaleko testuak euskal literaturako eta espainiar literaturako testuekin alderatzea, eta testuon eraginak, eta haien artean dauden antzekotasunak eta desberdintasunak azaltzea. 8. Literatura-lanak balioestea, ahoz nahiz idatziz, ideia eta sentipen kolektiboen topaleku gisa, eta gure esperientziak zabaltzeko baliabide gisa.

10

Page 11: 2.2 Literatura lantzeko jarduerak

8.1. Ea jakin-mina eta jarrera ireki eta kontzientea erakusten duen literaturaren gainean.

8.2. Ea, azalpenetan, irakurtzeko eta literaturaren azken berriak jakiteko gogoa erakusten duen.

8.3. Ea bere iritzia ematen duen, hainbat euskarri erabiliz, irakurritako literatura-lanei buruz, ahoz nahiz idatziz.

8.4. Ea arrazoitzen dituen bere iritziak.

8.5. Ea antzematen dituen, irakurritako lanetan, sentipenak, pentsamoldeak eta balio kolektiboak.

8.6. Ea lotzen duen idazlanetako edukia bere bizipenekin.

9. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak modu kritiko, autonomo eta eraginkorrean erabiltzea, literatura-gaiei buruz informazioa bilatzeko eta aditzera emateko. 10. Elkarrizketak erabiltzea irakurritako testuak ulertzeko eta ezagutzak eskuratzeko.

10.1. Ea parte hartzen duen, modu aktibo eta egokian, eta gogoeta eginez, literatura-gaiei buruzko elkarrizketetan.

10.2. Ea bere iritzia ematen duen irakurritako testuei buruz.

10.3. Ea alderatzen dituen era bateko eta besteko ikuspegiak, eta berea berrikusten ote duen.

10.4. Ea ondorio arrazoituak ateratzen dituen landutako literatura-alderdiei buruz.

11. Eskema bati jarraiki, idazlan, egile edo garai bati buruzko azterketa eta iruzkinak egitea, ahoz nahiz idatziz, ikus-entzunezkoak eta IKTak erabiliz.

11.1. Ea lana modu autonomoan planifikatzen duen.

11.6. Ea dakien lanaren edukia interpretatzen, haren testuinguru historiko eta literarioari lotuta.

11.7. Ea dakien zein diren erabilitako hizkuntza-baliabideak.

11.8. Ea dakien hizkuntza-maila eta literatura-terminologia egokiak erabiltzen.

11.9. Ea berrikusten dituen bere lanak, koherentzia, kohesioa eta zuzentasuna hobetzeko.

Belar Hostoak. Walt Whitman (Teresa Ruizek paratua)

Idazlearen eta beraren lanen inguruko informazioa eta beste: http://ekarriak.armiarma.com/?i=497

Olerki hauen irakurketa erabil daiteke hizkuntzen arteko lan bateratua gauzatzeko (euskara/ingelesa/gaztelania) Abiapuntutzat, Txomin Artolaren abestiak erabil litezke http://eu.musikazblai.com/txomin-artola, http://www.lastfm.es/music/Txomin+Artola/Belar+hostoak eta jatorrizko testuak ingelesez eman eta itzulpenak ere bai.

11

Page 12: 2.2 Literatura lantzeko jarduerak

Hori guztia egindakoan, aurreko atalean egin den proposamendidaktikoan azaldutakoa egin daiteke. Aldaketa, jakina, gaietan egongo da.

1. Irakasleak iparramerikako olerkaritza aldatu zuen idazlea aurkeztuko du. Hori egiteko, Whitman-en argazkiekin hornitutako ppt-a egin dezake, garai hartako prentsa erreferentziak bildu, eta idazlearen garrantzia azpimarratu . Era berean, ikasleek ikusitako filmeekin lotu liteke, hau da, idazleen biografiatik harago joan.

2. Txomin Artolaren abestiak entzun. Aldez aurretik, ikasleei olerkien testua ingelesez emango zaie eta abestiak eta olerkiak erlazionatzeko eskatu.

3. Bizpahiruko ikasle taldetxoak egin eta abestiak /olerkiak irakurri. Jatorrizko testuaren eta ituzlpenaren arteko aldeak bilatuko dira. Erkaketa honen emaitza gisa alderdi formalak landuko dira (neurria, errima...) eta esanahiaren aldetiko antzekotasunak eta desberdintasunak (gauza bera esateko ea erreferentzia berdinak erabiltzen dituzten), eta oro ha,r itzulpenari lotutako alde nabarmenak.

4. Ikasleen artean olerki txatalak banatuko dira eta ikaskideen aurrean azaltzeko eskatu. Hona proposatu daitezkeen zenbait jarduera:

a. ppt, moviemaker... erabiliz aurkezpena proposatu. Horrela, olerkiaren esanahiaz hausnartuko dute.

b. Banan-banan olerkiaren aurkezpena egiteko eta errezitatzeko jendearen aurrean eskatu. Olerkiaren aurkezpen laburra egin daiteke eta formari eta edukiari lotutako ezaugarririk esanguratsuenak azpimarratu.

c. Olerkia berregin. Ikasleek nork bere testu poetikoa sortuko du jatorrizko olerkiaren ideia nagusia edota gaia islatuz, edo bestela, testu bat idatziko du olerkiaren esanahia azaltzeko. Biak aurkeztuko dira ikaskideen aurrean eta beraiek balioetsiko dute helburua lortu den ala ez.

d. Gaur egungo olerkiekin eta abestiekin erlazionatu olerkiek adierazten dituzten sentimentuak.

5. Talde Ikerketa. Ikasle bakoitzak berari egokitu zaion olerkian naturari lotutako irudi poetikoak bilatuko ditu (Hator, esan zidan nere arimak (bat egiten baitugu) egin ditzagun bertsoak ene gorputzarentzat heriotz ondoan ezin ikusizko bezala itzultzen banaiz) eta esanahia azalduko du. Metaforak, konparazioak eta beste irudi literarioak bilatu eta idazleak erabilitako irudiak bilduko dituzte. Beste olerkari batzuek sortu dituzten naturari lotutako irudi literario eta metaforekin hornitu daiteke, abestiekin edo, zergatik ez, eguneroko erabileran usu agertzen diren irudiekin (izotza bezain hotza zara, nire bizitza basamortu lehorra da, nire bizia suntsitu duen urakana baino bortitzagoa zara…). Zine erreferentziekin edo musika eta pintura erreferentziekin ere lotu daiteke, kasu honetan, oso ugariak.

Ezinbestekoa da ikasgelan Whitman-en beste literatur lan batzuk edukitzea, Gelako liburutegia sortu beharko litzateke eta bertan ikasturtean landuko diren idazle guztien lanak bildu.

12

Page 13: 2.2 Literatura lantzeko jarduerak

Bestalde, ikasgela, literaturari lotutako kartel, poster, idazleen argazkiekin eta abar...apaindu beharko litzteke. giroa sustatze aldera.

JARDUEREI LOTUTAKO EBALUAZIO- IRIZPIDEAK ETA ADIERAZLEAK

Oharra: aurreko sekuentzian proposatutako ebaluazio-irizpideak eta adierazleak erabil daitezke.

- Divina Commedia Jainkotiar Komedia. Dante

http://ekarriak.armiarma.com/?i=237http://eu.wikipedia.org/wiki/Dante_Alighierihttp://eu.wikipedia.org/wiki/Jainkotiar_Komedia

Literatura kllasikotik abiatuta ikasleek sormenerako bidea egin eta literatura unibertsaleko lan esanguratsu eta erakargarrienetako bat ezaugtuko dute: Divina Commedia (Jainkotiar Komedia), hain zuzen ere.

Honako web gune honetan topatu daiteke literatura obra hau lantzeko planteamendu didaktikoa: http://dante-commedia.blogspot.com/

2.2 Literatura lantzeko jarduerak

-Ulermena lantzeko

• Testuak edo testu-txatalak bakarka irakurtzea.• Testuak talde handian irakurri eta interpretatzea.• Tertulia dialogikoak egitea.• Liburutegietara, liburudendetara, liburu azoketara.... joatea.• Literatur lanei lotutako antzezpenetara edota musika

ikuskizunetara joatea, filmak ikustea...• Ikastetxeko eta ikasgelako liburutegia erabiltzea.• Internet modu eraginkorrean erabiltzea, informazioa biltzeko

eta hautatzeko.

Testuak ekoizteko

• Testuak errezitatzea edo antzeztea.• Literatur tailerrak egitea.• Literatur txatalak antzeztea.• Talde-liburuak sortzea (olerki bildumak, narrazioak...)• Ikastetxean gertatu ohi direnen inguruko narrazioak idaztea.

13

Page 14: 2.2 Literatura lantzeko jarduerak

• Idazleen testu antologiak egitea.• Olerkien, narrazioen... bideoak sortzea (Movie Maker, Photo

Pech programak erabiliz, esaterako)• Antologien grabazioak egitea (Voxopop, Podcast...erabiliz,

esaterako)• Asmo literarioko testuak sortzeko web 2.0ren tresnak

erabiltzea (wikia, glogsterra, denbora lerroak).• ...

Literaruraren inguruko informazioari lotutako jarduerak

• Literatura gaien inguruko azalpenak bai ikasleek bai irakasleak egitea.

• Literaturaren inguruko testuak irakurtzea: kritika literarioak, aldizkari berezituetako artikuluik, literatura-aldizkariak...

• Internet erabiltzea, Informazioa biltzeko eta hautatzeko ,• Testu literarioen gainean talde handian aritzea,• Iruzkinak taldeka egitea,• Irakur liburuen zein literatur hitzaldien inguruko erreseinak

egitea. • Literatur lanei buruzko analisia gauzatzea,• jendaurreko ahozko azalpena egitea Ikasleek egindako

ikerketa lanei buruz.• Literatura gaiei lotutako webquestak edo altxorraren bila

gisako sekuentzia digitalak gauzatzea.• Literaturari lotutako lanak egitea Web 2.0ren tresnak erabiliz

(wikia, glogsterra, denbora lerroak).• ...

- La educación literaria: tipos de actividades. Felipe Zayas

Literatura lantzeko ikasgelan proposatu daitezkeen bederatzi jarduera mota. Honako helbide honean klikatu:

http://fzayas.com/literatura/tipos_actividades.pdf

a) Actividades de comparación.

b) Actividades de sustitución.

c) Actividades de ordenación.

d) Actividades de terminación.

e) Actividades de predicción.

f) Actividades de taxonomía

g) Actividades de resolución de problemas generales.

h) Actividades de continuación

i) Actividades de composición

14

Page 15: 2.2 Literatura lantzeko jarduerak

3. BALIABIDEAK

3.1. Baliabide orokorrak

Informazioa:

http://www.hiru.com/literatura/?taldea=LU_Albores_literatura_europea http://www.euskara.euskadi.net/r59-738/eu/contenidos/informacion/6987/

eu_2437/eu_12461.html http://ekarriak.armiarma.com/?p=1 http://armiarma.com http://es.wikipedia.org/wiki/Literatura_universal http://www.auladeletras.net/material/lituni01.pdf http://www.kalipedia.com/literatura-universal/

Audioak:

http://www.euskara.euskadi.net/r59-738/eu/contenidos/informacion/6987/ eu_2437/literatura_entzungaiak.html

http://www.ikasbil.net/jetspeed/portal/media-type/html/user/anon/page/ materialdidacticodetalle?gid=286798

http://www.lastfm.es/music/Txomin+Artola/Belar+hostoak http://www.palabravirtual.com/ http://www.leerescuchando.net/ http://antologiapoeticamultimedia.blogspot.com/ http://amediavoz.com/ http://www.leerescuchando.net/ http://www.palabravirtual.com/

Testu digitalak:

http://ekarriak.armiarma.com/?p=1 http://armiarma.com http://www.armiarma.com/emailuok/ http://www.susa-literatura.com/ http://antzerti.armiarma.com/antz6103.htm http://www.bibliotecasvirtuales.com/biblioteca/

OtrosAutoresdelaLiteraturaUniversal/index.asp http://www.cervantesvirtual.com http://books.google.es/books?q=google&oe=utf-8&rls=org.mozilla:es-

ES:official&client=firefox-a&um=1&ie=UTF-8&sa=N&hl=es&tab=wp

Bideoak:

http://www.youtube.com http://es.video.yahoo.com/ http://euskaltube.com/ http://www.ikasbil.net/jetspeed/portal/media-type/html/language/es/user/

anon/page/materialdidacticolista?mota=2643Adibidez: Pedro Páramo. http://www.youtube.com/watch?v=XRq3_wg_pIY

15

Page 16: 2.2 Literatura lantzeko jarduerak

Zinea:

Carmen Echazarretak egindako lana. Literaturari lotutako film-eszena hautatuak eta horiei lotutako jarduerak (gaztelaniaz).

Apocalypse now Blade runner Cumbres borrascosa Drácula Romeo y Julieta My fair lady El informe pelícano El padrino Mucho ruido y pocas nueces Madame Bovary Las cenizas de Ángela La naranja mecánica

Material guztia CdRom batean dago bilduta. Eskuratu nahi izanez gero, Berritzegunera deitu edo eposta idatzi: [email protected] , [email protected] .

Irakasleen zenbait webgune:

http://sites.google.com/site/mundukoliteratura/

http://blog.educastur.es/lunpau/

recursos-para-la-materia-de-literatura-universal-2/

Bibliografia:• Enseñar lengua y literatura en el bachillerato. Textos aldizkaria, 15,

Bartzelona.

• Carlos Lomas, Antonio Romero, Teresa Colomer (1996) La educación lingüística y literaria en la enseñanza secundaria. Colomer, Teresa. La didáctica de la literatura: temas y líneas de investigación e innovación (artikulua). ICE, Horsori argitaletxea, Bartzelona.

• Egile anitz (2006) Enseñar literatura en secundaria. La formación de lectores críticos, motivados y cultos. Graó 214. Bartzelona.

• Durant, A. eta Fabb, N. (1987), "Nuevas tendencias de la lingüística de la escritura", Fabb, N., Derek, A., Durant, A. eta Colin, M. (bild.), La lingüística de la escritura. Madril, Visor.

• Leer. es gunea: http://leer.es. Irakasleen gunea: http://docentes.leer.es/ .

16

Page 17: 2.2 Literatura lantzeko jarduerak

3.2. Literatura eta IKTak

- Web guneak

- Google Sites

Googleren aplikazio honen bidez web guneak sor daitezke. Erabilera asko izan ditzake, hala nola unitate didaktiko e n euskarri, baliabideak biltzeko gune gisa edota datuak, informazioa, baliabideak, irudiak, bideoak eta material anitz bertan jartzeko...

- Wikia Irakaslearen eta gelako Lan koaderno gisa erabill daieke, ikasleen lan-koaderno digitala ere izan daiteke, edo arloari lotutako baliabideak biltzeko gune gisa planteatu. Halaber, lanak argitaratzeko , kontsultak egiteko edota ekintza interaktiboetan parte hartzeko proposatu daiteke wikia.

- Literatura eta Web 2.0ren tresnak. Zenbait adibide

- Denbora lerroa

Denbora lerroak medio, historia-aroak, biografiak, kronologikoki kokatzen den edozein aldi... modu grafikoan irudikatzen dira eta marrazki, argazki, bideo, soinu eta abarrekin hornitu. Autobiografiak, biografiak, garai literarioen garapena....proposatu daitezke Hemen, esaterako, Bernardo Atxagaren biografiaren denbora lerroa duzue.

- Horma-irudi digitala

Horma-irudi birtualek ohiko testuei eta irudiei elementu multimediak gehitzeko aukera ematen dute, gainera, oso ikusgarriak dira eta eztabaidak bultzatzeko edo iritzi horma-irudiak sortzeko erabili ahal dira. Literatura saioetan, ikasleen ekoizpenak aurkezteko, azalpenak emateko eta informazioa aberastu eta hornitzeko aukera paregabea ematen dute. Hona hemen zenbait eredu: Glogster web 2.0ren aplikazioaren bidez eginak:

Kirmen   Uribe . Miren Agur Meabe, Andoni Egaña Bertsolaritza lehiaketa

- Audio grabazioak

Egun, sareak eskaintzen dituen aplikazioei esker, ikasleen ahozko ekoizpenak erraz-erraz jaso daitezke.

Podomatic aplikazioaren bidez nork bere webgunea sor dezake, bloga balitz bezala (audio-bloga) eta bertan audio grabazioak txertatu. Oso tresna erabilgarria da ikasleen ahozko laginak biltzeko,

17

Page 18: 2.2 Literatura lantzeko jarduerak

adibide moduan Jakintza ikastolako ikasleen blog hauetan ikusten den bezala. Literatura saioetan, ahozko testuen antologiak egin daitezke, edota ‘entzuten irakurtzeko gunea’ sortu euskaljakintza.com guneko entzun atalean bezala eta literatur aldi jakin bateko edo idazle jakin baten inguruko ikasleen lanak biltzeko gune bihurtu. 

- Bideoa

Bideoa ezinbesteko tresna da bai informazio iturri gisa bai ikasleen ahozko testuen euskarri gisa. Halaber, bideo grabazioek aukera ematen duten ahozko testuak zabaltzeko eta beste batzuekin partekatzeko. Bi eredu aipagarri dira honakoak: La voz de los expertos  eta Poesía eres tú.Literatura saioetan asko dira egin daitezkeen komunikazio atazak: olerki bateko hitzak irudi bihurtu, ahozko azalpenak eman, elkarrizketen eta solasaldien grabazioak egin... - Geolokalizazioa

Geolokalizazioaren bidez (Google maps, Tangzania...), espazioan kokatzeaz gain, leku horren inguruko datuak txertatu eta bideoak eta irudiak jar daitezke.

Ikasgelako proiektuetan, esaterako, Idazlan baten ibilbide literarioa egiteko proposatu daiteke, hala nola Carmen Laforet idazlearen "Nada" eleberrian azaltzen den Bartzelona hiria azaltzeko.

-Tuenti eta Twiter

‘Tuenti de Bohemia’. Sare sozialak literatur lanen irakurketa gidatzeko. Toni Solanoren proposamena. Ramón del Valle Inclán idazlearen Luces de Bohemia literatur lanaren lanketa Batxilergo 2. mailan.http://www.repasodelengua.com/2010/11/tuenti-de-bohemia.html

- Moodle plataforma eta literatura Batxilergoan

Lourdes Domenech irakaslearen proposamena: Moodle y literatura en 2º de Bachillerato.http://apiedeaula.blogspot.com/2011/04/gracias-san-moodle-antologia-poetica.html

18