16
Irungo euskarazko hamabostekaria Euskararen Eguna, jarduerez lepo aurten 217. zk. Bigarren aroa Azaroak 15 2013 Erreportajeak Irungo Stop Kaleratzeak Plataforma 6 Pello Gallardo, Jostamendiko nagusia 7 Jose Antonio Santano, Irungo alkatea 8 Kirolak. Bidasoa K. E. 10 Haurren leihoa. Belaskoenea LH 11 Gazteen Lanak. Txingudi BHI 12 Gaztea. Etorki Games enpresak bideo-joko bat garatu du 13 Gaztea. Gazteartean Special Day 14 Gazte informazioa Irunero Kirolak Neskak futbolean Irun Artia Elkartearen eskutik w w w . i r u n e r o . c o m Sar zaitez web orrian eta Facebooken

217. zk. Irunero · belaunaldiko jostailua da, esate baterako, auto te - legidatua tabletaren bitartez. Ildo horretatik, haurrentzako gadgetak ekoizten hasi dira: egokituak diseinuaren

  • Upload
    others

  • View
    8

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: 217. zk. Irunero · belaunaldiko jostailua da, esate baterako, auto te - legidatua tabletaren bitartez. Ildo horretatik, haurrentzako gadgetak ekoizten hasi dira: egokituak diseinuaren

Irungo euskarazko

hamabostekaria

Euskararen Eguna, jarduerez lepo aurten

217. zk.Bigarren aroa

Azaroak 152013

ErreportajeakIrungo Stop KaleratzeakPlataforma

6 Pello Gallardo, Jostamendiko nagusia7 Jose Antonio Santano, Irungo alkatea8 Kirolak. Bidasoa K. E.10 Haurren leihoa. Belaskoenea LH11 Gazteen Lanak. Txingudi BHI12 Gaztea. Etorki Games enpresak bideo-joko bat garatu du13 Gaztea. Gazteartean Special Day14 Gazte informazioa

I runero

KirolakNeskak futbolean Irun Artia Elkarteareneskutik

ww

w.irunero.comSar

zaitez web orrian etaFacebooken

Page 2: 217. zk. Irunero · belaunaldiko jostailua da, esate baterako, auto te - legidatua tabletaren bitartez. Ildo horretatik, haurrentzako gadgetak ekoizten hasi dira: egokituak diseinuaren

2

Honako erakunde hauek Irunero diruz laguntzen dute:

IUA

: 226

7

Ana [email protected]

Naiara Hernandez Lekuona

Xabier Kerexeta

Amaia [email protected]

Sonia Garcia Olazabal, [email protected]

Baseclick S.L.ISSN: 1134-0606Lege gordailua:SS-230-94.Maiatzaren Lehena, 23 -20304 IRUNTel: 673 39 84 57www.irunero.com

I runero

Irun atzo Irun gaurBehobia-Donost ia

Urdanibia plaza atzo

Urdanibia plaza gaur

Antso Urdanibia Topalda irundar jeneralahainbat urtez Felipe III.aren zerbitzura Es-painiako eta Indietako Errege Armadakokide izan zen. Urdanibia jaunak 1644anegindako testamentuan herriko behekoplazan ospitale bat eraikitzeko dirua utzizuen. Hura zela eta, 1903an Irungo Udalakplazari Urdanibia deitzea erabaki zuen.

Plazak ez du beti izen hori izan. 1896an,Udalak kaleen izenak euskaraz zein gaztela-niaz jarri behar zirela erabaki zuenean, Pi-lotatokiko plaza izenez agertzen da, bertanpilota partiduak jokatzen zirelako.

1903an, plaza de la Alameda edo Zumardia

deitzen zenari Plaza de la Feria izena jarrizitzaion. Urte berean, aipatu bezala, gauregungo izenez bataiatua izan zen.

1859an bazen Urdanibia esaten zitzaionkale bat. Duela urte batzuk arte Udal Eus-kaltegiaren ondoan dagoen kale kantoianbazegoen huraxe adierazten zuen errotulua.

Goiko argazkia 1969. urtekoa da. Bertanikus daiteke urtetan lurra estali zuten ko-lore horixkako harri txintxarrak zeudela.

Plaza laster zaharberrituko dute.

Iturria: Irungo Kaleen Izenak. José Monje

Ez, ez naiz ari joan den igandean egin-dako lasterketaz. Baina toponimo biekbadute lotzen eta era berean bereiztendituen zerbait, 21 kilometroez gain.Zaku berean, hots, bi zakutan, sar ge-nitzake Hondarribia, Hendaia, Bidasoa,Urruña, Azpeitia eta Azkoitia, baita Na-farroa, Gipuzkoa, Araba, Bizkaia eta Zu-beroa ere... Zer da lotzen eta bereiztendituen ezagugarria, bada? Denek du-tela "a" letra bukaeran, baina batzueikentzen ahal zaiela deklinatzean, etabeste batzuei, ez, atxikia dutelako. Edo-zein euskaldunek ulertzeko modukoa.

Erdaraz bizi garen Euskal Herrian,ordea, dena izaten da konplikatuxeago.Dena den, auzoaren teilatura harrikahasi aurretik, gogora dezagun Axula-rrek aspaldi handian ohartarazi ziguna,euskararen protagonismo eskasaz: eus-kaldunek berek dute kulpa. Izan ere,gure euskara erdalduntzea ala ez... er-daldunei bost axola, eta geure hizkun-tzaren erabilera korapilatzeko ez dugu

geure baitatik atera beharrik. Honahemen arestian egindako aldaketa:oraintsu arte "Bidasoako" zuzen ge-nioena, oker dago, "Bidasoko" behardu eta. Horra hor, lekuko, Bidasoarenertzean (kasu honetan ez omen du "Bi-dasoren" behar), Santiagoko Irun al-deko aduana zaharrean zabaldutakointerpretazio zentroa. Hala bada, halabedi. Galdera agian ez litzateke zergatikden hala, Bidaso(a) hitzaren etimolo-giak etimologia, baizik eta zergatik ezden izan hala arautu orain arte.

Bestetik, forma zaharrari eusten dionarau berrira egokitzen garen bitartean,ziur nago jarraituko dugula entzuteneta irakurtzen, baita testu ofizialetanere -agian horietan gehiago-, Hondarri-biako, Behobiako... eta halakoak, erda-raren eraginez seguruenik: erdaraz a-zbukatuta esaten da, eta euskaldunokkalkatzeko joera handia dugu. Behar-bada horrexegatik ere, erdaraz Donostimaiz esaten denez gero, euskaraz Do-nostiko behin baino gehiagotan topa-tzen dugu.

Bidasoaldeko mugalariok badugu ho-rretan ere ñabardurarik: oraintsu gaz-telaniaz ere Urruña zena gero etamaizago da Urruñe, eta beraz, euskarazere bai. Hendaya/Hendaia oraingozsalbu dago. Noiz arte, ordea?

Xabier Kerexeta

Page 3: 217. zk. Irunero · belaunaldiko jostailua da, esate baterako, auto te - legidatua tabletaren bitartez. Ildo horretatik, haurrentzako gadgetak ekoizten hasi dira: egokituak diseinuaren

- Zein da plataformaren jardue-raren balantzea?Hasieran kaleratzeak geldiaraz-tea zen gure zereginik behinena,baina kaleratze prozesuan atzeraegitea oso zaila zen unean etor-tzen zitzaizkigun laguntza bila.Orain, kuota bat ordaindu gabedutenei lehenbailehen informa-tzera etor daitezela gomenda-tzen diegu.Estatistikeei dagokienez, inpor-tanteena ez da zenbat pertso-nari eman diogun laguntza,kaltetuen kasuen bitartez egoerasoziala aldatzea baizik. Bestalde, aurrera begira, gurehelburu nagusietako bat da ban-kuekin hipotekak sinatu aurretikjendeak zuhurtasunez jokatzea.

- Hiri txikietan jendeak elkarezagutzen du eta lotsa izan dai-teke zuengana ez jotzeko arra-zoi bat. Hala al da Irunen?Irunen kasu gutxi ezagutzen dira,eta horretan eragina izan lezakehiri handietan jendea “ikustezi-nagoa” sentitzeak.Botere Judizialaren KontseiluNagusiaren estatitisken arabera,iaz 99 betearazpen hipotekarioizan ziren Irunen. Datu horretanjabetza mota guztiak daudebarne: ohiko etxebizitzak, gara-jeak, bigarren etxebizitzak, loka-lak...

- Zenbat kasu artatu duPlataformak?Lehenengo urtean arazoak zituz-ten 50 pertsona baino gehiagoartatu genituen. Ondoren, beste20 bat lagun etorri zaizkigu la-guntza eske. Kasu batzuk orain-dik ez dira itxi.

- Zein da zuengana jotzen duten

kaltetuen profila?Argi utzi nahi dugu zorra or-daindu nahi duten pertsonak di-rela; ez dute utzikeriaz jokatu.Oro har, banku edo aurrezki ku-txarekin birfinantzazioa nego-ziatzeagatik egoera okerragoandauden pertsonak dira.

- Lege hipotekario berriakarindu du zerbait egoera?Gure helburua legeak etxebizitzazorraren truke ematea ahalbide-ratzea zen, eta kaltetuek alo-kairu soziala ordaintzeko aukeraizan zezatela. Bada, ez bata, ezbestea. Kaleratze moratoria apli-katzen ari da; baina hori ez dakonponbidea, baizik eta arazoaatzeratzea eta gero eta latzagobilakatzea. Zer gertatuko da2015ean moratoria bukatzen de-nean? Bada, zorra gehi interesakordaindu beharko dituztela. Ara-zoa lehertzen denean egora izu-garria izango da. Abusuzku klausulen ingurukoEuropar Batasunaren epaiak, be-rriz, eragin onuragarriak ekarriditu; baina epaileen erabakienesku daudenez, bada, eraginhori mugatua izan da.

- IRPH kutxak deituriko interesmanipulagarria azaroaren 1etikkendu du Gobernuak. Zer era-gin du hipoteka dutenenganIrunen?2011tik erabaki honen zainginen, maileguarengatik hileroordaintzen den zenbatekoa er-dira murriztuko lukeelako; beraz,zordunen egoera asko arindukolitzateke. Irunen ia mailegu guz-tiak Kutxabankekin sinatutakoakdira. Horiek badute indize alter-natibo bat, baina urtebeteko

epea dago aplikatzeko. Guk es-katzen duguna da indizea bere-hala ezartzea. Entitate askorekin lortu dugu,baina Kutxabank bereziki intran-sigentea da.

3

Irugo Stop Kaleratzeak Plataforma

“Lege Hipotekarioak kaleratzeen arazoa,arindu beharrean, latzagoa egingo du”

Duela bi urte eta erdi Irungo Stop Kalera-tzeak Plataforma eratu zen. Harrez geroz-tik, hipoteka ordaintzeko zailtasunakdituzten pertsonei informazioa eta laguntzaeskaintzen dizkiete. Independenteak dira, erakundeekin inolakoloturarik gabekoak. Astearteroko batzarreanekintzak adosten dituzte.

BULEGOAKale Nagusia, 1. Irun

ORDUTEGIA: Ostegunero 10-12

Tel: 688 621 311(24 orduz)

Irungo Stop Kaleratzeak Plataformako hiru kide.

Page 4: 217. zk. Irunero · belaunaldiko jostailua da, esate baterako, auto te - legidatua tabletaren bitartez. Ildo horretatik, haurrentzako gadgetak ekoizten hasi dira: egokituak diseinuaren

4

Euskararen Nazioarteko Egunajarduerez lepo dator aurten

Ekintza andana dakar datozen as-teotako agendak eta... denak eus-karaz!

Kultura, gastronomia, jaia, musika,dantza, artea zein jolasak, edozeinadinekoentzat, euskara ikasten aridirenentzat eta eskaraz bizi dire-nentzat.

Erakundeetatik antolatutakoen ar-tean Ika Mizka izenekoa da berrin-kuntzetako bat, aurtenlehenbizikoz Irunen ere burutukodena. Euskaraz eta euskara bizit-zeko moduez hitz egin eta eztabai-datzea du xede (Hurrengoorrialdean zertan datzan irakurdaiteke).

Herri ekimeneko egitarau luzeaHerri ekimeneko egitaraua apailat-zeaz Irungo hainbat elkarte etatalde arduratu dira. Aurreko urte-etan lanean aritu izan dira da talde

zenbait bat baina iaz EuskararenNazioarteko Eguna kari astebetekojarduera sorta prestatzeko taldekopurua handitu zen eta“2013rako atxikimendu gehiagolortu ditugu”, azaldu du batzorde-kide batek.

Hemendik aitzina are indar ge-hiago batu nahi dituzte “gure he-rrian euskarak duen presentziaurriarengatik kezkatuta gaudelako,normalkuntza bidean eragin ahalizateko”. Bide horretan aurreraegiteko “zenbait egunetan egingodiren ekintzak nahikoa ez direlahelarazi nahi diote gizarteari“baina gutxienez kontzientziak as-tindu nahi genituzke”.

Herri batzordeak irundar guztieidei egin die jardueretan partehartzera eta euskaraz ongi pasat-zera.

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko

Eguna ospatuko da. Aurtengo jarduera egita-

raua inoiz baino mardulago datorkigu, euska-

raz bizitzeko nahia plazara ateratzeko xedez.

Azaroaren 16tik hasita abenduaren 5era arte

hainbat ekitaldi antolatu dira Irunen herri eki-

menez batzuk, erakundeenez besteak.

Page 5: 217. zk. Irunero · belaunaldiko jostailua da, esate baterako, auto te - legidatua tabletaren bitartez. Ildo horretatik, haurrentzako gadgetak ekoizten hasi dira: egokituak diseinuaren

5

Jarduera Antolatzailea Eguna Tokia Ordua

HITZ GURUTZATUENEUSKAL HERRIKO

TXAPELKETAXedera Azaroak 23 Ola Sagardotegia Egun osoa

IKA MIZKA

Gaztezulo, GipuzkoakoForu Aldundia, Mondra-gon Unibertsitatea etaikasleak, Irungo Udala.

Abenduak 3Mondragon UnirbertsitatekoIrungo kanpusean

11:00

MINTZODROMOAIrungo euskaltegiak,Mendibil MerkataritzaGunea, Irungo Udala.

Abenduak 3 Mendibil Merkataritza Gunean10:00 - 12:00 //17:00 - 19:00

POST-IT ART EUSKARAREN ALDE

Irungo ikastetxeak,KUNSTHAL Eskola,Irungo Udala

Abenduak 3 San Juan plazako pergolan 10:00 - 21:00

KALEAN BAI.HITZARMEN SINADURA EKITALDIA

Irungo elkarteak, Sia-deco, Irungo Udala.

Abenduak 3Irungo Udaletxeko Areto Na-gusian

19:30

IPUIN KONTALARIA Udal liburutegia Abenduak 4 Ikust-Alaia liburutegian 17:30

Irunen antolatu diren ekintzak Euskararen Eguna dela eta

Azaroak 16 - 21:00etan. Bertso afaria EKTn: Unai Iturriaga eta Miren Amuriza. Sarrerak Sunbilla, Migel eta Hazia tabernetan sal-gai, baita EKT elkartean ere (astelehenetan 19:30etik aurrera),18 €

Azaroak 23 - Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen Txapelketa, LUMA aldizkariak antolatua Ola Sagardotegian.

Azaroak 20-21 / 27-28

- Mutxiko ikastaroa Kemen Dantza Taldearen eskutik, 20:00-21:00 bitarte. Kemeneko lokalean izango da. Izena ema-teko, zenbaki honetara deitu: 686 872 207

Azaroak 30

- 8:30ean. Ibilaldi neurtua: EKTtik aterako da. Izen-ematea 2 € izango da, EKTn (astelehenetan 19:30etik aurrera)edo AEKn (bulego ordutegian), baita egunean bertan ere. - 10:00etan. Gosari herrikoia EKTn: ibilaldi neurtuan parte hartu dutenek, dohainik; gainontzekoek, 2 €tan. Izenema-tea, EKTn (astelehenetan 19:30etik aurrera) edo AEKn (bulego ordutegian), baita egunean bertan ere.- 10:00etan. Haurrentzako marrazki lehiaketa Irungo Atsegiña Elkartean: Izenematea, egunean bertan, 18 urte bitarte.- 11:30ean. AEKrobika San Juan Plazan.- 12:30ean. Triki poteoa tabernaz taberna: EKTtik aterako da.- 14:30ean. Kantu Bazkaria EKTn: Sarrerak 15 €tan salgai Sunbilla, Mari, Migel eta Hazia tabernetan.- 22:00etan. Kontzertua San Juan Plazan.- Gau guztian zehar, Sunbilla taberna euskal musikaz girotua.

Abenduak 1

- Argazki lehiaketa AFI/IAEk antolatua: Izenematea, 5 € EKTn, goizeko 8:30-10:00 bitarte. Bazkaria ere izango da.Egun osoko ekintza. Informazio gehiago AFI/IAEren web orrian.- 11:30ean. Kemen Dantza Taldearen emanaldia San Juan Plazan- 13:00etan. Txorimaloak Soinu Taldearen emanaldia San Juan Plazan- 16:00etan. Haurrentzako jolasak San Juan Plazan-17:30ean. Ikuskizuna Auntxa Trikitixa Eskola eta Musika Eskola Trikitixaren eskutik

Abenduak 5 -19:30ean. Irunabarren bertso saioa Kabigorrin

AEK, Irungo Atsegiña Elkartea,Antxeta Irratia,AFI/IAE, EKT,Irunabar, BettiGotti Euskara Kultur Elkartea,Kemen Dantza taldea, LakaxitaGaztetxea, Auntxa Trikitixa Eskola, Musika Es-kola Trikitixa, Txorimaloak SoinuTaldea.

Antolatzaileak

Laguntzaileak

Irun Iruten Elkartea, Luma aldizkaria, Migeltaberna, Sunbilla, Kabigorri.

Ika Mizka. Eta hik, nola bizi dunk eus-kara? egitasmoa, gazteak gure hiz-kuntza erabiltzeak duen garrantziazsentsibilizatzeko ez ezik, euskaraz bizit-zearen aldeko hautua indartzeko helbu-rua dauka.

Ika Mizka proiektuak hainbat alorretakoaurpegi ezagunak eta gazteak bildukoditu mahaiaren bueltan, euskaraz etaeuskara bizitzeko moduez hitz egin etaeztabaidatzeko. Euskaldunok gure hiz-kuntzari arnas emateko ahaleginean(edo ez) bizi ditugun gorabeherak ma-haigaineratu eta jende gehiagorekinkonpartitzeko aukera izango da.

Jarduera honen ostean, MondragonUnibertsitateko Mugi Hadi ikasle tal-deak bazkari informala antolatu du.

IKA MIZKA

Ezkerreko argazkian, iazko Mintzodromoaren argazki bat. Aldamenean, aurtengoa iragartzekoerabili den irudia.

Page 6: 217. zk. Irunero · belaunaldiko jostailua da, esate baterako, auto te - legidatua tabletaren bitartez. Ildo horretatik, haurrentzako gadgetak ekoizten hasi dira: egokituak diseinuaren

6

ORDUTEGIAABENDUAN

10:00etatik 20:00etaraGAINONTZEKO HILABETEETAN

10:00etatik 13:00etara16:00etatik 20:00etara

Pello Gallardo, Jostamendi jostailuetako nagusia

“Erosi aurretik, komeni da haurrak nahieta behar duenaz gogoeta egitea”

- Haurrak dagoeneko hasiak dira opariakgogotan hartzen. Zein dira arrakastatsue-nak?Nesken artean, Violetta telesailarekin lotutakoak,alegia, panpina, mikroa, motxilak..Monster High lizentzia, orain urte batzuk sal-tzen hasi zena, oraindik ere izarretako bat da.Ezbairik gabe, historian gehien saldu den pan-pina izan da. Mutilek gustukoen dituztenen artean, berriz, ezdago lider argi bat. Aipagarrienak Hot Wheelszein Scalextric dira. Joera da teknologia eta jos-tailua uztartzea. Hainbat produktuk beren app-a daukate, hori ez da gauza berria; azkenbelaunaldiko jostailua da, esate baterako, auto te-legidatua tabletaren bitartez.Ildo horretatik, haurrentzako gadgetak ekoiztenhasi dira: egokituak diseinuaren aldetik eta mu-gatuak edukiaren aldetik, gurasoen lasaitasune-rako. Pentsa, BBpad izenekoak ere merkaturatudituzte, propio ume txikieentzat.- Zein da zuen eskaintza?Jostailu komertzialez gain, bestelakoak ere badi-tugu, tartean, zurezkoak: xarma berezia dute etaopari ezberdina egiteko oso aproposak dira. Bes-talde, euskarazko produktuen aldeko dema egindugu: mahai jokoak, liburuak, puzzleak...Mozorroei dagokienez, urteko garai guztietaneskaintzen ditugu, edonoiz mozorrotzea izugarrigustatzen zaielako haurrei.

- Zein aholku emango zenieke Olentzerorizein Erregeei opariak aukeratzean?Umeak eskatzen duenaz eta behar duenaz gogo-eta txiki bat egitea gomendatuko nieke. Oso kon-tuan hartzeko da, baita ere, jakina, dagokienadinekoentzat aproposa izatea. Argi dago telebis-tan ikusten dutena eskatuko dutela; baina opariegokia ez bada, kasu askotan bazter batean gera-tuko da. Jostamendin profesionalak gara eta gustura ema-ten ditugu aholkuak.- Noiz gomendatzen duzu erosketa egitea?Umeak argi badauka, ahalik eta azkarren, eska-tuenak agor litezkeelako. Oraingo prezioak etaGabonetakoak berdinak izango dira. Azken egunetarako ez uzteko beste arrazoietakobat da jostailuak askoz ere lasaiago aukera daitez-keela. Gainera, aholkua behar izanez gero, jendegutxiago dagoenean patxadaz hitz egin daiteke.- Eta eskatutako oparia dendan ez baduzue?Espainian Toy Planet sarean 220 denda sartutagaude. Guk ez badugu, besteren batekin harre-manetan jartzen gara, lortu aldera. Talde handibateko kide izateari esker, esperientziak partekatueta beraz gure eskaintza aberasten dugu. - Eskaintza berezirik al duzue?Beti daukagu erreferentzia sorta bat oso preziomerkean. Hori bai, bakoitzetik kopuru jakin bateskaintzen denez, denak saldutakoan, amaitu damauka. Orain 60 bat ditugu.

Pello Gallardo jostailuekiko grinaodolean daramaten merkatari horietako bat da. Bere gurasoenogibideari lekukoa hartu zionorain 15 urte Donostian, Jostamendi denda irekiz. “Irunen zabaltzeko gogo handia neukan.Iaz gauzatu zen asmoa”.Gabonetako opariak aukeratzeko tenorea iritsita, hona hemen eskaintza eta profesional honen aholkuak.

Goian, PelloGallardoIrungo

Jostamendidendan.

Eskuinean,aurtengokatalogoa.

Jostamendi

Letxunborro hiribidea, 86. Tel: 943 457510 www.jostamendi.com

Pub

lierr

epor

taje

a

Page 7: 217. zk. Irunero · belaunaldiko jostailua da, esate baterako, auto te - legidatua tabletaren bitartez. Ildo horretatik, haurrentzako gadgetak ekoizten hasi dira: egokituak diseinuaren

7

- Zertan inbertituko da iazko aurrekon-tuko superabita?Udal aurrekontuaren diru sarrera nagusiaForu Aldundiko Funtsetik datorkigu, etabiltzen den araberakoa da. Diru koltxoi batedukitzea da gure politika, aurreikuspe-nak betetzen ez badira gero asko kostazendelako Aldundiari dirua itzultzea. 2012kosoberakina 5,5 milioi ingurukoa izan zen.Oraindik ez dugu dena gastatu. Inbertsiotxikiak auzo ezberdinetan egin genitzake

- Aurten ere superabita aurreikusten da.Irungo elkarteei diru laguntzak murriztuzitzaizkien eta batzuk nahiko itota da-biltza. Diru gehiago jaso lezakete?Aurten ez dugu gehiago murriztu, eta da-torren urtean gauzak beren horretanmantenduko ditugu. Superabitari dagokionez, gure asmoa daabendurako plan berezi bat lantzea, noneskaera eta beharrizan garrantzitsuenakjasoko ditugun. Horri jarraiki gastatukodugu.

- Eskumenak zeinenak diren argi ez dago-elako, 2013an berriro ere erakundeen ar-teko tirabirak gertatu dira. Zer eginbeharko litzateke horrelakoekin buka-tzeko?Eskumen arazoak beti eman dira, bainaorain oso agerikoak dira, diru gutxiago da-goelako; hori dela eta, erakunde bakoitzakbere mugak zorrotz behatzen ditu. Ondo-rioa da azkenean beti Udalak dirua aurre-

ratu behar duela, eta gero dagokion era-kundeari erreklamatu. Bi adibide dira Gi-zarte-Larrialdiko Laguntzak (41.000 €) etaeskoletako obrak (273.000 €). Kopuru ho-riek erreklamatuko dizkiogu.

Euskadin udal lege bat behar dugu, esku-menak zein erakunderi dagozkion eta ho-rien finantzazioa ere zehaztuko dituena.Legea heldu den urtean onar liteke.

- Zein izango dira 2014ko aurrekontuarenardatz nagusiak?Ardatz estrategikoak dira zerbitzu publi-koak mantentzea eta elkartasuna familiazein pertsonekin. Azken hau oso inportan-tea da, Euskadiko udalek sare soziala osa-tzen dugulako. Halaber, enpleguaninbertitzen jarraitu nahi dugu, baita zen-bait auzotan ere. Azkenik, urte anitzekoinbertsoek aurrera jarraituko dute; hots,Urdanibia plazako zaharberritzeak, GainGaineko parkeak, liburutegi berriak etaPorcelanaseko urbanizazioak.

- Aurrekontuak onartzeko, beste alderdi-ren baten babesa behar du udal gober-nuak. Zeinena lortuko duzue?Negoziaketatik ez dugu inor baztertzen.Zenbat eta alderdi gehiagorekin adostueta zenbat eta gehiago adostu, orduan etahobeki. Oposizioaren helburua aurrekon-tua hobetzea da, ez blokeatzea. Behar-bada Irunen hori hobeki ulertu da. Gurejomuga negoziatzea da, eta azkenerakobeti iristen gara akordioetara.

- Bildu kexu da hiritarren parte-hartzeaeskasa dela.

Parte-hartze prozesuak abian jartzekoahaleginak egin ditugu. Azken kritikabehin-behineko jarduerei buruzko orde-nantza dela-eta egin dute. Ez gaude adoskritikarekin, elkarte guztiei bidali zitzaie-lako, eta batzuek aldaketa zehatzak pro-posatu dituzte. Bilduk uste du ordenantzabat lantzeko orduan zerotik abiatzea ba-dagoela; baina hori ez da horrela, atzean

bete beharreko legea eta prozedurak dau-delako. Guk proposamen bat egiten dugu,eta gero hobetu egiten da elkarteen ekar-penekin. Bilduk gauzak beraiek plantea-tzen dituzten eran egin daitezela nahi du,baina modu asko daude.

Gobernatzen duten erakundeetan eska-tzen dutena aplikatzen dute? Ahaldun Na-gusiak alkateoi dei egin digu aurrrekontuaaurkezteko, ez elkarrekin lantzeko.

“Tokiko Araubide lege berriak udalakadingabeak bagina bezala tratatzen gaitu”

Udal aurrekontua onartzeko garaia iritsita,

gobernuak 75 milioi inguruko proiektua

proposatuko du, iazkoaren antzera. Alkatea

gastuen ardatzez mintzo da, baita superabi-

tarekin egingo denaz ere.

Erakundeen arteko tirabirak eskumen gataz-

kak direla eta, hiritarren parte-hartzea eta

Tokiko Araubide lege berriak udalei eka-

rriko liekeen demokrazia defizita ere hiz-

pide ditu elkarrizketan.

Araubide lege berriaren ondorioak

Jose Antonio Santano, Irungo alkatea

- Zer ondorio ekarriko lioke Iruni To-kiko Araubide lege berria onartzeak?Euskadin ezarriko balitz, Udalak zen-bait eskumen galduko luke: oinarrizkogizarte sarea, enplegua eta sustapenekonomikoa, berdintasuna eta udala-ren barruko funtzionamenduari dago-kionez, eta sistema berrian Ogasunministerioaren kontrolak lehentasunaizango luke, udalbatzaren borondatepolitikoaren gainetik ere, kasu asko-tan. Ezarri nahi den kontrolak adin txi-kikoak bagina bezala tratatzen gaitueta XIX. mendera atzera eraman nahigaitu, hau da, bebespeko udaletara.

Atzean dagoen ideia da udalak arazoiturri direla. Errealitatea, ordea, justukontrakoa dela uste dut: pertsonenarazoak konpontzeko ekarpen handiaegin dugu. Udalen zorra ez da Euska-diko zor publikoaren % 0,4ra ere iristen.

Udal txikietan, lege honek demokra-zia akabatuko du, hainbat eskumenAldundiaren esku geratuko direlako.Kontuan izan Euskadin izan ezik besteprobintzietan aldundietako ordezka-riak ez direla modu zuzenean aukera-tzen.

Page 8: 217. zk. Irunero · belaunaldiko jostailua da, esate baterako, auto te - legidatua tabletaren bitartez. Ildo horretatik, haurrentzako gadgetak ekoizten hasi dira: egokituak diseinuaren

Liga hasiera gorabeheratsua izandu Bidasoak. Gorputz teknikoaketa jokalariek bazekiten Oho-rezko Mailan aritzea eta katego-ria mantentzea ez zela lan errazaizango. Are gehiago, bazekitenarantzaz beteriko ibilbide gazi-gozoa izango zela. Ezin jakin,ordea, lesioek paper erabakiga-rria jokatuko zutela. Adrian Cro-

wley, Roberto Álvarez, AnderIriarte, Agustin Vidal dira talde bi-dasoarraren erizaindegia bisitatuduten taldekideak. Jokalari ho-rien hutsunea betetzen lagun-tzeko eta kanpo jaurtiketanaukera gehiago edukitzeko, Bida-soa Kirol Klubak Milos Milosevicjokalari serbiarra fitxatu du. Aso-bal Ligan esperientzia duen 1,96

metroko eta 106 kiloko jokalariakkanpo jaurtiketa ekarriko dio Bi-dasoari. Horretaz gain, RobertoAlvarez eskuin-hegalaren behin-behineko hutsunea betetzen la-gunduko du.

Fernando Bolea entrenatzailea-ren esanetan, aukeraketa onaegin du taldeak Milosevicen fitxa-keta berriarekin: “jaurtitzaile onada, defentsan lagungarri izan dai-teke eta eskuratu nahi genuen jo-kalari ereduaren baitan sartzenda”.

Asobal Ligan esperientzia duenMilosevic pozik dago klubak etataldekideek egindako harrerare-kin; “Bidasoak bezainbeste histo-ria duen talde batean aritzea osoberezia da niretzat. Gainera,munduko liga onenetariko ba-tean jokatzea eta munduko joka-lari hoberenekin aritzea osopozgarria zait”, dio baikorki.

Etorkizun handiko jokalariak

Bidasoa Kirol Kluba familia handibat bezalakoa da eta taldekideenarteko harreman oso gertukoaizaten da. Milosevicek hau guztiaikusteko aukera izan du, eta tal-dekide berrientzat hitz onak bes-terik ez du eskuin-hegalak. “Taldeona da, gaztea eta etorkizun han-dikoa. Gainera, uste dut jokalarigazte oso onak daudela hemen”.Garaipen falta orain arteko zortetxarrari atxikitu dio jokalari ser-biarrak. “Nire ustez, zorte txarraizan dute bidelagun orain arte,bestela 5 edo 6 puntu gehiagoizango zituzten eta goragoegongo ziren sailkapenean”.

Denbora Bidasoaren kontra Denboraldia aurrera doa eta ai-tzakiak ezin dira gehiago onartu.Fernando Bolearen mutilek langogor eta zorrotza egin beharkodute orain arte emandako irudiazeharo aldatu nahi badute. Gai-nera, kategoria mantenduko ba-

dute partiduak irabazten hasi be-harko dute, bidean puntu gehiegiutzi gabe. Bidasoako azken fitxa-tuak gauzak oso argi ditu: “Lanagogor eginez eta pistan denaemanez gero, garaipenak etaemaitza onak iritsiko dira”.

Bidea luzea da eta aukerak orain-dik bizirik daude. Munduko zor-terik onena izan dezatela.

8

Bidasoak argia ikusi nahi du Milos Milosevicen fitxaketarekin

k i r o l a k

Asobal Ligako itzulera ez da batere erraza iza-ten ari Fernando Bolearen mutilentzat. Den-boraldia hasi zenez geroztik, lesioak eta zortetxarra bidelagun, puntu bakarra eskuratu dutebidasoarrek. Berandu baino lehen, jokalariekbuelta eman nahi diote bizi duten egoera txa-rrari. Horretarako, Milos Milosevic serbiarrafitxatu du Bidasoak, alboko izan dadin.

Milos Milosevic.

Page 9: 217. zk. Irunero · belaunaldiko jostailua da, esate baterako, auto te - legidatua tabletaren bitartez. Ildo horretatik, haurrentzako gadgetak ekoizten hasi dira: egokituak diseinuaren

Arratsaldeko zazpiak dira eta Artiako futbol zelaia fut-bolari gaztez beterik dago. Gehienak mutilak dira,baina bertan badago 13 neskaz osaturiko Futbol-8kotalde apal bat. Astearte eta ostegunetan ordu eta erdientrenatzen duten Irun Artia Kirol Elkarteko jokalarigazteak dira. Batzuk futbolean lehendik aritutakoakdira; besteak, ordea, hasiberriak. Ilusioa eta ikastekogogoa dira guztiek komunean duten ezaugarria.

Ondo pasatzea helburuGaur egun kirolean nagusi den lehiakortasunaren au-rrean, Irun Artia Kirol Elkarteak balioetan oinarritutakofutbola eskaintzen du. “Guretzat garrantzitsuena neskagazte hauek pertsona bezala heztea da. Lehiakorra iza-tea eta partiduak irabaztea garrantzitsua da, baina ezda lehentasun bat gure klubarentzat”, dio baikorkiSanti Arraras Irun Artia Kirol Elkarteko presidenteak.Neskei diziplinatuak, arduratsuak eta taldekideekikosolidarioak izaten irakasten saiatzen dira Gorka Mailloeta Sonia Garcia Maillo entrenatzaileak. Azken honenhitzetan, “edozein kirolarirentzat emaitzak inportan-teak dira, baina, nire ustez, futbolean jokatzen disfru-tatzea da benetan garrantzitsuena”. Soniak oso ondoezagutzen du emakumezkoen futbola, entrenatzaileabaino lehen jokalari izandakoa da eta. “Urte askotanari izan naiz futbolean jokatzen; hori dela eta, berebi-zikoa iruditzen zait neskak motibatzea eta behar dutenedozertan laguntzea” dio zuhurki entrenatzaileak. Halaere, diziplina ez da ahaztu behar. Irun Artia Kirol Elkar-teko presidenteak eta entrenatzaileek bat egiten dutediziplinak kirol honetan duen garrantziaz hitz egitean.“Nahiko zorrotzak gara neskekin, horrela entrenatzai-lea, taldekideak eta aurkariak errespetatzen ikastendutelako”.

9k i r o l a k

Irun Artia Kirol Elkartea,neskak futbolean ikasten eta gozatzen

Sonia Garcia entrenatzailea jokalari zenetik, gauzakasko eta onerako aldatu dira. “Nire garaian katego-ria bakarra zegoen. Bertan, 14 urteko neska batek30 urteko beste batekin jokatzen zuen. Imajina de-zakezunez, desoreka nagusi zen garai haietan. Gauregun, ordea, laguntza eta babes gehiago du ema-kumezkoen futbolak eta hori oso pozgarria da; halaere, aurrera egiten jarraitu behar dugu”. Bestalde, 12 eta 14 urte bitarteko neska talde hauerabat motibatuta dago denboraldi berri honi aurreegiteko. Izan ere, elkartasuna nagusi da haien ar-

tean. “Oso talde jatorra da eta denek elkarri eten-gabe laguntzen diote. Batek jokaldi batean akatsenbat egiten duenean gainontzeko taldekideek ani-moak ematen dizkiote, eta hori garrantzitsua dagaizki egin duenarentzat, taldekideen babesak ho-beto sentiarazten duelako” diote entrenatzaileaketa presidenteak, hunkiturik. Futbol-8ko talde gazte hau eredu bat da gainerakotaldeentzat, lehiakortasunaz eta garaipenez haragobizitza egon dagoen erakusgarri baitira.

Emakumezkoen futbola: lehena eta oraina

2008an sortu zen

emakumezkoen futbola

sustatzen duen talde apal

hau. Harrez geroztik, Bida-

soa eskualdeko futbolaren

panoraman leku bat egiten

saiatu dira klubeko

partaideak. Euren helburu

nagusia da 12-14 urte

bitarteko neska gazte hauek

jokalari eta pertsona bezala

heztea, hainbat balio

helaraziz.

Goian, ezke-rretik eskui-nera, Sonia

Garcia Mailloeta Gorka

Maillo entre-natzaileak,

Santi Arraraspresidenteaeta jokala-

riak.

Behean, Artiako neskak,

entrenatzen

Page 10: 217. zk. Irunero · belaunaldiko jostailua da, esate baterako, auto te - legidatua tabletaren bitartez. Ildo horretatik, haurrentzako gadgetak ekoizten hasi dira: egokituak diseinuaren

10

Belaskoenea LH

Haurren leihoa

2012-2013an Belaskoenea ikastetxeko 2. zikloko ikas-leek “ZU ERE BERTSOLARI” programan parte hartu ge-nuen kurtsoan zehar.Programa horrek bertsolaritza Euskal Herriko kulturarenbarruan ezagutzeko aukera ematen digu: bertsoak sortu,bertsoak kantatu, bertsolari ospetsuak ezagutu…Gure irakasle-bertsolaria Alaia Martin izan zen, eta bera-rekin bertsoak sortu eta kantatu genituen.Ekintza desberdinen artean, garrantzitsuena bertsoakikastetxean eta ikastetxetik kanpo kantatzea izan zen.Maiatzaren 28an, Amaia Kultur Zentroan, emanaldia izan

genuen beste zenbait ikastetxeekin batera, guraso, laguneta hurbildu ziren guztientzat.Aipatu beharra dago gure eskolako Abesbatzarekin ema-naldiak eman genituela Dunboa eta Elatzeta ikastetxee-tan ere.

Hau guzti hau egin ondoren, Alaiak ustekabe atseginaekarri zigun geletara. Jon Maia bertsolari ospetsuak bisitaegin zigun. Bertan, elkarrizketa egin genion, bertso ba-tzuk bota zizkigun eta azkenik argazkiak atera, eta nolaez!! autografo batzuk sinatu ere.

Page 11: 217. zk. Irunero · belaunaldiko jostailua da, esate baterako, auto te - legidatua tabletaren bitartez. Ildo horretatik, haurrentzako gadgetak ekoizten hasi dira: egokituak diseinuaren

11

“Bat, bi hiru...Probatzen, pro-batzen... (mu-sika)... Airean...”“ A n b r o s i o r e nKorbatak salgai!!Korbatak edono-rentzat... Loredunak, ma-rradunak, ilunak,kolore bizikoak...Kaixo, Anbrosionaiz, korbatasaltzailea. Nirelana kalez kalekorbatak saltzen ibiltzea da. Garai batean,korbatak mordoka saltzen nituen, baina gauregun oso zaila da bat bera ere saltzea; izanere, bizitza asko aldatu da eta orain traje etakorbata gutxi erabiltzen da. Seguruenik zeuen buruari “zergatik segitukodu gizon honek korbatak saltzen, ez badiotebat bera ere erosten?” galdetuko diozue.Bada, kontua da nire aitonaren eta aitarenlanbideari jarraitu diodala eta, garrantzi-tsuena, duela urte batzuk korbatek bizia sal-batu zidatela, eta ondorioz zin egin nuenkorbatak saltzeari ez niola sekula utziko. (Musika) Negu gorriko egun hotz eta latzazen. Elurra mara-mara ari zuen. Goizeangoiz, zola gastatua zuten bota zaharrakjantzi, emazteari musua eman eta lanerairten nintzen. Egun hartakoa berezia izanzen. Gabonak ziren eta enkargu bat nuenesku tartean. Mendian gora abiatu nintzen,astebete lehenenago gizon batek eskatuzidan korbata eramatera. Gizona, dotoreaeta elegantea bera, Aborez mendian zuen et-xetzar batean bizi zen. Atea jo nuen.- Kax, kax.- Egun on, gazte. Zertan lagun zaitzaket?-galdetu zidan gizonak. - Ba... Orain astebete egin zenidan enkarguaekartzera nator- erantzun nion.

- Ah, zu al zarakorbata saltzai-lea?- Bai, ni neu naiz.Biltegian dudankorbatarik ede-rrena ekarridizut. - Espero dut halaizatea, opariaegin behar dio-dan pertsona osoberezia baita ni-retzat. Hartzazudirua eta mila

esker guztiarengatik. Eguberri on izan deza-zula. - Mila esker, baita zuk ere. Aio. Poz-pozik nengoen. Aspaldi honetan korba-tarik saldu gabe egon naiz eta orain, guztienartean nuen garestiena saldu dut. (Musika) Elurra gogoz botatzen jarraitzenzuen, baina nik ez nuen hotzik sumatzen.Maldan behera, konturatu gabe, mendiaziztu bizian jaisten hasi nintzen. Bat-batean bota zaharrek irrist egin, erori etabiraka, amildegi baterantz nindoala kontura-tzen ari nintzen. Korbaten maleta, kolpe haie-tako batean, ireki eta korbata guztiak aireanatera, bata bestearen ondoan jarri ziren etakolorez beteriko alfonbra eder eta hegalaribat nire azpian zabaldu eta herriko plaza-raino eraman ninduen. Gabonetan gauzamagikoak gertatzen omen dira”. Gustatu al zaizue gaur nire ipuina? Badaki-zue, ni ez naiz Anbrosio eta ez dut korbatahegalaririk. Hori guztia nik asmatua da.Hemen existitzen den bakarra ni naiz,Manex, zazpi urteko mutikoa. Euskal Irratikoarratsaldeetan umeei ipuinak eta istorioakkontatzen dizkiena. Eta bihar gehiago.

Maddalen Zufiarre 2. maila. Txingudi BHI.

2012-13 ikasturtea.

Enpresa-proiektu bat, denda bat, nego-zio bat, jatetxe bat edo halako zerbaitdaukagun guztiok gauza bera galdetudiogu geure buruari: benetan behar aldut comunity manager bat? Ezin dut nikneuk egin? Gure presentzia on line ku-deatzeko tenorean, proiektu txikietarakofreelance bat kontratatzea, edo langilebat enplegatzea enpresa handiagoen ka-

suan, garesti samar gerta liteke batzuetan. Gaur egungo egoera ekono-mikoan “make it your self” da jaun eta jabe, kostuak murrizte aldera;baina... bideragarria al da esaten ari garen kasuan?

Erantzun berehalakoa: BAIErantzun patxadazkoa, gogoeta egin ondorengoa: Bai, baina... formatzekoeta prestatzeko ahalegin handia eskatzen du.Zu zeu arduratzen bazara zeure proiektuaren marketin eta komunikazioaz,baduzu abantaila, eta ez nolanahikoa: ez du inork zuk baino hobeto zureabenturaren 'background' delakoa ezagutzen. Community Manager batenlanaren alderdirik zailenetakoa enpresa baten egoera ezagutzea da; alegia,ahuldadeak, mehatxuak, indarrak eta aukerak aztertzea, bezeroak edomarkaren estiloa ezagutzeaz aparte. Horietan guztietan, zeu zara ikerlari-rik onena, zentzuz eta gutxieneko teknika egokiekin eginez gero. Produk-tua ere ezagutzen duzu, noraino iritsi nahi duzun badakizu eta zuk bainogogo handiagoa ez du inork erakutsiko. Dena den, esan ere esan beharradago batzuetan kanpotik hobeto ikusten direla gauzak orokortasunean,barrutik baino.

Hona hemen abantailak. Kontuan hartu, alabaina, zure markaren komu-nikazioa kudeatzea Facebooken profila irekitzea eta argazki alai batzukparatzea baino gehixeago dela. Formazio sendoa beharko duzu marketineta estrategian, zure helburuetarako sare sozial eta eduki egokienak eza-gutu, erantzunak neurtzen eta emaitzak interpretatzen jakin, egoera des-erosoak kudeatu, eta zure jarraitzaileentzako eduki erakargarriaketengabe sortzeko gaitasuna ere beharko duzu.

Hori guztia ikasi egiten da, hamaika ikastaro aurkituko duzu, arrakasta es-kuratzen irakatsi gabe ere pista batzuk emango dizkizutenak eta hanka-sartze batzuk ekiditen erakutsiko dizutenak. Baina, hein handi batean,kontua da ekiteko jarrera edukitzea, ikasteko, ikertzeko eta esperimenta-tzeko grinari eustea, eta, jakina, hartan sartu ahal izateko orduak ere iza-tea.

Pablo MoratinosMarketing online-aholkularia

3yMedia Comunicación Digital

Community Manager bat behar dut, ala nik neuk egingo?Manex

gaztea

Page 12: 217. zk. Irunero · belaunaldiko jostailua da, esate baterako, auto te - legidatua tabletaren bitartez. Ildo horretatik, haurrentzako gadgetak ekoizten hasi dira: egokituak diseinuaren

12 gaztea

Pablok eta Ionek, programazio ikasketakburutu ondoren, bideo-jokoei buruzkomasterra egin zuten. Alex arte ederretanlizentziatua da eta animazioko master ba-tekin osatu zituen ikasketak. Gure ingu-ruan bideo-jokoak garatzeko ia-iaenpresarik ez dagoelako argi ikusi zutenhasieratik gustuko duten lanean jardungobazuten beraiek sortutakoa beharkozuela. Aurrena, nor bere etxean produk-tua garatzen hasi zen, “hau ez baita zapa-tak saltzea bezala: emaitza borobiltzekoordu pila sartu behar dira”, diote gazteekintzaileek. Bidasoa Biziriken babesaizan zuten aholkularitzari dagokionez,baita bulegoa alokatzeko ere.

Mad Dan bideo jokoaBideo-jokoaren protagonista eroetxe ba-tean bizi da, gaixorik dagoelakoan. Joka-lariaren zeregina handik ateratzeandatza. “Marrazki bizidun tankerako per-tsonaia dibertigarriak txertatu ditugu eta,joko mota hauetako gehienak ez bezala,3 dimentsiokoa da”. Hiru hilabetetan Mad Dan bideo-jokoa-ren lehenengo bertsioa 45.000 aldiz be-hera ekarri zen. Emaitza ez zen txarra

izan; baina, gazte ekintzaile hauen esane-tan, “arazoa izan zen sektore honetakoenpresa alemaniar garrantzitsu batekinkontratua sinatu genuela eta azkenunean bertan behera geratu zen”. Ezzuten etsi, ez eta hurrik ere! “Jokoa mer-katutik atera genuen. Orain hobetzen arigara eta abendurako eskuragarri eduki-tzea espero dugu”. Diseinu erakargarria-goa garatzeaz gain, jokoaren mekanikaere aldatu dute. Tower defense moduanplanteatuta dago; hots, aurkariak eszena-tokitik ateratzen ez uztean datza. EtorkiGames-eko kideak ziur dira “publikatzeadela bidea, sektoreko enpresa handieklana ikusi eta hortik negozio aukerak za-baltzeko”.

ErrentagarritasunaDiru sarrerak eskuratzeko formulak az-tertu ondoren freemiun delakoa hautatudute. Behera ekartzea doakoa da; bainabehin jokatzen hasiz gero, partida hobe-tzen duten aukerak erosteko parada duerabiltzaileak. Pablo, Ion eta Alex sines-tuta daude egindako hobekuntzak medioinbertsioak uzta ekarriko duela.

Ion Ocasar, Alex Camarero eta Pablo Ocasar.

Irungo Etorki Gamesek sortu duen bideo-jokoa, merkatuan abendurako

Ikasketak amaituta, lan munduan murgiltzeko tenoreairitsi zitzaien. Gustuko duten jardueran aritzeko enplegu aukerak, ordea, oso murritzak ziren. Sormenaeta ausardia uztartuz enpresa bat sortzera deliberatuziren. Pablo eta Ion Ocasar anaiek eta Alex Camarerok Etorki Games bideo-jokoak garatzeko enpresa abian jarri zuten. Alabaina, bidea ez da samurra izan. Datorren hilean Mad Dan izenekoamerkaturatuko dute.

Enpresa sortzeko pizgarririk ez

Etorki Gameseko kideak kexu dira gauregun enpresa bat sortzeko pizgarririkez dagoelako. Hilabetetan etxean lanegin ondoren, “gizarte segurantzanekintzaileei eskaintzen zaizkien hoba-riak aztertuta, enpresa sortzeko au-kera ikusi genuen, baina gureitxaropenak zapuztuta geratu ziren so-zietate mugatua eratuz gero ez zigu-tela emango jakin genuenean”.Gauzak horrela, 150 € ordaindu beha-rrean gaur egun 900eko kuota dute hi-labetero. “Arazoa zen enpresa eratzeaezinbesteko baldintza zela Bidasoa Bi-ziriken alokairu merkeko lokal bat lor-tzeko. “Ez da inondik inora logikoa

legearen barruan lan egin nahi dutenekintzaileentzat laguntzarik ez ego-tea”.

Bideojokoaren ikonoa

Jokoaren bi irudi.

Page 13: 217. zk. Irunero · belaunaldiko jostailua da, esate baterako, auto te - legidatua tabletaren bitartez. Ildo horretatik, haurrentzako gadgetak ekoizten hasi dira: egokituak diseinuaren

Special Dayk Irungo Udaleko Gazteria arloak abian jarri-tako azkeneko ekimenak bilduko ditu, eta Gaztearteanprogramako kapitulu berriak aurreratuko ditu.

Goiz partean GKo Galleryk eta Kunsthal Diseinu-eskolakhainbat arte-instalazio muntatuko dituzte; horietan,asmoa da jendeak parte hartzea, emaitza interesgarria-goak sortzeko. Kunsthalek relax gune bat zuzenean mun-tatzea proposatzen du. Gune hori egun osoan erabili ahalizango dute beren proiektuak partekatu edo aurkeztuegin nahi dituzten gazte sortzaileek. Gainera, hitzaldi batproiektatuko da eguneroko objektuak berrerabiltzeari

buruz. Gko Galleryk, bestalde, esku-hartze bat planteatudu, honako xedez honekin, planteatu ere: sorkuntzak hiri-ingurunean planteamendu modu asko dauzkala eta,gauza zehatz batez ideia edo gogoeta bat adierazteko ba-liabide pila erabil daitezkeela ulertaraztea.

Beste proposamen bat Irungo Lauburu Estudioaren etaJavier San Martin Shafen bidez iritsi da. Iñaki OyarzabalLauburuko arduradunak ARTEKALEA hiri-arteko tailerrazuzenduko du. Egun lanean diharduten bertako artista-talde batek obrak egingo ditu in situ. Horma-pintura, gra-ffitia, paper margotuak, pegatinak eta eskultura izangodira prozesuan dagoen obraren erakusketan garatu etaaurkeztuko dituzten arte-baliabideak. Arratsaldean, aur-keztutako teknika guztietako hastapen-ikastaro batemango da. Bertan, nahi duenak bere pegatinak, txanti-loiak, tag-ak edo eskultura iragankorrak egin ahal izangoditu.

Bestalde, Javier San Martin Shaf Irungo artistaren ikus-entzunezkoetako bat proiektatuko da, Donostiako Sur-filmfestibalerako egindakoa. Halaber, Robert Julius Toriopertsonaiari buruz editatutakoa ikusteko parada izangoda. Beste gune batean, han daudenen erretratuak egingoditu, bere teknika erabiliz: "shafografia".

Modaren adarrean, Itsaso Petrikorena GAZTEARTEANWEARABLES moda-tailerraren arduraduna, berak Hapen-ning with fashion esaten dion zerarekin harritzeko prestdago.

Egun osoan, zenbait aurkezpen egingo dira: gazte sortzai-leek eskura izango dute gune bat, beren proiektuak aur-kezteko eta besteekin topatzeko. Gainera, Gaztearteanenhurrengo hitzorduak aurkeztuko dira: Komikiaren etaArte Elkartuen Hamabostaldia, azaroaren 18tik 30era bi-tartean burutuko dena; Oiasso Ludicas ere, Tempusek an-tolatuta, Special Day zabal horretan egingo da.

Arratsaldean Hip-Hopeko Jam Session bat egingo da Ser-gio Ruiz DJarekin. Break erakustaldia izango da, Irun Bre-aken sail gazteenarekin, abenduaren 29an zortzigarrenedizioa izango duen txapelketaren aperitibo gisa. Jardu-naldia amaitzeko, MUSIKIRUN2013 maketa-lehiaketakotalde finalistak izango dira; besteak beste, Korkut, Kaser-narat eta Istrian taldeek finalera iristeko jo zituzten kantakeskainiko dituzte.

Bideo Gaztearen Lehiaketak bere lekua izango du SpecialDayn. Goizean, film labur finalistak proiektatuko dira.Arratsaldean, lehiaketa ebatzi eta sari-banaketa egingoda.

13gaztea

Special Day, gazte sormenaren orena

Gazteartean Special Day jardunal-

diak zenbait diziplina artistiko bil-

duko ditu, gazteen sorkuntza

abiapuntu hartuta. Azaroaren 16an

burutuko da, Ficoban. Sarrera, doan.

Page 14: 217. zk. Irunero · belaunaldiko jostailua da, esate baterako, auto te - legidatua tabletaren bitartez. Ildo horretatik, haurrentzako gadgetak ekoizten hasi dira: egokituak diseinuaren

- GAZTEARTEAN-KUNSTHAL DI-SEINU LEHIAKETA. Baldintzak: 14tik 22ra urte bi-

tateko gazteak. Lanak PDF formatuan etagehienez ere 2 MBko doku-mentuan arukeztuko dira.Teknika eta diseinu-diziplinalibreak dira. Epea: Azaroak 30.- EUSKADIKO GAZTEAK LANKI-DETZAN KARTEL LEHIAKETA. Deialdigilea: Eusko Jaurla-ritza. Baldintzak: - 1984tik 1996ra urte bitarte-koan jaioak, biak barne.

- Euskadin erroldatuta ego-tea.Saria: Garaileak joan-etorrikohegazkin bidaia bat irabazikodu Hego Amerikako herrialdebatera. Irabazleak bidaia au-keratzeko modua izango du2014an Lankidetza programabat egingo den Hego Ameri-kako herrien artean. Ez dulankidetza programan partehartuko.Epea: Abenduak 8.Informazioa:gazteauke ra@gmai l .com

- 66 TEKNIKARI PLAZA ESPAI-NIAKO BANKUAN. Deialdigilea: Espainiako Ban-kuaBaldintzak:

- Adinez nagusi izatea.- Espainiar naziotasuna iza-tea, edo Europar Batasunekoherrialde batekoa.-Titulazioak: Unibertsitate li-zentziatura edo unibertsitategradu edo maila handiagokotitulazioa.- Idatzizko eta ahozko inge-les maila altua.Epea: Abenduak 16Tel: 91 338 6834r ho. se lecc [email protected]

Udalak gazteen lokalen kude-aketarako protokolo batonartu du. Horrelako eremueneta bizilagunen erkidegoen ar-teko bizikidetza baketsua ber-matzea da dokumentuarenhelburua.Aisialdiko lokaletako bizikide-tzarako eta kudeaketarakoprotokoloa kontsultatu nahibaduzu, jo ezazu i r un .o rg web gunera.

g a z t e i n f o r

Lana

Lehiaketak

Enpleguaren astea

414

- Pertsona bakoitzak ge-hienez ere hiru eskaintzaeskatu ahal ditu. - Irunen eta Hondarribianerroldatuta dauden per-tsonei zuzendua. -Informazio guztia eta es-karien erregistroawww.elespazio webarenbidez egingo dira. -Izena emateko, CVa for-matu digitalean erantsibehar da. -Webaren bidezko eskaeraegin ondoren, datuak kon-trastatu eta, behar izanezgero, El Espazio zurekin ha-rremanetan jarriko da zureprofilaren doitze egokia egi-teko. -Amaierako hautaketa en-presa parte-hartzaileen ara-bera izango da beti.

- Enpresak eskatu ahalizango du profilean sartu-tako datuak egiaztatzeko. - Eskaintzek aldaketakeduki ditzakete prozesuanzehar: Konproba ezazu betiinformazioa www.e lespa-z io.com webaren bidez. - Elkarrizketak azaroaren21ean egingo dira, FICO-BAn. Betekizunekin egokiendoitzen diren pertsoneiemango zaie elkarrizketeta-rako hitzordua.

Gazte lokalak

Irunero non eskura dezaket?

San JuanGaztelumendi ManoloSargiaUdal LiburutegiaGazte Informazio BulegoaAranoCornerFotokop

Nafarroa hiribideaErka material elektrikoaKutxaOgi BerriHawaiErauskin

SantiagoAguirreTxingudiko Zerbitzuakzuak

Toma Pan y MojaHaizeaSwing

Urdanibia plazaMigelOspitale zaharraEuskaltegiaEuskadiko KutxaEskinaLasa harategia

Dunboa/Palmera -Montero/ArbesOsasun ZentroaTahonaZuraAnetxeLa AgricolaAmalen paper-dendaBiribil

Behobia/Azken

PortuAzken Portu kiroldegiaOgi BerriHawaiHizkuntza EskolaEguneko zentroaK u t t u n a haurtzaindegia

Kolon ibilbidea eta inguruakCadillon Hortz KlinikaBrasil gozotegiaOgi Berri (Kolon)CiabogaBBVAKutxaAnbulatorioaArtaleku kiroldegiaVirginia kafetegiaEdurne kafetegia

Erauskin (Luis Mariano)SirimiriTurismo BulegoaSAC-HAZReal Union tabernaGaudíMendibil ardotekaMerkairunNaroa kafetegiaJaiberriLuis Mariano pentsiodunen etxeaHawaiiKetanSantander bankuaSolbesOskarbiKutxaEuskadiko KutxaPeinart ileapaindegia

Pio XIILa TahonaÑ kafetegiaOgi Berri Alvaro paper-dendaErauskin

San MigelTabisaCaser egoitzaJaizibea okindegiaSenosiain harategiaDumboa fruta-dendaUranzu azokaGizarte Segurantzako InstitutuaLANBIDEBBVASantander bankuaDani urdaitegiaErauskin

SabadellEuskadiko KutxaKutxaSotero tabernaBaztan tabernaOgi Berri-OgitxuAguirreAdriana Barrios ileapaindegia

AntzaranPicking PackRosi kioskoaAmantegui Hortz Klinika

AnakaEl EspazioKutxaMariñoOgi BerriAnaka okindegiaWashington taberna

Jaizkibel janari-dendaPablo harategiaAnaka Berri erretegiaCovirán Anaka

PuianaTahonaPuiana tabernaOspitaleaEndanea

LarreaundiLarrarte harategiaToma Pan y MojaPedro arraindegia

Elizatxo Martindozenea gaztelekua

I runeroIrungo euskarazko

hamabostekaria

Ikasturtean zehar,Irungo ikastetxe guz-tietan

Atzerrian hizkuntza ikastaroakegiteko plazak 2014ko udan.Alemanian, Frantzian, Erre-suma Batuan eta Irlandanegonaldiak eta ikastaroak egi-teko eskaintza. EAEko funtspublikoz sostengatzen direnikastetxeetan eskaintzen diraplazak, Derrigorrezko Biga-rren Hezkuntzako 3. eta 4. maila eta Batxilergoko 1. eta2. maila ikasten duten ikasleentzat. Eskabideak aurkez-teko epea: 2013ko abenduaren 2ra.

Hizkuntza ikastaroak atzerrian

Gabonak 2013Irungo Udalak Olentzero

eta Gabon Kantuen jaialdiaeta Olentzero zein Jaiotzen

erakusketa antolatu ditu.Izena emateko epea:

Abenduak 13.

Page 15: 217. zk. Irunero · belaunaldiko jostailua da, esate baterako, auto te - legidatua tabletaren bitartez. Ildo horretatik, haurrentzako gadgetak ekoizten hasi dira: egokituak diseinuaren

Azaroaren 16an eta 23an

Genealogia tailerra

Meakan10:00etatik 12:00etara, gene-alogia tailerra, Meakako bizi-lagunen elkartean. Arbasoeninguruko informazioa biltzekooinarrizko ezagupenak.

Azaroaren 16an

Kontzertua

Junkal elizan20:00etan, Fernando Etxe-pare In memoriam. Donos-tiako Orfeoiaren eta Ametsaabesbatzaren kontzertua.

Azaroaren 16an

Kontzertua

Tunk aretoan

20:00etan, Irun Zuzeneanprogramaren barruan,METAL NORTE FESTIVAL.Parte hartuko duten taldeak:Airless, Azrael, Vhaldemar,Tamerlayn, Black Devil etaDonn. Sarrerak: aldez aurre-tik, 15 €, eta leihatilean, 18.

Azaroaren 16tik 23ra

Erakusketa

Ametsa ElkarteanFernando Etxepare In memo-riam erakusketa. Istillaga, 5.

Azaroaren 1etik 30era

Erakusketa

KabigorrinOnintza Etxebeste Lirasenpintura eta collage erakus-keta: Presencias.

Azaroaren 17an

Kontzertua

Amaia KZn12:00etan Irun Hiria MusikaBandaren kontzertua.

Azaroaren 15etik abenduaren 17ra

Erakusketa

Amaia KZnIrungo Argazki Elkarteak an-tolatutako Irun Hiria ArgazkiLehiaketan parte hartu duen

lanen erakusketa.

Azaroaren 17an

Mendi txangoa

Mendi txangoa Irungo Mendi-zaleen eskutik: Otsondo/Iru-belakaskoa/Gorramendi/O-tsondoko gaina + babarrunakArizkunen. 943 631484. i r ungomendiza leak .com

Azaroaren 18an

Liburu Foruma

Ikust-Alaia liburutegian19:00etan, Federica SagorMasen La escandalosa Seño-rita Pilgrim".

Azaroaren 19an

Idazle ikastaroa

Ikust-Alaia liburutegian17:30ean, idazle ikastaroa,Edward Rosseten eskutik.Izenburua: ¿Qué hacemoscon las ideas? Sinopsis.

Azaroaren 19an

Opera zinean

Amaia KZn

19:00etan, La viuda alegreoperaren proiekzioa. Sa-rrera: Doan.

Azaroaren 20an

Hitzaldia

Argoiak Elkartean17:00etan, Yolanda Cerveropsikologoaren hitzaldia:¿Qué está pasando con lasparejas jóvenes?.

Azaroaren 20an

Ipuin kontalaria

Ikust-Alaian17:30ean, haurrentzakoipuin kontaketa euskaraz.

Azaroaren 20an

Dokumentala

Amaia KZn19:30ean, Jorge Oteiza,tiembla izenburuko doku-mentala proiektatuko da,Felix Marañak eta NuriaRuiz Cabestanyk aurkeztuta.

Azaroaren 21ean

Proiekzioa

Amaia KZn19:30ean, Zure Abenturarenbila: El mundo en bicicletaikus-entzunezkoa, AliceGoffartek eta Andoni Rodel-gok aurkeztuta.

Azaroaren 26tik 30era

Zinemaldi arkeologikoa

Amaia KZnBidasoako Nazioarteko XIIIZinemaldi Arkeologikoa,Oiasso Museoak antolatuta.

a i s i aa 15

Industria Sortzaileen AzokaZer: Euskal Herriko Industria SortzaileenAzoka

Noiz: Azaroaren 22an,10:00etan

Non: Irun Factoryn.

Estankonaren kontzertua KabigorrinNoiz: Azaroaren 23an

Non: Kabigorrin (Peña kalea. Irun)

Ordua: 23:00etan

Sarrera: Doan

«Fruitua» (Baga Biga)Borja Estankonarenbakarkako bigarrenean, rockean mugitzen da, non blues ukitubatzuk eta bere post-rockaren akorde errepikakor batzuk su-matzen diren.

Oteizaren lorratza IrunenZer: Euskal eskultoreak Irunenutzitako aztarnaren atzetik doandiziplinarteko ibilaldia.

Noiz: Azaroaren 30ean

Ordua: 12:00etan

Non: Santiago zubia / Iparraldehirib. 35 / Justizia jauregia.

Antolatzailea: Ezmugak, Oteiza,mugaldeko animalia proiektua-ren barruan.

Espazio publikoan artea, musikaeta dantza garaikideak uztar-tzen dituen ibilaldia. Obra batetik bestera egingo diren lekualdaketakJorge Oteizaren testuen irakurketei esker aktibatuko dira.

Bertan, enpresek eta elkarteekberen proposamenak erakutsiko dituzte.

Page 16: 217. zk. Irunero · belaunaldiko jostailua da, esate baterako, auto te - legidatua tabletaren bitartez. Ildo horretatik, haurrentzako gadgetak ekoizten hasi dira: egokituak diseinuaren