7
B 8064 JT M T RRA 2017 UROLAKOSTA.HITZA.EUS OSTIRALA, 2017KO URRIAREN 20A

2017 - zarautz.tok-md.com · Duela 17 urte sortu zenuten Zarautzen NTS tailerra. Zein zen zuen proiektua - ren ideia nagusia? Ilusio handiarekin ireki genuen tailerra, eta ilusio

  • Upload
    others

  • View
    2

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: 2017 - zarautz.tok-md.com · Duela 17 urte sortu zenuten Zarautzen NTS tailerra. Zein zen zuen proiektua - ren ideia nagusia? Ilusio handiarekin ireki genuen tailerra, eta ilusio

B 8064 JT

M T RRA2017

UROLAKOSTA.HITZA.EUSOSTIRALA, 2017KO URRIAREN 20A

Page 2: 2017 - zarautz.tok-md.com · Duela 17 urte sortu zenuten Zarautzen NTS tailerra. Zein zen zuen proiektua - ren ideia nagusia? Ilusio handiarekin ireki genuen tailerra, eta ilusio

II //Urrakiko Igoera

UROLA KOSTAKO HITZAOstirala, 2017ko urriaren 20a

Eskualde autozalea da Urola Kostakoa,eta horren adierazgarri da han hemenkaegiten diren rallyetan eta autoen igoere-tan parte hartzen duten auto gidarien etalasterketaz gozatzeko elkartzen diren he-rritarren kopurua. Txapelketen artean,Urrakiko Igoera da berezienetako bat,ikusmin berezia sortzen duelako gidarieta zaleen artean. Hain zuzen, igandeanjokatuko da Urrakiko Igoeraren XXXV.lasterketa, Azpeitia eta Bidania-Goiatz ar-teko GI-3740 errepidean. Mendiko autolasterketen denboraldiko azken probaizango da Urrakikoa, eta, gainera, Gipuz-koako eta Euskal Herriko Mendiko Txa-pelketetarako puntuagarria izango da.Parte hartzaileek bihar pasatuko dituz-

te proba teknikoak, eta 15:00etatik aurre-ra lasterketan parte hartuko duten auto-ak Azpeitiko epaitegi aurreko aparkale-kuan egongo dira. Igandean, berriz,10:00etan entrenamendu saioa hasikoda, eta segidan, bi aldiz egingo dute Az-peititik Urrakirako 6,5 kilometroko igoe-ra. Ohi bezala, eskualdeko hainbat gidarilehiatuko da igandeko proban, eta horienartean izango da Iñaki Aiertza azpeitia-rra. Argi utzi du Aiertzak bere lehen helbu-

rua lasterketaz gozatzea dela, eta autoahelmugara «osorik» iristea. Aurreneko

postuetan geratzen bada, gainera, «or-duan eta gusturago» izango dela adierazidu. Azkenekoz, 2008an hartu zuen parte

gidari azpeitiarrak Urrakiko Igoeran, eta,

aurtengoa, bigarren aldia izango da ber-tan lehiatzen dena. Haren arabera, Eus-kal Herriko lasterketarik bereziena daUrrakikoa, Jaizkibelen egiten dutenare-kin batera. «Giroa aparta izaten da, etakanpotik zale ugari bertaratzen dira».Urrakiko Igoera proba teknikoa eta gida-tzeko «zorrotza» dela azpimarratu duAiertzak. «Kontzentrazio maila handiaeskatzen du. Une oro, bihurgune bakoi-tza bestearekin lotzen joan behar da, eta,zentzu horretan, konplexua da; ordea,polita da aldi berean». Aiertzaren arabe-

ra, Añota sagardotegira bitarteko bideaazkarra da, eta, handik aurrera, bata bes-tearekin lotutako bihurgune ugari daude.«Antzekoak dira bihurgune denak, baina,bakoitzak bere berezitasuna du. Bakoi-tzari bere neurria hartu behar zaio». Ongi ezagutzen du Urrakirako bidea

azpeitiarrak, eta hori abantaila da probaprestatzeko orduan. Probaren aurretik,autoa aztertu eta lasterketara egokitu egi-ten dute. Horrez gain, buruz ikasi ohidute ibilbidea, beste gidarien bideoak

ikusita, eta, probaren bezperetan, autozhainbatetan ibilbidea eginda. Dena den,onartu du modu horretara ikastea guztizeraginkorra dela, trafikoa irekita dagoelaegiten baitituzte prestaketak.Aurten, auto berriarekin ari da lehian

Aiertza, eta bere anaia Jokinekin parteka-tzen du Mitsubishi Evo9 autoa. Ibilgailuberria izanik, egokitzapenerako denboral-dia izan dela adierazi du azpeitiarrak, bai-na gustura dira orain arte lortu dituztenemaitzekin.

Igoeran lehiatuko den eskualdeko gidarietako bat izango da Aiertza. IÑAKI AIERTZA

Urrakiko Igoeraren XXXV. lasterketa jokatuko dute igandean, Azpeitia eta Bidania-Goiatzartean. Eskualdean dagoen autozaletasunaren lekuko izango da proba beste urte batez.

Urrakiko Igoera, eskualdekoautozaletasunaren ispilua

«Giroa aparta izaten daUrrakiko Igoeran, eta zaleugari bertaratzen dira»

«Antzekoak dira bihurgunedenak, baina bakoitzakbere berezitasuna du»

‘‘

Page 3: 2017 - zarautz.tok-md.com · Duela 17 urte sortu zenuten Zarautzen NTS tailerra. Zein zen zuen proiektua - ren ideia nagusia? Ilusio handiarekin ireki genuen tailerra, eta ilusio

Duela 17 urte sortu zenuten ZarautzenNTS tailerra. Zein zen zuen proiektua-ren ideia nagusia?Ilusio handiarekin ireki genuen tailerra,eta ilusio hori, gaur arte, oso bizirik man-tentzen dugu. Garai hartan, aitzindariakizan ginen sektorean, eta, gaur egun, be-zeroen beharretara moldatzen dugu gurejarduera. Gure lana gogoko dugu, autoaketa bezeroak mimatzea da gure ekinarenardatza.Urte hauetan guztietan, zertan aldatuda zuen jarduna?2000 urteko ekainean jarri genuen mar-txan NTS. Autoak pertsonalizatzeko osa-garrien mundua gustatzen zitzaidan, betiere irudi elegantea emanez ibilgailuari.Kiroltasun eta racing kutsuak ematea eregustukoa nuen. Kontua da, ordea, joerahori muturrera joan zela garai hartan, etaautoa goitik behera pertsonalizatzen hasiziren asko, AEBetatik zetorren olatuari ja-rraituz. Azkenean, amaitu egin zen garaihura, gehiegizkoa zelako. Horren aurre-an, negozioari beste norabide bat emanbehar izan genion; urtez urte, makinetan

eta tresnerian inbertitzen aritu gara, eta,egun, batez ere, autoak konpontzen ari-tzen gara.Zer zerbitzu ematen dituzue?Autoak konpontzeko, diagnosiak egitekoeta haien mantenurako lan guztiak egitenditugu. Horrek ez du esan nahi dagoene-ko autoak ez ditugunik pertsonalizatzen,ordea. Norbaitek autoa bere gustura jar-tzeko nahia baldin badu, eskaintza zabalaeta urte askotako esperientzia du hemen.Batez ere, hagunak (llantak), esekidurak,gurpilak, pneumatikoak eta motorrarenreprogramazioak lantzen ditugu. Karro-zeria izan ezik, beste lan guztia egitendugu; hala ere, inork karrozeria aldatuedo konpondu nahi badu, daukagun sa-rearengatik eskaini dezakegu zerbitzuhori ere. Azken finean, gure enpresan au-toak gogoko ditugu, eta horiek mimatzeagustatzen zaigu.Osagarri elektronikoek bilakaera han-dia izan dute azken urteetan. Horiekinere lan egiten al duzue?Bai, jakina. Gure bezeroek eskatu egitendizkigute, eta, arlo horretan, azken berri-

«NTS enpresanautozaleak gara, eta horiek mimatzeagustatzen zaigu»JESUS MARI ELUSTONDO ‘ANBU’ MEKANIKOA

Jesus Mari Elustondok (Zarautz, 1975) autoakkonpontzeko zerbitzu osoa eskaintzen du NTSn.

// IIINTS

UROLA KOSTAKO HITZAOstirala 2017ko urriaren 20a

kuntzak instalatzen ditugu. Musika eki-poak, multimedia gailuak, radar detekta-gailuak, esku libreen kit-ak, GPS-ak... Bes-talde, bezero batek piezaren bat— elek-tronikoa nahiz mekanikoa— lortu nahibadu, zerbitzua eskaintzen dugu horre-tan ere. Autoa pertsonalizatzeko orduan, zer dajendeak gehien eskatzen duena?Autoari ukitu bat eman nahi diote. EuskalHerrian, esaterako, beti gustatu izan daracing-aren mundua. Hau da, lehiakete-tako autoen kutsu bat eman nahi izatendiote. Muturrera joan gabe, esekidurakautoa hobetzeko balio dezake. Hagun ba-tzuk politagoak izan daitezke, baina, ha-gunaren arabera, segurtasuna hobetu de-zake. Bi gauzak uztartzen badituzu, emai-tza hobea izango da. Euskal Herrian,jendeak bide horretatik jotzen du, beti eremuga batzuen barruan, gustu txarrekoirudirik eman gabe.Autoak pertsonalizatzeak homologa-zioan eraginik izan al dezake?Bai. Gaur egun, edozer pertsonalizatu etahomologatu dezakezu, baina arau batzuk

jarraitu behar dira. Adibidez, ahalik etagurpil handienak jarri nahi baditut, lege-ak dio gurpil berriak jatorrizkoa baino%2a baino handiagoa ezin duela izan.

Kontua da diruarekin guztia konpon-tzen dela, eta, beraz, guztia homologatudaiteke. Lan batzuk garestiagoak izangodira, eta beste batzuk merkeagoak. Egiada diru gutxirekin gauza asko egin daitez-keela. Horrez gain, auto zahar bati motorberria jarri eta homologatu egin dezake-zu. Gauza gutxi daude ezin direnak egin.Segurtasuna eta ingurugiroarekiko ku-tsadura errespetatzen badituzu, guztiaegin daiteke. Horiek dira dauden mugabakarrak. Urte hauetako esperientzia kontuanhartuta, nolako bezero mota bertara-tzen zaizue tailerrera?Adin eta gustu askotako bezeroak ditugu.Lehen esan dudan moduan, kotxea etabezeroa mimatzea da eskaintzen dugunplusa. Konfiantza handiko harremanaizatea ezinbestekoa da, eta gure bezeroa-ren erantzuna ezinhobea izaten da; ho-rrek poz handia sentiarazten digu.

Page 4: 2017 - zarautz.tok-md.com · Duela 17 urte sortu zenuten Zarautzen NTS tailerra. Zein zen zuen proiektua - ren ideia nagusia? Ilusio handiarekin ireki genuen tailerra, eta ilusio

//VMantenua

UROLA KOSTAKO HITZAOstirala, 2017ko urriaren 20a

IV //Mantenua

UROLA KOSTAKO HITZAOstirala, 2017ko urriaren 20a

Autoa erosi nahi duenak aukera zabaladu Urola Kosta eskualdean, lehen maila-ko auto etxeen tailer ofizialak ugariak di-relako. Egun, ordea, autoak saltzeari ezezik, salmenta ondorengo zerbitzuari ereberebiziko garrantzia ematen diete en-presek, jakin badakitelako beraien jardu-na bideragarria ez dela izango ondorengozerbitzu guztiak eskaintzen ez badituzte.Bezeroa ahalik eta gustuen senti dadin,arreta berezia jartzen diete egun zerbitzuhoni, eta, gertuko tratuaren bidez, kon-fiantzazko tailerrak bihurtu dira gidariaskorentzat. Gainera, enpresa asko etxejakin batzuen banatzaileak ere badira,zenbait kasutan, ordea, marka guztietakoautoei eskaintzen diete salmenta ondo-rengo zerbitzua. Zerbitzu egoki batek bezeroaren fidel-

tasuna bermatuko du, eta salmenta on-dorengo eskaintza gakoa da horretarako.Salmenta ondorengo zerbitzuari dago-kie, besteak beste, beharrezko piezak,osagarriak edo gailuak instalatzea edotamatxurak konpontzea, betiere autoakduen bermea kontuan hartuta. Ibilgai-luaren mantenuaz ere arduratzen dirasalmenta ondorengo zerbitzuan. Ildo ho-

rretan, IAT-a (Ibilgailuen Azterketa Tek-nikoa) pasatu aurreko azterketa egitendute.Autoa erosi ondoren, hura mantentzea

oinarrizkoa da. Nahibeste kilometro egineta errepidean ezustekorik ez izateko, au-toak mantenu egoki bat izan behar du.Jakinekoa da, olioa, pneumatikoak eta

iragazkiak zaindu behar direla, bainaasko dira kontuan hartu beharreko pie-zak eta gailuak; hala nola, katalizatzaile-ak, banaketa-uhalak, lubrikatzaileak...Autoaren erabiltzaileei segurtasuna ber-matzeko, matxurei aurre hartzeko eta in-gurugiroa ahalik eta gutxien kaltetzeko,garrantzitsua da hainbat gomendio oro-

kor jarraitzea eta, aldiro, autoari azterke-tak egitea.

Segurtasunerako gomendioakMotelgailuek, esaterako, abiadura han-dietan eta arrisku egoeretan autoa kon-trolatzeko balio dute, eta, pneumatikoe-kin eta frenoekin batera, seguru joatekooinarrizko gailuak dira. Hainbat faktorekmotelgailuak ahultzea eragiten dute; halanola, errepidearen egoerak, ibilgailukozamak eta egindako kilometroek. Horre-gatik, 20.000 kilometrotik behin indarge-tzaileak berrikustea gomendatzen da.Motelgailuak bezala, frenoak edo gal-

gak ere higatzen joaten dira kilometroenpoderioz. Galga mota bat baino gehiagodaude, baina, indargetzaileak bezala, go-

mendagarria da 20.000 kilometroro edourtean behin balazta sistema ondo dago-en egiaztatzea. Era berean, zentzuzkoabiaduran joateak eragina izango du ba-lazten higiduran, modu horretan balazta-dak egiten joan beharrik izango ez dugu-lako. Balaztak, gainera, zarataren bat ate-ratzen edo dar-dar egiten badu, autoaprofesionalengana eraman behar delagomendatzen dute adituek. Pneumatikoak errepidearekin kontak-

tuan dauden pieza bakarrak dira, eta au-toaren ibilkerarekin eragin zuzena dute.Gutxienez, 1,6 milimetroko mailaginaizan behar dute. Aldiro berrikusi behardira, eta horretarako, penumatikoek di-tuzten higaduren neurgailuak—pneu-matikoak dituen marrazkiaren irtengu-

Autoaren mantenuak berebiziko garrantziadu matxurei aurre egiteko eta ingurugiroazaintzeko. Eskualdean, salmenta ondorengozerbitzu zabala dute profesionalek.

Autoa berrikustea, bere etorkizunaren etasegurtasunaren bermea

neak— begiratu behar dira. Horiek higa-tuta baldin badaude, tailerrera eramanbehar dira aldatzera. Era berean, gurpilekpresio egokia izatea oinarrizkoa da, ondopuztuta edukitzeak segurtasun gehiagoeta kontsumo gutxiago bermatuko duela-ko. Izan ere, presio gutxiko pneumatikoekgutxiago helduko diote errepideari, frena-tze distantzia luzatuko du, besteak beste.Gainera, pneumatikoak kaltetzen joangodira. Presio egokiena auto fabrikatzaileekzehazten dutena da, eta hilean behin be-rrikustea gomendatzen dute, gurpilak ho-tzak daudenean. Hainbat autok, halere,automatikoki ohartarazten dute presioaegokia ez denean.Autoaren iragazkiak ere aldiro aldatu

behar dira ibilgailua ongi mantentzeko.

Lau dira oinarrizko iragazkiak: aire-ira-gazkia, olio-iragazkia, auto barruko edopolen-iragazkia eta erregai-iragazkia;motorreko eta auto barruko zikina atxiki-tzen dute horiek. Oro har, guztiak urteanbehin aldatzea gomendatzen dute. Banaketa-uhala aldatzea ere oinarriz-

koa da autoak ongi funtziona dezan. Ba-naketa-uhalak, besteak beste, motorrarenlau denborak sinkronizatzen ditu. Baina,denborarekin higatzen joaten da, etahausten bada, motorra larri matxuratudaiteke. Zaila da, ordea, uhala zer egoera-tan dagoen antzematea; beraz, egokienada fabrikatzaileak zehaztutako epeen ba-rruan berria jartzea. Oro har, 60.000 eta160.000 kilometrotik behin aldatu beharizaten da.

Bezeroa ahalik eta gustuensenti dadin, arreta bereziadauka salmenta ondorengo zerbitzuakPneumatikoek, gutxienez,1,6 milimetroko mailaginaizan behar dute, eta aldiroberrikusi behar dira

Page 5: 2017 - zarautz.tok-md.com · Duela 17 urte sortu zenuten Zarautzen NTS tailerra. Zein zen zuen proiektua - ren ideia nagusia? Ilusio handiarekin ireki genuen tailerra, eta ilusio

VI //Ibar-Goi

UROLA KOSTAKO HITZAOstirala, 2017ko urriaren 20a

Urtez urte bereganatutako es-perientziaren emaitza daAzkoitiko Ibar-Goi tailerra.Kia Motors auto etxearen ba-natzaile ofiziala da. Autoen

salmentaz gain, ordea, mota eta etxe guz-tietako autoentzako zerbitzua eskaintzendute. Jesus Mari Ibarmia Eizmendik1983an sortua, familia negozioa da Ibar-Goi, eta, egun, haren seme-alaba Josu etaAmaia Ibarmiak eramaten dute enpresa.Aitak irakatsikoari eta urtez urte jasotakoformazioari esker, hari horrenbeste gus-tatzen zitzaion negozioa aurrera darama-te seme-alabek eta tailerreko langileek,begirada etorkizunean jarrita.Tailerra hainbat lekutan eduki ondo-

ren, gaur egun Azkoitiko Axiri eraikineandute lantokia. Hasieran, autoak konpon-tzen hasi zen Ibarmia, baina, 2001. urteazgeroztik, KIA Motorsen Azkoitiko bana-tzaile ofiziala da Ibar-Goi. Hori hala, taile-rra ez ezik, 200 metro koadroko KIA mar-kako autoen erakustokia dute tailerrarenondoan. Erakustokiaren eta katalogoarenbidez saltzen dituzte autoak, merkatuandagoen bermerik handienarekin –zazpiurte–. Izan ere, Ibarmiaren esanetan, bi-lakaera handia izan du KIA Motors etxeakazken urteetan, eta nabarmena izan daauto hibridoen eta elektrikoen alde eginduten apustua. Jakinekoa da auto horiekkarbono monoxido gutxiago igortzen etakontsumoan eragin handia dutela. Aban-taila horien jakitun, etorkizuna ibilgailuhibridoetan eta elektrikoetan dagoela us-te du KIA Motorsek, eta geroz eta halakoauto gehiago merkaturatzen ditu. Iaz,esaterako, KIA Niro auto hibridoa merka-turatu zuten, eta auto-gidarien erantzunaberehalakoa izan zen, automobilgintzaetxeak zituen aurreikuspen guztiak gain-dituz.Tailerra, gainera, auto hibrido eta elek-

trikoentzako hornituta dute, eta horiekkonpontzeko eta manipulatzeko beha-rrezko tresna guztiak dauzkate. «Tailerraprestatuta daukagu auto horiei zerbitzuaeskaintzeko». Salmenta ondorengo zerbi-tzu guztiak ere eskaintzen dituzte Ibar-Goin, eta, mota zein etxe guztietako auto-ak konpontzen dituzte. Mekanika oroko-rrari, karrozeriari eta sistema elektrikoari

dagozkien lanak egiten dituzte: diagno-siak egin, injekzio sistemak egiaztatu, ai-re egokitua bete, gurpilak aldatu eta lerro-katu, txapa eta pintura lanak egin, osaga-rriak jarri, matxurak konpondu ,mantenulanak eta abar.

Etengabeko formakuntzaGuztira, lau beharginek egiten dute lanIbar-Goin: Ibarmia anai-arrebek, IraitzOlariagak eta Nerea Iraolak, eta automo-

bilgintzan dauden aurrerapenen aurre-an, etengabeko formazioa dute guztiek,bezeroei ahalik eta kalitate onena eskain-tzeko asmoz. Izan ere, berme handikoaeta konfiantzazko tailerra da Azkoitikoa,eta lan egiteko orduan, gardentasuna etagertutasuna oinarrizko balioak dira han-go langileentzat. «Gauzak ondo egiteagustatzen zaigu». Horregatik, bezeroenfideltasuna bereganatu dute, eta errefe-rente dira herrian.

KIA Motors etxearen banatzaile ofiziala da Azkoitiko Ibar-Goi familia negozioa. Tailerra eta autoaksaltzeko erakustokia, eta zerbitzu guztiak eskaintzen dizkiete marka eta mota guztietako autoei.

Berme handiko zerbitzua, Ibar-Goin

San Juan auzunea, 19 · AZKOITIAErakusketa eta tailerra:

Tel.: 943-85 07 61 · Fax: 943-85 26 [email protected]

Page 6: 2017 - zarautz.tok-md.com · Duela 17 urte sortu zenuten Zarautzen NTS tailerra. Zein zen zuen proiektua - ren ideia nagusia? Ilusio handiarekin ireki genuen tailerra, eta ilusio

//VIIUrola Auto Eskola

UROLA KOSTAKO HITZAOstirala, 2017ko urriaren 20a

Urola Auto Eskolak 50 urte beteko ditudatorren urtean. Aurretik Zumarragakobeste auto eskola batean eta taxi gidarimoduan hartutako esperientziari jarraiki,Ignacio Maria Larrañagak Azkoitian za-baldu zuen autoen eta motoen gidabai-menak ateratzeko auto eskola 1968an,eta, urtebetera, Azpeitira lekualdatu zu-ten enpresa. Auto eskolaren sortzaileakerretiroa hartu zuenetik, seme Asier La-rrañaga Eizagirrek zuzentzen du auto es-kola, Azpeitiko Bustinzuriko Errebalean.2014tik, gainera, azterketa psikotekniko-ak egiteko zerbitzua ere eskaintzen duteherrian bertan, Artzubia kalean. Denborarekin hazten joan den auto es-

kola da Urola, eta garai berrietara egoki-tzen jakin du. Izan ere, sorreran motoeneta autoen gidabaimenak prestatzen hasibaziren ere, egun atoiak, kamioiak eta au-tobusak ere badituzte. Era berean, mer-kantzia arriskutsuak eraman ahal izatekoeta gidari profesionala izateko eta berri-tzeko Gidarien Gaitasun Agiria (GGA) lor-tzeko ikastaroak ere eskaintzen dituzte.Azken urteetako joerarekin bat eginez,

askotariko eskolak eskaintzen dituzteUrolan gaur egun. Batetik, aurrez aurrekoeskolak daude. Saio horietan, ikasleak au-to eskolara joaten dira, eta, irakasle batenlaguntzarekin, testak egin eta errepasatuegiten dituzte. Horrez gain, ikasleek eba-luazio bat jasotzen dute. Ikaslearen errit-moaren araberakoa izaten da ikastaroa.Beste aukera ikastaro trinkoa egitea da:

ikastaro motzagoa izaten da, eta taldeaneskaintzen dute. Aurreko kasuan bezala,auto eskolan egiten dituzte testak, etaetxean egiteko aukera ere eskaintzen du-te. Azkenik, ikasleak on lineprestatu dai-tezke azterketa teorikoa egiteko. Kasu ho-rretan, etxean eta beren kasa ikasten du-te, eta testak Internetez egiten dituzte.Irakasleek ikasle horien jarraipena ereegiten dute, sare bidezko testen bidez. Bestelako ikastaroei dagokienez, Larra-

ñagak jakinarazi du Gidarien GaitasunAgiria eta merkantzia arriskutsuen bai-mena eskuratzeko ikasleek aurrez aurre-ko eskolak jaso behar dituztela.2014tik, gainera, azterketa psikotekni-

koa egiteko aukera ere eskaintzen duUrolak, Artzubia kaleko 31. zenbakian.Hainbat baimen lortzeko azterketak egi-ten dituzte: ibilgailuen gidabaimenak be-rritzeko, zakur arriskutsuak eta armakeduki ahal izateko eta itsas baimena edu-kitzeko edo berritzeko. Bertan azterketapsikologikoak eta medikoak egiten dituz-te, eta lortu nahi den baimenaren arabe-ra, desberdinak dira probak. «Halako zer-bitzu baten beharra ikusi genuen herrian,herritarrek kanpora jotzen zutelako az-terketa egiteko. Herritarrei eta inguruko-ei beste zerbitzu bat emateko asmoz jarrigenuen Artzubia kaleko zentroa mar-txan». Zerbitzuak «harrera ona» izan duAzpeitian, eta azken urteetan gero etaerabiltzaile gehiago dira hara jotzen dute-nak. Azpeitian, Artzubia kalean, dute azterketa psikoteknikoak egiteko zentroa. ANE OLAIZOLA

Mende erdia gidatzen erakustenAzpeitiko Urola Auto Eskolak gidabaimena eta beste hainbat agiri lortzeko aukera zabala du,askotariko eskolekin . Azterketa psikoteknikoak ere egiten ditu Artzubia kaleko egoitzan

Ignacio Maria eta Asier Larrañaga aita-semeak, Urola auto eskola aurrean. ANE OLAIZOLA

Page 7: 2017 - zarautz.tok-md.com · Duela 17 urte sortu zenuten Zarautzen NTS tailerra. Zein zen zuen proiektua - ren ideia nagusia? Ilusio handiarekin ireki genuen tailerra, eta ilusio

VIII //Redymar

UROLA KOSTAKO HITZAOstirala, 2017ko urriaren 20a

Lau gurpileko motozikletek,quadek, goitik behera aldatudute landa eremuetan, eta, orohar, iristeko zailak diren lekue-tan lana egiteko modua. Mota

desberdinetako quadak daude, eta bakoi-tzak bere ezaugarri eta erabilera propioakbaditu ere, erraz ibiltzen dira guztiak elu-rretan eta basoan. Ibilgailu horiek dituz-ten abantailen jakitun, gero eta baserritareta profesional gehiago dira lanerakoquadak erabiltzen dituztenak.Zumaiako Redymar enpresan espe-

rientzia zabala dute ibilgailu horietan.Hasiera batean, itsasontzietako motorrakkonpontzen hasi baziren ere, azken urte-etan quadak eta uretako motoak saldu,konpondu eta haien mantenua egiten du-te. Iñaki eta Ricardo Intxaurrondo anaiekdaramate negozioa, eta Felix Esnalekineta Mari Ixabel Aizpuruarekin batera osa-tzen dute lantaldea. Iñakiren iritziz, qua-den «iraultza» iristeko dago oraindik, bai-na gero eta errotuago daude halako ibil-gailuak gizartean, batez ere gazteen arte-an. «Egun bat iritsiko da baserritar guz-tiek quadbat edukiko dutena».Hasiera batean, quada lanerako sortu

bazuten ere, aisialdirako ere erabili daite-ke. Dena den, gehienbat beharrerako sal-tzen dute gaur egun. «Batez ere baserrita-rrek eskatzen dute. Pertsonak garraiatze-ko balio du, ez du traktore baten lana egi-ten. Hau da, traktorea lanean dagoen bi-tartean, quadarekin pinutegira edoganadua zaintzera joan zaitezke. Trakto-rearen aldean, erabilgarriagoa, arinagoaeta azkarragoa da, eta edozein lekutanibiltzen da». Quadaren arabera, prezioadesberdina izaten da, baina, Intxaurron-doren arabera, inbertitutakoa, dirutanbaino, bizi kalitatean irabazten dute base-rritarrek. Saldu ez ezik, alokatu ere egiten dituzte

quadak, baina soilik enpresei. «Mahatseta sagar bilketetarako, esaterako, dezen-te eskatzen dute ibilgailu hau. Sagarrakeramateko eta mahastietan ibiltzeko osoaproposa da». Izan ere, osagarri jarri da-kioke ibilgailuari, eta, beraz, gero etagehiago erabiltzen dituzte kableak jartze-ko, elurra kentzeko, mantenurako edotasalbamenduetarako.

Zumaiako Redymarren uretako motoak eta ‘quad’-ak saltzen, alokatzen eta konpontzen dituzte; iristekozailak diren lekuetara joateko aproposak dira ‘quad’-ak, gero eta baserritar gehiagok eskatzen dute.

Bizi kalitatea hobetzeko prestatuak

Iñaki Intxaurrondo, Redymar enpresako komertziala. ANE OLAIZOLA

Irisgarritasun txikia duten lekuetarako ibilgailu aproposak dira quadak. REDYMAR

MARINA ZUMAIA, S.L.Santixo Auzoa, 10 · ZUMAIA

943-14 31 [email protected]

www.redymar.com