Upload
others
View
13
Download
0
Embed Size (px)
Citation preview
2016ko azaroaren 16an Kursaal Donostia – San Sebastián
PRENTSA DOSIERRA
Alda. Urquijo, 36 – Edificio Plaza Bizkaia, 3º – 48011 Bilbao
Tel. 94 403 70 00 – email: [email protected]
AURKIBIDEA
Sarrera
BASQUE INDUSTRY 4.0 Biltzarraren programa
Protagonistak Kursaal en
Erakusketariak
4.0 industria-‐iraultzako teknologiak
Euskal estrategia
Alda. Urquijo, 36 – Edificio Plaza Bizkaia, 3º – 48011 Bilbao
Tel. 94 403 70 00 – email: [email protected]
Sarrera
BASQUE INDUSTRY 4.0, INDUSTRIA IRAULTZAREN ERREFERENTZIAZKO HITZORDUA
Euskal enpresek lantegi adimendunaren inguruko azken joerak eta berritasunak ezagutzeko aukera izango dute aurten ere BASQUE INDUSTRY 4.0 Biltzarrari esker. Hirugarren edizio hau azaroaren 16an egingo da Donostiako Kursaal Jauregiko Auditorioan, eta dagoeneko 1.500 pertsonak baino gehiago inskribatu dira. Aurten, BASQUE INDUSTRY 4.0 topaketak aurrerantz jauzi egin eta programaren barruan sartu du euskal industria-‐konpainia indartsuenek startup teknologikoen artean aukeratu dituzten proiektuen aurkezpena. Startup horiek guztiak BIND 4.0 StartUP! Basque Industry Accelerator Program deritzon azeleragailu publiko-‐pribatuaren lehen deialdiari atxikita daude.
Euskadin elektronikako eta informazioko teknologien (EIKT) industria-‐aplikazioei buruzko erreferentziazko hitzordu bihurtu den topaketa hau, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak antolatu du, SPRIren bitartez, eta euskal industria-‐inguruneko puntako enpresen, klusterren, zentro teknologikoen eta unibertsitateen partaidetzaz. Bestela esanda, aurten ere, EIKTak ekoizpen-‐prozesuetan integratzeko garapen eta aplikazio berriak bilatzen dihardutenak zein lantegiko ohiko jardunean teknologia horien laguntzaz lan egiten dutenak elkartuko ditu. Euskal industria-‐ehunaren barruan sinergiak sortzea da, laugarren industria-‐iraultzari lotutako prozesuen inplementazioarekin batera, BASQUE INDUSTRY 4.0ren helburu nagusia. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak industria ulertzeko era berri hau etorkizuneko estrategia bihurtzearen alde egin duen apustuaren ildoko jarduera honek gero eta ikusmin handiagoa sortzen du enpresa txiki eta ertainen artean. Hemen, gertu-‐gertutik ezagutu ahal izango dute zeintzuk diren beren lantegietan dagoeneko inplementa ditzaketen prozesuak, eta bertatik bertara egiaztatu ahal izango dute nola lagunduko dieten prozesu horiek zerbitzuaren kalitatea hobetzen eta kostuak murrizten. Horrez gain, harremanetan jarri ahal izango dira, fabrikazio aditiboa, robotika kolaboratiboa, sistema ziberfisikoak, errealitate areagotua, cloud computing-‐a, big data, ikusmen artifiziala edota zibersegurtasuna oinarritzat hartuta, beren enpresetarako propio asmatutako tresna berriak garatzen lagunduko dieten eragileekin.
Alda. Urquijo, 36 – Edificio Plaza Bizkaia, 3º – 48011 Bilbao
Tel. 94 403 70 00 – email: [email protected]
Eragileen arteko bat-‐egite hau gero eta zabalagoa da bertaratutako enpresari-‐kopuruaren gehikuntzari esker (iaz 800 baino gehiago izan ziren), eta biltzarraz baliatuta beren jardunaren erakustaldi praktikoak egin nahi dituzten enpresen kopuruaren hazkundeari esker. Hartara, erakusketa-‐eremuak 29 erakusketari izango ditu aurten, iaz bildutako hogei standen aldean, eta horietan guztietan, publikoak enpresa eta erakundeek garatutako EIKTen industria-‐aplikazioak ezagutu ahal izango ditu. Laugarren industria-‐iraultzean eguneratzeko programa
Urtero bezala, biltzarraren barruan, aurkezpen, hitzaldi eta mahainguru ugari antolatuko dira 4.0 industriaren inguruan sortutako joera eta arrakasta-‐kasuen errepasoa egiteko.
Oraingoan, hizlari nagusia Günter Beitinger Siemens-‐eko fabrikazio digitaleko presidenteordea izango da. Enpresa hau albiste-‐iturri bihurtu da Euskadin Gamesarekiko fusioagatik. Beitingerek multinazional alemaniarrak fabrikazio digitalean lortu duen esperientzia azalduko du. Soluzio honek hiru dimentsiotan simulatu eta bistaratzen ditu industria-‐prozesuak, proiektu eta fabrikazio garaiko kostuak murriztuz eta merkaturatu arteko epeak laburtuz.
Beitingeren agerraldiaren ondoren, bertaratutakoek Gestamp, CIE Automotive, ABB, Titanium Industrial Security eta Microsoft Ibérica enpresen ordezkarien arteko eztabaida entzuteko aukera izango dute. Hauek guztiek industria arloan EIKTen aplikazioak lideratzeak daukan garrantziari buruzko ikuspuntuak partekatuko dituzte, horixe baita formula bideragarri bakarra lehiakortasun goreneko egungo ingurune globalean Euskadiko aberastasunari eta enpresa-‐aniztasunari eutsi ahal izateko. Elkarren artean, halaber, etengabeko jario teknologiko honek enpresei eskaintzen dizkien aukerak eta erronkak ere errepasatuko dituzte.
Jarraiak, BASQUE INDUSTRY 4.0k arrakasta-‐kasu bat erakutsiko du: Etxe-‐Tar makina-‐erremintako talde gipuzkoarrarena. Javier Diaz Etxe-‐Tarreko Ikerketa eta Garapèn arloko zuzendariak bertaratutakoen aurrean azalduko du nola lortu duen konpainia gipuzkoarrak digitalizazioaren aldeko lasterketako buru izatea, tradizio eta lehiakortasun handiko sektore horretan.
Baina ez da hau izango bertaratutakoei zer pentsa emango dien jarduera bakarra. Aner Sistemas Informáticos, Carsa-‐Grupo Innovalia, IDS Ingeniería Informática Industrial, Igarle, ITS-‐Unit7, SoC-‐E, Semantic Systems eta Virtualware 2007 enpresa teknologikoen ordezkariek hainbat industria-‐enpresarentzat garatu dituzten tresnei buruz hitz egingo dute.
Alda. Urquijo, 36 – Edificio Plaza Bizkaia, 3º – 48011 Bilbao
Tel. 94 403 70 00 – email: [email protected]
Azkenik, unibertsitateek eta zentro teknologikoek lantegi adimendunaren etorkizuna arakatu eta beren ikertzaileek enpresen eskariaren aurretik nola lan egiten duten azalduko dute.
Jardunaldiaren barruan, halaber, Gaia telekomunikazioetako klusterraren eskutik, gamifikazioari buruzko lau tailer praktiko egingo dira, bideojokoetako tresnek eta teknikek (errealitate birtuala, errealitate areagotua, simulazioa…) hainbat industria-‐ingurunetan izan ditzaketen erabilerak azaltzeko.
BIND 4.0 – Basque Industry 4.0 Accelerator Program
Biltzarraren hirugarren edizio honetako protagonisten artean, BIND 4.0 StartUP! Basque Industry Accelerator Program 4.0 deritzon programa berrian parte hartuko duten sustatzaileak nabarmendu behar dira. Bestela esanda, BASQUE INDUSTRY 4.0 biltzarrak jauzi kualitatiboa egin eta ekintzailetza teknologikotik sortutako ekimenak ere onartuko ditu, hortxe baitago Euskadik etorkizuneko hazkunde-‐estrategietan arreta handiz lagunduko dituen enplegu eta aberastasun-‐nitxetako bat. Momentuz, hilaren 16an, BIND 4.0ren lehen deialdian aukeratutako zenbait startupek jendaurrean aurkeztuko dituzte beren proiektuak Kursaalen, biltzarraren programaren barruan. BIND 4.0 azeleragailu publiko-‐pribatua Eusko Jaurlaritzak bultzatu du, autonomia-‐erkidegoko industria-‐enpresa nagusiekin batera: ABB, CAF, CIE Automotive, DanobatGroup, Euskaltel, Iberdrola, ITP, Mercedes-‐Benz, Michelin, Microsoft, Repsol-‐Petronor eta Siememens. Hauei, hautaketa-‐prozesuan, honako hauek gaineratu zaizkie: Grupo Alcor, Fagor Ederlan, Maier eta Nem Solutions. Konpainia hauen laguntzaz, aukeratutako 13 startupek merkatuaren egiazko baldintzen arabera garatu ahal izango dituzte beren proiektuak; hau da, enpresa handi bat bezero dutela eman ahal izango dituzte lehenengo pausoak, gainerako hornitzaileei eskatzen dizkieten kalitate-‐eskakizun berberei aurre erantzunez. Gainera, 24 astez, enpresa-‐azeleragailu baten ohiko zerbitzuez baliatzeko aukera izango dute: lan egiteko esparruen lagapena, prestakuntza espezifikorako sarbidea edota balizko finantzatzaileekiko harremanetan jartzeko aukera; den-‐dena, euskal teknologia-‐sare publiko osoaren sostenguaz.
Alda. Urquijo, 36 – Edificio Plaza Bizkaia, 3º – 48011 Bilbao
Tel. 94 403 70 00 – email: [email protected]
Biltzarraren inaugurazioan, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailburuak 41 herrialdetako 257 enpresa berri partaide dituen ekimen honen lehen deialdiaren emaitzak aurkeztuko ditu. Horietatik 52 baino ez dira aurre-‐aukeratu (23 atzerrikoak dira), eta hauen artean, industria-‐konpainiek 13 enpresa hautatu dituzte –18 proiektu, guztira– lehenengo BIND startup-‐promozioan parte har dezaten.
Alda. Urquijo, 36 – Edificio Plaza Bizkaia, 3º – 48011 Bilbao
Tel. 94 403 70 00 – email: [email protected]
BASQUE INDUSTRY 4.0, THE MEETING POINT 2016 BILTZARRAREN PROGRAMA KURSAAL JAUREGIA (AUDITORIOA) – AZAROAK 16 9:00 HASIERA ETA ONGIETORRIA
Alexander Arriola, SPRI Taldeko zuzendari nagusia
9:30 EUSKADIKO ESTRATEGIA. BASQUE INDUSTRY 4.0 Arantxa Tapiak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuak, bertaratu guztiekin partekatuko ditu lortutako emaitzak eta 4.0 Industriaren euskal estrategiaren baitan martxan jarri diren ekintza garrantzitsuenak.
9:45 ENPRESA DIGITALA Günter Beitinger doktorea, Fabrikazioko presidenteordea. (Digital Factory Division-‐SIEMENS AG).
10:45 KAFEA 11:30 DIAL 4.0: TERTULIAREN MOMENTUA
Eszenatokian, ikusleen aurrean, Euskal Herriko 4.0 industriaren inguruko eskaintza teknologikoaren eta industriaren testuinguruetan garrantzia handia duten bost pertsona elkarrizketatuko ditugu; ikuspegia, egoera, etorkizuna, estrategiak, gakoak, erronkak, iritziak eta abar. Moderatzailea: Enrique Rodal Parte-‐Hartzaileak: Beatriz González (GESTAMP) José Esmoris (CIE AUTOMOTIVE) Marc Segura (ABB) Borja Lanseros(TITANIUM) Montserrat Pardo (MICROSOFT IBÉRICA)
12:30 LIDERRARI BEGIRA. DIGITALIZAZIOAN NABARMENDU DEN ENPRESA INDUSTRIAL BATEN ESPERIENTZIA.
Digitalizazioa lortzeko lasterketan lehenengo postuetan dauden Euskadiko enpresa industrialek gakoak emango dizkigute. Izan ere, guk asko ikas dezakegu enpresa horien esperientziatik, digitalizazioaren maila gorenera eraman dituen bidea ezagutuz.
Javier Díaz (PLETHORA IoT ETXE-‐TAR TALDEA)
Urkixo Zumarkalea, 36 – Bizkaia Plaza Eraikina, 3.a – 48011 Bilbo
Tel. 94 403 70 00 – email: [email protected]
13:00 MATCHING 4.0. “ALIANTZEN MOMENTUA”
“Elkarren osagarri diren start-‐up eta enpresen arteko aliantzak. Industria-‐enpresa askok 4.0 industriara jotzearen premia garbia ikusi dute, eta hori bakarrik egin ezin dutela konturatu dira. Horregatik, teknologiak erabiltzea erabaki dute, aliantzen bitartez nahiz horiekin osatuko diren start-‐up teknologikoen bitartez. Horrela, industria tradizionalen eta TEIC enpresa berrien arteko “matching” aliantzak sortu dira. Eusko Jaurlaritzak sustatutako BIND 4.0 ekimenaren esparruan sortutako enpresen esperientzia aurkeztuko da.
14:00 BAZKARIA 15:30 "PROZESU, PRODUKTU ETA ZERBITZU ADIMENDUNETARAKO ALIANTZAK"
Elektronika eta Informazio Teknologietako industrien eskutik, industria-‐enpresen lehiakortasuna indartzen duten prozesu, produktu eta zerbitzuetan aplikatutako EIKT irtenbideen kasu arrakastatsuak aurkeztuko dira. Parte-‐Hartzaileak: José Mª Ansola (ANER SISTEMAS INFORMÁTICOS, S.L) Cristina de la Maza (CARSA-‐Grupo Innovalia) José Ignacio Román (IDS INGENIERÍA INFORMÁTICA INDUSTRIAL, S.A) Fran Manzano (IGARLE, S.L.) Iñaki Eguia (ITS -‐ Unit7) Igor Pérez (SEMANTIC SYSTEMS, S.L.) Armando Astarloa (SoC-‐e) Unai Extremo (VIRTUALWARE 2007, S.A.)
16:30 4.0 ETORKIZUNERA BEGIRA Ikuspegi didaktikoan oinarrituz eta aplikazioak erakusteko helburuarekin, euskal unibertsitateek eta teknologia-‐zentroek teknologiaren eta ikerkuntzaren egoera aurkeztuko digute 4.0 industriaren esparruan, gaur egungo arte-‐egoeratik harantzago. Parte-‐Hartzaileak: Josu Bilbao (IK4-‐Ikerlan) Ane Blanco (Tecnalia) Pablo García (Deustotech – Universidad de Deusto) Zigor Azpilgain (Mondragon Unibertsitatea) Basilio Sierra (UPV/EHU)
Urkixo Zumarkalea, 36 – Bizkaia Plaza Eraikina, 3.a – 48011 Bilbo
Tel. 94 403 70 00 – email: [email protected]
TAILERRAK. Gamifikazio-‐teknologiak 4.0 industrian Foyer 11:00-‐12:00 GAMIFIKAZIO TEKNOLOGIAK PLANTAKO BIRTUALIZAZIOan eta MONITORIZAZIOAN
Virtualware (Michel Iñigo Ulloa) Ikasplay (Joannes Txabarri) TAK(Mertxe Gordillo) Innovae (Pablo Ayala)
13:00-‐14:00 GAMIFIKAZIO TEKNOLOGIAK EKIPOAK ETA AZPIEGITURAK MANTENTZEKO ORDUAN
Virtualware (Michel Iñigo Ulloa) Ikasplay (Joannes Txabarri) Innovae (Pablo Ayala)
15:00-‐16:00 GAMIFIKAZIO TEKNOLOGIAK PROFESIONALAK GAITZEKO ORDUAN
Virtualware (Michel Iñigo Ulloa) Ludus (Mikel Calvo) Gestionet (Juan De Miguel) Ikasplay (Joannes Txabarri) Bihartech (David Quintana) TAK (Mertxe Gordillo) Innovae (Pablo Ayala)
17:00-‐18:00 GAMIFIKAZIO TEKNOLOGIAK PRODUKTUAK EDO ZERBITZUAK MERKATURATZEKO ORDUAN
Virtualware (Michel Iñigo Ulloa) Gestionet (Juan De Miguel) Ikasplay (Joannes Txabarri) Bihartech (David Quintana) TAK (Mertxe Gordillo) Innovae (Pablo Ayala)
Urkixo Zumarkalea, 36 – Bizkaia Plaza Eraikina, 3.a – 48011 Bilbo
Tel. 94 403 70 00 – email: [email protected]
HIZLARIAK
Dr. Gunter Beitinger Dr.-‐Ing.Dipl. Wirt.-‐Ing. (Auditorioa, 9:45)
Gunter Beitinger ekoizpen-‐ingeniaritzan lizentziaduna eta enpresa-‐administrazioan graduduna da. Erlagen-‐Nuremberg Unibertsitatean eskuratu zuen Ingeniaritzako Doktoregoa fabrikazio elektronikoaren alorrean. 35 argitalpen eta artikulutik gora idatzi ditu, eta 3 patente ere baditu. Ibilbide profesional luzea egin du postu teknikoetan nahiz ardura-‐postuetan, osasunaren alorrean nahiz autogintzaren alorrean. Azken alor horretan, esaterako, Siemensen motorren plantako zuzendaria izan zen Guadalajaran, Mexikon. Gaur egun fabrikazio-‐alorreko lehendakariordea da Siemens AG Digital Factoryn, Factory Automationen, Alemaniako Amberg hirian.
Beatriz González GESTAMP (Auditorioa, 11:30)
Ingeniaritza Mekanikoa ikasi zuen Bilboko Ingeniarien Eskolan eta Parisko Ecole National d’Arts et Metiers eskolan. Matrici enpresan abiarazi zuen bere ibilbide profesionala. Gero, Tecnalian hasi zen lanean, xafla-‐konformazioaren ikerketa-‐lerroaren garapen-‐arduradun gisa, baita enpresen sorkuntzarekin lotutako Ventures zuzendaritzaren arduradun gisa ere. Diede trokel-‐enpresaren bazkide sortzaileetako bat da. Gestampek bereganatutako Tecnaliaren start up enpresa da hori. 2011. urtetik Gestampen egiten du lan, eta, bertan, Europa Iparralderako Eragiketen zuzendaria da gaur egun..
José Esmoris (I+G+b zuzendaria) CIE AUTOMOTIVE (Auditorioa, 11:30)
Industria-‐ingeniaria. Bere enpresa-‐ibilbidea 1983. urtean abiarazi zen, Alemaniako SCHULZ KG enpresako produktuen garapen-‐eremuan. Gero, SCHULZ IBÉRICA S.A. enpresaren zuzendari teknikoa eta TEKOMP GmbH enpresa alemaniarraren zuzendari nagusia izan da. 1994. urtean hasi zen gaur egungo CIE Automotive enpresan lan egiten, Alemanian, AUTOKOMP GmbH enpresaren zuzendari tekniko gisa. 2000. urtean, EAEko AUTOKOMP INGENIERÍA S.A. enpresaren zuzendaritza nagusia hartu zuen bere gain, eta, gero, CIE AUTOMOTIVE enpresaren zuzendaritza teknikoa. Gaur egun, taldeko I+G+b arloko zuzendaria da.
Urkixo Zumarkalea, 36 – Bizkaia Plaza Eraikina, 3.a – 48011 Bilbo
Tel. 94 403 70 00 – email: [email protected]
Jose Esmoris SERNAUTO enpresako I+G+b Batzordeko lehendakaria eta Zuzendaritza Batzordeko kidea da, besteak beste. Era berean, ACICAEko (EAEko Automobilgintza Klusterra) lehendakaria, AIC-‐ko (Automotive Intelligence Center) lehendakariordea eta EAEko Fabrikazio Aurreratuko Gidaritza Taldeko koordinatzailea da.
Marc Segura ABB (Auditorioa, 11:30)
Marc Segura industria-‐ingeniaria da UPCn (Universitat Politècnica de Catalunya). ABBn hasi zen lanean, 1998an, robotika unitateko instalazio-‐teknikari gisa, Press Automation dibisioaren Global Lead Center atalean. Aplikazio horretan lanean zebilela, Project Manager, R&D Program Manager eta Operations Manager zereginak bete zituen, eta, azkenean, ABBko arlo horretako negozio globala zuzendu zuen. Gaur egun, Press Automationek 150 langile ditu munduan, Shanghai, Bartzelona, Seul eta Torontoko zentroetan. 2013ko apirilean, Marc Segura ABBk Espainian eta Portugalen duen “Discret Automation & Motion” dibisiora joan zen. Dibisio horrek hainbat negozio –Kontrolatzaileak, Motorrak, Sorgailuak, Eguzki Inbertsoreak eta Robotika-‐, 400 langile eta 250 milioi dolarreko negozio-‐bolumena ditu. MUSD.
Borja Lanseros TITANIUM (Auditorioa, 11:30)
Zibersegurtasuneko gerentea eta kudeatzailea da Titanium Industrial Security enpresako kontrol industrialeko sistemetan. ETXE-‐TAR Taldeari dagokion enpresa da hori. Borga Janseros Executive MBA da ESEUNE negozioen eskolaren aldetik, baita Telekomunikazioetako goi-‐ingeniaria eta industria-‐ingeniari teknikoa ere, Elektronika Industrialaren espezialitatean (Mondragon Unibertsitatea). Beste ziurtagiri batzuen artean, GIACen GICSP ziurtagiri prestigiotsua du, Kontrol Industrialeko Sistemen zibersegurtasunari buruzkoa. Hamar urtetik gorako esperientzia du zibersegurtasunaren munduan, eta zibersegurtasunaren sektoreko enpresentzat lan egin du, Nuklear, Utilities, Smart Grid, Banka, Garraio, Fabrikazio eta abarren sektoreetan hainbat proiektu gauzatuz .
Urkixo Zumarkalea, 36 – Bizkaia Plaza Eraikina, 3.a – 48011 Bilbo
Tel. 94 403 70 00 – email: [email protected]
Montserrat Pardo Erakunde Harremanetarako zuzendaria,Microsoft Ibérica (Auditorioa, 11:30)
Montserrat Pardok Enpresa Zuzendaritzako lizentzia egin zuen European School of Management ESCP unibertsitatean. Horrez gain, Diplôme Grande Ecole de Commerce (Frantzia), European Master in Management (Erresuma Batua) eta Diplom Kauffrau (Alemania) tituluak ditu. Telekomunikazioen Ekonomian aditua da (Carlos III Unibertsitatea), baita Ezagutzaren eta Kapital Adimendunaren Kudeaketan ere (INSEAD).
Javier Díaz PLETHORA IIOT ETXE-‐TAR TALDEA (Auditorioa, 12:30)
2001. urtean, Ingeniaritza Mekanikoan Masterra egin zuen Los Andeseko Unibertsitatean (Bogotá, Kolonbia). Gainera, Master of Science bat du Manchesterreko Unibertsitateko Fabrikazio Teknologia Aurreratuetan eta Ekoizpen Sistemen Kudeaketan (Erresuma Batua, 2003). IKERGUNEn Fabrikazio Aurreratuko ikerkuntza eremuko I+G Proiektuen zuzendari gisa lan egiten hasi aurretik, 10 urtetik gorako esperientzia industriala bereganatu zuen Berrikuntzarekin eta Fabrikazio Aurreratuarekin lotutako lanpostuetan. Gaur egun, IIoT Team Leader da Plethora IIoT barnean, eta Etxe-‐Tar Taldearen apustu teknologikoaren arduraduna da, Industria 4.0 aukeraren barnean.
José Mª Ansola ANER SISTEMAS INFORMÁTICOS (Auditorioa, 15:30)
Aner Sistemas Informáticos enpresaren sortzaile eta kudeatzailea. Enpresa Zientzietan lizentziaduna da eta 25 urtetik gorako eskarmentua du informatika sektorean.
Cristina de la Maza CARSA-‐Innovalia elkartea (Auditorioa, 15:30)
Automatika eta Elektronika ingeniaria eta Nazioarteko Proiektuen Zuzendaritzan masterra. 25 urtetik gorako eskarmentua du IKTen arloan (Fujitsu-‐ICL) eta gaur egun Berrikuntzako aholkularitza estrategikoan dihardu, kudeaketa publikoaren eta enpresaren alderdietan. CARSA-‐Innovalia elkarteko lantaldeko kide da.
Urkixo Zumarkalea, 36 – Bizkaia Plaza Eraikina, 3.a – 48011 Bilbo
Tel. 94 403 70 00 – email: [email protected]
José Ignacio Román IDS INGENIERÍA INFORMÁTICA INDUSTRIAL SA (Auditorioa, 15:30)
IDS Industrialeko bazkide sortzailea. Elektronika-‐ingeniaria da Mondragon Unibertsitatearen eskutik. 23 urte baino gehiago dira prozesuen automatizazioko eta industria-‐softwareko negozioaren zuzendaritzan ari dela.
Fran Manzano IGARLE SL (Auditorioa, 15:30)
IKTen, produktibitatearen eta pertsonen arteko harreman-‐ereduak sustatzen ditu Igarle enpresatik. Azken urteotan, balio-‐kateen arteko eraginkortasunean eta integrazioan espezializatu da. Administrazio Kontseiluko kidea da IKTen sektoreko enpresa askotan.
Iñaki Eguia ITS-‐UNIT71 (Auditorioa, 15:30)
ITS-‐UNIT71 enpresa-‐unitateko Berrikuntza zuzendaria da. Negozio-‐garapenean dihardu eta I+G+b lanak jartzen ditu abian, industrian segurtasuna kudeatzeko irtenbide berriak garatze aldera.
Igor Pérez Semantic Systems SL (Auditorioa, 15:30)
Informatika-‐ingeniaria. Semantic Systemseko Marketin eta Nazioarteko Garapen arduraduna da; bertan, enpresaren Industria 4.0 estrategia gidatzen dihardu. Lehenago Product Manager izan zen Ericssonen eta Merkataritza-‐zuzendari B-‐kin Software enpresan.
Armando Astarloa SYSTEM-‐ON-‐CHIP ENGINEERING SL (Auditorioa, 15:30)
Industria Ingeniaritzan doktorea Euskal Herriko Unibertsitatearen eskutik. UPV/EHUko APERT -‐ Elektronikan Oinarritutako Ikerkuntza Taldearen sortzaile eta kideetako bat da. 2010ean System-‐on-‐Chip Engineering SL enpresa-‐proiektuari ekin zion, eta 2016ko urtarriletik CEO ardura du bertan.
Urkixo Zumarkalea, 36 – Bizkaia Plaza Eraikina, 3.a – 48011 Bilbo
Tel. 94 403 70 00 – email: [email protected]
Unai Extremo Virtualware 2007 SA (Auditorioa, 15:30)
Informatika-‐ingeniaria eta Errealitate Birtualean masterra Deustuko Unibertsitatearen eskutik. Virtualware enpresaren sortzaileetako bat eta CEO (zuzendari exekutiboa), GAIA elkarteko Zuzendaritza Batzordeko kidea eta Basquegame EAEko bideo-‐joko enpresen elkarteko lehendakaria da gaur egun.
Josu Bilbao IK4-‐Ikerlan (Auditorioa, 16:30)
Josu Bilbao doktorea IK4-‐IKERLANeko Cybersecure Internet-‐of-‐Things alorreko espezializazio-‐taldeko arduraduna da gaur egun. Herrialdeko erreferentziazko enpresekin hainbat industria-‐proiektu garatzen dituzten 20 ikertzailez osatutako taldea zuzentzen du Josuk. Taldeak sistema txertatuetatik Interneterako konexio-‐irtenbideak garatzen ditu. Horretarako HW eta SW teknologiak menderatzen ditu, zenbait komunikazio-‐estandar eta -‐protokolo barne hartuta. Taldeak ikerketa-‐proiektu batzuk zuzendu eta horietan parte hartzen du nazioko eta nazioarteko programetan. Hainbat H2020 proiektutan parte hartzen du, ICT, Digital Society (zibersegurtasuna) eta ECSEL alorretan. Josuk TECNUMen egin zuen doktorego-‐tesia, eta MiTen (Massachusetts Institute of Technology) egonaldiak egin zituen. Zientziaren alorreko hainbat argitalpenen egilea da .
Pablo García Bringas Deustotech – Universidad de Deusto (Auditorioa, 16:30)
Pablo García Bringas. DeustoTech teknologia-‐zentroko zuzendaria eta Deustuko Unibertsitateko ingeniaritzako irakasle titularra da. Master executive eta ingeniaritza informatikoan doktorea da (La Comercial). 15 urtetan baino gehiagotan lan egin du ikerkuntzaren, berrikuntzaren eta teknologien garapenaren, eta hainbat enpresa-‐sektoretara aplikatutako Datuen Analisiaren arloan.
Urkixo Zumarkalea, 36 – Bizkaia Plaza Eraikina, 3.a – 48011 Bilbo
Tel. 94 403 70 00 – email: [email protected]
Ane Blanco Tecnalia TECNALIA (Auditorioa, 16:30)
Industria Antolaketako ingeniaria Nafarroako Unibertsitatearen eskutik. Gaur egun TECNALIAko Estrategia lantaldeko kide da. Talde horrek, besteak beste, industriaren eraldaketa sustatzen laguntzen du digitalizazioaren makro joeraren bitartez.
Zigor Azpilgain Mondragon Unibersitatea (Auditorioa, 16:30)
Azpilgain doktorea 1995. urtean hasi zen Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatean lan egiten, eta, ordudanik, irakasle eta ikerlari gisa lan egin du bertan. Hasi zenetik, fabrikazio-‐prozesuen optimizazioarekin eta garapenarekin lotutako hainbat I+G proiektutan parte hartu du. Administrazio publikoek nahiz enpresa pribatuen kontratu bidez babestutako hainbat proiekturen buru izan da, eta argitalpen ugari egin ditu eragin handiko aldizkarietan. Gai horiei buruzko zenbait doktorego-‐tesi zuzendu ditu. Gaur egun, proiektu europarren koordinazioan eta dinamizazioan lan egiten du, automozioarekin eta manufacturing-‐arekin lotutako proiektuetan batez ere. .
Basilio Sierra UPV/EHU (Auditorioa, 16:30)
Basilio Sierra Euskal Herriko Unibertsitateko Informatika Fakultateko Konputazio Zientzia eta Adimen Artifiziala Saileko katedraduna da. 2000. urtean egin zuen doktorego-‐tesia, ikaste automatikoari (Machine Learning) buruzko gaietan. Gaur egun, Robotika eta Sistema Autonomoen talde bat bideratzen du, ikaste automatikoko, konputagailu-‐ikuspegiko eta datu-‐analisiko tekniken bitartez, roboten autonomia areagotzeko helburuarekin.
Urkixo Zumarkalea, 36 – Bizkaia Plaza Eraikina, 3.a – 48011 Bilbo
Tel. 94 403 70 00 – email: [email protected]
ERAKUSKETARIAK
Hitzaldiekin, mahainguruekin eta tailerrekin batera, BASQUE INDUSTRY 4.0 biltzarrak erakusketa-‐eremu bat izango du berriz ere, puntako enpresek komunikazio-‐teknologia berrietan oinarritutako garatu dituzten industria-‐aplikazioak jendaurrean eta bertatik bertara ezagutarazteko asmoz. Aurten, 29 enpresak parte hartuko dute guztira, duela bi urte hamabost erakusketariren partaidetzaz abiatu zen ‘mini-‐azoka’ honetan. Standak 18:00ak arte bisitatu ahal izango dira.
Urkixo Zumarkalea, 36 – Bizkaia Plaza Eraikina, 3.a – 48011 Bilbo
Tel. 94 403 70 00 – email: [email protected]
4.0 INDUSTRIA-‐IRAULTZAKO TEKNOLOGIAK
4.0 industria delakoak iradokitzen duen lantegi adimendunean, makinak elkarren artean konektatuta daude, gehiago eta inoiz baino doitasun eta eraginkortasun handiagoaz ekoizteko gauza izan daitezen. Etorkizun hori geure esku dago jadanik, fabrikazio aditiboa, robotika kolaboratiboa, sistema ziberfisikoak, errealitate areagotua, cloud computing-‐a, big data, ikusmen artifiziala edota zibersegurtasuna bezalako teknologiei esker.
Fabrikazio Gehigarria Gorputz solido bat fabrikatzea material baten (normalean hautsa) geruza finak bata bestearen gainean kokatuz, lortu nahi den figura eta forma osatu arte. Aplikazio handiak ditu mundu industrialean, eta fabrikazio prozesu eta sistemak irauli ditu. Robotika Kolaboratiboa Hemendik aurrera robot industrialak ez dira egongo laneko ingurune itxietan, batzuk besteengandik isolatuta; langileen ondoan egongo dira, haien espazioa partekatuko dute, eta elkarrekin egingo dute lan. Robot arin era erabilerrazen belaunaldi berri batek osatuko du “fabrika adimenduna” delakoa. Sistema Ziber-‐Fisikoak Era guztietako dispositiboetan txertatutako informatika eta komunikazioko teknologiek “adimena” emango diete dispositibo horiei eta eraginkorragoak bihurtuko dituzte. Gaur egun nonahi aurkitzen dira: garraio sistemetan, autoetan, fabriketan, prozesu industrialetan, ospitaleetan, bulegoetan, etxeetan, hiri eta dispositibo pertsonaletan…, eta elkarri konektatutako elementuen belaunaldi berri bat sortu dute. Errealitate Handitua Denbora errealean informazio birtuala erantsiz edozein elementu edo objekturi buruz lortutako informazio fisikoari, efektu misto bat lortzen da eta handitu egin daiteke elementu edo objektu horretaz daukagun pertzepzioa. Cloud computing-‐a Zerbitzariak, biltegiratzea eta aplikazioak bezalako baliabide konputazionalen plataforma partekatua da lainoa. Guztiak erabili daitezke beharra sortu ahala, Interneterako sarbidea duen edozein dispositibo mugikor edo finkotatik. Industriak azpiegitura hori erabil dezake edozein esparru eta prozesutan. Big data Datu kopuru handi bat aztertzen, administratzen eta manipulatzen du modu adimentsuan, azalpen, aurreikuspen eta optimizazio ereduak erabiliz, erabaki hobeak eta eraginkorragoak hartzeko. Datu industrialen ustiapen adimenduna da eskura ditugun baliabideak hobeto kudeatzeko bidea.
Urkixo Zumarkalea, 36 – Bizkaia Plaza Eraikina, 3.a – 48011 Bilbo
Tel. 94 403 70 00 – email: [email protected]
Errealitate Birtuala Ikusmen artifizialari esker ordenagailuak irudi baten ezaugarriak detektatu ditzake patroiak ezagutuz eta ikasiz. Errealitate birtualak posible egiten dio erabiltzaileari osorik murgiltzea ingurune itxuraz erreal baina ordenagailu batek sortutako batean. Teknologia biek aplikazio mordoa izan ditzakete ingurune industrialean. Ziber-‐Segurtasuna Ingurune digitalizatu batean, gero eta garrantzitsuagoa da enpresa baten informazio esanguratsua babestea, hots, ziber-‐segurtasuna. Ziber-‐segurtasun deitzen zaio enpresa bat erasoetatik edo datuak galtzetik babesten duten teknologia eta zerbitzu multzoari.
GAMIFIKAZIOA
Bideojokoak ez dira jadanik umeen denborapasa. Orain, bideojokoen funtzionamendua, tresnak eta, batez ere, publikoa ‘katigatzeko’ gaitasuna aisialdiarekin zerikusirik ez duten mezuak zabaltzeko bitartekotzat jotzen dira. Areago, teknologia berriek joystick-‐az harantzagoko mundu berri bat ireki duten honetan. Errealitate birtuala, errealitate areagotua eta simulazioa arras baliagarriak izan daitezke gidatzen irakasteko, ikusmeneko urritasunak diagnostikatzeko, merkataritza arloko sustapenak bultzatzeko, asaldura kognitiboak tratatzeko edota industria-‐prozesuak simulatzeko. Horixe da gamifikazioa. Horrek eskaintzen dituen aukerak ezagutzera emateko, BASQUE INDUSTRY 4.0 Biltzarraren erakusketa-‐eremuan, Telekomunikazioen Kluster Elkarteak (Gaia) tailerrak, gamifikazio-‐teknologiek ekoizpen-‐lantegien monitorizazioan, ekipamendu eta azpiegituren mantentze-‐lanetan, profesionalen gaikuntzaren garapenean edota produktu eta zerbitzuen komertzializazioan izan ditzaketen erabilerei buruzko tailerrak antolatuko ditu.
Urkixo Zumarkalea, 36 – Bizkaia Plaza Eraikina, 3.a – 48011 Bilbo
Tel. 94 403 70 00 – email: [email protected]
EUSKAL ESTRATEGIA Erakundeek 4.0 Industriaren iraultza berri hau bultzatu eta laguntzearen alde hartu duten konpromisoa, alde batetik, Eusko Jaurlaritzak industria bultzatzeko abiarazitako estrategian islatu da, eta bestetik, euskal enpresek industria adimendunaren aldeko europar estrategia lideratzen ari diren nazioarteko taldeetan lortu duten presentzian. Basque Industry 4.0 delakoaren erronkak, Eusko Jaurlaritzak etorkizuneko industria garatzeko bultzatu dituen planen arteko hartu-‐emanak ditu oinarri. 2013-‐2016ko Industria Planak, RIS3 Espezializazio Adimendunaren Estrategiak, Euskadiko 2020ko Agenda Digitala Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planak eta Nazioartekotze Planak berak Basque Industry 4.0 munduan definitu, garatu eta posionatzeko erronkarekin bat egin dute. 2013az geroztik, Euskadi, espezializazio adimendunaren laguntzaz hazkunde berri bat lortzea xede duen ‘Vanguard’ taldeko 15 europar eskualdeen artean kokatu da. Hauexek dira “abangoardiako eskualdeak”: Euskadi, Baden-‐Württemberg, Flandes, Valonia, Lombardia, Malopolska, Ipar Renania-‐Westfalia, Eskozia, Skåne, Herbehereetako Hego-‐Ekialdea, Tampere, Asturias, Portugalgo Ipar eskualdea, Goi Austria eta Rhône-‐Alpes. Fabrikazio Aurreratuaren aldeko Basque Industry 4.0 apustua gauzatuz, Eusko Jaurlaritzak hiru programa berri abiarazi ditu, manufaktura-‐industrietan, enpresa txiki eta ertainetan eta enpresa-‐ohun osoan elektronika, informazio eta komunikazio teknologiak (EIKT) inplementatu eta transferentzia teknologikoko proiektuak sustatzeko asmoz. Programa hauek, industriako I+G bultzatzeko 2016an banatutako 146.8 milioi euroko laguntzetarako deialdiekin batera, ezin hobeto bistaratzen dute Eusko Jaurlaritzak Fabrikazio Aurreratuaren alde egin duen apustua. Estrategia horrek Basque Industry 4.0 delako izendapena dauka gure artean, marka hori zabaldu baitzen duela bi urte, Euskadin izen bereko topaketa egin eta Europar Batasunak RIS3 Espezializazio Adimendunari buruz ezarritako zuzentarauen aplikazioa iragarri zenean. Egiari zor, europar erakundeek, Europa 2020 estrategiaren bitartez, jarraitu beharreko jarduera-‐ildoa zehaztu dute espezializazio adimenduna nagusi duten herrialdeen garapen ekonomikoari dagokionez, hots, eskualde, herrialde eta esparru ekonomiko bakoitzak ongien egiten dakiena egiten jarraitzeko espezializatu behar du, eta erakundeek sostengua eman behar diote onenak tarteko dituzten sektoreen mesedeko ekimenei. Horren haritik, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak, Arantxa Tapia sailburuaren eskutik, Euskadik,
Urkixo Zumarkalea, 36 – Bizkaia Plaza Eraikina, 3.a – 48011 Bilbo
Tel. 94 403 70 00 – email: [email protected]
industriaren sustapenean oinarrituta, honako hiru lehentasun hauetan espezalizatu behar duela diagnostikatu du: Fabrikazio Aurreratua, Energia eta Bio-‐Osasuna. Europako Batzordeak zorionak eman zizkion Eusko Jaurlaritzari espezializazio adimendunaren arloko RIS3 estrategia gauzatu eta aplikatzeko izan duen trebetasun eta azkartasunagatik. Honela, hauexek dira aurten abian diren programak eta aurrekontuak: 2,1 milioi euro Basque Industry 4.0 programarako; 2,4 milioi Industria Digitala programarako; eta 670.000 euro Lankidetza Digitala programarako. Basque Industry 4.0 ‘Teknologia-‐hornitzaileei’ (adibidez, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileei) Teknologia Transferitzeko proiektuak aurrera ateratzen laguntzea da Basque Industry 4.0 programaren helburua, betiere manufaktura-‐industriako enpresen mesedetan, eta EIKTetako (Elektronikaren, Informazioare eta Telekomunikazioen Teknologiak) I+G proiektuen emaitzak bistaratu eta merkatura transferitzea areago dezaketen Fabrikazio Aurreratuaren arloko EIKTei erreparatuz. Proiektuek zibersegurtasuna, cloud computing, big data, robotika, ikusmen artifiziala, ikusmen artifiziala, sentsorika edota material metalikoen gaineko diseinua eta fabrikazio aditiboa bezalako esparruekin lotuta egon behar dute. Industria Digitala Manufaktura-‐industrian diharduten enpresa txiki eta ertainetan EIKTak txertatzen laguntzea da Industria Digitala programaren helburua. Diruz lagun daitezkeen proiektuek horniketa-‐katearen kudeaketarekin, informazioaren kudeaketa integratuarekin, bezeroekiko harremanekin, produktuaren bizitza-‐zikloarekin, ekoizpen-‐prozesuaren kontrol-‐sistemekin, mantentze-‐lan prebentiboen kudeaketarekin edota ekoizpen prozesuari lotutako kudeaketa logistikoarekin zerikusia izan behar dute. Programa Lankidetza Digitala Lankidetza Digitalaren helburua (2015era artea egon da indarrean) euskal enpresa-‐ehunean EIKTak txertatzen laguntzea izan da, enpresa edo lanbide elkarteek bultzatutako proiektuei sostengua emanez.