41
2015eko memoria

2015eko memoria - Eroski · markako produktuak, eskaintza zabala, elikadura orekatuaren sustapena, freskoetan espezializatzea eta Fundazioak egiten duen lana horren adierazleak dira

  • Upload
    others

  • View
    5

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: 2015eko memoria - Eroski · markako produktuak, eskaintza zabala, elikadura orekatuaren sustapena, freskoetan espezializatzea eta Fundazioak egiten duen lana horren adierazleak dira

2015eko memoria

Page 2: 2015eko memoria - Eroski · markako produktuak, eskaintza zabala, elikadura orekatuaren sustapena, freskoetan espezializatzea eta Fundazioak egiten duen lana horren adierazleak dira

2015eko memoria

Page 3: 2015eko memoria - Eroski · markako produktuak, eskaintza zabala, elikadura orekatuaren sustapena, freskoetan espezializatzea eta Fundazioak egiten duen lana horren adierazleak dira

2015eko memoria

Presidentearen gutuna 6

Kontseilu Errektorearen gutuna 8

datu azpimarragarriak, 2015 10

«zurekin» denda eredua 18

kontsumitzaileak 24

langileak 34

dendak 42

balio-katea 54

eraldaketa soziala 66

Page 4: 2015eko memoria - Eroski · markako produktuak, eskaintza zabala, elikadura orekatuaren sustapena, freskoetan espezializatzea eta Fundazioak egiten duen lana horren adierazleak dira

EROSKI | 2015eko Memoria | 76 | 2015eko Memoria | EROSKI

2015eko ekitaldian, inguruabar ekonomikoak, oro har, onak izan dira, eta banaketaren sektorea, zehazki, egonkorra. Kontsumoa gutxi hazi da eta lehiak gora egin du.

Kontsumitzaileen konfiantza pixka bat hobetu da; hori ondasun iraunkorren kontsumoaren normalizazioan eta elikagaien kontsumoaren gorakadan islatu da. Honako hauek dira sektorearen gakoak: merkatua handia eta, oro har, egonkorra da, eta ez da errentaren oso mendekoa, familia-gastuaren beste kapitulu batzuekin alderatuz gero.

EROSKIko kideok, 2015eko ekitaldi honetan, 2009an abiatutako berregituraketa-etapa bukatutzat eman dugu.

Gaur, egon nahi genuen tokian gaude. Gure banaketa-jardueraren emaitza arruntek bilakaera positiboa izan dute ziklo honetan, nahiz eta azken emaitzek gauzatu dugun eraldaketaren kostua islatzen duten oraindik ere.

Orain, etapa berri bati ekingo diogu, lehiakortasuna xede dugula. Dendak birmoldatzen ari gara, bai eta establezimendu berriak irekitzen ere. Elikadura-banaketako sarearen % 27 belaunaldi berriko dendak dira. Balio-kate osoan aurrerapenak egin ditugu eta horien fruitu dugu merkataritza-eredu berri eta lehiakorra; izan ere, bezero gehiagok bisitatu gaituzte eta salmentek gora egin dute.

EROSKI kontsumo-kooperatibak elikadura osasungarria sustatu nahi du. Horretarako, besteak beste, garrantzi handiagoa ematen diegu produktu freskoen atalei eta bertako produktuak edukitzeari, eta nutrizio-osaeran hobetutako produktu gehiago eskaintzen ditugu. Ildo beretik, prestakuntza-ekintza ugari egin ditugu kontsumitzaileei zuzenduta. Horien artean nabarmentzekoa da aurten 72.000 neska-mutilekin antolatutakoa. Elikadura Eskolaren bidez egin genuen, dieta orekatua eta bizi-ohitura osasungarriak sustatzeaz arduratzen dena. Hori lotzeko, EROSKI Fundazioaren Zientzia Batzordearen eta Elikadura Eskolaren V. Topaketan parte hartu duten beste espezialista batzuen ekarpenak ditugu. Ekarpenok diagnostikoak doitzeko eta lehentasunak zehazteko balio digute.

EROSKI Taldeak 7 milioi Bazkide Bezero baino gehiago ditu, EROSKI, CAPRABO, IF eta FORUM SPORT txartelen titularrak guztiak ere. Gure estrategiaren epizentroan daude eta, teknologiak eskaintzen dizkigun aukerei eta komunikazio-bide berriei esker, kudeaketa osoagoa egingo dugu, bai eta segmentatuagoa ere, bezero-profiletan oinarrituta; betiere, bezeroak pozik edukitzea eta gu geu eraginkorragoak izatea dugula xede. Gaur egungo teknologiari esker, bana-banako harremanak izateko bide berriak ditugu, inongo zalantzarik gabe.

2015ean, gainera, indartu egin ditugu gure aliantzak, EROSKIREN ibilbidean beti egin izan dugun bezala. Erosketen funtzioa indartzeko aliantzak; hartara, prezio hobeak eskaintzeko kontsumitzaileei. Bertako hornitzaileekin aliantzak egin ditugu, nekazaritzako elikagaien sektorea jasangarriagoa eta dibertsifikazio-maila handikoa izatea sustatzeko. Hala, gure gastronomia-kultura aberastu eta elikadura askotariko eta osasungarria bultzatuko dugu. Elikagairik ez alferrik galtzeko aliantzak; alegia, kontsumitzeko modukoa den elikagairik ez baztertzeko gure dendetan eta, elikagai-bankuen eta ehundik gora bertako gizarte-erakunderen bitartez, behar handiena duten gizataldeen esku jartzeko.

2016an, beste hausnarketa bati helduko diogu, begirada 2020an jarrita, eta horretarako oinarri izango dugu, batetik, merkataritza-sare saneatu bat, gehiago erreparatuko diona sona handia dugun merkatuei, eta, bestetik, anbizio handiko hedapen-plan bat, sare frankiziatuaren bidez egingo duguna; izan ere, denda eraldatu berriak eta denda propio berriak sartzen joango gara.

Agustín MarkaidePRESIDENTEA

Presidentearen gutunaAgustín Markaide

Presidentearen gutuna

Page 5: 2015eko memoria - Eroski · markako produktuak, eskaintza zabala, elikadura orekatuaren sustapena, freskoetan espezializatzea eta Fundazioak egiten duen lana horren adierazleak dira

EZKERRETIK ESKUINERA: JAVIER CORTAJERENA, M. JOSE MOLINA, CRISTINA

GAINZA, ENRIQUE MARTÍNEZ, LEIRE MUGERZA, EDORTA

JUARISTI, LUIS IGNACIO RUIZ DE ALEGRÍA, NEREA ESTURO,

JAIONE URIARTE, LOURDES RODRÍGUEZ, LANDER BELOKI,

GEMMA OTADUY.

EROSKI | 2015eko Memoria | 98 | 2015eko Memoria | EROSKI

EROSKIren egitekoaren parte da elikadura osasungarria sustatzea da. Ez da kosmetika kontu bat, ezta marketin-kanpaina bat ere; kontsumo-kooperatiba garenez, geure egitekotik sortzen den nahia da, eta amaitzen ari den 2015. urtean aurrerapausoak egin ditugu.

Gaur egun, gure elikadura-ohiturak aldatzeak ekarri digu kontsumitzaileoi arazo garrantzitsuenetako bat; gainera, aldaketa hori arrisku kardiobaskular, diabetes, hipertentsio eta gehiegizko pisu edo obesitatearen tasekin zerikusia duen osasun publikoko arazo bihurtu da. Elikadura orekatuak eta bizi-ohitura osasungarriak gaur egun funtsezko egitekoa dute gure gizarteko ongizate indibidualerako eta kolektiborako.

EROSKI Fundazioaren Batzorde Zientifikoaren bidez, badakigu janaria ezdeus bihurtu izana dela gaur egungo egoeraren zati handi bat azaltzen duen faktore garrantzitsua. Janariari balio handiagoa ematen dioten talde sozialek ekintza sozialtzat jotzen dute eta kultura gastronomiko handiagoa dute, hobeto elikatzen dira, beren osasun-egoera asko hobetzen da eta bizi-tonu hobea eta baikortasuna adierazten dituzte. Ez al da hori ongizatea? Dibertsitateak berebiziko garrantzia du hemen; denetarik jatea sanoago jatea baita.

Dibertsitatea berezkoa du kooperatiba-mugimenduak. EROSKIk nekazaritza-elikagaien sektore jasangarri bat sustatzen du, ekoizpen-sarea oso dibertsifikatua duena. Tokiko produktuen aldeko apustua egiten dugu, nekazaritza-elikagaien 4.000 hornitzailerekin baino gehiagorekin egiten dugu lan, eta horietatik % 50 baino gehiago ETEak eta kooperatibak dira.

«Zurekin» denda berriak freskoetan gehiago espezializatu dira, gama handiagoa eskaintzen diote kontsumitzaileari aukeratzeko askatasuna izan dezan, denden ingurunean ekoiztutako elikagaiak merkaturatzeko prest daude eta beren jardueraren erdi-erdian pertsonak jartzen dituzte. Langileak, helburuak ezartzen diren eta ekintza-planak lantzen diren talde autokudeatuetan, denda bakoitza bertako bezeroen nahietara eta testuinguru lehiakorrera egokitu dadin. Kontsumitzaileak, kooperatiba-kudeaketaren zati baitira (kontsumitzaileek prestakuntza eta informazioa jasotzeko inbertitzen dugu kontsumo osasungarriagoa eta jasangarriagoa izan dezaten), eta erakunde bezala erdietsi behar ditugun nahiak ezartzen baitituzte.

EROSKI bi kolektiboen batura da, hau da, Bazkide Kontsumitzaileen eta Bazkide Langileen batura, eta era paritarioan jarduten dute EROSKI

Taldearen gobernu korporatiboan, kudeaketan eta kooperatibaren ordezkaritzan. Proiektu kolektiboa da, kooperatiba-antolamenduko eredu bat eta, ondorioz, gauzak –hasieran batean behintzat– desberdinak dira, eta antolamendu horrek gure historian erakutsi du, gainera, heldutasun eta egonkortasun handia duela. Gure historian lehentasuna eman zaio kolektiboa den orori banakakoaren aurrean, merkatuaren errealitatea kooperatibaren balioekin eta printzipioekin bateratu dugu, kontsumitzaileari eta gizarteari erabat emana dagoen proiektu batean. Bazkide Langileek proiektu kolektibo honekin duten konpromiso handia ikuspuntu bakar horretatik sortu eta elikatzen da, lan egiten duten enpresako jabeak baitira.

Enpresa-jardueraren bidez eraldaketa soziala bideratzea kooperatibaren helburuetako bat da. EROSKI gaur egun inoiz baino prestatuagoa dago justuagoa, solidarioagoa, jasangarriagoa eta osasuneta ongizate-maila handiagoak dituen gizarte bati ekarpena egiteko.

Leire Mugerza GarateEROSKIREN KONTSEILU ERREKTOREKO

PRESIDENTEA

Kontseilu Errektorearen gutuna

Kontseilu Errektorearen gutuna

Page 6: 2015eko memoria - Eroski · markako produktuak, eskaintza zabala, elikadura orekatuaren sustapena, freskoetan espezializatzea eta Fundazioak egiten duen lana horren adierazleak dira

EROSKI | 2015eko Memoria | 1110 | 2015eko Memoria | EROSKI

datu azpimarragarriak, 2015

datu azpimarragarriak, 2015

Page 7: 2015eko memoria - Eroski · markako produktuak, eskaintza zabala, elikadura orekatuaren sustapena, freskoetan espezializatzea eta Fundazioak egiten duen lana horren adierazleak dira

z

EROSKI | 2015eko Memoria | 1312 | 2015eko Memoria | EROSKI

salmentak

kontsumitzaileak

6.058milioi euroko fakturazioa

5.279milioi euroko salmenta garbiak (BEZik gabe)

306milioi pasaldi kutxatik

212milioi euro transferitu zaizkio kontsumitzaileari eskaintzen eta promozioen bidez

>7 milioi Bazkide Bezero, EROSKI, CAPRABO, IF eta FORUM SPORT txartelen titularrak dira; beren salmenten % 76 dira, beraz

Bezeroarentzako arreta onena, lau urtez jarraian

31.000 Bazkidek eta Bazkide Bezerok parte hartu dute «Zurekin» dendaeredua hobetzeko

langileakhorietatik 11.858 bazkideak

7.935 bazkide ditu EROSKI Kooperatiba Elkarteak3.444 bazkide ditu Hipermercados Kooperatiba Elkarteak479 bazkide ditu Gespa FORUMen bidez

33.509 langile.

horietatik:

2..864frankiziatutako lanpostuak denda frankiziatuen sarean

% 67 emakumezko dira erantzukizuneko lanpostuetan

+% 30eko gehikuntza prestakuntza-orduetan, 178.000 ordura arte, «zurekin» ereduari gehiago lotzen zaion arreta eskaintzeko

DATU AZPIMARRAGARRIAK, 2015 DATU AZPIMARRAGARRIAK, 2015

Page 8: 2015eko memoria - Eroski · markako produktuak, eskaintza zabala, elikadura orekatuaren sustapena, freskoetan espezializatzea eta Fundazioak egiten duen lana horren adierazleak dira

EROSKI | 2015eko Memoria | 1514 | 2015eko Memoria | EROSKI

dendak

eraldaketa soziala

hornitzaileak

99 denda berri

% 27 elikadura-establezimenduen % 20 belaunaldi berriko dendak dira

95 supermerkatu4 FORUM SPORT denda

1.896establezimendu

1.286 Supermerkatu90 Hipermerkatu*19 Cash & Carry61 Gasolindegi*23 Optika*162 Bidaia-agentzia46 FORUM SPORT kirol-material denda200 iF lurrin-denda9 online denda

431EROSKI/city327 CAPRABO188 EROSKI/center166 ALIPROX86 ONDA80 FAMILIA8 EROSKI/merca

>6 milioi bisita izaten ditu hilean consumer.es webguneak

72.087 partaide elikadura orekatuaren eta bizi-ohitura osasungarrien aldeko ekimenetan

19 urte daramatzagu Elikagaien Bankuari laguntzen

13.595 dieta ematen ditugu urtean, EROSKIk eta bere bezeroek 9.000 tona elikagai inguru ematen dituzte

SA8000 ziurtagiria eta Munduko Hitzarmena berritu ditugu

10.335 hornitzaileak, horietatik 4.676 komertzialak dira

>% 50okiko ekoizle txikiak dira, hornitzaile komertzial horietatik

21.064produktu, 680 berri

2.610 akordio ETEkin eta kooperatibekin, tokiko nekazaritza-produktuak garatzeko

* Kontuan izan behar da 36 hipermerkaturen

lote baten salmenta egin dela2016. urtearen hasieran

DATU AZPIMARRAGARRIAK, 2015 DATU AZPIMARRAGARRIAK, 2015

Page 9: 2015eko memoria - Eroski · markako produktuak, eskaintza zabala, elikadura orekatuaren sustapena, freskoetan espezializatzea eta Fundazioak egiten duen lana horren adierazleak dira

EROSKI | 2015eko Memoria | 1716 | 2015eko Memoria | EROSKI

aitorpenak

Artzainen eskola: Omenaldia jaso dugu Gipuzkoako Gomiztegi Artzain Eskolarekin EROSKIk urteak daramatzalako elkarlanean.

Packaging onena: EROSKI produktuen diseinuak Vertex Awards sari amerikarren lehenengo Saria lortu du. Banatzailearen packaking-eko sormena, salmenta-gaitasuna eta berrikuntza saritzen dituzte

Idiazabal Gazta: Ordiziako (Gipuzkoa) urteroko azokak EROSKI omendu zuen, Idiazabal jatorri-deiturako gazta banatzen eta hedatzen lagundu duelako bai Euskadin bai kanpoan.

Herritarren Saria: EROSKI Fundazioa saritu dute Herritarren Sarien XVI. edizioan, Osasuna eta Bizi kalitatea kategorian, bizi-ohitura osasungarriekiko, elikadurarekiko eta elkartasunarekiko duen konpromiso sozialarengatik.

Berrikuntza automatizazioan: Elorrioko (Bizkaia) logistika-plataformaren automatizazioa «Urteko 100 ideia onen»en artean dago.

Ohitura osasungarriak: EROSKIren emakumetaldeak Donostiako VIII. enpresa-lasterketa irabazi zuen errekorrezko denboran.

Ekoizle txikiak: Espainiako Kontsumo Handiko Elkarteak (AECOC) saritu egin du EROSKIk eta Artzai Gazta elkarteak artzainaren Idiazabal jatorri-deiturako gazta sustatzeko batera egin duten lana.

Zero hondakin: Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak EROSKI saritu du, «Zero hondakin» programarekin elikadura-hondakinak murrizteko egiten duen lan berritzaile eta jasangarriarengatik.

Elikadura osasungarrian hezten: Innobasquek sustatzen duen OGASASUN zigilua jaso zuen EROSKI Fundazioaren Elikadura Eskolak, ikasleen artean ohitura osasungarriak sustatzeagatik.

Konpromiso soziala: EROSKI taldeak Mundukidek antolatu duen kooperatiben arteko I. Lasterketa Solidarioa irabazi du emakumeen kategorian.

Kalitatea: «Golden Gold sariek» Espainiako fruta-denda zorrotzenak saritzen dituzte, eta EROSKI Zarautz hautatu zuten banaketa handiko 2015eko fruta-dendarik onena bezala.

Enplegua: EROSKIren frankiziek Saria jaso dute, enplegu gehien sortzen duen enpresa frankiziatzailea delako.

Entzungo zaitugu: EROSKIk «Urteko bezeroarentzako arreta-zerbitzurik onenari» Saria jaso du, banaketa handia kategorian, laugarren urtez jarraian.

Elikagaien Bankua: CAPRABOk «Proiekturik solidarioenari Tango Saria» irabazi zuen, Elikagaien Bankuei mikrodonazioak egiteko duen programarengatik.

Aukera- berdintasuna: «la Caixa» erakundearen Incorpora Saria jaso du EROSKIk, gizartetik bazter- tzeko arriskuan dauden pertsonak laneratzeko duen konpromisoaren-gatik.

Gizarte-erantzukizuna: Vodafone Deia Innovations Sarien I. edizioan EROSKIk jaso duen aitorpenak adierazten du kooperatibarentzat garrantzitsua dela elkartasunarekiko eta ingurunean integratzearekiko konpromisoa.

Enplegu soziala: GUREAK sarien IV. edizioak EROSKI omendu du «Aurrera» Sariarekin, desgaitasunen bat duten pertsonentzat sortutako enpleguarengatik.

Ohitura osasungarriak: Nutrizioaren Kataluniako Zentroak eta Gai Katalanetarako Institutuak EROSKI Fundazioari VI. CCNIEC Saria eman diote, bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko elikaduraren industriako ekimen onena egiteagatik.

Familia-turismoa: Familia Ugarien Espainiako Federazioak (FEFN) EROSKI bidaiak agentziari Familia Turismoaren Zigilua eman dio, arreta espezializatu hori saritzeko.

Marka propioa: EROSKIk arrakasta izan du belle markako Asian Sensations makillajea kentzeko olioarekin «Salute to Ex-cellence Awards» sarietan. Banaketa-marken produktuen kalitatea, berrikuntza eta enbalajea saritzen dituzte.

MAR

API

MAI

EKA

UZTIRA

URR AZA

ABE

DATU AZPIMARRAGARRIAK, 2015 DATU AZPIMARRAGARRIAK, 2015

Page 10: 2015eko memoria - Eroski · markako produktuak, eskaintza zabala, elikadura orekatuaren sustapena, freskoetan espezializatzea eta Fundazioak egiten duen lana horren adierazleak dira

EROSKI | 2015eko Memoria | 1918 | 2015eko Memoria | EROSKI

«Zurekin» merkataritza-ereduarekin ari gara berritzen gure denden sarea; eta, horrela, freskoetan dugun espezializazioa areagotuko da, dendak tokiko produktuei irekiko dizkiegu eta bazkideekin zein Bazkide Bezeroekin erlazio pertsonalizatuagoa ezarriko dugu, bai dendako arretan bai, EROSKI Club bidez, bezeroak markarekiko duen harremanean.

«zurekin» denda eredua

Page 11: 2015eko memoria - Eroski · markako produktuak, eskaintza zabala, elikadura orekatuaren sustapena, freskoetan espezializatzea eta Fundazioak egiten duen lana horren adierazleak dira

Zure osasunaz eta ongizateaz arduratzen gara

Ezagun da bertakoak garena

Esperientzi positibo bat eskeintzen dizuguHemen aurreztu

egingo duzu

Hau zure denda da, entzuteko prest gaituzu

Desberdinak gara, kooperatiba gara

EROSKI | 2015eko Memoria | 2120 | 2015eko Memoria | EROSKI

«Zurekin» merkataritza-eredua sendotu da

Zure osasunaz eta ongizateaz arduratzen gara

EROSKIren bereizgarri nagusietako bat elikadura osasungarriarekin hartutako konpromisoa da eta bere markako produktuak, eskaintza zabala, elikadura orekatuaren sustapena, freskoetan espezializatzea eta Fundazioak egiten duen lana horren adierazleak dira.

• 2.075 markako propioko produktuk dute nutrizio-semaforoa, denik eta etiketatze gardenena, elikagaien nutrizio-kalitateari dagokionez.

• Landare-koipe partzialki hidrogenatuak kendu ditugu marka propioko produktuetatik.

• Parabenoak eta triklosana kendu ditugu kosmetikako eta zaintza pertsonalerako marka propioko produktuetatik.

• 287 tona gatz, koipe eta azukre kendu ditugu marka propioko gure produktuetatik.

• Gure marka propioan hauek guztiak eskaintzen ditugu: glutenik gabeko 460 produktu, laktosarik gabeko 27 produktu, gatz gutxiko 61, koipe gutxiko 49, azukre gutxiko 29 eta zuntz askoko 40.

• Berrikuntza: EROSKI Sanniaren ogi berriak kolesterola jaisten laguntzen du, olo betaglikanoekin egina baitago.

• Berrikuntza: Okindegiko eta opildegiko gama berria labean egin berria, kontserbagarririk eta koloragarri artifizialik gabe.

• 72.087 parte-hartzaile EROSKIren Elikadura Eskolak elikadura orekatu bat eta bizi-ohitura osasungarriak izateko sustatutako ekimenetan, iaz baino % 44 gehiago.

• EROSKI Fundazioak Ikerketa berri bat argitaratu du Espainiako biztanleen elikadura-ohiturei eta nutrizioegoerari buruz.

Hemen aurreztu egingo duzu

EROSKI Clubek orain arte pentsaezinak ziren aurrezteko moduak egi bihurtu ditu, elikadura freskoen kalitatea gutxitu gabe, tokiko produktuekin hartutako konpromisoa dela medio, eskainitako produktu-sorta zabalak aukeratzeko askatasuna handituko duenez.

• 212 milioi transferitu zaizkio kontsumitzaileari eskaintza eta promozio gero eta pertsonalizatuagoen bidez.

• 7 milioi Bazkide Bezero baino gehiago, EROSKI, CAPRABO, IF eta FORUM SPORT txartelen titularrak dira.

• Salmenten % 76 bazkideen eta Bazkide Bezeroen bidez egiten dira.

• 18 aurrezki-kanpaina sinestezin, esaterako, «BEZa oparituko dizugu», «Zure erosketaren zenbatekoa itzuliko dizugu» edo % 25 aurrezkia haragian eta urdaitegian.

• Aldi berean 30.000 eskaintza desberdin baino gehiago kudeatzen ditugu, bezeroaren profil bakoitzean pentsatuz.

• Travel Clubeko 3.000 milioi punturen truke 1.200.000 opari eta bidaia baino gehiago eman dira.

Berritzea berrasmatzea da, eta EROSKIren azken urteetako jardueraren ezaugarria eraldatzea izan da. Berrikuntza integrala denez, balio-katea optimizatzea, denda-eredu berriak garatzea eta bezeroekin erlazionatzeko modu berriak izatea sustatzen dugu, gure egunerokotasuna inspiratzen duen «Zurekin» espirituaren eragina ahaztu gabe.

«Zurekin» ereduaren baitan eraldatutako denden salmentak % 7 igotzen dira. Inolako zalantzarik gabe, bezeroek denda-eredu berri horri ematen dioten erantzuna da eredu berri hau balioesteko modurik onena. Bezeroen bisitak areagotzen direlako eta freskoen atalek protagonismo handiagoa dutelako igotzen dira salmentak; izan ere, freskoen salmenten hazkundeak bi digituak gainditzen ditu.

«Zurekin» dendek kontsumitzaileei aukeratzeko askatasun handiagoa ematen diete, elikadura osasungarriagoa izateko oinarria elikadura askotarikoa izatea baita. «Zurekin» merkataritza-eredu berriaren baitan freskoetako gure espezializazioa areagotzen da; denda bakoitzak gertuen duen ingurunean ekoiztutako toki-produktuei dendetako ateak irekitzen zaizkie, nekazaritza-elikaduraren sektoreko ekoizpen sarearen aniztasuna sustatuz; eta bezeroarekin harreman pertsonalizatuagoa ezartzen da, bai dendako arretan bai, EROSKI Club txartelaren bidez, markarekiko bezeroak duen harremanean.

«Zurekin» supermerkatuak bazkideen eta Bezero-Bazkideen ekarpen, ideia, iritzi eta beharrekin eraikitzen dira, horiek baitaude erakundearen epizentroan, gure identitatearen muinean kontsumorako kooperatiba izateko dugun nahiarekin bat.

31.000 Bazkide Bezerok parte hartu dute EROSKIren dendak «zurekin» eredura aldatzeak ekarri duen eraldaketa balioesteko programetan. Gehienek aurrez aurreko inkestetan eta talde-dinamiketan hartu dute parte; gainera, beren ohiko dendako langile-taldearekin parte hartu dute dinamika horietan.

«Zurekin» denda ez da soilik eraldaketa fisiko bat, baizik eta, bereziki balioko du kulturalki aldatzeko gure erakundea, horregatik gure bazkideak eta Bazkide Bezeroak erdi-erdian jarri ditugu; erakunde guztia dendei begira jartzeko, harremanak ezartzeko toki pribilegiatuak baitira; denda bakoitzeko taldeen autokudeaketa sustatzeko. Horrela, lan egiten duten enpresako jabeak izango balira bezala, dendaren merkataritza-proposamena testuinguru lehiakor batera eta bertako bezeroen nahi zehatzetara egokitzeko ahalegina egiten dute.

31.000 bazkidek eta Bazkide Bezerok parte hartu dute

EROSKIko dendak «zurekin» eredura aldatzeak ekarri

duen eraldaketa balioesteko

programetan

ZUREKIN ZUREKIN

Page 12: 2015eko memoria - Eroski · markako produktuak, eskaintza zabala, elikadura orekatuaren sustapena, freskoetan espezializatzea eta Fundazioak egiten duen lana horren adierazleak dira

EROSKI | 2015eko Memoria | 2322 | 2015eko Memoria | EROSKI

Desberdinak gara, kooperatiba gara

Gure kooperatiba-kulturaren eraginez EROSKIn gauzak bestelakoak dira. EROSKIren gizarteeta enpresa-eredua aitzindaria da eta horrek berezi egiten gaitu. Kooperatiba bera sortu zenetik, Bazkide Kontsumitzaileek eta Bazkide Langileek osatu dituzte kooperatibaren erabaki-organoak.

• «Denda bat, unitate autokudeatu bat».Ikuspegi horri heltzen diogu Bazkide Bezeroari ahalik eta gogobetetze handiena emateko eta kalitatezko enplegua sortzeko, oinarrian parte-hartzea eta erantzukizuna daudela.

• 11.858 Bazkide Langile, lan egiten duten enpresaren jabe direnak.

• Enpresen kudeaketari buruzko 60 jardunaldi Bazkide Kontsumitzaileekin eta Bazkide Langileekin.

• Kontseilu Errektorea 6 Bazkide Kontsumitzailek eta 6 Bazkide Langilek osatzen dute, Batzar Nagusiak lau urterako hautatuak. Kooperatibaren kargu horiek ez dira ordainpekoak.

• Batzar Nagusia, 250 Bazkide Kontsumitzailez eta 250 Bazkide Langilez, kooperatibako ordainsaririk gabeko kargudunez osatua. Kooperatibaren gobernu nagusian EROSKI eratzen duten bi komunitateek (Kontsumitzaileek eta Langileek) era paritarioan jarduten dute.

Esperientzi positibo bat eskeintzen dizugu

Inspirazioa bilatzen dugu bezeroa harritzeko hurbiltasuna, enpatia eta partaidetza baliatuz, gure kooperatiba-kulturari atxikiak baitaude, eta badakigu berrikuntza dela harritzen jarraitzeko bidea.

• 178.000 prestakuntza-ordu lantaldeen prestakuntza profesionalerako, iaz baino % 30 gehiago.

• Gure markarekin 436 produktu berri kaleratu ditugu, eta, orotara, geure marka propioetako 4.510 erreferentzia eskaintzen ditugu.

Ezagun da bertakoak garela

EROSKIk mesede egiten dio ekoizpen-ehunaren aniztasunean oinarritutako nekazaritzako elikagaien sektore jasangarriari, ekonomiari egindako ekarpenerako, elikadura osasungarrirako eta inguruneko ingurumen-kalitaterako elementu funtsezko bihurtuta.

• Denda bakoitzetik gertuen dauden inguruneetan landutako 21.064 tokiko produktu merkaturatzen ditugu, 680 produktu berri sartu ziren 2015ean.

• 2.610 akordio ETEekin eta kooperatibekin, tokiko nekazaritza-elikagaiak garatzeko ekoizle txikiak kontsumitzaileei gerturatuz; horretarako, merkataritza-kudeaketa malgua eta mikroenpresentzako egokitua garatzen dugu, eta mikroenpresa horiek profesionalizatzeko eta hazteko planetan laguntzen dugu.

• Galizian, Katalunian eta Balearretan, Esneki Jasangarria (EJ) ziurtagiria duten EROSKI markako bertako esne sorta berriak garatu ditugu. Hala, kontsumitzaileari bere inguruneko ekonomia eta enplegua babesten duten aukera berriak eskaintzen dizkiogu.

• Lankidetza-hitzarmenak egin ditugu erakunde sektorialekin, tokiko elikagaiak, jatorri-deitura edo adierazpen geografiko babestua duten elikagaiak sustatzeko.

• 42 tokiko kanpaina garatu dira, gure dendetatik gertuen dauden inguruneetan ekoiztutako elikagaiak sustatzeko.

Hau zure denda da, entzuteko prest gaituzu

Bezeroari arreta pertsonalizatuagoa eskaini nahi diogu eta bere iritzi guztiek hobetzen laguntzen digute. Gure kooperatiba-kultura dela eta, uste dugu aniztasuna aberasgarria dela. Sentiberatasun handiz jokatzen dugu gure bezeroen hizkuntza-nortasunari dagokionez, eta beren hizkuntzan arreta ematen ahalegintzen gara, marka propioko bilgarrietan ere politika hori aplikatuz.

• «Bezeroaren arreta-zerbitzurik onena», laugarren urtez jarraian.

• 423.000 kontsultari eskaini die arreta bezeroarentzako arretako zerbitzuak.

• Gehienez 48 orduren buruan erantzuten diogu bezeroari.

• EROSKI dendak «zurekin» eredura aldatzeak ekarri duen eraldaketari buruzko balorazio, iritzi eta iradokizunekin parte hartu dute 31.000 bazkidek eta Bazkide Bezerok.

• 221.000 jarraitzaile eta zale ditugu sare sozialetan:% 47tik gora Twitterren eta % 7tik gora Facebooken.

• 21 batzorde kontsumerista osatu dituzte bazkideek eta Bazkide Bezeroek. Batzorde horietan eztabaidatu, iritzia eman eta kooperatibarako jarraibideak zehazten dituzte.

«Zurekin» denda baten esperientzia ezagutzen duzu? Bezeroari arreta pertsonalizatuagoa ematea, bertako produktuen aldeko apustu sendoa egitea, elikagai freskoei protagonismo handiagoa ematea eta elikadura osasungarriagoa sustatzea dira belaunaldi berriko denden nortasun ikur nagusiak. www.eroskicorporativo.es/memoria2015

ZUREKIN ZUREKIN

Page 13: 2015eko memoria - Eroski · markako produktuak, eskaintza zabala, elikadura orekatuaren sustapena, freskoetan espezializatzea eta Fundazioak egiten duen lana horren adierazleak dira

EROSKI | 2015eko Memoria | 2524 | 2015eko Memoria | EROSKI

Bezero-Bazkideekin lotura handiagoa izateak eraginkorrago egiten gaitu; horri esker transferitzen den aurrezkiaren kota berrietara iristen gara, eta aurrea hartzen ikasten dugu elikadura osasungarria eramaten laguntzeko.

kontsumitzaileakPROTAGONISTAK GARA

kontsumitzaileak

Page 14: 2015eko memoria - Eroski · markako produktuak, eskaintza zabala, elikadura orekatuaren sustapena, freskoetan espezializatzea eta Fundazioak egiten duen lana horren adierazleak dira

EROSKI | 2015eko Memoria | 2726 | 2015eko Memoria | EROSKI

Bezero-bazkideekin lotura estuagoa izatea da «zurekin» merkataritza-eredu berriaren zutabeetako bat, eta, aldi berean, EROSKIren nortasuna berrasmatzen du kontsumo-kooperatiba gisa. 7 milioi Bezero-Bazkide baino gehiago dira, EROSKI, CAPRABO, IF eta FORUM SPORT txartelen titularrak. Bezero-Bazkideak estrategia berriaren erdigunean daude. Teknologiaren eta komunikazio-kanal berrien aukerei esker, merkataritza-kudeaketa osoagoa dakar estrategia horrek, EROSKI taldearen ezaugarriak oinarri hartuta betiere; bezero-profilen arabera segmentatuago dago hori, eta pixkanaka aurrera egiten du haien interes-esparruetara egokitzeko.

Kontsumitzaileak gaur egun erosketa arrazionalago egiten du, gastua are gehiago kontrolatzen du eta balio-prezio ekuazio hobea eskatzen du, baina, aldi berean, ez ditu aldatu kontsumoa bizi-kalitatera eta osasuna zaintzera bideratzen duten joera sakonak.

Espainiako erdi-mailako klasearen errentaren murrizketa dela eta, prezioak lehentasuna hartu du azken urteotan arrakasta lortzeko aldagaietan. Horrekin batera, alabaina, bere ingurunearen garapen ekonomiko eta sozialarekin zein ingurumen-jasangarritasunarekin konprometiturik dagoen kontsumitzailea ere agertu da. Kontsumitzaile hori kontsumo kontzienteago baterantz ari da mugitzen, baita berezko nortasun kolektiboaren erakusle gisa ere; kontsumitzaile horrek elikaduran eta eguneroko ohituretan ikusten ditu bere osasuna eta bizi-kalitatea, norberarena eta senideena, modu proaktiboan kudeatzeko gakoak, halaber.

Kontsumo-kooperatiba gisa EROSKIren funtsezko ardatzetako bat bilakatu dira Bezero-Bazkideak.

Zazpi milioi Bezero-Bazkide baino gehiago

• 7 milioi Bezero-Bazkide baino gehiago dira EROSKIren parte, EROSKI, CAPRABO, IF eta FORUM SPORT txartelen titularrak dira. 2015ean 900.000 Bezero-Bazkide berri gehitu dira.

• Salmenten % 76 Bezero-Bazkideen bidez egiten dira.

• 212 milioi euro baino gehiagoko aurrezkia transferitu zaio kontsumitzaileari, gehienbat eskaintza pertsonalizatuen bitartez.

• 287 tona gatz, koipe eta azukre gutxiago 2015ean EROSKI produktuak nutrizio aldetik hobetzeko.

• 13.700 interbentzio baino gehiago elikagaien kalitatea eta segurtasuna bermatzeko (auditoretzak, azterketa mikrobiologiko eta fisikokimikoak, eta fitxa teknikoen egiaztapenak, besteak beste).

• Laugarren urtez jarraian, Bezero-arreta onena eskaintzen duen banaketa handiko enpresa izendatu gaituzte. 2015ean, Bezero-arretako zerbitzuak ia 423.000 kontsulta jaso ditu.

• 221.000 jarraitzaile, % 47 gehiago Twitterren eta % 7 gehiago Facebooken. 2015ean 1.643 interakzio baino gehiago izan dira sare sozialetan egunean.

• 21 batzorde kontsumerista, Bezero-Bazkidez osatuta, kooperatiba hobetzeko zuzentarauak eztabaidatu, aztertu eta zehazten dituztenak. Guztira 1.002.778 kontsumo-bazkide ditu.

EROSKI Clubek urte bat bete du

EROSKI Klub programa duela urtebete eskas sortu zen kooperatibaren Kontsumitzaile Bazkideen figura biziberritzeko; 2015 amaituta, hiru milioi baino gehiago dira Bezero-Bazkideak, eta horiei egindakoak dira, gainera, EROSKIren salmenten % 76.

EROSKI Kluben Bezero-Bazkideek abantaila argiak eta zuzenak dituzte gaur egun, hala nola prezio bereziak 3.000 produktu baino gehiagotan, eskaintza esklusiboak, geroko erosketetarako saldo modura metatzen diren deskontuak, Travel Club programaren abantaila guztiak eta kooperatiban parte hartzeko kanaletarako zuzeneko sarbidea.

Gure Bezero-Bazkideen profila hauxe da nagusiki: etxean seme-alabak dituzten familiak; gure komunitatean % 40 dira horiek, hain zuzen. Horiek dira taldeko negozio guztietan (online supermerkatua

barne) txartela gehien erabiltzen dutenak, baita Travel Club programara atxikitako beste establezimendu batzuetan ere. Ondoren, 65 urtetik gorakoak dira bigarren talde ugariena, guztien % 25 baitira. Hurbileko supermerkatuen lehentasunezko bezeroak dira horiek; erosketa-bolumen nabarmen txikiagoa badute ere garrantzi handia ematen diete bertako produktuari eta produktuen nutrizio-kalitateari, eta gatz, azukre edo koipe gutxiago duten produktuak lehenesten dituzte. EROSKI barruan, halaber, askotariko populazio-segmentu txikiak ere badaude (bezero oso gazteak, emantzipatu berriak, kide bakarreko etxeak, eta abar); gero eta protagonismo handiagoa izango dute horiek aurrerantzean.

Taldearen salmenten % 76 Bezero-Bazkideen bidez egiten dira.

KONTSUMITZAILEAKKONTSUMITZAILEAK

Page 15: 2015eko memoria - Eroski · markako produktuak, eskaintza zabala, elikadura orekatuaren sustapena, freskoetan espezializatzea eta Fundazioak egiten duen lana horren adierazleak dira

EROSKIren «Geminis» datuak prozesatzeko zentroa Elorrion (Bizkaia)

EROSKI | 2015eko Memoria | 2928 | 2015eko Memoria | EROSKI

Kudeaketa parte-hartzailea gure merkataritza-proposamena hobetzeko

Bezero-Bazkideek eskura dituzten kanalen bitartez parte hartzea funtsezko elementua da modu aktiboan entzuteko prozesuetan (dendak etengabe hobetzea), hori zuzenean lotuta dago, orobat, denda bakoitzeko ekipoen beraien autokudeaketarekin, era horretan merkataritza-proposamena bezeroaren itxaropenetara zein lehiakortasun-ingurunera egokitu ahal izateko.

Ia 214.000 Bezero-Bazkide egon ohi dira EROSKIrekin harremanetan berariaz diseinatutako webgunearen bitartez (www.eroski.es/klub). Webgune horretan txarteleko saldoa ezagutzeaz gain, deskontu pertsonalizatuagoak ere lor ditzakete, eta ordura arte egindako aurrezkia ezagutu. Bezero-bazkideek, webgune horren bitartez, marka propioko produktuak baloratzeko programetan parte har dezakete eta hobekuntzak proposatu; halaber, «Jarri nota zure dendari» programaren bitartez «zurekin» merkataritza-eredu berrira aldatutako dendak ere baloratu ditzakete, baita, era berean, bestelako berrikuntzak proposatu ere.

EROSKI red: neurri abantailak

EROSKI Red Visa txartelak abantaila berriak gehitu ditu 2015ean. Txartela doakoa izateko konpromisoarekin sortu genuen; haren bitartez bezeroek komisio, interes eta gasturik gabe finantzatu ditzakete erosketak eta, gainera, bestelako abantailak ere badituzte klinika, hotel, tailer, kirol-denda, depilazio-zentro eta abarretan.

Kutxetan eskudirua lortzeko ere erabil daiteke EROSKI dendetan. Zerbitzu hori gero eta gehiago estimatzen dute, eta haren erabilerak % 2,6ko hazkundea izan du aurten.

Elkarrizketari zabalik

Sare sozialek aukera berriak ematen dituzte solastatzeko, informazioa trukatzeko, zalantzei erantzuteko zein iradokizunen berri jasotzeko.

Urtea amaituta 186.663 jarraitzaile ditugu komunitatean (% 7 gehiago) eta gure markako edukiekin erabiltzaileen 600.000 interakzio baino gehiago egon dira. Twitterren, berriz, 34.461 jarraitzaile genituen urtearen amaierarako, hau da, 2014ko amaieran baino % 47 gehiago.

Proposamen pertsonalizatu eta eraginkorragoak

Txartel bat baino gehiago da EROSKI Klub, erosi eta aurreztea errazten duten kontzeptu berrietara sartzeko giltza da; Bezero-Bazkide bakoitzak bere behar eta interesen araberako eskaintza esklusiboak, deskontuak eta sustapenak ditu hari esker.

Gure sistemek informazioa kudeatzen dute eta Bezero-Bazkide bakoitzarentzako berariazko sustapen-proposamenak egiten dituzte, betiere haren gogobetetasuna, sortutako aurrezkia handia izatea eta, bezeroaren itxaropenak are gehiago egokituz, eskaintzak zein sustapenak eraginkorragoak izatea helburu hartuta. Horri guztiari esker nabarmen handitu da kontsumitzaileari transferitutako aurrezkia, zehazki 212 milioi eurora arte. Gaur bezero profil bereizita aldi bereko 30.000 proposamen komertzial kudeatzeko gai gara.

Bezeroaren itxaropenetara are gehiago egokituz eraginkortasun handiagoa bilatzen dugu aldi bereko 30.000 proposamen komertzial baino gehiagoren bitartez.

Bezeroari arreta emateko urteko zerbitzu onena

Laugarren urtez jarraian, bezeroari arreta emateko zerbitzu onena eskaintzen duen banaketa handiko enpresa izendatu dute EROSKI. Sotto Tempo Advertising aholkularitza-enpresak emandako Saria da; bezeroen gogobetetze-maila neurtzen du hainbat sektoretan, eta EROSKI plan estrategikoan garatzen ari den«zurekin» arretaren balio bereziak aitortu ditu. Bezeroen 345.000 kontsulta baino gehiagori erantzun diegu 2015ean, aurreko ekitaldian baino % 15 gehiago.

Laugarren urtez jarraian, Bezero-arreta onena eskaintzen duen banaketa handiko enpresa izendatu dute EROSKI.

KONTSUMITZAILEAKKONTSUMITZAILEAK

Page 16: 2015eko memoria - Eroski · markako produktuak, eskaintza zabala, elikadura orekatuaren sustapena, freskoetan espezializatzea eta Fundazioak egiten duen lana horren adierazleak dira

EROSKI | 2015eko Memoria | 3130 | 2015eko Memoria | EROSKI

Elikadura osasungarria sustatzen dugu

Elikadura orekatua eta bizi-estilo osasungarria sustatzea da, gaur egun, EROSKIk kontsumo-kooperatiba gisa duen eginkizun nagusia. EROSKIk osasunarekin hartutako konpromiso hori ageri da bere markan, elikagai freskoetako espezializazioan, askotariko elikadurarako aukera zabalean, elikadura orekatuagoaren sustapenean zein EROSKI fundazioak egindako lanean.

EROSKI etengabe ari da lanean marka propioko elikagaien nutrizio-konposizioa hobetzeko; hori horrela, 287 tona baino gehiago gatz, azukre eta koipe kendu ditu 2015ean. Horrela bada, landare-koipe partzialki hidrogenatuak kendu ditu marka propioko produktu guztietatik. Horrez gain, marka propioko produktuetan elikadura-semaforoa aplikatzen du EROSKIk, hots, etiketa gardenena eta kontsumitzaileek errazen ulertzen dutena.

Osasunarekin hartutako konpromiso hori kosmetikako produktuetara ere zabaldu da, horrelakoetan parabenoak eta triklosana gehigarri kimikoak kendu baititu, zientzialariek zalantzan jarri dituztelako.

Gainera, «zurekin» merkataritza-eredu berrira aldatutako dendek elikagai dietetiko eta ekologikoen atal oso bat ere badute. Halakoetan produktu sorta zabala dago kontsumitzaileen askotariko nutrizio-profilei erantzuteko, gaur egun gure dendetan marka propioan eskaintzen ditugun produktuek osatutakoa (glutenik gabeko 450 baino gehiago, laktosarik gabeko 27 produktu, gatz gutxiko 61 produktu, koipe gutxiko 49 produktu, azukre gutxiko 29 produktu eta zuntz askoko 40 produktu, besteak beste).

Era berean, «Zurekin» dendak askotariko produktuak lehenesten ditu dieta mediterraneoaren oinarrizko kategorietan, kontsumitzailearentzat aukera gehiago izatea ezinbestekoa delako eta, horrela, elikadura askotarikoagoa izatea errazten zaio.

287 tona gatz, koipe eta azukre kendu ditugu 2015ean marka propioko gure produktuetatik.

CCNIEC 2015 Saria

EROSKIk elikagaigintzako berrikuntzarako CCNIEC Saria jaso du elikadura-ohiturak hobetzen laguntzeagatik zein elikadura-hezkuntzari egindako ekarpenagatik. Nutrizioaren Kataluniako Zentroak eta Gai Katalanetarako Institutuak eta Kataluniako Gobernuak emandako Saria da hori.

EROSKI Sannia ogi berria

Elikadura osasungarrirako berrikuntza hornitzaileekin eta teknologia-zentroekin elkarlanean garatzen da. Horixe egin dugu, hain zuzen, 2015ean merkaturatutako EROSKI Sannia ogi berriaren garapenean. Ogi horrek kolesterola murrizten laguntzen du olo-betaglukanoak dituen errezeta berriari esker.

Golden Gold Saria

EROSKI Zarautz izan zen aldatutako lehen denda, birmoldaketa egitean zabaldu beharreko eredua finkatzeko balio izan zuena, bada, hango «zurekin» frutategia 2015eko Espainiako frutategia onena izendatu dute azalera handien kategorian. Sari hori Italiako Venosta Haraneko Barazki eta Fruta Ekoizleen Elkarteak eman du.

EROSKI Sannia, aukerarik osasungarriena

EROSKI Sannia produktu sortak aukera osasungarriagoa eskaintzen du elikagai-kategoria askotan; nabarmentzeko moduko aukera da, halaber, gatz, azukre edo koipe gutxiago edo zuntz gehiago edukitzeagatik.

EROSKI Sannia produktu sortan 146 produktu daude jada eta, EROSKI gure markako produktu guztietan bezalaxe, horietan ez dago koloragarri artifizialik, ez osagai transgenikorik, ez olio partzialki hidrogenatuetatik eratorritako trans koiperik, eta ontzietan elikadura-semaforoa dute beti.

Adituak freskoetan

«Zurekin» merkataritza-eredura aldatutako dendek freskoetako espezializazioan sakontzen dute, salgai dauden produktuak 20.000ra arte handituta. Haietako asko sasoiko elikagaiak dira, fruta, barazkiak eta arrainak bereziki. «Zurekin» dendako produktu freskoen proposamena urte osoan zehar aldatzen da, bertako ekoizpen-sasoien arabera. Atal horietan egiten dira salmenta guztien % 25 baino gehiago hipermerkatuetan eta % 40 baino gehiago supermerkatuetan. Salmentetan, gainera, bi digituko hazkundeak ere egon dira «zurekin» eredua ezartzeari esker.

«Zurekin» dendaren merkataritza-proposamena elikagai freskoen ekoizpen-sasoiaren araberakoa da.

KONTSUMITZAILEAKKONTSUMITZAILEAK

Page 17: 2015eko memoria - Eroski · markako produktuak, eskaintza zabala, elikadura orekatuaren sustapena, freskoetan espezializatzea eta Fundazioak egiten duen lana horren adierazleak dira

EROSKI | 2015eko Memoria | 3332 | 2015eko Memoria | EROSKI

Gora egin du elikagai ekologikoen kontsumoak

«Zurekin» dendek protagonismo handiagoa ematen diete modu ekologikoan ekoitzitako elikagaiei, aukera osasungarriagoa izateaz gain, ingurumena gehiago ere errespetatzen baitute.

2015ean 1.000 produktu ekologiko baino gehiago ekoitzi ditugu (frutak eta barazkiak zein esnekiak, olioak, ardoak eta abarrak).

Dieta mediterraneoko elikagaiak

«Zurekin» dendak askotariko produktuak lehenesten ditu dieta mediterraneoaren oinarrizko kategorietan, era horretan kontsumitzaileak aukera gehiago izan dezan eta, horrela, elikadura askotarikoagoa izatea erraztearren.

Esaterako, berritutako dendetan olio berezietarako eremua % 40 handitu dugu eta olio-aukera berriak gehitu ditugu. Hori horrela, hogei bat olio hauta eskaintzen ditugu, askotariko ñabardurekin, Espainiako olio-olibaren jatorri-deitura guztiak barne hartuta.

Dieta mediterraneoko funtsezko beste kategoria batzuetan ere ugaritzen ditu aukerak «zurekin» merkataritza-eredu berriak, hala nola lekaleetan (100 produktu salgai, Espainiako 9 jatorri-deiturak barne), arrozetan (60 produktu, 4 jatorri-deiturak barne) edo pastetan (300 produktu baino gehiago).

Elikagai berriak

Gure garaiak izugarri estimulagarriak dira. Gure dietan elikagai berriak ari dira tokia egiten eta aberastu egingo dute gure elikadura.

«Zurekin» dendetan sushia saltzeko 16 gune jarri ditugu 2015ean; elikadura osasungarria izateko modu erraz eta dibertigarria da hori.

Beste latitude batzuetako dieten elikagaiak, orobat, gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari dira gure dendetan; juka, batata, jengibrea, ahuakatea, mangoa... edota hain ezagun zaigun anana, besteak beste.

Elikagai berriek, deskubritzeko dauden hazi eta lekaleak, opil txikiak eta barrak, edari begetalak eta abarrak, gure dieta aberastu eta hobetuko dute. «Zurekin» dendako elikagai dietetiko eta ekologikoen atal berriak bikoiztu egin ditu 2015ean aurreko urteko salmentak.

Kultura gastronomikoa

EROSKI fundazioak Espainiako biztanleen nutrizioari buruz eginiko inkestaren arabera, elikadura osasungarria izateak harreman estua du, besteak beste, biztanleen kultura gastronomikoaren mailarekin.

Zenbat eta balio txikiagoa eman elikadurari, orduan eta gehiago banalizatzen da janaria; ondorioz, familiarekin edo lagunekin batera jateko ekintza sozialarekiko lotura desagertzen bada, elikadura okerragoa eramaten dugu eta, gerora, osasunaren narriadura eta obesitatea agertzen dira.

Dendetan ikasgelak ditugu gaur elikadura osasungarriagoa izaten laguntzen digun kultura gastronomiko zabala bultzatzeko, eta horietan jarduera ugari garatzen ditugu EROSKI fundazioaren Elikadura Eskolaren bitartez.

Halaber, EROSKI CONSUMER webgune eta aplikazioan 4.500etik gora errezeta daude eskuragarri, baita haietako bakoitzaren nutrizio-balorazioa ere.

Ikusi nahi al dituzu EROSKIk elikadura osasungarriaren alde abiarazitako ekimenak?EROSKI konprometituta dago bezeroen osasunarekin, horregatik zure osasuna zaintzen laguntzen dizu elikagai osasungarrien katalogo zabala eskainiz. www.eroskicorporativo.es/memoria2015

KONTSUMITZAILEAKKONTSUMITZAILEAK

Page 18: 2015eko memoria - Eroski · markako produktuak, eskaintza zabala, elikadura orekatuaren sustapena, freskoetan espezializatzea eta Fundazioak egiten duen lana horren adierazleak dira

EROSKI | 2015eko Memoria | 3534 | 2015eko Memoria | EROSKI

langileakENPRESAREN JABEAK GARA

Errendimendu handiko taldeak osatzeko lanean ari gara eta pertsonen garapenaren alde egiten dugu. 2015ean % 30 handitu ditugu prestakuntzara zuzendutako orduak.

langileak

Page 19: 2015eko memoria - Eroski · markako produktuak, eskaintza zabala, elikadura orekatuaren sustapena, freskoetan espezializatzea eta Fundazioak egiten duen lana horren adierazleak dira

EROSKI | 2015eko Memoria | 3736 | 2015eko Memoria | EROSKI

Iaz saltokien kudeaketa-ereduaren garapena asko indartu zen, batik bat supermerkatuen negozioari dagokionez. Eredu horrek sortzen dituen lan-taldeek parte-hartze handia dute beren zentroaren kudeaketa (autokudeaketa) eta lan-prestakuntza bikaina dute bezeroari zerbitzu eta arretarik onena eskaintzeko. Eredu horretan, autokudeaketa-taldeek helburuak ezartzen dituzte eta denda bakoitza bezeroen espektatibei eta lehiaren testuinguruari egokitzeko ekintza-planak lantzen dituzte. Aurten emandako 18 KREA sariek lan-talde horiek bezeroaren arretaren, eraginkortasun ekonomikoaren eta inguruarekiko inplikazioaren ataletan egin diren ekarpenak saritu dituzte.

Autokudeaketako elkarlanezko kultura duten errendimendu handiko taldeak osatzen segitzeko, funtsezkoa da pertsonei prestakuntza ematea eta lantaldeak era profesional batez entrenatzea. 2015ean % 30 handitu ditugu prestakuntzara zuzendutako orduak, eta Freskoen Eskolako programak berriro definitu ditugu gure taldeetan talentua garatzearren. Asmo handiko proiektu hori hastapenetan dago oraindik, baina «zurekin» dendaren ereduaren aurrerapen berriak erdietsiko ditugu hari esker, produktu freskoetan dugun espezializazioa are gehiago garatuta.

Zuzendari Nagusi Sozialaren gutuna

Kooperatiba batean, beste edozein enpresatan bezalaxe, ezinbestekoa da apustuak eta uko egiteak ongi kudeatzea. Langileak lanean ari diren enpresaren jabe ere badiren erakunde batean, halaber, ezinezkoa da erabakien eta haien ondorioen artean distantzia jartzea. Kooperatiba-balioak oinarri hartuta, erabakiak erabateko gardentasunez hartzeko beste aukerarik ez dago. Berriz ere, agerian geratu da EROSKI barnean kooperatiba-kultura handia dugula eta prest gaudela erabaki errazak eta horren errazak ez direnak adostasun-maila handiarekin hartzeko, proiektu sozio-enpreSarial komuna lehenetsiz.

Baliabide eta denbora asko bideratzen ditugu EROSKI-REN barneko kultura indartzera, horretan jarritako ahalegin oro, maila guztietan, etorkizuneko berme onena baita proiektu kolektibo batentzat.

Gizartea eraldatzea ere badago kooperatiba-helburuen artean; hori horrela, 2015 gogoan izango dugu GUREAK batera desgaitasuna duten pertsonek osoki kudeatutako lehen supermerkatua zabaltzeagatik. Aitzindaria izan da ekimen hori berrikuntza sozialean. Enplegua sortzeko lankidetza eta aliantzetarako bide berriak irekitzen ditu frankizien hedapenak.

Emilio CebriánARLO SOZIALEKO ZUZENDARI NAGUSIA

EROSKI kooperatiban kontsumo eta lan-bazkideak dira erakundea osatzen duten bi komunitate handiak. Gure kultura korporatiboaren ezaugarri nagusia proiektu kolektiboarekiko barneko konpromisoa handia da, besteak beste. Berezko enpresa-eredu berezia dugu, langileak gara enpresaren jabe eta kudeaketa-eredu parte-hartzailea dugu.

EROSKI S. Koop. kooperatiba nagusiak 166 langile-bazkide berri gehitu ditu. Horietatik % 84 emakumeak dira, eta 36 urte dituzte batez beste. Gehienbat «zurekin» eredura aldatutako dendetako produktu freskoen ataletan sortutako lanpostu berrietan aritzen dira; horietan, izan ere, bezeroari arreta pertsonalizatuagoa ematearen aldeko apustua egiten dute.

MONDRAGON kooperatiba-elkartearen printzipioak jarraitzen ditugu EROSKIn, eta gure ordainsarietan elkartasunez jarduten dugu, eskala bat erabiliz. Horrela, postu operatiboenen eta erantzukizun handiko zuzendaritzako postuen arteko aldeak ez dira horren handiak.

EROSKIren korporazio-gobernua era paritarioan egiten da Bazkide Langileen eta Bazkide Kontsumitzaileen artean. Horrela, talde bakoitzeko 250 ordezkari dituen Asanblada Orokorra eta Kontseilu Errektorea (era paritarioan 12 kidek osatua) hauteskunde bidez hautatzen dira eta kideek ez dute aparteko ordainsaririk jasotzen. Gauza bera gertatzen da korporazio-gobernuaren gainerako organoetan ere (Kontseilu Kontsumerista, Gizarte Kontseilua, Errekurtsoen Komitea eta Zaintza Batzordea).

EROSKIn aldaketa sakonenak ordezkaritza kooperatiboaren foroetan eztabaidatzen eta hartzen dira. Kasu batzuetan, erreferendumak ere egiten dira, eta bazkide langile guztiek dute horietan parte hartzeko eskubidea.

Antolakuntza kooperatiboaren eredu bat gara, historian heldutasun eta egonkortasun handia erakutsi duena. Gure historian lehentasuna eman zaio kolektiboa den orori banakakoaren aurrean, merkatuaren errealitatea kooperatibaren balioekin eta printzipioekin bateratuz.

Langileak enpresaren jabeak gara

• 33.509 langile gara, eta horietatik 11.858 lanean ari diren enpresaren bazkide dira.

• 2015ean 166 Langile-Bazkide berri sartu dira kooperatiban.

• 178.000 ordutik gora zuzendu ditugu lantaldeen prestakuntza profesionalera, iaz baino % 30 gehiago.

• Erantzukizuneko postuen % 67tan emakumeak daude.

• Lan-baldintzei buruzko gure barneko araudiak familia eta lana uztartzea errazten du, eta abantaila esanguratsuak daude langile guztientzat.

• 2015ean 718 langile gehitu dira denda frankiziadunen gure sarean.

• Espainiako Frankiziatzaileen Elkarteak (AIF) EROSKI izendatu du enplegu gehien sortzen duen frankizia.

LANGILEAK LANGILEAK

Page 20: 2015eko memoria - Eroski · markako produktuak, eskaintza zabala, elikadura orekatuaren sustapena, freskoetan espezializatzea eta Fundazioak egiten duen lana horren adierazleak dira

EROSKI | 2015eko Memoria | 3938 | 2015eko Memoria | EROSKI

KREA Sariak

EROSKI dendetako lantaldeen beraien autokudeaketaren esparruan garatutako ekimen onenek KREA Sariak eskuratu dituzte. 2015ean 208 jardunbide egoki aurkeztu dituzte eta, guztira, 18 errekonozimendu eman dituzte kategoria hauetan: Bezeroari Arreta Ematea, Eraginkortasun Ekonomikoa eta Ingurunearekiko Inplikazioa.

Denden «zurekin» eraldaketa bezeroak erosketa-esperientzia hobea izan dezan xehetasun guzti-guztiak zaintzen dituen eredu baterantz bultzatzeko tresna garrantzitsu bihurtzen ari dira KREA Sariak.

Pertsonen garapenaren aldeko apustua egiten duguPertsonen prestakuntza eta lan-ekipamenduak maneiatzen ikasteko langileen lantokiko prestakuntza izan dira gure ildo nagusiak 2015ean, errendimendu handiko lantaldeak eta autogestioan oinarritutako kultura kooperatibo bat eratzeko. Lantaldeen prestakuntza profesionalari eskaini diogun denbora 178.000 ordutik gorakoa da, iaz baino % 30 gehiago.

Hainbat programa abiarazi ditugu talentua eta lantokiko prestakuntza garatzeko:

178.000 ordu baino gehiago eskaini dizkiogu lanbide-prestakuntzari eta errendimendu handiko lantalde autogestionatuen garapena sustatzeari.

Barneko komunikazioa

EROSKIn barneko komunikazioak esanahi berezia du, langileak eta jabea, sarritan, pertsona bera direlako. Zehazki, 11.858 langile-bazkidek partekatzen dute EROSKIren jabetza.

Barneko komunikazioa ezinbestekoa da kooperatiba batean erabakiak hartzeko eta aldaketak zein etengabeko hobekuntza bultzatzeko. Tresna ugari eta hainbat argitalpen ditugu horretarako (erakundearen maila guztietan informazioa hedatzen dute horiek), baita Intranet korporatiboa bera ere; langile-bazkide orok eskuragarri ditu azken horretan arlo profesionalean zein sozietate-intereserako baliagarri diren edukiak.

2015ean, barneko 60 informazio-jardunaldi egin ditugu eta horietan 5.500 langile-bazkide baino gehiago bildu dira enpresa-egoera eta kooperatibaren etorkizuneko planak zuzenean, bertatik bertara eta modu parte-hartzailean ezagutzeko.

Barneko komunikazio gardena dugu, ezinbestekoa baita kooperatiba batean erabakiak hartzeko eta aldaketak zein etengabeko hobekuntza bultzatzeko.

Produktu Freskoen Eskola

Produktu freskoen espezialista bezala gure desberdintze-estrategian sakontzeko oinarrietako bat etengabeko lanbide-prestakuntza da. Prestakuntza-programa berri bat jarri dugu martxan 2015ean, «zurekin» denda-ereduan sakontzen jarraitzeko oinarria ezartzen duena, produktu freskoen espezializazioa muturrera eramanez. Programa berri hori 2015ean hasi da, harategi eta arrandegietako 60 profesionalekin. Gainera, frutategiari, urdaitegiari eta okindegiari dagozkien prestakuntza-moduluak diseinatu dira dagoeneko, urtero ikastaro horietan 500 profesional baino gehiago prestatzeko helburuarekin.

«Zurekin» arreta-programaren beste edizio bat

«Zurekin» negozio-ereduak ekarri duen eraldaketa ezagun eta estimatuenetako bat EROSKI dendetan bezeroei entzutea eta arreta pertsonalizatua ematea da. EROSKIko 3.000 langile baino gehiagok parte hartu dute bezeroei dendetan ematen zaien atentzioa eta zerbitzua hobetzeko programa horretan 2015ean.

ENFORMA e-learning plataforma

Langileen prestakuntza sustatzen dugu beren lan-bizitza guztian. ENFORMA plataformako parte-hartzaileak % 45 gehiago dira, eta hari esker hainbat prestakuntzaeta gaikuntza-programa kudeatzen ditugu. Horrela, langileek era autonomo eta deszentralizatu batean jaso dezakete prestakuntza, gure dendak eremu zabal batean barreiatuta badaude ere, eta bakoitzari bere gaitasunetan aurrera egiteko prestakuntza-modulurik egokiena eskaintzen zaio.

Zuzendaritza-garapeneko SUMMA programa

MONDRAGON UNIBERTSITATEArekin batera garatutako programa honek erakundeak zuzendu eta kudeatzeko gaitasunak garatzea du helburu. Prestakuntzaren aldeko apustu berritua da, eraldaketa eta denboran irauten duten lehiaren arloko abantailak sortzeko motorra baita. Hogei bat bazkide langilek osatzen duten lehen promozioak 2017an amaituko du bere prestakuntza-zikloa.

Ekintzaile frankiziadunak

Autokudeaketako gure kultura kooperatiboak ezin hobeki egiten du bat ekintzaileen filosofiarekin; izan ere, beren enpresa sortzeko apustua egiten dute horiek, eta banaketaren arloko profesionalen zein EROSKI bezalako konfiantzazko marka baten babesa bilatzen dute.

EROSKI denda frankiziadunen sarean 2.864 langile aritzen dira, 2015ean 718 pertsona gehitu baitira. Frankiziatzaileen Espainiako Elkarteak (AEF) EROSKI izendatu zuen enplegu gehien sortzen duen frankizia.

LANGILEAK LANGILEAK

Page 21: 2015eko memoria - Eroski · markako produktuak, eskaintza zabala, elikadura orekatuaren sustapena, freskoetan espezializatzea eta Fundazioak egiten duen lana horren adierazleak dira

EROSKI | 2015eko Memoria | 4140 | 2015eko Memoria | EROSKI

Erreferentzia aukera-berdintasunean

Laneko integrazioa

EROSKIn konprometituta gaude gizarte-egoera txarrean eta bazterkeria-arriskuan dauden pertsonak gizarteratzearekin ere. Gurutze Gorria eta antzerako erakundeekin sinatutako okupazio-prestakuntza-ko hitzarmenen bidez prestakuntza programak eta lan-arlokoak ez diren praktikak ezarri ditugu, gazteen eta kualifikaziorik gabeko langileen enplegagarritasuna hobetzeko asmoz. Programa horiek etorkinei eta genero-indarkeriaren biktimei ere baliagarriak izan zaizkie.

Azken bi urteetan 1.000tik gora lagunek hartu dute parte EROSKIren programa horretan, eta horien % 35 kontratatu ditugu gerora.

Konprometituta gaude gizarte-egoera txarrean eta bazterkeria-arriskuan dauden pertsonak gizarteratzearekin ere.

Incorpora Saria

EROSKIK Caixaren gizarte-ekintzak ematen duen Incorpora Saria jaso du 2015ean, gizartetik baztertzeko arriskuan dauden pertsonen laneko integrazioari ematen dion babesagatik.

Laneko osasuna eta segurtasuna

EROSKI markaren funtsezko ezaugarrietako bat osasunarekiko konpromisoa da, baita langileen osasunaren kasuan ere.

Langileen osasuna eta segurtasuna zaintzeko, EROSKIK laneko arriskuak prebenitzeko zerbitzu bat dauka, prebentzio-zerbitzu mankomunatuaren lege-modalitatearen arabera eratutakoa. Espezialitate hauek barne hartzen ditu: laneko segurtasuna, higiene industriala eta ergonomia eta psikosoziologia aplikatua.

2015ean 95.000 ordu baino gehiago bideratu dira laneko arriskuei eta larrialdiei buruzko prestakunt-za-ikastaroetara. Gainera, bidaien eta hipermerkatuen negozioetako prebentzio-planak ikuskatu dira, eta horren ondorioz hobekuntza gehiago txertatu zaizkie prebentzioaren aldetik. Gainera, barne-auditoretzak eta programatutako ikuskaritzak egin dira EROSKI taldea osatzen duten negozio guztietan, prebentzio-politiken eraginkortasuna bermatzeko.

EROSKI, gainera, indarreko araudiaz haratago doa, eta osasun-zerbitzuak jartzen ditu langileen eskura, populazioan oso zabalduak dauden gaixotasunak detektatzeko helburuarekin.

Berdintasunaren behatokia

Hamarkada bat baino gehiago da EROSKIK berdintasunaren behatoki bat duela, printzipio hori erakunde guztian presente egon dadin lan egiten duena. Izan ere, pertsonen indarrean sinesten dugu, baita haien lanak eraldatzeko duen ahalmenean eta haien garapen pertsonal eta profesionalean ere.

Berdintasunaren aldeko zuzeneko 58 jarduera egin dira 2015ean eta protokolo bat ezarri da lantokiko jazarpen-kasu posibleak saihesteko. Aholkularitza-zerbitzu konfidentzial bat ere eskaintzen da, edozein gertakariren berri eman ahal izateko.

Genero-berdintasuna

Kooperatiba garen aldetik, genero-berdintasuna argi eta garbi islatuta dago gure sortze-estatutuetan. EROSKIko langileen % 80 emakumeak dira, eta berdintasunaren printzipioa aplikatzen da enpresa-politika, prozesu eta antolaketa-maila guztietan aukera-berdintasuna bermatzeko (modu garbian, isilean eta agerikoan), hala harreman profesionaletan nola pertsonaletan.

Erantzukizun-postuetan emakume gehien dituen Espainiako banaketa-enpresa gara: % 67 dira emakumeak.

Aholkularitza-zerbitzu konfidentzial bat dugu laneko jazarpen-kasu posibleak saihesteko eta edozein gertakari bideratzeko.

Gizarte-berrikuntza

EROSKIK eta GUREAK taldeak desgaitasuna duten pertsonek osoki kudeatutako lehen supermerkatua ireki dute 2015ean. Gizarte-berrikuntzako ekimen aitzindari horrek beste bide bat irekitzen du enplegu soziala sortzeko eta desgaitasuna duten pertsonei lana lortzeko aukerak emateko. Gainera, pertsonen gaitasun eta ahalmenen dibertsitatea ikusarazten du gizartean.

Proiektu hau abian jartzeko, beharrezkoa izan da jardueren, denboren eta egitekoen konplexutasunaren azterketa espezifiko bat egitea, supermerkatu bat kudeatzeko beharrezkoak diren lan-prozesuak eta funtzioak desgaitasuna duten pertsonen profil eta gai-tasunei egokitzeko, horiek baitira lantalde profesionala osatzen duten kideak.

Lanpostuak egokitzeko analisieta definizio-lan horiek GUREAK eta EROSKI taldeek elkarrekin egin dituzte eta profesional guztiek supermerkatua ireki aurretik EROSKIren zenbait dendatan egin zuten prestakunt-za-programa espezifikoaren abiapuntua izan da.

Desgaitasuna duten pertsonen osoki kudeatutako lehen supermerkatua ezagutzen duzu?Gizarte-berrikuntzako proiektu honek lan-aukera berriak sortzen ditu eta pertsonen gaitasun eta ahalmenen dibertsitatea ikusarazten du gizartean. www.eroskicorporativo.es/memoria2015

LANGILEAK LANGILEAK

Page 22: 2015eko memoria - Eroski · markako produktuak, eskaintza zabala, elikadura orekatuaren sustapena, freskoetan espezializatzea eta Fundazioak egiten duen lana horren adierazleak dira

EROSKI | 2015eko Memoria | 4342 | 2015eko Memoria | EROSKI

Gure merkataritza-sare propioa indartzen ari gara Kantaurialdean eta penintsulako ipar-ekialdean, Galiziatik Kataluniaraino eta Balearretaraino, eta frankizien sarea sustatzen ari gara penintsularen ekialdean, erdialdean eta hegoaldean.

dendakERALDAKETA AZKARTU DUGU, ETORKIZUNEKO MERKATARITZA-EREDUAK EZARTZEKO ASMOZ

Eguneratutako irudi bat emate aldera, atal honetan jasotako merkataritza-sarearen datuetan kontuan hartu da 36 hipermerkaturen salmenta, operazio hori 2016. urtearen hasieran egin den arren.

dendak

Page 23: 2015eko memoria - Eroski · markako produktuak, eskaintza zabala, elikadura orekatuaren sustapena, freskoetan espezializatzea eta Fundazioak egiten duen lana horren adierazleak dira

EROSKI | 2015eko Memoria | 4544 | 2015eko Memoria | EROSKI

«Zurekin» merkataritza-ereduaren hedapena bizkortu dugu

• EROSKIk 1.829 saltokik osatutako merkataritza-sarea du; horietako 1.361 elikaduraren alorrekoak dira, eta 468 dibertsifikazio-negozioetakoak.

• Denda-sarearen birmoldaketa EROSKI taldeko establezimenduen % 27ra heldu da dagoeneko.

• Guztira, belaunaldi berriko 387 denda ditugu: «Zurekin» merkataritza-eredu berrira eraldatutako 16 hipermerkatu eta 371 supermerkatu; horietatik 166 EROSKIren bereizgarriarekin, 159 denda CAPRABOren bereizgarriarekin Katalunian eta 46 denda FAMILIA bereizgarriarekin Galizian.

• «Zurekin» merkataritza-eredu berrira eraldatutako denden salmentak % 7 igo dira.

• 2015ean 99 denda ireki ditugu, gehienak supermerkatu frankiziadunak, Galizian FAMILIA denda bat ireki dugu eta FORUM SPORT kirol-materialeko 4 denda berri ere ireki ditugu. FORUM SPORT kirol-materialeko 4 denda berri ere ireki ditugu.

• Tarragonan lehen supermerkatu frankiziaduna ireki dugu.

• Frankizia-sarearen salmentak % 20 hazi dira , irekitako denda berriei eta «zurekin» negozio-eredu berriari esker.

• Merkataritza elektronikoa ere aurrera: salmentak % 12 handitu dira «Click&Drive» eta «Click&Collect» zerbitzu berriek lagunduta.

Denda-sarea «zurekin» merkataritza-eredu berrira aldatzeko prozesua bizkortzen jarraitu dugu. 2015ean, 387raino heldu da belaunaldi berriko denden kopurua. Horrek dugun elikagaien banaketa-sarearen % 27 suposatzen du.

Birmoldaketa gehienak merkatu-kuota esanguratsuagoa dugun eremuetan egin dira eta gure gaitasunak asko handitzen ari gara sinergia garrantzitsuekin. Gure denda propioen sarearen zati handiena hartzen duen eremua da: Kantauri isurialde guztia eta penintsularen ipar-ekialdea, Galiziatik Kataluniaraino eta Balear Uharteetaraino.

Gainerako lurraldeetan, denda frankiziadunen garapena sustatu dugu. Horiek zabaltzeko lehentasunezko eremuak dira Andaluzia, Madril, Gaztela-Mantxa, Extremadura eta penintsula ekialdea. Zehazkiago, Andaluzian zabaldu ziren denda gehien 2015ean, 21 supermerkatu frankiziadun berrirekin.

2015ean amaitutzat eman ditugu 2012an definitutako plan estrategikoan elikagaien merkataritza-sarea saneatzeko hasi genituen operazioak. Egon nahi genuen lekuan gaude orain.

Gure merkataritza-sare propioa indartu dugu merkatu-kuota garrantzitsuagoa genuen lekuetan eta gure gaitasunak ugaritu ditugu Kantauri isurialde guztian eta penintsularen ipar-ekialdean, Galiziatik hasi eta Kataluniaraino eta Balear Uharteetaraino. Aipagarria da elikagaiak banatzeko jarduerak eremu horietan izan duen bilakaera ona, merkatuaren hazkundea baino % 1 handiagoa izan den azaleren hazkundearekin.

Gainerako lurraldeetan gure hipermerkatu sarea sendotu dugu eta frankiziak zabaltzeko plan indartsu bati ekin diogu.2015ean 94 frankizia ireki ditugu, guztira 15 milioi euroko inbertsioa eginda. Sortutako lanpostu berriak 664 izan dira, eta denda berri gehien ireki diren erkidegoa Andaluzia izan da.

Denda-eredu berriak ere erritmo onean ari dira aurrera egiten, birmoldaketak azkartu dira 2015ean. Elikadura-banaketako gure denden % 27 belaunaldi berrikoak dira. «Zurekin» negozio-eredu berriak kontsumitzaileari askatasun handiagoa ematen dio, produktu freskoetan dugun espezializazioan sakontzen du, dendak inguruan ekoitzitako tokiko produktuei irekitzen dizkie eta harreman

Merkataritza-sareko Zuzendari Nagusiaren gutuna

pertsonalizatuago bat ezartzen du bezeroarekin. «Zurekin» negozio-eredua, beste ezeren gainetik, Bazkide Bezeroak gure erakundearen erdigunean jartzen dituen eta erakunde guztia dendetara bideratzen duen estrategia bat da.

Ekitaldian zehar denda propio berriak irekitzeko plan zehaztu eta egituratu bat definitu dugu ere, datozen urteetan gauzatu beharrekoa, eta 2017. urtearen hasieran inauguratuko diren proiektu zehatzak sinatu ditugu.

Aurrerapen handiak izan ditu 2015ean gure kanal anitzeko proposamenak ere. Urtea amaitzerakoan, online erosketak autotik irten gabe jasotzeko sei «Click&Drive» puntu genituen zabalik, bai eta erosketak hiriko supermerkatuetan poltsetan jasotzeko hiru «Click&Collect» punturekin ere. ON-OFF konbergentzia aztertu beharreko proposamen interesgarri bat da dagoeneko. Eta, amaitzeko, gure merkataritza-eredu berria abiarazteko gure lan-taldeek egin duten lana zoriondu nahi dut. Izan ere, beren denda, ingurua eta bezeroa goitik behera ezagutzen dituzte, eta beraiek dira EROSKIren eraldaketaren benetako sustatzaileak.

Rosa CarabelMERKATARITZA SAREKO

ZUZENDARI NAGUSIA

DENDAK DENDAK

Page 24: 2015eko memoria - Eroski · markako produktuak, eskaintza zabala, elikadura orekatuaren sustapena, freskoetan espezializatzea eta Fundazioak egiten duen lana horren adierazleak dira

EROSKI | 2015eko Memoria | 4746 | 2015eko Memoria | EROSKI

Merkataritza-sarea sendotzea

«Zurekin» merkataritza-ereduaren oinarria identitate kooperatiboa da, eta horrek EROSKIren merkataritza-politiken garapen-esparrua definitzen du, errotik desberdina den eredu batera hurbiltzen joateko. Desberdintze horren ezaugarri dira elikadura orekatuago bat sustatzea, produktu desberdin gehiago eskainiz eta produktu freskoei berriz ere protagonismoa emanez. Gainera, kultura gastronomikoa handitu nahi du, tokiko produktuei balorea emanez, eta arreta pertsonalizatuagoa eskaintzen du, bai dendan bertan nola markari dagokionez.

Euskadi

EROSKIk Euskadin du jatorria. Bertan sortu zen 1969an. Haren merkataritza-sareak 456 establezimendu ditu gaur egun erkidego horretan: 256 supermerkatu, 21 hipermerkatu, 78 bidaia-agentzia, 13 gasolindegi, 10 optika, kirol-ekipamendua saltzen duten 17 FORUM SPORT denda eta 61 iF lurrindegi. Gainera, online egindako erosketak etxean entregatzeko zerbitzua eskaintzen du lurralde osoan.

EROSKIren parte dira 680.000 Bazkide Bezero. Horiek, EROSKI Cluben bidez, erkidegoan egindako salmenten % 85 suposatzen dute. Kooperatibak 10.000 langile baino gehiago ditu Euskadin, eta horien % 70 baino gehiago Bazkide Kooperatibistak dira.

EROSKIk, gainera, 6 plataforma logistiko dauzka erkidego horretan. Nabarmentzekoa da Elorrioko elikagaien plataforma automatizatua, Bizkaian. Berrogei urtetik gorako historiarekin, Europa osoko logistika-instalazio aurreratuenen artean dago: bertatik pasatzen den pisuaren % 70 automatizatua dago.

EROSKIk 2.000tik gora hornitzailerekin egiten du lan Euskadin. Bederatzi mila produktu baino gehiago saltzen ditu, eta Euskadiko hornitzaileei urtero egiten dizkien erosketen balioa 600 milioi eurotik gorakoa da.

EROSKIk eta bere bezeroek 2.150 tona elikagai eman zituzten 2015ean «Zero Hondakin» programaren eta elikagaiak biltzeko kanpainen bidez. Kopuru hori 3.247 pertsonaren urteko kontsumoaren baliokidea da. EROSKIren elikadu-ra-eskolari dagokionez, 8.000 euskal ikaslek baino gehiagok hartu dute parte elikadura eta ohitura osasuntsuei buruzko hezkuntza-programan.

Nafarroa

EROSKIk 130 establezimendu ditu guztira Nafarroan: 83 supermerkatu, 2 hiperkermatu, 17 bidaia-agentzia, 4 gasolindegi, 1 optika, 2 FORUM SPORT denda eta 21 iF lurrindegi. Gainera, online supermerkatua ere badu, eta erosketak etxera eramateko zerbitzua ematen du lurralde guztian.

Kooperatibaren parte dira 148.000 Bazkide Bezero. EROSKIk 1.922 langile ditu Nafarroan. Horietatik 1.077 bazkideak dira, eta ondorioz Nafarroak pisu handia du kooperatibaren egituraren barruan. Izan ere, EROSKIko zortzi bazkidetik bat nafarra da.

EROSKIk lankidetza-hitzarmenak ditu 431 hornitzaile nafarrekin, eta horietako 50 marka propioen ekoizleak dira. Azken 5 urteetan, kooperatibak 1.000 milioi euro baino gehiago erabili ditu Nafarroako ekoizleei egindako erosketetan, eta horrela EROSKI Nafarroako nekazaritzako elikagaien sektorearen jasangarritasuna bermatzeko oinarrizko eragile bilakatu da.

EROSKI Nafarroako nekazaritzako elikagaien teknologia eta azpiegituren institutuarekin (INTIA) elkarlanean aritzen da, Nafarroako produktuak sustatzeko, Reyno Gourmet markarekin.

EROSKIk eta bere bezeroek 663 tona elikagai eman zituzten 2015ean «Zero Hondakin» programaren eta elikagaiak biltzeko kanpainen bidez. Kopuru hori 1.000 pertsonaren urteko kontsumoaren baliokidea da.

Nafarroako 1.641 ikaslek hartu dute parte elikadura eta ohitura osasuntsuei buruzko hezkuntza-programan, EROSKIren Elikadura Eskolan.

Aragoi

EROSKIk 98 establezimendu ditu Aragoin: 61 supermerkatu, 1 gasolindegi, 5 bidaia-agentzia, 2 FORUM SPORT denda, 28 iF lurrindegi eta online supermerkatuko erosketen entrega zerbitzua Zaragoza hirian eta inguruan.

EROSKI Club programak 150.000 Bazkide Bezero eta 1.229 langile ditu. Erkidego horretan 2 plataforma logistiko daude; nabarmentzekoa da Zaragozako produktu freskoen plataforma automatizatua, egunero 14.000 kaxarainokoa izan daiteke-eta bertako trafikoa.

Tokiko 430 hornitzaileren lankidetzari esker, EROSKI dendetan bertako produktuen 4.000 erreferentzia aurki daitezke, urtean 113 milioi euroko balioa duten salmentak eragiten dituztenak.

Kantabria

EROSKIk 31 establezimendu ditu Kantabrian; horietako 15 supermerkatuak dira. Gainera, hipermerkatu bat du Castro Urdialesen, eta 7 bidaia-agentzia, 3 FORUM SPORT denda eta 4 iF lurrindegi, online supermerkatuaz gain.

EROSKI Cluben Bazkide diren 67.000 Bezero dauzka kooperatibak. EROSKIk 463 langile ditu Kantabrian, eta horien % 54n kooperatiba nagusiaren bazkide dira.

Tokiko ekoizleenganako konpromisoaren emaitza dira Kantabriako 1.200 produktu baino gehiago merkaturatzea eta 217 enpresarekin lankidetzan aritzea. Horiei urtero egiten zaizkien erosketen balioa 55 milioi eurokoa da.

Errioxa

EROSKIk 34 establezimendu ditu Errioxan: 14 supermerkatu, 1 hipermerkatu, 2 gasolindegi, 1 FORUM SPORT denda, 8 iF lurrindegi eta 7 bidaia-agentzia, online supermerkatuaz gain.

Erkidego horretan 62.000 Bazkide Bezero eta 395 langile ditu. Azken horien % 63 kooperatiba nagusiko bazkide dira.

EROSKIk Errioxako 1.300 produktu baino gehiago saltzen ditu. Gainera, 208 hornitzailerekin lankidetzan aritzen da, eta 70 milioi euroko balioa duten erosketak egiten dizkie urtero. Horrez gain, akordio bat du sinatuta ‘Alimentos de la Rioja. Calidad Garantizada’ marka garatzeko.

DENDAK DENDAK

Page 25: 2015eko memoria - Eroski · markako produktuak, eskaintza zabala, elikadura orekatuaren sustapena, freskoetan espezializatzea eta Fundazioak egiten duen lana horren adierazleak dira

EROSKI | 2015eko Memoria | 4948 | 2015eko Memoria | EROSKI

EGALSA-EROSKI 1998an sartu zen EROSKI taldean, eta Galiziako merkataritza-banaketako enpresa liderra da. Gaur egun presente dago Galiziaren mugakide diren bi autonomia-erkidegoetan ere: Asturiasen eta Gaztela eta Leonen.

CAPRABO 1959an jaio zen Bartzelonan, eta Espainia guztiko aurreneko supermerkatua izan zen. Gaur egun EROSKI taldearen ordezkaria da Katalunian. Taldeak 298 supermerkatu, 2 bidaia-agentzia, 1 FORUM SPORT kirol-denda eta 8 iF lurrindegi ditu bertan, online supermerkatuaz gain. Gaur egun, 1,2 milioi pertsona baino gehiago dira CAPRABOren bezero-txartelak aldian-aldian erabiltzen dituztenak. EROSKI taldeak 6.840 langile ditu Katalunian, eta 4 plataforma logistikoren bidez egiten du lan. Horiek Bartzelonan eta Abreran kokatuta daude, eta hozteko instalazioak dituzte.

EROSKIk 1.400tik gora hornitzailerekin egiten du lan Katalunian. Horietatik, 234 nekazaritzako elikagaien sektoreko ETEak dira, eta EROSKIk horien 2.500 produktu baino gehiago saltzen ditu, dibertsitatearen eta askotariko elikaduraren aldeko bere apustuaren adierazgarri.

CAPRABOk mikrodonazioak egiteko programa bat martxan du bere dendetan «Zero Hondakina» bermatzeko, eta 2015ean 1.611 pertsonaren urteroko elikagaien baliokidea eman zien tokiko 250 gizarte-erakunderi.

Eskolako 8.000 umek baino gehiagok hartu duten parte «Ona Aukeratu, Osasuntsua Aukeratu» programan, elikadura osasuntsu batean trebatzeko.

Bere lehen hipermerkatu frankiziaduna ireki zuen EROSKIk Tarragonan 2015ean. Frankizia-sarea zabaltzeko planeko mugarri garrantzitsua da, supermerkatuen frankiziak antolatzen dugun eskarmentua hipermerkatuen kanalera bideratzen baitu.

Asturias

EROSKI taldeak 523 langile ditu Asturiasen, horietako 129 Bazkide kooperatibistak.

ERSOKI taldeak 31 establezimendu ditu autonomia-erkidego horretan: 11 supermerkatu, 1 cash&carry, 1 gasolindegi, 4 bidaia-agentzia, 4 FORUM SPORT denda eta 10 iF lurrindegi. EROSKI Club programak 45.000 Bazkide Bezero dauzka Asturiasen.

EROSKI taldeak bere 205 hornitzaile asturiarrei egiten dizkien erosketen balioa 61 milioi eurokoa da urtero.

Gaztela eta Leon

EROSKI taldeak 768 langile ditu Gaztela eta Leonen, horietako 157 bazkide kooperatibistak.

EROSKIk 85 establezimendu dauzka: 42 supermerkatu, 1 hipermerkatu, 3 gasolindegi, 11 bidaia-agentzia, 8 FORUM SPORT denda eta 17 iF lurrindegi. EROSKI Club programak 135.000 Bazkide Bezero ditu.

EROSKI taldea bertako 588 hornitzailerekin aritzen da elkarlanean. EROSKI dendetan Gaztela eta Leongo 453 produktu eros daitezke eta urteroko erosketak 143 milioi eurokoak dira.

Balear Uharteak

EROSKI taldearentzako eskualde estrategikoa ziren Balear Uharteak, eta posizio hori indartu dute. Kooperatibak 2014an MercaPalman zabaldu zuen produktu freskoen plataforma automatizatuak, 40.000 m2 baino gehiagokoak, EROSKIk uharte horiekiko duen konpromisoa berretsi zuen.

2015ean, EROSKIk 15 supermerkatu frankiziadun ireki zituen Balearretan. Horretarako 2,2 milioi eurotik gorako inbertsioa egin da, eta 90 lanpostu berri sortu.

Balearretan, 2.733 langile ditu EROSKIk. EROSKIk 192 establezimendu ditu Balear Uharteetan, Mallorca, Menorca eta Eivissako online supermerkatuko erosketak etxera eramateko zerbitzuaz gain.

Kooperatibak uharteekiko duen konpromisoaren partaide dira ere tokiko ekoizleak: horiek uharteetan ekoitzitako 2.200 produktu baino gehiago merkaturatzen ditu. Lankidetza-hitzarmenak ditugu tokiko veste 622 hornitzailerekin, eta urtero 96 milioi eurotik gorako balioa duten erosketak egiten dizkiegu.

EROSKIk eta bere bezeroek 67 tona elikagai eman zituzten 2015ean «Zero Hondakin» programaren eta elikagaiak biltzeko kanpainen bidez. Kopuru hori 100 pertsonaren urteko kontsumoaren baliokidea da.

Balearretako 370 haurrek hartu dute parte Elikadura eta Ohitura Osasuntsuei buruzko Hezkuntza-Programan (EOOHP), EROSKIren Elikadura Eskolan.

Galizia

Galizia da VEGALSAren jatorria. Bertan ireki zen lehen denda 1944an. Enpresaren sortzaileak, Ventura González Prietok, Espainiako gobernuaren Laneko Merituaren Domina irabazi zuen, beste sari askoren artean.

«VEGALSAk eta EROSKIk itun bat adostu zuen 1998an eta sozietate bat osatu zuen % 50ean. Gaur egun, EROSKI taldearen Galiziako merkataritza-sareak 320 establezimendu dauzka: 289 supermerkatu, 4 hipermerkatu, 6 bidaia-agentzia eta 3 gasolindegi, online supermerkatuaz gain.

Galizian, 5.451 langile baino gehiago ditu EROSKI taldeak. EROSKI Clubeko Bazkide Bezeroen taldea 345.000 pertsonak osatzen dute.

EROSKI taldeak, gainera, 3 plataforma logistiko dauzka erkidego horretan, Coruñan, Vigon eta Sigüeiron. Lehen biek hozteko instalazioak ere bazituzten.

Galizian, 603 hornitzailerekin lankidetzan dabil taldea, horien % 74 nekazaritzako elikagaien sektorekoak. Hiru mila produktu baino gehiago saltzen ditu, eta Galiziako hornitzaileei urtero egiten dizkien erosketen balioa 400 milioi euro ingurukoa da.

DENDAK DENDAK

Page 26: 2015eko memoria - Eroski · markako produktuak, eskaintza zabala, elikadura orekatuaren sustapena, freskoetan espezializatzea eta Fundazioak egiten duen lana horren adierazleak dira

EROSKI | 2015eko Memoria | 5150 | 2015eko Memoria | EROSKI

Frankizia sarea hedatzea

Denda frankiziadunen sarea hedatzeko erritmoa bizkortu dugu 2015ean: 94 establezimendu zabaldu dira, 15 milioi euroko inbertsioa eginda, eta 664 lanpostu berri sortu dira.

Frankizia-sarearen salmentak % 20 handitu dira, zabaldutako dendei eta «zurekin» merkataritza-eredu berriak izan duen harrera onari esker.

EROSKIren asmoa urtero 100 frankizia zabaltzea da, hedapen-erritmo berari eutsiz, eta hedapen hori batik bat Andaluzian, Madrilen, Gaztela-Mantxan, Extremaduran eta penintsula ekialdean ardaztuz.

Gestimatzen duten balioa

«Zurekin frankizian» programak urte bat bete du, 465 ekintzaile frankiziadunen komunitate bat bilduz. Ekimen aitzindari gauza asko eskaintzen ditu: merkataritza-arloko prestakuntza, zerbitzu eta abantaila pertsonalizatuak, produktuen inguruko informazio zehatza, bai eta denden kudeaketa optimizatzeko tresnak ere. Kooperatibaren eta frankizien arteko harremana indartu eta hobetzeak bere biziko garrantzia du denda frankiziadunen hedapenaren arrakastan eta horixe izan da programaren helburua. Gainera, EROSKIren denda frankiziadunak daramatzaten ekintzaileek gehien estimatu duten balioetako bat izan da programa, negozioaren errentagarritasunarekin batera.

2015ean, denda frankiziadunen zabalpena bizkortu dugu, 94 establezimendu berri irekita.

Enplegu gehien sortzen duen frankiziaren Saria

Frankinorte frankiziaren aretoan EROSKIk enplegu gehien sortzen duen frankizia-enpresaren Saria jaso zuen, bigarren urtez jarraian. Sari garrantzitsu hori 2013-2016 aldirako Plan Estrategikoaren esparruan sustatutako supermerkatu frankiziadunen hedapen handia bide onetik doan seinale da.

Berrikuntza

Bi proiektu nabarmendu dira 2015ean, oso berritzaileak izateagatik. Batetik, EROSKIren lehen hipermerkatu frankiziaduna ireki da. Horrek aurrerapauso handia suposatzen du hedapen-estrategian eta supermerkatuen frankizietan EROSKIk duen ezagutza metatu guztia hipermerkatuaren kanalera transferitzea ekarri du. Gainera, desgaitasuna duten pertsonek osoki kudeatzen duten lehen supermerkatu frankiziaduna zabaldu zen urte amaieran, GUREAK taldearekin batera egindako proiektu batean.

Bestalde, bigarren urtez ireki zuen EROSKIk aldi baterako supermerkatu frankiziadun bat, Bilboko BBK Live musika-jaialdian. Ekimen aitzindari hori arrakastatsua izan da, eta Cádizeko Al rumbo de Chiclana musika-jaialdira ere hedatu da.

Proiektu enblematiko horiekin egungo kontsumitzailearen beharrei erantzuteko modu berriak definitu ditugu.

Andaluzia

EROSKIk 21 supermerkatu frankiziadun ireki ditu Andaluzian 2015ean. Horrela, establezimendu gehien ireki dituen erkidegoa da Andaluzia. Guztizko inbertsioa 3,1 milioi eurotik gorakoa izan zen eta 166 lanpostu sortu ziren. Denda berriak zabaltzeko erritmo altuari eutsiko zaio 2016an ere. EROSKIk 101 establezimendu ditu guztira autonomia-erkidego horretan: 60 supermerkatu, 9 hipermerkatu, 5 gasolindegi, 2 bidaia-agentzia, 24 iF lurrindegi eta online supermerkatua.

EROSKI Club programak 228.000 Bazkide Bezero dauzka.

EROSKIk 900 hornitzaile baino gehiago ditu Andaluzian. Bertako 5.000 produktu baino gehiago saltzen ditu eta 234 milioi eurotik gorako balioa duten erosketak egiten dizkie urtero hornitzaile andaluziarrei.

Extremadura

Extremadura lehentasunezko lurraldea da datorren urteotan frankiziak irekitzeko. 2016an lehen 7 supermerkatu frankiziadunak irekitzea aurreikusten da.

Establezimendu hauek ditu egun EROSKI taldeak: 1 hipermerkatu, 1 bidaia-agentzia eta 1 iF lurrindegi. Langileak 109 dira, horien % 70 kooperatibako bazkideak. EROSKI Club programak 35.000 Bazkide Bezero ditu Extremaduran.

EROSKIk 130 hornitzailerekin egiten du lan Extremaduran. haiek ekoitzitako 600 elikagai inguru saltzen ditu, eta urteroko fakturazioa 18 milioi eurokoa da.

Valentziako Erkidegoa eta Murtzia

EROSKIk penintsula ekialdeko lehen supermerkatu frankiziaduna zabaldu zuen 2015ean eta beste 10 irekitzeko asmoa du 2016an, 7 hipermerkatuk osatzen duten merkataritza-sarea osatzeko. Gainera, EROSKI taldeak baditu beste establezimendu batzuk inguru horretan ere: 4 gasolindegi, 5 bidaia-agentzia, 3 FORUM SPORT kirol-denda eta 13 iF lurrindegi. Guztira, 651 pertsonak egiten dute lan denda horietan, eta horien % 60 kooperatibako bazkideak dira. EROSKI Clubek 150.000 Bazkide Bezero ditu erkidego horietan.

EROSKIk 865 hornitzailerekin egiten du lan Valentziako Erkidegoan eta Murtzian. Haiek ekoitzitako 9.550 elikagai inguru saltzen ditu, eta urteroko fakturazioa 400 milioi eurokoa da.

Gaztela-Mantxa

EROSKIk 6 supermerkatu frankiziadun ireki ditu Gaztela-Mantxan 2015ean, eta 36 lanpostu berri sortu ditu. Erkidego hori denda frankiziadunen sarea zabaltzeko lehentasunezko lurraldeetako bat da. Hango merkataritza-sareak 20 establezimendu dauzka: 7 supermerkatu, 4 hipermerkatu, 3 gasolindegi, 3 bidaia-agentzia, 2 iF lurrindegi eta online supermerkatua Guadalajaran eta Toledon.

EROSKI Club programak 110.000 Bazkide Bezero ditu erkidego horretan.

EROSKIk bertako 375 hornitzailerekin egiten du lan. Horien 4.990 produktu saltzen ditu, eta urtero egiten dizkien erosketen balioa 65 milioi eurokoa da.

Madril

EROSKIk 4 supermerkatu frankiziadun zabaldu zituen Madrilen 2015ean eta 10 gehiago irekitzea aurreikusten du 2016 amaitu aurretik. Online supermerkatuko erosketak etxera eramateko zerbitzua du, eta EROSKI Cluben Bazkide Bezero diren 90.000 pertsona.

DENDAK DENDAK

Page 27: 2015eko memoria - Eroski · markako produktuak, eskaintza zabala, elikadura orekatuaren sustapena, freskoetan espezializatzea eta Fundazioak egiten duen lana horren adierazleak dira

EROSKI | 2015eko Memoria | 5352 | 2015eko Memoria | EROSKI

Aurrerapausoak kanal anitzeko proposamenean

Online salmentak % 12 baino gehiago hazi dira 2015ean. Hainbat arrazoik azaltzen dute igoera hori: EROSKI Club Bazkide Bezeroen oinarri handiagoa; eskaintza zabalagoa (10.000 baino gehiago dagoeneko), kontsumitzaileari aukeratzeko askatasun handiagoa emanez; eta dagoeneko 17 urte dituen online salmentetan bildu dugun eskarmentua.

Gure online bezeroen % 75ek produktu freskoak erosten dituzte internet bidez, oso kopuru nabarmena sektore honetan. Aurten ere, online dendatik gehien baloratzen diren alderdiak bezeroaren arreta-zerbitzua eta entregaren kalitatea eta puntualtasuna izan dira, interneten erosketak egiten dituzten 6 milioitik gora erabiltzaileen arabera.

Gure online bezeroen % 75ek produktu freskoak erosten dituzte internet bidez

«Click&Drive» zerbitzua

EROSKIk interneten bidez egindako erosketak autotik irten gabe jasotzeko zerbitzua 2014an ireki zuen lehen aldiz, errepide eta kale nagusietatik gertu dauden dendetako aparkalekuetan. Martxan egon den lehen urte honetan, ekimen aitzindari horren online salmentak bikoiztu egin dira.

Proposamen hori zabaltzen jarraitu dugu 2015ean gure kanal anitzeko proposamenean, eta zerbitzu hori beste sei puntura zabaldu dugu (lau Bizkaian, bat Galizian eta beste bat Bartzelonako CAPRABOn).

EROSKIren online salmentak % 12 baino gehiago hazi dira, kanal anitzeko proposamen berritu bati esker.

«Click&Collect» zerbitzua

2015ean online erosketen entrega egiteko modu berri bat abiarazi dugu, hiriko bezeroari zuzendua batik bat. Interneten bidez egindako bere erosketa bi ordu geroago jasotzeko aukera ematen diogu, erdialdeko denda batean eta poltsetan sartuta. Horrela, ez du ilararik egin behar edo zain egon behar, espazio zehatz bat bideratu baita erosketak jasotzeko.

EROSKIk Bilbon irekitako puntuaz gain, CAPRABOren beste bi ere baditugu Bartzelonan.

Dibertsifikazio- negozioak

EROSKI Bidaiak

EROSKI Bidaiak agentziak 166 bulegoko sarea du, webguneaz gain. Gainera, enpresa-bidaiak eta kongresuak antolatzen espezializatuta dauden 28 bulegok osatutako sail bat ere badu, TRAVEL AIR izenekoa.

2015ean EROSKI Bidaiek Espainiako Familia Ugarien Federazioaren Saria jaso zuen, familientzako turismoaren espezializazioari ematen dion garrantzia aitortuz. Turismo hori bidaia-agentziaren fakturazioaren % 40 da.

EROSKI Bidaiak GEBTA (Guild European Business Travel Agents), Europa osoan 850 saltoki baino gehiago dituen partzuergo esklusiboaren kide da.

iF Lurrindegiak

Lurrindegien sare horrek 200 establezimendu ditu. Gaur egun negozio-eredua aldatzeko prozesu batean dago, eta 54 denda birmoldatu dituzte dagoeneko.

Denda hauek perfumeetan, kosmetikan eta edertasun-produktuetan eta norbere zainketan espezializatuta daude, eta aholkularitza espezializatua eskaintzen dute.

Lurrindegiek 1.700.000 bezero baino gehiago ditu bere fidelizazio-programan, eta horiek salmenten % 70 baino gehiago suposatzen dute.

Forum Sport

FORUM SPORTek 45 establezimenduk osatutako merkataritza-sarea du, 10 autonomia-erkidegotan presente dagoena. Gainera, bere online dendak Espainia osoan eskaintzen du zerbitzua.

2015ean, FORUM SPORTek lau establezimendu berri ireki zituen Gipuzkoa, Soria eta Valladolideko probintzietan.

Fideltasun-programa sendo bat ere badu; izan ere, milioi bat baz-kide baino gehiago ditu, salmenten % 90 barne hartzen duena.

Gasolindegiak

EROSKIren gasolindegiek prezio murriztuen politikari eusten dio uneoro, lehengaiak merkatzean prezioak azkar jaitsiz, kontsumitzaileak nabaritu dezan, eta lehiakide nagusiek baino salneurri merkeagoak eskainiz beti.

DENDAK DENDAK

Page 28: 2015eko memoria - Eroski · markako produktuak, eskaintza zabala, elikadura orekatuaren sustapena, freskoetan espezializatzea eta Fundazioak egiten duen lana horren adierazleak dira

EROSKI | 2015eko Memoria | 5554 | 2015eko Memoria | EROSKI

Gure bezeroak pozik egotea da gure oinarria eta, hortik abiatuta, balio-katerik eraginkorrena eraiki nahi dugu.

balio-katea

balio-katea

Page 29: 2015eko memoria - Eroski · markako produktuak, eskaintza zabala, elikadura orekatuaren sustapena, freskoetan espezializatzea eta Fundazioak egiten duen lana horren adierazleak dira

EROSKI | 2015eko Memoria | 5756 | 2015eko Memoria | EROSKI

EROSKI bere balio-kate osoan ari da berritzen 2013-2016 Estrategia Planeko hainbat proiekturekin, esaterako hornitzaileekiko lankidetzaren bidez edo Bezero Bazkideekiko harreman pertsonalizatuago baten bidez, bere merkataritzaeta logistika-prozesu guztiez gain.

«Zurekin» merkataritza-ereduak kontsumitzaileentzako hautu-ahalmen handiago baten aldeko apustua egiten du, aniztasuna eta kultura gastronomiko zabala alderdi erabakigarriak baitira elikadura osasuntsua izateari dagokionez, eta, hala, fabrikatzailearen markara, tokiko produktura eta geure markara irekitako balio-katea zehazten du.

EROSKIn, kontsumitzailearen hautu-askatasuna geure markako produktu-sortan gauzatzen da, prezio lehiakorrak eskaintzen baititu, baina nutrizio-kalitateari, osasunerako ekarpenari eta dieta orekatuari uko egin gabe. Gainera, gure markak erantzun berriak eskaintzen dizkie kontsumitzaileen nutrizio-profil gero eta anitzagoei, gatz, gantz nahi azukre gutxiko eta glutenik nahiz laktosarik gabeko produktu-sorten bidez.

Bertako ekoizleek protagonismo berritua daukate EROSKIn, «zurekin» denda-eredua ingurune hurbilean ekoitzitako elikagaietara irekita dagoen merkaturatze-plataformaren kontzeptura hurbildu baitu. 2015ean erantsitako 680 berriekin, guztira 21.064 elikagai eskaintzen ditugu gaur egun, gure dendetatik oso hurbil dauden eremuetan ekoitziak.

Ildo horretan, gure balio-kateak defendatu egiten du nekazaritza-elikagaien sektorearekin partekatutako eta ekoiz-pen-ehunaren aniztasuna bultzatzen duen negozio-eredu bat. 2015ean bertako 114 hornitzaile berri erantsi ditugu, eta, egun, «ETE-EROSKI Konpromisoak» programa 2.610 edukitzera pasa da.

Horrez gain, EROSKIren balio-kateak modu zabalean hartzen ditu fabrikatzailearen markak, kontsumitzaileari eman diezaioketen balioarengatik eta etengabeko berrikuntza-motorra izateagatik. Estu-estu aritzen gara lankidetzan elikadura osasuntsua sustatzeko konpromisoa partekatzen duten guztiekin, eta grinaz egiten dugu nutrizio-hobekuntzen berrikuntzaren eta elikagai osasuntsuagoen garapenaren alde.

BALIO-KATEAErakunde efizienteago bateranzko bidean gaude

• 4.676 merkataritza-hornitzailerekin aritzen gara lankidetzan, eta nekazaritza-elikagaien sektore dibertsifikatu baten iraunkortasunaren alde egiten dugu apustu.

• 2015ean 115.000 erreferentzia inguru merkaturatu ditugu.

• Bertako 680 produktu berri eskaini ditugu; guztira 21.064 elikagai merkaturatu ditugu, gure dendetatik hurbil ekoitziak.

• «PYME-EROSKI konpromisoari» 114 ekoizle gehiago gehitu dizkiogu eta guztira tokiko 2.610 hornitzailerekin egiten dugu lan orain.

• Gure marka daramaten 436 produktu berri merkaturatu ditugu, eta geure markako 4.510 erreferentziako eskaintza dugu orain.

• Guztira 23 plataforma logistiko daukagu, 360.000 m2-koak osotara, eta horietatik milioi bat kutxa baino gehiago igarotzen dira egunean.

• Efizientzia logistikoak ahalbidetzen du dendako izakinak murriztea, aukera areagotzea eta operazio-kostuak murriztea, sustapenean eta bezeroarekiko lotura estuagoan oinarritutako politika batean berrinbertitzeko.

2015. urtean, azken urteetan landu ditugun proiektu asko sendotzen joan dira. Plan Estrategikoan identifikatuta dauden merkataritza-lehiakortasuna hobetzeko erronkak garatzen eta zabaltzen ari gara, eta, horri esker, EROSKI berri bat sumatzen hasi da, erabakitako EROSKI zurekin estrategiaren indarguneak islatzen dituen EROSKI berri bat.

EROSKIren balio-katea kontsumitzaile bakoitzari balio handiagoa, aniztasun handiagoa eta prezio hobeak ematera zuzenduta dago. Efizientzia-maila berriak eskuratzeko etengabeko ahalegina egiten dugu. Ildo horretan, 2015ean aurrerapen oso esanguratsuak egin ditugu eta etorkizun hurbilean ere islatuko dira. Gure produktu freskoen erosketa eta hornidura eredua birplanteatzea, prezioak kudeatzeko ahalmen berriak izatea eta prozesu operatiboak etengabe hobetzea dira gure balio-katean efizientzia handia eta kostuen aurrezpena lortzea eragiten ari diren ekimen ugarietako batzuk.

2015ean ALIDIS aliantza Europako sei operatzailetara zabaldu izanak, era berean, balio-katearen zati garrantzitsu bat indartzea ekarri du. Horren helburua kontsumitzaileei aukera-askatasun handiagoa izateko produktu-sorta zabalagoa eta prezio hobeak eskaintzea da, eta gainera, gure hornitzaileen

Baliabideetako Zuzendari Nagusiaren gutuna

negozio-aukerak zabaldu ditu. Aldi berean, Espainiako merkatuaren perimetroan, efizientzia berriak bilatzea eta horiek, prezio hobeak eskainiz, kontsumitzaileengan eragina izatea helburu duen elkarlan-akordio bat lortu dugu.

2015. urtean bertako produktuekiko konpromisoan ere aurrerapauso nabarmenak egin ditugu. 114 kide berri lortuta, ETE eta kooperatibekin 2.610 hitzarmen izatera iritsi gara. Bertako beste 680 produktu sartuz, gure dendetatik gertuko inguruneetan ekoitzitako 21.064 elikagai merkaturatu izatera iritsi gara. Hala, dibertsifikazio-maila handiko nekazaritzako elikagaien ekoizpen-sare bat bultzatzen dugu, dibertsifikazioa jasangarritasunerako funtsezko alderdia izanda.

Azkenik, gure sozietate-egoitzan eta Erosketen Zentralean SA8000 ziurtagiria beste urte batez berritu dugula nabarmendu nahiko nuke; gainera, berau betetzea gure hornitzaile guztien zeregina ere bada. Espainian, langileen eskubideak mundu zabalean babesten dituen ziurtagiri hau duen banaketa-enpresa bakarra gara. Eta horrek ere ezberdin egiten gaitu.

Javier AmezagaBALIABIDEETAKO ZUZENDARI NAGUSIA

BALIO-KATEA BALIO-KATEA

Page 30: 2015eko memoria - Eroski · markako produktuak, eskaintza zabala, elikadura orekatuaren sustapena, freskoetan espezializatzea eta Fundazioak egiten duen lana horren adierazleak dira

EROSKI | 2015eko Memoria | 5958 | 2015eko Memoria | EROSKI

Efizientzia-proiektuak

2015ean aurrerapauso garrantzitsuak egin ditugu gastu-partidekin lotutako proiektuetan, aurrezki-helburua gainditu baitute, eta egituren kostuaren murrizpen bat ere gauzatu dugu.

Era berean, aurrera egin dugu zenbait merkataritza-prozesutan «lean» metodologia ezarrita, modu horretan denboren murrizketa nabarmena eta aukera-, prezioeta sustapen-prozesuetan funtsezkoak diren adierazleen hobekuntza errepikaria lortuta. Supermerkatuen alorrean, «lean» programak lehenagoko esperientziak ditu oinarri, eta urteko garapenak dendaeta eskualde-mailako, adierazleen zehaztasunaren mailako eta talde autokudeatuen eguneroko bileren mailako plangintza-alderdietan bildu dira. Hipermerkatuetan, «lean» proiektuaren abialdiaren urtea izan da aurtengoa, prozesuetan efizientzia handiagoa

lortzea ardatz izanik, akats gutxiagorekin eta beharrezko epeak murriztuta, eta talde autokudeatuetako etengabeko hobekuntzarako adierazleetatik abiatuta lan eginda.

«Lean» metodologia ezartzeak errendimendu handiko taldeen konfiguraziorantz aurrera egitea ahalbidetzen digu, prozesuetan efizientzia estandarizatzearen eta hobetzearen, etengabeko hobekuntza ezartzearen eta pertsonak ahalduntzearen bidez, emaitzen hobekuntzan aktiboki parte hartuta.

Gastuekin lotutako proiektuek beren aurrezki-helburua gainditu dute, eta egituren kostua murriztu dugu ere bai.

Balio partekatua sortzearen aldeko apustua egiten dugu

Estrategia Plan honetan lorpen handiak egiten ari gara EROSKIren balio-katearen efizientziari dagokionez, hornitzailetik hasi eta bezeroarengana heldu arte.

Gure balio-katea bezero bakoitzari erosketetan balio, hautu-askatasun eta aurrezki handiagoa ematera zuzenduta dago, gure fabrikatzaile-markako hornitzaileekin eta bertako eta geure markako ekoizleekin lankidetzan. Gure bezeroak pozik egotea da gure oinarria eta, hortik abiatuta, balio-katerik eraginkorrena eraiki nahi dugu. Urrats irmoak dira horiek bere sendotasunetan ardaztuago dagoen EROSKI errentagarri baterantz.

EROSKIk Eraldaketa Bulegoak gidatutako eraldaketa operatiborako planean aurrera egiten jarraitu du 2015ean. Bulego horrek 2016koa azken ekitaldia izango duen Plan Estrategikoko hainbat proiektutarako zehaztutako helburuak betetzen direla bermatzen du.

GA

RRAIO

A

BILTEGIRA

TZEA

BIRBIDALTZEA IZAKINIK GABE

BIRBIDALTZEA IZAKINIK GABE

REPOSICIÓN BIRJARTZEA

GA

RRAIO

A

BAN

ATZA

ILEARI

ESKABID

E-KUD

EAKETA

AU

TOM

ATIKO

A

BAN

AKETA

(DEN

DA

)

HORNIDURA DENDARA

LOGISTIKA AUTOMATIZA

DENDA

MARKETIN SEGMENTATUA

ETXEZ ETXEKO ZERBITZUA

CLICK & COLLECT

CLICK & DRIVE

ON LINE WEB APP

HORNITZAILEAK ALIATUAK

HORNITZAILEA EROSKI

ESTANDARRAK AECOC

MERKATARITZA-FORMATUEN ETENGABEKO EGOKITZAPENA

KUDEAKETA KATEGORIEN ARABERA, BEZEROARENTZAKO IRTENBIDEAK

BATASUNAK EROSKETA-GUNEA AUTOKUDEAKETA DENDAKO TALDEA

ADMINISTRAZIOAREN KUDEAKETA

EKOIZPENA

EROSKIren balio-katea

FABRIKATZAILEA-REN MARKAREN HORNITZAILEA

TOKIKO HORNITZAILEA

TOKIKO BEREZKO MARKA

PRODUKTU BERRIEN I+G PROIEKTUAK

TRADE-MARKETIN LANKIDETZA

MERKATARITZA-NEGOZIAZIOA

ADMINISTRAZIOAREN KUDEAKETA

ERANTZUKIZUN SOZIALA

BEZE

RO

BA

ZKID

EAK

BEZE

RO

AK

BALIO-KATEA BALIO-KATEA

Page 31: 2015eko memoria - Eroski · markako produktuak, eskaintza zabala, elikadura orekatuaren sustapena, freskoetan espezializatzea eta Fundazioak egiten duen lana horren adierazleak dira

EROSKI | 2015eko Memoria | 6160 | 2015eko Memoria | EROSKI

Batasunak

Egoitza soziala eta erosketa-sailak Social Accountability 8000 (SA8000) egiaztagiria duten Espainiako enpresa bakarra gara. Agiriak langileen eskubideen errespetua sustatzen du mundu zabalean.

Ikuskaritza zorrotza izaten dugu sei hilean behin, eta bertan lan-baldintza etikoak, lan-eskubideak, enpresako gizarte-erantzukizuna eta elkarrizketa soziala hartzen dira kontuan.

EROSKIk neurri hauek bete izana egiaztatuta, ziurtatzen da gure hornitzaile guztiek betetzen dituztela eskakizunak, baita beste herrialde batzuetan lanean dihardutenek ere. Arau horrek, gainera, «Hornitzaileen eta azpikontraten kontrola» atalean

SA8000 ziurtagiria

edozer jarduera ustel mota prebenitzeko neurriak jaso ditu.

EROSKI da Espainia osoan SA8000 egiaztagiria duen eta laneko eskubideen errespetua mundu zabalean sustatzen eta edozer jarduera ustel mota prebenitzen duen banaketa-enpresa bakarra.

Hazkunde-proiektuak

2015ean 99 denda ireki ditugu, gehienak frankiziadunak, bai eta FAMILIA denda bat Galizian eta FORUM SPORT kirol-materialeko 4 denda berri ere. 2015ean 94 supermerkatu frankiziadun ireki ditugu, hurrengo ekitaldietarako aurreikusitako hazkunde-planari jarraikiz, urtero 100 denda berri irekitzeko asmoarekin.

Gainera, 2015ean zehar denda propio berriak irekitzeko plan zehaztu eta egituratu bat definitu da, datozen urteetan gauzatu beharrekoa, eta 2017. urtearen hasieran inauguratuko diren proiektu zehatzak sinatu dira.

Alidisek ere batasun estrategikoa indartu du

2015ean ALIDIS batasuna Europako sei operatzailetara zabaldu izanak, era berean, balio-katearen zati garrantzitsu bat indartzea eragin du, kontsumitzaileei aukera-askatasun handiagoa ematen duen produktu-sorta zabalagoa eta prezio hobeak eskaintzeko helburuarekin, gure hornitzaileentzako negozio-aukerak zabaltzearekin batera.

2015ean COLRUyT (Belgika), CONAD (Italia) eta COOP (Suitza) gehitu zaizkio ALIDISi, jatorrian LE GROUPEMENT DES MOUSQUETAIRES (Frantzia), EROSKI (Espainia) eta EDEKA (Alemania) kide zituen Banatzaileen Nazioarteko Batasunari. Zabaltze horrekin, ALIDIS Europako banatzaile-batasun nagusi bilakatu da, enpresa independenteak eraikitzeko balioekin eta epe luzean partekatutako ikuspegi estrategikoarekin.

Batasuneko kideek Europako 8 herrialdetan gauzatzen dute beren jarduera (Alemanian, Belgikan, Espainian, Frantzian, Italian, Suitzan, Polonian eta Portugalen), 140 mila milioi euroko fakturazio globalarekin.

Batasuna, era berean, kideentzako topagune bat da, kontsumo jasangarriaren, kalitatearen kudeaketaren, denda-formatuen eta tokiko ekoizle txikiekiko lankidetza-programen moduko alorretako ezagutza-trukearen bidez sinergiak bilatze aldera.

Elikagaiena ez den CGS batasuna

EROSKI eta COOP ITALIA elikagaiak ez diren produktuak Europara inportatzeko COOP GLOBAL SOURCING (CGS) batasuneko kide dira. Batasun horrek 300 hornitzailerekiko merkataritza-harremanak mantentzen ditu. Gainera, 5.000 erreferentzia inportatzen ditu urtean, eta guztiek betetzen dituzte BSCI (Business Social Compliance Initiative) gizarte-erantzukizuneko estandarrak.

Batasun horren bidez, sinergiak partekatzen ditugu balio-katearen hainbat eremutan (kalitatea, packaging, logistika, ...), elkarrekiko sorten eta marka komunen bidez.

Dia Taldearekiko lankidetza-hitzarmena

Espainiako merkatuaren perimetroan, 2015 honetan ere DIA taldearekin lortutako lankidetza-hitzarmenak efizientzia berriak bilatzea du helburu, eta horiek prezio hobe moduan helaraziko zaizkie kontsumitzaileei.

Berrikuntza-proiektuak

2015ean merkataritza-eredu berri bat onartu dugu komenentzia-formaturako. RAPID izena jarri diogu eredu horri eta frankiziaren bidez garatuko den hedapen-plan bat zehaztu dugu.

Kanal anitzeko proposameneko aurrerapenetatik, sei «Click&Drive» punturekin eta hiru «Click&Collect» punturekin bukatu genuen urtea (ON eta OFF alderdiak uztartzen dituzten lineako eskabideak emateko arrakasta-formatu berriak).

Denda propio berriak irekitzeko plan zehaztu eta egituratu bat definitu dugu, datozen urteetan gauzatu beharrekoa, eta 2017. urtearen hasieran hasiko dira inauguratzen.

Merkataritza-erakargarritasuneko proiektuak

2015. urtea EROSKI Club programaren lehenengo urte osoa izan da. Programa horren bidez, mix komertzialaren palanka nagusiak bilakatu egin dira proposamen berri batekin. Ekitaldia 7 milioi Bezero Bazkiderekin amaitu genuen, % 76ko salmenta fidelizatuarekin eta 212 milioi euroko aurrezki transferituarekin, eskaintzen eta sustapenen bidez lortuak. EROSKI Clubi eta CAPRABO, IF eta FORUM SPORT etxeetako gainerako fidelizazio-programei esker, bezeroak antzematen du berehala aurrezten duela erosketa egiten duenean. Horrek zuzenean hobetzen du prezio lehiakorra dela-eta merkatuan dugun posizioa.

Horrez gain, 2015ean merkataritza-sarea birmoldatzeko jauzi handia eman dugu; izan ere, hipermerkatuetan eta supermerkatuetan belaunaldi berriko merkataritza-eredu berriak ezarri ditugu.

Elikagaien alorrean, urtearen amaieran gure denden % 27 belaunaldi berrikoa zen, 387 denda guztira. Gainera, 16 hipermerkatu «zurekin» eredura egokitu ziren, eta guztira 371 supermerkatu genituen gure esku: 166 EROSKI entseinarekin, 159 CAPRABO entseinarekin Katalunian eta 46 FAMILIA entseinarekin Galizian. Horiek guztiek hobekuntza nabarmeneko emaitzak agertzen dituzte jarduerari eta merkataritza-erakargarritasunari dagokienez.

Dendak birmoldatu diren heinean, «sorta desberdina» planeko hobekuntzak zabaldu dira. Horiek 2014. urtean testatu ziren eta emaitza onak lortu zituzten bai salmenten kontribuzioan bai errentagarritasunean, batez ere, elikagai-ataletan. Bestalde, tokiko produktuaren protagonismoak areagotzen jarraitzen du gure dendetan, eta, marka propioen esparruaren barnean, osasunaren eta nutrizio-kalitatearen programetan aurrera egiten jarraitzen dugu.

EROSKI Clubek ahalbidetu du bezeroak eroske-ta egitean berehala aurrezten duela antzeman dezala. Horrek zuzenean hobetzen du precio lehiakorra dela-eta merkatuan dugun posizioa.

BALIO-KATEA BALIO-KATEA

Page 32: 2015eko memoria - Eroski · markako produktuak, eskaintza zabala, elikadura orekatuaren sustapena, freskoetan espezializatzea eta Fundazioak egiten duen lana horren adierazleak dira

EROSKI | 2015eko Memoria | 6362 | 2015eko Memoria | EROSKI

Logistika eraginkorra

EROSKIk 22 plataforma logistiko ditu, 360.000 m2-ko azalera hartzen dutenak, honela banatuta: freskoentzako 13 plataforma, elikagaientzako 9, elikagaiak ez direnentzako 1 eta beste 5 zirkulazio-anezka Egunero milioi bat kutxatik gertu igarotzen da logistika-sare horretan zehar.

EROSKIk gaur egun guztiz automatizatutako prozesuak dauzka Madrilgo, Elorrioko (Bizkaia), Mallorcako eta Zaragozako bere plataforma logistikoetan. Azken urteotan hornikuntza-kateko prozesuen automatizazioan egindako aurrerapenek azken ekitaldietan % 27ko hobekuntza orokorra eragin dute efizientzia logistikoari dagokionez.

Horrez gain, elikagai freskoen planta logistikoen automatizazioari esker, EROSKI espezializazio handiagoa eskuratzen ari da produktu horiei dagokienez, denbora-tarte laburragoekin bilketaren eta kontsumitzailearen artean, eta denboraldiko elikagaien aukera zabalagoarekin, kontsumitzaileari hautu-askatasun handiagoa eskainita elikadura anitz eta osasuntsuagoa praktikatze aldera.

Zerbitzu-eredua txandakatzearen arabera dibertsifikatzen duen hornidura-kate efizienteagoa «zurekin» merkataritza-eredu berriaren giltzarrietako bat da. Fluxu logistiko tenkatuago batean operazio-gastuak murrizteak izakinak gutxiagotzen ditu hornidura-kate osoan, «zurekin» merkataritza-ereduaren kualifikazioaren alde; izan ere, aukera-zabaltasun handiagoa eskaintzen du, espezializatuago dago produktu freskoetan, protagonismo berritua ematen die tokiko produktuei eta indartu egiten ditu Bezero Bazkideekiko loturak, harreman pertsonalizatuago baten bidez.

Lan-taldeen malgutasuna eta ahalduntzea alderdi erabakigarria dira operazio logistikoak merkataritza-estrategiara eta merkataritza-sarearen bilakaerara behar bezala egokitzeko.

Plataforma logistikoen mapa

Garraio-eredu berria

2015ean garraio-eredu berria ezarri dugu, bai hornitzaileengandik plataformetarako bideetarako eta bai horietatik dendetarainoko banaketa kapilarrean. TMS (Transport Manager System) sistema batek ibilbideen plangintza eta monitorizazioa optimizatzen du, eta hala salgaien betetzea hobetzen eta joan-etorriak, gidatze-denborak, kilometroak eta erregaia aurrezten dira.

Dendetarainoko banaketa kapilarrari dagokionez, aurrera egin dugu zenbait akordio lortzeko, esaterako gaueko zamalanak gauzatzeko, erabilera anitzeko bideak erabiltzeko edota zamalan-plazen erreserba dinamikorako, hiri-logistika efizienteagoa eta ingurunearekiko inpaktu txikiagokoa lortze aldera.

Estrategia Plana abiatu zenetik garraioaren efizientzia handitu izanak 5.000 tona CO

2

murriztea eragin du, 500.000 zuhaitzeko baso bat landatzearen baliokidea.

Estrategia Plana abiatu zenetik lortutako efizientzia logistikoa keragin duen CO2 murriz-keta 500.000 zuhaitzeko baso bat landatzearen baliokide da.

Elorrioko automatizazioak aurrera jarraitzen du

Elorrioko Elikagaien Plataforma Automatizatua martxan jarriz amaitua da 2015, produktibitatearen % 60ko hobekuntza eta energia-kontsumoaren % 15eko murrizketa lortuta.

2015ean, era berean, plataforma horretako bidalketak bertikaltzeko proiektu bat abiarazi dugu eta horri esker prozesuak automatizatzea lortuko da, eskariz beterik prestatutako silo bat izan nahiz garraiorako palet batzuk izan. Hala, plataformaren efizientzia orokorra eta gune hori jatorri duen garraioa hobetzen dira.

Ezagutu ezazu nola ahalbidetzen duen EROSKIko logistikak operazio-kostuak murriztea.EROSKIko plataforma logistikoek efizientzia hobetzen dute: aukera eraginkorragoak eta prezio txikiagoak, arintasun, malgutasun eta operazio-kostuen murrizketa handiagoei esker. www.eroskicorporativo.es/memoria2015

CoruñaKortederra

AgurainImarkoain

FRESKOAK

ELIKAGAIAK

ELIKAGAIAK EZ DIRENAK

ZIRKULAZIO-ANEZKAK

Menorca

Mallorca

Eivissa

Málaga

Bailén

M50Ciempozulelos

Picasent

Murtzia

Zaragoza AbreraCiencies

Zubieta

GasteizElorrio

Sigüeiro

Vigo

BALIO-KATEA BALIO-KATEA

Page 33: 2015eko memoria - Eroski · markako produktuak, eskaintza zabala, elikadura orekatuaren sustapena, freskoetan espezializatzea eta Fundazioak egiten duen lana horren adierazleak dira

EROSKI | 2015eko Memoria | 6564 | 2015eko Memoria | EROSKI

Dibertsifikazio-maila handiko nekazaritza-elikagaien sektorea bultzatzen duguEROSKIk 10.335 hornitzaile ditu, eta horietako 4.676 merkataritza-hornitzaileak dira. Horietatik, % 50 baino gehiago tokiko ekoizle txikiak dira, eta haien dimentsiora eta haien produktuaren berezitasunetara egokitutako erosketaeta hornikuntza-politika bat lantzen dugu haiekin.

EROSKIk ekoizpen-ehunaren aniztasunean oinarritutako nekazaritzako elikagaien sektorea bultzatzen du, ekonomiari, kulturari eta ingurumenari egindako ekarpenerako elementu funtsezkoa izanik. Kooperatiba garen aldetik, berezkoa dugu aniztasunarekiko konpromisoa, lankidetza-inguruneak sortzea eta hornitzaile askorekin jardutea.

21.064 tokiko produktu merkaturatzen ditugu, 680 2015ean gehituak. Horietako bakoitzak du zer kontatua, dela lehengai primerakoa, dela jatorri edo egiteko modu berezia.

2015ean tokiko 42 kanpaina abiarazi ditugu, inguruan ekoitzitako produktuak ezagutzearen bidez eta modu berritu batean eguneroko erosketetarako beste aukera baten gisara aurkeztuta elikadurari garrantzia emateko, tokiko ekonomiari laguntzen dioten elikagaiak baitira, bai eta jasangarriagoak ere, kontsumitzen diren tokitik hurbilago ekoizten baitira.

Gure 4.676 merkataritza-hornitzaileen % 50 baino gehiago tokiko ekoizle txikiak dira.

Ingurumenaren eta gizartearen alorreko bermeakEROSKIk ingurumen-bermeak gehitu ditu bere eskaintzara, eta natura-baliabideen iraunkortasunaren erantzukizunez jokatzen duten hornitzaileekin egiten du lan.

WWF eta EROSKI lankidetzan aritzen dira arrantzategien ustiaketa jasangarria bultzatzeko, energia-eraginkortasuna handitzeko eta kontsumo arduratsuagoa sustatzeko proiektuetan.

EROSKIk nabarmendu egiten ditu bere dendetan MSC (Marine Sterwardship Council) ziurtagiria duten arrainak. Zigilu horrek arrantzategi jasangarrietatik datozela bermatzen du.

EROSKIk, gainera, FSC (Forest Stewardship Council) zigilua duten baso jasangarrietako zura erabilita egindako produktuak merkaturatzen ditu. Etxeko zelulosen sorta osoak, lorategiko altzarien bilduma batek eta marka propioko paper-gauzen sorta batek dute zigilu hori.

EROSKIn FAIRTRADE bidezko merkataritzaren ziurtagiriarekin lankidetzan dihardugu. Produktuak hornikuntza-katean zehar egiaztatzeko nazioarteko sistema da, ekoizletik amaierako kontsumitzailera, eta produktuak bidezko merkataritzako gizarte-, ekonomia eta ingurumen-irizpideak betetzen dituela bermatzen du.

EROSKI izan zen bidezko merkataritzako produktuak merkaturatu zituen aurreneko banaketa-enpresa Espainian, eta egun kafea, kakaoa, tea eta azukrea merkaturatzen ditu, bai eta marka propioko ehungintzako produktuak eta baloiak ere.

Premio BCC-EROSKI Saria

2015ean IV. «Premio BCC-EROSKI Saria» antolatu dute EROSKIk eta Basque Culinary Centerrek. Saria zuzenduta dago denboraldiko kartan dimentsio gastronomiko bat emanez tokiko produktu baten balioa goraipatzen duten sukaldaritza-elaborazioak gauzatzen dituzten sukaldari profesionalak aintzatestera. Sariaren «gure zaporeak sukaldean» esloganaren arabera, bi baldintza baino ez dira bete behar txapelketan parte hartzeko: jarduneko chef izatea Espainiako edozer jatetxetan eta beren eskualdetan tradizio handia duten tokiko produktuak kartetan eskuarki erabiltzea eta haien balioa goraipatzea.

2015eko Sariaren irabazlea Luis Salcedo izan zen, Tuterako (Nafarroa) Remigio jatetxekoa, ajoarriero tradizionalaren elaborazio oso pertsonal bati esker. Bigarren Saria jaso zuten Federico Guajardo Deniako (Alacant) Los Ángeles hoteleko jatetxeko sukaldariak eta Pablo Valdearcos Durangoko (Bizkaia) Olajauregi hoteleko jatetxeko chefak.

BALIO-KATEA BALIO-KATEA

Page 34: 2015eko memoria - Eroski · markako produktuak, eskaintza zabala, elikadura orekatuaren sustapena, freskoetan espezializatzea eta Fundazioak egiten duen lana horren adierazleak dira

EROSKI | 2015eko Memoria | 6766 | 2015eko Memoria | EROSKI

EROSKIk, kontsumo-kooperatiba gisa, osasuneta ongizate-maila handiagoko gizarte zuzenago, solidarioago eta jasangarriago baten alde egiteko misioa dauka

eraldaketa soziala

eraldaketa soziala

Page 35: 2015eko memoria - Eroski · markako produktuak, eskaintza zabala, elikadura orekatuaren sustapena, freskoetan espezializatzea eta Fundazioak egiten duen lana horren adierazleak dira

EROSKI | 2015eko Memoria | 6968 | 2015eko Memoria | EROSKI

Enpresa-jardueraren bidez eraldaketa soziala bideratzea kooperatibaren helburuetako bat da. EROSKI, kontsumo-kooperatiba den neurrian, kontsumitzailearen eta gizartearen aldeko ahaleginak egiten dituen proiektu kolektiboa da.

Horretarako, gure konpromiso soziala definitzen duten lau alorretan gauzatzen dugu gure jarduera: kontsumitzailearentzako informazioa, elikadura osasungarriaren sustapena, ingurumen-jasangarritasuna eta premia dutenekiko ekintza solidarioa.

Gaur egun, gure elikadura-ohiturak aldatzeak ekarri digu kontsumitzaileoi arazo garrantzitsuenetako bat; gainera, aldaketa hori arrisku kardiobaskular, diabetes, hipertentsio eta gehiegizko pisu edo obesitatearen tasekin zerikusia duen osasun publikoko arazo bihurtu da. Elikadura orekatuak eta bizi-ohitura osasungarriak gaur egun funtsezko egitekoa dute gure gizarteko ongizate indibidualerako eta kolektiborako.

Horregatik, eta Bezero Bazkideek kooperatiban parte hartzearen bidez ezartzen duten lehentasunak gidatuta, EROSKI Fundazioaren Elikadura Eskolak kontsumitzaileari eta belaunaldi berriei jarraibide argi eta errazak helaraztea bilatzen du, elikadura orekatua eta bizimodu osasungarria praktikan jar dezaten.

EROSKIk azken urteotan gauzatutako bilakaerak ere areagotu egiten du gizarteari laguntzeko duen gaitasuna. EROSKI gaur egun inoiz baino prestatuago dago osasuneta ongizate-maila handiagoak dituen gizarte zuzenago, solidarioago eta jasangarriago bati ekarpena egiteko.

Proiektu kolektiboa gara, gizarte osoari irekia

• CONSUMER.ES kontsumitzailearentzako informazio-atariak 90.000 bisita izaten ditu egunean, eta horrek Espainiako online komunikazio-bitarteko nagusien artean kokatzen du.

• Kontsumoarekin lotutako gaiei buruzko gure argitalpenek 7 milioi irakurle dituzte hilean.

• 72.087 parte-hartzailetik gora EROSKI Fundazioaren elikadura-eskolako jardueretan.

• 19 urte bete ditugu elikagaien bankuarekin elkarlanean. 9.000 tonatik gora elikagai eman ditugu, hots, 13.595 pertsonaren urteko elikagai-kontsumoaren baliokidea, gure «Zero Hondakin» konpromisoari eta elikagaiak biltzeko kanpainei esker.

• «EROSKI Ekonomia Zirkularra» programak 14.827 tona hondakin birziklatzea lortu du 2015ean: kartoia, plastikoak, tresna elektrikoak eta elektronikoak, pilak eta energia-metagailuak, lanparak eta fluoreszenteak.

• Gure bezeroekin batera 512.000 euro jaso genituen Nepaleko lurrikara sufritu zutenen aldeko eta gerretako errefuxiatuen aldeko kanpaina solidarioetan.

ERALDAKETA SOZIALA ERALDAKETA SOZIALA

Page 36: 2015eko memoria - Eroski · markako produktuak, eskaintza zabala, elikadura orekatuaren sustapena, freskoetan espezializatzea eta Fundazioak egiten duen lana horren adierazleak dira

EROSKI Clubeko kide izatearen abantailakFruten Gida eguneratu dugu

Baskulitisa, haurretan ere baiMinari aurre egitea

Etiketa berriakElikadura eta bihotz-hodien osasuna

Osasunak gure dietan duen eragina

bazkide-kontsumitzailearen aldizkaria

elikadura osasuna

XL. urtea - IV. aroa - 194. aleaOTSAILA 2015 • www.consumer.es

1

#01 ‘15eko martxoa

1 euro

www.eroski.es

EROSKI SeleQtia gazta,

Idiazabal Jatorri Izenekoa:

bi aldiz ona

TOKIKOA

Menu goxoa eta merkea

AURREZTU EROSKIrekin

Eroski NATUR Aragoiko Axuria prestatzeko proposamen gustagarriak. Ikusi hemen!

Jatorria eta zaporea

ARKUMEA

Zuzeneko deskontuak eskuratzeko

bonuak aurkituko

dituzuBila itzazu 49.

orrialdean

2200

1771

0260

8

Zeintzuk dira gure dieta osatzen duten elikagaiak?

Hondamendien aurrean, seguruHiri baratzeak

IktusaMeditazioaren onurak

Gatz gutxiago, bizitza gehiagoKaloriak, orekan

bazkide-kontsumitzailearen aldizkaria

osasuna

XL. urtea - IV. aroa - 196. aleaAPIRILA 2015 • www.consumer.es

ongizateaelikadura

www.eroski.es

Goza ezazu Eroski NATUR marrubiekin, ezin egokiagoak dira plater gozo eta gazietarako

Noiznahi!MARRUBIAK

AURREZTU EROSKIrekin

Errezeta handiak prezio txikietan

PROTAGONISTAK

EROSKI basic jogurt berriak:

zaporetsuagoak eta krematsuagoak

#02 ’15eko apirila

1 euro

Zuzeneko deskontuak eskuratzeko

bonuak aurkituko

dituzuBila itzazu 49.

orrialdean

???

Nola atera etekina LinkedIn sareari2.0 haurtzainak

Sukarra: graduen garrantziaZaintzaileak ere atsedena behar du

BetaglukanoakGantza edo azukrea: zein da okerragoa?

Jaiotza tasa, amildegian

bazkide-kontsumitzailearen aldizkaria

osasuna

XL. urtea - IV. aroa - 201. aleaURRIA 2015 • www.consumer.es

ongizateaelikadura

1

#03 ’15eko maiatza

1 euro

EROSKIren Kantauriko antxoa prestatzeko proposamen ezin gozoagoak eta oso osasungarriak

Itsasoaren distira

ANTXOA

www.eroski.es

Zuzeneko deskontuak eskuratzeko

bonuak aurkituko

dituzuBila itzazu 47.

orrialdean

AURREZTU EROSKIrekin

Ongi jan,aurrekontu txikiarekin

PROTAGONISTAK

Dasta itzazu Aurum saileko gure

garagardoak

???

Dibortzioa: eskola osteko jarduerakTramiterik ez jaio ondoren

Haurren makillajeaEtengabe hotzez

Haragi gorriak eta prozesatuakBestelako Eguberri batzuk

bazkide-kontsumitzailearen aldizkaria

osasuna

XL. urtea - IV. aroa - 203. aleaABENDUA 2015 • www.consumer.es

ongizateaelikadura

Kontsumitzaileak, eskubide guztiekin

EROSKI | 2015eko Memoria | 7170 | 2015eko Memoria | EROSKI

Consumer.es

CONSUMER.ES kontsumitzailearentzako informazio-atariak 6 milioi bisita izan ditu hilean 2015ean, eta Espainiako online komunikazio-bitarteko nagusien artean dagoela baieztatu du.

Kontsumitzaileek CONSUMER.ES webgunean gehien kontsultatutako gaiak elikadura orekatuarekin, bizi-ohitura osasungarriekin, maskotekin batera bizitzearekin eta jaioberrien zainketekin daude lotuta.

Horrez gain, 4.500 sukaldaritza-errezeta baino gehiago eskaintzen ditu, plateren argazkiekin, osagaien edo nutrizio-ezaugarrien araberako bilaketarekin, elaborazio-bideoekin eta errezeta bakoitzaren balorazio dietetikoarekin. EROSKI CONSUMERreko errezeta-aplikazioek 700.000 deskargako muga gainditu dute.

EROSKI Fundazioaren barruko idazketa-taldea bitartekoaren inpartzialtasunaz eta kontsumitzailea trebatzearen eta informatzearen balioaz arduratzen da, eta kanpoko kolaboratzaileen sarearen bidez zabaltzen da, hainbat gaietako (ekonomia, osasuna, psikologia, soziologia...) adituen ekarpenarekin.

EROSKI Consumer aldizkaria

EROSKIren paperezko aldizkaria CONSUMERrek lau hamarkada baino gehiago darama kontsumitzaileak informatzen, eta hilean 180.000 ale inprimatzen jarraitzen du. Bere azterlanak, kontsumitzaileei egindako inkestak, bere erreportajeen izaera praktikoa eta kontsumo eta bizi-ohitura osasungarriagoak izateko aholkuak ditu erakargarritasun nagusiak.

Honako hauek dira 2015ean argitaratutako txosten nagusiak:

• 15OTS: «Espainiako biztanleen ia herenak osasungaitz kronikoak ditu, baina % 12k baino ez du bere dieta aldatzen tratamenduaren zati gisa»

• 15MAR: «Gaitasun ekonomikoak, teknologikoak eta mugikortasunekoak zehazten du adinekoen kontsumoa»

• 15API: «Dieta. Maiztasun handienarekin jaten ditu-gun elikagaien egunerokoa»

• 15MAI: «Haur gizentasuna: zer erakusten du pisuzko arazo horren bilakaerak»

• 15EKA: « Lau kontsumitzaileetatik batek baino gehiagok gaixotasun kroniko bat edo gehiago du.»

• 15UZT/ABU: «Kontsumitzaileen % 96k onartzen du ontzietako piktogramen garrantzia, baina % 58k uste du ez dela erraza horiek interpretatzea»

• 15IRA: «Familien gastua igo egin da zertxobait, azken sei urtean lehen aldiz»

• 15URR: «Jaiotzak jaitsi eta jaitsi ari dira»

• 15AZA: «Bederatzi pertsonatatik batek gosea dauka gure planetan»

• 15ABE: «Kontsumitzaileek 3.000 kexa eta galdera baino gehiago egiten dituzte egunean»

• 16URT: «Elikagaien etiketak: oharkabean pasatzen diren berrikuntzak»

Kontsumitzailearentzako informazioaren alde

EROSKIn ziur gaude informazioak balio handia duela kontsumitzailearentzat, haren interesak babesteko eta defendatzeko funtsezko elementua baita. Gainera, kontsumitzailearen garrantzia eta boterea areagotzen ditu, eta erosketei lotutako eguneroko erabakien bidez ekoizpen-sektoreen eta banaketa-kanalen jokabidea baldintzatu ditzake.

Kontsumo-kooperatiba garen heinean jendea prestatu eta informatzeko dugun funtzioa egiteko, guztira hilean 7 milioi irakurle dituzten argitalpen batzuk ditugu.

Kontsumoarekin lotutako gaiei buruzko gure argitalpenek 7 milioi irakurle dituzte hilean.

Elkarrizketari zabalik

EROSKIk sare sozialetan duen korporazio-profilaz gain, EROSKI CONSUMERren erredakzio-bulegoan irekita gaude ere gure jarraitzaileekin hitz egitera, 34.239 izanik Twiterren eta 40.695 Facebooken.

EROSKI Club aldizkaria

EROSKI Club aldizkaria Bezero Bazkideentzako aldizkari esklusiboa da, hilero argitaratzen da eta informazio guztia eta errezetak eskaintzen ditu elikadura osasungarria praktikatzeko, denboraldiko elikagaietan oinarritua. Gainera, Bezero Bazkideentzako eskaintza eta sustapen bereziak eskaintzen ditu.

ERALDAKETA SOZIALA ERALDAKETA SOZIALA

Page 37: 2015eko memoria - Eroski · markako produktuak, eskaintza zabala, elikadura orekatuaren sustapena, freskoetan espezializatzea eta Fundazioak egiten duen lana horren adierazleak dira

EROSKI | 2015eko Memoria | 7372 | 2015eko Memoria | EROSKI

Elikadura osasungarriaren alde

EROSKI Fundazioaren Elikadura Eskolak lau urte bete ditu eta bera da EROSKIren ibilbide osoaren oinordekoa, hasiera-hasieratik, elikadura osasungarriaren aldeko hezkuntzari dagokionez. Lau urte horietan erreferente bilakatu da dagoeneko hez-kuntza-ingurunearen barruan.

Elikadura eta ohitura osasuntsuei buruzko hezkuntza-programarekin (EOOHP) eta hezkuntza-komunitatearekin lankidetzan, ikasgeletara eraman du elikadura orekatu batekiko eta bizi-ohitura osasungarriekiko sentsibilitatea, bai eta horiek gure eguneroko bizitzan praktikatzeko irizpideen hezkuntza ere.

Bere funtzioa irizpide objektiboekin gauzatze aldera, EROSKIren Elikadura Eskolak Zientzia Batzorde bat dauka organo aholkulari moduan.

EROSKI Fundazioaren Elikadura Eskolak, era berean, ikerketa-jarduera bat gauzatzen du, eta 2015ean Espainiarren Nutrizio Inkestaren ondorioak aurkeztu ditu, Espainiako biztanleen elikadura-ohiturei eta nutrizio-egoerari buruzko balorazio-azterlanik osoena.

Elikadura eta ohitura osasuntsuei buruzko hezkuntza-programa (EOOHP)

EROSKIren Elikadura Eskolak sustatutako EOOHP programak helburu du 9 eta 12 urte arteko haurrak eta beren senideak elikadura orekatua eta bizi-ohitura osasungarriak izatearen garrantziaz sentsibilizatzea, eta, horretarako, doako unitate didaktikoak eskaintzen dira Espainiako ikastetxe guztietan.

Unitate didaktiko horiek osatzen dituzten eduki pedagogiko eta lanabes grafiko nahiz ikus-entzunezko guztien egileak nutrizio-arloko adituak, psikopedagogoak eta jardunean dabiltzan lehen hezkuntzako irakasleak dira, Hezkuntza Ministerioaren gidalerroei jarraitzen dien talde tekniko batekoak.

Programa horrek Berrikuntzaren Euskal Agentziak sustatutako «Gosasun» aintzatespena jaso du, eta aurretik jasotako aipamenei batu zaie, hala nola Osasun eta Kontsumo Ministerioko NAOS Sariari edota «El Chupete» Sariari, programaren sormen-kalitatearengatik eta haurren publikoari transmititzen dizkion balioengatik.

Espainiako herritarren elikadura-ohiturak eta nutrizio-egoera ebaluatze ko azterketa (ENPE)

EROSKIren Elikadura Eskolak bultzatua, Autonomia Erkidego guztietako 6.800 pertsona baino gehiagoren parte-hartzea eduki duen ENPE azterketak diagnostiko eguneratua adierazten du Espainiako herritarren elikadura-ohituren eta osasun-egoeraren inguruan.

Nabarmentzekoa da gizentasunaren prebalentzia adin guztietan areagotu izana, azken 15 urteetan haurren eta gazteen gizentasuna % 9 handitu baita.

Elikadura Eskolaren V. topaketa

2015ean EROSKIren Elikadura Eskolaren V. topaketa gauzatu da, eta, jardunaldian zehar, etorkizuneko nutrizioaren erronkak, aukerak eta ikuspegiak aztertu dira, osasun-, nutrizio-, gastronomiaeta ingurumen-alorreko adituen ikuspuntuen bidez.

Jan eta zaindu zure bihotza

EROSKIren Elikadura Eskolatik bultzatutako berrikuntzetako bat Bihotzaren Espainiako Fundazioarekiko lankidetza izan da, «Jan eta zaindu zure bihotza» programa gauzatze aldera.

Nire lurreko produktuak

Tokiko produktuek ere badute protagonismoa EROSKIren Elikadura Eskolan. Lantegi horrek aukera ematen die ikasleei haien inguruko nekazaritza-elikagaien ekoizleen instalazioak bertatik bertara ezagutzeko.

Batzorde Zientifikoa

Espainiako unibertsitateetako katedradunek, osasunarekin eta elikaduraeta nutrizio-zientziekin lotutako elkarteetako kideek eta gastronomiako eta sukaldeko arteetako adituek osatzen dute EROSKI Fundazioaren batzorde zientifikoa. EROSKIk eta EROSKI Fundazioak elikadura osasungarriarekin duen konpromisoaren epe ertaineko eta luzeko estrategia definitzeko organo aholkularia da.

Zenbait erabaki, nutrizio-semaforoa ezartzea, partzialki hidrogenatutako landare-gantzak kentzea edo berezko markako produktuetatik gantzak, azukreak eta gatza murrizteko programa kasu, EROSKIk zientzialarien aholkuz hartutako erabakiak dira.

72.000 parte-hartzailetik gora

Joan den 2014-2015 ikasturtean zehar 930 eskolatako 72.087 ikaslek hartu du parte EOOHP programan, eta 1.200 lantegi pedagogiko gauzatu dituzte 180 EROSKI eta CAPRABO dendatan.

EOOHP programan parte hartu duten hezitzaileen gogobetetasun-maila orokorra % 91koa izan da, eta hura gomendatzen dute programan bertan parte hartu duten 10 hezitzailetatik 9k.

Espainian, gizentasun-tasa % 9 hazi da neska-mutilen artean. Jakin ezazu zergatik.EROSKIren Elikadura Eskolaren «Espainiako herritarren elikadura-ohiturak eta nutrizio-egoera ebaluatzeko azterketa» (ENPE) izenekoaren arabera, Espainiako gizentasun-tasa % 9 areagotu da haur eta gazteengan azten 15 urteetan, eta % 4 helduen kasuan. www.eroskicorporativo.es/memoria2015

ERALDAKETA SOZIALA ERALDAKETA SOZIALA

Page 38: 2015eko memoria - Eroski · markako produktuak, eskaintza zabala, elikadura orekatuaren sustapena, freskoetan espezializatzea eta Fundazioak egiten duen lana horren adierazleak dira

EROSKI | 2015eko Memoria | 7574 | 2015eko Memoria | EROSKI

«Zero hondakin» konpromisoa

19 urte bete ditugu Elikagaien Bankuarekin elkarla-nean, eta aintzatespen moduan «Urrezko Galburua» eman digute, Elikagaien Bankuen Espainiako Federazioak (FESBAL) ematen duen sari gorena.

2015ean, EROSKIk 8.957 tona elikagai eman ditu, ia 13.595 pertsonaren urte osoko dietaren baliokidea, bere «Zero hondakin» konpromisoari eta bezeroek elikagaiak jasotzeko hainbat kanpainatan izandako parte-hartzeari esker.

«Zero hondakin» programak bermatu egiten du EROSKIren dendetan ez dela kontsumorako egokia den elikagairik baztertzen, eta aurrendari izan zen 2011n. Hala, Milango 2015eko EXPOan aurkeztu da, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak (MAGRAMA) nabarmendutako ekimen moduan.

2015ean, EROSKIk 5.830 tona elikagai eman zituen programa horren bitartez, eta Elikagaien Bankuak eta tokiko ehun bat gizarte-erakunde txikik bideratu zituzten.

Kilo operazioa

Horrez gain, Elikagaien Bankuarekin lankidetzan egindako «Kilo Operazioa» kanpaina solidarioetan, EROSKIk eta bere bezeroek 3.128 tona eman dituzte, eta % 45 areagotu da aurreko urtean langileen, boluntarioen eta bezeroen ahaleginak uztartzen dituen kanpaina horretan emandakoa.

19 urte bete ditugu Elikagaien Bankuarekin elkarlanean eta 8.957 tona elikagai ematera iritsi gara, ia 13.595 pertsonaren urte osoko dietaren baliokidea.

Poltsa berrerabilgarri solidarioa

Bere hiru urteetan, Poltsa Berrerabilgarri Solidarioak 630.000 euro bildu ditu, eta Cruz Roja, Acción Contra el Hambre, Unicef eta bestelako erakundeen proiektuetara bideratu dira.

Gizarteratzea

EROSKIk hamarkada bat baino gehiago darama gizarte integratzaileago baten alde lan egiten duten erakundeekin lankidetzan, esaterako ONCE, DOWN ESPAπA eta COCEMFErekin.

Gizarte kohesionatuagoaren alde

Nazioarteko elkartasuna

Korporazio-boluntariotza

EROSKI 2011z geroztik ari da elkarlanean MUNDUKIDE GKErekin, nazioarteko lankidetzaren esparruan. Urtero egiten dugu Bazkide Langileei eskainitako enpresa-boluntariotzako barne-lanpostuen deialdia, lankidetza-arteko proiektuetan jarduteko. Urte hauetan zehar, lau boluntariok hartu dute parte MUNDUKIDEK Brasilgo erdialdean eta mendebaldean gauzatzen dituen proiektuetan.

Errefuxiatuen alde

2015eko Eguberrietan, EROSKIk eta Nazio Batuen Errefuxiatuen Agentziaren (UNHCR) Espainiako Batzordeak kanpaina bat abiarazi zuten elkarrekin, eta haren bidez bildutako 142.000 euroak 71.000 errefuxiaturi eta gerra dela-eta haien etxeetatik ihes egindakoei laguntza humanitarioko kitak ematera bideratu dira.

Nepalerako laguntza

UNICEFekin elkarlanean, EROSKIk larrialdizko kanpaina bat abiarazi zuen Nepaleko lurrikarak kaltetutakoei laguntzeko, 7.000 hildakotik gora utzi zituen hartan. EROSKIk eta bere bezeroek 370.000 euro biltzea lortu zuten, eta diru hori UNICEFera bideratu zen, bertan egin beharreko lanari laguntzeko.

Herritarren Saria

EROSKI Fundazioak 2015eko Herritarren Saria jaso du Osasuna eta Bizi Kalitatea kategorian, guztiontzako gizarte hobea sortzeko egindako ekarpenarengatik eta EROSKI Fundazioaren jarduera aintzatesteko kontsumoari, elikadura eta ohitura osasungarriei, elkartasunari eta laguntza-sustapenari lotuta egindako ikerketari, garapenari eta berrikuntzari dagokienez.

ERALDAKETA SOZIALA ERALDAKETA SOZIALA

Page 39: 2015eko memoria - Eroski · markako produktuak, eskaintza zabala, elikadura orekatuaren sustapena, freskoetan espezializatzea eta Fundazioak egiten duen lana horren adierazleak dira

EROSKI | 2015eko Memoria | 7776 | 2015eko Memoria | EROSKI

4. belaunaldiko ekodenda: autohornikuntzara bidean

2015ean, Europan aitzindari den 4. belaunaldiko eko-denda baten diseinua amaitu dugu. Aurreko «Zero isurketa» ekodendan energia-kontsumoa ohiko supermerkatu batekin alderatuta % 60 murriztea lortu ondoren, autohornikuntzan aurrera egitea da oraingo erronka. Helburua da supermerkatu batek beharrezko duen hotza, beroa eta elektrizitatea biomasa-galdara baten bidezko sistema berritzaile baten bitartez lortzea, modu horretan sare elektrikoari dagokion kontsumoa gogorki murriztuta.

Proiektuaren eraldaketa-gaitasuna ez datza bakarrik supermerkatu berriak eraikitzean, baizik eta, batez ere, orain artekoetan ekoberritzeak gauzatzean, gaur egun egiten dugun berritze bakoitzean «Zero isurketa» 3. belaunaldiko aurreko ekodendan 2012tik probatutako berrikuntzak gauzatzen ditugun modu berean. Horiek funtsezko lau alderditan kontzentratzen ziren: eraikuntza jasangarria, energiaren erabilera zuhurra, hondakinen kudeaketa egokia eta energia-iturri berriztagarrien erabilera.

Proiektu horretan, EROSKIk lankidetzan dihardu CENER Energia Berriztagarrien Zentro Nazionalarekin, eta teknologia-gunea koordinazio teknikoaz arduratzen da.

EkoDiseinua

Diseinuaren alorrean 2015ean abiarazitako proiektuen artean hainbat jarduketa nabarmendu daitezke:

• Gure markako 18 kosmetika-formaturen ontziak birdiseinatu ditugu, material bakarra erabiltzeko eta modu horretan birziklapena errazteko. Proiektuak hiru urtean 111 tona CO

2

isurtzea galaraziko du.

• Belle ® markako norberaren zainketarako hainbat produkturen erakusketa-kaxak birdiseinatu ditugu, hiru urtean tona bat CO

2

baino gehiago ekiditeko.

• Gure markako bi leungarri birdiseinatu ditugu, kont-zentratuago bihurtuta eta ontzi askoz arinagoekin. Hiru urtean 11 tona CO

2 isurtzea

galaraziko dute.

Produktuen bizi-zikloa

Produktuen bizi-zikloa kalkulatzeko programaren bidez gure markako ehun bat produktu aztertu ditugu, haien CO

2 isurketak 2.000 tonan murrizte

aldera, % 7ko murrizketa aurreko urtearen aldean.

Guztira, Produktuaren EkoDiseinuko eta Bizi Zikloko ekimenek 2.123 tona CO2-ko aurrezkia eragingo dute hiru urtean, 212.300 zuhaitzeko baso baten baliokidea.

Ingurumen-jasangarritasuna

Ekonomia zirkularra

EROSKIn ekonomia zirkularraren logikarekin egiten dugu lan. Horrek birziklatzea eta berrerabiltzea du helburu, ekonomiaeta baliabide-fluxuak itxita eta lehengaien sarrera eta hondakinak murriztuta.

Horretarako, alderantzizko logistikako prozesuak garatzen ditugu, dendetatik gure plataformetara eta hornitzaileengana, berrerabiltze eta birziklatze egokia ziurtatzeko helburuarekin, hondakinak murrizte aldera.

2015ean, EROSKIren Ekonomia Zirkularreko programaren bidez 20.211 tona lehengai eta 2.042 tona hondakin organiko birziklatu genituen. Gainera, EROSKI hornidura-kateak 39,4 milioi ontzi logistikoren erabilera, birsailkapena eta berrerabilera biltzen ditu bere sistema zirkularrean.

Gainera, EROSKI dendetan erabiltzen ez diren aparatuak jasotzen ditugu gero birziklatzeko (gailu elektrikoak eta elektronikoak, pilak eta energia-metagailuak, lanparak eta fluoreszenteak, etab).

*AIRE EGOKITUA, ETXEKO ELEKTROTRESNAK, TELEBISTA, ELEKTROTRESNA TXIKIAK, E.A.

LEHENGAIAK

27.361tona birziklatuta

HONDAKIN ORGANIKOAK

2.069tona birziklatuta

ONTZI LOGISTIKOAK

39.374.110berrerabilitako ontziak

TRESNA ELEKTRIKOAK ETA ELEKTRONIKOAK*1.543 tona birziklatuta

PILAK ETA ENERGIA-METAGAILUAK108 tona birziklatuta

LANPARAK ETA FLUORESZENTEAK

29 tona birziklatuta

KARTOIA

25.180 tona

HARAGIA

489 tona

PALETAK

2.435.846 unitate

ERAKUNDE KOLABORATZAILEA

ERAKUNDE KOLABORATZAILEA

ERAKUNDE KOLABORATZAILEA

PLASTIKOA

1.917 tona

ARRANTZA

1.580 tona

PLASTIKOZKO KAXAK

36.938.264 unitate

POREX

264 tona

Planetaren ordua

Planetaren ordua ekimenean hartu du parte EROSKIk. WWFk Nazio Batuen babesarekin bultzatutako kanpaina horren xedea klima aldaketaren aurkako borrokaren beharrari buruz kontzientziatzea da.

ERALDAKETA SOZIALA ERALDAKETA SOZIALA

Page 40: 2015eko memoria - Eroski · markako produktuak, eskaintza zabala, elikadura orekatuaren sustapena, freskoetan espezializatzea eta Fundazioak egiten duen lana horren adierazleak dira

Kudeaketa Etikoa eta Gardentasuna

Kode etikoa

Gure kode etikoa eguneroko kudeaketaren ardatza da, eta honako jarduketa-lerro hauei dagokio praktikan:

Kudeaketa etikoa zuzendaritzaren helburu nagusien artean TXERTATZEA.

Legean bildutako Gizarte Erantzukizuneko mailak ONARTZEA eta etengabe hobetzen LAGUNTZEA.

Adierazleen bidez, erakundearen jokabide etikoa EGIAZTATZEA hobekuntzak behar dituzten jarduera-alorrak zehazteko.

Kudeaketa Etikoak hobetzeko HELBURUAK FINKATZEA eta hori lortzeko planak egitea eta gauzatzea.

Kudeaketa-sistemaren aplikazioan inplikatutako pertsona guztiei PRESTAKUNTZA ETA INFORMAZIOA EMATEA eta Gizarte Erantzukizuneko jardunbide egokien aplikazioa sustatzea.

Darabilgun kode etikoa modu egokian EZAGUTARAZTEA hornitzaileei eta azpikontratistei, gizarte-erantzukizunari buruzko ezagutza transferitzeko mekanismoak sortuta.

Kanpoko alderdi interesdunak (kontsumitzaileak, auzo-elkarteak, Administrazioa, bezeroak, hornitzaileak eta abar) ARTATZEA, gure gizarte-portaerarekiko interesa agertzen duten heinean.

Kodea KOMUNIKATZEA gizarteari modu ireki eta eraginkorrean, arauak eta helburuen betetze-maila jakinarazita.

Mundu Ituneko kide

Aurten berriro ere Munduko Hitzarmenarekiko atxikimendua berretsi dugu; Nazio Batuek proposatutako nazioarteko ekimena da hori. Helburua erantzukizun soziala duten erakundeen borondatezko konpromisoa lortzea da, giza, lan, eta ingurumen-eskubideetan oinarritutako printzipio batzuk ezarriz. EROSKIk ezarri zutenetik sinatu du hitzarmena.

SA 8000 ziurtagiria

Espainiako banaketa-sektoreko enpresa guztien artean gure erosketa-sailak eta egoitza sozialak baino ez dute Social Accountability SA8000 ziurtagiria. Horrek langileen eskubideak, enpresaren erantzukizun soziala eta elkarrizketa soziala sustatzen ditu, bai eta hornitzaile eta kontraten kudeaketan edozein ustelkeria-kasu prebenitzeko neurriak ere.

12345

6

7

8

Page 41: 2015eko memoria - Eroski · markako produktuak, eskaintza zabala, elikadura orekatuaren sustapena, freskoetan espezializatzea eta Fundazioak egiten duen lana horren adierazleak dira