Upload
others
View
5
Download
0
Embed Size (px)
Citation preview
Langile Ikastolako Aldizkaria
Aurkibidea
- Gurinezko gailetak 2.or
- Ba al zenekien 3.or
- Dumbo eta Asko maite
zaitut 4.or
- Lur-planetara? Bagoaz! 5.or
- Auryn 6.or
- Jakin nahi al duzu
zertxobait unibertsoari bu-
ruz? 7.or
- Asmakizunak 8.or
- Iragarkiak. Gomendioa. Al-
bistea 9.or
- Antton futbolaria. Deskri-
bapena 10.or
- Super bideojokoa. Martin
umea 11.or
- Bidaia harrigarria 12.or
- Horoskopoa 13.or
- Txisteak 14.or
- Komikia 15.or
L.I.A. hitza aldizka-
rian zehar ezkutatu-
ta dago. Ezetz aurki-
tu. Portadakoak ez
du balio.
2014ko maiatzaren 26a
L.I.A. 7. Zen
bakia
Maiatzaren 22an Santa Ritaren eguna. Diotenez, Margaritaren az-
ken Rita horrena da izena . Euskaraz inori izen hau ez jartzea hobe: Errita
omen da euskaraz eta. Ama hil, eta seme-alabak ere zendu zitzaizkiola-
rik, senar zakar gaiztoa omen zuen, eta Errita gajoa Cascian, Umbrian
sartu zen komentuan. Agua por santa Rita, todo lo quita dio Gaztela al-
deko errefrau batek. Baina barregura eta zer pentsatua eman didana
beste gaztelaniazko hau da: Desde mayo a San Miguel, pastor de ovejas
quiero ser; desde San Miguel a mayo, que las guarde el amo.
EGILEAK: Peru eta Maddi
Punki orain dela 14 urte Maite Arostegik Laubidieta
etxearen ondoan aurkitu zuen. Punki arra da masail gorriak
dituelako eta ninfa familiakoa da. Tropikoan bizi dira eta aleak,
fruta, alpistea eta abar jaten du. Punki udaberriko oporretatik
gaixo dago: gutxi jaten zuen, oso isilik zegoen, lumak harro-
tuak zituen eta geldi-geldi zegoen, ohikoak ez ziren kontuak.
Dakigunez orain albaitarian dago.
2
Osagaiak:
- 100 gramo gurin.
- 150 gramo irin.
- 60 gramo azukre.
- Eta arrautza bat.
Egiteko era:
1- Hasteko, ontzi baten gurina eta azukrea ongi nahastu eskuekin.
2- Ondoren, gehitu arrautza eta nahastu.
3- Gero, pixkanaka, irina gehitu eta eskuekin nahastu orea lortu arte. ( es-kuekin itsasten bada, irina pixka bat gehiago bota).
4- Orain, forma ematen hasi haurretik, hartu labeko bandeja eta jarri la-beko papera gainean.
5- Gero, gailetei forma eman nahi duzuen modura: moldeak erabiliz ore forman eta zanpatu.
6- Azkenik, sartu labera moztutako moldeak eta 180-200 gradutan. Eta 15 minututan jarri. Erne egin erre ez dadin.
Gero jan eta uuuummmm ze goxoaaa!!!! ON EGIN!!
Enara Morcillo
GURINEZKO GAILETAK
3
BA AL ZENEKIEN?
1) Ba al zenekien, ingelesezko hitz luzeena irakurtzeko 3 ordu baina gehiago behar dituzula
eta 189.819 hitz dituela, hitza zientifikoa dela eta ezin dela buruz ikasi?
2) Ba al zenekien, “Domino´s Pizza” ilargian lokal bat ireki nahi duela?
3) Ba al zenekien, 1582ko Urriaren 5a ez dela existitu? Zeren Julio Ce-
sarrek ez zuen utzi?
4) Ba al zenekien, gure hortzen bitartez ere entzun dezakegula?
“SoundBite” aparatuarekin frogatuta dagoela?
5) Ba al zenekien, Eiffel Dorreak ez duela berdin neurtzen udan eta ne-
guan?
6) Ba al zenekien, “New York”-en ezin dela “negro” hitza erabili?
7) Ba al zenekien, neska batek 1979tik ez dituela azkazalak moztu eta bere azkazalak 8, 65
metro neurtzen dituela?
8) Ba al zenekien, zebraren marrak euliak uxatzen dituela?
9) Ba al zenekien, pertsona baten gorputza %98 a ilea dela?
10) Ba al zenekien, mutil batek 19 h eta 30 min egon zela baloia
airean tokeak ematen?
11) Ba al zenekien, neska batek 25 behatz dituela?
12) Ba al zenekien, monopatin handienak luzeratik 9,4 m eta zabaletik 2,4 m dituela?
13) Ba al zenekien, txakur handienak 1,7 m neurtzen duela eta txakur txikienak 10,16 cm
neurtzen duela?
14) Ba al zenekien, neska baten titiak 153,67 gramo pisatzen dituela?
Egileak: Iker Iriondo eta Xabat Etxandi.
4
DUMBO
Bazen behin Dumbo izeneko elefante bat.Erroman bizi zen eta ikastola bukatu
zuen.Oporretan Parisera bidaia bat egitea bururatu zitzaion.
Egun batzuk geroago, Parisera abiatu zen hegazkinez Dumbo
eta bidearen erdian hegal bat puskatu zen.Orduan,leihotik atera
zen eta nola belarri handiak dituen hegan joan zen Parisera.
Hurrengo egunean,Eifel dorrera igo zen eta beste leku fa-
matu asko ikusi zituen. Iluntzean Frantziako Tourraren amaiera
ikusi zuen. Aste bat geroago, etxera bueltatzeko garaia iritsi zi-
tzaion.
Oso ondo pasa zituen bere oporrak Parisen.
Ekain Mitxelena eta Irati Bilbao 5.D
L.I.A
ASKO MAITE ZAITUT
Orain dela hamaika urte, Ibarrangelu herrian bazegoen neska bat Xahiru izenekoa. Lagunekin,
umeekin, jende helduarekin … oso eskuzabala zen. Bazuen lagun oso on bat Haritz izenekoa. Bai, mutila
zen, eta Xahiruk ez zekien baina, bera, Haritzez zegoen.
Egun batean Xahiruren eskolara, Ibai izeneko mutil bat etorri zen. Xahiruk zerbait sentitu zuen.
Uste zuen Ibairengandik zela sentitu zuen atrakzio hori, baina ez zen horrela, ez zen Ibairengatik, beste
batengatik zen. Hurrengo egunean Ibairengana hurbildu zen Xahiru eta esan zion:
-Nahi duzu nire etxera joan? Eta horrela, mateko lanak egiten lagunduko dizut. - Baina momentu
horretan Xahiruk ez zuen hain besteko atrakzioa sentitu, benetan gustatzen zitzaion mutila, ez zegoelako
han.
Xahiruren etxean, Ibaiek ateratzeko eskatu zion. Xahiruk baietz esan zion, eta hain pozik zegoen,
Ibai joan zenean Haritzi deitu ziola, kontatzeko pausoz-pauso zer gertatu zen. Haritz oso triste zegoen Xa-
hirutaz zegoelako , baina aldi berean, pozik, bere lagun mina hain pozik sentituta.
Asteak joan asteak etorri, Xahiru ikusten hasia zen, ez zela Ibai atrakzioa eragiten ziona, beste bat
zela” baino zein? “ galdetzen zion bere buruari, orduan konturatu zen, atrakzioa sentitzen zuen bakoi-
tzeko Haritzen ondoan zegoela. Beraz Ibairekin moztu zuen eta hilabete igaro ondoren, Haritzi ateratzeko
eskatu zion Xahiruk. Haritzek baietz esan zion, eta orduan bai, Xahiru pozik jarri zen.
Bikote hori elkarrekin zenbat jarraitu zuten ez dakigu, baina bai, elkarrekin zeuden bitartean gus-
tura zeudela, bai. Gezurra ala egia, sudur gainean begia.
Egilea: June Garmendia Xahiru eta Haritz Ibai
5
Lur-planetara? Bagoaz!
Bazen behin, Maren izeneko neska bat eta Haritz izeneko mutil
bat, Ilargian bizi ziren. Beraien ametsa Lur-planetara joatea zen.
Behin, izar bat erori zen. Marenek eta Haritzek hartu zuten. Iza-
rrarekin hitz egiten hasi ziren. Izarrak Argitxo izena zuen, zauri-
tua zegoen.
Marenek eta Haritzek lagundu egin zien. Hilabetea pasa zenean
izarren sekretua esan zien, izar bati laguntzean, lagundu diotenei,
beraien guraria beteko dute.
Lur-planetara joatea erabaki zuten.
Iritsi zirenean han geratu ziren bizitzen.
Irati Bilbao eta Ekain Mitxelena 5.D
6
Auryn
Auryn Boin Band lehen taldea da, Portu duela paromanako nibel ba-
tean egotea. Auryn 2009an sortu zen. Aurynen mutil hauek daude:
Dani férnandez, Álvaro Gango, David la Fuente, Blas Cantó, eta Car-
los Marco. Hauek konposatu eta kantatu egiten dute.
Álbaro Gango 1989ko urriaren 2an jaio zen eta 24 urte ditu.
Carlos Marco, otsailaren 4an jaio zen eta 23 urte ditu.
Blas Cantó, 1991ko urriaren 26an jaio zen eta 22 urte ditu.
Dani Fernández, 1991ko Abenduaren 11an jaio zen eta 22 urte ditu.
David la Fuente, 1988ko Maiatzaren 3an jaio zen eta 26 urte ditu.
Hauek famoso batzuk dira eta oso onak gainera. One Direction ere
hauen antzekoak dira baina Auryn Madrilekoak dira eta One Direc-
tion Ingalaterrakoak.
Enara Morcillo
7
JAKIN NAHI AL DUZU ZERTXOBAIT GEHIAGO UNIBERTSOARI BURUZ?
Unibertsoa izarrez, gasez eta hautsez osatua dago. Gaur egun ezagutzen diren galaxiatariko batzuk
hauek dira: galaxia espiralak, Andromeda, galaxia eliptiko erraldoiak, galaxia irregularrak eta gu bizi garen
galaxia, Esne Bidea. Galaxia bakoitzak 100.000 miloi izar baino gehiago ditu.
Dakizuenez, unibertsoa oso handia da, horregatik, distantziak neurtzeko neurri berezi bat erabiltzen
da: argi urteak. Gutxi gora behera 9.460.528.405.000 km dira argi urte bat.
Esne Bidea:
Esne bideak espiral forma du eta 30.000 argi urteko distantzia du nukleotik. Gure galaxiak grabitate
asko du eta batzuetan inguruan dauden galaxia txiki batzuk hartzen ditu. Oso handia da, eguzkia baino
2.000.000.000 handiagoa eta bertan, 200 bilioi izar daude.
Izarrak:
Izarrak gasez osaturiko bola batzuk dira, gauetan bola txiki distiratsu batzuk bezala
ikusten ditugunak. Izar mota asko daude: nano zuriak, neutroi-izarrak, erraldoi gorriak, No-
bak eta supernobak, zulo beltzak, Quasarrak, Pulsarrak izar bat jaiotzeko 100.000.00 urte
behar dira eta pauso asko ematen dira horretarako.
Suposatzen dut badakizuela zer den konstelazio bat, ezta? Konstelazio batzuek horoskopoko ikurrak
adierazten dituzte eta batzuek izar brillante bat dute: Ariesek 2 izar brillante ditu, Taurusek 4, Geminisek 4,
Cancerrek 0, Leok 3, Virgok 3, Librak 2, Escorpiusek 15, hau da, bere izar guztiak, Sagitariok 7, Capricorniok
1, Aquariok 2 eta Piscisek 0.
Eguzkia:
Eguzkiak 4.650.000.000 urte ditu eta beste 5.000.000.000 urte iraun ditzake.
Planetak:
Merkurio: Lurra planeta baino txikiagoa da. Merkurion egongo baginan, bi aldiz eta
erdi handiagoa ikusiko genuen Eguzkia, bertatik oso gertu dagoelako.
Venus: Lurraren antzekoa da tamainan. Venus da planeta bakarra beste aldera buelta ematen duena
eta gainera, Venusen ez daude urezko hodeiak, azido sulfurikozkoak baizik.
Marte: Lurra baino txikiagoa da. Marten, mendi altuena dago, Olimpo, 20.000 m neurtzen duena. Sa-
telite bat du: Fobos.
Jupiter: Lurra baino askoz handiagoa da. Jupiterrek daukan mantxa handia 300 urte irauten dituen
ekaitza da eta hain arriskutsua den bere haizea 400km/h-ko abiaduran doa. Lau satelite ditu: Calisto,
Ganímedes, Europa eta Ío.
Saturno: Lurra baino askoz handiagoa da. Saturnoren eraztunak 275.000 km-ko zabalera du eta
100m/1.000m-eko lodiera.
Urano: Lurra baino handiagoa da. Hasiera batean, Urano lehen ez zen ezagutzen planeta bat bezala,
izar bat bezala baizik. Bere sateliteak hauek dira: Ariel, Umbriel, Titania eta Oberón.
Neptuno: Lurra baino handiagoa da. Neptunon ere, ekaitzak izugarriak izaten dira, bere mantxa ura-
kan erraldoi bat da, 200km/h-ko abiaduran doana.
Egilea: Naia Tolosa 2014/05/10
8
Ez naiz trompeta baina ederki jotzen dut Ez naiz heskopeta baina bi kainoi ditut Zer da?
Arrantzaka egiten du
baina ez da arrantzalea
Zer da?
Gerrian daramagun
Larruzko sugea,
Mehea eta luzea
Zer da?
Itsasoa egin, Uretan desegin, Igarri zer den Eta aurrera segi
Zer da?
Zer dela eta zer dela
Mendi goxo batean
Hamaika kandela? Zer da?
Borobila da
baina ez da gurpila
Igarri nahi baduzu
Kotxe baruan bila
Zer da?
Eskailera luzea Eta burnizkoa, Lurrean etzanda Eta amaiera barikoa Zer da?
Maddi Santana eta Peru Pineda
9
1- 25 errotulagailu 25 eurotan eta gaur deitzen ba-diguzue 10 eurotan guztia. Deitu 265224359ra
2- Futboleko 10 kami-seta 15 eurotan, autentikoak eta aste honetan deitzen baduzue 8 eurotan guztia. Deitu 123123456ra
1- IRAGARKI HOBERENA TELETIENDAN AURKI DEZAKE-
ZUNA, 100 BOTE ESPRAI IROLAK 80 EURORENGATIK ETA
ORAIN ESKATZEN BADUZU, 100 BOTEREKIN. DENA
128564580 NUMERORA DEITZEN BADUZU.
2-IRAGARKI ONENA PELOTAN AURKITU DEZAKEZUE 5 PE-
LOTA 3 EUROTAN ETA KAMISETA 4 EUROTAN, DEITU
123456761 TELEFONORA
EGILEAK: XABIER APAOLAZA ETA ASIER OSKOZ
GOMENDIOAK Guk piztien erronkak
liburua gomendatzen di-
zuegu. Oso polita, ulerte-
rraza, abenturazkoa eta
fikziozkoa.
Guk gomendatzen
dugu: GUINNESS WORLD
RECORD liburua. Oso inte-
resgarria da, gauza bi-
txiak azaltzen direlako,
adibidez munduko per-
tsonarik altuena, baxuena
etb…
EGILEAK: ASIER.C ETA
AIMAR
ÇALBISTEA
Kardaberaz kaleari ”Andrekale” jartzeko
eskaera egin dute. Kaleari kardaberaz
izena euskaraz 1998an jarri zioten. Andre
kale izena 1896 urtean izan zuen. Orain
Hernaniko berdintasun kontseiluak udalari
Andre kale izena berreskuratzea eskatu
dio.
EGILEAK: AIMAR ETA ASIER C.
10
ANTTON FUTBOLARIA
Bazen behin Antton izeneko mutiko bat, futbolaria izan nahi zuena. Egun guz-
tia baloiaren atzetik zegoena. Futbol talde batean sartu behar zela esaten
zuen, behin Danirekin topatu zen, herriko futbolari onena zen eta bere aurka
egiteko esan zion. Anttonek 22-0 galdu zuen eta gero ikastolan denek zirika-
tzen zuten. Antton ez zen errenditu eta egun eta gau entrenatzen zuen. Behin
Daniren kontra beste partidu bat egin zuen eta 10-0 galdu zuen, Anttonek ba-
zekien hobetzen zegoela eta egun batean Errealak deitu zion, probarik gabe
sartu zen. Chanpionseko finalean 4 gol sartu zituen eta beregatik irabazi egin
zuten. Anttonek bere ametsa lortu zuen. Bere karrera bukaeran Barcelonan
bukatu zuen.
Egilea:Ander Godinez
Deskribapena
Nire egun berdinean jaio zen, irailaren 12an. Txikia eta flakoa da, ile marroi argia
dauka eta begi marroiak ditu. Eskola kirolean pilota eta futbola egin ditu, futbol
eskolan dabil eta futbolean oso ona da. Barcelona ekipoa gustatzen zaio. 5.B
mailan dago. Lagun asko ditu eta lagunekin oso txintxoa da. Anaia gazteena da
bera, bere anaiak Paul dauka izena eta Errealean jolasten du, futbolean. Askotan
Tilosetan egoten da. Han askotan pilotan, futbolean eta polizia eta lapurretan
ibiltzen da gehien. Eliza atzean bizi da Urumea ikastolatik gertu. Parre asko egi-
ten du eta bihurri samarra da, batzuetan lagunak zirikatzea gustatzen zaio, asko-
tan Gorka, Aitor F., Julen D.rekin ibiltzen da eta pertsona gehiagorekin
Aimar alvarez da nik deskribatu dudana
11
SUPER BIDEOJOKOA
Bazen behin, Pello izeneko ume bat. Egun osoa kontsolan jolasten pasatzen
zuen.
Egun batean, joko berri bat erosi zuen kontsolarako. Jolasten hasi zen:
PUN, PUN, TA TA TA TA, BOOM eta hegazkina eraitsi zuen. Ondoren, telebista
jarri zuen. Berriak ikusi zituen:
-Gaur Madrilen hegazkin bat erori da…
Pello dagoeneko telebistarekin aspertuta, berriro kontsolan jolastu zuen:
PUN, PUN, TA TA TA TA, BOOM eta hamar kotxe suntsitu zituen. Ondoren aita
sartu zen gelan eta telebista jarri zuen:
-Bartzelonan, hamar kotxe guztiz suntsituta geratu dira…
Pello kontsolan egiten zuena gero gertatu egiten zela konturatu zen eta
hortik aurrera kontsolan gauza onak egin zituen.
Eneko Garmendia 6.B
MARTIN UMEA
Behin batean, Hernani izeneko herri batean Martin izeneko haur arrunt
bat bizi zen. Haur normala zen baina...
Egun batean, auto istripu bat izan zuen eta gurasoak galdu zituen gainera
bere burmuina aldatu egin zen, bere burmuinaren barruan munduko edozein
gertakizun ikus zezakeen hori batzuetan ona zen azkarra sentitzen zelako
baina askotan txarra ere bazen, batzuetan New York ikusi nahi izaten zuen
bere burmuinean eta batzuetan kale bakartiak ikusten zituen baita hilketak
ere. Egun batean, bere bizitza aldatuko zuen erabaki bat hartu zuen bere bur-
muina erabiltzea munduko polizia departamentuei laguntzeko.
Handik aurrera hilketak, atentatu larriak, leherketak... geldiarazi zituen eta
oso pozik bizi izan zen.
EÑAUT IRIONDO 6.B
12
BIDAIA HARRIGARRIA
Bazen behin Erik izeneko ume bat, eta mundu guztiari bira eman nahi
zuen.
12 urte geroago oso peresozoa bihurtu zen, zeren mugikor bat oparitu zi-
oten. Gau batean, Eriken etxera lapur batzuk sartu ziren denak lo zeudenean
eta Erik zaku batean sartu eta maletero oso zikin batera bota eta Erromara
bidali zuten.
Esnatu zenean kontonedore batean zegoen arratoiez inguratuta eta esan
zuen:
- Non nago!!!!!!- eta gizon bat hurbildu zitzaion eta esan zuen:
- Erromako hiri ospetsuan zaude, ongi etorri nire etxera.
- Zu zein zara eta zergatik hitz egiten didazu niri.– esan zuen Erikek.
Gero 500 €-ko billete bat aurkitu zuen eta jatetxe batera sartu zen pizza bat
jateko.
Afaldu eta gero, hegazkinez joateko sarrera bat erosi zuen.
Hurrengo egunean, hegazkinez bere herrira bueltatu zen, baina Bermu-
den Triangelua pasatzen ari zirela bi motorrak lehertu egin ziren eta denak hil
egin ziren, baina...
JARRAITUKO DU…….
Ipuin hau nahi baduzue zuek jarraitzeko aukera daukazue.
EGILEA: Iker Iriondo 6.maila A
13
horoskopoa
Eskorpio:
Ikasketa - arreta jarri ikasten zaudenean
Zortea – loteria tokatuko zaizu
Libra:
Ikasketak - nota onak aterako dituzu
Zortea - zorte ona edukiko duzu aste hnetan
Virgo:
Ikasketak - arreta jarri lan egitean
Zortea - kalean 50 euro aurkituko dituzu
Leo :
Ikasketak - ongi bat aterako duzu ez baduzu entseatzen
Zortea - zorte txarra edukiko duzu hurrengo astera arte
cancer :
Ikasketak - oso gaizki
Zortea - etorkizun ona edukiko duzu
geminis:
Ikasketak - oso gaizki ez duzu ezer ondo egingo
Zortea - ona
tauro:
Ikasketak - nahiko ondo egin dituzu
Zortea - zorte nahiko txarra edukiko duzu
aries:
Ikasketak - oso ondo aterako duzu ia guztietan
Zortea - oso ona
piscis:
Ikasketak - oso ona dena
Zortea - ondo portatzen bazara sorpresa bat emango dizute zure lagunek
acuario:
Ikasketak - irakasleari kasu egin
Zortea - 400 euro aurkituko dituzu
capricornio:
Ikasketak - ondo egin lanak bestela lan gehiegi emango dizu irakasleak
Zortea - zure bidaiarako gaixo jarriko zara
sagitario:
Ikasketak - udarako lanetan ez dizute lanik emango baina komeni zaizu egitea
Zortea - zure lagun hoberenak sorpresa bat emango dizu
Paula nie-ling
14
TXISTEAK
Seme batek esaten dio bere aitari:
-Aita! Aita! handia izaterakoan zu bezalakoa izan nahi dut!
Eta aitak erantzuten dio:
-Ni bezalako azkarra izan nahi duzu?
-Ez ni bezalako seme azkarra izateko.
-Ama! Ama!Ikastolan despistatua deitzen didate!
-Aizu haurra joan zaitez zure amarengana
Andereñoak Mikeli:
-Nola banatuko zenituzke hiru patata hamar lagunen artean?
-Purea eginez.
Elefante batek esaten dio gamelu bati:
-Zergatik dituzu titiak hor gaian?
-Begira nork galdetu duen?Zakila aurpegian duen batek!!!
-Zer esaten dio Jaguar batek beste Jaguar bati?
-Jaguar you!!!
Matematika liburu batek bere buruaz beste egin zuen… Zergatik?
-Problema asko zituelako.
EGILEAK: Itxaso eta Unax
15
Baz
iren
Bili
eta
Lili
izen
a zu
ten
eta
esk
ola
ra b
ater
a
joat
en z
iren
bat
era.
B
apat
ean
Ilib
gai
zto
a au
rkit
u e
ta e
san
zie
n.
ISTO
RIO
HA
RR
IGA
RR
IAK
Bili
ase
rret
u e
ta Il
ibi j
otz
en s
aiat
u b
ain
a Ili
bek
est
rop
utz
egin
zu
en e
ta e
rori
egin
zen
. B
ilik
eta
Lilik
ust
e zu
ten
bili
s ir
abaz
izu
ela.