7

Click here to load reader

20120213-ela-lanerreforma

Embed Size (px)

DESCRIPTION

2012ko otsailaren 13an, ELA sindikatuak Espainiako Gobernuak onartutako lan erreformaren aurkako agiria kaleratu zuen.

Citation preview

Page 1: 20120213-ela-lanerreforma

ELAREN IRITZIA LEGE LABORALEN ETA NEGOZIAZIOKOLEKTIBOAREN ERREFORMARI BURUZ

2012ko otsailaren 13a

Page 2: 20120213-ela-lanerreforma

Raxoiren gobernuak joan den ostiralean onartu zuen iragarritako lege laboraleneta negoziazio kolektiboaren erreforma; testua BOEn otsailaren 11n argitaratuda, “Lan-merkatuaren erreformarako neurri urgenteen Errege-Lege Dekretua”izenez.

Jokabide hau zeharo antidemokratikoa da, legea aurrez eztabaidarik eta berariburuzko informaziorik gabe sartuko baita indarrean. PPren gobernuak honelaZapaterok behin eta berriz jokatu zuen moduan egin du. Raxoik propio edukiakezkutatu egin ditu; hala islatzen dute bere adierazpenek (“erreforma grebaorokor bat kostako zait”), edota Ekonomia ministroak esandakoak (Luis deGuindosek Europako Batzordeko Ekonomia komisarioari aurreratu zionerreforma “zeharo oldarkorra” izango zela).

Hilabeteko epean Errege-Lege Dekretua espainiar Parlamentuak berretsi behardu, eta hau bermatuta dago PPren gehiengo absolutua medio. Gainera, iragarridutenez erreforma legegai gisa tramitatuko da, eta horrek are gehiago okertzeaeragin dezake, zuzenketen ondorioz.

I-ERREFORMAREN EDUKIAK

Onartu den erreformak eskubide laboralen murrizketa latza dakar. Etengabekoerreforma-prozesu batean beste urrats bat da (patronalak dagoeneko esan dugehiago nahi duela). Lan arloko esparruetan aldaketa handiak sartzen dira:kontratuak, kaleratzea, enpresa batek lanean ari direnekin egin dezaketena edonegoziazio kolektiboaren balioa. Hona punturik nabarmenenak:

a) Kaleratzea erraztu eta merkatu egiten da hainbat modutan

Enpresa dela kausa egiten diren kaleratzeen inguruko arauak (kaleratzeobjektiboak eta kolektiboak) berriz aldatu dituzte; enpresentzako kostua askoztxikiagoa izango da. Hain zuzen, orain arteko erreformek zergati enpresarialaduten kaleratzeak egiteko arrazoiak ugaldu dituzte. Adibidez, Zapateroren azkenerreformaren ondorioz zergati enpresarialak dituzten kaleratzeak (zergatiekonomikoak, teknikoak, antolakuntzakoak edo produktiboak) 2010eko %34tik2011ko %44ra gehitu ziren.

Raxoiren erreformarekin langileek duten babesa erabat gutxitzen da. Izan ere,kaleratzea hainbat bidetatik erraztu eta merkatzen du:

Zergati enpresarialengatik egindako kaleratze bat bidezkoa izan dadinzergati ekonomikoak gehitzen dira. Aurrerantzean aski izango dasalmenten jaitsiera iraunkorra (eta, horrenbestez, kaleratzea objektiboa)dela uste izateko “hiru hiruhilekotan jarraian” gertatzea. Haubidegabekeria da, baina gainera pikarokeriara bultzatzen du, enpresekkontuak manipula ditzaten. Zergati ekonomikoak dituzten kaleratzeetanzein zergati tekniko, organizatibo edo produktiboen ondoriozerabakitakoetan, enpresek frogatu beharrekoa asko lausotzen da eta,batik bat, ez da beharrezkoa izango zergati horien ondorioz enpresa edo

2

Page 3: 20120213-ela-lanerreforma

enplegua arriskutan egotea, ezta justifikatzerik ere kaleratzeekenpresaren lehiarako gaitasuna hobetuko dutela. Jakina, lan egindakourteko 20 eguneko kaleratzeak gehitu egingo dira, gehienez 12hilabeteko mugarekin gainera.

Kaleratze bidegabearen kalteordaina murriztuko da: kaleratze batbidegabea jotzen bada, kaleratutako langileari emango zaionkalteordaina, erreforma indarrean sartu denetik igarotako denborarenarabera, urteko 33 egun izango da. Gehienezko muga, berriz, 24hilabete. Erreforma berriaren aurretik ohiko kontratu mugagabe batdutenentzat otsailaren 11rainoko denbora urteko 45 egun izango dira.Kalkulua eginda 24 hilabetetik gorako kopurua lortuz gero, hori izango dagehienezko muga (hots, erreforma onartu denetik igarotako denbora ezda zenbatzen), eta inoiz ezin da 42 hilabetetik gorakoa izan.

Langileak galdu egingo du kaleratzearen eta hau bidegabe jotzen duenepaiaren arteko soldata jasotzeko eskubidea (tramitazio soldatak). Orainsoldata hori kasu batean bakarrik ordainduko da, enpresarioak langileaberriz onartzen duenean, alegia.

Enpresarioak ezin izango du kaleratu jakinik edo aitortuta kaleratze horibidegabea dela (“express kaleratzea”).

Absentismoaren aitzakian langile bat modu ‘objektiboan’ kaleratzekoezabatu egiten dira orain arte kaleratuaren ausentziaz gainera enpresamailan eskatzen ziren gutxieneko absentismo portzentajeak; hots,kaleratze mota hau errazagoa izango da.

Kaleratze kolektiboen prozedurei dagokienez (enplegu erregulazioespediente edo EEE bidezkoak), aldez aurretiko baimen administratiboaezabatu dute. EEE berrietan arau berria aplikatuko da: kontsulta aldiamantentzen da, gehienez 30 egun naturalez, eta 50 langiletik beheraduten enpresetan 15 egunez. Kontsulta aldia igarota akordiorik ezbadago, enpresak iraungitzeari buruz hartutako erabakia jakinaraziko du,baita kaleratzeak zein baldintzatan gauzatuko dituen ere. Enpresakiraungitze-EEEa aplikatzea erabakiz gero, gehienez 20 eguneko epeadago enpresak alde bakarretik hartutako erabakiaren aurka egiteko edodemanda sartzeko.

Kaleratze objektiboaren aplikazioa arlo publikoan. Arlo publikokoerakunde, organismo eta entitateek lan-harremanak iraungi arazi ahalizango dituzte zergati ekonomiko, tekniko, antolakuntzazko edoproduktiboak argudiatuz.

b) Negoziazio kolektiborako eskubidea ahultzen da Zapateroren negoziazio kolektiboko azken erreformak zentralizazioa eraginzuen, eta hitzarmenak berritzeko epea mugatu egiten zuen; ondoren arbitrajeaezartzen zen. Raxoiren erreformak urrats berriak egiten ditu, eta egoera zeharookertzen du:

Hitzarmenen ultraaktibitatea bi urtera mugatzen da. Hitzarmenkolektiboaren indarraldia amaitu eta bi urtera beste bat adosten ez bada,edo laudo arbitralik ez badago, hitzarmena iraungi egingo da, kontrako

3

Page 4: 20120213-ela-lanerreforma

itunik ezean, eta goragoko esparruko hitzarmena aplikatuko da, halakorikbalego. Orain arte, negoziazioan adostasunik iristen ez bazenhitzarmenaren ultraaktibitatea mugarik gabe sor zitekeen; orain horisoilik aldeek hitzartuz gero izango da (hots, posible da, baina inondik ezerrealista).

Zenbait gaitan enpresa-hitzarmenak erabateko lehentasuna du sektore-hitzarmenarekiko, eta zenbait gaitan baldintza apalagoak ezar ditzake.Enpresa-hitzarmen batean ezarritako baldintzek lehentasuna izango dutesektore-hitzarmenekoekiko, funtsezko gaiei dagokienez: oinarrizkosoldataren eta osagarrien zenbatekoa, aparteko orduen ordain edokonpentsazioa eta txandakako lanaren berariazko ordainsaria, lanaldiarenordutegi eta banaketa, txandakako lanaren erregimena eta oporraldienurteko planifikazioa. Zapateroren erreforman ez bezala, negoziaziokolektiboaren egiturari buruzko akordio eta hitzarmen kolektiboak,edozein esparrukoak direla ere, ez dute atal honetan aipatzen denlehentasunik izango aplikatzerakoan.

Enpresa hitzarmenetik salbuetsita geratzeko aukera errazten da. Orainsalbuespena dagokion hitzarmen kolektiboari dagokio, “berau sektorekoaedo enpresakoa dela ere”. Lehenago enpresatik gorako esparru batekikohitzarmena errespetatu behar zuen. Eta aurreikusi den prozeduran,aurrez arbitrajearen menpe jarri edo arbitrajean amaitzen da. Hots,enpresak hitzarmena ez aplikatzeko asmoa badu langileekin adostubehar du ala arbitraje bat behar dezake azken kasuan. Orain arte,posible zen lanbidearteko akordioek desadostasuna ez konpontzea. Orainaukera bat gehitzen dute: “aldeetako edozeinek” desadostasunakonpontzeko jo dezake Hitzarmen Kolektiboen Kontsulta-BatzordeNazionalera, edota dagokion erkidego autonomiko mailako organora;hauek ebatzi ahal izango dute, organoak hartutako erabakiz edo berakizendatutako arbitro baten bitartez.

c) Malgutasun laborala enpresaren nahierara areagotzen da

Erreforma honetan berriro aldatu dute “enpresaren antolakuntza”ri dagokionesparrua; hain zuzen, enpresari erabakitzeko ahalmen handiagoa ematen diote.Adibidez,

Mugikortasun funtzionala errazten da; orain arte zeuden mugakezabatzen dira.

Mugikortasun geografikoa ere aiseago erabaki ahal izango da;arrazoibidea errazagoa eta lausoagoa egingo dute, zergatiaklehiakortasuna, produktibiteatea edo enpresa baitako antolakuntzateknikoa zein lanarena direlarik. Gainera, lekualdatzea gauzatzekoerabakia 6 hilabete arteko epean atzeratzeko lan-agintaritzarenahalmena ezabatzen da.

Lan-baldintzen funtsezko aldaketa erraztu egingo da. Lan-baldintzenaldaketa sakona erabakitzeko aukera ematen duten zergatiak -kontratu,hitzarmen edota itun kolektiboan jasota daudela ere- zeharo erlatibobihurtuko dira, eta enpresak nahi badu praktikan askoz errazagoa izango

4

Page 5: 20120213-ela-lanerreforma

da. Gainera, lan-baldintzen funtsezko aldaketak sartzeko gaien artean“soldataren zenbatekoa” ere gehitu dute.

d) Aldaketak kontratuetan

Erreforma berri honek kontratuak are prekarioago egiten ditu, eta enpresakdiruz laguntzen jarraitzen du:

Formaziorako kontratua. o Formazio-kontratuaren gehienezko iraupena 2 urtetik 3ra luzatzen

da. Aldi baterako, gainera, langabezia tasa %15etik behera jaistenez den artean, kontratua 30 urte bitarteko langileekin egin ahalizango da (orain arte legezko gehienezko muga 25 urtetanzegoen).

o Formazio kontratua birritan egin liteke pertsona berarekin,jarduera laborala edo beharra desberdina bada. Formazio-kontratua iraungiz gero, lehenago ez zegoen beste bat egitekoaukerarik.

Lanaldi Partzialeko Kontratuan aldaketak. Indarrean sartu berria denerreformak lanaldi partzialeko kontratua dutenei aparteko orduaksartzeko aukera ematen die; hau orain arte berariaz debekatuta zegoen.

Ekintzaileei laguntzeko kontratu mugagabea sortzen da. Kontratumugagabe mota berri hau 50 langile arteko enpresetarako izango da.

o Kontratu honetan proba-epea urtebetekoa izango da, hots,kontratua egin eta lehen urtebetean kaleratzea libre eta doakoaizango da. Langileak soldatarekin batera langabezia prestazioaren%25a jaso ahal izango du.

o Laguntza publikoak izango ditu: kenkari fiskalak enpresarentzat,eta enpresaren konturako gizarte-kotizazioetan onurak hiru urtez,urtean 1.000 eta 1.500 euro bitartean, kolektiboen arabera.

ABLEen definizioa aldatu egingo da, enplegu-agentzia pribatu gisa lanegin ahal dezaten.

II- ELAREN IRITZIA ETA ALTERNATIBAK

1. Raxoiren gobernuak egin duen lan-legediaren eta negoziaziokolektiboaren erreforma eskubide laboralei egindako eraso latza da.Enpresarioek ez dute inongo sakrifiziorik egin behar. Gobernuak lan-harremanetako desoreka areagotzen du, indartsuaren aldera.Enpresarioei erabakitzeko ahalmen handiagoa ematen die, eta alderikahulena, langileak, gero eta indargeago uzten du, hauei eskubideakmoztuta. Zuzenbide laboralaren funtzio orekatzailea txikitzen ari diraerreformak egin ahala.

2. Erreformak langabezia eta pobrezia gehitzea ekarriko du. Oraingoan ereenplegua sortzearen aitzakiaz baliatzen dira halako erreforma gogorrazuritzeko. Haatik, begibistakoa da kaleratzea erraztu eta merkatzeaklangabezia gehituko duela. Nabarmena den bezalaxe erabaki hauenguztien helburua defentsa kolektiboa ahultzea dela, eta langileak gero

5

Page 6: 20120213-ela-lanerreforma

eta lan-baldintza okerragoak onar ditzaten makurraraztea. Soldatak geroeta gehiago murriztu behar dira, enpresei xantaia egiteko aukera emaneta kaleratzeko mehatxua erabil dezaten, mugikortasuna areagotu,hitzarmenetan ezarritako baldintzak ez ezartzea, etab. Hots, langileakgero eta txiroago egin, gutxiengo batek aberastasunaren zati handiagoaberegana ahal dezan.

3. Botere ekonomikoaren honelako erasorik sekula ikusi gabeak geunden;krisiaz baliatzen da ahal duen esparru guztietan bere posizioa hobetzeko.Botere politikoa bere esanetara dago erabat, herritar gehienen interesabaztertu duelarik, are kolektiborik ahulen eta prekarioenena (emakume,gazte, immigrante, etab.). Klase politikoaren ordezkaritza krisia egunezegun nabarmentzen ari da. Norentzat ari dira agintzen? Zer dela-etaerabiltzen dute gezurra, propaganda eta eztabaida eza ohiko tresna gisa?

4. Negoziazio kolektiboa mamirik gabe uzten dute. Denboraren tresna,garrantzi handikoa, kendu egin digute. Ultraaktibitatea bi urteren buruaniraungitzea erabateko perbertsioa da, denbora iragatea beraenpresarioarentzako indar bilakatzen baita (arbitrajeari edota hitzarmenadesagertzeari lehentasuna ematen zaio). Arbitrajea ezartzeaknegoziazioan immobilismoa indartzen du, arbitroaren etorkizunekoerabakia etorri bitartean beste aldeari mesederik ez egite aldera.

5. Erreforma honen edukia CCOOek eta UGTk CEOE eta CEPYMErekinsinatutako akordioarekin bat dator. Sindikatuok 2012, 2013 eta 2014rakoerosteko ahalmenean galera handia onartzen dute, baita enpresarioarenerabakiz malgutasun laborala gehitzea ere. Akordio horrek zeinerreformak langile-klasea txirotu eta lan-harremanetan enpresen botereaareagotzen dute. Juan Rosell CEOEko presidenteak argi adierazi du:Erreforma honetarako “oso lagungarria izan da urtarrilean gizarte-eragileok soldaten moderazioari buruz iritsi genuen akordioak.Sindikatuek ateak ireki eta urrats hori egitea ahalbidetu zuten”. ELAreniritziz ez erreformak, ez akordio horrek, enpleguaren onerako ez duteezer ekarriko. Egiten ari diren murrizketa eta erreformei soldata jaitsieragehituz gero, soldaten galera onartu ez ezik enplegua suntsitzen da.Sindikatua batek horrelakorik ez luke inoiz onartu beharko.

6. CCOOek eta UGTk hautua egin dute, egoera latz honetan: ipar sindikalagaldu dute, eta ez dira sinesgarriak, horren erabaki larriak babestuta.Lehengo ituna egin eta erreformari kargu hartzeak ez du ez bururik, ezhankarik, biak lotuta baitaude. Erreformari egindako kritika itxurazkoada, ez baitaude bat ere eroso: Ekaitz honetan ezin diote “elkarrizketasozial” izeneko horri eutsi. Itxurak egiten dituzte, baina ezer ez haustekomoduan. Gobernuak badaki, eta horregatik sartu ditu erreformanlanbide-heziketarekin zerikusia duten atal batzuk; antza, gizarte-eragileen egitekoa “indartu” nahi du. Botere politikoak sail honenfinantzaketa lotsarik gabe erabiltzen du, eta horrek ematen dio horrenerreforma lazgarria ezartzeko aukera, bai baitaki bi sindikatu espainiarhandiek ez diotela aurre egingo.

7. Lan-legeen eta negoziazio kolektiboaren erreformak nabarmen utzi dituConfebasken Mahaiko “negoziazio” horretan parte hartu dutenak.Confebaskekin izandako lehen hartuemanen ostean ELAk ez zuen joan

6

Page 7: 20120213-ela-lanerreforma

nahi izan, helburua honakoa baitzen: negoziazio kolektiboaren egiturajorratzea (Raxoiren erreforma ondoren aplikatzeko inongo bermerikgabe, Confebaskek aurreratu zigun legez) eta malgutasun laboralalegeetatik haratago handitzea, indarrean ziren erreformak erreforma.Raxoik ezarritako erreformaren edukiak agerian utzi ditu Mahai hartanbildu direnak. Erreformak enpresei are tresna gehiago ematen diesalbuespenak alde bakarreko erabakiz ezartzeko, edo arbitrajeakbehartzeko, bederen (orain hobeto ulertzen da Confebaskek zergatikonartzen zuen negoziazio epea amaituta borondatezko arbitrajera jotzea,arbitrajerik ezean, hitzarmenik gabe geratzen zara). Patronalak erreformahonekin nahi zuen guztia lortu du, eta bazekien Raxoiek zer asmo zuen.CEOEko presidenteak, erreforma aurrez ezagutzen ote zuen galdetuziotenean, hau erantzun zuen: “Nik beti denekin hitz egiten dut”. Hots,ezaguna zuen. Patronalak bazekien zer zetorren, eta Confebaskek bereMahaiarekin bake soziala lortu nahi zuen, bere aldeko edukiez gainera.

ELAren alternatiba honakoa da:1. Aplikatzen ari diren politikak goitik behera aldatu behar dira. Lan- eta

negoziazio kolektibo-esparruan eskubide laboralak murriztu eta enpresenerabakitzeko ahalmena handitu ordez, kontrako norabidean joan beharda: Berme handiagoak, enplegu gehiago eta kalitate hobea dutenlanpostuak. Azken urteetako erreformetan atzera egin behar da.

2. Enpresak sindikalizatzea. Erreforma honek aurrekoen ildoa sakontzen dueta enpresari erraztasun handiagoa ematen dio lan-baldintzak aldebakarreko erabakiz ezar ditzan. Enpresa baitako botere sindikala indartuezean ezin izango da lan-baldintzen gainbehera geldiarazi, eta aregutxiago baldintza horiek hobetu. Langile-klasearen indarra indarkolektiboa da. ELAk onartu egingo du erronka hau. Indefentsioahedatzearen eta banakako irtenbideak bilatzera bultza nahi gaituenestrategiak alternatiba bakarra du: langileen defentsa kolektiboaindartzea. Enplegu duina soilik enpresa jakin batzutan izango da:langileok indartsu gauden tokietan, antolatzen garenetan eta borrokaegiten dugun horietan. Inork ez digu oparirik emango, baina ez gaudeborrokarik gabe amore emateko prest.

3. Mobilizazioa. Argi dago eraso hauei erantzun gogorra eman behar zaiela.Erasoa, gobernuak berak onartu duenez, latza da. Eta murrizketagehiago iragarri dituzte (esaterako, Raxoik martxoan aurkeztuko dituen2012rako aurrekontuetan). Otsailaren 25ean Bilbon egingo denmanifestazioa, hainbat sindikatu eta gizarte-mugimenduk deitua,erreforma honen salaketa ozena izan behar da, eta politikak erabataldatu daitezela exijitzeko oihua, deialdiko manifestuak dioen moduan.ELA prest dago dagoeneko eratu den espazio honetan aurrera egiteko,mobilizazio gehiago deituz, ezer baztertu gabe. Batetik, lan-legeen etanegoziazio kolektiboaren erreforman sartu dituzten neurri latzaksalatzeko, eta bestetik, eskubide laboral eta sozialen aldeko politikakeskatzeko.

7