8

20111118-gartxot

Embed Size (px)

DESCRIPTION

2011ko azaroaren 18an, "Gartxot" animaziozko film euskalduna estreinatzekoak ziren, besteak beste, Algortako Kirol Portuko Lauren Getxo Zinemetan.

Citation preview

Page 1: 20111118-gartxot
Page 2: 20111118-gartxot

SINOPSIA

Bardo deitzen zaio herriaren oroimena eta kultura gordetzen duen kantariari. Eta horixe da Orreagako abade berriak nahi ez duena. Hargatik, Gartxot, bertako bardoa, deserriratu eta Mikelot, haren semea bahituko du latinez kantatuko duen fraide bihurtzeko. Baina Mikelotek ihes egingo du eta berriro hasiko da kantuan aitarekin, herriz herri. Elizak iraintzat hartuko du kantaldi bakoitza eta fraide-gerlari beldugarrien esku utziko du aita-semeak harrapatzea. Tragedia XII. mendean. Hasi da konkista aurreko konkista.

Page 3: 20111118-gartxot

Benito Lertxundik bere diskografiatik aukeratu eta birnahasturiko doinuak eskaintzen ditu filmeak. Horrez gainera, bai berak eta bai Olatz Zugastik ahotsa jarri diote pertsonaia banari. Musikaren egokitzapena Aitor Furundarenaren ardura izan da, hainbat musikoren laguntzaz Erdi-Aroko herri musikaren naturaltasun eta gordintasuna islatzeko helburuarekin.

Eta musikaren arloa borobiltzeko, Pastoraletan eskarmentua duten aktoreek jarri dituzte ahotsak. Sinesgarritasuna eman diete kobla eta kantu zaharrei. Mixel Etxekopart izan da Gartxoti ahotsa jarri diona.  Luxi Agergarai eta Maika Etxekopart Mikelot eta Xuneri bizia eman diotenak.  Hirurak ahotsarekin a capella doinu zoragarriak egiteko gai diren kantariak.

MUSIKA

Filmari, musikaz aparte, soinu natural eta gozo bat eman nahi genion. Zaraitzuko euskaratik hurbil dagoen soinu bat, zaraitzueraz mintza daitekeen jende kopurua txikia denez, haren lehengusuengana jotzea erabaki genuen, xiberotarrengana. Eta oso harro gaude emaitzarekin. Uste dugu euskarazko filmeetan gutxitan lortu den atmosfera bat lortu dugula.

.

AHOTSAK

Page 4: 20111118-gartxot

Markina, Bizkaia, 1970.

Juanjo Elordik haur programazioan hasi zuen bere ibilbidea (Superbat, Betizu). Animazioko lau film luze egin ditu Gartxoten aurretik (Olentzero, 2002, Unibertsolariak, 2004, Olentzero eta sunbilaren lapurreta, 2005, Munduaren Bira doan, 2009). Eta baita hainbat musika talderen bideoklipak ere: Su ta gar, Doctor Deseo, Platero y tu, Etsaiak...

JUANJO ELORDI

Hunkitu egin nahi dugu ikuslea.

Arturo Campionen testua irakurtzerakoan sentitzen den zirrara hori transmititu nahi dugu filmaren bidez. Tragedia erromantiko bat diseinuzko marrazki ausartekin kontatzea erronka latz bat da. Baina uste dut gainditu dugula.

Filmak gai potoloak jorratzen ditu, eztabaida filosofiko eta historiko asko eragin dezaketen gaiak. Baina nahi duguna ikuslea hunkitzea da, burura baino lehenago bihotzera iristea. Ikuslea hunkitzen badugu... ulertu du ulertu behar zuena.

Page 5: 20111118-gartxot

Iruñea, Nafarroa, 1965.

Asisko Urmenetak hainbat arlo artistiko jorratu ditu, baina ezagunena komikigintzan eta ilustrazioan egin duen ibilbidea izango da: Napharteid komikiaren sortzaileetakoa, Kukuxumusuko marrazkilaria, Xabiroiko kolaboratzailea, hainbat liburuen ilustratzailea, komiki lehiaketetako sariduna. 2003an Gartxot izeneko komikia argitaratu zuen, filma honen abiapuntua izan dena. 2009an bere lehen film luzea zuzendu zuen, Juanjo Elordirekin batera, Munduaren bira doan!

ASISKO URMENETA

Arturo Campionek oso istorio laburra idatzi zuen, baina sakondu ahala, berehala ohartzen zara laburra bezain mamitsua dela. Tipula batean bezal aurkituko dituzu mezuak: euskararen galera nola eta zergatik hasi zen, XII. mendean Nafarroan boterea zeinen esku geratu zen eta zergatik...

Argumentu interesgarri baten inguruan gai asko aurkeztuko dizkigu: Donejakue bidea, bardoak, Iruñeako Erregearen eginkizuna, Karlomagnoren jarraitzaileen boterea, Orreagako guda... Horrexegatik bihurtu da sinbolo eta birrasmatu da hainbeste aldiz idatzi zenetik hona.

Page 6: 20111118-gartxot

Gudarien Etorbidea 35, Andoain.

Somuga 2005ean abiatu zen proiektu bezala, eta 2008an lortu zuen Estudioa sortzea Andoainen.

2009ko apirilean aurkeztu zuen lehen film luzea: Munduaren Bira doan!

2009ko abenduan bukatu zuen Gartxot film laburra. Film luzearen finantziaziorako tresna eta laborategi gisa produzitu zen.

2011ko ekainean web serie bat atera du Zenbatak izenekoa: www.zenbatak.com web orrialdean dago ikusgai.

2011ko azaroaren 18an estreinatu du bere bigarren film luzea: Gartxot, konkista aitzineko konkista.

SOMUGA

Page 7: 20111118-gartxot

KREDITUAK

Zuzendaritza:Musika:Gidoia:

Produkzio exekutiboa:ETBko produkzio ordezkaria:

Asisko Urmeneta / Juanjo ElordiBenito LertxundiEdorta Barruetabeña / Asisko UrmenetaJuanjo Elordi ETBko produkzio ordezkaria: Elena Gozalo

FITXA TEKNIKOA

Jatorrizko izenburua:Iraupena:Generoa:

Adina:Hizkuntza:

Soinua:Urtea:

Formatoa:

Gartxot, konkista aitzineko konkista90 minutuAnimazioa, drama7 urtetik gora Euskara (azpitituluak gazteleraz, inglesez, frantsesez, katalanez eta galegoz)Dolby201135 milimetro eta Digitala

Page 8: 20111118-gartxot

www.gartxofilma.com

prentsa arduraduna:Karolina almagiaTf. 616 84 14 77  - [email protected]

Uribitarte 8, 4, esk. 48001 BILBAO. Tel: 0034 94 424 05 59. Faxa: 0034 94 423 89 57.

[email protected]