8
Urte hauetan “Bai euskarari” esan diogunak aurten lagun egin direnekin batera aurrerapauso bat eman eta “Euskaraz bai” esaten segiko dugu, ez baita nahikoa euskararen aldeko izatea: euskarak hiz- tunak behar ditu, euskaraz egingo dutenak, Euskaraz, bai. Bat egin dute adierazpenarekin Kontseilua 1997ko abenduaren 13 sortu zuten 46 erakundetako ordezkariek, kirolariek, akordio soziopolitikoan dauden euskal sindikatuek, kultura arloko euskaltzaleek,... eta www.kontseilua.org/euskarazbai helbidean izena eman duten hainbat herritarrek. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua Martin Ugalde Kultur Parkea 20140 Andoain Tel: 943591200 Fax: 943593051 [email protected] tik 2008ko uztaila Kontseilua hamar urtez A benduan 10 urte bete dituen Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluarentzat 2008a urte esanguratsua da, hausnarketa eta ospaki- zun urtea. Herriz herri dabil “Kontseilua 10 urtez bidea irekitzen” erakundearen ibilbidea laburbiltzen duen erakusketa. Gailurra, Barakaldoko BECen abendua- ren 13ko ekitaldia izango da. Ur naturalak asetzen al du euskaldunon egarria? Garden isurtzen da, nola iturritik hala botilatik: txorrotaren doinu freskoa. Lehor dugun eztarrian behera dator. Dzanga-dzanga irensten dugu, gogoz. Urre gardena da. Ura. Etorkizunean urri iragartzen den baliabide preziatua: gure egarria asetzen duen ur minerala. Egun ez dugu marmitaren beharrik ura iturbegietatik etxeratzeko. Ezagunak dira edozein saltokitan, tabernatan erosten ditugun botilen izenak. Euskal Herriko iturburuetatik edaten duten ekoizleen izenak; urak gure eskuetan jartzen dituztenak. Baita kanpotik ekarriak ere: Pirinioetako urbegietatik, Sierra Nevadako isurkietatik… Baina, ez dira horren naturalak ur-botilen etiketa horiek euskararen erabilera kontuan hartzen badugu. Euskal komunitateak bere hizkuntzan informazio osoa izateko duen eskubide-egarria ez dute asetzen. Urak arrastoan sartu behar direla ondorioztatu du Kontseiluak ur mineral-botiletako etiketetan euskararen presentzia aztertzera datorren lan honetan. Etiketen azterketa

tik · 2008. 7. 8. · baino ezbaitira euskara, beste hizkuntzekin modu oreka-tuan, hedatzen dutenak.Beteluk, bestalde, ez du webgune-rik eta Uralaik gaztelania baino ez darabil sarean

  • Upload
    others

  • View
    7

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: tik · 2008. 7. 8. · baino ezbaitira euskara, beste hizkuntzekin modu oreka-tuan, hedatzen dutenak.Beteluk, bestalde, ez du webgune-rik eta Uralaik gaztelania baino ez darabil sarean

Urte hauetan “Bai euskarari” esandiogunak aurten lagun egin direnekin

batera aurrerapauso bat eman eta “Euskaraz bai” esaten segiko dugu, ez baita

nahikoa euskararen aldeko izatea: euskarak hiz-tunak behar ditu, euskaraz egingo dutenak,Euskaraz, bai. Bat egin dute adierazpenarekinKontseilua 1997ko abenduaren 13 sortu zuten 46erakundetako ordezkariek, kirolariek, akordiosoziopolitikoan dauden euskal sindikatuek,

kultura arloko euskaltzaleek,... etawww.kontseilua.org/euskarazbai

helbidean izena eman dutenhainbat herritarrek.

Euskararen Gizarte Erakundeen KontseiluaMartin Ugalde Kultur Parkea 20140 Andoain

Tel: 943591200 Fax: 943593051 [email protected]

tik2008ko uztaila

Kontseiluahamar urtez

Abenduan 10 urte bete dituenEuskararen Gizarte ErakundeenKontseiluarentzat 2008a urte

esanguratsua da, hausnarketa eta ospaki-zun urtea. Herriz herri dabil “Kontseilua10 urtez bidea irekitzen” erakundearenibilbidea laburbiltzen duen erakusketa.Gailurra, Barakaldoko BECen abendua-ren 13ko ekitaldia izango da.

Ur naturalak

asetzen al du euskaldunon

egarria?Garden isurtzen da, nola iturritikhala botilatik: txorrotaren doinufreskoa. Lehor dugun eztarrianbehera dator. Dzanga-dzanga

irensten dugu, gogoz. Urregardena da. Ura. Etorkizunean urriiragartzen den baliabide preziatua:

gure egarria asetzen duen urminerala. Egun ez dugumarmitaren beharrik ura

iturbegietatik etxeratzeko.Ezagunak dira edozein saltokitan,tabernatan erosten ditugun botilen

izenak. Euskal Herrikoiturburuetatik edaten dutenekoizleen izenak; urak gure

eskuetan jartzen dituztenak. Baitakanpotik ekarriak ere: Pirinioetako

urbegietatik, Sierra Nevadakoisurkietatik… Baina, ez dira horrennaturalak ur-botilen etiketa horiek

euskararen erabilera kontuanhartzen badugu. Euskal

komunitateak bere hizkuntzaninformazio osoa izateko duen

eskubide-egarria ez dute asetzen.Urak arrastoan sartu behar direlaondorioztatu du Kontseiluak ur

mineral-botiletako etiketetaneuskararen presentzia aztertzera

datorren lan honetan.

Etiketen azterketa

Page 2: tik · 2008. 7. 8. · baino ezbaitira euskara, beste hizkuntzekin modu oreka-tuan, hedatzen dutenak.Beteluk, bestalde, ez du webgune-rik eta Uralaik gaztelania baino ez darabil sarean

Euskal Herrian botilan saltzen den ura oro har ezda euskalduna, ez du euskararik bere etiketan. Badira EuskalHerrian ekoizten diren urak, hala nola, Insalus, Uralai,Alzola edo Betelu ezagunenak; baina, batek ere ez du bereetiketa euskara hutsean agertzen. Alzolak eta Beteluk eus-karaz zer edo zer azaltzen badute ere, beste biek gaztelaniahutsean etiketatzen dute euren informazioa. Webguneeidagokienez ere beste horrenbeste esan dezakegu: presentziaurria du euskarak. Izan ere, Alzola eta Insalus markakbaino ez baitira euskara, beste hizkuntzekin modu oreka-tuan, hedatzen dutenak. Beteluk, bestalde, ez du webgune-rik eta Uralaik gaztelania baino ez darabil sarean.

Euskal Herrianekoizten direnek eus-karaz ezer gutxi bada-karte, are eta eskasa-goa da egoera kanpo-tik ekartzen diren ur-botilen kasuan.Izan ere, ez baitahitzik euskaraz, eztaeuren webguneetanere. Hala, esaterako,Iparraldean saltzendirenen etiketak fran-

tsesez daude %100ean; eta hegoaldean saltzen direnak,ostera, gaztelania hutsean, bi izan ezik: Vichy catalan etaFontecabras. Lehenak, hots, Kataluniako Vichyk, etiketabost hizkuntzatan dakar, bost hizkuntzetako bat katalanabera izanik. Aragoiko Fontdecabrasek, bestalde, ele bitanagertzen ditu bere etiketak: gaztelaniaz eta portugesez.

Eskubide urraketa

Azterketa honetatik zera ondorioztatzen dugu beraz: ez daHizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsala errespeta-tzen. Izan ere, “hizkuntza-komunitate propioaren lurraldeangizaki orok eskubidea dauka bere hizkuntzan informazioosoa izateko idatzia zein ahozkoa, lurraldean finkatutakomerkataritza-establezimenduek eskaintzen dituzten produk-tu eta zerbitzuez, hala nola erabiltze-jarraibideak, etiketak,osagai-zerrendak, publizitatea, bermeak eta gainerakoak”.Horixe dio Bartzelonako deklarazioak etiketei buruz bere50.2. artikuluan. Etiketetan ez ezik, urraketa webgune gehie-netan ere egiten da, ez baita euskararik ageri. Frantsesa etagaztelaniaz gain, beste hinkuntza batzuk darabiltzate aztertu-tako hainbat ur mineral-botilek, baina euskararik ez oro har.

Are gehiago esan daiteke, izan ere, ur mineralak ekoiz-ten dituzten enpresa gehienek herritarren hizkuntza-esku-bideak urratzen badituzte ere,herritar xumeak urraketahorren aurrean babestukodituen arau juridikorik ez du,eta, ondorioz, babes-gabeta-suna handia da alor horretan.

Ur mineral-botilek bazterrean utzi dituzte gure mahaietako pitxer eta potinak.Oraingo formatuan ura plastikozko botiletan dator, normalean gardena izatenda; eta etiketa batez azaltzen zaigu bere izena, nondik jasoa den, nork botila-ratzen duen etab… Baina, euskararen presentziari dagokionez zilegi al da urmineral-botila hauek kalitate kontrola pasatzea? Horixe da honako erreportaiahonen gaia. 15 ur mineralen etiketak aztertu ondoren, honako ondorioa dakar-kizuegu: urria da oso euskararen erabilera ur-botilen etiketetan.

Euskara oso gutxi darabilte Euskal Herriko ur-minerala saltzen dutenek. Hitzik ere ez da

ageri kanpotik ekartzen diren ur-botiletan.

Euskara urri ur botiletan

A z t e r k e t a * A z t e r k e t a * A z t e r k e t a * A z t e r k e t a * A z t e r k e t a * A z t e r k e t a * A z t e r k e t a * A z t e r k e t a *

A z t e r k e t a * A z t e r k e t a * A z t e r k e t a * A z t e r k e t a * A z t e r k e t a * A z t e r k e t a * A z t e r k e t a * A z t e r k e t a *

Page 3: tik · 2008. 7. 8. · baino ezbaitira euskara, beste hizkuntzekin modu oreka-tuan, hedatzen dutenak.Beteluk, bestalde, ez du webgune-rik eta Uralaik gaztelania baino ez darabil sarean

EtiketakAzterketa hau egiteko erabilitako botila guztiak EuskalHerrian erosi ditugu. Litro eta erdikoak aukeratu ditugu,etxe eta jatetxeetan erabilienak izateagatik. Bestalde, EuskalHerrian gehien kontsumitzen diren markak hautatu ditugu,bertan botilaratuak izan ala ez. Hauek izan dira, beraz,azterketa egiteko irizpide nagusiak.

Arestian aipatu bezala,Betelu eta Alzola dira euren eti-ketetan gaztelaniaz gain, euskaraere agertzen duten markak. BaiBetelu bai Altzolaren kasuan,ordea, ez da informazio guztiaeuskaraz eskaintzen. Biak EuskalHerrian ekoizten dira, bataGipuzkoan eta bestea Nafarroan.

Insalus, Uralai etaBelascoainek, aldiz, EuskalHerrian ekoitzita ere, ez dioteeuskarari inolako lekurik uztenberenn etiketetan. Bitxikeriamoduan aipa dezakegu,Insalusek euskaraz hitzik agertuez arren, etiketak pertsonaliza-tzeko aukera eskaintzen duela.Halaber, azterketak erakutsi digu,gainerako marka guztiek ez dute-la euskaraz informatzen eurenetiketen bidez. Gehienek hizkun-tza bakarra erabiltzen dute: gaz-telania Hegoaldekoen kasuan etafrantsesa Iparraldekoenean. Bi salbuespen aurkitu ditugueleaniztasunaren aldekoak: Vichy catalan eta Fontecabras.Vichyk neurri desberdinean bada ere, bost hizkuntza erabil-tzen ditu -katalana berne- eta Fontecabrasek bi; baina, eus-kara ez batak eta ez besteak.

Webguneak Ura botilatzen dutenen webguneetan ere presentzia osourria du euskarak. Alzolak eta Insalusek informazio osoaeuskaraz, era orekatuan, gainera, eskaintzen dute. Alzolakbi eletan dakar informazioa, gaztelania ere erabiltzen baitu.Eta Insalusen kasuan, ingelesa gehitu zaie beste bi hizkun-tzei; honela bada, euskara, gaztelania eta ingelesa erabiltzenditu bere webean. Beteluk ez du webgunerik. Eta, azkenik,Euskal Herrikoa den Belascoainek ez du bere webguneanhitzik euskaraz, gaztelaniaz dago soilik.

Alzola eta Insalus-ekin batera beste lau enpresak era-biltzen dute hizkuntza bat baino gehiago haien webgunetanhonako hauek hain zuzen ere: Evian, Contrex, Vittel etaVichy catalanek. Baina, informazioa zabaltzeko modubezala ez dute euskararen aldeko hauturik egin. ProduktuakIparraldean saltzen dituzten enpresek 3 hizkuntza edogehiago erabiltzen dute, baina batek ere ez euskararik.Hegoaldean saltzen direnen artean, bestalde, Fontecabras,Solan de Cabras, Solares, Font Vella, Lanjaron eta aipa-tutako Belascoain enpresek hizkuntza bakarra erabiltzendute: gaztelania. Santolinek webgunean sartzeko pasahitzaeskatzen du eta ez dugu ikusterik izan.

Consumer aldizkariaren azterketaEsanguratsua da euskararekin gertatzen dena, ofiziala

bada ere, oraindik euskara hutsean datorrena desegokitzatjotzen baita, gaztelania hutsean dagoena naturalizatuadagoen bitartean. Esaterako Consumer aldizkariak urmineralei buruzko azterketa egiterakoan nabarmenduduen alde eta ikuspegietako bat Alzolako uren etike-tan osagai kimikoak euskara hutsean jartzea izan da,baina ez txalotzeko: legeak gaztelaniaz etiketatzerabehartzen duela eta zigortu egin du bere balorazioan.Zigortzekoa kontsumo-aldizkari honen jarrera da,informazio bat euskara hutsean emateagatik gutxietsiegin du Elgoibarko Alzola eta ez du, aldiz, marka batere zigortu gaztelania hutsean etiketatzeagatik.Agerian uzten du kasuak hizkuntzen arteko asimetria.

Gainera, informazio hori euskaraz badago ere,osagai kimikoak beste hizkuntzetan ere antzera esatendirenez izen horiek ulergarriak dira. Hau da Alzolakoetiketan dagoena: “Naturak berak emana. Analisikimikoa mg/l-tan. Hondakin lehorra 180º Z-tan.Bikarbonatoak. Sulfatoak. Kloruroak. Nitratoak.Fluoruroak. Kaltzioa. Magnesioa. Sodioa. Potasioa.Silizea.” Agerikoa da guztiz ulergarria dela euskara ezdakien batentzat ere.

Hona hemen Consumerren azterketan esandakoa:“Manantial de Alzola, Elgoibar-Guipúzcoa. En la eti-queta, la composición química viene sólo en euskera,

cuando es obligatorio que esté también en castellano” etaaurrerago: “Las nueve muestras ofrecen toda la informa-ción exigida, pero Alzola informa de la composición analí-tica sólo en euskera cuando debe figurar también en caste-llano”. Iraingarria euskaldunontzat.

Urraketa horren aurrean herritarrekez dute defendituko dituen araurik eta, beraz,

babes-gabetasuna handia da alor honetan

A z t e r k e t a * A z t e r k e t a * A z t e r k e t a * A z t e r k e t a *

A z t e r k e t a * A z t e r k e t a * A z t e r k e t a * A z t e r k e t a *

Page 4: tik · 2008. 7. 8. · baino ezbaitira euskara, beste hizkuntzekin modu oreka-tuan, hedatzen dutenak.Beteluk, bestalde, ez du webgune-rik eta Uralaik gaztelania baino ez darabil sarean

Euskal HerrikoakInsalus. Iturria: Lizartza, Gipuzkoa. Etiketa, Gaztelaniahutsean badago ere. www.insalus.es webguneak hiru hiz-kuntza erabiltzeko aukera eskaintzen du era orekatuan:Euskaraz aparte, gaztelaniaz eta ingelesez ere eskura daite-ke informazioa. Bitxikeria gisa esan dezakegu etiketa per-tsonalizatuak egiteko aukera eskaintzen duela.Alzola. Iturria: Elgoibar, Gipuzkoa. www.alzola.com webgu-nean, euskara eta gaztelania modu orekatuan erabiltzen dira.Etiketan ere bi hizkuntzak ageri dira, baina era desorekatuan.Gehiena gaztelaniaz dago. Euskaraz, analisi kimikoa ageri da:ur mineral naturala dela dio, beste guztia gaztelaniaz dago.Betelu. Iturria: Betelu, Nafarroa. Euskara eta gaztelaniaageri dira etiketan. Hala ere, euskararen presentzia urria daoso. Ur mineral naturala dela dio, Euskal Herrikoa eta edu-kia. Gainerako guztia gaztelania hutsean ageri da.Webgunerik ez du.Uralai. Iturria: Belaskoain, Nafarroa. Etiketa etawww.aguasdebelascoain.com webgunea gaztelania hutseandaude, hizkuntza bat bakarrik erabiltzen dute.

KanpokoakVichy catalan. Iturria: Caldes De Malavella, Girona.Katalunian ekoitzitako ur botila hauen etiketak eta webgu-neak errespetatzen du katalana. Etiketan bost hizkuntzaageri dira: Gaztelaniaz informazio oso-osoa eskaintzen da,katalanez eta ingelesez oinarrizkoa, hiru hizkuntzatan eranahikoa orekatuan. Horiekin batera arabiera eta txinera ereageri dira. www.vichycatalan.es webgunea lau hizkuntzatan

da. Katalanez, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez eskain-tzen du informazioa. Azken bi hizkuntzak hautatuz gero,ohartuko gara, aukera bakar batzuk gaztelaniaz bakarrikdaudela eta espreski horrela abisatzen du.Font Vella. Iturria: Sant Hilari Sacalm, Girona.Kataluniako beste marka honen etiketa etawww.fontvella.es webgunea gaztelania hutsean daude, hiz-kuntza bat bakarrik erabiltzen dute.

Fontecabras. Iturria; Jaraba, Aragoi. Etiketa gaztelaniazeta portugesez dago. www.fontecabras.com webgunea gaz-telania hutsean dago.Lanjaron. Iturria: Lanjaron, Granada. Etiketa etawww.lanjaron.com webgunea gaztelania hutsean daude,hizkuntza bat bakarrik erabiltzen dute.Solares. Iturria: Solares, Cantabria. Etiketa eta www.agua-desolares.com webgunea gaztelania hutsean daude, hizkun-tza bat bakarrik erabiltzen dute.

Solan de Cabras. Iturria: Beteta, Cuenca. Gaztelaniahutsean dago etiketa. www.solandecabras.es, webgunea sor-tze-prozesuan dago eta horren abisua gaztelaniaz bakarrikematen dute.Santolin. Iturria: Quintana Urria, Burgos. Gaztelaniahutsean dago etiketa. www.santolin.com webgunean ez dusartzen uzten. Pasahitza eskatzen du.

Iparraldean saltzen direnakVittel. Iturria: Vittel, Vosges. Etiketa frantses hutseandago. www.vittel.com -ek lau webgune desberdin ditu hiruhizkuntzatan:. Belgikakoan frantsesa bakarrik nahiz etaBelgika elebiduna izan, frantsesa Frantziakoan, alemanaAlemaniakoan eta japoniera Japoniakoan.Contrex. Iturria: Contrexeville, Vosges. Etiketa frantseshutsean dago eta www.contrex.com bost hizkuntzatan web-gune ezberdinetan: Suitzakoan bi hizkuntza eskaintzen dirafrantsesa eta alemana. Gainerakoetan bana, japoniera, inge-lesa, alemana, eta txekiera.Evian. Iturria: Evian les Bains, Alpes de Haute Savoie.Etiketa frantses hutsean dago eta www.evian.com webgu-nean bost hizkuntzatan. Evianek 7 gune desberdin eskain-tzen ditu. Bitan, Belgikan eta Kanadan, bi hizkuntza erabil-tzen ditu, frantsesa eta ingelesa. Gainerakoetan bat bakarra,EEBBetan ingelesa, Frantzian frantsesa, Alemanian alema-na, Japonian japoniera eta Singapurren ingelesa.

Gironako Vichy-ren ur-botiletan eta webguneanageri da katalana beste hizkuntzekin batera.

Etiketan bost hizkuntza dira. Webgunean lau.

Iparraldean saltzen diren botilek ez dute hitzikeuskaraz. Etiketak erabat frantsezez daude.

Webguneetan hizkuntza asko erabiltzen dituzte,baina euskararik ez.

A z t e r k e t a * A z t e r k e t a *

A z t e r k e t a * A z t e r k e t a *

U r m i n e r a l e n a z t e r ke t a b a n a n - b a n a n

Alzola, Insalus eta Beteluk, hirurek dute zerbait euskaraz. Alzolak, etiketan etawebgunean, Insalusek webgunean eta Beteluk etiketan. Honek ez du webgunerik.

Hegoldean saltzen diren botila gehienen etiketak gaztelaniaz daude. Vichy Catalansalbuespenak gaztelania, katalana, ingelesa, arabiera eta txinera ditu. Euskararik ez.

Page 5: tik · 2008. 7. 8. · baino ezbaitira euskara, beste hizkuntzekin modu oreka-tuan, hedatzen dutenak.Beteluk, bestalde, ez du webgune-rik eta Uralaik gaztelania baino ez darabil sarean

Euskararen Gizarte Eralkundeen Kontseilua 46erakundek sortu zuten eta 1997 abenduaren 6an aurkeztuDurangoko Historia Museoan. Hamar urte pasa direnhonetan, euskararen alde lan egiten duten erakundeokberretsi egin dute orduan abian jarritakoa; honela,Kontseiluaren sortzaileek “Euskaraz bai” adierazpenarekinbat egin zuten apirilaren 1ean. Abenduan Kontseiluarenbatzarrak onartu zuenetik, beste hainbat sektore eta eragile-ren atxikimendua ere jaso du adie-razpenak, esaterako, kirolariena api-rilaren 29an, sindikatuena maiatza-ren 6an eta euskal kulturako hainbatordezkariena ekainaren 6an eta baitawww.kontseilua.org/euskarazbaiwebgunean sartu diren hainbat herri-tarrena ere. Babesa eman nahi dutenekerraz erraz egin dezakete, hori dutehelbidea. Talde eta herritar guztiekdute euskalgintzan murgiltzeko ateazabalik. “Euskaraz bai” lema berria etaberarekin dakarrena gizarte osoanzabaltzea da Kontseiluaren helburua.

Duela hamar urte euskararen aldeesparru ezberdinetan bakoitza berekabuz ziharduten erakundeek elkarre-kin euskararen normalizazioa bultza-tzeko erabakia hartu eta Kontseilua

sortu zutenetik, hainbat lan ildo jorratu ditu honek beti ereeuskararen normalizazioa areagotzeko eginkizunari lotuta.Lehen urtean, 1998an, indartsu ekin zion bideari, BaiEuskarari kanpainaren amaieran Euskal Herriko bost kirolestadio betez. Bilbon, Iruñean, Donostian, Miarritzen etaGasteizen, 120.000 lagun baino gehiago bildu ziren guztiraeta aldi berean euskararen alde. Mobilizazio handi hark inda-rra eman zion lanean jarraitzeko, eta ondorengo urteetan, lanzorrotza egin du hainbat arlotan: lan munduan eragiteko Bai

Euskarari Ziurtagiria sortu eta zabaldu zuen, egun 1.520enpresa, saltoki eta era guztietako entitatek darabiltena; 122herritan jarri dira abian akordioak; hizkuntza-eskubideakerrespetarazteko Behatokia eta Euskararen Telefonoa irekizituen; alderdi politiko eta sindikatuak AkordioSoziopolitikoan elkartu zituen eta maila instituzionalean era-giteko hainbat ekimen jorratu ditu, udalen hizkuntza-politika-ren neurketa eta jarraipena, besteak beste.

Lan ildo hauek guztiek, hamarurtetan egindakoa, bildu dute”Kontseilua 10 urtez bidea ireki-tzen” erakusketan. Urte hauetanerabilitako materialek, bereziki argi-talpenek, panelek, argazkiek, orde-nagailu bidezko aurkezpenek etaikus-entzunezkoak osatzen dutekontseiluaren erakusketa ibiltaria.

Horrela, herritarrek, batetik,Kontseiluaren proiektu horiek etaegindako lana zuzenean ezagutzekoaukera izango dute, eta bestetik, euska-rak egun duen egoeraren gako nagu-siez jabetu eta egoera horren aurrean,Kontseiluaren ustez, euskarak behardituen neurri sozial eta politiko-insti-tuzional garrantzitsuenak zein direnezagutzea. Neurri horiekin bat egingo

duten bidelagunak behar ditu Kontseiluak eta herriz herridabilen erakusketarekin batera, herrietan “Euskaraz bai” aste-ak antolatu dituzte: hitzaldiak, antzerkiak, kontzertuak, kirol-lehiaketak, erakusketak,... Euskararen aldeko giroa sortu da,euskaraz, herritarrek normalizazioaren erronka bere egindezaten. Kontseiluaren beste helburu nagusietako bat erronkahonetan oraindik murgildu ez direnei deia zabaltzea da: nor-malizazioa hurbilago izango da gero eta jende gehiagok horiegia bihurtzeko eman beharreko pausoak ematen baditu.

Urte garrantzitsua da 2008a Kontseiluarentzat. Hamar urte bete ditu jada, eta urte hauetan eginda-ko lana herritarrei azaltzen ari da “Kontseilua 10 urtez bidea irekitzen“ erakusketaren bidez. Orainarteko aurrerapausoak ezagutarazi nahi ditu Kontseiluak ideia bat zabalduz: ondorengo urteetandenok bide berean lan egin behar dugula normalizazioa ahalik eta azkarren lortu ahal izateko. “Baieuskarari” leloa “Euskaraz bai” bilakatu da: euskararen normalizazioak aldeko jarrerak baino eus-karaz ikasi eta egingo duten hiztunak behar dituelako. “Euskaraz bai” adierazpenarekin hainbatarlotan eta hainbat herritarrek egin dute bat. Abenduaren 13an BECen egingo den ekitaldiarekinbiribilduko da 10. urteurrenaren ospakizun egitaraua.

H a m a r u r t e * H a m a i k a e r r o n k a

Kontseilua10 urtez bidea irekitzen

Estadioetan 125.000 lagunek‘Bai euskarari’ esan eta hamarurtera Kontseiluak ‘Euskaraz

bai’ esatea proposatu du.

Ez da nahikoa euskararenaldeko izatea. Euskarak

hiztunak behar ditu, euskarazegitea: ‘Euskaraz bai’.

Erakusketaren ibilbideaErakusketa ibiltaria herriz herri

dabil: ekainaren 2tik 7ra Iruñeanegon da, 9tik 13ra Seguran, 14an

Azpeitiako UEMA Egunean, eta 16tik20ra Bergaran. Uztailaren 1etik 4raIurretan da eta 7tik 11ra Lazkaon.

Udazkenean Astigarraga, Beasain etaOrdiziara behintzat eramango da.

Herri hauetan erakusketarekin batera“euskaraz bai” asteak antolatu dira.

H a m a r u r t e * H a m a i k a e r r o n k a

Page 6: tik · 2008. 7. 8. · baino ezbaitira euskara, beste hizkuntzekin modu oreka-tuan, hedatzen dutenak.Beteluk, bestalde, ez du webgune-rik eta Uralaik gaztelania baino ez darabil sarean

‘Euskaraz bai’ jauzia emango dute Euskararen GizarteErakundeek. ‘Bai euskarari’ leloak 10 urte bete dituKontseiluaren lanaren izenburu bezala. Luzea eta oparoaizan da egindako eta irekitako bidea, baina bada euskararennormalizazioan jauzia emateko garaia, ‘euskaraz bai’ pausoaemateko garaia.

Bai euskarari leloaren jarraipena izango da Euskarazbai. Bai euskararik 10 urteko ibilbide indartsua izan dusorreratik eta beste urrats bat gehiago emango du euskarazbai bihurtuz: euskara ikasi eta erabiltzea ezinbestekoa denez,horretan konpromiso maila handiagoa izango duen garaiberri baten hasiera izango da, aldeko jarrera gainditu eta egi-tera pasatuz. Izan ere, orain arte indarrean izan ditugun poli-tikek, tresna juridiko-administratiboek eta herritarron porta-erek ez diote euskarari etorkizuna ziurtatu, nahiz eta mende-laurden oso batez horretan jardun; beraz, hizkuntza-politi-kak hobetu, tresna juridiko-administratiboak gaurkotu etaherritarrek, portaerak aldatu egin behar dituzte hizkuntzabaten normalizazioan denbora faktoreak ere garrantzi han-dia duelako eta gaur arteko erritmoekin ez dugulako helbu-rua lortuko. Eraginkortasuna handitzeko proposamenak etaherritarren jokabidean eragiteko asmoz hainbat ekarpen egi-ten segiko du Kontseiluak.

Bien bitartean, distiratsu segitzen du Kontseiluareneguzkiak, baikor eta indartsu. Eta behin eta berriro bai esa-ten ari dira Euskal Herriko hainbat bazterretatik herritarzein eragile, talde politiko, sozial eta sindikatuak. Babesaeman diote ekimenari, besteak beste euskal kirolari, kulturgi-le eta sindikatuetako ordezkariek.

‘Euskaraz bai’ adierazpena Kontseilua osatzen duten gizarte erakundeek ‘Euskaraz bai’adierazpena adostu zuten 2007ko Batzar Nagusian.Adierazpen horren bidez, Euskal Herriko eragileen atxiki-mendua jaso nahi izan du Kontseiluak. Euskararen normali-zazioaren ahaleginean batera jarduteko gonbita luzatuko diegizarte-eragileei, erakundeei eta jendarteari, oro har.Dokumentuak, euskararen egungo egoera aztertu eta azal-tzeaz gaiz, etorkizuneko erronkak eta jarraitu beharrekoildoak proposatzen ditu, helburu jakin eta zabalarekin:

“Euskarak etorkizuna behar duelako, iraungo duen hizkun-tza izatea nahi dugulako eta euskal herritar guztien hizkun-tza izatea nahi dugulako, ezinbestekoa da euskararen garape-na ziurtatzea” dio adierazpenak.

‘Euskaraz bai’ adierazpenak euskararen egoeraren irakur-keta egiteaz gain etorkizunerako erronkak ere azaltzen ditu.Hauek dira euskalgintzak etorkizunean jarraituko dituenoinarrizko ildoak:

1. Euskararen berreskurapen-prozesua azkartzea ezinbeste-koa da. Hau da, egun Euskal Herrian euskara ez dakitenekikastea, eta, bere erabilera esparru eta eremu berrietan han-ditzea, ahalik eta eperik laburrenean. Ezagutza eta erabilerazabaltzeko aukera berriak sortzen jarraitu behar dugu.

2. Funtzio sozial guztiak euskaraz garatzeko aukera lehenbai-lehen lortzea ezinbestekoa da, horrela lor baitaiteke euska-raren normalizazioan urrats benetakoak egitea.

3. Euskara lehentasuneko hizkuntza izatea lortu behar dugu,horrela ziurta baitaiteke euskaldunen eta biztanle guztienhizkuntza eskubideak bermatuta izatea.

4. Hori guztia egiteko lan politiko-instituzionala eta lan sozia-la bideratu behar dira, biak ere norabide berean. Erakundeinstituzionalek, eragile politikoek, ekonomikoek eta sozia-lek, norbanakoek eta euskalgintzak norabide berean lan egi-tea ezinbestekoa da, guztion arteko lankidetzak ziurta bai-tezake euskararen geroa eta Euskal Herri euskalduna.

«Euskaraz bai» j

Kontseiluaren helbideakMartzelo Zelaieta 75 12 Galuperie Kaia Pedro Asua kalea, 27-beheaU3 eraikina, 13. bul. 31014 Iruñea 64100 Baiona 01008, GasteizTel: 948 384 680/ Fax: 948 123 743 Tel./Fax.: 945 179280 Tel./Fax.: 945 215196

H a m a r u r t e * H a m a i k a e r r o n k a

Page 7: tik · 2008. 7. 8. · baino ezbaitira euskara, beste hizkuntzekin modu oreka-tuan, hedatzen dutenak.Beteluk, bestalde, ez du webgune-rik eta Uralaik gaztelania baino ez darabil sarean

Euskararen normalizazioan aurrera egin behar dugu.Asko egin den arren, asko dago egiteko. Kontseiluarensorreratik 10 urte igaro dira, hamar urte oparo. Urteotaneuskalgintzak lan sendoa egin du, euskararen normalizazio-aren oinarriak finkatu ditu: herrietan normalizaziorako eki-menak bultzatu ditugu, lan-mundua euskalduntzeko bideakmartxan jarri ditugu, hizkuntza-eskubideen inguruko kon-tzientzia sortu dugu eta hizkuntza-politika berri eta egokiakbehar direla ohartarazi dugu, besteak beste.

Handia izan da egindako lana, aberatsa jorratutakobidea, baina orain bidegurutze batean gaude. Euskararennormalizazio-prozesuak hartu behar duen bidea erabakibehar dugu. Hizkuntzaren normalizazioak aurrera edo atze-ra egingo duen definitzen ari gara. Zergatik? Orain arteegindako lana handia izan arren, urrats berriak ematekotenorean gaudelako.

Aurrera egiteko hizkuntza-politika eraginkorrak beharditugu. Irakastereduen erreformarekin ez baditugu ikasleeuskaldun eleaniztunak sortzea lortzen, zaildu egingo dabelaunaldi berriek euskara jakitea eta euskararen presen-tziak atzera egingo du.

Behin eta berriro esan dugu gaur egungo hizkuntza-politikak desegokiak direla, ez dutelako euskararen norma-lizazioa eta garapen osoa ziurtatzen. EAEko, Nafarroakoeta Iparraldeko instituzio politikoek gabezia nabarmenakdituzte, ez dute bermatzen euskaraz bizitzeko aukera, bizi-kidetza arazoa sortuz. Adibide gisa, administrazioetanherritarrok ez ditugu hizkuntza-eskubideak bermaturik,herritarrok ezin dugu osasun zerbitzu publikora edoAdministrazio orokorrera euskaraz naturaltasunez eta lasai-tasunez zuzendu, gehienetan ez dugulako euskarazko eran-tzunik izango. Euskaldunak ez diren langileak kontratatzenjarraitzen dute gaur egun eta barruan euskaldundu behardirenei ez diete derrigortasun-datarik jartzen. Ez al da zen-tzudunagoa kontratazio berri guztietan euskara eskatzea?Ondoren banan-banan euskalduntzea baino merkeagoa etazuzenagoa izango da.

“Euskaraz bai” esan behar dugu. Aldaketa behar dugu,normalizazioaren bidean aurreranzko jauzia. Kontseiluaosatzen dugun gizarte-erakundeok posible dela uste dugueta ilusioz ari gara lanean. Hizkuntza baten normalizazio-prozesuek inflexio-puntuak dituzte. Une honetan euskara-ren etorkizuna erabaki behar da, euskalgintzaren ahalegina-rekin bakarrik ez baita sostengatuko. Konturatzen ari garaeuskaldunak sortzearekin ez dela nahikoa, euskaldunok ezbaitugu euskaraz bizitzeko eskubidea bermaturik, ohikofuntzionamendua, lehenetsitakoa, erdaraz garatzen delako.Hordagoa bota behar dugu: euskaraz baietz!

Xabier Mendiguren BereziartuKontseiluko idazkari nagusia

Euskaraz baietz

Bat egin dute “Euskaraz bai” adierazpenarekinKontseiluaren sortzaileek, apirilaren 1ean,kirolariek, apirilaren 29an, sindikatuetako ordezkariek, maiatzaren 6an eta kulturgileek,ekainaren 6an. Babesa erraz eman daiteke www.kontseilua.org/euskarazbai webgunean.

Eta guztiaren jomuga da Bilbao Exhibition Centre, BEC,Barakaldoko erakustazoka handian abenduaren 13an burutukoden ospakizun ekitaldi handiagoa.

jauzia

Bai Euskarari Laguntzaile egiteko aukera Internetezwww.kontseilua.org web gunean edo www.kutxa.net atariko “Emariak” ataleanBai Euskarari Laguntzaile izateak murriztapen interesgarriak eskaintzen ditu PFEZaren aitorpenean

H a m a i k a e r r o n k a

Page 8: tik · 2008. 7. 8. · baino ezbaitira euskara, beste hizkuntzekin modu oreka-tuan, hedatzen dutenak.Beteluk, bestalde, ez du webgune-rik eta Uralaik gaztelania baino ez darabil sarean

www.behatokia.org www.euskararentelefonoa.com

www.kontseilua.org www.baieuskarari.org

10 urtezzure laguntzari eskerEuskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak hamar urte etaerdi daramatza euskararen erabilpena gizarteko sektore guztie-tara zabaltzeko lanean; eta aurrerapauso sendoak ematen bada-bil, gizartearen babesari esker izan da. Orain dela hamar urte,Euskal Herriko bost kirol estadio bete genituen herritarrok.

Babesa, maila guztietakoa izan da. Herritarrek eta gizarte-eragileek euskararen aldeko apustua egin dute, konpromiso-ak hartu dituzte, eta gainera, babes ekonomikoa ere eskainidiote euskarari. Babes ekonomikoa gorpuzteko ereduakbidelagun mota guztiei ateak irekitzeko pentsatuak dira: sek-tore publikoari, pribatuari eta norbanakoei.

Herri-erakundeak. Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundi etaEAEko 3 hiriburuekin batera, Euskal Herri osokohainbat udal eta mankomunitatek laguntzen dutediruz Kontseiluaren jarduera, bai egitasmojakinen gaineko lankidetzen bitartez, bai diru-laguntza bideratuz. Gainera, gero eta gehiagodira bat egiten duten instituzioak.

Pertsona juridikoak. Enpresa babesleak edo kidekorporatiboak, gaur egun, 130 dira. Elkarte ano-nimoak, mugatuak, kooperatibak… tamaina,sektore, kokapen eta proiekzio oso desberdine-koak, baina euskararekiko erantzukizuneanKontseiluarekin bat egiten dutenak.

Pertsona fisikoak. ‘Bai Euskarari Laguntzaileak’ izan dirennorbanakoak ‘Euskaraz Bai Laguntzaileak’ izango diraaurrerantzean. Horiek osatzen dute hirugarren babes-mul-tzoa. Edonor izan liteke Euskaraz Bai Laguntzailea(www.kontseilua.org/izanlaguntzailea) eta laguntzeko nahiduen modua aukera dezake.

Hilero hainbesteko bat eman daiteke, norberak nahi duena, etaurtean behin, bitan, lautan edo hilero ordaindu. Edo, bestela,bakoitzak nahi duen zenbateko ekarpena egin dezake, behin.

Ordainketa transferentzia-bidez edo txeke-bidez egin daitekeeta errenta aitorpena egiterakoan, ordaindu beharreko zerga

arindu egiten da, Kontseiluari emandako dirulaguntzakenkari bezala gehituta.

Babesle eta lankide izan direnei, orain direneieta etorkizunean izango direnei, eskerrikasko erakutsi diguzuen konfiantzagatik.Zuri esker –erakunde zein norbanako–,sekulako bultzada emango diogu euskarari.Zatoz bidera, izan zeu ere laguntzaile!

Babesletza moduen gaineko informazioa jasonahi izanez gero, jarri Kontseiluarekin harre-manetan [email protected] helbi-dean edo 943 591 200 telefono zenbakian.

www.behatokia.org www.euskararentelefonoa.com

www.kontseilua.org www.baieuskarari.org

<< zer berri > zer berri > zer berri <<