Harria, papera ala guraizeak

Preview:

Citation preview

Egilea: Fernando Larraiotz

NOLA JOLASTU.

Umeak, bikoteka, aurrez-aurre jartzen dira.

Esku bat atzean jarrita batek galdetu behar du:

- Zer nahi duzu; harria, papera ala guraizeak?

Orduan, besteak erantzun behar du:

- Nik nahi dut…bat, bi eta hiru!!!

Hiru esandakoan biek atzean eskutuan duten eskua batera atera behar dute.

Harriak guraizeei irabazten die.

Paperak harriari irabazten dio.

Guraizeek paperari irabazten diote.

Irabazten duenak jolasten jarraitzen du eta hurrengo jokalariari dei egiten dio esanez:

Hurrengoa!!!

Recommended