View
21
Download
0
Category
Preview:
Citation preview
4 5
6 7
hhh..
hh...hhh..
hhh!
8 9
zergatik egiten dut amets hau?
jada nahikoa izan ez banu
moduan.
bihar dira hogeita bost urte eta-k aita hil zuela.
hogeita bost urte ez dira izan nahikoa, bularrean geratu
zitzaidan zuloa betetzeko.
orduan, zergatik egiten dut amets hau?
“barkatzen diet”, esan
nuen orduan, eta hedabide guztiek jaso
zituzten apaizgai
umezurtz gaztearen
hitzak.
barkatzen diet...
esan nuen, bi hitz horien garrantziaz
benetan jabetu gabe.
barkatzen diet...
esan nuen, eta urrunean josu ikusten
nuen.
nik... bakartzen
diet...
ulertu ezinik zergatik, nire aitaren ehorzketan, josu, nire lagunik onena, ez zitzaidan hurbiltzen.
zerbait sumatu nuen, nonbait, hari
dei egitera bultzatu ninduen zerbait. alferrik izan zen. ez zidan erantzun.
josu!
nik... barka...
10 11
askotan gogoratzen dut eszena hura. eta ez dakit zergatik, baina kanpotik ikusita gogoratzen dut.
oroimenean, neure burua
urrunean ikusten dut, bakarrik;
josuren aurpegia, aldiz, aurrez
aurre, betilun eta burumakur,
euripean.
ez nuen josu berriro ikusi,
eta urte luzez oinazetu nau pentsatzeak
atentatuarekin zerikusirik
izan zezakeela, horrek
oharkabeko konplize
bihurtuko baininduen.
baina ez. ordurako
eta-n egon arren, josuk, antza, ez zuen
zerikusirik izan.
atentatuaren egilea,
biskarret izeneko bat, ez zuen ezagutu
ere egin.
andres biskarret besteek
hil zuten, gal-ekoek, handik urte batzuetara.
horrek martiri bihurtu zuelarik, haren aurpegia jasan behar nik, kaleak papereztatzen, santu
bat bailitzan.
tira, oraindik ez dut ulertzen
zergatik ditudan amets horiek, eta zergatik justu orain, hogeita bost
urte geroago...
kafesne bat,
mesedez.
kaixo, anton. berandu nator,
barkatu.
lasai, heldu berria naiz.
deskafeinatu bat jarriko, mesedez?
sentitzen dut, itziar, baina ez dut berri onik.
12 13
gotzainarekin egon zara?
bai, atzo hitz egin nuen jesus marirekin, baina ez dago zer
eginik. esan zuen egoera kontuan hartuta...
ezin dudala lanpostuan
jarraitu.
ulertzazu, erlijio irakasle ezkongabe bat haurdun, eta
umearen aita gizon ezkondu bat...
ez dakit, itziar, ezkonduko bazinete behintzat,
zibiletik sikiera... nik...
ja! nahiago nuke!
gonzalok ez du emaztea utziko. hori esan dit.
nik abortatzea nahi du.
abortatu? eta zuk...?
zer...?
kakatara bidali dut. abortatuko
dudana gure harremana izango da.
zeu ere... ia berrogei urte itxaron, eta
azkenean liatu halako...
nahikoa da, anton. denek epaituko naute; mesedez, ez egin zuk gauza bera, zure
laguntza behar dut.
bai, bai... barkatu.
hori al da? besteek zer
esango?ez... ez.
zera...
jainkoarren, anton... zuk
ezin badidazu lagundu,
nork orduan?
ez dakit... hartzazu
abokatu bat... eraman kontua auzitegietara...
kasu honetan, elizatik kanpo
dago esperantza.
haurdunaldi zaila izaten ari da, sarri dut goragalea. ez dut pentsatu
ere nahi zer izango den umea jaiotzen
denean.
ez dit axola neuk bakarrik haztea; ez diot gonzalori eskatuko aitatasuna onartzeko... baina lan hori behar
dut, anton. egin zerbait, mesedez. egin dezakezu!
bikario nagusia zara!
bai, bikario nagusia naiz, eta horrexegatik ezin dut ezer egin.
postua eman zizutenean ere, nepotismoa aipatu zuten batzuek. pentsa zer esango
luketen...
obedientzia-botoa egin nuen, eta elizak bere arauak ditu...
ezin ditut hautsi, are gutxiago dudan kargua izanik...
14
amari kontatu diozu?
baina ez dakit animatu ala sustoz
hilko ote dudan.tira, beti esan izan du iloben kontuan huts egin diogula.
mutikoa bada, aitaren izena jarriko diot:
ignacio.
horrek ilusio handia egingo
dio.
oraindik ez.
bihar kontatzeko asmoa dut... aitaren heriotzaren urteurrena
dela aprobe-
txatuta...
apur bat
anima-tzeko. Josu
16 17
josu!
zer?
aspaldi honetan, lelotuta ematen duk.
ondo hago?
bai, tira... betiko moduan.
betiko moduan? txarto, orduan!
kar... kar.. zera...
institutuko lagun
batekin akordatu
nauk... hogeita
bost urte ikusi ez dudala.
jode, hogeita bost urte... konturatzen haiz?, gure adinean, edozer gauzaz ari garela, beti hogeita
bost urtetik gora pasatu dituk.
batez ere, gure bizitza duela zortzi urte geratu
zelako...
et, et, utzak hori, deprimituko
haiz eta. gehiagotan
atera beharko hintzateke,
badakik, neskekin ibili, dibertitu!
horixe duk, neskekin. ederto dakik hik lagun bat animatzen, txarli.
bai horixe! badakik zer kontatu didaten dominic-ez, bretoiaz?
haren andrea, nonbait, marseillako putetxe bateko
madama duk, eta, etortzerik ez duenean, bere nesketako bat
sartzeko moldatzen da!
zer deritzok? tratua egingo diagu harekin,
noizean behin guri bat bidaltzeko...
hara, txarli, ni ezkonduta nagok, eta
hi, entzerra-tzeko moduan.
18 19
kar, kar! entzerratzeko moduan!
bai txantxa ona!
“batez ere, gure bizitza duela zortzi urte geratu zelako...”
ez da egia. bizitza ez da geratu, gorputza ez zait geratu. aldatu egin da zortzi urte
hauetan.
ilea, esaterako,
urdintzen ari zait.
bai zera...
beste gauza batzuk ere aldatu dira. ziurtasunak ez dira ziurtasun, eta lehen lur sendoa zirudiena harea
mugikor bilakatu da, ni irentsi nahian dabilen zingira.
ez, horiek askoz lehenago geratu ziren, “enpresan”
sartu nintzenean.
zer geratu zen duela
zortzi urte? nire bizitza
soziala? nire familia
bizitza?
orduan, zer geratu zen duela zortzi urte?
20 21
kox, kox! sartu leike?
zelan hitzaldia?
ondo.
zertaz izan da?
umm... itxaron,
irakurriko diat.
“comment faire face aux défis sociaux et personnels de
manière affirmative et prosociale”.
ostras! eta zer
esan nahi du horrek?
aaa! joatea huen!
kontuz ibili, josu, aukera txikiena aprobetxatzen ditek burua jateko... “de manière affirmative et
prosociale”.
kar. kar.
kar, kar kar,
kar
zertarako? ezer berririk esan zuten? gogoratu
beste historiagile harena, ira-z mintzatu zena...
txor-txor-txor!
oso ulerberak dira denak,
gatazkak inorenak direnean.
ni, behin, horietako hitzaldi batera joan nintzen, baina
b.b. ikustearren.
b.b? brigitte bardot?
kartzelan?
mmm? baina orain berak
ematen dik-eta balea.
ez esan halakorik, oskar. zahartu egin duk, noski, baina duintasunez.
oso gustuko diat emakume hori, menderaezina duk.
fatxa bat da baina!
begira, hitzaldi horretara
gustura joango nintzen.
ba batzuetan oso jende ona etortzen da.
joan zen astekoak pilo bat zekien palestina eta
israelen arteko gatazkaz.
eta zuek galdu egin zenuten.
bai, la santé-n izan zen. orain kezkatzen duten gaiak erabili behar
zituen: zezenketak direla, baleak direla... niri bost, horiek guztiak. nik bera
ikusi nahi nuen.
fatxa men-deraezina, horixe!
kar, kar. eta, zer moduz?
22 23
azkenean ez zen etorri. haren fundazio-ko
ordezkari bat azaldu zen.
pentsa zer desilusio. gela leporaino,
bizardo bat ikusteko... kabreatu, eta han utzi
genuen tipoa bakar-bakarrik. kar,
kar
nola azaldu txarliri, mikeli eta oskarri...
nola azaldu ito egiten naizela.
airea behar dudala. hitzaldi horietara
joaten naizela inoren hitzak
entzuteko beharra dudalako...
... hemen atxilo ez dagoen norbai-tenak.
hi, josu! entzun al
duk?
leihoa zabaldu behar dudala
airea sar dadin...
mm? txarlik ziok baduela argudio hutsezin bat, espainiako gobernua
konbentzitzeko komeni zaiola euskaldunok,
katalanak eta galegoak independente izatea.
zuek ez badakizue ere, herrialde mugakideek elkarri eman ohi diote botoa jaialdi
horretan. zergatik ez du espainiak inoiz irabazten?
argi dago: bi herrialderekin baino ez duelako muga.
eurovision-eko jaialdia!
eta zergatik ez? nik pozarren egingo nikek. spain twelve points, l’espagne
douze points.
ondo zagok, bai. eta hik uste duk, independente izan eta gero, euskaldunok, katalanek eta
galegoek espainiari emango geniokeela botoa...
kar, kar. argudio hutsezina da, bai!
pena bakarra, frantziarekin ez duela balio,
bederatzi mugakide ditik eta...
beste batzuetan, tranpa egiten dut. ihes egiten dut.
24 25
gorputzaz gabetzen naiz...
... eta ihes egiten dut.
ezin nau inork seinalatu, ez epaitu
ni izateari uzten diot, ez dut jada izenik
dena naiz, eta ez naiz ezer, ez nau inork
ikusten
ez dut zertan itxurak eta plantak egin
eta nahi dudan tokira joan naiteke
nahi bezain arin
nahi badut, etxera buelta
naiteke
batzuetan, portuko usaina aditzea lortzen dut,
eta bokaletik sartzen diren ontzien sirenak entzutea
ikus dezaket jendea bizi egiten dela
karmele eta aritz ikus ditzaket, eta nola falta ditudan esan
so geratzen zaizkit, besarka ditzadan
uzten
inoiz, karmeleren soak apur batez
lotzen nau
eta konturatu orduko, antonekin buruz buru nengoen, elkar ezagutu genuenean,
institutuko lehen egunean
oraingoan, baina, antonek ez du ezer esaten... haren begiek ez dute ezer adierazten...
gehienetan, aritz ume bat da, baina gaur, bere hamalau urteetatik
begiratu dit, eta neure burua
ikusi dut, bere adina
nuenean
26 27
hurbildu natzaio, eta sentitu dut
bihotza harenarekin batera taupaka
hitzak tantaka irten dira
hogeita bost urtez irten
nahian
bi hitz baino ez
hain ahulak, eta hain
izugarriak
...
sentitzen diat
azken aldiz ikusi nuenean bezala...
duela hogeita bost urte,
euren aitaren ehorzketan
beraz, itsu izatea ez dut sekula muga modura bizi
izan.
... hemengo askok ezagutuko nauzue: idazlea naiz, baita
kantaria eta esataria ere, eta
munduan zehar ibili naiz...
baina mediku batek segurtatu zidan ebakuntza
eginez gero zerbait ikusiko
nuela.
galtzekorik ez nuela pentsatu
nuen, eta, hala, ondoren gertatu-
takoa ustekabe bikoitza izan zen.
lehen ustekabea ebakuntzaren emaitza izan zen: argia eta iluna
bereizten hasi nintzen, baita silueta batzuk ere.
pozarren egongo nintzela
pentsatuko duzue...
bada, horra bigarren ustekabea: ez, ez
nengoen batere pozik.
hogeita bost urtez egon dira ezkutuan
Recommended