12-13 EKINTZA GUZTIAK [Modo de compatibilidad] · elikadura tailerra egin zuten. KONTSUMO TAILERRAK...

Preview:

Citation preview

AGENDA 21

LEITOKI

2012- 2013

IRAILA

KURTSOA HASI DUGU

� Irailaren 13an patruila berdea hasi zen eskolan ( astelehenero eta ostegunero).

� Eko ordezkariak aukeratu ziren gela guztietan.

� Papera, plastikoa, pilak, tinta kartutxoak, tapoiak eta mobilak birziklatzen ditugu eskolan.

AURTENGO EKO-ORDEZKARIAK

TAPOIEN BILKETA

� 6. Mailakoek tapoiak birziklatzeko ontziak prestatu zituzten pasaden urtean eta 4 sarreretan ipini zituzten.

� Tapoi asko biltzen ari gara, gaixotasun arraroei buruz ikerketa zientifikoak egiteko.

� Tapoiak bildu ostean, Itziarrek eta Rosak kotxez biltegi batera eramaten zituzten. eskerrik asko biei.

� Orain , kurtso amaieran herri osoan tapoiak biltzen ari gara Udanerentzat.

AURREAKORDIOAK SUSTATU

•Paper birziklatuaren erabilera sustatu .• Papera alde bietatik erabili •Papera ondo erabilita dagoenean birziklatu •Astean birritan birziklatzeko dagoen papera edukiontzietara eraman

•Paperaren kontsumoamurriztu

• Ηondakinak ondo bereizi

• Argindarraren kontrola sustatu eta kontsumoa murriztu: gelako argiak, komuneko argiak, e.a. behar direnean bakarrik erabili

• Uraren kontsumoa murriztu

� Bridak ipini zirenetik, Konturatu gara ur erdia baino gutxiago botatzen duela iturri bakoitzak.

� Eskolan saiatuko gara energia eta ura ondo erabiltzen.

URRIA

KONTSUMO TAILERRAK

� Urriaren 1. astean kontsumo tailerrak egin genituen:

� 1. zikloan ogia eta lehengaiak

� 2. zikloan: yogurta eta lehengaiak

� 3. zikloan: lehengaiak eta informatika

� Gurasoek ere parte hartu zuten: elikadura tailerra egin zuten.

KONTSUMO TAILERRAK

KONTSUMO TAILERRAK

KONTSUMO TAILERRAK

KONTSUMO TAILERRAK

3. Mailan ogia ere egin dute

� 3. mailakoek gelan ogia egin dute.

� Ugaoko okindegi batean erosi zuten irina eta legamia.

� Andereñok bere etxean erre egin zuen

� Umeek etxean jan zuten gurasoekin.

3. Mailakoek marmelada .

� Gelan marmelada egin dute.

� Pikuak Bakiolatik ekarri zituzten eta azukrea Ugaon erosita.

� Etxera eraman zuten kristalezko poteetan.

AZAROA

ITSAS MINEZ –Ipuin kontalaria

Izugarri gustatu zitzaien umeei.

Eta parte handia hartu zuten, kantak

eta olerkia ikasita zeuzkatelako.

5 URTEKO GELETAN

� Rosak Galiziatik ekarri zituen maskorrak eta ikasleek egin zituzten artelan ederrak.

� Olgaren ikasleek ere parte hartu zuten eta lan politak eraman zituzten etxera.

Hemen dituzue ideiak udan ez aspertzeko.

TXOKO BERDEA HORNITZEA

� Ikasleak hasi dira txoko berdea hornitzen .

� Elikaduraren erruleta berriak prestatu dituzte .

HONDAKINAK - HITZALDIA

� Udal Taldeak hitzaldi bat antolatu zuen eskolakoei zuzenduta.

� 3., 4. eta 5. mailakoek hitzaldian parte hartu dute.

� Gauza berri asko ikasi dute.

Ikasleek gauza asko zekiten , baina gehiago ikasi zuten.

Geletarako oparitu ziguten hormirudi polit bat ere.

� Gai honi buruz 3. mailan prestatu zituzten olioa birziklatzeko ontziak ( hormairudi bi noski) eta ipini zituzten bi sarreretan.

3. MAILAKOAK ETA ORTUA

� Lan egiteko arropa erosoa ekarriko dute beti .

� Lehenengoz belar txarrak kendu dituzte.

� Gero jo eta ke aritu dira lurra nahasten.

� Hurrengo lanak izango dira ongarria bota eta haziak erein edo landareak landatu.

� Babak eta ilarrak erein egingo dituzte.

1. FOROA UDALETXEAN

� Azaroaren 28an, asteazkenean, udaletxera joan ziren eko-ordezkari guztiak Etor eta Begorekin.

� Hor FOROA egin genuen.

� Lehenengoz, azaldu genituen eskolan egindako ekintzak .

� Gero paseo ederra eman genuen udaletxetik eta hango langileek azaldu zizkiguten haien lanak.

� Oso ondo pasatu genuen.

ABENDUA

Santo Tomas eguna 2. zikloan

Ikasleek bapo jan zuten. Aukeran taloa, txistorra eta urdaia.

ABENDUAN DIAGNOSTIKOA

� Ikasleok gelan egin genituen 2 inkesta: bat jakiteko ea bagenekien nongo produktuak jaten ditugun eta bigarrenean etxeko etiketak ekarri eta mapa handi batean kokatu genituen jatorriak.

URTARRILA

Laranjaren bidaia eta New York-eko trafikoa.

� Etiketak aztertu eta gero, “laranjaren bidaia” eta “New York-eko trafikoa” bideoa ikusi dituzte ikasleek.

� Ondo ulertu dute bidaian asko kutsatzen dutela elikagaiek.

Laranja baten istoria

HAUSNARKETA GELETAN

� Urrunetik ekartzerakoan, bidaian kutsatzen dugu.

� Bertokoak erosita ez dugu hainbeste kutsatzen.

� Hainbat herrialdetan, umeek lan egiten dute, eskolan egon beharrean.

� Gu saiatu behar gara natura zaintzen eta horretarako hobe da hurbileko produktuak erostea ( arropa ere).

� Jaten dugu beste herrialdeetatik ekarritakoa edozein sasoian. Sasoikoak janez gero, nahikoa izango litzateke.

ONDORIOAK

� Hobeto bertoko produktuak erostea, bidaian ez kutsatzeko : janaria, arropa, tresnak, opariak, …

� Hobeto elikagai bakoitza bakarrik bere sasoian. Edozein sasoian jan nahi baditugu, kanpotik ekarri behar dira eta.

3. Mailakoak SASTARRAIN

� Urtarrilaren 14, 15 eta 16an 3.mailakoak baserri eskola batera joan ziren.

� Eguraldi eskasa izan zuten, baina oso ondo pasatu zuten.

� Animaliak zaindu zituzten eta tailer ezberdin batzuk ere.

� Oso ondo pasatu zuten.

OTSAILA

Agate Deuna eskolan ospatu genuen

� Goizean abestu genuen herrian.

� Arratsaldean Haur Hezkuntzakoek txokolatada izan zuten

� 3. Mailakoek erroskilak prestatu zituzten lehen hezkuntza osorako.

Eskerrik asko, bene-benetan!!

3. Mailan hazitegiak prestatu dituzte: piperrak, pepinoak, kalabazak…

ZIKLO GUZTIETAN ETIKETAK

� 1. Mailatik gora etiketak ekarri genituen.

� Elikagaien jatorria aztertu eta gero, mapetan kokatu genituen.

� Urrunetik datozen elikagaiek, zein edozein produktua (arropa, zapatak,...), asko kutsatzen dute bidaiagatik.

� Bidai hauetan CO2 markatu dugu.

� Zerua izugarri kutsatzen dugu.

Irtenbidea: Hurbileko eta

sasoiko produktuak erostea.

MARTXOA

3. Mailan patatak landatu dituzte.

� Hilabete honetan jarraitu dute hazitegiak zaintzen, udaberrian landatzeko eta patatak landatu dituzte ortuan.

� Babak eta ilarrak hazi dira. Azak ere landatu dituzte.

Oso ondo pasatu dute ortuan!!

Karretila egin dute ortuko lanabesak eta, garraiatzeko.

Etxean ortuko oso marrazki politak egin dituzte.

Zuhaitz eguna 4. eta 5. mailetan

� 4. eta 5 . mailakoak ibai ertzera joan dira zuhaitzak landatzera.

� Lehenengoz, zaborra bildu zuten : kristalak, latak, plastikoak…

� Poltsa asko bete genituen guztion artean. Benetan lan ederra!!!

� Gero, eman zizkiguten sahatsaren adatsak landatzeko.

� Moztuta zeuden bi aldetatik.

� 10 cm, gutxi gora behera sartu behar genituen.

Lan ederra egin genuen eta gustora.

Urte batzuk barru, ibai ertzean baso bat izango dugu.

Klabeline komikia.

� 5 urteko geletan, 1., 2., eta 3. mailetan Klabeline komikia landu dugu.

� Hor ikusi dute bertoko eta sasoiko janariaren garrantzia.

Emakumearen Eguna 6. mailan

� Martxoaren 8an 6. mailan ospatu zuten emakumearen eguna.

� Horretarako bilatu dituzte hainbat emakumeen biografiak eta aztertu dituzte.

� Amaitzeko inprimatu dituzte eta horma-irudi ederra prestatu dute goiko pasabidean.

2. Mailan TXANELAN: birziklapena.

� Aztertu dute geletan zer birzikla dezakegun.

� Gero etxetik –kaletik ekarri dituzte ontziak, arropak, latak, plastikoa, errotulkiak…

� Oso horma-irudi politak egin dituzte.

3. Mailan – TXANELA gaztelanian.

� TXANELAN landu dute “Paperaren zikloa”.

� Gelan aztertu dute eta gero topatu dituzte argazkiak horma-irudia egiteko.

� Lan ederra.

3. Mailan fruta-dastaketa

� Geletan pintxoak egin dituzte.

� Azukrea bota.

� Eta amaitzeko frijitu.

� Benetan gozoak.

Errezak egiteko eta gozoak!!!

APIRILA

1. Mailan – elikadura piramideak

� 1. mailan gorputzaren proiektua egin dute.

� Proiektu honetan elikadura ere sartzen da eta piramideak egin dituzte.

5. Mailan “Gosariak eskolan”

� Apirilaren 11an goizean, 5. mailakoek aztertu zuten nola egin behar den gosari osasuntsu bat.

� Horretarako bideo bat eta Power point bat ikusi zituzten.

� Gero gosaria prestatu zuten, guztien artean.

� Bapo jan zuten, benetan.

� Etxera eraman zuten informazioa.

6.Mailan hitzaldia.

� Apirilaren 23an arratsaldean, 6. eta 5. mailakoek hitzaldi bat entzun zuten: “Elikadura osasuntsua eta desorekak”

� Nutrizionista batek eman zuen hitzaldia.

� Gauza asko ikasi genituen eta digestio aparatua berrikusi genuen.

Rosari lore sorta berezi bat oparitu zioten: landareak jateko.

Ortuko landareak asko hazi dira.

Tomateak, zerbak eta lekak landatu dituzte.

MAIATZA

SASOIKO PRODUKTUAK

� Geletan aztertu ditugu “Sasoiko produktuak” .

� Orain badakigu noiz jan behar ditugun eta noiz ez. Bestela asko kutsatuko dugu.

� Horma-irudi asko sortu ditugu eskolan eta horma guztiak bete ditugu.

� Bat eskolako sarreran ipini dugu gurasoek ere ikasteko.

Erruletak etxera.

� Sasoiko produktuekin erruleta bana egin dugu etxera eramateko.

� Orain lana daukagu etxean, azaldu behar ditugu eta.

6. MAILETAN HORMA-IRUDIAK

� 6. mailetan sasoiko produktuekin batera, langileen bidezko tratua eta nekazarien arazoak ere aztertu dituzte.

2 URTEKO GELETAN ANIMALIAK

� 2 urteko geletan animalien proiektua egiten ari dira.

� Animalia berri asko ezagutu dituzte.

Oso langileak dira eta horma-irudi ederra prestatu dute.

Baserriko eta ohianeko animaliak

2. Mailakoak Lurraskan.

� Maiatzaren 27,28 eta 29an Lurraskara joan gara.

� Euri pixka bat egin zuen, baina tenperatura ona.

� Oso ondo pasatu dugu tailerrak egiten, animaliak zaintzen eta jolasten.

� Logeletan ere asko jolastu dugu. Pijama berriak probatu, maletak egin eta desegin,…

� Eta nola ez, lo egin dugu pixka bat ere.

Aresandiagako negutegiak

� Oso hurbil ditugu negutegi hauek eta 2. mailakoek aukera izan dute ikusteko.

� Iñigo eta Imanol anaiek Ugaon bertan saltzen dituzte bere produktu freskoak.

� Hemengo produktuek ez dute ezer kutsatzen, beraz hauek erosi behar ditugu.

AURTENGO KONPROMISUAK

� Sasoiko produktuen berria zabaltzea etxeetan, eta hemengo produktuak erosten saiatzea.

� Ostegunetan fruta edo bokata egunarekin jarraituko dugu.

Hurrengo kurtsoan ere ortuarekin jarraituko dugu.

Hurrengo Kurtsoari begira

� Hurrengo kurtsoari begira negutegi txiki bat prestatzea eskatzen dizuegu.

� Hor sartuko dugu gure hazitegia. Aurten pasiloetan izan dugu eta.

� Leku hau aproposa ikusten dugu , kanpoko egitura erdi eginda dagoelako.

� Barruan apalategi bat beharko genuke haziak ondo antolatzeko.

Aurtengoz amaitutzat ematen dugu proiektua eta UDAN ERE SAIATUKO GARA INGURUMENA ZAINTZEN.