Author
charoelizondo
View
927
Download
8
Embed Size (px)
HistoriaurreaLurra sortu zenetik gaurdaino igarotako denbora bi zati nagusietan banatzen dugu: historiaurrea eta historia. Historiaurrea da, zalantzarik gabe, bi zati horiendenbora-tarte luzeena: Lurra sortu zenetik (duela 4.000 milioi urte inguru) lehen dokumentu idatzia azaldu arte (k.a. 3.000 urte inguru). Urte askotxo, beraz.Historiaurrean (milioika eta milioika urte horietan) bi aro nagusi bereizten dira: Harri Aroa eta Burdin Aroa. Eta hauetako bakoitza beste azpiarotan banatzen da, aurrerago ikusiko ditugunak.
Harri Aroa: Paleolitoa (K. a. 3.000.000 - K. a. 9000)
Harri Aroko lehen garaia da Paleolitoa. Oso aldi luzea da:
gizakiak sortutako lehen kulturarekin hasi (K. a. 3.000.000)
eta K. a. 9000. urte arte hartzen du.
Garai honetakoak dira giza-eboluzioan izan diren giza-
espezie gehienak: homo-erectus, homo-habilis, eta homo-
sapiens.
Paleolitoari harri landuaren aldia
deitzen zaio. Antzinako gizaki mota
bakoitzak modu berezi eta ezberdinez
landu ohi baitu harria, gero eta
trebezi handiago eta modu konplexuagoz alegia.
Paleolito bukaeran, giza-espeziearen eboluzioan “homo
sapien-sapiens” gizaki mota azaltzen da, “Nehanderthal”
izenekoa hain zuzen, aurrerago desagertuko bazen ere.
“Nehanderthal” izeneko gizakiaren aztarna ugari daude
Euskal Herrian. Hona hemen batzuk:
• Isturitze (Nafarroa Behera -
Donamartiri): hainbat aztarnaz
gain munduan aurkitutako
txirularik zaharrena dago
bertan.
• Ekain (Gipuzkoa - Zestoa): labar aldeko hainbat
margo oso interesgarri aurkitu dira bertan.
• Aitzbitarte (Gipuzkoa - Errenteria): bost kobazulo dira
guztira eta horietatik hirutan hainbat aurkikuntza
garrantzitsu egin dira.
• Harri Aroa - Paleolitoa: SUA (400.000 k.a.)
Homo erectusa duela milioi eta erdi urte
azaldu zen eta teknologia garatua zuen,
egia esan, espezie honi zor diogu suaren
aurkikuntza. Paleolito garaiko gizakiek sua
egitea lortu zuten. Oso aurkikuntza
garrantitsua izan zen: haitzuloak argitu
eta berotu ahal izateko, eta janariak
prestatzen eta basapiztiak
uxatu ahal izateko.Gizakia
sua ezagutu zuen duela
400.000 urte k.a. sumedi
baten erupzioaren ondorioz
edota zuhaitz baten eroritako
tximistak sortutako sutearen
ondorioz.Hasieran arazo
nagusia sua mantentzea eta kontrolatzea izan zen.Sua
egiteko lehenengo metodoa hau izan zela suposatzen
dute: makil lehor baten puntarekin egur lehor zati baten
gainean egindako igurketaren ondoren sortu zen. Hori
bai, beti puntu berdinan igurtzita.
Harri Aroa: Mesolitoa (K. a. 9.000 - K. a. 7.000)
Mesolitoa (antzinako
grezieraz: mesos=erdia
etalithos=harria) Harri Aroko
Paleolito eta Neolito aroen artean
dagoen garaia da.Klima berotzeak
eraginda, hainbat natura-aldaketa
gertatu ziren Europan: barazkijale
migratzaile handiak, elur-oreina
kasu, desagertu ziren…Gizakiak harrapari eta biltzaile huts
izateari utzi eta ekoizle izateko urratsak egiten hasi zen:
Europako baso erraldoietara sartuta, haiek hustiatzen hasi
ziren.Aurreko garaiaren aldean, harrizko ehiza-tresneriaren
txikiagotzea areagotu zen. Ugaztun txikien ehiza eta
moluskuen (barraskiloak etab.) kontsumoa garatu zen.
Arte-irudiak sinbolikoak eta ez-figurazkoak ziren
gehienbat.Gizakiaren eboluzioaren azken espeziearen
garaia da: “Homo sapiens-sapiens” (”Cro-Magnon” izeneko
gizakia).
Harri Aroa: Neolitoa (K. a. 7.000 - K. a. 2.500)
Neolitoa (grezieratik: lithos, ha
rri edo Harri Aro Berria) Harri
Aroko azken garaia da.Gizakia
harrapari eta biltzaile izatetik
ekoizle izatera igaro zen. Beraz
elikaduraren
kontrola lortu
zuen: abereak hezten zituzten, animalia
taldeak zaintzen bazituzten haragia, esnea
eta larrua lortzen zituzten (honengatik
hasi ziren ardiak, behiak, ahuntzak eta
zerriak hezten), fruituak landatzen…
Garai honetan antzinako ilargia eta Mariren gurtza alde
batera utzi zen eta eguzkia eta Urtzi pertsonaiak agertu
ziren gurtzen. Nekazaritza sortzean konturatu ziren
eguraldiak bazeukala zerikusia haiek landatzen zituzten
fruitu, barazki eta abarrekin. Horregatik hasi ziren eguzkia,
trumoia, hodeiak… gurtzen, hau da zerutik (urtzitik)
zetorren guztia.
Harri Aroa - Neolitoa: GURPILA (K. a. 4.000)
Esan liteke gizakiak sortu zuen
lehenbiziko makina izan zela
gurpila.Tresna hau ere Ekialde
Hurbilean sortu zen, Kristo
baino 4.000 urte inguru lehenago. Eta Iberiar
Penintsulara feniziarrekin eta greziarren eskutik etorriko
zen seguru asko, baina erromatarrak izan ziren
Penintsulako ipar eta mendebaldera zabaldu zutenak.
Metal Aroa: Kobre eta Brontze Aroa (K. a. 2.500 - K. a. 1.000)
Kobre Aroa, giza-kulturaren garapenaren garaia da, non
lehendabiziko kobrezko lanabesen erabilpena agertu
zen.Giza-kultura hori, askoz lehenago garatu zen Asiako
ekialdean Europan baino.Brontze Aroak, K. a. 2500etik K.
a. 1000 arte irauten du. Epe honetako ezaugarri orokorra
hazkunde demografikoa da. Gainera, gizakia nomadismoa
alde batera uzten joan zen sendentarismoaren mesedetan.
Ehorzketa kobazuloetan zein trikuharrietan (batzuk
lehenago eginak) egiten zen.
Metal Aroa: Burdin Aroa (K. a. 1.800 urtetik aurrera)
Burdin Aroa, burdinaren erabilpena lanabesetan nagusitu
zen aroa da. Metal horretaz gain, Burdin Aroko gizarteek
beste aldaketa batzuk dituzte aurreko gizarteen aldean,
hala nola nekazaritzan, sinesmen erlijiosoetan edo arte
estiloetan.
Historia: Antzin Aroa (k.a. 3.000 - 476)
Antzin Aroa esaten zaio historiaurrearen bukaeratik (lehen
dokumentu idatzien garaitik) Erdi Aroaren hasiera arteko,
hots, Mendebaldeko Erromatar inperioaren suntsidura (K.o.
476) arteko aro historikoari.
Erromako Inperioa 110 urtean
Historia - Antzin Aroa: “Erromatarrak Euskal Herrian”
Erromatarrak K.a. 178an iritsi ziren lehen aldiz Euskal
Herrira Ebro ibaian gora. Euskal Herria erromatarren
garaian bi probintziatan banatuta zegoen, lurraldearen zati
bakoitza handiagoa zen unitate batean sartua zegoelarik.
Horrela hegoaldea Tarraconensisen barruan zegoen eta Ipar
Euskal Herria, Akitania erromatarra edo Novenpopulania
zen.
Euskal Herria erromatarren garaianEuskal Herriko lurralde
askotan erromatarren kultura eta teknikak hedatu
ziren. Erromatarren ekarpenak:
• Golde-nabarra.
• Mahatsa, ardoa.
• Legeak, merkataritzako arau berriak.
• Eraikuntza ederrak: harrizko ubideak; zubiak; estrata
zabalak eta luzeak, harri zabal eta handiez
egindakoak, Euskal Herrian zehar.
Hainbat hiri sortu zituzten erromatarrek, gehien bat
aurretik zegoen herrixka birsortuz, besteak
beste Pompaelo (Iruñea), Lapurdum Baiona, Veleia (Iruña-
Veleia) eta Oiasso(Irun ?). Adierazgarria da euskarazko
izenak iru(n) erroa dutela, hiri-ren baliokidea. 405 urtean
bisigodoak sartu ziren Euskal Herrian, erromatarren
egonaldiari amaiera emanaz.
Historia: Erdi Aroa (V - XV)
Erdi Aroa Europako historian,
hirugarren garaia da, Antzinaroa
eta Aro Modernoaren artean
dagoena. Gutxi gorabehera, V.
mendetik XV. mendera luzatzen
da.Erdi Aroan, kristautasuna
zabaldu zen Europa osoan.
Eraikin erlijioso ugari egin ziren, “Erromaniko” izenez
ezagutzaen den estiloa jarraituz. Horren adibide,ondoko
irudian dagoen “Eunateko Baseliza (Nafarroa).Aldaketa
ugari gertatu ziren. Egungo Europako hainbat estatuk
oinarriak aro honetan dauzkate, muga politikoak garai
gatazkatsu honetako leinu eta armaden garaipenen
ondorioa baitziren. Nafarroako Erresuma ere Erdi Aroan
sortu eta garatu zen.
Islam zibilizazioaren hedapena 632tik 750raIslam
zibilizazioaren loraldia ere aro honetan eman zen.
Musulamanek 700 urtez egon ziren Iberiar Penintsulan eta
eragin handia izan zuten, Nafarroako hegoaldean, nagusiki.
Historia - Erdi Aroa: NAFARROAKO ERRESUMA (IX-XVI)
Erdi Aroan sortu zen eta garatu zen Nafarroako Erresuma,
inguruko lurraldeetan beste erresumak sortzen ari ziren
garai berean. Gizartea antolatzeko eta kanpoko etsaiei
(musulmanak, frankoak…) aurre egiteko sortu zen
erresuma eta Pirinioaren bi aldeetara hedatu zen.
Nafarroako Erresuma 1030ean
V. - IX. mendeak.- Etengabeko borrokak bisigodo,
musulman, franko eta bikingoekin.
824. urtea.- Eneko Aritzak Iruñeako Erresuma sortu zuen.
1004 - 1035.- Antso III.a Gartzeiz Nagusiaren erregealdia.
X. - XI. mendeak.- Nafarroako Erresumak bere baitan
bildu zituen gaur egungo euskal lurralderik gehienak, baita
inguruko beste hainbat ere.
XI. - XVI mendeak.- Lapurdi, Zuberoa, Araba, Gipuzkoa
eta Bizkaia inguruko erresumen agindupean geratu ziren.
XVI. mende hasiera.- Nafarroko Erresumak, Nafarroa
Behereko lurraldeetan iraun zuen hainbat urtez.
1530 - XVI. mendea.- Gaztelako Erresumak Nafarroa
osoa konkistatu zuen.
Historia: Aro Modernoa (1492 - 1789)
Aro modernoa, historian XV. mendearen bukaeran hasi
zen, Europarrek Amerika aurkitu zutenean, eta Frantziako
Iraultza arte luzatu zen.Itsas teknikaren hobekuntzek
(iparorratza) itsas-bidaien ugaritzea ekarri zuten. Bidaiak,
gainera, gero eta urrutiagora egiten ziren. Bidaia horietako
baten ondorio izan zen Amerikako aurkikuntza.
Historia: Aro Modernoa (1492 - 1789)
Aro modernoa, historian XV. mendearen bukaeran hasi
zen, Europarrek Amerika aurkitu zutenean, eta Frantziako
Iraultza arte luzatu zen.Itsas teknikaren hobekuntzek
(iparorratza) itsas-bidaien ugaritzea ekarri zuten. Bidaiak,
gainera, gero eta urrutiagora egiten ziren. Bidaia horietako
baten ondorio izan zen Amerikako aurkikuntza.
Kolon Amerikara iristerakoanAmerikako aurkikuntza,
Mundua inguratuz egin zen lehen bidaia, zientzia
aurrerapenak… gertakizun horiek guztiak erabat aldatu
zuten gizakiaren bizimodua eta honek munduarekiko zuen
ikuspegia.
Aro Modernoa: MUNDUA BOROBILA DA
Munduari bira osoa (1519 - 1522)
Juan Sebastian Elkano (1486/1487-1526) esploratzailea
izan zen, Getarian (Gipuzkoa) jaioa. Munduari bira osoa
eman zion lehenbiziko espedizioan parte hartu eta
azkenengo partea berak gidatu zuen. 1519. urtean
Sevillatik irten eta 1522an berriro Sanlucar de Barrameda
herrira ailegatu zen Victoria Ontzia, beste 17 marinel
bizirekin bakarrik.
Magallanes-ekin hasi eta Elkanoren agindupean eginiko
lehen mundu-bira
Aro Modernoa: LURRA EGUZKIAREN INGURUAN
Bibliaren arabera Jainkoak gizakia bere
irudira egin zuen, beraz Unibertso guztiak
bere inguruan bira egin beharko zuen:
Lurra Unibertsoaren erdian zegoela
pentsatzen zen. Nikolas Koperniko.-
(Thron - Alemania, 1473-1543)
Astronomia modernoaren
aita izan zen. Kopernikok Eguzkia sistema
baten erdia dela eta planeta guztiek, Lurra
barne, bere inguruan egiten zutela bira
zioen. Teoria frogatzeko adina ez zen bizi
izan, ordea.Galileo Galiei.- (Pisa - Italia,
1564-1642) filosofo, fisikari eta
astronomo italiarra. Hau ere, astronomia
modernoaren aita izendatua izan da eta,
horretaz gain, metodo zientifikoaren
aitzindaria.Kopernikoren teoria aldarrikatu eta frogatu
zuen, ordura arteko uste eta sinismen guztiak hankaz gora
jarriz. Elizako agintariek, kartzelaratu egin zuten Galilio eta
teoriaren berri ematen zuen liburua “debekatuen”
zerrendan sartu zuten. 1992. urtean Aita saindu Joan Paulo
II.ak kendu zion zigorra, 359 urte pasa eta gero.
Aro Modernoa: EUSKARAZKO LEHEN LIBURUA
Johannes Gutenberg (1400-1468), asmatzaile
alemaniarrak, inprenta asmatu eta handik 100 urte
ingurura argitaratu zen euskarazko lehen
liburua: Linguae vasconum
primitiae.Bernart Etxepare (Sarasketa -
Nafarroa Beherea 1480-?) euskarazko
lehen liburu inprimatuaren idazlea izan
zen:Linguae vasconum primitiae.Tituluan
bertan, hitzaurrean eta amaierako
poemetan agerian uzten du Etxeparek
lehen euskal idazlea dela. Euskarari
“kanpora, plazara dantzara” irteteko agintzen dio, eta
euskaldunek ere bide berriak urra ditzatela nahi du,
moldiztegiaren (inprentaren) bitartez, euren burua
erakutsiz.
Amaierako kontrapasaren hasierak honela dio:
Heuscara ialgui adi campora
Garacico herria
Benedica dadila
Heuscarari eman dio
Behar duyen thornuya.
Heuscara Ialgui adi plaçara
Berce gendec vste çuten
Ecin scriba çayteyen
Oray dute phorogatu
Enganatu cirela.
HeuscaraIalgui adi mundura
Historia: Aro Garaikidea
Historia zatitzen deneko
azken aroa, Iraultza
Frantsesetik (1789) gaur
egunera arte hedatzen
dena.Frantzian, ordura
arte agintzen zuen erregea
eta bere inguruko guztiak,
agintetik kendu zituzten.
Agintzeko era, gizartea
antolatzeko modua, herritarren eskubideak, legeak… aldatu
egiten dira, aro berri bati hasiera emanaz.Bizimodu
aldaketa areagotu egingo da, “industralizazioa” deritzan
prozesuarekin. Ordura arte nagusi izan zen artisautzan
oinarritutako ekoizpen-sistemak alde batera utzi eta
industria bitartezko ekoizpenari ekingo zaio. Artisautzan eta
nekazaritzatik makinetara eta kate-sisteman oinarritutako
ekoizpen-sistemara.
Aro Garaikidea: Industrializazioa Euskal Herrian
Industrializazioa Euskal Herrian XIX. mendean burutu
zen Bizkaia eta Gipuzkoan eta geroago iritxi zen, XX.
mende bitarte Araba, Nafarroa eta Lapurdira batez ere.
Hasiera batean batez ere Bizkaian izan zen Industria
Iraultza.Bizkaiko Labe Garaiak : 1902. urtean sortu zen eta
Bizkaiko siderurgia fabrika nagusietako bat izan zen. Hiru
enpresa siderometalurgikoen elkarpena dela eta sortu
zen: Altos Hornos, Fabricas de hierro etaAceros de Bilbao.
Sestaon zegoen kokatuta. Altzairua esportatzen eta kokea
inportatzen zuen, lurrunontzien konstrukzioa bultzatuz.
Industria mota desberdina sortu zen: burdingintza izan zen
industriaren giltzarria Bizkaian; Gipuzkoan, berriz, neurri
txikiko enpresa asko sortu zen probintzia osoan han-
hemenka.
Aro Garaikidea: Euskaltzaindia - Ikastolak - “Ez dok hamahiru”
Euskaltzaindia
1918an, Oñatin
(Gipuzkoa), Euskaltzaindia sortzen da,
euskara zaindu, aztertu, zabaldu, batu eta
hobetzea helburu duen akademia ofiziala.Euskararen
lurralde osoa dauka bere barrutitzat Euskaltzaindiak, Bilbon
du bere egoitza nagusia, eta Baiona, Donostia, Iruñea eta
Gasteizen ordezkaritzak ditu.
Ikastolak
Egun ezagutzen dugun Ikastolen mugimendua 1944an
hasten da. Espainiako Gerra Zibilak ikastolen desagertzea
suposatu zuen arren, 1944an baina hala eta guztiz ere,
guraso talde batek eta Elbira Zipitria irakasleak ezkutuko
ikastola bat ireki zuten haren etxean, Muñoaren lankidea
izandakoa. Zipitriaren lana funtsezkoa izan zen, gerra
aurreko tradizioarekiko lotura izateagatik eta pedagogi
ikuspegitik aplikatu zituen ereduengatik.1950eko
hamarkadan Beste Andereño batzuek ikastolak zabaldu
zituzten Donostian. 1960ko hamarkadan ikastolen boom-a
gertatu zen eta Euskal Herri osora zabaldu ziren: Bilbo
(1957), Iruñea (1963), Gasteiz (1966) eta Baionara
(1969).
“Ez dok hamahiru”
60. hamarkadan
euskal kultura
suspertzeko
sortutako
taldea”Garai hartan
euskal kultura
zokoratuta, isilduta… zegoen. Abestiak egiten hasi ginen eta
kantu zaharrak berreskuratzen. Garai hartako arazoez eta
askatasun faltaz hitz egiten genuen, protesta kantuak ziren.
Euskal kultura berpiztu nahian, kantariak eta olerkariak
elkartu egin ginen.” Zergatik jarri zenioten
izen hori?“Ipuin zahar baten izena da: San
Martinen eta deabruaren arteko tratua.
San Martinek deabruari zeukan tresna
bakarra eskatu zion lanerako. Deabruak
tresna utzi zion, baina baldintza batekin:
lan hori amaitutakoan, arima eman
beharko ziola. Lana bukatu ondoren, San Martin ez zegoen
ados egindako tratuarekin. Orduan deabruak esan zion:
“Galderak egingo dizkizut eta gaizki erantzuten baduzu,
nirekin etorriko zara”. San Martinek ondo erantzun zituen
hamabi galderak. Hamahirura ailegatu zenean, esan zuen:
“Ez dok hamahiru”Joseanton Artze-ri (idazlea eta
musikaria) egindako elkarrizketa zatia, “Euskararen
Donostian”
Irudien iturria: erabili.com, ikasltolen elkartea, osanet.com
eta euskal wikipedia