20
Gazteentzako sexu- aholkularitza zentroa Egilea: Pilar Etxebarria Leioako Berritzegunea https://sites.google.com/view/ugalketa-sistema/hasiera

Gazteentzako sexu aholkularitza zentroa

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Gazteentzako sexu aholkularitza zentroa

Gazteentzako sexu-aholkularitza zentroa

Egilea: Pilar Etxebarria

Leioako Berritzegunea

https://sites.google.com/view/ugalketa-sistema/hasiera

Page 2: Gazteentzako sexu aholkularitza zentroa

Ugalketa sistema ikasteko prest gaude, baina, zer iruditzen zaizue gaiari buelta bat ematen badiogu eta "sexu-aditu" bihurtzen bagara?

Gure zalantza guztiak azaleratu eta ikerketu ondoren, "gazteentzako sexu-informazio

zentroa" gauzatuko dugu. Amaieran, gure zentrora helduko diren kasu praktikoak aholkatzeko gai izango gara? Ziur baietz!

01. Sexu eta amodiozko historioak

Guk bezalako gazteen amodiozko historioak irakurtzen hasiko gara.

Taldeka jarrita, talde bakoitzak komiki bat irakurten du eta, gure ustez, historian aipatzen

diren hitz edo esaldi esanguratsuak post-itak idatzi ondoren, ikasgelako horma batean kokatzen

ditugu.

Balibidea: Sexu irrika

Denon artean bi multxotan sailkatzen ditugu: zeintzuek daukate zerikusirik sexualitatearekin ikuspuntu biologikotik eta zeintzuek ez (amodio, generoa, sentimenduak…).

Beraz, beste gazteei aholkularitza emateko “Gazteentzako sexu -informazio zentroa”

izango bagenu, zer informazio mota emango genieke gure “berezoei”? Aholkularien

bila gaude!!!!

Talde bakoitzak ideien-jarioa egiten du eta gero klasean komunean jartzen eta eztabaida egiten dugu.

Page 3: Gazteentzako sexu aholkularitza zentroa

02. Ugaltze-sistema

Sexu- apatuaren egitura eta funtzionamendua oinarrizko ezagutza da. Irakaslearen azalpenak ondo ulertu eta gero, gure aholkularitza-gunean

izateko eskema batzuk izatea komeni zaigu. Honela, norbaiti zerbait azaldu behar badiogu, euskarri grafikoak beti eskura izango ditugu.

Hasiko gara!

Sexu-sistemak ikasi ondoren, klasea bi taldetan banaturik, talde bakoitza ugalketa sistema batez arduratzen da: maskulinoa eta femeninoa.

1. Tokatu zaigun sistemaren ezaugarriak eta funtzionamendua, ugalketa-zelulak, nerabetasunean gertatzen diren aldaketak, hilekoa edota poluzioei buruzko informazioa irakurri eta lantzen ditugu gure testu liburuan dagoen

informazioarekin. Norbanako lana da. 2. Informazioa behin landuta, eskeman laburbiltzen dugu: Gizonezkoen eskema /

Emakumezkoen eskema 3. Orain, bikoteak eratzen ditugu, nork bere sexu-aparatu desberdinarekin, noski.

4. Bakoitzak bere eskeman landutako informazioa ikaskideari azaltzen dio eta alderantziz

5. Irakasleak emandako irizpideei jarraituz, elkarren arteko ebaluazioa egiten dugu.

6. Bai eskemak, bai ebaluazioa, irakasleari ematen dizkiogu.

Page 4: Gazteentzako sexu aholkularitza zentroa

Elkarren arteko ebaluazioa

Ebaluatzailearen izena:

Ebaluatuaren izena:

Ebaluazio irizpideak:

Gizonaren / emakumearen ugaltze-aparatuen organoak bereizteko eta azaltzeko gai da: 1-2-3-4-5

Gametoen egitura, sorrera eta bidea ondo azaltzen du: 1-2-3-4-5 Nerabetasunean gertatzen diren gorputz-aldaketak identifikatzen daki: 1-2-3-

4-5 Gizonaren / emakumearen ugaltze-aparatuen funtzionamendua argitasunez

adierazten du: 1-2-3-4-5

Informazioa ondo bilduta eta antolatuta dago dagozkion grafikoetan: 1-2-3-4-5 Azalpenetan ikuspuntu zientifikoa eta hiztegi zientifiko egokia erabiltzen du 1-

2-3-4-5 Galderei erantzuteko prestatuta dago 1-2-3-4-5

Hobetzeko iradokizunak:

Page 5: Gazteentzako sexu aholkularitza zentroa

03.Identitateak

Sexua, generoa, kultura, jarrerak, rolak, mitoak...ekin!

Sexismoa, hitzak berak esaten duen bezalaxe, pertsona bat bere sexua dela eta, bastertzean datza, era batera edota beste era batera tratatua izatea.

Sexismoa, emakumeen, gizoneen edo edozein genero-aniztasunen kontra jotzen du. Gorrotoa adierazten du, sexu bat besteak baino hobe dela pentsatzean datza.

Pertsonen eskubideak urratu edota zapaltzen ditu eta bortizkeria sortzen du askotan.

Sexismoa, gizarte edo kultura bateko genero-roletan dauden ideologia, aurreiritzi edo estereotipoetan oinarrituta dago. Azken hamarkadetan sexismoa gutxitu izan bada ere,

oraindik edonon nabaritzen da: zineman, publizitatean, testu-liburuetan, lan-munduan...eguneroko makro eta mikrosexismoak, pertsonen arteko jarrerak,

txisteak...Komunikabide digitaletatik ere zabalduta dago, beste bide berria da, baimentzen duten anonimatoa aprobetxatzen.

Lan asko dago egiteko, beraz, eta ataza honen bidez berdintasunaren alde jotzeko aukera ederra daukagu.

Bakoitzak bere etxean, lasai eta ikas-sekuentzia garatzen den bitartean, ondorengo bideoak ikusiko ditu eta hausnarketa egin ondoren, "Ikusten dut-Pentsatzen dut-Neure buruari galdetzen diot" eskema beteko du eta irakasleari emango dio. Gero, gustuko gai bat hartu eta ekoizpen libre bat egingo du, hala nola, konpromisoen

zerrenda, amodiozko postala edo poesia, kontrapublizitate kanpaina, irudi adierazgarri bat mezu batekin lagunduta...

Lan guztiak ikasgelako horman kokatuko ditugu eta lan onenak bozketa baten bidez

aukeratuko dira, emotikonoak erabiliz. Ikasle bakoitzak 3 kideen lanak ebaluatu behar ditu (ikusi beheko ebaluazio-irizpideak). Lan onenek nota positibo bat jasoko dute.

Sormena poterera!!!

Page 7: Gazteentzako sexu aholkularitza zentroa

04. Ernalketa, haurdunaldia, erditzea.

"Bizitzaren horma"

Ernalketa, haurdunaldia, erditze-prosezuak eta lagundutako ugalketa teknikak ikusi ondoren, talde bakoitzak bere ideiak ordenatuko ditu A3ko kontzeptu-mapa handi baten bidez: "Bizitzaren horma". Testu liburuko informazioa birpasatu ondoren, ondorengo kontzeptu eta irudiak mapan kokatu eta lotu behar dira, prosezu guztien etapak azalpen txiki batekin lagunduta. Irakaslearen zuzenketa jaso ondoren, gure aholkularitza zentruan kokatuko ditugu.

………………………………………………………………………………………………………………………………………………….

Kanporatzea: Dilatazioa: Fetuen garapena:

Koitoa: Ernalketa: Zigoto:

Morula: Blastula: Endometrioan

itsatsi:

Embrioia: Plazentazioa: Zaku amniotikoa:

Plazenta: Zibor-hestea: Haurdunaldia:

Page 8: Gazteentzako sexu aholkularitza zentroa

Amniozentesia: Jaiotza: Erditzea:

In vitro ernalketa: Intseminazio

artifiziala: Zesarea:

Page 9: Gazteentzako sexu aholkularitza zentroa

Antisorgailuen taula kooperatiboa

Antisorgailuak landu ondoren, laburpen-taula egingo dugu aholkularitza zentruan eskura izateko. Taldeetan lana banatzen dugu:

Drive-ean dokumentu kooperatiboa irekitzen dugu eta talde bakoitzak antisorgailu batzuk sailkatzen ditu. Aldi berean Sarean irudi bat bilatuko du taulan kokatzeko. Behin

bukatuta, inprimitzen dugu eta irakasleari ematen diogu.

1.Taldea: Ogino / Pilula / UBG

2.Taldea: tenperatura basala / Partxe hormonalak/ Tronpen lotura

3.Taldea: baginako eraztuna / emakumezko preserbatiboa / Espermizidak

4.Taldea: diafragma / Basektomia / ginonezko preserbatiboa

Taularen egitura:

Metodoa/ Irudia/ Definizioa/ Erabilera

Adibidea:

Koito ondoreno pilula edo "biharamuneko pilula"

Ez da benetako metodo antisorgailua, baizik eta eraginkortasun handiko larrialdiko tratamendua, nahi ez den balizko haurdunaldia eragozteko, penetrazioa barne izan

duen babes gabeko sexu harremana izan bada. Obulazioa eragozten du, oraindik gertatu ez bada, eta ernaldua izan bada, berriz, ez dio uzten obulu ernalduari

umetokian txertatzea.

Hiru egun baino gehiago (72 ordu) igaro badira babes gabeko koitoa izan zenuela, ez hartu koito ondorengo pilularik. Zoaz zure osasun zentrora aholkuaren bila.

Ez da batere gomendagarria bere abusoa

Sexu-Mitologia

Gure gizartean oraindik sexuari buruzko "tabu" pilo mantentzen dira. Tradizioak eta

ahoz aho transmititutako sinesmenak hainbat mito finkatu dituzte. Ezjakiteak izan omen da sexuaren inguruan dauden zalantza gehienen karia. Ez duzue sinesten? Proga

bat egingo dugu!

Hona hemen galdesorta bat. Erantzun baino lehen ondo pentsatu behar duzue ea

baieztapenak egia edo gezurra diren eta erabakia guztien artean hartu.

Gero eztabaida bat egingo dugu.

Page 10: Gazteentzako sexu aholkularitza zentroa

SEXUMITOLOGIA

MITOA

EGIA GEZURRA

Zenbat eta zakil handiagoa, orduan eta emakumeak plazer gehiago izango du.

“Lehenengo aldian” ezin duzu haurdun geratu.

Bakarrik penetrazioaren bitartez geratzen da haurduna.

Koitoak oso arriskutsua da fetuarentzat.

Zakil handia duen gizon batek txikiagoa duen batek baino ahalmen sexual handiago du.

Emakume baten bizitza sexuala menopausiarekin amaitzen

da.

Emakumeek bakarrik lortzen dute orgasmoa penetrazioaren medio.

Hilekoarekin sexu harremanak izatea ez da bate ere osasuntsua, zikina da.

Hilekoarekin ezin da kirola egitea , ezta bainatzea ere.

Basektomiak sexu- grina gutxitzen du.

Masturbazioa gizonezkoen kontua soilik da.

Maiz masturbatzeak gaixotasunak sortarazten ditu.

Kondoiarekin koitoaz gutxiago disfrutatzen da.

Hilerokoarekin, haurdun gelditzeko arriskurik ez dago.

Gehiago ezagutzen duzu?

Page 11: Gazteentzako sexu aholkularitza zentroa

05. Sexu-osasuna

Sexu-transmisioko gaixotasunak behin ikusita, ondorengo jarduerak egiten ditugu:

Kutsatu-jolasa

Jolas honen bitartez STI zein azkar transmititzen den jabetuko gara. Papera eta kronometroa besterik ez ditugu behar. irakasleak ere parte hartzen du.

1. Bakoitzak, folio batean, bere izena idazten du 1 zenbakiarekin batera

2. Kronometroa martxan jarrita, ikasgelatik ibiltzen gara 50 segundo / minutu bat.

3. Denbora bukatzen denean, ondoan dugun bikotearekin elkartzen gara eta bere izena gure zerrendari gaineratzen diogu, 2.zenbakiarekin.

4. Prozesua 3-4 aldiz errepikatzen dugu, gure zerrenda izen batzuk izan arte.

5. Gure jesarlekura bueltatzen gara eta orduan irakasleak esango digu nork izan da STI- eramailea

6. Ikasgelako arbelan emaitzen zenbaketa egiten dugu. Lehendabizi eramailearen orrian dauden ikasleen izenak idazten dira. Gero, haiek bektore bihurtu direnez, beren

zerrendetan dauden lagunen izenak idazten dira eta horrela hurrenez hurren. Dibertigarriagoa egin nahi badugu, "infektatua" zutik jar daitezke eta keinu bat egin

edo "zombie"-ren antza hartu.

7. Kutsatu diren pertsonen % kalkulatzen dugu eta eztabaida bat egiten dugu, gaixotasuna hartzea zein erreza den eta zein garrantzitsua den prebentzioa.

Simulazioa entretenigarria egiteko, gaixotasun baten baldintzak sortu ahal ditugu, hala nola, IHESAren kasuan, nesken arteko harremanek ez dutela kutsatzeko ondorioak.

Liburuzkak

Ondorengo web orrian informazioa bilatzen eta txantiloia erabiltzen, talde bakoitzak

liburuzka antzeko bat egiten du. Gero, ikasgelan aurkezpena egingo du.

Osakidetza: Sexu-transmisioko infekzioak

Txantiloiaren eredua: IHESA

Liburuzkan laburbildu behar ditugu: izena, argazki bat, transmisio era, tratamendua eta

prebentzioa

Page 12: Gazteentzako sexu aholkularitza zentroa

06. Eta amodioa, zer?

Orain arte ildo biologikoetan sakondu egin dugu, baina...eta amodioa? Sentimenduak non geratzen dira? Akaso ez dugu gaia hasi amodioz irakurtzen? Sexu harremanak ez daude baldintzatuta gehietan erromantizismoaren mitologia horrek?

Nor bere etxean ondorengo irakurmenaz arituko da.

Irakurtzen dugun heinean, esaldi edo paragrafo esangurantsuak azpimarratzen joango gara.

Gero, ikasgelan, guztion artean tertulia dialogikoa egingo dugu. Irakaslea

moderatzailea eta bultzatzailea izango da.

Page 13: Gazteentzako sexu aholkularitza zentroa

Eta amodioa, zer?

Jatorriak:

● Sexu Musu, Afektuak eta sexualitate, erakarpena, maitasuna, maitemina

● Nafarroko Hezkuntza Saila: Amodio zintzoen gida

Zer da pasioa? Zer bilatzen dute maitaleek? Zer da maitasuna? Zer da sexua? Izan al

daiteke maitasunik sexurik gabe? Izan al daiteke sexurik maitasunik gabe? Agian ez

diozu, orain arte, horrelako galderarik egin zeure buruari, baina baliteke orain premia

sentitzea. Litekeena da sentimendu nahasmen handi samarra izatea ere.

Zergatik erakartzen gaituzte pertsonek? Zer motatako erakarpenak daude? Ikus

ditzagun.

Pertsonen arteko erakarpen orokorra eta erakarpen erotikoa bereizi behar genituzke.

Pertsonen arteko erakarpenaz ari garenean, pertsona baten ezaugarriak direla eta

sortzen duen interesaz ari gara: nortasun ezaugarriak, izateko modua, ezaugarri

fisikoak, norberarekiko antza edo osagarritasuna, eta abar. Erakarpen mota horiek

inolako erakargarritasun erotikorik sentitu gabe ager daitezke. Erakarpen erotikoa,

berriz, beste zerbait da; desira erotikoa aktibatzeko gai diren estimuluak sortzen

dizkigun erakarpena litzateke: gorputza, gorputzeko zenbait atal, irudi jakin batzuk, eta

abar. Estimulu horiek sexu bereko edo desberdineko pertsonetatik etor daitezke.

Estimulu erotikoen erantzunaren jatorria nerabezaroaren hasieran gertatzen diren

pubertasun aldaketetan kokatzen da. Une horretatik aurrera, pixkanaka, norberaren

irudi erotikoak sortuz joaten dira, garunak erotiko gisa prozesatzen dituen irudiak,

alegia. Irudi horien ezaugarri batzuk pertsonaren batengan ikusten ditugunean,

pertsona hori erotikoki erakargarria gertatzen zaigu.

Irudi horien edukiak eta garunean prozesatzeko moduak aldatu egiten dira,

emakumezkoen eta gizonezkoen artean, eta baita homosexualen eta heterosexualen

artean ere. Estimuluen eta erakarpen erotikoaren ezaugarriak ikaragarri subjektiboak

dira. Horregatik, pertsona bati oso kitzikagarria zaionak ez dauka beste batentzat

zertan izan.

Oso garrantzitsua da kontuan hartzea mugitzen garen kultur inguruneak ahalmen

handia duela erakarpen erotikoaren eremuko sentimendu horiek manipulatzeko.

Manipulazio hori bi mailatan gertatzen da:

a) Proposatzen diren erakarpen -ereduak errealismo gutxiko prototipo fisikoetan

oinarritzen dira. Gorputz perfektuetan oinarritutako edertasun-ereduak

proposatzen dira. Edertasun estatikoa izan ohi da, beste era bateko erakarpen

dinamikoagoak edo adierazgarriagoak aintzat hartzen ez dituena.

Page 14: Gazteentzako sexu aholkularitza zentroa

b) Erakarpen motari dagokionez. Segur aski, gure kulturaren inertzia sexistak

bultzatuta, gizonezkoen ereduak hartu ohi dira erakarpen erotiko unibertsal

gisa, erakarpen erotikoa ulertzeko beste modu batzuen kaltetan.

Bai proposatutako ereduak eta bai erakarpen mota kulturalki manipulatzeko modu

horiek interes komertzialen mesedetan egon ohi dira; horregatik, merezi du begi

kritikoz behatzea publizitateari dagozkion eta komunikabideetan erakusten diren

edukiak.

Nolabaiteko tradizio sexista dute horiek ere sorburu, gizonezkoen sexu-erakarpen

eredua handiesteko joera izaten baitute. Hona hemen gure gizartean oso zabalduta

dagoen sexu-mitologia:

Maitasuna maite den pertsonaren ondoan egoteko eta harekin esperientziak

partekatzeko desira modura adierazten den sentimendua da. Mota askotako

maitasunak daude; adibidez, familiari edota lagunei zaien maitasuna. Badira maitasun

Page 15: Gazteentzako sexu aholkularitza zentroa

abstraktuagoak ere, bizitzari, arteari, izadiari zaiona, kasu. Hala ere, maitasun

esperientzia trinkoenetako bat bikotekidearekiko sentitzen dena da. Ez dago esan

beharrik, maitasunak ez duela desiraren orientazio jakin bat ezartzen. Berdin gertatzen

da pertsona heterosexualen eta homosexualen artean. Beste pertsonarekin guztiz bat

egiteko gogo bizia da maitasuna, eta beste sentimendu positibo asko pizten ditu:

identifikazioa, mirespena, erakarpena, poza, gozamena, eta abar.

Ez da erraza maitasuna definitzea. Egile batzuek adierazi dute hainbat osagaik eratzen

dutela: maite grinak, intimitateak eta konpromisoak. Izatez, afektibitate-premiak

asetzera bultzatzen gaituen emozioa da maitasuna. Maitatua sentitzea lagungarri zaigu

gure ongizaterako eta egonkortasun emozionalerako.

Sexu-desira eta maitasuna bi dimentsio desberdin dira, jatorri eta helburu desberdinak

dituztelako. Sexu-desirak pozbide erotikoa bilatzen du, iruditeria erotikoan gorderik

diren fantasiak betetzearen bitartez. Maitasunak, berriz, lotura afektiboa bilatzen du.

Maitemintzea intentsitate handiz hasi eta adierazten den egoera izaten da, eta

moteldu egin ohi da gero, maitasun egonkorreko sentimendu bilakatzeko. Horrela,

maitemintzea hasiera eta amaiera duen egoera bat da. Sexua, sexu-desira, eta

maitasuna, maitemintzea, bi dimentsio desberdin direla argi edukitzea garrantzizkoa

bada ere, ikusten dugu, batzuetan, batera joaten direla, eta nahastu ere egin

daitezkeela.

Maitemintzearen xede den pertsona bakarra eta ordezkaezina iruditzen zaigu. Desira

eta erakarpena hainbat xede posibletara irekiak dauden bitartean, maiteminaren

ezaugarria esklusibotasuna da. Norbera besteari eman eta bestea edukitzeko desira

gisa sentitu ohi da, eta, batzuetan, ez da kontrolatzen erraza izaten. Hori jakinik,

premiazkoa dugu halako arriskuetatik babestea eta kontrola ez galtzen saiatzea. Oso

garrantzitsua da, guztiaren gainetik, gure burujabetasun pertsonala babestea . Ezin

dugu geu izatearen kontzientzia inoiz galdu. Ezin gara beste pertsona batekin

fusionatu, gure mugen kontzientzia galtzeraino.

Oso garrantzitsua da mota horretako emozioak kudeatzeko prestatuak egotea.

Kontuan izan behar da, bestalde, gure gizartearen tradizio sexista dela medio, zenbait

gizon emakumeen gainetik sentitzen direla eta haien gaineko eskubideak dituztela uste

izatera iristen direla, beren «jabetzakoak» balira bezala. Bikote harremanetako

indarkeriaren parte bat errealitatearen distortsio horri zor zaio.

Pertsona orok onartu behar du, beste pertsona batekin sakonki maitemindua badago

ere, sentimendu horrek ez duela aurrera egingo beste pertsonak antzeko zerbait

sentitu ezean. Pertsona bakoitzak oso modu pertsonalean eta bizitzako momentu

desberdinetan bizitzen ditu afektu horiek. Horregatik, gauza horiek ez dago ez

azkartzerik, ez probokatzerik. Berez gertatzen dira, beste gabe. Baina gogoratu, prest

egon behar duzu gertatzen denerako.

Page 16: Gazteentzako sexu aholkularitza zentroa

Maitemintzearen arriskuetatik eta alde negatiboetatik babesteko era bat konfiantza

handiko lagunak hurbil izatea da. Kanpoko kontrol gisa funtziona dezakete, emozio

intentsitate handiena sentitzen dugun uneetan, oinak lurrean edukitzen lagun

diezaguten.

Oinarrizko premia hauek –maitasuna, sexua...– bizitzeko era oso pertsonala da. Azken

batean, zeure istorio propioko protagonista sentitzea da garrantzizkoena. Pentsa ezazu

zure bizitzaren filmeko gidoilaria zarela. Zuk diseinatu behar duzu pertsonaia, zuk

erabaki behar duzu nolakoa izatea nahi duzun zure bizitza, zure balioen eta

printzipioen arabera. Entzun iezaiezu besteei, entzun zeure buruari eta atera

ondorioak. Nolanahi ere, ez ahaztu emozio indartsu horiek bizitzeko unea iristen

bazaizu, eta harreman intimoetan inplikatzea erabakitzen baduzu, printzipio etikoak

erabili behar dituzula pertsona arteko harremanetan.

07. Aholkuak ematen

Orain guztiz prestatuta gaude beste gazte batzuei aholkatzeko. Hona hemen irakasleak proposatzen dizkigun kasuak.

Norbanako lana izan arren, bakoitzak bere koadernoan idatzi baino lehen, taldean kasuak banan banan "eskema" honen erdian kokatu eta gero, ideia nagusiak

pentsatuko ditugu.

Behin denok adostuta, orain bai, nork bere koadernoan "aholkuak" idatziko ditu eta irakasleari ematen dizkio.

Aholkularitza ematerakoan, hurrengo irizpideak kontutan hartu behar ditugu:

Informazioa argitasunez transmititu behar duzu, azalpenak eta laburpenak ondo antolatuta, ikuspuntu zientifikoetan oinarrituta eta hiztegi zientifiko egokia ematen.

Landutako kontzeptuak dagozkien kasuetan erabili behar dituzu, baita ere zein landutako eskema edo grafikoa baliatuko zenuke azalpenak hobeto emateko.

Page 17: Gazteentzako sexu aholkularitza zentroa

1. Kasua: Mikel eta Karmen etengabeko mezuak eta

whasappak bidaltzen dabiltzate baita argazki sexiak ere elkartrukatzen dituzte. Mikelek argazki hauetariko

bat ikusi du bere lagun baten telefonoan eta, lotsatuta,

moztu nahi du, baina Karmenek esan dio maite

badu, ez duela zertan lotsa sentitu behar.

2.Kasua: Nekane eta Jon zoriontsua izango lirateke

seme-alaberik izango balukete. Proga batzuetatik

pasatu dira eta Jonen semenak oso

espermatozoide-kopuru txikia du. Zer aholkua

emango zenieke?

3.Kasua: Kevin eta Maitane 16 urteko bikote bat da.

Orain dela hilabete batzuk ezagutu zuten eta oso maiteminduta daude.

"Urratza" ematea erabaki dute, sexu-harremanak

izatea, hori bai, segurua. Antisorgailurik egokiena

ezagutu nahi dute.

4.Kasua: Anek atzo bere mutilarekin amodioa egin du.

Bapateko gauza izan da, aukera suertatu zitzaien eta

momentua aprobetxatu zutenez, antisorgailurik

eskura ez zeukaten. Haurduna izateko beldur da.

5.Kasua: Carlosek 17 urteko mutila da. Pasa den

hilabetean neska batekin egon zen diskotekan , sexu

azkarra izan eta listo. Handik geroztik gero eta azkure

handiagoa du eta gaur mina eta zeozer horia atera zaio

pixa egiterakoan. Ez daki zer egin.

6.Kasua: Andoni eta Jessica bikote gazte bat da. bere

bizimodua ahalik eta naturistarena eraman nahi

dute eta ez dute antisorgailurik erabili nahi. Zera jakin nahi dute: Amaia haurduna ez geratzeko, ea

hilekoan zehar zeintzuk diren egun aproposak.

7.Kasua: Idoia oso neska gaztea da, 11 urte besterik ez

ditu. Atzo lehendabiziko hilekoa izan du. Ez du bere gurasoengana jo nahi izan,

zeozer gaizki egin duela pentsatzen duelako, agian

masturbatzeko ondorioa edo.

8. Kasua: Asier, 14 urteko mutila, bere ikasgelako kidea

den Joxearengandik hurbiltzen denean, sexu-

deseoa sortarazten dio. Bere lagun batek esan dio, honela

jarraituz gero, maritxu bihurtuko dela. Oso

beldurtuta dago.

9. Kasua: Karmele eta Nekane bikote formal bat eratzen dute eta sexu-harremanak mantentzen dituzte. Bere

laguna den Anek komentatu die, erne egoteko, IHESA harrapatu ez badute nahi.

Bikaina! Orain zuen txanda da. Talde bakoitzak "kasu" bat asmatu eta beste talde bati

luzatuko dio. Aholku-bilduma polit bat aterako zaigu!!!

Page 18: Gazteentzako sexu aholkularitza zentroa

Ebaluazioa

Zer ebaluatzen da (ikas-ebidentziak):

1) Ikaslearen lan-portafolioa: Ugaltze aparatuaren eskema, iIdentitatea lantzeko bideoen analisia (ikusi-pentsatu-galdetu), identitatea lantzeko lana eta kasuen azterketa.

2) Talde lanak: Kontzeptu mapa (ernalketa, haurdunaldia eta erditzea), antisorgailuen taula eta STGei buruzko liburuzkak.

3) Integrazio-egoera: Ikasle bakoitzari, zentro baten aholkularia izanez, irtenbideratzeko galdera eta kasu batzuek planteatuko zaizkio.

4) Ikaskuntzaren erregulazioa: norberako egunerokoa, taldeko ebaluazioa (ez dute

pisurua kalifikazioan)

Ebaluazio-tresnak (ikusi bakoitzaren ebaluazioa-irizpideak):

Ugaltze aparatuaren eskema. Elkarren arteko ebaluazioa.

Bideoen analisia (ikusi-pentsatu-galdetu). Lanak eginda. Identitatea lantzeko norbanako lana. Ikasleen arteko

balorazioa. Kasuen azterketa. Irakaslearen ebaluazioa (norbanako

lana) kontrol zerrendaren bidez. Kontzeptu mapa: Irakaslearen ebaluazioa (taldearen

lanak) kontrol zerrendaren bidez. Antisorgailuen taula. Irakaslearen ebaluazioa (taldearen lanak) kontrol

zerrendaren bidez. STGei buruzko liburuzkak. Irakaslearen ebaluazioa (taldearen lanak) kontrol

zerrendaren bidez. Integrazio-egoera: irakaslearen ebaluazioa (norbanako lana) kontrol

zerrendaren bidez.

Ebaluazio-irizpideak:

Ugaltze aparatua (eskema):

Gizonaren / emakumearen ugaltze-aparatuen organoak bereizteko eta azaltzeko gai da

Gametoen egitura, sorrera eta bidea ondo azaltzen du

Nerabetasunean gertatzen diren gorputz-aldaketak identifikatzen daki Gizonaren / emakumearen ugaltze-aparatuen funtzionamendua argitasunez

adierazten du

Page 19: Gazteentzako sexu aholkularitza zentroa

Identitateak: lanak

Giza-sexualitatea eta ugalketa bereizteko gai da, sexu nortasun guztiak errespetatzen.

Sexu-harremanetan eragiten duten alderdi etiko nagusiak ezagutzen ditu. Informazioak landu eta baliabide grafikoetan islatzen ditu, azalpen arrazoituak

eta dagokien hiztegi zientifiko egokia ematen. Sormena erabiltzen du produktu berriztzaileak egiteko.

Ernalketa, haurdunaldia eta erditzea (kontzeptu mapa)

Ernalketaren, haurdunaldiaren eta erditzearen gertaera eta etapa nagusiak deskribatzen dituzte hiztegi zientifiko egokiarekin.

Informazioa ondo antolatuta dago kontzeptu mapan. Sormena erabiltzen dute mapa konpontzeko.

Talde lanean lankidetzako eta parte hartzeko jarrerak erakusten dituzte.

Antisorgailuen taula:

Metodo antikontzeptiboak sailkatzen dituzte, eta haietako batzuek sexu-transmisioko gaixotasunen prebentzioan duten garrantzia adierazten dute.

Informazioa ondo antolatuta dago dagozkion kasilleroetan. Laburpenak ondo eginda daude, azalpen arrazoituen bidez eta hiztegi zientifiko

egokiaren bitartez Talde lanean lankidetzako eta parte hartzeko jarrerak erakusten dituzte.

STG: Liburuzka:

Badakite zeintzuk diren sexu-transmisioko gaixotasun nagusien aurrean izan

behar diren higiene-ohitura eta prebentzio-neurri nagusiak. Informazioa ondo laburtuta eta islatuta dago liburuzkan, hiztegi zientifiko

egokia erabiliz. Talde lanean lankidetzako eta parte hartzeko jarrerak erakusten dituzte.

Kasuen analisia

Informazioa argitasunez transmititzeko gai da, azalpenak eta laburpenak ondo antolatuta, ikuspuntu zientifikoetan oinarrituta eta hiztegi zientifiko egokia ematen.

Landutako kontzeptuak dagozkien kasuan aipatzen dira, landutako eskema edo

grafikoetan oinarrituta:

1: Amodiozko mitoak ezagutzen ditu eta egokiena aukeratzen du erantzun egokia

emateko.

2: Lagundutako ugalketa-teknikei eta in vitro ernalketari buruzko informazioa emateko gai da, arrazoiak emanez.

Page 20: Gazteentzako sexu aholkularitza zentroa

3, 4 eta 6: Metodo antikontzeptiboak eta beren erabilera ezagutzen ditu eta kasu bakoitzari egokia dena aholkatzeko gai da.

5 eta 9: Badaki zeintzuk diren sexu-transmisioko gaixotasun nagusiak eta izan behar

diren higiene-ohitura eta prebentzio-neurri nagusiak.

7. Zikloa ezagutzen du eta nerabetasun ezjakinaren aurrean azalpen argiak ematen ditu.

8. Giza-sexualitatea eta ugalketa bereizteko gai da eta sexu nortasun guztien errespetua transmititzen du.

Norbanako egunerokoa (irakasleak komenigarria ikusten duen momentuan egingo du)

Ikasten ari garenari buruzko hausnarketa egiteko mementua

heldu da. Bakoitzak pentsatzen du:

1. Zer ikasten nabil? Esaldi gutxitan laburtzeko gai naiz?

2. Zer da zailena? nola gainditu ahal dut zailtasuna?, nork lagundu ahal dit?

3. Hobetzeko proposamen pertsonalak

Taldearen ebaluazioa (ikas-sekuentzia amaitu ondoren)

Denbora ondo erabili dugu? Lana ondo banatu dugu taldean? Bakoitzak besteei laguntza eman die? Gure ustez, onena zera izan da: Eta gure zailtasunak:

Gehien gustatu zaigun lana: Honetan hobetu behar dugu: Irakaslearentzako iradokizunak: