32
GATAZKEN KUDEAKETA, ARAZOEN KONPONKETA ETA HORIEI AURRE EGITEKO ESTILOAK WIKIPEDIA.ORG MIREN EZKURDIA (ANDRAMARI BHI-KO ORIENTATZAILEA )

GATAZKEEN KUDEAKETA

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: GATAZKEEN KUDEAKETA

GATAZKEN KUDEAKETA,

ARAZOEN KONPONKETA

ETA HORIEI AURRE EGITEKO ESTILOAK

WIKIPEDIA.ORG

MIREN EZKURDIA (ANDRAMARI BHI-KO ORIENTATZAILEA )

Page 2: GATAZKEEN KUDEAKETA

GATAZKAREN DEFINIZIO BAT

Gatazka egoera bat da, non bi alderdi edo gehiago konturatzen baitira interes dibergenteak dituztela; horrek iritzi eta jarrera desberdinak sortzen ditu, eta nolabaiteko enfrentamendura eramaten du.

Gatazka aldaketarako aukera interesgarria da eta modu baketsuan konpondu behar da, elkarrenganako laguntzarekin, erantzunkidetasunarekin eta sormenarekin.

Lehenengo urratsa hauxe da: gatazka-egoera batean gaudela aitortzea, zerk eragin duen definitzea (arrazoiak) eta konponbiderik egokiena bilatzea.

Page 3: GATAZKEEN KUDEAKETA

GATAZKA BERE JATORRIAREN ARABERA SAILKATZEA (RAHIM ETA BONOMA 1979)

PERTSONAREN BARNEKOA : Barneko prozesu psikologiko bat da, non dimentsio kognitibo, emozional edo motibazional desberdinak dituzten indar psikologikoak aurrez aurre jartzen baitira. PERTSONEN ARTEKOA :Erakunde bateko gizabanakoen arteko enfrentamendua. TALDEAREN BARNEKOA :Erakundeko sail edo talde baten barnean gertatzen den enfrentamendua. TALDEEN ARTEKOA :Erakundeko sail desberdinen arteko enfrentamendua.

Page 4: GATAZKEEN KUDEAKETA

GATAZKA FUNTZIONALAK EDO DISFUNTZIONALAK Funtzionaltasuna vs disfuntzionaltasuna binomioak badu lotura gatazkari buruzko ikuspegi positibo/negatiboarekin; horrek, gainera, eragina izango du gatazkari ematen zaion erantzun konstruktiboan edo suntsitzailean ( pertsonengan, taldeetan eta erakundeetan ).

GATAZKA FUNTZIONALAK EDO KONSTRUKTIBOAK : Ikusi gabe genituen arazoak bistaratzen dituzte Lagungarriak dira erabakiak kontu handiagoz eta informazio gehiagoz hartzeko Norberaren burua ezagutzea eta beste pertsonak deskubritzea ahalbidetzen dute Taldekako lana errazten dute, ahaleginak maximizatzeko, eta taldearen helburuei eusten diete Pertsona guztien interesak bultzatzen dituzte, ez gizabanakoenak, eta haien jarduna hobetzen

dute Sormena eta berrikuntza bultzatzen dituzte. GATAZKA DISFUNTZIONALAK EDO SUNTSIGARRIAK Energia asko kontsumitzen dute, bai pertsonala eta bai taldearena Kalte egiten diote lan-taldeen kohesioari Pertsonen arteko etsaitasuna bultzatzen dute Laneko giro negatiboa sortzen dute Sentimendu hauek sortzen dituzte: etsipena, ezintasuna, gaitzespena eta segurtasunik eza Somatizatu daitezke eta osasun-arazoak sortu Erakundeetan, faktore disfuntzionalak dira bai gatazkarik ez egotea (irizpideak aurrez aurre ez

jartzeak murriztu egiten du alternatiben edo gauzak egiteko forma berrien sorrera, eta horrek inertzia, apatia… dakartza berekin) eta bai gatazka ugari egotea ( horrek ahaleginak sakabanatzen ditu, eta konfrontazioa gailentzen zaie lankidetzari eta elkarlanari).

Page 5: GATAZKEEN KUDEAKETA

GATAZKAK KONPONTZEKO ESTRATEGIAK

GATAZKAK KONPONTZEK

O ESTRATEGIAK

1.- GATAZKEI AURRE EGITEKO ESTRATEGIAK ETA

NEGOZIAZIO/BITARTEKOTZA ESTRATEGIAK

Aurre egitea – Aurre ez egitea Bitartekotza - Negoziazioa

3.- AUTOAFIRMAZIO ESTRATEGIAKEstilo asertiboa/ inhibitua /agresiboa

2.- KOMUNIKAZIOA ERRAZTEKO ESTRATEGIAK

Entzute aktiboa / “Neu – zeu” mezuak

Page 6: GATAZKEEN KUDEAKETA

1.- AURRE EGITEKO ESTRATEGIAK ETA BITARTEKOTZA ESTRATEGIAK

1.- AURRE EGITEKO

ESTRATEGIAK ETA

BITARTEKOTZA ESTRATEGIAK

AURRE EZ EGITEA

NEGOZIAZIOAETA

BITARTEKOTZA

AURRE EGITEA

Page 7: GATAZKEEN KUDEAKETA

AURRE EGITEKO ESTILO ETA ESTRATEGIAK

AURRE EGITEK

O ESTILO

AK

LEHIATU

SAIHESTU

BESTEEN NAHIAK BETE

AMORE EMAN

KOLABORATU

Page 8: GATAZKEEN KUDEAKETA

GATAZKARI AURRE EGITEKO ESTILOAK (Thomas eta Kilmann 1974/ Robbins 1998/ Picard 2007) LEHIATU:

Besteak behartzea nire jarrerak onartzera, haien beharrak eta sentimenduak bazterrean utzita. Lehentasuna eman neure helmuga pertsonalei, gainerakoekiko harremanak kontuan hartu gabe.

Neuk irabazten dut/ Zuk galtzen duzu SAIHESTU:

Gatazkak sor ditzaketen pertsonak, egoerak edo gertaerak saihestu.

Saiheste-jokabideak izateko joera duten pertsonak ez dira gai izaten beren helburuak lortzeko edo harremanak izateko. BESTEEN NAHIAK BETE:

Besteen aurrean atsegina izaten eta haien nahiak betetzen saiatzea, neure beharrak, helburu pertsonalak, interesak… bazterrean utzita.

Normalean, horren azpian kezka edo beldurra egoten da, hots, harremanetan gatazka sortzeko kezka edo beldurra, eta horregatik daude prest beren helburu pertsonalei uko egiteko.

Page 9: GATAZKEEN KUDEAKETA

GATAZKARI AURRE EGITEKO ESTILOAK (Thomas eta Kilmann 1974/ Robbins 1998/ Picard 2007)

AMORE EMAN:Pertsona batzuek amore ematen dute helburu batzuetan, gainerako pertsonak ere hori egiteko prest baldin badaude: beren helburuen zati bat lortzeko presionatzen dute, beste alderdiari ere ahalbidetuz nahi duenaren zati bat lortzea, harremanak arriskuan jarri gabe.Neuk amore ematen dut / Zeuk amore ematen duzu KOLABORATU:Jarrera positiboa erakusten dute gatazkaren aurrean, eta konpromiso bat norberaren eta besteen helburuen aurrean. Bi alderdien helburuak identifikatzen dira eta elkarrentzat onuragarria den konponbide bat bilatzen da, elkarrekin lan egiten. Kezka handia eta konpartitua dago helburuak lortzeko (nireak eta besteenak) eta harremanak zaintzeko. Arazoa konpontzean kontzentratzen dira, ez elkarri erasotzean.

Pertsona, talde eta erakundeek ez diote gatazkari beti modu berdinean aurre egiten; aitzitik, lehengo estiloetako bat erabiltzen dute faktore hauen arabera: testuingurua, eztabaidaren gaia/helburua, beste alderdiarekin dagoen harremana, eta abar.

Pertsonen gatazka estiloek iragartzen dute –normalean- zein den haien jokabidearen orientazioa; iragartzen dute, halaber, nola komunikatzen diren egoera gatazkatsuetan.

Page 10: GATAZKEEN KUDEAKETA

AURRE EGITEKO / AURRE EZ EGITEKO ESTRATEGIAK

Kontrajarritako interes, iritzi, balio edo beharren eraginez bi alderdiren edo gehiagoren artean sortzen diren desadostasunei edo tentsioei aurre egiteko estiloak dira. 1.- AURRE EZ EGITEKO ESTRATEGIAK Gatazkaren lekua fisikoki saihestea edo hortik

alde egitea : ( ad.: elkarrekin egoteko aukerak murriztuz ).

Saihestea edo alde egitea, mekanismo psikologikoak erabiliz (ad.: beste pertsonari jaramonik ez egitea).

Gatazka ukatzea.

Page 11: GATAZKEEN KUDEAKETA

AURRE EGITEKO / AURRE EZ EGITEKO ESTRATEGIAK

2.- AURRE EGITEKO ESTRATEGIAK

Bulkadak bidatutako erantzuna ( desegokia, defentsiboa edo agresobpa izateko arriskuarekin).

Erabakiak kontzienteki hartzean oinarritutako estrategiak : aukeran dauden alternatibak ondorioen arabera baloratzea, bulkaden autokontrola …

1. Ingurunera zuzendutako estrategiak : inguruneko presioak, prozedurak, baliabideak, oztopoak… aldatzera zuzendutako estrategiak.

2. Subjektuarengana zuzendutako estrategiak: aldaketa motibazional edo kognitiboetara zuzendutako estrategiak ( nahien maila baloratzea, jokabide eredu berriak…).

( ARAZORA ZUZENDUTAKO AURRE EGITE ESTILOA Lazarus eta Folkman 1980)

Page 12: GATAZKEEN KUDEAKETA

EGOEREN LEHENENGO EBALUAZIOA (Lazarus eta Folkman 1984)

GARRANTZIRIK GABEKOTZAT HARTZEA : egoera ebaluatu eta garrantzirik gabekotzat jotzen da, hau da, baloratzen da ez duela inolako inplikaziorik pertsonarentzat, ezta beraren nahi eta helburuentzat ere.

ONURAGARRITZAT HARTZEA: egoera ebaluatuta, kontsideratzen da onuragarria dela ongizate pertsonala eta ezarritako helburuak lortzeko.

ESTRESAGARRITZAT HARTZEA : kasu honetan, hiru balorapen mota bereizten dira

1. Kaltea / galera : egoera kalte fisiko, psikologiko edo sozial baten eragile gisa ikusten da.

2. Mehatxua : egoerak iragartzen ditu pertsonaren ustez gerta litezkeen kalte edo galerak.

3. Erronka : gerta litezkeen kalteak iragartzen badira ere, egoera kontrola litekeela ere hautematen da.

Page 13: GATAZKEEN KUDEAKETA

AURRE EGITEKO BALIABIDEAK (Lazarus eta Folkman 1980)

1. BALIABIDE FISIKOAK (ohitura osasungarriak:

elikadura osasungarria, jarduera fisikoa eta kirola…) 2. BALIABIDE PSIKOLOGIKOAK (gaitasun

emozionala, pentsamendu positiboak...)3. ARAZOAK KONPONTZEKO TEKNIKAK4. GIZARTE-TREBETASUNAK5. GIZARTE-SOSTENGUA (korrelazio

positiboa du ongizatearekin)

Page 14: GATAZKEEN KUDEAKETA

BITARTEKOTZA-NEGOZIAZIO ESTRATEGIAK

Gatazkak Konpontzeko Metodo Alternatiboen asmoa da bi alderdientzat onuragarri eta konstruktiboak diren akordioak lortzea, auzira jo behar izan gabe ( gizarte-legeak hausten ez dituzten eguneroko arazoak direnean).

BITARTEKOTZA/ NEGOZIAZIO TEKNIKAK

Page 15: GATAZKEEN KUDEAKETA

ZER DA BITARTEKOTZA? (Edward Kruk 1997)

Bitartekotza gatazkak modu kooperatiboan konpontzeko prozesu bat da; bertan, arazo bat duten bi alderdik edo gehiagok hirugarren pertsona neutral eta inpartzial baten laguntza jasotzen dute beren negoziazioan; halaber, bidea ematen zaie guztientzat onargarria den akordio bat beren kabuz eta borondatez lortzeko, auzian dagoen gaiari begira.

Bitartekariek prozesua egituratu eta bideratzen dute; horren bitartez, alderdiek beren erabaki propioak hartzen dituzte eta emaitza determinatzen dute, auzian dauden alderdi guztientzat onuragarria den modu batez.

Estrategia : “ Neuk irabazten dut/Zeuk irabazten duzu”

Page 16: GATAZKEEN KUDEAKETA

BITARTEKOTZA PROZESUAREN FASEAK (Picard 2007 / Fenten eta Gueller 2009 / Fuentes 2007 )

1. Bitartekotzaren aurreko bilera (Aurre-negoziazioa edo Aurre-bitartekotza) .

2. Informazioa biltzea, ildo orokorrak ezartzea eta bitartekotza-prozesua zehaztasunez diseinatzea (Hauxe erabakitzen da: zer, nor, noiz, nola eta non).

3. Adostasun-puntuak eta bateraezintasunak identifikatzea /interesak eta itxaropenak identifikatzea (aztertzen da zer onar dezakeen alderdi bakoitzak –zer dagoen prest onartzeko- eta zer eskatzen dion beste alderdiari).

4. Ezkutuko interesak bistaratzea, enpatia sortzea eta bateraezintasuna birdefinitzea.

5. Elkarrizketa : Proposamen eta akordioen lehenengo blokea lantzea (aukerak sortzea). Kezkak eta mehatxuak bideratzeko formak esploratzea.

6. Akordio, konponbide eta konpromisoak lortzera eraman dezaketen aukerak bilatzea.

Page 17: GATAZKEEN KUDEAKETA

NOIZ DA BEHARREZKOA BITARTEKOTZA?

Alderdien arteko emozioek ez dute ahalbidetzen akordiorik lortzea.

Haien arteko komunikazioa eskasa edo txarra da. Estereotipo eta pertzepzio okerrek eragozten dute

alderdien arteko truke konstruktiboa. Jokabide negatiboak errepikatzen dira behin eta berriz, eta

horrek barrerak sortzen ditu alderdien artean. Bada desadostasun handia gertaera eta datuen garrantzi

eta ebaluazioaren inguruan. Alderdien arteko zatiketa, printzipio eta balioen inguruan

dituzten iritzi desberdinen eraginez. Ez dago alderdiek adostasunez definitutako protokolo edo

prozedura argirik.

Page 18: GATAZKEEN KUDEAKETA

BITARTEKOTZE ARIKETA PRAKTIKOA : ARAZOAK IRAKASLE ETA IKASLEEKIN / BITARTEKARIA: TUTOREA

1.- INFORMAZIOA BILTZEA : ZEIN DA ARAZOA ? -Arazoa existitzen dela aitortzea eta konpontzeko nahia agertzea.IKASLEAK : “ irakasleak ez du esplikatzen, esplikatzeko eskatzen diogunean; gauzak ulertutzat jotzen ditu, ez dira ulertzen haren azalpenak …”IRAKASLEEK : “ ez dute ikasten, asko hitz egiten dute…”

2.- Lehenengo elkarrizketak : -Adostasun / desadostasun puntuak identifikatzea.-Interesak eta itxaropenak identifikatzea ( agerikoak eta ezkutuak).

3.- ELKARRIZKETA : arazoa konpontzeko proposamen bloke bat lantzea, hasiera gisa ( aukerak sortzea). Horien balorapen kritikoa egitea (alternatiba edo aukera bakoitzaren alde onak eta alde txarrak)

4.- KONPROMISOA : akordio eta konpromisoak zehaztea, amaiera gisa

Page 19: GATAZKEEN KUDEAKETA

NEGOZIAZIOA : ESTRATEGIAK

Bi pertsonak edo gehiagok gai jakin baten inguruan eratzen duten harremana, jarrerak hurbiltzera eta guztientzat onuragarria den akordio batera iristera zuzendua.

Oinarrian bada ikusmolde bat, alegia, posible dela guztientzako irabaziak lortzea, arazotik ihes egin edo norberaren jarrera ezarri beharrean.

Inplikatuek interesa izan behar dute akordio bat lortzen saiatzeko eta beste alderdia Errespetatzeko. Bi alderdien arteko komunikazioa, konponbide bateratu bat bilatzeko.

Negoziatzen denean, ez diegu pertsonei aurre egiten, arazoei baizik : inplikatu guztien beharrak betetzen dituen akordio bat bilatu behar da.

Negoziazio teknikak

Page 20: GATAZKEEN KUDEAKETA

2.- KOMUNIKAZIOA ERRAZTEKO ESTRATEGIAK

2.-KOMUNIKAZI

OA ERRAZTEKO

ESTRATEGIAK

ENTZUTE

AKTIBOA

“NEU” MEZUA

K

Page 21: GATAZKEEN KUDEAKETA

KOMUNIKAZIOA ERRAZTEKO ESTRATEGIAK

ENTZUTE AKTIBOA

Entzute aktiboa da pertsonak zuzenean adierazten ari dena entzuteaz gain horren azpian dauden sentimenduak, ideiak edo pentsamenduak ere entzuteko gaitasuna.

Nola praktikatu entzute aktiboa :1. Beste pertsonak esaten duena parafraseatzea edo

laburbiltzea , beste pertsona horren mezua islatuz ( baina errepikapen hutsa egin gabe) : “ ea ondo ulertzen dizudan, esaten ari zarena zera da,…”

2. Esanahi inplizitua itzultzea, sentimenduei arreta berezia zuzenduz, horiek askotan ez baitira hitzez adierazten . (“ …. sentitu zara …..(e)lako“ , “ zuzendu iezadazu txarto ulertu badut, baina...”)

3. Beste pertsonaren erreakzioa aztertu, ondo ulertu ote dugun ikusteko.

Page 22: GATAZKEEN KUDEAKETA

KOMUNIKAZIOA ERRAZTEKO ESTRATEGIAK “NEU-ZEU” MEZUAK

“NEU” MEZUAK :

Lehenengo pertsonan bidaltzen diren mezuak dira ( NEU (edo NI) izenordaina erabiliz), eta pentsamendu, sentimendu eta arrazoi pertsonaletan zentratzen dira.

Modu horretan, gatazka bat eragin duen gertaera bati buruz dugun iritzia birformulatuko dugu,

lehenengo pertsonan, nola sentitzen garen azalduz eta beste pertsonari zer nahi dugun adieraziz.

Beste pertsonari adierazten diogu neuk adierazten dudana neurea dela: nire sentimenduak

(“Txarto sentitzen naiz”), nire iritziak (“Nik uste dut...”) eta nire nahi eta lehentasunak (Gustatuko litzaidake...”).

Era horretan, garbi uzten diogu besteari ez diogula errurik botatzen neuk sentitu/pentsatu/behar dudanagatik, baina modu zintzo eta adeitsuan jakinarazten diogu, batzuetan iritzi desberdinak edo desadostasuna azalduz.

Laburbilduz, iritzi, nahi eta sentimenduak adierazteko balio dute, zirkunstantzia gogaikarriak eta horiek sortzen dituzten sentimenduak azalduz, beste pertsona deskalifikatu edo kritikatu gabe, eta beste pertsona horri ezer

leporatu edo ezeren errua bota gabe. “ZEU” MEZUAK :

“Zeu (edo zu) mezuak” bigarren pertsonan bidaltzen dira eta iraingarriak izan daitezke edo arazoaren konponbidea eragotzi; izan ere, haien bidez egiten duguna da besteari “jarraibideak eman” -zer egin behar duen azaltzeko-, edo errua botatzen diogu…

Hala, leporatze-tonuz bidalitako “zeu” mezu batek (“ez didazu ulertzen, ezin da zurekin hitz egin…”) seguruenik izan dezakeen ondorioa da beste pertsonak defentsa-jarrera hartzea eta berak ere (bere burua defendatzeko) zerbait leporatzea, ahoz iraintzea edo minduta sentitzea.

“Neu mezua” (egoera errazten duen mezu konbentzigarria) ez bezala ,“zeu mezua” (“Zuk sentiarazten nauzu…), (Zuk ez didazu uzten…) oztopatzailea eta iraingarria izan daiteke gure mintzakidearentzat.

Page 23: GATAZKEEN KUDEAKETA

“NEU” MEZUEN FUNTSEZKO ELEMENTUAK“Neu” mezuetan saiatu behar gara: Balio-juzkuak, etiketak eta orokortzeak saihestea /Komunikazio ez-ahozkoa kontrolatzea ( ahots-tonua, jarrera) /Ez erabiltzea emozioak oso biziak direnean, zeren horrela etsaitasuna dakarren “zeu” mezu bihurtzen baitira erraz.

ARAZO – GATAZKA EGOERA Iritzia NEU mezuen formaz adieraztea

Arazoa deskribatzea, arazoa sortzen duen egoera eta/edo jokabidea modu laburrean azalduz ( beste pertsonaren jarrera edo jokabide konkretua planteatzen dut)

“Egoera horren aurrean, jarrera edo jokabide horrekin…”

Sortzen diren sentimendu pertsonalak modu garbi eta zehatzean definitzea ( sentitzen dudana adierazten dut, nire emozioak deskribatzen ditut)

“ … sentitzen naiz, ….a(gatik) kezkatuta nago…”

Arazoa sortzen duten arrazoiak identifikatzea, eta baita berari atxikitako sentimenduak eta neure buruan duen efektua ere

“ …(e)lako”

Irtenbidea edo jokabide alternatiboak planteatu edo proposatzen ditut

“ Eta gustatuko litzaidake…”“ Horren ordez, gustatuko litzaidake…”

Page 24: GATAZKEEN KUDEAKETA

JARDUERA PRAKTIKOA : NEU / ZEU MEZUAK LANTOKIAN

ARAZO – GATAZKA EGOERA ZEU MEZUAKBeste pertsonak egiten duenari erreparatzen diot. Zerbait leporatzen diot edo egiten duena epaitzen dut.

NEU MEZUAK Neure buruari erreparatzen diot, beste pertsonaren jokabideen ondorioei. Deskalifikatu gabe deskribatzen dut, zer sentitzen dudan eta zer gustatuko litzaidakeen adierazten dut.

Lankide batek oihuka hitz egiten dit, eta ez dit uzten azalpenik ematen lantokian gertatutako zerbaiti buruz.

“ Isil zaitez, beti zaude oihuka. Harroputz hutsa zara; pentsatzen duzu guztia dakizula eta beti duzula arrazoia ”

“Giro honetan ezin dizut erantzun. Lasaiago zaudenean hitz egingo dugu ““ Oihukatzen nauzunean, txarto sentitzen naiz, deseroso sentitzen naizelako. Horregatik, gustatuko litzaidake lasaiago egoten eta ahots-tonu apalagoan hitz egiten saiatzea...

Lan-talde baten begiralea naiz, eta nire taldeko pertsonalak ondo osatu gabe edo errakuntzez aurkeztu ohi dizkit txostenak.

Makina bat aldiz esan dizut txostena ez dela horrela aurkeztu behar ! Horrela jarraitzen baduzu zuzendaritzari esango diot, ezgauza hutsa zara!

Lankide batek ez du inoiz ere garbitzen tailerra, eta beti tokatzen zait niri hori egitea.

Kokotaraino naukazu, mutur izugarria duzu…

Page 25: GATAZKEEN KUDEAKETA

JARDUERA PRAKTIKOA : NEU/ZUE MEZUAK IKASGELAN EDO LANTOKIAN ARAZO – GATAZKA EGOERA ZEU MEZUAK

Beste pertsonak egiten duenari erreparatzen diot. Zerbait leporatzen diot edo egiten duena epaitzen dut.

NEU MEZUAK Neure buruari erreparatzen diot, beste pertsonaren jokabideen ondorioei. Deskalifikatu gabe deskribatzen dut, zer sentitzen dudan eta zer gustatuko litzaidakeen adierazten dut.

Page 26: GATAZKEEN KUDEAKETA

3.- AUTOAFIRMAZIO ESTRATEGIAK

3.- AUTOAFIRMA

ZIO ESTRATEGIAK

ESTILO INHIBITU

EDO PASIOBA

ESTILO ASERTIBO

A

ESTILO AGRESIBO

A

Page 27: GATAZKEEN KUDEAKETA

AUTOAFIRMAZIO ESTRATEGIAK : ESTILO INHIBITU EDO PASIBOA

Autoafirmazio estrategiak iritzi, eskubide edo interes pertsonalak harremanetan bideratzeko edo defendatzeko estiloak dira.Estilo Inhibitu edo pasiboa : Beraren ezaugarri nagusia da egoerei aurre ez egitea

edo behar den neurrian aurre ez egitea: pertsona ez da defendatzen, ez du arazorik sortzen edo gerta litekeen edozein gatazkatik ihes egiten du edo erretiratzen da.

Uko egiten dio egoerak planteatzeari eta pentsatzen duena modu garbian adierazteari; edo zuzenekoa ez den moduan egiten du hori.

Besteek erabakiak hartu arte itxaroten du. Ez du laguntza edo mesederik eskatzen.

Page 28: GATAZKEEN KUDEAKETA

AUTOAFIRMAZIO ESTRATEGIAK : ESTILO AGRESIBOA

Oso estilo garbi eta zuzena erabiltzen du bere behar, iritzi eta errebindikazioak adierazteko, baina gehiegizko neurrian egiten du, horrek beste pertsonarengan izan dezakeen efektua kontuan hartu gabe.

Nahi dutena lortzen dute besteak umiliatuz, irainduz, zaurituz edo beldurtuz, fisikoki, mentalki edo emozionalki.

Arauak ezartzen dituzte besteei entzun gabe, eta zer egin behar duten esaten diete.

Kontrola hartzen dute eta besteak behartzen dituzte beren gogoaren kontrako gauzak egitera.

Page 29: GATAZKEEN KUDEAKETA

AUTOAFIRMAZIO ESTRATEGIAK: ESTILO ASERTIBOA

Norberaren edo besteen sentimendu, errebindikazio, sinesmen edo iritziei buruzko mezuak zintzotasunez, modu egokian eta errespetu handiz transmititzea eta jasotzea.

Behar, nahi eta sentimenduak besteen aurrean modu garbi eta zehatzean adierazteko gaitasuna. Pertsonen arteko gatazkak arrakastaz bideratzeko gaitasuna, eta norberaren eskubide, eskari eta iritzi pertsonalak inhibiziorik gabe eta iraindu gabe adierazteko gaitasuna.

Mezu asertiboak ( zuzeneko estiloa dute) : “ Hau da neuk pentsatzen dudana “,“ Hau da neuk sentitzen dudana “, “Horrela ikusten dut neuk egoera “. Gainerako pertsonak zapaldu, umiliatu, mespretxatu edo degradatu gabe hitz egiten dute.

Mezu asertiboen helburua : komunikazio ireki, garbi eta sakona, elkarrekikotasuna, “joko garbia” eskatzea, errespetua ematea eta jasotzea, espazio bat uztea ( beste pertsonaren behar eta eskubideek talka egiten badute bere behar eta eskubideekin).

Page 30: GATAZKEEN KUDEAKETA

JARDUERA PRAKTIKOA : ASERTIBITATEA LANEKO EGOERETAN LANDUZ

Hiru pertsonaz osatutako taldeak. Talde bakoitzari egoera bat ematen zaio, elkarrizketa bat garatu dezan ( aukeran : klasean antzeztea) , eta taldekide bakoitzari rol bat esleitzen diogu : Pasiboa , agresiboa eta asertiboa.

Interesgarria izan liteke norberari ematea bere bizitzan agertzen duen rolaren kontrako rola (adibidez: agresiboa izaten denak rol pasiboa jokatzea, pasiboak asertiboa…) 1. EGOERA :Lanaldia bukatzeko 45 minutu falta direnean, jefeak esan dizu zeregin berri bat bete behar duzula; zeuk badakizu ez dela presazkoa eta biharamunean egin daitekeela, eta zure bikoteak esan dizu haurrak hartu behar dituzula ordubete barru. Pasiboa

Agresiboa

Asertiboa

Page 31: GATAZKEEN KUDEAKETA

JARDUERA PRAKTIKOA: ASERTIBITATEA LANEKO EGOERETAN LANDUZ

Hiru pertsonaz osatutako taldeak. Talde bakoitzari egoera bat ematen zaio, elkarrizketa bat garatu dezan ( aukeran : klasean antzeztea) , eta taldekide bakoitzari rol bat esleitzen diogu : Pasiboa , agresiboa eta asertiboa

Interesgarria izan liteke norberari ematea bere bizitzan agertzen duen rolaren kontrako rola (adibidez: agresiboa izaten denak rol pasiboa jokatzea, pasiboak asertiboa…)

 2. EGOERA :Lankide bat –gizonezkoa- beti ibiltzen da txiste sexistak, sexu-proposamenak eta komentario zikinak egiten bulegoko emakumeei. Pasiboa

Agresiboa

Asertiboa

Page 32: GATAZKEEN KUDEAKETA

JARDUERA PRAKTIKOA : ASERTIBITATEA LANEKO EGOERETAN LANDUZ

Hiru pertsonaz osatutako taldeak. Talde bakoitzari egoera bat ematen zaio, elkarrizketa bat garatu dezan ( aukeran : klasean antzeztea) , eta taldekide bakoitzari rol bat esleitzen diogu : Pasiboa , agresiboa eta asertiboa

Interesgarria izan liteke norberari ematea bere bizitzan agertzen duen rolaren kontrako rola (adibidez: agresiboa izaten denak rol pasiboa jokatzea, pasiboak asertiboa…) 3. EGOERA :Zure lankidea beti ibiltzen da “eskakeatzen”, eta ahal duen guztietan zure bizkar uzten ditu egiteko dauden lanak. Gainera, beti ibiltzen da jefea lausengatzen. Pasiboa

Agresiboa

Asertiboa