5
1. Zer da Eskola 2.0? Eskola 2.0 programa, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia Berriak ikasgeletan integratzeko proiektua da eta XXI.mendeko ikasgelak prestatzea du helburu. Horretarako, hirugarren zikloko ikasle bakoitzak ordenagailu eramangarri bat edukiko du. Helburuak: Ohiko ikasgelak iksgela digitala bilakatzea. Ikasleak IKT-dun gaitasunetan trebatzea. Ikasgeletako metodologia aldaketari laguntzea. Eten digitala murriztea. Lan dinamika, partehartzailea, beste ikastetxeekin lankidetzan eta sarean sustatzea. Heziketa kalitatea hobetzea. Ekipamendua: Ikasgela bakoitzeko ekipamendua: Armairu elektrifikatua: eramangarrien bateriak kargatzeko eta berauek gordetzeko, (28 ekiporentzat.)

Eskola 2.0

Embed Size (px)

Citation preview

1. Zer da Eskola 2.0?

Eskola 2.0 programa, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia Berriak

ikasgeletan integratzeko proiektua da eta XXI.mendeko ikasgelak prestatzea du helburu.

Horretarako, hirugarren zikloko ikasle bakoitzak ordenagailu eramangarri bat edukiko du.

Helburuak:

Ohiko ikasgelak iksgela digitala bilakatzea.

Ikasleak IKT-dun gaitasunetan trebatzea.

Ikasgeletako metodologia aldaketari laguntzea.

Eten digitala murriztea.

Lan dinamika, partehartzailea, beste ikastetxeekin lankidetzan eta sarean

sustatzea.

Heziketa kalitatea hobetzea.

Ekipamendua:

Ikasgela bakoitzeko ekipamendua:

Armairu elektrifikatua: eramangarrien bateriak kargatzeko eta berauek

gordetzeko, (28 ekiporentzat.)

Arbela digital elkarreragilea: 77”-ko azalera aktiboduna eta altuera doigarria

duena.

Minieramangarri bat ikasle bakoitzeko: eta bi minieramangarri + TFT +

teklatua irakasleentzat.

Wifiko sarbide gune bat, gelako ordenagailuak bai intranetera bai internetera

konektatzea ahalbideratuko duena.

Ikastetxe bakoitzeko ekipamendua:

Wifi kontrolagailu bat: sare birtualak definitzeko, erabiltzaileak esleitzeko eta

egiaztapena eta segurtasuna kontrolatzeko.

Ikastresnak:

Softwarea: Ordenagailu eramangarriak ikastetxeetan entregatuko dira, oinarrizko

softwarea instalatuta dutela. Oinarrizko konfigurazioak abiatze bikoitza izango du: GNU/

Linux eta Microsoft Windows XP Profesional.

Bi sistema eragile horietan, gutxienez, ofimatikako softwarea (OpenOffice), nabigatzailea

(Mozilla Firefox), antibirusa eta plataforma anitzeko bestelako aplikazioak instalatuko

dira, eta horiek euskarazko eta gaztelaniazko bertsioak eskaintzen dituztenean lizentzia

librean, lehentasuna emango zaie. Ikastetxeak uste badu egile-eskubideen legeak

babestutako softwarea erabili behar duela, Hezkuntza Sailari eskatu beharko dio. Honek

berriz, egoki irizten badio, lizentziak emango dizkio ikastetxeari. Guztiz debekatuta

gertuko da jabetza intelektualeko eskubideak urratu dezakeen softwarerik instalatu eta

erabiltzea.

Edukiak:

Interneten erabil daitezkeen materialen gida bat prestatu da eta Agrega sarearekiko

loturak ezarri. Sare hori autonomia-erkidegoek eta Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak

partekatzen dituzte, eta Espainiako hizkuntza ofizial guztietara itzulita dago.

Era berean, metodologia-proposamen guztiak aurrera ateratzeko material bereziak

egongo dira.

Prestakuntza:

Lehen Hezkuntzako 5. mailako tutoreek eta gela horietan sartzen diren Ingeles eta

Pedagogia Terapeutikoko irakasle guztiek prestakuntza jasoko dute eskualdeka. Hiru

mailatako prestakuntza planteatu da: oinarrizkoa, ertaina eta aurreratua. Horrela,

prestatuko diren irakasle guztiek IKT gaietan duten trebetasun-mailara egokituko da.

Berritze-guneetako aholkulariek prestakuntza hori ematen dihardute, ikastetxeek

material informatikoa jaso baino lehenago. Irakasleak prestatzeko, gai teknikoak ez ezik

alderdi metodologikoak ere oso kontuan hartu dira.

Aurrekontua:

Programa honetarako 12.660.004,12 € jaso dira, miniordenagailu eramangarriak, arbel

digitalak, armairuak, wifi konexioak eta garraio-poltsak erosteko. Kopuru horri

irakasleentzako ordenagailu eramangarriak gehitu behar zaizkio eta konektibitatea

handitzeko eta irakasleak prestatzeko ekintzen kostua.

Informazio iturria: euskadi.net

Behin eskola 2.0 proiektua zer den jakinda komenigarria iruditu zaigu eskola 2.0

proiektua curriculumean ezartzen diren gaitasun orokorrekin erlazionatzea:

Arduraz eta autonomiaz bizitzen ikastea: interneten eta intreneten arduraz

ibiltzea, ikasteko web-orriak kontsultatzea, eta norberaren ikaskuntza propiorako

lagungarriak izan daitezken kontzeptuak bilatzea landu daiteke. Honela,

autonomia ere garatuko dute eta modu arduratsuan jokatzen ikasiko dute bai

eskolan eta bai eguneroko bizitzan.

Ikasten eta pentsatzen ikastea: eskola 2.0 proiektuak ikastresna oso baliogarria

eskaintzen du, haurrek ordenagailuen eta programen funtzionamendua ikasteaz

gain, internet eta intranet ematen dituzten aukerak ere aprobetxatu ditzazkete

edozein arloko jakintza eskuratzeko. Horrela, informazio iturriak erabiltzen

ikasiko dute eta iturri horietatik lortutako informazioarekin barne hausnarketa

eginez jakintza berriak barneratuko dituzte.

Komunikatzen ikastea: Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia Berriei

esker komunikatzeko modu berriak sortu dira, bai idatzizkoak eta bai bideozkoak,

hauei esker ikasleek komunikatzeko aukera handia izango dute, eman daiteken

eragozpen bakarra hizkuntza berdina ez erabiltzea da. Hala ere, hizkuntza

atzerritarrak ikasteko aukera izango dute ikasleek programa eta web-orri

desberdinei esker. Neurri batean, esan genezake IKTek ikasleak hizkuntza berriak

ikastera behartzen dituztela, informazio iturri askok atzerritar hizkuntzetan

daudelako.

Elkarrekin bizitzen ikastea: Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia

Berriak arduraz erabiliz, foroetan edota edozein plataformetan beste

erabiltzaileen iritziak errespetatuz tolerantzia eta berdintasuna bezalako balioak

landuko dira, ondorioz elkarrekin bizitzen ikasteko aukera izango dute ikasleek.

Pertsona gisa garatzen ikastea: ikasleek eskura dezaketen jakintza pertsona gisa

garatzeko baliogarria da jasotako informazioa hausnartuz norberaren iritzia

eraikitzen laguntzen duelako.

Egiten eta ekiten ikastea: Beren kabuz egin beharreko jarduerak aurrera

eramanez, nola jokatu behar duten ikasiko dute.