12
Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea 1 MAILA Azterketa deialdia: 2004ko ekaina Azterketa idatzia A A E E R RE E D DU UA A Deiturak: Izena: NA: ************************************************************* Azterketa idatziak bi zati izango ditu Entzumena Irakurmena eta idazmena Azterketa idatzia etenik gabe egingo da. Entzumenarekin hasi eta beste bi ariketak, irakurmena eta idazmena, ondoren. Entzumena amaitu ondoren ordubete eta 35 minutu izango dituzu irakurmena eta idazmena egiteko. ARIKETA Puntuazioa gutxienez Puntuazioa gehienez Proposaturiko denbora Irakurmena --- 20 puntu 35 min. inguru Idazmena 15 30 puntu 60 min. inguru Irakurmena eta idazmena --- 50 puntu 1h 35min. Azterketa idatzia Entzumena --- 20 puntu

1.Maila (azterketa idatzia 2004)

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: 1.Maila (azterketa idatzia 2004)

Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea

1 MAILA

Azterketa deialdia: 2004ko ekaina

AAzztteerrkkeettaa iiddaattzziiaa

AA EERREEDDUUAA

Deiturak:

Izena: NA:

*************************************************************

Azterketa idatziak bi zati izango ditu Entzumena Irakurmena eta idazmena

Azterketa idatzia etenik gabe egingo da. Entzumenarekin hasi eta beste bi ariketak, irakurmena eta idazmena, ondoren. Entzumena amaitu ondoren ordubete eta 35 minutu izango dituzu irakurmena eta idazmena egiteko.

ARIKETA Puntuazioa gutxienez

Puntuazioa gehienez

Proposaturiko denbora

Irakurmena --- 20 puntu 35 min. inguru

Idazmena 15 30 puntu 60 min. inguru

Irakurmena eta idazmena --- 50 puntu 1h 35min.

Azterketa idatzia

Entzumena --- 20 puntu

Page 2: 1.Maila (azterketa idatzia 2004)

-2-

ENTZUMENA 1. TESTUA ORSON WELLS zinemagile estatubatuarraren biografiaren zati bat entzungo duzu irratsaio batean. Entzun gaia behin entzungo duzu. Entzuten duzun bitartean aukeratu erantzun zuzena. 1. Non eta noiz jaio zen Orson Wells?

a. Estatu Batuetan 1915ean. b. New Yorken 1915ean. c. Estatu Batuetan 1925ean.

2. Bere ama lanbidez

a. zinemagilea zen. b. piano-jolea zen. c. antzezlea zen.

3. Bernstein sendagileak Orson Wellsen amari esan zion:

r

a. haurrak dohain bereziak zituela. b. haurrak gaixotasun berezi bat zuela. c. haurrak aholkuak eta laguntza behar zituela.

4. 18 u te zituela Orson Wells

a. Estatu Batuetara joan zen antzezlanak egitera. b. Irlandara joan zen antzezlanak egitera. c. Ingalaterrara joan zen antzezlanak egitera.

5. 23 urte zituenean, irratirako egin zuen programa baten ondorioz

a. jendea kalera irten zen, alienigenen programa asko gustatu zitzaiolako. b. jendea kalera irten zen, Orson Wells ezagutu nahi zuelako. c. jendea kalera irten zen, alienigenek munduari eraso egin ote zioten ziurtatzera.

Aukera itzazu erantzun egokiak eta jar itzazu dagozkien letrak ondoko laukietan:

1 2 3 4 5

Page 3: 1.Maila (azterketa idatzia 2004)

-3-

ENTZUMENA

2. TESTUA Ondoren albiste “bitxi” bat entzungo duzu. Hegazkin batean gertatutakoa da. Entzun-gaia behin entzungo duzu. Entzuten duzun bitartean aukeratu erantzun zuzena. 1. Familia batek hegazkin konpainia salatu du

a. maleta guztiak galdu dizkiolako. b. familiako bi kide galdu dituelako. c. senide baten hilkutxa galdu duelako.

2 . 1500 lagun zeuden elizkizunean zain eta

a. hilkutxa berandu iritsi zen. b. hilkutxa hutsik iritsi zen. c. gorpua ez zen elizara iritsi.

3. Gertaera bitxi hori

a. Iberia hegazkin konpainian gertatu zen. b. Iberia ez, beste konpainia batean gertatu zen. c. Estatu Batuetan gertatu zen.

4. Konpainiak dio

a. errua ez zela beraiena izan. b. errua beraiena izan zela. c. familiarena izan zela errua.

5. Orain dela urtebete gertatu zen e a t

a. familiak kalte-ordainak jaso ditu. b. familiak hildakoa lurperatzea lortu du. c. familiak ez du hilkutxaren arrastorik izan.

Aukera itzazu erantzun egokiak eta jar itzazu dagozkien letrak ondoko laukietan:

1 2 3 4 5

Page 4: 1.Maila (azterketa idatzia 2004)

-4-

IRAKURMENA ETA IDAZMENA

IRAKURMENA 1. TESTUA

Hozkailua ongi erabiltzeko aholkuak ematen dituen testu bat irakurriko duzu.

Testuaren informazioaz baliatuta, lotu adierazpenetako bi ideiak, testuak ematen duen informazioa osatzeko. Zenbakiak eta letrak lotu eta ondorengo laukietan idatzi, adibidean egiten den bezala. (3 letra soberan geratuko zaizkizu). Adibidea: 0 a

0 a 1 2

3 4 5

HOZKAILUA GARBI ETA USAINIK GABE

Oso garrantzitsua da hozkailua garbi eta

usainik gabe izatea, bai gure osasunerako, bai gure etxearen garbitasunerako ere. Izan ere, jakiak, behar bezala, eta leku garbian gordetzen ez badira, bakterioak edo mikroorganismo kaltegarriak agertzeko arriskua dago; eta, bestalde, hozkailuko usain txarra ez da batere atsegina.

Bakterioak edo bestelako mikroorganismo kaltegarriak ez agertzeko, nahikoa da pauso batzuk jarraitzea. Jarraian aipatuko dizkizuegu oinarrizkoenak:

1. Hozkailuaren tenperaturari sarri-sarri begiratu. 0 eta 5 gradu bitartean egon behar du hozkailuak beti. Udan bero gehiago egiten duenez, ohi baino hotzago jarri beharko da hozkailua. Horrez gain, atea ahalik eta gutxiena ireki, eta, erabili ostean, ondo itxi duzula ziurtatu.

2. Jaki mota bakoitzarentzat toki jakin bat erabili. Hozkailuko tokirik hotzena beheko apala da, berduren tokiaren gainean dagoena. Apal horretan gorde jaki galkorrenak (haragia eta arrain freskoa, besteak beste).

Arrautzak, esnekiak, hestebeteak, pastelak eta kondarrak erdiko eta goiko apaletan gorde, 4-5 gradutan egoten baitira apal horiek.

Berdura, barazkiak eta fruta beheko aldean dagoen kaxan gorde. 10 gradu inguruan egoten da, eta hori baino toki hotzagoetan alferrik gal daitezke barazki eta frutak.

Hozkailuaren atea berez hotz handia behar ez duten produktuetarako utzi, besteak beste edariak, saltsak, edo gurina.

Kontuan izan esneak eta gurinak oso erraz hartzen duela inguruko jakien usaina. Beraz, jaki usaintsuen ondoan ez gorde.

3. Jakiak ondo estalita gorde. Oso garrantzitsua da hori, jakiak freskotasuna eta zaporea gal ez dezan. Kontu izan, gainean jartzen ditugun jakiek azpikoei tantarik bota ez diezaien.

4. Janaria hoztu arte ez sartu hozkailura, jaki beroek tenperatura handitzen baitute, eta ez baitiote behar bezala funtzionatzen uzten.

Tartea, 2003ko azaroaren 8an

Page 5: 1.Maila (azterketa idatzia 2004)

-5-

0. Hozkailuan bakterioak ez agertzeko

a. garbitasuna garrantzitsua da.

1. Komenigarria da udan batez ere, i. jaki galkorrak.

2. Barazkiek nahikoa dute g. hozkailua leku aireztatuan egotea.

3. Hozkailuaren atean jarri e. estalita gordetzea da onena.

4. Jakien zaporea ez galtzeko eta beste janariekin ez zikintzeko

b. hozkailuaren tenperatura jaistea eta atea ongi ixtea.

5. Ez sartu janari beroa hozkailuan, c. hamar bat graduko tenperatura. Ez dute hotz handiagorik behar.

d. hotz handia behar ez duten janariak (edariak, gurina…).

h. 5 gradutik beherako tenperatura.

f. kaltegarria da eta tresnarentzat.

Page 6: 1.Maila (azterketa idatzia 2004)

-6-

IRAKURMENA 2. TESTUA

Mikel Etxeberria donostiarrak egindako iragarki baten albistea irakurriko duzu.

Testuaren informazioaz baliatuta, aukeratu erantzun zuzena eta laukian letra idatzi, adibidean egiten den bezala:

Adibidea: 0 c

0 c 1 2

3 4 5

MIKEL ETXEBERRIA DONOSTIARRA IRAGARKI ARRAKASTATSUEN EGILE

Publizitatearen munduan badira euskaldun

ugari Euskal Herritik kanpoko agentzietan lan egiten. Horietako bat Mikel Etxeberria donostiarra da, Contrapunto agentzian duela lau urtetik lanean dabilena. Bere iragarki batek, Smart autoarenak, urrezko saria irabazi zuen azkeneko New Yorkeko Publizitate Jaialdian, autoen kategorian. “Gu ez ginen New Yorkera joan, eta ezusteko ederra hartu genuen. Iragarkiak beste jaialdietan ez zuen saririk eraman, eta ez genuen halakorik espero. Donostiako jaialdian finalisten artean gelditu zen”, azaldu dio BERRIAri Mikel Etxeberriak.

Iragarkia iazko udan grabatu zuten Madrilen,

bi egunetan. Zati bat Malasañan egin zuten, eta azkeneakoa Madrildik gertu dagoen fabrika zahar batean. Mikel Etxeberriak azaldu duenez, bi sortzaile taldek parte hartu zuten iragarkian: “Erredaktore, Fernando Perez eta biok aritu ginen. Arte zuzendariak, berriz, Ruben Navio eta Lorena Martin izan ziren. Lauren artean pentsatu genuen ideia. Erredaktoreok gehiago testuei begiratzen diegu, eta arte zuzendariak planoez arduratzen dira. Bestetik, Sebas Alfi errealizadorearekin guztia zehaztu genuen”.

Smart autoaren iragarki hori jazarpen bat da, Etxeberriak kontatu duenez: “Bi polizia daude euren autoan, eta Smart bat abiadura bizian pasatzen ikusten dute. Smartean doan preso iheslari baten atzetik doaz poliziak. Azkenean, fabrika zahar batean bukatzen dute. Poliziek Smartaren atea irekitzen dutenean ikusten dute gidariak esku burdinak jarriak dauzkala. Iragarkiak esaten du Smart berriak abiadura aldatzekoa bolantean duela. Horregatik gidatu zezakeen iragarkiko protagonistak esku burdinak jarrita”.

“Iragarki bat eraginkorra izateko zer behar duen asmatzea zaila dela uste du Mikel Etxeberriak. “Gutxien espero duzun iragarki batek izan dezake arrakasta, eta alderantziz. Ez dago formula magikorik. Umoreak normalean ondo funtzionatzen du. Mezu konplexuak normalean jendeari ez zaizkio heltzen”.

Agenda, 04-4-27

Smart autoaren “spot”-ak saria irabazi du

Page 7: 1.Maila (azterketa idatzia 2004)

-7-

. t t r t

0. Mikel Etxeberriak a Donostiako Con rapunto agen zian 6 u te darama za.b. 6 urte daramatza lanean Euskal Herritik kanpo. c. 4 urte daramatza lanean Contrapunto agentzian.

***************************************************

1. Smart autoaren iragarkia(k)

a. Donostian irabazi zuen urrezko saria. b. New Yorken finalista geratu zen. c. New Yorken irabazi zuen urrezko saria.

2. Iragarkian ikusten da

a. poliziarengandik ihesi doan presoak eskuak lotuta gidatu duela autoa. b. poliziek lapurrari iragarkiaren amaieran esku burdinak lotzen dizkiotela. c. presoak poliziarengandik ihes egitea lortzen duela eta aske geratzen dela.

3. Iaz grabatutako iragarkia egiteko,

a. bi talde sortzaile aritu ziren batera lanean, batzuek hitzari begiratu zioten gehiago eta besteek irudiei.

b. erredaktoreari bururatu zitzaion ideia erabili zuten. c. sortzaileak bi taldeetan aritu ziren lanean, baina ideia talde bati bururatu

zitzaion.

4. Normalean jendeak gogoko izaten ditu iragarkiak,

a. oso ilunak eta orijinalak direnean. b. barregarriak eta errazak direnean. c. konplexuak baina barregarriak direnean.

5. Iragarki baten arrakasta

a. ezin da aldez aurretik jakin. Arrakasta ezustekoa izaten da askotan. b. gauza segurua da, lana orijinala eta ona bada. c. iragarkia amaitu orduko jakin daiteke.

Page 8: 1.Maila (azterketa idatzia 2004)

-8-

IDAZMENA Oharrak:

- Garbi idatzi eta saiatu letra argia egiten. -Gogoratu gutxieneko hitz kopurua bete behar duzula. - Idazteko boligrafoa erabili.

Egitekoa: Aspaldian espero zenuen lagun baten mezua jaso duzu. Laguna atzerritarra da (argentinarra, estatubatuarra….). Zurekin euskara ikasten aritu zen iaz barnetegi batean eta lau egun pasatzera dator zure etxera. Mezu hau bidali dizu:

Idatzi bere mezuari erantzuna: nola joango zaren bere bila, zer egingo duzuen lau egun horietan, nora eramango duzun, zure inguruko azken berriak, berari buruz jakin nahi dituzunak… Gutxienez 140 hitz idatzi behar dizkiozu. Gutuna (edo mezu elektronikoa) idatzi. Gomendatutako denbora: 60 minutu.

Page 9: 1.Maila (azterketa idatzia 2004)

-9-

Zirriborroetarako orria

Page 10: 1.Maila (azterketa idatzia 2004)

-10-

Egitekoa:

____________________________________________________________

Page 11: 1.Maila (azterketa idatzia 2004)

-11-

Page 12: 1.Maila (azterketa idatzia 2004)

-12-

LEHEN MAILAKO AZTERKETAREN ZATIAK ETA PUNTUAZIOA:

Irakurmena %20 20 puntu 35 min. inguru Proba idatzia

%50 Idazmena %30 gutxienez 15 30 puntu 60 min.

Entzumena %20 20 puntu 25 min. Ahozko proba

%50 Mintzamena %30 gutxienez 15 30 puntu 10 min.

GUZTIRA %100 gutxienez 60 100 puntu

Agiria eskuratzeko gutxienez 60 puntu beharko dira eta 30 proba bakoitzean. Proba idatzian, gutxienez 15 puntu lortu beharko dira idazmenean eta ahozko proban, 15 puntu mintzamenean. Agiria eskuratzeko bi probetan (idatzian eta ahozkoan) gai izan beharko da azterketaria. Emaitza bakarra emango zaio azterketariari: GAI/ EZ GAI.

AZTERTZAILEAREN ORRIA Idazmena

Oharrak (irizpide hauek hartuko dira kontuan oharrak idaztean: ikuspegi orokorra, baliabide linguistikoak eta zuzentasuna)

Puntuazio orokorra: (gehienezkoa 30-gutxienezkoa 15) (Puntuazioa emaitzen orrian idatzi) Aztertzailearen izen-abizenak: kodea

Sinadura Idazmena zuzentzeko irizpideak: IKUSPEGI OROKORRA. Eginkizuna bete du, erraz ulertzen da lehenbiziko irakurketan. Koherentea da, hari logiko bati jarraitzen dio. BALIABIDE LINGUISTIKOAK (ABERASTASUNA). Lexikoaren aberastasuna. Erregistroa. Egitura aberatsak. Antolatzaileak, lokailuak, kohesio-formak. Testu-motari dagokion egitura.

ZUZENTASUNA. Mailari dagozkion egitura morfosintaktikoen erabilera. Lexikoaren erabilera. Puntuazioa. Ortografia. Eskatu zaion egitekoa gainditzeko ezinbestean gutxieneko bat lortu behar du gaitasun komunikatiboa osatzen duten azpigaitasun bakoitzean (gaitasun soziopragmatikoa, estrategikoa, linguistikoa eta testuala) edo ebaluazio irizpide bakoitzean.