5
Edvard Grieg «Peer Gynt»

04peer gynt

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: 04peer gynt

Edvard Grieg«Peer Gynt»

Page 2: 04peer gynt

«Ez nuke jakingo esaten non, baina orain kontatuko dizuedan istorioa hemendik hurbil gertatu zen.

Mendietako erresuman oso errege doilorra bizi zen. Gau eta egun bere altxorreko sosak kontari egoten zen.

Page 3: 04peer gynt

Badakizue nondik ateratzen zituen sosak? Ba, mendietatik.

Jende guztiak, umeak barne, berarentzat egin behar zuen lana herriko meategian, batere atsedenik hartu ahal izan gabe; Lan egin nahi ez zuena kobazulo handi batera sartzen zuten.

Page 4: 04peer gynt

Baina halako batean, lanean ari zen ume batek esan zuen:

—Nik irakurtzen jakin nahi nuke!

—Ez, ezin duzu! Lan egin behar da hemen! Esmeralda gehiago atera behar ditugu, bestela...

Orduan denek elkarri begiratu eta gauza bera pentsatu zuten:

—...ez dago eskubiderik! Zergatik egon behar dugu denok hemen jo ta ke lanean leher egin arte?

Page 5: 04peer gynt

Erregeagana joan eta esango diogu hemendik aurrera astia behar dugula atsedena hartzeko eta geure gauzak egiteko, eta ez badu onartu nahi, dihoala edonora. Hemen ez dugu bera bezalakorik behar.

Horrela egin zuten, eta harrez geroztik hobeki bizi izan ziren.»