Download pdf - Kontatu nahi dizut

Transcript
Page 1: Kontatu nahi dizut

1. EUSKAL ALFABETOA

EUSKAL ALFABETOA izango da gure 1go ikasgaia. Hementxe duzue horri buruz Euskaltzaindiak dioena:

Euskal alfabetoa edo ABCa hogeita zazpi letrak osatzen dute, ordena honetan jarriak, beren izena ondoan dutelarik:

Letra Izena

* a — a * b — be * c — ze * d — de * e — e * f — efe * g — ge * h — hatxe * i — i * j — jota * k — ka * l — ele * m — eme * n — ene * ñ — eñe * o — o * p — pe * q — ku * r — erre * s — ese * t — te * u — u * v —uve * w — uve bikoitza * x — ixa * y — i grekoa * z — zeta

Letra hauetatik c eta honen aldaera ç (c hautsia), q, v, w eta y, ohiko euskal hitzak idazteko erabiltzen ez diren arren, kanpotar izenak transkribatzeko beharrezkoak direlarik, euskal alfabetoan sartzen dira. Komeni da, beraz, euskal hiztegiak abc honetako letra ordenaren arabera sailkatzea.

Basotik korrika zoaz norbait segika duzulako (jo denboran atzera istorioa asmatzeko)

Page 2: Kontatu nahi dizut

1. ARIKETA: Idatzi ondorengo letren izenak1. a

2. b

3. c

4. d

5. e

6. f

7. g

8. h

9. i

10. j

11. k

12. l

13. m

14. n

15. ñ

16. 0

17. p

18. q

19. r

20. s

21. t

22. u

23. v

24. w

25. x

26. y

27. z

Page 3: Kontatu nahi dizut

2. ARIKETA

1. Zenbat letra ditu euskal alfabetoak?

2. Zeintzuk dira ohiko euskal hitzak idazteko erabiltzen ez diren arren, kanpotar izenak

transkribatzeko beharrezkoak diren letrak? (komaz bereizita idatzi)

3. Azken galderan aipatu ditugun hitz horiek ohiko euskal hitzak idazteko erabiltzen ez

direnez, ez dira euskal alfabetoan sartzen.

Egia

Gezurra

4. Zein ez da zuzena idazkera aldetik?

hatxe

ele

y grekoa

zeta

5. Zein da okerra?

ze

ge

ku

ube

7. w letra …..................... idazten da.

8. j letra iota idazten da.

Egia

Gezurra

Page 4: Kontatu nahi dizut

Demagun hondartzara zoazela eta itsasoan urik es dagoela...

2. ZENBAKIEN IDAZKERA

Zenbakiak honela idazten dira:

0 zero, huts1 bat2 bi3 hiru4 lau5 bost (bortz)6 sei7 zazpi8 zortzi9 bederatzi10 hamar11 hamaika12 hamabi13 hamahiru14 hamalau15 hamabost 16 hamasei17 hamazazpi18 hemezortzi 19 hemeretzi20 hogei21 hogeita bat22 hogeita bi23 hogeita hiru24 hogeita lau25 hogeita bost 26 hogeita sei27 hogeita zazpi28 hogeita zortzi29 hogeita bederatzi30 hogeita hamar31 hogeita hamaika32 hogeita hamabi33 hogeita hamahiru34 hogeita hamalau35 hogeita hamabost 36 hogeita hamasei37 hogeita hamazazpi38 hogeita hemezortzi39 hogeita hemeretzi40 berrogei41 berrogeita bat42 berrogeita bi43 berrogeita hiru44 berrogeita lau45 berrogeita bost 46 berrogeita sei47 berrogeita zazpi48 berrogeita zortzi49 berrogeita bederatzi50 berrogeita hamar

51 berrogeita hamaika52 berrogeita hamabi53 berrogeita hamahiru54 berrogeita hamalau55 berrogeita hamabost 56 berrogeita hamasei57 berrogeita hamazazpi58 berrogeita hemezortzi 59 berrogeita hemeretzi60 hirurogei (hiruretan hogei)61 hirurogeita bat 62 hirurogeita bi 63 hirurogeita hiru 64 hirurogeita lau 65 hirurogeita bost 66 hirurogeita sei 67 hirurogeita zazpi 68 hirurogeita zortzi 69 hirurogeita bederatzi 70 hirurogeita hamar 71 hirurogeita hamaika 72 hirurogeita hamabi 73 hirurogeita hamahiru 74 hirurogeita hamalau 75 hirurogeita hamabost 76 hirurogeita hamasei 77 hirurogeita hamazazpi 78 hirurogeita hemezortzi 79 hirurogeita hemeretzi 80 laurogei (lauretan hogei)81 laurogeita bat 82 laurogeita bi 83 laurogeita hiru 84 laurogeita lau 85 laurogeita bost 86 laurogeita sei 87 laurogeita zazpi88 laurogeita zortzi 89 laurogeita bederatzi 90 laurogeita hamar 91 laurogeita hamaika92 laurogeita hamabi 93 laurogeita hamahiru 94 laurogeita hamalau 95 laurogeita hamabost 96 laurogeita hamasei 97 laurogeita hamazazpi 98 laurogeita hemezortzi 99 laurogeita hemeretzi 100 ehun

101 ehun eta bat102 ehun eta bi200 berrehun300 hirurehun400 laurehun500 bostehun (bortzehun)600 seiehun700 zazpiehun800 zortziehun900 bederatziehun1000 mila1200 mila eta berrehun1201 mila berrehun eta bat1984 mila bederatziehun eta laurogeita lau1.000.000 milioi bat10.000.000 hamar milioi1.000.000.000 mila milioi (miliar bat)

Oharrak:— Hemezortzi jartzen den leku bakoitzean hamazortzi ere jarri behar da, bigarren aukera gisan.— Ehun eta bat zenbakian ez da beharrezkoa eta hori oso-osorik ahoskatzea eta mintzairenarabera eta, ta edo da bezala ahoska daiteke.— Mila zenbakitik gora eta kenduko da ondoren datozen ehunekoetan ere agertzen bada: milaeta berrehun, baina mila berrehun eta bi; mila eta laurehun, baina mila laurehun eta bi.— 2 zenbakia adierazteko bi jarri den arren, puntu honetaz aurrerago mintzatuko da Euskaltzaindia,aukera bat baino gehiago baitago euskalkien artean (biga, bida, e.a.). Bestetik, noiz erabildaitezkeen forma hauek ere zehaztu beharra dago.

Page 5: Kontatu nahi dizut

1. ARIKETA

Araua irakurri eta letraz idatz itzazu hurrengo zenbakiak.

1. 19

2. 18

3. 30

4. 39

5. 40

6. 21

7. 50

8. 60

9. 71

10. 81

11. 90

12. 101

13. 1.700

14. 1.738

15. 1.849

16. 1.200

17. 1.201

18. 1.000.000

19. 400

20. 300

21. 600

22. 13

23. 219

24. 318

25. 89.534

Ariketa gehiago: http://euskaljakintza.com/ariketak/arauak/zenbakiak.htm

Demagun gaur eguzkirik ez dela atera...

Page 6: Kontatu nahi dizut

3. ORDUAK NOLA ESAN

1. Orduak honela ematen dira:

Ordu bata, ordu biak, hirurak, laurak, bostak, seiak, zazpiak, e.a. Ordu hitzaren ordez oren ere erabil daiteke;

halere, azalpena errazte aldera, bigarren aukera hau ondorengo adibidean baino ez dut erabiliko: oren bata, bi

orenak (biak), hirurak, e.a. Aurreko adibideak honela deklinatuko dira: ordu batean, bietan (ordu bietan/bi

orenetan), hiruretan, e.a. (Adi! Hirurak eta laurak r dute; beste guztiek, ez!)

2. Erdia honela adierazten da:

Ordu bat eta erdiak, ordu bi eta erdiak, hiru eta erdiak, bost eta erdiak, ordu bat eta erdietan, ordu bi eta

erdietan, hiru eta erdietan, bost eta erdietan, e.a. (Adi! Zenbakia ez da deklinatzen; beraz, ordu biak eta erdi

gaizki legoke.)

3. Laurdena honela adierazten da:

Ordu bat eta laurdenak, ordu bata eta laurden, ordu bi eta laurdenak, ordu biak eta laurden, hirurak eta laurden,

hiru eta laurdenak, hirurak eta laurdenetan, hiru eta laurdenetan, bostak laurden gutxi(ago), e.a. (Adi! Bietara

eman daiteke)

4. Minutuak:

Hamarrak hamar gutxi edo gutxiago, hamarrak hamar gutxitan edo gutxiagotan, seiak eta bostean, laurak eta

hogeian, hirurak eta hemezortzian, e.a. (Adi! Minutuak singularrean deklinatzen dira).

5. Zifretan ematen direnean:

Bi punturekin bereizten dira orduak eta minutuak, eta bakoitzeko bi zifra erabili behar dira beti: 00:12, 12:10,

09:25, e.a. Deklinatzen direnean, orduei plurala erantsi, eta minutuei singular marka, dagozkien lotura

bokalekin: 15:00etan, 15:03an, 15:04an, 15:30ean, e.a. Irakurtzeko orduan hobe da, hala ere, honela irakurtzea:

hiruretan, hirurak eta hiruan, e.a. Erabilera formaletan ontzat ematen dira, dena den, hamabostak eta bostean,

hamabostak eta hamabostean, e.a.

6. Egitarau, kartel eta horrelakoetan:

Ez da eragozpenik erdiko bidea hartzeko: arratsaldeko 5etan, goizeko 11,30etan, iluntzeko 8etatik 11k arte,

arratsaldeko 3etatik gaueko 12ak arte, e.a.

Page 7: Kontatu nahi dizut

1. ARIKETA: Nola idatziko zenituzke ordu hauek?

00:30

08:05

08:15

08:30

08:45

08:40

03:00

04:00

03:30

04:30

01:00

01:30

01:05

01:15

01:45

08:30

08:17

09:30

04:05

03:10

06:00

07:05

02:13

09:55

10:07

Ariketa gehiago: http://euskaljakintza.com/ariketak/arauak/orduakdef.swf

Page 8: Kontatu nahi dizut

Gaur arratsaldean telebistako pelikula bat ikusten hasi eta protagonista zu zarela ikustean

4. ORDINALEN ETA BANATZAILEEN IDAZKERA

Ordinalak

Ordinaletan “garren” ahoskatzen denean, idazterakoan puntua jarriko da haren ordez:

- XX. mendea edo 20. mendea: hogeigarren mendea.

- 3.ak esan du: hirugarrenak esan du.

- XVII., XVIII. eta XIX. mendeetan edo XVII, XVIII eta XIX. mendeetan, e.a.

Ordinalak letra bidez ematerakoan, kontuan hartzeko bi kasu:

* Hogeita batgarren, hirurogeita batgarren… (baina lehen, lehenengo, lehenbiziko edo

lehendabiziko.)

* Bosgarren, hogeita bosgarren, hirurogeita hamabosgarren…

Galderetan zenbatgarren erabiliko da.

Banatzaileak

Distributiboak, -na baliatuz osatzen direnean, honela idazten dira:

- Bana,

- Bosna,

- Ehuna,

- Mila bana, e.a.

Galderetan zenbana erabiliko da.

Ariketa gehiago: http://euskaljakintza.com/ariketak/arauak/ordinalak.htm

http://euskaljakintza.com/ariketak/ordinalak_banatzaileak.html

Page 9: Kontatu nahi dizut

5. LERROZ ALDATZEAN MARRATXOA NOLA JARRI. BAT-

BATEAN ETA HORRELAKOAK.

* Lerroz aldatzean marratxoa nola jarri.

* Bat-batean eta antzekoen idazkera

Lerroz aldatzean marratxoa nola jarri:

Lerroz aldatzean, hitza zatitu beharra dagoenean, hitza silabaka zatitzea gomendatzen da,

eta ez morfemaka:

- Gizo-nek,

- Zaku-rra,

- Duzu-en, e.a.

Eta ez gizon-ek, zakurr-a, duzue-n,e.a.

Bat-batean eta antzeko hainbat hitz:

Honela idatziko dira hitz hauek:

* Bat-batean, bat-bateko, bat-batekotasun…

* Behinik behin

* Batik bat

(Lehenbizikoa marratxoz eta beste biak marra gabe eta bereiz)

Ez erabili beste formarik: bat batean, bapatean, behinik-behin…

Honekin batera, Euskaltzaindiak gogorarazi nahi du esapide hauen ahoskerak betiko

legeen arabera egitea ongi dela (batipat, adibidez).

Mitxel, beirazko gizona, bere beirazko etxean bizi zen.

Page 10: Kontatu nahi dizut

Zer gertatuko litzateke zuen igogailua ilargiraino igoko balitz?

1. ARIKETA:Nola banatuko zenituzke ondorengo hitzak lerroz aldatzean?

Marratxo batez bereizi aukera guztiak. Adibidez: erosi -> e-ro-si.

1. administratu

2. gaueko

3. lasaitasun

4. saihetsa

5. ihintza

6. zakurra

7. maitasuna

8. duela

9. oilaskoa

10. zuhurtzia

Ariketa gehiago: http://euskaljakintza.com/ariketak/arauak/bat-bateandef.swf

Page 11: Kontatu nahi dizut

6. GALDETZAILEAK ETA NAHI PARTIKULA

Euskaltzaindiak zera dio:

Galdetzaile batez eta nahi partikulaz osaturiko esapideak hitz bakar batean idatziko dira:

* Zernahi

* Nornahi,

* Nolanahi, e.a.

adi Baina, lehen osagaia n-z, t-z edo k-zbukatzen bada, hitz batean (aipatutako

kontsonante horiek galduz) edo marratxo baten bidez bereizita idatziko da:

* Nonahi edo non-nahi (non + nahi),

* Zenbanahi edo zenbat-nahi (zenbat + nahi),

* Nondinahi edo nondik-nahi (nondik + nahi), e.a.

Ez idatzi, beraz, nor nahi, nonnahi,e.a.

1. ARIKETA:Hiru aukeretatik bat okerra da. Azpimarra ezazu:

1. non nahi, zein-nahi, nolanahi

2. zenbatnahi, zeinahi, zernahi

3. non-nahi, nola-nahi, zenbat-nahi

4. nondiknahitik, nolanahi, noranahira

5. zernahi, zenbatnahi, nondinahi

6. nor nahi, zenbat-nahi, nolanahi

7. nolanahi, zenbanahi, nonnahi.

8. nora-nahi, nondik-nahi, zenbat-nahi

9. nonnahi, non-nahi, nonahi

10. nonahi, non-nahi, zenbatnahi

11. zenbat-nahi, nondinahi, zer-nahi

12. zein-nahi, zeinahi, zeinnahi

Ariketa gehiago: http://euskaljakintza.com/ariketak/arauak/nahi_partikula.swf

http://euskaljakintza.com/ariketak/arauak/nahi_partikula.swf

Bazen behin Txanohoritxu izeneko neska bat. Goiz batean eskolara zihoala...

Page 12: Kontatu nahi dizut

Bi hitz hauek erabiliz idatz ezazu ipuin motz bat: TXAKUR eta ILARGIA

7. BAIT- PARTIKULA

Bait- partikula beti aditzari lotua idatziko da, aldaketa fonologiko-grafikoa

eginez: bainaiz, baikara, baitoaz…. (bait naiz, bait gara, bait doaz,…)

Aldaketa fonologiko-grafikoak:

Bait- + d- = bait-

bait- + du = baitu

Bait- + n- = bain-

bait- + naiz = bainaiz

Bait- + l- = bail-

bait- + luke = bailuke

Bait- + g- = baik-

bait- + gara = baikara

Bait- + h- = baih-

bait- + haiz = baihaiz

Bait- + z-= baitz-

bait- + zara= baitzara

Page 13: Kontatu nahi dizut

1. ARIKETA: Bait- beti aditzari loturik idatzi behar da. Jakin nahi duzu lotzean zein

aldaketa ematen diren hainbat kasutan?

1. Berehala iritsiko gara, azkar ............. (bait + goaz)

2. Ez genuen erosi, garestia iruditu ................ (bait- + zitzaigun).

3. Ez du merezi horri lanik ematea, gaizki egingo ............. (bait- + du).

4. Iritziak iritzi, jai hartuko dut, nekatuta ..............(bait- + nago).

5. Gaur gauean etxean geratuko naiz, anaia .............afaltzera (bait- + dator)

6. Norekin ere ................., hura mesprezatzen duzu (bait- + zabiltza).

7. Kanpora bazoaz, kontuz ibili, zelatari asko .................(bait- + dabiltza).

8. Zenbat ere .............., aseko zaituztet (bait- + zarete).

9. Ez duk inoiz lagunik izango, oso temati ...............(bait- + haiz).

10. Ezagupen politikoak lantzeko bide hau ez da jada nahikoa, orain "masa gizarte

dinamikoetan" bizi ...............(bait- + gara).

Ariketa gehiago: http://euskaljakintza.com/ariketak/arauak/baitdef.html

Page 14: Kontatu nahi dizut

8. “AURREALDE” ETA “HAU GUZTIA”

AURREALDE

Bi era desberdin hauetan idatz daitezke forma hauek:

* Aurrealde edo aurreko alde,

* Atzealde edo atzeko alde,

* Goialde edo goiko alde,

* Barnealde edo barneko alde, e.a.

Ez idatzi, ordea, aurrekalde, atzekalde, goikalde, barnekalde, e.a.

Honek ez du esan nahi horretarako tradizio mintzatua dagoenean aurrekoalde,

atzeko alde formak aurrekalde eta atzekalde ebakitzea gaitzesten denik. Hots, hitz

egiterakoan, aurrekalde edo atzekalde erabil daitezke.

HAU GUZ(T)IA

* Hauek dira hobesten diren formak:

Hauek guztiak eta gauza hauek guztiak,

Hauetan guztietan, eta taberna hauetan guztietan, e.a.

* Ontzat ematen dira hau guz(t)iau eta hori guz(t)iori bezalakoak ere.

* Ez dira batasunerako egoki ikusten forma hauek: guzti hauek edo etxe guzti hauek,

gizonau, e.a.

Page 15: Kontatu nahi dizut

1. ARIKETA:

Hautatu gaizki dagoena:

1. ? barnealde

2. ? goiko alde

3. ? kapoko alde

4. ? atzekalde

Zein forma ez da onargarria?

1. ? azpiko alde

2. ? azpialde

3. ? azpikalde

Zein ez da zuzena?

1. ? kanpoko-alde

2. ? kanpoko alde

3. ? kanpoalde

Zein da zuzena?

1. ? behekalde

2. ? beheko alde

3. ? behalde

4. ? behe-ald

Zein da zuzena?

1. ? goiko alde

2. ? goikalde

3. ? goiko-alde

4. ? goi-alde

Zein forma ez da onargarria? 1. ? azpiko alde

2. ? azpialde

3. ? azpikalde

Zein ez da zuzena?

1. ? kanpoko-alde

2. ? kanpoko alde

3. ? kanpoalde

Zein da zuzena?

1. ? behekalde

2. ? beheko alde

3. ? behalde

4. ? behe-ald

Zein da zuzena?

1. ? goiko alde

2. ? goikalde

3. ? goiko-alde

4. ? goi-alde

Zein da zuzena?

1. ? barrenalde

2. ? barren-alde

3. ? barreneko-alde

4. ? barren alde

Zein ez da okerra?

1. ? gibeleko-alde

2. ? gibel-alde

3. ? gibelalde

4. ? gibel alde

Zein da zuzena?

1. ? barnealde

2. ? barnekalde

3. ? barnekoalde

4. ? barne-alde

Ariketa gehiago: http://euskaljakintza.com/ariketak/arauak/aurrealdedef.swf

http://www.euskaljakintza.com/ariketak/arauak/aurrealde.html

http://euskaljakintza.com/ariketak/arauak/hau_guztia.htm

Aparra, itsasontzia, arrantzalea, kaia, arraina, amua, itsasoa, basamortua.

Page 16: Kontatu nahi dizut

...etxera sartu zenean ez zuen bere gela aurkitu.

9. ENE, NIRE, NIRI ETA -(E)Z GERO

ENE/NIRE, NIRI

Maila jasoan (formalean), eneidatziko da, eta gainerakoetan:

- Nire,

- Nirekin,

- Niretzat,

- Niri,e.a.

Ez idatzi, ordea, nere, nerekin, neretzat, nere, e.a.

-(E)Z GERO

Zer dio Euskaltzaindiak honi buruz? Adi hurrengo hiru kasuekin! adi

1. Aditzaren ondoren, kasu guztietan -(e)z gero idatziko da:hori eginez gero, hori egin

duzunez gero. Ez idatzi, beraz, hori egin ezkero, etorri ezkero…

2. Orduekin, eta oro har denbora posposizio gisa, ezkero ere idatz daiteke:hamarrez

gero / hamarrak ezkero, zortziez gero / zortziak ezkero, San Ferminez gero /San

Ferminak ezkero, atzoz gero / atzo ezkero.

3. Honezkero, horrezkero eta harrezkero aditzondoak, era horretan idatziko dira.

Page 17: Kontatu nahi dizut

1. ARIKETA: Euskaltzaindiaren araua jarraituz, bete itzazu hutsuneak -

(E)Z GERO erabiliz:

1. Partidua ongi , probabilitate handia izango genuke irabazteko (jokatu).

2. Umeak min hartu zuen. , orbainaren marka betiko geratu zitzaion. (Momentu hartatik, aditzondoa).

3. Negua , eguraldi onari ateak zabalduko dizkiogu. (pasatu).

4. Dirurik gabe , amari ordainsari gehiago emateko esango nioke.(egon)

5. Lagun asko kanpora ikastera , triste jarriko nintzateke.(joan)

6. Arratsaldeko , kontzertu batean murgildurik egongo naiz. (bost)

7. Ikasgaia , errazago gaindituko duzu azterketa.(ikasi)

8. Autoa , dirurik gabe geldituko nintzateke.(erosi)

9. Gehiegi , pisuarekin arazoak izango ditut. (jan)

10. Kirola , sasoian egoteko aukera gehiago duzu.(egin)

11. , hurrengo eguneko ajea zaila izango zaizu kentzea. (mozkortu)

12. Gitarra ongi , talde batean sartzeko aukera izango zenuke. (jo)

13. Nire arrebak , lanean dihardu. (atzo)

14. Argia , ilunpetan ez dugu ezer ikusiko. (itzali)

15. Hartza , korrika alde egingo genuke.(ikusi)

16.

Lotsatia naiz.

Page 18: Kontatu nahi dizut

Jaiki eta ispilu aurrean jarri zenean, ez zuen bere buru burua ezagutu...

10. USAIN ETA HORRELAKOAK. ONGI ETORRI.

USAIN, ARRAIN, ZAIN

• -ain eta -ai aldaerak dituzten hitzetan -ain formak erabili:

- arrain,

- usain,

- zain, (eta honen eratorriak diren artzain, atezain, diruzain, itzain, ertzain, gotzain e.a.),

- dohain,

- orain

Beste sail batekoa denez gero, mahai, eta ez mahain.

* Ez idatzi, hortaz, arrai, usai, artzai, diruzai, e.a.

ONGI ETORRI!

• Agurra egitean-eta:

• Ongi etorri! (Pertsona bakarra nahiz asko izan etorri direnak)

Ez: ongi etorria! edo ongi etorriak!

• Bestelakoetan:

* Izan zaitezte ongi etorriak nire etxera. Gaztelaniaz: Sed bienvenidos a mi casa (bi

hitz).

* Hura zen ongietorria (iz.) eman zigutena! Gaztelaniaz: ¡Menuda bienvenida nos

dispensaron! (hitz bakarra).

Ariketak: http://euskaljakintza.com/ariketak/arauak/arrain.html

http://euskaljakintza.com/ariketak/arauak/ongi_etorri.html

Page 19: Kontatu nahi dizut

11. DATA

DATA NOLA ADIERAZI

a) Toki- eta denbora-marka osorik ematen denean, bi idazkera hauek aukeran

uzten dira, hau da, inesibo edo non marka erabil daiteke edo ez:

· Durango, 1995eko martxoaren 7a.

· Durangon, 1995eko martxoaren 7an.

- Kontuan izan ondorengoa: zenbakia kontsonantez amaitzen bada, -ean erantsiko diogu

(bat>batean); bokalez edo diptongoz amaitzean, ordea, -an (bi>bian).

1ean, 2an, 3an, 4an, 5ean, 6an, 7an, 8an, 9an, 10ean, 11n, 12an, 13an, 14an, 15ean,

16an, 17an, 18an, 19an, 20an, 21ean, 22an, 23an, 24an, 25ean, 26an, 27an, 28an, 29an,

30ean eta 31n.

Baztertu, hortaz, hain ohikoak ditugun: 4ean, 6ean eta horrelakoak.

b) Denbora zenbaki hutsez ematen denean, idazkera hauek ematen dira aukeran:

· 1995/03/07;

· 1995-03-27;

· 1995/III/07;

· 1995-III-27;

Deklinatzerakoan: 1993-03-07ko Euskaldunon Egunkarian; 1993-11-23ko bilera agiriak

dioenez…

c) Ez da ontzat ematen, data arrunta emateko, urtarrilak 20 bezalako formarik.

Forma hau aposizioetan bakarrik erabil daiteke. Adibidez:

Ongi esana dago: Datorren urtarrilaren 20an bilduko da epaimahaia. ٭

Gaizki esana dago: Datorren urtarrilak 20an bilduko da epaimahaia. ٭

Baina ongi esana dago: Datorren ostegunean, urtarrilak 20, bilduko da epaimahaia. ٭

Page 20: Kontatu nahi dizut

1. ARIKETA: Aukeratu erantzun egokia araua irakurri ondoren.

1. 1991-01-31 (Ordizia)

Ordizian, 1991ko urtarrilaren 31

Ordizian, 1991ko urtarrilak 31n

Ordizia, 1991eko urtarrilaren 31a

Ordizian, 1991ko urtarrilaren 31n

2. 1992-02-13 (Beasain)

Beasain, 1992ko otsailak 13a

Beasainen, 1992ko Otsailaren 13an

Beasainen, 1992ko otsailaren 13an

Beasain, 1992ko Otsailak 13a

3. 1993-03-29 (Lazkao)

Lazkao, 1993ko martxoaren 29a

Lazkaon, 1993ko martxoak 29a

Lazkaon, 1993ko martxoaren 29a

Lazkaon, 1993ko Martxoaren 29an

4. 2004-04-12 (Usurbil)

Usurbilen, 2004ko Apirilak 12an

Usurbil, 2004ko apirilaren 12an

Usurbilen, 2004ko apirilaren 12an

Usurbilen, 2004ko apirilaren 12

5. 2005-05-27 (Donostia)

Donostia, 2005eko maiatzak 27a

Donostian, 2005ko maiatzaren 27an

Donostia, 2005ko maiatzaren 27

Donostia, 2005eko maiatzaren 27a

6. 2006-06-01 (Gasteiz)

Gasteizen, 2006ko Ekainaren 1ean

Gasteizen, 2006eko ekainaren 1ean

Gasteizen, 2006ko ekainaren 1ean

Gasteizen, 2006ko ekainaren 1an

7. 2007-07-25 (Bilbo)

Bilbon, 2007ko uztailaren 25an

Bilbo, 2007ko uztailaren 25a

Bilbo, 2007ko uztailaren 25ean

Bilbon, 2007ko uztailaren 25a

8. 2008-08-06 (Iruñea)

Iruñean, 2008ko abuztuaren 6an

Iruñan, 2008ko abuztuaren 6an

Iruñean, 2008ko abuztuaren 6ean

Iruñea, 2008ko abuztuaren 6an

9. 2009-09-07 (Nafarroa)

Nafarroa, 2009ko irailaren 7a

Nafarroa, 2009ko irailak 7a

Nafarroa, 2009ko irailak 7an

Nafarroa, 2009eko irailaren 7a

10. 2010-10-08 (Gipuzkoa)

Gipuzkoan, 2010eko urriaren 8a

Gipuzkoan, 2010ko urriaren 8an

Gipuzkoan, 2010eko Urriaren 8an

Gipuzkoan, 2010eko urriaren 8an

11. 2011-11-09 (Zuberoa)

Zuberoan, 2011ko azaroaren 9ea

Zuberoa, 2011ko Azaroaren 9a

Zuberoan, 2011ko Azaroaren 9an

Zuberoa, 2011ko azaroaren 9a

12. 2012-12-10 (Bizkaia)

Bizkaian, 2012ko abenduak 10ean

Bizkaian, 2012ko abenduaren 10ean

Bizkaian, 2012ko Abenduaren 10ean

Bizkaian, 2012ko abenduaren 10an

Ariketa gehiago: http://euskaljakintza.com/ariketak/arauak/data.htmhttp://euskaljakintza.com/ariketak/arauak/datadef.swfhttp://www.euskaljakintza.com/ariketak/arauak/data2.html

Page 21: Kontatu nahi dizut

12. PARTITIBOAREN ERABILERA OKERRA

Partitiboa artikulurik gabe, mugagabean, erabiliko da, beti erabili izan den moduan:

- Lanik (konts + -ik)

- Libururik (bok + -rik), e.a.

Eta aditza singularrean erabiliko da:

- Ez dut libururik erosi. (Ez ditut libururik erosi)

- Ez dut lanik egin. (Ez ditut lanik egin.)

Erabilera okerrak dira, beraz, honako hauek: Ez dituzu lagun onik aurkituko. Aspaldian

ez ziren entzuten horrelako hitzik. Ez ditut egin horren aipamenarik; e.a.

PARTITIBOA BAIEZKO PERPAUSETAN NOIZ ETA NOLA

Baiezko perpausetan partitiboa balio enfatikoa emateko erabiltzen da,

indartzeko, alegia. Eskuarki, izan, egon, eduki eta ukan aditzekin joaten da (halakoetan,

normalean, izenak sintagma adjektibal bat behar du ondoan. Izena soilik utzi nahi bada,

interpretazio zuzena egiten lagunduko duen eran jarri behar da). Azter ditzagun

ondorengo adibideak zertaz ari garen jakiteko:

* Badauka lanik konjuruak egiten (ondoan izenondoa balu bezala ulertzen da, lan

handia edo zaila duela esan nahi da).

* Izan da aldaketarik?

o Bai, izan da aldaketarik [ edo aldaketa sakonik] (bi garairen artean gertatutako

aldaketa azpimarratu nahi denean).

o Bai, izan da aldaketa (baiezko hutsa denean).

Bertsolari txapelketako finelera aurkeztu behar duzu bihar goizean. Ohean sartu eta...

Page 22: Kontatu nahi dizut

“... mundua dantzan jarriko nuke Jainkoa banintza”

1. ARIKETA: Zuzendu oker dagoena:

1. Ez ditut libururik erosi.( )

2. Ez da inongo aztarnik aurkitu. ( )

3. Ez dauzkagu lagunik. ( )

4. Ez dut txakurrarik ikusi. ( )

5. Ez dut urarik nahi. ( )

6. Ez dira irakaslerik azaldu. ( )

7. Ez dut laguntzik behar. ( )

8. Ez ditugu aukerarik galdu. ( )

Ariketa gehiago: http://euskaljakintza.com/ariketak/partitiboa_baiezkoetan.html

Page 23: Kontatu nahi dizut

14. HITZ ELKARTUEN OSAERA ETA IDAZKERA

Orokorrean:

Salbuespenak ez badira, hitz elkartuak orokorrean bi modutara idatziko dira: bereiz eta marrarekin edo marra

gabe, nahi den bezala (kontuan izan behar da salbuespenak ugariak direla).

— eguzki lore, eguzki-lore moduko izen elkartu arruntak, eta

— kale garbitzaile, kale-garbitzaile modukoak.

(Bi hitzak letra larriz hasten direnean hobe da, hala ere, marra gabe idaztea).

SALBUESPENAK:

1. Bereiz idatziko dira:

— aposizioak (Bidasoa ibaia),

— egin, eman, hartu eta eraginaditzekin osatzen diren aditz elkarteak (lo egin),

— etxez etxe moduko bikoiztapenak (adi, lehenengo osagaia deklinatuta dago etxez),

— egin berri modukoak (kontuz, hasiberri eta ezkonberri salbuespenak dira),

— mahai gainean, aste barruan gisako postposizioak,

— bigarren osagaia bila, eske edo falta duten elkarteak (diru bila, diru eske, diru falta),

— lehen osagaia erdal, euskal, giza eta itsasduten elkarteak (erdal gramatika, euskal idazleak, giza zientziak,

itsas garraioa…), ihartuak ez diren neurrian (itsasgizon, elizgizon, gizalege, itsasontzi…), eta

— lehen osagaiaren amaierako >a< galtzen denean (biologi azterketa, literatur lehiaketa…). Laugarren puntuan

azaltzen da kasu hau bere osotasunean.

2. Marrarekin idatziko dira:

— gorri-gorria moduko bikoiztapen indargarriak,

— apurka-apurka bezalako bikoiztapenak,

— seme-alabak, zuri-gorri modukoak,

— barra-barra, plisti-plasta bezalakoak,

— Ezkio-Itsasomoduko leku izen elkartuak (bi hizkuntzatan ematen direnean, ordea, ez: Lizarra/ Estella).

3. Loturik idatziko dira:

— jarleku (aditzoina + izenondoa) moduko elkarteak (egongela, salneurri, jokamolde…)

— aldagaitz (aditzondo + izenondoa) bezalako izaera elkarteak (irakurgaitz, sinestezin, ulerterraz…)

— odolustu (izena + aditza) moduko izen-elkarte arruntak (indargabetu, indargaldu, azpimarratu…)

Gaztelu batean giltzapetu zaituzte eta gaua hemen da...

Page 24: Kontatu nahi dizut

Eskolara joateko egunean 15 km egin behar dituzu oinez.

—bigarren osagaia -gin, -gile, -zain, -zale, -dun, -gabe edota -gintza,-za(i)ntzaduten elkarteak,

—bigarren osagaia -aldi, -buru, -gizon, -(g)une, -kide -(k)ume, -ordeduten izen elkarteak (langile, atezain,

dirudun, lotsagabe, solasaldi, asteburu, legegizon, lankide, kalekume, zuzendariorde, aztergai…),

— lehen osagaia aurre-, azpi-eta -gain duten izen elkarteak (aurreikuspen, gainbegirada, azpimultzo…), eta

— lauburu (zenbatzailea + izena) moduko elkarteak (hiruhortz, ehunzango, begibakar…)

4.>a<-rekin nahiz >a< gabe idatz daitezke:

- Elkarteko lehenbiziko osagaiak >ia< amaiera duenean (biologia, filosofia, bidaia…): biologi azterketa,

biologia(-)azterketa.

- Bestelako >a< itsatsiak ez dira galtzen elkarketa egiten denean, eta hitzak bere osotasunean eman behar dira.

Salbuespen dira, dena dela, honako sei hitz hauek: burdina, eliza, hizkuntza, kultura, literatura eta natura. Hitz

hauek, hala nahi izanez gero, gal dezakete >a< hori. Beraz, sei hitz horiek hitz elkarketaren lehenengo osagai

bezala azaltzen direnean, elkarketa horiek 3 modutara eman daitezke: literatur saria (>a< kenduta eta

marratxorik gabe), literatura (-)saria). Beste modu batera esanda, amaierako >a< galtzen den bakoitzean, bereiz

idatziko da hitz elkartua eta >a< gordetzen denean, aukeran izango da bereiz idaztea nahiz marratxoa

erabiltzea:

* kultur etxea, kultura(-)etxea

* biologi azterketa, biologia(-)azterketa

* Kontuan izan parentesia azaltzen den bakoitzean (-) , barrukoa aukeran dagoela adierazi nahi duela.

ARIKETAK: http://euskaljakintza.com/ariketak/arauak/hitz_elkartuak1.swf

http://euskaljakintza.com/ariketak/arauak/hitz_elkartuak2.swf

http://euskaljakintza.com/ariketak/arauak/hitz_elkartuak3.swf

http://euskaljakintza.com/ariketak/arauak/hitz_elkartuak6.swf

http://euskaljakintza.com/ariketak/arauak/hitz_elkartuak7.swf

http://euskaljakintza.com/ariketak/arauak/hitz_elkartuak8.swf

http://euskaljakintza.com/ariketak/arauak/hitz_elkartuak9.swf

http://euskaljakintza.com/ariketak/arauak/hitz_elkartuak10.swf

http://euskaljakintza.com/ariketak/arauak/hitz_elkartuak11.swf

Page 25: Kontatu nahi dizut

15. NOR/NORTZUK ETA ... MEREZI DU

NOR/NORTZUK

Nor, zer eta zein galdetzaileek singularra zein plurala adierazteko balio dute, ez singularrerako soilik uste ohi

den bezala. Are gehiago, pluralak egiteko forma hauek hobesten dira:

- Nor (Nor etorri da? / Nor etorri dira?)

- Zer (Zer da? / Zer dira?)

- Zein (Zein etorri da? / Zein etorri dira?)

Edonola ere, ondorengo forma hauek ez daude oker, gertatzen dena da forma markatu gisa erabili behar direla

eta aditzak pluralean joan behar du ezinbestean:

- Nortzuk (Nortzuk etorriko dira gaur?, Nortzuek egin dute hau?)

- Zertzuk, (Zertzuk ekarri dituzu?)

- Zeintzuk (Zeintzuk dira gureak?)

Honela deklinatuko dira: nortzuk (nor), nortzuek (nork), nortzuei (nori), e.a.

Araua osorik.

EKARTZEA MEREZI DU

Merezi izan/ukan aditzaren osagarria aditz izen bat denean (joatea, ikustea, egitea) NOR (absolutiboa)

erabiliko da, eta ez NORK (ergatiboa) :

* Joatea merezi du (zuzena). *Joateak merezi du (okerra).

* Ikastea merezi du (zuzena). *Ikasteak merezi du (okerra).

Ariketa: http://euskaljakintza.com/ariketak/arauak/merezi.html

Page 26: Kontatu nahi dizut
Page 27: Kontatu nahi dizut
Page 28: Kontatu nahi dizut
Page 29: Kontatu nahi dizut
Page 30: Kontatu nahi dizut
Page 31: Kontatu nahi dizut