Download pdf - Herria 3058

Transcript
Page 1: Herria 3058

2010eko Maiatzaren 27-koa - 27 Mai 2010 - 1,15 E - N° 3058- ISSN 0767-7643

Besta on Ama guzieri !

Mendi malkartsuen erdian, lur emankorraMarokoko bazterrak aipa­tzean, toki idorren itxura daukagu gogoan. Eta na­gusiki hala da, bazterrak idor dira, xuko, errauskor... Bainan badira ustegabetarik bezala eremu berde mires­garriak, mendietatik ixuri­tako ibai ttipiek ureztatuak. Horietarik da Ait Bouguemez ibarra, 3000 metroz gorago­ko mendi batzuen artean ko­katua, 1800 metro inguruko goratasunean. Ait Bougue­mez ibarrak 32 herri baditu, ttipiak denak. Etxeak malda arrokatsuetan eraikiak dira, lurrez eta lastoz, teilatua edo hobeki erran terraza halaber, hiruzpalau urtetarik berritu behar, itaxuren gatik.Ibarreko lur hoberenak haa­tik alorretako beiratuak dira : garia, garagarra, luzerna, lur sagarrak, barazkiak, loreak,

intxaurrondoak, sagarron­doak, pikondoak, bazterrak berde berde dira, ibaiko urak urbide sare bati esker alo rretara gidatuak direla... Alor horiek haatik eskuz landuak dira, aitzurrez edo goldez, mandoak edo as­toak uzta rrian, hemen duela 60/80 bat urte egiten zena­ren gisa. Lan gogorra, segur, ez delarik motorezko tresna bakar bat ere ageri han. Adi­bidez, astoek dute garia eta garagarra bihitzen, gune bi­ribil lauzatuetan piketa baten inguruan itzulika beren zan­gopetan lehertuz. Alorretan, emazteak eta gizonak ageri dira lanean, eguzkiarekin jeikiak, bakotxak balukee­larik bere saila. Musulmano herrialde hortan, eguna bost otoitzaldiekin neurkatua da, muezzin­aren deiari iharde­tsirik. Eta jende horiek gu­ziak agurtzean, denek irri gozo bat, aurpegia eguz­

kitsu. Gutirekin bizi eta uros iduri.

Eguzki-panoak eta parabolakEtxe barnetan, urik ez. Te­rraza gainetan haatik ­ eta hori harrigarri aurkitzen dugu ­ eguzki­panoak ar­gindarra ukaiteko eta... pa­rabolak, telebista satelitez errezebitzeko ! Xuriketak ur erreketan dituzte emazteek egiten, oihaleria makilarekin joz, zikina eginahala ken­tzeko, eta ondotik arroketan edo zuhaixketan hedatzen, xukarazteko. Garraiogailu gisa, mandoak eta astoak dituzte nagusiki erabiltzen. Etxe bakotxak badu bere mandoa edo astoa, bere­ziki souk edo merkatuetara joaiteko, eta frangok behi bat ere, esnea segurtatzeko, ez biziki gizena haatik...

(Ikus 3.orri.)

Apiril ondarrean, Azkaingo, Itsasuko eta Bidarraiko lagun multxo bat – zazpi lagun – ibili da Marokon gaindi, Goi-Atlaseko mendietan oinez, Lahcen mendizale berberoak gidaturik. Hamar egun xoragarri, mendi haietako herrien, jendeen eta bizimoldeen ezagutza eginez. Ez dugu hemen zazpi lagunen ibilaldia kondatuko, bainan hango ibar baten bizia jastaraziko, Ait Bouguemez ibarrarena, “Ibar urosa” deitzen dutenarena...

Goi-Atlasekoibar urosa

Ait Bouguemez ibarreko herri

bat

Lahcen Daarhi mendi-gidari

berberoa

Page 2: Herria 3058

Gure Hitza

Gogoan atxikEspainiak ezagutzen duen eztabaida nagusiak segitzen du, ez baitezakete eskuindarrek eta, bereziki eskuin muturrekoek onart bila detzaten non dauden errepublikar soldado hilen azken egoitzak.Amnistia lege bat bozkatua izana da 1977an, transizio garaian, bakea bilatuz jendeen artean, bainan nehork ez du ahantzi batzu « caidos por Dios y la patria » ohoratuak izan direla eta bertzeak baztertuak, ukatuak. Nola ez gogoan atxik azken hauek.Barka daiteke, bainan ez galdegin ahaztea.

Mundu zabalean

Norat ari gira?Joanden egunean zinez harritua gelditua niz aditurik frantses futbolari talde ezagutu ba-ten trebatzailea arrangura zela etzuelakotz hilabetean 150.000 euro baizik irabazten! Enekin ziren lagunek sudurrerat irri egin dautate. Alabainan, batto segurik ba omen da hilabetean aise gehiago altxatzen duena, 250.000 euro nunbait han: kasik ezin sine-tsia! Eta futbolariek berek zonbat irabazten dute? Frantziako mail gorenean direnek bana beste 40.000 euro edo holako zerbait, batzuk haatik aise eta aise gehiago! Oraino irabazi handiagoak ba omen dira Espainiako eta Inglaterrako talde batzuetan! Eta ni beti berdin harritua! Gauzak garbiki erraiteko, harritua baino harrituagoa! Holako irabaziak baloin bati ostikoka artzeko? Hoinbeste jende ederki penatzen delarik hilabetean mila euroko baten altxatzeko! Norat ari gira bestenaz, horra zer galde egiten nuen nihau-ren buruari…Norat ari gira? Zernahi gisetarat, galde hori bera egiten ahal da noiz nahi. Nahas-mahas, huna zonbait kasu… Nazioarteko ikerketa nagusietan trebe diren jakintsun batzuk hauxe salatu dute iragan aste hortan: itsasoak hain direla zikinduak, dena kotsadura, eta bestalde hoinbeste a rrain hartzen dela gerokoaz batere axolatu gabe, nun hola segituz hemendik be rrogoi urteren buruko ez omen baita gehiago a rrainik batere izanen! Eta zer eginen dute orduan hor gaindi arraina beren ekoizpen bakarra duten horiek? Norat ari gira beste-naz?Hartzen duzu edozoin egunkari, entzuten edozoin irrati, batean euro dirua errekaren zolarat ari dela, bestean bat-batean berriz azkartu dela, mundu guzia alde bat inarro-sia, gobernu azkarrenak ere baino puxan-tago nik dakita zer negozio ilun eta nahasie-tan azpiz ari diren batzu? Nihun nehori ezin gehiago fida! Norat ari gira bestenaz? Hau arrunt besterik da oraino bainan adix-kide batek segurtatzen zautan joanden egu-nean Euskal-Herri barne hortan berean gero eta gazte gehiago badela droga batzueri a rrunt biziatua? Norat ari gira bestenaz?Bai, biziki korda luzea duke “norat ari gira?” horrek… Hoinbeste kezkabide bada es-kualde guzietan, frangotan arrangurabide zinez pisuak gainerat!Bainan horiek hola, iduritzen bazauku ere ainitz gauza gero eta okerrago doa-tzila gure gaurko jendartean, denak itzu-lipurdikatzen ari direla, ez dugu uzkurtuak egon behar eta lotsakor agertu, maku-rrago baizik ez baigira helduko! Beraz, duela bi aste hemen berean ginion beza-la, ez lotsa eta ez lokar, bainan jo aitzina!

Janbattitt Dirassar

Gehexan Pontto

• Estatu-Batuetako gobernuaren ize­nean, Hillary Clinton anderea izan da bisi­taz Xinan eta hango agintariek ongi etorri ona egin diote. Ainitz sailetan bi herrial­deak ederki akomeatzen ahal litazkeela, hori dute azpimarratu batzuek eta bestek. Bainan badituzte oraino makurbideak ere, Ipar­Koreari buruz bereziki, amerikanoek Ipar­Korea hori arrunt partida eta xinata­rrek adixkide.

• Mongolian azken berrogoi urte haue­tako negurik bortitzena ukan dute aurten­goa. Errusiatik eta Xinarateko herri horrek bost miliun biztanletarik goiti ukana du eta heietarik erdiak hiri kapitala alderat eremanak ditu goseak. Kabala haztetik bizi, bereziki ahuntzak, hauetarik miliunka bazaizkie gosez hilak. ­52 graduko hot­zek janariz gabeturik. Hirirat ihesi joanak, e rran dugun bezala, han ere ez heien be­harrik ez haztekorik.

• Arraina noiz arte izanen ote den itsa­soan hasiak dira ONU batasuneko na­zioneen erakundea bezalako batzu, joan den astean. New Yorken egin izan den mintzaldi baten arabera. Mintzaldi hor­tan erakutsi konduek diote itsasoetako arrantza moldeek hola segitzen badute hemendik berrogei urtera ez dela gehia­go arrainik ateratzen ahalko ur horietarik. Beldur berak ziren agertzen ere, jona den martxotik hunarat atun gorriarentzat Medi­terranean. Eta horra ere bertzalde Nazio Batuen laborantza eta arrantza erakun­deak (FAO) hau diola: arrantza gazitu erresalbuetan %25 direla bakarrik on eta sanoak ekarriak, aldiz %11 badirelarik hor arras txarrak. Hau ere ikusten da eremu horietan: Kanadako uretan merluza faltatu baitzen, horren ondorioek ekarri zutela 18.000 enplegu galtzea munduan barna arrantzaleetan beretan, erran nahi baita beste zernahi enpleguren galtzea, ondo­rioz, arrantza horren baliatzetik bizi behar duen jendetzan.

• Indian maoistak badira orai ere auzotik

edo nunbaitik jinak eta geldirik ez daude­nak herri hortako Chlattisgark estaduan gaindi. Azkenik egin duten balentria hauxe da: 40 lagun zeramatzan autokar bat jau­zarazi dutela 20 lagun bederen hil dituen bonbaketa batean. Gudari horietarik ba omen dira hamar edo hogei mila bederen hor gaindi. Laborarien alde jokatzen direla diote eta badira 600 lagun bederen hilak horien guduketan.

• Irakian Al Quaidako gudariek lepoa mo­ztu diote Bagdad aldean iman sunita pre­dikari bati eta haren burua elektriko hesol baten puntan ezarri. Cheikh Abdallah Chaku izena zuen iman horren hobena hau omen zen, irakiar armadatuen arabe­ra: bere herriko meskitan sobera jorratzen zituela Al Quaidakoak. Bestalde, Irakiako estadu islamistaren kontseiluak emir berri bat hautatu du herri horrentzat, aitzinekoa hilez geroz ordain baten beha rretan bait­ziren, Al Quaidako hegal bat den horrent­zat. Hori izanen da beraz sinestunen emir berria eta horren izena Abu Bakr Al Bag­dadi eta ukanen du lehen ministro bat, Hussein Al Qurachi.

• Egiptoko Nil ur­haundia badaki mundu guziak nolako ur aberasgarri den bere 6.700 kilometrako luzetasunean, bai eta zer ekarri zuen horgo ismoaren zilatzean eremu haundiko herri eta kontinenteen­dako. Aldi huntan haatik ez dute burura­tu beste xede haundi bat, nahiko zuena horgo ura bederatzi nazionean baliagarri ezarri: Uganda, Etiopia, Rwanda, Tan­zaniatik haste, 1999an hasiak zren tratu batzuen segidan, Banko Mundialaren la­guntzarekin. Baina huna haatik Egipto, Sudan, Uganda, Kenya eta Kongorena faltatu zaizkiela, batzuek eta besteek ez orokorki onarturik xedea. Hauxe da hu­tsegin deiena besteak beste: heldu diren 25 urteetan Nileko ohantza hortan 300 miliunetarik 600 miliunetara hel ditakeela biztanle jendea, baina ez ageri orai nola forni dezakeen Nil ibaiak aski ur horrien guziendako.

• Hego-Korean bazuten joan den mar­txoaren 26an Cheonan izeneko itsasun­tzia urperat joana, ezin jakin nundik zuen ukaldia ukana. Inkesta bat orai bururatu da horren hobenduna argitu nahiz eta huna Ipar­Koreak tiratu tiro baten gain e maiten duela inkesta horrek lan hori, az­ken herri hunek harrak zilotik bezala ukat­zen duena, gerla mehatxuzko desafioak botatuz gehiago dena. Bi herri horien artean Xina da burua apal eta erdi­ixil da­goena Ipar­Korearekin berak dituen harre­manen gatik.

• Afghanistanen berriz, talibanek ez bar­katzen beren kamikazekin, OTANekoek eta Amerikanoak hor dituzteno eta azkar ere agertzen terroristak armaz eta diruz, herriko jendea ere kasu ez ote duten itzult­zen ari, batzuetan beren alde.

• Pakistanen, 18 miliun biztanle, Karachi ekonomi gunean, heietan, Pachtun ainitz eta talibanak ez daude lo beren betiko bortitzarekin. Preseski herri barnerat ari dira indarka, beren familiekin herri bar­nerat sartu beharrez eta denbora berean beren gerlako dirua ere hor bilduz, erre­boluzio edo iraultza intres gisa. Denbora berean mendebaldarrak eta bertze heien terrorismoa suntsitu beharrez ari, zer jinen ote da?

Hillary Clinton eta Hu Sintao Xinatar lehendakaria

2

Page 3: Herria 3058

Mali-rat buruz...Uda huntan, bi lagun Malirat abiatuak gira, hilabete batentzat. Aspaldiko lagunak, elgarrekin abentura azkar baten bizitzea dugu gogoan. Gure aurtengo proiektua beharretan diren populuen laguntzea da, heiekin lanean arizanez, eta heiekin biziz. Hola dugu Mali­rat airatzea erabaki. ASMAE, Soeur Emmanuelle elkartearekin engaiatu gira. Elkarte ezagun bat da, 1980 urteetan sortua. Emmanuelle seroraren nahia, leku pobreetako haurrer laguntza ekartzea izan zen, haurrak beiratuz, heien garapena sustatuz, eta eskolaraziz. Ekainaren 24etik uztailaren 17rat esperientzia azkar bat biziko dugula segur gira. Nola ez? Maya­ton herriko haurzaindegiko haur ttipi ttipietaz arduratuko gira. Haurzaindegi hori, emazteen presondegi baten ondoan da. Haurtxoen amak presondegiratuak dira, eta gure lana, haur horietaz arduratzea izanen da, beharrezkoak diren artak emanez, eta eguneroko bizia animatuz. Haurrek, 0 eta 4 urte artean izanki… ez da dudarik amaren beharra dutela. Emazteer ere laguntzaño bat ekarriko diegu, gure ahalen arabera, haurren ikusterat jiteko baimena ukanen dutelarik.Badakigu esperientzia gaitza biziko dugula, ezin ahantzizkoa. Hala nola, kultura berri bat ezagutuko dugu, eta sustut hango jendeekin biziko gira, sinpletasunean, bainan elkartasunean ! Segur ! Ezaguna da leku pobreetako jendea bihotz handikoa dela, duen mikoa eman lezakena. Heiekin partekatuz, eta denbora pasatuz, segur gira eman baino gehiago errezebituko dugula. Gogoan atxikitzen dugu ere ez duela gure egonaldiak heien bizia bat batean aldaraziko. Huts haundia eta harrokeria litaike pentsatzea mendebaldarrek besteer dena ekartzen ahal diegula. Hala ere, ASMAE Sœur Emmanuelle elkartearen xedea, laguntza horren segitzea da, urtez urte. Afrikan, eta beste kontinenteetan ere koordinatzaileak baditu, urte osoan lekuko partaideekin lanean hartzen direnak. Eta gaitzeko lana daramate, haurren garapenaren sustatzeko eta bizi hobexago baten ukaiteko.Gure proiektua zinez bihotzetik segitzen dugu. Joan aitzin, jada pentsaketetan hasiak gira, zoin joko eta dendora pasa proposa han, gure proiektua ahal bezainbat untsa bururat

Goi-Atlaseko ibar urosa (1.hasia)

Han eta HeMen

Kontseilu orokorrak140 milioi euro inbestitzen ditu urtero gure garraialdiak errexteko

• Departamenduko bide sareko 4500 kilometroren kudeantza, erabiltzea eta mantentzea asumitu.

• Sare osoa zaindu eta segurtatu, egunean 24 orenez eta astean 7 egunez.

• Sarearen egoeraz neguan informatu, urririk den zenbaki berde baten bidez (0800 064 075).

• Urtero gure 30.000 ikasleak garraiatu, garraiobide zerbitzuen bitartez.

• Hurbileko zerbitzu publiko bat eskaini, hiriarteko garraioekin

• Elkargarraioa errextu (www.covoiturage64.fr).

Phot

o : P

hilip

pe L

aure

nt

Gure arteanbadabil !

Asto bizkarrez zoatzinetan ikusi ditugu batzu sakeleko telefo­noarekin, hango gune gehiene­tan ez bada ere deirik hartzen ahal ! Zenbaitzuk badituzte ardi eta ahuntz tropak, udan gora­goko alhapidetan bazkatzen dituztenak, Izourar­eko aintzira inguruetan, 2500 metrotik gora.Familiaka banabertze 10 jende kondatzen da. Lahcen gure gi­dariaren Ikhfnighir herrian, 85 familia badaude eta bisitatu dugun herriko ama eskolan, 32 haur, errients batekin, ikastres­na gutirekin zoritxarrez, bainan zer karra ikasteko, kantatzeko... Arabiarrez eta frantsesez doi bat bainan orokorki berberoz ikas­ten dute, “tamazight” hizkun­

Lurra asto pare batekin irauli ondoan, bi emazte lursagar ereiten

eramaiteko. Bestalde, egonaldiaren gastu guziak gure gain izanki, jadanik bixkotxa saltze bat proposatu dugu Ortzaizen, gure herrian. Fitesko kantaldi bat ere emana izanen da, Ortzaizeko elizan, bainan datu xuxenik ez dugu oraino. Informazioa irrati ala kaseten bidez helaraziko dugu, ahal bezainbat jende

hurbiltzeko gisan!Albert Jacquard idazleak erran zuen behin “Le seul devoir de l’Homme est d’aller à la rencontre de l’Autre”. Guk hala eginen dugu, eta segur gira paregabeko bateratzea izanen dela !!

Ortzaizetik, Maialen eta Miren

tzan, oraino azkar dagona Goi­Atlas hortan, botere publikoek indar bat ere eginez berberoen hizkuntza eta kultura beiratzeko, Aljerian ez bezala. Eta, ohartu garenez, berbero edo ima-zighen populua errotik atxikia da bere hizkuntza eta kulturari. Hizkuntzaz bertzalde, beren altxorretan, sukal­daritza : zikiro, tajine, couscous, kau­sera, matahami eta bertze, ahotik ezin u tziak ! Eta egunero bazkal­afal aitzin, menthakilako dutea, freskagarria !Hola doa bizia Ait Bouguemezeko ibar urosan, munduko burrunbetarik urrun. Bistan da, ikusi ditugu bertze eskualde batzu ez hain urosak, hala nola reg deitzen diren harri­basamortu horie­tan, hor ere haatik gurutzatu ditugun jendeek aurpegia beti alai... PJ

3

Page 4: Herria 3058

HeGoaldeanRousseau erakusketa, Bilbon

Bilboko Guggenheim era­kus toki famatuan ideki da erakusketa berezi bat irailaren 12a arte iraunen duena. Henri Rousseau frantses margolari zenaren obra batzu dituzte bilduak karia hortarat, Henri

Rousseau duela xuxen ehun urte hil zen, 66 urtetan. Mugazaina izana baitzen ardura deitua izan da « Le douanier Rousseau ».

ETAko buruak arrastatuakMikel Karrera, Maite Ara­

nalde, Arkaitz Agirregabiria, Eñaut Aramendi eta Laetitia Chevalier arrastatu ditu frantses poliziak Espainiakoaren lagun­tzarekin Baionan eta Urruñan egin operazioan. Karrera, Agirre­gabiria eta Aranalde ETAko adar militarreko zuzendaritzakoak direla dio Polizak. Mikel Karrera aspalditik bilatzen zuten ETAko zuzendari bezala eta beste biak bere laguntzailetzat dauzkate. Frantziar polizak uste du Agirre­gabiriak parte hartu zuela Parise inguruan gertatu tiroketan. Nerin poliza gizonak bizia galdu zuen tiroketaren ondorioz. Eñaut Ara­mendi LAB sindikatuko ordez­karia eta bere bizi laguna lagun­tzailetzat ekarriak izan dira.

Rubalcaba barne ministroa­ren arabera operazio oso inpor­tanta izan da, erakunde arma­tuari burua moztu diona aldi bat gehiagoz.

Eroski galtzetanEroskik 75,6 milioi euroko

galtzeak jasan ditu 2009an, be­reziki kontsumoa azkarki gutitu delako urtean zehar. Inbertsioak ere egin ditu Eroskik, hala nola 74 supermerkatu berri ideki di­tuen jazko urtean bakarrik. Sal­mentak 7.606,6 milioi eurokoak

izan ziren, 2008an baino %6,38 gutiago. Kontsumoaren guti­tzeaz gain maileguen interesen kariotzeak izan dira galtzeen eragileak. Orotara 48.000 lan­gilek lan egiten dute enpresa­rentzat toki anitzetan.

Eusko legebiltzarrak ez du urtebetetzerik ospa-tuko

Hogoita hamargarren urte­betetzea ospatzeko antolatze­koak zituzten ekitaldirik ez du eginen legebiltzarrak, debalde­ko gasturik ez egiteko. Apirila­ren 23 an ekitaldi instituzionala egin zuten urtebetetzea kari eta La Oreja de Van Gogh, Euskal Herriko gazteen orkesta eta Do­nostiar Orfeoiarekin, beste zen­bait ekitaldi antolatzekoak zituz­ten. Halaber saskibaloi erakus­taldiak hegoaldeko taldeekin. Aho batez legebiltzarrak hartu du ekitaldi hoien ez egiteko era­bakia, krisi eta zor garai huntan gasturik ez egiteko.

Bilboko Alondegia inaugu-ratu dute

Hiru urteko berantarekin Bil­boko Alondegiak ateak ideki ditu. Proiektu karioa, luzea eta zaila izan da bereziki Bizkaiko Foru Aldundia proiektutik kan­po gelditu eta, Bilboko herriko etxeak ereman behar izan baitu proiektua bururaino. Proiektu ausarta bi eraikin uztartzen di­tuena. Ricardo Bastidak 1906 eta 1909. urteen artean egin arno biltegia eta Philippe Starck diseinatzaile frantziarrak 21 ga­rren mendearen hasieran disei­natu kultur eta kirol zentroa. 75 milioi euroko gastua izan dute kultur, kirol eta aisialdirako zen­troren eraikitze lanek.

PSEk gezurtatu egin du ETArekin negoziatzen ari dela

Ez zuzenean ez zeharka ere, ETArekin ez dela negoziatzerik diote sozialistek PPkoen galde­rari erantzunez. Alderdi sozia­lista ustez ETArekin hitz egiten ari dela prentsan agertu berria gezurtatzea eskatu dio PPk; bestela bi alderdiek gober­natzeko elgarren artean duten akordioa hiltzeko irriskuan laite­kelako.

AHTaren lanak ez gel-ditzea eskatu dio Eusko Legebiltzarrak Espainiako Gobernuari

Espainiako Gobernuak lan publiko guziak urtebetez gibe­latzea iragarri ondoan, abiadura handiko trenaren lanak ez gibe­latzea eskatu dio Eusko Lege­biltzarrak, EAJ­PNV, PSE­EE eta PPren eskutik.

Ekainaren 12rako sindika-ten manifestaldia

Espainiako Gobernuak ira­garri dituen murrizte neurrien kontra, mobilizatzeko deia egin dute euskal sindikata gehienek. ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE eta Hiru sindikatek deitu mani­festaldia ekainaren 12an eginen da Bilbon. Maiatzaren 25erako sektore publikoan greba eguna deitua zuten sindikatek

Udalbiltza: elgarretaratze ixilak ostiral guziz

Udalbiltzako auziperatuek elgarretaratze ixilak antolatuko dituzte ostiral guziz Euskal He­rriko hiriburuetan eta lehena maiatzaren 28an eginen dute Donostian.

Uztailaren 15ean hasiko da Udalbitzako 22 auzipetuen epai­

keta Espainiako Auzitegi Nazio­nalean.

Gazte mugimenduaren kontrako errepresioa sa-latu dute Iruñean

Bi mila bat pertsonak mani­festatu dute Nafarroako hiribu­ruan gazteek pairatzen duten errepresioa salatzeko. Gizarte eragile eta alderdietako ordez­kariek parte hartu dute manifes­taldian besteak beste EAk, Ara­larrek, ezker abertzaleak, ELAk, LABek eta ESKek, Lokarrik eta Euskal Herrian Euskarazek.

Autodeterminazio esku-bidearen aldeko ekimena aurkeztu dute

Autodeterminazioaren esku­bidearen aldeko Goierriko herri ekimena aurkeztu dute Beasai­nen. Eskualdeko 30 bat eragilek autodeterminazioaren alde lan egiteko engaiamendua hartu dute hoietan, Markel Olano Gi­puzkoako Diputatu Nagusiak, Karmele Aierbek, Ion Gorrotxa­tegik, Xabier Barandiaranek, Iñaki Muruak, Patxi Aierbek eta Xabier Mendiguren Elizegik.

Tabakalerako zuzendaria-ren demisioa

Joxean Muñoz Tabakalera Donostiako kultur zentro garai­kidearen zuzendariak bere de­misioa eman du Administrazio Kontseiluan. Arrazoina: hasta­peneko proiektuaren murriztea erabaki dutelako Donostiako herriko etxeak, Gipuzkoako diputazioak eta Eusko Jaur­laritzak. Miriam Anitua izanen da zuzendari berria. Egoitza berriaren lanak geldituko dira, proiektuaren murritzagoki berriz zehazteko. Untsalaz 2013rako bururatuak izan behar lukete.

Biktimen oroitzapen eguna: azaroaren 10a

Euskal Autonomia Erkide­goko erakunde nagusiek era­baki dute azaroaren 10a oroi­tzapenaren eguna izendatzea. Azaroaren 10a hautatua izan da egun hortan atentatuen ondo­rioz hildakorik ez delako gertatu. Oroitzapenaren eguna, terroris­moaren biktima guzien eguna izanen da, salbuespenik gabe. ETAren biktimak gogoratuak izanen dira, euskal he rritarren elkarbizitzari mehatxu egiten dion talde bakarra dela baitiote,, bainan beste talde terroristen biktimak ere gogoratuak izanen dira batzuk ala bestek pairatu sufrimenduak errekonozimendu eta babes bera merezi dutelako.

Henri Rousseau-ren margo bat, « Ezkontza »

4

Page 5: Herria 3058

Lege berri bat, bat gehiago, sortzen ari omen da, eta lege berri horren gaia: emazteen soi­neko bat, burka deitua. Eta de­nak, « alde ote zarete? », « kontra ote zarete? » Bertzeak bezala nik ere ene gogoetak egin ditut eta huna hemen heietarik batzu gaia ez baita hemen agortzen.

Nunbaitikan ere, erran nezake, berriz ere emazteen soinekoak, ez gizonenak. Alde hortarik zer­bait ikustekorik ba ote da? Eta galdea da, hobe ote den deus ez agertzea? Eta denbora berean bertze batzuek denak agertzea? Segurtamena dute lehen ezarri, bertzen segurtamena, zeren aurpegia eta begiak ezin ikusiz, nor ote den ez da jakiten! Ebas­leak, ohoinak, lapurrak, bortizla­riak, eta heien ondotik doatzin poliziak dira aurpegia gorderik ibiltzen. Diote ere emazteen li­bertatea, nahi duten bezala be­ren soinekoen emaitea, dutela legegileek bilatzen eta funtsean ezarri nahi. Gogo horren kontra nehor ez ditake!

Bertzela behatuz, eta barnago behatuz, nago soinekoak ez direla nola nahiz ezartzen, ba­dutela beren historioa, badutela beren nortasuna eta bertze joko­rik badaukala arropak. Epailea

sar tzen delarik auzitegian duela hiru mendeko arroparekin, zer du bilatzen? Poliziak, solda­doak, jauntzi berezi eta berdin berdina ezarriz, boterea, indar­ra, dute erakusten, eta soineko horiek gabe, nor nahi bezalako gizon eta emazteak dira. Eta hola, edozoin ofiziotan, batzutan soinekoek dute bertze arropa gerizatzen, bertzetan laguntzen lan berezi bat egiteko.

Emazteen soinekoen gaia ber­tzela dugu oraino. Beren gorpu­tzaren emaztetasuna gordetzea ­edo agertzea­ da soineko ho­rien helburua. Islam erlisionea erabiltzen den lekuetan emazte gehienentzat, giristino erlisionea erabiltzen den eremuetan, lehen emazte guzientzat, gero serora ziren emaztentzat, soineko be­rezi horiek dira nahikatuak: gor­putza ez da agertzen, ahalik be­zain guti; arropa horiek gorputza dena bat egiten dute eta horren barnean den emazteak iduri du ez duela ez bularrik, ez ipurdirik, ez hankarik, dena oso da, arbol enbor baten pare. Ileak ongi gorderik dauzkate, oihal bat bu­ruan ez dela izpirik ateratzen, eta lehen, duela urte guti oraino, serorek aurpegiaren inguruan telaki gogor bat ezartzen zuten, oihala zutela gainetik.

Horren barnean den emazteak zer du erraiten bere gorputzaz? Deuseztatzen ote du? Gizonen begieri ote nahi du gorde? Bere senarrari bakarrik ote nahi du agertu? Gorputza eta izpiritua, gogoa, arima, loturik dauzka edo bat bertzetik berex, ainge­rua izaiteko gogoarekin? Zer­tako mantalin bat ezarri ileak gordetzeko elizan sartzean, duela zonbat urte bezala? Zer­tako Erroman, Jondoni Petriren elizan, irakurgai bai egiteko Aita Sainduaren aitzinean, ez da ez galtzarik, ez arropa laburrik, ez kolore argitsurik ezarri behar emaztea izanez? Zertaz dira de­nak beldur?

Gizonen begiek zer erraiten dute? Emazte bat holako soine­kotan ikusiz, beren iduriko jende bat ikusten dute, beren buruari holako soinekoak emanen dioz­kate? Egun guzietako lanak eginez? Edo beren ezkont­lagu­naren gorputza bere daukate, haren nagusi eta jabe direla pentsatuz? Edo beren buruan ez dute batere konfiantxarik, pentsatuz bertze emazte baten gorputza ikusiz, ezin menpe­ratuko indar batek eremamen dituela ? Beren gogoa, beren izpiritua ez ote dira gai indar ho­riek beren menean ezartzeko?

Edo errexago ote da indar hori emazteeri galdetzea? Serora ba­tek, fraile batek, apez batek bere soineko berezia ezartzea otoitz egiteko bere lagunekin, elizarat joaiteko serora, fraile gisa, hori argi dago. Gainetako harrema­netan, bertzerik da.

Daukat, erlisioneak ez duela lan hori argiki eta sanoki oraino egi­na. Emaztearen eta Gizonaren sexualitatea gure bizia da, gure sortzea da, gure etorkizuna da. Biziaren bide da, eta zoritxarrez bide hori erlisione frangok gaizki erabili dute, gaizki aipatu, zer­bait ahalkegarri, lotsagarri, bel­durgarri bilakatuz. Jenden egite­ko manerak ditazke ahalkegarri, eta horiek dira zuzentzekoak, ez emazteen soinekoak. Hauek be­ren neurria behar lukete hartu, ez burka beltza gorputza osoa gordetzeko ez eta ere soineko gabetan edo deus gutitan, edo­zoin publizitatetan, dela biribil bat saltzeko edo kafe ezin hobe baten publizitatea egiteko, em­azte gazte bat kasik biluzirik erakustea. Emazteen soinekoak gure gi­zartea nola den dute erakusten, gure gizartearen sanotasunaren edo eritasunaren neurri bat dira.

Maite Irazoqui

Jainkoa bizia Jendea

eGun eta biHar

Minbera

Beti berdin minbera dago erre­treten gaineko auzi hori. Gober­nuak bere xedeak laster ager­tzekoak ditu eta sozialixtek egun hotan egin dituzte proposamen batzu. Kalapita gorrian ari dira hortarik, holako gaia lañokixago aztertzeko partez. Denek erretreta 60 urtetan har­tzen ahal, UMP­tiarrentzat ez da hori hain muga egokia eta kan­biatu beharko da goitxago edo berantxago, ezinbestean bada ezinbestean. Ezkerraldean al­diz, gehienek ez dute muga horren hausterik onetsi nahi, bainan diote haatik norbaitek nahi badu lanean arizan 60 urte bete ondoan ere gisa hartako e rrextasuna behar zaiola utzi… Erretreta­kutxa horiek eskas duten dirua ­ edo eskas ukanen dutena ­ nundik hartuko den, hortaz nehork ez du haatik gar­bitasun funtsezkorik biziki emai­ten. Ele ederra ba, eta nasaiki, bainan ez baita haatik ele ederra aski! Martine Aubry sozialixten al­derdiburuak dio biziki polliki bankoeri sos gehixago kenduz

aise heltzen ahal litakeela oreka fidagarri batetarat. Ez da batere gaizki mintzo bainan beti arran­gura bera pizten da holako so­lasekin, bankoek preseski nola har lezaketen holako erabaki bat…

Aski kopeta!

Pariseko erakustegi handiak gau eta egun zainduak dira unt­salaz, beti bada kasu egile bat han berean edo biziki hurbil…

Bizkitartean, noizten­ka gaitzeko ohointzak badira halere nolaz­pait eta holako bat gertatu da egun ho­tan. Tokyoko jauregia deitzen duten egoi­tzako erakustegian, norbait leihotik sartu da gauaz, berina bat hautsirik, eta bost margo arraro ebatsi ditu, legezko estimu baten arabera orota­rat ehun miliun euro balio dutenak! Margo horien egileak, ar­tixta famatu batzu, Picasso, Matisse,

Modigliani, Braque eta Léger. Itxura guzien arabera, gizon bat baizik ez bada ere erakustegirat sartu, bixtan da beste norbait ukan duela laguntzaile, leihoa­ren azpiko aldean egon dena hain segur… Aski kopeta behar da zinez eta aski atrebitua izan holako lan tzar bati plantatzeko. Bainan zeri buruz azkenean? Holako margoak ez dira nihun ezartzen ahal agerian, ez dira ere saltzen ahal, nehork ez bai­titu erosiko…

Beti kantu bera!

Bulta huntan errepikatzen daukute hori bainan joanden egunean berriz kantu bera entzun diogu, orai arte baino kar gehiagorekin haatik aldi huntan, Nicolas Sarkozy presidentari, gutiago xahutuz behar dela ari­zan gobernua bainan ez baka­rrik gobernua! Hiru urte barne behar ditugula xahutzeak ehun miliarrez arindu denen artean, erran nahi baita gobernuak, lurralde, departamendu eta herriek, bai eta erien asurantza kutxak. Ez dela hortan haratik ez hunatik. Xahutzeak hola ttipi­tuz ez ote den garapen on ba­ten mentura ere xuhurtuko, hori haatik besterik da… Lehenik ikusi behar orobat zoin xahutze diren ttipituko. Hautu batzuen trenkatzea ez bide da neho­rentzat ere e rretx izanen… Gisa guziz, hauxe garbi dago: gober­nuak hiru urtez ez ditu batere emendatuko herrieri emaiten di­tuen laguntzak, auzapezak egon ditela hori jakinaren gainean!

J-B D

Soinekoak

Martine Aubry

5

Page 6: Herria 3058

koStaldeanErregea nun egon zen…Aste gehienez aipatzen dugu naski udaberri huntan Luis XIV aspaldiko frantses erregea! Eta nola egin bestela, jakinaren gai­

nean duela 350 urte esposatu zela Donibane Lohizunen eta urtebetetze hori nahi dutela hein bat handizki ospatu, herriko etxeak eta hunekin eskuz­esku jarri asko elkarte eta erakun­dek? Ez dena espantu, berek diotenaz segurik, bainan bizpa­hiru astez ikusgarri, bilkura eta erakusketa batzu muntatuz, sail bat aitzineko igandean abiatua elizan eman den kontzertu airos eta eder batekin. Sail horren kondu beraz, or­tzegun huntan portu hegiko Joanoenia egoitzan idekitzen da erakusketa berezi bat ekai­naren 13­a arte segituko dena. Gaia, Luis XIV erregearen arma­dan marexal gradoa ukan zuten aitzindarien armariak. Larunbatean aldiz, ateak zabalik izanen dira, eta urririk, Luis XIV erregearen izena daukan egoi­tzan, herriko etxearen ondo­ondoan. Etxe hori hola deitua da delako erregea preseski hor egon zelakotz esposatu aitzi­neko egunetan. Orduan arras eraiki berria zen, obrak 1645­ean bururatuak, hamabost urte eztei famatu heiek baino lehe­nago. Bere euskal izena du Lohobiagenea, lehen jabeak Lohobiague baitzuen deitura, izen ttipia Joanes, edo Johan­nis paper zaharretan irakurtzen

ahal den bezala. Etxe hori artos­ki begiratua da, aurten ere asko obra badituzte hor akulatuak, egun hotan bururatzen ari hain xuxen. Ate zabaltzea eginen da goizean, 10­etarik goiti, eta

aratsaldean, 2­ak eta 4­ak artean.Beste hitzordu bat oraidanik aipatu nahi duguna, izen e maitearen gatik: beti eztei berak go­goan, ekainaren 7­an, astelehenare­kin, barkuz harat joanik, bisitatzen ahalko da Pausuko zola hortan Intzurako ugartea, han finkatu baitzen eztei heien aitzineko urtean Frantzia eta Espai­

niaren arteko bake­hitzarmena. Eta orduan erabaki Luis XIV be­har zela esposatu Espainiako erregearen alabarekin… Bisita urririk bainan izenak aitzinetik eman behar, lehen bai lehen, Donibaneko turismo­bule­goan…

Organo-joile gazteak UrruñanOrgano-joiten trebatzen ari, badira hamahiru gazte Baio-nako musika kontserbatorioan eta Urruñako organoa bi­ziki gustatzen zaiote. Estreinal­dian hor ziren funtsean, joan­den udazkenean, eta denak loriatuak! Egun hotan ikastaldi bat badute hor berean, joan­den apirilean ja ukanaren ildo beretik, Alize Mendizabal be­ren erakaslearekin. Eta ortzirale huntan, maiatzak 28, aratseko 7­etan, Urruñako eliza hortan emanen dute kontzertu bat, deneri idekia. Jendeari gomita luzatua zaio, jin dadien talendu gazte horien sustengatzerat, musika zati eder batzu entzu­nez…

Ingurumenaz azkarki axolatuzDonibane Lohizunen, Herri

Berri taldeak, “berde” eta aber­tzale diren hautetsiak elga­rretaraturik dauzkan taldeak, gogoeta sail bat gaitza ere­mana du ingurumenaz axola handi batekin eta berrehun bat xede nahi ditu agertu orota­rat jendeari ondoko egunetan xeheki ezagutaraziko ditue­nak. Auzoaldeka eginez bilkura batzu, lehena Urdazuri auzoal­dean, PMI delakoaren biltokian, ekainaren 2­an, asteartarekin, aratseko 7­etan.Besteak beste galdetzen dute aparkaleku zabal batzu mun­tatzea hiritik baztertxago eta heietarik errextasunak segur­tatuz gero hiri erdirat heltzeko autobusez, jadanik doi bat egiten den bezala uda betean, bainan egin litake urte guzian. Berrriz galdetzen dute ere au­tobidea urririk izaitea Donibane iparraldeko sartzetik Ziburuko ateratzeraino, aise galkadura gutiago litakeela Donibanen be­rean.

Ez sobera galka Akotze!Donibane Lohizunen, herriko etxeak akulatzen du aurten ere bilkura­sail berezi bat auzoalde­ka. Joanden egunean, batto egin da Akotze aldean bizi di­renentzat. Karia hortarat jende askok agertu duten arrangura handiena, ez litakeela sobera etxe berri egin behar hor gaindi, Akotze galkatuz eta itoz bezala. Hori erran dute jakinik apailuak badirela etxegune berri baten muntatzeko, zointan koka baili­tazke 264 bizitegi berri.Aise sobera, bilkuran parte hartu duten batzuen gostuko… Akotzek behar duela baserri aire bat atxiki, denen onetan…Beste arrangura bat: Maiarko hondartza larrutzen ari dela, joanden neguan bereziki ainitz legar badutela uhainek ere­mana, orai harri ainitz ageritan. Auzapezak erran du ekainean berriz aseko direla legarra es­kas duten tokiak eta ikusiko zer egiten ahal den holako larrutze­rik ez berriz izaiteko…

Landesetako legarretik…Donibane Lohizunen, hondar­tza handian ere, beste batzuetan bezala, legarra eskasten da eta artetan gaitzeko tornuak behar dira berriz hor nunbait hedatu. Badu lau urte etzutela holako­rik egin bainan aurten alimaleko legar meta barreatzen ari dute, joanden aste hortan hasiaklan hortan eta aste huntan se­gitzen. Orotarat, hiru mila metro kubikoren heina. Legar hori dena Landesetarik ekarria dute, Capbreton hiriko ondo hartarik.

Besta bat ikaragarria!Hendaian, hitzeman bezala, Zar-pai-Banda elkarteak handizki nahi ditu ospatu bere 40 urteak. Hori, Jondonane irian. Arte hun­tan, tirahala ari dira apailueri eta badute segur nun josta! Besta bat ikaragarria nahi baitute mun­tatu eta karia hortarat Gaztelu­Zahar alde hortan eraiki herrixka bat zinez arraroa. Euskal giro bat izanen da hor bixtan da bainan ez bakarrik hori. Izanen da hor Andalusiako xoko bat, beste bat irlandesa eta beste bat oraino, untsa ulertu badugu segurik, Far­West delakoarena… Izanen da ere Pariseko aldean, gehie­nik Marne ibaiaren bazterretan, “guinguettes” deitzen zituzten dantzatokien iduriko bat!

Antzerkiaren Maiatza HendaianHendaian, Antzerkiaren Maiatza deitzen dute… Maiatzeko An­tzerkaldia. Aste huntan, lau egu­nez, ortzegunetik iganderat, baz­terrak harrotuko dira hiri guzian, antzerkiari esker, dela karrikan, dela Gaztelu­Zahar aldean, dela Variétés gelan, dela beste nun nahi, xahar­etxean ere ba, arta­tegi batzuetan gauza bera. Aur­tengo saila 25. da jadanik. Talde asko partzuer iraganen dira lau egunak. Larunbatean, besteak beste, euskarazko ikusgarri bat emanen da, “Battaleku batean” deitzen dena..

Trinitate bestak ZokoanZiburuko besta­komitearen eskutik, horra Zokoako bestak, Trinitatez izaiten direnak. Egitarau ederra badute pikoan ezarria. Huna larri larria bederen zer izanen den hiru egunez.Ortziralean, aratsaldeko 6­ak eta erdie­tan, kontzertu bat elizan, Altxa Zokoa eta A rrantzaleak taldeekin. 8­etan, mus lehia­keta PEP bilgunean, izenak han berean emaiten ahal aski goiz joanez. Aratsean, dantzaldia. Larunbatean, goizean eta arat­saldean, zernahi joko hondartzan.Aratsaldeko 5­etan, euskal dantzak Luixa taldearekin. 6­etan, meza Zokoako elizan, Altxa Zokoa koroa partzuer. Bestalde, pilota partida paleta jokoan, Urruñako fanfara

karrikan, “casetas” etxetto bereziak, Kaxka­rot­Bandak bazterrak airostuz, indar­jokoak eta mutxikoak. Aratsean, dantzaldia aitzin, Xagaio ziburutar talde gaztearen lehen kon­tzertua.Igandean, Mariñelak taldeko atabalariak goizeko 10­ak eta erdietarik goiti. Tenore be­rean, mus lehiaketako finala. 11­etan, pilota partida, Patrick de Ezcurra eta Eneko Besso­nart, Peio Tellier eta Pierre Ducassou. Eguer­ditan, zintzur bustitzea Urruña eta Ziburu bi herriek eskainia. Gero, bazkaria, eta bazkari hortan, beti bezala, atunkia Zokoako molde berezian prestatua! Panpi Laduche han bere lagunekin bazterren oraino gehiago harro­tzeko… Zer behar da gehiago?

Luis XIV etxea edo Lohobiagenea, denboran donibandarrek Mokorrenea ere deitua omen, hor bizi-eta norbait biziki mokorra zena…

6

Page 7: Herria 3058

koStaldean

integrazio batzordearen kanpaina

Badu hiru hilabete Integrazio Batzordeak 115.000 euro biltzeko kanpaina abiatua duela, 25 ahalmen hurriko ikasle eskolatzen laguntzeko. Mementoko, 90.214 euro ditu bildu, 1308 presuna, 70 enpresa eta 36 elkarteri esker. Indarño bat galdegina da oraindik gelditzen den 25.000 euroren eskuratzeko, aitzinetik eskerrak bihurtuz bihotz oneko emaile guzieri.

nestor basterretxeari omenaldia

« notre maison » erretreta etxearen handitzea, Miarritzen

Castorama zorrozki kondenatuaKondenua zorrotza da : Casto­rama saltegia kondenatua da hogeitabost mila euroko kalte ordainak pagatzera langile bati, duela urtea zuzen zuzena kanporatu zuena. Prudom lan auzitegiak kontsideratu du kan­poraketa hori bidegabea dela, “licenciement abusif ” idatzia da jujeen erabakian ; azpimarra­tzekoa da kalte ordainen heina ohizkoa baino biziki handiagoa dela, ohizko kasu berdinetan sei hilabeteko soldatera heltzen baita. Beste puntua azpimarra­tzekoa oraino : jujeek Castora­ma kondenatzen dutela dirutza horren parte nagusia berehala pagatzera, erabakiaren kontra dei egiten baldin badu ere. Hirugarren elementua : konde­nu orokorraren barnean badi­rela 1500 euro markatuak, Cas­toramak ez duelakotz kanpo­ratu langilearen laneko jantzien garbiketarako deusik pagatu. Jujeek garbiki diote enpresak behartzen dituelarik langileak

laneko jantzi profesionalak ezar­tzera, berak behar duela jantzi horien garbiketa pagatu ; Casto­ramaren kasuan nagusiak zioen lan kontratuan behartua dela langilea laneko jantziak berak garbitzera. Erabaki hori balia­garri izan daitekeela bai Casto­ramarentzat ; 125 langile Ange­luko Castorama saltegian, eta frantses estatu osoan 13 mila badira. Eta, dionez CGT sindi­katuak, jujeen erabaki hori ba­liagarri izanen da kasu berean diren beste edozein enpresako langilentzat ere.Castoramako zuzendaritza zen­tralak Parisetik jakinarazi du dei eginen duela kondenu horren kontra. Ikustearekin goraxago ezarriak diren xifreak, aise kon­preni daiteke zenbat ekonomi­zatu duen orain arte langileak behartuz laneko jantziak berek garbiaraztera ; pentsa daiteke jantzien kondenu hori jauzaraz­tera saiatuko dela dei gortean.

Eusko Ikaskuntzak antolaturik, Nestor Basterretxea zizelka­riari buruzko ome­naldi jardunaldia iraganen da ekaina-ren 5ean, larunbat osoan, Baionako Herriko Etxean, areto nagusian. 9:00 ongi etorria (J. Gre­net, J.R. Etchegaray, M. Larran Lange, J.M. Larrasquet). On­dotik hitzaldiak : 9:30 Claude Labat, 9:55 Marina Gauthier­Dubedat, 10:40 Jean Michel Be­daxagar, 11:05 Ricardo Ugarte, 11:30 Joxean Muñoz, 11:55 Peio Aguirre, 12:20 mahainin­gurua Pantxoa Etchegoinek ku­deaturik. 13:00 bazkaria. 15:00

Anuntxi Arana, 15:25 Asier Las­piur Ibarguchi, 15:50 Jose Maria Herrera Jimenez, 16:15 Satur­nino Gutierrez Barriuso, 16:40 galderak eta ondorioak Chris­tian Liet­ek kudeaturik, 16:50 Bonnat erakustegiaren bisita gidatua, V. Ducourau museoko arduradunarekin.

« Notre maison » erretreta etxea handitu dute, hogeitamar ohe dituen bastiza bat gehitu diote, horietan hamar Altzeimer erien­tzat, eta beste bi ohe egunaz Altzeimer eriak errezibitzeko. Heldu da 96 ohe badirela orain erretreta etxe horretan. Lana hiru milioi euro gosta da, Office 64 eraikitzaile publikoak burutu du, eta Miarritzeko hiriak bi mi­lioi eterdiko mailegua egin du. Altzeimer hamar oheak jada be­teak dira, eta Miarritzeko zerbi­tzu sozialek beste berrehun gal­de markatuak dituzte eritasun horrek joak dituen presunentzat. Juliette Seguela, afera sozialen

axuantak otoizkatu du Estatua erretreta etxetako artatzaile pos­tuak irekitzera, hemen gaindi partikular xahartuen galdea handia delako, eta Estatuak ez baditu lanpostu horiek ireki tzen, ezin baitira erretreta etxe berriak ireki. Departamenduko prefetak azken mementuan jakinarazia zuen ez zela estreinaldira eto­rriko, ustegabeko zerbaiten ga­tik. Departamenduko ezke rreko sozialista kontseilariek gauza bera erran dute salatuz gober­nua gibelka ari dela eta depar­tamendua deus ezin eginean gakotzen duela.

Angeluko itsas hegian, Barrako biralekuan aitzineko herriko etxeak irekia zuen biralekuan jostatzen ahal dira haurrak bi urtetik haste. Biraleku horren barnean, enbaldituak hartuko dituen jostagunea estreinatu dute joan den asteazkenean. Funtsean, ohizko ahalmenak dituzten haurrek buru belarri baliatzen zituzten gune hor tako muntadurak estreinaldiaren mementuan. Behar da alabaina artoski begiratu lekura heltzean seinale ttipi batean emana dela

“ jeux pour tous ”, gehiagokorik gabe herriko etxeak nahi baitu ohizko ahalak eta murritzak gurutza daitezen jostaleku ho­rretan naturalki. Muntadura berri horrekin froga berri bat ekartzen du Angeluk ibilpen mugatuko jendearen integratzen bada­kiela. Gune horretatik hondartza hurbil izanki eta, hondartza zati bat antolatzeko xedea dute hau­tetsiek, enbaldituak seguritate­an ibil daitezen itsas hegian eta emeia jinez geroz ukan dezaten parada mainatzeko ere.

ibilpen mugatuko jostagunea estreinatua barran

Auzapezak ez zuen huts egite­koa Albizia gelaren estreinal­dia joan den astean. Gela hori Aturri eskuin aldean eraikia izan da auzotarren elgarretaratzeak aterbetzeko, guziz eztei eta fa­miliako bilaldientzat. Hiru ehun

bat lagun arte aterbe dezake, hots auzotarrek aspaldian gal­datzen zuten gisa horretako biltoki bat. Argia Oxandabaratz arkitekto azkaindarrak pentsa­tua du.

albizia gela estreinatua baionan

Euskararen Erakunde Publikoak sustaturik eta finantzaturik (400.000 euro), “Nola erran” ize­neko hiztegi elektronikoa eraiki­tzen ari da lantalde bat 2009ko irailaz geroz. Max Brisson erakundeburuak dio bi helbururi ihardesten duela hiztegi elektro­niko horrek : sozial mailan euskarak gero­eta erabiltzaile gehiago badauzka (zerbitzu publikoetako langileak, erakas­leak, kazetariak, itzultzaileak...) eta modernitate prozesuan aitzi­na jo behar du gure hizkuntzak. Gisa hortan lantresna gaitza da xutik emanen hemendik­eta 2012 urte bukaerako. Nornahik eskuragarri ukanen duen tresna bat, urririk eta gaurkoturik.“Nola erran” frantses­euskara hiztegi elebidun aktiboa da, no­laerran.org webgunean aurki daitekeena, euskara batuari egokitua, haatik baxenabartar­

lapurtera kondutan hartuz. Hor­tarako, Euskaltzaindiaren hiz­tegi batua hartu da oinarritzat, bai­eta ere Iparralde huntako testu andana handia, hemengo idazleek, hedabidek (Herria as­tekaria) eta aldizkariek (Maiatz) agertutakoak. Konkretuki, fran­tsesezko hitz bat jo behar da ordenagailuan eta orri bat ager­tuko da, hitz horren itzulpen desberdinekin, erranahiaren arabera, adibideak eskainiz. Gau egun, A eta B letrak jadanik sarean dira, hiru urte barne Z le­traraino heltzeko asmoarekin. Beñat Oiharzabal euskaltzainak kudeatzen du lan hori, lagun­tzaile dauzkala bertzeak bertze Maialen Bidegain eta Iñaki Etxe­leku, aholkulari batzu ere sahe­tsean, hala nola Ibon Sarasola euskaltzaina. Informatizatze lan teknikoa aldiz Josu Landa eta Ametzagaina enpresarena da.

« nola erran » hiztegi elektronikoa

Jauntzi ederrenetan!Donibane Lohizunen, hiru egunez ikaragarriko arrakasta ukan du Andalusiako dantza festibalak. Dela Santa Barbara aldeko etxettoetan, dela jai-alai ezkerparetan, dela igande goizean, meza nagusian lehenik eta gero karriketan egin den ibilaldian, denak xoratu dituzte dantzariek, beren dantzekin bixtan da bainan ere beren jauntzi koloretsu arraroekin! Bazen ainitz kanpotiar eta arizan dira tirahala argazkiak har eta har, iduritzen zitzaioten naski Sevillan edo han nunbait zirela!

7

Page 8: Herria 3058

Herriz Herri

BAIONA : 17 LORMAND KARRIKA 05 59 59 06 23

SVITTONATTO OPTICIENSCOONATTO OPTICOVITTONATTO OPTICIENSVITTONATTO OPTICIENSCOOONATTO OPTICONATTO OPTICVITTONATTO OPTICIENSO CONATTO OPTICVITTONATTO OPTICIENSVITTONATTO OPTICIENSOO CCONATTO OPTICONATTO OPTICVVVITTONATTO OPTICIENSVITTONATTO OPTICIENSVITTONATTO OPTICIENSVITTONATTO OPTICIENSCCCOOO CCCCCCCONATTO OPTICONATTO OPTICONATTO OPTICONATTO OPTICVITTONATTO OPTICIENSHAUTU - KONTSEILU - ZERBITZU

SenpereHeriotzeUrte haste huntan dugun giro beltzak beti segitzen gaitu. Egun hauetako hiru heriotze aipatzen ditut.­ Bat, Simone Bugnon, hil he rrien gibelean den Dufau lotizamen­duan Miarriztar senar emaz teek eraiki zuten beren egoitza duela 30 urte. Hor laster laketu zuten eta familia guzia auzotegiarekin goxotasun hoberenean jarri zen. Pierre senarra herriko elkarteeri hurbildu zen eta zerbitzu asko egin. Azken egun hautan an­dere hori osagarriarekin enegu zonbeit izanez artamenduentzat altxatua izan da. Eta ustegabean pausatu zaiote 86 urtetan.­ Bertzea, Jean Paul Denat. Hor berean Olasoko alderat den Gaztelu Zahar lotizamenduan bizi zen 10 urte huntan bere familiarekin. Itxuraz gizon zaila zen. Bere erretretako denbora parte bat iragaiten zuen mendiz mendi kurrika asko eginez. Bai­nan azkarrari araberakoa lotzen. Barkatzen ez duen gaitzarekin borrokaturik pausatu da 72 ur­tetan.­ Hirugarrena, Josep Borthaire Ibarrrundarra. Audeteneko se­

mea izanez denek deitzen gi­nuen Josep Audet. Duela zazpi urte paalezia kolpe batek arras mendratu zuen gizona. Artetan eritegietan egonaldi labur batzu eginez Marie Claire alabak eta haur ttipiek gain gainetik ar­tatu dute bere etxean. 86 urte­tan pausatu da. Duela 25 urte Mayi bere emaztea galdu zuen eta duela 7 urte bigarren alaba Bernadette. Bere laneko den­bora gehiena kamiunarekin lan egin du. Gehienik etxegintzako gauzak karreatzen zituen. Gisa hortan Lapurdiko baserri xoko guziak ezagutzen zituen. Gazte zelarik bertze hiru anaiak bezala plekari ona izana zen. Xintxoa eta kar handirekin sartzen zen pilota plazan. Bertzalde zonbeit urtez Besta Berriko gazteriaren kapitain egin zuen. Heriotze ho­riek hunkitu dituzten guzieri es­kaintzen ditugu gure doluminak.

Konfirmazionea :Senpere, Sara eta Azkaingo 36 gaztek konfirmazioneko urratsa bete dute Mendekokostez Az­kaingo elizan, Lionel Landart bi­kari jeneralak kudeaturik.

urepeleBaigorriko Ibarreko markaLarunbat huntan iraganen da, Urepelen, Baigorri Ibarreko behien marka eguna. Urte guziz bezala, hemengo kabalak Sorogaineko alhapidetarat buruz joanen dira beraz, helduden buruilaren 29a arte. Maiatzaren 29an, denak gomit zirezte Urepelerat, kabalen ikusterat eta gero ondotik bazkari bat ederra egiteko parada ere baduzue gure ostatuetan.

Pilota solas 2010­eko trinketeko finalak ira­gan dira maiatzaren lehenean jende alde pollit baten aitzi­nean. Hirugarren maila­ Franck Elgart­Mattin Iribarren 40 Mathieu Esain­Mickael Hualde 33Partida biziki interesanta jokatu dute lekuko lau pilotari gazte hauek mail on bat erakutsiz. Goresmenak bi atzelarieri par­tida guzia ongi eramanik buru­raino. Bigarren maila B­Pierre Cubiat­

Francis Hualde 40Sebastien Gorostiague­Mattin Labat 3433 urteren diferentzia zuten bi aitzinekoek. Partida aski ore­katua izan da bainan bukaeran Pierre­n sakoek egin dute ziloa eta Francis Hualde­en zailtasu­nak. Bigarren maila A­Mathieu Ospi­tal­Guy Saldubehere 40 Xavier Goyeneche­Mixel Our­thiague 27 Mathieu­k erakutsi du bere mai­xutasuna, ongi lagundurik gibe­letik Guy­rekin. Hala ere, Xavier eta Mixel­ek lehiaketa bikain bat egin dute aurten. Goresme­nak lau pilotarieri. Lehen maila B­Xavier Argain­Bixente Cubiat 40Frederic Ibanez­Benat Minondo 37 Sei berdintze izan ondo­ren, Goizeko izarrako gaztek hartu dute abantaila partida

eder huntan bertze bi pilotari ezagunen aurka. Lehen maila A­Iñaki Goikoetxea­Sebastien Barnetche 40Battitt Mayte­Gratien Camino 38 Arratsaldeko finala ederrena izan da 14 berdintzerekin. Lau pilotariek erakustaldi gaitza egin dute eta kalitateko partida bat begiratu dugu. Ikusleen parte­tik asko txalo bildu dituzte lau jokolariek anartean entzuten ze­larik erraiten: «ez du balio Elite pro­ko partidak begiratzea he­men berean badirelarik halako

erakustaldiak !» Goresmenak betiere lau pilotarieri. Perkain kopa eskuratu du Iñaki Goikoetxea­k lehiaketa on baten sari. Oteizaren xingarra irabazi du Sebastien Etxepare Urepel­darrak eta argazki hartzeko tres­na numerikoa Maite Laxague Al­dudarrak. Ondoren baleako 13 pilotari goraipatuak izan dira beren e maitza baikorrendako izan da­din esku huska edo palan. Afari on batekin bururatu da gaualdia Baillea ostatuan. Perkain bata­sunak eskertzen ditu jokolariak, ikusleak eta sarien emaileak, Credit Agricole, Andre Arambel, Aldudeko herriko etxea, Kontsei­lari orokorra J.B Lambert, ACVB ihiziko batasuna, Alain Lissar Baigorriarra, Maite Garatea, Baigorriko herriko etxea, Pierre Oteiza, Baionako Leclerc salte­gia, Gandon jauna.

GS

aldude

Ezkerretik eskuinerat, Errotaberea, Goïkoetchea, Barnetche, Ardantz, Camino, May-te, Hualde, Ospital, Monaco. Lehen maila (A)

Ezkerretik eskuinerat, Saldubehere, Ospital, Errotaberea, Goyenetche, Ourthiague. Bigarren maila (A)

8

Page 9: Herria 3058

Herriz HerridonapaleuEuskararen egun eguzkitsua ­ Jendea ez da nahiko zen be­zain saldoan hurbildu Dona­paleura Mendekoste igandez, Baxenafarroako lehen euskara­ren egunaren karietara. Alabai­nan, laborarientzat belarretako aro zen, mendizaleentzat egun paregabea kasko horietan ibil­tzeko. Halere, lorioski iragan da eguna Amikuzeko hirinagusi erdaldundu hortan, toki desber­dinetan animazione askorekin, haurren arteko bota luzea, haur kantu eta ikusgarri, kondairak, antzerkia, kantaldi pollit bat ere : 15 bat kantu, artetik Agustin Alkhat eta Maitena Beheranek hain hunkigarriki eman dutena, Pierre Perret frantses kantaria­ren “Lili” kantu ederra ! Bertsu­lariak ere entzun ditugu goizetik, Mixel Aire, Bixente Hirigaray, Xan Alkhat, hunek polliki ziola “Amikuzek ezarri du egun eus­kara soinean”. Eguerditan, hau­tetsien ekitaldi ofiziala iragan da, Roger Mendivé Donapaleuko axuantak ongietorria eginik eus­karaz. Ondotik mintzatu dira

Baxenafarroako hiru herri elkar­goburuak : Narbaits­Jaureguy Amikuzekoa, hau frantses hu­tsez zoritxarrez ; Lucien Delgue Iholdi­Oztibarrekoa, euskararen erabiltzea guzien eginbidea dela azpimarratuz, etxetik hasita ; Jean Michel Galant Garazi­Bai­gorrikoa, oroitaraziz ikastolek eta gau eskolek bereziki egi­ten duten lana, “bainan hori ez da aski, urrunago joan behar dugu, euskara desagertzearen irriskutik ateratu behar dugu, noizpait euskararen ofizialta­suna ardietsiz, hori baita gure hizkuntza salbatzeko bide ba­karra”. Frantxua Maitia EEP­koa bide bertsutik zoan : “Euskara ikastea ez da aski, erabili behar dugu, bereziki toki publikoetan”. Eta Baxenafarroako hiru herri el­kargoburuek eta EEPko ordez­kariak euskararen aldeko hitzar­men bat izenpetu dute, euskara teknikariaren kontratua hiru ur­tez luzatuz, Baxenafa rroan eus­karak urrats berri batzu aitzina eman ditzan.

Euskararen besta airosa igandean Donapaleun gaindi

Makea lekorneEliza betebeteanBai eliza betebetea ginuen maiatzaren 5ean eta 23an. Ala­bainan, batean lehen komunio­nea eta ondotik fedearen aitor­mena! Gu bakotxaren barnean, desberdintasunean, senditzen da Fedearen Aitormena nere iduriko ! Dena den, diote badela lan egiteko gaurko haurrekin eta gaztekin, paso ! Lehen ere ba­ziren eztabadak, eta gaindituak izan dira gutiz gehienak! Beraz, aita ama maiteak, segi dezagun, aitatxi amatxiekin batean gaurko haurño erneen hurbiletik segi­tzen. Huna gure haurñoen ze­rrenda alaia!1­ Lehen komunionea, Makean maiatzaren 13an

Oier Irungaray, Aitzane Salla­goity, Melen Noguez­Garat, Iban Errecart, Sébastien Saint­Jean, Iban Révorédo, Maialen Hiriart, Aña Saint­Esteben, Yohan Ma­chicote, Alexandra Elizagoien, Abenttin Dubois, Nicolas Iciaga, Mattin Belchit, Idoia Echeverria, Clara Mendiburu, Léa Pochelu.2­ Fedearen Aitormena, Le­korne­Makea­Gerezietan, Morel Guillaume, Pochelu Julien, Be­llecave Idoia, Urgorry Pantxika, Pourteau Arantxa, Jolis Ludovic, Errecart Jon, Betbeder Peio, St Jean Marina, Etcheverria Eñaut , Cachenaut Benoît.Izpirituak segi dezala bere bide­tik, guzien onetan.

P I

baionaGurutze Saindu auzoa sei klipetan erakutsiaLuzaz oraino Zup deituko den auzoko sei klip ikusgai eskainiak dira larunbatean Les Maimorables festibalaren kari. Auzo honetako gune eta jende desberdinen ezagutzeko parada emanen dute ; Six Zooms Zup izenpean aurkeztuak dira klip hauek Audrey Hoc­ek eginak. Azpimarratzekoa da Audrey Hoc bidaiari trebea dela, hego Amerikako itzuli baten kari filma bat egina du « Amerikastola » titu­luaren pean, (argazkian ageri da filmako partaide guzien erdian) ; hango herri desberdinetan lekuko hizkuntza zenbatetaraino eza­gutua den erakusten du hogeitasei minutako laburmetraia batean.

Lan horretarako kamara hartzearekin gustua ere jin zaio segitzeko eta « Maimorables » festi­balak emaiten dio sei laburmetraien sortzeko parada. Nahiz eta azken urte hauetan Baionan bizi den, lan honentzat bertako auzoa barne barnetik ezagutu behar izan du grabatzen hasi baino lehen. Presunak, koloreak, tokiak, lehe­nik aurkitu, ezagutu eta etxekotu, klipean sartu

dituen presunekin sortu duen harreman tinkoa erakutsiko du. Bi artista marokiarrekin eginiko lana batean, bestean segituko dituen eskola bateko haurrak ; zaharretxe batera ere hurbildu da, hip hop dantza ateleria batzuetara ere. Bekadin baratze koperatibo edo ko­lektiboak zer diren ere erakutsiko du. Eta nola ez asteazkenero egi­ten den merkatua ikusteko parada emaiten du. Usaimenik ez baina begiek goxatzeko heina izanen da sei klip hauekin, sorpresa bat ere hitzemana delarik. Ikuskizuna larunbat arratsaldeko 6etan Atalante gelan.

Agenda 21 urratsak BaionanBaionako Agenda 21 egituraren bilkurak maiatz hontan abiatu dira. Hauen helburua da Baionesak hiriaren deliberoetan gehiago parte harraraztea eta beren biziguneak gehiago elgarren artean kudeatzea. Taldetan biltzen dira auzoka eta beren nahi, behar edo aldarrikapenen berri emaiten dute. Adibidez, hirigintza, kutsaduren menperatzea, osagarria, hezkuntza, kirola edo kulturaren maileko gaiak izaiten ahal dira, besteak beste eta mahai gainean gehienik emanen direnak landuko dira gero atelerien bidez, gai horietan be­rezitu eta Baionako hautetsien laguntzarekin. Balichon­eko gazte elkartetxea eta Hego Baionarentzat Polo Bey­riseko gelan pentsatua da bilkura ostegun honetan arratsaldeko 7 ak eta erditan.

Mathieu Prat aurtengo besten afixaren egileaHiriak antolatu duen lehiake­taren kari, 29 urteko Mathieu Praten afixa hautatua izan da aurtengo besten ilustratzeko. Ohargarri denez, Baionaren ezaugarriak hor dira, besteak beste katedrala eta hiriko bastiza herrikoiak. Orotara 162 afixa presentatu dira lehi­aketara, publikoak du hautua egin bozka bidez : 1213 boz­katzailetatik 552 Praten alde agertu dira.

Hiria eta EKE hitzarmenaHerriko etxearen izenean J.R. Etxegarai kultur axu­antak eta Mikel Erramuzpe EKEren presidenteak hi­tzarmena izenpetu dute joan den ostiralean. Hiru ezaugarri

azpimarrratu dituzte izenpetzaileek : honela hiriak nahi duela goraki erakutsi euskal kultura bultzatzen duela gordeka aritzeko ordez ; Baionako euskal animazioan ari diren elkartek baduketela hitzarmen horrekin berme indartsuagoa beren proposamenak egiterakoan ; EKE Baionatik Uztaritzera joaitearen orrialdea itzulia dela orobat. (Ikus ere 10.)

9

Page 10: Herria 3058

Herriz Herri

EzkontzaJoan den larunbatean, Goiz Argi­ko Sebastien DUGUINE herrita­rrak biziko laguntzat hartu du Erru­siarra den Elizaveta VASINA. Biak abokat gazteak izanez, Bordelen bizi dira.Aiherratik, 30 bat lagun eta fami­liakoek, autobusa harturik, parte hartu dute eztei hauietan. Erru­siatik ere, familiako batzuek egin dute pidaia. Ezkontza Donibane Lohizuneko Herriko Etxean ira­gan ondoan, afaria Miarritzen egin dute.Gure goresmenak espos gazteeri, eta goraintziak hauien burrasoeri.

Laborari ekoizleak, larunbat eta igandean, Antzuolara !

Helduden asteburua mugimen­dutsua izanen da, Antzuolan. Ala­bainan, MUNDUMIRA Festibala han iragan beharrez, 20 000 jende igurikatzen dute. Aiherratik ere multxo bat joan beharra da, gaz­teak musika festibalean parte hart­zera, eta 4 laborari beren ekoiz­penen presentatzera eta saltzera,

hala nola, 2 gasna egile, ezti egile eta sagar arno ekoizle bat.Asteburu kausitu batetarik etxera itzul ditela denak, orroitzapenez beterik !!

Aiherrako Pesta Komitearen deia

Joan den astean etxetara ukan dugun papertxo baten bidez jakin dugu aurtengo pestak ekainaren 25-tik 28-rat iraganen direla, Haz-parnekoetarik landa.Jazko pestak ederrak izan ba­dira ere, espero dute aurtengoak oraino ederragoak izanen direla, eta helburu horrekin programa aberats bat prestatu daukute. Bai­nan holako ekitaldien pestatzeko urtero, herritarren beharra badute ere.Urte guziz bezala etxeen itzulia eginen dute, maiatzaren 29­tik goiti, usaiako eskearentzat. Jaz bezala, pesten programa bana­tuko dute etxez etxe . Ongi etorri hoberenaren egitea galdatua zauku !!

aiherra

baigorriGure kantariak ohoretanLaàs herrixka, Biarno hortan dago Salbatorretik ez urrun. Hamabos­garren aldikotz herri hortan anto­latua da zonbait egunez egiten den besta, kabalen mendira joai­tea ospatuz. Egun horietan, bere lekua dauka kantuak eta hain zuzen, ortziralarekin kantu polifo­nikoaren lehiaketa iragan da. Hun­tan, hemengo bost emaztek osatu talde batek parte hartu du, her­rialdeaz kanpoko bertze zonbeit talderekin. Hauek ditugu : Xilbi Cherbero eta Brigitte Etcheverry bi ahizpak, Terexa eta Maitena Goicoetchea ama­alabak eta Xilvi Brust. Hirugarren saria eskuratu dute bi kanturekin eta publikoaren saria ere, «Antxoriz» kantuarekin, besteak beste. Biba gure emazte kantariak eta segi dezatela hoin ederki kantatzen !Herritar baten ihardokitzeaBerriki, andeatze bat izan da Bai­gorriko orroit harrian. Egitate trixte eta penagarria (bi plaka hautsiak izan dira). Zozokeria hori, bakar batzuen egitatea. Aski ote da Na­farroaren eguna kondenatzeko ? Hegoaldeko anaiekin elgarreta­ratzea, zer da gauza ederragorik ? Hogeita hamabi urtez, zer makur izan da ? Orroit harri horiek eraikiak izan dira Frantziak ezagutu dituen gerla gu­zietan hil diren bere hau rrentzat. Hil horiek merezi dute gure erres­

petua, zeren gehienak bortxatuak izan baiziren joaitera. Bainan den­bora hartan : « Eginbidea… » Na­hiagoko zuten segur beren herrian egon eta bakean bizi.Orroitarazi behar da Frantziako abertzale (« patriotes ») haundie­nak gibelaldean eta aitzindarietan zaudela. Berriki, liburu bat bada ateraia, hunek aipatzen baitu euskaldun soldado batzuen ixto­rioa eta denbora hetako jendeen pentsatzeko manera. Hau deitzen da « Les oubliés du chemin des Dames ». Balio du irakurtzea.Lehen gerlaren ondotik, Frantzia guzian deliberatu zen, hil zirenen ohoretan, orroit harriak eraikitzea. Gero jin ziren bigarren gerlakoak, Indoxinakoak eta azkenik Alje­riakoak. Denbora hartan, Baigorriko he­rriak galdegin zion Louis Jaureguy farmazianoari hatxeman zezan lekua eta gaia edo sinboloa. Hun­tan, zer ikusten da ? Emazte bat belaunikatua, haur bat ondoan, ni­garrez hilobi baten aitzinean. Itxu­ra arraroa, bakan ikusten dena, gehienetan soldadoak, arma edo granadak eskuan agertzen baitira. Behar dea andeatze bat izan, ohartzeko gure orroit harria ma­nera txarrean dagola ? Histua, tin­dua joana, zikina… Arta gehiago merezi luke eta berdin elizako do­rreak ere. Peio Curutcharry

Maiatzeko antzerkialdia, Maule-lextarren

Maiatzeko egün ederrekila batean, Maiatzeko Antzerkialdia horra zaükü. Antzerki ikusgarriak eta karrika animazioneak herrokatzen dütüan jeialdi hau zortzigerren urtez bo­tin plantatü düe Maule­Lextarreko Herriko Etxeak eta Tokia antzerki taldeak. Aurten, maiatz honen 27tik 30ala, hots, ostegun, osti­rale, neskenegün eta igante hon­tan badate zertan eta non libertit Xiberoko hirinausian. Antzer­kialdiaren egitarauaz xehetarzü­nak oro bil tzen ahal dira http://www.mauleon­licharre.fr internet günean sartzez.Halere, labürki erran dezagün orotara hogei ikusgarri badirateala, bederatzü güne desbardinetan eta Animo izeneko erakuska bat ikusgei dateala Hondarearen Etxean.Antolatze ederra da bai Maiatzeko Antzerkialdia, bena zerbaitetzaz damütü behar bagünü, hori lizate eüskaraz egiazki gaüza güti dela, xüxen erraiteko hiruzpalau ikusgarri bera. Horiek aipamen berezi bat merexi beitüe heben, erran dezagün eüskarazko ikusgarriak direla, arren : Arrasto Bluak (Gar produkzioak / Donostia) objeto antzerkia – maiatzaren 27a, ostegüna, Kasernan (sü ehaileen egongia ohian) – 10:00ak eta 14 :30ak ; Inesa de Gaxen eta La Perle antzerki piezak (San Frantses kolegioko ikasleak), ostegün hortan ere – San Frantseseko gimnasian – 10:00ak eta 10:30ak ; Txoborro (Iñaki Galilondo / Donostia) magia euskaraz, ostegünean beti ere, Maule Baitha zinegelan – 14 :30ak eta neskenegünean, 20:00ak, Erdialdeko botüra baztergian ; Herensüge azkenik, neskenegünean 23:30etan ‘Tissages du Saison’ atelerian.

Sivouplait konpainiako Bikote xuria Ja-poniatik horra zaükü.

SaraAbisu : Maiatzaren 31n Portuko lan zelaian 10 lantegiren leihorra­ren estrenaldia arratsaldeko 6 ore­netan, Herri Elkargoak antolatua.-Errugbia : Errearoaren 5 an e rrugbiaren eguna errugbi zelai­an. Duela 20 urte Sara Frantzia­ko txapeldun izan zen Bidarteko taldeari irabazi baitzuen. Kari hortarat arratsaldeko 5 orenetan errugbi eskolakoen arteko zoin­gehiagoka, gero gazteak senior­ren kontra. Ondotik aperetifa eta afaria. Jateko xerri ttikia brasan egina, hortako behar dituzue zuen izenak eman ahal bezain laster deituz 06.79.30.97.65era. Denak gomit zirezte zahar eta gazte, be­sta eder baten egitera.-Errearoaren 4an, ortziralez Tren Ttikiaren eguna. Tren Ttikiko bu­ruzagiek antolatua, Departamen­duko jende berezientzat eta po­ttoken jabeentzat. Arratsaldeko 4 orenetan ongi etorria Santinazion, ondotik Larrun gainerat hupatuko dira eta hor pottoken jabeek ema­nen diozkate esplikazione batzu pottokari doazkionak. Ilunaba­rrean 7 orenetan Lur Berri gelan janari eta edari Tren Ttikiko buru­zagiek ofreiturik.Ixtorio: Baskoenean 1821an bu­ruilaren 28an sortu zen Mattin Hi­rigoyen. Urte batzuen buruan joan zen Argentinerat. Artzain egon eta laborantza etxe baten jabe egin zen, ezkondu zen Doña Martxe­linarekin eta seme Hipolito sortu zen. Sararat Hipolito Hirigoyen egon da Argentinako lehendaka­ri 1916tik 1922 arte eta 1928tik 1930 arte. Sarat etorri zen 1929an herria ezagutzeko eta partikulazki Baskoenea aitaren sorlekua. Ha­ren semeatxi ttiki bat, Hipolito So­

lari Yrigoyen, Parisen Argentinako enbaxadorearen sekretarioa, duela urte batzu gure lehengo auzapez Aniotzbeherrek errezi­bitu zuen Herriko Etxean. Orroitu behar da ere Baskoenea Katrine Dithurbidek ondorioz izana zuela eta 1865an ezkondu zela Antoine Lucien Pouyet Lehetekoarekin. Erran nahi baita ezkontza hortarik ateratu dela oraiko Leheteko Pou­yet familia.Pilota: Esku huska binaka, pla­zan, senior mailan: Endara De­nis­Mariluz Patrick irabazle 30­16 Goizeko Izarraren kontra. Elizalde Panpi­Arramendy Iñaki galtzaile 17­30 Zaharrer Segi­ren kontra. Saint Jean Christophe­Endara Joxet galtzaile 24­30 Atzarri­ren kontra. Mariluz Christophe­Saint Jean Benoit galtzaile 18­30 Atzar­ri­ren kontra. Urbistondo Léon­Arribillaga Bastien irabazle 30­24 Eskulari­ren kontra. Kadetak, Cal­vet Daniel­Gachen Mathieu galt­zaile 18­30 Senpereren kontra. Beola Bixente­Mendionde Peio irabazle 30­21 Kapito Harri­ren kontra. Gaztetxoak, Prevost Axel­Agesta Joan irabazle 30­23 Kapito Harri­ren kontra. Artekoak, Riobo Imanol­Sarie Bastien galtzaile 14­30 Airetiken kontra. Iribarne Iñaki­Vidal Battit galtzaile 28­30 Noiz­bait­en kontra. Xitoak, Iribarren Unai­Lecuona Aritz irabazle 30­23 Miarritzeren kontra. Arribillaga E neko­Fagoaga Eneko irabazle 30­9 Hardoytarren kontra. Iriba­rren Mattin­Vidal Iñaki irabazle 30­14 Hardoytarren kontra.Atxiki tikian: Ascarraga Mickael­Vi­dal Elies­Arrieta Mathieu galtzaile 33­40 Oiharpe­ren kontra. Ganex

donoztiri Ohoratua - Maiatzaren 8a egun zinez orroitgarria 1939­1945 gerlan hil ziren soldado ohientzat, bertze gerla guzietakoez orroituz halere. Etxerat itzuli ziren ainitz bertze munduratuak ditugu, gelditzen direnak ohoratuak izan dira egun hauetan.Gomez Georges dugu herrian gelditzen dena. Herriko jaun auzapez Durruty Christian­ek, Donamartiriko Pierre Haiçaguerre adixkidea aldean zuelarik, eskaini dio ministroak hel arrazi ezagutgarria. Ondotik zintzur bustitze bat izan da. Goresmen ta zorionak Georges adixkideari.

Berri ona - Besta berri, Otaba, bai, bai hurbiltzen ari zaizkigu nahiz oraino solas guti aditzen dugun herrian. Urruntxago, apez adixkide batzuk salatu daukute bi egun horietaz arras orhoituak direla, hobe segur. Milesker handi bat aitzinetik, segur Sallagoity jaun erretorak eginen diotela ongi etorri. Anartean goresmenak gazteriari. A. A.

10

Page 11: Herria 3058

Herriz Herri

Lasterkaldi eta ganer huste – Maiatzaren 30ean iraganen da Bidarraiko 13. lasterkaldia (16,5 km) Baztandarrak elkarteak an­tolaturik, herriko bertze elkar­teekin partzuergoan. Izanen da beraz mugimendu egun osoan, aurten gainera lehen aldikotz ganer huste bat antolatzen­eta. Pilota plazan iraganen da se­lauru huste hori. Nornahik parte har dezake saltze hortan, bere tokia 4 euro/ml ordainduz ge­roz. Hortarako behar da deitu 05.59.93.73.95era (arratsetan) edo 06.75.29.68.35.Huna egunaren egitaraua : 8:00

oinezkoen ibilaldia (14 km), 9:00 lasterkarien abiatzea Onddoe­neko zubi ondotik (16,5 km – 15 euro), 9:15 zaldizkoen ibilaldia, 9:30 haurren lasterkaldia (3 km). Eguerditan bazkaria trinket bar­nean (200 toki, 22 eurotan, sal­da, amarraina, bildoxkia, gasna, bixkotxa, gaztanbera, arnoa, ka­fea), Iruritako Fernandok alaitu­rik. Egun osoan talo, ogitarteko, matahami, edateko... eta herriko trikitilari eta xixtulari gazteen ani­mazionea. Herritar guziak, eta herriz kanpoko jendea ere, go­mitatuak dira itzuliño baten egi­tera plaza bixkar hortara.

bidarrai

Jaz Fernando Etxegarai zen nagusitu, aitzineko urtean Patxi Irazoki, aurten nor ote ?

Elizkizun kartsuakUrteko sasoin huntan, katixi­

metako haurrek egiten dituzte fedeari buruzko urrats baitezpa­dakoak. Hala nola, Salbatorez 31 ziren lehen aldikotz komu­nionea egin dutenak, Mende­kostez 35 izan dira fedearen ai­tormenarentzat. Helduden igan­dean, Trinitatez, Hazparnetik 25 gazte konfirmatuak izanen dira, Bezkoitzen. Frantses Dardan dohatsuaren parropiatik orotarat 59 izanen dira konfirmazioa uka­nen dutenak, Aillet jaun apez­

pikuaren eskutik. Hazparneko eliza bete da iragan diren bi ze­

remonia horietan, elizkizun kartsuak ziren, hunkigarriak, jendeak errespetu haundirekin segitu ahal izan dituenak.

Elizaberriko pestakAste undar huntan dira Elizaberriko pestak. Ohidurak manatzen duena­ren araberan Trini­tatez egiten dira pesta horiek. 1687 an eraiki zen auzo hortako kapera

Trinitate Sainduaren gerizape­an ezarria dagona. Ortziraletik hasiko dira pesta hauek, maia­tzaren 28 an aratseko 9 tan xerri ttipi janaldia izanen da, “Holako” taldeak alaiturik. Larunbatean, maiatzaren 29 an, aratsaldeko 4 etan Kurri­kada, ondotik Korrikleta lehia­keta Elizaberriko auzoan barna antolatua dena, tokian berean izenak eman ditaizke zoinge­hiagoka huntan parte hartzeko. Aratsean dantzaldia “En tzun”

t a l d e a r e k i l a n . Igandean, maia­tzaren 30 a: 9 tan meza kartiereko kaperan, 10 etan birla xapelgoa, eguerditan angira bazkaria, pesta denbora guziko ezarria izanen den oihalezko aterbe azpian. A ratsaldeko 5 etan Herlauz Band Txa rranga. Pesta hauek bukatuko dira “DJ Anima­tion” dantzaldi­arekin.

Hazparne

Lehen komunionea

35 haurrek egin duten fedearen aitormena Mendekostez

Heraitzen bestak Asteburu huntan izanen ditu­gu Heraitze kartiereko bestak usaian bezala maiatzeko azken asteburuan iragaiten direnak. Ortzirale arats huntan hasiko dira mus lehiaketa batekin, la­runbat aratsaldean segituko direla haurrentzat ausagailu batzuekin, birla xapelketa bate­kin, mutxikoak Erdizka taldeare­kin, kontzertu Kiki Bordatxo­re­kin eta gauaz dantzaldia Patxa Mama­rekin. Igandera jinez 10ak eta erditan meza Santa Katalina kaperan, ondotik zintzur bustitze eta oihal etxe azpian zikiro jatea. Aratsaldeko 6etan kantaldia. Bazkariarentzat beharrezkoa da izenak emaitea zenbaki huntara: 06 25 47 17 45 edo helbide hun­tara helaraziz izena eta txekea: Heraitzeko besta komitea ‘’Gure Xokoa’’ etxea Legarreko borda bidea 64480 Uztaritze. Bazkari saria 17 euro, haurrek 8 euro. Besta on deneri.

Izendatze ondo Peio Bordagaray gure erretora, berriki Angelu­ra izendatua izan denak jakinarazi du bere ‘’ikus arte’’­ko meza Errobiko Salba­toreko parropianter emanen duela agorrilaren 15ean Andre dena Maria­ren bestakari bainan hor izanen dela hilabete ondar arte. Jean Mixel Barnetche erre­tor berriak bere sartzea eginen du irailaren 12an. Bi egun ho­

rietan meza bakar bat izanen da parropia guziarentzat. Horietaz berri geroxago.

Igandean Pirritx eta PorrotxBaionako Luma haurtzainde-giak ikusgarri bat untsa karana eskaintzen du helduden igan­dean, maiatzak 30, goizeko 11­etan, Uztaritzeko Kiroleta ge­lan. Hori da “ Irrien Lagunak”, pailaso ikusgarri arraro bat, Pirritx, Porrotx eta Marimotots­ekin. Katxiparreta taldeak an­tzerki gisan agertzen ditu hor bi­ziak ekartzen ahal dituen egoera desberdin asko, batzu tristura zerbaitekin berdin, bainan tris­tura hori beti gaindituz maita­sunez eta omore onez estalirik. Publiko zabal bati idekia den ikusgarria, ttipientzat bereziki, urte batetik haste, hamar urteak arte bainan handiagoentzat ere berdin…

uztaritze

Bestaberri : usaian bezala gure gazteek jantziko dituzte Bes­taberri­Otabendako beren soi­neko bereziak, galtza xuri girgi­lez apainduak sanpur, oilar ala beste gradatuendako, xuri xoil soldadoendako, palto beltx eta kokardak buruan. Usaian bezala

elizatik plazako aldarera eginen da proosionea soinu eder batez lagundurik, usaian bezala pla­zako etxe guziak apainduak iza­nen dira sakramendu saindua­ren pasaiako, usaian bezala uste dut oro iraganen direla seriosta­sun handienean, usaian bezala

Bestaberriz meza 10:30etan, ondo­tik proosionea, bezperak ara­tsaldeko 4:00etan usaian bezala Otabaz meza 10:30etan bezpe­rak aratsaldeko 4:00etan, ondotik proosionearekin. Zatozte gostuan, usaia duzuen be­zala. HerritarraPlazako aldaretik elizarakoan

Heleta

11

Page 12: Herria 3058

abiSuak

N° Commission paritaire 0514 G 84998

Jacques Laffitte karrika, 1164100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10

[email protected]@wanadoo.fr

URTE­SARIAKUrtea 52 E Laguntzaile saria 62 E Europan 63 E Ipar Ameriketan :

­ Bandarekin : 97 E edo 127 $­ Gutun­azalean : 180 E edo 210 $

Hego Ameriketan : 97 E ­ Afrikan : 87 E ­ Asian : 102 E

Hegoaldekoentzat, DonostianCAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXA

Donostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

Directeur de la Publication/Zuzendaria : J.­B. DIRASSAR

Ohorezko zuzendaria : E. LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHAR

Idazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : R. CAMBLONG

Imprimeur : Imprimerie du Labourd8, Quai Augustin­Chaho

64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42

Fax. 05 59 25 60 10

Éditions Basques

lan eSkaintza Bertsularien lagunak elkartea

LarraldeaAmotze auzoa

64 310 Senpere.

TRANSMISIOKO LANPOSTU DEIA

Bertsularien lagunak elkarteak bertsu erakasle bat behar du. Eskatzen diren gaitasunak : - bertsu eskoletan eta ikaste­gietan irakasle izaiteko gaita­suna,- transmisio lan eta ekitaldien koordinatzeko eta kudeatzeko gaitasunak,- informatika erabiltzeko gaita­sunak.Hobetsiko diren punduak :- bertsolaritza ezagutzea, eta elkartearen proiektua ezagu­tzea,- haur eta gazteekin animazio­an esperientzia izatea, - irakaskuntzan esperientzia izatea.Lanpostuaren deskribapena :- lanpostu osoa da,- lantokia elkartearen egoitzan izanen da,- autoaren ukaitea beharrezkoa da.Motibazio gutuna eta C.V­a maiatzaren 30eko helarazi be­har dira elkartearen egoitzara.

INTER DIFFUSIONSociété Anonyme au capital de

364.560 eurosSiège social :

16, avenue du Maréchal Juin64100 – BAYONNE

R.C.S. BAYONNE B 722 721 461

AVIS DE CONVOCATION

Les Actionnaires de la Société sont convo­qués en Assemblée Générale Extraordi­naire le 17 juin 2010, à dix­sept heures, au siège social, à l’effet de délibérer sur l’ordre du jour suivant :

ORDRE DU JOUR

• Modification de la date de clôture de l’exercice social et modification corrélative de

l’article 6 « Exercice social» des sta­tuts,

• Pouvoirs en vue des formalités.Tout Actionnaire sera admis à l’As­

semblée sur simple justification de son identité ou pourra s’y faire représenter par son conjoint ou un autre Actionnaire.

Pour avis.

Etude de Maîtres Jérôme GOUFFRANT et Yon ALONSO

Notaires à SAINT ETIENNE DE BAIGORRY

Aux termes d’un acte reçu par Me Jérôme GOUFFRANT, Notaire à SAINT ETIENNE DE BAIGORRY, le 11 Mai 2010, enregistré à BAYONNE le 17 Mai 2010, bordereau 2010/611, case n° 3, a été constatée la VENTE par,

Madame Martine PELLAY, commer­çante, épouse de Monsieur Daniel AR­BILLAGA demeurant à ASCARAT (64220) maison Aragnia. Née à NIORT (79) le 27 janvier 1954.

AU PROFIT DE Mademoiselle Sabine GERARD, commerçante, demeurant à IS­POURE (64220) maison Atherbea, céliba­taire, Née à MONTREUIL SOUS BOIS (93) le 7 septembre 1961.

D’un FONDS DE COMMERCE de Traiteur Rôtisserie connu sous le nom de ROTISSERIE SANDWICHERIE DE NA­VARRE, ayant pour enseigne ARBILLAGA ROTISSERIE situé et exploité à SAINT JEAN PIED DE PORT (64220), place Juan de Huarte et immatriculé au RCS de BAYONNE sous le numéro SIREN 482 020 013, et sous le numéro SIRET 482 020 013 00017.

Moyennant le prix principal de 35.000 E, payé comptant, s’appliquant aux éléments incorporels pour 23.000 E et aux éléments corporels pour 12.000 E.

Transfert de propriété et de jouis­sance immédiats.

Oppositions en l’office notarial, dans les 10 jours suivants l’insertion ou la pu­blicité au Bulletin Officiel des Annonces Commerciales.

POUR AVIS.Me Jérôme GOUFFRANT, notaire

Etude de Maîtres Jérôme GOUFFRANT et Yon ALONSO

Notaires à SAINT ETIENNE DE BAIGORRY

DECLARATION D’INSAISISSABILITÉ

Suivant acte reçu par Me Jérôme GOUFFRANT, notaire à SAINT ETIENNE DE BAIGORRY le 10 Mai 2010.

Monsieur Alain BIDART restaurateur – hôtelier né à Banca (64430) le 4 mars 1959 époux de Madame Marie Pierre IRI­GARAY, infirmière, demeurant à BANCA (64430) maison Erreguina.

A DECLARE :­ exercer à titre individuel la profes­

sion de restaurateur­hôtelier,­ qu’il est immatriculé au Registre du

Commerce et des Sociétés de BAYONNE sous le numéro 311 748 453

­ insaisissable sa résidence principale (art L 526­1 et suivants du Code du Com­merce) ci­après désignée :

Une maison d’habitation sise à BAN­CA (P. A.), dénommée « Erreguina » ca­dastrée Section C numéro 32 (42a 86ca).

Pour insertionMe Jérôme GOUFFRANT, notaire

Michèle LAHARGOUE-DESRAUXAvocat

Espace Entreprises – 3 Chemin de l’Avia­tion

64200 BASSUSSARRYTél. 05 59 52 32 97

LOCATION GÉRANCE

La location­gérance d’un fonds de com­merce de Carrosserie, peinture, méca­nique, entretien automobile et matériel agricole, station­service, sis à ESPE­LETTE (64250), Route Départementale 918, consentie par acte SSP du 30 Dé­cembre 1996, enregistré à ANGLET le 10 Janvier 1997, bordereau n°7/5 folio 88, et son avenant reçu par Me SANCHETTE LANNETTE, Notaire, le 18 Juin 2008, par Monsieur Claude ECHEVERRIA, à la SARL « GARAGE ECHEVERRIA », au ca­pital de 7622,45 E dont le siège social est à ESPELETTE (64250), Route Dé­partementale 918, immatriculée au RCS de BAYONNE sous le numéro B 410 703 292, a été résiliée amiablement le 11 Mai 2010 à l’exclusion de la location­gérance branche d’activité de Station­service qui a été maintenue.

Pour avis

Michèle LAHARGOUE-DESRAUXAvocat

Espace Entreprises – 3 Chemin de l’Avia­tion

64200 BASSUSSARRYTél. 05 59 52 32 97

VENTE DE BRANCHE D’ACTIVITÉ

Suivant un acte SSP en date du 11 mai 2010, enregistré au SIE de BAYONNE le 19 Mai 2010, bordereau n°2010/621 case n°3, Monsieur Claude ECHEVER­RIA, demeurant à ESPELETTE (64250), 310 Route Elizaldeko Bidea, a vendu à la SARL « GARAGE SANZBERRO », au capi­tal de 8000 E, dont le siège social est à ES­PELETTE (64250), Route Départementale 918, immatriculée au RCS de BAYONNE sous le n° B 521 888 164, la branche d’ac­tivité de Carrosserie, peinture, mécanique, entretien automobile et matériel agricole, exploité à ESPELETTE (64250), Route Départementale 918, moyennant le prix de 50.000 E payé comptant. La date de l’entrée en jouissance a été fixée au 11 Mai 2010.

Les oppositions seront reçues au Cabinet de Maître Michèle LAHARGOUE DESRAUX, Avocat, à BASSUSSARRY (64200), 3 Chemin de l’Aviation où il a été fait à cette fin, élection de domicile, au plus tard dans les dix jours de la dernière en date des publications prévues.

Pour insertion.

Mendi ibilaldi Etxahun eta Bortükariak alkar­teek ibilaldi bat antolatzen düe Maiatzaren 30ean, igantearekin. Bigerren mündü Gerla den­borako mügalariek baliatzen züen xenda batetarik eginen da ibilaldi hori, Abakiako olha­tik abiatzez, Negümenditik (Col des Trois Croix) eta Anahautik, azkenik Belaiko portütik Bela­guarat heltzeko (5 edo 6 oren). Izenen emaiteko, Barkoxtarrek herriko etxea deitü behar düe (05 59 28 90 80).Besteek aldiz, Bortükariak al­kartearekin harremanetan sartü behar düe.Ibilaldia oroer zabalik da.

SARL 2VIL3 ter avenue François Mauriac

64200 BIARRITZ

CHANGEMENT DE GÉRANT

Par assemblée générale du 25 mai 2010, il a été décidé un changement de gérant pour ladite société. Monsieur Agustin VIL­LAR démissionne pour raisons de santé et la gérance est confiée à Madame Carla ORDENES, demeurant 3 ter avenue Fran­çois Mauriac.

Pour avis

Christophe CAUSSADEAvocat Conseil en droit des sociétés &

droit commercial« Central Forum » - Bayonne (64100)

(05 59 52 93 32)

AROMASARL au capital de 7 623 euros

Siège social: 5, place du Docteur Gentilhe – 64600 ANGLET440172120 RCS BAYONNE

Aux termes d’une délibération en date du 03 mai 2010, la collectivité des associés à décidé:

1/ De transférer le siège social du Quartier Dornariette, à ARCANGUES (64200) à 5, place du Docteur Gen­tilhe, à ANGLET (64600) à compter du 03/05/2010.

2/ De modifier l’objet social et de le recentrer sur les activités de pizzeria et de restauration.Les statuts ont été modifiés en conséquence.

Pour avis, La Gérance

AVIS DE CONSTITUTION

Aux termes d’un acte sous seing privé en date du 30 avril 2010 à ANGLET (64600), il a été constitué une société présentant les caractéristiques sui­vantes:

FORME: Entreprise Unipersonnelle à Responsabilité Limitée

DENOMINATION: Cabinet Conseil Eric DUPOUY

SIEGE SOCIAL: 40, allée du Moura – 64600 ANGLET

OBJET: le conseil pour les affaires et la gestion, comprenant notamment le conseil en stratégie, en organisation, com­mercial et financier.

DUREE: 99 années à compter de son immatriculation au registre du commerce et des sociétés

CAPITAL SOCIAL: 5 000 euros divisé en 500 parts de 10 euros

APPORTS EN NUMERAIRE: 5 000 euros

GERANCE: Monsieur Eric DUPOUY demeurant au 40, allée du Moura à Anglet (64600)

IMMATRICULATION: au Registre du commerce et des sociétés de BAYONNE

Pour avis, le représentant légal

12

Page 13: Herria 3058

telebixta leihotik

aSteburuko Hitzorduak

Clotilde Reiss: Alegera gaiten, noiztenka bederen, norbaitek lortzen duelarik askatasuna. Emazte gazte hori (24 urte) Frantziako enbaxadan bizi zena azken hilabetetan etorri da Frantziara berehala eta presidentak ongi etorria egin dio Elyseoko jauregian. Kurioski ez da bera agertu telebixten aitzinean utzi diola lana kanpoko harremanetako ministroari, ukatzen zuela bidenabar edozein ordaintze Clotilde Reiss­en libratzeko. Ez gara sartuko ttipikeria horietan, aspaldian baitakigu tratutan direla batzu eta bertzeak eta politikoen « eginbidea » dela ukatzea. Halere ez ditzagun ahantz bertze bahituak.

Zikin (degia), (keria): Hauta zuhaurek nahi duzun atzizkia, hala bilakatzen ari baitira munduko itsaso guziak. Holakoak pairatu ditugu Frantzian, « Amoco Cadix » untzia hondatu zelarik zikinduz leihorrak petrolioarekin. Ezagutu ditugu ere gerlak beren funditze guziekin.Horretaz ohartzen ari dira orain Estatu Batuetako jendeak. Ez dituzte ezagutu XX. mendean Europak ezagutu dituen gerlak. Egia da gure laguntzera etorri direla, etxen ez dutelarik jasan suntsitzerik. XXI. mendearen hastapenean New­York­eko bi dorre famatuen suntsitzeak erakutsi deie zer den hain maite duten mundualizazioa.Gauza bera gertatzen zaie petrolioarekin Floridako eta Missouri­ko leihorrak zikintzen ari baitira Mexico­ko golkutik datorren petrolioarekin. Beharrezkoa ote da petrolioaren xekatzea itsasoetan? Gero, ixtripu bat gertatzen delarik golku hartan bezala petrolio pintek miliunka zikintzen dute ura eta heltzen leihorretara.

Une femme d’honneur: Hau da Corinne Touzet jandarma anderearen filma andana, orain bururatua dena, « Navarro » bururatua den bezala. Ez dakit zenbatgaren aldikotz zabaltzen direla oraindik. « Louis la Brocante » egiten den bezala. Horriek guziak, jende onak, bertzeen zerbitzuko.

Errugbia: Miarritzek galdu du Tolosaren kontra (21 eta 19), gutiz beraz, partidako entsegu bakarra markatuz. Tolosako, 21 punduak izan dira 3 punpalaster eta 4 gaztigu ostiko, Tolosako aitzinakoei esker, horiek nagusitu baitira osoki.Arroxela, Lyon­en kontra irabaziz, Agen­ekin Top 14 delakora hupatzen da datorren urterako. J. H.

kontzertua Miladyko

baratzeetan, Miarritzen

Ortzegun huntan, maiatzak 27, arratsaldeko 6etan, Patrick eta Monique Scheyder­ek piano kontzertu bat eskainiko dute Miarritzen, Miladyko baratzeetan, urririk.

ortziralean­Pausun, Xaia ostatuan (20.00), Txalaparta afaria.­Hazparnen, Elgar zentroan (20.30), Marie Thirion­en hitzaldia « Loa, ametsa eta haurra », frantsesez.­Donibane Lohizunen, jai­alai ezkerparetan (20.30) Gladys Cazeaux dantza­eskolaren ikusgarria.­Bidarten, Family zinegelan (21.00) , “Biarritzeko Bainu Begiraleak” antzerkia, Maite Dugulako taldearekin.

laruntabean­Urepelen, Marka eguna ­Uztaritzen, Lapurdi salan (9.30), Ikas euskal pedagogia zerbitzuaren biltzar nagusia.­Baionan, IUT ikastegian (09.30) Hitzaditza diktaketa, Euskal Kultur Erakundea eta AEK antolatzaile. Elgar megadendan (17.00), « Sorgin ihiziaren historia », hizlari Beñat Zintzo­Garmendia. Kalostrape ostatuan (17.30), bertsulari gazteen xapelgoko finala. Polo Beyris­eko biltokian (20:00) « Hameka ipuin », Leihoaren alde. Luna Negra kabaretean (21.00), Les Pères Peinards taldea.­Senperen, Aintzirako bestak.­Miarritzeko mediatekan (14.30), euskarazko irakurketak. Toki berean

(16.00), « Baratzeak, atzo, gaur eta bihar », Jon Sudupe­ren hitzaldia.­Angelun, Ibaialderen biltokian (19.00), « Biarritzeko bainu begiraleak » antzerkia.­Donibane Lohizunen, jai­alai ezkerparetan (20.30), Katixa dantza­eskolaren ikusgarria.­Miarritzen, geltoki xaharrean (20.30), « Les Chevaliers du fiel »­Getariako elizan (21.00), Oldarra abesbatza Bidarteko ikastolaren alde.

igandean­Izturitzen, Arberoako ikastolaren besta.­Bidarrain, lasterkaldi eta ganer huste.­Urketan, Kermeza.­Angelun, Maitasun­Gela auzoaldean (10.30), oinezko ibilaldia itsas­bazterrean Euskal­Herriko gauza on batzu jastatuz (eltzekari, ardi­gasna, euskal bixkotxa eta beste, Irulegiko arnoa lagun)­Uztaritzen, Kiroleta biltokian (11.00), Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailasoen ikusgarria, “Irrien lagunak”, Baionako Luma haurtzaindegiaren alde.­Miarritzen, Koliseo gelan (18.30), « Tableaux et Corps » dantza ikusgarria, Free Danse elkartearen eskutik.

asteburuan­Zokoan, Trinitate bestak ortziraletik iganderat.­Irisarrin, herriko bestak.­Uztaritzen, Heraitzeko bestak eta Hazparnen, Elizaberriko bestak.­Hendaian, Maiatzeko antzerki festibala, ortzegunetik iganderat­Maulen, Maiatzeko antzerkaldia, ortzegunetik iganderat­Baionan, Maimorables festibala. Ortziralean, Gurutze­Saindu auzoaldeko mediatekan (18.15), Turkiako kantu eta musika batzu. Larunbatean, Atalante zinegelan (18.00), sei filma labur ZUP auzoaldeari so eginak. Igandean, Gurutze­Saindu auzoaldeko plazan (19.00), Tété kantaria eta Old School Funky Family musika taldea.­Miarritzen, Koliseo gelan, ortziralean eta larunbatean (20.30), “Dernières paroles … et autres futilités” antzerkia.­Itsasun, larunbatean eta igandean, Gerezi­kofradiaren besta.

bidarteko uhabia ikastolakbere lehen urtea ospatzen du!

­Maiatzaren 28an, ostiralarekin, «MAITE DUGULAKO» taldeak bere komedia berria «Biarri­tzeko bainu begiraleak» an­tzeztuko du arratseko 9etan Bidarteko zinegelan (sartzea 7 Euro). ­Maiatzaren 29an, larun­batarekin, «OLDARRA» abes­batzak kontzertu bat emanen du arratseko 9etan Getariako elizan (sartze libreak). ­Ekainaren 5ean, larunbata­

rekin, IKASTOLAKO ZIKIROA, «Kirolak» ezker paretan, eguer­dian, Xibar, Zeze eta Arroka tal­deak alaiturik (helduak:20 Euro / 12 urte arteko haurrak: 12 euro). Izena emateko, mezu bat utzi zenbaki honetara: 05­59­23­02­28 (berriz deituko zaitugu) edo zure txartela erosi Bidarteko tu­rismo bulegoan (maiatzaren 28a aitzin).

Gazteen xapelketaAzkaingo gaztetxean egin bi­garren kanporaketaren ondotik osatu da helduden larunbatean finala jokatuko duen seikotea. Huna zer eman duen bigarren kanporaketa horrek Xumai Mu­rua azkaindarra zutela gidari: Xi­mun Cazaubon 159p 2) Maddi Ane Txoperena 154p 3) Txomin Elosegi 151p 4) Ortzi Murua 145p 5) Mikel Cherbero 130p. Huna beraz finaleko seiko­tea: Ximun Cazaubon, Txomin Elosegi, Maiana Irigoien, Mattin Lucu, Ortzi Murua eta Maddi Ane Txoperena. Ohar hau ba­karrik xapelketa hortan parte hartu duten bi nexkek finalerako txartela ardietsi dutela. Finala

beraz larunbatean Baionako Ka­lostrape­n aratsaldeko 5ak eta erdietarik goiti.Bertsulari ttiki Helduden ortzegunean ekai­nak 3 goizeko 10etarik goiti egi­nen da urtero bezala Bertsulari ttiki Hazparneko Mendeala ge­lan. Iparralde huntako ikastola guzietarik 500 bat haur biltzen dira ekitaldi hortara. Lehenik 14 urtez azpikoen finala taldeka, gero bertsu idatzien kantatzea eta bazkal ondoan jokoak. Aur­tengo bat bateko final hortan dira ariko: Xalbador A, Garazi, Hendaia eta Sohüta, hemengo 3 lurraldeak ederki ordezkatuak direla. Ongi etorri saio horietara.

B.S.

bertsularitza

euskaldunen argentinaBigarren aldikotz, « Euskaldunen Argentina » erakusketa ikusgai izanen da Irisarrin, Ospitalea ondare etxean, azaroaren 30a arte. Ortzegun huntan, maiatzak 27, estreinatua izanen da arratsaldeko 6etan, hor beharrak direla Jean Castaingts departamenduburua, Monique Larran Lange kultura arduraduna, Jean Louis Caset Iholdi eskualdeko kontseilari orokorra eta Mikel Erramouspe EKE­ko lehendakaria.

13

Page 14: Herria 3058

Manuel-lekuona sariatxomin Peillen xuberotar idazlearentzat

Han eta HeMen

Emazteak Euskal Herrian (8)

Beharbada ahantzian izango ziren ere, ez baziren egin az-ken urteetako omenaldiak, lehen andereñoei, berezi Hegoaldean antolatzen di-tuztenak. Adibidez, Duran-goko Azokan, 2009ko aben-duan, Argizaiola Sariaren ematea. Hori bederen merezi zuten hainbeste egin dute-nek euskararen transmitit-zeko haurrei, egoera hain beltza zen garaietan. Ez dut hemen aipatuko Espainiako Gerla Zibilaren aurretik izan zen irakaskuntza, baizik eta geroztikoa. Hegoaldean, frankismoaren debekuak gaindituz, lehen ikastola Do-nostiako apartamendu ba-tean sortu zuten 1954ean, Elbira Zipitria andereñoare-kin. Iparraldean, gure min-tzairaren mespretxua eta ahalkea gaindituz, lehen ikastola Baionan irekitzen zen 1969an, Libe Goñi ande-reñoarekin, apartamendu ba-tean hor ere. Oroitarazi nahi dut, Donibane Lohitzuneko ikastola 1970ean sortu zela Ducontenian eta horretan parte hartu nuela andereño gisa. Urte berean sortu zela ere, Baionako ikastola Jone Forcada andereñoa zelarik.

Neska eta emazte gazte batzuk (hasierako urteetan ez zen gizonik) izan dute adorea traba guziei aurre egiteko, bis­tan dena gurasoen eta lagun­tzaileen sustenguarekin. Urte luzeetako irakaskuntza isila, soldata apalekin edo gabe, se­gurtasun eskasean, batzuetan gordeka, gela txarretan, mate­rial gutirekin, eskuz egiten zu­tena ; herritar gehienengandik, baita botere publikoengandik gaizki ikusiak. Baina lan egi­ten zuten izugarriko karrarekin,

baita profesionaltasunarekin, geroko euskarazko irakaskun­tzaren oinarriak finkatzen ; baitzekiten Herriarentzat ari zirela eta geroak arrazoi ema­nen ziela. Eta hola gertatu da.

Besterik ere bazen aipatzeko : menturazaleak, feministak, idazleak, artistak eta abar, beste aldi batendako utziko di­tugunak, ez sobera luzatzeko.

Azken hitzaHasieran egin galderei

erantzunik aurkitu ote diegu ? Behar bada ez denei. Baina ondorio bat atera dezakegu gaiari buruz : gure foruak, bai­ta euskal ohidurak eta sines­teak desagertuz bezala, kan­poko lege eta mentalitateek hartu dutenean gaina, euskal emazteen egoera aldatu dela, ez delarik sekulan arrunt desa­gertu, lehenago ezagutu zuten berdintasuna. Horren ondorioz agertzen dira aurkako iritziak, nahiz eta ez den dena zuri edo dena beltz, autore batzuek dio­ten bezala. Nire ustez, gure jendartea ma­triarkala baino gehiago, ber­dintasunean bizi zen jendarte bat zen, non emazteek eta gizonek eskubide berak zituz­ten. Hala ere, ez dugu sobera idealizatu behar, eskubide horien izateko etxeko nagusi edo etxekoandre izan behar bai tzen. Baina, ezin dugu jen­darte hori kanpoko ikuspegi baten arabera jujatu, baizik eta bertako, baita garaiko egoe­ran kokatuz. Dena den, XX. mendeko borroka feministak behar izan dira, aitzineko ga­raietan emazteek genuen as­katasuna, baita parekotasuna­ren zati bat berriz eskuratzeko.

Marikita Tambourin

Andereñoak

Argizaiola sari emaitea 5 andereñoeri Durangon (Arg. MKT)

Eusko-Ikaskuntzak urte guriz saristatzen du gure kulturaren alde lan eta lan arizana edo(eta) beti ari den norbait. Saristatu horie­tan 27. dugu Txomin Peillen euskaltzaina, Parisen sortua bainan errotik xuberotarra, denetan ezagutua erakasle, ikerle eta idazle bezala, hedadura handiko gizona, aspal­dixkoan Baionan kokatua. Eta saria hain xuxen eman diote hiri hortako udaletxean, biltzar ospetsuenak egiten diren gela nagu­sian. Bazen jende segur, gure kulturari atxi­kiak dauden alor guzietarik. Bilbotik etorriak ziren Andres Urrutia euskaltzainburua eta Xabier Kintana, han ziren ere Iparraldeko euskaltzain batzu, Jean Haritschelhar, Beñat Oiharzabal, Piarres Charritton, Emile Larre, Xarles Videgain eta Jean-Louis Davant. Bai eta gaitzeko euskaltzale andana. Deneri, Baionako herria ren ize­nean, Jean-René Etchegaray auzapez­or­deak egin diote biziki ongi etorri beroa, go­raipatuz ere Txomin Peillen hoin aspaldian eta hoin kartsuki akulatu lan guzientzat. Iparraldean, Txomin Peillen bosgarrena da sari hori eskuratzen duena. Jadanik sarista­tuak Eugène Goyheneche (1989), Iratzeder (1994), Piarres Charritton (1999) eta Jean Haritschelhar (2004).

Biziki obra aberatsa

Txomin Peillen­en mereximenduak azpi­marratuz suharki mintzatu dira Jean-Michel Larrasquet, Jose Luis de la Costa eta

Jean-Louis Davant. Hiruek laudatu dute euskaldun argia, idazle nasaia (43 liburu ba plazaratuak, besteak beste), funts handiko ikerlea eta abertzale xintxoa. Deneri idekia bai eta denbora berean berak egokiena daukanari beti lañoki atxikia, sail askotan jo­

katuz “elektroi libre” baten pare. Jakitate handiko gi­zona, guziz jendekina bes­talde. Esker onezko kantu eder bat zaio hola eskaini, solas hunkigarri frangoz beztitua eta gisa hartarat txalotua izan dena.Hunkigarriak ere Jean­Louis Davant­ek sarista­tuaren andreari, sortzez Normandiakoa denari, egin daizkion konplimenduak.Eta hunkigarriak oraino Txomin Peillen­ek berak hi­tzaldi mamitsu horieri eman dioten erantzuna, adixkide frango eskertuz eta oroi­tzapen ainitz berrituz bere betiko talendu bikainarekin.

Txomin Peillen orduantxe Jose Luis de la Costa-k eman sariarekin, aldean dituztela Jean-Michel Larrasquet eta Jean-Louis Davant

14

Page 15: Herria 3058

kirolakpilota

Sorhuet – EzcurrakGaraziko Trofeoa

Jaureguy - Saint-Esteben 30Arrue - Urruty .................... 15

Jaureguy - Lucu ................ 30Latchere - Iturralde ........... 25

Laduche - Berasategui ..... 30Olçomendy - Olhagaray ...24

Junior gazteakBernard - Azkona .............. 30Mendiburu - Abbadie........ 28

Mainhaguiet – Cubiat ....... 30Arricau – Christy ............... 13

Argain - Etchegoin ............ 30Gorostiague - Ourthiague 11

Ugarte - Garayar ............... 30Philibert - Idiart ................. 29

Telletchea - Lafitte ............ 30Betachet - Sabarots .......... 20

Irubetagoyena - Sabarots 30Iturbe - Elizagoien ............ 24

Otheguy - Guilçou ............ 30Lascor - Negueloua .......... 23Horiek dira puletako partiden azken berriak.

Hegoaldean, xapelgoak aitzinatuz bezala

J. Yves Xala....................... 22Iker Arretxe II .................... 16Beldurrik gabe jokatu du partida hau Lekuindarrak, jada segurta­

tua zuelarik finalerdia aitzinetik. Aise arizan dela ikusi dugu tele­bixtan baina ohartu ere ez dela gai txarra heldu Fernandoren semea. Bergaran zen partida hau.Aritz Lasa - Arruti.............. 22Berasaluze IX - Eulate ...... 19

Ongay - Galarza VI .............8I. Perez - Larriñaga .............6Han berean jokatuak, Bergaran. Eta azken partida hau pilotari bat kolpaturik gelditua.

IruñeanPatxi Ruiz .......................... 22Retegi ................................ 14

Saralegi - Apraiz ............... 22Bengoetxea VI - Mendizabal II 20

Lemouneau - Ezkudero ....18Belloso - Iza ...................... 15Horra lehen partida hortan, xa­pelgoko Retegirena, pilotari onaren aitzinean galdua hau ere. Eta azken partida hortan nor dugula? Miarritzeko Plaza­berrik ongi ezagutzen duen Le­mouneau. Zorionak!Mendizabal I - Beobide ....22Cabrerizo - Luis Galarza ..20

Berasaluze VIII - Begino...22Titin - Laskurain ................ 15Baina Laskurain orai Eulatek or­daindu beharko, zerbait arrazoi­nez segidarendako. Bego

irisarriko gazteekinLehen taldearentzat sasoina bukatua da bainan gazteetan lau talde badira sailkatuak departamendu maileko finaletan parte hartzeko asteburu huntan. Larunbatean, goizeko 11etan, Bordes herrian, 11 urtez azpiko neskak ariko dira Saratarren kontra, Nousty herrian, oren batean, 15 urtez azpiko mutikoak Oloruekoen kontra, 2ak laurden gutitan, 18 urtez azpiko mutikoak Buros­en kontra. Igandean,

eguerdi eta laurdenetan, Bordes herrian, 15 urtez azpiko neskak Atharratzekoen kontra.Larunbateko partidentzat, autobus bat izanen da, goizeko 8etan abiatuko dena. Gomita luzatua zaiote gazte horiek sustengatu nahi dituzten guzieri.

elkartasunaren primaderaMVE fundazioaren fagoretara (Mouvement pour les Villages d’Enfants), Marc Lièvremont eta Jean Dujardin fundazio hortako gozaitek « Elkartasunaren primadera » antolatzen dute Miarritzen, Agilera kirolzelaian, maiatzaren 29an, larunbatean. Parte hartuko dute kirolari eta artista ezagutu askok, Eric Cantona eta beste. Egitarauan: 15:00etan, futbol eta errugbi partidak, 17:30etan rock kontzertua (Daguerre, Blankass, Cali...), 20:45etan Top 14 finalaren emanaldia pantaila handian, 23:30etan DJ Zebraren musikaldia.

eskubaloia

Hiriburun, « begien asetzeko » erakusketa

Hiriburun, Andere Seroranea egoitzan, argazki erakusketa bat muntatzen dute, « Begien asetzeko » deitu dutena. Lau asteburuz segidan ikusten ahalko da, larunbat eta igandetan, lehenik maiatzaren 29 eta 30etan, Hatza elkartea da antolatzaile, Euskal Kultur Erakundea eta herriko etxea laguntzaile. Bost argazkilari dira gomitatuak: Christiane Geslin, Maitena Ihidopé, Xomin Sourgens, Thomas Dubroca eta Nicolas Fantuzi.

bi ponduren eskasean!

Miarritzeko BO taldeak ez du beretu Europa maileko kopa eder hura, finala galdurik Pari­sen Tolosakoen kontra. Gutik egin du haatik harat­hunata. To­losak 21 pondu, Miarritzek 19, partida guziko entsegu bakarra segurtaturik. Mundu bat bazen

Miarritzetik ere finala hortarat joana, mundu bat ere bihara­munean Miarritzen ongi etorri txalotsu bat egiteko jokolarieri. Ezen Miarriztarrek finala galdu dute bainan ederki ihardokiz eta hein hortarat heltzea ere zerbait da!

errugbia

Sorhuet - Ezcurra II .......... 50Bielle - Etcheto ................. 38Bero haundiarekin jokatu da Mendekoste astelehenean fi­nala haundi hori. Bero horren gatik ere beharbada, eta kan­polan haundien gatik ere, ez da igandeko errugbiko masa hura guzia etorri Garazirat. Garate­neko trinketak bazuen halere jende, finala zenbaiten kopuru hartara ez heldurik ere. Hor zire­nek gozatu dute partida hori lau pilotarier esku­zarta ederrik egi­nez. Parioak ere holaxet, 7tan egin dute azken berdintzea, zaz pigarrena eta beren eska­pada egin irabazleek, 24­17 eta 40­21, bai eta 40­27 eta 46­35 ere. Orduan zen Bielle doi bat neketan izana defentsan, bere­ziki eskuinaz, alta bote zenbait sartuak bazituen ere. Ez du or­duan luzatu hauen oldartzeak, 10 tanto lerroan egin baitituzte bi boterekin, partida hortan doi bat salbatuz, kontrarioak lanje­rean ezarri gabe haatik. Anar­tean bazituzten 7 berdintze eginak, 9 bote Biellek eta 11 So­rhuetek. E tchetok ainitz jo badu ere pilota, pare bat egin dute egun hortan ezin garaitzekoa bi irabazleek. Merezitu sari eder­

rak eman ditu Edouard Maytek segidan, bai­eta Jean Etche­lekuk ere bere Iratiko gasnekin. Helduden astelehenean partida izanen dela aitzina erran izan da baina ez dugu oraino jakin nore­kin.

BaionattipianAlfaro - Kurutcharry .......... 50Etcheverry - Bessonart ....47Sant Andreseko trinket xaha­rrean ortzegun aratsaldeko par­tidek ezin hutsegin, orai Jama­ttitt Ezcurra pilotari fin ohia dute­larik partida horien arduraduna. Ez dugu dudatzen holako esku onetan ezarriz geroz afera hori, bizi behar lukeela, eta luzaz pi­lotak hor holako pilotariekin eta beste. Ikuslea ere behar du pi­lotak, betiko amodio guziarekin.

Euskal ligako xapelgoak pla-zetanLehen maileanJaureguy - Lucu ................ 30Bonnet - Elissalde ............ 24

Etchemendy - Etcheto ...... 30Etchebarne - J. Carricart ..24

Etchevers - Arbeletche .....30Goicoechea - Arambel .....10

15

Page 16: Herria 3058

Hego Ameriketan, zenbait her­rialderen independentziaren Bigarren Mendeurrena ari dira ospa tzen aurten, eta horien artean Argentinak Maiatzeko Iraultzaren bigarren mendeur­rena ospatu du aste huntan, maiatzaren 25a herrialde hortako aberri­egunetakoa baita. Karia hortarat kabalkada handia egin zuten iragan igandean, ‘9 de Julio’ hiribide famatutik, Obelis­koaren aitzinetik pasaturik. Lau milatik goiti jende kabalkadan partzuer, eta milaka ikusle. Par­taide izan ziren mundu osotik jinik herrialdea eraikitzen lagun­du duten imigranteen eta imi­granteen ondokoen elkarte eta batasunak: alemanak, armeniar­rak, korearrak, txinatarrak, kroa­ziarrak, espainiarrak, grekoak, irlandarrak, judutarrak, turkia­rrak, ukrainarrak... hola 42 arte, horietarik batto euskaldunak. Euskaldunek beren banderari, dantzari, txistulari eta euskal ko­munitateko menbru zenbaitekin egin zuten bidea. Beste guziek bezala, aroa batere lagun izan

gabe, egun ilun eta goibela egin baitzuen, baina horrek ez zuen nehor izitu eta tarteka euria egin bazuen ere, kabalkadak aitzina egin zuen. Bigarren Mendeurren hau dela­eta Euskal Etxe batzuk Argentinan euskal izaiteak bete dituen bigarren mendeurrena os­patu nahi ukan dute, aldarrikatuz Argentinak haste­hastetik ukan duela euskaldunen presentzia bere baitan.Argentinatik Txilera. Prestatzen hasiak baitira Txileko Viña del Mar hirian, helduden uztailaren 17tik 24era hor eginen den Hego

Ameriketako ‘Neguko Barnetegia’ (ez ahantzi uztaila negua dela Hego Hemisferioan). Euskara erakasle izateko ikasten ari diren gaz te eta ez hain gazteek hartuko dute parte, Kolonbia, Peru, Uruguai, Argentina, Brasil eta Txile beretik bildurik. Lehen al­dia izanen da euskara bar­netegia Txilen egiten dela ‘Euskara Munduan’ pro­gramaren baitan. Orai arte beti Argentinan ziren bar­

netegiak, iaz Uruguain egin zen baño, eta aurten urte guziz egi­ten den lehena, urtarrilekoa, Uru­guaiko Montevideon egin da, eta uztailekoa Txilen eginen. Kontent dira Viña­Valparaisoko Euskal Etxekoak HABE erakundeak hau antolatzea galdegin dietelakoz, eta guzia perfekt atera dadin ahaleginduko direla erran dute. Gaurkoa bururatzeko, azkeneko lerroetan Kaliforniako Bakers­field­era ari gira. Batetik, heldu­den asteburuan Kern County Basque Club Euskal Etxeak urte

guzizko piknika eginen duelako Bakersfield­en. Baina bereziki, aste huntako ortziralean Basque Studies Symposium Bakersfield 2010 delako euskal biltzarra egi­nen dutelako Bakersfiled­eko California State University­k an­tolaturik. Unibertsitate huntan ondarreko urtetan finkatu bideari segituz antolatu dute simposium hau, aurten egun bakarrekoa haatik. Hor arizanen dira min­tzalari Bakersfield bereko Steve Bass eta George Ansolabehere, Kern County­ko euskal presen­tziari buruz egin duten ikerlana aurkeztuz ‘Euskaldunak Kern Konderrian: 1870­1940’ titulu­pean. Eta hor arizanen da baita ere, bere ondarreko liburua aurkezten Christine Echeverria Bender idazle euskal­amerika­noa. Hiru eleberri historiko idatzi ditu orai arte, hiruak euskal ma­riñel eta itsaslariak protagonista, euskaldun arrantzaleak egun Ka­nada eta Quebec diren eremue­tan balearen harrapatzen ibiltzen ziren denboretan girotuak. Inte­resgarria izanen da doaike.

inbido

Buenos Airesko kabalkada, Bakersfield-eko simposiumeuSkal diaSPora

Joxeba Etxarri

Azken hilabete hotan usu ai­patzen da Asia hego­ekialdeko Thailanda erresuma, lehen Siam deitzen zutena. Sekulan baino gehiago hilabete huntan. Nahasmendu handiak baiti­tuzte noiz nahi, jendeak ezin jasan­eta gobernuaren larderia itsua. Gaitzeko manifestaldiak izanak dira, atorra gorriak soi­nean jendea bilduz milaka eta aldakuntza handiak eskatuz. Martxoz geroztik, 75 lagun segurik badira hilak manifes­taldietan, eta bi mila nunbait han kolpatuak izan direnak. Gataska pisuenak joanden aste hortan, armadak gogorki zafra­tzearekin Bangkok hirinagusian bilduak zauden bizpahiru mila lagun… Hiri guzian, gaitzeko suteak eta makur handiak!Duela bost urte, gobernuburua Ameriketan zen batez, arma­dako aitzindari batzuk hartu zi­tuzten gider guziak beren gain eta geroztik nagusi handi daude alabainan, idor eta bortitz! Bai­nan jendea gero eta gehiago atrebitu da halere erakusterat ez dela batere ados. Hortarik heldu da gaitzeko sukarra ba­dutela…Indoxinaren auzo, Thailanda Frantzia baino doi bat ttipixa­goa da eremuz, doi bat han­diagoa jendetzez. Han bizi di­ren gehienak thai delakoetarik dira, herrialdearen izena bera horietarik heldu da. Hango min­tzairan, thai hitzak erran nahi du “libro diren gizonak”. Thai horiek Xinatik etorriak gure Er­

di­Aroan eta alde bat hor koka­tuak. Jendetze guziaren % 90 nunbait han thai horietarik da. Erlisionez budistak dira kasik denak, lehengo beste sineste batzu ere atxikiz. Hegoaldean, Malaisia herrialdeko jende­tarik dira motaz, kasik denak musulmanoak. Frangok beren gain jartzea eskatzen dute as­paldixkoan. Iparraldean badira beste populu berezi batzu, ka-ren, meo eta beste, orotarat miliun erdi bat, beren sines­pen eta ohidureri biziki atxikiak. Lekuka, thai edo ez thai, badira ere erlisionez girixtinoak, gehie­nak katolikoak, nunbait han hiru ehun mila…Bestalde, hirietan bereziki, bada xinatar parrasta bat…

Armadaren eskumakilArmadak ditu denak manatzen. Ez hain aspaldi, hitzeman zuen bozak izanen zirela aurten, azaroan edo hola, popupuak berak hautatzeko bere buruza­giak. Bainan berriki jakin­arazi du hauteskunde horiek gibe­

latu behar direla, hori hain xuxen m a n i f e s t a l d i a k badirelakotz noiz nahi, dela Bangkok hiri­nagusian, dela beste hiri batzue­tan, eta horrek baz­terrak nahasten dituela. Estakuru ederra!Horiek hola, he­rrialdearen buru bada untsalaz e rrege bat, Rama

IX. 83 urte ditu eta eri handi da. Denek diote armadaren esku­makil bat dela, politika mailean botererik batere ez duena. Haa­tik, bere gisako eragina badau­ka budisten aitatxi bezala eta iduriz jende ainitz biziki atxikiak zaizkio horren gatik. Duela 54 urte jarri zen errege, oraino ga­zte hutsa zelarik, bere anaiaren segida hartzen zuela. Anaia hori norbaitek hil zuen, behinere ez da haatik jakin nork hil zuen eta nola gertatu zen hori… Erregearen izena, Bhumipol Adulyadej. Bainan errege gu­ziek Rama izena hartzen dute tronuan jartzearekin. Oraikoa­ren aitatxi, Rama V, denetako maitatuena izan omen zen. Jende xehearen alde ainitz al­daketa sustatu zuela. 36 emaz­te bazituen eta denen artean 72 haur eman zaizkioten. Ge­roxago jin zen Rama VII eta hu­nek debekatu zuen legez­lege gizon batek emazte bat baino gehiago ukaitea. Onetsi ere,

1932­an, deputatuak haute tsiak izaitea, gobernuaren muntat­zea heien gain… Ordu arte, erregeak gider guziak bere zi­tuelarik…

Estainua ausarkiEkonomia mailean, frango he­rrialde aberatsa da Thailanda. Jende ainitz laborantzatik bizi da, irrisari emanez gaitzeko lehentasuna. Artoari ere po lliki ohartuak dira haatik. Iparral­dean, betiko usaia opio edo lobelar delakoarentzat eremu handiak atxikitzea. Landare hortarik asko drogaki egiten da. Orai, gobernuak laguntzak emaiten omen daizkiote opio hori arrunt utzirik beste zerbaiti lot diten… Hogoi bat portu­tan, arrantzak ere toki handia hartzen du. Industria hein bat azkartua da, japoneseri esker. Azpimarratu behar dena da ere Thailanda dela mundu gu­ziko estainu ekoizle handiene­tarik. Turismoarekin ere tanto zilarrak segurtatzen dituzte. Bainan duela sei urte izan zen tsunami izigarri haren ondotik, aise jende gutiago ukan dute luzaz arrakastatsuena izana zen eskualdean. Azken bi urte hotan dira kanpotiarrak berriz hein bat polliki abiatu eta aur­ten oraino gehiago igurikatzen dute, politika maileko nahas­mendu horiekin ez bada segu­rik jendea lotsatzen… Nehork ez jakin alabainan zer gertatuko den ondoko egunetan…

Muslaria

Thailanda, biziki herrialde minbera…

“Atorra gorriak” arrunt deliberatuak agertu dira biz-pahiru astez bainan gero armada itsuski mendekatu zaiote…

Euskaldunak partzuer, munduko beste 41 na-ziorekin batera, iragan igandean Buenos Aire-sen egin zen paradan. Arg. EuskalKultura.com

16