Download pdf - ETB, ziklo aldaketa

Transcript
Page 1: ETB, ziklo aldaketa
Page 2: ETB, ziklo aldaketa

2

173. zenb. 2013ko otsaila

Txoritxoaekaitzaren erdian

� Elkarrizketa eta koordinazioa: Gorka Bereziartua

LARRUN pentsamendu aldizkaria ARGIArekin batera banatzen da. Zuzendaria: Xabier Letona. Jabea: Komunikazio Biziagoa S.A.L. Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia 20160 Lasarte-Oria Posta elektronikoa: [email protected] Telefonoa: (00 34) 943 37 15 45 Inprimategia: Antza Komunikazio Grafikoa (ARGIAren 2.358. zenbakiarekin banatua, 2013ko otsailaren 24an)

Azala: Garbine Ubeda Goikoetxea · Maketazioa: Antza Komunikazio Grafikoa

Ekaitz perfektuaren erdian dago ETB: zuzendaritza aldatzeko prozesuanmurgildu da EAEko azken hauteskundeek EAJri agintea itzuli ostean; Alberto

Surioren zuzendaritzapean kate publikoak krisia bizi izan du, audientzienbeherakada handi samarra tarteko; euskarak ETBn eduki behar duen lekuariburuzko eztabaida berriz agertu da 30. urteurrenaren karietara; Lurreko TelebistaDigitalaren eta Interneten agerpenarekin telebista berrasmatzeko premia ageriangeratu da baina –esan dugu ekaitz hau perfektua dela–, krisi ekonomikoak zintzurraestutu dio txoritxoari eta datozen urteetan nondik joko duen ikusteko dago.

Hainbat ertzetatik heldu diogu beraz, ETBk bizi duen inflexio-puntuari: katekoeduki zuzendari Pello Sarasolarekin hitz egin dugu; Ramon Zallo EHUko irakasleakETBk aurrean dituen hiru erronka nagusiei buruzko analisia eskaini digu; GalesekoAberystwyth Universityko Elin Haf Gruffydd Jones irakasleak ETBren ispilu izandaitekeen S4C galeserazko katearen ereduaren berri eman digu; Inazio ArregiTokikomeko zuzendariak euskarazko telebista lokalek ETBrekin izan dutenharremanari buruz idatzi du; eta Bingen Zupiria ETBko zuzendari ohiak EITBrenereduaz eztabaidatzeko hainbat puntu proposatu ditu.

Lerrook idazten ari garela ezagutu ditugu Administrazio Kontseiluko kideenizenak baina oraindik Euskal Telebistako zuzendari berria nor izango den ez dakigu,zurrumurruak zurrumurru.

Page 3: ETB, ziklo aldaketa

3

Pello Sarasola / Elkarrizketa

“ETB1ek aurrekontuhandiagoa behar du ETB2k baino”

Pello Sarasola ETBko programazioaz arduratu zen 1995etik 2005era etaEspainiako Antena3 katean sei urtez lan egin ondoren, 2011. urtean itzuli zen

ETBra. Euskal Telebistako zuzendari izateko kinieletan bere izena agertu da azkenasteetan. Programazioaz, telebista ereduaz edo euskararen eta gaztelaniaren artekoorekaz hitz egin dugu, besteak beste.

“Zertarako ETB, audientzia lortzeko? Ez. Helburu batzuk betetzeko: euskara eta euskal komunitatea egitea”.

GA

RI

GA

RA

IALD

E/

AR

GA

ZK

IPR

ESS

Page 4: ETB, ziklo aldaketa

Bi garai oso diferentetan arduratu zara ETBko pro-gramazioaz. Kanpoan izan zaren urteekin bat egindu ETBren krisiak. Zerk huts egin du tarte horretan?

Antena3n tokatu zitzaizkidan urte haiek izan diratelebistak bizi izan dituen urterik aldakorrenak.Iraultza gertatu zen, telebista digitalaren hasiera-ren iraultza. 1999an hamar telebista kate bainogutxiago ikusten ziren etxe normal batean, zazpi-zortzi edo. Eta kolpean, etxe guztietan pasaginen 40, 50, 60 kate jasotzera. Prozesu horretantelebista kate tradizional guztiek, bai pribatuek,bai publikoek, sufritu egin genuen, audientziensakabanaketa geure gainera etorri zelako.

Ez zen jakin ETB telebista digitalaren arora garaizegokitzen?

Prozesua hobekien ulertu zuten kateek audien-tzien sakabanaketa horri hobeto erantzun zioten.Adibidez, Antena3 prozesu horren protagonistaizan zen. Katean pentsatu zuten audientziaksakabanatu egin behar zirela eta kate berriaksortu zituzten, beraien kate tradizionalari audien-tzia eurek kentzeko.

ETBk berriz, berandu eman du audientziak barreia-tzeko urrats hori.

Prozesu hori hasten ari zenean, ETBren koordi-nazio eta zuzendaritzan aldaketa oso inportanteaizan zen eta hori beti da oso zaila, sartzen dentalde berriak bere ideiak martxan jartzeko denbo-ra behar duelako. ETBri kosta egin zitzaion esze-nario berriari erantzutea, batik bat gaztelaniaz egi-ten den telebistan. Euskarazko telebistak gutxiagosufritu zuen audientziaren sakabanatze hori, biarrazoirengatik: audientzia baxuagoarekin hasizelako eta batez ere, zuzendaritza berri horrekerabaki oso ona hartu zuelako nire ustez, ETB3martxan jartzea, haur eta gazteei begira. Hartara,euskaraz telebista kate bakarra eduki beharreangutxienez bi edukitzea lortu zen. ETB3ri eskereuskarazko telebistak bere espazioari hobeto eutsizion gaztelaniaz EITBk egiten zuenak baino.

Baina inpresio nahiko zabaldua da euskarazko kate-ek pisua galdu dutela EITBn erdarazkoen aldean.

Hori zenbakitan ez da hala, gaztelaniaz propor-tzionalki espazio gehiago galdu da.

Audientziei dagokienez bai, baina programazioordutan, aurrekontuetan... Horietan ere bai?

Alde horretatik nahiko egonkor mantendu daargazki orokorrari kasu egiten badiozu. Egia daazken urte hauetan martxan jarri zela ETB2koEgunon Euskadiren ordutegi esparru berria,lehen ez zegoena. Hortik aurrera, arratsaldea etabazkalordua mantendu egin dira gutxi gorabehe-ra zeuden bezala, salbuespen batekin: ETB1enegin zen ahalegin bat Arratsaldero saioarekin. Ezzuen funtzionatu. Ez zitzaion eutsi, behinikbehin.

Dena dela, ETBn lan egin dugun profesiona-lok gure buruaren autokritika egin behar duguargi eta garbi: desoreka dago eduki berrieneskaintzaren espazioan ETB1en eta ETB2renartean. Hori orekatu egin behar da.

Esaten ari zara saio berriak orain arte ETB2n egindirela batez ere?

Ez, nik ez nuke horrela ikusiko. Bai ETB1en baiETB2n prime time ordutegian, bietan egon daitekeapustu berdintsua; edo izatekotan, ETB1ekoen

4

173. zenb. 2013ko otsaila

“Asko sinesten dut ETBko informatiboenerredakzioaren lan egiteko modeloan.Bi hizkuntzak primeran kontrolatzendituen erredakzio bat, denak batera lanegiten, gremio ugari nahasturik, biproduktuak, euskarazkoa etaerdarazkoa eginez eguneroko lanean”

Page 5: ETB, ziklo aldaketa

alde. ETB1en genero garestiagoakdaude, medio gehiago behar dute-nak: fikzioa, kirola eta abar. Bainadiferentzia nabarmenena da egune-an zehar ETB2k badaukala eguneroeduki-egitura berria, lehenengoTeleberriaren aurretik sukaldariare-kin hasi, eta arratsalde osoan biga-rren Teleberrira arte. Eta alderan-tziz, ETB1ek egun osoko saiohorietan ez dauka ETB2k daukanaberastasunik. Lehenengo GaurEgunaren aurretik zer dago? Batikbat errepikapenak. Eta arratsaldepartean? Azpimarra hasi arte, erre-pikapenak eta dokumentalak. Hordago ETB1en hutsunea.

Nik askotan konparatzen dutfutbolarekin: telebistan prime timeaaurrelariak dira. Diru gehiago ira-bazten dute, golak sartzen dituzteeta audientzia handienak izatendituzte biek...

Konparazio bitxia da.

Ba konparazio horretan informati-boak dira zelai erdia, parrillarenerdi-erdian daude kokatuta etajokoa banatzen dutenak dira, oso-oso inportantea kate batek funtzio-natzeko. Baina defentsa daytime deitzen den horida, goizeko eta batez ere arratsaldeko programa-zioa. Ez dira telebista kontsumo altuena dauka-ten ordutegiak, baina ordu pila bat dira. Eta horez baldin badaukazu espazio bat, beti oso emai-tza apalak edukiko dituzu.

ETB1eko ordutegi hori indartzeko proiekturikbadago?

Ideia pila dauzkagu buruan edukien lan-taldean,baita gure buruarekin konpromisoa ere: nahiz etadiru-iturriak gehiago lehortu, ETB1en egunero-

ko saioen eskaintza zabaltzeak lehentasuna edukibehar du. Asmoa da gutxien-gutxienez lortzealehenengo Gaur Egunaren eta bigarrenaren arte-ko espazio hori guztia eguneroko saio berriekinbetetzea. Hori da nire ustez EITBk telebistareki-ko daukan erronkarik inportanteena.

Nola banatzen dira EITBko telebisten diruak eus-karazko eta erdarazko kateen artean?

Ba, %50ean gutxi gorabehera. Izan daiteke %5gehiago bataren edo bestearen alde testuingurua-ren arabera, baina erdibana egiten dela esan lite-

5

Pello Sarasola / Elkarrizketa

Pello Sarasola EITBren 30. urteurreneko ekitaldi batean. Aurrera begira ETB1 indartu behar dela uste du Euskal Telebistako eduki

zuzendariak.

GO

RK

AR

UB

IO/

AR

GA

ZK

IPR

ESS

Page 6: ETB, ziklo aldaketa

ke. Bakoitzak dauzkan baliabideak banatzen badi-tuzu ETBren lau kateen artean, gutxi gorabeherabost eurotik lau baino gehixeago ETB1en etaETB2n gastatzen dira erdibana; eta bestea, euroabaino gutxixeago, ETB3n eta ETB Sat-en. Azkenhoriek biak oso merkeak dira eta hala jarraitubehar dute izaten, zeren, nire ustez, diru-murriz-keten soluzioa ez da kate gutxiago egitea, diruakate orokor inportanteenetan jartzea baizik, gehi-xeago ETB1en, hori delako lehentasuna edukibehar duen kate generalista. ETB2 seguruenikgehiago lerratu behar da gaurkotasunerantz,informaziorantz. Beste kateak mantendu behardira, kostu baxu-baxuarekin. Eta posible da.

Audientziak faktore inportantea dira programaziohoriek erabakitzerakoan.

Audientzietan pentsatzen dugunean datuak ikus-ten ditugu denok eta ahalegina egin behar dugupertsonak ikusteko. Telebista hau ordaintzenduten pertsonak. Audientziak esaten digu zenbatherritarrek erabiltzen duten gure zerbitzua. Horitelebista publiko batentzat giltzarria da.

Baina morrontza ere izan daitezke datu horiek,ezta? Ez al dute programatzailea eduki deigarrieta-ra bultzatzen, funtzio publikoaren kaltetan?

Audientzia zerbitzu publiko baten kalitatearenadierazleetako bat da, baina zertarako dago zer-bitzu publiko hori, audientzia lortzeko? Ez. Hel-buru batzuk betetzeko: euskara eta euskal komu-nitatea egitea. Noski, ez baldin baduzu helburu

horien iparra galtzen, audientzia-datuak helburuhorietara bidean jarri behar dituzu, horregatikdefendatzen ari naiz ETB1ek ETB2k bainoaurrekontu handiagoa behar duela, audientzianabarmen gutxiago edukiko duen arren hurren-go urteetan ere.

EITB Nahieran webgunearekin ETBko saio guztiakeskura jarri dira; artxibo guztia liberalizatzekoaukeraz ere hitz egin izan da. Zer iruditzen zaizu?

Hori izan behar da ETBren helburua: zerbitzupubliko garen neurrian gure bankua jendearenaukeran egotea edonon eta edonoiz. Baina esku-bideen kontua ere hor dago, zeren, produktu bategiten dugunean, eskubide ugari daude. ETBre-nak patrimonio amankomuna izan behar du,baina badaude eskubide pribatuak ere, eta gukezin ditugu jarri doako autopista zabalean edo-zeinen aukeran. Hor dago muga, baina gureeskubideak publikoak izan behar dira guztiz.

ETBko zure bigarren aldian informatiboak luzatze-ko erabakia hartu zenuen. Nolako emaitza izan du?

Jendeak ETBri gaurkotasuna eskatzen dio etahorren ardatza informatiboak dira. Ni etorri nin-tzenean albisteek iraupen klasikoa zeukaten: 45minutu informazio orokorra, kirola eta egural-

6

173. zenb. 2013ko otsaila

“Gauden egoeran, barne-produkzioandago benetako gakoa eta horretarakogutxiago gastatu beharko litzatekenazioarteko eskubideetan”

“Askotan esan dugu Gaur Egun delaTeleberriren anaia pobrea, bainaemaitzak aztertuta, Gaur Egun daETB1en kirola izan gabe hoberenfuntzionatzen duen edukia”

Page 7: ETB, ziklo aldaketa

diarentzat. Momentu honetan erredakzioa 75minutu egiten ari da eta beraiek antolatu duteberen burua hori lortzeko, ez da baliabide askozgehiago erabiliz lortu.

Asko sinesten dut ETBko informatiboenerredakzioaren lan egiteko modeloan. Bi hizkun-tzak primeran kontrolatzen dituen erredakziobat, denak batera lan egiten, gremio ugari nahas-turik, bi produktuak, euskarazkoa eta erdarazkoaeginez eguneroko lanean. Hori da ondo funtzio-natzen ari den modeloa. Askotan esan duguGaur Egun dela Teleberriren anaia pobrea, bainaemaitzak aztertuta, Gaur Egun da ETB1en kiro-la izan gabe hoberen funtzionatzen duen edukia.Nire ustez hori da lan egiteko eredua, ez bakarrikinformatiboetarako, baita programetarako ere,nolabait ETB antolatzeko, batik bat datorkigunegoeran.

Zeintzuk izango dira datozen urteetako gakoak?

Gauden egoeran, barne-produkzioan dago bene-tako gakoa eta horretarako gutxiago gastatubeharko litzateke nazioarteko eskubideetan.

Championseko partiduak ez eskaintzeaz ari zara?

Zinemaz eta kirolaz ari naiz. Horien nazioartekoeskubideetan gutxiago gastatu behar da etagehiago barne-produkzioan. EITBk diru-lagun-tza bidez 100 euro jasotzen baldin baditu, 100euro horiek baino gehiago inbertitu ditzake herrihonetan, diru-laguntza bidez jasotakoei publizi-tatearekin jasotakoaren zati bat gehitzen zaiola-ko. Eta horiek %100 hemen geratzeko barne-produkzioa da aukera. Gainera, jendeak bereetxean 50 kate ditu eta ETBri barne-produkzio-ko edukiak eskatzen dizkio. Lehen nazioartekotelesailek eta pelikulek bestelako zentzua zeuka-ten, eskaintza osoagoa egiteko. Baina gaur egunETBk daukan espazioa, zoragarria, nortasunaematen diona, hemengo edukiak indartzea da.Eta hemengo edukiak indartuz enplegua ereindartuko genuke.

LARRUN honetan Ramon Zallok proposatzen duETBko aginte-organoak hautatzeko modua aldatubeharko litzatekeela, soslai profesionalagoenmesedetan.

Telebista publikoa izanik, nahi eta nahi ez, guz-tion artean hautatuak direnen esku dago telebistahonen publikotasuna zaintzea. Politikarien esku,alegia. Horren ondoren, eguneroko lana profe-sionalen eskuetan utzi behar da konfiantza guz-tiarekin; eta epe luzerako bidea utzi behar zaieprofesionalei. Telebistan ezin da lau urtean behinbidea eten, proiektuek beren denbora behardute. Beraz, proiektuaren definizioa politikoaizan behar da eta definizio hori adostuta dagoe-nean, horren garapenak profesionala behar duizan.

EITBn zuzendaritza aldaketa gertatzen ari da etahainbat lekutan zure izena agertu da telebistakozuzendari berri gisa. Zer duzu esateko?

Momentu honetan oso gustura nago eduki ardu-radun eta esango balidate ea interesatzen zaidanhonetan jarraitzea, erantzuna baiezkoa izangozen zuzenean. Nire ustez, nire ahalmenek horeman dezakete fruitua beste tokietan bainogehiago.

Beraz zuzendari kargua eskainiz gero ezetz esangozenuke?

Ez dut hori esan, esan dut oso gus-tura nagoela nagoen tokian. �

7

Pello Sarasola / Elkarrizketa

“ETBren proiektuaren definizioapolitikoa izan behar da eta definiziohori adostuta dagoenean, horrengarapenak profesionala behar du izan”

Page 8: ETB, ziklo aldaketa

173. zenb. 2013ko otsaila

8

ETBren hiru erronkak

Hainbat faktore daude gertuko telebista publikoa-rentzat mapa arriskutsua marrazten dutenak.

Aurrena, digitalizazioa ezartzen joan denmoduak bestelako komunikazio forma horizonta-len konpetentzia ekarri du eta telebistaren kontsu-mo autogestionaturantz bideratzea (TBa-ordena-gailua-sakelako telefonoa-Internet), telebista katebakoitzaren fideltasuna eta kuotak gutxitzen ditue-na. Bigarrenik, Estatuak ikus-entzunezko sistemazentralizatu, pribatu, gehiegizko, zatitu eta duopo-liozkoaren alde egindako apustu politikoa ezin txa-rragoa izan da. Hirugarrenik, krisi ekonomikoakpublizitatearen merkatuari eta aurrekontu publiko-ei eragin die. Eta azkenik, 2008an ETBren audien-tzia %20koa izatetik 2012ko uztailean %12koa iza-tera pasa zen, eta hori Alberto Surioren akatsestrategikoetatik ere eratorri da –PSE eta PPrenakordioak sostengatu du eta irrati-telebistetara era-man–, gehiengoen sentsibilitateetatik urrunduta.

EITB berriz ere euskal komunikazioaren erdigu-nean koka dadin hiru erronkari egin behar die aurre:

1.- Demokratizazioa eta egokitzapen institu-zionala. EITBren Legea aldatzea ekarriko luke.Administrazio Kontseilua eta Zuzendaritza Oro-

korra hautatzeko bestelako eredu eta formabeharrezkoa da. Era berean, beste lege bateksortu beharko luke Ikus-entzunezko Komunika-zioaren Euskal Kontseilua, pluraltasuna eta ikus-entzunezko sistema osoaren betebeharrak ziur-tatzeko.

Administrazio Kontseiluak ez luke soslai politi-koa eduki beharko, profesionala baizik; eta ez litza-teke legegintzaldi bakoitzera lotuta egon beharko.Legebiltzarrak hautatu beharko luke, primus interpares presidentziarekin zeina, gainera, zuzendariorokorra izango litzatekeen. Hori ez litzateke per-tsona bakarreko organoa izango berez, eta Kon-tseiluaren gehiengoei lotuta egongo litzateke,baina kalitatezko botoa edukiko luke. Biak hauta-tuko lituzke parlamentuak –nire ustez, 2/3kogehiengoarekin, bigarren txandan 3/5 eta paralisialuzatuko balitz, gehiengo absolutuz–.

Gainera, beharrezkoa da ProgramazioarenAholku Batzordea martxan jartzea, gizarte zibila-ren ordezkari gisa. Koadroa osatuko lukete Infor-matiboen Kontseilu Profesionalak (eta Erredak-zioaren Estatutuak) eta sarbide aktibo etapasiborako eskubidearen ezarpenak, gizarteari,gutxiengoei eta kolektiboei ziurtatzeko zuzenean

Ramon ZalloEHUko irakaslea

DE

IA

Gizartea desintegratzeko arriskuaren aurrean, edoegunerokoan loturarik ez duen mundu birtualaren

aurrean, Estaturik gabeko nazioek behar dute nahikota-sunezko sistema komunikatibo bat, eztabaidagaiak ezar-tzeko aukera emango diena, norabide kultural, sozial etapolitiko amankomunak sortzeko eta haien garapenarilaguntzeko.

Page 9: ETB, ziklo aldaketa

informatu dezaketela eta komunikazio ona eskuraizango dutela.

2.- Zerbitzu Publikoaren misioen birdefinizioaeta programazio ereduena, erabiltzaileekin harre-mana desberdina izan behar delako dagoeneko.

Korporazio multimedia gisa definitzea izangolitzateke. EITBko Zerbitzu Publikoaren ezaugarrizentralei (sarbide orokorra, gehiengoentzako pro-gramazio-eskaintza eta gutxiengoei arreta, hizkun-tzaren normalizazioa, kalitatea, informazioa, neu-traltasuna, identitatea, kudeaketa demokratikoa,independentzia bermatuko dion finantzazioa,ekoizpen propioa eta hurbileko ikus-entzunezkoindustria azpimarratzea) misio gehiago ere gehitubeharko litzaizkieke: Euskal Herriko esparru kul-tural eta komunikatibo propioa artikulatzea;memoria kulturala, berrikuntza, formatuen esperi-mentazioa, sormena eta euskarri anitzeko apustua;agenda propioa izango duen informazioan errefe-rentzia izatea; diferentziazioa identifikazioarekin;hurbiltasun emozionala; konpetentzia zerbitzuinteraktiboetan eta plataforma ugaritan presentzia;komunitate plural eta anitzaren egituratzea; espa-rru publikoaren eraikuntza…

Programazioan nabarmendu behar da informa-tiboen garrantzia, dibulgazio- eta kultur-saioena,baina baita kalitatezko eta audientzia altuko pro-gramazioa, ahal dela ekoizpen propioan oinarritu-ta, izan talde barrukoa edo kanpokoa.

EITBren zerbitzu publikoko funtzioarekinlotuta, bere zentzua edukiko luke Albisteen EuskalAgentzia batek ere, hizkuntza ugaritan EITBrenzerbitzuen luzapen multimedia izango litzatekeena.

3.- Kateen sistema eta dauzkan funtzioak berri-kusi euskarazko programazioaren mesedetan.

Joan den legegintzaldian ETB1en rol sozialakbeherantz jarraitu du. Audientziak ez du bat egitenerrealitate soziolinguistikoarekin. Betelana egitenduten programa gehiegi daude, baita kirola (pilota)

eta elkarrizketa eta erreportaje “etniko” errepika-korrak ere. Iritzi publikoaren kudeaketa funtzioarikontra eginez, euskarazko albistegien ordu kopu-rua gaztelaniazko kateen herena da. Gaur eguneuskaldunek ez dute ETB1 ikusten. Bigarren mai-lako katea da, kate lokal baten antzekoa, gazteen-tzat eta jende kultu alfabetatuarentzat egokitugabea. ETB2k espazioa fagozitatzen dio. Begi-bis-takoa da kateen arteko espezializazio eredu des-berdindua hautu txarra dela: ETB1 euskalduntze-ko eta ETB2 sozializaziorako, integraziorako etairitzi publikorako.

Nola eman jauzi bat ETB1en? Lehentasunaemanez, TB orokorraren bokaziotik, euskalduneneremu ugaritara zuzenduz. Horretarako progra-mazioa eta finantzazioa hobetu beharko lirateke;ekoizpena zabaldu eta bikoizketa bikoiztu.

Eta ETB2ko hizkuntzarekin malgutasun han-diagoa balego, pixkanaka saio elebidun eta azpida-tziak sartuz, eta euskal kulturari, zentzu zabalean,arreta handiagoa eskainiz? Baina ETB1ek ETB2renazpian egon behar ez duen bezala, ez da egokiaETB2ren rola desegitea kate federatzaile gisa.

EITB.com-ek lehentasuna eduki behar du Inter-neteko kanal propio gisa, gazteekin konektatzekoeta nahierako edukiak euskarri ugaritan eskaintzeko.ETB3 mantendu behar da ahal den neurrian,haur/gazte programazioarekin jarraituz. Hori eginezean, haur eta gazteen audientzia besteren katetematikoei emango genieke. Bestalde, ETB4renproiektuak itxaron dezake. Eta nazioarteko kateakbeharrezkoak dira, eta agian egungo kostuak estu-tzea komeni da OTT bidez. Azkenik, zentzuzkoadirudi ikustea badaudela telebista lokalak euskarazeta elebitan eta, berez, zerbitzu publiko edo sozialabetetzen dutela, eta EITBk eduki beharko lituzkee-la pribilegiozko harremanak eta babesa.

Laburbilduz, demokrazian, kali-tatean eta zerbitzuan jauzi batenaldeko apustua egin beharko litzate-ke euskal irrati-telebistan. �

9

Iritzia

Page 10: ETB, ziklo aldaketa

173. zenb. 2013ko otsaila

10

S4C, ETBren ispilugalestarra

Urtebetetzea aldi berean izate hori oso egokia dabi herrialdeek antzekotasun demografiko ugariere badituztelako: biek daukate 3 milioi ingurukopopulazioa, 20.000 kilometro koadroko lurralde-an bizitzen eta herritarren %20-30ek hitz egitendute herrialdeko berezko hizkuntza, zeina osodiferentea den linguistikoki estatuetako hizkuntzanagusietatik. Galesera eta euskara aldi berean dirabaserriko eta hiriko, zahar eta gazte, tradizional etaabangoardiako, normalizatu eta baztertuak gauregungo bizimoduan. Telebistak Galesen eta Eus-kal Herrian erronka bat dauka, audientziarenespektro zabal horrekin komunikatzea hizkuntzaminorizatua erabiliz.

Galeserazko ohiko emisioak 1960ko hamarka-dan hasi ziren berez, BBCk eta HTV kate komer-tzialak ekoiztu eta emititu zituen saio sorta bate-kin. Beraz, S4Ck hasieratik zeukan bihamarkadako telebistaren herentzia, esperientziazeukaten profesional multzo bat eta ondo ezarri-tako generoak hizkuntzarako albistegietan, gaur-kotasuneko saioetan, kiroletan, haurrentzako pro-grametan, komedian, telebistako fikzioan etakatearen Pobol y Cwm telenobelan. Hala ere, tele-bistako ekoizpenean martxa aldaketa egitekoasmoa zeukan kate berri bat sortzeak –lan-aukeren eztanda sormen-langileentzat eta teknika-rientzat–, eta telebistako ekoizpen enpresak

herrialdearen gune ugaritan kokatzeak, ez hiribu-ruan bakarrik, areagotu egin zuen hazkunde eko-nomikoaren eta galeseraren hizkuntza-industria-ren arteko lotura.

Gainera, S4C bera mugarri esanguratsua izanzen Galesko historia politikoan. Katea egoera dra-matikoan jaio zen. Milaka lagunek parte hartuzuten indarkeriarik gabeko ekintza zuzenean,hamarkada bat baino gehiagoz kanpaina eginzuten telebista katea ezar zedin. Hainbat BatzordeParlamentario jarri ziren abian frogak hartzeko.Azkenik, Erresuma Batuko alderdi politiko guz-tiek babestu zuten galesera hutsezko telebistaemandegiaren sorrera, baina 1979ko hauteskundeorokorrak irabazi ondoren Erresuma Batukoalderdi kontserbadoreak iritziz aldatu zuen, berehauteskunde programari uko eginez. PlaidCymru-ko (Galesko Alderdi Nazionalista) liderGwynfor Evansek erantzun zuen hil artekobaraua egingo zuela Gobernu kontserbadoreakbere konpromisoa bete arte. Akordioa lortu zenGwynfor Evansek baraua hasi baino lehen, etaS4Ck bere lekua hartu zuen galestarren garaipe-nen mitologian. Telebista bihurtu zen kontsola-mendu-saria autonomia politikoaren erreferendu-mak huts egin ondoren, Galesko hautesleekbaztertu egin baitzuen 1979an. Galesko identitatepolitikoa gobernu autonomorako prest ez egon

Elin Haf Gruffydd Jones

Aberystwyth Universitykoirakaslea

EG

ILE

AK

UT

ZIA

S4C galeserazko telebista kateak 2012ko azaroaren2an ospatu zituen 30 urte antenan, ETBk baino aste

batzuk lehenago.

Page 11: ETB, ziklo aldaketa

Iritzia

11

arren, galeseraren aldeko mugimenduko partebatzuek arindua hartu zuten estatu britainiarrakkontzesio kulturalak egiteko gizarte-mugimendua-ren kanpainek izan zuen arrakastarekin.

Bidezkoa da esatea emititzen ari den hiruhamarkadetan S4Ck inpaktua eragin duela Gales-ko eguneroko bizimodu nazionalean. Haren pre-sentziak lagundu du Galesko bizimodu politikoan,kiroletan eta kulturan, zuzenean parte hartuz lehe-nago “txikiegi”, “marginalegi” edo “galestarregi”ziren gertakariak programetan antenaratzen.Galesko jaialdi kulturalak eskaintzen ditu S4Ck,baita bertako futbol liga eta politika ere. Hasieratik,galeserazko albistegiek barneratu zuten nazioarte-ko gertakarien ikuspegi galestarra, eta S4Ck ekarriditu Espainiako Ligako eta Errege Kopako jokal-dirik onenak galeseraz kontatuta 1980ko hamarka-daren hasieratik. Haurrentzako programak, fikzioaeta benetako gertakarietan oinarritutako telesailakekoiztu ditu kateak mundu osoko kate eta enpresaugarirekin elkarlanean. Lorpen famatuenak Oscarsarietarako atzerriko film onenaren bi izendapendira, Hedd Wyn 1993an eta Solomon a Gaenor 1999an–bietan Espainiako Belle Epoque eta Todo sobre mimadre filmek irabazi zieten–.

Noski, izan dira puntu baxuak ere. Kate guz-tietan bezala, programa batzuek harrera pobreaizan dute (lehiaketak eta komediak datozkit buru-ra), baina ezin da ukatu galeserazko telebista katebakarra izateak eta hizkuntzaren normalizazioa-ren paisaia zabalagoaren parte izateak zailtasunbat gehitzen diola bere misioari. Batzuetan bereraison d’êtrea –programak galeseraz emititzea–ezbaian jarri dute politikariek. Horrelakoek, berez,oroitarazten dute hizkuntzaren normalizazioaoraindik proiektu politikoa dela.

S4C kritikatu dute ezkertiarrek ikuspuntuetankontserbadoreegia izateagatik, programazio britai-niar edo ingelesa emulatzeagatik eta bereziki gaz-teen kultura baztertzeagatik. S4Ck baino baliabidehandiagoak dituzten emandegi askoren zailtasunhandiena gazteen audientzia da. S4Cren erantzu-

nak, noizbehinka gazteentzako fikzioa, zenbaitpop musika saio eta gazteen eguneroko afereiburuzko programa bat egiteak, neurri bateanerantzuten dio horri, baina ez erabat. Internetendaukan estrategiak ez du modu erabakigarrianlortu populazioaren zati hori harrapatzea.

Telebista geroz eta gehiago dago munduosoan testatutako formulen menpe eta Galeskotelebista ez da salbuespena. Hala ere, haurrentza-ko animazioaz aparte, Galesko telebistako fikzio-saioek gutxitan kopiatu dute beste hizkuntzetatik,besterik gabe ingelesezko programak kopiatzea(Erresuma Batutik edo AEBetatik) ez zelako inoizaukera sinesgarria galeseraz eta ingelesez dakitenikus-entzule elebidunentzat. Galeserazko telebistaetxeko produkzioan oinarrituta dago batez ere.Berez, hazten ari da bertakotasunaren zentzua,lokaltasuna, audientziarekin gertuagoko harrema-nean konektatzearen sentsazioa, telebista nazionalhandiekin alderatuz gero.

Gertutasun hori hizkuntzaren erabileran ereislatzen da. Erresuma Batuko ingelesarekin aldera-tuta, dialektoen erabilera handiagoa dago Galeskotelebistan. S4Ck galeseraz nola erabiltzen duen kri-tikatu izan dute zuzenegia edo formalegia izateaga-tik, baita arduragabeegia edo argot-tankerakoa iza-teagatik. Linguistikoki, dialektoen arteko elkarulertzea hobetzen lagundu du, baita neologismoensorkuntzan eta zabalkundean eta heldu izanda ikas-ten ari direnen errekonozimendua hobetzen ere.

Joan diren hiru urteak izan dira gorabehera-tsuenak S4Cren 30 urteko historian. Prentsako iri-tzi negatiboen, goi-mailako exekutibo eta presi-dentearen dimisioen eta Erresuma Batukokoalizio gobernuak gastuen aurreikuspenetanemandako kolpe finantzario gogorraren aurrean,badirudi ziaboga egin duela. Aurrekontuan%36ko murrizketarekin, ikusleekin berriz konek-tatu nahian ari da, antenan eta sarean, bere izenona berreraikitzeko eta bere buruakokatzeko Galesko jendearen egu-neroko bizitzaren bihotzean. �

Page 12: ETB, ziklo aldaketa

173. zenb. 2013ko otsaila

12

Tokiko euskarazkotelebistekin elkarlana

Arrasate Telebistako ordezkariek ETBko ardura-dunekin lankidetza proposamen bat hitzartzekoasmotan egindakoa lehena. Orduko ETBko ardu-radunek tokiko telebistak lehiakitzat zituzten lanki-detzat baino.

Duela bospasei urte, ETBko arduradunekin bil-tzeko aukera izan genuen berriro, eta jarrera des-berdina sumatu genuen. Lankidetza bide egonkorbat urratzeko aukera ikusi genuen eta lankidetzaeremua marraztu ere bai. Tokiko telebistakETBren tokiko berrietako irudien lanketaz ardura-ko ziren ETBk behar zuenean, eta telebista publi-koak trukean irudiak, albisteak, eta ETBren jabegointelektualeko programazioa eskainiko zien tokikotelebistei. Jakina, edukien joan-etorrien balorazioekonomiko bat eta konpentsazioak ekarriko zituennorabide batean nahiz bestean. Arazo teknikoak –bereziki plataforma desberdinak edukitzetik sortu-takoak– eragozpen handia izan ziren ideia martxanjartzeko eta harremanak ez zuen ondoriorik sortu.

Orduan eta gaur, lankidetza ez instituzional batizan dugu, eta ETBk edukiren bat eskatu izan digu-nean arazo barik eskaini diegu. Kontra, bere irudiakere jaso izan ditugu guk behar izan dugunean. Ezda sarri gertatzen baina harreman naturala da.

Azkeneko lau urteotan aurretik izandako harre-manak hoztu dira. Bilera bat izan genuen ardura-dunekin arazo teknikoak gaindituta egon zitezkee-

la pentsatuta, baina ez zuten proposamena balioe-tsi aurrekoek bezala.

Gaur, zuzendaritza berri bat aukeratzearekinbatera, baikortasunerako leiho bat zabaltzen delaesango nuke. Agian egoera ekonomikoak bultzatu-ta, baina garbi daukat euskarazko mundu honetanari garen eragile publiko nahiz pribatuek elkarrekinjardun beharra izango dugula arlo askotan. Ezdagokigu guri ETBren etorkizuna diseinatzea.Horretarako daude Legebiltzarra, eta Legebiltza-rrak izendatutako arduradun eta profesionalak.Guk, gure iritziz ETBk gurekiko harremanetan etaeuskaldunen ikuspegitik jokatu beharko lukeenrola azalduko dugu hiru puntutan.

1.- Komunitate desberdinetako euskalduneiinformazioa, aisia eta euskal kulturarekiko sentibe-ratasuna hel araztea euskara lehenetsiz, gazteleraeta frantsesaren aurretik.

2.- Publiko-pribatu dikotomia gaindituz lanki-detza egonkor baterako oinarriak sendotzea eus-karazko tokiko telebistekin, lehiakide baino erreali-tate bakar baten atal osagarriak garela onartuaz.

3.- Euskal Herriko ikus-entzunezko sektorea-ren traktore bihurtzea.

Gehiagorako ere ematen du gaiak bainagaurkoz honetan utzi beharko dugu. �

Inazio ArregiTokikomeko zuzendaria

DA

NI

BLA

NC

O

ETB eta tokiko telebisten arteko harremanak ez diraatzo goizeko kontua. Hiru ekinaldi aipatuko ditut.

Page 13: ETB, ziklo aldaketa

Iritzia

13

Eztabaida dezagunEITBren ereduaz

Gero etorri ziren PP-PSOE gobernua, EITBrenzuzendaritza berria, Ezker Abertzalearen aurkakozentsura luze eta erabatekoa, eta taldea osatzenduten hedabideen desnaturalizazioa eta antzalda-keta. Beste ezer baino lehen esan nahi dut guztizharrituta eduki nauela lau urte hauetan sumatududan isiltasunak. Izan ere, mutu ikusi baititut baiatentatuaren aurrean, bai zentsuraren aurrean, baizuzendari berriek hartu zituzten erabakien aurre-an edo irrati-telebistek bizi izan duten transfigura-zioaren aurrean beste batzuetan hain kritiko izanziren ahotsak. Bai. Biziki harritu nau orain EIT-Bren ereduari buruzko gogoeta bultzatu duteneuskalgintza ofizialeko eragile guztiak lau urtez isi-lik eta ezkutatuta sumatu izanak.

Ez nau horrenbeste harritu, ordea, atentatu,zentsura eta eredu aldaketaren aurrean ezikusiegin zutenak orain eztabaidaren lekukoa hartzenikusteak eta protagonista bakar bihurtu direlakonturatzeak. Eta hori gutxi balitz, eztabaidarakoerronka ezarri digute eta proposamen bat luzatudigute gainera: berreskura dezagun EITBrensorrerako izpiritua eta zehaztu dezagun EuskalHerriak gaur behar duen Irrati Telebista publikoa-ren eredu berria. Lastima! Zilegi da bakoitzakdefenditzen duena mahai gainean jartzea eta guz-tia aldarazi nahi izatea, baina ez da onargarri 30

urtez izan diren eztabaida guztiak eta hartutakoerabakiak, besterik gabe, hankaz gora bota nahiizatea. Jende askoren profesioa, ilusioa, konpro-misoa eta bizimodua dago egindakoaren oinarrianeta horri esker gaur gizartean sustraituta dagoentaldea da EITB.

NOLA BERMATU ETORKIZUNA? BEHAR OTE DUGU EITB?

Lehenengo eta behin, beharrezkoa ikusten dutjokalekua finkatzea. Nola eta non mamitu beharda EITBren ereduari buruzko eztabaida? Nireustez tokia Eusko Legebiltzarra da, eta protago-nista nagusiak han ordezkaritza duten talde politi-koak. Iritzi guztiak dira aberasgarri eta egokialitzateke zer esana dutenen ekarpenekin gogoetaaberastea, baina azken hitza dagokionari dagokioeta ez beste inori. Ez da beraz, EITBko zuzenda-ritza berriaren eginkizuna eredua aldatzea etaaldaketa hori batzuekin edo besteekin negozia-tzea. Legebiltzarrari dagokio markoa adostu etazehaztea, agian lege berri baten bitartez, eta EIT-Bren zuzendaritza; eta Eusko Jaurlaritzaren kon-tua izango da, jarraian, marko hori bideratzekoeginkizunak zehaztea eta horretarako behar denfinantzazioa bermatzea.

Bingen ZupiriaDeiako zuzendaria etaETBko zuzendari ohia

HA

MA

IKA

TV

Lau urte bete ziren joan den abenduaren 31anEITBren aurka lehergailua ipini zuela ETAk. Oker

ez banago EiTBren ereduari buruzko eztabaidak izanzuen azken ekarpena izan zen.

Page 14: ETB, ziklo aldaketa

NOLAKOA BEHAR DUEN EITBK?

Nik neure iritzia daukat eta ez du beste edozeine-nak baino gehiago balio. Gizarte honi lotutakokomunikazio taldea behar du. Ez luke inola erealde batera utzi beharko, beraz, bere helburu nagu-sia komunikazioa dela, hedabide izatea, alegia; etabere eginkizun nagusiak: informazioa eskaintzea,entretenitzea, gizartean txertatuta egotea eta ahaliketa tokirik gehienetara iristea –Euskal Herri osora,jakina, eta ahal den neurrian mundura–. Zilegi izanliteke, horretarako adostasuna lortuz gero, besteeginkizun batzuk ere eman nahi izatea, baina hutsegingo dugu hedabide bezala duen izaera eta fun-tzioa bigarren mailan uztera behartzen badugu,kasu horretan ez baitu ezertarako balio izango.

EITBk euskararen komunikazio taldea izanbehar du baina, aldi berean, elebiduna, gizarte ele-bidunean txertatua bizi baita. Hizkuntza bat bainogehiago daukagu, baina denok ez gara elebidunak.

Hortaz, EITBk zubi-lana egin dezake. Baina oke-rreko bidea hartuko luke euskararik ez dakiengehiengoari bizkarra emango balio. Hori eginezgero ezingo luke euskaldun gehienen eskubide etainformazio eskubidea bermatu eta ikusezin egingoluke euskararen mundua gure erkide askorentzat.

Ikuspegi nazionala edukiko duen EITB nahinuke, lehiakorra, ikusle, entzule eta erabiltzaileakbereganatzeko beste hedabideekin merkatuanlehiatuko dena eta dauzkan baliabideak enpresaeraginkor baten modura erabiliko dituena. Profe-sional euskaldunek, elkar lanean, euskal hiritarren-tzat komunikazio-produktuak sortzeko balio izan-go duen hedabide-sare bat. Euskadin bizi garengizon-emakumeok, abertzale zein ez abertzaleek,euskaradun nahiz ez direnek, harrotasunez defen-datuko dugun komunikazio taldepubliko bat, beharrezko, interesga-rri, erabilgarri, gustagarri eta geureasentitzen dugulako. �

173. zenb. 2013ko otsaila

Page 15: ETB, ziklo aldaketa

LEON-KASTILLO NEUTROEZ

Besteak beste, honako hau izango da EITBkozuzendaritza berriaren printzipio gidarietako bat:ETB1 suspertzea, eta, aldi berean, ETB2 hauspo-tzen jarraitzea. ETB1 ZIUtik ateratzeko euskaraz-ko eduki gehiago sortu beharra ei dago, harik etaETB2rako ekoitzitako ordu-kopuruarekin pareka-tu arte. Desafio horri, gainera, aurrekontu-murriz-keta garaian helduko bide zaio. (...) ETB1 etaETB2, biak bultzatuko direla aldarrikatzea (bata-ren existentziak besteari desorekarik eragingo ezbalio modura, ahulenaren aurrekontua argalduz,giza-baliabideak gutxituz, ikus-entzuleak etapublizitatea ebatsiz…), diskurtso politikoki zuze-na da, baina, ezinezko metafisikoa planteatzeazgain (ez baita posible txanpona airera bota eta ez

leon ez kastillo aldera jaustea), eztabaida faltsu-tzen du, logika oinarrizkoenak argi dioskunarientzungor eginez: hau da, telebista kate bik espa-rru berean baldin badihardute, bietan ahulenaindartuko bada, bietan indartsuena ahuldu behardela; batak lekua irabaz dezan besteak espazioadesokupatu beharra daukala, alegia, bide batezbere diruen, giza-baliabideen eta ikus-entzuleenzati garrantzitsu bat parent pauvre-aren esparrurabidean jarrita. Hala egin ezean, 1986az geroztikbezala jarraituko dugu: txanpona airera beti, leo-nek eta kastillok, biek aukera berberak dituztela-koan, eta asturuak (ezin asmatuzkoak baitira Jau-naren bideak) gehien-gehienetan kastilloren aldezergatik egiten duen igarri ezinda.

Aitor Zuberogoitia (Atabala bloga, 2012-12-17)

EUSKAL TELEBISTAEUSKARAREN MINBIZIA

ETB1en aurrekontuak loditu, programazioahobetu, ikuslegoa ugaritu eta orokorrean euska-raren mundua aberastea, etorkizun hurbileanburutu beharreko helburuak dira zalantzarikgabe. Baina nahikoak al dira? Nago ezetz. (...)Telebistaren indarrik handiena bere indar arau-emailea da. Eta ez naiz iritzi politikoak molda-tzeko duen indarraz ari, jokabide sozialak ohar-kabe aldatzeko, indarrean jartzeko edo modazkanpo uzteko duen eraginaz baizik. Ager deza-keen beste edozein eraginen oso gainetik koka-tzen da indar arau-emaile hori. Eta alde honeta-tik, euskarari, ETB1en egiten denak hainbat,edo seguru asko oraindik gehiago, eragiten dioETB2n egiten denak. (...) Ez al da harrigarriatelebista normaltasunaren sortzailea izaki etaeuskararen erronka normalizazioa izaki, telebis-taren eragin hori aintzat hartzen ez duen hiz-kuntza politika garatzea? Zertan gabiltza garran-tzi txikiagoko hainbat aspekturen eztabaidan,indar nagusiaren gorabeherak zeharo bazterutzita? Batzuk ustekabez harrapatu ditu elebi-

dun gero eta gehiagok erdararen alde egitenduten aukerak euren eguneroko bizitzan. Etorki-zun euskaldunaren euskarri izan behar zirengazteak tarte. Eskolaldi osoa euskaraz egin etagero nolatan ematen diote bizkarra gure hizkun-tza maiteari? Telebistan ikusi dutenari begiratuzgero ez dut uste erantzuna zaila denik. (...) Eus-kal telebistak erakutsi die “euskal” deitu daiteke-ela erdaraz eginez. Euskal (erdal) telebistak era-kutsi die euskaldun peto-peto izan zaitezkeelanagusiki erdaraz jardunez telebistan. Norbaitekuste du herriak euskaldun petotzat jotzen duenjende erreferentziala nagusiki euskal (erdal) tele-bistan agertzeak ez duela mezu subliminalik? Ezduela normaltasuna arautzeko lanik egiten? (...)Elebidunak euskararen aldeko aukera egiten era-kusten duen telebista behar dugu. Elebidunerreferentzialak. Telebistan behin eta berrizageri direnak. (...) Amaitu egin behar dira behin-goz simetriazko axolagabekeriak. (...) Telebistaneuskaltzale agertzea da guztien artean ezinbeste-koena. Telebistak fabrikatzen duelako egunerogure normaltasuna. Gaurkoa eta biharkoa.

Juan Uranga (Sustatu.com, 2012-11-16)

Hemeroteka / Iritzia

HEMEROTEKA

Page 16: ETB, ziklo aldaketa