Transcript
Page 1: cristóbal balenciaga museoa Moda arloko komunikazioko ... · teorikoak. Helburuak. Programa Ikastaro honetan gaur egungo modaren testuinguru sozio- ... Galdera horretan sakontze

Moda arloko komunikazioko estrategia berriak

cristóbal balenciaga museoa

Page 2: cristóbal balenciaga museoa Moda arloko komunikazioko ... · teorikoak. Helburuak. Programa Ikastaro honetan gaur egungo modaren testuinguru sozio- ... Galdera horretan sakontze

Batetik, fenomeno sozio-kulturala da moda, eta, bestetik, industria bat da; hori dela-eta, moda estu loturik dago komunikazioaren arloarekin, horri esker garatu eta lortu baititzake bere helburu publikoak, eta, azkenik, garai eta kultura jakin baten adierazpide izan. Modaren eta komunikazioaren arteko harremana aldatu egin da, biak hartzen dituen gizartea eta kultura aldatuz joan ahala. Balenciaga jostunaren mugarriek beren garaiko komunikabideak baliatu zituzten orduko gizartearekin bat egiteko, eta gaur egungo moda-enpresek ere halaxe egin behar dute: komunikatzeko eta promozionatzeko tresna eta formatu berritzaileenak eta eraginkorrenak erabili behar dituzte beraien balioak eta ekoizpenak transmititzeko, eta, hala, etengabe aldatzen eta hedatzen ari den merkatu honetan lehiatzeko.

Sareko unibertsoaren eta unibertso horretatik eratorri diren kontsumo-ohituren ondorioz, moda arloko komunikazioa aldatzen ari da: batetik, prozesu guztiak digitalizatzeko joera zabaltzen ari da, eta, bestetik, gero eta harreman handiagoa dago bezeroekin. Orain, bezeroak eginkizun garrantzitsu eta nagusia betetzen du komunikazioren eta kontsumoaren arteko loturan; horregatik, moda-enpresek solasaldi eraginkorra eraiki nahi badute harekin, kontzeptu eta balio esanguratsuak eskaini behar dizkiote eduki digital espezializatuen bidez. Izugarri ugaritu dira kontsumitzaileen geografiak, identitateak, kulturak, beharrak eta nahiak; hala, etengabe handitzen ari den eremu komertzial bat zabaldu da. Hori dela-eta, moda-enpresak egokitu egin dira, informazio- eta lehiakide-zurrunbiloan nabarmendu nahi baitute, bezeroak erakarri nahi baitituzte eta, onenean, haien fideltasuna lortu. Horretarako, off-line eta online baliabideak uztartzen dituzten komunikazio-estrategiak erabili dituzte, eta sormena eta berrikuntza baliatuz landu dituzte edukiak eta irudia.

Aurkezpena

Page 3: cristóbal balenciaga museoa Moda arloko komunikazioko ... · teorikoak. Helburuak. Programa Ikastaro honetan gaur egungo modaren testuinguru sozio- ... Galdera horretan sakontze

A Moda arloko komunikazioaren gaur egungo testuinguruari buruzko zenbait oinarrizko ezaugarri ezagutaraztea, betiere, kontuan harturik adierazpide konplexua dela moda, eta, hortaz, hainbat diziplinaren ikuspegiak uztartuz —hala nola, ikuspegi soziologikoa, kulturala eta bisuala—.

B Moda-enpresa batek helaraz ditzakeen balioak modu kritikoan ezagutzeko gakoak ematea, eta balio horiek aztertzeko, egokitzeko eta komunikatzeko metodoak eskaintzea, betiere, xede merkatura edo kontsumitzailera modu eraginkorragoan iristeko.

C Honako hauei buruzko ezagutzak ematea: moda arloko komunikazioarekin loturik dauden prozesuei buruzko ezagutza (kontzeptuen sorrera, iruditegia, papereko eta sareko komunikabideetako ekintzak, ekitaldiak eta abar) eta prozesu horien inguruan dauden eremu profesionalei buruzko ezagutza.

D Oinarrizko gaitasun teknikoak eta eragiteko gaitasunak irakastea; horretarako, praktikan jarriko ditugu ikastaroan garaturiko oinarri teorikoak.

Helburuak

Page 4: cristóbal balenciaga museoa Moda arloko komunikazioko ... · teorikoak. Helburuak. Programa Ikastaro honetan gaur egungo modaren testuinguru sozio- ... Galdera horretan sakontze

Programa

Ikastaro honetan gaur egungo modaren testuinguru sozio-kulturalera eta merkatura egokitutako komunikazio-estrategia aurreratu eta eraginkorrak ikusarazi nahi dira, eta horietan sakondu. Testuinguruari buruzko ikuspegi espezializatu bat eskainiko da, eta ezinbesteko gaitasunak emango dira: kasu konkretuak aztertzeko eta ekintza espezifikoak kontzeptualizatzeko gaitasunak, eta horiek gauzatzeko eta horien emaitzak kudeatzeko gaitasuna.

Bi egun iraungo du ikastaroak, eta bi eratako saioak izango dira: markoa azaltzeko hitzaldiak eta tailer praktiko bat. Hiru hizlari aditu arituko dira lanean, eta halakoak landuko dira: eduki teorikoak, ikerketa-kasuen analisia eta ariketa praktikoak.

Ekainak 28Harrera eta DoKumeNtaZio baNaKeta

iKastaroareN aurKeZPeNa Ikastaroaren helburuak eta edukiak aurkeztuko dituzte bost hauek: Miren Vivesek —Cristobal Balenciaga Museoko zuzendaria—, Yon eta Xabier Martínez-Jauregik —ikastaroa zuzendu duen Estudio yox- eko arduradunak—, Mikel Mendartek —KutxaKultur programaren zuzendaria—, eta Euken Sesék —Donostiako Sustapeneko kudeatzailea—.

HitZalDia

Câline Anouti Moda arloko komunikazioko estrategia berriak. Moda arloko komunikazioaren gaur egungo testuingurua aurkeztuko da hitzaldi honetan, eta moda-industrian erabiltzen diren estrategia berri eta askotarikoak aztertuko, hala sarean egiten direnak nola saretik kanpokoak: moda-markak, harreman publikoak, ekitaldiak eta bizipenak, fashion filmak, editorial digitalak eta papereko editorialak, salmenta-guneko komunikazioa, eduki digitalen (digital content) sorrera, sare sozialak eta abar.

09:15–09:30

09:30–10:00

10:00–11:30

Page 5: cristóbal balenciaga museoa Moda arloko komunikazioko ... · teorikoak. Helburuak. Programa Ikastaro honetan gaur egungo modaren testuinguru sozio- ... Galdera horretan sakontze

Programa

12:00–13:30

16:00–17:30

10:00–14:00 /

15:30–18:30

HitZalDia

Becky Smith Gaur egungo bitartekoez baliatutako moda-irudien sorkuntza. Gaur egun, hedabideek nola komunikatzen dituzte moda- markei buruzkoak? Galdera horretan sakontze aldera, hedabide «tradizionalak» eta berriak aztertuko dira hitzaldi honetan: papereko moda-aldizkariak eta moda-argazkiak, telebistako eta Interneteko iragarkiak, bizipenei loturiko proiektuak, modari buruzko filmak, sareko eduki sozialak eta abar. Sormenaren bideari helduz eta hainbat proiektutako adibideak erabiliz, halako hedabideen erabileraz hausnartuko da, eta, era berean, landuko da ea nola egokitu daitekeen moda-marken izaera horien bitartez, marka kontzientzia eta engagement-a lortzeko helburuarekin.

HitZalDia

Isabel Fernández de Córdova Miralles Moda-marken eginkizunak online komunikazioaren alorrean.Eremu digitalaren sorreraren ondorioz, moda-markek beren komunikazio-jarduna aldatu behar izan dute, lehen off-line sistema baliatzen baitzuten; eraldaketa hori landuko da hitzaldi honetan. Interneten ezaugarrien eta sare sozialen sorreraren ondorioz, komunikazio-paradigmak berrikusteko premia eratu da. Hala, eremu fisikoa eta digitala lotzera jotzen duten egitasmo berriak mamitu dira, zeintzuek ikuspuntu berri batetik aztertu baitituzte zenbait tresna tradizional, hala nola, desfileak, produktu bereizgarriak, historia, preskribatzaileak eta marken publizitatea.

Ekainak 29tailerra

Isabel Fernández de Córdova Miralles Moda-marken storytelling-a eta komunikazio-inguru berrietarako egokitzeko lana.Moda-marken storytelling delakoaren oinarriak ezagutarazi nahi ditu tailer honek, eta, halaber, teknika horren adibideak aztertu, hala sarekoak nola saretik kanpokoak. Helburua: komunikazio-tresnen berezitasunak ulertzea, eta, gero, ikasitakoa martxan jartze aldera, nork bere komunikazio-plana sortzea.

Page 6: cristóbal balenciaga museoa Moda arloko komunikazioko ... · teorikoak. Helburuak. Programa Ikastaro honetan gaur egungo modaren testuinguru sozio- ... Galdera horretan sakontze

cÂliNe aNouti (Beirut, 1975) Komertzializatzailea, kontsumo-joerak bereziki aztertu dituen kazetaria eta unibertsitateko irakasle titularra (moda-kontuetan aditua). Moda Promozioko lizentziatura egin zuen University of Central Lancashire unibertsitatean. Bi master egin ditu: Nazioarteko Marketineko Komunikazioei buruzko masterra, London Metropolitan University unibertsitatean, eta Marketin Komunikazioko Estrategiei buruzko masterra, Frantzian, Groupe École Supérieure de Commerce et de Management escem eskolan. Gainera, Praktika Akademikoaren arloko unibertsitate-adituaren titulua lortu zuen Manchester Metropolitan University unibertsitatean. Irakasle den aldetik, bi unibertsitatetan ari da gaur egun: batetik, University of Westminster unibertsitatean, Moda Arloko Promozioaren eta Marketinaren Lizentziaz arduratzen da eta bertako irakasle titularra da (2012tik hona); eta, bestetik, Moda Arloko Marketineko tutore nagusia da, 2011z geroztik, Istituto Marangoni institutuaren Londreseko egoitzan. Modaren industrian ere aritu izan da da: bereziki kontsumo-joerak aztertzen dituen kazetari moduan jardun zuen hamar urtez wgsn enpresan, zeinak nazioarteko joerak iragartzen baititu. Ondoren, moda arloko marketinaren munduan hasi zen: Bestseller talde daniarraren marketin-arduradun eta harreman publikoetako teknikari moduan aritu zen. Talde horrenak dira honako moda-marka hauek: Vero Moda, Jack and Jones, hay eta Selected Homme and Femme. Promoting Fashion liburua idatzi du Barbara Grahamekin batera, eta 2018ko abuztuan kaleratuko du, Laurence King Publishers argitaletxearen eskutik.

becKY smitH (Stoke-on-Trent, 1977) Zuzendari artistikoa da, eta hainbat komunikazio-plataformatan aritu da, adibidez, diseinu grafikoan, zineman eta eduki digitalen sorkuntzan. Bere bezeroen artean, hona hemen azpimarratzeko moduko zenbait: CondéNast, Chanel, Dior, Louis Vuitton eta Nike. Smithek diseinu grafikoko ikasketak egin zituen University of Salford unibertsitatean (Manchester). 1998an amaitu zituen. Diseinatzaile grafiko moduan aritu zen hainbat aldizkaritan, besteak beste, i-d, Harper’s Bazaar, Elle eta Wallpaper* argitalpenetan. Ondoren, Robin Derrick argazkilari eta sormen-zuzendariarekin batera, Vogue aldizkariaren edizio britainiarrean aritu zen, eta, gero, 2004an, Lula aldizkaria sortu zuen. 2009an, berriz, Twin aldizkaria sortu zuen: artea eta moda lantzen ditu online aldizkari horrek, eta twinfactory.co.uk helbidean topa daiteke. Urte horretan bertan Twin studio izeneko sormen-aholkularitza independentea sortu zuen, zeinak aholku ematen baitie arte- eta moda-markei. Besteak beste, bezero hauek ditu: Stella McCartney, Whistles, John Lewis, Louis Vuitton, Dior, Rimmel, asos, Ferrari, L’Oréal eta Levi’s. Gaur egun, Twin.studio zuzentzen du. Publizitate-bulegoekin ere kolaboratu du: Spring Creative bulegoarekin (Max Mara eta Acquascutum marketarako, adibidez), akqa bulegoarekin (Nike Sportswear eta Forevermark kanpainen zuzendaritza artistikoaz arduratu zen) eta rkcr/y&r bulegoarekin (Eau de Chanel lurrinaren merkaturatze-kanpainari buruzko aholkularitza eskaini zuen). Irakaskuntzaren arloan, eskolak eman ditu Chelsea College of Art & Design eta Shillington College unibertsitateetan. Tarteka, berriz, hitzaldiak eskaintzen ditu Condé Nast College of Fashion eskolan eta It’s Nice That sormen-zentroan. Horrez gainera, aholkularitza eskaintzen die Fabian Baron zuzendari, arte-arduradun eta editore frantziarrak zuzentzen duen Mastered programako ikasleei.

Hizlariak

Page 7: cristóbal balenciaga museoa Moda arloko komunikazioko ... · teorikoak. Helburuak. Programa Ikastaro honetan gaur egungo modaren testuinguru sozio- ... Galdera horretan sakontze

HiZlariaK

isabel FÉrNaNDeZ De córDoVa miralles (Madril, 1975) Bi alor uztartzen ditu: batetik, edertasunari eta modari loturiko luxuzko eta premium-mailako marken komunikazioan lan egiten du, eta, bestetik, gai horren ingurukoak aztertzen eta irakasten ditu. Zuzenbideko ikasketak egin zituen, eta Informazio Zientzietako doktorea da. Madrilgo Complutense Unibertsitatean egin zituen biak. Luxuzko eta premium-mailako hainbat moda-marketan aritu da hamabost urtez, komunikazioko eta harreman publikoetako sailetan, esate baterako, lvmh talde frantziarrean eta Bimba y Lola marka espainiarrean. Gaur egun, komunikazioan berezitutako aholkulari gisa lan egiten du, bizi-estiloa jorratzen duten marketan. Esan moduan, irakaskuntzan eta ikerketan ere ari da. Markak eta komunikabideak nola garatu diren online ingurunean: horixe ikertu du batez ere. Bestetik, irakasle ari da bi unibertsitatetan: Moda Arloko Komunikazioa eta Kudeaketa irakasten du Centro Universitario Villanueva zentroan, eta eskolak ematen ditu Moda eta Edertasun Arloko Komunikazioaren Masterrean (Telva/Yo Dona), San Pablo ceu Unibertsitatean. Horrez gainera, Joera, Moda eta Moduen Behatokiko (obtem) kidea da, Valladolideko Unibertsitatean, eta cgMk antolatzen dituen Moda eta Komunikazio Jardunaldietan parte hartu du. Jantziaren Museoan egiten dira jardunaldi horiek, Madrilen, eta Férnandez de Córdovak bi eratako lanak egin ditu bertan: antolaketa-batzordean parte hartu eta hitzaldiak eman. Liburu bat argitaratu du: Comunicar la moda en Internet. Medios, marcas, influencers y usuarios. (Editorial uoc. 2017); eta doktore tesi bat idatzi: Estrategias de Comunicación online de las marcas internacionales de lujo en el sector de la moda.

Page 8: cristóbal balenciaga museoa Moda arloko komunikazioko ... · teorikoak. Helburuak. Programa Ikastaro honetan gaur egungo modaren testuinguru sozio- ... Galdera horretan sakontze

antolatzailea Zuzendaria

Data

ekainak 28 eta 29.

toKia

cristóbal balenciaga museoa, getaria

HiZKuNtZa

gaztelania. ingelesezko hitzaldietan, aldi

bereko itzulpen-zerbitzua egongo da.

Parte-HartZaileaK

Komunikazioa, marketina eta moda jorratzen

duten ikasle eta langileei zuzentzen zaie

egitasmo hau, bai eta modaren arloko

komunikazioarekin loturikoak ikasi edo

sakondu nahi dituen orori ere.

Parte-HartZaile KoPurua

bi eratara har daiteke parte ikastaro honetan:

— 1. eguna. Hitzaldietan parte hartu. 46 toki

daude.

— bi egunak. Hitzaldietan eta tailerrean parte

hartu. 20 toki daude.

izen-ematearen ordenari zorrotz jarraituz

esleituko dira parte hartzeko tokiak bi

modalitateetan.

matriKula

lehen eguneko hitzaldietan parte hartzea:

40 ¤ (maiatzaren 27ra arte)

55 ¤ (maiatzaren 28tik aurrera)

bi egunetan parte hartzea, hitzaldietan eta

tailerrean:

75 ¤ (maiatzaren 27ra arte)

95 ¤ (maiatzaren 28tik aurrera)

toKi-KoPuru mugatua

iZeNa emaN beHar Da. HemeN

www.uik.eus/es/nuevas-estrategias-en-

comunicacion-de-moda

HarremaNetaraKo

t +34 943 004 777

[email protected]

Kolaboratzaileak

Informazioa

Page 9: cristóbal balenciaga museoa Moda arloko komunikazioko ... · teorikoak. Helburuak. Programa Ikastaro honetan gaur egungo modaren testuinguru sozio- ... Galdera horretan sakontze

aldamar Parkea 6

20808 getaria – gipuzkoa – españa

t 943 008 840

[email protected]

www.cristobalbalenciagamuseoa.com

biarritz — 71km

bilbao — 81km

Donostia / san sebastián — 25km

iruña-Pamplona — 97km

Vitoria-gasteiz — 83km

gPs

43° 18’6.92’’ N

2° 12’ 18.77’’ W

cristóbal balenciaga museoa

aldamar Parkea 6

20808 getaria – gipuzkoa – españa

t 943 008 840

[email protected]

www.cristobalbalenciagamuseoa.com


Recommended